of 25 /25
Ipuin multimedia

Tekno lana

  • Author
    pozik

  • View
    929

  • Download
    4

Embed Size (px)

Text of Tekno lana

  • 1. Ipuin multimedia Leyre Amunarriz Mara Dez Leyre Franganillo Nekane GaldeanoNahiara Olascoaga

2. AURKIBIDEA1. Sarrera..................................................................................................................3 2. Gaiaren taula........................................................................................................4 3. Planifikazioa(burututako pausoak) ..................................................................5 4. Helburu nagusiak.................................................................................................6 5. Multimedia ipuinakHaur Hezkuntzan..............................................................6 6.Helburu zehatzak.................................................................................................9 7.Datu taula...........................................................................................................13 8.Multimedia ipuinak sortzeko aplikazioak.......................................................15 9.Gure multimedia ipuina....................................................................................17 10. Amaierako hausnarketa....................................................................................17 11. Bibliografia.........................................................................................................18 3. GAIA: MULTIMEDIA IPUINAK1.SARRERA TEKNOLOGIA BERRIEN ROLATeknologiaren presentzia gaur egun geroz eta handiagoa da gure gizartean, gure eskoletan eta baita etxeko giroan ere. Diotenez, haurrak erabiltzaile indibidual eta konpultsiboak bilakatzen doaz (bideo jokoak, gameboiak, ). Nahiz eta ikertzaileek ikerketa zehatzik egin ez, jakin badakigu haurrek ordu asko igarotzen dituztela teknologia berri hauekin. Honek ondorio negatiboak ekarri ditzake, batez ere sozializazio prozesuan: solaskideekin hitz egiteko gaitasunak ez dituzte garatzen bere kideekin egoteko denbora murrizten duelako, eta are gehiago, talde jolasen parte hartzea ere kaltetua suertatzen da.Hezkuntza erreformak ezagutza esanguratsuaren garrantzia kontutan izan beharko du, hau da, haurraren aurreezagutzetik abiatuz bere interesak kontutan izatea, teknologia berriak gure eskoletan sartzerakoan. Multimedia baliabideak eskolako testuinguruan sartzean, hauen erabilpen ludikoari balio hezitzailea gehitu behar zaie. Azken finean, helburua hizkuntza estrategia horiek betiko metodoez gain, multimedia baliabideei esker lantzea izango litzateke.Multimedia ipuinak haurraren hizkuntza garapenean lagungarriak izan daitezke, ahozkotasuna, sormena eta parte hartzea bultzatu baitezakete, hots hauei esker estimulu desberdinak, multisensorialak eta sensoriomotrizak adibidez, eskaintzen baitzaizkie. Ipuin hauek beste ipuinekin (liburu formatua dutenekin) konbinatuz haurrak dituen aukerak handiagotuko ditugu. "Hay algo mgico en la imagen que supera lo literario" Gallego y Alonso (1999:229). Imaginak eta hitzak sentimendu bat, ideia bat, helarazteko modu desberdinak dira, kasu bakoitzean bata bestea baino aproposagoa izan daiteke. Horregatik biak izateko aukera aberasgarriagoa da, hau da, testu liburuak eta baita multimedia ipuinak ere. Bata gehitzeak ez du bestearen desagerpena esanahi. Eskola gaur egungo errealitatera zabaldu behar da, eta errealitate hauek gizartean dauden heinean, haurrei ere eskaini beharko zaizkie. 4. Teknologia berriak irakasleentzat beste lanabes bat dela argi izan behar dugu. Horregatik teknologia berri hauen teknika menperatzea oso lagungarria eta beharrezkoa da. Haurrek momentu oro teknologiarekin harremanetan daudenez, ezinbestekoa da eskolek gaur egungo gizarteari irekitzea. Multimedia ipuinak eskolentzat baliabide xinple eta "berriak" dira, erabiltzen ikastea aukera anitzak eskaini ditzazke eta irakaslearen lana asko erraztu dezake; edo irakasle laguntzaileentzat, premia bereziak dituzten ikasleei aurre egiteko (komunikazio aldetik batez ere). Ponsek honela dio: multimedia ipuinak ia gehien erabiltzen den programa da eskoletan, batez ere gazteenekin.Egoera aztertu ondoren, esan daiteke multimedia ipuinek oso erabilgarriak izan daitezkela baina beti bere ebaluaketa kritikoa eta bere erabilpenaren onura eta alderdi txarrak kontutan izanda. Gomendatzen duguna hurrengoa da: erabilpen sinple bat ematea ipuinak barneratzeko eta sartzeko Haur Hezkuntzako geletan. Baieztapen honen oinarria haurrek murgilduta dauden gelako testuingurua gizarteratzearen behar handian datza. Gaur egun, haurrak bere esperientziekin datoz, horietako askok lenguaiarekin, eta harreman soziologiko eta familiarrarekin erlazionaturik daude. Inguru honetan, haurrek teknologiarekin modu eroso batean elkarbizitzen dira, heldu batzuek ez bezala (batzuk teknologia begitan hartzen baitute). Beraz, askotan helduon arazoak eta beldurrak haurrei helarazten dizkiegu konturatu gabe. 2. GAIAREN TAULA 5. 3. - LANAREN NONDIK NORAKOA ZEHAZTU - Helburu nagusiak eta zehatzak - INFORMAZIO BILKETA - INFORMAZIOA LANDU ETA GARRANTZITSUENA AUKERATU - INFORMAZIOAREN ITZULPENA, MOLDAKETA - MULTIMEDIA IPUINA SORTU - DATU BILKETA - BILDUTAKO DATUEKIN TAULA OSATU - GALDERAK ERANTZUN Zein ipuin multimedia dira egokienak? Ipuin multimediari zein erabilpen eman? - AMAIERAKO HAUSNARKETA 6. 4. HELBURU NAGUSIAK Zer jakin behar du teknologiari buruz HHko irakasle batek? Zer nolako irakasle izan nahi dugu, ze garrantzia eman nahi diogu teknologiari eta zertarako erabiliko dugu gure gelan? Zein da teknologiaren papera HH mailan?5.MULTIMEDIA IPUINAK HAUR HEZKUNTZANTEKNOLOGIA HAUR HEZKUNTZAKO CURRICULUM-EANHaur hezkuntzan erabiltzen diren ikasteko iturriak jolasean, aktibitatean eta esperimentazioan oinarritzen dira nagusiki. Teknologia baliabidei buruz hitz egiten dugunean, hiru elementu hauek alderdi pasiboak eta harkorrak direla dirudi.Teknologia berriak geletan sartzeak interaktibitatea, parte hartzea eta ingurunearekin esperimentatzea suposatzen du. Ikasle eta irakasleen arteko interkomunikazioa, ikaslearen partaidetza eta ikaskuntza bilatzen badugu, honako guzti hau lortuko dugu: Ikasleen ikasten jarraitzeko nahia mantendu. Baliabide teknologikoek paper garrantzitsu bat har dezakete interesa eta motibazioa mantentzeko Gallego y Alonso (1996:42) 7. Irakasle batek haurrei ikasteko aukera ematen dieten egoerak prestatu behar ditu. Guzti honek, iturriak eta baliabideak prestatzea behar du: idatzizko, ikus-entzunezko, informatikako materiala.Gallego y Alonso (1996:42)Teknologia ez da bide bakarra baina bai baliabide garrantzitsu bat. Komunikazio eta adierazpena Haur Hezkuntzako Curriculumetik erreferentzia puntu hartzen baditugu, honako helburu hauek aurkituko ditugu: 1. Hizkuntza horiez guztiez jabetzea pixkanaka, beharrak, lehentasunak,sentimenduak, esperientziak eta errealitatearen errepresentazioak adierazteko. 3. Hizkuntza, ideiak eta sentimenduak adierazteko asmoz, komunikatzeko,irudikatzeko, ikasteko eta gozatzeko tresna gisa erabiltzea. 5. Beste haurren eta pertsona helduen mezuak ulertzea era askotariko hizkuntza-testuinguruetan; eta harreman horiek zuzentzen dituzten arauak ezagutzea,komunikazio-asmoak egoki interpretatzeko 7. Kultura-tradizio desberdineko zenbait literatura-testu ulertzea, ozen irakurtzea,kontatzea eta berregitea, haiekiko interesa izan, balioetsi eta haiez gozatzeko 11. Teknologiako tresnak erabiltzen hastea eta tresna horiek komunikatzeko dutengaitasuna aintzat hartzea, arian-arian informazio- eta ikaskuntza-iturri gisaerabiltzeko.Helburu guzti hauek teknologiarekin bateragarriak dira. Gainera, teknologiaren erabilpenak hau ekar dezake: motrizitatearen kontrol hobea, jakin nahiaren, irudimenaren eta behaketaren garapena Guzti hau multimedia ipuinak lantzerakoan lor dezakegu.MULTIMEDIA EZAGUTZEN: Multimedia, teknologia desberdinak nahasteko tendentzia bat da. Hortaz, zentzumen desberdinetan talka egiten gaitu eta mezua ulertzeko efektu handiago bat lortzen da. XX. hamarkadan, historian izandako komunikazio tresna garrantzitsuenak sortu ziren: telebista eta ordenagailua.Aplikazio bat multimedia izateko 5 datu mota hauek izan beharko ditu: Testuak Grafikoak Irudi finkoak Irudi mugikorrak (bideoa, animazioak) Audioa (musika, ahotsa, soinuak...) 8. Multimediak begiak, belarriak, behatzak eta garrantzitsuena, burua estimulatzen ditu.MULTIMEDIA OSAGAIAK: Sistema multimedia terminoak elementu anitzak tartekatzen ditu: Transmititu behar den informazioa: Garrantzitsua da pedagogo baten laguntza eta lana mezuaren alderdi didaktikoa garatzeko.Hardwarea: Ordenagailuen alde handiena osagarri gehigarri batzuk behar ditu datu multimediak manipulatzeko.Softwarea (bere funtzionamendurako): multimedia baten erreprodukzioak ezaugarri bere batzuk dituen ordenagailu bat behar du. Ezaugarri hauek produktuaren egileek zehaztu egiten dute.MULTIMEDIA IPUINAK HH GELETAN:Ipuinak Haur Hezkuntza geletan ez dira gaur egungo gauza, aspaldidanik landu batira eduki asko hauen bitartez. Hainbat autorek sutsuki defendatzen dute hauen erabilpena HHko geletan (Monfort, 1989; Tejerina, 1994; Condemarn et al., 1996) besteak beste. Oro har, egile hauen proposamenaren oinarria ipuinen erabilpenak gure kulturaren ezagutzan datza, ipuinak gure tradizioan egon diren elementuak dira, eta tradizioa izanik, haurrak jakinaren gainean egon beharko lukete. Gainera irakurketaren bidez irakasleak haurrekin hainbat ariketa egiteko para izango du: esaldiak osatu, irudimena landu, sentimenduak detektatu eta azaltzen saiatu, pasarte baten dramatizazioa egin ... Ipuinen erabilpenak helburu anitzak betetzen ditu, besteak beste: Ahots-ezaugarriak ezagutu eta landu (intentsitatea, iraupena, tonua). Hainbat soinu identifikatu eta errepikatu (Onomatopeiak, naturaren soinuak ...). Hitz formak imitatu. Hitzen ezaugarriak arakatu asoziazio foniko eta semantiko jolasen bidez. Ipuin kontalariaren gaitasuna, hots, ahozko inprobisazioa, ahoskera eta intonazioa, garatzea. Arreta gaitasuna garatzea.Multimedia liburuak diapositiben bertsio modernoa kontsidera daiteke neurri handi batean zenbait euskarrik parte hartzen baitute:Al igualque a ste se le considera un documento "multilenguaje" (en la medida en que integran lenguaje verbal y lenguaje de la imagen visual, sonora y audiovisual) o "documentos multisensoriales" (ya que para su recepcin han de estar implicados varios sentidos)"(Gutirrez 1997:26). 9. Argi dago, erabiltzailearekin elkarrekintza dela diapositibetatik bereizten duen ezaugarri nagusiena, dakigun bezala diapositibek elkarrekintza hori burutzeko aukerarik ematen ez dutelako. Baina aldea, batez ere, honetan datza:"No se trata de una simple superposicin o adicin de imagen mas sonido sino de un cuidado proceso en el que se crea un producto audiovisual nico en el que incluimos las potencialidades expresivas y artsticas de varios lenguajes. " Gallego y Alonso (1999:16)Hain zuzen ere, hiru ezaugarri hauetan oinarrituak daude multimedia ipuinak: eleanitzak, multi - sentsorialak eta interaktiboak. Horretaz gain, animazio multimediek izaera motibagarria dute, eta adin honetako haurren interesak asko pizten dituzte.Xehetasunak arakatuz, haurrentzako liburu multimediak programa linealak dira, eszenak ilustratzen dituzten istorioak, testuak eta soinuak batera osatzen dutenak. Etapa bakoitzean haurra objektu desberdinetan arreta zentratu dezake, saguarekin bertan klikatuz objektuak mugitu egiten dira, eta kasu askotan soinuak egiten dituzte. Honek haurraren interesa pizten du, eszena desberdinetan bizirik dauden elementuak bilatzea bultzatzen baitu.Ordenagailuak istorioa irakurtzen duen bitartean hitzak argiztatu egiten dira, haurrak testua jarraitzeko . Erabiltzaileak eszenak aurkezteko ordena aldatzeko aukera izango du, eta ipuina beste orden horretan erreproduzitzeko gaitasuna izango du.6. HELBURU ZEHATZAK Zein ipuin multimedia dira egokienak? Ipuin multimediari zein erabilpen eman?Zein ipuin multimedia dira egokienak HH-rako?Kontuan hartu beharreko elementuak ipuin multimedia egokia izateko: OriginaltasunaAurkezpen originala izan behar da. Errekurtso/baliabide eta eszena desberdin eta ugari erabili eta aurkeztu. DiseinuaIkonoak eta sinboloak erraz ulertzen dira eta estereotipoak hausten ditu. Testuaren eta ilustrazioaren arteko erlazio egokia. Ilustrazio eta soinuaren sinkronizazioa. 10. Ezaugarri psikologikoakErabiltzaileari denbora eskaintzen dio interazkiorako. EdukiaIpuin multimediek hezkuntza arlo desberdinak gordetzen dituzte: ingurugiroaren, atzerritar hizkuntzen eta zeharkako gaien (bake hezkuntza, osasuna, ingurugiroa) aurkezpena eta hauen komunikazioa. Haur Hezkuntzako Curriculumean balore inplizituak transmititzen dituzte. Jarrera egokien ereduak aurkezten dituzte eta gatazkak konpontzeko ereduak proposatzen dira. HizkuntzaHizkuntza estimulatzen eta bultzatzen laguntzen du. Soinuen, hitzen eta esaldien aurkezpena. Lexiko maila. Esaldien erabilera: laburrak eta luzeak. Hitz joskera zuzenak.Multimedia ipuina onuragarria izan daiteke, baina nola landu?Gure proposamenaren muina hau da: Multimediak ipuinak onuragarriak dira, hizkuntza bultzatzen baita. Multimedia ipuinekin lan egiteko haurrak taldeka jartzea proposatzen dugu edo behintzat binaka, komunikazioa eta interakzioa errezteko (ikasleen artean, irakasle ikasle artean, hizkuntza maila desberdina dute ikasleen artean). Irakasleak lana gidatu eta gainbegiratu behar du, bestela baliabide honek bere eraginkortasuna galduko luke. Aurretik ikaskuntzaren helburu batzuk markatu eta zehaztu behar dira, ez dugu ikaslea bakarrik utzi behar. Irakaslearen papera aktiboa izan behar da, eta lexikoaren erabilpenari begira adaptaziorako prest egon behar da. Zailtasun handirik aurkezten ez dituzten ikasleekin, aldaera linguistikoak eta baliokideak bilatzera eta hausnartzera gonbidatuko ditugu. Komunikazio eta adierazpen arloan ez da bakarrik ahozko adierazpena landuko, jarduerak egingo dira gorputz, musika eta espazio adierazpenak lantzeko: egoera desberdinen imitapena eta aurkezpena, pertsonaiak eta multimedia dokumentuaren historia; koloreak, formak, tamainak; objektuen konparaketa, etab. Gainera, testu idatziaren aurkezpenak haurrak irakutzaile/idazle kodigoan sartzen du eta idaztiak dauden hitzen identifikazioan laguntzen du, narrazioaren ulermena, etab.. idatzizko adierazpenera hurbiltzen da.Multimedia ipuinak haurrak modu original batean elementu ugari erabiltzeko eta manipulatzeko jarduerak burutzen laguntzen du. Naturako elementuak ezagutzeko baliagarria da (eguna - gaua, urtaroak), edo eguneroko errutinak aztertzeko: familia eta eskola errutinak (ingurugiro fisiko eta sozialaren arloko edukiak). Irakasleak ipuinaren eszenak fotokopiatzeko aukera dauka, eta honek ikaskuntza prozesuan lagunduko du: ikasle bakoitzari egokitutako lan zehatzak garatu ahal izango baitira. Esaterako, deskribapenak egiteko, istorioak asmatzeko, nahi diren objektuak lantzeko, margotzeko, bereizteko, izendatzeko, identifikatzeko, etab. 11. Baina azkenean, hausnartzea garrantzitsuena da. Multimedia dokumentuak aztertu eta ebaluatu behar ditugu, oso garrantzitsua da ikasleen beharretara egokitzeko. Gainera, hizkuntza estimulatzeko oso baliabide erabilgarria da. Teknologia berriak erabiltzea erabakitzen bada, curriculumean sartu behar helburu argi batekin. Garrantzitsuena ez da multimedia produktuak geletan sartzea, baizik eta modu egoki batean erabiltzea. Erabilpen zentzuduna, arduratsua, egokia, etab. bultzatu behar da, hori egiten bada irakasleentzat lagungarria izan daiteke. Teknologia gure alde egon behar dira, baliabide eraginkorra eta motibagarria da eta irakaskuntza eta ikaskuntza prozesua errazago eta dibertigarriago izan daiteke. Eta era berean, zubi bat eraikitzen da eskola eta gizartearen artean, produktu multimedien presentzia gero eta handiagoa da. Ipuin multimediari zein erabilpen eman? Helburuak: Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, sistema multimediaren teknikak ezagutzea,maneiatzea, erabiltzea eta garatzea.Sistema hauen bidez ikasleen ikaskuntza bultzatzeko estrategiak garatzea.Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan sistema multimediak erabiltzea.Multimediak interfaze tradizionalak (testuan oinarritzen dena) hobetzen ditu eta onura garrantzitsuak eskaintzen ditu atentzioa eta interesa pizteko eta mantentzeko. Multimediak aurkeztutako informazioa gordetzeko laguntzen eta hobetzen du, ondo diseinatua baldin badago oso dibertigarria izan daiteke. Ordenagailuak dituzten pertsonengana hurbiltzeko bidea izan daiteke, informazioa ohituta ez dauden modu desberdinetan aurkezten baita.EskolanEskoletan multimedia beharrezkoa da, irakaskuntza prozesuan izugarrizko aldaketak ekarriko ditu, batez ere ikasleek ohiko irakaskuntzaren metodoen mugetatik urrutira joateko aukera izango dutelako. EtxeanMultimediaren proiektu gehienak etxeetara iristen dira telebista edo monitoreen bidez. Multimedia erabiltzaileak ordenagailu bat daukate CD-ROM unitate batekin edo 12. telebistara konektatu daitekeen erreproduktoreak, etxe askotan bideojoko aparatuak daude: Nintendo, Sega, etab.. Onurak eta desabantailak:ONURAKDESABANTAILAK Manipulazio sinplea Energi elektrikoaren beharra Ikaskuntza prozesu dinamikoa Erabilpenerako ezagutza beharra Irudimugikorrak,soinua, Garestiamusika, ahotsa Hauskorrak Testu mota desberdinak Adikzioa sortzeko joera Interaktiboa Proiektuaren beharra begiak babesteko Isolatzailea 13. 7. DATU TAULA NON AURKITU DAITEZKE? ZEIN MATERIALA DAGO? ELKAR-en dendan (Donostiako alde Eskola txikiak: Gure mundu txikitik zaharrekoan)(Urtxintxa eta Txanelaren eskutik ipuin musikatuak) CD Lalorekin: Hitzen Basoa (5-7 urte bitartekoa: ipuina eta ariketak) CD- ROMa, EDINCO editoriala Gizon Harrigarriak (ipuina, filmea eta jokoak) ELKAR editoriala CD_ ROMa Makilakixki (ipuina, filmea eta jokoak) ELKAR editoriala CD_ ROMa Tartalo (ipuina, filmea eta jokoak) ELKAR editoriala CD_ ROMa Gurekin Hegan: Txirri, Mirri eta Txiribiton ( 100 abesti, ipuinak sortu, ipuin interaktiboak, puzzleak, marrazkiak)CD_ ROMa TTANTO Urtxintxa proiektuaren 3 urteko haurrentzako CD- ROMa (gehi ipuina) Urdintxo eta Potx: Txanela proiektua, matematika lantzeko CD- ROMa Begizorrotz irakurtzen ikasteko programa hezitzailea. CD- ROMa Familia Mila Kolore: Pirritx eta Porrotx (ipuin interaktiboak) CD- ROMa DONOSTIAKO HAUR LIBURUTEGI NAGUSIAN Cuentos clsicos multilinges (Lostres cerditos, Caperucita Roja, Elflautista de Hameln eta El soldaditode Plomo) CD- ROMa Ricitos de Oro (ipuina eta jokoak)CD-ROMa Makilakixki (Jolasteko ipuinak VI: ipuina eta jolasak)MAGISTERITZAKO FAKULTATEKO TTANTO Urtxintxa proiektuaren 3 14. LIBURUTEGIAN urteko haurrentzako CD- ROMa (gehiipuina) TXIRRITX Urtxintxa proiektuaren 4 urteko haurrentzako CD- ROMa ( gehi ipuina) XANGO Urtxintxa proiektuaren 5 urteko haurrentzako CD- ROMa (+ip.)OKENDOko liburutegian Multimedia Bilduma (Ibaizabal): Neskea eta Jaungoikoa Egiaren ispilua Iratxoen bihurrikeriak Hauskara Bizkaialdeko ipuin- esaundak Gabonak ipuinetan ESKOLETAKO MATERIALA TTANTTO Urtxintxa proiektuaren 3 urteko haurrentzako CD- ROMa (gehi ipuina) TXIRRITX Urtxintxa proiektuaren 4 urteko haurrentzako CD- ROMa ( gehi ipuina) XANGO Urtxintxa proiektuaren 5 urteko haurrentzako CD- ROMa (gehi ipuina) 15. 8. MULTIMEDIA IPUINAK SORTZEKO APLIKAZIOAK Libros interactivos multimedia: http://www.educalim.com/cinicio.htm Genmagic: http://www.genmagic.net/edu 16. "Hay algo mgico en la imagen que supera lo literario"Gallego y Alonso (1999:229). 8. GURE MULTIMEDIA IPUINAMartintxo musikalaria9. AMAIERAKO HAUSNARKETA 17. Lan hau burutzean,multimedia ipuinei buruzko taldekide batzuen iritzia aldatu da. Lana egin aurretik, batzuk ez genuen oso argi ikusten teknologia mota hau nola sartu zitekeen Haur Hezkuntzako geletan; lana amaitzear gaudela, batzuk konturatu gara multimedia ipuinen alderdi onei eutsiz, onura asko lor ditzazkegula, beti ere alderdi negatiboenak kontutan harturik eta baztertzen saiatuz (ekiditen saiatu eta horietan erori gabe). Gauza askorekin bezala, erdiko bidea hartzea erabaki dugu (ez beltza, ez txuria: grisa): ez dugu teknologiarik gabeko ikasgela nahi, baina ezta teknologia beteriko ikasgela ere.Konturatu gara multimedia ipuinekin sortutako eztabaidak, teknologia berriekin sortutako eztabaidaren oso antzekoa dela, azken finean, multimedia ipuinak teknologia berriak dira; hau da, aurreko lana egin genuenean sortutako eztabaidetan eta hortik ateratako ondorioetan oinarritu gara. Hau dela eta, oso kontutan hartu behar da irakaslearen prestakuntza, honek multimedia ipuinak ikasgelan sartzeko duen interesa eta zein motatako erabilpena eman nahi dion. Irakasleak multimedia ipuinak baliabide gisa erabiltzeko, proiektu bat jarraitu eta bere neurrian erabili beharko du.Multimedia ipuinekin gehiago sakondu baino lehen esan, betiko moduaren aldekoak garela, hau da, ipuin kontaketa tradizionalaren aldekoak: irakasleak bere ahotsarekin eta bere erara ipuina kontatu, irakurtzeko eta moldatzeko aukera izan... Hala ere, multimedia ipuina lantzea oso erabilgarria ikusten dugu : estimulu berriak eskaintzako aukera ematen du (ahots aldaketak, soinuak, pertsonaien izaera azkenean ez da irakasle horren izaerari mugatuko ipuina) eta haurrek ordenagailuarekin interakzionatzeko beste aukera bat da. Multimedia ipuinak telebista bezala ez direla erabili behar azpimarratu nahi dugu : haurra pantailaren aurrean ipini modu pasiboan eta konektatuta utzi denbora pasan. Beraz, multimedia ipuinak erabiltzerakoan, haurra modu aktiboan egotea eta estimulatzea bilatzen dugu.Amaitzeko, multimedia ipuinen ezaugarrietara erreparatzea funtsezkoa iruditzen zaigu: originaltasuna, diseinua, ezaugarri psikologikoak, edukia eta hizkuntza. Ezaugarriak kontutan hartzerakoan, multimedia ipuin egokiak aukeratuko ditugu eta landu nahi dugunaren helburuetara mugatzeko aukera izango dugu, betiere erabiltzen dugun bakoitzean helburu jakin bat jarraitzen duela ziurtatzeko (arestian aipatu dena ez gertatzeko, telebista moduan erabiltzea). 10. BIBLIOGRAFIA Grupode tecnologaEducativa UniversidaddeSevillahttp://tecnologiaedu.us.es/edutec/paginas/9.html 18. Estilo de aprendizaje y rendimiento acadmico en un entorno virtual http:// www.monografias.com/trabajos901/aprendizaje-rendimiento-academico- entorno-virtual/aprendizaje-rendimiento-academico-entorno-virtual.shtml Multimedia ipuinak http://www.educalim.com/cinicio.htm Hezkuntza, unibertsitate eta ikerketa saila Haur Hezkuntzako Curriculuma http:// www.euskadi.net/bopv2/datos/2009/01/0900469a.pdf Elkar liburu denda Diario Vasco-ko artikulua Las nuevas tecnologas conllevan grandes retos para educadores y padres. http://www.diariovasco.com/rc/20100424/mas- actualidad/tecnologia/oportunidades-201004240922.html