4
GETXO PUNTUZ PUNTU. KULTURA 2015-2019

Kultura

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: Kultura

GETXO PUNTUZ PUNTU.

KULTURA

2015-2019

KULTURA

Page 2: Kultura

Kultura eskubide gisa ulertzen dugu: Getxoko biztanle guztiek bere herriaren historia, ohiturak eta kultura ezagutzeko eskubidea dute. Are gehiago, beste herrialdeetako kulturak ezagutu eta txertatzeko eskubidea dute. Kultura, hizkuntza, heziketa, beste eskubide batzuen antzera, eskubide kolektibo izateaz gain norbanakoaren eskubidea ere bada.

Herritarren eraldatze eta ahalduntzea bilatzen duen kultur modeloa defendatzen dugu, herritarren sorkuntza eta parte hartzearen garapena ahalbidetzen duena. Horregatik herritarrengana zuzenduta doan kultura sustatzen dugu, auzoetako lanari esker udalerrian bertan sortua, Udalaren laguntzarekin.

Udal ekinbidean euskal kultura eta hizkuntza komunitatea indartzea helburu duten egitasmoak lehenestea.Getxora etorri zaizkigun kultura ezberdinak balorean jarri, aberastasunaren eta aniztasunaren seinale.

Ekimen kulturaletan eta jaietan emakumeen parte hartzea bermatu:1. Ez da lagunduko emakumeak diskriminatzen duen ekimen kultura-

jarduerarik, ospakizunik, ekintzarik. Era berean, ez zaie emango batere babes instituzionalik emakumeak diskriminatzen dituen ekimenei eta gainontzeko erakundeek ere hala egiteko lan egingo dugu.

2. Emakumeak diskriminatzen dituzten ekimenen, ospakizunen edo gune sozialen urrean, gatazka konpontzeko eta parekidetasunean oinarritutako irtenbidea bilatzeko lan egingo dugu.

3. Edozein jardueraren diseinuan emakumeek parte hartzea bermatu behar da. Eta jarduera gauzatzerakoan emakumeen parte hartzea.

4. Diru-laguntzak ematerakoan, garrantzia berezia emango zaio aurreko puntuari, hau da, ekintza antolatzerakoan emakumeen parte-hartzea bermatzeari eta ekintza garatzerakoan emakumeen parte-hartzea sustatzeari.

Kultur egitasmoen instituzioekiko autonomia eta autogestioa sustatzea:Espazioak eskainiz eta kultura formalaz gainera, informala ere sustatuz. Herritarren eta kultur eragileen arteko elkarlana bultzatuz, baita hauen eta

udalaren artean ere.

Jardun kulturalak ohiko espazio formaletatik atera, eta eskaintza zein sormen kulturala egungo eredu masiboetatik eredu xume eta auzotarragoetara hurbildu

Ondare materialaren defentsan bere birgaitzea sustatu, baita modu subsidiarioan ere (esku pribatuetan dagoenean).

Euskararen historia ezagutzeko ikerketak bultzatu, batez ere gure eskualdekoak.Memoria historikoa batzen duten elkarteen lana bultzatu.

Page 3: Kultura

Ahal dugun guztietan, herritarren eta administrazioko hiru esparruko eragileen parte hartzea bermatzen duten proiektuak lehenetsiko ditugu.

Udal egituran software librea ezarri eta sustatu.Euskarazko tokiko komunikabideak indartu.Hedabide libre eta komunitarioen berezko espazioa bermatu.Estereotipo eta genero paperekin apurtzen duten sormena eta kultura-jarduera

sustatzea eta ikustaraztea.Ekitaldi nahiz ospakizun instituzionaletan emakumeak protagonista dituzten

adierazpenei eta taldeei leku egingo diegu, hauen lana ikusarazteko eta rol sexistak apurtzen joateko.

Bereziki lagundu eta indartu Euskal Herriko jatorrizko jaiak: Olentzero, inauteriak, San joan, Santa Ageda, e.a.

Etorkinen eta etnia gutxituen kultur garapenerako plan estrategikoak egin. Amankomuneko lana egingo da gure kultura eta ohiturak ezagutu ditzaten eta beren kulturak ezagutzera eman ditzaten.

Bertoko sortzaile, kultur eragile zein talde politikoen Aholku Batzordea sortu Getxo Kultur Etxearen lanaren norabidea definitzeko.

Getxoko ondarea ezagutzera emateko bekak zein diru laguntzak sustatu.Auzoetan Kultur Guneak sortu (Zubilleta-Aldapa, Areeta, Neguri Langile, Portu

Zaharra..) eta asteburuetan erabilgarri egon daitezen aldarrikau.Udal web gunea .eus-era aldatzea.Kultur Etxeko Batzorde Eragilea bere jatorrira itzuli, parte hartzearen garrantzia

azpimarratuz eta talde kultural ezberdinen ordezkariak bertan bilduz.Udal Musika Banda sortzea, udalerriko ondare musikala oinarri harturik.