Click here to load reader

Kazetariak gara! Berria, berria! Ikasleen txostena

  • View
    238

  • Download
    9

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Lehen Hezkuntzako 3. ziklorako sekuentzia didaktikoaren ikasleen txostena

Text of Kazetariak gara! Berria, berria! Ikasleen txostena

  • KAZETARIAK GARA!

    Berria, berria!!!

    Egunero, hainbat egunkari eta aldizkari desberdin ikus ditzakezue zuen inguruan.

    Zer da kazetaritza? Kazetariaren lana ezagutzen duzue?

    Lan proiektu honen bidez, prentsa -kazetariak izango zarete eta guztion artean egunkari bat sortuko duzue.

    Ikasleen txosten idatzia 1/19

  • Ataza

    Zer egingo dugu?

    Prentsa kazetariak izango zarete eta denon artean egunkari bat sortuko duzue.

    Zuen lana ondo egiteko pausu batzuk jarraituko dituzue:

    Kazetaritza mundua pixka bat ezagutu: egunkarietan eta aldizkarietan agertzen diren testu motak behatu eta aztertuko dituzue.

    Albisteen ezaugarriak antzemanda, beste batzuk idatziko dituzue: egitekoa errazteko, albisteak ondo idazteko arauak landuko dituzue.

    Egunkariari forma eman: idatzi dituzuen albisteak egunkarian txertatuko dituzue.

    Egunkaria argitaratu egingo duzue: paperean edota Interneten.

    Prozesua eta baliabideak

    Egunkaria sortzeko, honako pausuak jarraituko dituzue:

    Hamar jarduera jorratuko dituzue guztira.

    Webgunea behatuko duzue, zer egingo duzuen zehatz jakiteko.

    Begiratu "Ebaluazioa" atala zuen lana nola ebaluatuko den jakiteko.

    Ez ahaztu! Egunkariak bilatu eta ikasgelara ekarri behar dituzue!

    Ikasleen txosten idatzia 2/19

  • 1. jarduera

    Prentsa, prentsa!!!

    Jarduera hau talde txikian egingo duzue.

    Paperezko zein online egunkariak behatuko dituzue. Ekarri dituzue paperezko egunkariak?

    Txantiloia erabili behaketa egiteko eta datuak zehazteko.

    Hiru edo lau egunkari edo aldizkari (paperezkoak zein online formatukoak) aukeratu eta aurrera!!!

    Online egunkariak dira honakoak, aukeratu gehien interesatzen zaizkizuenak:

    Argia

    http://www.argia.com/

    Axularhttp://www.axularnet.com/web/axularkulturelk.html

    Berriahttp://www.berria.info/

    Consumerhttp://revista.consumer.es/web/eu/

    Elhuyar: Zientzianethttp://www.zientzia.net/elhuyar.asp

    Galtzaundihttp://www.galtzaundi.com/

    Gaztezulohttp://www.gaztezulo.com/

    Irutxuloko Hitzahttp://www.irutxulokohitza.info/azala.php

    Ttipi Ttapahttp://www.ttipi.info/

    Sarean gehiago aurkituko duzue!

    Ikasleen txosten idatzia 3/19

  • Egunkariak behatzeko txantiloia

    Egunkariaren izena

    Paperezkoa/ Online Sailak

    Orrialde kopurua

    Lehen orrialdea (azala)

    BesterikAlbiste kopurua Albisteak tamaina desberdinetakoak dira?

    Badauka irudirik?

    Badauka aurkibiderik?

    Badauka publizitaterik?

    Orain, banakako autoebaluazio taula bete.

    Ikasleen txosten idatzia 4/19

  • 2. jarduera

    Egunkariko testu guztiak ez dira berdinak!

    Egunkarietan, albistea da testu-genero garrantzitsuena, erabiliena eta funtsezkoena, baina beste batzuk ere topatzen ditugu. Aztertu informazio taula hau. Bertan, egunkarietako testuen ezaugarriak zehazten dira:

    Berriemaileak

    Albistea: Gertaera baten adierazpena, berria.

    Erreportaje objektiboa: Albistea baino luzeagoa eta sakonagoa da.

    Iritzia ematekoak

    Editoriala:

    Albiste bati buruzko egunkariko jabeen interpretazioa eta iritzia da.

    Artikulua:

    Egileak sinatutako testua da, autoreak bere ikuspuntutik, gertaerei buruzko iritzia, interpretazioa eta balorazioa egiten ditu.

    Kritika:

    Liburu, film edo ikuskizun bati buruzko iritzia.

    Nahasiak

    Kronika:

    Kazetariak gertatutakoa (ikuskizuna, kirol gertakaria...) kontatu, zabaldu eta baloratzen du.

    Interpretaziozko erreportajea:

    Ikerketa lana da. Gertaera ez da gaurkotasunekoa izan behar.

    Elkarrizketa:

    Galdera-erantzunen bitartez, protagonistak berak edo adituren batek ematen du informazioa.

    Ea testu mota horiek bereizten dituzuen!Taldean bildu eta testuak irakurri. Irakurri ondoren, zein motatakoak diren eztabaidatuko duzue. Behaketa fitxa osatu beharko duzue.

    Ikasleen txosten idatzia 5/19

  • Testu motak desberdinakTestuaren izenburua Testu mota Zergatik?

    Autoebaluazio taula bete.

    Ikasleen txosten idatzia 6/19

  • 3. jardueraAlbistearen atalak eta

    ezaugarriakJarduera honetan albisteak aztertu eta idatziko dituzue: lana errazteko, albisteak idazteko arauak ezagutuko dituzue. Dagoeneko badakizue zer den albistea ezta? Orain, beraren ezaugarriak eta atalak ezagutuko dituzue:

    ALBISTEA (BERRIA)Zer da?Gertaera baten adierazpena.

    EzaugarriakJazo berria da.Irakurleari interesatzen zaio.Ez da ohikoa.5 galderei erantzuten dio: 5W-ak

    Who? Nor? Nork? Norbaitek

    What? Zer? Zerbait egin du

    Where? Non? Leku batean

    When? Noiz? Denbora batean

    Why? Zergatik? Arrazoi batengatik

    ALBISTEAREN ATALAK

    Titulua Albistearen laburpena, normalean Zer eta Nor(k) galderei erantzuten die.

    Azpititulua Oinarrizko informazioa ematen du, 5 W-ei erantzuten die.

    Gorputza Albistearen garapena da, gertaerari buruzko datu guztiak ematen ditu.

    Beste batzukBatzuetan, informazio osagarria ematen duten atalak agertzen dira:

    Gertaeran eragin izan duen zerbaiti buruzko informazioa. Gertaera ulertzeko informazio osagarria.

    Ikasleen txosten idatzia 7/19

  • Egizue birpasatzeko jarduera.

    EA ZENBAT DAKIZUEN!!!

    Zelan egin duzu? ________________________________________________________________________________

    Albiste bat aukeratuko duzue, eta atalak, ezaugarriak eta 5W-ak bilatuko dituzue. Hona hemen adibide bat:

    Ikasleen txosten idatzia 8/19

  • Itsatsi hemen aukeratu duzuen albistea eta seinalatu atalak eta 5Wak.

    Autoebaluazio taula bete.

    Ikasleen txosten idatzia 9/19

  • 4. jarduera

    Aditzak albisteetanAlbisteen informazioari erreparatu. Gertakaria kontatzeko erabiltzen diren aditzek ezaugarri bereziak dituzte.Albisteetan denbora gutxi dela gertatutako gertaerak kontatzen dira (aurreko eguna edo egunean bertan) edo denbora gutxi barru gertatuko direnak (egunean bertan edo hurrengo egunetan).

    Horregatik, gehien erabiltzen diren aditzak indikatiboaren lehenaldi burutua, orainaldi burutua eta geroaldia dira.

    Jarduera egin ondoren bete ebaluazio taula.

    Ikasleen txosten idatzia 10/19

  • 5. jarduera

    Gu, kazetari!!!

    Geure inguruan (eskola, auzoa, herria...) zein urrunago (Euskal Herria, mundua...) gertatutako zerbaiten berri eman behar duzue. Interesatzen zaizkizuen gertaerak aukeratuko dituzue.Bakoitzak gertaera bat aukeratuko du eta horretarako, informazio iturri askotarikoak erabiliko dituzue:

    Informazioa duen norbaiti galdetu Paperezko egunkariak Online egunkariak Herriko kultur etxeko, udaletxeko edo beste erakundeetako webguneak. ...

    Erabaki duzu albistea? Zein da?

    Autoebaluazio taula bete.

    Ikasleen txosten idatzia 11/19

  • 6. jarduera

    Egunkaria antolatzen!!! Egunkariko zein sailetan kokatuko zenuke zeure albistea?_________________________________

    Orain sailetan elkartuko zarete.

    Gogora ezazue guztion artean egin behar duzuela egunkari interesgarri bat! Beraz, denon artean egunkariaren antolaketaren zirriborroa prestatuko duzue, zer dagoen soberan, faltan edo zer aldatu behar duzuen erabakitzeko. Egunkaria antolatzeko txantiloia erabiliko duzue, zuen egunkariaren zirriborroa egiteko.

    Egunkaria antolatzeko txantiloia

    Orrialdea Saila Albisteak

    1. Lehen orrialdea/ Egunkariaren azala

    2. Eskola

    3. Herria

    4. Euskal Herria

    5. Mundua

    6. Kultura

    7. Kirola

    8. ...

    Bete autoebaluazioa.

    Ikasleen txosten idatzia 12/19

  • 7. jarduera

    Albistea idatzi

    Jarduera honetan, albisteak banaka idatziko dituzue. Lana errazteko, Nire albistea txantiloia erabili. Webgunetik jaitsi eta testu editorearen laguntzaz idatzi.

    Nire albisteaEgunkariaren ikuspegia hobetzeko, denok formatu berean idatzi beharko dugu, ados jarri

    behar gara (txantiloi hau Arialekin eginda dago).Albiste nagusiak erabakitzen ditugunean formatua handituko dugu.

    Titulua:

    Formatuaren tresna barran Arial eta 1. izenburua aukeratu.

    Azpititulua:

    Formatuaren tresna barran Arial eta 2. izenburua aukeratu.Gorputza : Formatuaren tresna barran Arial eta lehenetsia aukeratu.

    Beste batzuk: Formatuaren tresna barran Arial eta lehenetsia aukeratu.

    Non eta nork idatzia: Gogoratu 5 W-ak!Urdinez dagoena ezaba dezakezu. Eta argazki edo irudi bat txertatu!Eta ez ahaztu zuzenketa! Lehenengo, bakoitzak berea zuzenduko du. Horretarako, erabili zuzentzaile ortografikoa.Albisteak amaitzen dituzuenean, talde txikian zuzenduko dituzue.

    Bete autoebaluazioa.

    Ikasleen txosten idatzia 13/19

  • 8. jarduera

    Egunkariari forma ematen diogu

    Idatzi dituzuen albiste guztiak egunkarian txertatuko dituzue.

    Lehen orrialdean zein albiste agertuko diren erabaki behar duzue eta horretaz gain, aurkibidea osatu.

    Egunkari txantiloia deskargatu eta arbel digitalean egingo dugu.

    Bete autoebaluazioa

    Ikasleen txosten idatzia 14/19

  • 9. jarduera

    Argitaratu!Egunkaria argitaratu egingo duzue: paperean edota Interneten. Nola argitaratuko duzue? Albisteak solte, egunkari osoa ala bi moduetara? Guztien artean erabakiko duzue?Argitaratu nahi duzuen dokumentua amaituta dagoenean:

    pdf formatuan gordeko duzue (Open Office Writer-en: fitxategia, esportatu pdf gisa)

    Issuuren bitartez publikatzea oso erraza da eta oso polita geratzen da! ISSUUn kontua izan behar duzue.

    Saioa hasi (Login).Dokumentua igotzeko sakatu (Upload).

    Blog batean, wikian edo webgunean jartzeko, berriz, esteka edo embed kodea kopiatu beharko duzue eta

Search related