8

Azkoagain berria

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Oñatiko Udalak, Kontzejupetik aldizkariaren bitartez futbol zelaia eraberritu zuteneko gehigarri berezia. 2008ko ekaina

Citation preview

Page 1: Azkoagain berria
Page 2: Azkoagain berria

2

JABIER AZPIAZUAloña Mendi K.E. Futbol Saileko presidentea

zkoagain futbol zelaia 1949ko martxoaren 20aninauguratu zuten. Herrian oraindik ez zegoenfutbol talde ofizialik, baina bai futbolarekiko

zaletasuna, eta futbol zelaia, behintzat, egitea lortuzuten. Etxeko ekiporik ez zegoenez, Arrasateko etaBergarako futbol taldeen arteko partidua izan zenAzkoagainen jokatu zuten lehena. Arrasatekoek irabazizuten neurketa, 4-3. Jende asko joan zen partidu horiikustera.

Futbol zaletasunari tira eginda, Azkoagain inauguratueta hilabete batzuk beranduago sortu zuten AloñaMendi K.E. Herriko bost taldeen arteko txapelketa batenostean jaio zen: Triana, Danok Gazte, Guria, Irrintzi etaZubillaga ziren herriko bost talde horiek. Guria tabernazen kirol elkarte sortu berriaren egoitza soziala.

Azkoagain egin aurretik, ordea, futbol zelaia izatekobeste ahalegin bat ere egin zuten Oñatin. 1920kohamarkada hasieran heldu zen, gutxi gorabehera, fut-bolaren oihartzuna Oñatira. Herriko plazan, frontoiondoko zelaian eta San Martingo pasealekuan jokatzenzituzten partiduak, baina benetako futbol zelai bateneskaera egiten zuten jokalariek eta zaleek. Horrela,Doroteo Arrazolak Ibarra izeneko lursaila eman zienerrentan lau urtetarako, urtean 750 pezetako alokairua-ren truk. 1922ko abuztuaren 20an jokatu zuten hanlehen partidua herriko bi taldek. Elkarte bat ere sortu

zuten eta Gipuzkoako Federazioak antolatutako torneobaten ere hartu zuen parte, baina ez zuen bukatu.Taldeak emaitza txarrak lortzen zituen, zaleak ere gut-xitzen joan ziren eta azkenean desegin egin zen taldea.Guztira 17 partidu garrantzitsu jokatu zituzten Ibarran.

Duela urte batzuk futbol partidu bereziak ere jokatzenzituzten noizean behin Azkoagainen. 1967an, adibidez,herriko “lodien” eta “argalen” arteko partidua jokatuzuten. Antzerako partiduak antolatzeko ohitura galduegin da urteen poderioz eta egun, belar naturala kent-zea erabaki duten arte, talde nagusiaren eta jubenilmailako txapelketako partiduak, Realak Aste Santuanantolatzen duen jubenil mailako txapelketa eta herrikofutbol txapelketako finala jokatzen dira bakarrik.

Historiari errepasoa

Azkoagainekin bizi izan dugu futbolaren historia Oñatinurte askotan, 60 urte ingurutan. Oroitzapen asko datozki-gu gogora. Nik ez dut 1949ko inaugurazio eguna gogo-ratzen, baina kontatu digutenaren arabera, parekorikgabeko eguna izan zen Oñatin, agintariek nahiz herrikoazken futbol zaleak ospatu zuten inaugurazio hura,1949ko martxoan.

Urte batzuk beranduago, soropila, belarra, birmoldatuzuten eta harrez gero, zaletu askok lagundu dute mantenulanetan. Eskerrak eman gura dizkiet guztiei, bihotzez.

Garai berria dator. Orain egitekotan diren zelaiaren bir-moldaketa eta Urrutxun egingo duten estadio berriarenzain, aurrerantzean ere zaletu guztiek Azkoagain“berrian” gozatu dezatela gura dugu, eta horrelaxe desio,gainera.

Agur bero bat,Jabier Azpiazu

Zaleei eskerrak

A

Page 3: Azkoagain berria

3

Jose Luis Agirrek gura-go du ez esatea zenbaturte daramatzan AloñaMendi Kirol Elkarteansartuta. “Asko” erant-zuten du bakarrik. EtaAzkoa-gainera noiztikjoaten den galdetutaere, “duela urte askota-tik” erantzuten du.

Baina, zenbat aldizjoaten zara eguneroAzkoagainera?

Batzutan lauzpabost aldiz.Gustatzen zait ikustera zerdagoen eginda, zer eginbehar den, batekin egon,bestea ikusi….Ze sekretu du Azkoa-

gain Gipuzkoako futbolzelairik onenetakoaizateak?

Guk lana egin dugu,gehienbat, futbola eta talde-ak antolatzen. 1973an,zelai berdea jarri zutenean,

Joxe Luis Agirre - Aloña Mendiko Lehendakari ordea

“Askoz mugimendu handiagoaegongo da Azkoagain berrian”

erabaki genuen horrelamantentzea. Alex Martinekzaindu du ondo. Nik apun-tatu egiten nuen noiz urez-tatzen den, ze egunetanzenbat ongarri bota duteneta horrelako datuak.Aurrerantzean ere Alexekjarraitzea gura dugu guk.Egia esan, nik bakarrik ezdut ezer egin, lan guztiaktaldean egin ditugu.Bereziki eskertzekoa dalehengo zuzendaritza bat-zordeak egindako lana.Hainbat zalek ere lagundudute, denak muxutruk, etaeskerrak eman gura dizkietdenei.Hemendik aurrera ze

lan eskatuko dizuezelai berriak?

Mantenu lanean lehenbaino lan gutxiago, ziuraski. Baina askoz mugimen-du handiagoa egongo dagero: Aloña Mendiko kate-

goria guztietako taldeak ezezik, beteranoen txapelketa,eskolartekoa eta futbol esko-lako partiduak ere han joka-tuko dituzte. Hori dena anto-latu behar dugu orain.Jokalariendako ze

aldaketa ekarriko du?

Ohitu egin beharko dirazelai berrira. Uste dut lehenurtea gogorra egingo zaiela.Lehen urtea izango da okerre-na.Gorde duzu Azkoa-

gaineko belar zati bat?Ez, ez dut hartu.

Jabier Zulueta - Aloña Mendiko jokalari ohia

“Gogoan dut jende asko etorri zelaAzkoagainera inaugurazio egunean”

Lokatza handia egotenzen. Ez zegoen ur beroriketa Aloñako ur hotzarekindutxatzen ginen partiduaamaitzean. Dutxatu ostean,alkoholarekin igurztengenuen gorputza, berotansartzeko. 1973ko obrakegindakoan sartu zuten urberoa. Urteekin hobetzenjoan da Azkoagain, orain

oso ondo dago etahemendik aurrera,

hobeto egongo da.Nolakoa zenzelaia inau-

g u r a z i oegunean,1 9 4 9 k o

martxoaren20an?

Kaseta txikiagoa zen,adibidez. Gainerakoan,

oraingo antza zuen ordu-ko zelaiak ere, hasiera-

Aloña Mendiko jokalariohia da Jabier Zulueta.Hasierako urtetatikezagutzen du Azkoa-gain futbolzelaia.

Nolakoa zenl e h e n e n g oAzkoagain?

ko gabeziekin, noski.Gogoan dut jendetza etorrizela inaugurazioko partidu-ra, Arrasatetik etaBergaratik ere jende askoetorri zen.Zertan dira ezberdi-

nak orduko eta oraingojokalariak?

Lehengoak gogorragoakizan beharko ziren, hanzegoen lokatza ikusita. Halaere, bi sasoi ezberdin diraeta uste dut ezin direla kon-paratu. Orain teknikokijokatzen da futbolean, etalehen, berriz, baloiari osti-kadak ematea zen kontua,

indarra behar zen lehen.Bestalde, orain hirugarrenmailako jokalari batzuk erdiprofesionalak dira. Lehen ezzegoen jokalariendako diru-rik. Gogoan dut behin ReyesUrtazak txuletazko ogitarte-koak eraman zizkigulaAzpeitian jokatu genuenpartidu batera.Dagoeneko hasi dituz-

te zelai berriko lanak.Zer iruditzen zaizuproiektua?

Hobetzeko baldin bada,oso ondo. Ohitu egin behar-ko gara zelai artifizialera,baita jokalariak ere.

Page 4: Azkoagain berria

4

Azkoagaingo zelaian, 1948ko lehen lanak. Oñatikoeraikuntza arloko Moiua, Ugarte eta Azkabide enpresak aritu ziren gehien bat.

Azkoagaingo hasierako proiektuaren planoa. Bertanikusten den moduan, plano horretan egin nahi zen har-maila azkenean ez zen gauzatu.

Lehen denboraldiko (1949-1950) taldea. Zutik: ReyesUrtaza, Manolo Urzelai, Juan Gordoa, Julian Igartua,Jose Luis Gordoa, Julio Ibarrondo, Juan Ibarrondo.Makurtuta: Angel Altuna, Manuel Gereta, Jose MigelUrtaza, Patxi Urzelai, Antonio Ugarte.

Negu-domeka arratsaldeko partidua 1959an. Garaihaietan telebista, kotxe edo bestelako entretenimenduaukerarik ez zegoelako, jendea erruz joaten zenAzkoagainera.

1973ko azaroaren 1a, Azkoagaingo futbol zelaia berrinaugu-ratu zeneko argazkia. Zutik: Iñazio Lete, Pedro Iñurritegi, JuanAntonio Sansinenea, Agustin Madina, Luis Mª Oñate, eta JoseMª Lertxundi. Makurtuta: Rafael Junko, Jabier Agirre, IñazioAranburu, Alberto Biain, Rafael Errasti eta Juan Kruz Irizar.

1993/94 denboraldiko irudirik ikusgarrienetariko bat.Historian lehen aldiz 3. mailara igo ostean, koparekinAzkoagaini itzuli osoa ematen jokalariak, jende multzohandia atzetik daukatelarik.

Page 5: Azkoagain berria

5

Azkoagaingo bukaerako proiektuaren planoa. Gauregungo Azkoagain izango zena.

1949ko martxoaren 20a: On Jose Luis Arrazola, OnEleuterio Iñarra Azkoagain futbol zelaia bedeinkatzen,Jose Idigoras sakristaua, Bixente Ugarte alkatea Maribibere alabarekin, eta Gipuzkoako Futbol FederaziokoLehendakaria.

1967/68 neguan, Aloña Mendi Ilintxaren aurka.Alberto Biain buruz kornerra errematatzen, atzekaldeanJose Antonio Aiastui, baloiaren zain Jabier Jauregizareta eskuman, Fernando Irizar.

Aloña Mendiko nesken lehen taldea, 1969an. Zutik: JuanaTxintxurreta, Elisabeth Zelaia, Arantza Erostarbe, RomanaMarkuleta, Inmakulada Lizarra, Arantza Arregi, MaribiZelaia, Lourdes Anduaga eta Rosita Lukas. Makurtuta: MªPaz Pedregal, Itziar Jauregi Leonor Txopitea, KristinaMadina, Milagros Aranguren eta Loli Noges.

1999ko uztailaren 18an Aloña Mendi eta Realaren arte-ko partidua jokatu zen Azkoagainen 50. Urteurrenekoekitaldien barnean. Partidua 2-4 bukatu zen. IrudietanXabi Egero eta Igor Jauregi korner baten lehian.

2008ko maiatzaren 24a. Aloña Mendi eta Touring tal-deen arteko ligako azken partidua. Oñatiarrak 2-0nagusitu ziren. Azkoagaineko belar naturaleko historia-ko azken gola Xabi Caminok egin zuen. Iruditan, taldeosoa partidua amaitu ondoren egindako argazkian.

Page 6: Azkoagain berria

6

Noiztik joaten zaraAzkoagainera AloñaMendi animatzera? 1987 urtetik. Orduantxeetorri nintzen GaliziatikOñatira. Hurrengo urtean,1988an, Aloña Mendi KirolElkarteko bazkide egin nint-zen. Ni Aloña Mendi ani-matzera joaten naiz, bainaez bakarrik Azkoagainera.Kanpoan jokatzen dueneanere, jokalariekin batera joa-ten naiz hara autobusean. Aldatu da Azkoaga-ineko giroa ordutikhona? Zertan?Bai, asko aldatu da. Batezere zale kopuruan aldatuda. Azkoagainera joatenhasi nintzenetik hona, gut-xitzen joan da poliki-poliki.Zale batzuk hil egin dira etabeste batzuk ilobak zaindubehar dituztelako edo,baina lehen baino gutxiagojoaten gara. Baina inoiz eznaiz bakarrik egon, e? Eztakanpoko zelaian ere. Halaere, zale kopurua jaitsiarren, giroa oraindik

Manolo Vieites- Aloña Mendiko jarraitzailea

“Pena ematen dit Azkoagainen belarartifiziala jartzeak”

ere mantentzen daAzkoagainen, giro ona,gainera. Zein da Azkoagainenbizitako momenturikonena? Eta txarrena?Momentu onak asko dira.Horietako bat da hirugarrenmailarako igoera. Eta txa-rrena, agian, regionalekolehen mailara jaitsi zenean.Zer iruditzen zaizuegin behar duten bir-moldaketa hau?Izugarrizko pena ematendit. Konforme nago aldage-lak berriztearekin eta taber-na eta teilapea konpontzea-rekin, baina ez belar natu-rala kendu eta horren tokianartifiziala jartzearekin. Gaihorrekin norbaitek negozioaegin gura duelakoan nago.Lehen mailako futbol taldebatek baino gehiagok gura-ko luke Azkoagain modukofutbol zelaia eduki, bai hori-xe. Gainera, ez naiz horre-la pentsatzen duen bakarra;herrian referendum bat egi-nez gero, uste dut ezezkoak

irabaziko lukeela.Joango zara aurre-rantzean ere Azkoa-gainera?Bai, bai, joango naiz. NikAloña Mendi animatu guradut eta aurrerantzean erejokalariak animatzera joan-go naiz.Inoiz eskertu dizutejokalariek zure fidel-tasuna? Zure animo-ak?Bai. Golak ere dedikatuizan dizkidate eta elkarteak

urteko batzarra egiten due-nean, gonbidatzen naute. Jarraituko duzu urdai-azpikoak jokalariekinbanatzen?Tedodoro Salgado ‘Teles’eta biok sortu genuenAloñako lagunartea, peña,eta idatzita utzi genuen par-tiduetan zozketatzen dutenurdai azpikoa inoiz tokatuzgero, jokalariei emangogeniela. Horixe egin duguorain arte, eta aurrerantze-an ere jarraituko dut egiten.

Futbol zelai onaz gain,jarraitzaile onak izan ditubeti Aloña Mendik.Azkoagain bera ereherriko futbol zaleek bult-zatuta egin zuten etainaugurazio egunetikizan ditu jarraitzaile askoherriko futbol taldeak. Baietxean, Azkoagainen,baita kanpoan jokatudituen partiduetan ere.Lagunarte bat edo besteere izan ditu Aloñak,

Parerik gabekojarraitzaileak

baina baita taldea lagu-narteak beste animatuduten zaleak ere.Horietako hiru RafaelJunco, Manolo Vieites etaTeodoro Salgado ‘Teles’dira. Zale amorratuakizan dira hirurak etaAloñarekiko izan dutenmaitasuna ez da taldeaanimatzea bakarrik izan,taldeari eta jokalarieiasko lagundu diete hiru-rak; Manolok jarraitzen

du oraindik eta beste biekere jarraituko lukete bizi-rik baleude. Neurri handi

baten, zaleei esker diradiren modukoak AloñaMendi eta Azkoagain.

Azkoagaineko harmaila nagusia domekero jendez lepo betetzen da

Page 7: Azkoagain berria

7

zkoagainen belarartifiziala jarrikodu Udalak. Arra-zoia hauxe da: Iba-

rran ETEOren fakultateberria eraikitzeko lanakhasiko dira irailean eta,beraz, gaur egun bertanegiten diren futbol jardue-ra guztiak (talde federatuenentrenamenduak, eskolar-teko kirola, Herriko FutbolTxapelketa...) Azkoagaine-

ra eramango dituzte, eta,jakina, horretarako, Azko-again birmoldatu eta ego-kitu beharra dago, aktibi-tate hori guztia jaso ahal iza-teko.

Gaur egungo belar natu-ralaren ordez, belar artifi-ziala jartzea izango daaldaketa nagusia, baina ezbakarra; horrez gain, seialdagela berri, iluntzean

entrenatu ahal izateko argiposteak, ureztatze sistemaautomatikoa eta futbolzelaiaren buelta guztian 9metroko altuerako sareajarriko dituzte, besteak bes-te.

Udalak eskatuta, GirderIngenieros S.L. enpresakidatzi du Azkoagainen eginbeharreko egoki tzapenlanen proiektua. Guztira

hamiru proposamen jasoditu Udalak eta azkeneanMurias enpresari eman diz-kiote lanak. 1.016.349eurokoa da lanen aurre-kontua. Birmoldaketa lanak,maiatzaren 26an hasi zituz-ten eta abuztuaren 31rabitartean burutu beharkodituzte, derrigorrez.

Iruditan maiatzaren 30an, Azkoagaineko sarrerak zuen itxura Berdegunea ere hasi dira jasotzen

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

Gaur egungo be lar natura laren ordez, be lar ar t i f iz ia la jar tzea izango da Azkoagainen egingoden bi rmoldake ta lan nagus ia. Horrek in batera, urez ta tze s i s tema automat ikoa ere jarr iko da,fu tbo l ze la ia egoki kontserbatu ahal iza teko.

Horiez gain, erabilera ordutegia zabaldu eta iluntzeetan ere erabili ahal izateko, lau argi-zutabe jarriko dituzte, 2.000w.-ko sei fokodunak. Argiaren intentsittea erregulatzeko aukera egongo da, une bakoitzeko jardueraren arabera (entre-namenduak, partiduak, aisialdia...).

Bestalde, gaur egungo aldagelak ikutu barik, zazpi aldagela (taldeentzako sei, eta epaileentzako bat), komunak eta bil-tegi berri bat egokituko dituzte. Aldagela modular edo aurre-fabrikatuak izango dira, eta Azkoagaingo sarreran koka-tuko dituzte, markagailuaren aldeko porteriaren atzealdean, bertan dagoen orma behera botata.

Futbol zelaiaren buelta guztian 9 metroko altuerako nylonezko sarea ipiniko dute, baloiak kanpora irten ez daitezen,eta jokalekuaren bueltan dagoen baranda ere berritu egingo dute. Kirol ekipamenduari dagokionez, ordezko jokala-rientzako aulkiak ere berritu egingo dituzte, eta Futbol-7 modalitatean jokatzeko lau porteria jarriko dituzte futbol zelaia-ren alboetan, bi porteria alde bakoitzean.

Bestalde, futbol zelaiaren alde batean ikusleak babesteko dagoen teilapea ere berritu egingo dute, eta berritzeaz gainluzatu ere egingo dute 15 metro, tabernaraino.

ETA ORAIN ZER ?

Aloña Mendik eskerrak eman nahi dizkie ondorengo babesleei:

SUKIA, LANA, Oñati Garajea, Mekalki mekanizatuak, Garmendia Tejas y cubiertas eta Plazaola.

A

Page 8: Azkoagain berria