Click here to load reader

Alfonbra berria

  • View
    231

  • Download
    5

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Ipiuna, Kamishibai

Text of Alfonbra berria

Orain kontatu behar dizuedan istorio hau Larrabetzun gertatutakoa da, niri lagun batek kontatu zidan bezala, hitz bakar bat aldatu gabe errepikatuko dizuet.

Behin batean, Joanjoren eta Marisaren etxean, egongela batean, alfonbra zahar-zahar bat zegoen eta egun batean Marisak pentsatu zuen berri bat erosi behar zutela.

- Gaur bertan erosi beharko dugu alfonbra berria esan zion Marisak Joanjori - Joan zaitez bazkaldu ostean Bilbora berri bat erostera.

- Baina Marisa- esan zuen Joanjok zuk badakizu oso txarra naizela alfonbrak erosten, seguru erosiko dudala zuri gustatzen ez zaizun bat.

- Berriz ere izango zara txarra beti zure emaztearen eskuetan uzten baduzu aukera! Txorakeria gutxiago eta zoaz azkar Anartz eta Aiorarekin!

Marisa 40 urtetik gorako emakumea zen, jenio bizikoa eta harro-harroa. Azal argikoa zen . Ilea gorriz tindatuta eta luzea zeukan. Sudur txikia zuen eta argala zegoen. Askotan galtzak erabiltzen zituen.

Joanjo 40 urtetik gorako gizona zen, ilea kizkurra eta beltza zeukan. Bekainak iletsuak eta motzak zituen. Sudurra kakoduna eta handia zeukan. Betaurrekoak zeramatzan. Gizen samarra zen . Bere adinerako pixka bat baxua zen. Joanjo gizon lasaia eta alaia zen.

Anartzek 9 urte zituen, ile kizkurra eta kolore argikoa zeukan. Betaurrekoduna zen eta aurpegia pekaz betea zeukan. Bere larruazala kolore argikoa zen . Altua zen. Anartz beti haserretuta zegoen eta umore txarrez.

Aiora 11 urteko neskatxa zen , Anartzen arreba. Ile iluna zeukan eta luze samarra. Sudurra kakoduna eta txikia zeukan. Begiak urdinak eta txikiak zituen. Larruazala beltzarana zuen. Altua zen. Bere aitari beti laguntzeko prest zegoen.

- Nik lagunduko dizut alfonbra aukeratzen- esan zion Aiorak aitari.

-Ederki Aiora. Eskerrik asko esan zion aitak.

Baina ez zirudien oso gustura zegoenik laguntza horrekin.

- Aiora zurekin joan behar badu, nik ere zurekin joan nahi dut- esan zuen Anartzek.

- Ibidix! esan zion Aiorak, mingaina ateraz.

- Tuntuna! Aiorak: ipurdia gora

- Nahikoa da! egin zuen oihu aitak. Biok nirekin oraintxe bertan. Goazen kotxera.

Ordu laurden geroago, Bilboko alfonbra pertsiarren dendara heldu ziren. Kotxea aparkatu eta dendara sartu aurretik, saltzaileak esan zien zapatak sarreran uzteko.

-Goazen alfonbra arabiarretara jolastera esan zuen Aiorak .

-Alfonbra Arabiarretara! erantzun zion Anartzek.

-Bai , motel ! Alfonbra hegalarietara

Orduan Aiora eta Anartzek alfonbra laranja gorri erronbodun batean eseri ziren, Aiora aurrean eta Anartz atzean.

-Goazen etxera esan zion Aiorak alfonbrari.

Eta alfonbra, poliki-poliki, airean hegan egiten hasi zen.

-Hegan ari gara, hegan ari gara!- esan zuen Aiorak.

-Ai ai ai ai aitaaa! hasi zen totelka Anartz.

- Etxera goaz, etxera goaz!- ohikatu zuen Aiorak ikaratuta.

Eta ziztu bizian etxera abiatu ziren, beti ekialdera zuzen-zuzen.

Amaaaaa !-oihu egin zuten biek ikaratuta.

Halako batean, alfonbra gelditu eta lurrera jaitsi zen. Orduan, Aiora konturatu zen Pertsian zeudela, alfonbrak bere etxera eraman zituela, ez Anartz eta Aioraren etxera.

-Ederra egin dugu!-esan zuen Anartzek Eta orain zer?

-Orain, Bilboko alfonbra pertsietako dendara eramateko esango diogu alfonbrari .

Baina ezer egin baino lehen mutiko bat agertu zitzaien. Mutikoa azal ilunekoa zen, betazal beltz beltzak , gaua bezain beltzak eta handiak zituen eta txapel txiki bat zeraman buruan.

-Al-ha, ala-ra! Ala-ni, ala-re, ala-al, ala-fon, ala-bra! esan zien mutikoak.

Aiora eta Anartz txundituta gelditu ziren. Hasieran ez zuten bere hizkuntza ulertzen, baina kostata lortu zuten. Ala eta al kenduta ondo ulertzen da . Hara, nire alfonbra esan du.

-Nola duzu izena?- galdetu zion Anartzek.

-Al-da, ala-ri, ala-us erantzun zuen Darius mutikoak .

-Ez al zara eskolara joaten?-galdetu zion Aiorak.

- Al-ez erantzun zuen.

- Diru asko irabaziko duzu, ezta?- esan zion Anartzek.

-Al-ez- mutikoak.

Dariusek azaldu zien bera lan asko egiten zuela , baina diru gutxi jasotzen zuela; diru guztia bere nagusiak eramaten zuen.

Bi makilekin haria jarri , kendu, moztuegiten zuen Dariusek alfonbra egiteko, behin eta berriz.

Orduan, Darius alfonbra bat egiten hasi zen. Minutu batzuk geroago, Dariusek alfonbra bukatua zuen eta Aiorari eta Anartzi alfonbra hegalaria eta normala egiten irakatsi zien. Gero, hari-mataza magiko batzuk ere eman zizkien kolorez aldatzen ziren alfonbrak egiteko.

Bat-batean Dariusen nagusia agertu zen eta hirurak korrika hasi ziren.

Dariusen nagusia ile motza eta iluneko gizona zen. Bekainak oso iletsuak zituen. Begi handiak eta sudurra kakoduna. Ahoa zabala zuen. Gizena zegoen eta sendoa. Maltzur-maltzurra zen eta diruzalea zen.

Geroago, Darius, Aiora eta Anartz alfonbraren bila bueltatu ziren nagusiak harrapatu barik. Heldu zirenean, gamelu bat ikusi zuten alfonbra jaten. Orduan, nagusia korrika joan zen eta gameluaren gainera erori zen. Baina gamelua korrika batean alde egin zuen eta nagusia bere atzean txaketarekin lotuta. Ondoren, Aiora, Anartz eta Darius alfonbra hartu zuten, pixka bat apurtuta egon arren.

Alfonbra ireki zuten eta Aiora alfonbraren aurrean, Anartz Aioraren atzean eta Darius azkena eseri ziren.

-Eraman gaitzazu Bilboko alfonbra pertsiar dendara- esan zion Aiorak alfonbrari.

Eta alfonbrak ziztu bizian eraman zituen Bilboko pertsiar alfonbra dendara. Heldu baino lehen, alfonbra lurrera erori zen. Orduan, oinez dendaraino joan behar izan zuten.

Azkenean, dendara heldu ziren eta aitak galdetu zien:

-Non sartu zarete? Eta nor da mutiko beltzaran hori?

-Gero azalduko dizugu, aita- esan zion Aiorak Joanjori. -Orain erosi alfonbra hau.

Eta aitak alfonbra erosi zuen.

-Eskerrik asko- erantzun zion Aiorak aitari, Darius alfonbraren gainean hegan egiten pertsiara itzultzen zen bitartean.

-Non dago alfonbra? galdetu zuen Joanjok.

-Hegan joan da beltzaran horrekin- erantzun zion Anartzek.

-Ai ama! Eta nola azalduko diot Marisari alfonbra bat erosi dudala eta, mutil beltzaran batekin hegan joan dela?- esan zuen Joanjok.

-Lasai, aita- esan zuen Aiorak- Orain goazen kotxera bueltan Larrabetzura.

-Guk egingo diogu alfonbra amari, mutil beltzaran horrek eman digun hari mataza magiko hauekin.

Eta horrela bi lagunak alfonbra magiko bat egin zuten bere etxeko egongelarako.

Ala bazan edo ez bazan, sar dadila eta atera dadila alfonbra magikoaren plazan.