16
Internet eta teknologia berriak Teknologia berriak edo IKT (Informazioa eta Komunikazioaren Teknologiak) izenekoak gure bizitzan sartu dira Interneti esker. Medikuntza, heziketa, merkataritza ala aisialdiari aplikaturiko teknologia berriez hitz egiten denean, neurri handi batean, arlo hauetako edozeinetan Internet erabiltzea esan nahi du. Baina, zer da Internet? Noiz sortu zen? Nola dago egituratuta? Eta batez ere, zertarako balio digu? Askorentzako Internet fenomeno berri bat izan arren, bere jatorria 1969. urtean aurkitzen dugu, urte hartan ARPA-k finantziatutako ARPANET sarea sortu zenean, Estatu Batuetako Defentsarako Departamentuak sorturiko proiektu barruan. ARPAren helburu nagusia ingurune militarrean aplikatutako teknologiaren alorrean Estatu Batuak mundu osoko lider bihurtzea zen; eta era berean, ARPANETen helburuetako bat. Horretarako, ordenagailu haiek interkonektatu egin zituzten, bide anitzak erabiliz, eta horrela, bat kaltetua suertatuz gero, informazioa beste batetik joan zitekeen. ARPANET lau nodok osatutako sare bat izan zen, eta lau nodo horiek UCLAn (Los Angeles Kalifoniako Unibertsitatea), SRIn (Stanford-eko Ikerketa Institutua), UCSBn (Santa Barbara Kaliforniako Unibertsitatea) eta Utah-ko Unibertsitatean kokaturik zeuden. Bi konputagailuen arteko lehen komunikazioa 1969. urteko urrian gertatu zen UCLA eta Stanford artean. Ondoren, 80ko hamarraldian, amerikar ikertzaile eta zientzialariek haren antzeko proiektu bat burutu zuten, eta horren helburua zientzia eta heziketaren arloan baliozko informazioa banatzea zen. Proiektu hau, Zientziarako Fundazio Nazionalak koordinatu zuen (NSF) eta NSFNET izendatu zuten. Horrekin batera, eskualde mailan, Estatu Batuetan zehar eta Europan eta Asian hauen moduko ekimenak garatzen joan ziren. Interkonexio hauen zabalkuntzak gaur egun Internet bezala ezagutzen duguna ekarri zuen. Zer da Internet? Interneti deitzeko erarik ohikoena sarea da. Internet mundu osoan zehar interkonektaturiko ordenagailu-kopuru handi batez osaturik dago, telekomunikazio azpiegitura zabal baten bitartez, eta Ilustrazioa 1: Interneten sorreraren taula kronologikoa 

Internet apunteak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Interneteko ariketak eta apunteak

Citation preview

Page 1: Internet apunteak

Internet eta teknologia berriakTeknologia   berriak   edo   IKT   (Informazioa   eta   Komunikazioaren   Teknologiak)   izenekoak   gure bizitzan sartu dira Interneti esker. Medikuntza, heziketa, merkataritza ala aisialdiari aplikaturiko teknologia   berriez   hitz   egiten  denean,   neurri   handi   batean,   arlo   hauetako   edozeinetan   Internet erabiltzea esan nahi du. Baina, zer da Internet? Noiz sortu zen? Nola dago egituratuta? Eta batez ere, zertarako balio digu?

Askorentzako Internet fenomeno berri bat izan arren, bere jatorria 1969. urtean aurkitzen dugu, urte hartan   ARPA­k   finantziatutako   ARPANET   sarea   sortu   zenean,   Estatu   Batuetako   Defentsarako Departamentuak   sorturiko   proiektu   barruan.   ARPAren   helburu   nagusia   ingurune   militarrean aplikatutako teknologiaren alorrean Estatu Batuak mundu osoko lider bihurtzea zen; eta era berean, ARPANETen helburuetako bat.

Horretarako, ordenagailu haiek interkonektatu egin zituzten, bide anitzak erabiliz, eta horrela, bat kaltetua suertatuz gero, informazioa beste batetik joan zitekeen.

ARPANET  lau  nodok osatutako  sare  bat   izan  zen,  eta   lau  nodo horiek  UCLAn (Los  Angeles Kalifoniako   Unibertsitatea),   SRIn   (Stanford­eko   Ikerketa   Institutua),   UCSBn   (Santa   Barbara Kaliforniako   Unibertsitatea)   eta   Utah­ko   Unibertsitatean   kokaturik   zeuden.   Bi   konputagailuen arteko lehen komunikazioa 1969. urteko urrian gertatu zen UCLA eta Stanford artean.

Ondoren,   80ko   hamarraldian,   amerikar   ikertzaile   eta   zientzialariek   haren   antzeko   proiektu   bat burutu zuten, eta horren helburua zientzia eta heziketaren arloan baliozko informazioa banatzea zen. Proiektu  hau,  Zientziarako Fundazio  Nazionalak  koordinatu  zuen   (NSF)  eta  NSFNET  izendatu zuten.

Horrekin  batera,  eskualde mailan,  Estatu Batuetan zehar  eta  Europan eta  Asian hauen moduko ekimenak garatzen joan ziren. Interkonexio hauen zabalkuntzak gaur egun Internet bezala ezagutzen duguna ekarri zuen.

Zer da Internet?Interneti   deitzeko   erarik   ohikoena   sarea   da.   Internet   mundu   osoan   zehar   interkonektaturiko ordenagailu­kopuru handi batez osaturik dago, telekomunikazio azpiegitura zabal baten bitartez, eta 

Ilustrazioa 1: Interneten sorreraren taula kronologikoa 

Page 2: Internet apunteak

mota desberdinetako informazioa trukatzea posible egiten du: testua, irudiak, soinua, etab.

Gaur egun, Internetek munduan ehunka milioi erabiltzaile dauzka eta zifra egunez egun gehitzen doa. Baina agian, atalik interesgarrienetakoa, Internet herrialde, enpresa edo partikular batena ez izatea da, baizik eta pertsona askoren lanaren elkartzea.

Interneten   bitartez   jarduera   ugarietarako   bidea   dugu.   Postak   bidali,   munduko   edozein   tokitako pertsonekin   harremana   izan,   heziketa­zentroetan   ikasi   non   bizi   garen   garrantzirik   izan   gabe, liburutegiak bisitatu, edonolako artikuluak erosi, bidaia bat antolatu eta horrela, abar luze bat. Hau guztia, eguneroko hogeita lau orduetan, urteko hirurehun eta hirurogeita bost egunetan zehar.

Ikus dezakezunez, Internetek ez du atsedenik hartzen eta egunero, gero eta gehiago dira sarearen bitartez egin ditzakegun gauzak, gure saguaren mugimendu bakarrez.

Nola dago osatuta sarea?Esana   dugu   sarea   elkarrekin   konektatuta   dauden   ordenagailuen   multzoa   dela,   baina,   zein ordenagailuz   ari   gara?   Funtsean,   eremu   lokaleko   sare   batean   (LAN)   bi   eratako   ordenagailuak ditugu: bezeroak eta zerbitzariak.

• Bezeroa,   zerbitzari   izeneko   beste   sistema   indartsuago   baten   zerbitzuak   jasotzen   dituen ordenagailua da. 

• Zerbitzariak   ordenagailu   bezeroentzat   funtzio   komunak   administratzeaz   arduratzen   den ordenagailua   da.   Zerbitzariek   informazioa   biltegiratzeko   eta   prozesatzeko   gaitasun handiagoa dute. 

Page 3: Internet apunteak

Sare  guztietan  zenbait  ordenagailu  bezero  eta  zerbitzari  bat  edo  gehiago   izan  ohi  dira.  Sareko funtzionamendu horri  esker,  adibidez,  erabiltzen ditugun zenbait  programa zerbitzarian bakarrik instalatuta   egon   daitezke,   eta   sareko   bezero   guztiek   horiek   exekutatu   ditzakete   beren ordenagailuetan erabat instalatuta eduki beharrik izan gabe. Testu­prozesadoreak, datu­baseak eta kalkulu­orriak   biltzen   dituzten   ofimatika­multzoak   dira   zerbitzarietan   instalatu   ohi   direnak. Interneten,   zerbitzariek   biltegiratzen   dute   nabigatzailearen   bitartez   ikusten   dugun   informazioa. Horietako askok,  ordenagailu  bezeroetatik  bidalitako posta  elektronikoko mezuak biltegiratu  eta bideratzeko funtzioak (router­funtzioa) ere betetzen dute.

Adibide  bat,   posta­mezuak  bidali   eta   jasotzeko  programaren   erabilera   litzateke.   Bezeroak  bere ordenagailuan  mezua   idazten  du  eta  helbide  zehatz  batera  bidaltzen  du.  Zerbitzariak  mezulari­programa dauka eta honek mezuak bidali eta jasotzea, gorde eta erabiltzaile batetik bestera bidaltzea posible egiten du.

Sareak bi motatan bereizten dira, betetzen duten ekintza­eremuaren arabera:

• Sare lokalak: LAN (Local Area Network) izenez ezagutzen direnak, ez dira km 1 baino luzeago. Horien adibideetako batzuk dira enpresa txikietako sareak edo unibertsitate­campus batekoak. 

• Sare   zabalak:   MAN   (Metropolitan   Area   Network)   edo   WAN   (Wide   Area   Network) izenekoak. Lehenengo horiek 10 km inguruko lur­azalerak bil ditzakete, hiri baten parekoak. Bigarren   motakoek,   berriz,   1.000   km­ko   diametroa   izanik,   herrialde   oso   bat   besarka dezakete. 

Nola konektatzen da Internet?Internet   osatzen   duten   ordenagailuak   elkarrekin   konektatuta   daude   telekomunikazio­sistema desberdinen bitartez.

• Kobrezko kablea: sistema telefonikoak erabili ohi duena da. • Kable   ardazkidea:   kobrezko   kableak   baino   kapazitate   handiagoa   dauka   eta 

interferentziekiko sentiberatasun gutxiago dauka. Bere erabilera ohikoena kable bitartezko telebista da. 

• Zuntz optikoa:  beirazko zuntz­filamentuek osatzen dute.  Transmisio­abiadura handiagoa ahalbidetzen du. 

• Sateliteak: mikrouhin­labe eta telefono mugikorren sistemekin bezalaxe, informazioa airez joaten da uhinen bitartez. 

Telekomunikazio­sistemek,   truka   daitekeen   informazio­kopurua   eta   datuak   zein   abiaduratan bidaiatzen duten zehazten dute.

Page 4: Internet apunteak

Nola  konektatzen  da  gure  ordenagailua   Internetekin?  Ekintza  honen erantzulea  modem  izeneko gailua  da,   eta  bere   funtzioa  ordenagailuetan  dagoen   informazioa   itzultzea  da,   telekomunikazio­bideen   bitartez   bidaltzea   posible   izateko   (adibidez,   telefonoa)   eta   hartzen   duen   ordenagailuak prozesatu ahal izateko. Ordenagailuek ingelesez soilik eta telefono­bideek frantsesez hitz egingo balute   bezala   da.   Modema   lehenik   ingelesetik   frantsesera   itzultzeaz   arduratuko   litzateke, Internetekin   konektatzen   denean,   eta   gero,   frantsesetik   ingelesera,   webgunetik   heltzen   zaigun informazioa hartzeko. 

Informazioaren bidaiaInterneten bidaiatzen duen informazio guztia munduko ordenagailu guztiek bidali eta jaso dezaten, protokoloak izeneko arauak sortu ziren. Protokolo horietako bat TKP/IP, Transmisiozko Kontroleko Protokoloa eta Interneteko Protokoloa da

TKP/IP, Transmisiozko Kontroleko Protokoloa eta Interneteko Protokoloaren funtzioa, informazioak bidaiatzen duen erarekin zerikusia dauka.

• TKP­k informazioa "paketetan" banatzen du, jatorrizko ordenagailuaren barnean, ondoren xede­ordenagailuan berregiteko. 

• IP informazioa sarean zehar bideratzeko arduraduna da, ordenagailu zehatz bat identifikatuz. Zenbaki bakar eta errepikaezina da eta Interneten gure ordenagailuaren helbidea ordezkatzen du. 

Postaz mezua bidaltzen denean, TKP protokoloak, mezua jasoko duen ordenagailuaren helbidea eta orden bat zehazten duten paketetan banatzen du; helbide hau IP­aren bitartez zehaztuta dago. Bere xedera heltzean, TKP­ak paketeak hartu eta berriro ordenatzen ditu, bidean zehar itsatsi ahal izan den akatsik ez dagoela egiaztatzeko.

Sistema honi esker, informazioak ez du zertan bide beretik joanik, baizik eta zatitu eta xede berera doazen   bide   desberdinetatik   bidal   daiteke.   Horrek,   datuak   bidaltzean   edo   trukatzean   arintasun handiagoa ekartzen du.

Page 5: Internet apunteak

Helbideak InternetenInterneten   ordenagailu   bakoitzak   zenbaki   bat   dauka,   IP   bezala   ezagutzen   dena,   honako   hau bezalakoa:   193.127.88.345.   Interneten   bilatzen   ditugun   web   orriak   zerbitzari   edo   host   batean biltegiratuak edo ostatatuak daude, IP helbide­zenbaki batez identifikaturik.

Erabiltzaileari zerbitzari hauetarako sarbidea erraztearren, DNS edo Domeinuen Izen Sistema sortu zen, eta horren bidez, jada ez zen beharrezkoa sartu nahi zen ordenagailuaren IP helbide­zenbakia gogoratzea, aski izango baitzen domeinua ezagutzea. Domeinua, ordenagailu edo  host­aren izena edo   IP   zenbakia   adierazten   duen   Interneteko   helbidearen   atala   da.   Adibidez,  www.yahoo.es helbidean, yahoo.es era errazagoan ordezkatzen du 176.345.78.971 IP zenbakia.

Helbidearen azken atalak (.com, .org, .es, .edu, etab.) area desberdinekin erlazionaturiko Interneteko lekuak   adierazten   ditu   (enpresak,   erakundeak,   herrialdeak,   heziketa,   etab.).   Esate   baterako, www.yahoo.es helbidean, .es domeinuak orrialde hau Espainiako Estatuan barne dagoela adierazten digu.

SarbideakTeknikoki, erabiltzaileak modema eta telefono­konexioa baino ez ditu behar Internetera sartzeko. Baina horretaz gain,  sarearekin konexioa egingo dion enpresaren laguntza beharko du. Enpresa­mota hauek IZH edo Interneteko Zerbitzu Hornitzaileak deitzen dira.

Horrela, Internetekin konektatzen garenean, gure ordenagailua IZH­ko zerbitzarian sartzen da eta honek posta elektronikoa bezalako informaziorako atea irekitzen digu. IZH­ak posta elektronikoa bezalako beste hainbat zerbitzu ere eskaintzen dizkigu.

Oinarrian, Interneterako bi sarbide­era daude:

Ilustrazioa 2: Interneteko transmisio­prozesuaren eskema

Page 6: Internet apunteak

• Denboraldikoak:   Internet   edo   IZH   konexio­enpresak   ematen   dizkiguten   haiek   dira   eta konektatzeko beharra daukagunean soilik erabiltzen ditugu. Ohikoenak. 

• Etengabekoak:  Etengabe sareari konektatuta egon behar duten enpresa nahiz erakundeek erabilitako sarrerak izaten dira. 

Gaur   egun,   IZH­ek   publikoarentzako   sarbide   desberdinak   eskaintzen   dituzte,   hala   nola, denboraldiko RDSI, ADSL bezalako konexioak, haririk gabeko sistemak etab. Sarbide bat ala bestea aukeratzea, gure konexio­beharren araberakoa da.

1 Ariketak

• Esan esaldi hauek egia ala gezurra diren.

Ilustrazioa 3: Informazioaren Bidaia Laburpen­Taula

Page 7: Internet apunteak

• Lotu hitz bakoitza bere esanahiarekin 

Interneteko zerbitzuakGaur egun,  Interneten bidez ekintza eta  eragiketa  asko egitea posiblea da,  sareak zerbitzu asko eskaintzen dituelako: posta bidali, elkarrizketa bat izan aurrez aurre, on line elkarrizketak munduko edozein   lekutan   dagoen   jendearekin.   Internetek   edonorekin   harremana   izateko   eta   informazioa trukatzeko balio digun aukera­sorta eskaintzen digu, bestea non dagoen axola izan gabe. Interneteko zerbitzuak bi talde nagusitan bana daitezke, denbora errealean eskaintzen direnak edo sinkronoak, eta une desberdinetan gauzatzen direnak edo asinkronoak.

Laurogeita hamarreko hamarraldiaren hasieran agertu zen World Wide Web eta gaur egun ezagutzen dugun Internet  eragin zuen.  Sistema horren inizialak webguneen helbideetako hasierako WWW ospetsuak dira. Sistemak informazioa multimedia euskarrian (testua, irudiak, bideoa, soinua, etab.) elkartrukatzeko aukera ematen du.

Page 8: Internet apunteak

Webgunea hipertestuan oinarritzen da, eta hitzak esteka (link  izena ere ematen zaie) gisa erabiliz dokumentu  batetik  bestera   joateko aukera   ematen  digute,  era  guztietako webguneak bisitatzeko aukera izanik. Orrialdeen, irudien eta argazkien arteko estekak ere ezarri daitezke. “Hipermediaz” ari gara kasu horretan. Hiperestekak erabiltzeko balio duen sistema HTTP sistema da (Hyper Text  Transfer Protocol).

Webguneak bistarazteko, beharrezkoa da gure ordenagailuak nabigatzailea izeneko programa izatea. Netscape eta Explorer izenekoak dira ohikoenak. Testua, grafikoak, irudi finkoa eta biziduna, eta soinua tartekatzen dituen informazioa.

BilatzaileakGaur   egun   milioika   webgune   daudela   kontuan   hartzen   badugu,   erraz   ulertuko   dugu   gauza konplikatua   dela   edozein   gairi   buruzko   informazioa   aurkitzea.   Prozesu   hori   errazteko   daude bilatzaileak, webgune jakin batzuk non dauden jakiten laguntzen digutenak, hitz eta ikurren gako batzuen konbinazioei esker. Erabiltzaileari interesatzen zaizkion hitzak sartu eta bilatzaileak bilatu egiten ditu bere datu­basean; webgune bakoitzera zuzenean iristeko aukera ere ematen du.

Informazioa gai espezifikoei buruzko katalogoen bitartez aurkitzea ere posible da.

Dena den,  bilatzaileek ez dituzte webguneen helbide guztiak jasotzen.  Normalean,  bilatzaileetan agertzeko zenbait baldintza bete behar dira estiloari, mailari eta beste alderdi batzuei dagokienez; gainera, batzuetan oso zorrotza den aukeraketa gainditu behar izaten da. Bilatzaile erabilienak hauek dira: google, altavista eta yahoo. 

Bilatzaileak bi motatakoak izan daitezke:

• Bilaketa­motorrak. Bilatzaile hauek web guztia arakatzen dute; hau da, testu­eduki guztia, eskatu dugun informazioaren bila. 

• Bilaketa­aurkibideak.  Bilatzaile  hauek web­eko datu nagusiak kontsultatzen dituzte,  eta gure eskariarekin konparatzen dituzte. 

Bilatzaile  hauen sekretua bot  delakoak dira,  bilatzaileen  zerbitzura dauden robot   informatikoak, sarea etengabe arakatzen aritzen direnak ­web orri berrien edo berrituen bila­. Horrela eguneratzen diote   datu­basea   bilatzaileari,   ahalik   eta   informazio   gehiena   eta   eguneratuena   eskaintzea ahalbidetuz.

Posta elektronikoaPosta elektronikoa, WWWarekin batera, Interneten gehien erabiltzen den zerbitzuetako bat da. Bi erabiltzaileen edo gehiagoren arteko mezuen trukaketa litzateke, sarea euskarri gisa erabiliz.

Posta   arrunteko   eskutitzen   eredua   jarraituz   funtzionatzen  du.   Interneteko   erabiltzaileen  helbide guztiak desberdinak dira eta horretarako domeinu jakin bat eta identifikadore bat behar dira. Esate baterako, Kaixorekin posta elektronikoko kontua badaukagu, honakoa izan daiteke gure helbidea:

[email protected]

Beraz, "nire_izena" identifikadorea litzateke; arrobak (@) posta elektronikoko helbide baten aurrean gaudela adierazten du eta erabiltzailearen izena eta posta zerbitzariaren domeinuko izenak bereizten ditu; azkenik "kaixo.com" domeinua da, hau da, helbide hori sortu zen lekua.

Page 9: Internet apunteak

Txat­akTxat­ek bi pertsona edo gehiagoren artean unean bertan mezu idatziak trukatzeko balio dute. IRC (Internet Relay Chat)  sisteman oinarritzen dira eta mezu idatziak trukatzeko aukera ematen dio erabiltzaile­taldeari. Edonork ikusi ditzake besteek idazten dituzten mezuak.

Normalean, txat­en zerbitzarietan kanal tematikoak daude, eta horien bidez, pertsonak beren artean geratzen dira gai jakin batez hitz egiteko. Kanal pribatuak ezartzea ere posible da, eta elkarrizketa­kanal hori ezarri dutenek besterik ez dute ikusten elkarrizketa.

Kanal   hauetako   hizkerak,   teklatua   azkar   erabiltzeak   mugatzen   duenez,   elkarrizketa   biziago bilakatzen duten sinboloak sortzea ekarri du. Gogo­aldarteak laburtu eta afektibotasuna islatzen dira testuetan. Gaur egun, posible da audio eta bideoko mezuak ere bidaltzea eta horrek dinamikoagoa egiten du elkarrizketa.

ForoakTxat­ek bezala, eztabaida­foro elektronikoek mezuak trukatzeko balio dute, baina geroratuta, hau da,   mezu   bakoitza   webgune   batean   argitaratzen   da   eta   gero   bistaratu   egiten   da.   Forura   sartu daitekeen edonork eman dezake iritzia, baita beste partehartzaileenak ikusi ere.

Normalean,   foroak   gai   jakin   bati   buruzkoak   izaten   dira   eta   mezu   bakoitzarekin   batera   bere alderdiren bat hasi edo zabaltzen da.

Foro bateko mezuak mailaka ezartzen dira,  argitaratzen diren dataren edo aldez aurretiko parte hartze bati egindako erreferentziaren arabera.

Aplikazio hau ezin hobea da eztabaida sakonak izateko, baita informazio garrantzitsua trukatzeko ere. 

Artxiboak trukatzeaInternetek eskaintzen digun beste aukera bat ordenagailu batetik beste batera artxiboak deskargatzea da.  Zerbitzu  horrek  munduko  edozein   lekutan  eta   edozein   formatuan  dauden  programa  mordo batera iristeko balio du eta gero gure ordenagailura jaisteko. Zerbitzu hori errazten digun sistema FTP da, alegia, fitxategien transferentzia protokoloa.

Teknologia   berri   horrek   eskaintzen   dituen   aukerak   aprobetxatzeko,   fitxategi   horiek   interes­sektoreka biltzen dituzten webguneak sortu dituzte.

Zerbitzu horri  esker,  posible  da daukagun  informazioa beste  ordenagailu  batzuetan argitaratzea. Horretarako, beharrezkoa da FTP programa izatea, gure fitxategiak urruneko ordenagailu batean ezarri ahal izateko. Truke­sistema hori izugarri hedatu da, batez ere musika edo irudiak trukatzeko aukera ematen duelako, batez ere hauek direlako erabiltzaileei gehien interesatzen zaizkienak.

Page 10: Internet apunteak
Page 11: Internet apunteak

Bideo­konferentziaBideo­konferentzia ahotsa eta irudia dituen txat modalitatea da eta leku desberdinean dauden beste erabiltzaileekin unean bertan elkarrizketa izateko aukera ematen du.

Bideo­konferentzia  bat   izateko,  beharrezkoa da  kamera  berezi  bat   (webcam)  eta  mikrofono eta bozgorailu batzuk izatea elkarrizketa gauzatzeko. Hitz egiten den bitartean ere, posible da artxiboak eta mezu idatziak trukatzea eta aplikazioak partekatzea.

Ilustrazioa 4: Honela funtzionatzen du fitxategien deskargak

Page 12: Internet apunteak

2

3 Ariketak

Internet bidez ikasteaE­learning   termino   anglosaxoi   bat   da,   eta   sarearen   bidez   ikastea   esan   nahi   du.   Irakaskuntzan erabiltzen da, eta posible egiten die irakasleei eta ikasleei eskolak elkarrekin jarraitzea, nahiz eta elkarrengandik milaka kilometrotara egon. Irakaskuntza­mota hau indartuz joan da mundu osoan, eta gaur egun ikastaro birtualen eskaintza anitza da. Hezkuntza formalean aitzindaria da Universitat Oberta de Cataluña, bene­benetako kanpus birtuala. Baina, hemen Euskal Herrian ere interneten bidez   ikas   dezakegu   ,   Euskal   Herriko   Unibertsitatean,   bere  campus   birtualean,  Deustuko Unibertsitatean eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatea (UHUN).

Merkataritza elektronikoaTruke komertzial  hau internetez egiten da, bertako produktu­eskaintza berebizikoa baita.  Sareak komertzio elektronikoari aukera franko eskaintzen dizkio, b2b eta b2c formulak ezagunenak dira (business to business  eta  business to consumer). Lehenbizikoan, sektore bereko edo desberdineko 

Ilustrazioa 5: Interneteko zerbitzuen sailkapena

Page 13: Internet apunteak

enpresek zuzenean negoziatzen dute; bigarrenean, harreman zuzenean daude produktuak eskaintzen dituen enpresa eta bukaerako kontsumitzailea.

Gero eta konfiantza handiagoa sortzen du merkataritza­mota honek, web­zerbitzariek eskaintzan dituen segurtasun­sistemak ordainketa segurukoak baitira. Interneten ia denetik eros daiteke: hala janaria nola munduari itzulia emateko bidaia bat;  jakina,  kontu korronte bat ere zabal dezakegu banku   birtual   batean,   eta   handik   gure   eragiketa   guztiak   bideratu.   Horrela   Interneten   bidez eskuratutako produktu eta zerbitzuak merkeagoak izaten dira; izan ere, transakzioa zuzenean egiten baita hornitzailearen eta bukaerako kontsumitzailearen artean.

4 SSL sistema Duela   gutxi   arte,   sareko   bezeroen   beldur   handiena   kreditu   txartelaren   zenbakia   dendara   iritsi aurretik besteren batek atzematea izaten zen. Hala ere, arrisku hori gainditu egin da, SSL (Secure Sockets Layer) segurtasun teknologiari esker. Beraz, erosketak egitera joatekotan, teknologia hori dutela egiaztatu behar duzu. SSL sistemak dendako ordenagailuaren eta eroslearen ordenagailuaren artean konexio segurua sortzen du, datu guztiak kodetu eta enkriptatu egiten baititu, eta horrela ezin baitira irakurri. 

Webgunea SSL sistemarekin babestuta dagoenean, nabigagailuaren eskuineko aldean itxita dagoen giltzarrapoaren ikonoa azaltzen da. Gainera, webgune horren helbidea ez da http: adierazpenarekin hasten. Horren ordez, bi puntuen aurrean s letra idazten da eta honela gelditzen da: https:.

Master Card enpresak SSL babeserako sistema ez duten webguneetara kreditu txartelaren zenbakia ez bidaltzea gomendatzen du. Era berean, posta elektronikoz ez bidaltzea gomendatzen du, posta elektronikoa kodetu gabe baitago. 

Filadelfian argitaratutako Knigth­Rider berri sistemaren ikerlan baten arabera, 1997. urteaz geroztik ez da Internet bidez kreditu   txartelari  buruzko  informazioaren  lapurreten salaketarik  egon, SSL linearekin informazioa erabiltzen zenean. Era berean, erabiltzaileei ez zaie ezbeharrik gertatu. 

5 Ariketak

Informazio berehalakoa eta orokorraInterneteko   abantaila   nagusia   era   guztietako   informazio   eta   edukiak   aurkitzeko   aukera   da. Momentuan bertan mundu osoko albisteetara iristeko aukerari esker, jakinaren gainean gaude beti. Bestalde,   geure   esku   daukagun   liburutegi   erraldoi   bat   da   Internet,   artikulu   berriak   eta   guztiz espezializatuak dauzkana  interes  orokorreko gaiei  buruz.  Abantaila  nabarmenak ditu  zientziaren sektorean, egunero egiten baitira ikerketak, eta edukiak etengabe eguneratzen direnez, azken orduko informazioa trukatzen da.

Hedabide honen berezitasunak ahalbidetzen du informazioa espezializatuagoa izatea, gai bakoitzak site bat edo gehiago izan baititzake. Beste abantai grarrantsitsu bat ere badu, munduko edozein hizkuntzan albisteak entzutea edo irakurtzea ahalbidetzen duelarik.

Egunkari digitalen abantailetako batzuek, ondorengoa dira:

• Berehalakoagoa: egunkari digitalak arinago heltzen dira publikoarengana. 

Page 14: Internet apunteak

• Merkeagoa:   bai   egunkariarentzat   (inprenta,   banaketa,   eta   abarren   gasturik   ez)   baita irakurlearentzat ere, doan irakurtzen baitu egunkaria Interneten. 

• Erosoagoa: Irakurlea noiznahi eta nolanahi irits daiteke informaziora, edizio fisikoaren bila joan beharrik gabe. 

• Aberatsagoa: bideoak, soinu­artxiboak eta abar eskaintzen ditu. Idatzizko egunkariak baino zerbitzu gehiago ditu. 

Sareko  kazetaritzak  bi   aldaera   ditu:   edizio   elektronikoa  duten   egunkari   tradizionalak,   ordaindu beharrekoak   askotan,   eta   Interneten   eta   Interneterako   sortutako   kazetaritza.   Paperezkoaren   oso antzekoa da Interneteko kazetaritza tradizionala, baina baditu bere aldaketa teknikoak.

Euskadiko egunkarien batzuen web­orriak:

• Berria    • Deia    • Gara    • Diario de Navarra    • El Correo    • El Diario Vasco    • Noticias    • El periódico de Álava    

Kazetaritza  on line  honek harreman estua bilatzen du publikoarekin.  Adibidez,   internautentzako chat edo solasguneen bitartez, jendeak zuzenean egin ditzake galderak elkarrizketa batean. Gainera, informazioa  eskaintzen  du edozein  formatutan:  audio,  bideo,   testu,   fotografia.  Honi  multimedia esaten zaio. Interneteko kazetaritzak, berriz, sarearen bitartez soilik informatzen du, bide horrek berezkoak dituen egiturak erabiliz.

Kontinenteen artean jokoanSare­jokoa  esaten  zaio  ordenagailuko edo  bideo­kontsolako bideo­joko  bati,   eta  bertan,  hainbat jokalarik hartzen dute parte aldi berean, Internetera konektaturik munduko edozein lekutik.

Prozesu hori  errazteko eta  jokalariak elkarrekin harremanean jartzeko joko­atariak eta zerbitzari espezializatuak   daude,   banda   zabaleko   konexioa   eska   dezaketenak,   jokoaz   bere   osotasunean gozatzeko.

Joko hauek izan duten arrakastatik jaio dira nazioarteko lehiaketak ­non jokalari talde profesionalak biltzen diren, publizitate­marken babesean­, edo jokalari eta internauten batzar handiak ­hala nola Euskal  Party  ­.   Jokoarekin batera enpresa­mota  berri  bat  garatu da:  ziberkafe edo ziberrak,  eta bertan, Internetera konektatutako ordenagailuak erabil daitezke, sarean jokatzeko nahiz edonolako kontsultak egiteko. Jokuari buruz informazio gehiago aurkituku duzu sarean jolastu atalean.

Telebista interaktiboa eta etxebizitza inteligenteakDuela urte batzuk jaio zen telebista interaktiboa,  oraindik ez oso zabaldua Espainiako Estatuan, baina  herrialde  askok  eskaintzen  dutena   jadanik,   telebista  konbentzionalaren  beste   zerbitzu  bat bezala. 

Telebista   interaktiboa   komunikazio­sistema   totala   da,   eta   bere   eskaintzen   artean   web   orrietara iristea,   programa   interaktiboak,   programak   eta   denetariko   produktuak   erostea,   telebanka, telemedikuntza,   etab  daude.   Izan   ere,   telebistak  obeditu   egiten  ditu   ahotsaren,   ukipenaren   edo 

Page 15: Internet apunteak

urrutiko agintearen bidezko aginduak.

Gaur egun, uhinen bitartez iristen zaigu informazioa hargailura, eta gure ekipoak ezin dio bueltan seinalerik bidali enpresa igorleari, baina telebista interaktiboak ezinbestekoa du informazioa behar bezala bidaltzeko modu bat. Gaur egun, kable bidezko telebistak hori posible egiten du. Honela, seinaleak   jaso   ez   ezik,   gure   telebistak   bidali   ere   egin   ditzake,   sarean   ibiltzeko   behar   den interaktibitatea ahalbidetuz.

Vía   Digitalek   kirol­emanaldi   edo   futbol­partida   batzuetan   bere   harpideen   aukeran   jartzen   du kameraren angelua. Suedian egindako Eurovision Jaialdian, teleikusleek urrutiko agintea erabiliz aukeratu zuten beren gustuko kantaria.

Sareak   eskaintzen   dituen   aukerei   buruzko   ikerketak   etengabeko   aurrerabidean   doaz,   gehienbat erabilpen  domotikoak  kontuan  hartzen  baditugu,   beste   era  batean  antolatzen  baitute   eguneroko bizitza.   Horiei   esker   gure   etxeko   egoera   kontrola   dezakegu:   esate   baterako,   etxeko   kamerak bulegoko ordenagailuarekin konektatuz, etxetresnen funtzionamendua kontrolatu dezakegu. Etxean edo eskolan dauden seme­alabak ere ikus ditzakete gurasoek, leku bakoitzean kamerak ipinita.

Page 16: Internet apunteak

Ilustrazioa 6: Interneten zerbitzuak eta telebista interaktiboa