16
Eredu berria lantzen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta lantzen hasi dira Goierrin 6-6 Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren aurkezpena Beasaingo Igartza jauregian. GOIBERRI Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Itziar Etxezarreta 3 Iritzia 4-5 Inazio Imaz 8-9 Uxue Ezkurdia 10 Josune Zabaleta 11 Ibilbidea Beasainen 12-13 Ormaiztegiko txakurra 14 88. zenbakia. 2014ko urtarrilaren 24a

GoiBerri 88. zenbakia

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Esparru eta sektore ezberdinetako eragile eta herritarrak biltzen hasi dira Goierrin, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzeko helburuarekin. Prozesu horren nondik norakoak azaldu dituzte.

Citation preview

Page 1: GoiBerri 88. zenbakia

Ereduberrialantzen Euskal Herriko EskubideSozialen Karta lantzenhasi dira Goierrin 6-6

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren aurkezpena Beasaingo Igartza jauregian. GOIBERRI

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Itziar Etxezarreta 3 Iritzia 4-5Inazio Imaz 8-9 Uxue Ezkurdia10 Josune Zabaleta 11 IbilbideaBeasainen 12-13 Ormaiztegikotxakurra 14

88. zenbakia. 2014ko urtarrilaren 24a

Page 2: GoiBerri 88. zenbakia
Page 3: GoiBerri 88. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Gustuko dutkeramika egitea,baina ez daukatdenborarik»

ItziarEtxezarretaGai jartzailea eta bertsozalea

Mikel Albisu Ezkio-ItsasoBertsozalea da Itziar Etxezarre-ta (Ezkio, 1978), azken Gipuz-koako txapeletan gai jartzailearitu zen eta Martxoan Bertsoalehiaketan ere parte hartzendu. Ingenaria da ikasketaz, etaZumarragako empresa batekobulego teknikoan lan egiten du.Ezkiokoa ala Ezkio-Itsasokoa?Orain arte Ezkio-Itsasokoa.Bertsolaria, gai jartzailea alabertsozalea?Gai jartzailea eta bertsozalea.Bertsolari bat. Andoni Egaña.Zaletasun bat. Gustuko dut keramika egitea,baina ez daukat denborarik.Liburu bat. El clan del oso cavernario, as-

paldi irakurri nuen.Pelikula bat.Eraztunen jauna(I, II eta III).Musika talde bat.Hertzainak.Abesti bat. Izarren hautsa.Janari bat. Bixigua.Edari bat.Txanpaina.Oporretarako leku bat.Korsika.Amets bat.Euskal Herri independentea.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Amets jaio zen aguna.Jaso duzun oparirik bereziena.Bidaia bat. Gorroto duzuna.Hipokrisia.Goierriko txoko bat.Izazpiko punta.Herriko alkate bazina...Oraingo alkatearen bidea ja-rraituko nuke.Ezkion biziko ez bazina...Auskalo! ez daukat lehentasu-nik.

«Ezkio-Itsasokoalkate banintzaoraingo alkatearenbidea jarraitukonuke»ARGAZKILARIA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Lierni OrmazabalKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain,Segura eta Zumarraga

Page 4: GoiBerri 88. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Andoni SalameroIrakaslea

Zuon altzoan,zuon altzotik

«Lan etalan aritzendirenemakumeeiegin nahiniekegorespenetaomenaldirikberoena»

013. urteakagur eginda,2014.a etorrizitzaigun er-d i m i n e z

mundura, erditzearen saminaketa pozak bultzatuta. Biziakdakarkigu opari berri hau, urteberri hauxe, gure orainaren bi-dez, egunero, itxuratzeko, bizi-penak sentiberatasunez bizi-tzeko, sentituz maitatzeko. Bi-ziaren sabel emankorra amabaten antzerakoa da, bereumeak, gizaki bakoitza, gertutikmaite ditu, hurbiletik ditu zain-tzen, magaltzen. Hargatik, Bi-ziak badu, nire ustez, emetasu-netik, kutun eta samur zaigune-tik asko, badaki norberakizatean, bakoitzari egokituzaion bidean, askatasunez bizi-tza behar duela urratu, bizitzadiot, izaki orok jaiotzetik herio-tzera doan bitartean egin be-harreko aldia, eta ez Bizia, Bi-ziak, beti, aurrera jarraitzen bai-tu, bere bidean, egoeradesberdinetara egokituz, iza-naren bihotzean bat eginez, ar-nasa hartuz.Sortze-ekintza zoragarrian,

Bizia bezala, hasieran, erditze-an, eta ondoren, lan eta lan ari-tzen diren emakumeei eginnahi nieke gorespen eta ome-naldirik beroena, lerro hauekhaientzat eskaintza-opari egi-nez. Ume jaio, eme izan, etaemakume, emaztegai, emazte,ama, amama, gure ondoan

zein urrunean, bihotzean, go-goan dauden emakumeakestu, bero besarkatu nahi ni-tuzke, samurtasunaren ateairekitzen jarrai dezaten eskatuz,izanaren eskaintza eztia zuonjakintzaz eta sentikortasunezpartekatzeko, guri, gizonoi, bar-ne-muinetik irakasteko.Neuk, oraingoan, atreben-

tzia handiz, nire arreta lau ema-kumeengan erreparatu nahinuke. Laurak gogoan dauzka-danez, neure oroitza, omenal-ditxoa egin nahi nieke. Lehe-nengoak, Mari Karmen Men-diak, aspalditik Zumarraganzein Urretxun, gure bi herriotankultur ekintza desberdinetanegindako lana nabarmendunahi nuke, ardura handikoemakumea, arrastoko dama;abesbatzan kide izan nuenGoiargin, abesterako orduanbere ahotsak oso harritzen nin-duen, hura bai jarritako senti-mendua! Eta bihotza? Abeste-ko askok dohainik izan dezake-gu, jakina, baina bihotza jartzendenean, haren taupek zeharka-tzen gaituzte, hurbileko gogoaukitzen, hunkitzen digu, bateginez abesten duenarekin. Zi-rrara hori sentiarazi dit, beti,Mari Karmenen ahotsak. Eske-rrik asko, zuri.Bigarrenik, guztiok oso eza-

gun ditugun emakumeok, be-ren txokoetan, sukalde-lane-tan arituz, erakutsitako jende-tasuna, karisma, hurbiltasuna

eta batez ere lanean hain be-harrezkoa den pazientzia etaapaltasuna azpimarratu nahinituzke, izan ere, gutako zenba-ti ez ote dio maitasuna, irria es-kaini! Balentiña Salegi eta AnaAranburu ditugu, hurrenez hu-rren, Balentiña eta Iburreta ja-tetxeko emakume perkatsak.Hauek, biek ala biek, zenbatmomentu on eskaini dizkigute,janari onik asko dastatuz, haienhitzen berotik ere janez, ez bai-tzaio bakarrik soinari jatenematen, gogoari ere bai. Giza-tasuna erakutsi dute, mahaieder batean prantatzen direnjaki gozoetatik falta behar ezden osagaia. Hori bai jakin, gorazuek! Jaso besarkada estua.Azkenik, azkena ez zarelako,

zuri, Maier, Maier Urrate Antia,bizitzaren arantzek eramanda-ko lorea. Zuri, isiltasun minene-tik, errespetu osoz eskaintzendizkizut hitzon lurrinik freskoe-na, Biziaren bufadaz jantziak,sentiberatasuna, emetasunaizatera garamatzan Bizi horrigoratuak. Zauden tokian bakezbildu ditzazula, Maitasunik ku-tunenaz taupatu, bat izan zai-tezela gure arnasetan, zalan-tzarik gabe, maitatzen jakinizan duzun horrek, maitekormaitatzen jardungo baituzu,Maitasunaren izenean biltzengaren bakoitzean. Neuk horrenalde apustu egingo dut, herritaraskok ere bai. Maite-maite be-sarkada zuri eta etxeko guztiei.

2

Page 5: GoiBerri 88. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Zer moduz habil? Hainbeste ekonomia, kultura eta balore kri-siren artean zutik irauten al duk?Asaldatuta zabilek jendea az-ken aldian, eta ez duk gutxiagorako: familia askoren egoera geroeta okerragoa duk, bai Euskal Herrian, baita Espainian ere. Eta Es-painian Burgoseko Gamonaleko, diru premian dagoen jendearenauzoko protestak entzuten dituk azken egunotan. Istiluak direla,kontenedoreak direla… izan diagu bai haien berri.

Ikusi ditiat baita ere istilu hauen harira Espainiako egunkari ba-tek eta besteak egindako umore binetak, eta modu batean edobestean. Haietako batean, zakarrontzi bat lurrean agertzen huan,eta militanteen buruak militanteei esaten ziean: «kontuz, jaso za-

karrontzia, bestela gure borroka guztia deslegitimatzen du eta!».Ez zian arrazoirik falta. Baina horrelakoetan zera pentsatzen

diat: ez al zaiok Burgosen inori otuko Euskadin zakarrontzi bat lu-rrean agertzen den aldiro zenbaiten ideien defentsa deslegitima-tzen digutenik, han bezalako huskeriengatik hemen ere atxilotzendela jendea, eta zenbaitetan torturatu ere bai gainera? Zenbaitek

Zer esango diat ba, ez diat uste tanta guztiek itsasoan buka-tzen dutenik. Umetan behintzat prozesua ziklikoa dela ikasi ge-nian, eta itsasotik berriro hodeietara, hodeietatik berriro lurrera, lu-rretik itsasora... Historian ere antzerako zerbait gertatzen dek, ai-danean. Garai berriez hizketan harrapatzen gaitiztek arazozaharrek, oroitzapen zaharrek amets berriez hizketan... Zer nahidek ba esatea. Aspaldi galdu nian nik Ebroz beherakoengan espe-rantza. Beti pentsatu izan diat toka zekizkigukeen ugazabarik oke-rrenak tokatu zitzaizkigula historiako bingoan, eta kontainerrakkontainer, berdintsu pentsatzen jarraitzen diat.

Baten batek esango zidak haize berriak ere badatozela, badirelaPablo Iglesias bezalakoak, eta uste baino gehiago gainera. Niri ez-paina okertzen zaidak Maiatzaren 15eko harekin gogoratzean, or-dutik hona gizartean zenbat eragin duen majo ikusi diagu eta. Ezdituk proposamen berri edo banaketa zahar bakarrak, ordea. Horzeudek hiztegi izena hartu duten besteak ere. Bestea bezain inte-

resgarria iruditzen zaidak berri hori ere; badakik, aspaldiko legeadek: banandu eta irabazi. Programazioko algoritmo ezagun bat erehalaxe dek, eta bide batez, ez zetorrek gaizki irabazteko programaere beharko dela pentsatzeko.

Hori bai, joko-zelaia dek gakoa, eta etxea diogunean ere azaleranon hasi eta non bukatzen den ados jarri arte ez diat uste irabazte-ko gai izan gaitezkeenik. Ezta besteak bananduta ere.

bateta

bat

Asteko irudia

Iñaki Apalategi

Aitor Sarriegi

Josu Maroto

OinetakoaketatxirrindulariakBotak apaintzea etabizikletari buruzko argazkiak,denetariko jendea duguGoierrin!

denborarekin ikusiko dutela esaten zidak, baina ezetz uste diat:Valentzian ere sekulakoak eta bi pasa zitiztean ikasleen proteste-kin orain urte pare bat, baina hortik ez dik inork gurekin enpatiarikedo ulerkortasunik garatu.

Bertakoekin konpondu behar, beraz. Eta bertan, enpatian ez ze-kiat, baina batasunean bai aurrerantz goazela, pausoz pauso edotantaz tanta. Tanta guztiek itsasoan bukatzen al ditek?

Page 6: GoiBerri 88. zenbakia

806 GOIBERRIASTEKO GAIA

Beasaingo udaletxean egingo dituzteGoierri beheko eskubide sozialenkartaren bilerak, otsailetik aurrera.

Miriam Luki GoierriEuskal Herriko Eskubide Sozia-len Karta sortzeko elkartu diragehiengo sindikala eta hainbateta hainbat eragile. Gune pla-taforma sortu dute krisiarenizenean egiten ari diren murriz-ketei erantzun baino alternati-ba bat eraikitzeko. Gauzak bes-te era batera egin daitezkeelaeta egin beharko direla erakutsinahi dute. Proiektua Hego Eus-kal Herriko herrietan eta es-kualdetan jarri dute martxan,izan ere, gutun sozial hori eus-kaldunek nahi duten ereduare-kin osatu nahi dute. EgitasmoaGoierrin da jada, hasi dira aur-kezpenak egiten eta otsaileanbilerei ekingo diete.

Haizea Mendia LAB sindika-tuko kideak eta gutun soziala-

Ahotsguztiensarea

Egitasmoaren aurkezpena Ordiziako Barrena kultur etxean; hainbat eragile, norbanako eta talde elkartu ziren bileran. MIRIAM LUKI

ren egitasmoa Goierrin mar-txan jartzeko lantaldeko kideakesan du, «itxaroten egon beha-rrean gure eredua zein den esa-teko garaia» dela. Iazko maia-tzeko greba orokorra «erantzu-nezko greba» izan zela dio,«alternatiba bat eraikitzenhasteko mugarria».

Eskubide sozialen kartarengiltza da, hain zuzen, alternati-ba hitza: erasoei erantzun bai-no egungo eredu ekonomikoa-ren eta sozialaren aurrean al-ternatiba bat eraiki nahi dute.Goierriko mugimendu sozialek,sindikalek eta norbanakoekbere egin dute karta bat ados-teko erantzukizuna.

Krisi ekonomikoaren izeneangobernuek egindako murrizke-ten ondorioen zerrenda egin

Page 7: GoiBerri 88. zenbakia

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

sarea ehunduko dute. TxapisOtegi ELAko kidea eta gutunsozialaren lantaldeko kidea daGoierrin, eta dioenez, «eran-tzuna sare mailan eman beharda; proiektu honek sare horijosten lagundu nahi du». Egitasmoa Goierrin martxan

jarri duen talde dinamizatzaile-aren kideak azaroan hasi zirenbiltzen. Sindikatuetatik hasi etaantolatuta dauden taldeeta-raino eragileen zerrenda eginzuten; norbanakoentzat erebadago tokia. «Gure helburuaeztabaidak egiteko modua di-seinatzailea izan da. AbenduanBeasaingo Igartzan lehenengoaurkezpena egin genuen, etaeztabaida martxan jartzekokonpromisoa hartu genuen»,azaldu du Mendiak.

Goierri garaian ere baiUrtarrilean herriz herriko aur-kezpenak egin dituzte Goierribehean, gutun soziala zer deneta zertarako egin nahi denazalduz, eta eragile sozial guz-tiei egin diete gonbidapena.Hala, «Goierri behean herriasko dago, eta eskualde maila-ko bilerak Beasainen egiteaerabaki dugu», zehaztu dute.

Lehenengo fasean, Goierribeheko herri guztietan, gutunsozialaren nondik norakoa aur-kezteko bilerak egiten ari dira.Ondoren, bigarren faseari ekin-go diote, eta otsailean eztabai-dak egingo dituzte Beasaingoudaletxean, larunbat goizetan.

Urretxun eta Zumarragantalde bat eta Legazpin bestebat sortu dute Euskal HerrikoEskubide Sozialen Kartaren in-guruko bilerak dinamizatzeko.Urretxun zein Zumarragan gu-tunaren aurkezpen bilerak Ga-bonen aurretik egin zituzten,eta kartak hartzen dituen esku-bideak lantzeko bilerei aurrekoastean ekin zieten. Hamabostbat lagun bildu dira aurkezpenbileretara, norbanakoak etatalde ezberdinetako kideak. Jon Loinaz LAB sindikatuko

kideak eta Urretxun zein Zuma-rragan gutuna lantzeko sortuduten talde dinamizatzaileko-kideak esan duenez, «eskubidesozialetan egiten ari diren mu-rrizketen aurrean, beste eredubat nahi dutenak» ari dira partehartzen bilera horietan.Ez dira egun asko Juan Gel-

man poeta argentinarra zendudela. Gelmanek, egungo egoe-rari buruz galdetuta beldur zelaesan zuen elkarrizketa batean,«ez bakarrik krisi ekonomikoa-gatik, krisi espirituala ere bada-go, badirudi espiritua ere mu-rriztu nahi digutela, eta okerre-na da gosearen genozidiora,terrorismora eta denontzat ezden hezkuntzara ohitzen ari ga-rela». Gutun soziala lantzekohamahiru eskubide soziopoliti-koren gogoeta mahai gaineanjarriko dute Goierrin; hala, ma-haiaren bueltan ezinbestekoakdira egungo egoerara ohitzekoprest ez dauden herritarrak.

«Badirudi autoak noiz kolpatu-ko zain jarrita gaudela. Altxatueta hemen gaudela erakutsi be-har dugu. Immigranteontzategoera are okerragoa da, askoksare sozialik ere ez dugu. Gutu-naren eskutik jendeak erreak-zionatzea espero dut. Guk,Ekuadorren lortu genuen; le-hendakari bat kendu genuen».

Geovanny MolinaInmigrantea

dute, besteak beste: zerbitzupublikoak izaera publikoa gal-tzen ari dira, murrizten ari dira,berrordainketa ezarri dute, lan-gileen eskubideak murriztunahi dituzte, lan baldintzekokerrera egin dute eta bazter-keta areagotu da.

Goierri beheko datuakGoierri beheko datuak emandamurrizketa horien guztien on-dorio zehatzagoak ere erakutsidituzte: 2008tik langabezi tasa%150 hazi da, lanean ari dire-nen prekarietatea areagotzenari da, ehunka langile lan hitzar-menik gabe dago, Ordizian 17etxegabetze egon dira, eta 600familiek oinarrizko errenta ber-matzeko diru laguntza jasotzendute (80 familiek Lazkaon eta185 Beasainen). Gutun sozialeko dinamiza-

tzaileen arabera datu horiekguztiak «orain arteko ereduekonomikoaren eta sozialarenporrotaren adierazle besterikez dira».Euskal Herrirako alternatiba

bat eraikitzea herritarren eskudagoela diote, «bada garaia al-daketa sozial eta politiko batEuskal Herrian bultzatzeko,bada garaia euskal gizarteakgizarte justu eta solidario bateraiki dezan, bere borondatez,beste inongo inposaketarik edoesku-hartzerik gabe». Borondate hori biltzeko he-

rriz herri aurkeztuko duteproiektua eta ahots guztiekin

Eskubideak Herriz herri egingo dituzten ba-tzarretan hamahiru eskubide lan-duko dituzte. lurralde eta ingurumeneskubideak. Elikadura burujabetza, garraioeredua, azpiegituren erabilera.lan eskubideak. Enplegu duina izateko eskubidea,lan banaketa, parekidetasuna.eskubide politikoak. Politika fiskala, finantza sistemaeta aurrekontu ereduak.eskubide sozialak. Osasun nahiz hezkuntza uniber-tsala, doakoa eta kalitatezkoa.bizitzaren mantentzea. Menpekotasun egoeran daudenpertsonentzat kalitatezko sistemapublikoaren bermea.parte-hartzea. Demokrazia partehartzailea.indarkeriarik gabekobizimodu askea. Emakumeek pairatzen duten in-darkeriarekin lotuta.jatorri aniztasuna. Jatorri ezberdineko pertsonentzateskubide berdinak.eskubide kulturalak. Kultura sortzeko baliabideak sor-tzea.aniztasun funtzionala. Aukera berdintasuna.hizkuntza eskubideak. Euskararen ofizialtasuna eta aitor-tza.aniztasun sexuala. Diskriminaziorik ez.erabakitzeko eskubidea. Autodeterminazio eskubidea.

«Egun gero eta jende gehiagodago arrisku egoeran. Pertsonajada ez da zentrua. Erreakziona-tzea kostatzen zaigu sistemakharrapatuta gauzkalako, beldurgara. Gutunak elkartu, eta zer-bait egiteko balio izatea nahikonuke; nire kezka da ea kartareninguruan jende ezberdina biltze-ko gai izango ote garen».

Ainara OrmaetxeaInmigrazio teknikaria

«Politikariek garbi erakutsidute botere ekonomikoak agin-tzen duela eta herritarren esku-bideak ez dituztela bermatzen.Gutunarekin herri aktibazioasortzea espero dut. Eskubideenkarta herri harresi moduko batizatea nahiko nuke, etor daite-keenaren aurrean babestu ahalizateko».

XantiSalcedaAskapenako kidea

«Gutunaren helburu garrantzi-tsuena prozesua bera da. EuskalHerriko eragile sozialak eta mili-tanteak aktibatu, eta sare batsortu behar da. Jendea ez dagolozorroan, desaktibatuta gaudebeldurtu gaituztelako. Gure es-kubideen protagonistak garelasentitzeko garaia da, eta gukgeuk baino ezin dugu lortu».

TxapisOtegiELAko kidea

Page 8: GoiBerri 88. zenbakia

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Ehun urteotakotxirrindularien 62.000argazki dauzkat jasota»

Inazio ImazBildumagilea

Loinaz Agirre IdiazabalInazio Imazen (Idiazabal, 1943)bizitzaren parte da txirrindula-ritza ia duela 50 urtetik. Izanere, 1965ean, txirrindularien ar-gazkiak biltzen hasi zen, eta ha-rrezkeroztik «ordu, egun eta ur-teetako lana» dauka karpete-tan txukun-txukun bilduta.«Jakin izan banu ez dakit berrizere hasiko nintzatekeen», dioidiazabaldarrak. 62.000 ar-gazki inguruko argazki bilduma

dauka Imazek karpetetan urte-ka antolatua. Originalak diragehien-gehienak. Imazekin hitz egin eta txirrin-

dularien argazki bilduma ikus-tea txirrindularitzaren historiaikasteko modua da, albumeta-ko orriak pasa ahala txirrindu-lari bakoitzaren historia konta-tzen baitu. Noiz eta nola lortu zenuen txi-rindularien lehenengo argaz-kia?1965ean. Goierrin ziklo krosaoso modako zegoen eta Ordi-ziara joan nintzen ziklo krosaikustera. Talamilloren argazkibat eman zidaten. Oso ezagu-na zen, oso ona zen ziklo krose-an. Jendeak asko maite zuen.Burgoskoa zen. Oso sinpatikoazen. Bost urtera istripuan hilzen. Garai hartan, bizikleta hartu

eta inguruko karreretara joaten

txirrindulariekin zuzeneko ha-rremana zeneukan orduan?Bai, aurrenetik bai; harremanpertsonala izaten zen. Geroraezinezkoa zen hori. Adibidez,argazki historiko famatu batbadago, 1947ko FrantziakoTourrean Copi eta Bartali, elka-rri botila emanez agertzen dire-nak. Bartalik berak dedikatutabidali zidan metroko posterra.Txuri-beltzean izango ziren le-henengo argazkiak...

ginen. Orduan, argazkiak ko-txeetatik botatzen zituztenpropaganda egiteko eta errazlortzen ziren. Orduan karreragehiago ere izaten zen. Eta bigarrena?Errenteriko Otaño Frantziakotaldeetan zebilen. Eskutiz batidatzi nion bere argazkia eska-tzeko eta dedikatuta bidali zi-dan. Etxera bidali nion eskuti-tza.Eta hirugarrena?Bazegoen talde handi bat garaihartan: Carpano. Idatzi eginnien argazkiak eskatzeko. Or-duan arazoa helbideak bilatzeaizaten zen; ez zegoen Internetik.Aldizkariren batean bat Italia-koa zela ikusi nuen eta 'Carpa-no. Italia' jarrita eskutitza bidalinuen. Erantzun egin zidaten.Garai hartan munduko talderikonena zen. Argazki horiek lortunituenean, gustatu egin zitzai-dan eta talde guztiei eskatzenhasi nintzen. Hala ere, 1965. urtea baino le-henagoko argazkiak ere ba-dauzkazu bilduman.Bai, jende ona ere badago. Ma-drilgo bildumagie batekin ha-rreman ona egin nuen eta harekargazki asko bidali zizkidan. Txi-rrindularitzaren 100 urtetakohistoria 62.000 argazkitan jasodut.Bilduma egiten hasi zinenean,

Bai. Kas taldeak azkenerakokoloretan egin zituen.Zein duzu argazkirik kuttune-na, gustukoena edo bereziena? Bertako txirrindualriena: Ota-ño, Perurena, Lasa, Loroño,Olano... Argazki berezi bat erebadaukat: Frantziako Tourreanhirugarren izan zen BernardoRuiz Ordiziara etorri zenean,ikusleen artean, ni neu atera-tzen naiz.Goierriko txirrindularien ar-gazkiak edukiko dituzu. Bai, askorenak. Goierriko taldebatena ere bai. 1958-59. urteantalde bat atera zuten Beasai-nen: Beasain Caobani. Oso tal-de polita zen. Txirrindulari as-korentzat hasiera izan zen. Tal-de osoaren argazkiak dauzkat.Ataungo Urrestarazu anaiakdaude, adibidez. Bildumagile batek zer behardu?Ordena, antolakuntza, pazien-tzia, txukuntasuna, etengabeeskatzea aritzea.... Bildumagileen artean harrema-nik ba al daukazue? Bai, badaukagu. Lehen asko,orain gero eta gutxiago. Madri-den eta Burgosen badaudepare bat bildumagile. Gastei-zen ere bat bai, baina askoz ereargazki gutxiago dauzka. Fran-tziako eta Italiako bildumagile-ekin ere izan dut harremana.

«Garai bateanargazkiakautoetatik botatzenzituzten eta errazlortzen ziren»

«Bartalik berak dedikatutaCopiren eta bienmetroko posterrabidali zidan»

«Pena emangolidake, bainasalduko nukebilduma, nekatzen ari naiz»

Page 9: GoiBerri 88. zenbakia

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

Argazkiak trukatzen al ditu-zue? Bai. Argazki bat ona baldinbada, bat baino gehiagogatikaldatzen dugu. Hasieran erra-zagoa zen, jendea jatorragoazen. Orain asko kostatzen da,argazki bakoitzagatik gehiagoeskatzen da.Bukatzeko asmorik ba al duzu?Gero eta zailagoa da argazkiaklortzea. Batzuk Internet bidezbidaltzen dizkidate argazkia,baina paperean botatzea osogarestia da. Etxean jarraitzailerik ba duzu? Egin dudan lana asko estima-tzen dute, baina ez dago jarrai-tzailerik.Salduko al zenuke? Pena emango lidake, baina sal-duko nuke; nekatzen ari naiz.Baina ez da erraza hainbesteurtean aritutako gauza batahaztea. Horrelako bilduma bati prezioajartzea erraza al da?Nere bizitzaren zati garrantzi-tsua da, ordu asko eskaini bai-tizkiot. Neretzat ez du preziorikbaina proposamenak entzute-ko prest nago. Zaila da horrela-ko bilduma bat erosteko prestdagoen jendea bilatzea.Beste bildumarik egin izanduzu? Hasi bai, baina jarraitu txirrin-dularitzarekin bakarrik. Eskola-ra joaten nintzenean Chocola-tes Zahorreko futbolisten albu-mak baditut gordeta. Bainafutbolak ez nau hainbeste era-karri. Zigilu bilduma egiten erehasi nintzen baina ez nien ja-rraitu. Baina txirrindulariekinaritu naiz ondoen. Postariaren zain egoten al zaraegunero?Bai. Gaur ere iritsi zaizkit Dani-markatik Contadorren taldea-ren argazkiak. Bitxikeria bat erebadaukat: Frantziako RMO tal-dekoek ‘Idiazabal, Argentina’jarrita bidali zizkidaten argaz-kiak. Baina eskutitza Argenti-nako Idiazabaldik bueltan iritsizen. Kostatu zitzaion iristeabaina iritsi zen. Bi urtetan gerta-tu zen gauza bera. Goiko argazkian, Inazio Imaz. Behean argazki bildumako harribitxiak. MIKEL ALBISU

Page 10: GoiBerri 88. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

Goierriko labela BeraBera eskubaloi taldeanAsier Zaldua OrmaiztegiBera Bera Euskal Herriko esku-baloi talde garrantzitsuena daeta bertan ere aurkitu daitekegoierritarrik. Edo goierriko labe-la duenik, behintzat. Uxue Ez-kurdiak 19 urte ditu eta donos-tiarra da, baina bere gurasoakgoierritarrak dira: ama ordizia-rra eta aita ormaiztegiarra. Ga-bonetan Euskadiko Kopa joka-tu zen Zumarragan eta Ezkur-dia bertan izan zen. Bi partidak

jokatu zituen eta bost gol sartuzituen guztira.

Aitak Ormaiztegiko taldeanjokatzen zuen eta, hala, ez daharritzekoa berak ere eskuba-loia hautatu izana. «Eskola ki-rolean hasi nintzen eta bereha-la konturatu nintzen eskuba-loia nire kirola zela», dio.

Lehen pausoak Aitor ikasto-lan eman zituen, eta ondorenEgia taldean hasi zen. BeraBera eta Egia elkartu zirenetik,

Bera Bera taldeko jokalaria da.Bera da donostiar bakarra.

Ezker hegalean jokatzen dueta konpetentzia latza du, EliPinedok eta Matxalen Ziarso-lok ere postu horretan jokatzenbaitute. Ezkurdiaren dohain na-gusia azkartasuna da.

Gehienetan bigarren taldea-rekin aritzen da, baina dagoe-neko hainbat partida jokatuditu lehen taldearekin. «18 urtebete berritan estreinatu nin-tzen Ohorezko Mailan. Mailahorretako talde batzuk gureabaino askoz ere apalagoak di-renez, bigarren taldekook ereOhorezko Mailan jokatzeko au-kera izaten dugu», aipatu du.

Denboraldi honetan BeraBerak Txapeldunen Liga jokatu

Uxue Ezkurdia, ezkerrekoa, Gabonetan Zumarragan jokatu zuten Euskadiko Kopan. GOTZON ARANBURU

Babeslea

du eta Ezkurdiak kluben artekomundu mailako txapelketa ga-rrantzitsuena ezagutzeko au-kera izan du. «Mazedoniara etaNorvegiara joan nintzen etaDonostian partida bat jokatunuen. Telebistan ikusten ditu-dan jokalarien aurka jokatzeasekulakoa izan zen», aitortu du.

IkasketakEtorkizunera begira, ikasten,gozatzen eta dituen aukerakbaliatzen jarraitu nahi duela ai-patu du. Enpresa-ikasketak arida egiten eta kirola eta ikaske-tak uztartzea ez dela gogorradio. «Goizetan unibertsitaterajoaten naiz eta arratsaldeanentrenamenduetara. Ondo an-tolatzea da kontua».

Page 11: GoiBerri 88. zenbakia

GOIBERRI 11MOTZEAN

Botintxo,botaarruntakberezibihurtzekoAne Arrieta ZegamaLumak, parpailak, oihal zatiak,sokak, gerrikotxoak... denetari-ko apaingarriak jartzen dizkieJosune Zabaletak (Zegama,1989) botintxo-ei. Bota takoi-dunak, takoi gabeak, australia-rrak bezala ezagutzen direnetxeko zapatilen tankerako bo-tak... denekin ausartzen da Za-baleta, eta arrakasta handia arida izaten.

Haur Hezkuntza ikasten aribada ere, denborapasa politaaurkitu zuen zegamarrak duelahiru hilabete inguru. «Interne-ten ikusi nituen lehen aldiz ho-rrela apaindutako botak. Gero,Beasaingo Arteka dendan ikas-taro bat egin nuen, eta bertakoirakasleari horrelako apainga-rriak egiten irakasteko eskatunion, eta horrela hasi nintzen»,dio.

Eskua hartzen ari daHasieran Interneten ikusten zi-tuen adibideak imitatuz hasizen edergarriak egiten, baina,eskua hartzen ere hasi da etamaterial gehiago ere ari da gu-txika-gutxika lortzen. Orain, es-kuartean duen materialareneta okurritzen zaizkion ideienarabera lan egiten ere hasi da.Olentzerok eta errege mago-

ek botintxo-en salmenta gehi-

tu dutela dio, eta dagoeneko 20pare baino gehiago saldu ditu.Bota batzuk erosi eta apainduegiten ditu, baina, asko jendeakekartzen dizkio, berak apain di-tzan. «Postaz bidaltzen dizki-date batzuetan, eta apaintzenditudanean postaz itzultzendizkiet nik ere», azaldu du.Nahi izanez gero, norberak

eskatutakoaren arabera egitenditu apaingarriak. Horrez gain,

zapata pare batzuk erosi etaapaindu ere egiten ditu, gehie-nei gustatzeko modukoak, tailaezberdinetan, eta horrela ereerosten dizkiote. Bota normalak apainduta 55

euroan saltzen ditu, bota aus-traliarrak apainduta 40 euroaneta umeen bota australiarrak25 euroan. Postaz bidali edotaeskura eramaten dizkioten bo-tak, berriz, 20 euroren trukeapaintzen ditu. Postaren gas-tuak eroslearen kontu.Josune Zabaletaren pitxiak

ikusgai daude Interneten ereikus litezke. Batetik,botintxo.wordpress.com blo-gean eta bestetik Facebookeneta Twitterren ireki dituenorrialdeetan Botintxo izenean.Lortu duen arrakasta ikusita,

gerora begira jarri du begiradaZabaletak. Botak apaintzeazgain, eskulan gehiago egiten

Josune Zabaleta, berak apaindutako ‘Botintxo’-ekin. GOIBERRI

hasteko asmotan da. «Aurrera-xeago kalentadoreak egitenhasiko naizela uste dut; orainegiten ditudan apaingarrienmodukoak, baina, bota bakarraapaindu ordez, bota guztien-tzako balioko duten apaingarrialdagarriak». Feria batzuetarajoaten hastea ere badarabilkiburuan.

«Interneten ikusinituen lehen aldizhorrelaapaindutakobotak»Josune ZabaletaBota apaintzailea

Page 12: GoiBerri 88. zenbakia

12 GOIBERRIIBILBIDEA

Beasain aurrez aurreBeasain parez pare, aurrez aurre dugula egingo dugu gaurko ibilbideaUgartemendia auzotik gora eginez. Usurbe, N-1 errepidea eta trenbidea lagunizango ditugu ibilbide osoan. Beasainen ikuspegi desberdina ezagutuko dugu.

Loinaz Agirre BeasainBeasaingo herriko plazatik,Loinazko San Martin plazatik,hasiko dugu gaurko ibilbidea.Senpere kaletik barrena, Laz-kao aldera egingo dugu, Txin-txurreta etxe pareraino. Errepi-dea zeharkatu eta Ugartemen-di auzo aldera hartuko dugu.Txindoki Institutik gora eginez,eskuinera dagoen lehenengobideari helduko diogu, Ugarte-mendi goikoa baserriraino. He-men berriz ere eskuineko bideahartuko dugu aldapa gora egi-nez.

Ugartemendiko ur biltegira

te aurpegia ezagutuko dugu.Beasain eta Usurbe parez pareikusiz, Zunzunegi, Atari-Edereta Txintxurreta baserrietarai-no iritsiko gara. Herriko azokansaltzen dituzten barazki askobertakoak dira. Txintxurretaaurrean dugula, eskuin alderahartuko dugu aldapa behera.Baserrigunetik kale aldera jais-ten hasiko gara poliki-poliki.

Berehala ezker aldean, bur-dinezko hesi gorria eta Indarenpresaren teilatua ikusten ha-siko gara. Aizkorri mendikateaere ikusiko dugu ibilbidearenzati horretan. Beheraxeago

Beasaingo ikuspegi desberdina ikusiko dugu ibilbide guztian zehar. LOINAZ AGIRRE

Beasain, N-1 eta trenbidea. LOINAZ AGIRRE

Pinu arteko bidean gora etabehera eginez, Beasainen bes-

dagoen utzi, eta eskuin alderadagoen bidean jarraituko dugu.

Page 13: GoiBerri 88. zenbakia

eginda, errepidea utzi eta es-kuinera dagoen bidetxoari ja-rraituko diogu.

Autobide gainetikN-1 autobide nagusia gainetik

GOIBERRI 13IBILBIDEA

Beasain-BeasainLuzera: 4,6 km Denbora: 1h 30 min Altuera gehiena: 219 m. Altuera gutxiena: 158 m.Desnibela: 61 m. Zailtasuna: Erraza

pasako dugu burdinezko zubigorritik, ibilgailuen hotsaren la-guntzarekin. Eta aurreraxeago,burdinezko beste zubi batetik,trenbidea pasako dugu. Eskila-rak jaitsi eta Beasaingo Igartza

futbol zelai ondora iritsiko gara.Eskuin aldera hartuko dugu,trenbidearen ertzetik. Ezker al-dera gelditzen den etxe mul-tzoa pasatakoan, ezkerreraegingo dugu, harrizko bidean,Igartza Monumentu Multzorairisteko. Burdinola, errota, ermi-ta, jauregia, zubia eta Dolareaikus daitezke bertan. Zutik irau-ten duen Euskal Herriko monu-mentu multzorik garrantzi-tsuenetakoa da. Done Jakue Bi-deko zati da, eta EuskoJaurlaritzak 2012an Kultur On-dare izendatu zuen.

Igartzako zubitik eskuin al-dera hartuko dugu, bidegorriaezkerrean dugula. Metro gutxi-ra, eskuinean, 36ko gerran Bea-sainen fusilatu zituzten herri-tarren omenezko eskultura ikusdaiteke. Nafarroa etorbideapuntarik punta pasa, Kale Na-gusian sartu eta berehala iritsi-ko gara berriz Loinazko SanMartin plazara.

orrika egitea gustukoduen herritar talde

batek antolatuta, 1981ekoSan Blas jaietan egin zutenlehen aldiz herri krosa Idiaza-balen. Aurtengoa 34. laster-keta izango da, eta herrikoAmpo kooperatibaren 50. ur-teurrenaren harira, lasterke-ta lantegi barrutik igaroko daaurten.

Ohi bezala, umeak izangodira korrika egiten lehenak,10:45ean hasita; helduen las-terketa 12:00etan hasiko da.Azken urteetako batez beste-koari jarraituz, 600dik goraparte hartzaie espero dituzteantolatzaileek.

IdiazabalgoHerri Krosaren34. lasterketaetzi egingo dute

K

Irteera helmugaIgartzaMonumentuMultzoa

Page 14: GoiBerri 88. zenbakia

14 GOIBERRIGARAI BATEAN

Ormaiztegiko txakurra Aurrerago dagoena edo dabilena atzetik etorrita harrapatu, eta hura gainditutaatzean uzteari esan ohi zaio ‘Ormaiztegiko txakurrarena egitea’. Teoria batenarabera, XIX. mendeko lehen karlista-gerran izan dezake sorburua esaldiak.

Aimar Maiz Ormaiztegi Idiazabalgo gazta bezain eza-guna da Ormaiztegiko txakurra.Esaera zaharren bilduman lekuhandia egin du Euskal Herrianbarrena, eta asko erabili ohi dagaur egun. «Arrapar y pasar».Parera iritsi eta aurrea hartu. Ki-rol lasterketetan, adibidez, usuesan ohi dute esatariek.Auzo herriko gazta nondik

datorren jakina da. Baina, Or-maiztegiko txakurraren esa-moldea? XIX. mendeko LehenKarlistaldian (1833-1840)egon liteke sorburua, TomasZumalakarregi jeneral karlistaormaiztegiarrarengan, hain zu-zen. Oier Gorosabelek eibar.orgwebguneko blogean zabalduzuen bidea: Eibar aldean «Or-maiztegiko txakurra» deitzenzioten Zumalakarregiri, etsai-tzat zutenek. Karlistaldietan ez da bakarra

txakurraren metafora hori. Zen-bait ikertzaileren arabera, Primtxakurra esamoldeak ideologiaerrepublikazalea eta liberaladuten herritarrak irudikatzenditu, Juan Prim jeneral katala-naren eta Espainiako presiden-tearen parekatzea eginez.

Deskargarko batailaBeste lotura argirik ez dago Or-maiztegiko txakurraren kontuaZumalakarregiren ibilerei egoz-teko. Baina Eibarren, nahiz etaOrmaiztegiko txakurra TomasZumalakarregi identifikatu, ezzuten ezagutzen «arrapar y pa-sar» esaera. Bi kontzeptuaknoiz eta nork lotu dituen, horixeda gakoa. Hala ere, eta Ormaiztegiko

militarrak Lehen Karlistaldianegin zituen balentriak ikusita,

begibistakoa da asoziazioa:dena galduta edukitze ustetik,indarrak berdindu eta irabazi.Askotan egin zuen hori Zuma-lakarregik, gerrilla erako borro-ketan edo gerraren beraren es-trategian. Ildo horretatik, Oier Gorosa-

bel ikertzaileak berak Deskar-gako bataila (Urretxu) ipintzendu gailentzearen adibidearenhipotesitzat. «Kokapenagatik,eta batailarenezaugarriengatik—horregatik kakotxak—, erre-zeloa daukat ea ez den horiizango esaera honen jatorri ilu-na. Gaitza konfirmatzea, bainahorra hipotesia», dio Gorosa-bel eibartarrak. Argibide gehiagoren faltan,

bideragarri izan liteke kontua.Ulergarria behintzat bada Zu-malakarregiren, Ormaiztegikotxakurraren eta ‘harrapatu etapasatu’ kontzeptuaren lotura.

omas Zumalakarregi ormaiztegiarra buru zuten indar kar-listak Ordiziako hiribildua hartu nahian zebiltzan,

1835eko maiatzaren azkenean. Gerrilla-ekintzetan bakarrik ez,posizioak konkistatzen ere bazekiela erakutsi nahi zuen. BainaOrdiziako liberalek eutsi egin zioten erasoari, eta laguntzarenzain gelditu ziren, setiatuta.

Ordiziaren salbaziora hiriburuetako tropa liberalak hurreratuziren: Gaspar Jauregi ‘Artzaia’ urretxuarra Donostiatik Tolosara,Espartero Bizkaitik Bergarara eta Valdes Arrasaten zegoen. Zu-malakarregik taldeak bidali zituen norabide horietan, kontraera-soari euts ziezaioten eta Ordizia hartzeko lain asti izan zezan.Ekainaren 2an, Espartero Deskargan kokatu zen, bereen borroka-dei orokorraren zain. Beste liberalek zirkinik egin ez zutenez, etaekaitza lehertu zuenez, Bergarara erretiratzea erabaki zuen.

Zumalakarregik bidalitako Eraso buruzagiaren taldea inguruanerrekonozimenduan zebilen, eta Deskargako kanpaleku liberale-raino sartu zen ustekabean. Liberalek uste izan zuten karlisteneraso gogor bat zela, eta Bergararako itzulera desastre huts bihur-tu zuen izuak. Karlista talde txiki batek 2.000 liberal menderatuzituen. Beldurrez, Espartero Bilbora bildu zen, Valdes Iruñera etaJauregi Donostiara. Gainontzekoa ‘txakurrarentzat’ geratu zen.

T

Zumalakarregi eta zakurkeria,Deskargako batailaren adibidea

Txakurra eta artzaina Ormaiztegin, Arrastoak feria batean, 2007ko uztailean, Berjaldegi zelaian. LehenKarlistaldiko bi pertsonaia —eta aurkari— dira ‘txakurra’ eta ‘artzaina’, goierritarrak biak. ANGEL ELORTZA

Page 15: GoiBerri 88. zenbakia

GOIBERRI 15INTERNET

saretikKlik

Ipuinak euskarazentzuteko APPaIpuinak irakurtzeko ez ezik, en-tzuteko aukera ere ematen duteteknologia berriek. Iditek etxeakgaratu duen Ipuinak Entzunaplikazioak, Grimm anaien etaHans Christian Andersenen 10ipuin biltzen dituzte, denak ere,zein baino zein ezagunagoak.euskalapps.net

Segurako kirolelkartearen webaSegurako Kirol Elkarteak tek-nologia berrien aldeko apustuaegin du, webgune berria sortu-ta. Elkartearen historia, argaz-kiak eta foroa ditu, besteakbeste. Facebook-en kontua erezabaldu dute.

segurakirola.com

hiztegitxoak.eu

35 hizkuntza jasotzendituzten ‘hiztegitxoak’

uskara jaldi hadiplazara esaldiezaguna botazuenean, BernatEtxeparek ez

zuen berehalakoan pentsatukoeuskarak inguruan hainbestehizkuntza izango zituenik. Ha-rrezkero garaiak ederki aldatudira, ordea, eta gaur egun, im-migrazioa dela tarteko, gero etaherrialde eta kultura gehiago-tako jendea bizi da gure artean.Eta euskarak, inguruko hizkun-tza handiekin ez ezik, kanpotikdatozenekin ere elkarbizitzenasmatu behar du. Filosofia hori abiapuntu mo-

duan hartuta, EuskaltzaleenTopaguneak 35 hizkuntza ez-berdinetan oinarrizko hitz eta

Eesamoldeak biltzen dituen hiz-tegitxoak sortu ditu. Eta pape-rean argitaratzeaz gain, sareanere jarri ditu, hiztegitxoak.euwebgunean. Euskaratik 35 hiz-kuntza ezberdinetara eta alde-rantziz egindako itzulpenakdaude bertan, PDF formatoan.Horien artean, albaniera, islan-diera edota swahilia aurki dai-tezke, besteak beste.

Sarean ikusia

Gipuzkoakomapa berria?Polemika ez ezik, ezin sinistuaeta makina bat txantxa eraginditu UPyD alderdiak eginduen azken proposamenak.Herrialde bakoitzeko udale-rriak murriztea proposatzenari dira; Gipuzkoaren kasuan,89 herritatik gehienak desa-gertu eta 18 izatera pasako gi-nateke, beti ere, proposamenhorren arabera. Goierriri da-gokionean, 3 herritan banatu-ko litzateke: Beasain, Ordiziaeta Zumarraga, gainontzekoudalerriak desagertaraziz.

Page 16: GoiBerri 88. zenbakia