16
Lantegia langileen eskuetan Leberri kooperatiba sortu dute Letagen ari ziren langileek 6-7 Ormaiztegiko Leberri kooperatibako langile bat lantegian motor batekin lanean. GOTZON ARANBURU Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Arantxa Begiristain 3 Iritzia 4-5 Arantxa Ruiz de Larrinaga 8-9 Beasaingo gaztetxea 10 Ibilbidea Mutiloan 12-13 Eñaut Telleria 14 GOI B ERRI 74. zenbakia. 2013ko urriaren 4a

GoiBerri 74. zenbakia

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Letag enpresa zenaren errautsetatik, Leberri kooperatiba sortu dute langileen artean.

Citation preview

Page 1: GoiBerri 74. zenbakia

Lantegialangileeneskuetan Leberri kooperatibasortu dute Letagen ariziren langileek 6-7

Ormaiztegiko Leberri kooperatibako langile bat lantegian motor batekin lanean. GOTZON ARANBURU

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Arantxa Begiristain 3 Iritzia4-5 Arantxa Ruiz de Larrinaga8-9 Beasaingo gaztetxea 10Ibilbidea Mutiloan 12-13 Eñaut Telleria 14

GOIBERRI

74. zenbakia. 2013ko urriaren 4a

Page 2: GoiBerri 74. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri 74. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Itsaskiekin osatutako entsalada dagehien atsegin dudan janaria»

Arantxa BegiristainGaintzako Oteñe jatetxekoa

Asier Zaldua GaintzaArantxa Begiristain (Ataun,1966) kudeaketarako informa-tika teknikaria da eta eta argi-taletxe batean ere lan eginzuen. Egun, bere senarraren fa-miliaren jatetxean lan egitendu: Gaintzako Oteñen. Garaihonetan lan asko dute: joan zenastean herriko jaiak ospatu zi-tuzten eta datozen asteetanehiztarien bisita jasoko dute.Berak ez du ehiza gustuko.Zaletasun bat.Itsas ertzean ibiltzea.Liburu bat. Amaren eskuak, Karmele Jaio

idazlearena. Musika talde bat.Gatibu. Eta musikagile mo-duan, Juan Karlos Irizar.Abesti bat.Xalbadorren heriotzean.Janari bat.Itsaskiekin osatutako entsala-da.Edari bat.Egunero edateko, ura, eta otor-du berezietan, xanpaina.Oporretarako leku bat.Itsasoa duen edozein herri txiki.Amets bat.Erlojuari begira egon beharrikgabe bizi izatea.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Nire seme-alabak jaio zirene-koak.Jaso duzun oparirik bereziena.Nire lehen autoa. Bizi ginen to-kitik mugitzeko aukera emanbaitzigun. Gorroto duzuna.Harrokeria eta faltsukeria.Goierriko txoko bat.Lareo eta bere ingurua.Herriko alkate bazina...Orain daukagunari jarraituz,herri parte hartzaile eta biziaedukitzen saiatuko nintzateke.Gaintzan biziko ez bazina...Ataunen.

«Lehen autoa dajaso dudan oparibereziena,mugitzeko aukeraeman baitzigun»

ASIER ZALDUA

GOI BERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Lierni OrmazabalKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 673 69 90 95 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Olaberria, Urretxu, Zerain, Seguraeta Zumarraga

Page 4: GoiBerri 74. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Kizkitza UgarteburuIgartubeiti baserriko teknikaria

Igartubeiti baserria

i p u z ko a koForu Aldun-diak, motahorretako ar-kitektura tra-

dizionala gordetzeko testuin-guruan, Ezkio-Itsason dagoenIgartubeiti baserria erosi zuen1992an. Baserria jatorriz XVI.mendekoa da, baina handituegin zen XVII. mendean. Nabar-mentzekoa da sagardoa egite-ko erabiltzen zen habe luzekodolarea, baserriaren elementubereizgarrienetako bat, EuskalHerrian gutxi batzuk gelditzenbaitira. Horrez gain, baserriak iaosorik zituen jatorrizko egituraketa, beraz, Gipuzkoako Foru Al-dundiak erabaki zuen martxanjartzea eredugarritzat jo denbaserria berritzeko proiektua,XVII. mendean Igartubeiti ba-serriak zuen itxura berreskura-tzeko. 2001eko udan, Igartu-beiti baserriak ateak ireki zi-tuen. 2007an, berriz, baserrianbertan jendeari emandako in-formazioa osatzeko asmoz, In-terpretazio zentroa ireki zen.Bertan, harrera gunea, ikusen-tzunezkoen ibilbidea, erabileraanitzeko gunea (lantegi peda-gogikoak eta aldi baterako era-kusketak) eta denda daude.

Igartubeiti baserrian urrianospatzen den Sagardo Asteada jarduerarik zirraragarrienaeta garrantzitsuena. XVI. men-deko baserritarren ohiko proze-dura jarraituz, dolareko lanaberreskuratu eta jendeari jar-duera haren berri zuzenean etazehatz-mehatz eskaintzen dio-gu. Aurten urriak 9tik 18ra bitar-tean prentsatuko da sagarra,astean zehar egunero goizeko11:30etan eta larunbat zeinigandea, goiz eta arratsaldez,12:00etan eta 17:00etan. Biegun hauetan, Arizkungo Jo alaJo elkarteak kirikoketa eskaini-ko du eta Yartu elkartekoekKortaberria familia antzestukodute. Aurten sagar gutxi dagoen

arren, Ezkio-Itsason bildutakosagar bariedade ezberdinakere izango dira ikusgai. Azkenedizioetan bezala, argazkilehiaketa eta sagar edo sagar-doarekin egindako errezetenlehiaketa ere antolatu ditugu. Bestalde, azkeneko urteetan

bezala, aurten ere gastronomijarduera izango dugu, Josu Lan-da, Ezkioko Ostatuko sukalda-riak zuzenduko du tailerra etabertan, parte hartzaileek bi pla-ter egingo dituzte urriak 17an,

Hezkuntza programari dago-kionez, ikastetxeei zuzenduta-ko ibilbide gidatuez gain azpi-marratzekoa da familiei zuzen-dutako eskaintza, hilabetero 2larunbatetan tailerrak antola-tuz. Familiei zuzendutako txarte-

la ere martxan ipini dugu aban-tailak eskainiz. Hemendik au-rrera haurrek beraien urtebete-tzea Igartubeitin ospatzekoaukera ere izango dute.Epe luzerako egitasmo eta

programak koproduzitzen ditu-gu Igartubeitin, beste eragilebatzuekin lankidetzan, AREA-GO egitasmoa, esaterako. Ba-serria eta Interpretazio zentroaezagutzen duten bisitariek,bertan eskuratuko duten mugi-korraren bitartez, bi kontakizu-nez gozatzeko aukera dute. Le-henengoa, Maialen Lujanbio-ren eskutik, baserri ingurukoibilbide bat da, non pertsonaiezberdinen bitartez, sagardogaraian baserrian gertatutakopasadizo baten kontakizunaazaltzen dituzten bertsoak “ez-kutatzen” diren.Arantxa Iturbek sortu du bi-

garrena. Lau denbora eta laupertsonai-ahots kokatu ditumuseoaren inguruan, ejerzito-tik ihes doana, bere senarretikihesi doana, mundu moderno-tik ihesi doana eta etxetik ihesegin ezin duena. Informazio gehiago:

www.igartubeitibaserria.net

G

«Atzeralditik lehenago ateratzea gureesku dago. Ez da ez EuropakoBatasunaren ez Nazioarteko DiruFuntsaren erantzukizuna, gurea baizik»Peio GibelaldeAdegiko lehendakaria

TxinpartakBeasain Elkarlanean

Beningo Manta herriari elkarta-suna adierazteko helburuarekin,ekintza ugari antolatu ditu aste-buruan Herriak Elkarlaneanek.Besteak beste, era ezberdinetanprestatutako olagarroa jatekoaukera egongo da. Bihar, afarisolidarioa egingo dute.

ostegunean, arratsaldeko18:30etatik aurrera Igartubeiti-ko Interpretazio zentroan. Sagarra estutuz lortutako

muztioa kupeletan sagardobihurtu ondoren, martxoan,barrikotea antolatzen dugu, sa-gardoa dastatuz eta bertsoekingozatuz, festa giro alaiean.Igartubeiti baserriko dolare-

an sagardoa egiteaz gain, mu-sika kontzerturako eszenatokiere bihurtzen dugu bertako

akustika bereziaz gozatuz.

Urrian ospatzen denSagardo Astea dajarduerarikzirraragarriena etagarrantzitsuena.

Page 5: GoiBerri 74. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Joan zaigu aurtengo Zinemaldia ere Mikel. Berriz ere hustukozaizkigu orain zineak eta jendeak ez du pelikula arraro gehiago iku-siko datorren Zinemaldira arte. Panorama tristea hortaz zineklu-bentzat, ekintza kultural gehienetan bezalaxe, jendeak jaialdi han-diak babesten dituen bitartean ekitaldi txikiak jendez husten bai-toaz pixkana-pixkanaka. Goierriko zineklubaren kasuan,ostegunetako planak egiterakoan pintxo-potearen konpetentziagogorra duela ere aipatu behar.

Baina beno, ez nuke hortik bideratu nahi, azken aldian buruandabilkidana Zinemaldiko sari ezberdinen kontua baita. Dakizunez,orain gutxi arte Donostia Saria bizi guztiko karrera bati ematen zi-

tzaion, gaur egun beraien karreretako gailurrean dauden aktoreeiematen zaien bitartean. Kasualitatez gainera, Espainian beraienazken pelikulak promozionatzen dabiltzanak denak, noski. Publi-zitate hartu-eman huts bat azken batetan.

Baina Mikel, aldaketa egokia iruditzen al zaizu hori zuri? Ez al duhorrek sariaren balioa eta jaialdiaren ospea gutxitzen? Eta putzu

Galdera asko gaurkoan ezta Artola? Ez dakit nire erantzunek bu-ruan duzun kaka nahaste hori arinduko ote duten, baina saiatuko naizahal dudan neurrian erantzuten. Gogoan ditut nik ere Donostiako Zine-maldian bizitza osoko ibilbideak saritzen zituzteneko garaiak, eta zureberdina pentsatu izan dut azken urteetako aldaketaz. Hala ere, izan zenerabaki hartan beste arrazoi bat, eta zuk ere gogoratuko duzu ziur. Bizitzaosoko ibilbideak saritzeak, sarituak adinekoak izatea dakar eta urteetanzehar, Zinemaldian saria jasotzen zuena, urte horretan bertan hil zen.Une bat ere iritsi zen, non adineko aktore ezagunek ez zuten jaialdira eto-rri nahi horrek, urtean zehar munduari agur esango ziotela esan nahi zue-lako. Txorakeria hutsak besterik ez dira, baina badakizu nolakoak direnzeluloideko izarrak Artola… Gauzak horrela, eta gafesona hori urruntzekoedo, saritu gazteagoak ekartzen hasi ziren. Nik dakidala, oraindik ez dasariturik hil urtean bertan.

Hala ere, zurekin ados Hugh Jackman edo Antonio Banderasomentzeak zentzu handirik ez duela esatean, zuk azpimarratu du-

zun arte horri, ezer gutxi eskaini diotela iruditzen baitzait. Hala ere,ondo jan ahal izateko, kaka ere ongi egin behar da eta zuzendarieta aktore askok, milioika ikusle dituzten film komertzialak egitendituzte, gutxi batzuk ikusten dituzten film independenteak eginahal izateko. Norena da errua, beraz, Artola?

Sarien kontua, hobe, hurrengorako utziko dugu burua berotu di-dazulako. Hurrengo bat eta batean, egurra!

bateta

batJon Artola

Mikel Alvarez

sakonagoetan sartuz, ba al du gainera zentzurik zine jaialdi bate-tan sariketa bat egoteak? Artearen mundua erabat subjetiboadela jakinda, hots, neurgailu absoluturik ez dagoela, zer saritu etazer ez?

Eta azkenik Mikel, jendea erakartzeko glamourra ekarri beharkoal lukete Goienizera? Eta sariak banatu Jazpanan?

Asteko irudia Josu Maroto

Iritsi da ehizagaraiaKartutxo kaxak gastatzekoordua!

Page 6: GoiBerri 74. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Letag enpresaren errautsetatikLeberri kooperatiba sortu berri dugoierritar talde batek Ormaiztegin.

Miriam Luki OrmaiztegiOrmaiztegin kooperatiba berribat martxan jarri du Goierrikolangile talde batek. Letag zena-ren porrotaren ondoren, bi bidezituzten langileek: etsi ala lana-ri eutsi. Langile batzuek biga-rren bideari ekin zioten. Bideaez da erraza izan, baina egunLeberri kooperatibaren ateeta-tik motorrak eta alternadoreakateratzen dira berriro. Leberrikoesperientzia ez dago makroe-konomiari lotuta, eta diskurtsopotoloetatik urrun dago; halaere, krisi egoeran kimu berderikbadago, Leberriko langileekgorpuzten dute. Kooperatibaren ibilbidearen

oinarrian kalitatezko produk-tua dago, bezeroak daude etaurtetan erdietsitako teknolo-

gia-jakintza dago. Horiek dira,hain zuzen, Letag enpresatikjaso dituzten errautsak.1955ean ireki zuten Letag Or-maiztegin. Hasieran, esmerila-gailuak, gaineztatzeko maki-nak eta haizagailuak fabrika-tzen zituzten. Gerora, motorraketa alternadore bereziak egite-ari ekin zioten. 100 langile izate-ra iritsi zen, baina 2009-2010urteetan krisiak biziki kolpatuzuen. Enplegu-erregulaziokoespedienteen garaia hasi zen,eta zazpi hilabetean hartzeko-dunen konkurtsoa deklaratuzuten. Jabier Ibarzabal da Leberriko

administrazio arduraduna. Kar-guak, dena dela, ez dauka pisuaskorik Leberriko unibertsoan;ez du gain soldatarik ezartzen,

Kimubatenistorioa

Ormaiztegiko Leberri kooperatibako langile bat lantegian motor baten barrualdea betetzen. GOTZON ARANBURU

Page 7: GoiBerri 74. zenbakia

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

ezta lan jardunaren eremuamugatzen ere. Hori esanda,Ibarzabalek Letagen porrota-ren zergatia azaldu du: «Ban-kuek ez ziguten krediturik ema-ten eta erakundeen laguntzarikez zen iritsi». Finantzaketarikgabe geratu ziren, eta «egoera-ren kudeaketa hobea ere eginahal zen segur aski».

Fenix hegaztia2012ko irailean Letag enpresa-ren jarduera eten egin zen; 35langile zituen. «Ordurako guta-ko batzuek aurrera egiteko era-bakia hartuta genuen, beti ere,lan talde txikiago batekin». Ko-operatiba bat sortuko zutelaargi zuten, hogei langile ingurukosatua. Kanpotik etorritako kreditu-

rik zein laguntzarik gabe, koo-

peratiba martxan jartzeko ezin-besteko zuten kapitala langile-ek ipini zuten. Abentura berriansartu ziren hamasei langilekdesenplegua kapitalizatu zu-ten. «Oso erabaki zaila izanzen, batik bat, 50 urtetik gorakolangileentzat. Letag enpresakohainbat soldata kobratu gabegenituen eta langabezian gera-tuz gero, jaso ahal genuen diruiturri bakarra kapitalizatu be-harrean egon ginen». Kanpoko aholkulari baten la-

guntzarekin bideragarritasunplana egin zuten, «giltzarria»izan dena. Planaren zutabeakproduktua eta oinarri teknikoaizan dira. Bezeroak ere ez dauz-kate saltzeko. «Gure borrokakooperatiba ahal bezain prontoeratzea izan da. Baina, arazoaskorekin egin dugu topo, etaguk nahi baino gehiago atzera-tu da», azaldu du Ibarzabalek.Aurreko otsailean osatu zutenLeberri kooperatiba. Erakundeekin Letageko ins-

talazioetan lan egin ahal izateaadostu zuten, baita makinakerabili ahal izatea ere. «Gukproduzitzeko premia genuen.Martxan jartzeko guztia aloka-tu genuen eta enkanteak aterazirenean oinarri teknikoa –do-kumentazioa– eta makinakerosi genituen». Lantegiarenegoitzari dagokionez, aldatze-ko asmoa daukate: «Bila arigara, eta ahal dela Goierrin ge-ratu nahiko genuke». Motorrek mugimendua sor-

tzen dute eta alternadoreekenergia produzitzen dute. Le-berritik ateratzen diren maki-nekin munduko hainbat bazte-rretan trenak zein barkuak mu-gitzen dira. «Gure makinak

Saudi Arabiara nahiz New Yor-kera doaz, baina guk ez dituguzuzenean bidaltzen». LeberrikIndar edo CAF enpresentzategiten du lan, eta beren merka-tua zabaltzen ari dira poliki-po-liki. Produkzioaz gain, mantenulanei eta ordezko piezen horni-durari bereziki erreparatu diete,«fakturazioan duten tokia ain-tzat hartuta». Produzitzen ari dira dagoe-

neko. «Gurekin segitu dutenbezeroak ditugu, itxaron ereegin digutenak eta berrien bilaari gara». Esate baterako, Goie-rrin egoitza duen multinazionalbati baztertzen dituen moto-rrak konpontzeko aukera eska-tu zioten. Aukera eman zieten,eta orain lehen txatarrera bota-tzen zituzten motorrak kon-pontzeko bidaltzen dizkiete. Motorrak nahiz alternadore

bereziak artisauen eran egitendituzte. «Gure produktuarenberezitasun horri esker berrizjaiotzeko gai izan gara».

Soldatak tarifa finkoanLeberri kooperatiba horizonta-la da. Ordutegi zabala dute, etasoldatak «tarifa finkoan» eza-rri dituzte Ibarzabalen esane-

tan. «Ingeniariak eta tornula-riak antzekoa kobratzen dute.Horrez gain, dagokiguna baina%80 gutxiago kobratzendugu», dio Ibarzabalek. Argiizan zuten hasieratik, kapitali-zatu zuten desenplegua solda-tetan baino produkzioari bideegiten erabiliko zutela. Mikel Jauregi kooperatibako

lehendakaria da, baina buzoajantzita eta eskuak zikin aritzenda lanean. «Hemen guztiok de-netarik egiten dugu», dio. Urteamaierara arte lana segurtatu-ta daukate. «Hurrengo urteanikusteko dago gertatukodena». Leberriko langileen hitzetan

birjaiotzeko prozesuan zuhur-tzia ezinbesteko bidelagun izandutela antzematen da. Okerre-nean jarri dira hasieratik, hortikaurrera dena hobera egitea bai-no ez baita.

Motorrak eta alternadoreakproduzitzen dituzte. Mantenulanetan gero eta indar gehiagojartzen ari dira, baita ordezkopiezen merkatuan ere. Beheranlantegia kanpotik, Ormaiztegin.GOTZON ARANBURU

«Letag hondoratuzenean bankuek ezziguten krediturikeman, eztaerakundeek ere»

«Produktuarenberezitasunariesker, berrizjaiotzeko gai izan gara»Jabier IbarzabalLeberriko langilea

Page 8: GoiBerri 74. zenbakia

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Goierriko 16 herritan 34 parte hartzeesperientzia egin dira»

Arantxa Ruiz de LarrinagaGipuzkoako Foru Aldundiko Parte Hartze Zuzendaria

Loinaz Agirre ZerainZerainen bizi den Arantxa Ruizde Larrinagak (Donostia, 1965)El Salvadorren izan zuen lehenharremana parte hartze dina-mikarekin. Euskal Herrira itzulizenean, Elhuyarren hasi zen la-nean euskara normalizazio pla-netan, eta El Salvadorren ikasi-takoa enpresetan praktikan ja-rri zuen. Lezoko Udalean 2000.urtean izan zuen parte hartzeprozesu bat dinamizatzeko ar-

dura. 2011n Gipuzkoako ForuAldundiko Parte Hartze Zuzen-daria izendatu zuten. Duela bi urte Parte hartze Zu-zendaritza sortu zuen Foru Al-dundiak. Zer ekarri dio Gipuz-koari?Diputazioaren lan ildo garran-tzitsu bat da parte hartzea. Ho-rregatik sortu zen zuzendaritzahori, eta horregatik jarri zen Di-putatu Nagusiaren Kabinete-an. Parte hartze kultura zabal-tzea nahi genuen, politika bes-te modu batera egitea. Partehartze araua onartua zegoenordurako, baina paper batek ezdu ezer ere aldatzen. Benetanaldatzen da, aukerak jartzenbadituzu herritarrek bere he-rrian eta bere intereseko gaie-tan parte hartzeko. Bi urteotangure saiakera handiena izan daherri gehienetan herritarrekparte hartze esperientziaren

da. Alegia, egin dezakezun horibakarrik egin dezakezu, herrita-rrentzat kudeatu dezakezu, edolantzen dituzun gauza guztie-tan herritarren parte hartzeare-kin. Seguru emaitza oso des-berdina izango dela.Bilerak, on line ekarpenak egi-teko aukera...Tresna desberdi-nak erabiltzen dituzue partehartze prozesuetan. Parte hartze prozesuetan ga-rrantzitsua izaten da aniztasu-

bat edukitzea, ezagutzeko nolaegin daitekeen. Epe luzeko lanada; aurrerago konturatuko garahorren ekarpenaz.Parte hartzen duen jendea gus-tura gelditzen al da?Normalean bai. Hasieratik gar-bi baldin badago zertan partehartuko duen, zeintzuk direnjoko arauak, eta prozesua ondobetetzen bada, jendea gustoragelditzen da, baina esperien-tzia txarrak ere izan dira, eta ho-

riek berriz parte hartzeko dina-miketara ekartzea zaila izatenda. Goierrin 22 herritatik 16 he-rritan 34 esperientzia izan dira.Goierri oso aktiboa da, herrigehienetan parte hartze espe-rientziaren bat izan da. Joko arauak aipatu dituzu. Zeinjoko arauez ari zara?Parte hartze prozesuaren ha-sieran esan behar da bertanerabakitakoa irizpideak izangodiren edo erabakitakoa betekoden. Prozesuaren ibilbidea ze-haztuta egon behar da. Zertan irabazten da parte har-tzearekin?Batzuek botere galtzea bezalaikusten dute, baina nire ustez,beste lasaitasun bat ematendu, gauzak egiteko orduan, ba-dakizulako, jendearen babesaduela erabakiak. Niretzat ira-bazteko asko dauka. Azkenean,beste kudeatzeko modu bat

na egotea, ahalik eta jendedesberdin gehienek parte har-tzea. Parte hartze prozesuarengaiaren arabera, kolektibo ze-hatz batzuk gehiago interesa-tzen dira. Baina orokorreanuste dut, parte hartze proze-suak unibertsalak izan behardirela; hau da, edozein herrita-rrek parte hartzeko modukoakeskaini behar ditu. Anitza izate-ko beste mekanismo batzuk ja-rri behar dira martxan bilera

presentzialez gain, daukagunbizimoduarekin, bizi garen errit-moarekin interesa duenak mo-duren bat izateko parte hartze-ko. Teknologia berriak erabilizon line ekarpenak egiteko au-kera zabalduz, adibidez. Osa-garriak izan behar dute. Pre-sentziazkoak garrantzitsuakdira, besteen iritziak eta ezta-baidak entzutea aberatsa bai-ta. Eremu eta gai desberdinak lan-du dituzue parte hartze proze-suetan; hondakinen gaiarekinere bai. Legazpin eta Ordiziankontsultak egin dituzte... Herri kontsulta parte hartzekobeste mekanismo bat da, de-mokrazia zuzenekoa. Oso ondobaloratzen dugu eta oso tresnainportantea iruditzen zaigu.Oraintxe gure eskumenekoaden gai batean Herri Kontsultabat martxan jartzera goaz Igel-

«Epe luzeko lana da; aurreragokonturatuko gara horrenekarpenaz»

«Parte hartzemekanismobakoitzak bereahuleziak etaindarguneak ditu»

«Hurrengo erronkaparte hartzedinamikakerabakigarriakizatea da»

Page 9: GoiBerri 74. zenbakia

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

don. Kontua da noiz eta zein ka-sutan erabili herri kontsultak.

Mekanismo bakoitzak bereahuleziak eta indarguneak ditu,eta gauza batzuetarako edobeste gauza batzuetarakoaproposagoak izan daitezke.Hondakinen kontuarekin, kul-tura aldaketa bat planteatzenda, arazo handi bat dugu hon-dakinekin, eta ez bakarrik guk,mundu mailako arazoa da. Argidugu ez ditugula nahi zaborte-giak eta errauste plantak gureetxe ondoan. Arazo horrek ezdu irtenbide aproposik denonartean eta bakoitzak zerbaitegiteko prest ez bagaude. Zer-bait egin beharko dugu, ba?Orain artekoarekin emaitzak ezdirelako nahikoak.

Kasu horretarako guretzatinteresgarriagoa da herritarre-kin parte hartze prozesu bategitea, gaiaz informazioa jaso-tzeko, herritarrek euren arteaneztabaidatzeko, kontzientzia-tzeko aukera ematen duelakoparte hartze prozesuak. Klabeeraikitzailean eta eraldatzaile-an jartzeko baliagarria delako.Bestalde gure erakundeak ezdaude oraindik oso prestatutabaliabide aldetik kontsultakmartxan jartzeko eta oso ga-rrantzitsua, ezinbestekoa, dakontsultak berme guztiekinegitea. Asko dugu ikasteko etaegiteko oraindik alor honetan.Zein da bi urteotako balora-zioa?Oso positiboa. Nik uste dutpraktikan, egunerokotasunean,ari garela parte hartzea kon-tuan hartzen; eta jendea partehartzea zer den ezagutzen arida. Nik uste hori dela bidea, egi-nez ikastea. Ondo abiatu gara,ia herri guztietan jarri dira partehartze dinamikak, batzuk han-diagoak eta besteak xumeago-ak. Borondate politikoa ere ba-dago erabakiak kontuan har-tzeko. Beste erronka handibatzuk ere baditugu: parte har-tze dinamikak erabakigarriakizatea eta parte hartze arauanaldaketak egitea, egindako ibil-bide honetan ikasitakotik.

rriaren erdi aldean hasita, Goierriko autobus zerbitzua hobetzea helburu duen parte hartze pro-zesua jarriko du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak. Goierriko herri guztietan bilerak egingo

dituzte. «Goierriko autobus zerbitzua hobetzea da helburua. Hau da momentua aspalditik dauden ema-kidak berritzera goazelako, herritarren beharretatik abiatuta. Teknikariek aurreproiektuak landu au-rretik herritarren beharrak eta proposamenak jasoko ditugu eta horietan oinarrituko dira teknikariakirtenbide teknikoak proposatzeko. Abiapuntutik kontuan hartzen ditugu herritarrak. Hori aurrerapau-so ikaragarria da. Eta ez da hor bukatzen. Teknikoki landu eta aurreproiektua egingo dute, eta AsteSantua aurretik bigarren txanpa etorriko da. Landutako proiektua berriz ere herritarrekin landuko da.Uda aurretik, behin betiko garraio proiektua egina egongo da eta legegintzaldia bukatu aurretik auto-bus zerbitzu berria martxan egongo da- azaldu du Arantxa Ruiz de Larrinagak. Parte hartze prozesu ho-netan bilerez eta on line tresnez gain, Autobus Egunak antolatuko dituzte. «Garraioaren kasuan badi-tugu kolektibo batzuk identifikatuta, gazteak, jatorri desberdinetako herritarrak... Horiek parte hartze-ko lan berezi bat egin beharko da. Bestalde emakumeak daude, badakigu asko erabiltzen dituztelaautobusak eta bereziki aztertu nahi ditugu dituzten beharrak. Autobus Egunekin, aurrez zehaztutakoegunetan, dinamizatzaileak autobus geltokietan egongo dira eta autobusetan bidaiatuko dute, erabil-tzaileei zuzenean entzuteko eta ekarpenak jasotzeko».

U

Goierriko garraio publikoari buruzko parte hartzeprozesua hasiko da datozen egunetan

Page 10: GoiBerri 74. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

Beasaingo gaztetxea:9 urte eta goruntz!Asier Zaldua Beasain30 urte baino gehiago pasatudira jada lehenengo gaztetxeakireki zituztenetik. Beasainen erebat baino gehiago egon da.Egungoaren bultzatzaileetakobatek, Egoitz Irizarrek, bi gogo-ratzen ditu: Kale Nagusikoa etaPikuondo etxekoa.

Lehenengoa lokal pribatuazela eta udalak jabeari alokai-rua ordaintzen ziola oroitzendu. «Herriko gazteek kudea-

tzen zuten, gutxi gorabehera».Pikuondo, berriz, gazteek oku-patu zuten eta «erabat auto-nomoa» zen.

Egungoa 2005eko abuztua-ren 22an okupatu zuten. «Garaihartan udalak gazteoi eskain-tzen ziguna ikusirik, udalarenbiltegia izandakoa okupatzeaerabaki genuen. Gauez eta aur-pegiak tapaturik sartu beharizan genuen eta udalak lehenunetik erakutsi zigun ez zuela

gure erabakia ontzat hartuko».Egun, udalarekin duten harre-mana hobea da, baina ez dutelegeztatzea lortu. «Argindarraeta ate berriak elkarlanean jarrigenituen, baina beti saiatu garagauzak gure kabuz egiten».

Sorkun eta Lucio UrtubiaBederatzi urte hauetan ekitaldiasko antolatu dituzte: antzerkisaioak, kontzertuak, txapelke-tak, erakusketak, hitzaldiak,tailerrak... Irizarrek Sorkunabeslariaren kontzertua etaLucio Urtubia anarkistaren hi-tzaldia gogoratzen ditu batikbat. «Sorkunen kontzertuan450 lagun elkartu ginen eta Ur-tubia etorri zenean gaztetxeajendez lepo egon zen». Gaur

Gazte bat Beasaingo gaztetxeko rokodromo berrian eskalatzen. ASIER ZALDUA

Babeslea

egungo egitasmoen artean,joan zen astean inauguratu zu-ten rokodromoa azpimarratudu. Tailerrak ere izango dira.

Etorkizunari dagokionez,itxaropentsu ageri da Irizar.«Gaztetxeak, belaunaldienarabera, indar gehiago edo gu-txiago du. Urte batzuetan gutxibatzuk egon ginen, gazteen ar-tean lokalak alokatzeko joeranagusitu zen garaian, bainahori aldatzen ari da. Geroz etajende gehiago dator gaztetxe-ra», aipatu du.

Gazteak lanerako prest ikus-ten ditu. «Euren aisialdiak etabizimoduak ardura die eta, gaz-te bakar batek aurrera egin nahiduen bitartean, gaztetxeak bi-zirik iraungo du», amaitu du.

Page 11: GoiBerri 74. zenbakia
Page 12: GoiBerri 74. zenbakia

12 GOIBERRIIBILBIDEA

Burdin usaina jarraituzMutiloa eta inguruetan ibilbide ugari daude markatuta, baina, markatutakoibilbideak jarraitu gabe ere, berehala aurkituko ditugu burdin minerala lantzenzituzten txokoen hondarrak, animaliak eta zuhaitz zein baratze ederrak.

Ane Arrieta MutiloaMutiloako baserri artean buel-tatxo bat emanez gero, nahita-ez topo egiten da meatzariekinguruetan egin zituzten lanenarrastoekin. Ibilbide asko dau-de aukeran, asko ondo marka-tutakoak (Gaztaren bidearenzati bat, Troi Bidearena...), bai-na erraz egiteko moduko ibilbi-dea da jarraian azaldutakoa.Oinez zein bizikletaz egin

daiteke sei kilometroko ibilbidehau. Motorrez ere joateko auke-ra badago, baina autorik ezin daigaro ibilbidearen azken zatian,errepidea ez baita egoera one-an.Mutiloara iritsitakoan, herri-

ra sartu gabe errepidean aurre-ra jarraitu behar dugu, bidean

ra iritsitakoan, behor mordoxkabat egoten da eta pare horre-tan gurutzatuko gara Troi bide-arekin, ezkerrera.Aurreraxeago jarraituta, me-

ategietako dikeen hondarrak

gora. Baserri artean, mota as-kotako zuhaitzak aurkituko di-tugu eta baita baratze eder etabaserri inguruetako hainbatabere ere: behiak, behorrak...Lenkarantxiki baserri inguru-

ikusteko aukera izango dugu,gure ezkerrera. Eta berehala,Ormaiztegitik datorren BideBerdearekin topatuko gara, ez-ker-eskuin.Aurrera jarraituta Orue lan-

detxera edo Kortzuerdi baserri-ra joateko bidegurutzean Oruealdera hartuko dugu, eskubira.Berehala dagoen bidegurutze-an, Zerain eta Segura jartzenduen seinalea jarraituko dugu.Handik, garai bateko meate-giak izandako pabilioietara iri-tsiko gara. Aurreraxeago Troibidearekin egingo dugu topoberriz.Pixka bat jarraituta Manas-

tegizaharregi ikusiko dugu bi-dearen ezkerrera. XIX. mendeamaieran, Mañastegizahar ba-

Barnaola baserriaren inguruan meategietako dikeen aztarnak ikus daitezke oraindik ere. ARGAZKIAK: ANE ARRIETA

Aztiriatik Zeraina doan bidea, hemen ezkerretara hartu behar dugu.

Page 13: GoiBerri 74. zenbakia

Irteera-helmuga

serriaren inguruak burdina mi-nerala eraldatzeko tailer handibatean bihurtu ziren, eta he-mendik gertu zeuden meate-gietatik ateratako mineral bil-tegiratzen eta garbitzen zituz-ten bertan. 1912an, esaterako,34.500 tona burdin mineralabildu eta garbitu ziren. Garbituostean, plano inklinatu batenbidez Barnaolaraino jaisten zi-ten, handik Ormaiztegira trenezeramateko, eta Ormaiztegitik

europar siderurgietara.1911n inguruko herrietako 162

meatzarik lan egiten zuten ber-tan, 06:00etatik 18:00etara.Egun aztarnak bakarrik gera-tzen dira.Bidera itzuli eta gora jarraitu-

ta, segituan Manastegizahar

GOIBERRI 13IBILBIDEA

Irailaren 22an piztu zuten txondorra Lizarrustin. MIKEL ALDASORO

taunen, Aralar Parke Naturalean, Lizarrustiko parketxea-ren ondoan, txondorra piztuta dago irailaren 22az geroz-

tik. Lurra Natur Zerbitzuak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak an-tolatutako ekimenarekin, Aralarren ikazkintza eta basogintzahistorian zehar nolakoa izan den ezagutzeko aukera eman nahizaie bisitariei. Urriaren 12ra arte egongo da txondorra piztuta. Tal-deentzat bisita gidatuak ere antolatu dituzte (ordua aurrez erre-serbatu behar da).Txondorraren inguruan festa egingo dute urriaren 12an. Txon-

dorra ateratzeaz gain, goizean, 10:30ean, zailtasun baxuko men-di ibilaldi gidatua egingo dute Akerretaraino. Txondor plazak,pago motzak eta basoaren erabilera zein den ikusteko aukeraizango dute ibilbidean bisitariek. Bazkaria ere antolatu dute: Ikazkin menua (baratzuri zopa, ba-

barrunak eta mamia). Bazkaria aurrez erreserbatuta 15 euro kos-tako da eta bertan, 17 euro. Bazkalondorengo giroa Aitor Sarriegi eta Eneko Lazkoz ber-

tsolariek alaituko dute.Lizarrustin bertan, goizean, Zero Sette akordeoi taldearen mu-

sikarekin gozatzeko aukera izango da.

Aralarko ikazkintza eta basogintzaezagutzeko aukera dago Lizarrustin

A

Mutiloa-Aztiriko bidea-MutiloaLuzera: 6km Denbora: 1h 30m Altuera gehiena: 500 m. Altuera gutxiena: 250 m.Desnibela: 250 m. Zailtasuna: Erraza

putzuarekin topo egingo dugu.Animalia eta landare harriga-rriak aurki daitezke bertan.Aurrera segita Zeraindik Az-

tiriara doan errepidera iritsikogara eta beheranzko bidea har-tuko dugu. Ezkerrera gelditzenden bigarren irteera hartukodugu, hormigoizko bide bathartuz. Handik segi eta iturri batekin

egingo dugu topo. Kolore laran-jaska du iturri horrek uraren in-

guruan, metal-ura denaren sei-nale. Bidegurutze horretantxeeskubira hartu eta aldapan be-hera joango gara negutegienartean. Mutiloako herrigunera iritsi-

ko gara honela, metal usainadarion bidea amaituz.

Manastegizahar putzua

Page 14: GoiBerri 74. zenbakia

14 GOIBERRIMOTZEAN

Kilometroak milimetrokaIgande honetan egingo dute Kilometroak Tolosan, Laskorain Ikastolaren alde.Festa erraldoia hau antolatzeak, ordea, urte osoko lana eskatzen du. Lan horren ardura hartu zuen, orain urtebete, Eñaut Telleria segurarrak.

Ane Arrieta SeguraXiba proiektuan lan egin du urteaskoan Eñaut Telleriak (Segu-ra, 1977). Proiektu harenamaierarekin batera iritsi zi-tzaion Kilometroak jaian Ikas-tolen Elkarteko Koordinatzaileizateko proposamena, IgorElortza ormaiztegiarrak ha-mahiru urtez bete zuen postua,hain zuzen ere.«Kilometroak guztiek dituz-

te gauza komunak, baina, ba-koitzak bere ukitua du. Nirelana, urtero errepikatzen direnlanak lotzea da», dio Telleriak.Horren barruan, hamahiru ba-tzordetan banatzen dituzteegin beharrekoak: «Trafikoa,

osasuna, protokoloa, zirkuitua,segurtasuna...». Tartean, urte-an zeharrerako lotuta daudenekintza jakinak ere badaude,hilero egiten den ekintza parea:Rrealeko partida, saskibaloipartida, bizikleta eta patinenmartxa, Ahora Astea, Bonbere-nea txarangarekin eta abeslariezagunekin egindako kontzer-tua, bertso-saioa... Ekintza sor-ta horrekin 2012ko azaroan hasiziren, eta dendan ere urte oso-an ari dira produktuak saltzen,kalean zein kilometroak.netorrialdean.Aurtengo Kilometroak berezi

egingo duten ekintzen artean,erronka proba egongo da. 14-16

urte bitarteko 100 gaztetxo in-guruk egingo dute Erronka, ari-keta ezberdinak eginez. Bestal-de, gune ezberdinen artean gel-ditzen den ibilbidean ere«sorpresak» aurkituko dituzteKilometroakera joaten direnek:Tolosako eta inguruetako mu-sika taldeak, esaterako.

Dena karta bakarreanUrtean zehar egiten diren ekin-tzak asko badira ere, karta ba-karrean ia-ia dena jokatzen denpartida da Kilometroakena, etaeguraldiak pisu handia izan ohidu karta horretan. Beraz, «zira-rekin bada ere», Tolosara ger-turatzeko deia egin du Telleriak.

Joan den urteko azarotik ari da igandean egingo den Tolosako Laskorain ikastolaren aldeko Kilometroak antolatzen Eñaut Telleria. ANE ARRIETA

«Kilometroakguztiek dituztegauza komunak,baina, bakoitzakbere ukitua du»Eñaut TelleriaKmk.eko koordinatzailea

Page 15: GoiBerri 74. zenbakia

GOIBERRI 15PUBLIERREPORTAJEA

Eskola laguntzapertsonalizatua

ngeniaria daManex Ezeizabeasaindarra.Hezkuntza ar-loan han etahemen aritu

ondoren, bide berriari ekin dio:Manex akademia ireki du Bea-saingo Urbialde plazako 2. zen-bakian. Klase partikularrak etaerrefortzuzkoak ematen ditu. Eskola pertsonaliztuak ema-

ten dituzte Manex Akademian.«Akademiaren ardatza pertso-nalizazioa izango da. Ikasle ba-koitzaren arazoaren tratamen-du indibidualizatua, ez ezagu-tza mailan bakarrik, baita gizagarapen eta pertsonalei dago-kienean ere».

Ordu kopurua aukeranEskola ordu kopurua erabiltzai-le bakoitzak erabakitzen du,nahiz eta beharraren araberaegokitzeko aukera izaten den.Talde txikiak dira Manex Aka-demian. «Gure ikasleak multzo

desberdinetan bana ditzakegu.Batetik, inongo arazorik ez bai-na beren jakintza maila perfek-zionatu nahi duten ikasleak.Bestetik, eguneroko lanetan la-guntza eta eskolan ikusitakoahobeto barneratzen laguntzabehar duten ikasleak. Eta azke-nik, arazoren bat izan dezakeenikaslea eta bultzada bat beharduena, motibazioa eta bere bu-rua gainditzeko metodologiaberezia erabilita».Manex Akademiaren «mi-

sioa kalitatezkoa eta pertsona-la den formakuntza zerbitzuaematea da, ikaslearen giza ga-rapenak eta garapen pertsona-lak ere helburu izanik. Ikasgaiakgainditzea nahikoa ez den gi-zarte honetan, ikasleei arrakas-tarako laguntza emango die-gu».

Gurasoekin harremanaGurasoekin harreman zuzenaizateko ahalegina egin du Ma-

nex Ezeizak, aurrez aurre etateknologia berriekin, ikaslearengarapenaren berri izan deza-ten. «Ikasleaz gain gurasoakere proiektu honen zati garran-tzitsua direnez, beharrezkoaderitzogu komunikazio on batizatea», uste du Ezeizak.

I

Manex akademia

Lehen H. DBH-Batxiler. Goi/Erdi Mailako Zikloak- Matematika - Matematika - Interpretazio Grafikoa- Gaztelera - Fisika - Metrologia- Euskara - Tekno... - Mekanizazio Prozesuak- Gizarte .... -Kimika - Autocad eta Solid Works

MANEX AKADEMIAUrbialde plaza, 2 - Beasain - 656 309 335

[email protected] manexakademia.wix.com/manex

Page 16: GoiBerri 74. zenbakia