16
Elena Baylin ESI erakundeko kudeatzailea «Osasun zerbitzu guztiak lotzea da sistemaren helurua» 6-7 Goierriko Erakunde Sanitario Integratuko zerbitzu guztien kudeatzailea da Elena Baylin. MIRIAM LUKI Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Jone Urain 3 Iritzia 4-5 Esoterismoa 8-9 Gazte ekintzaileak 10 Eneko Galdos 12 Baserriko emakumeak 13 GOI B ERRI 65. zenbakia. 2013ko ekainaren 28a

GoiBerri 65. zenbakia

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Duela urte eta erdi jarri zuten martxan Goierriko osasun zerbitzu guztiak uztartzen dituen ESI Erakunde Sanitario Integratua. Elena Baylin arduradunak zerbitzuen integrazioari eta etorkizuneko helburuei buruz hitz egin du.

Citation preview

Page 1: GoiBerri 65. zenbakia

Elena BaylinESI erakundeko kudeatzailea

«Osasun zerbitzuguztiak lotzea dasistemaren helurua» 6-7

Goierriko Erakunde Sanitario Integratukozerbitzu guztien kudeatzailea da ElenaBaylin. MIRIAM LUKI

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Jone Urain 3 Iritzia 4-5Esoterismoa 8-9 Gazteekintzaileak 10 Eneko Galdos 12Baserriko emakumeak 13

GOIBERRI

65. zenbakia. 2013ko ekainaren 28a

Page 2: GoiBerri 65. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri 65. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Gustora egingonuke bertsolaritxapelketarakooroigarri bat»

Jone UrainKeramikagilea

Mikel Albisu Ezkio-ItsasoJone Urainek (Mendaro, 1967)duela 20 urte sortu zuen Pottkeramika Itsason, Maite Salu-tregirekin batera. Kreatibitatealantzen dute, «alde batetik el-karrekin jorratzen duguna, oroi-garriak, enkarguak, ikastaro-ak... eta bestetik lan pertsona-la, bakoitzak bere laneskulturikoa egiten duena».Zuretzat zer da buztina?Expresatzeko bide bat.Gustura egingo zenukeen lanbat.Bertsolari txapelketarako oroi-garri bat.Zaletasun bat. Bertsolaritza.Liburu bat. Entre limones,Chris Stewart.Pelikula bat.Biarre asko egin nuen Desper-tando a Ned komediarekin.

Musika talde bat. Lorena Mckenit.Abesti bat.Ibai Rekondoren Naturari kan-tua.Janari bat.Sasoi honetan antxoak eta ge-reziak.Edari bat.Herrian egiten dugun sagar zu-kua.Oporretarako leku bat.Euskal herriko txoko bat.Amets bat.Euskal herri independentea.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Seme alabak jaio ziren egunak.Jaso duzun oparirik bereziena.Ahizpa batek patchwork-ekoohe estalki eder bat, eta beste-ak makrobiotikako sukaldari-tzako ikastaro bat.Gorroto duzuna.Harrokeria.Goierriko txoko bat.Kizkitza.Herriko alkate bazina...Daukagunari utziko diot, osoondo ari da eta.Itsason biziko ez bazina...Beste herri txiki batean, mendialdean.

«Itsason biziko ezbanintza, besteherri txiki bateanbiziko nintzateke,mendi aldean»MIKEL ALBISU

GOI BERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Lierni OrmazabalKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 673 69 90 95 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Olaberria, Urretxu, Zerain, Seguraeta Zumarraga

Page 4: GoiBerri 65. zenbakia

Joseba ImazKazetaria

Ez da plan txarra

ras i lda r rakteleberri etatelediarioe-tan protago-nista diren

honetan, Joao lagun zaharrazoroitu naiz. Orain dela dozenabat urte ezagutu genuen. Jubi-latu berria izango zen garai har-tan eta aspaldian burutik ken-du ezinik zebilen ametsa egibihurtzeko momentua zelapentsatu zuen, nonbait. Bizka-rrean motxila kargatu eta Eus-kal Herrirainoko bidea eginzuen. Hainbeste desiotako bi-daia hasteko moduan zen, az-kenean.

Egun batzuren buruan iritsizen Beasaina. Nekatua zirudienegun hartan, urduri eta norabi-dea galduta. Donostiatik oineziritsi zen Goierrira, Oria bailarangora, asko kostata. Hamaika al-diz desbideratu omen zen berebidetik, zenbaitetan kamioi ar-tean ibili ere bai, eta nora joanez zekiela geratu zen San Mar-tin Plazan. Portugesez bea-saindarrei galdezka hasi zenarte. Horrela ezagutu genuenJoao.

Etxera gonbidatu, elkarrekinafaldu eta hotelera lagundu ge-

nion gau hartan, otordu ostekosolasaldi atsegin baten ondo-ren. Zein bide jarraitu beharzuen ere azaldu zioten herrikobeste lagun batzuk, hurrengogoizean. «Muito obrigado»errepikatuz egin zuen aurreraJoaok, jada aurpegia pixka batgoxatuta eta tipi-tapa bideariheltzeko indarberrituta.

Handik bi egunera, SanAdrian inguruetan galduta, Aiz-korri puntan azaldu omen zengure Joao. Orduan ere mendi-zale batek lagundu zion Araba-ko lautadarainoko bidea egi-ten. Ez dakit gehiagotan galduzen ala ez. Baina badakit azke-nerako iritsi zela hainbesteamestutako helburura: Kon-postelara.

Jada atzean geratu dira Joaoerromes ibili zeneko garaihaiek. Orduan, halamoduzkoseinaleak zeuden Gipuzkoakobarnealdetik Santiago alderadoan adar honetan. Orain, be-rriz, Irunetik hasi eta Gasteize-raino, gezi horiak modu egokiankokaturik daude. Konpostelaradoazen ibiltariek atseden har-tzeko ere aterpetxeak zabaldudituzte han eta hemen, hospi-taleroen borondateari eta es-

altuagoa, arratsalde osoa pasazuen aterpetxean atseden har-tuz. Ez zen erraza harekin ko-munikatzea, apenas baitzekiengaztelaniarik edo ingelesik. El-karrekin afaldu ondoren, mo-txilara joan eta txartel bat eka-rri zigun. «Mila esker bihotzezJaponiak jasandako tsunamia-ren ondoren hara bidalitako la-guntzagatik», jartzen zuen. Es-ker-ona izan zen Higo Santia-goraino eraman zuen motorra.

Antzeko adiskidetasun etaelkartasun istorioak ehunkagertatzen dira urtero Done Ja-kue bidean, baita Goierrin zeharigarotzen den adar horretanere. Asko izango dira ibiltariekoinetan sofritzen dituztenbaba mingarriak; baina gehia-go erromesaldian zehar bizita-ko une gogoangarriak.

Pentsatzen jarrita, ez da lezioitsusia, erromes horien guztienesperientziak erakusten digu-na. Bidaian zehar sortzen direnarazoei aurre egitea, alboandugunari laguntza eskatuz etalaguntza emanez. Oztopoakoztopo beti aurrera egitea, ipa-rra galdu gabe eta gure buruarijarri diogun helburuari eutsiz.Hori guztia, gainera, motxilanjertsea, bi kamiseta, praka parebat eta kakahuete poltsatsobat besterik ez dugula. Gutxire-kin moldatu gaitezkeela sines-tea eta bidean goazela norberebarrura begiratzea.

Ez da plan txarra, ezta egu-neroko bizitzarako ere.

B

04 GOIBERRIIRITZIA

kuzabaltasunari esker heinhandi batean. Beasaingo Igar-tzakoa horren azken adibidee-tako bat.

Joaoren moduko erromesenbat ikusten dudanean, galderabera etortzen zait burura. Zer-gatik etorri honaino, mundua-ren beste punta batetik, plane-taren zoko honetan hilabeteoso bat ibilian pasatzeko?

Makina bat arrazoi badira,ziur asko. Sinesmena, kirol de-safioa, naturarekin kontaktua...Erromes haina arrazoi. DoneJakueko ospitale batean eza-gutu nuen Higo japoniarra ho-rren adibide. Adineko gizona,bere motxila baino zertxobait

Page 5: GoiBerri 65. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Gaurkoan kontu bat diat hirekin aipatzeko: aztoratuta dabil-tzan herriak. Azkenaldian hainbat herritan munduaren amaieraproklamatu ditek; eta ez, ez duk aldaketa klimatikoa, krisia edo ta-maina horretako beste arrazoiren batengatik: zaborra biltzekomodua aldatzeko planteamendua dagoelako. Beste hainbat gau-zaren artean, errauste plantarik egin beharrik ez izateko duk gaine-ra aldaketa. Eta manifestuak, manifestazioak eta sekulako tintaerrekak eguneroko gauza bihurtu dizkitek. Eta aldarrikapen guz-tien ardatz, inposaketa. Horregatik, galdeketak izan dizkiagu hain-bat herritan, baina harrituta nagok galdera berarekin: nahi al zenu-ke atez-ateko zabor bilketa zure herrian ezartzea? Jakina, zaborra

sailkatzea ez sailkatzea baino errazagoa duk, gure etxean gauzakerabili eta lurrean botatzea beraien tokian uztea baino errazagoaden bezala. Baina bazekiagu etxean gauzak pixkat antolatu ezeanzer gertatzen den...

Horixe bera bota diat faltan galdeketan, birziklatu ala ez, hau-

Erantzuna galderan doanean alperrikako samarra dek bai,galdetzea, eta antzeko zerbait gertatu berri dek Goierritik ez osourrun. Urtetan zehar herritaren inolako partehartzerik gabe hartudiren erabakiz jositako araupean egiten diagu eguneroko bizitza;urrutira joan gabe trafiko-arauak hortxe. Eta beharrezkoak direnikinork ez diagu zalantzan jartzen, ados egon ala ez. Inposizioa beza-lako hitz potoloak ari gaituk entzuten zaborren kontu honekin, au-rreko sistema guztiak geuk erabakiak izan balira bezala. Urteak di-tuk gaia bere jokalekutik at dabilela; behar bezala azaldu ez dela-ko, batetik, eta interes ekonomiko handiak daudelako, bestetik.Ezin baitiat ulertu, besterik gabe, probatu ere egin gabeko bilketa-sistema baten aurkako kanpaina hain obesiboa, hariak mugitzendituenak Zubietan tarta-zati bat gal dezakeela pentsatu gabe.

Beasainen dozena-erdi urte inguru izango duk 5. edukiontziare-kin gabiltzala. Irten berri diren datuek ederki erakusten ditek: hon-dakinak sailkatzera derrigortu ezean ez duk %40ko mailarik pasa-tzen. Eta hori, ehuneko horren barruan beste bilketa-sistema ba-

tekin ados geundekeen asko egonik, sinatzen duen hau tartean.Hortxe ditek, ba, erronka: 5. edukiontzia erabiltzen dugunon erdiak(eta gutxi esatea dela uste diat) atez-atekoarekin ados egon ba-gintezkek, erantsi horiei balizko galdeketa batean alde daudelaesango luketenen kopurua. Benetako erabiltzaileak muga horre-tara iristen direnean sinetsiko zieat benetan alde daudela. Bitarte-an, kontra daudela pentsatzen jarraituko diat.

Bazekiagu zeren kontra. Bazekiagu noren kontra.

bateta

bat

Asteko irudia

Iñaki Apalategi

Aitor Sarriegi

Josu Maroto

Santa IsabeljaiakAurten ere uztailaren 2anAntioko baselizaren inguruanospatuko dute ZumarraganSanta Isabel jaietako egunhandia. Eraikin berriko lanakere amaitzear izango diragainera! (Irudiaren oinarria,Ventura y Llimonaarkitektoen proiektutikhartua.)

tazkoa balitz bezala aurkeztea, ondorioak azaldu gabe. Nahi alduzu errauste planta bat zure etxe ondoan? galdetu izan balute,zein izango hukeen erantzuna? Nola erabakiko diagu orduan zei-nen etxean egin errauste planta bat, herri kontsulta bidez? Horiproiektu «estrategikoa» duk, eta berazz, ez zegok galetu beharrik?Zer eta nola galdetzen den, alde ederra zegok, ezta? Galdera ede-rra.

Page 6: GoiBerri 65. zenbakia

06 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Osasun zerbitzuenkate-maila guztiak lotzeada sistemaren helburua»

Elena BaylinGoierriko Erakunde Sanitario Integratuko kudeatzailea

Miriam Luki ZumarragaOrain urte eta erdi abiatu zenGoierriko ESI, Erakunde Sanita-rio Integratua, eskualdeko Osa-sun zerbitzu guztien kudeake-taren buru da Elena Baylin(Orio, 1959). Zumarragako Os-pitaleko kudeatzailea dela esa-ten diote oraindik ere, baina be-rak ESIa aldarrikatzen du zerbi-tzuen integrazioan egiten aridiren lana azpimarratuz. Lehe-nengo arretatik ospitaleko

arreta espezializatura daudenzerbitzuen arteko elkarlanabultzatu nahian dabiltza. Hel-burua, sinergiak baliatuta ba-liabideei ahalik eta etekin han-diena ateratzea da. Gainera,herritarren artean zerbitzu ho-riek erabiltzeko filosofia berri-tzailea hedatu nahi dute.Zein da Erakunde Sanitario In-tegratuaren bizkar hezurra?Erakundeak egitura bakarra du,eta egitura horren buruan da-goen kudeatzaile lantaldeakosasun prozesu osoaren zain-tza eta jarraipena egiten du.Egitura horrek, finean, osasunarreta integratzea du helburu:lehenengo arretako profesio-nalak, ospitaleko espezialistak,osasun publikoa eta esparrusoziosanitarioa. Zerbitzuen in-tegrazio hau orain urte eta erdijarri genuen martxan, orduraarte, profesionalok prozesuari

rrei helarazi diegun mezua ho-nakoa izan da: «Zatoz mediku-ra edozer gauza dela». Orain,diskurtso hori irauli nahi dugu,eta herritarrak bere osasuna-ren nahiz gaixotasunaren jabeegin daitezela nahi dugu; beharbagaituzte gertu izango gaituz-tela jakinda, noski. Osasun ara-zoak ditugunean ez da beha-rrezkoa beti medikuarekin ego-tea, artatu gaitzaketen besteprofesional batzuk daude.

eraginkortasuna murrizten zionarraila zabala antzematen ge-nuen; eten hori desagertarazinahi dugu ESIarekin. Indar be-rezia ipintzen ari gara profesio-nal guztiek pazienteen datu be-rak eskura izan ditzaten. Arreta zerbitzuen integrazioa-ren adibideren bat emango alzenuke? Lunbalgiaren ibilbidea mar-txan jarri dugu, esate baterako.Ibilbide horretan hainbat pro-

fesionalek laguntzen diote pa-zienteari: familia-medikuak,traumatologoak, erreumatolo-goak eta errehabilitazioko ar-duradunak. Pazienteari nondiknora joan behar duen argitzendiote, eta zein urratsetan bisi-tatu behar duen profesionalbakoitza. Askotan, bizkarrekomina daukagu eta ez dakigunora jo. Hauxe da integrazioanlan egitea, prozesua askoz ereeraginkorragoa da. Antzekoibilbideak osatu ditugu prozesukroniko ohikoenetan: bronkiti-sa, bihotz-gutxiegitasuna, dia-betea eta zainketa aringarriak,besteak beste.Zer da sistema berriarekin pa-zienteari eskatzen diozuena?Konfiantza. Pazienteari dago-kionez, zerbitzuen integrazioa-ren helburu nagusia konfiantzasortzea da. Azken 40 urteetanosasun zerbitzuetatik herrita-

Lehenengo arreta zerbitzuanhaurrak erizainak ikusiko ditulehenengo, eta beharrezkoabada medikuak. Gurasoren batedo beste kexatu da funtziona-tzeko era berri hau dela eta. Haurraren segurtasuna berma-tuta dagoela jakin behar duteguraso horiek. Erizain batekzaintza lanak egin ditzake.Arreta, gainera, medikuarekinadostutako protokolo jakin ba-tzuen araberakoa izango dabeti. Haurraren egoera zein denikusita, erizainak arazoa kon-pondu edo kasua dagokionprofesionalari bideratuko dio.ESIaren onurak aipatu dituzu,zeintzuk dira orain artean siste-ma berria abiarazterakoan su-matu dituzuen zailtasun han-dienak?Alde batetik, sistema egonkor-tzeko denbora behar dugu.Urte asko egin ditugun bestela-ko dinamika batekin, eta ezindugu hura goizetik gauera irauli.Hala ere, gure profesionalakgogotsu daude, eta denborapasa ahala emaitzak ikusiko di-tugu; itxaron zerrendak egoki-tuko dira, adibidez. Bestalde,teknikoki ere zailtasunak izanditugu. Kontuan hartu behar daOsakidetzak beste edozeinerakundek baino informaziogehiago duela eskuetan. Infor-mazio hori guztia bateratzeko

«Pazientearidagokionez,konfiantza sortzeada integrazioarenhelburu nagusia»

«Profesionalenkoordinazioariesker pazienteenarretak jarraipenaizango du»

«Murrizketa egondira; orain diruaera ezberdineanerabiltzen dugulaesan daiteke»

Page 7: GoiBerri 65. zenbakia

GOIBERRI 07ELKARRIZKETA

dute bertako Etengabeko Arre-ta Gunea itxi zenutela.Itxi genuen bai, baina erabakiaez genuen krisiak eraginda har-tu, datuak eskuan erabaki ge-nuen. Ezinezkoa da batez bestegauero paziente bakarra arta-tzen duen arreta gunea irekitamantentzea. Orain, Zumarra-gara joatea eskatzen diegu. Le-gazpiko arreta gunea, bestalde,Zumarragan ospitalerik ez ze-goen garaian ireki zen. Zumarragako Ospitalea aipatuduzu. Egun, 100.000 bat biz-tanleri ematen dio zerbitzua.Txiki geratu dela esan ohi du-zue, eta handitzeko lanak egindituzue jada. Zeintzuk dira egindituzuen azken lanak? Erditze eraikina inauguratu ge-nuen iaz; ginekologia eta obs-tetrizia zerbitzu guztiak bilduditugu bertan. Azpi aldeantraumatologia kontsultak ko-katu ditugu sail honekin lotuta-ko zerbitzu guztien ondoan.Errazagoa da koordinatuta lanegitea zerbitzu batekin lotuta-ko arlo guztiak hurbil badaude.Erditze naturalerako aukerakbiderkatu egin dira azpiegituraberriekin. Aldaketarik sumatual duzue emakumeen eskakizu-netan?Aurretik eskatzen zutena eska-tzen dute orain ere; ohikoenaanestesia epidurala eskatzeada, nahiz eta erditze naturalakgehiagora doazen. Dagoeneko,2013ko lehenengo lauhilekoa-ren datuak ditugu, eta erditze-ak dezente jaitsi direla esan de-zakegu. Iaz 313 haur jaio zirenurtarrila eta apirila bitartean,eta aurten 47 gutxiago. Halaeta guztiz ere, baliteke urteamaierarako datu horrek iazkokopuruetara hurbiltzea. Ezindugu baieztatu, baina agian kri-siak jaiotzetan ere eragiten du.Zer da azpiegiturei dagokienezegiteko dagoena?Medikuen eta erizainen kanpokontsultak hartuko dituen erai-kina. Diru saila esleituta dago,eta Zumarragako Ospitalekoeraikin berriaren lanak aurki ha-siko direlakoan gaude.

euskarri informatiko konple-xuak behar dira.Zer irabaziko dute herritarrekarreta zerbitzu integratuare-kin?Profesionalen koordinazioariesker jasoko duten arretak ja-rraipena izango du. Profesionalegokiak kasu bakoitza osasunzerbitzuaren gune egokian ar-tatuko du. Hori guztia, eragin-korragoak izateko, eta gure sis-tema publikoari eutsi ahal iza-teko. Eta profesionalek?Profesionalentzat frustragarriada ondoan lanean ari denarenlanaren berri ez izatea. Osasun-gintzako langileen aspaldikoeskakizun bati erantzuten diointegrazioak.ESI abiarazi zenutenetik hau-teskundeak egin dira, eta EuskoJaurlaritzan kolore aldaketaegon da. Eragin al dizue?Ez digu eragin, Jon Darpon Osa-sun sailburuak bere lehenengodiskurtsoan estrategia berare-kin jarraituko zuela esan zuen,eta hori estimatzekoa da. Aregehiago, ESIren sistema Gipuz-koako, Arabako eta Bizkaikoosasungintzara zabaltzeko as-moa agertu du. Gure eremuan

ezinbestekoa da gobernu alda-keten gainetik estrategiei jarrai-pena ematea. Osakidetzaren aurrekontua %1txikiagoa da. Nola egin diozueaurre?Gure lana aurrekontuan egondiren murrizketak herritarrekahalik eta gutxien nabaritu di-tzatela da. Egia da ezin dugulaerrealitatea ukatu, eta murriz-ketak egon badaudela. Krisi ga-raian dirua era ezberdineanerabiltzen dugula esan daiteke.Soldatak jaitsi dira eta lan or-duek gora egin dute profesionalguztiontzat. Osakidetzan ab-sentismoa ekiditen saiatzen aridira eta ordezkapenak egokitudituzte. Osasungintza priba-tuarekin hitzarmenak gutxitudira. Hala ere, hemen ez duguzerbitzurik itxi, eta itxaron ze-rrendak ez dira luzatu.Legazpiarrek agian gogoratuko MIRIAM LUKI

Page 8: GoiBerri 65. zenbakia

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

Mito eta aurreiritziz inguratua dagoen mundua da esoterismoarena. Hala ere,askok jotzen dute orientazio bila iragarpen dohaiak dituztenengana.Maitasunaz jakin nahi izaten dute gehienbat; lanaz ere bai, azken aldian.

Janire Arrondo«Burua da erabili ezin dena,arrazonamendua kanpoan utzibehar da. Intuizioari, sentitzendenari kasu egiten jakin beharda». Aurrean duenari begietarabegiratu eta bien arteko lotura-tik bestearen sentimenduak,minak eta gertaerak sumatzenditu Ilargik. Ez du, ordea, etorki-zuna iragartzen, bere egitekoaorientazioa ematea da, «bakoi-tzak bere etorkizuna bere eraramolda dezan».

Hamalau urte zituela ohartuzen dohai baten jabe zela. Eso-terismo munduan Ilargi ezize-

nez ezagutzen den goierritarneska gaztea da bera. IrailetikEuskadi Gazteako Dida saiora-ko iragartze saioak ere egitenditu, baina, orokorrean Iruñeanhartzen du jendea, bertan bizibaita. Lanbidez, irakasle lane-tan aritzen da. Hasieran batereerraza izan ez bazen ere, natu-raltasunez bizi du gaur egunegiten duena; «zoriontsu egi-ten nau jendeari laguntzeak»,dio berak.

Eskuak irakurri zein tarot kar-tak botatzen ditu Ilargik. Berakdioenez «zein bide hartu beharden» erakusten saiatzen da.

Argi du berak etorkizuna, neurrihandi batean, bakoitzaren eskudagoen zerbait dela. «Etorkizu-na ez dago idatzita, gure ekin-tzen arabera aldatzen den zer-bait da. Momentuan pentsa-tzen dugunaren araberajokatzen dugu eta horrek ondo-rio batzuk ekarriko ditu, pen-tsaera aldatzen badugu besteondorio batzuk izango ditu. Ni-gana arazoak dituen jendeaetortzen da, gehienbat, eta nibultzadatxo bat ematen saia-tzen naiz, zein bide hartu deza-keen, zein herreminta di-tuen...», azaltzen du.

Gogoan du Ilargik, egun ba-tez ikaskide batekin probatanhasi eta zer gertatuko zitzaioniragarri zuenekoa. Ingurukonorbaitek istripuren bat izangozuela sumatu zion lagunari etabeldurra ere sentitu zuela diourrengo egunean hala gertatuzela jakin zuenean. «Zorionezez zen ezer larririk gertatu, bai-na ni ere harrituta geratu nin-tzen!», gogoratzen du.

Gaztetxoa zen artean eta ha-siera hartan etxekoei beldurraematen zien mundu horretansartzea. «Oso zaila da, zu zarenhori ezkutatu beharra. Ez nin-

Begietara begira

Page 9: GoiBerri 65. zenbakia

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

tzen ausartzen nire dohaia jen-daurrean agertzen», dio. Bul-tzada handia eman zion 16 edo17 urte zituela bere amaren ize-ba bat ere iragarpen kontuetanaritzen zela jakiteak: «Zurrun-

bilo bat sortu zitzaidan ba-rruan, borroka bat hasi nuennire beldurren aurka». Besteekespero zutena izateari utzi etabera zen bezala agertzen hasizen. Gaur egun egiten duenanormaltasun osoz egiten dueta familia zein lagunak «eus-karri garrantzitsu» ditu.

Sinetsi ala ezEsoterismoa ikusteko moduaridagokionez, mundu horretanjarduten dutenen artean ereezberdintasunak daudela dioIlargik. «Batzuk botere absolu-tua dutela uste dute, dena be-raiek dioten bezala gertatzendela... nik ez dut horretan sines-ten. Nik pertsona bakoitzakduen gaitasunean sinestendut», dio Ilargik.

Jendeak «fartsa» edo «ge-zur» moduan ikustea, berriz,«ulergarria» da berarentzat.

Hala ere, ziur dago bakoitzakbizitako esperientzien ondoriodela esoterismoan sinestea alaez. «Kartek asmatzen dutenedo ez? Batzuk baietz diote,besteek ezetz. Azken finean,biak egiak dira. Bakoitzaren es-perientziaren araberakoa da».

Trantzean sartzeanIruñeako autobus geltoki be-rrian maiatzaren hasieran eginden Esoterismo Azokan izan daIlargi; urteroko gisan, abuztua-ren 2tik 12ra Donostiako Mira-mar Jauregikoan ere egongoda. Eskuko marra batek zeresan nahi duen baino, aurrekopertsona horrekin zer sentitzenduen dago jokoan. Beldurrasentitu izan du batzuetan etanegarrari eutsi ezinda ere ibiliizan da aurrean zuenaren minasentitzen zuelako. Berezia dajendearekin lortzen duen kone-xioa: «Batzuetan trantze bate-an sartzea bezala da. Gertatuizan zait norbait ondoan duda-la eta hitz egiten didala nabari-tzea. Informazioa jasotzen arinaiz momentu horretan eta

ahaztu egiten zait non nagoen,ez naiz esaten ari naizenarenjabe».

Bezeroekin harreman inten-tsoa izan arren, amaitzeanahaztu egiten du jasotako in-formazio guztia. Ohartzen daIlargi bere burua asko arriska-tzen duela egoera horietan, ho-rregatik, urteen poderioz, mu-gak jartzen ikasi du. Berak dioe-nez «kontuz ibiltzekoa da, nikaltetuta atera naiteke».

Maitasunaz galdezkaBitxikeria asko entzun eta bizi-tzea tokatu zaio Ilargiri. Halaere, bere esperientziaren ara-bera, gehien errepikatzen dengaldera maitasunari buruzkoada. «Ikaragarri gustatzen zaitjendeak maitasunaz galdetzenduenean». Era berean, azkenurteetan jendea lanarekin erearduratuta dabilela ohartu da.«Gutxien osasunaz galdetu di-date niri; osasunean zer gerta-tuko den jakiteak beldurraematen duelako izango da, ezaxola ez duelako».

Oraindik ere harrituta gogo-ratzen du Miramar JauregikoEsoterismo Azokan emakumebatekin bizi zuenekoa. Ilusiozhartu zuen emakume heldu ba-tek maitasunaz galdetzean;baina, hara non ezustekoa se-narra noiz hilko zen galdetu zio-nean. Haserretu eta ez ziolaerantzungo esan zion.

Inoiz ahaztuko ez dituen mo-mentu politak ere bizi izan ditu.Hunkituta gogoratzen du urtebatzuk lehenago haurrik edukiezinda joan zitzaion emaku-mea, geroago ume eta guztiagertu zitzaionekoa, esaterako.Albiste txarrak ematea ere to-katu izan zaio. «Kontuz ibili be-har da nola esan, baina denaesaten dut. Biziak gauza onaketa txarrak ditu». Tarota lagun-garri du Ilargik eta jendea orien-tatzen jarraitu nahi du. «Ikusikodut biziak dakarren. Itxarotengelditzen bazara, egon zaitezeserita. Ez bazara zu zure kabuzhasten, aldaketak ez dira etorri-ko. Hori da nire bizi filosofia».

Urtero Donostiako Miramarjauregian egiten den Esoterismoazokan izango da aurten ereIlargi. Ondoan etorkizunaeskuetan irakurtzen. JUAN CARLOSRUIZ (ARP)/HITZA

«Etorkizuna ezdago idatzita, gureekintzen araberaaldatzen denzerbait da»

«Kartek asmatzenduten edo ez? Horibakoitzarenesperientziarenaraberakoa da»IllargiIgarlea

Page 10: GoiBerri 65. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

Ikasle ekintzaileeksariak irabazi dituzteAsier Zaldua ZumarragaEtorkizuna gazte ekintzaileenaizango dela diote adituek, etahorren adibide bat baino gehia-go daude Goierrin. UGLE-ko etaGoierriko Eskolako ikasleek,adibidez, hainbat sari irabazibaitituzte Startinnova ekintzai-leentzako lehiaketan. Gazteekenpresa egitasmoak aurkeztudituzte lehiaketara, eta UGLE-koek lehen saria eskuratu duteeta Goierri Eskolakoek hiruga-

rrena. Lehenengoek bideo etaargazkigintza enpresa sortzeaproposatu dute eta bigarrenekbertako produktuekin lan egin-go lukeen katering enpresa.

Saria irabazi duten UGLEkoikasleak Erik Larrea, Gorka Gal-farsoro, Jose Alejandro Men-dez, Ioxe Arana eta Mikel Marki-nez dira. Batxilergoko lehenmaila ikasi dute aurten. Men-dez Zumarragakoa da eta gai-nontzekoak legazpiarrak dira.

Lehenengo ikastaro bat eginzuten, ondoren egitasmoaprestatu zuten eta azkenik eu-ren proiektua aurkeztu zutenDonostian. Lehiaketan 13 ikas-tetxetako 47 taldek parte hartudute eta UGLEko ikasle hauek16-17 urtekoen mailan nagusitudira. Isabel Pagola irakasleakaurkezpen bikaina egin zutelaaipatu du. «Ekitaldia EHUn izanzen eta gurasoak ere joan ziren.Guztioi lan bikaina egin zutelairuditu zitzaigun, eta erronka ezen nolanahikoa: horrelako tokibatean jende askoren aurreanhitz egitea ez da txantxeta-koa».

Bostek argazkigintza osogustuko dute eta, beraz, osoargi zuten alor horretako enpre-

Startinnova lehiaketa irabazi duten UGLE lanbide eskolako bost ikasleak. ASIER ZALDUA

Babeslea

sa sortuko zutela. Argazki edi-zioa lantzea erabaki zuten. «Ar-gazkiak ateratzen eta errebela-tzen jende askok lan egiten du,baina edizio munduan lehia ezda horren handia. Mundu guz-tia ez da abila Photoshop beza-lako programekin». Balizko en-presan, Mendez argazkiak edi-tatzeaz arduratuko litzateke,Galfarsoro bideoak editatzeaz,Larrea web orrialdeaz eta Ara-na eta Markinez bezeroak lor-tzeaz.

Bostek goi mailako ziklo bategin nahi dute Batxilergoa bu-katu ondoren, baina ez dutebaztertzen egunean bateanStartinnova lehiaketako lehensaria eman dien egitasmoaabian jartzea.

Page 11: GoiBerri 65. zenbakia

GOIBERRI 11PUBLIERREPORTAJEA

Gehiagobirziklatzeahelburu

eguran uztai-laren 4an jarri-ko da martxanhondakinenAtez Ateko bil-keta.

2013ko uda ondo hasteko,eta ahalik eta gehien birzikla-tzea helburu hartuta, Atez Ate-ko hondakinen bilketa sistemamartxan jartzeko azken pauso-ak ari dira ematen Seguran. He-rritarrekin batera hondakinakahalik eta egokien kudeatzekobilketa sistema diseinatu oste-an, eta kuboak uzteko tokiaknahiz landa eremurako bilketaguneak prestatu ondoren, uz-tailaren 4an hasiko da bilketasistema berria martxan.

Aldaketa honen bidez posi-ble izango da % 80 birzikla-tzea, hala gaur egungo tasa 40puntuan handituz. Izan ere,gaur egun, Seguran, nahiz eta biurte baino gehiago eraman 5.edukiontziarekin (organikoa-ren edukiontzi marroiarekin) %36 soilik birziklatzen da.

Material banaketa doan

Atez Ateko bilketa berriarekinfuntzionatzen hasteko hainbatmaterial banatzen ari dira Se-guran. Herriguneko bizilaguneiedukiontziak, poltsa konposta-garriak eta paretako egutegiak

banatuko zaizkie. Baserri eta

arinak; asteazkenetan papera;eta igandetan errefusa. Hon-dakinak ateratzeko ordutegiaberriz, 20:00etatik 22:30eraizango da.Beira, pilak, arropa eta sukal-

deko olioa gaur egungo siste-ma berberarekin bilduko dira.Traste zaharrak ere orain artebezala hileko bigarren eta lau-garren asteazkenetan jasokodira, beiraren igluaren aldame-nean.Azkenik, gaur egun 5. edu-

kiontzia erabiltzen dutenek,kubo aireztatu bera erabiltzenjarraitu ahalko dute. Edukion-tzia erabiltzeko giltza berriz,gainontzeko materiala jasotze-an entregatu beharko da.

S

Atez ate Seguran

Zalantzak argitzeko:SASIETASegurako informazioa

[email protected] 423 387

landa eremuko bizilagunentzatberriz, bi bilketa gune jarri dira:bat Madalena ondoan eta bes-tea Zubiberrin. Eta momentuzirekita egongo dira.Material banaketa Botikaxa-

rren ari dira egiten atzo hasita.Gaur eta bihar (ekainak 28 eta29) egun osoz izango du jarrai-pena: goizez, 10:00etatik14:00etara eta arratsaldez16:00etatik 20:00etara.

Bilketaren nondik norakoak

Kuboak erabiliz, astelehene-tan, ostegunetan eta larunba-tetan organikoa bilduko da; as-

teartetan eta ostiraletan ontzi

Page 12: GoiBerri 65. zenbakia

12 GOIBERRIMOTZEAN

Dantzaria eta ezpatakUztailaren 2an, Santa Isabel egunean, ezpata dantzari jantzi zuri-gorriaksoinean Antio barruan dantza egingo du Eneko Galdosek bere kideekin batera;kirioak ere dantzan izango ditu: «Urduritasun puntu bat beharrezkoa da».

Miriam Luki ZumarragaZumarragako Santa Isabeljaiak hasiko dira gaur. Festa gi-roak ez du ordurik izango, bainahitzordu bat egongo da, berta-koentzat zein bisitarientzatsaihestezina: Antio barruanegiten den ezpata dantzarena.Eneko Galdos Irrintzi dantzataldeko kidea da, eta bera izan-go da ezpatak eskuetan zuri go-rriz jantzita dantza egingo duendantzarietako bat.

Ez dute aurten kapitain lanakbeteko dituzten lau dantzariaknortzuk izango diren ebatzi.Galdos orain bederatzi urteizan zen kapitain lehenengoz;ordutik, lauzpabost aldiz bete

du lan hori. «Lehenengo aldian,aurreko egunetan lo egitekozailtasunak izan nituen. Gerora,lasaiago hartu dut, baina eznaiz ohitu. Urduritasun puntubat beharrezkoa da dantzara-ko». Kapitainetako bati, beti,zati batean dantza bakar baka-rrik egitea egokitzen zaio.«Ikusle guztiak atzean dituzueta isiltasuna nagusitzen da;guretzat tentsio-unea da», dio.

Aste Santuko oporren ondo-ren ekiten diete entseguei. Ka-pitainak nortzuk izango direnebazteko, dantza taldeak au-rretik zuen sistema irauli dutegazteek. «Garai batean, entse-gu guztietan parte hartzea

nahiz dantzari egindako ekar-penak baloratzen zituzten. On-doren, bozketa bidez erabaki-tzen zuten». Bozketarik ez duteegiten orain, eta ardura horitxandaka hartzea hobetsi dute,«beti ere, baldin eta entsegue-tara bagatoz eta taldean la-guntzen badugu».

Irrintziko neskaren batek edobestek mutilekin batera egitenditu ezpata dantzaren entse-guak. «Uste dut, denborarekingauzak aldatuko direla. Agian,egunen batean eurek bakarrikedo gurekin egingo dute ezpatadantza». Antxiñako Ama txis-tulariak gogoan ditu, «musika-rik gabe ez baitago dantzarik».

Bederatzi urte dira Eneko Galdos ezpata dantzarien kapitain izan zela lehenengoz; oraindik ez daki aurten toki hori izango duen. MIRIAM LUKI

«Egunen bateanneskek bakarrikedo gurekin egingo dutedantza»Eneko GaldosEzpata dantzaria

Page 13: GoiBerri 65. zenbakia

GOIBERRI 13GURE LURRA

Baserriko emakumeakEzkio-Itsasoko Igartubeitin ‘Paisaia eta memoria: Ezkio-Itsasoko emakumeak’erakusketa ikus daiteke egunotan. Baserriko emakumeak omentzeaz gain,landa inguruneko emakumeen bizitzaren inguruko ibilbidea bildu nahi izan da.

Loinaz Agirre Ezkio-ItsasoBosgarren urtez Baserri Egunaospatu dute Ezkio-ItsasokoIgartubeiti baserrian. Aurten,emakumea izan da protagonis-ta, «baserrietan garai eta egoe-ra ezberdinetan bizi izan diren

eta baserriaren zein garapene-an ekarpenak egin dituztenemakumeek burututako lanariesker ona eskaintzeko», zehaz-tu du Kizkitza Ugarteburu Igar-tubeitiko langileak.

Ekintzen barruan, Paisaia etamemoria: Ezkio-Itsasoko ema-kumeak erakusketa prestatudute Igartubeiti baserrian. Udaosoan ikusteko eta gozatzekoaukera izango da.

Erakusketak hiru atal edogune ditu: argazki erakusketa,Ahotsak artxiboak utzitakoutzitako Benita Arabaolazaren

erromerietan dantzan edo Kiz-kitzako festara joaten ziren.

Azken atalean, berriz, Begiraizenekoan, baserri kanpokoerretratuak ageri dira. «Mojakere azaltzen dira», zehaztu du.

Erakusketa partehartzailea

izatea nahi dute antolatzaileek;argazkiei buruzko informazioabiltzeko herritarren laguntzabeharrezkoa baita.

TestigantzakAhotsak Artxiboaren lankide-tzarekin, Ezkioko bi emakume-ren testigantzak entzun etaikus daitezke bideoan. «Amakogia eta taloak egiten zituen.Amonak artoa egiten zuen, es-nearekin egosi-egosi eginda ja-teko. Oilo asko edukitzen zituengure amonak», kontatzen duBenita Arabaolazak.

Ezkerrean, Atinbarrenako Genoa, Dominika eta Teresa Albisu; eskuinean, Sagastizabeleko sukaldean, 1957an. L.A.

eta Igartzabalgoena baserrikoJoxepa Aranburu zenaren testi-gantzen bideoak; eta ekofemi-nismoari buruzko informaziomahaia.

Ekiten, olgetan, begiraArgazki erakusketari dagokio-nez, hiru zatitan banatutadago: Ekiten, Olgetan eta Begi-ra. Ekiten atalean, Ezkio-Itsa-soko emakumeak lan desber-dinetan ikus daitezke. Oiloeijana ematen, astoarekin men-dian, zestogintza, linuarekin...«Baserriko lanen argazki han-dirik ez dago», dio Ugarteburuk.

Bigarren atalean, Olgetan,aisialdian ikus daitezke emaku-meak, nahiz eta jolaserako ezzuten denbora askorik izaten.Bildutako argazkietan ikus dai-tekeenez, Arantzazura joan,

«Amonak artoaegiten zuen,esnearekin egosi-egosiegindako jateko»Benita ArabaolazaOiarbide baserrikoa

Page 14: GoiBerri 65. zenbakia

14 GOIBERRIINTERNET

saretik

Klik Han eta hemen

Santa Isabel jaiakmugikorreanGainean ditugu ZumarragakoSanta Isabel jaiak, eta aurten,festazaleek mugikorrean erejaso ahal izango dute jaien in-guruko informazioa, festetakoegitarau osoa kontsultatu ahalizateko aplikazioa sortu baituChips informatika etxeak.euskalapps.net

Ignaziotarlurraldeko gida Loiolako Santutegia, Arantzazuedo Antiguako ermitara lotzenditu Ignaziotar lurraldeak. Hirugune horien inguruko informa-zioa eta baliabide turistikoakmugikorrean kontsulta daitez-ke orain, Turinea etxeak eginduen aplikazioari esker.m.ignaziotarlurraldea.com

InkestaIrudia

San Joan suairuditan bildutaUrteko gaurik motzena agur-tu eta udari ongietorria egite-ko asmoarekin, urtero bezalaSan Joan sua egin dute Goie-rriko herri guztietan. Hitzak,hainbat herritako irudiak bil-du ditu; tartean, badira irakur-leek bidalitako argazkiak ere.Beasaingo eta Urretxuko bi-deoak ere ikusgai daude.goierri.hitza.info

Zer iruditzen zaizu erlijioaderrigorrezko ikasgaiizatea?

� Ondo.............................%84

� Berdin dit........................%11

� Gaizki ...............................%5

goierri.hitza.info

Birziklatzeak aukerazkoaala derrigorrezkoa izanbehar duela uste duzu?

� Derrigorrezkoa...........%82

� Aukerazkoa..................%18

otamotz.com

ARGAZKIA: XABIER GARMENDIA

Page 15: GoiBerri 65. zenbakia
Page 16: GoiBerri 65. zenbakia