16
Gari Musikaria «Letrekin maitasuna margotzen dut» 8-9 Iñaki Garitaonaindia Gari abeslari legazpiarra. MONIKA DEL VALLE - ARGAZKI PRESS Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Ana Sesma 3 Iritzia 4-5 Ikasleen Korrika 6-7 Osinalde saria 10 Ainitze Azurmendi 11 Mandubiatik ibilbidea 12-13 GOI B ERRI 50. zenbakia. 2013ko martxoaren 8a

GoiBerri 50. zenbakia

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Iñaki Garitaonaindia ‘Gari’ kantari legazpiarrak bere bakarkako ibilbideko zazpigarren lana argitaratu berri du: Ez da amaiera. Elkarrizketa egin dio GoiBerri aldizkariak. Bestalde, 18. Korrika dela eta, aurtengo omenduak izango diren euskara ikasleekin erreportajea egin dute.

Citation preview

Page 1: GoiBerri 50. zenbakia

GariMusikaria

«Letrekinmaitasunamargotzendut» 8-9

Iñaki Garitaonaindia Gari abeslari legazpiarra. MONIKA DEL VALLE - ARGAZKI PRESS

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Ana Sesma 3 Iritzia 4-5 IkasleenKorrika 6-7 Osinalde saria 10Ainitze Azurmendi 11Mandubiatik ibilbidea 12-13

GOIBERRI

50. zenbakia. 2013ko martxoaren 8a

Page 2: GoiBerri 50. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri 50. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Ez dut ametsberezirik, bizitzadatorren bezalaonartzen dut»

Ana SesmaIrakaslea

Mikel Albisu ItsasondoIrakaslea da Ana Sesma (Do-nostia, 1972). Legorretartzat dubere burua, nahiz eta aspaldibizi den herritik kanpo. Ikaske-tak egin ondoren 11 urte egin zi-tuen Malagan. Azken 5 edo 6urteetan Itsasondon bizi da.Martxoak 8, ospatzen al duzu?Normalean ez dut ospatzen,baina aurten animatuko naiz.Martxoak 8, erreibindikatzenal duzu?Ez, baina garrantzitsua daemakumeak lan munduanduen garrantziaz jabetzea.Zaletasun bat.Mendia.Liburu bat. El hombre que susurraba aloido de los caballos.Musika talde bat.Nahiko ‘karka’ naiz eta George

Moustaki gustatzen zait.Abesti bat. Pablo Milanesen Yolanda.Janari bat.Pasta, edozein modutan pres-tatuta.Edari bat.Ez naiz oso txisposa, eta gehienbat ura edaten dut.Oporretarako leku bat. Iratiko oihana.Amets bat.Ez dut berezirik, bizitza dato-rren bezala onartzen dut.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Topikoa izango da, baina nire bisemeak jaio zirenekoa.Jaso duzun oparirik bereziena.Ahaztuko ez dudana, autokobolantearentzat zorroa.Gorroto duzuna. Gosea.Goierriko txoko bat.Edozein mendi, eta Txindokiikusten bada hobeto.Herriko alkate bazina...Agian, aste buruetan herriari bi-zitza gehiago ematen saiatukonitzateke.1Itsasondon biziko ez bazina...Malagan biziko nintzateke.

«Garrantzitsua daemakumeak lanmunduan duengarrantziazjabetzea»MIKEL ALBISU

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Lierni OrmazabalKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 673 69 90 95 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Olaberria, Urretxu, Zerain, Seguraeta Zumarraga

Page 4: GoiBerri 50. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Antxiñe Mendizabal AranburuIdazlea

Emakumeon elkarte sekretuak

aitasun erro-m a n t i k o aemakumeakkontrolpeanizateko tres-

na da. Amodioaren kontuare-kin emakumeok entretenitutagauzkate», Koral Herrera idaz-leak Berrian esana.

Maitasun erromantikoa bes-te gizaldi bateko eredutzatdaukate. Emakumearen gara-penerako baliagarria izan ba-zen ere –gogoratu Julieta, Ro-meorekin elkartzeko, aitari aur-ka egitea ausartu zela–,erromantizismoak emakumeagizonaren mende jarri, eta frus-trazio eta porrot afektibora era-maten duela diote gaur egun.

Lehenagotik existitu zenmaitasun platonikoa eredugisa; maitasun ezinezkoa, atze-manezina, ideal bati lotua. Bes-talde, XX. mendearen erdialde-an, iraultza sexualarekin etaemakumearen burujabetzare-kin batera, maitasun konfluen-tea jarri zen indarrean, hau da,maitasunaren demokratiza-zioa: gogobetetasun sexual etaafektiboan oinarritua, mono-gamia eta heterosexualitatea

baztertuz. Gaur, harreman liki-doak daude indarrean, harre-man igarokorrak, etereoak, bi-ziak eta konpromisorik gabeak.

Nire iritziz, beti, baita gauregun ere, existitu izan dira ho-riek eta beste maitasun motabatzuk. Are gehiago, esangonuke maitasun mota guztiakposible direla emakume baka-rrarengan, bizitzaren une ez-berdinetan. Nik neuk oso aldar-te aldakorra daukat maitasu-nari dagokionean: goizean goiz,senti dezaket maitasun kastueta garbia eta ilunabarrerako,maitasun debekatu baten ten-tazioan erortzear egon naiteke.

Edonola ere, maitasun espe-rientziak partekatzeko, emaku-mezkoak, gizonezkoak ez beza-la, beti elkartu izan gara, isilean;eta elkarte sekretu horietanasko ezagutu eta ikasi dugu;esate baterako, emakume ba-tzuek maite dutela printzesakbezala, beste batzuek emaku-me kastuen eran, badaudelaemakume-amak, baita ema-kume lizunak ere, gizon senti-tzen diren emakumeak, ema-kume birjinak, emakume amo-ranteak... Emakumezkook

ere, inperfektuak garen neu-rrian, gure insatifazioaren ara-berako maitasuna bizi dugu. Gi-zonezko batek esanda dakitberaiek berdintsu maite dutela.

Nire liburu kuttunen arteanarakatuz ikusi dut emakumeadinbat maitasun daudela:Dulce Maria Loynazen “Deseo”,Rosario Castellanosen “Desa-mor”, Miren Agur Meaberen“Huts mina” poemak; Giocon-da Belliren El infinito en la pal-ma de la mano, Gustave Flau-berten Madame Bovary, AnnieErnaux-ren La femme gelée,Marguerite Durasen L’amanteleberriak; Lou Andreas-Salo-meren Erotismo edo VirginieDepentesen Teoria King Kongsaiakerak.

Castillo Suarez poetak diogure askatasun eremua erraie-tara murrizten dela, eta askata-suna –Maria Zambrano– nor-berarekiko obedientzia bainoez dela. Literatura gure instin-tuak, sentimenduak eta pen-tsamenduak libre uzteko espa-rrua da.

Gure elkarte sekretuko Ain-hoak ohartarazi dit artikulu hauirakurrita, literaturaz ari naizela,eta ez bizitzaz. Egia da, beneta-

ko maitasuna ausartzen direnemakumeentzat bakarrik dagogordea; Clarisa Pinkolak «ema-kume basatiak» deitzen die.

Aurtengo Emakumearen Na-zioarteko Egunean, emakumelangilearen aldeko mezuarenordez, emakume maitalearenaldeko aldarria zabaldu nahidut.

M

7 eta 14 Bealak taldeak antolatuta, bi las-terketa egingo dituzte etzi, hilak10, Beasainen, 11:00etan, uda-letxe aurretik hasita: 7 kilometro-koa eta 14 kilometrokoa. Dato-rren larunbatean, berriz, hilak 16,Arriarango II. Mendi lasterketaantolatu dute, 16:00etan hasita.

«Trebetasunhandia behar duzuirakurtzen duzunaulertu, barneratueta gozatzeko»Itziar ZubizarretaIpuin kontalaria

Txinpartak

badakigu gutun erromantikoakidazten, eta inoiz jaso ere nahiizaten ditugu; tarteka desira-tzen dugu musu lizun bat etaaskotan behar dugu besarkadaestu bat; inoiz amestu dugu bi-zitza osoa zainduko gaituen gi-zon batekin eta baita maitaleezezagun batekin ere; gauzagara maitasun bati agur esate-ko eta baita ordainik gabekomaitasuna emateko ere. Izan

155milioi euroko fakturazioa izan du 2012an IdiazabalgoAmpo kooperatibak; aurreko urtean baino %35 gehiago. Aurten %22 hazi nahi dute, etakrisi aurreko kopuruetara iritsi.2013an 80 lanpostu berri sor-tzea ere aurreikusten dute.

Emakume langile,izan gara; izan gaitezen orain, emakumemaitale.

Page 5: GoiBerri 50. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Hutsik dago. Beste milaka eta milaka lanpostu bezala, hauere hutsik dago eta ondorioz, langabeziak gora egin du berriz ere.Baina ez da erraza antza ordezkoa topatzea, oraindik ez baitakitenolako profila behar den postu horretarako. Azkenak «nekea» ar-gudiatu du ardura uzteko. Nahikoa ote? Ez naiz ni eztabaida horre-tan sartuko. Orain lana utzi eta atseden hartzera doala adierazidute. Dagoeneko ez dira albiste izango bere bidaia motz eta luzeaknahiz zapata gorriak. Baina, hutsik geratu den postu horretarako,izango da bai hamaika hautagai baino gehiago! Ke zuriaren zaingeratu beharko dute jarraitzaileek. Eta hurrengoak? Karguan ja-rraituko al du goikoak «kitto» esan arte? Edo etsi egingo du?

Pentsatzen jarrita, zera esango nuke: beste esparru batzuetako«goikoek» zergatik ez ote dute lehenago esaten «kitto» hori? Batbaino gehiagok hobe luke bada lanari utzi eta deskantsura erreti-ratzea. Lanari utzi, noizbait lanik egin badute, noski! Oraindik ezbaitut ulertzen lanik egin gabe, besteen kontura dirua irabaztekobatzuek duten formula hori. Dirutza irabazi, justifikatu ezinezko ka-

Gela hutsak? Seguruenik soberan izango dira Gandolfokogaztelu horretan.Ez dakit ordea, Aita Santu emerituak etxelagunnahiko ote dituen halako perlak. Esango nuke ezetz! Batzuen la-pur-curriculuma ikusita, etxeko komuneko papera ere arriskuanizango luke Ratzinger jaunak, eta seguruenik nahiago izango duhalako buruhausterik gabe lasai atseden hartzea.

Deigarria da dena den, Aita Santu aukeraketaren prozesu misti-ko, misteriotsu eta zergatik ez, morboz betetako hori! Komunikabi-deen arreta pizteko osagarri guztiak ditu: oso noizbehinka gerta-tzen da, sekretismo eta ezjakintasun handia egoten da... Deigarrie-na ez da hori, baizik eta Aita Santuaren figura politikoa bera: nikdakidala, aukeraketa bidez botere absolutista (legegilea, betea-razlea eta judiziala) lortzen duen munduko agintari bakarra da.Badakit kardinal gutxi batzuek aukeratzen dutela, eta badakit es-piritu santuak ere paper garrantzitsua jokatzen duela, baina halaere, Borboitarrei eta Kim Jong-Un Ipar Koreako estatuburuari bai-

no zilegitasun handiagoa aitortzen diot edozein Aita Santuri.Kontuak kontu, Gandolfora joan gabe ere Arantzazun, Estibali-

zen edo Leiren, egongo da ziur gela hotzen bat libre gure inguru pu-blikoan ditugun hainbat jendilaje erretiratzeko. Baina ez Aita San-tuak eta are gutxiago fraideek, ez dute merezi halako etxelagunik.Ez ote da justuagoa izango Martutene edo Langraitz aldean gelahutsen baten bila hastea?

bateta

bat

Asteko irudia

Eneritz Gorrotxategi

Ion Muñoa

Josu Maroto

Martxoak 8Egunerokotasuneansuperheroiak baina askozgehiagao diren emakumeguztiei zuzendua.

leratzea jaso, itsaso zabala zeharkatu eta opor zoragarriez gozatuondoren kendu diete badaezpada bidaietarako aukera. Beste as-kori bidaia egiteko intentzioa izan aurretik kenduko zitzaien auke-ra, «badaezpada»-ko arrazoiak argudiatuta. Hauena ez da ke zu-ria; aurpegi latza da! Ikeako pastelek edota hainbat supermerka-tuko hanburgesek baino ustel usain gehiago darie. Birziklatzekoere ez dute balioko noski! Ratzingerrek izango ote du gela hutsenbat Gandolfoko gazteluan hauentzako?

Page 6: GoiBerri 50. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Elkarri euskara emanda zeharkatukodu Goierri Korrika 18k. Oraingoanikasleak izango dira protagonistak.

Janire ArrondoCristina, Angela, Patxi, Maruja,Jorge, Carmen, Prazeres eta Pi-larrek, hasiera batean agerikoaez bada ere, badute zerikusirikelkarren artean. Beste hainbatgoierritarrekin eskutik emanda,AEK-ren euskaltegietan elkar-

tzen dira astea joan eta asteaetorri euskara ikastera. Orduugari ematen dituzte gramati-ka, entzumen edo idazketa ari-keta artean. Hain justu ere, Eman euskara

elkarri dio Korrika 18ren leloak.Zabaldu nahi duten mezuak«euskara euskal herritarron el-karbizitzarako gakoa» dela dio,«elkarrekin bizitzeko, elkarrihitz egiteko, elkarri entzutekoeta elkar ulertzeko tresna». Ho-rregatik, aurtengo edizioaneuskalduntzen eta alfabeta-tzen ari diren milaka lagunomendu nahi dituzte; «euska-lakari izateko ahaleginean eus-kara ikasten eta praktikatzenari diren guztiak».Dozenaka dira Goierrin ere

euskaltegira inguratu eta eus-kara ikasten dihardutenak. Ha-siera batean erronka zaila delauste badute ere, orokorrean,

denbora aurrera joan ahalaeuskaraz bizitzea posible delafrogatu dute. Batzuk ditxozos-ko langabeziaren ondoriozdenbora librea dutelako heldudiote euskaren erronkari, badi-ra etxekoekin edo lagunekineuskaraz bizi nahi dutelako ani-matu direnak, edo aspalditikbetetzeke zuten egitekoa zela-ko ari direnak. Ordizian, Beasai-nen, Seguran, Legorretan, Zal-dibian edo Lazkaon ditu talde-ak Goiztiri AEKk, besteak beste.

Korrika egiteko gogozEuskaraz janzteko indarrez etagogoz betetzen ditu ikasleakKorrika gisako ekimenek. Aur-tengoan bitan pasako da Goie-rritik euskararen aldeko laster-keta erraldoia. Lehenbizikoegunean, datorren ostegune-an, Andoaindik irten ondoren,iluntzeko 20:15ean iritsiko daLegorretara eta goizaldeko or-dubata aldera irtengo da es-kualdetik, Zegamatik Altsasurabidean. Ondoren, hilaren 21ean,goizaldeko ordubietatik hiruakartean Urretxutik Legazpirakobidea egingo du, Zumarraganbarrena.

Ikasleen KorrikaCristina Alvarez

Egunean bi orduz, astean lau egunez, eus-kararen lagun egiten ari da Cristina Alva-rez Beasaingo AEK-n. Orain Olaberrianbizi bada ere, ordiziarra da jaiotzez. 12urte zituela Toledora joan zen bizitzera, etazazpi urteren bueltan, pasa den irailean,itzuli zen Goierrira. Umetan Ordizian esko-

lan, kalean... euskaraz bizi zela dio berak, baina, galdu egin duhizketarako erraztasuna. «Hemen euskara beharrezkoa da, etagustatu egiten zait, gainera», dio. Antropologia ikasketak egitekoasmotan zen, baina ez zuen unibertsitatean sartzerik izan. Hala,euskara ikastera buru belarri jarri zen. Esperientzia «ona eta poli-ta» izaten ari da berarentzat. «Jendea euskara ikastera animatu-ko nuke; Europako hizkuntzarik zaharrena ere bada, eta hori inte-resgarria da oso», dio.

Angela Godoi

Jaiotzez andoaindarra bada ere, urteak da-ramatza Legorretan bizitzen Angela Go-doik. Bertan, bost urte daramatza euskaraikasten. Berarentzat helburua seme alabe-kin eta ingurukoekin euskaraz jardun ahalizatea da , eta lortzen ari da saiatzearensaiatzez. «Zaila» dela dioen arren, ikastea

posible dela erakusten ari da. Astean sei ordu ematen ditu liburuartean, baina, euskara ikasgelatik kanpora eguneroko hizkuntzaizatea nahi du berak. «Egunaren arabera» ausartzen da taberne-tan edo dendetan lehen hitza euskaraz egitera, baina, «azkeneangazteleraz amaitzen dugu», dio berak.

Duela bi urteko Korrikan «oso ondo» pasa zuela-eta argi duaurten ere hurbilduko dela euskararen festara. Korrikaren hasierafestan izango da Andoainen.

Page 7: GoiBerri 50. zenbakia

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

Patxi Uranga

Alferkeriarik ez du Patxi Urangak euskaraikasteko orduan. Betidanik izan du euska-ra ikasteko asmoa, eta oraingoan lortzeko-tan dago. 18 urterekin hasi zen ikasten or-diziarra eta, ordutik, behin baino gehiago-tan utzi eta heldu dio. Gogoan dusoldadutzara joan zenean ere, Euskal He-

rritik joandakoen artean taldetxoa osatu eta euskara ikasten arituzirela. «Militarrek materialak aurkitu eta dena kendu ziguteneanamaitu zen abentura hura», gogoratzen du. Argi du erraztasuna hartzeko kalean hitz egin beharko duela.

«Lagunekin euskaraz egiten saiatzen naiz, baina, arraroa egitenzaie eta beraiek dira niri gazteleraz erantzuten didatenak». Beraklagunak animatu izan dituela dio; «orain krisi garaian, langabe-zian egonda momentu ona izan daiteke ikasteko».

Carmen Mendez

Gogoan du, duela hainbat urte, treneanzihoala bi euskaldun peto gazteleraz en-tzutean sentitu zuena: «Guk nola ikasikodugu ba euskaraz?». Carmen Mendezek«bizi osoa» darama egiteko horretan eta,dagoeneko, erraztasunez egiten du. Zamo-ran jaio bazen ere, haurra zela etorri zen

Euskal Herrira. Lizartzan, Tolosan eta Ibarran bizi izan da; orain,Legorretan. Ibarran hasi zen lehenbizikoz euskaltegian, eta ordu-tik buru-belarri dabil hiztegi eta liburu artean.«Behin honaino iritsita pena litzateke hemen uztea», dio be-

rak. Horregatik, euskaltegiko eskoletan jarraitzeko asmoz dago:«Inoiz ez dugu amaituko euskara ikasten». Ikaskideekin bateraGoiztiri euskaltegia antolatzen ari den ekimenetan parte hartzenari da bera; «ohitura da dagoeneko Korrikarena», dio.

Maruja Redondo

«Esfotzu handia» eskatzen badu ere, eus-kara ikastera animatzen ditu Maruja Re-dondok ingurukoak. Valentzian jaioa izaneta Legorretan bizi arren urnietarra senti-tzen da Redondo. Azken bost urteotan Le-gorretan, AEK-ren euskaltegian eskoleta-ra joanez, lagun taldea osatu du Angela,

Carmen eta Pilar ikaskideekin batera. Azken egunotan euskaraikasgelatik atera eta Korrikaren inguruan antolatutako ekimene-tan parte hartzen ari da. Datorren ostegunean, lasterketa erral-doia Legorretara iristen denean ere inguratuko da festara.Redondoren ustez, euskaraz bizi ahal izateko erronka «egune-

rokoan» dago. «Ohiturak aldatzea zaila bezain beharrezkoa da».Ezagunekin gazteleraz egiteko ohitura aldatzea kosta egiten zaio,baina, mezu argia ematen die berak: «Hurrengoan euskaraz».

Prazeres Goncalves

Zazpi urte daramatza Prazeres Goncalvesportugaldarrak Zaldibian bizitzen, eta bes-te horrenbeste euskara ikasten. «EuskalHerria da, euskara hizkuntzaren herria da.Garrantzitsua eta beharrezkoa da euskaraikastea», dio berak. Elkarrizketa euskarazegiteko gaitasuna duen arren, ikasteko

«zaila» dela dio, eta badaki zertaz ari den, portugaleraz gain, gaz-telera, fratsesa eta ingelera ere hitz egiten baititu. Hala ere, ezduela presarik dio, eta ahal duen neurrian jarraituko duela ikas-ten. Zortzi laguneko taldea elkartzen dira Zaldibiako Kultur Etxe-an euskara ikastera, giro onean. Orain, Korrika datorrela-etaburu-belarri dabiltza prestatze lanetan. «Iritsi nintzenean ez ne-kin zergatik egiten zen Korrika, orain bai, badakit, eta parte hartu-ko dut».

Jorge Gorrindo

Jaiotzez santurtziarra bada ere, Itsason-don bizi da Jorge Gorrindo. Etxean, emaz-teak eta alabak euskaraz hitz egiten dute.Berak aspalditik sartuta duen arantza txikihori kendu nahi du: euskaraz bizi nahi du.Euskara ikasteak «esfotzu handia» eska-tzen duela dio, baina ahal duen eran jarrai-

tuko du. Astean hamar ordu ematen ditu ikaskideekin batera eus-kaltegian, baina, «gustura» joaten da. Ikaskideak eta lagunakdira. Maiz lotsak atzera botatzen duela onartzen badu ere, saia-tzen da kalean ere euskaraz egiten: «Tabernan, lagun artean etakonfiantzan egiten dut pixkat».Euskaren inguruko ekimenek ikasten jarraitzeko indarra ema-

ten diela dio, eta datorren Korrikan hartuko du parte. «Aurrekoanparte hartu nuen eta animo handia ematen du», dio.

Pilar Cardeñoso

Haurdun zegoela animatu zen Irunen eus-kara ikastaro intentsibo batean izena ema-tera. Han izan zuen euskaltegiekin lehenkontaktua. Orain ia bost urte daramatzaeuskara ikasten eta «barneratua» dueladio Pilar Cardeñosok; «dagoeneko ez dagoatzera bueltarik, euskara barnean darama-

gu». Donostian jaioa, irundarra sentitzen da bera, baina gauregun Goierrin bizi da, Legorretan. Bertan bost urte daramatza euskara ikasten. Astean hirutan,

egunean bi orduz jasotzen ditu eskolak. Euskara ikasteko «gogohandia» behar dela dio berak, «ez da gutxi eskatzen duen esfor-tzua eta dedikazioa». Hala ere, harro dago orain arte lortu duena-rekin. «Telebista, irratia... euskaraz entzun ditzaket eta eskolakobileretan ere dena ulertzen dugu!».

Page 8: GoiBerri 50. zenbakia

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Sakonago landu dutofizioa, musikaeguneroko lan bihurtuz»

Iñaki GaritaonaindiaMusikaria

MARISOL RAMIREZ - ARGAZKI PRESS

Page 9: GoiBerri 50. zenbakia

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

Janire ArrondoBakarkako ibilbideari ekin zio-netik zazpigarren lana osatu duIñaki Garitaonandia Gari(1964)abeslari legazpiarrak.Gaur ikusiko du argia bere az-ken lanak: Ez da amaiera. Ja-rraitzaileen barne-zirrarak as-tintzeko prest, ohiko ahotsgozo eta sentsualarekin datormusikaria. Baina, hau, amaie-ratik urrun, «hasiera besterik ezda». Musikari bezala ibilbidea

1983an Ziper taldean hasi ba-zuen ere, hamarkada oso batHertzainak taldeko ahots na-gusi izanda egin zen ezagunGari. Taldearen agurrarekinekin zion bakarkako bideari.Laurogehiko hamarkada huradagoeneko «oso urruti» dago-ela-eta, Hertzainaken garaie-tara begira egon beharrean,egunerokoan du erronka Garik.Bere azken lanean, besteakbeste, «gaur egun gertatzenden horren inguruko errefle-xioa» dakar.Zein sorpresa dakartza Ez daamaiera album berriak?Sonoritatea bera da sorpresa-rik handiena, azken lau urtee-tan egin dudan lanaren emai-

tza da disko hau. Sonoritatea-ren oinarria base erritmikoakustikoak dira, hau da, perku-sioa eta kontrabaxua nahastuditut ohiko instrumentu elektri-koekin. Kantu sakon eta indartsuak ja-sotzen ditu diskoak. Zer emannahi izan duzu lan honetan?Musikalki norabide ezberdinakuztartzen ditut. Azken lau urtehauetan sakonago landu izandut ofizioa, musika egunerokolan bihurtuz. Dedikazio honekindarberritu gaitu zeharkaldi in-tentso hau gauzatu ahal izate-ko. Letrekin maitasuna margo-

tzen dut bere kode intimoz etaezinbesteko dituen zakarkerie-kin ere bai. Maitasunarekin ba-tera, gaur egun gertatzen dena-ren inguruko erreflexioa; giza-kiok gure hankasartzeak,akatsak... gure onurarako nola

erabiltzen ditugun eta nola ma-nipulatzen ditugun ere bai. Zazpigarren bakarkako lana.Erraz esaten da, baina errazegiten al da?Benetako zeharkaldia izan dahonaino heltzeko egin dudanbidea. Disko hau egiteko mo-dua ere berria izan da niretzat.Lan kreatiboaren parte gehienaestudioan bertan gauzatu dut,azken momentura arte zeinportutara helduko ginen jakingabe. Estudiora sartu nintzene-an, abestien estruktura biluziakbesterik ez nituen. Ez dela amaiera diozu, azalpe-nak eman beharrean aurkitu alzara?Zentzu asko izan ditzake esal-diak, eta egitan baditu, bainagehienbat egunerokoarekin lo-tuta dago. Iluntasunaren aurre-an begirada baikorra izateabesterik ez da. Behin lan berriaren aurkezpenaeginda, herriz herri hastekoprest?Ez da amaiera diskoaren zuze-neko ibilbidea Idiazabalen ha-siko da, nere proposamena bai-ta, diskoaren proiektuarekin lo-tuta, zuzenekoetan herritxikietara ere iristea. Proiektua

diskoa baino gehiago da, etazuzenekoekin bat eginez pro-posamen zabalagoa aurkeztunahi dut. Espektakulua herritxikietara hurbildu nahi dugu,herrikoen partaidetzarekin, etapubliko guztientzat; gazteak,helduak eta umeak musikarahurbiltzea nahi dugu oraingohonetan, eta hau hasiera bes-terik ez da. Oholtzara igo, publikoari begi-ratu, eta zer da ikusten duzuna?Egunaren arabera. Batzuetanlasaitasun nahikoarekin igo-tzen naiz eta petsonak, aurpe-giak... ikusten ditut. Baina, nor-malean, bosgarren abestiraarte ez dut ezer ikusten, nabari-tu bai, baina ikusi ez. 2009an azken diskoa kaleratu-ta, denboraldi bat Kongon emanzenuen, bertako artistei lagun-tzeko ekimen batekin. Lortu alzenuten helburua?

16 Lore diskoa grabatuta utzieta Kongoko Errepublika De-mokratikoan sei hilabete pasanituen, Lukotola deituriko he-rrixka oso txiki batean, hangoeskola batean lan egiten. Lu-bumbashi hiriko hainbat artistaplastiko, argazkilari eta musi-kari ezagutu nituen bertan, etaondoren, eurekin jaialdi berezibat antolatu nuen. Esku arteanzuten proiektuari bultzadaeman nahi genion elkarrekin:beraiek kudeaturiko lehen zen-

tru artistikoa sortzea.Bilbora bueltan, artistekin

kontaktua mantenduta, jada-nik martxan zegoen Picha Kul-tur Zentroari laguntzea erabakinuen. Horretarako, telefonoagenda hartu eta hainbat lagunbildu nituen Karibu Festan. Lor-tutako etekinekin soinu ekipoaeta ordenagailuak erosi eta Lu-bumbashira bidali ahal izan ni-tuen. Hertzainak taldearen ibilbidea-ri amaiera eman eta 1995eanekin zenion bakarkako bideari.Nolako esperientzia izaten arida bakarlari gisa bizitzen ari za-rena?1995etik hona, hainbat urrats,hainbat esperientzia, hainbatbizileku eta herrialde eta hain-bat musika izan dira, eta guztihorrek eragin zuzena dauka niremusikan, horietaz elikatzenbaita.

«Perkusioa etakontrabaxuanahastu ditut ohikoinstrumentuelektrikoekin»

«Maitasunamargotzen dut berekode intimoz etazakarkeriarekinere bai»

«Iluntasunarenaurrean begiradabaikorra izateabesterik ez da Ezda amaiera lana»

isko bat baino gehiago da Ez da amaiera proiektua Gari-rentzat. «Era guztietako ikusleak» bilduko dituen espek-

takuluak eskaini nahi ditu abeslariak kontzertu biran. «Nire pro-posamena da zuzenekoetan, hiri handiez gain, herri txikietara ereiristea», dio musikariak.

Zuzenekoen ibilbidea, hain zuzen ere, Idiazabalen hasiko duabeslari legazpiarrak hilaren 22an, ostirala. 20.00etan izango dakontzertua Guraso Elkartean. Idiazabalgo Udaletik azaldu dutena-ren arabera, sarrerak aldez aurretik Izpar goxoki dendan egongodira salgai, 5 euroan, eta baita egunean bertan ere.

Hurrengo egunean bertan, birarekin jarraituz, Bermeoko KafeAntzokian (Bizkaia) eskainiko du kontzertua Garik; Arrasate, On-darroa, Donostia, Basauri edo Altsasun aurkeztuko du diska be-rria, besteak beste.

D

Idiazabalen hasiko du kontzertu biraGarik martxoaren 22an, ostirala

Page 10: GoiBerri 50. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

Osinalde saria,bertsolari haztegiaAsier Zaldua GabiriaBihar Argi Berri saria jokatukoda Ordizian, Osinalde sarirakobaliagarria. Hurrengo bi kanpo-raketak hilaren 16an eta 23anizango dira, Zaldibian eta Azti-rian. Finala, berriz, apirilaren6an jokatuko da. Zaldibiakoaaurten jokatuko da lehenengoz,Idiazabalgoaren ordez.Aurtengoa Gabiriako Osinal-

de sariaren 42. ekitaldia da.Txapelketa hau bertsolari gaz-

teentzat antolatzen den ga-rrantzitsuenetakoa da. Urtehauetan guztietan izen handikobertsolariek jantzi dute txapelaGabirian. Lehen edizioa PatxiIraola zaldibiarrak irabazi zuen1971n. Ordutik, Mikel Mendiza-balek, Jon Sarasuak, XabierEuzkitzek, Igor Elortzak, Maia-len Lujanbiok eta Aitor Sarrie-gik irabazi dute, besteak beste.Iaz, Amaia Iturriotz urretxuarranagusitu zen.

Garai batean zailtasun han-diak izaten zituzten parte har-tzaileak lortzeko, baina azkenhamarkadetan bertsolaritzakgorakada nabarmena ezagutudu, eta egun ez dago halakoarazorik. Hala, hiru kanporake-ta antolatzen dira. Euskal Herri-ko lurralde guztietako bertsola-riak gonbidatzen dituzte eta ur-tero goierritarren bati ereaukera ematen diote.

AntolaketanLau sariketetako ordezkariekosatutako talde bat arduratzenda antolaketaz eta, horienburu, Jokin Murua aritzen da.Gai-jartzaile lanak ere berakegiten ditu. Sekula ez du partehartu bere herriko txapelketan:

Jokin Murua, eskuinetik lehena, duela bi urteko finalean parte hartu zuten sei bertsolariekin. ENERITZ GORROTXATEGI

Babeslea

«Inoiz ez naiz bertsotan serioaritu eta sekula ez dut herrita-rren aurrean abestu nahi izan.Martxoan, bertsoa! eta halako-etan bakarrik parte hartzendut». Urte asko daramatza an-tolatzaile taldean Muruak. «16bat urterekin egin nuen lehe-nengoz gai-jartzaile lana, bainagaien aukeraketa taldean lehe-nago hasi nintzen», dio.Igor Elortzak irabazi zuen ur-

tea ez du sekula ahaztuko.«Nire idoloa bihurtu zen. Osi-nalde saria oso berezia da gabi-riarrontzat eta, nire ustez, eki-men honi esker daude hainbes-te bertsozale herrian. Osinaldeumetatik bizi dugu eta 15-16 ur-terekin afariak zerbitzatzenhasten gara».

Page 11: GoiBerri 50. zenbakia

GOIBERRI 11MOTZEAN

Eskeine Legorburu Zegama2009an Zegamako Udalak etaGipuzkoako Foru AldundiakGazteriako Sustapen Sistemaneskuhartzeko hitzarmena sina-tu zuten, eta proiektu horretatiksortu zen Zegamako Gaztele-kua. Bertako arduraduna da Ai-nitze Azurmendi herritarra.Zenbat denbora da Zegamangaztelekua martxan jarri zenu-tenetik?Bi urte eta erdi dira gaztelekuamartxan dagoenetik; 2010ekouztailaren 2an inauguratu ge-nuen. Zenbat erabiltzaile daude?Gaur egun 12 eta 18 urte artekogazteak biltzen dira ZegamakoGaztelekuan. Une honetan 59gazte herritar elkartzen dira, 32neska eta 27 mutil.Zein behar ikusi zenituzten Ze-gaman halako proiektu bat mar-txan jartzeko?Herrian diagnostiko zehatz bategin ondoren, gazteen atalarilehentasuna ematea erabakizen. Hala, zuzendutako proiek-tu hezitzaile batean oinarritu-tako zerbitzu baten beharra ze-goela ikusi zen, eta gaztelekua-

ren proiektua garatzea erabakizen. Zein helbururekin sortu zengaztelekua?Zerbitzu honen bidez nerabee-kin batera prozesu bat lantzea

zen helburua, beraien ardurakhartzen ikasiko zutena, espaziobaten kudeaketak suposatzendituen zailtasunez, abantailezeta antolakuntzaren garran-tziaz jabetuko zirena, beraien

adierazpena eta parte-hartzeasustatuko zituena, bizitzarakogaitasunak eta trebetasunalortuko zituena...Aisialdirako aukera gutxi dau-den herrietan, Zegamaren ka-suan adibidez, zenbaterainokogarrantzia du halako leku ba-tek?Garrantzia handia du, herrikonerabeentzat erreferentzi pun-tu bilakatu da gaztelekua etabertatik etorkizuneko herritarparte-hartzaile izango direnaksortzea da helburua. Heziketaren alorrean zein lanegiten duzue?Gaztelekuan, jolasteaz gain,lantzen diren gaiak anitzak dira:parte hartze bideak sortu, ber-dintasuna eta euskararen era-bilera sustatu, eta jatorri etaegoera ezberdinetan daudennerabeengana iristeko zubiakeraiki, besteak beste. Nola erabakitzen duzue zeinekintza egin gaztelekuan?Hiruhilero nerabeekin biltzennaiz eta guztien artean adostenditugu epe horretan egingo di-ren ekintzak. Amaitzean, ekin-tzen balorazio bat ere egitendugu.Gazteei dagokionez, zer ekar-pen egiten die gaztelekuek be-zalako guneek?Ardurak hartzen ikasten duteeta beraien parte hartze mailaigotzen doan heinean, herritaraktibo bilakatzen joaten diranerabezarotik gaztarora igaro-tzean.

Ainitze Azurmendi Zegamako Gaztelekuaren sarreran. GOIBERRI

Ainitze AzurmendiZegamako Gaztelekuaren arduraduna

«Etorkizuneko herritar parte hartzaileaksortzea da gaztelekuaren helburua»

Page 12: GoiBerri 50. zenbakia

12 GOIBERRIIBILBIDEA

Mandubiatik biribileanMandubiako bentatik abiatuta, Kizkitza eta San Lorentzo ermitak aurkitukoditugu bidean, tartean Ezkio eta Itsaso ere iragango ditugu Mandubiara iritsiaurretik; ibilbide laua da, erraza eta itzulia laburtu eta luzatu daiteke nahieran.

Miriam Luki Ezkio-ItsasoMandubiako gaina (532 metro)da ibilbide honen abiapuntuaeta jomuga. Biribila osatzekohainbat aukera izango ditumendizaleak, bidea laburtuzedota luzatuz. Ezkio-Itsasokoitzulia Mandubiatik hasita 14 ki-lometrotik gorakoa da, bainahiruzpalau kilometro kendukodizkiogu proposamen honetangaraierari eutsita. Mandubiako bentan Oria eta

Urola ibarren arteko pasabide-an egongo gara. Antzineanmerkatari, bidaiari eta erromesandanak zapaldutako gainada. Donejakue bidearen ikurraegurretan zizelkatuta ikusikodugu seinale batean. Mandubi-zar baserriaren atzealdean da-goen pista hartuta ekingo dio-gu ibilbideari. Pago zaharren

tokia hartuko diete pagoei, etaikur berrien aurrean, Ormaizte-gira doan bidea utziko duguElorri aterpetxearen ondotikigarotzeko. Enborretan margo-tutako marka zuri-gorri-horiakjarraituko ditugu aurrerantzean

ilara batek erakutsiko digu bi-dea. Mandubizelaiko trikuharri-ra doan seinaleak Erdi Arokoerromesen aurrekoentzat eretokiak zeresana bazuela adie-raziko digu. Seinalea ezkerreanutzita, altzifreek eta alertzeek

Kizkitza, Ezkio, Itsaso eta Atxur-tza norabideak aukeran ema-ten dizkigun seinalea aurkituarte. Ibilbideko bidegurutzerikgarrantzitsuena da, bertaraitzuliko baikara amaieran. 150metrora Kizkitzako ermitarenitsasargia dago. Baseliza ikus-teko gure lehenengo aukeraizango da, itzuleran bigarrenaukera bat izango dugu nahiizanez gero. Arrobiazpitik joko dugu Izaz-

pi-Kizkitza mendilerroan. No-rabide horretan goazela Aizko-rriko mendikatea ikusiko duguezkerrean. Pago artean, Ariolaizena gorriz idatzita duen etxo-latxoarekin topo egingo dugu.Aurrerago Beotegiko tontorre-tik (729 metro) behera egindaAtxurtzako atsedenlekura iri-tsiko gara, iturria eta mahaitxo-

Ezkio otsaila amaierako elurteak zurituta, jarraian Itsaso zeharkatu eta Mandubia da ibilbidearen hasiera eta jomuga. MIRIAM LUKI

Ariola etxola, azpialdean izen bereko baserria dago. MIRIAM LUKI

Page 13: GoiBerri 50. zenbakia

Irteera-helmuga

Ezkio

Itsaso

ak daude bertan. Hemen utzikodugu mendilerroa eta Ezkioraegingo dugu, marka zuri-horie-kin batera. Ur biltegia, hilerriaeta Santa Marina ermitatik ira-ganda iritsiko gara Ezkiora.

Arrobiazpin bueltanSan Migel eliza eta Goienetxebaserriaren artean dagoen pis-ta hartuko dugu marka zuri-ho-riak utzita. Mendi magaletik, al-tuerarik galdu gabe, Agerreaz-

pikoa baserriaren aztarnakikusiko ditugu. Kamiñoetxebe-rri baserriaren atzean, altueragaldu gabe aurrera egingodugu, eta gorantz ateratzenden pista hartuta iritsiko garaSan Lorentzo ermitara. Pinu ar-tetik Ezkio bistaratuko dugu le-

GOIBERRI 13IBILBIDEA

otikina derrigorrezmendira eraman be-

har den gauza bat da, Txindo-kira goiz pasa nahiz Pirinioeta-ra hainbat egunetarako joan.Baina, zer eraman?Botikina egiteko garaian

mendian gehien izan ditzake-gun ezbeharrak kontutan izanbehar ditugu. Orokorrean bo-tikina mendian gertatzen diren prozesu arinei bat-bateko eran-tzun bat emateko erabiliko dugu. Prozesu arin horien arteangehien ematen direnak zauriak eta zaintiratuak (orkatiletakoabatez ere) izaten dira. Hau kontuan izanda, gutxieneko edo oina-rrizko botikin bat prozesu horiei erantzun bat emateko pentsatu-ta egon beharko da. Oinarrizko botikin bat batek honako gauzakizango ditu:

Zauri arinak sendatzeko: gasen paketetxo bat; Betadine potetxikia (10 ml dutenak badira) zauria desinfektatzeko; Serum(suero fisiologikoa) 10 ml-tako potea, zauria garbitzeko; Ameri-kar zinta (esparadrapoak baina erabilpen zabalagoa du); tiritazinta, modu honetan tirita nahi dugun tamainara moztuko dugu.

Zaintiratuetarako: krepe benda bat (betiko benda marroia,.bendaia bat egiteko, inmobilizazioak egiteko nahiz hemorragiahandiak gelditzeko); antiinflamatorio pare bat (aukeran Ibupro-feno 600 mg. Kontuz botika hauekin urdaileko arazorik badago,kalte egin dezakete eta); eta analgesiko pare bat (nik aukeranParacetamol 500 mg eramaten dut).Horietaz gain, badira botikinean beti izan behar diren beste

hiru gauza: guraize txiki batzuk (labana batzuek izaten dituzte);maindire termikoa (pisu gutxikoa, erabilpen anitzekoa eta, nireustez, ezinbestean motxila guztietan eraman beharrekoa);eguzkitarako krema eta ezpainetarako pasta, 50eko babesetikgorakoa. Nire aholkua konpartimendu asko dituen zorro bat era-biltzea izango litzateke, materiala ondo sailkatua eraman ahalizateko.

www.smithyrenbloga.com

Oinarrizkobotikina

B

Mandubiatik biribileanLuzera: Mandubia Ezkio-Itsaso itzuli osoak 15,9 km; ibilbidehonek 11 km inguru Denbora: 3h Altuera gehiena: 728metro. Zailtasuna: Erraza

henengo planoan, eta Irimomendia sakonean. San Loren-tzo Ezkio-Itsasoko lehenengoparrokia izan zen; kanpotikkanpaia txikiak baino ez duadierazten baseliza bat dela.Kizkitzara zuzenean joateko

edo Itsasora egiteko aukerakematen dizkigun bidegurutzeadago San Lorentzo bertan.Itsasora joko dugu marka zuri-horiekin elkartuz. Itsasogoenabaserri ondotik igarota helduko

gara Itsasora. Eliza eskuineanutzita, marka zuri-hori-berdeakhartuta gora egingo dugu. Pagoeta pinu basoan barrena Arro-biazpin izango gara; ibilbide ha-sierako bidegurutzean. Bidegu-rutze horrek berak Mandubiaraeramango gaitu bueltan.

Xabier Mujika.

Page 14: GoiBerri 50. zenbakia

14 GOIBERRIGARAI BATEAN

saretik

Klik Han eta hemen

Garik badu jadabideoklipaGari kantari legazpiarrak astehonetan kaleratu du Ez daamaiera disko berria. Aurrene-ko single-a eta haren bideokli-pa ere zabaldu dituzte dagoe-neko. Dena eta ezer ez dago dakanta, eta animazioa erabilizegin dute bideoa.www.eitb.com

Sinonimoenhiztegi berrituaUZEI terminologia eta lexiko-grafia zentroak, sinonimoenhiztegi berritua jarri du sarean.1999. urtean kaleratu zuten au-rreneko aldiz, eta hamar urteegin ditu Interneten. Guztira26.000 sarreratik gora ditu si-nonimoen hiztegiak.sh.uzei.com

‘Dena eta ezerez’ bideoklip

berria hemenikus daiteke:

Inkesta

goierri. hitza.infozer iruditzen zaizkizuhainbat herritan daudenpartehartze programak?

� Beharrezkoak......................%85

� Alferrikakoak..........................%6

� Ez dakit zer diren...................%9

www.otamotz.comurretxun eta zumarraganjarriko al zenuke atezateko bilketa?

� Bai.......................................%66,7

� Ez .........................................%33,3

Bideoa

GabiriakorallyesprintaPasa den igandean egin zu-ten XV. Rallyesprinta Gabi-rian. David Ardions eta JosuAgirre izan ziren azkarrenak.Eguraldia lagun, jendetza bil-du zen Gabiriako bide bazte-rretan, proba ikusteko. Go-tzon Aranburu kazetariak, bi-deoan bildu ditu probahartako irudiak.goierri.hitza.info

GPSak erebadaki euskarazAzken urteetan autoz bidaiarenbat egin nahi dutenen ezinbes-teko bidelaguna bihurtu daGPSa. Orain arte, ordea, erderazbaino ez zekien gidari birtualhorrek. Waze GPS mugikorrera-ko aplikazioak, ordea, euskarazerabiltzeko aukera ematen du.www.transifex.com

Page 15: GoiBerri 50. zenbakia

GOIBERRI 15PUBLIZITATEA

Page 16: GoiBerri 50. zenbakia