16
Kirola zazpi orduz Martxoaren 22an Ordizian Emaneurre taldeak antolatuta 8-9 Gorka Argaiz, Eñaut Gereñu eta Egoitz Iztueta antolatzaileak, Ordiziako Beti-Alai frontoian. AIMAR MAIZ Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Lide Agirrezabal 3 Iritzia 4-5 Berdintasun planak 6-7 Miren Lasa 10 Aitor Elizondo 11 Urretxuren sorrera 12 Idiazabal gazta berria 13 Azari elkartea 12 95. zenbakia. 2014ko martxoaren 14a

GoiBerri 95. zenbakia

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Garai batean Donostiako Belodromoan egiten zen Sei Orduak kirol ikuskizunaren giroa berpiztu eta eskualdera ekarri nahi du Emaneurre taldeak, Goierriko Zazpi Orduak jaialdiarekin. Haren antolatzaileekin izan da GoiBerri aldizkaria.

Citation preview

Page 1: GoiBerri 95. zenbakia

Kirolazazpiorduz Martxoaren 22anOrdizian Emaneurretaldeak antolatuta 8-9

Gorka Argaiz, Eñaut Gereñu eta Egoitz Iztueta antolatzaileak, Ordiziako Beti-Alai frontoian. AIMAR MAIZ

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Lide Agirrezabal 3 Iritzia 4-5Berdintasun planak 6-7 MirenLasa 10 Aitor Elizondo 11Urretxuren sorrera 12 Idiazabalgazta berria 13 Azari elkartea 12

95. zenbakia. 2014ko martxoaren 14a

Page 2: GoiBerri 95. zenbakia
Page 3: GoiBerri 95. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Urte mordoxka daramatzaguelkarrekin, eta lagunak egin gara»

Lide AgirrezabalMintzalaguna

Mikel Albisu UrretxuLanbidez ingeniaria da LideAgirrezabal (Urretxu, 1972), etaazken 10 urtetan mintzalagunda. «Lau lagun elkartu ohi garaelkarte batean, hamabosteanbehin, eta urtean bitan afarimeriendak egiten ditugu».Mintzalagunak, benetako lagu-nak egiten al dira?Baietz esango nuke, ea mintza-kideek zer dioten! Urte mordox-ka daramatzagu elkarrekin.Zer esanik gabe geratuz gero,zein da hizketagai 'komodina'?Ez da gure kasua, baina bestelaigogailuetako gai berdina, egu-

neko albisteak edo eguraldia...Zaletasun bat.Igeri egitea.Pelikula bat.Los dioses deben estar locos.Abeslari bat.Tina Turner.Abesti bat.Strong enough, Cher-ena.Janari bat.Txipiroiak tintan edo plantxan.Edari bat.Ura edo garagardoa.Oporretarako leku bat.Kultura ezagutzeko eta lasaiegoteko aukera duen edozein.Amets bat.

Euskaldunok gure artean ondokonpontzea.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Onak asko, eta besteak ahaz-tuko banitu hobe!Jaso duzun oparirik bereziena.Lankide batek bere eskuekinegindako burdinezko eskultura.Gorroto duzuna.Gezurra eta faltsukeria.Goierriko txoko bat.Urretxuko Santa Barbara.Herriko alkate bazina...Nere esku dagoena egingo duthori gerta ez dadin.Urretxun biziko ez bazina...Zumarragan edo Legazpin.

«Inoiz ahaztuko ezditudan egun onakasko dira, etabesteak ahaztukobanitu hobe!»

MIKEL ALBISU

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain,Segura eta Zumarraga

Page 4: GoiBerri 95. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Garbiñe Etxaniz Elikadura makrobiotikoan aholkulari-laguntzailea

Gizakioi dagokigunelikadura

«Garrantzi-tsuenaelikagihoriek gureorganoengustukoakizatea da»

izakiok nolaelikatu be-harko genu-keen galde-tzen hasita,

hainbat eta hainbat aukera di-tugu gaur egun. Informazio ko-purua ia-ia mugagabea da, etaegunero datu gehiago agertzendira, eta baita dieta eta produk-tu zoragarriei buruzko makinabat propaganda ere.Panorama horretan, nola eli-

katu erabakitzea aukera per-tsonala eta, asko jota, taldea-rena, izan daitekeela pentsadezakegu. Baina, posible al da,«ondorio handiegirik gabe»praktikatzen diren alternatibahorien guztien artean gizakiguztientzat egokia izango denoinarrizko elikadura defini-tzea? Elikatzeko garaian modujakin baten barruan kokatu be-harrean, ez al litzateke zentzuz-koagoa eta logikoagoa «jende-aren askatasuna» errespeta-tzea, eta bakoitzak ondoeniruditzen zaiona jatea? Gauzabat, ordea, ezin da ukatu: gizakiguztiok gorputz bera dugu, edoanatomia bera, hobeto esanda,eta gure planetako izaki bizidunguztiak espezie eta elikadura-

talde jakin batekoak diren be-zalaxe, naturako animalia-es-pezie bat garen aldetik, guri, gi-zakioi, dagokigun elikaduramota bat ere izan beharko li-tzateke.Elikadurari buruzko ideia

ugariek, ordea, gure gorputza-rekiko errespetua eta elkarriz-keta desagerrarazi dituzte ia. Ezgenituzke kanpokoen iritziakhain kontutan hartu behar, bai-na bai gure gorputzak esatendiguna. Garai bateko nahiz guregaraiko elikadura-teorien arte-an saltoka ibiltzea ez da bidea,gure gorputza berbera baitaduela milaka urtetik. Era bere-an, elikagaiak ez genituzke au-keratu behar gure ahosabaiarigustatzen zaionagatik bakarrik,garrantzitsuena elikagai horiekgure organoen gustukoak iza-tea baita. Ez gaude behartuakzientziak eta hark jarritako or-dutegiak betetzera; benetangarrantzitsua da gose eta ega-rri sentimenduei jaramon egi-tea.Otso batek ez du aukeratzen

«nahi duena» jatea, edo teoriainteresgarriak jarraitzea. Otsobat da. Haragia jan behar du.Naturak gorputz bat eman dio,

eta baita gorputz horri dagoz-kion elikagaiak ere. Animaliabasatiek beren gorputzarenbeharrak asetzen dituzte, se-nez, eta horregatik osasuntsujaio, bizi eta hiltzen dira. Bainaguk, guztia eztabaidatzeko adi-mena garatu izanagatik, galduegin ditugu gure gorputza zain-tzeko sena eta sentsibilitatea.Elikatzeko garaian, adimena

da gure etsairik handienetakoa.Hain zuzen ere, pertsona eta gi-zarte intelektualizatuenak diragaizkien elikatzen direnak. Go-serik sentitu gabe jaten dugu,adimentsuak garelako eta ba-dakigulako «jateko ordua»dela. Likido asko hartzen duguegarririk sentitu gabe, «medi-kuek esaten digutelako onadela». Eta gero gaizki sentituarren, «buruan irudikatzen zai-gun» hori jan nahi izaten dugu.Hobeto elikatzen ikasteko

eta, orokorrean, hobeto bizitze-ko, gehiago sentitu eta gutxia-go pentsatzen hasi beharko ge-nuke. Zer jan eta nola jan eraba-kitzea ez da «ondoriohandiegirik gabeko» erabakia.Hurrengo batean aztertuko

dugu gizakioi dagozkigun elika-gaiak zein diren, eta zergatik!

G

Page 5: GoiBerri 95. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Bazatorrek, hemen duk zurrunbiloa Goierrin, Iñaxio!Euskarazbizi nahi dut pentsatzen eta sentitzen dugun guztiok zurrunbiloansartu eta indarrez eragiteko garaia. Euskaraz bizi nahi dut pentsa-tzen eta sentitzen ez dutenak ere erakarriko ditugunak. Euskararenerabilera sozial normalizatua diagu helburu. Horretarako, Kontsei-luak piztu ziguk sua eta elkarlanari heltzera goazak. Euskararennormalizazio prozesuak denok behar gaitik, estrategia baten ba-rruan, denok elkarrekin. Lau zutabe behar dizkik talde lanak, armo-nian eta elkarrekin lanean: 1)Corpus juridikoa, legeak, arauak, or-denantzak, udalak, Foru Diputazioak, Eusko Jaurlaritza... 2)Plan-gintza: helburu, epe eta ebaluazio sistema zehatzak.

3)Baliabideak: ongi hornituak eta kudeatuak. 4)Herri gogoa: au-rreko hirurek ez zigutek balio, herrietan lanean ari garen talde, el-karte eta norbanakoen indarrik gabe. Jendeak ematen ziguk bote-rea, jendearekin eta jendearentzat egin behar diagu lan.Administrazioa, kirola, alor sozioekonomikoa, hirigintza, aisia,

Pozik eta gogotsu sumatzen haut, Joxepa!Ni ere hire ideia batihelduz hasiko naun: «Euskararen erabilera sozial normalizatuadiagu helburu». Ondo. Eta zer ulertzen dugu normalizatu hitzare-kin? Hori dun niri datorkidan lehenbiziko galdera.Diskurtso batek halatsu zion: «Bai, ni ere euskararen normaliza-

zioaren alde nago. Bakoitzak erabili dezala nahi duen hizkuntza,bestea behartu gabe». Hori diotenak ez ditinat egundo ezer egitensumatu euskararen alde. Alderantziz, egiten duten pittina bestenorabide batean beti.Badun beste diskurtso bat ere, borondatea bai baina beti hitze-

tan geratzen dena: Euskaraz bizi nahi dutbandera balkoian, Ibilal-dian Kilometroak Oinez Urratsez urrats Arabaraino dabilena, edohaurrak ikastolan edo D ereduan matrikulatzen dituena... eta geroeuskara haurrekin eta zakurrekin soilik darabilena.Martxoaren 8an ari naizelarik hau idazten, feminismoaren ekar-

pen batekin lotuko niken nik normalizatzea. Alegia, gizarte hone-

tan gizon-emakumeok aukera eta baldintza berberak eduki beharditugun moduan, hiztun gisa, euskaldunok eta erdaldunek aukeraberberak beharko genitizkenan. Hori ulertzen dinat nik normaliza-tu egoerara iritsi behar dugula diogunean. Jon Sarasuak dioen gisan, izan gaitezen aurrena elean hiztun,

gero eleaniztun izateko. Nola? Sentituz, pentsatuz eta (hitz) egi-nez bihotza, burua eta mihia libre eta koherentziaz astinduz.

bateta

bat

Asteko irudia

Joxepa Madariaga

Inazio Usarralde

Josu Maroto

Goierriko 7 orduakMartxoaren 22an egingo diraOrdizian Goierriko 7 orduak.Ekintza erberdinen arteanTxikon Xtreme izango dugu.Ondo pasa!

kultura, hezkuntza eta beste hainbat zerbitzu: denok elkartu behardiagu. Euskalgintza deitzen dugun saila, taldea, sektorea oso za-bala duk, kirol taldeetatik hasi eta merkatarietara, hainbat talde,hainbat jende dituena barnean. Koordinazioak, horrexek huts egi-ten ziguk, hori falta diagu. Bakoitza geure zilborrari begira jardunordez, elkarrekin aritzea zail egiten zaiguk.Pozik nagok eta esperantzaz blai, gogotsu eta borondate onez

hasi baikaituk elkartzen. Beraz, urrutira iritsiko gaituk! bai horixe.

Page 6: GoiBerri 95. zenbakia

06 GOIBERRIERREPORTAJEA

Berdintasunaren bidean aurrerapausoak emateko asmoz, Ordiziako Udalak II. Berdintasun Plana egin du; ildo beretik jarraituko du Beasaingoak ere, plan bat osatzeko parte hartze prozesu bati ekingo baitio datozen asteetan.

Josune Zarandona GoierriGizonen eta emakumeen arte-ko berdintasuna utopia bat daoraindik, gaur egungo gizartee-tan. Baina, bataren zein beste-aren arteko ezberdintasunakaintzat hartuta, aukera eta es-kubide berdintasunarekinamets egiten duten gizabana-koak asko dira, gizon nahizemakume izan. Berdintasuna-ren utopia errealitate bihurtze-ko asko dago oraindik egiteko,baina bideak ibilian osatzendira.

Ordiziako eta Beasaingoudaletan, beste batzuetan au-rretik egin bezala, hasita daudeberdintasunaren bidean pau-soak ematen. Hala, azken lege-

gintzaldian Berdintasun sailaksortu dituzte bi udaletan. Zezi-lia Herrador Beasaingo Berdin-tasun, Parte hartze, Immigrazioeta Hezkuntza zinegotziakazaldu duenez, «berdintasunagarrantzia duen gai bat da, etaaparteko lanketa bat mereziduela iruditzen zaigu».

Ordizian ere legegintzaldiberriarekin sortu zuten berdin-tasun gaiak lantzeko apartekosail bat. Eta sail horren ekime-nez, hain zuzen, osatu berridute Ordiziako II. BerdintasunPlana. Beasainen, berriz, lehe-nengoa egituratzeko laneanhasiko dira laster. BerdintasunPlanak zer diren galdetuta,udaletxe batek berdintasune-

rantz jarraitu beharreko bidean«norabidea markatzen duenlanerako tresna» dela azaldudu Edurne Gutierrez OrdiziakoBerdintasun eta Gazteria zine-gotziak.

Ordiziako II. Berdintasun Pla-na otsaileko osoko bilkuranonartu zuen udalbatzak. 2013hasieran plana osatzeko partehartze prozesua jarri zutenmartxan, «plan berriak herrikoerrealitatearekin bat egitea»izan baita helburu nagusia. Ho-rretarako, bilera ezberdinakegin dituzte, «herritarren, el-karteen, udal langileen eta po-litikarien» iritziak jasotzeko.Ekarpen guzti horiekin eta«Emakunderen VI. Berdinta-

Berdintasunerantz

«Orain arteberdintasun faltsubatean bizi izannaizen sentsazioadaukat»Edurne GutierrezOrdiziako zinegotzia

Page 7: GoiBerri 95. zenbakia

GOIBERRI 07ERREPORTAJEA

ere eragin nahi du planak eta,baita, «emakumeen aurkakoindarkeriarekin amaitzeko»neurriak hartzerakoan ere.

Plana amaituta dago, etahelburuak finkatuta. Orain, teo-ria praktikara eramatea bainoez da falta. Dena den, «lanketa

hau amaituta berdintasunarenbidean oraindik asko» dagoegiteko. Gutierrezek Aitortuduenez, «orain arte berdinta-sun faltsu batean bizi izan nai-zenaren sentsazioa daukat,udalean lanean hasi eta gaiansakondu dudan arte».

Herradorren iritziz, berdinta-sunaren arazoari errotik heldubehar zaio, eta zentzu horretan«heziketa falta handia» dago-ela uste du. Oraindik orain,«emakumeen eta gizonen ar-teko ezberdintasunak bultza-tzen dituzten jiteak errepika-tzen dituzte haurrek eta gazte-ek». Hala, berdintasuna lortzealan zaila dela esaterakoan batdatoz bi zinegotziak. Jasotakoheziketaren ondorioz, «hainbatbalio barneratuta ditugulakogaur egungo gizarteetan, etazenbait jarrera nahi gabe atera-tzen zaizkigulako».

Administrazioan ere lan askodago egiteko bi zinegotzien us-tez, baina jakitun dira Ordiziaedo Beasain bezalako udale-rrietako udalek dituzten mu-gez. Dauzkaten baliabideak«oso mugatuak» dira Herrado-rren ustez, eta gainera, «ber-dintasunaren inguruan jendeamugitzea zaila da». Baina, mu-gak muga, gauzak egiteko uneaere bada, eta tokian tokiko planhauez gain, Goierri behean Da-non Arten izeneko lanketa bategiten ari dira eragile ezberdi-nak batuta, «indarkeriaren aur-kako protokolo bat osatzeko»,zehaztu du Gutierrezek.

Lehen urratsak ematenBeasainen orain hasiko dira Or-dizian iaz osatutako bidearekin.Plan baten beharraz galdetuta,Herradorrek, berdintasunareninguruan «ikuspegi orokorragobatekin lanketa bat egiteko be-harra» ikusi zutela erantzun du.Plana egiteko ideia orain urtebete pasatxotik martxan dago-en berdintasun forotik aterazen. Foro horretan «toki etaideologia ezberdinetako ema-kumeak daude, hilean behinkezkatzen dituzten gaiei buruz

hitz egiteko eta hausnartzeko». Parte hartzea izango da, bai-

ta ere, Beasainen plana gara-tzeko aukeratu duten metodo-logia: «Datozen asteetan hasi-ko gara bilerekin, etapolitikariak, udaletxeko tekni-kariak, herritarrak... bildu nahiditugu». Datozen hilabeteetanegingo dituzte bilerak, eta«ekainean lehenengo emai-tzak emateko moduan» ego-tea espero dute. Ikasturte be-rrian helduko diote plana osa-tzeko lanari, eta «2105erakoosatuta izatea da asmoa».

Plan hauekin ez da amestu-tako berdintasuna lortuko, bai-na «lehenengo urratsak emaneta kontzientziazioa lortzeko»balioko dutela uste dute bi or-dezkariek. Horrela, aniztasune-tik berdintasunerako bidea la-burragoa egiteko esperantza-rekin.

Ezkerrean Ordiziako bigarrenberdintasun planarenaurkezpena, eta eskuineanBeasaingoa. J.ARRONDO/A.ARRIETA

«Ezberdintasunakbultzatzen dituztenjiteak errepikatzendituzte haurrek etagazteek oraindik»Zezilia HerradorBeasaingo zinegotzia

sun Plana eta Emakumeen etaGizonen Berdintasunerako II.Foru Plana oinarri hartuta»osatu dute dokumentua.

Planaren lehentasunakPlan hau, lehenengoaren jarrai-pena izango da, eta «2013-

2016 aldirako helburuak har-tzen ditu bere baitan». Bigarrenlanketa hau «lehenengoanzeuden gabeziak aintzat hartu-ta» egin dute. Izan ere, Gutie-rrezen iritziz, «lehenengo planaanbizio handikoa zen, eta ezdugu udal mailan denari hel-tzeko gaitasunik izan. Bigarre-nean helburu zehatzagoetarajotzen saiatu gara».

Planean jasota dauden le-hentasun azpimarragarrienakondokoak dira Gutierrezekesan duenez: Mainstreaming-a, edo «genero ikuspegia ze-harkakotasunez udal jardueraeta maila guztietan txertatzea,emakumeen parte hartze so-ziopolitikoa areagotzeko» poli-tikak lantzea, edo herritarrenartean «aukera eta tratu ezber-dintasunekin behin betikoamaitzea». Gizonen eta ema-kumeen erantzukidetasunean

Page 8: GoiBerri 95. zenbakia

Aimar Maiz Ordizia Giro berezia, kirol espiritu bil-dua eta ikuskizun aparta izanohi zen, garai batean, Euskadi-ko Sei Orduak. Anoeta belodro-an (Donostia) 1979tik 2008rabitartean ospatu ziren jaialdihaien esentzia Goierrira ekarri-ko du, aurten, Emaneurre tal-deak. Ordizian Goierriko ZazpiOrduak egingo dira, martxoa-ren 22an, 17:00etatik gauerdira.Belodromoan bezala, txirrin-

dularitza dago egitasmoarenmuinean. Euskal Herriko Itzulia

Ordizian hasiko da, apirilaren7an, eta ekitaldi seinalatu horidenboran, publikoz eta eskain-tzaz gehiago zabaltzeko asmo-tan, egitarau erraldoia bezain

mamitsua osatu dute. Izan ere,Itzuliaren bi etapez eta Goierri-ko Zazpi Orduez gain, gizartea-ren esparru ugaritara hedatudute. Hilabeteko egitarauaondu dute Ordizian, Udabe-rrian Martxan. «Hasieran pentsatu genuen

apirilaren 7an eta 8an ekital-diak egitea, Itzuliko etapak Or-dizian izango diren egunetan.Elkarteekin hitz egin, eta den-denak prest azaldu dira zerbaitantolatzeko. Azkenean askozabaldu eta luzatu da egita-

raua», azaldu du UdaberrianMartxan egitarauaren antola-tzaile Eñaut Gereñuk. Pozik dira antolatzaileak,

ideiak harrera bikaina eta eran-

elodromoaren ordez pilotalekua, eta seiren ordez zazpiordu. Goierriko Zazpi Orduak martxoaren 22an jokatuko

dira, larunbatarekin. Beti-Alai pilotalekuan 17:00etan hasiko daikuskizuna. Jarraian eta etenik gabe, gauerdira arte segiko du fes-tak. «Pentsatzen dugu gaueko hamabietan-edo bukatzea. Hori espe-ro dugu. Estimazioak eginda dauzkagu, baina beti ere zerbait atzeradaiteke», dio Emaneurreko Egoitz Iztuetak. Sarrera doan izango da. Taberna bat egongo da. Zazpi Orduak gi-

rotzeko, berriz, beste hainbat ikuskizun antolatu dituzte. AmetsBide dantza taldeak eta Burrunbazale txarangak animatuko du gi-roa. Aitor Sarriegi eta Iker Zubeldia bertsolariak, eta BeasaingoZanpaldunak joaldunak ere ariko dira. Emaneurre taldearen bideoabotako dute pantaila erraldoian, eta Esait-ek karpa bat jarriko du.

B

Arratsaldeko bostetan hasi etagauerdira arte, kirol eta festa zopa

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

Ordizian Goierriko Zazpi Orduak kirolfesta egingo dute martxoaren 22an,Euskadiko Sei Orduen gomutan.

tzun ezin hobea jaso dituelakoOrdiziako eragileen aldetik.«Helburu nagusia Ordiziako el-karteen artean zerbait antola-tzea zen. Itzulia aitzakia bezalahartuta, denen artean gauzagehiago eta desberdinak egi-tea». Lortu dute, lortu badute. Txirrindularitzarekin lotuta,

euskal zaletuen artean txirrin-dulari mitiko maila hartu dutenhiru lagunekin hitzaldia ereegingo dute: Marino Lejarreta,Txomin Perurena eta ClaudioChiappucci italiar maitatua,Euskadiko Sei Orduetan partai-de izandakoa, hain justu.

Emaneurre, egur batean Prestaketa lanean buru-belarriari direnetako batzuk Emaneu-

rre errealzale taldeko kideakdira. Goierriko Zazpi Orduenideia eta gidaritza hartu dute.«Guk normalean elkartearenkultur astea egiten dugu. Ema-neurrek bost urte bete ditu, gai-nera. Itzulia datorrela eta, denaelkartu eta aurten zer edo zerberezia egitea pentsatu dugu»,dio Egoitz Iztueta taldekideak. Euskadiko Sei Orduekin oroi-

tu, eta hango giroaren lilura Or-diziara ekarri nahi dute. Ordu-bete gehiago erantsita, gainera.Beti-Alai pilotalekuan izangoda gunea, baina Usurbe men-diaren gailurretik parapenteanjauzi egitea bezain ekintza ikus-garriak ere txertatu dituzte. «Ordiziara eta frontoira ego-

kituko ditugu Euskadiko Sei Or-duak, pilotalekuak bere mugakdituelako». Hala, geldikako bi-zikletak, arraunerako ergome-troa eta korrikarako zirkuitu la-

Goierrin,zazpi ordu

Page 9: GoiBerri 95. zenbakia

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

burtua erabiliko dituzte. Pan-taila erraldoi bat jarriko dute,proben emaitzak, garapena etaunean uneko informazioa ikus-

leei erosoago iritsarazteko. In-terneten zuzenean emangodute, streamingbidez. Tokiz mugatu bai, baina ez

hala partaidetzaz. Euskal Herri-ko kirolari puntakoak ekarrikodituzte. «Dimentsio handiahartu du ekintzak, eta handi-tzen joan zaigu. Azkenean, ho-lako zerbaitetan sartuta, ezinedonor ekarri. Batek besteaekartzen du. Harrituta gelditugara kirolarien erantzunarekin.Euren artean ere hitz egin, etaelkar animatu dute. Haiek ereEuskadiko Sei Orduak gustukozituztela esan digute. Erantzu-na oso-oso ona jaso dugu». Ikuskizuna eta goi mailako

kirola ziurtatuta daude. NolaUdaberrian Martxan egitasmozabalean, hala Itzulian edoGoierriko Zazpi Orduen kasuan,antolatzaileek daukaten guztiajarri dute. Orain, gozatzera.

Euskal HerrikoItzuliaren inguruan«zerbait» egitekoasmoak hilabetekoegitaraua ekarri du

Sei Orduengomutan, GoierrikoZazpi Orduek goimailako kirolariakbilduko dituzte

Gorka Argaiz, Eñaut Gereñu etaEgoitz Iztueta ordiziarrak,Beti-Alai frontoian. AIMAR MAIZ

Probak Ikuskizun oparoa antolatu dute,zazpi ordurako. Kirol arlo ugarilanduko dituzte.Korrika-parapentea proba. Segura eta Ordizia herrien artean.Frontoitik Usurberaino korrika;kide batek parapentean jauzi, Tre-bijano zelaira, eta korrika frontoi-ra. Beste kide bati txanda eman,eta yuma eran eskalada.‘amerikarra’ atletismoan. Itzuli bakoitzeko azkeneko korri-kalaria kanporatua. 10 neska eta10 mutil. 400 metroro esprinta.Euskal korrikalari onentsuenekin. ‘crossfit’ gimnastika.Modalitate lehertzailea, amerika-rra. Gimnasioko jarduera desber-dinak: pisu altxatzea, flexioak...Donostiako eta Bilboko gimnasio-ekin, Gipuzkoa-Bizkaia dema.txirrindularitza. Geldikako bizikletetan. Mikel As-tarloza, Javier Ruiz de Larrinaga,Irene eta Ana Usabiaga. Bi talde-tan, 7 kilometro, txandaka.

herri kirolak. Lasto altxatzea (hiru lagun, 90 se-gundoko lanetan); aizkolari-tron-tzalari dema, Iñaki Azurmendire-kin eta Unai Iraola-Jokin Garmen-dia trontzalari ikaztegietarrekin.Harri jasotzen Aimar Irigoien. arrauna. Ordiziako Bandera jokatuko da,ergometroan eta banku finkoan.Orio-Hondarribia (mutilak) eta Zu-maia-Orio (neskak) demak. sanda profesionala. Wu-shu antzeko arte martziala.Lau borrokaldi (65, 70, 75 eta 80kilotan). Euskal Herriko selekzioaMadrilgoaren aurka. duatloia. Geldikako bizikletan eta zintan ko-rrika: Egoitz Zalakain, Aimar Agi-rresarobe, Maider Gaztañaga etaMaialen Muñoz.sokatira. Lagun Onak, Ibarra, Auzolan etaSokarri taldeak.‘txikon extrem’.

Page 10: GoiBerri 95. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

«Niretzat ohore bat daEuskal Ligan jokatzekodeitu izana»

Ane Arrieta LazkaoMiren Lasa (Lazkao, 1993) Eus-kal Ligarako hautatua izan da,Arabako, Bizkaiako eta Gipuz-koako taldeen artean egitendien txapelketan Gipuzkoakotaldearekin parte hartzeko.Noiz hasi zinen futbolean?DBHko bigarren mailan nengo-ela hasi nintzen hamaikako fut-bolean. Aurretik, mutilekin jo-katzen nuen eskolako futbollehiaketan, baina, Lazkaoko

nesken futbol taldean hasi nin-tzen gero, eta iaz arte han ibilinintzen. Azken urtean Lazkao-ko eta Beasaingo taldeek bategiten dute, Beasain K.E. izena-rekin.Zergatik bat egin zuten bi talde-ek?Adin batetik aurrera jende gu-txiagok jarraitzen du futboleaneta bi taldeak batzea erabakizuten. 18-20 neska gabiltza tal-dean, 16 urtetik 24 urte ingururaartekoak.Nola aukeratu zintuzten EuskalLigan jokatzeko?Neronek ere ez dakit (barrez).

Uste dut norbait joango zelanola jokatzen dugun ikustera.Probaren bat pasa beharrikizan al duzu?Ez. Gipuzkoako Federaziotikdeitu zidaten proposamenaegiteko eta ez dut probarik eginbeharrik izan.Martxoaren 5ean jokatu zenu-ten lehen partida Gernikan Ur-bieta zelaian. Nola eta non en-trenatzen duzue partidetara-ko?Hiru entrenamendu egin geni-tuen ordura bitartean. Lehe-nengoa Urnietan (Gipuzkoan)egin genuen, eta bakoitzak nolajokatzen duen ikusi ahal izangenuen.Talde ezberdinetatik zoaztenneskak zarete. Jokamolde ez-berdina izan dezakezue. Nolakonpontzen zarete?Ni urduri samar nengoen lehenentrenamenduan, baina, elka-rrekin jokatzeko moldatu eginginen.Pozik al zaude aukeratu zaituz-telako?Bai. Ez nuen batere espero,inondik inora. Niretzat ohorebat da Euskal Ligan jokatzekodeitu izana, baina, argi dut nirelehentasuna nire taldea dela;Beasaingoa. Hoi jarri nahi dutindar gehien. Hau sari bat beza-la ikusten dut, baina, garrantziahandiena hemengo taldeak du.

Gipuzkoako taldearekin Euskal Liganjokatzeko aukeratu dute Miren Lasalazkaotarra. Pozik dago «sariarekin».

«Hau sari batbezala ikusten dut,baina, garrantziahandiena hemengotaldeak du»

ANE ARRIETA

Babeslea

Page 11: GoiBerri 95. zenbakia

GOIBERRI 11MOTZEAN

Carcross gidariaCarcross ibilgailuarekin autocros eta slalom probetan parte hartzen du AitorElizondok. Lau urte daramatza probetan, maila ona erakutsiz. Anaiaren etaneskalagunaren laguntza badu ere, eta zaletasun «garestia» dela dio.

Ane Arrieta BeasainAitor Elizondo Ttitti-k (Beasain,1981) duela lau urte izan zuenlehen aldiz eskuartean car-cross auto bat, lan egiten zuentailerrera konpontzera eramanzutenean. Gustatu, eta biga-rren eskuko bat erosi zuen. Za-letasunari heldu eta lasterkete-tan parte hartzen hasi zen, sla-lom eta autocross modalita-teetan. Suzuki GSXR 600 batda berak gidatzen duen car-crossa. Oilar itxura du, gandoreta guzti. Konponketa guztiakElizondok berak egiten dizkio,«bestela diru asko beharkonuke», dio. Oraintxe hasi duteautocrosseko carcross denbo-raldia, eta iaz «nahiko txukun»ibili ondoren, aurtengo laster-ketetarako «gogotsu» dago.«Mirandan, Alcañizen, Espai-niako txapelketan eta horrela-koetan ibiliko naiz datozen as-teburuetan», dio. Espainiakolehiaketan 60 lagun ingurukparte hartzen du, eta gainera-koetan 30-35 inguruk. Laster-ketak, ordea, hamabosnakakotaldeetan egiten dituzte, zirkui-

hemen inguruan, eta horietanere, eurak esandakoan bakarrikentrenatu daiteke».Joan den urtean bigarren

postua lortu zuen Gaztela-Le-ongo autocrossean, laugarrenNafarroakoan eta Mirandan le-hen postua lortu zuen. Gogora-tzen duen kolperik handienaEspainiako lehiaketan izanda-koa dela gogoratzen du. «Atze-tik jo ninduen auto batek, etaauto berbera pendizera igo zen

eta nire gainera erori, iraulita.Nire carcrossak su hartu zuen.Eskapada ederra izan zen».Eneko anaia gustu hartzen ha-sia da zaletasun horri, eta Aito-rren carcrossetako bat erabil-tzen du orain. Neskalagunakere laguntzen dio. Kirol garestiada, ordea. Mantenua «oso ga-restia» dela dio; «batzuk man-ga bakoitzean aldatzen dituztegurpilak». Horregatik, babesle-ak gustura hartuko lituzke.

Aitor Elizondo, bere bi carcrossak, eta horiek eramateko erosi berria duen atoi berria. ANE ARRIETA

tu itxietan egiten direnez, de-nak ongi sartzeko. «Lasterkete-tan garrantzia handia dute en-trenamenduek», dio: «Entre-namenduan nola ibiltzen

zarenaren arabera jartzen zai-tuzte lasterketako irteeran».Entrenatu, ordea, «ia-ia laster-ketetan bakarrik» egiten dueladio Elizondok. «Lehen Gasteizajoaten ginen, eta hura itxi zute-netik Mirandara (Burgos) joa-ten gara. Ez daude leku gehiago

Page 12: GoiBerri 95. zenbakia

12 GOIBERRIGARAI BATEAN

Josune Zarandona UrretxuXIV. mendearen amaieran jarrizuten Urretxuren lehendabizi-ko hazia, gerora egin diren az-terketek baieztatu dutenez, or-dura arte hutsik zegoen eremubatean. Urretxuk duen lehenagiri historikoaren aipamena,Juan I. Gaztelako erregeakemandako herriaren sorrerakoHiri Gutun delakoa da. Datuidatziek diotenez, 1383ko urria-ren 3an emana.

Herriaren hasierako egituraErdi Aroko ohikoa zen: esparruangeluzuzen bat bi kale nagu-sik banatuta, Goiko Kale etaKale Nagusia. XVI. mendearenerdirako hirigunea erabat gara-tuta zegoen. XIX. mendearenamaieran egungo izena emanzitzaien bi kale horiei. Goiko Ka-leri Jauregi jarri zioten Artzaiagerrillari ospetsuaren omenez.Kale Nagusiari, aldiz, Iparragi-rre, kale horretan jaiotako kan-tariari erreferentzia eginez. Bikale horien gerizpean jaio ziren,beste hainbat kale XV. mende-tik aurrera: Areizaga, Nekolaldeeta Labeaga, adibidez.

Hasierako Urretxu hartan bi kalebaino ez zeuden: Goiko Kale(irudian) eta Kale Nagusia. EgunJauregi eta Iparragirre. GOIBERRI

Urretxuren lehen haziak

Page 13: GoiBerri 95. zenbakia

GOIBERRI 13GURE LURRA

IdiazabalGazta berriaurte berrian Gazta egiteko denboraldi bete-beteandaude Goierriko ekoizleak. Eguraldiepelak lagundu die orain artekoan.

Aimar Maiz Gabiria Arkumeak jaiotzeko garaia de-nez, gazta egitekoa ere bai.Goierrin Idiazabal Gazta ekoiz-ten duten egileak gazta berria-rekin hasita daude, eta gauregun sektoreko diru sarrera ga-rrantzitsuena den produktua-rengan jarrita dute arreta, arteeta goxotasun guztia.Gazta egiten hasteko unea

desberdina dute denek, bakoi-tzaren ahalaren, antolamen-duaren eta beste produktueki-ko merkaturatzearen —ardi es-

nea, adibidez— arabera.Urriaren azkenean hasi zirenbatzuk, azaroan bestetzuk, etaabenduaren erditik aurreraekoizpen bete-betea harrapa-tzen ari dira gainontzekoak. Bukaera ere desberdina da.

«Ekainaren bukaerara arte egi-ten dugu guk», dio Baztarrikagaztandegiko Asier Osinaldek.Mendira igotzen diren artzainbatzuek, berriz, beranduxeagoeginarazten diete arkumea,goian oraindik esnea eduki ahalizateko, mendiko gazta egiteko.

Hotza da bereziki garai hone-tan arazo handienak sorraraz-ten dizkiena. «Ardiari gehienerasaten diona hotza da. Izotzhandiak baldin badaude, ez duesnea behar bezala ematen»,dio Osinaldek. Orain arteko negualdian,

eguraldia «ona» ari zaie egiten.«Ez du elurrik egin, izotzik ereez. Eguerdi parterako ardiakkanpora ateratzen hasi gara».Larratu ahal izateak, ukuilukopentsu eta alpapa gastuak ari-tzen laguntzen diete, gainera.

«Dena barruan emateko osogaresti dago produktua. Jeneroona bilatzea zaila da gaur egun,asko ordaintzeaz gain».

Hobekuntza genetikoa Gazta egiteko teknika dagoe-neko oso egonkortua dago, etahorrek azken produktuan nola-baiteko bateratzea ekarri du.Hala ere, aldagai asko daudegaztaren zaporea, koipetasunaedo proteina kantitatea mugi-tzen dutenak. Asko nabaritu duten arloa

ardien genetikan egin den ho-bekuntza izan da. Ardi kopuruberberarekin, esne askozgehiago ateratzen dute orain.«2003tik hona egunean 200 li-tro gehiago ateratzen dituguesnetan, ardi kopuru berarekin.Ardiei hilero kontrola pasatzendiegu, jakiteko zenbat esnedaukan bakoitzak». Igoera bai, baina behartu

gabe. «Gehiago ere eman de-zakete, nahi izanez gero. Bainaezin dira ardiak lehertu. Gehia-go emanarazita, bizi iraupenabi-hiru urte mozten diozu. Ez dakonpentsazioa bakarrik, ani-malien ongizatea ere badago.Ia-ia pertsonak bezala tratatubehar ditugu; azken bateangure langileak dira». Ardiari kentzen zaion esne

kopurua hazita ere, grasa etaproteinatan baxuago etor lite-ke, eta horrek gaztarengan era-gina du. Eta gazta kalitate gore-nekoa atera dadin, ez da jolasik.

oierrin egileok ekoiz-ten dute Idiazabal

Gazta, jatorri izendapenean. Ataun. Troskaeta. Ezkio-Itsaso. Berroeta. Gabiria. Baztarrika. Idiazabal. Juana Irastortza; J. Aranburu; Nieves Mujika;Latxa Esnea kooperatiba. Lazkao. Isidro Sukia. Legazpi. Arantza Segurola;Pedro Gabiria. Legorreta. Olalde. Olaberria. Aizpea; Santi Etxe-zarreta. Ordizia. Joseba Intsausti; Or-dizia Gaztandegi Kooperatiba.Segura. Karmele Murua. Urretxu. Jose Ramon Etxabe. Zaldibia. Gerardo Garmendia. Zegama. Mari Paz Oiarbide. Zerain. Javier Muñoa; Garoa.

GGaztagileak

Eli Elgarresta eta Asier Osinalde, Gabiriako Baztarrikan. A. MAIZ

Page 14: GoiBerri 95. zenbakia

14 GOIBERRIINTERNET

saretikKlik

Wikipedia etaauzolan digitalaMilaka erabiltzaileren artekoauzolanetik sortutako ekimenada wikipedia; eta zer esanik ez,euskarazko edizioa. Lan horreninguruan, eta etorkizunean eginbeharrekoen gainean hitz egi-teko saioa antolatu du Ikaski-detza Sareak. Galder Gonzale-zek @theklaneh gidatuko dutailerra. Martxoaren 27an izan-go da, EHUren Donostiako Ira-kasleen Unibertsitate Eskolan.ikaskidetza.org

Bertsomoviedakoepea bukatzearGaur zortzi bukatuko da Ber-tsomovieda lehiaketan partehartzeko epea. Bertsoak etaikus-entzunezkoak uztartzendituzten lanak bidali behar dira;2.500 euro daude jokoan.Webgunean botoa ematekoepea, berriz, hilaren 24tik 30erazabalduko dute.bertsomovieda.com

Sarean ikusia

Euskalgeo:sareko datuespazialakEuskal Herri osoko datu espa-zialak eskaintzen dituen le-hendabiziko webgunea sortudute: euskalgeo.net. Orainarte, Eusko Jaurlaritzak (Geo-Euskadi) eta Nafarroako Go-bernuak (Idena), bakoitzakbereak eskaintzen zituen;Gaindegiak garatu duen gu-neak, ordea, zazpi lurraldee-tako datuak eskaintzen ditu.Bertan, herri, eskualde eta

lurraldeen mugak ez ezik, ga-rraio azpiegituren kokapena,zonifikazio berezien antola-keta, herrien izendegia edotaikuspegi geologikoen inguru-ko informazioa aurkitu daite-ke, besteak beste.

gureeskudago.net

Eskualdeko hainbat lan‘Gureskuklip’ lehiaketan

ure esku dagoe g i t a s m o a kekainaren 8rakoantolatu duengiza katea giro-

tzeko ekimenetako bat da Gu-reskuklip lehiaketa. Abenduanaurkeztu zuten, eta helburua,erabakitzeko eskubidearen in-guruko bideo laburrak egiteazen. Aurkeztutako lanak ikusgaidaude gureskudago.net web-gunean. Saridunen izenak, hila-ren 21ean jakinaraziko dituzte.Guztira 20 lan jaso dituzte

eta horietako batzuk, Goierrinegindakoak dira. Parte hartudutenen artean daude Lazkao-

Gko Bertso Eskola eta Oin Arindantza taldea, Idiazabalgogaztetxea, Zaldibiako herrita-rrak eta Beasaingo gazte taldebat, besteak beste.

Sari banaketa, BeasainenLehiaketako irabazleen arteanbi sari banatuko dituzte; bata,herritarrek webgunean eman-dako botoen arabera aukeratu-takoa (800 euro), eta bestea,epaimahaikoak hautatutakoa(500) euro. Lehiaketako epaia-ren berri hilaren 21ean emangodute, Beasainen. Ekitaldia18:00etan izango da, Igartzajauregian.

Page 15: GoiBerri 95. zenbakia

GOIBERRI 15ELKARTE LAGUNAK

Ehiztari azerien elkarteaInguru hauetako elkarterik zaharrenetakoa dago Ordizian: Azari ehiza etaarrantza elkartea. Elkarte gastronomikoa izateaz gain, urtean zehar hainbatekintza antolatzen dituzte, bai elkartean, eta baita elkartetik kanpo ere.

Ane Arrieta OrdiziaOrdizian 1926 urtean sortu zenAzari ehiza eta arrantza elkar-tea. Izenak nahasteak sor badi-tzake ere, elkarteko FaustinoGarmendiak azaldutakoarenarabera, ez omen da elkarteko-ek azeriak ehizatzen dituztela-ko: «Azeria elkartearen izene-an dago, azeriak bezain ehiztarionak gerala esateko edo...»,dio: «Azeriak ehiztari onak dira,eta horregatik».Gaur egun ia 100 bazkide

ditu elkarteak, horietako askoeuren gurasoen bazkidetzare-kin jarraitzea erabaki dutenak.«Elkarte gastronomiko bezalafuntzionatzen du gehienbat

gureak», dio Garmendiak.«%20a ere ez da izango ehizta-ria» dio. Baina, urtean zeharzenbait ekintza ere antolatzendituzte.

Zanbranako lehiaketaMartxoaren 1ean bazkide ehiz-tariek Zanbranako (Araba) ti-raketa esparrura joan ziren ga-leperretara, eta handik bueltan,elkartean bazkaria egin zutenbeste hainbat bazkiderekin ba-tera. Irudian ageri dira lehiakotxapeldunak: Jauregik betera-noen saria eraman zuen, Diezekbigarrena, Landak lehenengoaeta Garmendiak hirugarrena.San Inazio egunez usakume

tiraketa antolatzen dute Lazka-omendin. «Diru sarrera politaateratzen dugu egun horretan,elkarteko gastuetarako» ze-haztu du ordiziarrak. Eta maia-tza aldera bazkideen eguna os-patzen dute. «Orain dela urte batzuk Zal-

dibiako errekan amuarrain ha-rrapaketa lehiaketa antolatzengenuen, amuarrainak geuk as-katuta. Orain, guk behintzat ezdugu antolatzen», azaldu duGarmendiak.Danborradan ere parte har-

tzen dute: «Gastadoreen kon-painian ateratzen dira mutilhandientxoenak, eta gero, mu-til horiei eta kantinerei afaria

Jabier Jauregi, Josu Diez, Asier Landa eta Garikoitz Garmendia botatako oilagorrekin Azari elkartean, Zanbranako lehiaren ondoren. A.ARRIETA

ematen diegu elkartean», gai-neratu du.Horrez gain, mus txapelketa

ere antolatzen dute urri edoazaro aldera. «Garai batean biastetan egunero jokatzen zirenpartidak, baina, iaz, egun baka-rren jokau ziren partidak, jendegutxiago apuntatzen zelako».Txapelketa horretako bi bikotefinalistek Ordiziako elkarteenarteko lehiaketan jokatzendute gero, udaberri aldera. Urte askoko historia du Ordi-

ziako elkarte honek. FaustinoGarmendiaren arabera, «he-men inguruko elkarterik zaha-rrenetakoa da». Beste hain-beste ere bete ditzala.

Page 16: GoiBerri 95. zenbakia