16
Maite Amundarain itsasondoarra EITBren Bilboko egoitzan. MARISOL RAMIREZ/ ARGAZKIPRESS Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Miren Alvarez 3 Iritzia 4-5 Lazkaoko ikastolak 50 urte 6-7 Jon Orbegozo 10 Maria Jesus Elgarresta 11 Oazurtzako tunela 12 Julian Urkiola 13 53. zenbakia. 2013ko apirilaren 5a Maite Amundarain ETBko albistegietako zuzendaria «Erronka ETB1-en programazio normal bat egitea da» 8-9

GoiBerri 53. zenbakia

Embed Size (px)

DESCRIPTION

ETBko albistegietako zuzendari izendatu dute Maite Amundarain itsasondoarra. Bere erronka nagusia, "ETB1en programazio normalizatu bat egitea" dela azaldu du. Bestalde, Lazkaoko San Benito ikastolak 50 urte bete ditu, eta lehen ikasturteerako ikasleak bildu dira, mende erdia eta gero.

Citation preview

Page 1: GoiBerri 53. zenbakia

Maite Amundarain itsasondoarra EITBren Bilboko egoitzan. MARISOL RAMIREZ/ARGAZKIPRESS

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Miren Alvarez 3 Iritzia 4-5Lazkaoko ikastolak 50 urte 6-7Jon Orbegozo 10 Maria JesusElgarresta 11 Oazurtzakotunela 12 Julian Urkiola 13

53. zenbakia. 2013ko apirilaren 5a

Maite AmundarainETBko albistegietako zuzendaria

«Erronka ETB1-enprogramazio normal

bat egitea da» 8-9

Page 2: GoiBerri 53. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri 53. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Podologia gizartesegurantzan barneegotea dut amets»

MirenAlvarezPodologoa

Mikel Albisu UrretxuMiren Alvarez Juaristik (Urre-txu, 1978) aita urretxuarrazuen, eta ama azkoitiarra. Po-dologia ikasketak Bartzelonanegin ondoren, 2002an irekizuen Urrats podologia zentroaUrretxun.Oinetan hasten al da gorputza-ren osasuna?Ez, buruan hasten da, baina oi-netatik janzten gara.Zein da oinetako egokiena?Modelo pasareletan ikusten ezdirenak: lokarridunak, gehienez4 zentimetrotako takoiarekineta zabalak.Benetan gazta usaina al dute?Podologoen elkargokoak etaIdiazabal gaztaren kofradikoakhizketan ari omen dira...Zaletasun bat.Dauzkadan senide eta lagunmundialekin egotea.

Liburu bat. Ruiz Zafón-en edozein.Musika talde bat.Marrubi Sound.Abesti bat. Pequeña serenata diurnaSilvioRodriguezena.Janari bat.Okel puska eder bat.Edari bat.Ardo beltza.Oporretarako leku bat. Myanmarrera bueltatuko nin-tzateke.Amets bat.Podologia gizarte segurantza-ren barne egotea.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Mara jaio zen eguna.Jaso duzun oparirik bereziena. Aitaren argazkiekin senarrakegindako album digitala.Gorroto duzuna. Emakumearen kontrako indar-keria.Goierriko txoko bat.Santa Barbara.Herriko alkate bazina...Podologia udal zerbitzuen bar-ne ezarriko nuke.Urretxun biziko ez bazina...Bartzelonan.

«Jaso dudanoparirik berezienaaitaren argazkiekinsenarrak egindakoalbum digitala da»MIKEL ALBISU

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Lierni OrmazabalKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 673 69 90 95 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Olaberria, Urretxu, Zerain, Seguraeta Zumarraga

Page 4: GoiBerri 53. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Rufino Iraola GarmendiaIdazlea

Zatia, osotasunikgabe, ez da ezer

z didate gra-zia handirikegiten epo-peia-kantueketa poemek.

Ez dut esan nahi sekula egin ezdidatenik. Badakit gusturaasko entzuten nituela, adibi-dez, protesta-bertso biribilaketa euskal abeslarien kanta bi-kainak. Zenbat laudatzen zutengure aberria, zenbat jaso etagoraipatzen gure jarrera eta jar-duna! Oker ari naiz, sarriagoegin dugu gurea jaso bainogehiago besteena abakatu(abakatu hiztegian ez dator,baina Zaldibiako hitza da). Az-peitian edo Azkoitian mendra-tu esaten dute (hori bai, bada-tor hiztegian).Bidenabar esanik, orain ha-

rritu egiten naiz Orixeren Eus-kaldunak liburuan Euskal He-rriaren epopeia kontatzen zelasinetsi nuelako. Ez dut uste Ori-xerena poema epikoa denik.Epopeia ez beste guztia daEuskaldunak. Nahi baduzue,euskal ohitura, folklore, histo-ria, festa-giro, etnografia, etno-logia... nahi duzuena, baina ezduzue aurkituko gerra eta bo-

rroka aipatzen dituen hitzik.Norbaitek esango dit epopeiaez dela, nahitaez, gerra, borrokaeta zatiketa. Baina, funtsean,soldaduek-eta egindako “ba-lentriak” kontatzen dira. Beste gauza bat ere ikasi

nuen etxean, txikitan: bat go-raipatzeko ez dagoela besteazertan abakaturik. Ez dugu, or-dea, sekula bete. Ez nahi ez du-gulako, zaila delako baizik. Bai-na nola egingo dugu hori, aurre-an inor ez badugu, kontrariorikezean, ez garela existitzen ira-katsi digute eta? Ez naiz arineure burua zigortzen, eztaeuskaldunen bizkarrera erruabotatzen ere. Euskaldunen au-rretik eta euskaldunak baino le-henago, askoz okerragoak askoizan dira. Mundu osoari begiraari naiz, nahiz eta gertuko adibi-deak ipini.Gerra santuak eta gisakoak

entzuten ditudanean oilo-ipur-diak ateratzen zaizkit, beldu-rrak eraginda. Gerra guztiakmadarikatuak eta kondenaga-rriak dira. Niri iruditu zaidangauzarik siniestroena Jainkoa-ren izenean beren burua etabesteak hiltzen dituzten kami-

beste ezerengandik bananduaohartzeko, aski da burua isila-raztea. Sare bat da dena, elka-rrekiko erlazio holistiko mires-garrian uztarturik. Kontua ez dadiferentziak ukatzea; aitortzenda forma isolatu bakoitzarenbalioa, baina ikusten dena daforma guztiak, sekretuan, elka-rrekin besarkaturik daudela,denen artean osatzen dutenbatasun paregabean. Diferen-teen (diferentzien) batasunada ez-dualtasuna (ez-bitasu-na); itsasoko olatuen antzera,ur bera da dena.Gizakiak hori konprenitzen

duen egunean amaituko diramunduko gerra guztiak. Eta or-duan zer axola lidake niri, esatebaterako, kataluniarrak nire“aberkideak” ez izatea? Askieta sobera dut elkarrenganakoanaitasun eta solidaritateanbizitzearekin. Katalunia esatendudanean, beste nazio guztiaksartzen ditut zaku berean. Zeinda oztopoa Katalunia Uruguai-ren antzeko herri txiki bat izandadin? Beste kontu bat da Sui-tza bezalako herri txiki bat iza-tea. Suitza ez da problema in-dependentziagatik, defrauda-tzaile lotsagalduengatik baizik.Gauza horrela ikusita, Eskozia,Katalunia, Quebec eta bestebatzuen independentzia gora-behera, munduko biztanleoklasai jarraitu beharko genuke,nahi dugun puska txikienerainozatitu arren bat izaten segitukobaitugu..., eta ehun urte barrudenok burusoil!

E

«Estaturik gabeko nazioen trenamartxan jarri da. Bi bagoi ditu: Eskozia eta Katalunia. Hirugarrena gehitu behar diogu guztion artean: Euskal Herria»Markel OlanoEAJ-ko kidea

Txinpartak

kazeak dira. Okerrena da ezdela iraganeko historia, baiziketa gaur egun oraindik ere ger-tatzen ari dela mundu zabale-an: sarriegi ikusten ditugu iru-diak telebistan. Non dago, ordea, horren guz-

tiaren oinarria eta kausa? Gal-dera horretara iritsi nahi nuen.Bada, errealitatea ikusteko etaezagutzeko moduan. Dena bi-tan banatzetik dator mundukomiseria guztia. Ezagutze-eredumentalak objektu guztiak ba-nanduta ikusarazten dizkigu.Beti zu eta ni, haiek eta gu...Ezagutze-forma hori aldatzenez dugun bitartean ez dago zereginik. Errealitatea bakarradela ohartu behar dugu, zu etani ez garela bi, bakarra baizik,txanpon baten bi aurpegiak be-zalaxe. Eredu ez-dualak ateratzen

gaitu erroretik: ezer ez dagoela

% 3,8 jaitsi da Idiazabal Gaztarenekoizpena 2012. urtean. Idiaza-bal Jatorri izendapenaren ba-rruan dauden 125 gaztandegik1.176 tona gazta ekoitzi zituzteniaz, 2011n baino %3,8 gutxiago.Orain arteko urterik onena,2010a izan da.

Page 5: GoiBerri 53. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Telebistari begira jarraitzen dut Idoia, eta oraingoan albiste-gietan hainbeste aipatu diren Aste Santuko oporren kontua dabilbueltaka nire buruan, opor horiek dagoeneko joan badira ere. Egu-raldiaren pronostikoetatik aparte, bazen beste bat, Bilbo gure in-guruan turista edo bisitari gehientsuen jasoko zuen hiri bezala ko-katzen zuena, Guggenheim museoa estandarte hartuta.Ikasle garaian, Bilbon asko ibili nintzen, bost urteko unibertsita-

te-karrera han inguruan egin nuen eta. Orduko Bilbok ez dauka ze-rikusirik gaurkoarekin, eta bere garaian Guggenheimaren aldekoapustua egin zutenek (pentsatzen dut nahiko bataila eta borrokaizango zirela tartean), bete-betean asmatu zuten, eta hiri hura era-

bat eraldatzea lortu zuten, hiria erakargarriago, garbiago, erosoa-go, politago... bihurtuz. Harro egon daitezke bilbotarrak.Nire herrian ere, Legazpin, hobekuntza ugari egin dira azken ur-

teotan, eta batzuen eta besteen ahaleginarekin, herri erakarga-rriago, garbiago, erosoago, politago... bat dugu gaur egun. Ni ereharro nago nire herriarekin.

Garai polita da udaberria, naturaren jaiotza berria. Baina ba-dira laino ilunak, bai, eta zaborren ingurukoa ulergaitza egiten zait.Interes asko daude tartean, eta zaila da errealitatea eta interesakbanatzea. Dena den, ondoko zein urrutiko herrien gatazken ingu-ruan badut iritzia, noski, eta oso garbia gai honetan, baina oso ger-tukoekin konpartitzea erabaki nuen aspaldi (pintxopote bateankontatuko dizut). Azken finean, herritartasun sentimendua tarte-an ez denean, errazagoa da iritzia ematea edo erabakiak hartzea.Horren adibide Antiguako gaia da. Zumarragar bezala Antiguabihotzean duenak gauzak beste era batera sentitzen ditu. Baina,hori beste gai bat da. Esan nahi dut, ni Legazpikoa ez izanik iritzigarbia izan dezakedala, baina ez erreala, ez didalako bizilagunare-kin izan dezakedan gatazkak «minik» ematen, ez baitut sufritzen. Elkarrizketa diozu, baina borondate eta enpatia kontua ere

bada. Orokorrean, gatazka gehienetan, tokikoak zein nazioarteko-ak, ez dago borondaterik eta orokorrean bizitzan ez dago enpatia-

rik, bistan dira ondorioak. Gainera, erabakia bere esku dutenek adi-men handia behar dute erabaki zintzoak, zuzenak eta justuak har-tzeko, eskuzabalak izan norberaren interesen gainetik interes oro-korrak jartzeko, abilezia erakutsi etorkizunak nora eraman gaitza-keen sumatzeko (Guggenheimarekin bezala), eta egoa behardenerako bakarrik utzi. Agintariak, hemen eta munduan, horreta-rako daude dauden tokian, behingoz neurria emateko.

bateta

bat

Asteko irudia

Tere Madinabeitia

Idoia Luzuriaga

Josu Maroto

EuskalHerriko ItzuliaBihar erkojupeko probarekinamaituko da BeasainenEuskal Herriko Itzulia.

Baina bada azkenaldian nire herri honen gainean bueltaka dabi-len laino ilun bat, legazpiarren arteko elkarbizitza nahasten aridena, eta orain dela gutxira arte nik sentitzen nuen harrotasunhura tristura bihurtu duena. Nola eraman gaitu zabor bilketarengaiak horrelako guda egoerara? Zergatik hainbeste gorroto aldebatean zein bestean? Elkarrizketa edo dialogoa aldarrikatzen zenduela urte batzuk Euskal Herriko gatazka konpontzeko. Legazpira-ko ere aldarrikapen bera luzatzen dut nik.

Page 6: GoiBerri 53. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Lazkaoko San Benito ikastolak 50 urte bete ditu aurten. Zazpi ikaslerekin hasiziren bi irakasle, 1963an, guraso talde baten ausardiaz eta fraideen babesaz.Lehen taldeetako ikasleak elkartu dira berriz, urteurreneko libururako.

Aimar Maiz Lazkao Arautu gabeko irakaskuntzabatean hasi ziren. Arautu gabeabaino gehiago, estatuko dikta-durak jazarritako jarduera klan-destino batean. Euskara hutse-an, frankismo betean, azkenazterketak gaztelaniaz soilikegin zitezkeenean. Eta ibilarohark ofizialki ezertarako balio-ko zien garbi eduki gabe hasi zi-ren joaten eskolara. Ikastolara. Lazkaoko San Benito ikasto-

lak 50 urte bete ditu. 1963ansortu zuten, euskara eta euskalkultura botereak infernuan ereonartzen ez zuen garaian esko-lan emateko. Hala eta guztiz,zazpi haurtxok eta haien gura-soek jarri zuten mugarria; gaur

850 ikasle baino gehiago dira.Urteurrenean, taldeko argazkiaatera behar dutela eta, ikasto-laren eskaileretan elkartu diraikasle izandakoak. Hiru-lau urterekin sartu ziren

ikastolan. Lehen urte hartan bikurtso hasi ziren. Aurrena zazpiume, eta ikasturtea aurrerazihoala, beste talde bat, hu-rrengo urtekoak. «Gu hasieranNazionaletara joan ginen hila-bete batzuk. Ikastola sortu ze-nean, talde bat atera eta harajoan ginen», gogoratu du batek. Bi irakaslek ekin zioten hau-

rrekin batera, Marixabel Alda-sorok eta Mari Karmen Izagi-rrek. Gero batu zitzaizkien FeliEtxeberria amezketarra (titulu-

dun bakarra lehen urteetan),Lurdes Estensoro, Jon... Eskolak Bordaxuri etxean

hasi zituzten, garaje pribatu ba-tean. Handik Pax etxera igaroziren, «gurin fabrikaren albo-ra», eta gero parrokiko elizkris-tora. «Garajean denok bateraegoten ginen. Gero, Elizaren in-guruko lokaletan ibili ginen».Antzolategin ere egon ziren. «Hasieran lurrean esertzen

ginen, ez aulkirik, ez beste ezerez zegoen eta. Pikotxean ego-ten ginen». Metodologia etapedagogia, hori bai, Nazionale-tatik desberdina zuten. Neskaketa mutilak batera egoten zi-ren, eta irakasleek ez zutenumerik jotzen, bestean bezala.

Betiko ikasleak

Zazpi haurrekin hasi zen ikastola;«lurrean esertzenginen, ez zegoenaulkirik, ez ezer»

Guardia Zibila joanzitzaien behin,elizkristora. Besteatetik hanka eginzuten haurrek

Page 7: GoiBerri 53. zenbakia

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

Lehen taldean neska bat zen.Ikasi, euskaraz. «Txotxekin lu-rrean hizkiak sortzen, matema-tikak egiteko hamarrekoak, po-ttokak eta horrelako kontuak;bateko handia, bateko txikia...Bi liburu ziren, Martin Txilibitueta Xabiertxo», diote. Paseatuegiten zuten, mendi aldera,«nahita eta nahi gabe», ikus-katzailea etortzen zenetan. Guardia Zibila ere joan zi-

tzaien behin, elizkristora. Ikas-tola itxi zieten, egun batzueta-rako. «Guk sakristiatik aldeegin genuen. Elizkristoak bi atezituen; guardia zibilak ate bate-tik sartu ziren, eta guk bestetikhanka egin genuen. Han umeaketa andereñoak bakarrik geun-den, gu beldurtzera joan ziren».Dena euskaraz aritu arren,

azken azterketetarako erdarazikasi behar izaten zuten. «Tes-tua erdarazkoa zen, zeren Do-nostiako Peñafloridara joatenginen etsamina finalak egite-ra», esan du batek. Lazkaoko ikastolan 10 urtera

arte ibili ondoren, BeasaingoAlkartasuna Lizeoan jarraituzuten ikastolako bidea. «Batxi-

ler guztia libretik egin genuen.Lizeoan prestatu, eta kurtsoguztia bi egunetan Donostianjokatzen genuen. Eta erdaraz». Lizeora 1970ean joan ziren

Lazkaoko lehen txandakoak,10-11 urterekin. Batxilerreko 3.

eta 4. kurtsoak Beasaingo insti-tutuan osatu zituzten.

Goierriko lehen ikastolaDuela 50 urte, Lazkaon gutxie-nak ziren ikastolara joaten zire-nak. «Familian bertan senidebatzuk ikastolara eta beste ba-tzuk nazionaletara joaten ziren.Ez zen izaten gure artean arazo-rik». Umeen arteko desberdin-tasun hura, ikastetxe banatanibiltzea, «nahiko naturala» zen:«Kalean ez zegoen hainbeste-ko diferentziarik gure artean». Lazkaokoa Goierriko lehe-

nengo ikastola izan zen. Bea-saingoa 1964an sortu zuten,Ataunen 1965ean, Urretxu-Zu-marragakoa 1966an, Legazpi-koa 1967an, Ordiziakoa 1968anedota Ormaiztegikoa 1970ean. Aurrenekoa izateari dagoz-

kion bide-erakusle lanak eginbehar izan zituzten ikasle laz-

kaotarrek: «Beste herri batzue-tara eramaten gintuzten era-kustaldiak egitera, hango gura-soek ikus zezaten zer egitekogai ginen. Errezeloak egongo zi-ren, ikasten ote zen edo ez. Ma-tematika sistemak nola fun-tzionatzen zuen-eta erakustengenien, animatu eta bertanikastola sortzeko». Ormaiztegi,Legorreta edo Amezketarajoan izanarekin oroitzen dira.Herriz herri antzerkiak egitenere ibili ziren. Ikastolaren txinparta Jazinto

Fernandez Setien apaizak piztuzuen. Guraso talde bat bilduzuen, baita irakasle izatekogazteak ere. «Euskararen alde-ko sentimendu bat egongo zengurasoen artean. Denetik, pen-tsatzen dut», dio ikasle izanda-ko batek.

«Umea abelera hartan» Semea bigarren txandan sartuzuten ikastolan Hilario Urteagaeta Joakina Garmendia senar-emazteek. «Zer pentsatu han-dia eman zigun, gerora begira.Alkatea ere, berriz, ‘lagun’ ge-neukan. Zer komeriak!», dio Ur-teagak. «Hasiera hartan sina-tzeko ere inor ez zegoen, aita

Benito ibili zen. Fraideen bitar-tez segitu zuen, asko lagunduzuten. Bermea ona zeukan Laz-kaon, fraideak», dio emazteak. Guztia ez zen gozoa. «Umea

ikastolara bidali behar eta abe-lera hartan... Guk sufritu egitengenuen. Baina zerbait nahi ge-nuen, ikastola. Euskara etxetiketa guregandik bazuten, bainaikastola nahi genuen». Haurrak haur, ordea. Garai

hura gogoratzean zer sentitzenduten hitz batean esateko es-katuta, orain 50 urteko haurrekzera diote: «Zoriontsua», diobatek. «Urte onak izan ziren»,besteak. «Umetako oroitzape-nak dira, eta orduan pozik bizizara». «Momentu hartan ez zi-nen konturatzen desberdinakginenik, ikastolan genbiltzala...Guretzat naturala zen». Naturala. Gaur hala da or-

duan klandestino zen ikastola.

Ezkerrean, 1966-67 kurtsoanLazkaoko ikastolan zebiltzanhaurrak eta irakasleak. Goian,lehen taldeetako neska-mutilak,50 urte geroago. IKASTOLA/A.MAIZ

azkaoko ikastolarenmende erdiko lana

ospatzeko bi garaitan banatudituzte ekitaldiak. Lehenik,apirilaren 14an bi ibilaldineurtu egingo dituzte, hau-rrentzat. Larrienak Amunda-raineraino joango dira; txikie-nak, Beiztindik buelta egingodute. 08:30ean hasiko da.Urteurreneko festa nagu-

sia maiatzaren 25eko eta26ko asteburuan izango da.Omenaldiak, ekitaldia, otor-du herrikoiak eta bestelakoegitaraua prestatzen ari datalde bat. Liburua eta DVDaere aterako dituzte, historiaeta istorioak jasota.

Ibilaldi neurtuakapirilean, etafesta nagusiamaiatzean

L

Page 8: GoiBerri 53. zenbakia

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Hilaren 8tik aurreraeuskarazko albistegiaegingo dugu goizero»

Maite AmundarainETBko albistegietako zuzendaria

Loinaz Agirre ItsasondoMaite Amundarain (Alegia,1967) jaiotzez alegitarra da bai-na urtebeterekin Itsasondorajoan ziren bizitzera. Leioan (Biz-kaia) EHUko unibertsitateanKazetaritza ikasketak egin zi-tuen, eta unibertsitateko hiru-garren mailan bekadun hasizen Euskal Telebistan.

1990ean oposaketak gaindituzituen. Beti albistegietan arituizan da, eta lan desberdinakegin izan ditu. 2001ean astebu-ruetako editorea eta 2004anasteburuetako albistegietakozuzendaria izan zen. 2006tik2009ra arte, berriz, astegune-tako albistegietako zuzenda-riorde izan zen Jaime Otamendi

zuzendaria zela. Azkeneko hiruurte eta erdiok Miramonen eginditu kazetari bezala Gaur Eguneta Teleberrietan lanean. «Osogustura aritu naiz», dio Amun-darainek.ETBeko albistegietan lan des-berdinak egin dituzu, eta orain,ETBeko albistegietako zuzen-dari izendatu zaituzte. Ezuste-

an harrapatu al zaitu karguak?Mikel Agirrek eta Jaime Ota-mendik egin zidaten eskaintza.Harritu egin nintzen, bazekite-lako Miramonen oso ondo nen-goela, eta kazetari bezala zo-riontsu nintzela. Baina harre-man handia izana dutAgirrerekin eta Otamendirekin.Gerora Maite Iturbe etorri zen

MARISOL RAMIREZ/ARGAZKIPRESS

Page 9: GoiBerri 53. zenbakia

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

eta berak ere deitu ninduen.Aurrekoei baiezkoa esandaneukanez, Maite Iturberi erebaiezkoa esan nion. Zuzendari nagusiaren postuapolemika iturri izaten da gehie-nean, eta oraingoan ere horrelaizan da. Azkenean EAJk etaPSE-EEk adostasuna lortu duteeta Maite Iturbe izendatu dutezuzendari nagusi.Printzipioz hori goiko kontuada. Ni inongo momentuan eznaiz presionatua sentitu. MaiteIturbek egin zidan azkenekoproposamena, eta nik onartuegin dut Iturberekin eta beretaldearekin lana egitea. Alderdipolitikoek zer pentsatzen du-ten nitaz? Ez dakit. Adostasunalortu behar da zuzendari nagusimailan. Hortik aurrera, alderdipolitikoek badakite beste ardu-retarako profesionalak bilatzendirela. Gehiago edo gutxiagogustatuko zaie, denen gustoaegitea ezinezkoa da. Oraingozbehintzat, inork ez dit deitu ke-jatzeko. Badakit izango direladeiak eta kexak, eta ez alderdipolitiko handienak bakarrik,txikienak ere bai. Hori ere sol-dataren barruan sartzen da.Zure lana zein izango da?Organigrama osatzea eta gukalbistegietako gure taldea egi-tea. Saiakera etxeko jendeare-kin egitera goaz, eta gehienaklotuta dauzkagu. Etxeko betikojendearekin lan egingo dugu.Talde lana egiteko garaia daeta ez hainbeste, kanpoko diz-dira duen hura ekartzeko. Ezgaude inprobisatzeko garaian.Etxean ofizioa ezagutzen due-narekin kontatu behar da etaerredakzioa motibatzekomodu bat hori izan daiteke. Albistegiei dagokionean, indargehiago jartzen da ETB2ko al-bisteetan, ETB1ekoan baino.Iraupena bera da horren adibi-de, eta ordutegia ere bai,ETB1ekoa sarritan aldatzen de-lako. Nik uste dut oraingo egoeranahiko tristea dela. Oso ondogelditzen da apustua ETB1 in-dartzea dela esatea, baina gero

Aurreko zuzendaritzak estilo li-buru bat bideratuta utzi du, etaestilo liburu hori ez dago itxita.Orain, erredakzioarekin kon-partitu eta bukatu egin beharda, aurreko zuzendaritzak ezbaitzuen erredakzioarekin kon-partitu. Gauza horiek, nik uste,profesionaltasunez egin beharditugula. Bestela, beti eztabai-da berdinarekin gabiltza buel-taka. Gainera, talde bezala eginbehar dugu estilo liburua, EITBmailan. Figura berri bat sortudugu Odile Kruzetarekin. EITBeko irratietako zuzendariaizango da baina, aldi berean,EITB osoan ildo editoriala mar-katuko duen pertsona izangoda. Zein izango bere helburua? Bere helburua izango da irizpi-deak bateratzea. Ez hizkuntzaridagokionez bakarrik, baizik etabaita gaiei eta tratamenduariburuz ere. EITB taldea gara bai-na Radio Euskadi bere aldetikdabil, Euskadi Irratia ere bai,ETB ere bai... Hori dena uztartuegin behar dugu. Gai horiek de-

ikusi behar nola egin dezake-gun. Saskibaloiko partidakETB1en ematen jarraitzen ba-dugu, oso zaila da Gaur Egun-ak indartzea. Horretaz ez duguhitz egin oraindik, baina nik ustedut helburua izan behar duelaGaur Egunak normalizatzeaeta bere ordutegia eta iraupenfinkoa edukitzea. Nire nahia,dena den, hori izango litzateke.Ez dakit Gaur Egunak Teleberrikbezala ordubete izan dezake-en, baina gutxienez, orain dau-kaguna baino askoz ere gauzaduinagoa egin beharko genu-keela ez daukat inongo zalan-tzarik. Baina hori dena etxeosoaren perspektibarekin ikusibehar da. Nik nirea defenditukodut. Helburua da albistegi nor-malizatua egitea, bere ordute-gian eta bere edukiekin.Aldaketaren bat aurreratu aldezakezu?Apirilaren 8tik aurrera euska-razko albistegi bat egongo dagoizeko 08:00etatik 10:00eta-ra. ETB1en ordu horretan albis-tegi bat dagoen lehen aldiaizango da. Albistegia 7:58anhasiko da, eta ordu betez infor-mazioa emango da, eta ondo-ren 9:00etatik 10:00etara ter-

tulia bat eta elkarrizketa bat. Aurkezleetan adibidez, ez da

aldaketa handirik izango. Nikuste jarraikortasun bat adieraz-tea ere ez dela txarra. Profesio-nalak profesionalak dira bate-kin eta bestearekin. Profesio-nalak blindatu egin behar dira.Hainbeste eztabaida sortu dueneguraldiaren mapa aldatu du-zue; erdibideko bide bat hartuduzue. Bai, aldatu da. Aurreko zuzen-daritzak eguraldi mapa aldatuzuen, eta gero IparraldearenOrena eta Navarra directo egi-ten zituen. Eguraldiko jendeakzeresana ere badauka. Etxe ba-rruan erabaki dugu aldaketa,irizpide profesionaletik eta in-formatibotik.Eguraldiaren maparekin bate-ra, terminologiak ere sortzendu zeresana. Zein bide jarrai-tzeko asmoa daukazue?

nak talde horretan landukodira. Talde itxura eman nahidugu. Zuzendaritza honen ar-datzetariko bat hori da. Taldebezala lan egiten hastea. Beregaraian, azken aurreko zuzen-daritza saiatu zen horretan pix-ka bat, baina ez zen denboragehigirik izan. Euskararen normalizazioaneragile garrantzitsuena telebis-ta da, baina euskaldun askoren-tzat ETB1 ez da bere erreferen-tziazko katea. Gaztetxoentzateta gazteentzat, adibidez.Audientzia tasak ikusi besterikez dago hori horrela dela ikus-teko. Azkenean, ETB1en pro-duktu onak daude, baina solte.DBH, adibidez, oso programaona da gazteentzat baina asko-tan nik uste dut jendeak jakinere ez dakiela DBH dagoenik.Programazio normalizatu batez baldin badago, eta gauzasolteak ematen badira, jende-ak ez du ETB1 jartzen. Gainon-tzeko telebistetan gauzak osofinkatuak daude. Nik uste dutproduktu onak badaudela bai-na orokortasun baten barruanez daude. Eta hori, arazo handibat da. Arratsalde osoan doku-mentalak eta errepikapenakjartzen badituzu, jendea ezduzu erakartzen. Nahiz etaDBH jarri, jendea joan zaizu.Erronka da ETB1-n programa-zio normal bat egitea, edozeinkaterekin konpetitu ahal izangoduena. Umeek ETB3 asko ikus-ten dute, baina koskortuagoekez daukate euskarazko errefe-rentziarik. Erdarazko albistegietan euska-ra gehiago entzuteko aukeraikusten duzu?Ni beti izan naiz euskal hiztuna-ren hitzak naturaltasun guztizeuskaraz sartzearen aldekoa,azpialdean, gaztelerazko azpi-tituluren batekin ideia nagusiajarrita. Azkeneko joera da, hi-tzez hitzeko itzulpena jarri be-harrean ideia nagusia jartzea.Ulertzen ez duena ere ez da gal-duko. Horretan segi behardugu. Bikoiztu gabe, hizketanari dena entzun.

«ETB1 kateanalbisteginormalizatuaegitea da nirehelburua»

«Edozein katerekinkonpetitu ahalizango duentelebista egitea nahi dugu»

«Profesionalakprofesionalak dira eta blindatu egin behar dira»

Page 10: GoiBerri 53. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

«Batxilergoa bukatzen aridirenei desio dutenaikasteko aholkatzen diet»

Asier Zaldua UrretxuJon Orbegozok (Urretxu, 1966)zein ikasketa egin aholkatzendie Joxe Mari Iparragirre institu-tuko ikasleei.Zein dira arrakasta gehien du-ten ikasketak?Osasun arlokoek dute arrakas-ta gehien. Ikasle onek medikun-tza, fisioterapia, biokimika, bio-teknologia... ikasi nahi izatendute. Horietan konpetentziasekulakoa da. Horren zailak ez

direnen artean, irakasle-ikas-ketek arrakasta handia dute.Hor ere nota ona behar da.Zeintzuk dira behera egin dutenikasketak?Humanistikoak, inongo zalan-tzarik gabe. Eta horien barne,batez ere, filologiek. Zientziakaskoz ere prestigio handiagoadu gizartean.Nesken eta mutilen artean ba aldago alderik?Neskek osasun mundura jotzendute, eta mutilek ingeniaritza-ra. Letretako ikasketak emaku-mezkoek eta hain onak ez direnikasleek hautatzen dituzte.

Zertan oinarritu behar da gaztebat ikasketak hautatzeko or-duan?Benetan desio dutena egitekoaholkatzen diet. Ez da lagunekedo gurasoek aholkatutakoaegin behar. Ezin da bizitza osoagorroto den lan batean aritu.Gustuko duten horrek lan egi-teko aukerak eskaintzen dituenere begiratu behar da, noski.Gurasoek zer diote?Gurasoen nahiak eta seme-alabenak bat ez datozeneangatazkak sortzen dira. Halako-etan nik ez dut ez batzuen etaez besteen alde egiten.Gazte asko joaten al dira uni-bertsitatera?Unibertsitate-ikasketek presti-gioa dute eta Batxilergoa nahi-kotasunez ateratzen dutenakunibertsitatera joaten saiatzendira. Lanbide Heziketa, norma-lean, bigarren aukera da.Ikasleei laguntza eskaintzendiezu erabakiak hartzeko or-duan. Lan polita al da?Bai, ez bainaute irakasle bezalaikusten, eta konfiantzaz etor-tzen dira nigana. Irakasle arruntbati galdetzen ez dizkiotenakgaldetzen dizkidate. Aholka-tzeaz gain, informazioa eskain-tzen diet. Kontsulta asko postaelektroniko bidez egiten dizki-date, eta gai sakonetarako nire-kin elkartzen dira.

Jon Orbegozo Urretxuko Joxe MariIparragirre institutuko orientatzaileada. 10 urte daramatza lan horretan.

«Ikasketakaukeratzekoorduan, ez dagurasoek diotenaegin behar»

Babeslea

Page 11: GoiBerri 53. zenbakia

GOIBERRI 11MOTZEAN

Prentsa-kioskotik begiraBerrogei urte inguru dira Maria Jesus Elgarrestak kioskoan prentsa saltzenduela; ez da berak aukeratutako lanbidea, baina «inoiz ez dakizu zer denhobea». Gazteengan ez du prentsa erosteko ohiturarik ikusten.

Miriam Luki ZumarragaZumarragan eta Urretxun fa-milia berak ustiatzen ditu kale-an dauden bi prentsa kioskoak.Maria Jesus Elgarresta (Zuma-rraga, 1960) 14 urte inguru zi-tuenean hasi zen familia nego-zioan lanean, eta ordutik Zu-marragako kaleei begira lanegiten du Piedad kaleko kios-koan.

Kioskoez gain, hasieratik,goizeko lehenengo orduetanZumarragako geltokietako au-zoan saltzen dituzte egunka-riak. «Paraiso hotela zenarenkanpoaldean zegoen bankutxobat erabiltzen genuen prentsasaltzeko. Autobus geralekuahan bertan zegoen, eta lante-gietara zihoazen langileak ber-tatik igarotzen ziren. Toki ona

Aste Santuan. Baina, horretaraere ohitzen zara, eta ez daukatkexarik».

Egoera ekonomikoak bereogibidean eraginik izan duengaldetuta, Elgarrestak baiezkobiribila eman du: «Lehen,egunkaria kultura zela esatenzen. Orain, ezjakinak izangogara beharbada, baina gaztejendeak ez ditu egunkariakerosten». Internet indarrez sar-tu dela onartuta ere, egunkariairakurtzea «ohitura kontua»dela dio, «etxean, denboraz ira-kurtzen da egunkaria, eta horierretiratuek baino ez dutelaegiten esango nuke». Aregehiago, Elgarrestak «negozio-ari jubilatuei esker» eusten dio-tela azpimarratu du.

Gogoan du, aspaldian, egun

100 bat urte izango lituzkeenemakume batek esandakoa:«Gurasoei egunkaria eguneroozenean irakurtzen ziela konta-tu zidan; haiek, seguruen, ez zu-ten jakingo irakurtzen, eta bere-tzat garrantzitsua zen transmi-sio lan hori egitea».

Prentsa saltzailearen ofizioaez da berak aukeratutakoa.Amonatik hasita etxean guz-tiak lanbide honi lotuta egondira. Aitak kanpoan egiten zuenlan, baina egunero laguntzenzien. «Gurean, prentsa salmen-tak salbatu gaitu, eta garai ho-beak izan baditugu ere, aurreraegiten ari gara, jubilatuei esker,batik bat. Beti egon dira garaitxarrak, baina aterabideak ereegon direlakoan nago; konfor-matzen jakitea da giltza».

Maria Jesus Elgarresta 14 urte zituela hasi zen prentsa-kioskoan lanean; Zumarragako kioskoan astean zazpi egunetan lan egiten du. M. LUKI

«Beti egon diragarai txarrak, baitaaterabideak ere;konformatzenjakitea da giltza»M. Jesus ElgarrestaKioskoko langilea

zen beraz», dio Elgarrestak.Bera edo ahizpa hantxe egotendira goizero.

Jarraian, Piedad kaleko kios-koan sartu eta eguerdirainoegiten du lan Elgarrestak, aste-ko egun guztietan, etenik gabe.«Urtean hiru egun baino ez di-tugu jai: bi Gabonetan eta bat

Page 12: GoiBerri 53. zenbakia

12 GOIBERRIGARAI BATEAN

Oazurtzakotunelak 150 urteOraindik Euskal Herriko tren tunelluzeena dena 1858an hasi zireneraikitzen. Zegama irauli zuen obrak.

Aimar Maiz Zegama-Legazpi Aurten 150 urte dira NortekoTrenbidearen eraikuntzan, Oa-zurtzako tunela zulatu zutela,Zegama eta Legazpi artean.

1863an ikusi zuen, aldenik alde,argia. Beste iturri batzuen ara-bera, 1864ko otsailaren 10eanbukatu zuten. Trenbidea 64koabuztuaren 15ean inauguratuzuten, Madrildik Parisera lehentrena igarota. Italiatik eta Frantziatik langi-

le, zuzendari, eraikitzaile etakontratista ugari etorri zen Ze-gamara. Oazurtzan herrixkabat sortu zen haientzat. 1858tik1864ra, Zegaman hamabi tu-nel zulatu zituzten, «Pirinioak»deitzen zioten Aizkorriko men-dizerra barrutik ebakiz. Gipuzkoako trenbide-inge-

niaritzako obrarik handienakBeasaindik Altsasuraino eginziren. Igoera gogorra saiheste-ko, guztira 22 tunel daude,10.402 metro lurraren erraietaneginak. Azpimarragarriena Oa-zurtzako tunela da, 2.957 metroluze dena. Eraiki zenean esta-

tuko luzeena zen, eta gaur eremarka hori du Euskal Herrian.SGCME elkarte eraikitzaileko

Letourner ingeniari buruak1858ko ekainean Oazurtzako

lanak «lehenbailehen» hasteakomeni zela idatzi zien Espai-niako agintariei, «trenbide zatihorretan gehien iraungo duenlana delako». Irailean banatuzituen lanak, 16 kontratistarenartean. Batzuk zeharretara hasiziren zulatzen, besteak goitikbehera 12 putzutatik materialagora husteko. Denera 25 milioipezetako aurrekontua zuen. 1860 bukaeran, tunela «oso

aurreratua» zegoen, bi ahoeta-tik. Hamaika zatitatik zazpiga-rrena izan ezik, beste guztiakzulatzen ari ziren. 1862an Lave-lleyren EGC enpresak hartuzuen Olatzagutia-Beasain ar-teko obren ardura. Zegaman, 1861ean, trenbi-

deko lanetan 328 pertsona ze-biltzan, zuzenean edo zeharka.Atzerrikoak 195 ziren: frantzia-rrak (132), italiarrak (19), Pia-monteko meatzariak (7)...

Oazurtzako tunelaren grabatua, Leon Laurentek egina 1867an eta Guia-Album del viagero en la provincia de Guipuzcoa liburuan ateratakoa.

Page 13: GoiBerri 53. zenbakia

GOIBERRI 13GURE LURRA

Janire Arrondo Hernani2009tik Gipuzkoako ErlezainElkarteko lehendakari lanetandabil Julian Urkiola (Usurbil,1945). Garai beretxuan atze-man ziren Euskal Herrian lehenasiar liztorrak; ordutik bereamesgaizto bihurtu da intsektuharraparia. Etxeko sotoan, ezti-gintzarako tresnekin batera,gordeta ditu vespa vuletinarenehunka ale, baita horiek iazegindako hainbat erlauntzerraldoi ere.Etzi, igandea, Zegaman egin-

go den Erlezain Eguna dela-eta, bihar 18.00etan Alerta go-rria! Hemen da asiako liztorrahitzaldia egingo du herriko Kul-tur Etxean. Nondik edo nola iritsi da liztorasiarra gurera?Badirudi Frantziara itsasontziziritsi zela 2004. urte inguruan,

nahiz eta badiren nahita ekarri-takoa dela diotenak ere. Fruta-rekin etor zitekeen, gustuko du-eta, edo egurretan. Baina ez da-kigu ziur.Erraz egokitu da ingurune ho-netara, ezta?Gune menditxuak eta hezeakgustatzen zaizkio, beraz, para-disuan dago. Badiote iberiarpenintsula erdialdera ez delajoango, han klima lehorragoadelako. Txinan hamar subes-pezie ditu liztor honek, eta norkdio hemen egoera berrietara

egokituko diren subespezieaksortuko ez direnik?Lehen aleak ikusi zirenetik no-lako garapena izan du?2010ean Irun aldean (Gipuz-koa) atzeman ziren lehenak,entomologek ziurtatu zuten.Iaz ugaritu zen asko eta Gipuz-koa osoan erlauntz ugari ager-tzen hasi ziren, Goierrin ere bai.Aurten, dagoeneko, 200dikgora harrapatu ditut eta ingu-rukoak ere hala ari dira. Harra-

patutako hauek erreginak dira.Horiek sortuko zutekeen er-launtza. Horregatik, orain daharrapatzeko garaia. Beraz, badirudi aurten aregehiago ugarituko direla?Bai. Ni oso ezkorra naiz hone-tan, asko biderkatuko da. Liztorhonek guztiarekin amaitukodu: liztor txikiagoa jaten du, er-leak, euliak... Ekosistema osoa desorekan jar-tzera irits daiteke?

Harrapari handia eta oso sun-tsitzailea da liztor hau. Erleekinamaitzen badu, polinizaziorikez dago eta polinizaziorik gabe,zer? Haragia jaten du, arrainajaten du... Hildako ganaduetantopatu dituzte eta ahuntzenzaurietan ere ikusi dituztelaesan didate. Gizakioi ere kozkegiten digute. Nik nahiago duthogei erleren kozkada, haueta-ko liztor batena baino.Zein neurri ari zarete hartzeninbasio honi aurre egiteko?Zaila izango da eustea. Ahale-gin handiak egiten ari gara, halaere ez da nahikoa. Eusko Jaurla-ritzak ez du ezer jakin nahi, etaegiten ari garena GipuzkoakoAldundiari esker da. EuskoJaurlaritzari eskatu izan dioguI+D batzuk, baina krisia dagoe-la diote. Batzuentzat badagodirua, guretzat ez!Zertarako ikerketak?Harrapaketak siropearekin egi-ten ditugu eta etxean ur botei-laz egindako tranpekin. Liztorasiarra eta beste edozer ereerortzen da hor. Feromonekinsoilik liztor hori erakarriko duenzerbait sortu behar da. Horre-taz gain, zer gustatzen zaioneta nola mugitzen den ikertu

behar da. Erlezainei nola ari zaie eragitenliztor asiarra?Gipuzkoan oso gutxi izangodira erlezaintzatik bizi direnak;hemen erlezain txikiak gara.Hala ere, liztor honekin, erleakez du atera nahi, eta ateratzenbada ez da itzuliko. Erleak duenakaro bati ere aurre egiten arigara. Produktu kimikoak erabilibehar dira eta argizaria kutsatuegiten da. Horri irtenbidea bila-tzen ari gara, eta orain liztorrariere aurre egin behar.

Urkiola asiar liztorren erlauntz batekin. JANIRE ARRONDO

Julian UrkiolaGipuzkoako Erlezain Elkarteko lehendakaria

«Nik nahiago dut hogei erleren ziztada,asiar liztor hauetako batena baino»

Page 14: GoiBerri 53. zenbakia

14 GOIBERRIINTERNET

saretik

Klik Han eta hemen

Korrika,musikaren bidezMartxoaren 14an eta 21eanpasa zen 18. Korrika Goierritik,irudi ederrak utzita. Askok, or-dea, irudiekin ez ezik, doinuekinere lotzen dute Korrika. Horiegin dute Sustatu webgunean,Korrikaren orain arteko 18 edi-zioetako kantak bilduta.sustatu.com

‘Ka-Kazetarien’aldeko lipdub-aEHUko Komunikazioa Multi-mendia masterreko ikasle taldebatek kazetaritzaren eta komu-nikazio munduko langileen lanaaldarrikatzeko lipdub-a grabatunahi du. Gangman Style kantahautatu dute, eta Joxerra Gar-tziak egin ditu euskarazko hitzak.lipdubmkm.wix.com/1213

Korrikakokanten

bildumaikusteko:

Sarean ikusiaIrudia

Euskal HerrikoItzulia, iruditanEuskal Herriko TxirrindulariItzulia egunotan iritsiko daGoierriko errepideetara. 2011.urtean Goierri Garaira iritsi ze-nean bezala (irudian), jarrai-pen zabala egingo du Goierri-ko Hitzak, bere webgunearenbidez. Gaurtik aurrera, bideo-ak eta argazkiak ikusteko au-kera izango da.goierri.hitza.info

Film laburrenlehiaketakAzken aldian sona handia har-tzen ari dira sarearen bidez egi-ten diren ikus-entzunezkolehiaketak. Goierrin bertan,Bertsomovieda da horren adi-bide garbia. Oñatiko Gero Pen-tzauku taldeak egindako Bada-tor Munizipala! lana izan dabozkatuena, eta ondorioz, pu-blikoaren saria jasoko duena.Antzeko beste lehiaketa bat

ere jarri dute martxan, TolosakoKilometroak 2013 jaialdiarenharira. Hain zuzen ere, Ahora!leloa oinarri duten ikus-entzu-nezko lanak aurkeztu behardira. Sarien artean, 500 eurokosari nagusia eta 20 lagunentza-ko egonaldia banatuko dituzte.

kilometroak.net/lehiaketa

Page 15: GoiBerri 53. zenbakia

GOIBERRI 15PUBLIERREPORTAJEA

Argazkierreportajeprofesionalak

iki Asensiokargazkilaritzaikasi zuen Bar-tzelonan, eta1998az geroz-tik ari da ar-

gazkilari lanetan Sakanako Al-tsasu herrian.

Zatoz Kiki eta Sonia inongokonpromisorik gabe ezagutze-ra, oso gertu daude. Soniakazalduko dizkizu hemen aurre-ratzen diren prezioak.

Kikiren argazkiek ikustekomodu bat isladatzen dute. Unebakoitzeko behar zehatzak an-tzematen ditu, bai ezkontza ar-gazkietan, bai haurren argaz-kietan, denek dute berezko iza-era, eta pertsona bakoitzenberezko funtsa.

K

Argazkilaritza

Ezkontzak 900€tik

Jaunartzea 90€tik

Erreportajea 45€

KIKI ASENSIO ARGAZKILARIAIortia enparantza , 1 Altsasu(udaletxetik gertu)948 46 90 23

Page 16: GoiBerri 53. zenbakia