Eskola antolaketa

  • View
    154

  • Download
    17

Embed Size (px)

Text of Eskola antolaketa

ESKOLAANTOLAKETA

Karmele Bujan Vidales Pello Aramendi Jauregi

Udako Euskal Unibertsitatea Bilbo, 2005

Udako Euskal Unibertsitatea Karmele Bujan Vidales eta Pello Aramendi Jauregi

ISBN: 84-8438-076-9 Lege-gordailua: BI-2902-05 Inprimategia: RGM, Bilbo Azalaren diseinua: Iigo Aranburu Hizkuntza-zuzenketen arduraduna: Ander Altuna Gabiola Banatzaileak: UEU. Erribera 14, 1. D BILBO telf. 946790546 Faxa. 944793039 Helbide elektronikoa: argitalpenak@ueu.org www.ueu.org Zabaltzen: Igerabide, 88 DONOSTIA

Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, edozein modutara delarik ere, edizio honen Copyright-jabeen baimenik gabe.

AurkibideaHITZAURREA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . AURKEZPENA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1. ERAKUNDEAK: OINARRIZKO KONTZEPTUAK ETA TIPOLOGIA, Karmele Bujan Vidales. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 2. IKASTETXEA ERAKUNDE GISA, Karmele Bujan Vidales . . . . . . . . . . 3. EUSKARAREN ANTOLAKETA ESKOLAN Karmele Bujan Vidales . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 4. GIZA BALIABIDEAK, BALIABIDE MATERIALAK ETA BALIABIDE FUNTZIONALAK IKASTETXEETAN, Karmele Bujan Vidales . . . . . . . 5. IKASTETXEEN ZUZENDARITZA, Pello Aramendi Jauregi . . . . . . . . . 7 11

13 25

45

69 97

6. IKASTETXEAREN KOORDINAZIOA, Pello Aramendi Jauregi . . . . . . 131 7. IKASTETXEAREN PLANIFIKAZIO-PROZESUA, Pello Aramendi Jauregi 149 8. IKASTETXEAREN BERRIKUNTZA, KONTROLA ETA EBALUAZIOA, Pello Aramendi Jauregi . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 195 9. KOMUNIKAZIOA ETA TALDE-LANA, Pello Aramendi Jauregi. . . . . . 213 10. GATAZKEN KONPONBIDEA IKASTETXEAN, Pello Aramendi Jauregi . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 235

Hitzaurrea

Egun, Europako unibertsitateetan Hezkuntzaren alderdi formal zein ez-formalei begira indarrean dauden ikasketa-plan guztietan (http://www.enic-naric.net), hezkuntza eta ikastetxearen ikuspegi zientifikoa lantzeko (Apalategi, M.J. (2000): Hezkuntza-Erakuntza I: oinarri teorikoak) hainbat irakasgai aurkitzen ditugu. Irakasgai horien funtsezko zeregina hasierako formazioa ematera mugatzen da, betiere, bakoitzaren azter-eremua (heziketa gauzatzeko erabiltzen diren erakunde edo bien bitartekoak) gizarte-mailako titulazio bakoitzari dagokion lan-esparruaren errealitatera egokitzen delarik. Esate baterako, egun Hego Euskal Herrian ezagutzen ditugun Irakasle eta Gizarte Hezkuntza diplomaturan nola Pedagogia zein Psikopedagogia lizentziaturetan, eskola gehienetan hezkuntza-erakunde ezunibertsitariotzat hartuta antolatzeko eta funtzionarazteko zein bere zuzendaritza, kudeaketa eta ebaluaketaren izateaz arduratzen diren era askotako irakasgaiak antzeman ditzakegu, hots: enborrekoak, nahitaezkoak, hautazkoak edo osaera askekoak, hain zuzen ere. Eskuetan dugun liburuaren izenburua Eskola-antolaketa da eta ezin da ukatu, bat-batean, berehalako lokarri bat sorrarazten duela eskolarekin. Egileek, Euskal Herriko Unibertsitateko Karmele Bujan eta Pello Aramendi irakasle doktoreek, aipatu ikasketetan eskolaren errealitate irristagarria bezain nahasiaz jabetzeko gaitegi bat aukeratu eta garatzeko proposamena egiten dute bertan. Retos actuales de la epistemologa de la ciencia (A. Segura eta J. A. Moreno, 2004) lanean ikusten den bezala, esan daiteke 1990etik aurrera zientzia kognitiboen aurkikuntza berrien ondorioei esker, besteak beste, egungo zientziaren epistemologiaren ezinbesteko jomuga bat diziplinartekotasuna dela Dena den, ez dugu ahaztu behar, aspaldikoak direla zientzia ezberdinen ikerketen arteko lotura beharraren defentsariak, besteak beste 1935ean Jean Piaget-en kezketariko bat horixe izan zen, bere 1974ko O va lducation lanean irakur dezakegun bezala. 1980ko hamarkadan, ordea, ofizialki, oraindik ere, zientziaren iparra fisikaren teoria bateratzailean aurkitzen zen, Stephen Harwking-en Denboraren historia izeneko lana, mugarri hartzen zelarik. Baina, laurogeita hamarraz geroztik, fisika nuklearretik at, gizakiaren genetika eta neurofisiologiaren inguruko aurkikuntza paregabeek ADN eta burmuinari buruzkoak, batik bat alde batetik, eta, hain hedatuak ez izan arren, zientzia kognitiboen ondorio berriek, bestetik, zientziaren epistemologia, diziplinartekotasuna urrats berria garatze-bidean jarri dutela

8

Eskola-antolaketa

baiezta daiteke. Esaten ari garen hau Pedagogiaren argitan jarri berri dugu, guk ere, laster argitarauko den Aitona gurearen Makilakixki liburu berrian, (J. Apalategi, J. M. Apalategi, M. J. Apalategi eta U. Apalategi, 2006) Makilakixki ipuinaren azterketa pedagogikoa den gure atalean, hain zuzen ere. Zientziaren alor guztietan iraultza edo bira kognitiboa izan dela onartzen da. Zer suposatzen ote du, bada, bira horrek? Hona hemen erantzuna: zientzia kognitiboek sortzen duten ezagutzaren ezaugarririk funtsezkoena, diziplinartean eraikitzen dela aitortzea. Baina gure ustez, bira kognitibo horren baieztapena ikustear dago oraindik Giza eta Gizarte Zientzietan. Zergatik? Bada, zientzia horien komunitate edo elkarte zientifikoa osatzen dugunon ahotan ibili arren, diziplinartekotasunaren ezinbestekotasuna, gero ekarpenetan, ez da behar adina islaturik agertzen, izan ere: eskolaren antolaketa zertan den erakusteko, ez da nahikoa, gehienetan egiten den bezala, irakasleek aukeratutako gaitegi hertsi bat menderatzera mugatzea ikaslea , edo ikaslea praktika jakin batzuetarako prestatuko luken errezeta-gida ordenatu bat menderarazten jartzea, edo eskolaren antolaketa ikerketa-gai hartzen denean, eskolaren azalpen filosofiko, pedagogiko eta soziologikoarekin batera, harreman horien arteko adierazpen zientifiko, kritiko zein alternatiboak, aldi berean egin behar dira. Eskolak hezkuntza-sistemaren antolaketa zehatzak dira. Beste era batera esanda, hezkuntza-sistema eskoletan gauzatzen da. Hezkuntza-sistemaren funtzioak gauzatu ahal izateko, lortu nahi diren ondorioak definitzeko eta martxan jarri behar diren prozesuak kudeatzeko, antolakuntza-azpiegitura propio bat behar da, eta azpiegitura hori eskola da. Baina eskolaren errealitatea zientifikoki ulertzeko, nahi eta nahiez, Hezkuntza edo Eskola Erakuntza zientziak sortzen dituen irizpideetan, arrazoibide diskurtsiboetan eta azalpen teorikoetan islatu behar da, bestela eskolaerakundeen izate ideologikoen aginduetan erortzeko arriskua baitago! Eta arrisku hau saihestu nahian, egun, zientzia honen izenean egiten diren bi erabilera kaxkarrak, agintean daudela dirudi, bat: osakin hertsiek osatzen duten errezeta antzera erabiltzen dutenen aukera, eta bi: arautegia ezartzeko bakarrik erabiltzen dutenena, hain zuen ere. Bi erabilera-mota horiek zorigaiztoko teoriazaleen edo praktikazaleen muturreko jarrerak ezkutatzen dituzte, buruz buruko lehia antzuan erortzen direlarik. Teoriazaleak, gehienbat, alor akademiko eta unibertsitarioetan aurkitzen ditugu, eta haien ikerketa-lerroen leloak, gure ustez, unibertsitateko administrazio akademikoaren antolaketari egokituago aurkitzen dira, Hezkuntza edo Eskola Erakuntzaren egitura diziplinarrari baino. Praktika iparrorratz hartzen dutenak, berriz, bi alorretan banaturik aurki daitezke: alde batetik, irakaskuntzan lan egiten dutenak ditugu, eta bestetik, administrazio-mailan, hezkuntza-politikaren erabakiak kudeatzen ibiltzen

Hitzaurrea

9

direnak. Egoera tamalgarria hau gainditzeko bide bakarra, aipatu arriskua saihesteko bide bakarra, Wallin eta Berg-ek Journal of Curriculum Studies aldizkarian 1982an argitaratu zuten The School as a Organization artikuluan diotenarekin bat eginez, Eskola Erakuntza zientziak berea egin nahi duen aztergaiarekiko, hezkuntza eta eskola, jakintza bereizgarri bat sortzeari ekitean datza, oraindik ere ez baitu erabat adostua, ez eta bere komunitate zientifikoaren barruan! Eta egoera tamalgarri honetatik ez gara aterako, zientzia honen erabilera teorikoaren zaleek zein argudio praktizistaren aldekoek berregituraketa osagarria eta diziplinartekoa lantzen ez dugun bitartean. Egungo Gizarte Zientzien bilakaerak, posible egiten du eskola baten antolaketa aztertzerakoan, osagarritasuna eta diziplinartekotasuna kontzeptuen gidaritzapean egitea. Inoiz ez bezala, garai hauetan, ezinezkoa da Eskola erakundeari erantzutea, erreferentziazkoak dituen gizarte-, ekonomia- eta kultura-sistemak ezagutu gabe. Eskola-antolaketaren ikerketen ondorioak ez dira dogma bihurtu behar, baizik eta beste azterketa zientifikoek egiten duten antzera, bere errealitatea adierazteko eta arrazoitzeko erabili behar dira. Defendatzen dugun ikuspegi hau oso ongi agertzen da Oxforko Pergamon Press-ek 1993an argitaratu zuen S. M. Lindenberg eta H. Scheuder egileen Interdisciplinary Perspectives on Organization Studies izeneko liburuan. Eskuartean dugun Eskola-antolaketa liburua gainditu beharreko egoera honi aurre egiteko akuilutzat hartu behar dugu, zeinak, bere ekarpenak hainbat mailatan egin ahalko dituen, besteak beste: 1. Gure unibertsitateetan euskaraz aritzeko, hain ugari ez dugun materiala eskura jarriz. 2. Ikastetxea erakunde bezala ulertzeko eta hezkuntzaren alderdiak jorratzeko unibertsitatean indarrean dauden ikasketek behar duten hasierako edo oinarrizko formakuntza bideratzeko gaitegi bat eskainiz. Esker onez M. Jaione Apalategi Begiristain Nafarroako Unibertsitate Publikoa Iruean, 2005eko ekainaren 10ean

AurkezpenaHezkuntzako erakundeen funtzionamenduak, oro har, talentu handiko pertsonak ez ezik, ongi kohesionatutako taldeak ere behar ditu, ideiak oso argi izango dituzten taldeak, sortzaileak eta zenbait helburu lortzeko eta balio-sorta jakin bat indartzeko motibatuak, euren lantoki den ikastetxea eta bizi diren gizartea ere hobetzearren. Dakigunez, hezkuntza-erakundeek eman dezaketen guztia eskatzen diet