Click here to load reader

Eskola- eta unibertsitate-jarduera › elementos › ele0004800 › Eskola... · PDF file mailako eskola teknikoak, 25 fakultate, 22 unibertsitate eskola eta azkenik 3 “gainerakoak”

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Text of Eskola- eta unibertsitate-jarduera › elementos › ele0004800 ›...

  • 2006/2007

    Eskola- eta unibertsitate-jarduera

    Emaitzen analisia

  • Lanketa: Eustat Euskal Estatistika Erakundea Instituto Vasco de Estadística (Eustat)

    Argitaraldia: XI-2008

    Argitalpena: Eustat Euskal Estatistika Erakundea Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

    Internet: www.eustat.es

    © Euskal AEko Administrazioa Administración de la C.A. de Euskadi

  • Emaitzen analisia

    ESKOLA‑ ETA UNIBERTSITATE‑ JARDUERA

    EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA

    Aurkibidea

    1. SARRERA ____________________________________________________________ 2

    2. IKASTETXEAK ________________________________________________________ 2

    3. LANGILEAK __________________________________________________________ 4

    4. IKASLEAK ___________________________________________________________ 6

    Atzerriko ikasleak __________________________________________________________________ 10

    Ratioak ___________________________________________________________________________ 11

    Hizkuntza-eredua ___________________________________________________________________ 14

    Ikasketak aukeratzea ________________________________________________________________ 15

    Eskola-emaitzak ____________________________________________________________________ 18

    1

  • Emaitzen analisia

    ESKOLA‑ ETA UNIBERTSITATE‑ JARDUERA

    EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA

    Irakaskuntzaren Estatistika

    1. SARRERA Irakaskuntzaren estatistikaren azterketa honen helburu nagusia da EAEko hezkuntza sistema arautuaren egungo egoerari eta bilakaerari buruzko informazioa eskaintzea. Araubide orokorreko irakaskuntzak aztertu dira —unibertsitatekoak zein unibertsitatekoak ez direnak—, bai eta araubide bereziko irakaskuntzak ere, eta sektore publikoa zein sektore pribatua sartu dira azterketan.

    Irakaskuntzaren estatistikak ematen duen informazio oinarri garrantzitsuak bi alderdi nagusi ditu: batetik, oso tresna baliagarria da EAEko hezkuntza sistema ezagutzeko, eta, horrenbestez, funtsezko laguntza da hezkuntzaren administrazioak egiten dituen kudeaketarako eta plangintzarako; beste aldetik, gizarteari hezkuntza sisteman erabiltzen diren kopuru nagusiak eskaintzeko behar den estatistika informazioa ematen du.

    2. IKASTETXEAK Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sistema arautuak 1.258 ikastegi zituen 2006-07 ikasturtean. Ikastegi horietatik 1.074k hezkuntza ez-unibertsitarioa ematen zuten, eta 55 unibertsitate ikastegiak ziren. Aipatuez gain, Araubide Bereziko 129 zentro ditugu: Hizkuntzak, Arte Plastikoak eta Diseinua, Dantza, Musika eta Kirola.

    1. taula. Lurralde historiko bakoitzeko zentro kopurua eta horietan emandako mailak. 2006/07 ikasturtea

    Euskal AE Araba Bizkaia Gipuzkoa

    Araubide orokorreko irakaskuntza 1.129 168 546 415

    Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak 1.074 158 520 396 Haur Hezkuntza 769 126 367 276 Lehen Hezkuntza 533 78 271 184 Hezkuntza Berezia (haur eta lehen hezk.) 40 13 19 8 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 342 44 177 121 Hezkuntza Berezia (DBH) 31 12 13 6 Batxilergoa 210 27 112 71 Erdi Mailako Lanbide Heziketa 134 16 70 48 Goi Mailako Lanbide Heziketa 135 17 68 50 Zereginen ikaskuntza 52 10 19 23 Helduentzako Hezkuntza 48 4 26 18

    Unibertsitateko irakaskuntzak 55 10 26 19 Goi-eskola teknikoak 5 0 2 3 Fakultateak 25 4 12 9 Unibertsitate-eskolak 22 5 11 6 Beste batzuk 3 1 1 1

    Araubide bereziko irakaskuntza 129 16 55 58

    Arte eta lanbideak 6 1 3 2 Dantza 2 1 1 - Kirolak 3 1 1 1 Hizkuntzak 9 1 5 3 Musika 109 12 45 52

    Iturria: Eustat

    2

  • Emaitzen analisia

    ESKOLA‑ ETA UNIBERTSITATE‑ JARDUERA

    EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA

    2006/07 ikasturtean haur hezkuntzako 769 zentro egon ziren. Aurreko ikasturtean baino 20 zentro gehiago egon ziren, hau da, %3 gehiago. Gehikuntza txikiagoa izan zen aurreko bi ikasturteekin erkatuta, baina nabarmentzekoa da, maila honetan soilik erregistratu baitzen igoera esanguratsurik.

    Bestalde, 533 zentrok Lehen Hezkuntza eman zuten eta 40 zentroetan haur- eta lehen mailako Hezkuntza Bereziko unitateak izan ziren, irakaskuntza mota horren zentro espezifiko gisa aritu zirenak.

    Bigarren hezkuntzari dagokionez, 342 zentrok Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eman zuten, 134k erdi mailako Lanbide Heziketa eta 210ek batxilergoko irakaskuntza. Horiez gain, badira Hezkuntza Bereziko unitateak dituzten ikastetxeak Bigarren Hezkuntzan, eta bai DBH (31) bai Zereginen ikaskuntza (52) ematen dituzte.

    Horrez gain, Helduentzako Hezkuntzako 48 zentro ditugu, haien helburua delarik garapen pertsonal eta profesionalerako ezagupen eta gaitasunak jaso, eguneratu, osatu edo handitzeko aukera eskaintzea 18 urtetik gorakoentzat.

    Bigarren Hezkuntzaren ondorenerako 135 zentrok Goi Mailako Lan Heziketa eman zuten, 2005/06 ikasturtean baino 2 gutxiago, eta 55ek Unibertsitate Ikasketak eskaini zituzten. Horietatik 5 goi mailako eskola teknikoak, 25 fakultate, 22 unibertsitate eskola eta azkenik 3 “gainerakoak” epigrafean sartu ziren (UNEDek Euskadin dituen hiru zentro baimenduak).

    Azkenik, araubide bereziko ikastegiei dagokienez —129 guztira—, gehienek (109) musika irakasten dihardute, musika-eskoletatik goi-mailako kontserbatorioetara bitarte. Azkenik, ikasketa bereziak ematen dituzten zentroekin bukatuz, 9 Hizkuntz Eskola Ofizial daude, Arte Plastikoen eta Diseinuaren 6 Zentro, 2 Dantzakoak eta 3 Kiroletakoak.

    2006/07 ikasturtean hezkuntza helburuetarako %2 zentro gehiago izan ziren. Gehikuntza hori batez ere haur hezkuntzan izan zen nabarmentzekoa, lehenago esan genuenez. Hezkuntza maila hauek ere gehikuntza horren onura jaso zuten: Lehen Hezkuntza (1), Haur-Lehen Hezkuntza Berezia (3), DBH (1), HHE (1) eta Musika (4). Aitzitik, bigarren hezkuntzako mailetan saldoa negatiboa izan zen. guztira 10 zentro galdu ziren. Unibertsitate mailan lehengo kopuruan jarraitu da.

    Hamar urte hauetan zentro kopuruaren bilakaerari begiratuz gero, ondorioztatu behar dugu maila guztietan gehikuntza egon dela, unibertsitate zentro baten galera izan ezik. Guztira %9,6ko gehikuntza izan da.

    1. grafikoa. Zentro kopuruaren bilakaera irakaskuntza-mailaren arabera

    0

    200

    400

    600

    800

    1.000

    1.200

    1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007

    Zentroak, guztira Unibertsitateaz kanpo Unibertsitatekoak Araubide B. Iraskuntza

    Iturria: Eustat

    3

  • Emaitzen analisia

    ESKOLA‑ ETA UNIBERTSITATE‑ JARDUERA

    EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA

    Titulartasunari begira, %64 zentro publikoak izan ziren; gainerako %36 pribatuak. Irakaskuntza ez unibertsitarioaren barruan, 743 zentro (%66) publikoak izan ziren eta 386 (%34) pribatuak. Haurren, hezkuntza bereziaren eta HHEaren mailetan, zentro publikoetako proportzioa 10etik 7koa izan zen, eta lehen eta goi mailako LH-ko mailetan, 10etik 6koa. Batxilergoko eta maila ertaineko LH-ko irakaskuntzan esan dezakegu banaketa orekatua egin zela publikoaren eta pribatuaren artean. Nabarmendu behar da, azkenik, DBH ematen duten zentro gehienak (%61) pribatuak izan zirela.

    Unibertsitate arloan, 2006/07 ikasturtean 35 izan ziren zentro publikoak (%64) eta 20 pribatuak (%36). Hezkuntza berezien kasuan, 60 ikastetxe publiko eta 69 ikastetxe pribatu zeuden.

    2. grafikoa. Zentroak irakaskuntza-mailaren eta titulartasunaren arabera. 2006/07

    803

    504

    322

    80

    132

    96

    72

    79

    35

    60

    455

    265

    211

    43

    210

    114

    62

    56

    20

    69

    0 100 200 300 400 500 600 700 800 900

    Zentroak guztira

    Haur H.

    Lehen H.

    Hezkuntza Berezia

    DBH

    Batxilergoa

    Erdi Mailako LH

    Goi Mailako LH

    Unibertsitatea

    Araubide bereziko irakaskuntzak

    Zentro publikoak Zentro pribatuak

    Iturria: Eustat

    3. LANGILEAK

    Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza zentroen sareak 2006/07 ikasturtean 54.601 langile izan zituen guztira, irakasleak eta bestelakoak barne. Hau da, biztanleria okupatu osoaren %5,7, 2007an.

    37.824 pertsonek osatzen dute irakasleen kidegoa (haietarik % 66 emakumezkoak dira), eta langile guztien % 70 dira. Pertsonal ez-irakasleak (16.777 lagun) gainerako % 30 osatzen du. Langileek lantoki zuten zentroaren titulartasuna kontuan hartuta, irakasleen %63 ikastetxe publikoetan egin zuen lan eta %37 ikastetxe pribatuetan.

    Araubide orokorreko irakaskuntzetan, irakasleak 36.702 izan ziren guztira. Haietarik, 14.975ek Haur eta Lehen Hezkuntzak eman zituzten, eta, kasu horretan, gehienak emakumezkoak izan ziren (% 84); 15.044 irakaslek Bigarren Hezkuntza eman zuten (derrigorrezkoa eta bestelakoa), eta, azkenik, 5.307 Unibertsitate Hezkuntzako postuetan izan ziren.

    Araubide Bereziko ikastegietan 1.122 irakasle aritu ziren 2006/07 ikasturtean. Haietariko %61 musikan aritu zen, 687 irakasle guztira. Ondoren Hizkuntzen irakaskuntza dator, 282 irakaslerekin,

    4

  • Emaitzen analisia

    ESKOLA‑ ETA UNIBERTSITATE‑ JARDUERA

    EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA

    %25. Gero Arte Plastikoak eta Diseinua, 81 irakasle; Kiroletakoak 58 eta azkenik 14 irakasle

Search related