24
ELGOIBAR - 1067. zenb. XXV urtea - 2018-03-02 Emakumeek* planto

Emakumeek* planto - barren.eus - barren.eus · nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabalera izango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arte estutu. Gune korapilatsua

  • Upload
    others

  • View
    7

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Emakumeek* planto - barren.eus - barren.eus · nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabalera izango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arte estutu. Gune korapilatsua

ELGOIBAR- 1067. zenb. XXV

urtea - 2018-03-02

Emakumeek*planto

1067 azala:Maquetación 1 01/03/18 11:58 Página 1

Page 2: Emakumeek* planto - barren.eus - barren.eus · nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabalera izango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arte estutu. Gune korapilatsua

1067 azala:Maquetación 1 01/03/18 11:58 Página 2

Page 3: Emakumeek* planto - barren.eus - barren.eus · nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabalera izango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arte estutu. Gune korapilatsua

Ainhoa Lodosok 1993an, BARRE-Nen estreinako urtearen amaie-ran, jaso zuen Emakunde Saria,

Jose Antonio Ardanza orduko Eusko Jaur-laritzako Lehendakariaren eskutik. Sariakikusentzunezkoen alorrean, prentsa oro-korraren alorrean eta kirol informazioa-ren atalean banatu zituzten. Azken atalhonetan, orduan elgoiBARREN izenazuen kazeta honetako kazetariak oho-rezko aipamena jaso zuen. Kiroleanaritu nahi zuten neska gazteen kirol jar-duerak bere orrietan etengabe zabalduizanagatik nabarmendu zuten.

Kirolak badu lekua, bai, BARRENen.Elgoibarren kirol federatuaren sariakbanatu zituztenean urtean barrena kirolbakoitzean egindako lana saritzen duteklubek Kirol Federatuaren Sarietan, eta2012koan, BARREN izan zen saritue-tako bat. Hemezortzi sari banatu zituz-

ten guztia. Kirol Patronatuak bi sari ba-natu zituen, eta horietako bat jaso zuenBARRENek, “hogei urtean Elgoibarko bi-zitza islatzeagatik eta bereziki kirolariurte guzti hauetan emandako garran-tziarengatik”. Ainhoa Andonegik jasozuen saria Alfredo Etxeberria orduan al-kate zenaren eskutik.

Rikardo Arregi kazetaritza sarietanepaimahaiaren sari berezia jaso zuen1993an Ainara Argoitia BARRENeko ka-zetariak aldizkarian argitaratutako laulanengatik, bereziki bi piezagatik.Pello Rubiori eginiko elkarrizketa eta36ko gerra, elgoibartarren ahotanlanak nabarmendu zituzten. “EuskalHerrian bizi duen memoriaren berresku-ratze eta bakeranzko garaiotan”, Aina-rak egindako ahalegina“gogoangarria” dela esan zuen epai-mahaiak, bereziki “gai korapilatsuak”

lantzeko hartu zuen “tonu serio eta es-tridentziarik gabekoagatik”. Kazetaria-ren idazkeraren “dotorezia etaadierazkortasuna” ere azpimarratu zi-tuen epaimahaiak.

Ezustean hartu zuen Ainara Argoi-tiak saria eta horren sari garrantzitsuajasotzea beretzat ohore handia izanzela adierazi zuen BARRENen bertan,eta izugarri poztu zuela gaineratu. Saribanaketan honela esan zuen: “Ederrada norbere lana baloratzen dutela ikus-tea, eta are ederragoa aipatzen dituz-ten lanak gurea moduko herrikomunikabide txiki batean argitaratuta-koak direnean”.

Horrelako sariek aldizkariaren izenalau haizetara zabaltzeko ez ezik, profe-sionalok eguneroko lanean lehen egu-neko ilusioarekin jarraitzeko ere baliodute.

3

Lan onari, hainbat sari‘Lehenago eta orain, lanari sari edo ordain’ dio esaerak eta 25 urteko ibilbidean BARRENera ere iritsi dira hainbat sari, egindako lan onaren or-dainetan: Ainhoa Lodoso kazetariak 1993an jaso zuen Emakunde Saria, Elgoibarko kirol federatuaren saria etorri zen gero 2012an, eta AinaraArgoitia kazetariak 2013an jaso zuen Rikardo Arregi saria. Tokiko hedabideetan ere kalitatezko lanak argitaratzen direla erakusteko eta laneangogotsu jarraitzeko indarra izan dira guretzat sariok.

Ainhoa Lodoso Emakunde Saria jasotzen, 1993an. Azala eskaini genion.

Ainara Argoitia Rikardo Arregi saria jasotzen. Azala eskaini genion.

2012an, Ainhoa Andonegi BARRENekozuzendariak jaso zuen saria.

1067 alea:Maquetación 1 01/03/18 11:54 Página 3

Page 4: Emakumeek* planto - barren.eus - barren.eus · nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabalera izango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arte estutu. Gune korapilatsua

IRITZIA

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragar-kiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gainhartzen Iritzia, Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adierazita-koen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa Andonegi KAZE-TARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia, IratiAgirreazaldegi HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLI-ZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKOARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAKAmaia Arrizabalaga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK IbonSerrano, Ana Alberdi, Eire Vila, Manu Sanchez, Unai Villena,Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpi-llaga, Julen Ansola, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, PaulaHeras, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, IñakiOdriozola, Ander Soraluze, Arantza Etxeberria, Irati Agirrea-zaldegi, Jone Olaizola INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA4.885 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

4

Azken urteetan asmatu den termi-noa da influencer hitza. Familiarraegiten ez zaionarentzat, influen-

cer-a izatea, beste pertsona batzuenganeragina duen pertsona izatea da. Sare so-zialen bueltan asmatu den terminoa dahau eta modaren, kontsumoaren eta pu-blizitatearen munduari oso lotuta dago.Enpresek influencer-ak erabiltzen dituzteeuren produktuak saltzeko eta publiko po-tentzialera iristeko.

Esango nuke, ordea, influencer hitza-ren esanahiari beste buelta bat eman be-

harko geniokeela, haragojoan, kontsumismoarenmundu horretatik aldendu;gazteen artean duen bul-tzada hori aprobetxatu eta di-

daktikoa egin.Aste honetan bertan eman

du jakitera Emakundek Emaku-meen Nazioarteko Egunerako auke-

ratu duen aurtengo leloa: Berdintasunaikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna.Eta hezkuntzaren munduan, eta baitahezkuntzaren mundu horretatik kanpodauden influencer horiek guztiak etorrizaizkit burura leloa irakurri bezain

pronto. Gazteen balioak eraikitzerakoorduan gakoak diren horiek, hain zuzen.Eta gazteak diot, Emakunderen mezuakargi eta garbi jartzen diolako arreta hez-kuntzaren, eta adi, ez soilik irakaskuntza-ren garrantziari.

Izan ere, “ikasi” edo “irakatsi” be-zalako hitzek ikastetxeetako hezkun-tzara begira jartzen bagaituzte ere,ikasgelen eta irakasleen mugak zehar-katzen ditu berdintasuna eraikitzeko be-harrezkoa den konpromisoak.

Nekez lortuko baitugu berdintasu-nean oinarritzen den gizarte bat, bal-din eta gobernuek, enpresek,komunikabideek, publizitateak, kirola-ren munduak, gurasoak, eta oro har, gi-zartea osatzen duen pertsona orok ezbadu berdintasunez jokatzeko eta ber-dintasunean oinarritzen diren baloreaktransmititzeko ardura hartzen.

Eta hor dago, hain zuzen, plantea-tzen dudan influencer-aren figura uler-tzeko modu berriaren gakoa.

`Influencer`-ak

ANA ALBERDI

“Ikasgelen eta irakasleenmugak zeharkatzen dituberdintasuna eraikitzeko

beharrezkoa denkonpromisoak”

Kazetaria

1067 alea:Maquetación 1 01/03/18 11:54 Página 4

Page 5: Emakumeek* planto - barren.eus - barren.eus · nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabalera izango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arte estutu. Gune korapilatsua

GUTUNAK 5

u EZERLARIAKBertsotan egiten baduzu bertsolaria

zara, futbolean egiten baduzu futbola-ria, eta martxoaren 8an Euskal HerrikoMugimendu Feministak bultzatuta lauorduko lan uztearen alde ezer gutxi egi-ten baduzu, zer zara? Grebalaria ez,behintzat. Izan ere, EAJ alderdiko ema-kumeek nazioarteko emakumeen egu-nean planto egin beharrean ordulaurdeneko “atsedena” egingo dute gi-zarteak ikus dezan konpromiso eta za-rata handirik egin gabe, ezerlaria(barka bekit garbizale horrek) izandaeta hauteskundeetan botoa emanda,lasai asko bizi zaitezkeela.

Juan Luis Mugertza Unanue

u ZUZENKETAJoan zen ostiraleko BARRENen oker

ipini genuen izen bat erretratu zaharra-ren atalean. Kontxita Armendia izanbeharrean, Mari Carmen Arozena zenargazkikoa.

BARREN

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

XI. URTEURRENA

Ramon Untzilla Aranberri2007ko otsailaren 27an hil zen, 42 urte zituela.

Kaixo, Ramonta memorian zure irriata memorian zure begiakta memorian zure keinuata memorian zure izateata memorian bizi zaituguta memorian zure aiduruta memorian zaitugu katiguta memorian zaitugu

Etxekoak

ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIA

BARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honako baldintzahauek bete beharko ditu nahitaez:

1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak,telefono zenbakia eta NAN zenbakia derrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekinargitaratuko dira. Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak. Onartuegingo ditugu identifikagarriak diren taldeak: “Ikastolakoirakasleak”, esaterako. Bestalde, sinatzailearekin batera bestelagun batzuk ere daudenean, hauek ere identifikatuta egon behardute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak jakitekoeskubidea izango dute gutun horretan euren izena aipatu edoerreferentziaren bat egiten bada eta gutuna inizialekin sinatutabadago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetu faltazidatzitakoak, buzoneatzeko edo kale banaketa egiteko idatzitakoidazkiak, pertsona eta erakundeei zuzenduriko mehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik argitaratuko.

1067 alea:Maquetación 1 01/03/18 11:54 Página 5

Page 6: Emakumeek* planto - barren.eus - barren.eus · nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabalera izango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arte estutu. Gune korapilatsua

MOTZEAN6

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta LurraldeAntolaketa Sailak bost milioi inbertituko ditu aurtenbidegorrietan eta bizikletaren erabileraren sustape-

nean. Bidegorri zati berriak eraikiko ditu, besteak beste, etahorien artean, Eibartik Maltzagara bitartekoa. Azitaindik Mal-tzagara artean bi kilometroko bidea egingo dute, eta bategingo du Elgoibarrera artekoarekin.

Oraindik proiektua garatzen ari badira ere, aurreikuspe-nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabaleraizango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arteestutu.

Gune korapilatsuaBi herrietako Udalek, herritarrek eta Foru Aldundiak hain-

bat urtez izan dute Elgoibar eta Eibar bidegorriarekin elkar-tzeko asmoa, baina zailtasun teknikoek atzeratu duteegitasmoa. Orografiak, azpiegiturak eta bide-zorrek zaildudute Azitain eta Maltzaga arteko zatiko lanak egitea. Izanere, hor bat egiten dute Euskotreneko trenbide sareak, 627errepideak eta A-8ak bat egiten duten lekuak eta Debaibaiak. Hainbat aukera aztertu ostean erabaki dute zatirik ko-rapilatsuenean %6ko maldadun pasabidea egitea.

Gipuzkoa Bizikletaz egitasmotik jakinarazi digutenez,orain ari dira proiektua idazten, eta lanak aurtengo parteanhastea da asmoa.

Bidegorri zati honekin Debabarrenean bizikletaren erabi-lera sustatu nahi da. Horrez gain, etorkizunean Deba bailara

osora zabaldu nahi dute bidegorri sarea. Hala, SoraluzetikMaltzagara arteko zatiak bat egingo luke orain egingo dute-narekin eta horrela, Debagoienean eraikitako bidegorriekinelkartuko lizateke sarea luzatuz.

Maltzagan pasabide bat eraikiko dute Elgoibar eta Eibar lotuko dituen bidegorriak batzeko

Mekako 31 ikaslek atzerrian egingo dituzte praktikak

Meka Lanbide Eskolatik 31 ikaslejoango dira Europara (Italia, Finlan-dia, Txekiar Errepublika, Polonia etaErresuma Batua) praktikak egiteraErasmus+ proiektuaren baitan. Admi-nistraritza, automozio, fabrikazio me-kaniko, gizarte eta kultur zerbitzu etaosasun ikasleek jaso dituzte bekak.Era berean, Mekan atzerriko ikasleakhartu dituzte. Danimarkako bi Men-daroko Ospitalean ari dira eta bestebi Eibarko Ego-Gain egoitzan.

1067 alea:Maquetación 1 01/03/18 11:54 Página 6

Page 7: Emakumeek* planto - barren.eus - barren.eus · nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabalera izango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arte estutu. Gune korapilatsua

MOTZEAN 7

Pinuak botatzen hasi dira Morun,hango ondarea bistaratzeko

Kultur Etxeko hiru aretotan egingo dute ‘Oxido. Umore garratza’ antzezlana

Moru mendi gailurreko pinuak botatzeko lanak hasi dituzte eta aurkigarbiketa lanekin hastea aurreikusi du Elgoibarko Udalak. Aztar-nategi arkeologikoaren eta mendi-hegaleko burdin aroko herrixka-

ren aztarnak nabarmentzea da lanon helburua. Uda aurretik, bigarren fasean, gainontzeko pinuak bota, hondakinak gar-

bitu eta zulaketa berriak egingo dituzte. Lanak Espainiatik etorritako 18 eta26 urte arteko gazte talde batek uztailean egingo ditu Eusko Jaurlaritzako Au-zolandegiak 2018 programaren baitan, arkeologo profesionalek zainduta.

Berreskuratze lanak amaituta ezinbestekoa da herriaren ondare aberasta-sunari merezi duen garrantzia ematea. Horretarako, Udalak, sustapenarenaldeko apustua egin du eta teknologia berrien bidez, informazioa zabaltzekosistema martxan jartzea aurreikusi du. Besteak beste 3D animazioa eta QRkodeen bidez funtzionatuko duten hiru ikus-entzunezko. Bideo hauek lan me-todo eta teknikak, berreskuratutako material arkeologikoak, frontea eta lubakiaeta hauetan aurkitutako materialak azalduko dituzte.

Martxoaren 9an, datorren ostiralean, Oxido. Umore garratza antzezlanaeskainiko du Pez Limbo konpainiak Kultur Etxean. Bi saio izango dira:20:30ean, gaztelaniazkoa, eta 22:30ean, euskarazkoa eta sarrera doanizango da. Antzezlan honetan bizitzaren absurdoari aurre eginez ezohiko ger-taerak bizi dituzten pertsonaia bereziak agertuko dira. Hiru gertaera barregarrikpertsonaia hauen giza harremanen eta bizi diren gizartearen herdoila utzikodute agerian. Gizakiaren gaiak hartu eta umoretik muturrera eramango dituzte.

Antzerkia Kultur Etxeko hiru aretotan (sotoan, erakusketa aretoan eta hitzaldigelan) ikusiko dute bertaratzen direnek. Hiru mikro-antzezlanetan banatuaegongo da. Hasieran, bi taldetan banatu eta bakoitzak pieza bat ikusiko du,gero trukea egin eta besteek ikusitakoa ikusiko dute. Azkenik, bi taldeek bat egineta hirugarrena elkarrekin ikusiko dute. Madame B eta Homo amabilis taldetanbanatuta ikusiko dituzte, eta Margarita Molotov, azkena, denek batera.

Musu originalenaren saria jaso dute Ana Lealek

eta Makor dendak

San Balentin egunaren aitzakian, musurik ori-ginalena saritzeko lehiaketa antolatu zuten Elgoi-barko hainbat ostalarik. 50 argazki inguruaurkeztu dituzte herritarrek, baina denek ez dutebalio izan, aurkeztu dituztenek ez dituztelakobehar bezala erabili sare sozialetako traolak, etalehiaketaren sustatzaileek arazoak izan dituztelakobilatzeko. Balio izan duten argazkien artean bikjaso dute saria (Cariñena ardandegira bisita) AnaLealenak eta Makor dendarenak.

RTVEko sari bat irabazi du Oihane Agirrebeñak

Elgoibar Ikastolako ikasle Oihane Agirrebe-ñak RTVEko No es un dia cualquiera irratsaiokoVerba Volant lehiaketa irabazi du, irratsaioak la-tinari eta kultura klasikoari eskainitako atalekolehiaketan. Amodioa denaren gainetik esaldialatinera itzuli zuten 800 lagunek bainogehiago,k eta Oihane Agirrebeña elgoibarta-rrak irabazi zuen lehiaketa. Poesia liburu bat etaNumantia bideo-jokoa jasoko ditu saritzat.

1067 alea:Maquetación 1 01/03/18 11:54 Página 7

Page 8: Emakumeek* planto - barren.eus - barren.eus · nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabalera izango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arte estutu. Gune korapilatsua

ELKARRIZKETA8

“Errigorako olioa eta kontserbak probatzen dituenak berriro eskatzen ditu”

Nafarroa hegoaldeko uzta Euskal Herrikobeste hainbat txokotara zabaldu asmoz Zubibat sukaldera kanpaina jarriko du abian Erri-gora egitasmoak martxoaren 6tik 20ra bi-tartean. Ekimen herritar honek euskaraofiziala ez den zonaldean eragin nahi du,eremu horretakoak diren produktuei EuskalHerrian bidea emanaz, euskaratik, euskara-rako eta euskaraz. Sare zabala da Errigora-rena eta Elgoibarren ere baditu boluntarioak.Horietako bat da Ane Guillo, eta berak emandizkigu egitasmoari eta kanpainari buruzkoazalpenak.

w Nafarroa Hegoaldeko uzta eskutik es-kura zabaltzen duela dio besteak besteErrigora egitasmoak. Baina produktuakzabaltzeaz gain, beste helburu batzukere baditu, ezta?

Sare bat da Errigora. Jende guztiakjaten du, eta denok egiten ditugu eroske-tak, baina askotan ez gara konturatzenerosketa horiek egiterakoan hautu bat egi-ten dugula; gauza batzuen alde egitendugula. Ez da gauza bera zainzuriak Pe-rutik ekartzea -besteak beste hegazkinezdatozelako bide luzean- edo Nafarroahegoaldetik ekartzea. Ezta ere produktuokbaldintza batzuetan edo beste batzuetanlantzea. Beraz, herritar sare bat gaudeNafarroa hegoaldeko hainbat ekoizlerenproduktuak Euskal Herri osoan banatzeko.Harremana zuzenekoagoa da ekoizlee-kin eta nazio izaera indartzen ere lagun-tzen du. Nafarroako Erribera osoerdalduna izan da beti, baina horrelakogauza txikiekin konturatzen gara pixka-naka Euskal Herri barruan zubiak sortzekoaukera daukagula.w Zein produktu banatzen dituzue?

Errigoraren baitan bi kanpaina nagusi

egiten dira: udazkenean, bat, eta orain,bestea. Udazkeneko kanpainan, auzola-nean prestatzen dira kaxak, Erriberan,hango produktuekin, eta handik bidaltzendizkiguten kaxak banatzen ditugu gukhemen. Produktu jakinak daude kaxa ho-rietan. Erakusgai gisa funtzionatzen dute,probatu eta gustatuz gero oraingo kanpai-nan gehiago eskatzeko.

Oraingo kanpainan, Olioa eskaintzenda batetik, ekologikoa eta arrunta. Beste-tik, barazki-kontserbak: piperrak, zainzu-riak, orburuak, barazki-menestra, potxak,tomate frijitua eta barazki kremak. Horiekekainean banatzen ditugu. Produktugehienetan hainbat marka ezberdindaude aukeran, eta tomatearen kasuan,frijitua eta frijitu gabea. Olioak ere olibamota ezberdinekin egindakoak dira, etaaukeran daude. Gehienek urte guztirakoerosketa egiten dute. Nik, esaterako, iaz

sei olio- bidoi erosi nituen eta ez dira nahi-koak izan. Erosi nituen kontserba guztiakez ditut jan, hala ere, eta beraz, orain ezditut horiek eskatuko. Ez dira derrigorrezdenak urtero hartu behar.w Zubi bat sukaldera da aurtengo leloa.Zer adierazi nahi duzue horrekin?

Sukaldea da familia elkartzeko, komu-nitatea eratzeko eta berba egiteko lekua.Etxe bakoitzetik zubi bat ateratzen da nor-bere sukaldea gainerakoekin lotzeko etaErrigoraren inguruan sortu dugun komuni-tatearekin bat egiteko.w Errigoraren komunitatea handitzenari da urtetik urtera. Zein da horrenarrazoia?

Orain dela 5 urte hasi zen egitasmoa,eta 4 ekoizlek eskaini zituzten olioa etakontserbak 2014an. Aurten, 14 izangodira aurten. 1.500 familia inguruk eskatuzuten olioa 2014an, eta iaz, 6.000 su-

- IRATI AGIRREAZALDEGI -

u ANE GUILLO ARAKISTAIN ERRIGORAKO BOLUNTARIOA

1067 alea:Maquetación 1 01/03/18 11:54 Página 8

Page 9: Emakumeek* planto - barren.eus - barren.eus · nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabalera izango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arte estutu. Gune korapilatsua

ELKARRIZKETA 9

kaldera iritsi zen. Ideia oso erakargarriada. Elgoibarren eskaerak jaso eta eska-tutakoak banatzen ditugu gero, eta garbiikusten dugu Errigorako olioak eta kon-tserbak probatzen dituenak berriro eska-tzen dituela gero, gu eskaintzera joanbeharrik gabe. Produktua ona eta kalita-tezkoa izateak interesa sortzen du. Pro-duktu ekologikoak ere gero eta gehiagodira. Euskaltzaleak direnak ere sartzendira zakuan. Askotariko jendeak egitendu bat egitasmoarekin. Batzuek kulturamugimenduari erreparatzen diote etabeste batzuek produktuari. Hala ere, kon-tzientzia eskatzen du Errigorako produk-tuak erosteak. Gutxieneko kultura mailabat behar da ulertzeko jaten ari garen ho-rrek zein garrantzi daukan osasunean.Ekologikoa eskatzen dutenek adibidezgehiago ordaintzen dute eta prest daudehorretarako, ulertzen dutelako. Aurten,hala ere, olioaren prezioak gora egin duleku gehienetan, baina Errigorak man-tendu egin du. Egitasmo honetatik gusta-tzen zaidana da ikustea janariabezalako oinarrizko produktu batek zen-bat esanahi dituen. Jatea denoi gustatzenzaigu, baina horrez gain produktuon bi-tartez beste zerbait egin badezakegu,hobe.w Zein dira beste gauza horiek?

Nafarroako Erribera ere Euskal Herriada, eta honen bidez hori azaleratzen da,gertuko produktuak hartzea. Nik ez dutezer beste herrialdeetako produktuenaurka, baina gertukoak beti dira hobeto.

Bestalde, udazkeneko kanpainako%25 euskalgintzara bideratzen da: Na-farroako AEK, Ikastolak, Sortzen...Oraingo kanpainan ez dago dirurik eus-kalgintzarentzat, oraingoan helburuagehiago delako ekoizleekin daukagunharreman zuzena indartzea. Hala ere,saiatzen gara etiketak euskaraz jar ditza-ten. Prezio ona horregatik dute Errigorakoproduktuek, bitartekaririk ez dagoelakoeta dirua ez delako bidean galtzen. w Ekoizle, banatzaile eta kontsumitzai-leon arteko zubiak eraikitzen dituzue.

Batzuk Erriberara joaten dira udazke-nean produktuak kaxetan sartzera, bainaElgoibartik ez gara sekula joan. Kan-paina honetan olioa eta kontserbak ekar-tzera Erriberakoak eurak etortzen dira:Ablitastik, Cascantetik... baina apenasizaten dugu traturik guk haiekin. w Elgoibarren, hortaz, eskaerak jasoeta gero produktuak banatzen dituzue.

Udalak merkatu plazan postu batuzten digu eta eskertzekoa da. Handeskargatzen dituzte, eta hantxe antola-tzen dugu guk dena banaketa egiteko.Baina ez da erraza izaten banatzailee-kin hitzorduak egitea, merkatu plazakoordutegiak eta gureak mugatzen gaituz-telako. Aurten boluntario berriak ditugutaldean, baina beste norbait prest ba-lego parte hartzeko, primeran. Banake-tarako egun bakarra jartzen dugu, etajende guztiak ezin izaten duenez etorrihaiekin harremanetan jarri behar izatendugu eta lana da.

PRODUKTU ESKAINTZA

Martxoaren 20ra arteko epea dagoolia eta kontserbak eskatzeko, Internetez(www.errigora.eus) edo eskuorria be-teta. Elgoibarren, informazioa eman etaeskariak jasoko dituzte bihar, martxoaren3an, Kalebarren plazan, 11:30etik13:30era. Olioa apirilean banatukodute, eta kontserbak, ekainean. Hona-koak dira kanpainako produktuak:

OLIOA

w Oliba-olio birjina estra (5L) 23€w Oliba-olio birjina estra ekologikoa(5L) 34€w Olio-aukera sorta (arroniz eta arbe-kina ekologikoa, pikual eta enpeltrekonbentzionala) (5L x 4 bidoi) 114€

KONTSERBAK

w Pikillo piperrak(425 ml-ko 12 ontzi) 32€ w Pikillo piper ekologikoak (250 ml-ko 12 ontzi) 36€ w Zainzuriak (425ml-ko 12 ontzi) 43€w Zainzuri ekologikoak (370 ml-ko 12 ontzi) 45€ w Orburuak (720ml-ko 12 ontzi) 45€w Orburu ekologikoak (720ml-ko 12 ontzi) 77€ w Menestra (720ml-ko 12 ontzi) 39€w Menestra ekologikoa (720ml-ko 12 ontzi) 64€ w Potxak (720ml-ko 12 ontzi) 22€ w Potxa ekologikoak (720ml-ko 12 ontzi) 29€ w Tomate frijitua (370 ml-ko 12 ontzi) 15€ w Tomate frijitu ekologikoa (370 ml-ko 12 ontzi) 17€ w Kremak (500 ml-ko 12 ontzi) 19€ w Krema ekologikoak (500 ml-ko 12 ontzi) 24€

Oier Narbaiza, Ane Guillo eta Auritze Maiora.

1067 alea:Maquetación 1 01/03/18 11:54 Página 9

Page 10: Emakumeek* planto - barren.eus - barren.eus · nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabalera izango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arte estutu. Gune korapilatsua

10

Amantalak eskegi, lanari balioa aitortuLehenengo aldiz, nazio mailako grebara deitu du Euskal Herriko mugimendu feministak, gehiengo sindikalak eta hainbat gobernuz kanpokoerakundek Martxoaren 8rako. Emakumeak, populazioaren erdia, daude grebara deituta, ‘Emakumeok* planto’ leloaren pean [emakumegisa identifikatzeko modu ugari daudela irudikatzen du izarrak]. Emakumeen lanak gure gizartean duen eragina ikustarazteko eta lanhori aintzat har dadila eskatzeko geldituko dira, eta horregatik, greba ez da merkatuak lantzat hartzen duen horretara mugatuko. Hauda, greba ez da enpresetan diharduten emakumeentzat bakarrik izango, lan gisa aitortzen ez diren etxeko zaintzetan eta erreprodukziolanetan dihardutenei ere gelditzeko deia egin dietelako. Emakumeen ekarpenik gabe, gizartea geratu egiten dela erakutsiko dute, eta pro-testa gisa, egun horretan leihoetan amantalak eskegitzeko eta besoko moreak janzteko eskatu dute deitzaileek eta baita grebarako arra-zoiekin bat egin dutenek ere, tartean Emakundek eta Eudelek ere [Elgoibarko Udaleko udalbatzarrak Eudelen adierazpena onartu zueneguenean, EAJren botoekin. EHBildu abstenitu egin zen adierazpenak ez zuelako grebara deitzen]. Grebarako deialdiaren harira, hainbatemakume bildu ditugu mahai bueltan, emakumeen azpiratzeaz eta Martxoaren 8az hitz egiteko. Maite Unzueta (1951), Izaskun Estibaritz(1956), Elena Alonso Elgoibarko Berdintasun teknikaria (1962), Amaia Kaltzakorta (1970), Miren Vives (1973) eta Esther Alonso (1975).Narrutsik talde feministakoak ere gonbidatuta zeuden solasaldira, baina azkenean ezinezkoa izan zitzaien agertzea.

Inork ez du ezetzik eman, baina ez daerraza izan eguna eta ordua lotzea.Maite Unzueta ez beste guztiek soldata-

peko lana dute, baina horrek bainogehiago zaintza-lanak ditu lotuta. Jarridugu hitzordua, baina: Eguenean,14:30etik 16:30era, umeak eskolanlaga eta jaso arteko tartea askorentzat.“Egin aproba gizonen mahai-inguru batlotzen. Jarri 19:00etan eta baietz denaklotu!”, bota du Elena Alonsok. Inork ez diokontra egin.w Eta emakumeok planto egiten ba-dugu, zer? Egiten dugun guztia egingoez bagenu, zer?Elena: Garbi dago: guztiok egiten ba-dugu, sistema gelditu egingo da. Greba

edo planto honek funtzio hori du: men-pean hartzen eta zapaltzen gaituen sis-tema kapitalista eta heteropatriarkalasalatzea eta bistaratzea azpiratuok egitendugun ezkutuko lan guztia. Maite: Puntu honetan inork ezin du kontraegin. Emakumeok planto egiten badugu,akabo mundu hau! w 1975eko hartan Islandiako emaku-meen* %90ek etxean eta etxetik kanpolan egiteari uko egin ziotenetik hainbatsaio egin dira han-hemen, baina EuskalHerrian estreinako aldia da nazioartekogreba deialdiarekin bat egiten dela. Zerdu berezia honek?Izaskun: Pauso izugarria da, bi arrazoi-gatik. Batetik, Martxoa 8 esanahiz husten

ari zelako azkeneko urteotan eta plantohonekin zuzendu dugulako berriz norabi-dea, eta bestetik, lortu delako gai haumahai gaineratzeko prest agertu den mu-gimendu bat osatzea nazioartean. Azke-neko urteotan Martxoaren 8ak hartuazuen irudiarekin amorrarazita nengoen nineu. Martxoaren 8a emakumeok bizidugun zapalkuntzaren kontra protesta egi-teko eguna da, gure haserrea agertzekoeta berdintasuna aldarrikatzeko eguna.Zentzu horretan oso garrantzitsua izan dasindikatuek deialdiarekin bat egitea, nineu sindikatu zalea izan ez arren. Miren: Bai, sindikatuak batzea babeshandia izan da, baina handiagoa irudi-tzen zait gizartea emakumeen greba uler-

- AINARA ARGOITIA -

Miren Vives, Amaia Kaltzakorta, Izaskun Estibaritz, Maite Unzueta, Esther Alonso eta Elena Alonso.

1067 alea:Maquetación 1 01/03/18 11:54 Página 10

Page 11: Emakumeek* planto - barren.eus - barren.eus · nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabalera izango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arte estutu. Gune korapilatsua

ELKARRIZKETA 11

tzeko gai izatea bera. ‘Gu geldituz gero,akabo zuek!’ ulertzea oso garrantzitsuada, baita sistema gelditu ezta ere, bistandelako enpresa gehienetan ez dutelagreba egingo. Sekulako mugimenduadago, eta harrituta ez ezik hunkituta erebanago ni neu.Amaia: Grebara deitzeko ausartu dentalde bat izatea bera da handia, emaku-meok ez gaudelako ohituta halakoetara,besteak beste jaso dugun heziketagatik.Sindikatuek egin dutena horrenbestekoaden nik zalantza egingo nuke, hala ere.Gure enpresara etorri dira, baina eskuo-rriak uztera bakarrik. Ez dute batzarrik ereantolatu. Nonbait emakumeen kontua ba-karrik denez, nahikoa iruditu zaie leku pu-blikoetan paper batzuk uztea. Dena den,mugimendua sortu da, gaia azaleratu da,eta hori izugarrizko aurrerapausoa da,mundua gelditzea lortu ala ez.w Datuek ez diote gezurrik: batetik, pre-karietatean dauden sektoreak dira fe-minizatuenak, eta bestetik, kristalezkosabaia dago, emakumeek gizonekbaino ahalegin handiagoa egin behardutela goi-karguetara heltzeko. Maite: Hori inork ez du zalantzan jarriko,ez dagoelako hori baino egia handiago-rik. Hasi dira gauza batzuk aldatzen, halaere. Nik Alcortan egin dut beti lan, eta guhasi ginenetik gaur arte gauzak erabat al-datu dira; onerako. Niri gertatu izan zi-tzaidan, 18:30ean, lanaldia amaitzengenuen orduan, irten eta nagusiari entzun

behar izatea: ‘Nora doa, baina? Presaizango du medikuarengana joateko-edo?” Beste behin, enpresan greba egingenuen batean, nagusia etorri zitzaidanbiharamunean esanez hurrengo grebaegin behar nuenean mesedez berari bai-mena eskatzeko. Miren: Gauzak aldatzen ari dira, bai.Lehen, gizonak sartzen zituen lantegiansartu behar ziren beste ordu eta emaku-mearen lana gehiago zen gizon hori zain-tzea, biharamunean ere produktibo izanzedin. Gauzak aldatu dira, baina ez ho-rrenbeste. Gaur egun ere, bikote askotanoraindik gizonak jarraitzen du lehengomartxan, batez ere gehiago kobratzenduelako, eta emakumea da lanaldia mu-rrizten duena eta etxeko ekonomiari ekar-pen txiki bat egin eta gainerako guztiazarduratzen dena.Maite: Jakina, eta gero banantzen dira,eta arazoak! Edo erretiroa hartzeko adi-nera iristen dira eta konturatzen dira orain-dik urteak falta dituztela kotizatzeko. Izaskun: Nik neuk ez dut ikusten aldake-tarik; are, atzeraka goazela iruitzen zait,eta horrek min ematen dit. Batetik, lan-mer-katuan sartu gara, baina beste karga guz-tia ez zaigu arindu, eta bestetik, modakinoiz baino lotuago gauzka. Eta horrigehituko nioke, gainera, sumisio hori gus-tatzen zaigula oraindik ere. Gogorra da,baina nik hori ikusten dut gazteetan. No-labait esatearren, burbuila batean bizigara eta iruditzen zaigu frikienak eta ez-

kertiarrenak garela, baina gero dendanikusten dut oraindik eskatzen ditugula es-tutxe arrosak 5 urteko neskatoentzat. Etabatzuetan ama kontziente da, eta saia-tzen da kontra egiten, baina, jakina, gureseme-alabak beste mezu bat jasotzen aridira uneoro eta indar handia egin behardugu horren kontra.Esther: Ni ere ados nago. Gure alaba na-gusiak 11 urte dauzka eta txikienak 5, etaegia esan Haur Hezkuntzako umeenganorain ikusten dudana ez dut bizi izan na-gusiarekin. Orain, nesken eredua eta mu-tilena askoz markatuago daude, itxiagoakdira. Izan daiteke ni kontzienteagoa nai-zela orain eta gehiagotan pizten zaidalaalarma, baina ez dakit. Guk geuk eregure motxila dakargu, jakina, eta neskaketa mutilak berdin hezten ditugula pentsatuarren, ez da hala. Miren: Guztiz ados zurekin, Izaskun. Iru-ditzen zaigu feminismoarekin asko egindugula aurrera eta egin dugu, bestela ezgeundeke orain grebaren inguruan hitzegiten, baina bistan da burbuila bateanbizi garela, batzuei hitz egiten diegulakohemen hitz egiten ari garenaz eta behiaktrenari moduan gelditzen zaizkigulako be-gira. Niri behin batek esan zidan: “Jo,berdintasuna lortu duzuenetik nola zaude-ten!”. Pentsa zer dagoen haren buruan.Halako espejismo batean bizi gara. Nineu ere lotsatu egiten naiz, baina ni eznaiz sekula baztertua sentitu eta ondoriozez dut feminista izateko beharrik izan,

1067 alea:Maquetación 1 01/03/18 11:54 Página 11

Page 12: Emakumeek* planto - barren.eus - barren.eus · nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabalera izango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arte estutu. Gune korapilatsua

ELKARRIZKETA12

harik eta zaintza lanetan hasi naizen arte.Askotan galdetu diot neure buruari nola eznintzen konturatu ordura arte begibistanzeuden gauzetaz. Eta iruditzen zait gaztejende askori hori gertatzen zaiola, heinbatean: ume-umetatik entzuten eta irakur-tzen dute berdintasunaren kontu hau etaez dira injustizia askotaz jabetzen, pape-rean jasota dagoelako berdintasunarengaia.Amaia: Hori da. Legez berdintasuna ja-sota dago, baina berdintasun moralik ezdago; eta are gutxiago, berdintasun etiko-rik. Eta zer esanik ez haurdun gelditzengarenean! Amatasuna oso goretsia dago,baina oso zigortua ere bai. Ahalegin be-rezi bat egin behar izaten dugu gure la-nari eusteko eta gainera mila kontualdrebes entzun behar ditugu. “Zu zer jaiozara, arrautza batetik?”, halaxe karguhartu behar izan nion nik behin bati. Gurelantegian, adibidez, gure lan bera egitenduten gizonek beste kobratzen dugu,baina aukera berdinak dauzkagu? Eztapentsatu ere. Eta zein da industrian arazonagusia? Bada, nagusi guztiak gizonez-koak direla eta ez digutela aukerarik txi-kiena ere uzten sabaian zulo bat egiteko,burua bistaratzen hasten garen bezainlaster mailuarekin buruan kolpetxoa jo etaazpiratzen gaituztelako berriro, umeen jos-tailu horretan bezala. Eroso daude.Miren: Lagun batek kontatua da: gurebueltako enpresa batean sartu zen ema-kumezko bat zuzendaritzan eta sartzeare-kin batera esan zuen 17:00etatik atzeraez zela bilerarik egingo. Ordura arte, jen-dea joaten zen etxera bazkaltzera14:30ean, bueltatzen ziren bazkalosteanlanera,18:00etan hasten zuten bilera, lu-zatzen zen 20:00ak arte, eta afaltzeragero. Bada, emakume horrek egindakokeinu horrekin bakarrik gauza asko amaitudaitezke. w Hara! Euskarari gertatzen zaion kontubera gertatzen zaigu hortaz. Errazagoada debekuaren kontra egitea permisibi-tatearen kontra egitea baino.Elena: Hori da. w Ahalduntze eskolak, ahalduntze taile-rrak... eskaintza asko handitu da. Ema-

kumea kontzienteagoa da orain?Elena: Antolatu, antolatzen ditugu, bainabegira: langabezian daudenen artean ko-puru handiena 40 urtez gorako emaku-meak dira eta asko eskolagabeak dira. Ezdute aukerarik izan, baina orain ere, De-begesak antolatzen ditu ikastaroak gi-zarte-bazterketa jasateko arriskuandaudenentzako, ematen dute izena etaberehala lagatzen diote etortzeari, umeaez bada, ama, aita edo beste seniderenbat zaindu beharra dutelako. Eta jakina,ezin dute zurrunbilotik irten, derrigortutaegongo direlako lanik prekarioenak etasoldatarik eskasenak onartzera eta baldin-tzarik okerrenetan lan egitera.Izaskun: Klasea gurutzatzen da hor. Etafeminismoa klase guztietan dago, bainabateko eta besteko feminismoak ez dutezerikusirik. Nola kudeatzen dugu hori?w Grebaren inguruan beste ahots edogogoeta batzuk ere entzun ditugu. Ame-lia Barquinek, adibidez, Ayomide Zurifeminista beltzaren hausnarketa ekarridigu. Zurik dio grebarako arrazoiekinbat egiten duela baina ez duela horikusten bere burua. Eta galdera egin duBarquinek, zaintza-lana eta lan ordain-dua gauza bera den kasuetan fokoa ja-rrita. Nola bermatuko dugu etxekolangileek grebarako duten eskubidea?Nola jokatuko dugu greba hau ez iza-teko klase ertaineko emakume autok-tono zurien pribilegioa batez ere?Esther: Hein batean ez zaio arrazoirikfalta. Emakumea, zaintzailea, atzerrita-rra... Horra top ten-a. Nola planteatukodiegu greba egiteko? Ez dute aukerarikere barren! Hemen bakoitzak baloratubehar du nola egin zarata. Izan daitekelanuzte batekin, izan daiteke reportaje ho-neterako aurpegia emanda... Amaia: Hori da. Dituzten baliabideenga-tik, duten lanagatik eta datozen lekuetatikdatozelako, emakume askorentzat feminis-moa bera gauza abstraktu bat da. Ni neuere lanera noa, egitekotan bi langilekegingo genukeelako greba gure enpre-san, eta horrek ez daukalako zentzurik.Horren ordez nahiago dut emakumeokegin ohi ditugun lanak bistaratzeko beste

ESTHER ALONSO“Zer gertatzen ari zaigu emaku-meoi? Atsedenerako eta goza-menerako daukagun tarteadoako zaintzak egiten pasa-tzen dugula. Zaintza, baina, gi-zarte oso baten ardura da, etaez emakumeena bakarrik”

IZASKUN ESTIBARITZ“Greba pauso izugarria da biarrazoigatik. Batetik, Martxoa 8esanahiz husten ari zelako etaplanto honekin zuzendu dugu-lako norabidea, eta bestetik, lortudelako gai hau mahai gainera-tzeko nazioarteko mugimendua”

ELENA ALONSO“Ezin dugu gure bizitza hipote-katu gaur umea eta bihar gura-soak zaintzera. Ez dezagunahaztu estatuak jarri behar di-tuela baliabideak zaintzarako,eta gaur dirutza ari dela aurrez-ten maitasunaren izenean”

M8

1067 alea:Maquetación 1 01/03/18 11:54 Página 12

Page 13: Emakumeek* planto - barren.eus - barren.eus · nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabalera izango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arte estutu. Gune korapilatsua

ELKARRIZKETA 13

zerbait egin.Izaskun: Bola handitzen joatea da hemenkontua. Guk ere itxi genezake denda bes-terik gabe edo joan gaitezke Txankakuaelkartera eta han gaiaren inguruko gogo-eta sustatu. Hori bai, ni ez noa besteei zeregin behar duten esatera. Iruditzen zait,gainera, hori ez dela emakumeon estiloa.Elena: Bistan da kontua ez dela emakumeguztiei greba egitea eskatzea, batzuei ezi-nezkoa zaielako; gehiago da emaku-meek bizi duten azpiratzea salatzea,baita emakume horiena ere. Ez gara ho-rretan sartu behar. Grebarako deialdiaegin izana bera lorpen bat da; ez deza-gun zatartu.Miren: Lanean ari denari edo umeak zain-tzen ari den horri adierazi behar diogubere lan prekarioa ere kontuan hartzen arigarela protesta honetan. Ohartarazibehar diogu lan hori egingo ez balu, guresistema hau gelditu egingo litzatekeela.Horregatik irizten diot garrantzitsua par-kera joan eta han daudenei ohar bat edobanatzea, beharbada asko eta asko gus-tura egongo direlako, seme-alabekin ego-teko aukera dutelako eta gainerasozializatzeko beste modu bat ere bade-lako, baina zer gertatzen da momentu ho-rretan parkean egon nahi ez dugunean?Horregatik manifestaziora joatea bainogarrantzitsuagoa da jabetzea egiten arigaren horregatik eskubide batzuk dagoz-kigula. Begira, Estatu Batuetan jardun zi-renean droga mendekotasunagatik edobeste edozein arrazoigatik bazterketaegoeran bizi zirenak egoera horretatik ate-ratzeko bideak aztertzen, mila modu az-tertu zituzten, baina azkenean frogatuzuten jende horri etxe bat emanda,emanda aingura edo oinarri hori, lortzenzutela berriz gizarteratzea eta aurrera egi-tea [Houseing First metodologia delakoa].Eta han oinarria etxea zena, hemen irudi-tzen zait zaintza dela.w Sistema iraultzeko, gutxien-gutxienezzaintza beste modu batera bermatubeharko litzatekeela esan nahi duzu?Miren: Bai. Elenak esan du ikastaroetarajoateari uzten diotela emakumeek zain-tza ardurak bete behar dituztelako.

Bada, goazen ume edo nagusien zain-tza hori beste modu batean bermatzera,eta emakume horiek aukera izango dutebehar duten prestakuntza jasotzeko etagaur irten ezin duten zurrunbilo horretatikirteteko. Lagun batek esaten zidan aurre-koan: emakume ijitoek zer behar dute le-henengo eta behin gizarteratzeko?Haurtzaindegi bat, umeak han laga etaikasi ahal izateko. Zaintza da ardatza.Behingoz jabetu behar gara gure enpre-sak pikutara doazela zaintzaz ardura-tzen ari garenok zaintzan planto egitenbadugu. Sistema kapitalista nazkagarrihau azpitik ari gara mantentzen. Pentsazenbateraino ari garen mantentzen, lan-gile berriak ere geuk sortzen ditugula!Eta emakumeok ekilibro lanetan ari garauneoro, gizonezkoak lasai egoteko edonahiago bada 12 orduz lan egiteko au-kera izan dezaten, baina horixe, besterikgabe lan produktiborako egon daitezen.Eta bitartean, gu ari gara lanean eta arigara beste karga guzti horri eusten. Etahori, lagunok, sekulako buru-akidura da.Elena: Zaintza ez da gure ardura, edoezbehintzat gurea bakarrik. Ezin dugugure bizitza hipotekatu gaur umea etabihar gurasoak zaintzeko. Ez dezagunahaztu estatuak jarri behar dituela balia-bideak zaintzarako, eta gaur dirutza au-rrezten ari direla maitasunaren izeneaneta zaintzaileen desesperazioaren kon-tura. Sistema guzti hori, MendekotasunLegearena-eta, jausi da. Bertan beheralaga zuten, ustez diru eskasiagatik,baina beste gauza asko ez dituzte laga.Lehentasunen kontua da.Esther: Plantoak berezibiko garrantziaizan beharko luke zaintza lanetan. Zain-tza emakumeen lana delako gaur ehu-neko handi batean eta emakumeokurteetan jasaten dugun karga fisiko etapsikologikoa izugarria delako. Bainahori guztia ez da ikusten, jakina, eta ikus-ten ez denak, baliorik ere ez du. Gaurpribatua den hori publiko egitea izanbehar da gure lana. Interdependentzianbizi gara hemen, eta bizitzako unerenbaten denok behar izan dugu edo beharizango dugu beste norbaitek zain gai-

MAITE UNZUETA“Betikoan gaude. Goitik hasibehar da hemen pausoakematen. Politikariak hasibehar dira berdintasuneandiru gehiago inbertitzen.Baina, zer? Ezer ez”

MIREN VIVES“Amaia Perez de Orozko eko-nomiak ondotxo dio ikuspegiaaldatu behar dugula eta erdigu-nean merkatua jarri beharrean,bizitza jarri behar dugula. Ikusibehar dugu ekonomia badago-ela merkatutik kanpo ere”.

AMAIA KALTZAKORTA“Zein den industrian arazoa?Nagusiak gizonezkoak direlaeta ez digutela aukerarik txi-kiena ere uzten sabaian zuloaegiteko, burua bistaratzen has-ten garenean kolpetxoa jo etaazpiratzen gaituztelako berriro”

1067 alea:Maquetación 1 01/03/18 11:54 Página 13

Page 14: Emakumeek* planto - barren.eus - barren.eus · nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabalera izango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arte estutu. Gune korapilatsua

14

tzan. Beraz, hau gizarte oso baten ar-dura da, eta ez emakumeena bakarrik.Zer gertatzen zaigu emakumeoi? Atsede-nerako eta gozamenerako daukagun tar-tea doako zaintzak egiten pasatzendugula. Gainera, “maitasun” hitza aipa-tzen digute beti halakotan, eta eginezean, geure buruak egiten ditugula ezdakit zeren errudun. Zaintzaileek presta-zio ekonomikoa eskatzen dute eta hainjustu ere gehien eskatzen den laguntzamota laguntza ekonomikoa da. Eta zer?bada, laguntza horrek ez duela ematenezertarako eta gainera zurrunbilo horreta-tik irtetea eragozten digula. Miren: Horregatik dio Amaia Perez deOrozko ekonomista feministak gauzak ba-loratu behar ditugula parametro ekonomi-koetatik kanpo ere. Berak salatzen duekonomia dirua baino ez dela pentsatzendugula eta oker handia dela hori. Hauda, lan bakarra ordaindutakoa dela etaongizatea izatea merkatuan kontsumitzeadela uste dugula, eta oker gaudela. Ikus-pegia aldatu behar dugula dio, eta erdi-gunean merkatua jarri beharrean, bizitzajarri behar dugula. Konturatu behar du-gula ekonomia badagoela merkatutikkanpo, eta lan asko daudela dirurik mugi-tzen ez dutenak, baina bizitzarako beha-rrezkoak direnak. w Kontziliazioaren inguruan inkesta bategin zuen Elgoibarko Udalak eta ondo-rioetako batek zioen oso arrazoi ezber-dinengatik eskatzen zutela kontziliazioagizonek eta emakumeek. Gizonek sartudute kontziliazioaren gaia agenda-poli-tikoan?Elena: Bai. Enpresak hasi dira lan-ordute-giak murrizten edo egokitzen gizonak ki-rola egiteko denbora eskatzen hasidirenean. Tristea da, baina hala izan da.

Konturatu zarete inoiz kirol proba batenbueltan ze jende mugitzen den? Ikusiko di-tuzu gizonak triatloian eta emakume pilabat aulkitxoekin umeak zaintzen, trastezkarga-karga eginda. Izaskun: Hori orain 20 urte ere bazen.Gure semeak 7 urte zitueneko oroitzapenbat kontatuko dizuet. Han geunden gu, se-narra, semea eta hirurok, mendi-gain ba-tean eta gure ondora bi emakume batuziren seme-alabekin. Halako batean aile-gatu ziren gizonak bizikletan eta atera zi-tuzten emakumeek patata tortilak etajateko guztiak eta senarrak esan zidan:‘Hau da, hau, tokatu zaidana! Sekula ezdut nik hau ikusiko’. Eta erantzun nion: ‘Baez, sentitzen dut baina ez duzu ikusiko’.Eta kontuz, emakume asko gusturaegongo direlako horrela, eta hori ere, ja-kina, errespetatzekoa da.w Eta gizonak aipatu ditugula... Egongodira batzuk haserre-antzean kargu har-tuko digutenak: ‘Eta zuek bakarrik gre-bara? Guk orain arteko M8 guztietanbabestu zaituztegu. Eta beste batzukgalduta egongo dira, zer egin ez daki-tela. Zer esango zeniekete?Izaskun: Bigarrena normalagoa iruditzenzait, gauza berria delako hau. Bainaerraza dute. Ez daude grebara deituta,baina asko egin dezakete. Ni joangonaiz protestara eta egin zuk beste lanak,normalean nik egiten ditudanak, eta bes-teetan ere egiten badituzu, bada ondo,baina egun horretan agertu babesa ema-kumeari. Lagundu, babestu eta emanbidea emakumeon protestari; ikusgai eginemakumeek egin ohi ditugun lanak.Elena: Eskerrak emango nizkieke babesaagertu nahi duten gizon horiei, baina horibai, hau gure greba da. Gizonok, etorrimanifestaziora beste ardurak beteak ba-

dituzue, baina ez jarri lehenengo lerroan.Entzun emakumeoi.Miren: Ondo legoke egun horretan umeazaindu behar duen gizonak kartel bat ate-ratzea bizkarrean, erakusteko bera egitenari den hori beste askotan emakume batekegiten duela eta lana dela.w Hezkuntza sistema bera gaur egungosistema kapitalista eta patriarkala erre-produzitzeko tresnetako bat ere badelaohartarazi dute Bilgune Feministatik.Genero-rolak eta genero-estereotipoakapurtzeko gutxitxo egitea egozten zaioHezkuntzari. Zer diozue?Elena: Orokorrean, hezkidetza eta tratutxarren kontrako lanketa ez dago Hezkun-tzan txertatuta eta hori goitik zehaztuta eto-rri beharko litzateke, hezkuntza sistema ezdadin patriarkala eta androzentrikoa izan.Amaia: Askotan esaten zaigu DBHn has-ten direla gai horiek lantzen, baina hezki-detza ume-umetatik hasi behar da lantzen,eta Haur Hezkuntzan ez dago programa-rik. Eta esango nuke ez dagoela ezer,baina ez profesionalek ez dutelako nahi,baizik eta beti horrela egin izan delako. Esther: Gurasook barrura ere begiratubehar dugu. Batzuetan zenbait gairi buruzbeste guraso batzuekin hitz egitea beraere zaila da, eta iruditzen zait guk ereegin behar dugula autokritika bat, ikasi du-gunari buelta bat emateko. Elena: Konturatzen al zarete Agenda 21martxan jartzeko zenbat baliabide izan di-tuzten ikastetxeek? [Nazio Batuek gara-pen jasangarriari eusteko sortutakoprograma da Agenda 21]. Zenbat dirujarri duen Eusko Jaurlaritzak programa horigaratzeko? Eta Berdintasunerako, zer?Ezer gutxiMiren: Alborgen Gutunean, Agenda 21programak hiru ardatz nagusi ditu: ekono-

1067 alea:Maquetación 1 01/03/18 11:54 Página 14

Page 15: Emakumeek* planto - barren.eus - barren.eus · nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabalera izango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arte estutu. Gune korapilatsua

M8 ELKARRIZKETA 15

mia, ingurumena eta gizartea, baina hi-rugarren hori, gure ingurunea bizigarrieta bidezkoa egiteko ezinbestekoa denhori, ahaztu egiten da beti. Agenda21eko programako eskeman, baina, hi-rugarren hori galdu da. Gizarte kontuhauek ez ditugu sartzen, nolabaiteko kon-plexuagatik, iruditzen zaigulako besteekbizimodua epaitzea dela eta horrek neo-liberalismo kutsua daukala. Eta hori ger-tatzen zaigu gurasotik gurasora arigarenean ere eta iruditzen zait hor ikas-tetxeek badutela zerbait gehiago egitea.Agenda 21ek ekarri du aldaketa eta iga-rri dugu gure seme-alabetan. Pentsa esa-zue non geundekeen baliabide horiekguztiak erabili balira eskoletan hezkide-tza programak sustatzeko. Maite: Betikoan gaude. Goitik hasibehar da hemen pausoak ematen. Politi-kariak hasi behar dira Berdintasuneandiru gehiago inbertitzen. Baina, zer?Ezer ez. Entzun al duzue PPko beste horiesaten greba hau ere japoniarren mo-dura egin beharko genukeela? Ordugehiagoz lan egiteko ez du ba eskatu!Gehiago? nola, baina?Elena: Duda gabe. Goitik hasi behar da.Adibidez, gurasotasun baimenekin. Le-geak derrigortuko balu Suedian eta Fin-landian moduan aitek eta amek lauhilabeteko baimena hartzea, beste ego-era batean geundeke. Gaur, batak zeinbesteak hartu dezakete, baina zer gerta-tzen da halakoetan? Emakumeak hartzenduela gehienetan, diru gutxiago irabaz-ten duelako.Arautzea da irtenbide bakarra, zureustez, Elena. Zer diozue besteok? De-rrigorraren bidetik etorriko da herrita-rrek kontzientzia hartzea?Amaia: Bai. Nik behin galdetu nuen en-presan Berdintasun Planik ba ote geneu-kan, eta bai, bageneukan, bainakaxoian ondo gordeta. Inork ez zekienzer jartzen zuen ere. Berdintasun Planabaldin badago, enpresa guztietan gutxie-neko berdinak bete beharko lirateke.Baina enpresa munduan derrigorra izanbehar da hau, diru-laguntza gabe geldi-tzeko arriskurik ez badute edo isunarekin

edo esportatzeko debekuarekin mehatxuegiten ez bazaie, ez dutelako ezer egi-ten. Elgoibarren bertan, gure erreferen-tziazko enpresan, Danobaten, zenbatemakume daude kontseilu errektorean?Zero. Zenbat emakume daude lehe-nengo ehun postuetan? Zero. Zenbatekeskatu dute lanaldia murriztea? Danoba-ten historia osoan, bost-seik. Eta gure in-guruan eredua da Danobat. Ba hordaukagu aukera, Danobateko lagunok.Emakumeak izan behar dituzue aginte-postuetan. Horregatik diot legez behar-tuta ez baldin badaudela, jai dagoela.Miren: Kuriosoa da, baina 2005ekoBerdintasun Legeak aipatzen zuen Hiri-gintza plangintzan egiten diren dokumen-tuetan generoaren eraginaren ingurukoazterketa eginda egon behar dela. Bainork ez du eskatu, harik eta iaz, Boadilladel Monte izeneko herriko plan orokorrabertan behera gelditu zen arte, norbaiteksalatu zuelako ez zeukala generoareneraginaren inguruko azterketa. Bada, ha-mahiru urtean ez da ezer garatu horreninguruan eta gaur da eguna inork ez da-kiela zer jaso behar den dokumentu ho-rretan. Eta azkeneko hilabetean dei pilabat ari gara jasotzen horren inguruan gal-dezka. Hirigintza Plana eginda dute,baina dokumentu hori behar dute, onar-tua izango bada. Espedientea betetzekobakarrik nahi dute, baina bueno, horrekere badu bere alde ona, sikiera zerbaitegingo dutelako.Elena: Berdintasun Legea martxan jarrizenean, arazoa sortu zitzaien alderdieieurei ere emakumeak topatzeko, kupoakbete ahal izateko. Eta zergatik? Politikaeta enpresa munduko zirkulo guztiak eu-renak zirelako eta zirkulo horietan ez ze-goelako emakumerik. Nolanahi ere, nikesan beharra daukat orain Foru Aldundialan handia ari dela egiten gai honetan.Berdintasun Ordenantza atera du, etadiru-laguntza guztietan txertatu du. Eta nikigarri dut, bereziki kirol elkarteen jardu-nean. Diru-laguntza lortzeko, neskak kirolmunduan aritzeko zer egiten dutenazaldu behar dute eta martxan jarribehar dituzte neurriak.

GREBAREN INGURUKO HAINBAT JAKINGARRI ETA AGENDA

Eredu ekonomiko honek zapaltzen gai-tuelako, indarkeria matxistak jipoitzen

gaituelako, arrazakeriak hiltzen gaitue-lako eta kultura patriarkalak baztertu, ob-jetu bihurtu eta estereotipatzengaituelako” lau ardatzen inguruan anto-latu dute Martxoaren 8ko greba: enple-gua, zaintza, kontsumoa eta hezkuntza.Batetik, enpresetan soldata pean aridiren langileei eta ikasleei launa ordukobi lanuzte egiteko eskatu dute deitzaileek:goizean, 11:00etatik 15:00etara, etaarratsaldean, 18:00etatik 20:00etara.Bestetik, merkatuak lan gisa aitortzen ezdituen lanak ez egiteko eskatu diete ema-kume guztiei: etxeko lanik ez egiteko, etaezta zaintza-lanik ere. Eta azkenik, kon-tsumo greba egiteko ere eskatu dute, etabereziki enpresa eta saltoki handietanerosketarik ez egiteko.

Hona, datorren asterako Mendaroneta Elgoibarren antolatu dutena.

MENDARO...........................................w Martxoak 8, osteguna: Leiho eta bal-koietatik amantalak eskegitzera deitu duTratu Onen Aldeko Taldeak eta baita be-soko moreak janztera ere. Era berean,18:00etan, Eibarren egitekoa den mobi-lizaziora elkarrekin joateko deia egindiete herritarrei.

ELGOIBAR............................................w Martxoak 7, asteazkena: Dorleta Kor-tazar ipuin kontalaria, liburutegian. Bisaio izango dira: 17:00etan, HH5ekohaurrentzat, eta 17:30ean, LH 1 etaLH2koentzat.w Martxoak 8, osteguna, 19:30ean,Martxa morea, Elgoibarko EmakumeenBatukadak girotuta. Leiho eta balkoietanamantalak eskegitzeko eta kalera besokomorea jantzita irteteko eskatu dute.

Oharra: Elgoibarko Izarrako langileokbat egin dugu Martxoaren 8rako antol-tatu duten grebarako arrazoiekin etalangile emakumezkook lanuztera ba-tuko gara egun horretan.

1067 alea:Maquetación 1 01/03/18 11:54 Página 15

Page 16: Emakumeek* planto - barren.eus - barren.eus · nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabalera izango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arte estutu. Gune korapilatsua

KIROLA16

Ibon Serrano bigarren Izabako Neguko Triatloian

Erronkari Bailarako Neguko Triatloiaren8. ekitaldia jokatu zuten domekan Izaban.Antxitxika 8,3 kilometroko ibilbidea egin os-tean, bizikletako tartean San Martin Harriamendatea igo behar izan zuten 22 kilome-troko ibilbidean. Azken proban, iraupen es-kikoan, hamar kilometro egin zituzten LarraBelaguako eski estazioan. Ibon Serranok bi-garren postua eskuratu zuen beteranoetan(40-49 adin tartean), iaz lortu zuen hiruga-rren postua hobetuz. Gainera Euskadikotxapelketa ere bazen Izabakoa.

Lagun Taldeak bigarren ikastarosaioa eman du MendaronElgoibarko Lagun Taldea txirrindulari es-

kolako kideek bizikletan ibiltzen ikasteko bi-garren ikastaroa eskaini zuten aurrekoasteburuan Mendaron. Lehen Hezkuntzakoumeei zuzendutako ikastaroan errepideansegurtasunez ibiltzeko aholkuak eta jakinbeharrekoak azaltzen dizkiete koskortua-goei. Txikiagoei bizikleta orekaz eta trebe-ziaz maneiatzen irakasten diete.

Jabi Muñoz mendaroarrak irabazi du Mekatar Iriondo Xake Txapelketa

Bigarren postua Arkaitz Iruretarentzat eta Javi DominguezentzatAlta Ruta Pyrene mendi eski lasterketan

Arkaitz Iruretak eta JaviDominguezek osatutakobikoteak ezin izan zuenarren iazko garaipenaerrepikatu, bigarren pos-tua lortu zuen Alta Ruta Py-rene mendi eskilasterketan. Linzako lepotikhasi eta Petretxema, HiruErregeen Mahaia, Budo-gia eta La Pakiza de Lin-zola artean jokatu zutenlasterketa, euskal herrita-rrentzat horren ezagunak diren parajeetan. Angel Prado eta Luis Royo Jakako eskiatzai-lek irabazi zuten proba. Iruretak eta Dominguezek mendi eskiko Altitoy-Ternua probanhartuko dute parte datorren asteburuan, Luz Saint Sauverren (Okzitania). Eskiatzaile el-goibartar gehiago ere lehiatuko da: Iñigo Lariz Igor Alzelairekin, Iker Leonardo eta Ima-nol Garaizabal; eta, Iñaki Laskurain Andoni Gabilondorekin.

Bost hilabetean lehian aritu ostean, emozioz eta tentsioz beteriko azkensegundoetan erabaki zen Mekatar Iriondo Xake Txapelketaren seigarrenekinaldia. 45 xakelari lehiatu dira aurten, inoiz baino gehiago, eta in-

guruko herrietako xakelariek ere hartu dute parte, Azpeitia, Azkoitia, Eibar, Ur-nieta, Soraluze edo Mendarokoek, besteak beste. Otsailaren 22an jokatuzuten finala Iriondo tabernan, partida guztiak jokatu diren lekuan. Jabi Muñozmendaroarrak eta Aitor Gallastegi elorriOarrak lehia biziko finala jokatu zuten.Jokalari bakoitzak 60 minutu zituen partida garatzeko, eta partidaren une era-bakigarrira iritsi zirenerako, minutu bat bakarrik falta zitzaien partida amai-tzeko. Presaka eginiko azken mugimenduetan Jabi Muñoz moldatu zen hobeto,eta berak irabazi zuen finala. Kopako Finalean, berriz, Juan Carlos Valor az-koitiarrak irabazi zion Sergio Fernandez elgoibartarrari.

Jabi Muñoz irabazlea Elgoibarko Xake Taldeko Mikel Leonekin.

1067 alea:Maquetación 1 01/03/18 11:54 Página 16

Page 17: Emakumeek* planto - barren.eus - barren.eus · nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabalera izango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arte estutu. Gune korapilatsua

Gipuzkoako txapelketan lortutako do-mina kopurua -lau- berdindu duteMintxetako atletek pista estaliko Eus-

kadiko atletismo txapelketan, baina hiru do-mina urrezkoak izan dira oraingoan. NereaSasiainek eginiko lana nabarmendu beharda, urrezko bi domina irabazi baitzituen,200 eta 400 metroko lasterketetan. 400 me-troko proban, gainera, Gipuzkoako errekorraondu zuen Sasiainek, bigarrengoz hil hone-tan, joan den otsailaren 10ean ondu baitzuenerrekorra aurrenekoz. Orduan eginiko57,43ko markari 15 ehuneko jan dizkio an-txitxikari elgoibartarrak eta 57,28 segundoanlaga du marka berria. Martin Hernandezekere urrezko domina irabazi zuen, 800 me-troko lasterketan, 2:05:47ko denboraeginda. Eider Iglesiasek lortu zuen laugarrendomina Mintxeta taldearentzat. Iglesias luzerajauzian lehiatu zen, eta zilarrezko domina irabazi zuen bost metro eta zazpi zentimetrokojauziari esker. Usoa Lopezek irabazi zuen proba 5,26 metroko jauziarekin.

KIROLA 17

Haundi ikustera Soraluzera joateko autobusa, doan

Haundik Soraluzeren aurka jokatukodu zapatuan Ezozi futbol zelaian,16:30ean. Igoera lortzeko ahalegineanpartida garrantzitsua dela-eta, autobusaantolatu du C.D. Elgoibarrek Soraluzerajoateko, doan. Autobusa Txankakoako zu-bitik irtengo da 15:30ean. Interesatuek JaiAlai eta Kaia tabernetan eman beharkodute izena, ostiraleko 18:00ak bainolehen. C.D. Elgoibarren kamisetarekin etabufanda zurigorriekin azaltzeko ere eskatudie taldeak zaleei.

June Loidi Espainiako eskubaloi selekzioaren

deialdian

Jubenil mailako Espainiako selekzioare-kin jokatzera deitu dute June Loidi. Espai-niako hautatzaile Alfredo Rodriguezekhamasei jokalari deitu ditu eta horien arteanda Sanloko Tecnifuelle taldeko ezker hega-lekoa, deialdiko euskal jokalari bakarra. En-trenamendu saioak egingo dituzte MadrilgoPinto herrian, martxoaren 25etik 29ra bitar-tean. Lagunarteko partida bat ere jokatukodute, Ohorezko Zilarrezko mailan jokatzenduen Getasur talde madrildarraren aurka.

Urrezko bi domina Sasiainentzat eta bestebat Hernandezentzat Euskadiko Txapelketan

Gimnasta elgoibartarrak eskolarteko gimnasia erritmikokotxapelketan lehiatu dira

Gipuzkoako eskolarteko gimnasia erritmikoko txapelketa jokatu zuten aurreko zapa-tuan Bergaran. Alebinak eta infantilak lehiatu ziren, bakarka zein taldeka. Bertan izanziren besteak beste, Bergara, Arrasate, Aretxabaleta edo Eibarko gaztetxoak. Eibarkotaldean, Gimnasia Ritmika Ipuruan, dihardute, hain justu ere, zenbait gimnasta elgoi-bartarrek: Uxue Etxeberria, Nora Mujika, Joselin Padilla, Haizea Carrascal, SusaneCano eta Irune Del Amo.

1067 alea:Maquetación 1 01/03/18 11:54 Página 17

Page 18: Emakumeek* planto - barren.eus - barren.eus · nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabalera izango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arte estutu. Gune korapilatsua

MERKATU TXIKIA18

LANA...................................EskaerakPertsona nagusiak zaintzeko prest. In-terna moduan. ( 634 709 366------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen lan egiteko prest.Orduka, asteburuetan zein gauez.(Vania Suarez). ( 632 229 972------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen edo etxe garbiketanlan egiteko prest. ( 632 877 170/631 919 766------------------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak zaintzeko prest. Egu-nez zein interno.( 628 529 252------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko zeingarbiketa lanetarako prest. ( 642 248 448------------------------------------------------------------------------------------------Haurrak edo pertsona nagusiak zain-tzen, portalak garbitzen edo sukaldeanlaguntzen egingo nuke lan. ( 602 047 812------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzeko eta etxeko lanakegiteko prest nago. ( 653 160 233------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta etxeko lanakegiteko prest nago. ( 631 887 341 ------------------------------------------------------------------------------------------Etxebizitzak edo atariak garbitzen zeinumeak zaintzen egingo nuke lan.( 627 819 217------------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egingo nituzke orduka,eta adinekoak zaintzen ere egingo nukelan, orduka, egun erdiz zein asteburue-tan. ( 652 668 877------------------------------------------------------------------------------------------Tabernak garbitzen edo adinekoak zain-tzen (orduka nahiz barne langile mo-duan ere bai) lan egiteko prest.Berehala hasteko gertu. ( 632 896 116------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen eta etxe garbiketanlan egiteko gertu. Adinekoen zaintzakoprestakuntza ikastaroa egiten ari naiz.( 659 578 601------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzeko prest. Orduka, as-teburuetan... ( 674 579 736------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen, ospitaletakogaueko zaintzan eta garbiketan lan egi-teko gertu. Esperientzia eta erreferen-tziak ditut. ( 626 407 923------------------------------------------------------------------------------------------Garbiketan, adinekoak zaintzen, ospita-letako gaueko zaintzan eta asteburuetaninterno lan egiteko gertu.( 631 506 763------------------------------------------------------------------------------------------Baserriko lanetan, sukalde laguntzaile,adinekoak zaintzen eta obretan lan egi-teko prest. Esperientzia daukat.( 631 680 819------------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiteko eta pertsonanagusiak zaintzeko prest. Esperientziaeta gidabaimena ditut. ( 688 712 075------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko prest.Arratsaldeetan eta asteburuetan. Or-duka. ( 612 493 242------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzen eta garbiketa lane-tan aritzeko prest. Arratsaldez.( 638 338 816------------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiteko eta pertsonanagusiak zaintzeko prest. Esperientziadaukat. ( 688 712 075

EskaintzakPertsona bat behar da, goizez, bi umezaintzeko. ( 660 504 445

ETXEBIZITZAK.....................Lau gelako etxebizitza alokagai Elgoi-barko erdigunean, San Inazio kalean.( 615 781 629------------------------------------------------------------------------------------------Pisua hartuko nuke alokagai Elgoiba-rren. ( 638 338 816

GARAJEAK..........................Santa Ana kaleko 2. zenbakian garajeasalgai. ( 658 741 463

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako etaKantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

Hezetasun arazo bat dago gure eraikinean. Hasieran komu-nitateko aseguruak esan zuen fatxadakoa zela arazoa, baina ko-munitate-plizak ez zuen ordaindu. Ondoren, antzerako ezbeharbaten berri eman genion komunitate-polizari eta esan zigun he-zetasuna leihoetatik sartutakoa zela gomak hondatuta edogaizki ipinita zeudelako. Fatxadak itxuraz ez du arazorik, bainaetxe-jabe batek dio komunitateak egin behar dituela konpon-keta lanak. Beste bizilagun batzuek, ordea, arazoa beraienkabuz konpondu dute. Jakin nahi nuke nork ordaindu behar di-tuen gastuok.

Ez da kontu erraza. Legeak dio guztien elementuak direla fatxadak,terrazetako kanpo-estaldurekin, balkoiekin eta leihoekin (itxura barne)eta itxiturak. Arazoa, berez, garrantzitsuagoa da eraikuntza akats ba-tetik datorrelako. Izan ere, eraikinaren hermetikotasuna ez dago ber-matuta egoki zigilatuz. Legeak dio konponketak komunitateak eginbehar dituela, beharrezkotzat jo behar direlako eraikinaren eta honenzerbitzu eta instalazio komunen mantenu lanak. Horri gehitu behar zaiz-kio oinarrizko segurtasun, bizigarritasun eta irisgarritasun baldintzak,baita apaintzeko eta administrazioak ezarritakoak, kontserbazio legearidagozkionak.

Aholkua: Eraikuntza akatsen konponketa lanek eragin-dako gastuak orokorrak dira, beraz, komunitateak ordaindubehar ditu.

ROSA Mª PINTADO

Enpresa kolaboratzailea: P. M. Urruzuno kalea, 6 - Elgoibar

Merkatu txikiko iragarkiak hiru astez argitaratzen ditugu. Salmenta eta alokairu iragarkiak ordaindu egin behar dira.

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 18€ (alokairua) - 22€ (salmenta). Autoak saltzea: 18€ . Bestelakoak: 10€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 6€ gehiago ordaindu behar dira.

BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK:

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 15€ (alokairua) - 20€ (salmenta). Autoak saltzea: 15€. Bestelakoak: 8€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 5€ gehiago ordaindu behar dira.

1067 alea:Maquetación 1 01/03/18 11:54 Página 18

Page 19: Emakumeek* planto - barren.eus - barren.eus · nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabalera izango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arte estutu. Gune korapilatsua

Zorionak, Victor,otsailaren 27an 9urte bete zenitue-lako. Zure arrebaAnaren partetik.

Zorionak etxekoprexiosari bere11. urtebete-tzean. Muxu batetxekoen, eta be-reziki, Manexenpartetik.

Z o r i o n a k ,Nora! Jadanik6 urte handi!Let's Rock!

Astelehenean 4belarri tirakadajaso zenituen,Ekain! Zorio-nak eta musuhandi bat familiaosoaren partetik.

Z o r i o n a k ,Nora, martxoa-ren 1ean 6 urtebete zenituelako.Oso ondo pasaeta muxu handibat etxekoen par-tetik.

ZORIONAK ZURI

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora,

edo [email protected] e-postara bidali.

Erretratu bakarreko agurra: 4’50€.

Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€.

Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK

Erretratu bakarreko agurra: 3’50€.

Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€.

Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00etarako) baino lehen

ekarri behar dira BARRENeko bulegora, [email protected] e-postara bidali.

Z o r i o n a k ,Maialen! 6urte bete dituzugaur! Patxohandi bat familiaosoaren partetik,eta bereziki,Jonen partetik.

Zorionak, Ha-ritz, 7 urte beted i t u z u l a k o .Etxeko guztionpartetik muxuhandi bat.

.

Zorionak, Oxel,igandean 9 urte!Harrapatu duzuberriz Bixen!Ondo pasa.

Iritsi da eguna!Zorionak etapatxo handi batetxekoon partetik.Segi orain be-zain jator. Mua,mua, reketemua!

1067 alea:Maquetación 1 01/03/18 11:54 Página 19

Page 20: Emakumeek* planto - barren.eus - barren.eus · nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabalera izango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arte estutu. Gune korapilatsua

AGENDA20

2 BARIXAKUA18:30-20:30 Odol-ematea. Elgoi-barko Odol Emaileen Elkartean (Anbula-tegi ondoan).19:30 Dokumentala: Oroimina lore-tan. 30 urte deserrian. Kaxa hutsakproiektua. Musika Eskolako auditoriu-mean.

3 ZAPATUA14:30 Txarriboda bazkaria, Idotorbe-San Pedroko elkartean. 25 euro. Izenaemateko: 616 524 106 Amaia.

4 DOMEKAAingeru Guardako jaiak11:45 Iñigo Loiola, Leandro Esnaolaeta Asier Landa trikitilariak, AlexanderIdoeta eta Iñigo Arrizabalaga bertsola-riak eta herri-kirol saioa.12:30 Meza Nagusia.Ondoren, trikitilariak eta bertsolariak.

7 EGUAZTENA17:00etan eta 17:30ean Iipuin ezsexistak. Heldu eskutik. Dorleta Kortazar.17:00etan HH5eko haurrentzat eta17:30ean LH1 eta LH2koentzat. Udalliburutegian.

8 EGUENA18:00 Meka eta IMHren eskaintzariburuzko informazio saioa. Arreiturre Ins-titutua-Meka Lanbide Eskolako bileragelan. 19:30Martxa morea. Elgoibarko ema-kumeen batukada. Kalegoen plazan.

9 BARIXAKUA20:30ean eta 22:30ean Antzer-kia: Oxido (umore garratza). Pez Limbo.20:30ean (gaztelaniaz), 22:30ean(euskaraz). Kultur Etxean. Sarrera doan.22:00 Bertso saioa: Motxailak bertso-tan. Bertsolariak: Amets Arzallus, Mad-dalen Arzallus, Andoni Egaña eta JoneUria. Gai-jartzailea: Maialen Olazabal.San Agustin Kulturgunean.

Zinea (Herriko antzokian)

‘Errementari’

2 Barixakua, 21:30 (Gaztelaniaz)

3 Zapatua, 19:00 (Euskaraz, azpitituluak gaztelaniaz)

22:15 (Euskaraz, azpititulurik gabe)

4 Domeka, 19:00 (Euskaraz, azpitituluak gaztelaniaz)

5 Astelehena, 21:30 (Euskaraz,azpititulurik gabe)

‘Maya erlea: ezti-jokoak’4 Domeka, 16:30

‘Alanis’(Ongarri Zine Kluba)8 Eguena, 21:30

Mekanosa

d idazmakinen salmenta

eta konponketa

d multikopistak

d fotokopiadorak

d erloju industrialak

d marrazketa

materiala

d informatika

d fax

Errosario, 27Tel: 943 74 02 84 Elgoibar

1067 alea:Maquetación 1 01/03/18 11:54 Página 20

Page 21: Emakumeek* planto - barren.eus - barren.eus · nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabalera izango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arte estutu. Gune korapilatsua

AGENDA 21

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

GUARDIAK Egunez: 09:00-20:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

Urte guztian, gauez: 22:00-09:00La Fuente - Sostoa kalea,10 (Eibar)

943 254 410

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze)

943 751 384

2 BARIXAKUA 3 ZAPATUA 4 DOMEKA 5 ASTELEHENA 6 MARTITZENA 7 EGUAZTENA 8 EGUENA 9 BARIXAKUA

Egunez Barrenetxea

Egunez

*Ibañez

*Etxeberria

Egunez

*IbañezEgunez

GaritaonandiaEgunez

EtxeberriaEgunez

*FernandezEgunezYudego

Egunez

*Oruesagasti

Iluntzean Barrenetxea

Iluntzean

*IbañezIluntzean

*IbañezIluntzean

GaritaonandiaIluntzean

EtxeberriaIluntzean

BarrenetxeaIluntzean Yudego

IluntzeanEtxeberria

I. URTEURRENA

Jesus Maria Etura Echeverria2017ko martxoaren 1ean hil zen, 89 urte zituela.

Haren oroimenez I. urteurreneko meza izango da, zapatuan, martxoaren 3an, 19:00etan, Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian. Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Denborak samina arintzen omen du,baina zure oroitzapen

goxoa ezerk ez du lausotuko.

Sendia

1067 alea:Maquetación 1 01/03/18 11:54 Página 21

Page 22: Emakumeek* planto - barren.eus - barren.eus · nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabalera izango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arte estutu. Gune korapilatsua

HITZ ETA KLIK22

“Beka-sistemak ez du amatasun-baimena eskatzea ahalbidetzen”

Jone Olaizola

Eire Vila

Abila zinen esperimentuak egiten. Olioa eta ura ez zirela nahasten deskubritzeak halako zirrara sortuizan zizun beti, Arkimedesen printzipioa ongi baino hobeki ikasi zenuen, baita kimikako taula perio-dikoa ere. Buruz nahikoa azkarra zinen, eta Batxilergoa amaitu ostean, ikasten jarraitzea erabaki

zenuen. Ordura arte, neska nahiz mutil izan zenituen bidelagun; unibertsitatean sartzean, ordea, paisaiaaldatu zen. Irakasle gehienak gizonak ziren, eta ezagutu zenituen katedradunen artean, denak arrak. Osteraere, ikertzaile lanak egiteko beka eman zizutenean, konturatu zinen gero eta emakume gutxiago zenituela

bidelagun, izan ere, beka-sistemak, ez du amatasun-baimena eskatzea ahalbideratzen; ‘lehen, gutxi, eta orain, bat ere ez’, pentsatuzenuen. Bazenekien emakumeek mendeetan zehar debekatua izan zutela unibertsitatera sartzea. Urteetako debekuak egungo ego-era ulertarazi zizun: nolako egurra, halako ezpala. Beti bekadun izan ezin eta Lanbidera jo zenuen curriculum vitaea uztera. Handikhilabetera deitu zizuten Zubietan eraiki berri zuten erraustegian kimikari arduradun bat behar zutela esanez, eta ea lan eskaintzaonartuko zenuen galdetuz. Baina, nola? Erraustegiaren aurkako manifestazioan egon izan zinen maiz, hori zeure burua saltzeaizango zen; baina, bestetik, emakume eta kimikari izanda, ez zen erraza lana aurkitzea. Ezetz esan zenion, bihozkada. Eta orduan,pentsatzen aritu zinen zer ekarpen egin nahi zenuen gizartean, eta kafetegian zeundela, emakume jakintsu batek idatzitakoa irakurrizenuen: “Berdintasun terminoak hankamotz uzten du feminismoa, berdintasunaren alde bakarrik borroka egiten dugula esatea, gi-zonezkoek sufritzen duten kapitalismoa nahi dugula esatea litzateke.” Eureka.

1067 alea:Maquetación 1 01/03/18 11:54 Página 22

Page 23: Emakumeek* planto - barren.eus - barren.eus · nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabalera izango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arte estutu. Gune korapilatsua

Mikel Gorostiza Etxaniz

Zure irribarre goxoa eta maitasunabetirako izango dira gure artean.

2018ko otsailaren 22an hil zen, 94 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hiletaelizkizunetara agertu izana ere.

I. URTEURRENA

Iker Jausoro Murgiondoeta

Joseba Zinkunegi Garmendia2017/02/26

Neguko haizeak Euskal Herriko mendiak ilundu arren,baratzean loratuko dira zuek utzitako haziak.

Gogoan zaituztegu.

Elgoibarko lagunak

Bihar, zapatua, martxoak 3, 19:00etan urte meza izango da Elgoibarko Bartolome parrokian.

I. URTEURRENA

Iker Jausoro Murgiondoeta

Joseba Zinkunegi Garmendia2017-02-26

Zenbat egitekoeta zenbat bizitzeko,zuen irribarrea eta

maitasuna gurebihotzetan betirako.

MAITE ZAITUZTEGUEtxekoak

1067 azala:Maquetación 1 01/03/18 11:58 Página 3

Page 24: Emakumeek* planto - barren.eus - barren.eus · nen arabera ibilbideak 3 eta 3,5 metrora arteko zabalera izango du, nahiz eta zati zehatz batzuetan bi metrora arte estutu. Gune korapilatsua

AROZTEGIAK

PINTURA

ELEKTRIZITATEA IGELTSERITZAITURGINTZA

LEIHOAK

GremioengidaAroztegiakElektrizitateaIgeltseritzaIturgintzaLeihoakPintura

Gremioen gida Gremioen gida

1067 azala:Maquetación 1 01/03/18 11:58 Página 4