110
Nazioarteko negozioak (herrialdeen analisirako adierazleak) Iñaki Esparta Soloeta EUSKARAREN ARLOKO ERREKTOREORDETZAREN SARE ARGITALPENA ISBN: 978-84-9082-200-5 Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du

Nazioarteko negozioak - UPV/EHUko ikasmaterialen sare ... · Ikasmaterial hau Nazioarteko negozioak irakasgaian erabiltzeko egina izan da, eta honen aurretik argitaratutako beste

  • Upload
    others

  • View
    6

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Nazioarteko negozioak (herrialdeen analisirako adierazleak)

Iñaki Esparta Soloeta

EUSKARAREN ARLOKO ERREKTOREORDETZAREN

SARE ARGITALPENA

ISBN: 978-84-9082-200-5

Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza

jaso du

Aurkibidea

Nazioarteko negozioak .................................................................... 1

(herrialdeen analisirako adierazleak) ..................................................... 1

Iñaki Esparta Soloeta ....................................................................... 1

Hitzaurrea .............................................................................. 6

1. gaia. Populazio-adierazleak ................................................. 7

Sarrera .................................................................................. 7

1. Populazio osoa .................................................................... 7

2. Ugalkortasun-tasa ............................................................... 8

2.1. Populazioaren odezkapen-tasa ............................................... 9

3. Jaiotza-tasa ........................................................................ 9

4. Bizi-itxaropena .................................................................... 9

5. Heriotza-tasa .................................................................... 10

5.1. Haurren heriotza-tasa .......................................................... 10

6. Populazioaren hazkunde naturala edo begetatiboa ................. 10

7. Populazioaren hazkunde osoa ............................................. 10

8. Populazioaren banaketa, adinaren arabera ............................ 11

9. Praktika ........................................................................... 12

2. gaia. Herrialdeen tamaina ekonomikoaren adierazleak ..... 13

Sarrera ................................................................................ 13

1. Barne Produktu Gordina (BPG) ............................................ 13

1.1. BPGak ekoitzitakoaren balioa adierazten du ............................ 14

1.2. BPGak jasotako errenten balioa adierazten du ........................ 16

1.3. BPGak egindako gastua adierazten du .................................... 16

2. Nazio Sarrera Gordina (NSG) .............................................. 18

3. Nazio Sarrera Gordin Erabilgarria (NSGE) ............................. 21

3.1. Familien Errenta Erabilgarria ................................................. 22

4. Praktika ........................................................................... 25

3. gaia. Garapen-mailaren adierazleak .................................. 26

Sarrera ................................................................................ 26

1. Per capita errenta .............................................................. 26

1.1. Herrialdeen sailkapena per capita errentaren arabera .............. 27

1.1.1. Dibisa-merkatuko kanbio-tasetan oinarritutako sailkapena ....... 27

Aurkibidea

3

1.1.2. Erosahalmenaren parekotasunean oinarritutako sailkapena ...... 28 1.1.3. Atlas metodoan oinarritutako sailkapena ................................ 29

2. Errentaren banaketa .......................................................... 31

2.1. Lorenz-en kurba eta Gini-ren indizea ..................................... 32

3. Giza Garapenaren Indizea (GGI).......................................... 34

3.1. Desberdintasuna kontuan hartzen duen Giza Garapenaren Indizea

(D-GGI) ............................................................................. 35

4. Ingurumena eta iraunkortasuna .......................................... 36

4.1. Ingurumenaren egoerari buruzko kezka ................................. 36

4.2. Garapen iraunkorra ............................................................. 37

4.2.1. Kontzeptuaren hedapena ..................................................... 39 4.2.2. Iraunkortasunaren dimentsio ekologikoa, ekonomikoa eta soziala

............................................................................................................ 39 4.2.3. Belaunaldien arteko ekitatea ................................................ 40

4.3. Ingurumen Ekonomia eta Ekonomia Ekologikoa ...................... 40

4.3.1. Iraunkortasun ahula eta sendoa ............................................ 41 4.4. Iraunkortasun-adierazlea: aztarna ekologikoa ........................ 43

5. Praktika ........................................................................... 44

4. gaia. Aldagai makroekonomikoak ...................................... 46

Sarrera: aldagaiak eta egonkortasun makroekonomikoa ............ 46

1. Ekonomiaren hazkunde-tasa ............................................... 46

1.1. BPGaren edo per capita errentaren hazkunde-tasa .................. 47

1.2. Hazkunde-tasa nominala eta erreala ...................................... 48

1.3. Hazkunde ekonomikoaren faktoreak ...................................... 49

1.4. Hazkundea eta egitura ekonomikoaren aldaketa ...................... 51

1.5. Hazkundearen alde positiboak eta negatiboak ......................... 51

2. Inflazioa ........................................................................... 52

2.1. Inflazioaren kausak ............................................................. 52

2.2. Inflazioa eurogunean eta munduan ........................................ 53

2.3. Hiperinflazioa ...................................................................... 54

2.4. Inflazio kronikoa ................................................................. 54

2.5. Deflazioa ............................................................................ 54

3. Interes-tasa ...................................................................... 56

3.1. Interes-tasa: Banku Zentralen tresna inflazioa kontrolatzeko .... 56

3.2. Interes-tasa nominala eta erreala .......................................... 57

3.3. Banku Zentralen lehentasuna: inflazioa ala hazkunde ekonomikoa? ...................................................................... 58

4. Kanbio-tasa ...................................................................... 59

4.1. Kanbio-tasen fluktuazioen eragina eragiketa ekonomikoetan .... 59

4.2. Atzerriko irabaziak eta itxaron daitekeen kanbio-tasa .............. 60

4.3. Eskurako eta eperako kanbio-tasak ....................................... 60

4.4. Kanbio-sistemak ................................................................. 61

4.5. Euroaren kanbio-tasa ........................................................... 62

Aurkibidea

4

5. Defizit publikoa eta zor publikoa .......................................... 62

5.1. Barne- eta kanpo-zorra ........................................................ 64

5.2. Zorraren krisia .................................................................... 64

6. Praktika ........................................................................... 65

5. gaia. Ordainketa-balantza ................................................. 67

1. Kanpo-transakzioen erregistroa: ordainketa-balantza ............. 67

2. Ordainketa-balantzaren egitura ........................................... 67

3. Ordainketa-balantzako kontuak ........................................... 69

4. Nola erregistratzen dira transakzioak ordainketa-balantzan? ... 72

4.1. Lehen idazpenaren erregistroa .............................................. 72

4.2. Bigarren idazpenaren erregistroa ........................................... 74

5. Oreka eta desorekak ordainketa-balantzan ........................... 75

6. Merkataritza-balantzaren saldoa .......................................... 75

7. Balantza arruntaren eta kapital-balantzaren saldoa ................ 78

7.1. Balantza arruntaren eta kapital-balantzaren defizitaren

finantziazioa ....................................................................... 79

8. Praktika ........................................................................... 79

8.1. Lehen idazpenaren kontabilizazioa ......................................... 79

8.2. Egin ordainketa-balantza honako datu hauek erabiliz ............... 81

8.3. Ordainketa-balantzako saldoak ............................................. 82

6. gaia. Lan-faktoreari loturiko adierazleak ........................... 83

Sarrera ................................................................................ 83

1. Lan-merkatuko adierazleak ................................................. 83

1.1. Biztanleria potentzialki aktiboa .............................................. 83

1.2. Biztanleria ez-aktiboa .......................................................... 84

1.3. Biztanleria aktiboa ............................................................... 84

1.4. Jarduera-tasa ..................................................................... 84

1.5. Biztanleria landuna .............................................................. 85

1.6. Enplegu-tasa ...................................................................... 85

1.7. Langabezia ......................................................................... 85

1.7.1. Iraupen luzeko langabezia .................................................... 85 1.7.2. Azpienplegua ...................................................................... 85 1.7.3. Enpleguaren behin-behinekotasuna ....................................... 86 1.7.4. Langabeziaren eragina negozioetarako giroan ......................... 86

2. Lan-merkatuen funtzionamendua ........................................ 86

2.1. Negoziazio kolektiboa .......................................................... 87

2.2. Langileen kaleratzeak .......................................................... 87

2.2.1. Langabezia-prestazioak ....................................................... 88 2.3. Lan-merkatuko politika aktiboen garrantzia ............................ 89

3. Lanaren produktibitatea ..................................................... 90

3.1. Lanaren produktibitatearen ikuspegi makroekonomikoa ........... 91

Aurkibidea

5

3.1.1. Gastu publikoa eta produktibitatea ........................................ 92 3.1.2. Politika ekonomiko neoliberala eta produktibitatea .................. 93

4. Lan-kostuak ...................................................................... 93

4.1. Lan-kostuaren definizioa ...................................................... 94

4.2. Lan-kostu nominala eta erreala ............................................. 94

4.3. Lan-kostu unitarioa ............................................................. 95

5. Praktika ........................................................................... 97

7. gaia. Lehiakortasuna ......................................................... 98

Sarrera ................................................................................ 98

1. Lehiakortasun kontzeptua ................................................... 98

2. Lehiakortasuna lortzeko bideak ........................................... 99

3. Lehiakortasuna, produktibitatearen ikuspegitik .................... 100

4. Herrialdeen lehiakortasuna ............................................... 101

5. Garapen faseak eta herrialdeen lehiakortasuna ................... 104

5.1. Lehiakortasun Globalaren Indizearen egitura ........................ 105

5.2. Garapenaren lehen fasean dauden ekonomiak ...................... 106

5.3. Garapenaren bigarren fasean dauden ekonomiak .................. 107

5.4. Garapenaren hirugarren fasean dauden ekonomiak ............... 107

Bibliografia .......................................................................... 109

6

Hitzaurrea

Ikasmaterial hau Nazioarteko negozioak irakasgaian erabiltzeko egina

izan da, eta honen aurretik argitaratutako beste bati segida ematera dator;

zehazki, Nazioarteko negozioak (testuinguruak eta sarrera motak) izenez

argitaratutakoari. Kasu hartan, diziplinaren alde teorikoa lantzea zen

helburua. Hori dela eta, enpresek atzerrian negozioak egiterakoan aurkitu

ditzaketen testuinguruak –egoera politikoari, legalari, ekonomikoari eta

kulturalari dagokionez– ziren aztergai. Horrez gain, material hartako gaiak

ziren enpresek beste herrialde batzuetara sartzeko erabiltzen dituzten bi

modu nagusiak ere; alegia, esportazioa eta inbertsio zuzena.

Argitalpen hau –Nazioarteko negozioak (herrialdeen analisirako

adierazleak)–, esan bezala, aurrekoaren jarraipena izateko garatu da, baina

izaera aplikatuagoa edo praktikoagoa dauka. Izan ere, atzerriko herrialdeak

direnean jomuga, enpresek analisi zehatzagoetara jo behar izaten dute

egoera ahalik eta ondoen ezagutzeko eta aurreikuspenak egin ahal izateko.

Hori lortzeko hainbat adierazle dituzte enpresek eskura, eta horien

azalpenaz dihardu material honek. Ea baliagarri eta lagungarri gertatzen

zaien ikasleei, nazioarteko negozioen mundura hurbiltzeko.

Idazkerari dagokionez, material hau Euskal Herriko Unibertsitateko

Euskara Zerbitzuak berrikusi du. Eurek egindako lana eskertzea besterik ez

dut, egindako zuzenketak eta iruzkinak, idazkera txukuntzeaz gain,

ikasbide izan direlako niretzat.

1. gaia. Populazio-adierazleak

Sarrera

Zenbait enpresarentzat garrantzi handikoak izan daitezke herrialdeei

buruzko datu demografikoak. Horregatik, adierazleek herrialde bateko

populazioa aztertzeko ematen duten informazioa oso baliagarria izan

daiteke erabakiak hartzerakoan. Hainbat web orrik ematen dute herrialdeen

biztanleriari buruzko informazioa, espresuki edo beste mota bateko

datuekin batera. Horietako bat, honako hau:

Population Reference Bureau PRB: «World Population Data Sheet»

http://www.prb.org/

1. Populazio osoa

Populazio osoa (edo biztanle kopurua) merkatu baten tamainaren eta

ahalaren adierazgarri orokorra da. Horregatik, herrialde baten ezaugarri

demografikoen artean, biztanle kopurua da kudeatzaileek kontuan hartzen

duten lehen datua.

Oraingo populazioaren tamaina jakiteaz gain, enpresentzat garrantzi

handikoa da populazio horrek etorkizunean izango duen bilakaera

aurreikustea, eskariaren joera bilakaera horri lotuta egon baitaiteke neurri

handian. Zenbait populazio-adierazleren proiekzioaren bidez kalkulatzen da

herrialde batek etorkizunera begira bere biztanlerian izango duen

hazkundea (edo gutxitzea).

Gaur, garapen bidean dauden herrialdeen populazioak gainditu egiten

du munduko populazio osoaren hiru laurdena. Aurreikuspenen arabera,

2050ean populazio handiena izango duten hamar herrialdeen artean

1. gaia. Populazio-adierazleak

8

bakarra izango da errenta altuko herrialdea: Estatu Batuak. Beste guztiak

errenta baxuko herrialdeak izango dira: India, Txina, Nigeria, Pakistan,

Indonesia, Brasil, Bangladesh, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta

Etiopia. Gainera, mapan ikus daitekeenez, hazkunde handieneko hiri

gehienak ere, megahiri bihurtuko direnak datozen urteetan, errenta baxuko

herrialdeetan daude.

2. Ugalkortasun-tasa

(fertility rate, tasa de fertilidad). Ugalkortasun-tasak adierazten du

herrialde batean haurrak izateko adinean (15-44) dauden emakumeek

batez beste izango duten seme-alaba kopurua.

1. gaia. Populazio-adierazleak

9

2.1. Populazioaren odezkapen-tasa

(Population replacement rate, tasa de reemplazo de la

población).

Tasa hori 2,1 umekoa da emakumeko. Tasa horren bidez segurtatzen

da, behintzat, jaiotzen den ume kopurua hiltzen den pertsona kopuruaren

bestekoa dela urte bakoitzean.

Munduko Osasun Erakundearen arabera, herrialde garatuenetan 1,7

seme-alabakoa da batez besteko ugalkortasun tasa, populazioaren

ordezkapen-tasaren (2,1) behetik, alegia.

3. Jaiotza-tasa

(birth rate, tasa de natalidad). Jaiotza-tasak adierazten du zenbat

ume jaio diren mila biztanleko herrialde batean, urtebetean.

Europan jaiotza-tasa oso txikiak dituzte hegoaldeko eta ekialdeko

herrialdeek. Garapen bidean dauden herrialdeetan ere, jaiotza-tasek

beheranzko joera izan dute azken hamarkadetan; hori gertatu da, oro har,

Asiako, Afrikako eta Hego Amerikako herrialdeetan.

4. Bizi-itxaropena

(life expectancy, esperanza de vida)

Herrialde bateko jaioberri bat biziko den urte kopurua (termino

estatistikoetan) adierazten du. Bizi-itxaropena jaiotzerakoan adierazle oso

erabilia da bizi-kalitatea neurtzeko; Nazio Batuen Giza Garapenaren

Indizeak ere adierazle hori erabiltzen du. Herrialde garatuetan bizi-

itxaropenak 80 urteko muga gainditu badu ere, munduko herrialde

pobreenetan 50 urtera ere ez da heltzen.

1. gaia. Populazio-adierazleak

10

5. Heriotza-tasa

(mortality rate, tasa de mortalidad). Heriotza-tasak adierazten du

zenbat pertsona hil diren mila biztanleko herrialde batean, urtebetean.

5.1. Haurren heriotza-tasa

Heriotza-tasa adin tarte baterako ere kalkula daiteke. Erabiliena

haurren heriotza-tasa da (oro har, urtebetera heltzen ez diren umeak

hartzen dira kontuan). Zenbakitzailean jarriko da urtebetean urtea bete

barik hildako ume kopurua, eta izendatzailean urte horretan jaiotako haur

kopurua. Herrialde azpigaratuetako haurren heriotza-tasa oso handia da

oraindik ere. Herrialde garatuetan, urtebetean jaiotzen diren mila haurretik

hiru heriotza inguru gertatzen diren arren, Afrikako herrialde askotan,

esaterako, 50 ingurukoa da haurren heriotza tasa.

6. Populazioaren hazkunde naturala edo begetatiboa

(natural population growth, crecimiento natural o vegetativo de la

población)

Populazioaren hazkunde natural edo begetatiboa da herrialde batean

urtebetean jaiotakoen eta hildakoen kopuruen arteko kendura. Bere tasa

kalkulatzeko, kendura hori populazio osoarekin erlazionatu behar da; tasa

ehunekotan adierazten da, eta positiboa edo negatiboa izan daiteke.

7. Populazioaren hazkunde osoa

(total population growth, crecimiento total de la población). Hazkunde

naturalari migrazio-saldoa gehituz (immigranteak–emigratzaileak), herrialde

bateko populazioaren hazkundea lortuko dugu termino absolutuetan. Bere

tasa kalkulatzeko, populazio osoarekin erlazionatu behar da kopuru hori;

tasa ehunekotan ematen da, eta positiboa edo negatiboa izan daiteke.

1. gaia. Populazio-adierazleak

11

Munduko populazioaren hazkundearen % 97 Afrikan, Asian, eta

Latinoamerikan garapen bidean dauden herrialdeei zor zaie, alde horietan

handia delako gazte kopurua, eta, ondorioz, jaiotza-tasak ere oso altuak

direlako.

Munduko populazioaren joerari dagokionez, biztanle kopuruak 7 mila

milioiko muga gainditu du. Populazioaren hazkundea, etorkizunean, ia

erabat munduko herrialde txiroetan gertatuko da, eta horien arteko

txiroenek izango dute hazkunde handiena.

Beste aldean herrialde garatuak daude. Horien populazio-hazkundea

oso urria izango da, eta garapen bidean dauden herrialdeetatik etorritako

etorkinei esker gertatuko da hazkunde horren zatirik handiena. Europari

dagokionez, litekeena da 2050ean orain baino biztanle gutxiago izatea, 740

milioitik 732 milioira jaitsiz, batez ere Errusiako eta Europa Ekialdeko

jaiotza-tasa baxuengatik. Munduko erregio batean historian lehen aldiz

gertatuko litzateke hori, hots, epe luzera populazioak murrizteko joera

hartzea.

8. Populazioaren banaketa, adinaren arabera

Adin guztietako pertsonek erositako produktuak eta zerbitzuak ez

dira gutxi batzuk baino izaten. Hori dela eta, interes handikoa da

enpresentzat beren produktuen erosle potentzialek osatutako populazio-

segmentuak ezagutzea. Horrela, kasu batzuetan, interesgarria izan daiteke

15 urtetik beherakoek populazio osoan duten ehunekoa ezagutzea; beste

kasu batzuetan, 65 urtetik gorakoen ehunekoa zein den jakitea; beste

batzuetan, 20-40 urte bitartekoen ehunekoa; eta abar.

Populazio-piramideak modu grafikoan erakusten du herrialde

bateko biztanleriaren banaketa adinaren arabera. Piramidearen itxura asko

aldatzen da herrialde motaren arabera. Jaiotza-tasa handiagoen ondorioz,

garapen bidean dauden herrialdeek, oro har, industrializatuek baino

populazio gazteagoa dute.

1. gaia. Populazio-adierazleak

12

Jaiotza-tasen beheranzko joera, salbuespen kasu batzuk kenduta,

nabarmena da mundu osoan, eta hainbat faktoreren eraginez gertatu da.

Horien artean, honako hauek aipa daitezke: gobernuek familia-plangintza

programak sustatu dituzte, osasun- eta hezkuntza-mailek gora egin dute

emakumezkoen artean, emakumezkoen estatusak gizartean hobera egin

du, eta, azkenez, urbanizazio-maila gero eta handiagoa da munduan.

9. Praktika

Alderatu Erresuma Batuaren eta Thailandiaren egoera, populazioari

dagokionez, World Popuation Data Sheet (Population Reference Bureau)

webguneko taulako datuak erabiliz. Jarri hiru zutabe (lehenengoa

datuentzat, bigarrena Erresuma Batuarentzat, eta hirugarrena

Thailandiarentzat), eta gero iruzkin bat egin bi herrialde horien arteko alde

handienak non dauden nabarmenduz.

2. gaia. Herrialdeen tamaina ekonomikoaren adierazleak

Sarrera

Herrialde bat enpresa-kudeatzaileen jomugan dagoenean, oinarrizko

abiapuntua izaten da herrialde horren tamaina edo pisu ekonomikoa zein

den jakitea. Herrialdearen tamaina ekonomikoa adierazteko erabil

daitezkeen hiru agregatu makroekonomikoak izango dira aztergai kapitulu

honetan: Barne Produktu Gordina, Nazio Sarrera Gordina eta Nazio Sarrera

Gordin Erabilgarria. Gainera, agregatu horien osagaien azterketak balio

handiko informazioa ematen du herrialdeen jarduera ekonomikoa

balioesteko.

1. Barne Produktu Gordina (BPG)

Gross Domestic Product (GDP), Producto Interior Bruto (PIB)

Barne Produktu Gordina (BPG) da herrialdeek urtean zehar lortu

duten emaitza ekonomikoa neurtzeko erabiltzen den oinarrizko agregatua.

BPGa herrialde baten ahal ekonomikoaren –tamaina ekonomikoaren, beraz–

adierazle da, herrialde horrek aberastasuna sortzeko duen ahalmena

islatzen baitu. BPGa sintesiko magnitude bat denez, oso erabilia da

herrialdeen arteko alderaketak egiteko, herrialdeek nazioarteko

erakundeetara egin behar duten ekarpena kalkulatzeko, eta abar.

Zehatzago, zer adierazten du herrialde baten BPG

makromagnitudeak? Esan dugu herrialdeek aberastasuna sortzeko duten

ahalmena adierazten duela. Esparru honetan, hiru adiera posible ditu

aberastasun termino generikoak : i) urtean zehar ekoitzitako ondasun eta

zerbitzuen balioa; ii) ondasun eta zerbitzu horien produkzioan parte hartu

2. gaia. Herrialdeen tamaina ekonomikoaren adierazleak

14

dutenek jasotako errenten balioa; eta, iii) errenta-hartzaile horiek egindako

gastuaren balioa.

Beraz, BPGaren balioa kalkula daiteke, produkzioa errenta gastua

prozesuaren hiru uneetatik edozeinetan; alegia, ondasunak eta zerbitzuak

ekoizterakoan, errentak ordaintzerakoan, edo gastua egiterakoan. Prozesu

horrek izaera zirkularra du.

1.1. BPGak ekoitzitakoaren balioa adierazten du

Production point of view Normalean, BPGa produkzioaren ikuspuntutik definitzen da, hori

delako agregatu horren esanahia ulertzeko hurbilpen intuitiboena.

Ikuspuntu horretatik, honela definitzen da Barne Produktu Gordina

makromagnitudea: BPG agregatuak adierazten du aldi batean (normalean,

urtebete) herrialde batean ekoizten diren azken ondasun eta zerbitzu

guztien balioa.

Makromagnitudea gordina izateak zer esan nahi du? Ondasunak eta

zerbitzuak ekoizteko inbertsio-ondasunak –ekipo-ondasunak– behar dira

(instalazioak, makineria… ), eta ekoizteko prozesuan balioa galduz joaten

dira. Horregatik, amortizazio-funts bat sortuz joan behar da, unea heltzen

denean ekipo zaharkituak kendu eta berriak jartzeko. BPG agregatuak ez

duenez deskontatzen ekipoen balio-galera, agregatu gordina da. Kontuan

hartuko bagenu balio-galera hori, eta deskontatu, agregatu garbi bat

lortuko genuke: Barne Produktu Garbia.

Beraz, eta definiziora itzuliz, BPGak ogia, liburuak, arropak, autoak,

etxeak… eta gisako ondasunak biltzen ditu, baina baita iturginek, medikuek,

aseguru-konpainiek, jatetxeek eta abarrek eskainitako zerbitzuak ere.

BPGan kontabilizatu ahal izateko, ondasunek eta zerbitzuek hiru

baldintza bete behar dituzte:

(1) Azken ondasunak eta zerbitzuak izan behar dute, ez

bitartekoak.

Azken ondasunak [azken ondasunak eta zerbitzuak esan nahi dugu

beti] azken eskatzaileengana heltzen direnak dira; esaterako, herrialdeko

2. gaia. Herrialdeen tamaina ekonomikoaren adierazleak

15

kontsumitzaileengana (kontsumo pribatuaren bidez), edo atzerriko

kontsumitzaileengana (esportazioaren bidez).

Bitarteko ondasunak input gisa erabiltzen dira beste ondasun

batzuk ekoizteko. Produkzio-prozesuan, bitarteko produktuak azken

produktuen parte bilakatzen dira (egurra –bitarteko produktua edo inputa–

mahaiaren –azken produktua– parte bilakatzen da). Hori dela eta, BPGak

ez ditu kontabilizatzen bitarteko produktuak eta zerbitzuak. Egingo balu, bi

aldiz kontabilizatuko lituzke.

Horregatik, produkzioaren ikuspuntua erabiliz, BPGa bi modutara

kalkula daiteke:

a) Enpresek produzitutako azken ondasun eta zerbitzu guztien

balioen batura eginez.

b) Enpresek sortutako balio erantsi guztiak batuz (enpresa

bakoitzaren balio erantsia = lortutako produkzioa – erabilitako inputak).

Produktuen eta zerbitzuen izaeran dago azkena edo bitartekoa

izatea? Ez. Erabilerak esango digu hori.

Bestalde, azken ondasunen eta produktu bukatuen artean ere

bereizi behar da. Produktu bukatuak azken ondasunak zein bitarteko

ondasunak izan daitezke.

(2) Ondasunek eta zerbitzuek merkatuan salduak izan behar dute.

Bizikleta bat erosten badugu, BPGan kontabilizatuko da produktu

horren balioa; baina bizikleta hori, zerbait gertatu zaiolako, geuk

konpontzen badugu etxean, zerbitzu hori (egin duguna zerbitzu bat da) ez

da sartuko BPGan, ez delako merkatutik pasatu. Horregatik, BPGak ez ditu

balioesten ekoitzitako ondasun eta zerbitzu guztiak; merkatuan eros

daitezkeenak bakarrik. Herrialdeen garapen-mailak aurrera egin ahala,

ondasunak eta zerbitzuak merkatuan erosteko joera areagotu egiten da.

Herrialde txiroetan, etxean lortzen dira ondasun eta zerbitzu ugari.

(3) Ondasunek eta zerbitzuek barnean produzituak izan behar dute,

nahiz eta faktoreak atzerritarrak izan.

2. gaia. Herrialdeen tamaina ekonomikoaren adierazleak

16

BPGak herrialde barruan (bere esparru geografikoan)

produzitutako guztia biltzen du, kontuan hartu gabe herrialdeko bertako

faktoreek (langileek eta enpresek) edo herrialdean diharduten atzerriko

faktoreek lortu duten balio hori.

1.2. BPGak jasotako errenten balioa adierazten du

Income point of view Ondasunak eta zerbitzuak ekoizterakoan, produkzio-prozesuan parte

hartzen duten familiek diru-sarrerak (errentak) jasotzen dituzte. Azken

finean, familiak dira produkzio-faktoreen (lanaren zein kapitalaren) jabe.

Beraz, errentak bi eratakoak dira:

-Lan-errentak: alokairuak.

-Kapital-errentak: dibidenduak (akziodunentzat), interesak (mailegu-

emaileentzat), errentak (lurraren edo higiezinen jabeentzat), sozietateen

irabazien gaineko zerga (estatuarentzat), eta banatu gabeko irabaziak

(enpresan geratuko dira amortizazio-funtsak, erreserbak, edo ezusteei

aurre egiteko funtsak hornitzeko).

BPGa errenta horien guztien batura izango litzateke

1.3. BPGak egindako gastua adierazten du

Expenditure point of view Ekoitzitako ondasun eta zerbitzuak erosten gastatutakoa batuz ere

BPGaren balioa lortuko dugu. Gastuaren osagaiak honako hauek dira:

1) Kontsumo pribatua. Gizabanakoen edo familien erosketek

osatzen dute kontsumo pribatua: elikagaiak, ordenagailuak, abokatuen

zerbitzuak… [Etxebizitzen erosketa inbertsioan sartzen da]. BPG barruan,

kontsumo pribatuak hartzen du da ehuneko handiena (herrialde garatuetan

% 70 inguru).

2) Kontsumo publikoa edo kolektiboa. Administrazio Publikoek –

gobernuek, diputazioek, udalek…– ondasunak eta zerbitzuak (funtzionarioen

ordainketa barne) erosten gastatutakoa, gero zerbitzu publikoak

eskaintzeko herritarrei: parkeak, segurtasuna, trafikoa arautzea…

2. gaia. Herrialdeen tamaina ekonomikoaren adierazleak

17

3) Inbertsioa. Inbertsio-ondasunetan, enpresek egiten dute gastu

handiena (lantegiak, makinak, ekipoak, biltegiak, bulegoak…). Zenbat eta

handiagoa kapital finkoan inbertitutakoaren balioa, hainbat eta baldintza

faboragarriagoak sortuko ditu herrialdeak hazteko etorkizunean.

Horrez gain, estatuak ere inbertsio garrantzitsuak egiten ditu

(azpiegiturak, ospitaleak, unibertsitateak…). Familien kasuan, etxebizitzaren

erosketa hartzen du inbertsiotzat kontabilitate nazionalak.

Enpresei dagokienez, izakinen aldaketa (lehengaiena, fabrikazio-

bideko produktuena eta produktu bukatuena) ere inbertsioan sartzen da.

Enpresek ez badizkiete ekoitzitako produktuak kontsumitzaileei, gobernuari,

beste enpresa batzuei edo atzerritarrei saltzen, izakinetan kontabilizatu

behar dira. Eta izakinen aldaketa BPGaren parte da.

Kapital Moldaketa Gordina (edo inbertsio osoa) = Kapital Finkoaren

Moldaketa Gordina + Izakinen Aldaketa.

KMG (inbertsioa osoa)= KFMG + IA

KFMG da, jakina, inbertsioaren zati nagusia.

4) Esportazio garbiak. Herrialdean ekoitzitako produktu eta

zerbitzu batzuk atzerrian saltzen dira. Baina, era berean, herrialdeko

kontsumitzaileek, Administrazio Publikoek eta enpresek ere kontsumitzen

edo erabiltzen dituzte atzerrian ekoitzitako produktuak eta zerbitzuak.

Horregatik, BPGa kalkulatzeko esportazio garbiak hartu behar dira kontuan

(esportazioak–inportazioak, X–M), kanpotik etorritakoa herrialdean bertan

lortua izan balitz moduan ez kontabilizatzeko. Beraz, gastuaren aldetik:

BPG = kontsumo pribatua + kontsumo publikoa + inbertsioa +

(esportazioak – inportazioak)

BPGaren osagai horiek hurbiletik jarraitzea beharrezkoa izaten da,

krisi-garaietan zein hedatze faseetan, euren bilakaera aztertu eta politika

ekonomikoko neurri egokiak hartzeko.

2. gaia. Herrialdeen tamaina ekonomikoaren adierazleak

18

2. Nazio Sarrera Gordina (NSG)

Nazio Sarrera Gordina (NSG)=Nazio Produktu Gordina (NPG)

Gross National Income (GNI)=Gross National Product (GNP)

Ingreso Nacional Bruto (INB)=Producto Nacional Bruto (PNB)

Tradizionalki, Nazio Produktu Gordina (NPG) terminoa erabili izan da,

baina Munduko Bankuak (The World Bank) eta Nazioarteko Diru Funtsak

(International Monetary Fund) Nazio Sarrera Gordina (NSG, Gross National

Income GNI) terminoa darabilte. Biak dira gauza bera, produktu eta sarrera

kontzeptuek balio bera dutelako. NSG erabiltzeak, bestalde, logika handia

du, barneko magnitude batetik (BPG) nazio magnitude bat (NSG / NPG)

lortzeko, produkzio-faktoreek atzerrian lortutako diru-sarrerak hartu

behar direlako kontuan.

Esan dugu BPGaren balioa hiru modutara lor daitekeela: ekoitzitako

ondasunen eta zerbitzuen balioa kalkulatuz, faktoreen diru-sarrerak

kalkulatuz, eta ondasunak eta zerbitzuak erosten egindako gastua

kalkulatuz. Orain, barneko agregatu makroekonomiko hori nazional bihurtu

behar dugu, hots, barneko produktutik nazio produktura pasatu.

Nazio Sarrera Gordina (NSG) agregatuak biltzen ditu herrialde

bateko biztanleek, beren lanaren eta kapitalaren bidez, urtebetean,

herrialdean bertan zein atzerrian lortutako diru-sarrerak.

Beraz, BPGaren datutik abiatuta, Nazio Sarrera Gordina kalkulatzeko,

BPGaren balioari lan eta kapital faktore nazionalek atzerrian lortutako diru-

sarrerak erantsi behar zaizkio, eta faktore atzerritarrek herrialde barruan

lortutakoak kendu.

NSG = BPG + faktore nazionalek (lanak eta kapitalak) atzerrian

lortutako sarrerak – atzerriko faktoreek (lanak eta kapitalak) herrialdean

lortutako sarrerak.

Edo, beste modu batera adieraziz:

NSG = BPG + nazioarteko lanaren eta kapitalaren sarrera garbia

2. gaia. Herrialdeen tamaina ekonomikoaren adierazleak

19

1) Lan-faktoreak beste herrialde batean lortutako diru-

sarrerak:

Diru-sarrera horiek alokairuak dira, eta honako langile mota hauek

jasotzen dituzte:

a) Lan egiteko, muga gurutzatzen duten langileak (Poloniatik

Alemaniara joaten direnak, adibidez).

b) Sasoikako langileak (beste herrialde batera aldi baterako lan bat

egitera joaten diren langileak; askotan, nekazaritza-lanak egitera. Adibidez,

Kataluniara fruta biltzera joaten diren marokoarrak).

c) Profesionalak (beste herrialde batera lan espezializatu konkretu bat

egitera doazenak. Adibidez, Euskal Herritik Txekiar Errepublikara doazen

langile espezializatuak, lantegi batean ekipo batzuk muntatzera).

Aipatutako langile guztiek jatorriko herrialdeko nazionalak izaten

jarraitzen dute. [Emigranteen alokairuak, ordea, ez dira sartzen NSG

agregatuan, helmugako herrialdeko nazionaltzat hartzen baitira.

Kontabilitate Nazionalak emigrantetzat hartzen ditu helmugako herrialdean

urtebetetik gora bizi direnak].

2) Kapital-faktoreak beste herrialde batean lortutako diru-

sarrerak:

Herrialde barruan zein kanpoan, kontzeptu berberengatik lortzen ditu

kapitalak errentak: dibidenduak (enpresen akzioen jabe izateagatik),

interesak (kapital finantzarioa maileguan uzteagatik) eta errentak (lurraren

jabe izateagatik edo higiezinak alokatzeagatik).

Gaur, kapitala libre mugitzen denez (beste herrialde batzuetan

enpresak sortzeko, munduko burtsetan inbertitzeko, diruarentzat interes-

tasa handienak bilatzeko, edo dibisen kanbio-tasen arteko gorabeheren

bidez irabaziak lortzeko), garrantzi handia hartu dute kapital-mugimenduei

loturiko sarrerek, nazioarteko lan-errentek baino askoz handiagoa.

Nazioarteko lanaren eta kapitalaren sarrera garbia positiboa denean,

NSG BPG baino handiagoa izango da. Negatiboa denean, aldiz, NSG BPG

2. gaia. Herrialdeen tamaina ekonomikoaren adierazleak

20

baino txikiagoa izango da. Horregatik, BPGaren eta NSGaren balioak

alderatzea oso esanguratsua izaten da kasu askotan; bereziki, atzerriko

enpresa multinazionalen (hots, atzerriko kapital-faktorearen) presentzia

garrantzitsua den kasuetan. Esaterako, Irlandaren esportazioen ia % 90

atzerritarren esku dauden enpresek egiten dute. Kasu horietan, alde handia

egoten da agregatu batetik bestera. Dena den, BPGak eta NSGak antzeko

balioak ere har ditzakete, nahiz eta nazioarteko errenten mugimendua

handia izan. Hori gertatzen da bi norabideetako zenbatekoak antzekoak

direnean.

*Galderak. Zein herrialderen BPGan eta NSGan kontabilizatu behar

dira lan- eta kapital-faktoreek atzerrian lortutako diru-sarrera hauek?

a) Esloveniatik egunero Austriara lan egitera joaten diren langileek

lortutako alokairuak: BPG (Austria), NSG (Eslovenia).

b) Alemaniako enpresa batek Brasilen lortutako mozkinak: BPG

(Brasil), NSG (Alemania).

NSG agregatuak (edo BPG agregatuak) modu egokian adierazten du

herrialde batek urtebetean lortutako emaitza ekonomikoa. Horregatik, Nazio

Sarrera Gordinaren balio absolutua herrialde bateko merkatuaren

potentzialaren eta aukeren adierazle da enpresentzat. Brasilgo merkatuak,

hasiera batean, Boliviakoak baino aukera gehiago eskainiko dizkie atzerriko

enpresei, lehenengoaren NSGa bigarrenarena baino askoz handiago delako.

Herrialdeen NSGen balio absolutuen arabera egindako sailkapenetan,

munduko ekonomia ahaltsuenak agertzen dira lehen postuetan: Estatu

Batuak, Txina, Japonia, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Brasil, Italia,

India, Errusia….

Dena den, horrek ez du esan nahi, kasu guztietan bederen, herrialde

horietako biztanleek dutenik per capita errenta altuena, edo hazkunde-tasak

ekonomia horietan direnik handienak, edo bertako langileak direnik

2. gaia. Herrialdeen tamaina ekonomikoaren adierazleak

21

produktiboenak. Sailkapeneko beheragoko postuetan, emaitza hobeak

lortzen dituzten ekonomiak aurki ditzakegu.

Enpresa-kudeatzaileek herrialdeen ikuspegi zehatzagoa behar izaten

dutenez, Nazio Sarrera Gordinarekin batera, beste hainbat aldagai ere

kontuan izan behar dituzte beren analisietan: herrialdearen biztanle

kopurua, errenta biztanleko, errentaren banaketa populazioaren artean,

ekonomiaren hazkunde-tasa, inflazio-tasa, egoera politikoa, eta abar.

3. Nazio Sarrera Gordin Erabilgarria (NSGE)

[Gross National Disposable Income (GNDI), Ingreso Nacional Bruto

Disponible (INBD)].

NSGE agregatuak adierazten du ekonomia bateko unitate

instituzionalek (familiek, enpresek eta Administrazio Publikoek) erabili ahal

izango duten errenta osoa. Errenta hori NSG magnitudearen bidez

kalkulatutakoa izango da? Ez; gehiago edo gutxiago izango da, eta,

jakiteko, nazioarteko transferentzia arruntak izan behar dira kontuan.

Transferentziak merkatu-mekanismoetatik kanpo egiten diren

transakzioak dira. Eta transferentzia-egilea ez da beti behartuta egoten

diru-bidalketa egitera; sarritan, bere borondatez egiten du. Nazioarteko

transferentzia arruntak herrialdeko errenta osatzen duten diru-sarrerak dira

(beren saldoa positiboa denean).

[Nazioarteko kapital-transferentziak ere nazioarteko transferentzien

parte dira. Baina horien helburua herrialde bateko kapital finkora –

errepideak, ospitaleak, eskolak, makineria, ekipamenduak…– ekarpena

egitea da, ez lortutako errenta osatzea].

Transferentzien hartzaileak edo bidaltzaileak izan daitezke familiak,

enpresak zein Administrazio Publikoak. Familien kasuan, emigranteek egiten

dituzten diru bidalketak izaten dira transferentzia garrantzitsuenak (beste

herrialde batzuetara joandako emigranteek beren jatorriko familiei

bidalitako dirua). Hortaz aparte, familiek beste emari batzuk jaso zein bidal

ditzakete. Horiek guztiak familien errenta osatzen duten diru-laguntzak dira.

Gobernuen kasuan, honako hauek dira transferentzia esanguratsuenak:

2. gaia. Herrialdeen tamaina ekonomikoaren adierazleak

22

beste herrialde batera bidalitako diru-laguntzak, hondamendiak (lurrikarak,

uholdeak…), goseteak, eta abar gertatzen direnean; nazioarteko

erakundeetara (UNESCO, UNICEF, Nazioarteko Diru Funtsa…) egindako

ekarpenak; eta atzerritarrei –lehen herrialdean lan egindakoei– bidalitako

erretiro-pentsioak.

Beraz, ekonomia batek (ekonomia hori osatzen duten hiru unitate

instituzionalek) izango duen errenta osoa kalkulatzeko, nazioarteko

transferentzia arrunten emaitza garbia izan behar da kontuan, hots,

gaineratiko mundutik (beste herrialde batzuetatik) jasotako transferentziak

gehitu eta gaineratiko mundura (beste herrialde batzuetara) bidalitako

transferentziak kendu.

Transferentzia horiek kontuan izanik, beste makromagnitude bat

lortuko dugu: Nazio Sarrera Gordin Erabilgarria (NSGE) [Gross National

Disposable Income (GNDI), Renta Nacional Bruta Disponible (RNBD)].

Magnitude horrek Erabilgarria terminoa hartzen du, ekonomia osatzen

duten unitate instituzionalek (familiek, enpresek eta Administrazio

Publikoek) azkenean erabil dezaketen errenta adierazten duelako. Errenta

horren erabilerak izango dira azken kontsumoa (pribatua eta publikoa)

eta aurrezkia.

NSGE = NSG + nazioarteko transferentzia arrunt garbiak

NSGE = azken kontsumoa (kontsumo pribatua + kontsumo publikoa)

+ aurrezkia

3.1. Familien Errenta Erabilgarria

Household Disposable Income / Renta Familiar Disponible

Kasu askotan, herrialde bateko familiek erabil dezaketen errenta zein

den jakiteak interes berezia izaten du enpresa-kudeatzaileentzat. Izan ere,

ekonomiako hiru unitate instituzionalen artean, garrantzi berezia hartzen

du familiak unitateak, unitate hori delako kontsumo pribatuan parte

hartzen duena. Eta kontsumo pribatua, bera bakarrik, ekonomian egiten

den gastu osoaren % 70 edo gehiago da herrialde askotan. Horren

ondorioz, enpresa-kudeatzaileentzat bereziki interesgarria izaten da jakitea

2. gaia. Herrialdeen tamaina ekonomikoaren adierazleak

23

herrialde bateko familiek zenbat diru zuzendu ahal izango duten

kontsumora.

Orduan, honako galdera honi erantzun behar diogu; alegia,

ekonomiaren errenta erabilgarri osotik zer zati dagokio Familiak unitate

instituzionalari? Errenta hori familiek kontsumitzeko edo aurrezteko erabili

ahal izango dute, eta familia errenta erabilgarria deritzo.

Nazio Sarrera Gordin Erabilgarritik abiatuta Familia Errenta Erabilgarria

lortzeko, zenbait kenketa aplikatu behar zaizkio magnitude nazionalari

(NSGE agregatuko osagaiak izan arren, beste unitate instituzional biei

dagozkienak izango direlako), eta, aldi berean, zerbait gehitu (birbanaketa

prozesuaren ondorioz Administrazio Publikoetatik familiengana helduko

diren transferentziak).

Abiapuntua merkatu-prezioetan balioetsitako Nazio Sarrera Gordin

Erabilgarria (NSGEmp) bada, hauek izango lirateke Familia Errenta

Erabilgarria lortzeko egin beharreko urratsak:

1) Magnitudea merkatu-prezioetan balioetsita egotean, Administrazio

Publikoek produkzio-prozesuan parte hartzeagatik (legeak eta arauak

ezarriz, azpiegiturak, segurtasuna, auzitegiak…) jasotzen duten diru-sarrera

(zeharkako zergak) kendu egin behar da, ez delako familiengana helduko.

[Gobernuek diru-laguntzak ere ematen dituzte. Horregatik, gobernuaren

sarrera garbia (zeharkako zergak – diru-laguntzak) kendu behar da].

2) Abiapuntuko magnitudea Gordina denez, esan nahi du kapital

finkoaren balio-galera (kapital finkoaren kontsumoa) ez dela kendu. Balio-

galera horri aurre egiteko, enpresek amortizazio-funtsak osatzen dituzte,

etorkizunean balioa galduz doan kapital finkoa (makinak, instalazioak…)

birjarri ahal izateko. Amortizazio-funtsa horiek enpresenak dira, ez

familienak.

Bi urrats horiek eginda lortuko dugun agregatua hau izango da: Nazio

Sarrera Garbi Erabilgarria faktore-kostuetan balioetsia (NSGEfk). Magnitude

horrek nazionalen errenta bakarrik hartzen du kontuan (N Nazio),

amortizaziora zuzendutako funtsak kenduta ditu (G Garbia), nazioarteko

transferentzia arruntak jasotzen ditu (E Erabilgarria), eta oinarrizko

2. gaia. Herrialdeen tamaina ekonomikoaren adierazleak

24

produkzio-faktoreek –lanak eta kapitalak– lortutako diru-sarrerak bakarrik

hartzen ditu kontuan, ez Administrazio Publikoen sarrerak (fk).

3) Enpresek banatzen ez dituzten irabaziak (erreserbetara bideratutako

diru kopurua, beste funtsa batzuk hornitzeko erabilitako dirua…) kendu egin

behar dira. Banatu gabeko irabazi horiek enpresetan geratuko dira, eta ez

dira familiengana helduko.

Hemendik aurrerako eragiketek errentaren birbanaketa prozesuarekin

dute zerikusia. Merkatuan gertatzen da errentaren lehen banaketa edo

oinarrizko banaketa. Banaketa horretan, produkzio-faktoreek –lanak eta

kapitalak– dagokien errenta lortzen dute. Baina, gero, Administrazio

Publikoek (estatuak) errenta birbana dezakete, produkzio-prozesuan

lortutako errenta-esleipena aldatuz zerga zuzenen eta transferentzien bidez.

Prozesu horri deritzo errentaren birbanaketa-prozesua edo bigarren

banaketa.

4) Sozietateen irabazien gaineko zerga kendu behar da, Administrazio

Publikoetara joango delako.

5) Gizarte-segurantzara ordaindutako kuotak kendu behar dira, horiek

ere Administrazio Publikoentzat izango direlako.

6) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga ere kendu egin behar da,

Administrazio Publikoentzat izango delako.

7) Azkenez, birbanaketa-eragiketak direla eta, gehitu beharreko

zenbateko bat dago: Administrazio Publikoen transferentzia arruntak

familiei (erretiro-pentsioak, langabezia-laguntzak, alarguntza-pentsioak…)

Esan bezala, Familia Errenta Erabilgarria izango da familiek erabili

ahal izango duten errenta, kontsumora edo aurrezkira zuzenduz. Beraz:

Familia Errenta Erabilgarria = kontsumo pribatua + aurrezki pribatua

2. gaia. Herrialdeen tamaina ekonomikoaren adierazleak

25

4. Praktika

Herrialdeen sailkapenak, tamaina ekonomikoaren arabera. Munduko

Bankuaren webgunea erabiliz:

1. Egin herrialdeen bi sailkapen, euren tamaina ekonomikoaren

arabera (lehen 50 herrialdeak jarri, eta ordenagailuko Impr pant erabili

taulak artxiboan jartzeko).

- Lehen sailkapena edo rankinga: BPG nominalak hartu kontuan

(merkatuko kanbio-tasetan oinarritutakoak). [GDP ranking, The World

Bank]

- Bigarren sailkapena: BPG errealak hartu kontuan (erosahalmenean

oinarritutakoak, international dollars. [GDP ranking PPP based, The World

Bank).

2. Egin iruzkin bat sailkapen biak alderatuz.

3. gaia. Garapen-mailaren adierazleak

Sarrera

Hainbat adierazleren bidez hurbil gaitezke herrialdeen garapen-

mailara. Per capita errenta da adierazlerik esanguratsuena eta, ondorioz,

erabiliena lehen hurbilketa batean. Baina alde ekonomikoa besterik ez

duenez kontuan hartzen, beharrezkoa da beste adierazle batzuk ere

erabiltzea herrialdeen garapen-mailaren ikuspegi aberatsagoa lortze aldera.

1. Per capita errenta

Lortutako errenta populazioarekin erlazionatzean, per capita errenta

da herrialdeen garapen-mailaren adierazle funtsezkoena. Herrialde batek

urte batean lortutako errenta bere biztanle kopuruarekin erlazionatzea

oinarrizko urratsa da herrialde horren garapen-mailara hurbildu ahal

izateko.

Per capita errentan agregatu makroekonomikoak (BPG, NSG, NSGE,

Familien Errenta Erabilgarria…) populazioarekin jartzen dira erlazioan, BPG

per capita, NSG per capita… gisako adierazleak lortuz:

[Goian adierazitako biak dira erabilienak, baina beste hauek ere erabil

daitezke: Nazio Sarrera Gordin Erabilgarria per capita (Gross National

Disposable Income per capita, Ingreso Nacional Bruto Disponible per capita)

edo Familien Errenta Erabilgarria per capita (Household Disposable Income

per Capita, Renta Familiar Disponible per Capita)]

3. gaia. Garapen-mailaren adierazleak

27

Herrialde baten NSG txikia izan daiteke termino absolutuetan. Hori

da, esaterako, Luxenburgoren kasua, munduko ekonomia txikienen artean

baitago. Baina, NSG per capita adierazlea hartzen badugu kontuan,

herrialdeen sailkapeneko gorengo postuetan agertuko da Luxenburgo

(Estatu Batuak, Alemania, Txina edo Japonia baino gorago).

Aurkakoa gertatzen da Alemaniaren edo Frantziaren kasuan.

Herrialde horiek oso goian agertzen dira munduko herrialdeen NSG

sailkapenean, baina beherago per capita errentaren araberako sailkapena

begiratzen badugu. Norvegiak edo Suediak lehen aipatutako herrialdeek

baino NSG txikiagoa dute, baina gorago agertzen dira per capita errentari

dagokion sailkapenean. NSG adierazlearen arabera, Txina munduko

ekonomia handienetarikoa bilakatu da; aldiz, NSG per capita adierazlea

erabiltzen badugu, sailkapenaren azken aldean agertuko da oraindik.

1.1. Herrialdeen sailkapena per capita errentaren arabera

Munduko herrialdeak per capita errentaren (aipatu bezala, BPG per

capita edo NSG per capita adierazleak dira ohikoenak) arabera ordenatzeko,

hiru sailkapen mota erabil daitezke.

1.1.1. Dibisa-merkatuko kanbio-tasetan oinarritutako

sailkapena

Munduko herrialdeak per capita errentaren arabera sailkatzeko,

beharrezkoa da, lehendabizi, per capita errenta guztiak diru bakar batean

adieraztea. AEBko dolarra da, oro har, horretarako erabiltzen den dirua.

Horretarako, dibisa-merkatuko kanbio-tasak erabiltzea da bide

azkarrena. Horrela, errupietan, Mexikoko pesoetan, shekel-etan, euroetan,

kanadar dolarretan, errubloetan… adierazitako per capita errentak

Ameriketako Estatu Batuetako dolarretara bihurtzea lortuko dugu. Modu

horretan, posible izango dugu herrialde guztiak beren per capita errenta

mailaren arabera zerrendatzea.

Baina, aldi berean, argi izan behar da horrela lortutako zerrenda

batek ahulguneak ere badituela. Alde batetik, ez dituelako kontuan hartzen

dibisen arteko kanbio-tasen fluktuazioak; eta fluktuazio horiek nabarmen

alda dezakete herrialde baten postua zerrendan urte batetik hurrengora. Eta

3. gaia. Garapen-mailaren adierazleak

28

bestetik, herrialdeen artean prezioen mailak ezberdinak izatean, bizitza-

kostuan dauden aldeak ere ez dituelako kontuan hartzen.

Dibisa-merkatuko kanbio-tasen bidez dolarretan adierazitako per

capita errentak nominalak izango dira, ez errealak.

1.1.2. Erosahalmenaren parekotasunean oinarritutako

sailkapena

PPP based ranking (PPP: Purchasing Power Parity)

Clasificación basada en la PPA (PPA: Paridad de Poder Adquisitivo; beste

termino hau ere erabiltzen da, PPC: Paridad de Poder de Compra)

Aurreko sailkapen motak dituen ahulguneak gainditzeko,

erosahalmenaren parekotasuna kontzeptua erabiltzen da.

Dibisa-merkatuko kanbio-tasak dioskuna da gure diruaren zenbat

unitate behar ditugun beste diru baten unitate bat erosteko. Esaterako,

zenbat peso mexikar behar ditugun AEBko dolar bat erosteko. Baina

parekotasun horrek ez ditu kontuan hartzen bizitzaren kostuan dauden

aldeak, herrialdeen arteko prezio-maila desberdinak direla eta. Aitzitik, uste

du dolar batek, herrialdeko dirutan adierazita, erosahalmen bera duela,

esaterako, Ottawan, Quiton, zein Luandan. Baina badakigu bizi-kostuan alde

handia dagoela Kanadaren, Ekuadorren eta Angolaren artean; alegia,

prezioen maila txikiagoa dela herrialde pobreetan. Ondorioz, dolar batek –

dagokion herrialdeko dirutan adierazita– Kanadan baino «gehiago erosten

du» Angolan; hots, erosahalmen handiagoa du Afrikako herrialde horretan.

Herrialde bateko biztanleen bizi-maila bertako prezioen mailara dago

lotua, eta barne-prezioetan alde handia dago herrialde batzuetatik beste

batzuetara: europar bat edo iparramerikar bat gosez hilko litzateke bere

herrialdean, Indiako edo Ruandako biztanle arrunt baten errentarekin.

Beraz, dibisa-merkatuko kanbio-tasak erabiltzen baditugu, ezin dugu

zehatz jakin dolar bat zenbat ondasun eta zerbitzu erosteko gai den

herrialde bakoitzean, kanbio-tasa horiek ez baitute, gehienetan, zuzen

islatzen diruen erosahalmena.

Erosahalmenaren parekotasunean oinarritutako kanbio-tasa (PPP

exchange rate) alderaketa honen bidez kalkulatzen da: ondasun eta

3. gaia. Garapen-mailaren adierazleak

29

zerbitzu esanguratsuenez (janaria, arropak, garraioa…) osatutako otzara

bat zenbat kostatzen den Estatu Batuetan, eta zenbat beste herrialde

batean.

Demagun dibisa-merkatuan hau dela AEBko dolarraren eta

Pakistango errupiaren arteko kanbio tasa: 1 US dolar = 100 PKR. Demagun,

baita, Estatu Batuetan aipatutako otzara hori erosteko 500 dolar behar

direla, eta Pakistanen 40.000 PKR. Horren arabera, hau izango litzateke

herrialde bi horietako dibisen arteko kanbio-tasa: 1 US dolar = 80 PKR.

Beraz, dolarraren eta Pakistango errupiaren arteko kanbio-tasa kalkulatzeko

erosahalmenaren parekotasuna erabiltzen badugu, dibisa-merkatuetako

kanbio-tasek adierazitakoa baino handiagoa izango da errupiaren balioa,

eta, horren ondorioz, baita Pakistanen per capita errenta ere.

Oro har, gauza bera gertatzen da garapen bidean dauden herrialde

guztiekin, horietan ondasunen eta zerbitzuen prezioen maila herrialde

garatuetakoa baino txikiagoa delako. Eta, esan bezala, dibisa-merkatuetako

kanbio-tasek ez dute hori, gehienetan, modu egokian islatzen.

Hori dela eta, herrialdeak sailkatzeko dibisa-merkatuko kanbio-tasak

erabili beharrean erosahalmenenaren parekotasunean oinarritutako kanbio-

tasak (PPP kanbio-tasak) erabiltzen baditugu, ondorioa hau izango da:

herrialde garatuen eta garapen bidean dauden herrialdeen arteko aldeak

murriztu egingo dira apur bat. Ondasun eta zerbitzuen otzara bera erostea

gutxiago kostatzen denez, demagun, Somalian edo Aljerian, Danimarkan

edo Japonian baino, bide horretatik lortutako kanbio-tasa (PPP kanbio-tasa)

faboragarriagoa da garapen bidean dauden herrialdeentzat. Hori dela eta,

beren per capita errentek dolarretan, dibisa-merkatuko kanbio-tasa erabilita

baino balio handiagoa hartuko dute PPP kanbio-tasa erabilita.

1.1.3. Atlas metodoan oinarritutako sailkapena

Atlas method ranking

Aurreko bi bideak erabiltzeaz gain, Munduko Bankuak (World Bank)

bere metodoa ere erabiltzen du herrialdeak per capita errentaren arabera

sailkatzeko: Atlas metodoa (Atlas method). Metodo hori erabiliz bihurtzen

ditu munduko herrialdeen per capita errentak AEBko dolarretara.

3. gaia. Garapen-mailaren adierazleak

30

Bihurtze-metodo horrek kanbio-tasen fluktuazioen eragina leuntzen

du, eta kontuan hartzen du inflazioa. Horretarako, kontuan hartzen du

azken hiru urteetako kanbio-tasen batezbestekoa, inflazio diferentzialarekin

doitua. [Inflazio diferentziala: herrialdearen inflazio-tasaren eta beste hauen

(AEB, Eurogunea, Erresuma Batua eta Japonia) inflazio-tasen arteko

diferentziala].

Munduko Bankuak NSG per capita (GNI per capita) adierazlea

erabiltzen du munduko herrialdeak zenbait multzotan taldekatzeko diru-

sarreren arabera (eta Atlas metodoa erabiltzen du per capita errenta

guztiak dolarretara bihurtzeko). Maileguak ematerakoan ere kontuan izaten

du zein taldetan kokatzen den herrialde bakoitza. Lau herrialde multzo

bereizten ditu:

1) Sarrera handiko herrialdeak (high-income countries).

2) Erdi-goi mailako sarreradun herrialdeak (upper-middle-income countries).

3) Erdi-behe mailako sarreradun herrialdeak (lower-middle-income countries).

4) Sarrera txikiko herrialdeak (low-income countries).

Sarrera handiko herrialdeei herrialde garatuak deritze (eta baita

herrialde aurreratuak edo ekonomia industrializatuak ere). Herrialde horiek

per capita errenta handia dute, eta, horren ondorioz, populazioaren zati

handi batek bizi-maila altua du, ondasun eta zerbitzu ugari erosteko

ahalmenarekin. Herrialde horien artean ditugu Japonia, Australia, Zeelanda

Berria, Kanada, Estatu Batuak eta Europa Mendebaldekoak. Herrialde

aurreratuek munduko NSGaren % 75 inguru eskuratzen dute, munduko

populazioaren % 15 inguru besterik ez dutenean.

Oro har, beste herrialde guztiak, hots, sarrera txikiko eta erdi-

mailako sarreradun herrialdeak, garapen bidean dauden herrialdeen

multzoan biltzen dira. Herrialde horiek osatzen dute kopuru handiena (150

inguru), eta horietan bizi da munduko populazioaren zati handiena.

Herrialde horien per capita errentaren maila txikiagoa da garatuena baino,

eta eskasa da populazioaren zati handi baten bizimaila.

3. gaia. Garapen-mailaren adierazleak

31

Esan bezala, sarrera txiki edo erdi-mailako herrialdeei «garapen

bidean dauden ekonomiak» deritze, baina horrek ez du esan nahi multzo

horretako ekonomia guztiek garapen-maila bera dutenik, ez eta «ekonomia

garatuak» deiturikoak (sarrera handiko herrialdeak) garapenaren azken

etapara heldu direnik ere.

Garapen bidean dauden ekonomien artean alde handiak agertzen

dira. Multzo horretan aurrerakada handiena egiten ari direnei –Txina, Brasil,

India…– suspertzen ari diren ekonomiak (emerging economies) deritze.

Gaur, kategoria horretan sar daitezkeen 30 herrialde inguru daude

munduan. Aipatutakoez gain: Mexiko, Kolonbia, Maroko, Egipto, Polonia,

Hungaria, Thailandia, Indonesia, Malaysia…

2. Errentaren banaketa

Per capita errenta adierazleak ematen duen informazioa funtsezkoa

da herrialdeen garapen-maila ezagutzeko, baina, aldi berean, mugatua.

Batezbesteko aritmetikoa izatetik datorkio muga bat adierazle horri.

Batezbestekoa izanik, ez du kontuan hartzen garrantzi handia duen alderdi

bat; alegia, herrialdean lortutako produktua edo errenta zelan banatzen den

populazioaren artean. Beste modu batera esanda, ez du kontuan hartzen

errentaren banaketatik eratorritako gizartearen berdintasun/desberdintasun

maila.

Per capita errenta (NSG per capita, esaterako) batezbesteko bat da;

hots, herritarrek batez beste eskuratzen duten errenta adierazten du. Baina

badakigu herrialde guztietan populazioa segmentu ezberdinetan zatitzen

dela irabaziei dagokienez. Brasilen, esaterako, populazioaren % 20

aberatsenak herrialdean lortutako errenta osoaren % 60tik gora

bereganatzen du; aitzitik, % 20 txiroenak % 3 besterik ez du eskuratzen.

Baina Brasil ez da salbuespena; herrialde askotan aurkitu daitezke antzeko

egoerak. Eta herrialde guztietan daude, gutxi-asko, errenta-

desberdintasunak. Desberdintasunak gehiegizkoak direnean, arriskuan

jartzen dute egonkortasun politikoa eta soziala, eta baita hazkunde

ekonomikoa ere.

3. gaia. Garapen-mailaren adierazleak

32

Herrialde askotan errenta-desberdintasun handiak daude biztanleria

hiritarraren eta landatarraren artean. Eta, oro har, desberdintasun horiek

areagotu egiten dira hazkunde ekonomiko azkarreko prozesuetan. Hori da,

esaterako, Txinan gertatzen ari dena. Gune hiritarrak –Pekin (Beijing),

Shanghai, Hong Kong, Shenzhen, Guangzhou– herrialdearen hazkunde

ekonomiko itzelaren onurak jasotzen ari dira, baina bizi-maila askoz

eskasagoa da eremu landatarretan.

2.1. Lorenz-en kurba eta Gini-ren indizea

Lorenzen kurba eta Giniren indizea elkarren artean erlazioa duten

adierazleak dira, eta herrialde batean errentaren banaketan dagoen

desberdintasun maila-neurtzeko erabiltzen dira.

Lorenzen kurbak modu grafikoan erakusten du nola banatzen den

herrialde bateko errenta (diru-sarrera guztiak) bertako biztanleen artean.

Horretarako, populazioaren ehuneko metatuak (abzisetan) populazio horrek

jasotako errentaren ehuneko metatuekin (ordenatuetan) erlazionatzen ditu.

Abzisen ardatzean, koordenatuen jatorrirantz lekutzen dira errenta txikienei

lotutako populazio-pertzentilak, eta errenta handienei dagozkienak,

eskuinerantz. Ordenatuen ardatzean, aipatu bezala, errenta-ehuneko

metatuak jartzen dira.

Erdikariaren (45ºko marra) eta Lorenzen kurbaren arteko azalerari

errentaren kontzentrazio-azalera edo desberdintasun-azalera deritzo.

Zenbat eta handiagoa azalera hori, orduan eta kontzentratuago egongo da

errenta (desberdintasun-maila handiagoa). Zenbat eta txikiagoa azalera,

orduan eta berdintasunezkoagoa izango da banaketa. Kurbak

diagonalarekin bat egingo balu, banaketa erabat berdintasunezkoa litzateke.

3. gaia. Garapen-mailaren adierazleak

33

Giniren indizeak errentaren kontzentrazio-maila neurtzen du. Nola

kalkulatzen da bere balioa? Aurreko grafikoa kontuan izanik, honela

kalkulatuko litzateke:

Giniren indizearen balioak zero-bat (0-1) bitartean daude [zero-ehun

(0-100) eskala ere erabiltzen da]. Zero balioak erabateko berdintasuna

adierazten du (pertzentil guztiek eskuratzen dute errenta osoaren zati

berdina). Bat balioak [edo ehun balioak], aldiz, erabateko desberdintasuna

adierazten du (pertzentil bakar batek bereganatuko luke herrialdean

sortutako errenta edo aberastasun osoa). Beraz, zenbat eta txikiagoa izan

Giniren koefizientearen balioa, hainbat eta berdintasunezkoagoa izango da

errentaren banaketa. Aldiz, zenbat eta handiagoa Giniren koefizientea,

orduan eta handiagoak desberdintasunak errentaren banaketan.

(Kasu batzuetan, analisiek kontsumoaren banaketa hartzen dute

kontuan).

Oro har, per capita errenta handiko herrialdeek Giniren indize

txikiagoa izaten dute (errentaren banaketa berdintasunezkoagoa). Eta,

alderantziz, per capita errenta txikiko herrialdeek, oro har, Giniren indize

handiagoa izaten dute (desberdintasun handiagoak errenta banatzerakoan).

3. gaia. Garapen-mailaren adierazleak

34

Atzerrian aritu behar duten enpresetako kudeatzaileek, salmenta-

estrategia ondo bideratzeko, arreta handiz aztertzen dute errentaren

banaketa.

Errenta-desberdintasunak herrialdeka ez eze, mundu-mailan ere

azter daitezke. Eta desberdintasunak itzelak dira, inoiz baino handiagoak

historian zehar, herrialde aberatsetan bizi den biztanleriaren (gutxiengoa)

eta txiroetan bizi denaren (gehiengoa) artean. Munduko Bankuaren arabera,

mila milioi pertsonatik gora daude munduan pobrezia-egoeran. [Instituzio

horrentzat, txirotasun-mailan –muturrekoa edo moderatua– daude egunean

2 dolar baino gutxiago irabazten dutenak]. Pobreziak ekonomiaren arlo

guztietan du eragina. Egoera horretan dagoen herrialde batean, seguru

asko, azpiegituren egoera txarra izango da, merkatuek ez dute ondo

funtzionatuko, kriminalitate-indizea altua izango da, eta abar. Gobernuak

zailtasun handiak izango ditu arazoak konpontzeko eta jarduera

ekonomikoa sustatzeko.

3. Giza Garapenaren Indizea (GGI)

(Human Development Index HDI, Índice de Desarrollo Humano IDH).

Per capita errenta adierazleari garapenaren arlo ekonomikoa bakarrik

kontuan hartzetik datorkio beste muga bat. Zalantzarik gabe, esparru

ekonomikoa ezin garrantzitsuagoa da, beste batzuk ere berak zehazten

baititu neurri handian, baina ez kasu guztietan eta ez neurri berean

herrialde guztietan.

Garapen-prozesua hobeto neurtzeko asmoz adierazle osoago bat

erabili nahian, Nazio Batuek1 (United Nations) Giza Garapenaren Indizea

(GGI / Human Development Index HDI, Índice de Desarrollo Humano IDH)

sortu zuten. Giza Garapenaren Indizeak, per capita errentaz gain, hots,

esparru ekonomikoaz gain, beste bi garrantzi handiko eremu hartzen ditu

kontuan: osasuna eta hezkuntza. Beraz, Giza Garapenaren Indizea da hiru

esparru horietako adierazleak konbinatuz lortzen den indizea:

1 Nazio Batuen Garapenerako Programa / United Nations Development

Programme (UNDP) / Programa de Naciones Unidas para el Desarrollo (PNUD)

3. gaia. Garapen-mailaren adierazleak

35

1) Esparru ekonomikoa. Esparru horretarako per capita errenta (NSG

per capita) hartzen da kontuan. Erosahalmenaren parekotasuna eta AEBko

dolarrak erabiliz kalkulatzen da.

2) Osasunaren esparrua. Populazioak jaiotzean duen bizi-itxaropena

hartzen da kontuan.

3) Hezkuntzaren esparrua. Populazioaren eskolatze-urteak hartzen

dira kontuan (25 urtetik gorakoek egindako urteen batezbestekoa eta

hezkuntza-sisteman sartzen diren umeek itxaron dezaketena).

Giza Garapenaren Indizea erabiltzen badugu herrialdeak beren

garapen-mailaren arabera sailkatzeko, beste ordena bat lortuko dugu. Per

capita errenta hutsaren bidez lortutako sailkapenarekin alderatuz, herrialde

batzuek postuak irabaziko dituzte, eta beste batzuek galdu.

3.1. Desberdintasuna kontuan hartzen duen Giza Garapenaren

Indizea (D-GGI)

(Inequality-adjusted Human Development Index, I-HDI,

Índice de Desarrollo Humano ajustado por la Desigualdad, IDH-D)

Giza Garapenaren Indizeak (GGI) hiru osagai hartzen ditu kontuan

(per capita errenta, osasuna eta hezkuntza), eta suposatzen du hiru osagai

horiek berdintasunez banatzen direla gizarteko kide guztien artean. Baina

ez da hori gertatzen errealitatean. Herrialde guztietan, neurri handiagoan

edo txikiagoan, desberdintasunak agertzen dira errenta, osasuna eta

hezkuntza banatzerakoan. Hori dela eta, Nazio Batuen barruan garapen

gaietan espezializatutako erakundeak (UNDP /PNUD) kalkulatzen du

Desberdintasunagatik doitutako Giza Garapenaren Indizea, D-GGI

(Inequality-adjusted Human Development Index, I-HDI, Índice de

Desarrollo Humano ajustado por la Desigualdad, IDH-D).

Indize horrek (D-GGI) Giza Garapenaren Indizea (GGI) egokitu

egiten du, kontuan izanik hiru osagaiak –errenta, osasuna eta hezkuntza–

populazioaren artean banatzean gertatzen diren desberdintasunak.

Ondorioz, osagai bakoitzari dagokion batez besteko balioa beheratu egiten

du, desberdintasun-mailaren arabera. D-GGI eta GGI berdinak izango

3. gaia. Garapen-mailaren adierazleak

36

lirateke pertsonen artean desberdintasunik ez balego, baina D-GGI GGI

baino txikiagoa izango da desberdintasunak badaude; eta bere balioa

gutxituz joango da desberdintasunak areagotuz doazen neurrian. Beraz, D-

GGI da giza garapenaren benetako maila adierazten duena

(desberdintasunak kontuan izanda); GGI giza garapenaren indize

“potentziala” izango litzateke, herrialde batek lortuko lukeen gehienezko

maila, desberdintasunik ez balego. Desberdintasunen ondorioz, giza

garapen erreala aldendu egiten da giza garapen potentzialetik, eta, horren

ondorioz, GGI eta D-GGI ere aldendu egiten dira beren balioetan.

Giza Garapenaren Indizeak (GGI) adierazten du garapenaren

oinarrizko osagaitzat hartutako hiru dimentsioek (errenta, osasuna eta

hezkuntza) lortu duten batez besteko maila herrialde batean. Baina

batezbestekoa izatean, ez ditu islatzen giza garapenari dagokionez

populazioaren artean dauden desberdintasunak. Bi herrialdetan giza

garapenaren arloan lortutako aurrerapenak berdinak balira, GGI bera izango

lukete, nahiz eta modu desberdinez banatu lorpen horiek. D-GGI

adierazleak, herrialde batean errentan, osasunean eta hezkuntzan batez

beste izandako lorpenak kontuan hartzeaz gain, lorpen horiek

herritarrengan nola banatzen diren islatzen du. Horretarako, dimentsio

bakoitzaren batezbestekoari balio bat kenduko dio, herrialdearen

desberdintasun-mailaren arabera.

Giza Garapearen Indizeak (GGI) eta Desberdintasunagatik doitutako

Giza Garapenaren Indizeak (D-GGI) herrialdeen garapen-mailaren ikuspegi

zabalagoa eskaintzea lortu dute, eta urrats garrantzizkoak izan dira indize

osatuagoak lortzeko bidean.

4. Ingurumena eta iraunkortasuna

4.1. Ingurumenaren egoerari buruzko kezka

1970eko hamarkadan, ingurumenari buruzko kezka indar handiz hasi

zen azaleratzen mendebaldeko gizarteetan. Ordutik aurrera, populazioen

eskariei erantzunez, ingurumenari buruzko gaiak lekua hartuz joan ziren

hedabideetan, mundu akademikoan eta esparru politiko-administratiboan.

3. gaia. Garapen-mailaren adierazleak

37

Erromako Klubari zuzendutako I. Meadows Txostena (The Limits of

the Growth), 1972an argitaratua, bilakatu da kezka horien lekuko

garrantzitsuena. Txosten horrek, zero hazkundea proposatzean, oihartzun

handia izan zuen, eta baliabideak agortzearen arazoa hazkunde

ekonomikoaren inguruko eztabaidetan txertatzea lortu zuen.

Txostenak zalantzan jarri zuen garaiko pentsamendu ekonomiko

nagusiak aldarrikatzen zuen mugarik gabeko hazkunde ekonomikoa.

Etengabeko hazkundeak –ondasun eta zerbitzuen produkzio eta kontsumo

gero eta handiagoan oinarrituz, baliabideak gero eta azkarrago agortuz, eta

hondakin kopurua azkar handituz– prozesu ekonomikoaren alde bat (diru-

irabazia) hartzen du kontuan, baliabideen eta ingurumenaren suntsipenean

erreparatu gabe.

Txostenak zero hazkundea proposatzen zuen, planetaren muga fisiko-

naturalak kontuan izanik etengabeko hazkundea ez zelako posible luzarora.

Agerian jartzen zuen, baita ere, hazkunde ekonomiko etengabearen

mitologiak barneratzen duen irrazionaltasuna. Zero hazkundea kontzeptua

ingurumenaren narriadurari buruzko eztabaida pizteko eta pentsaera

ekonomiko tradizionala astintzeko oso baliagarria izan zen arren, ez zuen

gerorantz arrakastarik izan.

Testuinguru horretan egin zen Stockholmen, 1972an, Nazio Batuen

ingurumenari buruzko lehen konferentzia (Giza Ingurumenaren Mundu

Konferentzia). Konferentzia horretan, hondamendi ekologikoaren arriskua

aipatzeaz gain, neurriak hartzeko premia ere azpimarratu zen.

4.2. Garapen iraunkorra

Garapen iraunkorra kontzeptua (edo iraunkortasun kontzeptua) lehen

aldiz 1987an argitaratutako Our Common Future izeneko txostenean agertu

zen. Txosten hori ezagunagoa bilakatu da Brundtland Txostena izenez, Gro

Harlem Brundtland, Norvegiako lehen ministro ohia, izan zelako

Batzordearen buru. Garaiko hazkunde ekonomikoari eta produktibismoari

buruzko ideiak zalantzan jartzeaz gain, txosten horren helburua zen

sortutako arazo ekologikoei aurre egiteko metodo bat eskaintzea.

Txostenean honela definitzen da garapen iraunkorra: «Garapen iraunkorra

3. gaia. Garapen-mailaren adierazleak

38

gaurko belaunaldien premiak asetzen dituen garapena da, baina hurrengo

belaunaldiek beren beharrizanak asetzeko duten eskubidea arriskuan jarri

gabe».

Txostenaren ideia nagusiak kontzeptu horretan bildurik daude:

hurrengo belaunaldien beharrizanak eta eskubideak aintzakotzat hartzea;

gaurko gizarteen garapen ekonomikoa segurtatzea, hots, pobrezia-egoerak

gainditzea; eta biosferaren ahalmenak eta mugak kontuan izanik egitea

jarduera ekonomiko guztiak.

Iraunkortasun kontzeptua ondare naturalaren kontserbazioarekin

lotzen da, baina kontserbazio hori gaurko zein hurrengo belaunaldien

beharrizanen baitan kokatuz. Iraunkortasunak gaurko garapen

ekonomikoaren prozesuari begiratzen dio, baina, aldi berean, kontuan

hartzen ditu hurrengo belaunaldien beharrizanak ere. Bide horretatik,

posibletzat jotzen du gaurko munduan harreman ekonomiko bidezkoagoak

sortzea, eta, era berean, hurrengo belaunaldien eskubideak errespetatzea.

Azken aldian, termino gutxik izan dute garapen iraunkorrak izan duen

harrera eta hedapena. Bere edukiaren, aukeren eta ondorioen inguruan ia

liskarrik sortu gabe, ekonomiaren eta ekologiaren arteko integrazioaren

ardatz bilakatu da. Ia bere sorreratik ezagun bihurtu den kontzeptua da,

eta, indar handiagoz edo txikiagoz, gizartearen arlo guztietara hedatu da.

Esan bezala, aurretik ere egin izan dira ahaleginak bide horretan (zero

hazkundea kontzeptua izan da garrantzitsuena), baina ez dute lortu

garapen iraunkorrak esparru politikoan, mundu ekonomikoan eta, oro har,

gizartean erdietsi duen onarpena.

Bi faktore aipatu dira garapen iraunkorra kontzeptuaren arrakasta

azaltzeko. Alde batetik, bere izaera baikorra, eta bestetik, bere

anbiguotasuna. Lehenengoari dagokionez, sarritan aipatu izan da garapen

iraunkorraren arrakasta gertatu dela zero hazkundea kontzeptuak

marrazten zuen etorkizun ilun eta ezkorra gainditzeko gai izan delako. Izan

ere, garapen iraunkorrak zero hazkundeak baino ikuspegi baikorragoa, eta

ez hain erradikala, eskaintzen du. Horrek eragin du, neurri handian, bere

onarpena eta hedapena. Bestalde, termino horrek izan duen arrakasta

azalduko luke bere izaera anbiguoak ere. Hasieratik bertatik eragile guztiek

3. gaia. Garapen-mailaren adierazleak

39

(politikariak, enpresaburuak, erakunde ekologistak...) onartu zuten, nahiz

eta ez jakin zehatz zein zen bere benetako edukia. 1970eko hamarkadaren

hasieran zero hazkundearen tesiak hazkundearen aldekoen eta

kontserbazionisten artean sortutako hausturan zubia eraikitzea lortu zuen

garapen iraunkorrak, bi ikuspegiak gogobetetzeko gai agertuz.

4.2.1. Kontzeptuaren hedapena

Brundtland txostena argitaratu ondoren, hurrengo urrats

garrantzitsua 1992an gertatu zen, Rio de Janeiron egindako Ingurumenari

eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentzian. Konferentzia horretan

iraunkortasun kontzeptua onartu zen planetako ingurumenaren egoera

bideratzeko tresna gisa. Geroztik, itzelezko hedapena izan du, oso ezagun

bilakatuz eta ekonomiaren eta gizartearen arlo guztietara zabalduz. Goi-

bileraren ondoren, erruz agertzen hasi zen txosten eta adierazpenetan, eta

talde ekologistek zein instituzio ofizialek darabilte, nahiz eta ez beti esanahi

berarekin.

Rioko Goi-bilerak bultzada handia eman zien ingurumena zaintzearen

aldeko politika eta jokabideei. Horren froga da ingurumenaren arloan

garrantzi handia duten hitzarmenak eta ekimenak onartu zituztela han

bildutako 179 estatuek: Klima Aldaketari buruzko Hitzarmena (1997an

sinatutako Kiotoko Protokoloaren jatorria) Biodibertsitateari buruzko

Hitzarmena, eta Agenda 21 (praktika ekologikoak sustatzeko).

4.2.2. Iraunkortasunaren dimentsio ekologikoa, ekonomikoa

eta soziala

1992ko Rioko Konferentzian onartu zen garapen iraunkorrak hiru

zutabe edo dimentsio dituela: ekologikoa, ekonomikoa eta soziala.

Ondorioz, ingurumena, ekonomia eta gizartea integratzen dituen garapen-

eredu berri bilakatu da garapen iraunkorra. Bere helburua da hiru

dimentsioen arteko oreka egokia lortzea.

Izan ere, garapen iraunkorraren definizio berean agertzen dira osagai

giltzarri horiek. Brundtland txostenak zehazten duenez, garapen

iraunkorraren helburua da populazio osoaren bizi-baldintzak hobetzea,

baina ondare naturala errespetatuz aldi berean, hurrengo belaunaldien

3. gaia. Garapen-mailaren adierazleak

40

garapenerako aukerak murriztuak izan ez daitezen. Beraz, iraunkortasuna

ez dago ingurumen-arazoei lotua soilik, baizik eta baita arazo ekonomiko

eta sozialei ere.

4.2.3. Belaunaldien arteko ekitatea

Garapen iraunkorraren ideia garrantzitsuena oraingo eta etorkizuneko

belaunaldien artean ezartzen duen lotura da; alegia, belaunaldien arteko

ekitateari dagokiona2.

Garapen iraunkorrak, ingurumen aldagaia integratzean, aintzakotzat

hartzen ditu hurrengo belaunaldien eskubideak eta beharrizanak. Horren

arabera, ez litzateke zilegi izango hurrengo belaunaldiei kalte eginez lortzea

gaur garapena. Onartezina izango litzateke gaurko gizartearen garapen

prozesuaren ondorioz hurrengo belaunaldien aukerak oztopatzea edo

kaltetzea.

Ingurumenean eragina duten erabaki ugari merkatuan hartzen dira,

baina etorkizuneko gizakiek ezin dute bertan parte hartu. Merkatuan egiten

diren transakzioek ez dutenez kontuan izaten etorkizuneko gizakiei

dagokien ondare naturala, hurrengo belaunaldien eskubideak bermatzeko

beharrezkoa da merkatuaren gainetik dauden erabaki politikoak hartzea

gaur.

4.3. Ingurumen Ekonomia eta Ekonomia Ekologikoa

Ekonomia-zientzian ez dagoenez erabateko adostasunik paradigma

bakar baten inguruan, bi bide agertu dira ingurumenaren eta ekonomiaren

arteko harremanak aztertzerakoan. Paradigma nagusiaren baitan

Ingurumen Ekonomia sortu da. Ekonomia Zientziaren adar horrek analisi

neoklasikoaren corpus metodologikoa erabiltzen du, eta ingurumena ere

merkatuaren bidez balioets daitekeen ondasuntzat hartzen du. Beraz,

Ingurumen Ekonomia ahalegintzen da ingurumenaren errealitate konplexua

merkatuko testuingurura murrizten. Ingurumen Ekonomiak ingurumena

2 «Ondare naturala ez dugu gurasoengandik oinordetzan hartu; aitzitik, gure ilobek eman diguten

mailegua da, interes eta guzti itzuli behar dieguna». XX. mendearen lehen erdian Saint-Exupery idazle

frantsesak irudikatutako ideia horrek, maisuki adierazten du belaunaldien arteko ekitatearen ideia.

3. gaia. Garapen-mailaren adierazleak

41

zaintzeko egiten duen proposamena da naturak eskaintzen dituen

ondasunak eta zerbitzuak merkatuaren bidez kudeatzea.

Baina jarduera ekonomikoaren eta naturaren arteko harremanak

aztertzeko, beste korronte bat ere sortu da, kasu honetan ekonomiaren

paradigma nagusitik kanpo: Ekonomia Ekologikoa. Ikerketa-lerro horrek

Ingurumen Ekonomiak baino ikuspegi metodologiko zabalagoa darabil,

ekonomiaz gain beste diziplina batzuen ekarpenak ere ezinbestekotzat

jotzen baititu. Korronte horrek, ingurumen-arazoei aurre egiteko ez du beti

egokitzat jotzen merkatuen funtzionamendu hutsean oinarritutako

ikuspegia. Aitzitik, uste du kasu batzuetan hondamendi ekologikorako bidea

izan daitekeela naturaren kudeaketa merkatu-mekanismoen esku uztea.

Biosferaren eta ekosistemen ezagutza fisikoan oinarrituz eta prozesu

ekonomikoak naturaren ataltzat hartuz aztertzen du Ekonomia Ekologikoak

eragile ekonomikoen jarduera, eta politika ekonomikorako gomendioak

egiten ditu.

Ingurumenarekin loturiko hainbat arazo (klima-aldaketa, baliabide

ez-berriztagarrien agortzea, biodibertsitate-galera…) ez dira erraz

balioestekoak. Horregatik, Ekonomia Ekologikoaren esanetan, merkatuaren

bidez baino botere publikoen erregulazioen bidez kudeatu beharko lirateke

naturarekin loturiko ondasun eta zerbitzu funtsezkoenak. Ekonomia

Ekologikoarentzat, erreferente etiko-politiko batean oinarritu behar du

ingurumenaren kudeaketak, esperientziak erakutsi baitu merkatua irizpide

bakartzat hartzeak duen arriskua. Ekonomia konbentzionalarekin kritikoa

den korronte horren aburuz, ingurumen-gaietan laissez-faire jarrera erabat

nagusituko balitz hondamendi ekologikora abiatuko ginateke.

4.3.1. Iraunkortasun ahula eta sendoa

Aipatu den bezala, garapen iraunkorraren kontzeptuak islatzen duen

ideia nagusia da belaunaldien arteko harremana, hots, gaurko belaunaldiek

hurrengoekin duten betebeharra baliabideen eta ingurumenaren

kontserbazioari dagokionez. Horrek eskatzen du, ondare naturala egoera

eta kopuru jakin batzuetan mantentzea etorkizunerako. Baina natura eta

bere funtzioei buruz gaur dugun jakintza-maila mugatua dela kontuan

izanik, mantendu beharreko kantitateari eta egoerari buruz ez dago

3. gaia. Garapen-mailaren adierazleak

42

adostasunik. Horrela, lortu nahi den iraunkortasun-maila kontuan izanik, bi

joera agertu dira: iraunkortasunaren bertsio ahula edo minimoa (gutxieneko

iraunkortasun-maila) eta iraunkortasunaren bertsio sendoa edo maximoa

(gehienezko iraunkortasun-maila). Garapen iraunkorra terminoaren

kalkulatutako anbiguotasunak ere erraztu egin du bi bertsio horiek

agertzea.

Ikuspegi ahularentzat nahikoa izango litzateke hurrengo belaunaldiei

hondamendi ekologikorik ez zaiela gertatuko bermatzea. Aldiz, bertsio

sendoaren eskakizun-maila askoz handiagoa da. Ikuspegi horrentzat, gaur

aplikatzen den ingurumen-politikak gai izan beharko luke hurrengo

belaunaldiei ere gaurko gizarteak dituen aukerak bermatzeko. Beraz,

iraunkortasunaren bi bertsio horiek ingurumen-politika ezberdinak

ezartzeko bidea eskaintzen dute.

Ingurumen Ekonomiak zein Ekonomia Ekologikoak iraunkortasun

kontzeptua darabilte. Hala ere, ikuskera eta planteamendu epistemologiko

ezberdinak izatean, ez datoz bat bere interpretazioan eta aplikazioan. Oro

har, Ingurumen Ekonomiak iraunkortasuna zentzu ahulean ulertzen badu

ere, Ekonomia Ekologikoak kontzeptu berorren zentzu sakona edo sendoa

erabiltzen du. Ondorioz, iraunkortasun ahularen paradigma Ingurumen

Ekonomiaren ardatz bihurtu da, eta iraunkortasun sendoaren paradigma

Ekonomia Ekologikoaren ardatz.

Iraunkortasun ahularen orientabidea teknozentrikoa da, eta ez oso

kontserbazionista. Beraz, jarrera horren arabera, ekologiak ekonomiari jarri

behar dizkion mugak ez lirateke oso hertsiak izan beharko. Iraunkortasun

sendoaren orientabidea, aldiz, ekozentrikoa eta kontserbazionista da, eta

ekosistema globalaren beharrizanek mugatuko lukete azpisistema

ekonomikoa. Aurrerapen handiak gertatu diren arren, zientziak

ingurumenari buruz lortu duen jakintza-maila urria da oraindik. Hori dela

eta, ekosistemen funtzionamenduari buruz gai askok jarraitzen dute argitu

gabe. Horregatik, ingurumeneko osagai giltzarri batzuen inguruan (klima,

habitat bereziak, biodibertsitatea…), Ekonomia Ekologikoak beharrezkotzat

jotzen du gutxieneko neurri batzuk hartzea, mugak jartzea edo helburu

batzuk onartzea, aldaketa itzulezinik gerta ez dadin. Ekonomia

3. gaia. Garapen-mailaren adierazleak

43

Ekologikoarentzat naturako baliabide funtsezkoenak ondare kolektibotzat

hartu beharko lirateke, eta oraingo zein etorkizuneko populazioari baliabide

horiek bermatzeak izan beharko luke lehentasuna.

4.4. Iraunkortasun-adierazlea: aztarna ekologikoa

(Aztarna ekologikoa, ecological footprint, huella ecológica, empreinte

écologique)

Aztarna ekologikoa iraunkortasun-adierazle gisa finkatuz joan da

apurka-apurka nazioartean. Kontzeptu hori honela definitzen da: gizatalde

bateko (herrialdea, eskualdea, hiria…) pertsona batek batez beste

kontsumitzen dituen baliabideak ekoizteko eta sortzen dituen hondakinak

desegiteko behar duen azalera (lurra eta ura) ekologikoki produktiboa.

Aztarna ekologikoa aldatuz doa produkzioaren eta kontsumoaren

eraginkortasunaren arabera.

Biogaitasuna. Aztarna ekologikoa beste kontzeptu batekin batera

erabiltzen da: biogaitasuna (biocapacity). Biogaitasunak neurtzen du

gizatalde bateko (herrialdea, eskualdea, hiria…) pertsona batek batez beste

duen azalera (lurra eta ura) ekologikoki produktiboa, kontsumitzen dituen

baliabideak ekoizteko eta sortzen dituen hondakinak desegiteko.

Biogaitasuna aldatuz doa hainbat faktoreren eraginagatik:

hobekuntzak ekosistemetan, ekosistemen narriadura, ongarrien erabilera,

ureztatzea, klimari loturiko faktoreak, populazioaren tamaina…

Kalkuluek kontuan hartzen dute herrialdeen ekosistemen arteko

aldeak handiak direla produktibitateari dagokionez (lur oso emankorren edo

idorren kasuan, esaterako). Horregatik, unitatetzat hektarea globala (gha)

erabiltzen da, zeina ez baita ohiko hektarea (10.000 m2), baizik eta

munduko produktibitateen batezbestekoa islatzen duen unitate bat.

Biogaitasuna urtez urte aldatuz doanez, hektarea globalaren (gha) balioa

ere aldatu egiten da urte batetik bestera.

Superabit edo defizit ekologikoa. Herrialde baten (edo biztanle

multzo baten) biogaitasuna bere aztarna ekologikoa baino handiagoa

denean, herrialde horrek superabit ekologikoa edo erreserba ekologikoa

3. gaia. Garapen-mailaren adierazleak

44

duela esaten da. Eta alderantziz, bere biogaitasuna aztarna ekologikoa

baino txikiagoa denean, defizit ekologikoa duela. Beraz, herrialde batzuk

hartzekodun ekologikoak izango dira, eta, beste batzuk, aldiz, zordun

ekologikoak. Azken hori da herrialde askoren kasua. Eta mundua, osorik

hartuta ere, defizit egoeran dago; baliabideen gehiegizko ustiapena eta

horien agortzea eragiten ari da egoera hori.

Aztarna ekologikoa gisako adierazleen helburua da erabakiak

hartzeko erantzukizuna dutenei herrialdeen eta planetaren muga

ekologikoak nabarmentzea; zeren, muga horiek agerian jartzen baitute

erabilitako naturaren eta dugun naturaren arteko aldea.

Global Footprint Network:

http://www.footprintnetwork.org/en/index.php/GFN/page/trends/spain/

[Ingurumenari loturiko beste adierazle batzuk:

-Environmental Performance Index EPI,

http://epi.yale.edu/epi/country-rankings (University of Yale).

-karbono dioxidoaren emisioak per capita,

-energia-kontsumoa…]

5. Praktika

Jarraian aipatzen diren adierazleak eta aztertzen ari zaren herrialdea

kontuan hartuz, adierazi honako sailkapen hauetan lortzen dituen balioak

eta posizioa:

1. NSG (Nazio Sarrera Gordina) Atlas metodoaren arabera

kalkulatua (Munduko Bankua)

GNI Gross National Income 2013, Atlas method

http://data.worldbank.org/data-catalog/GNI-Atlas-method-table

GNI Atlas (PDF)

3. gaia. Garapen-mailaren adierazleak

45

2.

2.1. NSG per capita Atlas metodoaren eta Erosahalmenaren

Parekotasunaren arabera kalkulatua (Munduko Bankua)

Gross National Income per capita 2013, Atlas method and PPP

http://data.worldbank.org/data-catalog/GNI-per-capita-Atlas-and-

PPP-table

2.2. Zelan azalduko zenituzke aldeak balioan eta posizioan?

3. Giza Garapenaren Indizea (GGI). Nazio Batuen Programa

Garapenerako.

Human Development Index (HDI). UNDP United Nations Development

Programme / PNUD Programa de Naciones Unidas para el Desarrollo

http://hdr.undp.org/en/content/table-1-human-development-index-

and-its-components

Azaldu indize horrek kontuan hartzen dituen osagaiak, zure

herrialdeak duen posizioa, eta zein taldetan sartzen den garapen-mailari

dagokionez.

4. Giniren Indizea / Gini Index

Distribution of income or consumption (The World Bank)

http://wdi.worldbank.org/table/2.9

(Ez du eskaintzen herrialdeen sailkapenik. Ordena alfabetikoan

agertzen dira sailkatuta)

5. Ingurumena eta iraunkortasuna

5.1. Zure herrialdearen posizioa EPI (Environmental Performance

Index) rankingean (Yale University).

http://epi.yale.edu/ 2014 EPI Country Rankings http://epi.yale.edu/epi/country-rankings

5.2. Lotu bi ingurumen-adierazleak (EPI eta aztarna ekologikoa)

4. gaia. Aldagai makroekonomikoak

Sarrera: aldagaiak eta egonkortasun makroekonomikoa

Herrialde bat negozioak egiteko toki erakargarria den erabakitzeko

orduan, berebiziko garrantzia hartzen du aldagai makroekonomikoen

analisiak. Hazkunde ekonomikoa egonkortasun makroekonomikoaren

testuinguruan lortzea da gaur herrialde askoren helburua, eta horretara

zuzentzen dute politika ekonomikoa.

Funtsean, egonkortasun makroekonomikoak esan nahi du inflazio-

tasa txikia izatea –eta, horrekin batera, interes tasa-txikiak–, kanbio-tasa

egonkor mantentzea, eta kontu publikoak –defizit publikoa eta zor

publikoa– kontrolaturik izatea. Egonkortasun makroekonomikoaren

aldekoentzat beharrezkoa da aldagai makroekonomikoak kontrolpean

izatea, desorekarik gabeko hazkunde ekonomikoa lortu ahal izateko. Baina

aldagai makroekonomikoen bilakaerari dagokionez, desberdintasunak

handiak dira munduko herrialdeen artean.

Ideologia eta praktika ekonomiko neoliberalak hedatu du munduan

egonkortasun makroekonomikoaren kultura. Europar Batasunean, Diru

Batasuna lortzeko prozesuarekin batera ezarri eta nagusitu da kultura hori.

Kapitulu honetan, aldagai makroekonomiko funtsezkoenak izango dira

aztergai.

1. Ekonomiaren hazkunde-tasa

Urte bati dagozkion BPG edo NSG datuak, bere horretan, estatikoak

dira; ez digute esaten zein izan den herrialde baten bilakaera ekonomikoa.

Herrialdearen benetako egoeraz jabetzeko eta etorkizunera begira izan

dezakeen potentziala aurreikusteko, beharrezkoa da hazkunde-tasaren

4. gaia. Aldagai makroekonomikoak

47

bilakaera jarraitzea. Bilakaera hori ez da izaten, normalean, uniformea;

aitzitik, gorabeherak izaten ditu. Horregatik, herrialde baten hazkunde-

prozesua ezin da, ia inoiz, zuzen baten bidez adierazi.

Oro har, herrialde baten hazkunde-tasa herrialde horren potentzial

ekonomikoaren adierazgarri izaten da, eta, horrekin batera, herrialde

horretan aurki daitezkeen negozio-aukeren adierazle. Txina, esaterako,

azken 20 urte hauetan munduan gehien hazi den ekonomietariko bat da.

Hazkunde-tasa handiek atzerriko inbertsioa erakarri dute, enpresek gero

eta aukera handiagoak ikusi baitituzte Txinako merkatuan kontsumitzaile

txinatarren erosahalmenak gora egitean. Eta hazkunde horren ondorioz,

txirotasunetik irten ahal izan da populazioaren zati handi bat; izan ere, inoiz

inongo naziotan gertatu den aldaketarik handiena izan da.

1.1. BPGaren edo per capita errentaren hazkunde-tasa

Herrialde baten urte batetik besterako hazkunde ekonomikoa BPG

(edo NSG) agregatuak izan duen hazkunde-tasaren bidez neur daiteke.

Hazkunde ekonomikoaren tasa ehunekotan ematen da, eta izan daiteke

positiboa (BPG aurreko urtekoa baino handigoa bada) edo negatiboa (BPG

aurreko urtekoa baino txikiagoa bada).

Adibidez, azken hamarkadan, hazkunde-tasa handiak (% 5etik

gorakoak) lortzen ari diren herrialdeak ditugu (Txina, Brasil, India…). Beste

batzuek, berriz, hazkunde motela edo negatiboa erakutsi dute (Japonia,

Hungaria, Espainia…).

Ekonomiaren hazkundearekin batera populazioaren ongizatea

kontuan izan nahi bada, per capita errentaren hazkunde-tasa erabili behar

da (oro har, BPG per capitaren edo NSG per capitaren hazkunde-tasa). Izan

ere, herrialde baten BPGa bere populazioa baino tasa handiagoan hazten

bada, herrialde horretan gora egingo du bizi-mailak. Aldiz, tasa txikiagoan

hazten bada, behera egingo du populazioaren bizi-mailak.

Herrialde baten populazioa konstante mantenduko balitz, gauza bera

izango lirateke BPGaren hazkunde tasa eta per capita errentarena. Ez,

ordea, populazioa konstante mantenduko ez balitz. Oro har, lehen kasua da

herrialde garatuena, eta bigarrena garapen bidean daudenena.

4. gaia. Aldagai makroekonomikoak

48

1.2. Hazkunde-tasa nominala eta erreala

BPGa urte batetik hurrengora hazi egiten bada, baina ekonomian

inflazioa badago, hazkundearen zati bat, seguru asko, ondasun eta zerbitzu

gehiago ekoizteari zor izango zaio, baina beste zati bat prezioen

hazkundeari egotzi beharko zaio. BPG nominala izango da urteko prezioak –

prezio korronteak– erabiliz kalkulatutako Barne Produktu Gordina. Beraz,

BPG horrek inflazioaren eragina islatuko du.

BPG errealak inflazioaren eraginik ez duen balioa adierazten du, eta,

kalkulatzeko, “oinarritzat” hartzen den urte bateko prezioak –prezio

konstanteak, beraz– erabili behar ditugu. Horrela eginez lortuko dugu

jakitea zein izan den ondasunen eta zerbitzuen benetako hazkundea urte

batetik hurrengora, hots, hazkunde erreala.

BPGaren deflatorea (GDP deflator / Deflactor del PIB). BPG nominalari

inflazioaren eragina kentzeko, indize orokor bat erabiltzen da; indize horri

BPGaren deflatorea deritzo.

BPGaren deflatorea indize egokia da ekonomia osoko prezioen

bilakaera neurtzeko, kontuan hartzen baititu aztergai den aldian ekonomiak

ekoitzitako ondasun eta zerbitzu guztietan –baita inbertsio-ondasunetan

ere– izandako prezio-aldaketak. Beraz, eginbide horretarako ez da KPI

(kontsumorakoen prezio indizea) erabiltzen, indize horrek familiek

kontsumitutako ondasun eta zerbitzu esanguratsuenak baino ez baititu

kontuan hartzen.

BPG nominala (hots, urteko prezioetan balioetsia) deflatazea da

inflazioaren eragina (prezioen aldaketari dagokion partea) kentzea, horrela

BPG erreala (oinarri-urteko prezio konstanteetan balioetsia) lortzeko.

Lehendabizi, BPGaren deflatorearen balioa kalkulatu behar dugu.

Oinarri-urteko prezio-indizea 100 dela kontsideratzen badugu, t urteko

prezio-indizeak izandako aldaketa adieraziko du (urte tarte horretan

prezioak % 20 igo badira, t urteko prezio-indizea 120 izango da).

4. gaia. Aldagai makroekonomikoak

49

Ondoren, t urteko BPG erreala lortzeko, t urteko BPG nominala

BPGaren deflatoreagatik zatitu behar da:

1.3. Hazkunde ekonomikoaren faktoreak

Hazkunde ekonomikoa lortzeko, bi bide daude. Hori argi agertzen da

hazkundea per capita errenta handitzearen bidez neurtzen badugu. Honako

hauek dira bi bide horiek:

1) Lehenengoa, lanaren produktibitatea (langile bakoitzaren

errendimendua) handitzea; hots, errenta osoaren eta populazio landunaren

arteko erlazioaren emaitza handitzea.

2) Eta bigarrena, enplegu-tasa handitzea; hau da, lan egiten duten

pertsonen kopurua handitzea (populazio landunaren eta populazio osoaren

arteko erlazioaren emaitza handitzea).

Izan ere, aipatutako bi kontzeptu horien (lanaren produktibitatearen

eta enplegu-tasaren) arteko biderketaren emaitza da per capita errenta. Eta

aipatutako bi kontzeptuen aldaketa-tasak batuz lortzen da errenta per

capitaren aldaketa-tasa (hots, hazkunde ekonomikoa).

Bestalde,

Zenbakitzailea eta izendatzailea populazio landunagatik biderkatuz:

Zatiketa horretan, aipatutako bi erlazioak agertzen dira:

4. gaia. Aldagai makroekonomikoak

50

Beraz, pcr = lanaren produktibitatea x enplegu-tasa

Eta Δ pcr = Δ lanaren produktibitatea + Δ enplegu-tasa

Horregatik, hazkundea lortzeko bidean, herrialde batean politika

ekonomikoaren ardura dutenek oso kontuan izan behar dituzte bi faktoreak.

Zenbat eta gehiago hazi lanaren produktibitatea eta enplegu-tasa, are eta

handiagoa izango da per capita errentaren hazkundea ere, hots, hazkunde

ekonomikoa.

Baina bide biek ez dute gaitasun bera hazkundea bultzatzeko,

sarritan, enplegu-tasa handitzea ez delako erraza izaten; kasu batzuetan,

langabeziaren ondorioz, eta, beste batzuetan, faktore demografiko, sozial

edo kulturalen eraginez (populazioaren hazkunde-tasa edo jarduera-tasa

aldatzea zaila gertatzen da). Hori dela eta, lanaren produktibitatea hartzen

da hazkunde ekonomikoa lortzeko funtsezko faktoretzat.

Herrialde batean langabezia-tasa handia balitz, edota lan-indarraren

jarduera-tasa txikia, hazkunde ekonomikoa sustatu ahal izango litzateke

enplegu-tasa handitzearen bidetik. Europar Batasuneko zenbait

herrialdetan, esaterako, langabezia-tasa murrizteak eta enplegua sortzeak

ekarpena egingo luke hazkunde ekonomikora; langabezia-tasa handia izan

ondoren ekonomia suspertuko balitz eta enplegu ugari sortu, izango luke

eragina hazkundean, baina hori ere efektu iragankorra izango litzateke.

Beraz, epe luzera, lanaren produktibitatea da per capita errenta handitzea

eta, ondorioz, hazkunde ekonomikoa ekarriko dituena.

Enpleguari dagokionez, alderantzizko egoera gertatzen ari da

munduko beste herrialde batzuetan. Asia Ekialdean, esaterako, lan-

indarraren erabilera-maila handia da (enplegu-tasa altua da). Ondorioz,

lanaren produktibitatea handitzea da herrialde horietan bizi-maila hobetzeko

(hazkunde ekonomikoa lortzeko) bide bakarra.

4. gaia. Aldagai makroekonomikoak

51

1.4. Hazkundea eta egitura ekonomikoaren aldaketa

Hazkunde-prozesuaren ondorioz, herrialdeen egitura ekonomikoa

aldatuz joaten da; hau da, BPGan aldatu egiten da sektore ekonomikoen

partaidetza erlatiboa. Jarduera ekonomiko batzuek pisu eta garrantzi

handiagoa hartzen dutenez, eta beste batzuek alderantzizko bilakaera

izaten, sektore ekonomikoek BPGra egiten duten ekarpen erlatiboa ere

aldatuz joaten da.

Gaur, ekonomia garatuetan (ekonomia helduak), lehen sektoreak

ekarpen erlatibo oso txikia (% 5etik behera gehienetan) egiten du

ekonomiaren balio erantsira, eta industriaren partaidetza erlatiboak ere –

nahiz eta sektore horrek garrantzi handia izaten jarraitu– beheranzko joera

du (% 20 ingurura jaitsi da zenbait herrialde aurreratutan). Zerbitzu

sektorea etengabe posizioak irabaziz joan da, eta herrialde horietan

ekarpen handiena egiten duen sektorea da (BPGaren % 70etik gora hainbat

kasutan).

Suspertzen ari diren herrialdeetan industria-sektorea pisua irabaziz

joan da ekonomian. Horrek eragin oso positiboa izan du herrialde horien

hazkunde ekonomikoan, nekazaritzan lan egiten zuen jendearen parte bat

industriara pasatu delako; eta industrian, kapitalean intentsiboagoak diren

jardueretan aritzean, nekazaritza atzeratuan baino askoz handiagoa izaten

da produktibitatea. Gainera, industrializazioak aurrera egin ahala,

nekazaritza ere, eskulan eskasiagatik, modernizatzera (mekanizatzera)

behartuta egongo da; horren ondorioz, sektore horrek handitu egingo du

produktibitatea, eta, aldi berean, hazkunde ekonomikoa bultzatuko du.

1.5. Hazkundearen alde positiboak eta negatiboak

Hazkunde ekonomikoaren hainbat alde positibo nabarmendu

daitezke: gizartearen ongizate materiala handitzen du, aukera eskaintzen

du populazioak ondasun eta zerbitzu gehiago izan ditzan, pobrezia

murrizten du, bizi-itxaropena luzatzen du, negozioetarako konfiantza

sortzen du, enplegua gehitzen du, aurrerakuntza teknologikoa bultzatzen

4. gaia. Aldagai makroekonomikoak

52

du, gobernuarentzat diru-sarrera handiagoak ahalbidetzen ditu zergen

bidez, populazioaren jarrera demokratiko eta toleranteak indartzen ditu…

Dena den, epe laburrean edo luzeagoan, ondorio negatibo edo

kaltegarriei loturik ere ager daiteke hazkundea: askotan, hazkunde-

prozesuetan desberdintasun sozial handiak sortzen dira (hazkundearen

onurak, gehienbat, populazioaren zati batek baino ez ditu eskuratzen,

desberdintasunak areagotuz), kontsumismorako joera indartzen du, arazo

ekologikoak sor ditzake (baliabide natural ez-berriztagarriak agortzea

azkartu, kutsadura areagotu, berotze globala eragin, biodibertsitatea

murriztu…; gainera, herrialde guztiek garatuenen kontsumo-maila lortu ahal

izateko baliabide nahikorik ez legoke munduan)…

2. Inflazioa

Inflazioa prezioen maila orokorraren igoera da. Ondorioz, bizitzaren

kostuak izandako gorakadaren neurria da. Inflazioak murriztu egiten du

alokairuen eta, oro har, diru-sarreren erosahalmena.

Inflazioa neurtzeko, ondasun eta zerbitzuez osatutako bi otzararen

kostuak alderatu behar dira denboran zeharreko bi unetan. Eta inflazioari

egotzi behar zaio kalitatea hobetzeari zor ez zaion kostu-gehikuntza.

Enpresa-kudeatzaileek arretaz jarraitzen duten aldagaia da inflazioa.

Kontuan izan behar da inflazioak, bizitzaren kostua garestitzeaz gain,

eragin handia duela, era berean, beste hainbat eremutan ere, hala nola,

enpresen produktuen lehiakortasunean, interes-tasetan, kanbio-tasetan,

herrialdearekiko konfiantza ekonomiko orokorrean, eta baita egonkortasun

politikoan ere.

2.1. Inflazioaren kausak

Inflazioaren sorrerak hainbat kausa izan ditzake. Garrantzitsuenen

artean, honako hauek aipatu behar dira:

i) Ekonomia batean eskari agregatua eskaintza agregatua baino

azkarrago hazten denean. Esan dezakegu jende gehiegi dagoela ondasun

eta zerbitzu gutxiegi erosi nahian. Ondorioz, gehiegizko eskariak gorantz

bultzatuko ditu prezioak.

4. gaia. Aldagai makroekonomikoak

53

ii) Enpresen kostuak hazten direnean. Kostuen igoera bitarteko

kontsumoen (lehengaiak, petrolioa eta energia, edo beste input batzuk)

garestitzetik etor daiteke, edota produkzio-faktoreen (lana eta kapitala)

kostua gehitzetik. Alokairuen igoera orokortua –aldi berean ez bada

produktibitatea gehitzen– inflazio-iturri bilakatzen da, baina baita enpresa-

mozkinen igoera ere.

iii) Banku Zentralek gehiegizko diru-eskaintza egiten dutenean

(interes-tasa txikiak ezarriz). Banku Zentralek zirkulazioan jartzen duten

diru kopurua (hots, banku komertzialei eskainitako kreditua) ekonomiaren

hazkundeari dagokiona baino handiagoa denean, inflazioa sortuko da.

Eskola monetaristaren (Milton Friedman) arabera, gehiegizko diru-

eskaintzarik ez balute egingo Banku Zentralek, epe luzera ez litzateke

inflaziorik sortuko.

2.2. Inflazioa eurogunean eta munduan

Europako Banku Zentralaren (EBZ) betebehar funtsezkoena da

prezioen egonkortasuna bermatzea eurogunean. Eta prezioen

egonkortasuna modu honetan ulertzen du EBZk: eurogune osoko inflazioak,

hots, kontsumorakoen prezio indize harmonizatuaren (KPIH) urteko

hazkundeak ez du % 2 inguruko tasa gainditu behar. Helburu hori

hertsiegitzat jo izan dute ekonomialari batzuek, kontuan izanik, gainera,

munduko beste banku zentral batzuek inflazio-tasa handiagoak onartzen

dituztela. Hala ere, EBZ irmo mantendu da beti helburu horretan,

inflazioaren aurkako borrokan sinesgarritasuna lortu nahian. Bere esanetan,

diruaren erosahalmena bermatzeko eta enpresen lehiakortasuna ez

kaltetzeko, ezinbestekoa da inflazioa kontrolpean izatea.

Munduko herrialdeen artean alde handiak daude inflazio-tasei

dagokienez. Oro har, herrialde garatuek kontrolpean mantentzen duten

aldagaia da, baina garapen bidean dauden hainbat herrialdetan beste

problema batzuei gehitzen zaien arazoa izaten da inflazioa. Euroguneko

herrialdeen batez besteko inflazio-tasa hartzen badugu erreferentziatzat,

munduko herrialde askoren tasak handiak edo oso handiak irudituko

zaizkigu.

4. gaia. Aldagai makroekonomikoak

54

2.3. Hiperinflazioa

Ekonomia batean prezioek azkar eta etengabe egiten dutenean gora,

hiperinflazioaren aurrean gaude. Hori gertatu zen, esaterako, Brasilen

1990eko hamarkadaren hasieran; oraintsuago, Zimbawen edo Venezuelan

gertatu da. Hiperinflazioak dirua irabazi ahala gastatzera bultzatzen ditu

kontsumitzaileak, egunetik egunera balioa galduz joango baita.

2.4. Inflazio kronikoa

Hiperinflazio-kasuak muturrekoak dira, baina inflazio kronikoa –%

10etik % 30era bitarteko urteko inflazio-tasa– herrialde ugarik pairatzen

duten arazoa da.

Bizi-kostua igotzean, herritarren bizitza zaildu egiten du inflazioak.

Prezioek gorantz egiten dutenez, gero eta garestiagoa bihurtzen da

kontsumitzaileentzat ondasunak eta zerbitzuak erostea (ez badira, bederen,

beren sarrerak inflazioaren neurri berean edo handiagoan hazten). Baina,

aldi berean, ez dute aurrezteko pizgarririk ere, dirua balioa galduz joango

baita.

Inflazio kronikoak ondorio kaltegarriak ditu konpainientzat ere.

Ekoitzitako produktuen eta zerbitzuen lehiakortasuna kaltetzeaz gain,

horrelako egoeretan zaila da enpresentzat epe luzerako inbertsioak

planifikatzea.

Bestalde, historiak erakusten du inflazio kronikoak herrialdearen

diruarekiko konfiantza higatu egiten duela nazioartean. Esandako

guztiagatik, gobernuak, oro har, inflazioa kontrolatzen saiatzen dira.

Horretarako, mota honetako tresnak erabiltzen dituzte: interes-tasak igo,

prezioen eta alokairuen kontrola ezarri, inportazio-politika inflazioa

kontrolatzeko helburura egokitu, eta abar.

2.5. Deflazioa

Deflazioa inflazioaren aurkako fenomenoa da; hots, deflazio kasuan,

gorantz beharrean beherantz egiten dute prezioek. Teknikoki, urteko

inflazio-tasa zero azpitik dagoenean gertatzen da deflazioa.

4. gaia. Aldagai makroekonomikoak

55

Prezioak azkar jaisten hasten direnean, erosleek erosketak atzeratu

egiten dituzte prezio merkeagoen zain. Egoera horretan, enpresentzat gero

eta zailagoa bihurtzen da produktuak saltzea, eta deskontuetara jo behar

izaten dute erosleak erakartzeko, prezioak berriro beherantz bultzatuz eta

deflazioa elikatuz.

Bestalde, deflazioa eta langabezia ere oso lotuta agertzen dira.

Eskaria ahultzeak lanpostuak suntsitzea dakar, eta horrek, aldi berean,

produktuak eta zerbitzuak erosten egindako gastua gutxitzea, eta eskaria

are gehiago ahultzea; horren ondorioz, langabezia berriro hazten da. Ez da

erraza izaten zirkulu hori haustea.

Deflazioaren aurka egiteko, zergak murriztea eta diru-eskaintza

handitzea (diru gehiago jarri zirkulazioan) izaten dira gobernuek eta banku

zentralek erabiltzen dituzten neurri ohikoenak, horrela kontsumoa

bultzatzeko. Bestalde, kontuan izan behar da deflazioak ahuldu egiten duela

diru-politikaren eraginkortasuna. Banku zentralak interes-tasa nominala

murriztu arren, interes-tasa errealak gora egin dezake deflazioaren

ondorioz.

Japoniako ekonomiak izan du, azken aldian (krisi aurretik ere),

deflazio-arazo latzena. Gehiegizko ekoizpen-ahalmena eta ahulduz joan den

eskaria deflazio-egoera sortuz joan dira. Eta egoera zaildu egin dute

krisiaren ondorioz gertatutako kreditu-murrizketek. Deflazioaren arazoari

aurre egiteko, ELGA erakundeak3 Japoniako Bankuari emandako gomendio

funtsezkoena izan da dirua ponpatzeko ekonomiara, inflazio-tasa positiboa

lortu arte.

Eurogunearen kasuan, inflazioa hain baxu mantentzeak deflazio

arriskua handitzen du atzeraldi-faseetan. 2008an hasitako krisi

ekonomikoaren ondorio kezkagarrienetariko bat izan da hainbat

herrialdetan deflazio-arriskua agertzea. Krisi globalak erakutsi du kreditu-

murrizketa sistematikoak eta orokortuak duen eragin negatiboa ekonomian,

3 ELGA Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea / OECD

Organization for Economic Cooperation and Development.

4. gaia. Aldagai makroekonomikoak

56

kontsumitzaileen gastua eta enpresen inbertsioak gutxitzean. Eskariak

behera egitean, prezioek ere behera egiten dute. Eta Japoniako

esperientziak erakutsi du deflazioak sortzen dituen arazoak inflazioak

sortzen dituenak baino kaltegarriagoak izan daitezkeela.

3. Interes-tasa

Interes-tasa da dirua maileguan hartzeak duen prezioa. Herrialde

bateko banku komertzialek beren bezeroei mailegatutako diruari ezarritako

interes-tasak izaten dira herrialde horretako Banku Zentralak aplikatutako

diru-politikaren ondorioa.

3.1. Interes-tasa: Banku Zentralen tresna inflazioa

kontrolatzeko

Banku Zentralen eginbehar nagusia da, oro har, diruaren

erosahalmena bermatzea. Horrek eskatzen du prezioen igoera, hots,

inflazioa, kontrolatzea. Horretarako erabiltzen duten tresna eraginkorrena

interes-tasa da.

Inflazioa gora egiten ari bada, horri aurre egiteko, gora egingo dute

Banku Zentralek banku komertzialei eskainitako maileguen interesek ere;

horrela, banku komertzialek diru gutxiago eskatuko diote mailegutan Banku

Zentralari, zirkulazioan jarriko den diru kopurua urriagoa izango da,

kreditua garestitu egingo da bezeroentzat (kontsumitzaileentzat eta

enpresentzat), jarduera ekonomikoa moteldu egingo da, eta inflazioak

behera egingo du.

Inflazioa txikia bada, ordea, Banku Zentralek, prezioei eusteko

premiarik gabe, maileguak interes txikiagoan eskainiko dizkiete banku

komertzialei, eta horiek mailegu kopuru handiagoa eskatuko dute; ondorioz,

diru gehiago egongo da zirkulazioan, kreditua merkatu egingo da

bezeroentzat, eta jarduera ekonomikoa suspertu egingo da. Horregatik,

diru-politika murriztailea loturik dago interes-tasa handietara eta diru-

eskaintzaren hazkunde geldora; diru-politika hedakorra, ostera, interes-

tasa txikietara eta diru-eskaintzaren hazkunde azkarrera loturik agertzen

da.

4. gaia. Aldagai makroekonomikoak

57

Esan bezala, interes tasa da Banku Zentralek inflazioa kontrolpean

mantentzeko duten tresna garrantzitsuena. Banku Zentralek erabakitzen

dute zer interes-tasa ezarriko dieten herrialdeko banku komertzialei epe oso

laburrean dirua mailegatzen dietenean. Ekonomian, jakina, beste interes-

tasa batzuk ere badaude epe eta arrisku desberdineko maileguentzat

(hipotekak, kontsumorako kredituak, enpresentzako kredituak…). Horiek

dira, azken finean, kontsumitzaileen eta enpresarien portaeran eragina

izango dutenak. Baina, Banku Zentralek ezarritako interes-tasek markatzen

dute joera beste guztientzat.

Banku Zentralen jomuga diru-merkatua da; beraz, epe laburreko

interes-tasei buruzko erabakiak hartzen dituzte. Diruaren prezioan (interes-

tasan) eraginez mantentzen dute diru-merkatuaren kontrola Banku

Zentralek. Jarritako interes-tasek diru-politikaren orientabidea (hedakorra

edo murriztailea) adierazten dute, eta beren eragina –azkarrago edo

astiroago, bortitzago edo leunago– epe desberdineko beste interes-tasa

guztietara transmitituko da, horien joera gidatuz. Banku komertzialek

likidezia (dirua) merke lortzen dutenean Banku Zentraletik, eurek ere, nahiz

eta atzerapenarekin, kostu txikiago hori pasatzen diete beren bezeroei

(mailegu-hartzaileei). Eta bezero horientzat kostua handiagoa izango da,

banku komertzialek likidezia garesti (interes-tasa handia ordainduz) lortzen

dutenean.

3.2. Interes-tasa nominala eta erreala

Herrialde bateko interes-tasek lotura zuzena dute bertako inflazio-

tasarekin. Inflazioa handia bada, banku komertzialek eskaintzen dituzten

interesak ere handiak izango dira, aurreztaileek galerarik izan ez dezaten

beren gordailuen balioan. Inflaziorik ez balego, interesetan hartzen duten

guztia irabazi garbia izango litzateke aurreztaileentzat; kasu horretan,

bankuek interes-tasa txikiagoak eskainita lortuko lukete aurreztaileen dirua.

Beraz, aurreztaileek jakin nahi dute zein izango den beren gordailuen

interes-tasa erreala. Interes-tasa erreala lortzeko, interes-tasa nominalari

inflazioaren eragina kendu behar zaio.

4. gaia. Aldagai makroekonomikoak

58

3.3. Banku Zentralen lehentasuna: inflazioa ala hazkunde

ekonomikoa?

Banku Zentralek interes-tasak erabakitzeko ahalmena dute, eta

horiek eragin zuzena dute, baina alderantzizkoa, inflazioan eta hazkunde

ekonomikoan; batari on egiten dionak besteari kalte egiten dio. Interes-tasa

igotzea eragingarria da inflazioari eusteko, baina, aldi berean, hazkundea

motelduko du. Interes-tasa jaisteak, aldiz, jarduera ekonomikoa piztuko du,

baina prezioen igoera ere ekarriko du. Hori dela eta, batzuetan, Banku

Zentralek inflazioari aurre egiten jartzen dute ahalegin handiena, eta horren

arabera erabakitzen dituzte interes-tasak. Beste batzuetan, ordea, eta nahiz

eta inflazioa kontrolatzeko helburua presente izan, hazkunde ekonomikoa

lehenesten dute; ekonomia krisian dagoenean (BPGa beherantz,

langabezia-tasa gorantz…) hazkundea berraktibatzea garrantzizko

helburutzat hartzen dute, nahiz eta horretarako hartutako neurria (interes-

tasa murriztea) ez izan egokiena inflazioari aurre egiteko.

Maastrichteko Itunak Europako Banku Zentralari (EBZ) eman dion

aginduan, prezioen egonkortasuna lortzea bakarrik aipatzen da, beste

edozein helburu albo batera utziz. Baina bere jarduera erreala banku zentral

gehienena bezalakoa da; hau da, diru-politikaren baitan hartutako

erabakiek prezioen bilakaera kontuan hartzeaz gain, hazkunde ekonomikoa

ere kontuan izaten dute. Inflazioaren mehatxua agertzen denean, diru-

politika murriztailea aplikatzen du, interes-tasak igoz inflazioari aurre

egiteko. Baina hazkunde ekonomikoaz ere arduratzen da, betiere hartu

beharreko neurriak ez badoaz prezioak egonkor mantentzearen helburuaren

aurka.

Euroguneak atzeraldi faseak bizi dituenean, eta inflazioari loturiko

muga gainditzeko arriskurik ez dagoenean, EBZk interes-tasak jaitsi egiten

ditu jarduera ekonomikoa sustatzeko. Dena den, orain arteko ibilbidea

ikusita, esan daiteke EBZk inflazioaren aurkako borroka lehenetsi duela,

irmo mantenduz helburu horretan. Munduko beste Banku Zentral batzuek –

Estatu Batuetako Erreserba Federala kasu– jarrera malguagoa erakusten

dute, eta garrantzi handiagoa ematen hazkunde ekonomikoa bultzatzeari.

4. gaia. Aldagai makroekonomikoak

59

4. Kanbio-tasa

Dirua ez da bakarra mundu guztian. Horren ordez, diru ugari daude,

bakoitza bere Banku Zentralak babestuta eta sostengatuta. Egoera horren

ondorioz, beharrezkoa da kanbio-tasak egotea, edozein bi diruren arteko

prezio erlatiboak finkatu ahal izateko. Kanbio-tasen bidez, eragile

ekonomikoek mundu osoko ondasunen eta zerbitzuen prezioak aldera

ditzakete. Nazioarteko transakzioetan duten eraginagatik, ekonomia ireki

bateko prezio inportanteenen artean daude kanbio-tasak.

Kanbio-tasak diru baten balioa adierazten du beste baten

terminoetan. Ekonomiako beste prezio batzuk bezala, kanbio-tasak ere

erosleen eta saltzaileen arteko interakzioaren bidez ezartzen dira; alegia,

partikularrek, enpresek, gobernuek eta, batez ere, bankuek, arrazoiren bat

medio, dibisak erosten eta saltzen dituztelako.

4.1. Kanbio-tasen fluktuazioen eragina eragiketa

ekonomikoetan

Nazioartean ari diren enpresen kudeatzaileek erne egon behar dute

kanbio-tasen fluktuazioetara, aldaketa horiek eragin zuzena izango baitute

enpresak egingo dituen eragiketetan.

Norberaren herrialdeko dirua depreziatzen denean:

- Esportazioak erraztu egiten dira, baina inportazioak garestitu.

-Atzerrian inbertitu nahi bada, garestiagoa izango da bertan

instalatzea edo bertako aktiboak erostea (lantegiak zein akzioak).

-Enpresak maileguren bat atzerriko dirutan kontratatu badu, garestitu

egingo zaio interesen ordainketa.

-Enpresak lehendik baditu aktiboak atzerrian (gordailuak bankuan,

esaterako), horien balioa igo egingo da bere diruan. Enpresa batek libra

esterlinetan izendatutako kontu bat balu, eta euroa libraren aurrean

depreziatuko balitz, kontu horren balioa lehen baino handiagoa izango

litzateke eurotan.

4. gaia. Aldagai makroekonomikoak

60

Norberaren herrialdeko dirua apreziatzeak alderantzizko ondorioak

eragingo ditu.

4.2. Atzerriko irabaziak eta itxaron daitekeen kanbio-tasa

Enpresa bat atzerrian ari denean, beti kalkulatu behar du hango

dirutan lortutako irabaziek zer balio izango duten jatorriko herrialdeko

dirutan. Kanbio-tasa malguen sisteman, diruak depreziatu eta

apreziatu egiten dira, dibisa-merkatuko eskaintzaren eta eskariaren

arabera. Bestalde, kanbio-tasa finkoko sistema batean, gobernuek edo

diru-agintaritzek dirua debaluatzea edo errebaluatzea erabaki dezakete.

Kanbio-tasaren aldaketa posibleek eragin zuzena dute konpainien

emaitzetan. Hori dela eta, enpresa-kudeatzaileek aurreikusi egin behar

dute, estimazio bat eginez, zein izan daitekeen etorkizunean atzerriko

diruaren eta herrialdekoaren arteko kanbio-tasa (itxaron daitekeen kanbio-

tasa, expected exchange rate).

Eragiketa zuzen eta erraz batek argi dezake esandakoa. Demagun

enpresa batek cash-flow handia lortu duela eta zati bat atzerriko herrialde

bateko banku batean sartu duela, gordailu bat irekiz urtebeterako herrialde

horretako dibisatan. Urtea igaro ondoren gordailuak emandako interes-tasa

erreala % 2,5 izan bada, baina, aldi berean, dibisa hori % 3 depreziatu

bada, emaitza garbia izango da enpresaren gordailuak orain % 0,5 gutxiago

balio duela.

4.3. Eskurako eta eperako kanbio-tasak

(eskurako kanbio-tasa / spot exchange rate / tipo de cambio al contado)

(eperako kanbio-tasa / forward exchange rate / tipo de cambio a plazo)

Enpresa batek atzerriko dirua behar duenean eragiketaren baterako

(esportazioak ordaindu, atzerrian inbertitu…), diru hori dibisa-merkatuan

eros dezake nahi duenean, une horretan duen kanbio-tasa ordainduz.

Kanbio-tasa hori uneko edo eskurako kanbio tasa da (spot exchange rate).

Baina, batzuetan, kanbio-tasen fluktuazioen arriskua (norberaren

dirua depreziatzea eta erosi nahi dena apreziatzea, eragiketa garestituz)

ekiditeko, enpresek epera (gehienetan 30, 90 edo 180 egunera, baina baita

4. gaia. Aldagai makroekonomikoak

61

luzaroagora ere) erosten dute behar duten dibisa. Kanbio-tasa hori eperako

kanbio-tasa da (forward exchange rate): bi aldeek –enpresak eta bankuak–

gaur adosten dute kanbio-tasa (zenbat ordaindu dibisagatik), eta epea

betetzen denean egingo du enpresak ordainketa, eta jasoko du dibisa

kopurua.

Eperako kanbio-tasari kanbio-asegurua (exchange rate insurance,

seguro de cambio) ere esaten zaio, kanbio-tasen aldaketen aurka babesa

eskaintzen duelako. [Kanbio-tasen fluktuazioari loturiko arriskuari aurre

egiteko, deribatuen merkatua ere erabil dezakete enpresek; esaterako,

dibisa bati buruzko futuroak edo opzioak kontratatuz].

Eperako kanbio-tasa (forward exchange rate) unekoa (spot exchange

rate) baino garestiagoa edo merkeagoa izan daiteke, dibisa bakoitza une

horretan ematen ari den errentagarritasunaren –interes-tasaren– arabera.

Garestiagoa bada, erosi nahi den dibisa primarekin (premium) kotizatzen ari

dela esaten da; merkeagoa bada, deskontuarekin (discount) kotizatzen ari

dela.

4.4. Kanbio-sistemak

Enpresa-kudeatzaileek atzerriko herrialdeko diru bat erabili behar

dutenean, kontuan izan behar dute diru horrek zer kanbio-sistema

jarraitzen duen. Herrialde guztiak, hainbat mekanismoren bidez, arduratzen

dira euren dibisaren balioa administratzen.

Munduko diru garrantzitsuenek (dolarra, euroa, libra, Suitzako

frankoa, yena…) kanbio-tasa malguko sistema (sistema flotatzailea)

jarraitzen dute; hots, dibisa-merkatuko eskaintzak eta eskariak ezarriko

dute diruaren balioa. Dena den, dibisa horien kotizazioetako gehiegizko

gorabeherek nazioarteko transakzioetan eragingo lituzketen kalteak

ekiditeko, euren flotazioa ez da beti erabat librea izaten. Behar den

kasuetan, herrialde horietako diru-agintariek (Banku Zentralek) dibisa-

merkatuan parte hartzen dute behar diren dibisak erosiz edo salduz.

Horregatik, kanbio-sistema hori malgua edo flotatzailea da, baina era

berean kudeatua, administratua (hori dela eta, flotazio zikina izenez ere

4. gaia. Aldagai makroekonomikoak

62

ezagutzen da). Flotazio kudeatua da kanbio-sistema nagusia herrialde

garatuen artean.

Garapen bidean dauden herrialdeen artean, kanbio-tasa finkoko

sistema da nagusi. Kasu horretan, herrialdeko Banku Zentralak erabakitzen

du dibisaren kotizazioa, eta zorrotz kontrolatzen du. Kanbio-tasa hori erabat

finkoa izan daiteke, edo fluktuazio-banda txiki bat izan dezake. Normalean,

herrialdeko dibisaren balioa atzerriko dibisa bati (dolarra, euroa…) edo

dibisen otzara bati loturik egoten da. Erreferentziatzat hartzen den atzerriko

dibisaren balioak gora edo behera egiten duenean, mugimendu bera egingo

du hari loturik dagoen dibisak ere.

Kanbio-tasa finkoa dibisaren balioa egonkortzeko erabiltzen da.

Herrialde bateko dirua garrantzi handiko dibisa bati lotzean, ezabatu egiten

da kanbio-tasari buruzko ziurgabetasuna, eta horrek erraztu egiten ditu

nazioarteko merkataritza eta atzerriko inbertsioak. Sistema hori bereziki

egokia da garapen bidean dauden herrialde askorentzat.

4.5. Euroaren kanbio-tasa

Euroguneko herrialde guztientzat, euroarenak dira kanbio-tasak

munduko beste dibisen aurrean. Orain arteko erabakia eurogunean

(ECOFIN-en4 erabakia) euroa libre flotatzen uztea izan da, baina

kontrolpean izanik (noizbehinka, Europako Banku Zentralak dibisa-

salerosketak egin ditu dibisa-merkatuetan, diru nagusien aurrean euroaren

kotizazioak gehiegizko gorabeherarik izan ez dezan). Kanbio-tasa malguen

sistemak duen ondorio negatiboa da kanbio-tasen hegazkortasuna. Enpresa

bat euroguneko eremutik irten gabe arituko balitz, ez luke

hegazkortasunaren ondoriorik jasango, baina bai esparru horretatik kanpo

aritzen bada.

5. Defizit publikoa eta zor publikoa

Defizit publikoa sortzen da gobernuak urtean dituen diru-sarrerak

baino gehiago gastatzen duenean. Defizita hainbat kausarengatik gerta

daiteke. Horien artean, honako hauek: zerga-iruzurra; zerga-sistemaren

4 ECOFIN: Europar Batasuneko Gai Ekonomiko eta Finantzarioetarako

Kontseilua.

4. gaia. Aldagai makroekonomikoak

63

akatsengatik gobernuak ez du biltzen behar duen dirua; gobernuak,

bildutakoarekin, ez du nahikoa bere programa sozialak eta proiektuak

aurrera eramateko; estatuaren enpresek galera handiak dituzte; gobernuak

maileguak eskatu beharra izan du enpresak eta bankuak erreskatatzeko edo

ekonomia suspertzeko… Beraz, edozein gobernuk lehentasunak ezarri behar

ditu gastuak egiterakoan, eta, horrez gain, egiten den gastua kontrolatu,

aurrekontua hobeto kudeatu, zerga-politika hobetu, eta abar.

Herrialde baten zor publikoa da urteroko defizit publikoak finantzatu

beharraren ondorioa. Zor publikoak estatu baten zorra adierazten du, hots,

estatu horrek duen finantziazio-beharrizana. Zor hori osatzen du gobernuak

maileguan hartu eta amortizatu ez duen diru guztiak. Diru hori lortzeko,

gobernuak hainbat iturritara jo dezake. Hauek dira maileguak lortzeko iturri

nagusiak: herritarren aurrezkiak, bertako bankuak eta inbertitzaileak,

atzerriko bankuak eta inbertitzaileak, atzerriko gobernuak, eta nazioarteko

instituzioak.

Zenbat eta handiagoa herrialde baten zor publikoa, orduan eta

zalantza gehiago sortuko ditu herrialdeak etorkizunari begira; zeren

estatuak bere diru-sarreren zati handi bat, ekonomiako sektoreak garatzeko

erabili beharrean, zorraren interesak ordaintzeko eta hartutako maileguen

tronkoa amortizatzeko erabili beharko baitu.

Horrez gain, zorrak gora egingo balu, inbertitzaileen artean (zorra

erosten dutenen artean) kezka sortuko litzateke herrialdeak zorra

ordaintzeko izan lezakeen gaitasunaren inguruan. Beraz, herrialde-arriskuak

(arrisku subiranoak) gora egingo luke, eta, ondorioz, ordaindu beharreko

arrisku-prima ere handiago izango litzateke. Egoera horretan, inbertitzaileen

konfiantzak behera egingo luke, eta herrialde horri gero eta zailagoa

(garestiagoa) egingo litzaioke merkatuan finantziazioa lortzea. Arrisku-

primak gora egiten du herrialdeak konfiantzarik ez duenean eskaintzen,

modu horretan zorra gero eta garestiagoa bihurtuz herrialdearentzat. Hori

da Espainiako ekonomiari eta Europa hegoaldeko beste batzuei gertatu

zaiena 2008ko krisiaren ondorioz. Zerga bidezko diru-sarrerak gutxitzean

eta gastuak (langabezia-subsidioak, bankuen erreskateak…) gehitzean,

ekonomia-egoera larria izan da.

4. gaia. Aldagai makroekonomikoak

64

Oro har, Europar Batasuneko eta munduko hainbat herrialdek aro

latza bizi dute zorra dela eta. Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, 2007an

munduko hamar herrialde aberatsenen zorra beren BPGaren % 78 izan zen,

baina 2014an % 115era igo zen. Adituen arabera, defizit publikoak

BPGarekiko puntu bat gora egiten duenean, hamar urteko bonuen interes-

tasak 25 oinarrizko puntu (% 0,25) egiten du gora. Horren eraginez,

ekonomiako beste interes-tasek ere gora egingo dute, eta ondorioak

jasango dituzte kontsumitzaileek, enpresek eta inbertitzaileek.

Haziz doan zor publikoari aurre egiteko, gobernuak neurriak hartzera

behartuta daude, eta egoera horrek ziurgabetasuna sortzen die

kontsumitzaileei eta enpresei. Gero eta zor publiko handiagoak esan nahi du

kontsumitzaileei zergak igo egingo zaizkiela. Enpresen aldetik, zor gero eta

handiagoak hazkunde ekonomikoa murriztu egingo dela esan nahi du;

gainera, merkatuetan lehiatzeko arazo gehiago izango dituzte, gobernuak

inflazioa susta bailezake bere pasiboaren kostu erreala arintzeko.

5.1. Barne- eta kanpo-zorra

Zor publikoak bi zati izaten ditu: barne-zorra eta kanpo-zorra. Barne-

zorra bertako herritarren esku dagoen zor publikoaren zatia da. Kanpo-

zorra, berriz, hartzekodun atzerritarren esku dagoena da.

Kanpo-zorraren kasuan, gobernuak mailegu-emaile

atzerritarrengandik hartzen du dirua. Mailegu-emaile garrantzitsuenak

hauek izaten dira: banku komertzial pribatuak, funts pribatuak, beste

gobernu batzuk eta nazioarteko finantza-instituzioak (Nazioarteko Diru

Funtsa edo Munduko Bankua, esaterako). Zorraren interesak, eta zorra bera

azken finean, mailegua egitean adostutako dirutan ordaindu behar izaten

dira. Hori dela eta, herrialde mailegu-hartzaileak diru hori eskuratu behar

izaten du (mailegu-emailearen herrialdera ondasunak esportatuz edo bere

dirua hartzekodunaren dirura bihurtuz).

5.2. Zorraren krisia

Herrialde bateko gobernuak zor publiko gehiegi jaulkitzen duenean,

finantza-merkatuek ondoriozta dezakete gobernu hori ez dela gauza izango

hartutako konpromisoak betetzeko, hots, bere zorra ordaintzeko. Kredituen

4. gaia. Aldagai makroekonomikoak

65

arriskua kalifikatzen duten agentziek ere (rating agentziek) susmo hori

berretsiko dute. Egoera horretan, gobernu horrek interes oso altuak (arrisku

prima handia) ordainduta bakarrik lortu ahal izango du finantziazioa, edo,

beharbada, ezinezkoa gertatuko zaio mailegu berriak lortzea finantza-

merkatuetan. Azken hori bada kasua, herrialdea bat-batean bere gastu

publikoa sarreretara doitu beharrean egongo da. Bat-bateko gastua

gutxitzeak (osasunean, hezkuntzan, erretiro-pentsioetan, langabezia-

subsidioetan, eta abarretan) gatazka sozialak pitz ditzake; beraz, kostu

ekonomiko, politiko eta sozial handia ordaindu beharrean izango da

herrialdea. Horrez gain, finantza-merkatuetan zirkulazioan dagoen herrialde

horren zor publikoaren prezioak behera egingo luke.

Arazoa benetan larria bihurtzen da herrialdeak adierazten duenean ez

dela gauza zor publikoak eragindako ordainketei aurre egiteko. Egoera

horrek agerian uzten du estatuaren kiebra finantzarioa, eta zor publikoaren

krisia sortzen du. Kontuan izan behar da, gainera, banku komertzialak

izaten direla zor publikoko tituluen jabe handienak; hori dela eta,

bankuekiko konfiantza galtzean gordailugileen artean izu finantzarioa

piztuko balitz, krisia hedatu eta areagotu egingo litzateke.

6. Praktika

A) Hazkunde ekonomikoa, populazioa eta ongizatea

Demagun herrialde baten BPGa 24.000 diru-unitatekoa dela eta bere

populazioa 400 biztanlekoa. Zein da herrialde horren per capita errenta?

Azken urtean, BPGa % 5 hazi bada eta, aldi berean, populazioaren

hazkundea ere % 5 izan bada:

-Gertatu da hazkunde ekonomikorik BPGari dagokionez?

-Populazioaren ongizatea handitu da?

-Zein da per capita errenta berria?

B) Hazkunde tasa nominala eta erreala

1) Ekonomia batek «0 urtea»-n 1.000 auto ekoitzi ditu, eta

merkatuan 20.000 eurokoa izan da auto bakoitzaren balioa. Hurrengo

4. gaia. Aldagai makroekonomikoak

66

urtean ere 1.000 auto ekoitzi ditu, baina 21.000 eurokoa izan da auto

bakoitzaren balioa merkatuan. Suposatuz autoak direla ekonomia horren

produkzio bakarra, kalkulatu hazkunde-tasa nominala eta erreala.

2) Demagun ekonomia baten azken produkzioa (bere BPGa) ondasun

bakar batek (ordenagailuak) osatzen duela, eta urte batean 200.000 unitate

ekoitzi dituela, eta gero, bakoitza 500 euroan saldu duela merkatuan.

Ekonomia horrek 210.000 ordenagailu ekoitzi ditu hurrengo urtean, eta 520

eurokoa izan da prezioa merkatuan. Kalkula ezazu ekonomia horrek urte

batetik bestera izan duen hazkunde-tasa nominala eta erreala.

3) Demagun herrialde baten BPGa 5.000 diru-unitatekoa izan zela

2000. urtean, eta 14 urte geroago, 2014an, 8.000 diru-unitatekoa izan

dela. Bestalde, aldi horretan, % 35ekoa izan da prezioen igoera. Kalkula

itzazu BPG nominalaren eta errealaren hazkunde-tasak.

5. gaia. Ordainketa-balantza

1. Kanpo-transakzioen erregistroa: ordainketa-balantza

Ordainketa-Balantza / Balance of Payments (BOP) / Balanza de Pagos Nazioarteko transakzio ekonomikoak garrantzi handikoak izan dira ia

herrialde guztientzat historian zehar, baina gaur are garrantzitsuagoak

bilakatu dira ekonomiak oso irekiak bihurtu direlako. Herrialde guztietan

pertsonak, gobernuak, baina batez ere enpresak etengabe ari dira

transakzio ekonomikoak egiten gainerako herrialdeekin.

Kanpo-transakzioen erregistrorako erabiltzen den tresna-ordainketa

balantza da. Zehatzago esanda, ordainketa-balantza da ekonomia batek

munduko gainerako ekonomiekin egiten dituen transakzio guztiak biltzen

dituen kontabilitate-tresna. Horren bidez, jakin dezakegu zein den atzerritik

ekonomia horretara sartzen den diru kopurua eta, baita bertatik atzerrira

doana ere.

2. Ordainketa-balantzaren egitura

Ordainketa-balantza bi alde handitan banatzen da. Lehen aldeak

(goikoak) bi azpibalantza barneratzen ditu: balantza arrunta eta kapital-

balantza. Eta bigarren aldeak (behekoak) finantza-balantza biltzen du.

Bestalde, ordainketa balantzak lau zutabe ditu:

1. zutabea kontuei dagokie.

2. zutabeak sarrerak eta pasibo finantzarioen aldaketak islatzen ditu.

3. zutabeak ordainketak eta aktibo finantzarioen aldaketak biltzen

ditu.

4. zutabeak saldoak islatzen ditu. Bigarren eta hirugarren zutabeen

arteko kenketa izanik, positiboa edo negatiboa izan daiteke kontu

bakoitzaren –eta balantza partzialen– saldoa.

5. gaia. Ordainketa-balantza

68

ORDAINKETA-BALANTZAREN EGITURA

Kontuak Sarrerak (S) Ordainketak (O) Saldoa (S-O)

A. Balantza arrunta

Ondasunak

Zerbitzuak

Faktoreen errentak

Transferentzia arruntak

Bal. arruntaren saldoa

B. Kapital-balantza

Kapital-transferentziak

Aktibo ez-produzit., ez-finantz.

Kapital-balantzaren saldoa

Bal. Arrunt + Kapital-bal. sald

Esportazioak

Esportazioak

Sarrerak

Sarrerak

Sarrerak

Sarrerak

Inportazioak

Inportazioak

Irteerak

Irteerak

Irteerak

Irteerak

a

b

c

d

e=a+b+c+d

f

g

h=f+g

i=e+h

Pasibo finantzarioen

aldaketa (PA)

Aktibo finantzarioen

aldaketa (AA)

Saldoa

(PA-AA)

C. Finantza-balantza

Inbertsio zuzenak

Zorroko inbertsioak

Beste inbertsio batzuk

(maileguak, gordailuak,

merkataritza-kredituak)

Erreserba-aldaketa

Finantza-balantzaren saldoa

Atzerritarren

inbertsioak (+) eta

desinbertsioak (–)

herrialdean

Atzerritarren

inbertsioak (+) eta

desinbertsioak (–)

herrialdean

Lortutako maileguak,

gordailuak eta merkataritza-

kredituak (+) eta beren

amortizazioa (-)

Nazionalen

inbertsioak (+) eta

desinbertsioak (–)

atzerrian

Nazionalen

inbertsioak (+) eta

desinbertsioak (–)

atzerrian

Emandako maileguak,

gordailuak eta

merkataritza-kredituak (+)

eta beren amortizazioa (-)

Gehikuntzak (+) eta

gutxitzeak (-)

j

k

l

m

n=j+k+l+m

GUZTIRA S+PA O+AA

0

5. gaia. Ordainketa-balantza

69

3. Ordainketa-balantzako kontuak

A) Balantza arrunta

Balantza arruntak lau kontu hauek biltzen ditu:

1) Ondasunak. Uki eta ikus daitezkeen mota guztietako produktuen

esportazioak eta inportazioak biltzen ditu kontu horrek: makinak, garia,

autoak, liburuak… Ondasun horiek FOB (free on board) balioesten dira,

hots, pleiten eta aseguruen balioa kontuan hartu gabe, horiek zerbitzuen

kontuan kontabilizatzen baitira.

Ondasunen kontua edo balantza merkataritza-balantza izenez ere

ezagutzen da, eta merkataritza-saldoa deritzo (trade balance, saldo

comercial) bere saldoari.

2) Zerbitzuak. Zerbitzuen kategorian sartzen diren jarduera mota

guztiak agertzen dira kontu horretan: turisten gastua, garraioa, aseguruak,

zerbitzu finantzarioak, telekomunikazioak, aholkularitza-zerbitzuak…

Zerbitzuen nazioarteko transakzioak liberalizatuz joan diren neurrian,

gero eta garrantzitsuago bilakatuz joan da kontu hori.

3) Faktoreen errentak. Produkzio-faktoreek (lanak eta kapitalak)

atzerrian lortutako errentak biltzen ditu kontu horrek. [NSG magnitudea

lortzeko erabiltzen diren berberak].

Lan-faktoreari dagokionez, honako langile mota hauek atzerrian

lortutako alokairuak biltzen ditu kontu horrek:

- Lan egiteko muga gurutzatzen duten langileak (muga ondoan bizi

eta alboko herrialdean lan egiten duten langileak).

- Sasoikako langileak (nekazaritza-kanpainetara –mahats-bilketara,

esaterako– edo beste lan mota batzuk egitera aldi baterako joaten diren

langileak).

- Profesionalak (adibidez, atzerriko mediku bat gure herrialdera

etortzen denean, ebakuntza berezi bat egitera).

5. gaia. Ordainketa-balantza

70

Kontu horretan ez dira sartzen emigratzaileen alokairuak, horiek

atzerriko herrialdeko herritartzat hartzen dira eta.

Dena den, kapital-faktoreak du garrantzi handiena kontu horretan,

batez ere kapital-mugimenduak liberalizatu zirenetik. Herrialde gehienetan,

kontuak islatzen duen zenbatekoaren zati handiena kapital-faktoreak

lortutako errentei (interesak, dibidenduak…) dagokie.

Ohartu kapital-faktorearen errentak kontu horretan kontabilizatzen

direla, ez finantza-balantzan. Kapital-mugimenduak finantza-balantzan

kontabilizatuko dira (herrialdearen hartzekodun edo zordun posizioa

aldatzen dutelako), baina faktoreen errentak kontuan erregistratuko dira

kapital horiek lortutako errentak.

4) Transferentzia arruntak

Transferentziak dira merkatuko erlazioetatik kanpo egiten diren

transakzioak (non market transactions). Gehienetan, transferentzia egiten

duenak bere borondatez egiten du, ez ezerk behartzen duelako horretara.

Hartzaileari egindako oparitzat har daiteke. Ordainketa-balantzak

nazioartean egiten diren transferentziak biltzen ditu.

Transferentziak arruntak edo kapital-transferentziak izan daitezke.

Transferentzia arruntek transferentzia-hartzailearen errenta osatzen dute

(emigratzaileen diru-bidalketak, beste herrialde batetik jasotako erretiro-

pentsioak, nazioarteko laguntzak...). [NSGE magnitudea lortzeko erabiltzen

dira transferentzia arruntak].

B) Kapital-balantza

Kapital-balantza bi kontuk osatzen dute. Herrialde gehienetan

txikia izaten da balantza horretako transakzioen zenbatekoa, baina balantza

hori beharrezkoa da, kontu bi horiek biltzen dituzten transakzioak ezin

daitezkeelako erregistratu ez balantza arruntean ez finantza-balantzan.

Hauek dira bi kontuak:

5. gaia. Ordainketa-balantza

71

1) Kapital-transferentziak. Kontu horrek nazioarteko kapital-

transferentziak biltzen ditu. Kapital-transferentziak merkatuz kanpoko

transakzioak dira, eta kapital finkoa osatzen laguntzea da beren helburua,

batez ere azpiegitura publikoak (errepideak, aireportuak, telekomunikazio-

sareak…). Esaterako, Europar Batasunetik kapital-transferentzia ugari

heltzen dira EB barruan errenta-maila txikiena duten herrialdeetara.

2) Aktibo ez-produzituak, ez-finantzarioak. Kontu horrek gai

hauen inguruko nazioarteko salerosketak biltzen ditu: lurra, meatzeak,

patenteak, markak, egile-eskubideak, frankiziak…

C) Finantza balantza

Finantza-balantzak aktibo finantzarioen nazioarteko salerosketak

biltzen ditu (beste aldearentzat, jakina, pasibo izango dira). Transakzio

horiek eragina dute herrialdeak gainerako munduarekin duen hartzekodun-

zordun egoeran.

Beraz, balantza horrek adieraziko du aldi batean (urtebete,

gehienetan) herrialdeak bere aktibo eta pasibo finantzarioetan izan duen

aldaketa garbia. Eta kontabilizazioari dagokionez, gogoratu faktoreen

errentak kontuaren atalean esandakoa.

Hauek dira finantza-balantzak biltzen dituen kontuak:

1) Inbertsio zuzena (Direct investment, inversión directa). Inbertsio

zuzena esaten zaio beste herrialde batean filial bat sortzeari edo bertako

enpresa bat erosteari (baldin eta enpresa horren kapitalaren % 10 edo

gehiago eskuratzen bada).

2) Zorroko inbertsioa (Portfolio investment, inversión de cartera).

Zorroko inbertsioa ez da egiten enpresak kontrolatzeko, baizik eta, bakar-

bakarrik, errentagarritasuna lortzeko. Horretarako, inbertitzaileek bonoak

eta akzioak erosten dituzte (akzioen kasuan, enpresaren kapitalaren % 10

baino gutxiago eskuratuz; bestela, inbertsio zuzentzat hartuko litzateke).

3) Beste inbertsio batzuk (Other investment, otras inversiones).

Kontu horrek biltzen ditu beste herrialde batzuetako bankuetan egindako

5. gaia. Ordainketa-balantza

72

gordailuak eta lortutako maileguak, eta baita esportazio-inportazio

eragiketei loturiko merkataritza-kredituak ere.

4) Erreserba-aldaketa (Reserves variation). Kontu horrek islatzen

du erreserbetan (nagusiki, dibisa bihurgarriak) izandako gehikuntza edo

gutxitzea, gainerako munduarekin izandako transakzio guztien ondorioz.

Beraz, kontuak herrialde batean urtebetean izandako erreserben fluxu

garbia adierazten du, ez herrialdearen erreserba stocka.

4. Nola erregistratzen dira transakzioak ordainketa-

balantzan?

Nazioarteko transakzioak erregistratzeko, kontu-sail biko

kontabilitate-sistema erabiltzen da (double-entry accounting system, sistema de

contabilidad de partida doble). Horrek esan nahi du transakzio bakoitza bi

kontutan (gutxienez) erregistratuko dela.

-Lehen idazpenak transakzioaren izaera adierazten du. Beraz,

dagokion kontuan egingo da: ondasunak, kapital-transferentziak, inbertsio

zuzena…

-Bigarren idazpenak adierazten du transakzioa zelan finantzatu den.

Bigarren idazpen gehienak Erreserba-aldaketa kontuan egingo dira; baina

ez guzti-guztiak.

Lehen idazpena eta bigarrena bi modutara egin daitezke: bi

zutabetan (zeinu berarekin), edo zutabe berean (aurkako zeinuekin).

Kontabilizatzeko modu horren ondorioz, ordainketa-balantzaren saldo osoa

beti izango da zero. Desorekak (superabitak edo defizitak) balantza

partzialetan eta kontuetan aurkitu beharko ditugu.

4.1. Lehen idazpenaren erregistroa

A) Sarrerak zutabea. Noiz egiten da lehen idazpena Sarrerak zutabean?

Transakzioaren ondorioz dirua jasotzen denean atzerritarrengandik.

Kasu hauetan: ondasunen esportazioa, zerbitzuen esportazioa, produkzio-

faktoreek atzerrian lortutako errentak, jasotako transferentzia arruntak,

5. gaia. Ordainketa-balantza

73

jasotako kapital-transferentziak, eta, azkenez, atzerritarrei saldutako lurra,

patenteak, egile-eskubideak, eta abar.

B) Ordainketak zutabea. Noiz egiten da lehen idazpena Ordainketak

zutabean?

Transakzioaren ondorioz dirua ordaintzen zaienean atzerritarrei. Kasu

hauetan: ondasunen inportazioa, zerbitzuen inportazioa, atzerriko

produkzio-faktoreei ordaindutako errentak, bidalitako transferentzia

arruntak, bidalitako kapital-transferentziak, eta, azkenez, atzerritarrei

erositako meatzeak, patenteak, markak, frankiziak…

C) Pasibo finantzarioen aldaketa zutabea. Noiz egiten da lehen idazpena

zutabe horretan?

Plus (+) zeinua erabiliz. Transakzioen ondorioz herrialdearen

pasiboak gehitzen direnean, lehen idazpena Pasibo finantzarioen aldaketa

zutabean egingo da, plus (+) zeinuarekin. Honelako kasuetan: herrialdeak

jasotako inbertsio zuzena, herrialdeak jasotako zorroko inbertsioa, atzerriko

bankuetan eskatutako maileguak…

Minus (–) zeinua erabiliz. Atzerriko inbertitzaileek gure herrialdean

desinbertitzen dutenean, edo herrialdekoek maileguak amortizatzen

dituztenean, transakzio horiek pasibo finantzarioen aldaketa zutabean

idazten dira minus (–) zeinuarekin, gure pasiboak gutxitzen direlako.

D) Aktibo finantzarioen aldaketa zutabea. Noiz egiten da lehen idazpena

zutabe horretan?

Plus (+) zeinua erabiliz. Transakzioen ondorioz herrialdearen aktiboak

gehitzen direnean, lehen idazpena Aktibo finantzarioen aldaketa zutabean

egingo da, plus (+) zeinuarekin. Honelako kasuetan: nazionalek atzerrian

egindako inbertsio zuzena, nazionalek atzerrian egindako zorroko

inbertsioa, banku nazionalek atzerritarrei emandako maileguak…

Minus (–) zeinua erabiliz. Inbertitzaile nazionalek atzerrian

desinbertitzen dutenean, edo atzerritarrek maileguak amortizatzen

5. gaia. Ordainketa-balantza

74

dituztenean, transakzio horiek aktibo finantzarioen aldaketa zutabean

idazten dira minus (–) zeinuarekin, gure aktiboak gutxitzen direlako.

4.2. Bigarren idazpenaren erregistroa

Aipatu den bezala, bigarren idazpenak adierazten du transakzioa

zelan finantzatu den. Finantziazio hori bi modutakoa izan daiteke:

a) Eskura ordaindu bada (cash payment), bigarren idazpena

Erreserba aldaketa kontuan egingo da (plus zeinuarekin erreserbak gehitu

badira, eta minus zeinuarekin gutxitu badira).

Erreserbak aktiboak direnez, eurei loturiko mugimenduak Aktibo

finantzarioen aldaketa zutabean bakarrik erregistratuko dira: plus

zeinuarekin, transakzioaren ondorioz erreserbak gehitu badira, eta minus

zeinuarekin, transakzioaren ondorioz erreserbak gutxitu badira.

Horregatik, Erreserba-aldaketa kontuaren saldoa alderantziz

interpretatu behar da. Saldo positiboak esan nahi du erreserbak gutxitu

egin direla. Saldo negatiboak, aldiz, erreserbak gehitu egin direla.

b) Esportatzaileak inportatzaileari ordaintzeko epe bat eskaintzen

dionean, hots, merkataritza-kreditu bat eskaintzen dionean, Beste inbertsio

batzuk kontuan egingo da bigarren idazpena.

Kontu-sail biko kontabilitate-sistemaren erabilera ikusteko, bi

adibide:

BAT) Gure herrialdeko enpresa batek ondasunak inportatu ditu, eta

eskura ordaindu ditu:

1. idazpena: Ondasunak (Ordainketak)

2. idazpena: Erreserba aldaketa (–)

BI) Gure herrialdeko enpresa batek bere patentea saldu die atzerriko

konpainia batzuei:

1. idazpena: Aktibo ez-produzituak, ez-finantzarioak (Sarrerak)

2. idazpena: Erreserba-aldaketa (+)

5. gaia. Ordainketa-balantza

75

5. Oreka eta desorekak ordainketa-balantzan

Oreka. Nazioarteko transakzioak kontabilizatzeko kontu-sail biko

sistema erabiltzean, ordainketa-balantza, osorik hartuta, beti dago orekan

(saldoa zero izango da). Hori horrela da transakzio bakoitzean bi idazpen

egiten direlako: bi zutabetan zeinu berarekin edo zutabe berean aurkako

zeinuarekin. Bi modutara ikus daiteke oreka hori:

1) sarrerak + pasiboak = ordainketak + aktiboak

Ondorioz, saldo totala zero izango da.

2) Balantza arruntaren saldoa + kapital-balantzaren saldoa + finantza

balantzaren saldoa = 0

Desorekak. OB osorik hartuta orekan egon arren, horrek ez du esan

nahi bertako kontuen saldoak zero direnik. Izan ere, kontuak eta balantza

partzialak desorekan egongo dira, euren saldoak defizita (deficit) edo

superabita (surplus) erakutsiz. Saldo horiek emango digute herrialde baten

kanpo-transakzioen egoera.

6. Merkataritza-balantzaren saldoa

Merkataritza-saldoa (ondasunak kontuaren saldoa) ondasunen

esportazioen eta inportazioen arteko kendura eginez lortzen da, eta

garrantzi handikoa da ekonomia gehienentzat. Merkataritza saldoa

superabitean badago, esan nahi du ekonomia horren produktuak

lehiakorrak direla kanpo-merkatuetan. Atzerrian saldutako produktuengatik

lortutako diru-sarrerak handiagoak izango dira inportatutakoengatik

ordaindutakoa baino (Alemaniaren kasua, adibidez). Defizit kasuan, batez

ere handia eta iraunkorra bada, alderantzizkoa gertatzen da. Egoera

horretan dagoen herrialdeak arazoak izango ditu atzerriko merkatuetan

lehiakorra izateko (esaterako, Espainiako ekonomiaren kasua).

Herrialde baten ordainketa-balantzan merkataritza-saldoak urtero-

urtero defizit handia islatzen badu, esan nahi du ekonomia horrek arazo

estrukturalak dituela kanpo-merkatuetan lehiakor izateko. Estaldura-tasak (

100M

X ) adierazten du esportazioak zer neurritan diren gai inportazioak

5. gaia. Ordainketa-balantza

76

finantzatzeko. Esportazio bidez finantzatzen ez diren inportazioak beste

bideren batetik finantzatu beharra egongo da.

Merkataritza-defizita ekonomiaren finantziazio-beharrizanaren parte

esanguratsua bihurtzen denean, gobernuek neurriak hartzen dituzte defizit

hori zuzentzeko. Neurrien artean, hauek dira erabilienak: i) erreforma

estrukturalak egitea esportazioen lehiakortasuna sustatzeko; ii) dirua

debaluatzea esportazioak bultzatzeko eta inportazioak murrizteko; eta iii)

muga-zergak ezartzea inportazioak murrizteko.

i) Erreforma estrukturalen helburua da herrialdean ekoizten diren

produktuak nazioarteko merkatuetan lehiakor bihurtzea, esportazioak

sustatu eta defizita murriztu ahal izateko. Erreformen artean, honako hauek

daude beharrezkoenen artean: aurrerakuntza teknologikoa eta berrikuntza

bultzatu, langileen prestakuntza hobetu, lan-merkatuan erreformak egin,

azpiegitura aurreratuak sortu… Azken finean, erreforma horien helburua da

produktibitatea gehitzea, hori baita bide egokiena esportazioak

lehiakorragoak bihurtzeko kanpo-merkatuetan. Hori da gaur herrialde

askotako gobernuek lehenesten eta hobesten duten bidea. Baina aipatutako

erreforma horien emaitzak epe luzera soilik nabaritzen dira, eta askotan

gobernuak behartuta egoten dira epe laburrera ondorioak izango dituzten

neurriak hartzera. Hori da honako neurri bi hauen kasua.

ii) Debaluazioa. Diruaren debaluazioak merkeago bihurtzen ditu

herrialdeko produktuak atzerritarrentzat. Herrialde guztiek jo izan dute

noizbait beren dirua debaluatzera, esportazioak bultzatzeko. Ondorioz,

murriztu egingo da herrialdeko merkataritza-defizita.

Debaluazioak, aldi berean, inportazioak ere murriztu egiten ditu.

Debaluazioak garestiago bihurtzen ditu produktu inportatuak, eta

kontsumitzaileek, inportazioen ordez, barneko produktu gehiago erosiko

dituzte; ondorioz, murriztu egingo da merkataritza-defizita.

Oro har, debaluazioa eraginkorra izaten da epe laburrean, zeren

debaluazio baten ostean, atzerapen handiagoarekin edo txikiagoarekin,

merkataritza-balantzako saldoak hobera egiten baitu beti (esportazioak

gehitu eta inportazioak gutxitu egiten direlako). Hala ere, dirua debaluatzea

5. gaia. Ordainketa-balantza

77

ez da erremedio egokia epe luzeko ikuspegian. Debaluazioak inportazioen

garestitzea dakar –oso beharrezkoak diren ondasunena ere bai, hala nola

petrolioa edo makineria–, eta horrek inflazioa sortzen du. Inflazioak

herrialdeko produktuak garestiago bihurtzen dituenez, berriro ere

debaluaziora jo beharra izaten du lehiakortasuna berreskuratzeko.

Beste alde batetik, kontuan izan behar da eurogunea osatzen duten

herrialdeek ez dutela diru propiorik. Euroa partekatzean, ezin dute

debaluazioa tresna gisa erabili merkataritza-defizita murrizteko.

iii) Muga-zergak eta beste merkataritza-hesi batzuk. Merkataritza-

defizita murrizteko, gobernuek muga-zergak eta beste oztopo edo hesi

batzuk ezar diezazkiekete inportazioei. [Hemendik aurrerakoa muga-zergei

buruz esango dugu, baina beste hesiek ere funtzio bera egiten dute].

Muga-zergak ezartzearen helburua inportazioak murriztea da, epe

laburrean. Muga-zergak ezarriz, herrialdeko enpresek, partikularrek eta

administrazio publikoek produktu inportatuak erosten egindako gastuaren

zati bat barnean ekoitzitako ondasunetara zuzenduko dute. Hori eginez,

merkataritza-defizita murriztu egingo da. Muga-zergek inportatutako

produktuen prezioak igo egiten dituzte, eta ez-lehiakor bihurtu.

Herrialde guztiek erabili izan dituzte muga-zergak, horrela atzerriko

produktuak erosten egindako gastua barnean ekoitzitako ondasunetara

desbideratzea lortuz. Dena den, gaur muga-zergek eraginkortasuna galdu

egin dute neurri handian, nazioarteko merkataritza liberalizatze bidean,

GATTen lehenengo eta Munduko Merkataritza Antolakundearen (MMA)

baitako negoziazioetan geroago, muga-zergak etengabe murriztuz joan

direlako (orain, produktu manufakturatuentzat batez besteko muga-zerga

% 4 inguruan dago). [Eta beste merkataritza-hesi batzuei buruz

(inportazioei jarritako debekuak eta kupoak, esportazioen borondatezko

murrizketak…) hesi mota horiek ez erabiltzea izan da herrialdeek hartu

duten konpromisoa]. Bestalde, integrazio ekonomikoko blokeren bateko

(Europar Batasuna, NAFTA, Mercorsur…) partaide diren herrialdeek ezin

diete muga-zergarik ezarri esparruko herrialdeetatik heltzen zaizkien

produktuei.

5. gaia. Ordainketa-balantza

78

7. Balantza arruntaren eta kapital-balantzaren saldoa

Balantza arruntaren eta kapital-balantzaren saldoa esanahi handikoa

da ekonomientzat. Dakigunez, saldo hori hainbat balantzaren saldoz dago

osatua:

-Merkataritza-saldoa garrantzi handikoa da, esan bezala, ekonomia

gehienen kasuan. Sarritan, herrialdearen kanpo-kontuen egoera ona edo

txarra zehazten duen balantza izaten da.

-Zerbitzuen saldoa. Ekonomia gehienentzat zerbitzuek ez dute, oro

har, ondasunek duten garrantzia, baina ezin da ahaztu diru-iturri handia

direla ekonomia batzuentzat (Espainiarentzat turismoa, adibidez). Bestalde,

zerbitzuen liberalizazioak aurrera egin duen neurrian, zerbitzuen kontuak

garrantzi handia hartu du ordainketa-balantzan. Herri garatuenek dute

zerbitzu aurreratuak (telekomunikazioak, aholkularitza-zerbitzuak…)

esportatzeko gaitasuna.

-Faktoreen errenten saldoa. Faktoreen errentak kontuaren barruan

kapital-errentek hartzen dute zati handiena. Errenta horiek eskuratzen

dituztenak, batez ere, herri garatuak dira, eurek dutelako ahalmen

handiena atzerrian inbertitzeko.

-Transferentzia arruntek eta kapital-balantzako bi kontuek,

aurrekoekin alderatuz, garrantzi txikiagoa dute ekonomia gehienetan.

Aurrerago ikusi denez,

balantza arruntaren saldoa + kapital-balantzaren saldoa + finantza-

balantzaren saldoa = 0 bada, orduan:

Balantza arruntaren saldoa + kapital-balantzaren saldoa=

– finantza-balantzaren saldoa

Horrek esan nahi du balantza arruntaren eta kapital-balantzaren

saldoa (defizita edo superabita) finantza-balantzak orekatuko duela.

5. gaia. Ordainketa-balantza

79

Defizitaren ondorioa. Defizitaren ondorioz, herrialdearen pasibo

finantzarioak gehitu egingo dira (zordun posizioa areagotu), edota bere

erreserbak gutxitu (aberastasuna galdu).

Superabitaren ondorioa. Superabitaren ondorioz, herrialdearen

aktibo finantzarioak gehitu egingo dira atzerrian, edota bere erreserbak

handitu.

7.1. Balantza arruntaren eta kapital-balantzaren defizitaren

finantziazioa

Balantza arruntaren eta kapital-balantzaren defizita finantzatzeko

biderik onena da inbertsio zuzena erakartzea herrialdera. Inbertsio mota

hori egonkorra da, herrialdean geratzeko asmoz egiten delako. Bestalde,

nahiz eta herrialdearen pasibo finantzarioak gehitu (inbertsioaren jabeak

kanpotarrak direlako) ez du obligaziorik sortzen interesak ordaintzeko ez

zorra itzultzeko.

Defizita zorroko inbertsioa erakarriz finantzatzeak arrisku handiagoa

du, inbertsio mota hori epe laburreko finantza-mugimenduez osatua

dagoelako. Kapital mota horrek arazoak sumatzen baditu herrialdean,

berehala alde egingo du.

Herrialdea ez bada gai bere balantza arruntaren eta kapital

balantzaren defizita atzerriko kapitala erakarriz finantzatzeko, atzerrian

zorpetzera jo behar du edo erreserbak murriztera.

8. Praktika

8.1. Lehen idazpenaren kontabilizazioa

Adierazi Ordainketa Balantzako zein KONTUTAN, zein ZUTABETAN

(Sarrerak/PA+- edo Ordainketak/AA+-) eta zein (AZPI)BALANTZATAN

erregistratu behar diren -lehen idazpena- gure ekonomiak gaineratiko

munduarekin izandako transakzio hauek:

1. Gure enpresen esportazioak Frantziara.

2. Esportazio horien garraioa Frantziako garraio-enpresa baten eta

Arabako beste baten artean egin dute.

5. gaia. Ordainketa-balantza

80

3. Esportazio horien erdia aseguru-enpresa nazional batek aseguratu

du, eta beste erdia Britainia Handiko aseguratzaile batek.

4. Gure herrialdekoek egindako gastua turismo-bidaietan.

5. Belgikako enpresa batek meatzeak erosi ditu Bizkaian.

6. Alemaniako enpresa batean aholku-lanetarako kontrataturiko

profesionalei ordaindutakoa.

7. Europar Batasunetik jasotako funtsak ur-sarea hobetzeko.

8. Gure ekonomian ari diren Hego Amerikako emigratzaileek beren

familiei bidalitako dirua.

9. Gipuzkoako kooperatiba batek Txinan jarri du enpresa bat.

10. Alemaniako multinazional batek Poloniara eraman du gure

ekonomian zeukan enpresa filiala.

11. Bilboko enpresa finantzario batek enpresa baten akzioak erosi

ditu Londreseko burtsan, baina ez enpresa kudeatzeko asmoz,

errentagarritasuna lortzeko baino.

12. Enpresa horrek dibidenduak jaso ditu.

13. Aurreko enpresa horrek Frantziako sozietate bati saldu dizkio

akzio batzuk, eta Nafarroako enpresa bati beste batzuk.

14. Gure ekonomiako inbertitzaileek erosi dituzte Italiako Altxor

Publikoak defizit publikoa finantzatzeko jaulkitako bonoak.

15. Bonoengatik interesak eskuratu dituzte.

16. Italiako Altxor Publikoak guk eskuratutako bonoak amortizatu

ditu.

17. Gure ekonomiako familia eta enpresa batzuek atzerriko

bankuetan jarri dute beren aurrezkia.

18. Familia eta enpresa horiek interesak eskuratu dituzte gordailu

horiengatik.

19. Familia eta enpresa horietako batzuek beren gordailua

berreskuratu dute.

20. Gure herrialdeko enpresa batzuek kredituak eskatu dituzte

Londreseko bankuetan.

21. Kreditu horiengatik interesak ordaindu dituzte.

22. Kredituaren zati bat amortizatu egin dute.

5. gaia. Ordainketa-balantza

81

8.2. Egin ordainketa-balantza honako datu hauek erabiliz

Honako hauek izan dira ekonomia batek gaineratiko munduarekin

izan dituen transakzioak ekitaldian zehar:

1. Ondasunen esportazioa: 7.000. Horietatik erdia eskura jaso da,

eta beste erdiagatik merkataritza-kreditua eskaini zaie inportatzaileei.

2. Ondasunen inportazioa: 27.000. Merkataritza-kreditua eskaini

digute inportatzaileek.

3. Sarrerak turismoagatik: 2.300

4. Gure faktore produktiboek atzerrian lortutako alokairuak eta

kapital-errentak: 500

5. Atzerriko kapitalak gure ekonomian lortutako dibidendu eta

interesak: 700

6. Hondamendi naturalak jasan dituzten herrialdeei emandako

laguntza: 80

7. Europar Batasunetik jasotako kapital-transferentziak: 20

8. Ordainketak, atzerrian erositako patenteengatik: 40

9. Atzerriko inbertitzaileek gure enpresen akzioak erosi dituzte,

enpresa horietan kontrola izateko asmoz: 5.000.

10. Aurreko puntuan aipatutako akzio batzuk gure ekonomiako

inbertitzaileek erosi dituzte: 2.000

11. Atzerriko sozietate inbertitzaile batzuek gure herrialdeak

jaulkitako zor publikoko bonoak erosi dituzte: 6.000

12. Gure herrialdeko Gobernuak aurreko puntuan aipatutako zor

publikoaren zati bat amortizatu du: 2.000

13. Gure ekonomiako bankuek maileguak (kreditu finantzarioak)

eman dizkiete atzerriko enpresei: 5.000

14. Banku horiek interesak jaso dituzte maileguengatik: 600

15. Atzerriko enpresa horiek kredituen zati bat amortizatu dute:

3.000

* Ordainketa-balantza egin ondoren, azaldu zein izan den balantza

arruntaren eta kapital-balantzaren saldoaren finantzaketa.

5. gaia. Ordainketa-balantza

82

8.3. Ordainketa-balantzako saldoak

Ekonomia bateko Ordainketa-Balantzak saldo hauek izan ditu:

Ondasunen balantza: -60.000

Zerbitzuen balantza: 85.000

Errenten balantza: -4.000

Transferentzia arrunten balantza: 7.000

Kapital-balantza: 8.000

a) Ekitaldi kontablean zehar ekonomia horretako erreserbak 25.000

diru-unitatetan gehitu badira, kalkula ezazu hiru inbertsio-kontuen saldo

bateratua.

b) Erlazionatu Balantza Arrunta eta Kapital Balantza, Finantza

Balantzarekin.

6. gaia. Lan-faktoreari loturiko adierazleak

Sarrera

Lan-merkatuaren ezaugarriei, lanaren produktibitateari eta lan-

kostuei buruzko informazioa oso esanguratsua izaten da enpresa-

kudeatzaileentzat, nazioartean inbertitzerakoan erabaki egokienak hartu

ahal izateko. Hori dela eta, gai honetan lan-faktoreari loturiko adierazleak

izango dira aztergai.

Datuak:

- ILO5, Key Indicators of the Labour Market (KILM) http://kilm.ilo.org/kilmnet

http://www.ilo.org/empelm/what/WCMS_114240/lang--en/index.htm

- OECD6 statistics http://stats.oecd.org/

1. Lan-merkatuko adierazleak

1.1. Biztanleria potentzialki aktiboa

5

ILO: International Labour Organization

LANE: Lanaren Nazioarteko Erakundea

OIT: Organización Internacional del Trabajo

OIT: Organisation Internationale du Travail

6

OECD: Organization for Economic Cooperation and Development

ELGA: Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea

OCDE: Organización para la Cooperación y el Desarrollo Económico

OCDE: Organisation de Coopération et de Développement Économiques

6. gaia. Lan-faktoreari loturiko adierazleak

84

Biztanleria potentzialki aktiboa (edo lan egiteko adinean dagoen

biztanleria). Oro har, 16 eta 64 urte bitarteko biztanleriak osatzen du, hau

da, lan egiteko adinean dauden pertsonek. Beraz, gutxieneko adinaren (16

urte inguru) eta erretiroko adinaren artean (64 urte inguru) dauden

pertsona guztiek osatzen dute. Dena den, potentzialki aktiboak direnen

artean, batzuek ez dute aktiboki parte hartuko lan-merkatuan (biztanleria

ez-aktiboa osatuko dute). Beste batzuek, ostera, aktiboki hartuko dute

parte (biztanleria aktiboa osatuko dute).

1.2. Biztanleria ez-aktiboa

Biztanleria ez-aktiboa (edo inaktiboa). Lan egiteko adinean egon

arren, lan-merkatuan parte hartzen ez dutenek osatzen dute. Konkretuki,

talde hauek:

- Ordaindu gabeko zereginen bat egiten dutenek (etxeko lanak egiten

dituztenek, ikasleek…).

- Jarduera ekonomikorik egin ezin dutenek (lan egiteko ezintasunen

bat dutenek).

- Errentetatik bizi direnek.

- Lanik ez izan arren, langabeen zerrendan agertzen ez direnek.

1.3. Biztanleria aktiboa

Kolektibo horrek osatzen du ekonomia baten lan-indarra, hots, lan-

eskaintza. Kolektibo hori enplegua duten pertsona guztiek (biztanleria

landuna) eta enplegu bila ari direnek (langabeak) osatzen dute.

1.4. Jarduera-tasa

Jarduera-tasak adierazten du biztanleria aktiboak (lan-merkatuan

aktiboki parte hartzea erabakitzen dutenak, lan eginez edo lan bila)

biztanleria potentzialki aktiboan duen ehunekoa.

6. gaia. Lan-faktoreari loturiko adierazleak

85

1.5. Biztanleria landuna

Lan bat dutenek (soldatapean zein autonomo gisa) osatzen dute.

1.6. Enplegu-tasa

Biztanleria landunak biztanleria potentzialki aktiboan (16-64 urte

bitarteko populazioa) duen ehunekoa adierazten du.

1.7. Langabezia

Biztanleria langabea. Biztanleria aktiboaren parte honek ez du lanik,

baina ahalegina egiten du aurkitzeko, eta prest agertzen da, aukera sortuko

balitz, epe laburrean lanean hasteko.

Langabezia-tasak adierazten du langabeek biztanleria aktiboan

hartzen duten ehunekoa.

1.7.1. Iraupen luzeko langabezia

Iraupen luzeko langabezia osatzen dute urtebetez edo luzaroago lan bila

ari diren langabeek.

Iraupen luzeko langabezia-tasak adierazten du iraupen luzeko

langabeek biztanleria aktiboan hartzen duten ehunekoa.

1.7.2. Azpienplegua

Azpienplegua gertatzen da beharginek (langileek) egiten duten

lanaren maila jasotako prestakuntzaren behetik dagoenean, edo eurek gura

baino lanordu gutxiago egiten dituztenean.

6. gaia. Lan-faktoreari loturiko adierazleak

86

1.7.3. Enpleguaren behin-behinekotasuna

Politika neoliberalak ezartzearen ondorioz, mundu guztian orokortu

dira aldi baterako kontratuak (kontratu tenporalak). Kontratu horiek

ziurgabetasun handia ekarri dute pertsonen bizitzetara, epe luzerako

proiektuak egitea zaila baita kontratu mota horiek izanda. Baina

egunerokoan ere badute eragina, kontsumo-erabakiak ere baldintzatzen

baitituzte. Horregatik, garrantzi handikoa da enpresa-kudeatzaileentzat

herrialde bateko kontratu moten argazki zehatza eta bakoitzaren

inportantzia erlatiboa izatea.

1.7.4. Langabeziaren eragina negozioetarako giroan

Herrialde bateko langabezia-tasak argi adierazten du zeinen ondo edo

txarto erabiltzen dituen herrialde horrek bere giza baliabideak. Langabezia-

tasa txikiak adierazten du herrialdea gai dela bertako populazio aktibo

gehiena ondasunen eta zerbitzuen produkziora bideratzeko; horrek

negozioetarako ere giro egokia sortzen du herrialdean. Aitzitik, etengabe

langabezia-tasa handia duten herrialdeek aditzera ematen dute bertako

gobernarien ezintasuna ekonomia bideratzeko.

Herritarrentzat lanpostuak sortzeko gai ez diren herrialdeak istilu-

iturri (protestak, grebak, erreboltak…) bilaka daitezke. Langabezia handiko

herrialdeetan errazagoa da gatazka sozialak eta ezegonkortasun politikoa

sortzea. Baina giro nahasia ez da aproposena izaten negozioetarako eta

kanpo-inbertsioak erakartzeko.

Langabezia-tasa handia inflazio-tasa handi batekin elkartzen denean,

gauzak are txarrago dauden seinale izaten da. Kasu batzuetan, enpresa-

kudeatzaileen artean misery index terminoa erabiltzen da. Indize hori

herrialde baten langabezia- eta inflazio-tasen batuketa da. Zenbat eta

handiagoa indizea, orduan eta zailtasun ekonomiko handiagoak izango ditu

herrialdeak, eta okerragoa izango da negozioetarako giroa ere herrialdean.

2. Lan-merkatuen funtzionamendua

Lan-merkatuan egiten dute bat lan-eskaintzaileek (enpresaburuak)

eta lan-eskatzaileek (langileak). Bi kolektibo horiez gain, beste aktore batek

6. gaia. Lan-faktoreari loturiko adierazleak

87

ere garrantzi handia du merkatu mota horretan, bitarteko edo erregulatzaile

lana egiten baitu; estatuak, alegia. Hiru kolektibo horiek munduko lan-

merkatu guztietan aurki daitezke, baina herrialdeen artean ezberdintasun

handiak daude merkatu horren funtzionamenduan.

Lehen hurbilketa batean, bi multzotan sailka daitezke munduko lan-

merkatuak: lan-merkatu zurrunak eta lan-merkatu liberalizatuak.

Lehenengoetan, gobernuek zorrotz arautzen dituzte enpresaburuen eta

langileen arteko erlazioak (langileak kontratatzeko edo kaleratzeko

baldintzak, negoziazio kolektiboko prozesuak…). Lan-merkatu horietan,

langileen babes-maila handia izaten da. Bigarrenetan, gobernuek arau

gutxiago ezartzen dituzte, eta, ondorioz, langileek babes gutxiago izaten

dute (kaleratzeak errazagoak izango dira enpresaburuentzat, langileek jaso

beharreko kalte-ordainak txikiagoak izango dira, eta abar).

2.1. Negoziazio kolektiboa

Lan-merkatuaren ezaugarri garrantzitsuenetariko bat negoziazio

kolektiboa da. Negoziazio mota horren bidez, langileek (edo euren izenean,

sindikatuek) eta enpresaburuek, gobernua bitarteko edo arbitro dela,

adosten dituzte alokairuak eta lan-baldintzak. Negoziazio kolektiboa

herrialde-mailakoa, sektore-mailakoa, edo enpresa-mailakoa izan daiteke;

horrek erabakiko du negoziazioan lortutako hitzarmenak zer langile

kopururengan izango duen eragina. Langileen-afiliazio maila sindikatuetara

handia den herrialdeetan, sindikatuek botere handia dute langileen aldeko

alokairuak eta lan-baldintzak negoziatzeko. Ez, ostera, afiliazio-maila hori

urria denean.

Langileentzat eta sindikatuentzat funtsezkoa den tresna hori

erabiltzerakoan, ezberdintasun handiak daude herrialdeen artean. Dena

den, lan-merkatuak liberalizatzeko joeraren ondorioz, negoziazio kolektiboa

garrantzia galduz joan da indarra zeukan herrialdeetan ere.

2.2. Langileen kaleratzeak

Langileak enpresatik kaleratzeko baldintzak arautzea da gobernuek

lan-merkatuan duten eginkizun funtsezkoenetarikoa. Izan ere, gobernuen

eginbeharra da kaleratzeak noiz diren bidezkoak (enpresak galerak

6. gaia. Lan-faktoreari loturiko adierazleak

88

dituenean…) edo ez-bidezkoak definitzea, eta kasu bakoitzean enpresak

ordaindu beharreko kalte-ordaina erabakitzea.

Enpresek kaleratze kasuetan ordaindu beharreko kalte-ordainaren

zenbatekoa, oro har, bi alderdi kontuan izanda kalkulatzen da. Alde batetik,

kaleratzeko kausak bidezkotzat jotzen diren ala ez, eta, bestetik,

kaleratutako langileak duen antzinatasuna enpresan. Kaleratzearen kausa

bidezkotzat hartzen bada, langileek jasoko duten kalte-ordaina txikiagoa

izango da. Aitzitik, kaleratzearen kasua ez-bidezkotzat jotzen denean, kalte-

ordaina handiagoa izaten da. Bestalde, zenbat eta urte gehiago lan eginda

izan enpresan, orduan eta handiagoa kalte-ordaina.

Kaleratze-prozesuetan enpresentzat kostu esanguratsuena kalte-

ordaina bada ere, kontuan izan behar dute prozesuek eragindako izapideek

duten kostua ere (kontsultak, negoziazioa, izapide administratibo eta

judizialak…).

Kaleratze-kostuek eragin handia dute lan-merkatuaren

funtzionamenduan. Kaleratze-kostu handiek lan-merkatua zurrunago

bihurtzen dute. Kaleratze-kostuak handiak badira, kaleratze gutxiago

egongo da, baina baita kontratazio gutxiago ere, enpresaburuak ez baitira

prest agertuko langile berriak kontratatzeko. Kaleratze-kostu handiek

egonkorrago bihurtzen dituzte lana duten langileen lanpostuak, baina

murriztu egiten dira langabeen aukerak lana aurkitzeko, enpresaburuak

kontu handiagoarekin ibiliko direlako langile berriak kontratatzerakoan.

2.2.1. Langabezia-prestazioak

Oro har, kaleratzeen ondorioz nahi gabe desenplegura doazen

langileek prestazio edo laguntza bat jasotzeko eskubidea izaten dute

estatutik. Prestazio horiei dagokienez ere, ezberdintasun handiak daude

herrialdeen artean, politika sozial ezberdinak aplikatzean. Alemaniak edo

Frantziak babes handia eskaintzen diete langabeei, baina babes urria, edo

batere ez, aurkituko dugu, esaterako, Guatemala, Txina, Kenya, edo

Jordaniako kasuetan.

Langabezia-prestazioa duten herrialdeetan, prestazioaren

zenbatekoa lan gabe geratu aurretik jasotako alokairuaren ehuneko bat

6. gaia. Lan-faktoreari loturiko adierazleak

89

izaten da. Eta lan egindako denboraren araberakoa izaten da

prestazioaren iraupena, baina muga batekin.

Langabezia-prestazioak beharrezkoak dira lanik gabe geratzen diren

langileentzat. Laguntza ekonomikoa jasotzeaz gain, prestazioak irauten

duen denboran langabeek beren ezaugarrietara egokitzen den enplegu bat

aurki dezakete, edo prestakuntza jaso dezakete enplegua beste sektore

ekonomiko batean aurkitzeko.

Langabezia-prestazioak kritikarako gai ere badira, zeren zenbat eta

zenbateko handiagoa izan prestazioak eta luzeagoa izan kobratzen den

aldia, txikiagoa izango baita langabeek beste enplegu bat bilatzeko duten

premia, eta ahalegin txikiagoa egingo dute bide horretan. Horrek iraupen

luzeko langabezia gehituko luke herrialdean. Bestalde, langabezia-tasa

handia denean herrialde batean, prestazioen ordainketak gastu handia

eragiten du herrialde horretako gizarte-segurantzako kontuetan.

Langabezia-prestazioa (prestazio kontributiboa) jasotzeko aldia

amaitzen denean, eta langabearen familia-egoera kontuan izanda, zenbait

herrialdetan prestazio-asistentziala jaso daiteke.

2.3. Lan-merkatuko politika aktiboen garrantzia

Lan-merkatuko politika pasiboa deritzo langabezia-prestazioen

ordainketak kudeatzeari. Politika aktiboen helburua, aldiz, beste bat da;

alegia, lanik gabe geratu direnei, baina baita lanean ari direnei,

prestakuntza eskaintzea. Horrez gain, politika aktiboen barruan sartzen da,

baita ere, enpresei diru-laguntzak eskaintzea enplegua sortzeko (esaterako,

deskontua gizarte-segurantzako kotizazioetan langabeak, gazteak,

minusbaliatuak… kontratatzeagatik).

Langabeen eta landunen prestakuntza hobetzera bideratutako

politikek garrantzi handia hartu dute gaur herrialde guztietan. Langileen

giza kapitala zaharkitzea arazo handia bihurtzen da lana berriro aurkitu ahal

izateko, baina baita mantentzeko ere. Trebakuntza-ikastaroak ezinbesteko

tresna bihurtu dira langabezia-tasa murrizteko, eta, oro har, langileen

gaitasunak eta trebeziak lan-merkatuak une bakoitzean eskatzen dituen

eskakizunetara egokitzeko.

6. gaia. Lan-faktoreari loturiko adierazleak

90

3. Lanaren produktibitatea

Labour productivity / Productividad del trabajo

Produktibitate kontzeptuak adierazten du enpresa batek ekoizten

duenaren eta erabiltzen dituen baliabideen arteko erlazioa.

Lanaren Nazioarteko Erakundeak honela definitzen du lanaren

produktibitatea: lan-input unitate batek lortutako balio erantsia. Eta

enpresa baterako zein ekonomia osorako kalkula daiteke.

Produktu bat ekoizten lortutako balio erantsia da produktu horren

salmenta-prezioaren eta ekoizteko beharrezko diren bitarteko kontsumoen

(lehengaiak eta beste input batzuk) balioaren arteko kendura. Aldi berean,

balio erantsi hori bi osagai hauen batura ere bada: langileen alokairuak eta

enpresaren irabaziak (enpresa-mozkinak).

Lan-input unitatea langile bat izan daiteke –gehienetan–, baina baita

lan egindako ordubete ere. Beraz:

Produktibitatearen balioa bi aldagairen mende dago: alde batetik,

ondasunak eta zerbitzuak ekoizterakoan lortutako eraginkortasunaren

mende (ondasun eta zerbitzu gehiago ekoitzi edo/eta kostu txikiagoan

lortu); eta, bestetik, ondasun eta zerbitzu horiek merkatuan lortzen duten

prezioaren mende.

Produktibitatearen hazkundeak posible egiten du enpresek beren

produktuen prezioak murriztea eta, aldi berean, langileen alokairuak eta

enpresa-mozkinak gehitzea.

Produktibitatearen hazkundea eta prezioen murrizketa. Zenbat

eta lehia handiagoa jasan behar nazioarteko merkatuetan, are eta

behartuago izango dira enpresak lanaren produktibitatea handitzera. Horrek

6. gaia. Lan-faktoreari loturiko adierazleak

91

prezioak jaitsi ahal izatea ahalbidetuko dienez, sendotu egingo da beren

lehiatzeko gaitasuna nazioarteko merkatuetan. [Lehiatzeko gaitasuna

eskuratzeko beste modu bat da produktu berritzaileak sortzea]

Produktibitatearen hazkundea eta alokairuak eta mozkinak

handitzea. Produktibitatearen hazkundeak ahalbidetzen du langileen

alokairu errealak igotzea, eta, beraz, beren bizi-maila hobetzea, eta baita

inbertsioaren errendimenduak (enpresen irabaziak) handitzea ere. Horren

ondorioz, hazkunde ekonomikoaren faktore giltzarritzat jotzen da lanaren

produktibitatearen hazkundea.

Produktibitatearen faktoreak. Asko dira, beraz, lanaren

produktibitatean eragiten duten faktoreak: espezializazioa (Adam Smith-ek

dagoeneko bere garaian adierazi bezala), erabilitako kapital fisikoaren

kantitatea eta kalitatea, aurrerakuntza teknologikoak, azpiegituren

kalitatea, berrikuntza, giza kapitalaren prestakuntzan izandako

hobekuntzak, enpresa barruko antolakundea eta lan egiteko moduak, eta

abar.

3.1. Lanaren produktibitatearen ikuspegi makroekonomikoa

Enpresa baten produktibitatea kalkulatzeko erabiltzen diren kontzeptu

berberek balio dute ekonomia osoaren produktibitatea kalkulatzeko ere.

Ekonomia osoaren produktibitateak lan-input unitate batek lortutako balio

erantsia adieraziko luke. Horretarako, ekonomiaren balio erantsia (BPG)

erabilitako lan-inputaren artean zatitu behar da.

Lan-inputak lanean aritutako pertsona kopurua edo pertsona horiek

egindako lanordu kopurua adieraz dezake. Produktibitatea kalkulatzeko,

«enplegatutako pertsona guztiek urtebetean lan egindako ordu kopurua»

izango litzateke lan-inputaren neurri egokiena. Alabaina, askotan, zaila

izaten da lan-inputaren neurri hori lortzea, edo fidagarritasunez estimatzea.

Horregatik, lanaren produktibitatearen serie bi argitaratzen ditu LANEk

(Lanaren Nazioarteko Erakundeak) bere KILM (Key Indicators of the Labour

Market) argitalpenean: BPG enplegatutako pertsona bakoitzeko eta BPG lan

egindako ordu bakoitzeko (GDP per person engaged and GDP per hour worked).

6. gaia. Lan-faktoreari loturiko adierazleak

92

Estatu Batuak, esaterako, lanaren produktibitateari buruzko

rankinetan oso postu altuan agertzen dira produktibitate hori langileko

neurtzen denean (langile bakoitzak lortutako BPGa). Baina produktibitatea

orduko neurtzen denean (lan egindako ordubetean lortutako BPGa), postuak

galtzen ditu, herrialde horretako langileek urtean zehar beste herrialde

aurreratu gehienetakoek baino lanordu gehiago egiten dituztelako.

Bestalde, munduko ekonomiek lortutako lanaren produktibitateak alderatu

ahal izateko, BPG guztiak Estatu Batuetako dolarretara bihurtzen dira.

Ekonomia batean lanaren produktibitateak gora egingo du, ekonomia

horretan langileak produktibitate-maila txikiko jardueretatik maila

handiagoko jardueretara pasatzen badira, nahiz eta jarduera bat ere ez

bilakatu produktiboagoa. Hori nabarmen gertatzen da herrialdeak

industrializatzen hasten direnean. Fase horretan, nekazaritza-sektorean

lanean ari den populazioaren zati bat industria-sektorera pasatzen da, non

produktibitatea nekazaritza atzeratuan baino handiagoa izaten baita. Azaldu

berri dena gerta daiteke langileak sektore batetik beste batera pasatzean

(nekazaritzatik industriara, esaterako, aipatu bezala) baina baita sektore

baten barruan ere, sektore bereko jarduera guztietan ez delako

produktibitate bera lortzen.

3.1.1. Gastu publikoa eta produktibitatea

Estatuak egiten duen gastuak modu desberdinez eragiten du

enpresen produktibitatean. Gastu publiko produktiboak (azpiegituretan

egindako inbertsioak –garraioa, komunikazioak, energia…–, ikerkuntzan eta

berrikuntzan egindakoak…) neurri handian sustatzen du enpresen

produktibitatea. Gastu publiko produktibo-sozialak (hezkuntzan eta osasun-

arloan egindako gastuak) ere bultzatzen du produktibitatea, nahiz eta ez

hain modu zuzenean. Dena den, horien eginkizuna ere, batez ere

hezkuntzarena, erabat da inportantea enpresen produktibitaterako. Gainera,

ez da ahaztu behar gastu mota horrek errentaren banakuntza bidezkoagoa

egiten duela gizartean. Gastu soziala (pentsioak, langabezia-subsidioak...)

izaten da herrialde askotan estatuaren gastuaren zati handiena. Gastu mota

hori errenta txikieneko biztanleengana zuzentzen da, eta, nagusiki,

kontsumorako erabiltzen da. Beraz, ez du eragin zuzenik enpresen

6. gaia. Lan-faktoreari loturiko adierazleak

93

produktibitatean. Dena den, gastu mota horrek ere, aurrekoak bezala,

errentaren banakuntza bidezkoagoa egiten du.

3.1.2. Politika ekonomiko neoliberala eta produktibitatea

Ideologia ekonomiko neoliberalak neurri handiagoan edo txikiagoan

herrialde gehienetan izan duenez eragina, munduan aplikatzen diren politika

ekonomikoek ere antz handia dute elkarren artean. Politika horien

iparretariko bat lehiakortasuna bultzatzea da, baina betiere egonkortasun

makroekonomikoa (inflazio-tasa txikian eta kontu publiko orekatuetan

oinarritua, funtsean) mantenduz. Hori dela eta, herrialde batek

lehiakortasun-arazoak dituenean, itxaron daiteke herrialde horretako

gobernuak politika makroekonomikorik (diru-politika, kanbio-tasaren

politika edo politika fiskala) ez erabiltzea desorekak konpontzeko eta

nazioarteko merkatuetan lehiakortasuna berreskuratzeko. Gaur,

nagusitasuna politika mikroekonomikoek hartu dute. Helburua, orain ere,

ekonomien lehiakortasuna sustatzea da, baina ez aldagai

makroekonomikoen erabileraren bidez (interes-tasa, kanbio-tasa…), baizik

eta produktibitatea handitzearen bidetik. Eta, horretarako, politika

mikroekonomikoak bultzatzen dira: lehia indartu; lan-merkatua

erreformatu; langileen prestakuntza hobetu; aurrerakuntza teknologikoa,

ikerketa eta berrikuntza sustatu… Europar Batasunean diru bakarra (euroa)

ezartzeko prozesuaren bidez nagusitu dira politika ekonomiko neoliberalak.

4. Lan-kostuak

Labour costs / costes laborales

Inbertitzaileak eta enpresa-kudeatzaileak etengabe ari dira aztertzen

zein izan daitekeen enpresarentzat kokapen egokiena produkzio-kostuen

aldetik. Eta gehienetan kostu horien artean garrantzitsuena lanarena izaten

da. Ondasun eta zerbitzu askorentzat, kostu osoaren osagai nagusia lanaren

kostua izaten da. Horren ondorioz, eta lan-kostu txikienen bila,

kudeatzaileek munduko herrialde asko aztertzen dituzte, horien artean

aldeak handiak izaten baitira gai honi dagokionez.

Lan-kostuei dagokienez, alde handiak daude munduko herrialdeen

artean. Eta kostu horiek dinamikoak dira, etengabe aldatuz baitoaz

6. gaia. Lan-faktoreari loturiko adierazleak

94

(ondorioz, herrialdeen posizio erlatiboa ere aldatu egiten da). Herrialdeen

egoera ekonomikoa aldakorra da, eta horrek eskatzen du, ez bakarrik

gaurko kostu-egiturak alderatzea, baizik eta alokairuen bilakaera bost-

hamar urtera zein izango den aurreikustea. Adibidez, Nike oinetakoak

egiten dituen enpresa amerikarra Estatu Batuetan bertan hasi zen ekoizten,

baina, gerora, hainbat herrialdetara eraman du produkzioa (Taiwan, Hego

Korea, Filipinak, Thailandia, Vietnam, Txina…) lan-kostu txikienen bila.

Lan-kostuek erabakitzen badute neurri handian ondasunak munduko

zein tokitan produzitu, zerbitzuekin ere beste hainbeste gertatzen hasi da

azken urteotan, zerbitzu-sektoreko langileen arteko alokairuetan

ezberdintasunak itzelak direlako herrialde batzuen eta beste batzuen

artean. Herrialde garatuetako enpresek zenbait zerbitzu (informatikarekin

loturiko lanak, analisi klinikoak, kontabilitate-lanak, telefono-deien

zentroak…) garapen txikiagoko herrialderen batean azpikontratatzen

dituztenean (outsourcing), lan-kostuan asko aurrezten dute (% 60ra arte

zenbait kasutan). India, adibidez, bertan ingelesa hitz egiten delako, lan

mota horietarako garrantzizko helmuga bihurtu da Estatu Batuetako,

Kanadako, Erresuma Batuko edo Australiako enpresentzat.

4.1. Lan-kostuaren definizioa

Lan-kostua enpresak egiten duen gastua da, langileak kontratatzean.

Beraz, kostu horrek biltzen ditu enpresak lan-faktorea erabiltzeagatik egin

beharreko ordainketa guztiak.

Lan-kostua =

+ alokairu gordinak (zerga pertsonalak barne)

+ kotizazio sozialak enpresaren kontura

+ enpresak langileei eman diezazkiekeen beste laguntza batzuk

4.2. Lan-kostu nominala eta erreala

Lan-kostua nominala edo erreala izan daiteke. Lan-kostu nominala

eguneko prezioetan (prezio korronteetan) balioetsitakoa da. Lan-kostu

erreala lan-kostu nominala prezio-indizeren baten bidez deflatatuz lortzen

da. Enpresen kasuan, ez da komenigarria Kontsumorakoen Prezio Indizea

(KPI) erabiltzea deflatatzeko; egokiena enpresak ekoitzitako produktuen

6. gaia. Lan-faktoreari loturiko adierazleak

95

prezioen bilakaera biltzen duen indize bat erabiltzea da. Lan-kostuak

ekonomia osoarentzat (hots, termino makroekonomikoetan) kalkulatzen

direnean, BPGaren deflatorea erabiltzen da.

4.3. Lan-kostu unitarioa

Unit labour cost / Coste laboral unitario

Lan-kostu unitarioa (LKU) da lan-kostuen (alokairuak, batez ere) eta

sortutako balio erantsiaren arteko erlazioa.

Beraz, lan-kostu unitarioak adierazten du sortutako balio erantsiaren

unitate batean zer proportzio dagokien alokairuei. Produktibitatearen

kasuan bezala, LKU enpresa baterako zein ekonomia osorako kalkula

daiteke. Ekonomia osoaren kasuan, balio erantsia BPG (Barne Produktu

Gordina), edo magnitude baliokideren bat, izango da.

Aipatutako erlaziotik abiatuz, LKU beste ratio baten bidez ere kalkula

daiteke. Ratio hori esangura handikoa da, batez besteko alokairua (lan-

kostua) erlazioan jartzen duelako produktibitatearekin.

Beraz, lan-kostu unitarioak batez besteko alokairua

produktibitatearekin jartzen du erlazioan. Langileen batez besteko alokairua

produktibitatea baino proportzio handiagoan hazten bada, lan-kostu

unitarioek gora egingo dute. Eta alderantziz, batez besteko alokairuen

gehikuntza baino handiagoa bada produktibitatearen gehikuntza, lan-kostu

unitarioek behera egingo dute. Horregatik, lan-kostu unitarioa adierazle oso

erabilia da enpresen edo ekonomien lehiakortasun-maila neurtzeko.

6. gaia. Lan-faktoreari loturiko adierazleak

96

Lan-kostuak eta lehiakortasuna. Askotan aurpegiratzen zaie

herrialde bateko langileei (edo sindikatuei) lan-kostuak beste herrialde

batzuetakoak (lehiakideak) baino handiagoak izatea, datu horrek bere

horretan esanahiren bat balu bezala, eta, besterik gabe, kaltegarritzat joz.

Alokairuak ez dira handiak edo txikiak modu absolutuan; herrialde

bakoitzeko produktibitatearekin erlazionatu behar dira. Lan-kostu unitarioa

da garrantzia duena.

Alokairuak handiak izateak ez du esan nahi enpresa bat edo herrialde

bat lehiakorra ez denik nazioarteko merkatuetan. Lan-kostuak (alokairuak)

handiak izan daitezke herrialde batean, baina bertako langileen

produktibitatea ere oso handia bada, lan-kostu unitarioak txikiak izango

dira. Hori da herrialde aurreratuetan gertatzen dena. Beste herrialde

batzuetan, ostera, alokairuak txikiagoak izan daitezke, baina langileen

produktibitatea ere oso urria bada, lan-kostu unitarioak handiak izango dira.

Dena den, kontuan izan behar da produktuen salmenta-prezioak ez

daudela lan-kostuen mende bakarrik. Hiru osagai sartzen dira prezio

horretan: bitarteko inputen kostua, lan-kostua eta enpresaren irabazia.

Lehen osagaia (bitarteko kontsumoen kostua) enpresak datutzat hartu

behar du, baina badu eragiterik beste bietan. Enpresen mozkinak,

alokairuekin batera, balio erantsiaren osagai dira, eta, ondorioz, prezioaren

parte. Gehienetan, lehiakortasuna berreskuratzeko erremedio moduan,

alokairuak jaistearen bidea aipatzen da, baina oso gutxitan entzuten da

enpresa-mozkinei buruzko aipamenik. Produktuen prezioek gora egin

dezakete ez bakarrik alokairuak igo direlako, baizik eta baita enpresa-

mozkinak (enpresan geratzen den balio erantsiaren partea) gehitu direlako

ere.

6. gaia. Lan-faktoreari loturiko adierazleak

97

5. Praktika

Lanaren produktibitatea, prezioak, alokairuak eta mozkinak

Egoera 1

10 langile dituen enpresa batek ondasun baten 100 unitate ekoizten

ditu hilean, eta unitate bakoitza 10 diru-unitatetan saltzen du merkatuan.

Bestalde, bitarteko kontsumoa 200 d.u.koa izan da.

Kalkulatu:

1) Salmenten balioa.

2) Balio erantsi osoa.

3) Balio erantsia lanaren eta kapitalaren artean zati berdinetan

banatzen bada, zer zati dagokie alokairuei eta mozkinei?

Egoera 2 (produktibitatea handitzen da)

Ekoizpena 140 unitatera igo bada, enpresak ahalko luke unitate

bakoitza 8 d.u.tan saldu, eta, gainera, alokairuak eta mozkinak handitu?

*Zein da lanaren produktibitatea egoera bakoitzean?

7. gaia. Lehiakortasuna

Sarrera

Gai honen helburua da nabarmentzea lehiakortasuna

produktibitatearen hazkundearekin eta horren ondorioz gertatzen den bizi-

mailaren hobekuntzarekin erlazionatu behar dela, argi utziz lehiakortasuna

lortzeko beste bide batzuek ekonomiaren pobretze-prozesua eragiten

dutela.

Datuak:

-World Economic Forum: The Global Competitiveness Report

Foro Económico Mundial: Informe sobre Competitividad Global

(Munduko Ekonomia Foroa: Lehiakortasun Globalari buruzko Txostena)

-The World Competitiveness Yearbook (WCY)

The IMD World Competitiveness Yearbook (WCY). IMD: International Institute for

Management Development

1. Lehiakortasun kontzeptua

Lehiakortasuna /Competitiveness / Competitividad

Lehiakortasun kontzeptuak adierazten du enpresa batek bere

produktuak nazioarteko merkatuetan saltzeko duen gaitasuna. Beraz,

enpresa baten lehiakortasuna enpresa horren produktuek nazioarteko

merkatuetan duten partaidetzarekin lotzen da; alegia, merkatu-kuotak

lortzearekin munduan.

Lehiakor izateko gaitasuna, funtsean, kalitate bereko produktuak

lehiakideak baino prezio merkeagoan saltzeko ahalmenean oinarritzen da.

Horren ondorioz, lehiakorragoa den enpresak lehiakideak merkatutik

7. gaia. Lehiakortasuna

99

kanporatu ditzake, bezeroen eskaria beregana bideratuko baita. Jokabide

horrez gain, beste modu bat ere badute enpresek lehiakorrak izateko eta

merkatu-kuotak berenganatzeko; alegia, produktu berritzaileak eskaintzea.

2. Lehiakortasuna lortzeko bideak

Prezioen lehian oinarritutako merkatuetan, enpresak behartuta daude

beren produktuen prezioak murriztera, merkatuan jarraitu ahal izateko;

hots, lehiakor izaten jarraitzeko. Horretarako, bide hauek dituzte:

alokairuak jaistea, enpresa-mozkinak murriztea, diruraren debaluazioaz

baliatzea, diru-laguntzak jasotzea, edo produktibitatea handitzea.

Aipatutako bide guztiek balio dute produktuen prezioak jaisteko eta

lehiakor izatearen helburua lortzeko, baina euren eragina ezberdina da

langileen bizi-mailan eta ekonomia osoan.

Alokairuak jaistea. Lehiakor izateko alokairuak jaistearen bidea

aukeratzen bada, kontuan izan behar da bide horrek langileak eta ekonomia

pobreago bihurtzen dituela. Alokairuak jaistean, populazioaren ongizateak

behera egingo du, eta nazio-errenta ere (BPG) murriztu egingo da.

Bestalde, ez da ahaztu behar alokairuak, produkzio-kostuen parte izateaz

gain, produktuak sal daitezkeela bermatzen duten elementuak ere badirela,

produktu horien kontsumoa posible eginez. Alokairuak murrizteak eskari

agregatua murriztea dakar, eta, horren ondorioz, zenbait jarduera

ekonomikoren errentagarritasuna kolokan jartzea.

Enpresa-mozkinak murriztea. Mozkinak murriztean nazio-errenta

(BPG) ere murriztu egingo da, mozkinek eta alokairuek osatzen baitute

errenta hori (ekonomiaren balio erantsia).

Enpresaren esku geratzen den balio erantsiaren zatia (mozkinak)

oinarrizko osagaia da inbertitzen jarraitzeko eta hazkunde ekonomikora eta

enplegura ekarpena egiteko; beraz, mozkinak murrizteak kalte egiten dio

helburu horien lorpenari. Bestalde, kapitalaren errentagarritasunak behera

egingo du; praktika hori herrialdean enpresa askotara hedatuko balitz,

herrialde horrek erakargarritasuna galduko luke atzerriko

inbertitzaileentzat.

7. gaia. Lehiakortasuna

100

Debaluazioa. Diruaren debaluazioak, nazioarteko merkatuetan

saldutako ondasunen eta zerbitzuen salmenten balioa jaistean, eta, aldi

berean, atzerrian erosi beharreko ondasunak eta zerbitzuak garestiago

bihurtzean, herrialdeko errenta-maila (BPG) gutxitu egiten du. Gainera,

debaluazioak, inportazioak garestitzean, inflazio-arriskua eragiten du.

Diru-laguntzak. Jarduera ekonomikoak diruz laguntzea kezkagarria

eta eztabaidagarria da, aldi berean. Kezkagarria, diru-laguntzak jaso

beharra lehiakortasun-arazoen adierazgarri izaten delako, eta arazo horiek

modu engainagarrian gaindituko liratekeelako. Bestalde, gai eztabaidagarria

da, herrialdearenak diren baliabideei erabilera produktiboagoa ematea

galarazten baitute diru-laguntzek.

Produktibitatea handitzea. Lehiakortasuna hobetzeko biderik

egokiena produktibitatea handitzea da, horrek posible egiten baitu prezioak

jaistea eta, aldi berean, alokairuak eta enpresen mozkinak handitzea.

Beraz, produktibitatea handitzearen bideak bakarrik bermatzen du

merkatu-kuotak irabaztea eta populazioaren ongizatea hobetzea. Beste

guztiek, epe laburrean, merkatu-kuota ez galtzeko balio dezakete, baina

gizartearen ongizateak behera egingo luke.

3. Lehiakortasuna, produktibitatearen ikuspegitik

Ikuspegi horren arabera, lehiakortasun kontzeptuak

produktibitatearekin uztartzen denean bakarrik hartzen du zentzua.

Ikuspegi horrek enpresa batek bere baliabideak (lana eta kapitala)

erabiltzean lortutako produktibitate-mailara lotzen du lehiakortasuna. Izan

ere, benetako lehiakortasuna produktibitatearen bidez neurtzen da.

Orduan, ikuspegi honi jarraituz, lehiakortasuna izango litzateke

enpresa batek –edo herrialde batek– duen gaitasuna bere produktuak

nazioarteko merkatuetan saltzeko, baina gaitasun hori produktibitatean

oinarrituz. Enpresa bat edo herrialde bat lehiakorrago bilakatu direla esaten

denean, produktiboago bilakatu direla (produktibitate-mailak gora egin

duela) adierazi nahi da.

7. gaia. Lehiakortasuna

101

Baina, oso hedatua da gizartean lehiakortasunari buruzko okerreko

ideia. Eta ideia hori oso kaltegarria da gizarteek aurrera egin ahal izateko

ongizate-mailan. Okerreko ideia horren arabera, lehiakortasuna lortzeko

bideak izango lirateke langileen alokairuak jaistea, enpresen mozkinak

murriztea, dirua debaluatzea, edo enpresei diru-laguntzak eskaintzea.

Baina, egiatan, lehiakortasun gabezia da neurri horiek erakusten dutena,

eta, gabezia horren ondorioz, populazioren ongizateak txarrera egingo du.

Alokairu baxuetan, enpresen mozkinen jaitsieran, diru debaluatuan, edo

estatuaren diru-laguntzetan oinarritzen diren esportazioek ezin diete

herrialde bateko biztanleei bizi-maila egokirik eskaini.

Ezin daiteke praktika egokitzat hartu nazioarteko merkatuetako

kuotari edozein neurriren bidez eustea. Sarritan entzuten da, adibidez,

debaluazioak edo alokairu baxuek herrialde bat «lehiakorrago» bihurtu

dutela. Ikuspegi hori ulertu beharra dago, merkatu-kuotarik ez galtzea baita

askotan enpresaburuen ardura epe laburrera; baina herrialde baten

estrategia epe luzera ezin daiteke oinarritu ikuspegi horretan.

Herrialde batean, bertako agintari politiko/ekonomikoek

produktibitatea handitzeko konfiantzarik ez dutenean –eta herrialdearen

dirua debaluatzea ezinezkoa denean, eurogunea kasu– soldaten jaitsiera

proposatzen dute irtenbidetzat, nazioarteko merkatuetan lehiakortasuna

berreskuratzeko. Hori da Espainian gertatu dena. Ordezko bidea izango

litzateke produktibitatea handitzearen bidez soldata-igoera eta

lehiakortasuna uztartzea posible egiten duen eredua bultzatzea.

Produktibitatea handitzea da herrialde bati ahalbidetzen diona

alokairu altuak ordaintzea, inbertitutako kapitalari errentagarritasun

erakargarria eskaintzea, dibisa sendoa izatea, eta diru publikorik erabili

behar ez izatea jarduera ez-lehiakorrak diruz laguntzen. Eta horren

guztiaren ondorioz, biztanleen bizi-maila ere altua izango da.

4. Herrialdeen lehiakortasuna

Munduko Ekonomia Foroak (World Economic Forum) honela definitzen

du lehiakortasuna: herrialde baten produktibitate-maila erabakitzen duen

instituzio, politika eta faktore multzoa. Erakunde horrek lehiakortasunari

7. gaia. Lehiakortasuna

102

buruzko txosten bat argitaratzen du (The Global Competitiveness Report),

eta, bertan, lehiakortasun-mailaren arabera sailkatzen ditu munduko

herrialdeak (The Global Competitiveness Index). Txosten horretako

informazioak eta emaitzek oihartzun handia dute hedabideetan, esparru

akademikoan eta negozioen munduan, eta aztergai izango da atal honetan.

Hurrengo taulan lehiakortasun-indizearen arabera sailkaturik

agertzen dira munduko herrialdeak. Suitza, Singapur, Estatu Batuak,

Finlandia eta Alemania daude lehen postuetan. Azken bost postuetan

agertzen dira Ginea, Txad, Yemen, Mauritania eta Angola.

7. gaia. Lehiakortasuna

103

Lehiakortasun Globalaren Indizea 2014-2015

Iturria: World Economic Forum (Global Competitiveness Report 2014-2015))))

http://www3.weforum.org/docs/WEF_GlobalCompetitivenessReport_2014-15.pdf

7. gaia. Lehiakortasuna

104

5. Garapen faseak eta herrialdeen lehiakortasuna

Munduko herrialdeak garapen fase ezberdinetan daudenez,

lehiakortasunari dagokionez ere handiak dira aldeak euren artean. Herrialde

aurreratuenetako langileak balio erantsi handia lortzeko gai dira, eta,

horren ondorioz, jasoko dituzten alokairuak ere altuak izango dira. Egoera

alderantzizkoa da herrialde txiroetan. Herrialdeek garapen bidean aurrera

egiten duten neurrian, alokairuek ere goranzko joera hartuko dute; eta, era

berean, alokairu handiei eusteak eskatuko du langileek produktibitate altua

lortzea.

Herrialdeen garapen faseak aztertzen dituen ekonomia-teorian

oinarrituz, hiru garapen fase bereiz daitezke. Honako taula honetan

agertzen dira herrialdeak, garapen fasearen arabera sailkatuta:

Munduko herrialdeen sailkapena garapen faseen arabera, 2014-15

Iturria: World Economic Forum (Global Competitiveness Report 2014-2015))))

http://www3.weforum.org/docs/WEF_GlobalCompetitivenessReport_2014-15.pdf

7. gaia. Lehiakortasuna

105

Garapenaren lehen fasean dauden ekonomien (faktoreetan

oinarritutako ekonomiak, factor-driven economies) euskarria faktoreak

dira. Bigarren fasean dauden ekonomien (eraginkortasunean oinarritutako

ekonomiak, efficiency-driven economies) ezaugarri nagusia izaten da euren

produkzio-prozesuetan eraginkortasuna lortzea. Azkenez, garapenaren

hirugarren fasean dauden ekonomiak (berrikuntzan oinarritutako

ekonomiak, innovation-driven economies) gidatzen dituen bektorea

berrikuntza da.

5.1. Lehiakortasun Globalaren Indizearen egitura

Iturria: World Economic Forum (Global Competitiveness Report 2014-2015))))

http://www3.weforum.org/docs/WEF_GlobalCompetitivenessReport_2014-15.pdf

Lehiakortasun Globalaren Indizeak (Global Competitiveness Index)

kontuan hartzen ditu garapen faseak, pisu erlatibo handiagoa eskainiz

herrialdearentzat –bere garapen fasearen arabera– esanguratsuagoak diren

elementuei (pillars). Hots, irudiko elementu guztiak (12 pillars) interes

handikoak dira, neurri handiagoan edo txikiagoan, herrialde guztientzat,

baina herrialdearen garapen-mailaren mende egongo da elementu

bakoitzaren garrantzi erlatiboa. Esaterako, Etiopiak lehiakortasuna

hobetzeko egin beharko duen bidea ez da izango Australiak egin beharko

duen bera, bi herrialde horiek garapen fase ezberdinetan daudelako (1.

fasean Etiopia, 3.enean Australia).

7. gaia. Lehiakortasuna

106

Horregatik, elementuak (pillars) hiru multzotan, edo azpiindizetan

(subindexes), taldekaturik daude, eta azpiindize bakoitzak lotura zuzena du

garapen fase konkretu batekin. Elementu bakoitzak lehiakortasunaren

alderdi espezifiko bat neurtzen du, eta elementu horien batez besteko

haztatuaren bidez lortzen da lehiakortasun globalaren indizea.

Oinarrizko baldintzen azpiindizeak (Basic requirements subindex)

biltzen ditu garapen-prozesuaren lehen fasean dauden ekonomientzat

(faktoreetan oinarritutako ekonomiak / factor-driven economies)

garrantzitsuenak diren elementuak (pillars).

Eraginkortasunaren indartzaileen azpiindizeak (Efficiency enhancers

subindex) biltzen ditu garapen-prozesuaren bigarren fasean dauden

ekonomientzat (eraginkortasunean oinarritutako ekonomiak / efficiency-

driven economies) garrantzitsuenak diren elementuak.

Eta, azkenez, berrikuntzaren eta sofistikazioaren faktoreen

azpiindizeak (Innovation and sophistication factors subindex) biltzen ditu

garapen-prozesuaren hirugarren fasean dauden ekonomientzat

(berrikuntzan oinarritutako ekonomiak / innovation-driven economies)

garrantzitsuenak diren elementuak.

5.2. Garapenaren lehen fasean dauden ekonomiak

Garapenaren lehen fasean dauden ekonomiek oinarrizko faktoreak –

funtsean, natura-baliabideak eta kualifikazio urriko eskulana– erabiliko

dituzte aberastasuna sortzeko. Herrialde horietako enpresek lehengaiak eta

oinarrizko produktuak salduko dituzte, eta prezioan oinarrituriko lehian

arituko dira nazioarteko merkatuetan; horren ondorioz, produktibitate txikia

lortuko dute, eta alokairu baxuetan islatuko da hori.

World Economic Forum erakundearen irudian oinarrituz (The Global

Competitiveness Index framework), garapen fase horretan lehiakortasunari

eusteko, honako hauek izango lirateke oinarrizko baldintzak (Basic

requirements) herrialdeentzat: instituzioak –publikoak zein pribatuak– ondo

funtzionatzea; azpiegitura egokiak izatea; egoera makroekonomiko

egonkorra izatea; eta, gutxienez, oinarrizko hezkuntza duen eskulan

osasuntsua izatea.

7. gaia. Lehiakortasuna

107

5.3. Garapenaren bigarren fasean dauden ekonomiak

Garapenaren bigarren fasean dauden ekonomiak eraginkortasunean

oinarritzen dira. Aurreko fasean dauden herrialdeekin alderatuz, bigarren

fasekoak lehiakorragoak izango dira; horrek esan nahi du produktibitate

handiagoa lortuko dutela eta alokairuak ere handiagoak izango direla.

Ekonomia horietan alokairuek gora egiten dute, baina ekoizten dituzten

produktuen prezioak igotzea zaila denez, behartuta daude produkzio-

prozesu gero eta eraginkorragoak erabiltzera, eta, baita ere, produktuen

kalitatea hobetzera. Horrela bakarrik lehiatu ahal izango dira beste herrialde

batzuekin, eta garapen-mailari eutsi.

Fase horretan, lehiakortasuna bermatzeko, eraginkortasuna indartzen

duten elementuetan (efficieny enhancers) jarri behar da arreta: goi-mailako

hezkuntza eta prestakuntza, lehian oinarritutako ondasunen eta zerbitzuen

merkatu eraginkorrak, zurruntasun handiegirik gabeko lan-merkatua,

finantziazio-kanal egokiak, teknologia aurreratua erabiltzeko gaitasuna, eta

barne- edo kanpo-merkatu handia.

5.4. Garapenaren hirugarren fasean dauden ekonomiak

Garapenaren hirugarren fasera heltzen diren ekonomiak berrikuntzan

oinarritzen dira. Herrialde horietan alokairuak oso handiak izango dira, eta,

ondorioz, bizi-maila altua izango da. Alokairu eta bizi-maila horiei eusteko,

herrialde horietako enpresek gaitasuna izan behar dute produktu berri eta

baliotsuak ekoizteko eta saltzeko.

Fase horretan, produkzio-prozesu sofistikatuenak erabiliz eta

produktu berritzaileak sortuz (innovation and sophistication factors)

lehiatuko dira enpresak.

Garapen faseetan azkena berrikuntzan oinarritutakoa da. Horregatik,

lehiakortasunari dagokionez, herrialde garatuen (developed countries) eta

garapen bidean dauden herrialdeen (developing countries) arteko

bereizketa egitea baino esanguratsuagoa da herrialde berritzaile eta ez-

berritzaileen arteko bereizketa egitea. Hori dela eta, gizartearen gidaritza

daramatenen (agintari politikoak, enpresaburuak, unibertsitateak…)

erantzukizuna handia da, euren esku baitago oso neurri handian berrikuntza

7. gaia. Lehiakortasuna

108

bultzatuko duen giroa sortzea. Eta horren barruan berebiziko garrantzia

hartzen du hezkuntza-sistema egokia ezartzeak.

* Euskal Herrikoa bezalako ekonomientzat ezinezkoa da puntako

teknologia erabiltzen duten herrialde aurreratuenekin lehiatzea. Baina, era

berean, gero eta zailagoa bihurtu da lan-kostu txikiagoak dituzten

ekonomiekin, hots, suspertzen ari diren herrialdeekin, lehiatzea ere. Egoera

horren aurrean, zenbait kasutan, merkatuko lehiari aurre egiteko, enpresa

batzuek lan-kostuak edo enpresa-mozkinak murrizteko bidea hartu behar

izango dute estrategia moduan. Baina, oro har, epe laburreko estrategia

izango da, merkatuan toki egokia aurkitu arte. Epe ertainera, lanaren

produktibitatea gehitzeak bakarrik egiten du posible merkatuetan lehiatu

ahal izatea eta bizi-maila hobetzea. Lehiakortasun-maila hobetzeko, beraz,

estrategiak izan behar du produktibitatea gehitzea, horretarako ekipamendu

teknologikoan, eskulanaren kualifikazioan eta berrikuntzan oinarrituz.

Bibliografia

Ball, Donald A.; J. Michael Geringer; Jeanne M. McNett; Michael S. Minor

(2013), International Business: The Challenge of Global Competition.

McGraw-Hill, New York.

Daniels, John D.; Lee H. Radebaugh; Daniel P. Sullivan (2014),

International Business. Environments and Operations. Pearson,

Harlow (Erresuma Batua).

García Delgado, J.L.; R. Myro (zuz.) (2014), Lecciones de Economía

Española. Civitas, Madril.

Hill, Charles W. L. (2013), Global Business Today. McGraw-Hill, New York.

Hill, Charles W. L. (2014), International Business: Competing in the Global

Marketplace. Irwin/McGraw-Hill, New York.

International Institute for Management Development-IMD / World

Competitiveness Center (WCC) “IMD World Competitiveness Yearbook

2015 Results” http://www.imd.org/wcc/news-wcy-ranking/

International Labour Organization (ILO), “Key Indicators of the Labour

Market (KILM)”,

http://www.ilo.org/empelm/what/WCMS_114240/lang--en/index.htm

Iráizoz, B.; C. Muñoz Cidad; M. Rapún (2007), Las Cuentas de la Nación II.

Ejercicios. Aranzadi, Zizur Txikia (Nafarroa).

Iráizoz, B.; C. Muñoz Cidad; M. Rapún (2013), Introducción a la Economía

Aplicada. Magnitudes y cuentas económicas. Aranzadi, Zizur Txikia

(Nafarroa).

Krugman Paul R.; Maurice Obstfeld; Marc Melitz (2014), International

Economics: Theory and Policy. Pearson, Harlow (Erresuma Batua).

Maesso Corral, María; Raquel González Blanco (2011), Manual de economía

mundial. Pirámide, Madril.

Bibliografia

110

McKellar, Robert (2010), A Short Guide to Political Risk. Gower Publishing

Company, Londres.

Organisation for Economic Co-operation and Development-OECD, “OECD.

StatExtracts” http://stats.oecd.org/

Population Reference Bureau-PRB, “World Population Data Sheet”

http://www.prb.org/

Rugman Alan M.; Simon Collinson (2012), International Business, Pearson,

Harlow (Erresuma Batua).

The World Bank, “World DataBank”

http://databank.worldbank.org/data/home.aspx

United Nations Development Program-UNDP, “Researchs & Publications”,

http://www.undp.org/content/undp/en/home/librarypage.html

Wild John J.; Kenneth L. Wild (2014), International Business: The

Challenges of Globalization. Pearson, Harlow (Erresuma Batua).

-World Economic Forum: “The Global Competitiveness Report 2014-15”,

http://www.weforum.org/reports/global-competitiveness-report-2014-2015