Abenduak 11: Mendiaren Nazioarteko Eguna2003ko ekitaldian,
NBE-ak Abenduaren 11 Mendiaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen.
Jardunaldi horren helburua, biztanleak eta gobernuak mendien
garrantziaren inguruan sentsibilizatzea da.Mendiak oso
garrantzitsuak dira mundu osoko biztanleentzako ur gezaren
hornidurari dagokionez, batez ere. Mendietan bizi da munduko
biztanleriaren %12 inguru, eta baita animalia eta landare espezie
asko eta asko ere. Mendiek oso funtzio garrantzitsua betetzen dute
planetaren oreka ekologikoan.Mendiaren Nazioarteko Eguna, mendiek
planetan duten garrantziaren gainean behar den kontzientzia
bultzatzeko, mendien garapen jasangarriak dituen aukerak indartzeko
eta mundu osoko mendiei aldaketa positiboa ekarriko dien elkarlana
sustatzeko aukera da. 2011ko gaia Mendiak eta Basoak izango da. Gai
horren bitartez, mendiko basoek duten garrantziaren gainean behar
den kontzientzia garatuko da, eta baso horiek ekonomia berdean
betetzen duten tokia azpimarratuko da, klimaren aldaketara
egokitzeko neurriak ahaztu gabe.Alor horretan, Espainiako Ingurumen
Natural eta Basogintza Politika Zuzendaritza Nagusiak ekitaldi bat
antolatuko du, eta PLE-CTP-k bertan hartuko du parte, gai horrekin
loturiko ekintzak eta egitasmoak aurkezteko.