16
Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 4-5 Euskaraz ikasteko erronkari heldu, eta euskaldundu egin dira Erreportajea b 4-5 5.000 ‘.eus’ lortzeko kanpaina berri bat abiatu du Puntueusek Elkarrizketa b 12 Azaitz Gartzia (EHE): «Ekintza faltari erantzun nahi diogu» Testuak: Araitz Muguruza Eizagirre EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA. Euskararen aldeko aldarria plazara aterako dute herritar eta eragile askok. JON URBE / ARGAZKI PRESS 2015eko abenduaren 3a 2015 Euskararen taupadak kalera Euskaldun berriak izango ditu erdigunean gaurko egunak, eta haiek egindako ekarpena eskertzeko ekitaldi nagusia egingo dute, Donostian. b 02

Euskararen 2015 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA Euskararen Nazioarteko Eguna b 5 Osteguna, 2015eko abenduaren 3a ta jendaurrean euskaraz aritzeko lotsa galtzeko ere. VICTORIA BENGOA

  • Upload
    others

  • View
    7

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Euskararen 2015 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA Euskararen Nazioarteko Eguna b 5 Osteguna, 2015eko abenduaren 3a ta jendaurrean euskaraz aritzeko lotsa galtzeko ere. VICTORIA BENGOA

EuskararenNazioarteko Eguna Erreportajea b 4-5Euskaraz ikastekoerronkari heldu, etaeuskaldundu egin dira

Erreportajea b 4-55.000 ‘.eus’ lortzekokanpaina berri batabiatu du Puntueusek

Elkarrizketa b 12Azaitz Gartzia (EHE):«Ekintza faltarierantzun nahi diogu» Testuak: Araitz Muguruza Eizagirre

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA. Euskararen aldeko aldarria plazara aterako dute herritar eta eragile askok. JON URBE / ARGAZKI PRESS

2015eko abenduaren 3a

2015

Euskararen taupadak kaleraEuskaldun berriak izango ditu erdigunean gaurko egunak, eta haiek egindako ekarpena eskertzeko ekitaldi nagusiaegingo dute, Donostian. b 02

Page 2: Euskararen 2015 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA Euskararen Nazioarteko Eguna b 5 Osteguna, 2015eko abenduaren 3a ta jendaurrean euskaraz aritzeko lotsa galtzeko ere. VICTORIA BENGOA

BERRIA

Osteguna, 2015eko abenduaren 3a02 b Euskararen Nazioarteko Eguna

Hitz bakarrean la-burbil daitekeEuskararen Nazio-arteko Egunarenharira Araba, Biz-

kai eta Gipuzkoako erakunde pu-blikoek plazaratu duten adieraz-pena: euskaldun berria. Urteetanegin duten ahalegina aitortu nahidiete, eta, horretarako, adieraz-

pen bateratua prestatu dute Eus-ko Jaularitzak, Araba, Bizkai etaGipuzkoako foru aldundiek etahiriburuetako udalek eta Eude-lek. Lehenengoz egin dute era-

kunde publikoek adierazpen ba-teratua. Ekitaldi nagusi bat ereegingo dute gaur, Tabakaleran,Donostian, 19:00etan. Ekitaldirajoateko deia egiteaz gain, beste bi

erabaki adostu dituzte erakundeguztien artean. Horietan lehena,euskaldun berria izatea Euskara-ren Eguneko ardatz nagusia.«Euskaldun berriaren ahaleginaeta ekarpena goraipatzeko», Pa-txi Baztarrika Hizkuntza politika-rako sailbuordeak azaldu duenez.

Horrekin batera, herrietako agin-taritzei eskatu diete ongien etor-tzen zaien eremu publiko batieuskaldun berri izena jartzeko.Horretarako euskaldunberria-kalea.eus webgunea jarri zutenmartxan. Jaurlaritzaren arabera,255.000 euskaldun berri daudeAraban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Uema, adierazpenetik atHakoba taldeko erakundeek egindute adierazpen bateratua. UemaUdalerri Euskaldunen Manko-munitatea hango partaide da, bai-na ez du adierazpenarekin bategin.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erakunde publikoek adierazpen bateratua prestatudute gaurko; agiriaren bidez, euskaraz ikasi duten herritarrak omendu dituzte.

Euskaldun berriei, eskerrak

Euskararen Eguneko adierazpen bateratuaren sinatzaileak astelehenean egin zuten aurkezpeneko irudi bat. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Euskara ikasteko eginduten ahaleginaeskertzeko, kale bati‘euskaldun berri’ izenajartzeko eskatu dute

Page 3: Euskararen 2015 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA Euskararen Nazioarteko Eguna b 5 Osteguna, 2015eko abenduaren 3a ta jendaurrean euskaraz aritzeko lotsa galtzeko ere. VICTORIA BENGOA

Euskararen Nazioarteko Eguna b 03BERRIA

Osteguna, 2015eko abenduaren 3a

Euskararen Nazioarteko Egunairitsi aurretik zenbait herritanmotorrak berotu zituzten arren,gaur egingo dira ekintza gehien bateko eta besteko herrieta hiriburuetan. Ekitaldiak izan-go dira nagusi, baina, tartean-tartean, mintzodromoak,antzerkiak, hitzaldiak eta bertsosaioak ere egingo dituzte. Biharere izango da zer ikusi edo zerentzun.

EKITALDIAK

Ekitaldi ugari egingo dira EuskalHerrian. Horietako gehienak he-rrietako euskara elkarteek anto-latu dituzte. Gasteizko Geu elkar-teak Oihaneder Euskararen Etxe-an egingo du ekitaldi nagusia, An-dre Maria Zuriaren plazan,19:30ean. Aurtengo mezua ira-

kurtzeaz gain, kantu eta dantzasaio laburra egingo dute. Donos-tian, Bagera elkarteak antolatuta,kalejira egingo dute Bulebarretikabiatuta. Ondoren, ekitaldia egin-go dute. Iruñean, lehengo larun-batean egin zuten EuskararenEguneko ekitaldi nagusia. Herrie-tan ere egingo dituzte ekintzakgaur. Besteak beste, Gipuzkoan,Aretxabaletan eta Soraluzen; etaBizkaian, Erandion, Ermuan etaGetxon.

Osakidetzak, berriz, erakun-dean euskara indartzeko laneanaritu direnak omentzeko ekitaldia egingo du bihar, Gas-teizko Zuzendaritza Nagusian,11:00etan hasita. Halako ekitaldibat egiten duten lehenengo aldiaizango da. Osakidetzako bigarreneuskara planean adierazita dago

lan horiek aitortzeko gomendioa.Euskara «era sistematikoan» eta«eguneroko zereginetan» era-biltzen duten langile, zentro edozerbitzuak omenduko dituzte.

BERTSOLARITZA

Oihana Bartra, Igor Elortza, Ar-kaitz Estiballes eta Fredi Paia ber-tsolariek saioa egingo dute gaur,Bilbon. Deustura UdazkenekoKultura egitasmoaren barruanantolatu dute bertso saioa,19:00etan. Bertso saioa ez, bainabertsoarekin zerikusia duen Ga-rai hura gara ikuskizuna izangoda ikusgai, bihar, Zarauzko Mo-delo Aretoan (Gipuzkoa). XabierLizaso piano jotzailearen eta An-doni Egaña bertsolariaren ikuski-zunak XVIII. eta XIX. mendekobitxikeria historikoak eta istorio-

ak biltzen ditu musikak eta ber-tsoek lagunduta.

MINTZODROMOAK

Donostiako hamabost auzoetanizango dira ekitaldiak gaur. Guz-tira, 70 eragile inguru aritu diraekitaldiak antolatzen. Eskerrikasko euskararen taupada izate-agatik lelopean, euskaldun be-rriak izango dira protagonista.Haientzako mintzodromoak an-tolatu dituzte, besteak beste, Al-tzako Larratxo kultur etxean etaSan Telmo museoan. Tabakale-ran egingo da, bestalde, aurtenaurrenekoz egingo duten ekitaldiinstituzionala, 19:00etan.

ANTZERKIA ETA ZIRKUA

Zirk zark Gasteizko euskaltzaleekegindako zirkua izango da ikusgai

gaur, Oihanederren. Klown ba-tek gidatuko du saioa, eta zirkubateko elementu guztiak bildukodira ikuskizunean: eskujokoak,akrobaziak, dantza, musika, tra-pezioak... Donostian, berriz,DBHko ikasleentzako antzerkisaioak egingo dituzte. Joseba Usa-biagaren Oroitzapenak eta Zu-rriola Antzerki Eskolako ikasleekprestatutako Tartufoantzezlanakizango dira ikusgai, Antzoki Za-harrean. Euskaraz ere «kalitatez-ko antzerkia» ikus daitekeelaerakutsi nahi diete antolatzaileekikasleei.

LITERATURA

Literatura topaketak zikloarenbarruan hitzaldia emango du JuleGoikoetxea idazle eta EHUko ira-kasleak gaur, Bilboko LiburutegiNagusian. Hitzaldiaren ostean,solasaldia egingo dute. Hazpar-nen (Lapurdi) Daniel Landartidazlearen Etxea eta etxekoak li-buruaren irakurraldi musikatuaegingo dute. Eihartzea kulturetxean izango da irakurraldia, etaKattalin Sallaberri, Pantxoa Ka-rrere eta Pantxoa Etxegoien mu-sikariek parte hartuko dute.

Mintzodromoak, hitzaldiak etabeste, Euskararen Egunaren hariraEuskararen aldeko aldarria ez ezik, literatura, bertso edo antzerki saioak ere izango dira gaur

Page 4: Euskararen 2015 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA Euskararen Nazioarteko Eguna b 5 Osteguna, 2015eko abenduaren 3a ta jendaurrean euskaraz aritzeko lotsa galtzeko ere. VICTORIA BENGOA

BERRIA

Osteguna, 2015eko abenduaren 3a4 b Euskararen Nazioarteko Eguna

Milaka dira eus-kaltegian izenaeman eta eus-kara ikastekoerronkari hel-

du dioten emakume eta gizonak.Hizkuntza bat ikasteko bideamalkartsua izan ohi da, gorabe-hera handikoa. Hala deskribatudute Sonia Arostegik, Alex Ramo-sek, Victoria Bengoak eta JuanAntonio Larreina Larri-k. Egin-dako ahaleginari esker bete duteametsa, eta, gaur egun, gai diraeuskaraz hitz egiteko, euskarazbizitzeko. Gaur, eginiko esfortzuaeskertuko diete erakunde publi-koek euskaldun berriei. Laurei«erabaki ona» iruditu zaie.«Ikasketa prozesu gogorra izandugu, urte eta ordu asko dituena,

eta batzuek asko sakrifikatu du-te», nabarmendu du Bengoak.

SONIA AROSTEGI

Agoitz (Nafarroa). 38 urte.

«Musikak erakarrita hasinintzen euskara ikasten,neure kabuz»

Musikazalea da Sonia Arostegi,eta zaletasun horrek bultzatutahasi zen euskaraz ikasten. «Gaz-tea nintzenean, Agoitzen, behar-bada, euskaraz ez zen asko hitzegingo, baina euskarazko musikabai, entzuten zen. Ni oso musika-zalea nintzen, eta kantuek erabatliluraturik uzten ninduten».Abestien hitzei itzulpenak eginezhasi zen hiztegia lantzen, eta, ge-rora, lagun euskaldunei apunte-

ak eskatu zizkien. «Helburu fin-korik jarri gabe hasieran», gehitudu.

«Ohartzerako», euskaraz hitzegitera egin zuen jauzi. Horrega-tik ez daki zehatz-mehatz zeinadinekin hasi zen euskaraz ikas-ten. «Uste dut zerbait naturalizan zela. Nik euskaraz ikasi be-har nuen; euskaratik gertu bizinintzen, eta, azkenean, ikasi, eta,orain, hitz egin ere egiten dut».Inoiz ez da euskaltegira joan; ez,

behintzat, ikasturte oso bat egite-ra. Agoitzen lehen ematen zirenudako ikastaroak egin zituen,hala ere. Unibertsitatean hasi ze-nean, berriz, euskarazko ikasgaibat hartu zuen: «Hura izan zennire gauzarik akademikoena».

Egun, Iruñean bizi da, eta na-barmendu du hiriburuan euskaraapur bat galdu duela, Arostegirengertuko lagunartea ez baita osoeuskalduna. Horregatik, Mintza-kide programan parte hartzea

erabaki zuen. Astean bi egunetanjoaten da. Dakitenengandik ikas-tea da, Arostegiren iritziz, min-tzapraktikan egin ahal izan duengauzarik onena. «Ni baino mailahandiagoa duen jendearekin ge-ratzen naiz, eta ikasteko asko ba-lio dit. Batez ere, jarioa irabazidut».

Euskaraz hitz egiteko gai dene-tik, euskaraz aritzen da ahal duenguztietan. Inprimategi bateanegiten du lan, eta, noizean behin,

Euskaraz ikasi duten euskaldun berrieieskertza egingo zaie gaur. «Pozik» jaso dute albistea, handia izan baitaeuskaldun bihurtzeko egin dutenahalegina eta sakrifizioa.

Lortutakoazharro daude

Mintzalagun programan dabiltzan askok mintzodromoetan parte hartzen dute gaurko egunez. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS

Page 5: Euskararen 2015 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA Euskararen Nazioarteko Eguna b 5 Osteguna, 2015eko abenduaren 3a ta jendaurrean euskaraz aritzeko lotsa galtzeko ere. VICTORIA BENGOA

Euskararen Nazioarteko Eguna b 5BERRIA

Osteguna, 2015eko abenduaren 3a

ta jendaurrean euskaraz aritzekolotsa galtzeko ere.

VICTORIA BENGOA

Getxo (Bizkaia). 48 urte.

«‘Obabakoak’ liburuakhurbildu nindueneuskarara»

Urte batzuk eman zituen Grezianlanean Victoria Bengoa getxota-rrak. Handik itzulitakoan erabakizuen euskara ikasten hastea. Be-netako bultzada, hala ere, Oba-bakoak liburuak eman zion.«Gaztelaniaz irakurri nuen. Hanzera aipatzen zen: hizkuntza bathitz egiten ez bada galdu egitendela, eta hori barruraino iritsi zi-tzaidan. Ni euskarara hurbiltzekoarrazoietako bat izan zen, zerpentsatua eragin baitzidan».

Gaur plazaratuko den adieraz-pena osatzeko euskaldun berriakgogoan hartzea «ideia oso ona»iruditzen zaio Bengoari. Harenustez, asko dira euskara ikasteko«ahalegin handia» egin dutenak,eta esfortzu horrek merezi du ai-tortzarik.

Bengoa duela hamabost urtehasi zen euskara ikasten. Esanduenez, ikasketa prozesua «go-gorra» egin zaio, baina, aldi bere-an, «polita». «Gramatikari etahitzei neurria hartutakoan, askohobetzen da ikasleok hizkuntza-rekiko dugun sentsazioa. Ikustenduzu baduela logika azaltzen du-ten orok. Ordura artekoa da go-

gorrena», gaineratu du. EGA ti-tulua aterata dauka Bengoak.«Auskalo zenbat aldiz egin ni-tuen azterketa horiek! Azkeneanlortu dut, eta euskaraz hitz egite-ko gai naiz».

Izerdi asko bota zuen Bengoak,baina gozatu ere egin zuela adie-razi du. «Euskarazko hitzenahoskera berezia da, eta esanda-koa: behin neurria hartuta, hitzenedo esapideen formak erakarga-rriak dira».

Getxoko Areeta auzoan bizi da.Euskaraz hitz egiteko ingurunetxikian, Bengoaren iduriko. Baduarnasgune txiki bat, ordea: Ber-balagun programa. Hiru taldetanaritzen da, eta oso aktiboak direladio. «Denetarik egiten dugu.Kafe bat hartzera joan ohi gara,baina mendira ere joaten gara, etabeste herri batzuk ezagutzeko ir-teerak egiten ditugu». Gustukoe-nak, dena den, literatur solasal-diak ditu. Liburu baten jiran ezta-baidatzen dute, eta, tarteka,idazleak ere joaten zaizkie bisitan.

JUAN ANTONIO LARREINA

‘LARRI’

Gasteiz. 64 urte.

«Gaztetan ez bezala,antzerkia eta musikaeuskaraz ikus daitezke»

Euskara ikasteko erabakia hartuzuenetik «urte batzuk» igarodira, Juan Antonio Larreina Larri-ren esanetan. Frankismoan hasi

zen euskara ikasten, euskaltegi-rik ez zegoen garaian. Eta ez zenEuskal Herrian hasi ikasten, Ma-drilen baizik. «Ikasketak egiterajoan nintzen hara. Lagun kuadri-lla berezia biltzen ginen han, ge-rora ezagun bilakatu diren batzuktartean. Joseba Arregi, Ormaizte-giko Irizar familiako seme-ala-bak... Igandero, ikastetxe nagusi-ra joaten ginen; han meza entzun,eta, gero, hizketaldi luzeak egitengenituen. Hala hasi nintzen ikas-ten». Benito Lertxundi, MikelLaboa eta Xabier Leteren abestiakizan zituen ikasketa prozesuanlagun. Eta literatura ere bai, oler-kigintza batez ere.

Madrilen ikasitakoa EuskalHerrian hobetu zuen, euskalte-gian izena emanda. AEK sortuberria zen. Pare bat ikastaro eginzituen, baina gehiena kaleanikasi zuela nabarmendu duLarreinak.

Euskaldun berri deitzen zaieeuskara ikasi dutenei, baina La-rreinak nahiago du «euskara ika-sia» deitu bere buruari. Izan ere,29 urtez aritu zen MondragonUnibertsitatean irakasle, euska-raz beti. Asko ikasi zuen haiekin.Etxean ere euskaraz egiten dualabarekin, eta kalean ahalegin-tzen da, horretarako aukera duenguztietan.

Euskarak Gasteizen izan duenbilakaera gertutik ezagutu du.Larreinaren ustez, «nabarmen»egin du gora euskararen erabile-

rak: «Uste dugun baino hobetodago egoera; aurrerapen handiaizan du». Bereziki guraso gazte-engan ikusi du gorakada handie-na. «Haur asko dauden inguru-neetan euskara asko entzutenda». Kultur ekintzak termome-tro egokiak dira, Larreinarenaburuz, euskararen egoera neur-tzeko. «Nik gaztetan izan ez ni-tuen aukerak daude orain. Kon-tzertuak, antzerkia, zinema etahitzaldiak euskaraz aditu eta ikusdaitezke, eta ez dira gutxi. Aukerahandia dago».

Hobetzeko gauzen artean, gaz-tetxoen hizkuntza joerak aipatuditu. «Nerabeek aldatu beharkolukete euskararekiko duten jarre-ra».

Larreinaren gazte garaietan,berriz, euskararik ez zen entzutenia Arabako hiriburuko kaleetan.«Gogoan dut nola Oñatiko batekgaldetu zigun behin ea, euskaldu-nak izaki, zergatik ez genuen eus-karaz hitz egiten. Guk erantzungenion Gasteizen ez zegoela eus-kararik». Erantzun horrek ezzuen konbentzitu, ordea. Eraginzuen aldaketa bat Larreinaren-gan. «Beste ikuspuntu batekinhasi nintzaion begiratzen orduaneuskarari».

Pozik dago emaitzarekin.«Lortu dut nire hizkuntza berres-kuratzea, eta harekin bizi naiz or-dudanik». Horregatik, gaur Eus-kararen Etxean egingo direnekintzetan parte hartuko du.

euskarazko argitalpenak iristendira haren eskuetara. Irakurtze-ko hartzen dituela dio, irribarrez.

ALEX RAMOS

Lasarte-Oria (Gipuzkoa). 42 urte.

«Euskaldunek egin duten lanagatik ikasidugu guk horren ongi»

Euskaldun berriei aitortza egingoziotelako berria «oso pozik» har-tu zuen Alex Ramosek, baina, ha-ren esanetan, euskaldun berriena«ez da meritu guztia»: «Ahale-gina ez da gurea soilik, guri iraka-tsi digutenek ere ahalegina egindute guri hizkuntza behar bezalairakasteko. Euskaraz ikasteko ba-liabideak sortu eta erakutsi dizki-gute; beraz, haiei ere eskerrakeman behar zaizkie».

22 urterekin ekin zion euskaraikasteari. Haurdun zegoen bereemaztea, eta egoerak berezikibultzatu zuen. Ordutik, euskalte-gian dabil, «urratsez urrats».Euskara ikasteak «ate ugari» ire-ki dizkio Ramosi. «Euskararenbideak jende ugari ezagutzekoaukera ematen dizu; nik, orain-dik ere, jende mordoa ezagutzenjarraitzen dut». Euskal kulturagertuagotik ezagutzeko aukeraere eman dio hizkuntzak. Nahizeta Caceresen (Espainia) jaioaizan, bere burua euskaldun senti-tzen duela nabarmendu du.«Haurtxo nintzela etorri nintzen,eta betidanik izan dut euskal kul-turarekiko gertutasuna. Orain,hizkuntza ere ikasita, neure-neu-retzat jotzen dut euskal kultura».

Gaur egun, euskaltegiak anto-latzen dituen ekintzetan partehartzen du, bai ikusle gisa, bai an-tolatzaile gisa. Mintzalagun pro-graman aritzen da. Taldeetakobatean sukaldean aritzen dira.«Aitzakia ederra» lagunekin bil-du eta afariak egiteko. «Aspaldijarri genuen araua: gutxienez ur-tean bi aldiz egin behar dituguafariak!». Jarioa hobetzeko etahiztegia lantzeko oso ondo etor-tzen zaizkio topaketa horiek, bai-

Page 6: Euskararen 2015 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA Euskararen Nazioarteko Eguna b 5 Osteguna, 2015eko abenduaren 3a ta jendaurrean euskaraz aritzeko lotsa galtzeko ere. VICTORIA BENGOA

BERRIA

Osteguna, 2015eko abenduaren 3a6 b Euskararen Nazioarteko Eguna

Urte osoan euskarab i z i b e r r i t z e k ohainbat jardueraantolatzen ditu Ge-txoko Udalak (Biz-

kaia), baina horien kopuruak na-barmen egiten du gora Euskara-ren Nazioarteko Eguna gerturatuahala. Egun osoko egitarauaprestatu dute gaurko: gosari,kantaldi eta flashmob eta guzti.Koldo Iturbe Mendilibar GetxokoUdaleko Euskara zinegotziak dioherri osoak parte hartzen duelaeuskararen inguruan antolatzendiren ekintzetan. Herritarrenesku hartzea saritu ere egitendute gaurko egunez. 20:00etanhasiko da ekitaldia, Faduran.

Bizarra Lepoan elkartea, bertsoeskola eta euskara elkarteak dira,besteak beste, euskarari lotutakoekitaldiak prestatzen dituztenak,bai urteko 365 egunetan, baitaEuskararen Nazioarteko Eguna-ren harira ere. Haien lanari gertu-tik erreparatzen dio udalak, eta,zenbaitetan, bidelagun ere izatendute. Iturberen esanetan, euskal-

gintzan aritzen diren taldeek etaudalak «harreman ona» dute.

Hartu-eman hori, baina, ez daezerezetik ateratakoa. «Histori-koki ulertu dugu ongi elkar. Eus-kalgintzarik gabe, ezinezkoa za-tekeen euskararen aldeko aurre-rapausoak ematea Getxon». Ha-rreman horren lekuko dira elkar-teek eta udalak adostutadauzkaten hitzarmenak. Elkarla-na bultzatzeko ere bilera ugariegin ohi dituzte.

Euskara biziberritzeko planaere badute Getxoko Udalean.Identifikazio kanpainak, gazteenartean euskararen erabilera bul-tzatzeko egitasmoak eta etorki-nek euskaraz ikasteko erraztasu-nak jartzea dira planeko helbu-ruetako batzuk

Getxoko Udalak jarrera «ona»izan du beti euskararen aldekopolitikak egiteko, Iturberen us-tez. «Euskaldunen kopuruarierreparatu baino nahiago dut he-rrian ditugun euskaltzaleei etahaiek duten jarrerari begiratu».Oraindik bidea egiteko duten

arren, oinarria ezarrita dagoelairuditzen zaio zinegotziari. «Eus-

kararen erabileran pausoak ema-ten segitzen du Getxoko gizarte-ak; horretarako baliabideak etakanpainak bideratzen ditugu».

Hamar getxoztarretik hiru diraeuskaldunak, udalaren datuenarabera. «Eta hortik beste

horrenbeste ia euskaldunak, hauda, euskara ulertu arren hitz egi-teko gai ez direnak», nabarmen-du du Iturbek. «Kanpotik begi-ratuta, beharbada, ez da horrenerraz ulertuko herrian dugunmugimendua». Herritarren etaelkarteen artean dagoen sinergiaona da herriaren bizitasuna.

Elkarte, eragile eta udalarenelkarlanetik, euskararen aldekojarrera agerikoa da, Iturberenustez. Horregatik, Iturbek ez du«beste modurik» ikusten nor-malizazioaren alde lan egiteko:«Helburu bera jarri eta guztionindarrak batzeak euskararenetorkizuna ziurtatzen du; aspaldiulertu genuen ez zegoela bestebiderik euskaraz bizi ahal izate-ko».

Euskalgintzan mugimendu bizia dagoGetxon; udalak eta herriko eragileekduten hartu-eman «estua» da horrenlekuko. Hala, euskara biziberritzeko«aukera» handiagoak dituzte.

Eragileak etaudala, batera

Olgetan egitasmoa egin zuten iaz, gurasoak eta haurrak euskaraz jolas eta dantza daitezen. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

EGITARAUA

Gaur

10:00. Trikikantu gosaria, Pipers

tabernan.

12:30. Aixerrota institutuko ikasle-

ek eta musika eskolako bandak

flashmob-a egingo dute San Niko-

las plazan.

17:00. Trikimerienda, San Nikolas

plazan.

19:00. Aixerrotako ikasleek, musi-

ka eskolako bandak eta Kimetz

abesbatzak flashmob-a grabatuko

dute. Bestalde, Euskarak 365 egun

leloa kandelaz beteko dute, eta

txokolatea banatuko dute hara bil-

tzen direnentzat

20:00. Euskararen saria emango

dute, Faduran.

Kanpotik begiratuta,beharbada, ez da horren errazulertuko herrian dugunmugimendua»Koldo Iturbe MendilibarGetxoko Udaleko Euskara zinegotzia

‘‘

Page 7: Euskararen 2015 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA Euskararen Nazioarteko Eguna b 5 Osteguna, 2015eko abenduaren 3a ta jendaurrean euskaraz aritzeko lotsa galtzeko ere. VICTORIA BENGOA
Page 8: Euskararen 2015 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA Euskararen Nazioarteko Eguna b 5 Osteguna, 2015eko abenduaren 3a ta jendaurrean euskaraz aritzeko lotsa galtzeko ere. VICTORIA BENGOA

8 b Euskararen Nazioarteko Eguna

Koskatik koska-ra. Bidean,pauso sendo,eta dardararikegin gabe. Ha-laxe ari da bi-

dea egiten Puntueus domeinua.Indarrean jarri zutenetik ia 4.500webgunek daramate .eus helbi-dearen amaieran. Haatik, balora-zio positiboa egiten du Josu Wali-ño (Zumaia, Gipuzkoa, 1972)Puntueus fundazioko lehendaka-riak. Hainbat ekintza egin dituztedomeinua zabaltzeko asmoz, etaoso harrera ona izan dutela diozuzendariak. Irailetik urrira eginzuten kanpaina hartu du ahotansegidan: «Puntueus komunitateaaktibatzeko helburuz jarri ge-nuen martxan kanpaina hori,erabiltzaileak izan daitezela eska-era egiten dutenak. 200 webgu-neri baino gehiagori eskatu dietedomeinua hartzeko».

Emaitza esanguratsua dela ustedu, izan ere, egitasmoko protago-nistak erabiltzaileak dira, zuzen-

dariaren arabera. «Sare soziale-tan sarrera eman zaio, eta identi-fikatu dira atariak; orain horiekberen burua jarri behar dute do-meinuan». Gizarteak nahi batduela irudikatu nahi izan zuteniraileko kanpainarekin: «Nik bi-sitatzen dudan webgunea izandadila .eus, nire komunitatearenparte».

Eta euskal komunitatearen iza-era askotarikoa denez, .eus-enizena ematen dutenen izaera erehalakoa izatea nahi dute. Horilortzen ari direla dio Waliñok.Erakunde publikoak, hezkuntzazentroak, norbanakoak edo kirolelkarteak, asko dira domeinuariheldu diotenak. Waliñoren esa-netan, Puntueus domeinu «lin-guistikoa» da, hau da, hizkuntzabaten inguruan biltzen den ko-munitatea irudikatzen duena.Horrenbestez, «atari guztiekPuntueus izateko ahalegina eginbeharko lukete».

Orain arte, 4.510 webgune in-guruk eman dute izena Puntueu-

sen, baina gehiagorentzako eretokia badagoela dio zuzendariak.Zifra hori handitzea nahi dute, za-bala baita euskarak sarean duenpresentzia. Horretarako, 5.000baietz kanpaina abiatuko dutegaur, urte amaierarako zifra ho-rretara iristeko helburuarekin.Lortuko balute, iaz ipini zutenmugarria beteko lukete.

Estimazio soil bat izan zen zifrahori zuzendariaren aburuz.«Merkatuaren azterketa zuzenikegin gabe geunden garai horre-tan, ez genekien zenbat webguneeuskaldun zeuden zehatz-me-hatz. Orain datuak esku arteanditugu, eta bai, zifra hori errealada. Lorgarria». Horregatik, Wali-ñoren irudiko domeinu berriarenzabalkundea erritmo onean doa.

Sarean euskarak duen presen-tzia kalkulatzen duen behatokiasortu dute, eta egunotan emangodituzte haren inguruko xeheta-sunak. Haren bidez ikertu dutesarean euskarak duen zabalera.Zuzendariaren aburuz, datuak

bat datoz erregistroak izaten aridiren bilakaerarekin. «EuskalHerrian euskarazko edukia duten15.000 webgune daude, eta gurelehenengo urtean, horien herenalortzea uste dut oso datu onadela». 115.000 dira .com domei-nua duten euskal atariak, bainañabardura bat gehitu behar zaiozifra horri zuzendariaren aburuz:«Izenpetze horrek gure aldean 30urteko abantaila dauka. Baduguzer egina hor, baina denborarekinhartuko dugu haren tokia».

Komunitateari garrantzi bere-

zia ematen dio Waliñok, eta kan-paina berrian ere horrek izangodu garrantzia. «Puntueus komu-nitate linguistiko baten ordezka-ria da, eta horri esker gaude he-men». Hargatik, kanpaina be-rriarekin erraztasunak ereemango dituzte. Puntueus do-meinua izateagatik ordaindu be-harreko kuota %80 jaitsiko dute.Beherakada hori egiteko «ahale-gin berezia» egin dutela nabar-mendu du.

Kalitatezko domeinua

Puntueusen helburuak eta ekin-bideak, ordea, ez dira kanpainahutsean geratzen. «Euskarak In-terneten duen presentzia indar-tzea ere bada gure xedea, eta horiahalbidetzen duen tresna da Pun-tueus». Twitterrek euskara«ulertzea» lortu dute, besteak

Sareko domeinuak gorantz doaz, eta urtero ari diraberriak sortzen. Tartean da Puntueus —ia 4.510erabiltzailerekin—; kalitate azterketen arabera,munduko laugarren onena da. Goranzko joeran doa.

Bidean, pausoziurrarekin

BERRIA

Osteguna, 2015eko abenduaren 3a

Puntueusek iaz Bilbon egin zuen

ekitaldiko irudi bat. LUIS JAUREGIALTZO / ARP

Page 9: Euskararen 2015 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA Euskararen Nazioarteko Eguna b 5 Osteguna, 2015eko abenduaren 3a ta jendaurrean euskaraz aritzeko lotsa galtzeko ere. VICTORIA BENGOA

Euskararen Nazioarteko Eguna b 9

beste. Euskarara ekarri zen duelaurte batzuk sare sozial ezaguna,herritar sare baten ekinbidez, bai-na aplikazioak ez zuen euskaraulertzen edo ezagutzen. Euska-razko txio bakoitzaren azpianitzultzeko eskaera egiten zuenesaldia zen horren lekuko. Cor-pus bat osatu zuten puntueuse-koek, eta lortu zuten Twitterrekeuskaraz ere jakitea. Horrez gain,Twitter ere .eus domeinuarenerabiltzailea da. «Gure komuni-tateko parte integral bilakatudugu», esan du Waliñok.

Emaitza ikusirik antzeko zer-bait egin nahi izan zuten Google-rekin, baina hori lortzea oso zailikusten du Waliñok. «Borrokaluzea dugu oraino».

Puntueus domeinua eskura-tzeko bi baldintza nagusi bete be-har dira: webgunea euskarazkoaizatea edo euskara hutsean ez ba-dago, haren zati batzuk euskarazegoteaz gain, euskal kulturari bu-ruzkoa izatea.

Lehen mailako domeinua daPuntueus. «Eta horrenbestez,.com edo .net horien parekoa»,

gehitu du Waliñok. «Balio ga-rrantzitsu bat du barnean domei-nuak. Oraindik ez gara kontzien-te Internet aldatzen ari dela edoaldatu dela. Lehen .com edo .netzen guztia, eta, orain, kolpera1.300 domeinu berri sortu dira,tartean, .eus. Lehen zapata dendazuenak .com zuen, baina oraineduki behar luke .tienda, baita

.eus ere bere komunitatea zeinden irudikatzeko». Domeinu be-rri horiek sareari zein ekarpenegiten dioten jakiteko azterketakegiten ari dira, eta, emaitza horienarabera, .eus munduko domei-nuen artean laugarren onena da.Horregatik, kalitate handiko ata-riak biltzen ditu domeinuak, zu-zendariaren ustez. «Googlek osoondo baloratzen du bere sailka-penetan baita bilaketa lanetanere». Izan ere, SEOn ere —bilake-tarako Googlek duen kalitateneurgailuan— laugarren tokia du.800 domeinu berri aztertu zituenbilatzaileak.

Horrenbestez, Puntueus do-meinua izateak, «kalitate handi-ko ingurune batean» kokatzendu webgunea, eta hori erabiltzai-le orok bilatzen duen zerbait da,Waliñoren ustez: «Denda berribat irekitzeko asmoa duenak in-guruneari ere begiratzen dio;denda asko dauden kalea hauta-tuko du, eta, ahal bada, kalitatez-ko produktuak saltzen diren ka-lea. Bada, domeinuarekin ereberdin gertatzen da, eta gauregun, Puntueusek kalitatea ber-matzen du».

Bide mamitsuaIbilbide laburrean emaitza esan-guratsuak lortu dituzte. Domei-nua lortzeko bideari duela zortziurte ekin zioten, 2007an. Urtebe-te geroago elkartea sortu zen,helburu argi batekin: Euskara etaEuskal Komunitatea egituratze-ko. 2012ra bitarte, zabaltze pro-zesua egin zuen Puntueusek, eta,guztira, 58 talde eta erakundebatu zitzaizkion. Elkarte horienbatuketarekin fundazioa sortuzuten urte horretan bertan, etaharen bidez aurkeztu zuten eska-ria ICANNen.

Hura 2014an onartu zuten, eta,garai hartarako, baziren 92 web-gune .eus domeinuarekin.Horiek izan ziren egitasmokoaitzindariak, domeinua erabil-tzen lehenak. Horren ondotik,domeinuaren abiarazte aldia hasizuten. Egun, fase irekia dutemartxan, eta, horri lotuta, hain-bat kanpaina abiatu dituzte. Irai-lean, adibidez, #markatupun-tueus kanpaina abiatu zutenlehiaketa formatuan. Irakurleekadierazten zituzten domeinuaeramatea nahi luketen markak,horiei ateratako argazkiekin.

BERRIA

Osteguna, 2015eko abenduaren 3a

«Internet aldatzen ari da.Lehen ‘.com’ edo ‘.net’zen guztia, eta, orain,kolpera 1.300 domeinuberri sortu dira»

«Puntueus komunitatelinguistiko batenordezkaria da, eta horri esker gaudehemen»Josu WaliñoPuntueus fundazioko zuzendaria

KRONOLOGIA

Hasiera

2008ko apirilaren 2a. Puntueus

elkartea sortu zen, .eus domeinua

indarrean jartzeko eskaera egite-

ko. Bederatzi hilabete geroago,

ofizialki aurkeztu zuten.

2009ko uztaila. 29.000 atxiki-

mendu inguru lortu zituzten.

Eskaera eta onarpena

2012ko urtarrila. ICANNek lehen

mailako domeinu berriak sortzeko

aukera ireki zuen. Hori horrela,

Puntueus fundazioak bere eskaria

aurkeztu zuen.

2012ko ekaina. ICANNek .eus

domeinua onartu zuen.

Abiaraztea

2014ko ekaina. 92 aitzindari hasi

ziren domeinua erabiltzen.

2014ko iraila. Abiarazte fasea jarri

zuten martxan, eta, ordutik, edo-

zein norbanakok, erakundek eta

elkartek eska dezakete .eus do-

meinua.

2014ko abendua. Abiarazte aldi-

ko eskaerak aktibatu eta fase ire-

kia hasi zen.

Fase irekia

2015eko ekaina. Twitter ere

‘.eus’ da; horrenbestez, euskara

ulertuko du. Ordura arte, sare

sozialak ez zuen euskara aintzat

hartzen.

2015eko iraila. #Markatupun-

tueus kanpaina abiatu zuten lehia-

keta moduan. Publikoak .eus iza-

tea nahi zuen marka edo webgu-

nea izenpetu zuen, eta fundazioak

haiei eskaera zuzena egin die.

2015eko abendua. 5.000 .eus

domeinu lortzeko, 5.000 baietz

kanpaina abiatu dute.

Page 10: Euskararen 2015 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA Euskararen Nazioarteko Eguna b 5 Osteguna, 2015eko abenduaren 3a ta jendaurrean euskaraz aritzeko lotsa galtzeko ere. VICTORIA BENGOA

F amilia handia bil-tzen da PasaiakoPortu Agintari-tzan. Profil ani-tzetako langileak:kaizainak, man-tenuan aritzen di-

renak, ekonomialariak, aboka-tuak, komunikazio saileko be-harginak, ingeniariak... Bakoi-tzak bere martxa propioa du. Ho-rregatik, Ibon Usarralde kalitateeta hizkuntza kuadeaketako tek-nikariak fronte asko izaten dituzabalik. «Eskakizun eta beharpropioak ditu sail bakoitzak; be-raz, bakoitzari egokitu behar na-tzaio». Badago, baina, erakundeosoan indar bera duen gauza bat:Pasaiako Portuko 2015-2025era-ko plan estrategiko berria.

Aurtengo udaberrian onartuzuten plana. Hartan azaltzen diraPasaiako Portu Agintaritzarenbalioak. Tartean azaltzen den ba-lioetako bat hau da: «Konpromi-soa laneko segurtasun eta osasu-narekin, aukera berdintasunare-kin, hizkuntza normalizazioare-kin, kalitatearekin eta berrikun-tzarekin».

Gaur egun, Pasaiako portutikateratzen den dokumentazioaren%65-70 ele bitan ateratzen da.Datu horretan bada gogoan har-

tzeko ñabardura bat, Usarralde-ren esanetan: «Hartzailea beti ezda Euskal Herrikoa, eta, neurribatean, horrek zifra baldintza-tzen du».

Bi alderdiri lotua ikusten duteportu agintaritzako hizkuntzakudeaketa. Lehenengoa kalitate-ari loturik dago. «Herritarren,erabiltzaileen eta bezeroen hiz-kuntza eskubideak betetzea zen-bat eta gertuago egon, orduan etahobea izango da Portu Agintari-tzan eskainiko dugunaren kalita-tea». Erakundearen kokapenaribestea. «EAEn dagoen herri era-kunde bat gara, eta, ondorioz,erantzukizun soziala ere badu-gu». Beraz, bi ezaugarri horien-gatik «konpromiso zehatza» du-te euskara biziberritzeko.

Hizkuntzak egoki kudeatu etaeuskara biziberritzeko «urratssistematikoak» egiteaz ardura-tzen da Usarralde. Hizkuntzenkudeaketa ez ezik, kalitatearenaere egiten du teknikariak. Era-kundearen barneko bi alor izanarren, «lotura estua» dute, Usa-rralderen arabera.

Pasaiako Portu Agintaritzak,dena den, Araba, Bizkai eta Gi-puzkoako lege betekizunak ezezik, Espainiakoak ere bete beharditu. Horien arabera, herritarrei,

erabiltzaileei eta bezeroei mintza-tzen zaizkien aldiro —izan errotu-lu bidez, idatziz edo aurrez aurre—, «behartuta» daude ele bitanegitera, edo bezeroak lehenestenduen hizkuntzan, euskaraz edogaztelaniaz.

Horien aurretik, baina, badi-tuzte beste helburu batzuk, «be-

ren buruari jarritakoak». Hiz-kuntzak kudeatzeko sistema batosatu zuten, eta han zehaztutako-ak betetzeko urratsak egiten aridira, portu agintaritzako zuzen-daritzaren onespenez. «EAEn ofi-

zialak diren bi hizkuntzak era-kundean normal erabiltzea ados-tu zen hor».

Denetarik egin behar izaten duUsarraldek lanean. «Langileenmotibazioan eragin nahi izatendut, eta aholkularitza ere emanizan diet testuak sortzeko or-duan». Departamentu guztiekinizaten du harremana, eta haiekinzehazten ditu urteko helburuak.Lan txikiak, baina finkatutakoxedeak lortzeko garrantzitsuak.

Nora begira egiten duten lan.Horrek baldintzatzen du berezikiportu agintaritzako sail bakoitze-an euskarak duen egoera, eta bai-ta hango langileen gaitasuna ere.Agintaritzako langileekin edo Pa-saiako portuko erabiltzaile eta be-zeroekin harremanak dituztenek«barneratuago dute» zerbitzuaele bitan ematearena: «Sarrihaiek dira testuak sortzen dituz-tenak; nik gainbegiratu egiten di-tut». Beste sail batzuetan urruna-go daude oraindik.

2000. urteaz geroztik, euskarateknikarien aholkularitza izan duPasaiako portuak. Kanpoko en-presa baten bidez kudeatzen zu-ten hasieran. 2009an hasi zenUsarralde bertako langile gisa.Ordutik, izan da bilakaerarik.Euskara duela hamar urte baino«askoz gehiago» erabiltzen delaazaldu du: «Lehen, gaztelaniarenaldeko joerak ziren nagusi; langi-le batzuen artean baino ez zen en-tzuten euskara». Errotulazioe-tan-eta ez zegoen ia euskararik.

GEROA, GORA EGITEKOAgerikoa da, teknikariaren ustez,portu agintaritzako zuzendari-tzak euskararekiko izan duen ja-rrera aldaketa. «Geroz eta barne-ratuago dugu euskara erakunde-an erabili beharreko hizkuntzabat dela». Gorantz joango delaadierazi du: «Belaunaldi berriak,oro har, prestatuta datoz, eta gukeuskara maila eskatzera jokodugu kontratazioetan».

Publierreportajea

PORTUANGERO ETABARNERAGOEuskara biziberritzeko urratsak«sistematikoki» egiten ari dira Pasaiako Portuko Agintzaritzan.

Aurtengo udaberrian onartu zuten hizkuntza normalkuntzarako plana. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

BERRIA

Osteguna, 2015eko abenduaren 3a10 b Euskararen Nazioarteko Eguna

EAEn dagoen herri erakunde bat gara, eta, ondorioz,erantzukizun soziala ere badugu»Ibon UsarraldeHizkuntzen kudeatzailea

‘‘

Page 11: Euskararen 2015 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA Euskararen Nazioarteko Eguna b 5 Osteguna, 2015eko abenduaren 3a ta jendaurrean euskaraz aritzeko lotsa galtzeko ere. VICTORIA BENGOA

NikEuskara

3USKARA

Abenduak 3.Euskararennazioarteko eguna

Page 12: Euskararen 2015 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA Euskararen Nazioarteko Eguna b 5 Osteguna, 2015eko abenduaren 3a ta jendaurrean euskaraz aritzeko lotsa galtzeko ere. VICTORIA BENGOA

BERRIA

Osteguna, 2015eko abenduaren 3a12 b Euskararen Nazioarteko Eguna

Ikasturte berrirako helburu argiajarri du EHE Euskal Herrian Eus-karaz-ek: euskaldunak ahaldun-tzea. Horregatik hasi berri duteprozesu parte hartzaile bat. Ha-ren bidez «gizartea motibatu»nahi dutela adierazi du AzaitzGartzia EHEko kideak (Gasteiz,1982).Ahalduntzea helburu harturik,

gogoeta prozesu berri batean

sartu da EHE. Zein bideri heldu-

ko diozue?

Azken urteetan sumatu dugunekintzailetasun faltari eta mailapolitikoan dagoen nora ezari

erantzun nahi diogu. Aldaketapolitikoak etortzekotan, herrita-rrek egindako presiotik etorrikodira, eta hori horrela gertatzeko,beharrezko ikusten dugu aurrerabegiratzea —orain arte egindakobidea ahaztu gabe—. Euskararenalde egoteak baino gehiago, eus-kararen alde egiteak ekarriko diz-kigu aldaketak, eragile izan nahibadugu behinik behin. Ideia horigogoan, eztabaida parte hartzai-lea abiatuko dugu. Euskal Herri-ko herritarrei irekia egongo da;izan ere, jendeari aukera emannahi diogu Euskal Herri euskal-

dun baterako bidean ekarpenakegin ditzaten.Hausnarketa prozesua, baina,

ez da teorikoa bakarrik izango.

Praktikara eramateko bidea lan-

duko duzue, gaur hasita.

Euskararen Nazioarteko Egunabaliatu nahi dugu hizkuntza ga-tazkak agerian uzteko eta erakus-teko baditugula zailtasunak eus-karaz bizitzeko. Horregatik, taldejakin bat euskaraz biziko garaegun osoan.Euskaraz bizitzeko hautua nor-

banakoarena ere bada.

Pertsona bakoitza ahalduntzen

denean, badauka hizkuntza joka-erak aldatzeko aukera eta bote-rea, eta aldaketa politikoak be-hartu daitezke. Historikoki hain-bat desobedientzia jarduera egindira, batzuk EHEk hasitakoak.Menpekotasun egoera gainditunahi dugu. Hainbat euskaltzale-ren jarduna dugu horren adibide.Ez gatoz zerbait berria egitera.Euskal komunitatea batu nahidugu. Izaera kolektiboan jokatu-ta, erroko aldaketak ekarriko di-tugu. Hori da etorkizuna. Euskaldunek jasaten dituzten

gatazkak agerian uzteko garaia

dela diozu. Orain arte nola joka-

tu da horien inguruan?

Interpretazio ugari daude. Egungatazka horiek agerian badaude,horrek esan nahi du orain artekohizkuntza politikek laguntzarikez dutela ekarri. Euskal Herrianoraindik ezin da euskaraz bizi.Adibideak baditugu. Ehun egunigaro dira Nafarroan aldaketa ad-ministratiboa egin zenetik, etaoraindik Euskararen Foru Legeakindarrean jarraitzen du. Lapurdi,Baxenabarre eta Zuberoan pil-pi-lean dago lurralde elkargoareneztabaida, baina hizkuntza politi-kari ez dio behar bezala heltzen.EAEn, berriz, azken hamabosturteetako diru sailik txikienaemango zaie euskara sustatzekopolitikei. Horrek guztiak argi era-kusten du egungo politikek ezdutela iparra euskara sustatzekojartzen.Gizartea ahalduntzen hasteko

prest ikusten duzu?

Oraintxe, asimilazioak indarhandiagoa du ilusioak baino. He-rritarrengan badago nahia eta bo-rondatea asimilazioari aurre egi-teko, baina motibatu behar dira,hori izango baita giltza. Jendeakikusten badu euskaraz egiten di-tugula erosketak, fakturak eus-karaz eskatzen ditugula... hau da,gure eguneroko jardun hori eus-karaz garatzeko gai garela, herriaindartuz joango da. Ilusioa ekarri-ko du horrek, eta aldaketa kuali-tatiboak ekarriko ditu.

«Gizartearennora ezarierantzun nahi diogu»

Azaitz Gartzia b EHEko kidea

Bada aldea bien artean: euskararen alde egon ala haren alde lan egin; horretan ari da EuskalHerrian Euskaraz. Komunitatea ahaldundu nahidute, gizartean «erroko aldaketak» egiteko.

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Page 13: Euskararen 2015 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA Euskararen Nazioarteko Eguna b 5 Osteguna, 2015eko abenduaren 3a ta jendaurrean euskaraz aritzeko lotsa galtzeko ere. VICTORIA BENGOA

Euskararen Nazioarteko Eguna b 13BERRIAOsteguna, 2015eko abenduaren 3a

Erabizitzea da hitz egin,berba egin, solastatu etamintzatzea, etxetik pla-zara, eta plazatik etxera

eraman eta ekartzea; erabizitzeada ‘ikasten ari naiz, hitz egin poli-ki, mesedez’ esatea, akatsekinbada ere, aritzea, egitea, eragitea,ahalegintzea, saiatzea; erabizitzeada herriko tokiko aldizkaria ira-kurtzea, agerkari digitalean idaz-tea; erabizitzea da plazara irteneta kalea gurea egitea». Erabilihitzetik dator Erabizi; erabiliz bi-zia ematen zaiolako bizi euskara-ri. Lelo hori aukeratu du Euskal-tzaleen Topaguneak aurtengoEuskararen Nazioarteko Egune-rako. «Eguneroko bizimoduanegiten diren hautuetatik euskaraerabiltzeko eta euskaraz bizitzekoespazioak sortzearen alde eginnahi da horrela», azaldu duteohar bidez.

Errealitate eta egoera desberdi-na izanagatik norbanako bakoi-tzak euskararen alde «asko» egindezakeela nabarmendu du Topa-guneak. Horregatik, euskararenaldeko jarrerak hartzeko deiaegin du.

Ahalduntzetik aitortzara. To-paguneak ez baititu ahaztu nahiurteko gainerako 364 egunetanlanean aritzen diren euskaltzale-ak. Horretarako ere baliatu nahidu Euskararen Eguna: «Urterobezala, euskaltzaleen mugimen-duak urte osoan egiten duen lanaaldarrikatu nahi dugu, eta egune-ro-egunero euskaraz aritzeko gu-neak eta aukerak sortzen dihar-duten euskaltzaleei aitorpenaegin». Xede horri jarraiki, Euska-rak 365 Egun kanpaina jarri dumartxan Topaguneak.

Euskararen Egunerako ez duekitaldi nagusirik antolatu ohi

Topaguneak, baina hura osatzenduten elkarte askok tokian tokikoekintzak egiten dituzte. Horietanguztietan irakurriko dute Erabili,bizi, erabizi mezua.

Diasporan ere euskarazEuskal Herritik kanpora ereehunka ekitaldi izango dira gaur.Etxepare Euskal Institutuarenekimenez, Errusian, ErresumaBatuan eta Mexikon hitzaldi etakontzertuak egingo dituzte.

Euskarak 365 egun dituela aldarrikatuko duaurten ere Euskaltzaleen Topaguneak. Urte osoko lanari gorazarre egiteko, gaurkalera irteteko deia egin die herritarrei.

Plaza betealdarrikapen

Euskarak 365 egun dituela gogoratuko dute aurten ere kalean egingo diren ehunka ekitalditan. JON URBE / ARGAZKI PRESS

Hogei herrialdizkarik, zenbakibat gaztelaniaz

RGaztelaniazko zenbaki

berezi bana kaleratuko

dute gaur Tokikom elkarteko

hogei herri aldizkarik. Urko Aris-

ti elkarteko presidenteak azaldu

du erdaraz publikatuko dutela

aldizkari horiek «ohikoak ez di-

tuzten» irakurleengana iristeko.

«Gure ateak zabalik daudela

erakutsi nahi diegu, eurek uler-

tzeko moduan, inolako aitzakia-

rik izan ez dezaten». Hala, eus-

karaz ez jakiteagatik «zer gal-

tzen duten» erakutsi nahi dute,

eta, bidez batez, «Zergatik egi-

ten duzue euskaraz?» askotan

entzuten duten galderari eran-

tzuna eman: «Gaurko zenbakia

irakurrita, argiago izango dute

gurea apustu naturala ez ezik

aberatsa ere badela».

Page 14: Euskararen 2015 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA Euskararen Nazioarteko Eguna b 5 Osteguna, 2015eko abenduaren 3a ta jendaurrean euskaraz aritzeko lotsa galtzeko ere. VICTORIA BENGOA

BERRIA

Osteguna, 2015eko abenduaren 3a14 b Euskararen Nazioarteko Eguna

Berriz ere laguntzakizango ditu euskarakNafarroan: 1,5 milioieuro emango dizkiete

euskarazko komunikabideei,euskaltegiei eta udal teknikariei.

Arnasgune txiki bat izango daeuskalgintzako erakundeentzat,UPNren gobernuak bertan behe-ra utzi baitzituen euskara susta-tzeko diru laguntzak.

Helduen euskalduntzea bul-

tzatzen duten entitateei 131.800euro emango dizkie gobernuakurtea amaitu aurretik. Euskalte-giek laguntza begi onez hartuarren, ez zaie sobera iruditzen.«Hiru hilabete generamatzan al-biste on baten zain, baina keinubat izan da; gehiago espero ge-nuen», azaldu zion BERRIAri Joxe-rra Olano IKA euskaltegiko kide-ak lehengo hilean. Ezinbestekoikusten du sektorean «azterketasakon bat» egitea. «Baldintzakhobetu behar dira jendea euskaraikastera bideratzeko». Antzekoiritzia du Xabier Garcia AEKrenNafarroako ordezkariak ere:«Aurrera begira, gehiago egin be-har da».

Kontseilua ere kritiko agertu da2016ko aurrekontu proiektuare-kin. Sakon aztertu dituzte dirusailak, eta uste dute ez direla«nahikoa». «Prestatzen ari di-ren aurrekontu horiek ez daudeeginak euskararen normalizazio-an aldaketa eragiteko. Ez diranahikoa hizkuntza politika berribat eraikitzeko», adierazi zuenPaul Bilbao Kontseiluko idazkarinagusiak joan zen astean eginda-ko agerraldi batean. Gogoratuzuen, halaber, apirilean Anaita-sunan egin zuten ekitaldian ze-haztu zutela gutxieneko kopurubat. Horren arabera, aurrekon-tuen %2 izan behar luke Euskara-bidea erakundeari eman beha-rreko kopurua. Kontseiluak egin-dako kalkuluek diote, ordea,aurrekontuen %0,1 baino ez zaio-la emango Euskarabideari.

Lan deialdiek, ika-mikaDatozen bi urteetan irakaskun-tzan 425 lanpostu publiko eskain-tzea proposatu zuen azaroan Na-farroako Gobernuak. Zehazki,320 irakasle postu eskainiko li-tuzke Hezkuntza Departamen-tuak 2016an, eta, horietatik,228tan eskatuko luke euskarazjakitea. Izan ere, egun, irakasleen%70ek ez dakite euskaraz. Eraba-kiak eztabaida sortu du Nafarroa-ko Gobernuan.

Euskara sustatzeko diru sailak berreskuratuegin dituzte Nafarroako gobernu berriarekin.Aurrekontuetako 1,5 milioi euro erabilikodituzte euskara sustatzeko.

Lasaixeago,baina ez erabat

Maiorga Ramirez eta Bakartxo Ruiz aurrekontuen eztabaidan. ARP

Page 15: Euskararen 2015 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA Euskararen Nazioarteko Eguna b 5 Osteguna, 2015eko abenduaren 3a ta jendaurrean euskaraz aritzeko lotsa galtzeko ere. VICTORIA BENGOA

Euskararen b 15BERRIA

Osteguna, 2015eko abenduaren 3a

Aulki asko borobileanjarrita. Aurrez aurreedo ondoz ondo, el-karri begira. Ekin

diote hizketaldiari. Kontatzendute noiz eta non egiten duteneuskaraz, inoiz jarrera txarren bategokitu zaien euskaraz aritzeaga-tik, eta noiz esan zuten lehenen-goz, kalean, denen aurrean, eus-karazko aurreneko esaldia. Esal-di hura bota aurretik zuten urdu-ritasuna edo haren ondorengoa;edo eztabaida baten ondoren izanzuten beroaldia. Bizipenek ingu-ratzen dute hizkuntza. Halakoakezagutzeko sortu zuen Gaztezuloaldizkariak Ika Mizka zikloa, etaaurten laugarren aldiz egingo du-te. Gaur egingo dute aurrenekoa,Deustuko Unibertsitatearen En-presagintza eta Gizarte LanarenFakultatean, Donostian.

Gainerako bi saioak hilaren16an eta urtarrilaren 27an egingodituzte, hurrenez hurren, EHUEuskal Herriko UnibertsitatearenDonostiako Filosofia eta LetrenFakultatean eta Mondragon Uni-bertsitateko Ikus Entzunezko Fa-kultatean, Aretxabaletan (Gipuz-koa).

Agurtzane Gomez Ika Mizka-ren antolatzaileak azaldu du gaz-teen ikasketek eta euskarak du-ten harremana landu nahi dutelazikloaren bidez. «Iaz ErizaintzaFakultatean egin genuen saio bat,eta han argi eta garbi agertu zirengabezia batzuk. Ikasketetan di-tuztenak edo haien ondoren izanditzaketenak». Galdera zehatz

batekin laburbiltzen dute hizla-rien jarduna: «Nola bizi dunkeuskara?» «Etxean, lanean, ka-lean... hizkuntzarekin nolako ha-rremana izan duten jakin nahidugu». Jarrera eta bizipen askoatera izan zaizkie saioetan, etahori estuki lotua dago parte har-tzaileen bizilekuarekin, Gomezenustez. Horiek denak plazaratzeada Ika Mizkaren xedea.

Saio bakoitzean parte hartzekoizena eman behar da. Gaztezulo-k horretarako orrialde bat daukawebgunean. Solasaldietan parte

hartzea librea da; beraz, edonorkparte har dezake.

Laburpena bideoanGaztezulo-k Ika Mizkako saioenberri eman ohi du, eta sarean za-baltzen dituzte handik ateratakobideoak. Horien aurretik, berriz,promozio lanak ere egiten dituz-te. Aurten, Lorea Agirre Jakin al-dizkariko zuzendariak, Ibon Gaz-tañazpi telebista aurkezleak etaLeire Palacios Gaztazulo-ko ka-zetariak parte hartu dute, besteakbeste.

Euskarak gizarteko alor desberdinetan duen egoera aztertuko dute IkaMizka zikloaren bidez. Deustuko Unibertsitateko Enpresagintza etaGizarte Lanaren Fakultatean egingo dute lehenengo saioa, Donostian.

Hizkuntza bizitzekomoduak hizpide

Aurtengo Ika Mizka aurkeztu zuten joan zen astean. GAZTEZULO

Nazioarteko Eguna

Page 16: Euskararen 2015 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA Euskararen Nazioarteko Eguna b 5 Osteguna, 2015eko abenduaren 3a ta jendaurrean euskaraz aritzeko lotsa galtzeko ere. VICTORIA BENGOA

BERRIA

Osteguna, 2015eko abenduaren 3a16 b Euskararen Nazioarteko Eguna

EUSKARAREN EGUNA MUNDU OSOAN OSPATUKO DUGU!

Euskara, jaldi hadi mundura!

Argibide osoa:

www.etxepare.eusMexiko DF (Mexiko)

Guadalajara (Mexiko)

Montevideo (Uruguay)

Durango (Euskal Herria)

Mosku (Errusia)

Birmingham (Erresuma Batua)

Poznan (Polonia)

Szeged (Hungaria) EEUUUSSKAAARRAEUSKARA

NNAREN

(HuS

gaze

ia)ed MM

(Hungaria) Szeged

os u Errusi )osku (Errusia)

MMEEEE

MMEGEGEUU

UUGU

UNUN

S

NN

SS

DDN

KAKA

UUNANAAA

UUAA

AR

OOAARR

OO

AA

EE

OO

uu

OSOS

ss

SPSP

kk

PAPA

aa

AAT

aa

TT

a,a

UUKKKOKOOO DD

a, jaldirrEuskarrarara

OSPATUKO DMUNDU OEGUNAEUSKARA

SSOOOADUGG

NNNN

a! hadi mundurra

DUGU!SOAN

AREN

D

(ErBi

sk

resmi

l H

umngh

er

a Bam

a)

atua)

(P(P lol iai

g

(Euskal Herria) gDurango

(Polonia)oz anPoznan

(Erresuma Batua)Birmingham

g

www. xoa

ep

,

parewww.etxepare.euArgibide osoa:

, j

www.etxepare.eus

xi o)ra

MM

xikik

)o)DF

(UM

(Mexiko)Me ik DMexiko DF

(Mexiko)Guadalajara

(UMo

rugont

uayevi

)eo

ruguay)ontevideo

Mugarria izango da,Paul Bilbao Kon-tseiluko idazkarinagusiaren aburuz,

hurrengo urtean egingo deneuropako Hizkuntza Aniztasu-naren Goi Bilera; izan ere, bilkurahorretan hizkuntza eskubideakbermatzeko Europako protoko-loa onartzea espero dute. Horre-gatik, goi bilerak berak bainogarrantzi handiagoa izango duhango mamiak. «Euskalgintzarieta gizarteari emango zaion tres-na izango da, oinarri bat, onartu-ko dena, ez baita ingurune jakin

batean gertatutakoa; antzekoerrealitatea duten Europakobeste komunitateak ere gogoanizango ditu».

1996an Bartzelonan onartu zenhizkuntza eskubideen deklarazioofiziala da goi bileraren aurreka-ria. Gizarte eragileen ahalduntze-ari esker onartu zela gogoratu duBilbaok: «Horri helduko dioguorain ere: hizkuntza berreskura-tzean lanean ari diren eragileakbilduko ditugu».

Ordezkari publikoak baino ga-rrantzitsuago jotzen ditu eragile-ak Bilbaok. «Politikariak urte ba-

Adostasunak eragileen lanababestuko duela nabarmendu duBilbaok. Protokoloa onartzeak,gainera, ate berri bat irekiko duidazkari nagusiaren arabera:«Lanketa berri bat beharko dahorren ondoren, ordurako alda-rrikapenetan erabiltzeko proto-kolo adostu bat izango delako».

Jatorri eta errealitate desberdi-nei erantzungo die protokoloak.Europan 50.000 milioi hiztun di-tuzte hizkuntza gutxituek, etabakoitzak egoera jakin bat du.Denen beharrak bateratzea izan-go dute agian lantegirik zailena,baina «gogotsu» dago Bilbao.«Hori guztia definituko dugu;tresna baliagarria izatea nahidugu».

Bilbaok ez du zalantzarik:ekarpen handia egingo dio proto-koloak hizkuntzen normalizazio-ari. «Oroitzen dut adierazpenunibertsalak ekarri zuen aldake-ta. Antzera izango da». Izango daahalduntze kolektibo bat.

Urtebete barru, Europako HizkuntzaAniztasunaren Goi Bilera egingo duteDonostian; mintegia behar bezala atera dadin sukalde lanetan ari da Kontseilua.

Ahalduntzekolektibo bat

Hizkuntza eskubideen protokoloa aintzat hartzeko agerraldia egin zuen azaroan Paul Bilbaok. BERRIA

tzuetarako ditugu gurekin, bainagizarte eragileak beti daude hor,behar batetik sortuak direlako,eta haien helburuek ez dute al-derdikeriaz jokatu ohi».

Gerorako ate berria

«Zehaztapena» izango da proto-koloa, hala dio Bilbaok, besteakbeste, azalduko duelako lehendikadierazpen unibertsalak dioena

betetzeko zein neurri hartu be-harko litzatekeen. Baina «ahal-duntze ariketa bat» ere izango da.«Prozesu parte hartzaile bat arigara jarraitzen, eta guztien ekar-pena bilduko dugu». DonostiatikEuropara egingo dute jauzi, be-raz. Nazioarteko kideak biltzendituen talde antolatzaile bat osatudute, eta batzorde zientifiko batere eratu dute.