Herria 3058

  • View
    274

  • Download
    21

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3058

Text of Herria 3058

  • 2010eko Maiatzaren 27-koa - 27 Mai 2010 - 1,15 E - N 3058- ISSN 0767-7643

    Besta on Ama guzieri !

    Mendi malkartsuen erdian, lur emankorraMarokoko bazterrak aipatzean, toki idorren itxura daukagu gogoan. Eta nagusiki hala da, bazterrak idor dira, xuko, errauskor... Bainan badira ustegabetarik bezala eremu berde miresgarriak, mendietatik ixuritako ibai ttipiek ureztatuak. Horietarik da Ait Bouguemez ibarra, 3000 metroz goragoko mendi batzuen artean kokatua, 1800 metro inguruko goratasunean. Ait Bouguemez ibarrak 32 herri baditu, ttipiak denak. Etxeak malda arrokatsuetan eraikiak dira, lurrez eta lastoz, teilatua edo hobeki erran terraza halaber, hiruzpalau urtetarik berritu behar, itaxuren gatik.Ibarreko lur hoberenak haatik alorretako beiratuak dira : garia, garagarra, luzerna, lur sagarrak, barazkiak, loreak,

    intxaurrondoak, sagarrondoak, pikondoak, bazterrak berde berde dira, ibaiko urak urbide sare bati esker alo rretara gidatuak direla... Alor horiek haatik eskuz landuak dira, aitzurrez edo goldez, mandoak edo astoak uzta rrian, hemen duela 60/80 bat urte egiten zenaren gisa. Lan gogorra, segur, ez delarik motorezko tresna bakar bat ere ageri han. Adibidez, astoek dute garia eta garagarra bihitzen, gune biribil lauzatuetan piketa baten inguruan itzulika beren zangopetan lehertuz. Alorretan, emazteak eta gizonak ageri dira lanean, eguzkiarekin jeikiak, bakotxak balukeelarik bere saila. Musulmano herrialde hortan, eguna bost otoitzaldiekin neurkatua da, muezzinaren deiari ihardetsirik. Eta jende horiek guziak agurtzean, denek irri gozo bat, aurpegia eguz

    kitsu. Gutirekin bizi eta uros iduri.

    Eguzki-panoak eta parabolakEtxe barnetan, urik ez. Terraza gainetan haatik eta hori harrigarri aurkitzen dugu eguzkipanoak argindarra ukaiteko eta... parabolak, telebista satelitez errezebitzeko ! Xuriketak ur erreketan dituzte emazteek egiten, oihaleria makilarekin joz, zikina eginahala kentzeko, eta ondotik arroketan edo zuhaixketan hedatzen, xukarazteko. Garraiogailu gisa, mandoak eta astoak dituzte nagusiki erabiltzen. Etxe bakotxak badu bere mandoa edo astoa, bereziki souk edo merkatuetara joaiteko, eta frangok behi bat ere, esnea segurtatzeko, ez biziki gizena haatik...

    (Ikus 3.orri.)

    Apiril ondarrean, Azkaingo, Itsasuko eta Bidarraiko lagun multxo bat zazpi lagun ibili da Marokon gaindi, Goi-Atlaseko mendietan oinez, Lahcen mendizale berberoak gidaturik. Hamar egun xoragarri, mendi haietako herrien, jendeen eta bizimoldeen ezagutza eginez. Ez dugu hemen zazpi lagunen ibilaldia kondatuko, bainan hango ibar baten bizia jastaraziko, Ait Bouguemez ibarrarena, Ibar urosa deitzen dutenarena...

    Goi-Atlasekoibar urosa

    Ait Bouguemez ibarreko herri

    bat

    Lahcen Daarhi mendi-gidari

    berberoa

  • Gure Hitza

    Gogoan atxikEspainiak ezagutzen duen eztabaida nagusiak segitzen du, ez baitezakete eskuindarrek eta, bereziki eskuin muturrekoek onart bila detzaten non dauden errepublikar soldado hilen azken egoitzak.Amnistia lege bat bozkatua izana da 1977an, transizio garaian, bakea bilatuz jendeen artean, bainan nehork ez du ahantzi batzu caidos por Dios y la patria ohoratuak izan direla eta bertzeak baztertuak, ukatuak. Nola ez gogoan atxik azken hauek.Barka daiteke, bainan ez galdegin ahaztea.

    Mundu zabalean

    Norat ari gira?Joanden egunean zinez harritua gelditua niz aditurik frantses futbolari talde ezagutu ba-ten trebatzailea arrangura zela etzuelakotz hilabetean 150.000 euro baizik irabazten! Enekin ziren lagunek sudurrerat irri egin dautate. Alabainan, batto segurik ba omen da hilabetean aise gehiago altxatzen duena, 250.000 euro nunbait han: kasik ezin sine-tsia! Eta futbolariek berek zonbat irabazten dute? Frantziako mail gorenean direnek bana beste 40.000 euro edo holako zerbait, batzuk haatik aise eta aise gehiago! Oraino irabazi handiagoak ba omen dira Espainiako eta Inglaterrako talde batzuetan! Eta ni beti berdin harritua! Gauzak garbiki erraiteko, harritua baino harrituagoa! Holako irabaziak baloin bati ostikoka artzeko? Hoinbeste jende ederki penatzen delarik hilabetean mila euroko baten altxatzeko! Norat ari gira bestenaz, horra zer galde egiten nuen nihau-ren buruariNorat ari gira? Zernahi gisetarat, galde hori bera egiten ahal da noiz nahi. Nahas-mahas, huna zonbait kasu Nazioarteko ikerketa nagusietan trebe diren jakintsun batzuk hauxe salatu dute iragan aste hortan: itsasoak hain direla zikinduak, dena kotsadura, eta bestalde hoinbeste a rrain hartzen dela gerokoaz batere axolatu gabe, nun hola segituz hemendik be rrogoi urteren buruko ez omen baita gehiago a rrainik batere izanen! Eta zer eginen dute orduan hor gaindi arraina beren ekoizpen bakarra duten horiek? Norat ari gira beste-naz?Hartzen duzu edozoin egunkari, entzuten edozoin irrati, batean euro dirua errekaren zolarat ari dela, bestean bat-batean berriz azkartu dela, mundu guzia alde bat inarro-sia, gobernu azkarrenak ere baino puxan-tago nik dakita zer negozio ilun eta nahasie-tan azpiz ari diren batzu? Nihun nehori ezin gehiago fida! Norat ari gira bestenaz? Hau arrunt besterik da oraino bainan adix-kide batek segurtatzen zautan joanden egu-nean Euskal-Herri barne hortan berean gero eta gazte gehiago badela droga batzueri a rrunt biziatua? Norat ari gira bestenaz?Bai, biziki korda luzea duke norat ari gira? horrek Hoinbeste kezkabide bada es-kualde guzietan, frangotan arrangurabide zinez pisuak gainerat!Bainan horiek hola, iduritzen bazauku ere ainitz gauza gero eta okerrago doa-tzila gure gaurko jendartean, denak itzu-lipurdikatzen ari direla, ez dugu uzkurtuak egon behar eta lotsakor agertu, maku-rrago baizik ez baigira helduko! Beraz, duela bi aste hemen berean ginion beza-la, ez lotsa eta ez lokar, bainan jo aitzina!

    Janbattitt Dirassar

    Gehexan Pontto

    Estatu-Batuetako gobernuaren izenean, Hillary Clinton anderea izan da bisitaz Xinan eta hango agintariek ongi etorri ona egin diote. Ainitz sailetan bi herrialdeak ederki akomeatzen ahal litazkeela, hori dute azpimarratu batzuek eta bestek. Bainan badituzte oraino makurbideak ere, IparKoreari buruz bereziki, amerikanoek IparKorea hori arrunt partida eta xinatarrek adixkide.

    Mongolian azken berrogoi urte hauetako negurik bortitzena ukan dute aurtengoa. Errusiatik eta Xinarateko herri horrek bost miliun biztanletarik goiti ukana du eta heietarik erdiak hiri kapitala alderat eremanak ditu goseak. Kabala haztetik bizi, bereziki ahuntzak, hauetarik miliunka bazaizkie gosez hilak. 52 graduko hotzek janariz gabeturik. Hirirat ihesi joanak, e rran dugun bezala, han ere ez heien beharrik ez haztekorik.

    Arraina noiz arte izanen ote den itsasoan hasiak dira ONU batasuneko nazioneen erakundea bezalako batzu, joan den astean. New Yorken egin izan den mintzaldi baten arabera. Mintzaldi hortan erakutsi konduek diote itsasoetako arrantza moldeek hola segitzen badute hemendik berrogei urtera ez dela gehiago arrainik ateratzen ahalko ur horietarik. Beldur berak ziren agertzen ere, jona den martxotik hunarat atun gorriarentzat Mediterranean. Eta horra ere bertzalde Nazio Batuen laborantza eta arrantza erakundeak (FAO) hau diola: arrantza gazitu erresalbuetan %25 direla bakarrik on eta sanoak ekarriak, aldiz %11 badirelarik hor arras txarrak. Hau ere ikusten da eremu horietan: Kanadako uretan merluza faltatu baitzen, horren ondorioek ekarri zutela 18.000 enplegu galtzea munduan barna arrantzaleetan beretan, erran nahi baita beste zernahi enpleguren galtzea, ondorioz, arrantza horren baliatzetik bizi behar duen jendetzan.

    Indian maoistak badira orai ere auzotik

    edo nunbaitik jinak eta geldirik ez daudenak herri hortako Chlattisgark estaduan gaindi. Azkenik egin duten balentria hauxe da: 40 lagun zeramatzan autokar bat jauzarazi dutela 20 lagun bederen hil dituen bonbaketa batean. Gudari horietarik ba omen dira hamar edo hogei mila bederen hor gaindi. Laborarien alde jokatzen direla diote eta badira 600 lagun bederen hilak horien guduketan.

    Irakian Al Quaidako gudariek lepoa moztu diote Bagdad aldean iman sunita predikari bati eta haren burua elektriko hesol baten puntan ezarri. Cheikh Abdallah Chaku izena zuen iman horren hobena hau omen zen, irakiar armadatuen arabera: bere herriko meskitan sobera jorratzen zituela Al Quaidakoak. Bestalde, Irakiako estadu islamistaren kontseiluak emir berri bat hautatu du herri horrentzat, aitzinekoa hilez geroz ordain baten beha rretan baitziren, Al Quaidako hegal bat den horrentzat. Hori izanen da beraz sinestunen emir berria eta horren izena Abu Bakr Al Bagdadi eta ukanen du lehen ministro bat, Hussein Al Qurachi.

    Egiptoko Nil urhaundia badaki mundu guziak nolako ur aberasgarri den bere 6.700 kilometrako luzetasunean, bai eta zer ekarri zuen horgo ismoaren zilatzean eremu haundiko herri eta kontinenteendako. Aldi huntan haatik ez dute bururatu beste xede haundi bat, nahiko zuena horgo ura bederatzi nazionean baliagarri ezarri: Uganda, Etiopia, Rwanda, Tanzaniatik haste, 1999an hasiak zren tratu batzuen segidan, Banko Mundialaren laguntzarekin. Baina huna haatik Egipto, Sudan, Uganda, Kenya eta Kongorena faltatu zaizkiela, batzuek eta besteek ez orokorki onarturik xedea. Hauxe da hutsegin deiena besteak beste: heldu diren 25 urteetan Nileko ohantza hortan 300 miliunetarik 600 miliunetara hel ditakeela biztanle jendea, baina ez ageri orai nola forni dezakeen Nil ibaiak aski ur horrien guziendako.

    Hego-Korean bazuten joan den martxoaren 26an Cheonan izeneko itsasuntzia urperat joana, ezin jakin nundik zuen ukaldia ukana. Inkesta bat orai bururatu da horren hobenduna argitu nahiz eta huna IparKoreak tiratu tiro baten gain e maiten duela inkesta horrek lan hori, azken herri hunek harrak zilotik bezala ukatzen duena, gerla mehatxuzko desafioak botatuz gehiago dena. Bi herri horien artean Xina d