16
2010eko Abendoaren 9koa - 9 Décembre 2010 - 1,15 E - N° 3084- ISSN 0767-7643 HERRIA : Daniel Oltzomendi “Euskal Herria irakatsi” fitxa horien pikoan emai- teko lanean noiztik hasia zara ? Daniel Oltzomendi : Hastapenetik parte hartu nien lan hortan ; bagira hor historia eta geografiako erakasleak, ekonomiako, biologiako eta geologiako erakasleak ; egia da ene ikasleekin aspaldian hemen- go erreferentziak hartzen nituela etsen- plutzat, uste baitut ikasleek interes gehi- ago izanen dutela ikasteko hurbilenetik partituz ; beraz ene pentsatzeko moldeari urrats bat gehiago emaitea zen proiektu hortan sartzea. Egia da hasi ginela lagun batzuekin, lantu gintien adibide berri batzu gure ikasleer aurkezteko. Hortik aitzina eta emeki emeki, idekitzen den bortatik sartu eta beste batzu zabaltzen dira, gure lana ez da sekulan fini, baina pentsatzen dut biziki interesgarria dela eta segituko du- gula urrats horretan. H : Zein publikori Euskal Herria pre- sentatzeko egin duzue lan pedagogiko hori ? D.O. : Lizeotako erakasleak arizan gara lan hortan, lehenik gure ikasleentzat, hots lizeotarrentzat. Baina horiek eskutan ibili- ko dituzten erakasleek badute beti parada gure fitxak egokitzeko beren ikaslegoari ; emanen dautzut etsenplu bat : Kostaldean lantu ditugun geologia fitxak erakasleek hartzen ahal dituzte eta den dena ez bada ere, beren adineko ikasleen hainaren ara- berako elementuak har ditzakete guk moldatu fitxetan ; egia da Arrosa-Larlako miaketetaz egina dugun lana, gehiago terminalentzat dela ; uste dut hor behar dugula gehiago elementu bildu eta ho- riek gehiago landu oraino gazte publiko zabalenari egokitzeko ; diot ere gure taldea guziz idekia dela, ideia eta borondate one- koak oro gurekin hartuko ditugu gogotik. H : Daramazuen lan hori zuen lanaren barnean da ala aparte ? D.O. : Proiektu hori abiatu zen jadanik duela lau urte ; eta lan pedagogiko hau berma- tzen da barne giren erakasle bakotxak bere xokuan duen motibazioan, nahikari hori bai- ginien denek, ondotik dira gero gauzak ofi- zialtasunean sartzen, erran nahi baita gure lan orenetan. H : Zuen lana ez baita bururatua ? D.O. : Ez da batere bururatua, abiapuntu bat da bakarrik ; uste dut oraino bidea luzea dela ; badakigu orai nolako giroan behar du- gun segitu, bada lan bat handia eremaiteko, gu bakotxaren diziplinaren barnean gaiak ezin dira denak bizi batean lantu, eta beha- rrik, horrek baitu pasione hori emaiten. « Euskal Herria irakatsi » lemaren pean Garapen Kontseiluak abiatu duen lan pe- dagogikoan, Daniel Oltzomendi eta beste bost erakasle ari dira jotake fitxa pedago- gikoen apailatzen. Fitxa horiek aurki dai- tezke CDDP pedagogiako dokumentuen zentroko web gunean. Sei erakaslek fitxa horien inguruan animazioak segurtatzen dituzte bikoteka ikastegietan ; bietatik bat euskaraduna izanki, gai dira frantsesez bezala euskaraz ere animazioak egiteko. Fitxa horien euskarazko itzulpena Euska- raren Erakunde Publikoak hartua du bere gain ; mementoan bi fitxa jada euskaraz badira izenburu hauekin : garraioa eta mugikortasuna, eta nazioarteko estatisti- kak. Ez da nihun ikusten ehun egun irauten duen arrosarik (Xinako erran zaharra) Ikertu zuten gure herria zakutik eta zorrotik, urteak eman zituzten lan horretan ; iparraldeko garapen kontseiluak martxan emana zuen ikerketa maxinak jada erreferentzia parrasta bat emana zuen. Baziren ordea Garapen Kontseiluan ohartuak urtetan eta orgataraka bildu elementu horiek deusik ez zutela balio zoko batean uzten baziren, biharko giderrak hartuko dituen gazteriari deusik eskaini gabe. Hortik sortua da 2006-an “Euskal Herria irakatsi” urratsa, historia, ekonomia edo biologia erakaslei hemengo ikerketa emaitza horietan bermatu fitxa pedagogikoak eskaintzen baitzaizkie ikasle gazteen argitzeko. Daniel Oltzomendi erakasleak hastapenetik parte hartzen du fitxa horien pikoan emaiten beste bost erakaslerekin ; aste honetako HERRIAk argitasunak galdatu dizkio. Erakaskuntza hurbilenetik abiatuz Ezkerretik haste : Daniel Kowalczyk (cddp 64), Jean Roch Guiresse (Estia), J.J. Lasserre kontseilaria, Batita Boloquy (garapen kontseilua), Philippe Couturaud (akademiako ikuskaria), Jean Luc Mure (crdp) eta Jean Baptiste Etcheto (garapen kontseilua) Daniel Oltzomendi fitxak aurkezten ari

Herria 3084

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3084

Citation preview

Page 1: Herria 3084

2010eko Abendoaren 9koa - 9 Décembre 2010 - 1,15 E - N° 3084- ISSN 0767-7643

HERRIA : Daniel Oltzomendi “Euskal Herria irakatsi” fitxa horien pikoan emai-teko lanean noiztik hasia zara ?

Daniel Oltzomendi : Hastapenetik parte hartu nien lan hortan ; bagira hor historia eta geografiako erakasleak, ekonomiako, biologiako eta geologiako erakasleak ; egia da ene ikasleekin aspaldian hemen-go erreferentziak hartzen nituela etsen-plutzat, uste baitut ikasleek interes gehi-ago izanen dutela ikasteko hurbilenetik partituz ; beraz ene pentsatzeko moldeari urrats bat gehiago emaitea zen proiektu hortan sartzea. Egia da hasi ginela lagun batzuekin, lantu gintien adibide berri batzu gure ikasleer aurkezteko. Hortik aitzina eta emeki emeki, idekitzen den bortatik sartu eta beste batzu zabaltzen dira, gure lana ez da sekulan fini, baina pentsatzen dut biziki interesgarria dela eta segituko du-gula urrats horretan.

H : Zein publikori Euskal Herria pre-sentatzeko egin duzue lan pedagogiko hori ?

D.O. : Lizeotako erakasleak arizan gara lan hortan, lehenik gure ikasleentzat, hots lizeotarrentzat. Baina horiek eskutan ibili-ko dituzten erakasleek badute beti parada gure fitxak egokitzeko beren ikaslegoari ; emanen dautzut etsenplu bat : Kostaldean lantu ditugun geologia fitxak erakasleek hartzen ahal dituzte eta den dena ez bada ere, beren adineko ikasleen hainaren ara-berako elementuak har ditzakete guk moldatu fitxetan ; egia da Arrosa-Larlako miaketetaz egina dugun lana, gehiago terminalentzat dela ; uste dut hor behar dugula gehiago elementu bildu eta ho-riek gehiago landu oraino gazte publiko

zabalenari egokitzeko ; diot ere gure taldea guziz idekia dela, ideia eta borondate one-koak oro gurekin hartuko ditugu gogotik.

H : Daramazuen lan hori zuen lanaren barnean da ala aparte ?

D.O. : Proiektu hori abiatu zen jadanik duela lau urte ; eta lan pedagogiko hau berma-tzen da barne giren erakasle bakotxak bere xokuan duen motibazioan, nahikari hori bai-ginien denek, ondotik dira gero gauzak ofi-zialtasunean sartzen, erran nahi baita gure lan orenetan.

H : Zuen lana ez baita bururatua ?

D.O. : Ez da batere bururatua, abiapuntu bat da bakarrik ; uste dut oraino bidea luzea dela ; badakigu orai nolako giroan behar du-gun segitu, bada lan bat handia eremaiteko, gu bakotxaren diziplinaren barnean gaiak ezin dira denak bizi batean lantu, eta beha-rrik, horrek baitu pasione hori emaiten.

« Euskal Herria irakatsi » lemaren pean Garapen Kontseiluak abiatu duen lan pe-dagogikoan, Daniel Oltzomendi eta beste bost erakasle ari dira jotake fitxa pedago-gikoen apailatzen. Fitxa horiek aurki dai-tezke CDDP pedagogiako dokumentuen zentroko web gunean. Sei erakaslek fitxa horien inguruan animazioak segurtatzen dituzte bikoteka ikastegietan ; bietatik bat euskaraduna izanki, gai dira frantsesez bezala euskaraz ere animazioak egiteko. Fitxa horien euskarazko itzulpena Euska-raren Erakunde Publikoak hartua du bere gain ; mementoan bi fitxa jada euskaraz badira izenburu hauekin : garraioa eta mugikortasuna, eta nazioarteko estatisti-kak.

Ez da nihun ikusten ehun egun irauten duen arrosarik

(Xinako erran zaharra)

Ikertu zuten gure herria zakutik eta zorrotik, urteak eman zituzten lan horretan ; iparraldeko garapen kontseiluak martxan emana zuen ikerketa maxinak jada erreferentzia parrasta bat emana zuen. Baziren ordea Garapen Kontseiluan ohartuak urtetan eta orgataraka bildu elementu horiek deusik ez zutela balio zoko batean uzten baziren, biharko giderrak hartuko dituen gazteriari deusik eskaini gabe. Hortik sortua da 2006-an “Euskal Herria irakatsi” urratsa, historia, ekonomia edo biologia erakaslei hemengo ikerketa emaitza horietan bermatu fitxa pedagogikoak eskaintzen baitzaizkie ikasle gazteen argitzeko. Daniel Oltzomendi erakasleak hastapenetik parte hartzen du fitxa horien pikoan emaiten beste bost erakaslerekin ; aste honetako HERRIAk argitasunak galdatu dizkio.

Erakaskuntza hurbilenetik abiatuz

Ezkerretik haste : Daniel Kowalczyk (cddp 64), Jean Roch Guiresse (Estia), J.J. Lasserre kontseilaria, Batita Boloquy (garapen kontseilua), Philippe Couturaud (akademiako ikuskaria), Jean Luc Mure (crdp) eta Jean Baptiste Etcheto (garapen kontseilua)

Daniel Oltzomendi fitxak aurkezten ari

Page 2: Herria 3084

Gure Hitza

iritziaKHemendik goiti gardentasun haundienean biziko gara agertzen baitira mundu osoan, bai internet-en bitartez eta bai prentsari esker, segeretuan egon behar ziren berri eta iritzi batzu.« Secret défense » famatua Frantzian noiz nahi aipatua da nahi delarik zerbait gorde. Wikileaks web guneak eskaini dizkio munduari Estatu Batuetako segeretu zenbait. Hala nola, adibide baten emaiteko, nola jujatzen duen Amerikar diplomaziak Frantziako lehendakaria : da, omen, gizon minbera eta larderiatsua.Zaharrak berri guretzat, aspaldian baiginakien.

Mundu zabalean

neguilaBaditake gaurko egunean neguila hitz hori ainitzek arrotza duten. Arrotza edo arroz-tua segurik ba… Hori da edo hori zen izaite-kotz urteko azken hilabetearen euskal izena, batzuetan negila bilakatzen ere zena, arteko “u” bokala desagertaraziz. Orai erraiten da abendua edo abendoa. Ardurenean ohartu gabe abendu hori besterik dela, hori baita Elizaren egutegian Eguberriko bestaburuari buruz prestatzeko denboraren izena. Eguberri aitzineko laugarren igandean hasten den den-boraldia eta Eguberri arte irauten duena. Nola hitz bera noizbait bilakatu den hilabetearena, nik segurik ez dakit! Daukat gisa batez pena dela, hitz bera erabiltzen baita bi gauzarentzat, bakoitxarentzat bazelarik hitz berezi bat! Dena den, eta ezinbestean bada ezinbestean, goa-zen bada abenduarekin! Neguila aski egokia zelarik alta negu sartzeko hilabetearentzat… Oraino egokiago orobat aurten bezala negua goixtiar izaitearekin… Ez da gure eskualde-tan hain usu gertatzen negua hoin goizik jitea, hotza alde batetik eta bestetik elurra itsas-he-giraino jautsia, Kostaldean ez badu ere biziki iraun… Eta goizik negutze horrekin, horra ere bat-batean gure bihotzak histen dituen berri latza, Xabier Lete pausatu dela 66 urtetan, luzaz gaitzaren kontra azkar borrokaturik. Xa-bier Lete, gizon argia eta sanoa, olerkari fina, kantari paregabea, gure kulturaren zerbitzari handia! Euskal-Herri guzian ezagutua, estima-tua eta maitatua. Toki handia hartua zaukan artixta! Bainan hotzak, elurrak eta berri txarrek ere ez dituzte bazter guziak arrunt uzkurturik atxiki-tzen! Ez atxiki behar ere! Euskararen eguna, joanden asteburuan, ez bada ere hor gaindi hain handizki ospatu, Durangoko azokan izan da gaitzeko mugimendua. Euskal kulturaren besta ederrra zinez!Goizik negutzeak ez daizkigu ere ahantz-araz-ten gure arrangura samin batzu. Ezin onetsia dela Aurore Martin abertzale gazteari nola mendekatzen zaizkion. Bi mila lagunek hori dute funtsean salatu joanden larunbatean Baionako karriketan. Bainan noiz arte beharko dira holako zentzugabekeriak jasan?Ainitz bagirela ere edo arras hasarre edo bederen aski gogoetatuak burdinbide berriaren ixtorio horrekin! Burdinbide xaharra berrituz ez litakeenetz berdin untsa heltzen ahal eta hoinbeste bazter funditu gabe, zernahi gisaz alimaleko sarraskirik egin gabe ingurumenaren kaltetan! Larunbatean, Baionan, berriz ere izanen da jende ainitz eta ainitz hain segur arrangura pisu horren aski gora oihukatzeko!

Janbattitt Dirassar

Gehexan Pontto

batzuen kontra, preseski lege horiek go-bernamenduak finkatu beharrak zituen egunean berean. Lege horiek nahi zituz-ten unibertsitate ttipi batzu ekonomiaz el-garretaratu batetik, eta bertzalde erakasle ta ikerle posta ainitz berritu gabe utzi. Diru eskasak eginarazten dituen enplegu xu-hurtzeak horiek ere ?

• Japonian H5 virus hura berriz agertu ditake, oiloen gripa deitzen den hare-kin. Bost oilasko dira hilak aurkitu oila-tegi industrial batean eta berehala neurri garra tzak hartu ere dituzte hango 25 mila oiloak hilaraziz eta debekatuak dituzte gainera oilaki horien garraioak eta tratuak han gaindi.

• Afrika mendebaldean kondatu dituzte 32 miliun jende, jateko, ur eta osasun zoi-nu beharrean direnak, Benin, Burkinafa-so, Kapoberde, Bolikosta, Ganbia, Gana, Ginea, Liberia, Mali, Mauritania herrietan, bai-eta dirulaguntza ederrak bozkatu ere heien alde ONU nazioartekoak.

• Londreseko gobernamendu berriak familien alokazioneak ttipitu ditu aiserian bizi diren familieri, bai-eta kendu ere abe-ratseneri. Urtean 50.000 euro mozkina di-tuztenek ez dute alokazionerik hunkituko 2013 urtetik harat. Erran behar da orai ehun euro ukaiten dutela lehen haurren-tzat. Holako neurriekin Cameronen go-bernuak nahi du denek beren partea har dezaten oraiko krisiaren gainditzen eta gisa guziz izanen dira neurri berri horie-tan hiru miliar euro irabaziak. Beste era-bakiak ere badira hartuak eta dena ere on, eskuineko gobernuak bere famak ho-betzen baititu travaillisten aitzinean.

• Brasilgo Amazonian 27.000 hektara oihan atera eta suntsitu ziren 2004 ur-tean, sekulako gehiena. Geroztik, beha-rrik, gutitzen ari dira oihan zorrozte horiek eta 6451 arrasatu dira bakarrik 2010 ur-tean. Beren xedetarat hurbiltzen ari dira, ez oraino arras heldurik ere, urtean 5000 hektara mozteko baita orai baimena oro-tara.

• Errusian ortodoxen elizek ari dituzte beren erlisioneko otoitzetxe eta tokiak emeki emeki beretzen. Jadanik berengain ezarriak izan zituzten toki eta etxe horieta-rik 6500, bainan oraino jabetasunik gabe. Museo bezala bai ezarri zizkieten. Bainan Medvedev presidentak lege batez berriz itzuli nahi ditu horiek erlisione ortodoxe-koeri.

• Xinako gobernuak bere laborarieri gal-datzen deie lursagar gehiago egin de-zaten. Erran behar da irrisa dela hango janari nausia, urtean 90 kilo irrisa jaten baitute jende bakar. Ogia ere egiten dute baina ainitz gutiago araberan. Laborantza sustatu nahi dute besteak beste, hau ere jendea hirietara doan garai huntan.

• Xinan berriz zapartatze bat gaitza ger-tatu da, ez dakitelarik oraino nolaz, os-

• Afrika Bolikostan presidentaren hau-tatzeko bozen ondorioek luzatzen dute. Erran behar da zenbait egunen buruan direla ofizialki agertu han emaitza horiek. Alassane Ouattara oposiziokoa dela ira-

bazle %54 bozekin baina horrek ekarriko ote du han bakea, Laurent Gbagboren hamar urteko nausigo bitxiaren ondotik ? Hunek bere aldetik aitzineko nausigoa luzahala luza atxikirik, burua gora dauka oraikoetan ere. Bere aldekoak ditu auzien jabaltzaile konstituzio batzordea eta hu-nekin zernahi gerta ditake. Zernahi izan dadin zalaparta ederrak dituzte herrian eta kolpatu ta hilak ere bi alderdiek elgar akusatuz. Gauza bat bada segura, hango bozek ez dutela auzirik trenkatzen hemen bezala, kargua jastatuz geroz han ez baitu aise bere lekua uzten beste bati, bozen ondotik ere, galtzaleak.

• Israelen 40 hil egin ditu Haifako aldean lotu den su izigarri batek kasu harrigarri batean. Presondegietako zaintzaleak ziren autokarreko gizon horiek oro, beste pre-sondegi batera zoatzinak, hartan laguntza beharrak bazirelakoan. Horra beraz beste-ren zaintzale ta sokorritzaileak izan direla berak suak harrapatuak.

• Egipton, deputatuen hautatzeko bozen ondotik, ustegabeak izan bide dituzte, han ere nahaskeria asko ere erran denez, Amerika-USA ere asaldatzerainokoan. Lehen itzulian berean, jada kargutan ziren nazional-demokratek dituzte 170 kargu irabazi eta deputatu bat ere pasatu gabe gelditu Anai Musulmanoen partidua, hu-nek uste zuelarik 500 deputatuen artean bostetatik bat bederen pasatzea.

• Italian manifestaldia egin dute ixtu-diantek beren unibertsitateetako lege berri

tatu batean aluminio egiteko ekei kimikak altxatuak ziren gordetegi batean. Inkesta egiten dabila polizia arrastatze batzu egi-nez, jakiteko nundik eta nolaz gertatu den hori. Izan baitira 6 hil eta 40 bat kolpatu.

• Indian bere emaztearekin eta kargudun alde batekin bisitaz ibili den Nicolas Sarko-zyk zer ondorio ukanen ote du herri ho-rrekilako tratuaz ? Hango miliar jendeak, erraiteko maneran, behar eta ahal handiak baditu eta gose araberakoak pizten ere afera on beharretan diren herrieri.

Alassane Ouattarra, bozetan nagusitu dena. Nazioarteko erakundeentzat ere irabazlea da bainan galtzaleak ez dio tokia utzi nahi !

2

Page 3: Herria 3084

Han eta HeMen

Ikastolek, Iparraldean, 40 urte bete berri dütüe. Horren kari, han hor, zelebrazione ezbar-dinak egin dira. Ikastolen ekoiz-pen züzena ginen ikasle ohi zon-baitek uste günüan gük ere urte müga hau ospatzen ahal günü-keela. Hona nola Xiberoko Ikas-toletako Ikasle Ohiak (XIIO) bildü giren, Ikastolek urteetan zehar eraman düen lan ezinbestekoa goraipatü nahiz; eta hala egi nen dügü ikusgarri baten bidez aben-tüaren 11n, gaüko 9 orenetan, Mauleko Jai Alaiean.

Xedea bi ikasle ohietarik partitü zen orai badü urte bat eta fite hamar bat ikasle ohi hasi ziren erregülarki biltzen ideia horri kor pitz baten emaiteko. Alkartea sortü zen eta Xiberoko Ikasto-letarik igaran zirenak oro (200 bat) kontaktatü güntüan (postaz, e-mailez, facebooken bidez, i rratietan sonü deiak, prentsa idatzian artikülüak) 2010eko be-datsean bilküra pübliko batetara kümitatüz. 2010eko üdan talde ttipietan zatitü gira (antzerki, dantza, kantore, filma, argazki) eta erauntsi dügü ikusgarriaren hontzen, setemeretik harat mus-traken hasteko. Ikusgarrian parte hartzen dügü 40 bat lagünek, jakitez beste hainbestek ikus-garri egünean bertan lagüntüko düela.

Ikusgarri honen sorkuntzan abi-atü ginen lau xedeekin bürüan: 40 urtez eramanik izan den lan ezinbestekoaren omentzea; Xi-beroko ikastolen garapenaren eta istoriaren kontatzea; kültür sailean Ikastolek eraman düen lan ezinbestekoaren azpima-rratzea eta ikastolek aküilatü dütüen sorkuntzen ohartaraz-tea; guretako lazgarri inportant atzamaiten dügün mezü baten

iganaraztea: eüskara ko-münikatzeko tresna bat dela eta eüskararen egoera oro-ren eskü dela. Erran gabe doa ikusgarri hor-tarik landa egiten dü-tügün eteki-nak (egiten b a d ü t ü g ü ) X i b e r o k o ikastolentako diratekeela.

Xiberoko ikastolakXiberoko ikastolen sortzeaz bi hitz. 1971 urtean, Seaskako or-dezkariak (Argitxu Noblia horien bürü) Xiberoko eüskaltzale zon-baitekin harremanetan sartü zi-ren hor ere ikastola baten sortze-ko ideiaren aitzina eramaiteko. Mauleko ordünko auzapeza zen Supervielle jaunak gela bat ützi zeien oraiko Herriko Etxean –Syndicat d’Initiatives ohia- eta Xiberoko lehen ama ikastola 1972ko setemez zabaltü zen 12 haurrekin. Margarita Recalt Etchart Altzabehetiarrak urte bat formakuntza hegoaldeko ikasto-letan jarraiki ondoan, hura izan zen Xiberoko lehen andereñoa. Basabürüan, urte zonbait be-rantago (1978an), bigerren ama ikastola bat sortü zen, Atharra-tze herrian, 8 haurrekin, Odette Etchegoinberry Mohorade Urdi-ñarbetarra erakasle. Pettarrean lehen maila 1979an zabaltü zen.Geroztik, Xiberoko ikastolek gora behera hanitx ezagütü dütüe, borroka animalak eraman behar izan dütüe urteetan zehar haien

“OLAZ OLA… IKAS” ikusgarria MaulenXiberoko ikastolen 40 urteak ospatuz

LUR BERRI DISTRIBUTIONEZPELETA

Tel 05 59 93 90 91 Fax 05 59 93 81 42

ATE IDEKITZEAK abendoaren 15ean, asteazkenez

ONGI ETORRI ORORIGosaria eskainia, ogitarteko, kafe eta xokoleta bero.

Saltegi guzian -%10 eko apaltzeak

Jantzietan,

bat erosiz -%10 bi erosiz -%20

hiru erosiz -%30

haurrak baldintza ahal bezain ho-netan eskolaratzeko eta fran tses estadutik ezagüpen zerbaiten erdi-esteko; bena urtez urte ikastolak hazi dira, haur kopürüa beti emen-datüz joan da. Egünko egünean 100 haur dira Sohütako ikastolan (Pettarran) eta beste 20 Alozekoan (Basabürüan).

Ikusgarri alaiaAbentüaren 11n emanen dügün ikusgarria “Olaz Ola... Ikas” ba-taiatü dügü (“Olhaz Olha... Ikhas” ahozkatü behar lizatekeena xi-berotarrez). Haboroxenek kon-prenitürik dükezüe izenbürüak, hitz jokü baten bidez, “ikastola” hitzari erreferentzia argia egiten deiola.

“Olak” ontsa badakigü zer diren heben Xiberoan, andana bat be-itütügü gure mendietan. Bena hitz horren etimologia zabalagoa da, “zerbait sortzen den lekü bat” beita. Mendietako olak, hots, gaz-na sortzen diren leküak dira. Eta “Ikast-olak?” Ikasten den leküak dira. Ikastolen historia gain behe-rez beterik da eta azken ideia hori azpimarratü nahi dü gure izen-bürüaren lehen parteak: “Olaz Ola”. Bi hitz horiek mugimentüa azpimarratü nahi düe ikastola haboroxenak, ezagüpen pübliko mentsaren ondorioz, lekü batetik besteala etengabe ebili beitira. Izenbürüarekin ürrentzeko, “Ikas” hitzaz bi hitz. Ikusgarri hontan parte hartüko dügünak oro ikas-toletarik igaran gira eta haietan, andereñoen lagüngoarekin, ha-nitx ikasi dügü. Bena inportanta-go orano gure üdüriko, eüskaraz ikasteko parada emanik izan bei-tzaikü.

Xiberoko ikastoletako ikasle ohiek bürütik bürü sortü düen ikusgarri hortan, antzerki, ber tsu, filma, dantza eta kantoreen bi-dez, Xiberoko ikastolen 40 urteak kontatürik izanen zaitzüe: hatsa-rreko bürü hausteak, podere pü-blikoekin zankakak, etxekoen eskü kaldüak, herritarren begi ñikak, geroari gillikak eta ororen tripa joküak! M.D.

Escrivans idazle - Escrivans idazle tituluaren pean, Per Noste eta Maiatzek argitaratzen dute olerki liburu bat elebiduna, euska-raz eta okzitaneraz. Hamaika idazle bi-arnes edo/eta okzi-tandar hautatu ditu Per Noste elkarteak, Maiatzek aldiz ha-mar euskal idazle ; olerki bakoitza agertzen da bere hizkuntzan, aldean besteko itzulpenarekin. Elkarlan ho-netan gaurregungo euskarazko eta okzitanerazko idazketaren irudi oro-kor bat erakutsi nahi izan da. Konda-laritza, ipuingintza, antzerkigintza, ele-labur, eleberri, orotariko kontakizunak dira gure literaturaren ingurumen.

“Itsasoko izaki” Amaia Lasaren olerki azau berria - 1969-an agertua du bere lehen olerki liburua Amaia Lasa idazleak, « Uhin berri » titu-luarekin ; geroztik beste lau liburu ar-gitaratuak ditu, erakutsiz karra eta ja-rraipena euskarazko espresabidean.

Olerkarien bi-detan Itxaro Borda guru-tzaturik hona non Maiatz argitaletxean plazaratzen duen « Itsa-soko izaki » tituluarekin, h o g e i -tasei poema biltzen dituen

liburua. Idazle bat euskal hitzaren maitalea, gai da poema bat pausatzen uzteko behar den denbora, bere baitako sentimendua ez diola osoki emana sumatzen dueno.

Maiatz 51 aldizkaria - Aldizkariaren barneko uztak euskalki guziak emai-ten ditu irakurtzera ; xiberotar pastoral bat, bizkaitar olerkiak ; balore segu-ruak hor ditugu zerrendan : Itxaro Bor-da, Eñaut Etxamendi eta Luixa Giltzu besteak beste. Idazle berriak mentu-ratzen dira aldi honetan ere, hala nola Ramuntxo Partarrieu hazpandar artis-ta. Orotara hogei idazle ezbaian ehun orrialdetan lerrokatuak.

Maiatz argitaletxeak beste hiru lan plazaratzen

Amaia Lasa eta Lucien Etxezaharreta

3

Page 4: Herria 3084

HeGoaldeanXabier Lete hil da

Xabier Lete euskal idazle eta musikaria hil da 66 urte zituela. Ostiral gauean Donostiako eri-txera eramana izan zen. Oler-kari, idazle eta kantari ezagu-nak aspalditik bazituen osasun arazoak. 1985ean eritasun larria diagnostikatu zioten, geroztik urteak pasa ditu gaitzarekin bor-rokatzen.Oiartzunen sortua 1944ean, eus-kal musika, literatura eta olerkiak zituen bere mundua. Ez Dok Hamairu taldearen sortzaileeta-rik izan zen eta 1974an Xabier Lete izenburuko bakarkako bere lehen diskoa plazaratu zuen. Li-teratura sailean arrakasta ederra bildua zuen. 2009. urtean eus-kara saileko Euskadi Literatur Saria eman zioten Egunsenti-aren esku izoztuak (Pamiela) lanagatik. Durangoko azokan omenaldia egina izan zaio, parte hartzaleek « Urepeleko artzaina » kantuarekin egin diotena. Astear-tean ehortzia izan da Urnietako hilerrian.

Aire kontrolatzaileen grebaLoiu, Hondarrabi, Noain ala Fo-ronda, hegoaldeko aireportueta-raino heldu da asteburuko aire kontrolatzaileen greba ezuste-koa. Urteko asteburu luzeena-ren hasieran ez da hegaldirik izan aireportu hoietan. Loiun 72 hegaldi ezabatuak izan dira, Fo-rondan 11, eta Hondarribian 6. Gobernuak iragarri neurri zorrot-zen ondorioz, emeki emeki nor-maltasunera itzuli da egoera. Sekulako nahaspila, kexa eta kalte eragin duen lan uzteak, 24 orduz aire trafikua ezabatu du espainiar estadu guzian eta krisiak ondorioak izanen ditu. Gobernuak Rubalcabaren aho-tik jakinarazi du ez dela berriro horrelako kaosik gertatuko, ez Eguberriko ez eta beste aldi batez. Greba egin duten aire kontrolatzaileak bortizki zigor-tzea aipatzen dute eta 442-ren-tzat azterketak abian dira, zigor-tuak izanen direnez jakiteko.

Euskal Herriaren eskubide zibilen aldeko mugimendua aurkeztu duteEuskal Herriaren Eskubide Zibi-len aldeko mugimendua aurkez-tu dute Durangon. Aurkezpen ekitaldian Espainia eta Fran tziako estatuei, giza eskubide eta esku-bide zibil eta politiko guziak ber-ma ditzaten eskatu diete.

ETAri ere, proposamen zuzena egin diote, Bruselako Adieraz-penak eta Gernikako Akor-dioak, behin betiko su eten egiaz tagarria iragarri dezan, egin eskariari baimena eman dezan.Mugimenduaren aurkezpenean izan dira, besteak beste, Unai Ziarreta EAko idazkari nagusi ohia, Jesus Uzkudun Euskadiko CCOOko kidea, Iñaki Zarraoa Getxoko EAJko auzapez ohia, Dani Maeztu Aralarreko kidea eta Karmelo Landa ezker abertzale-ko kidea.

Agiriak galdatzen die Euskal Herriko hiritarrei, buru-belarri inplikatzea guziek nahi duten ziklo aldaketa gerta dadin. Eus-kal Herriak denbora gehiegi daramala indarkeria eta jarrera geldoetan salatzen du agiriak. Horrek bizitza politiko eta soziala askatasunez garatzeko marko berria sortzea ez duela ahalbi-detzen.

Arantza Zulueta, Jon Enparantza eta Iker Sarriegi abokatak libro Arantza Zulueta, Jon Enparantza eta Iker Sarriegi abokatak libro utzi ditu Auzitegi Nazionalak, 60.000 euroko fidantzak ordain-du ondoan. Abokatek, Rubalca-ba barne ministroaren hitzetan, euskal presoen aldeko komisario politiko gisa lanean aritzea gatik, apirilean preso ezarriak izan zi-ren.

Epaileen baimenik gabe erbes-tera joaitea debekaturik daukate abokatek, eta epaitegietan ager-tu beharko dira astero.

Eusko Jaurlaritza: nehor ez da euskeraren jabea, hizkuntza denena daEusko Jaurlaritzak adierazpen instituzionala argitaratu du Eus-kararen Nazioarteko Eguna os-patzean. Nehor ez dela hizkun-tzaren jabea dio agiriak bainan aldiz denen aukera dela. Euske-raren etorkizuna ere aipatzen du, hiritarren askatasunean eta bo-rondatean oinarrituta egon behar duela erranez.

Hari beretik, euskaldunak ez dituela baztertuko eta beha-rrezkoak diren laguntza guziak bermatuko dituela euskal gober-nuak iragartzen du.

Euskara menperatzen dutenen kopurua, %15az emendatu da azken 30 urteetanEuskara menperatzen duten jendeen kopurua azkar emen-datu da hegoaldean azken 30 urteetan: % 22tik % 37,5era hazi dela azpimarratu du Blanca Ur-gell Kultura sailburuak, Euskara-ren Egunaren karira egin age-rraldian.Bere hitzetan, gero eta jende gehiagok euskara menperatzen badu, ez da gobernu bakar ba-tek egin lanari esker izan, gizarte osoaren lanari esker baizik.Jaurlaritzak kanpaina berezia bideratuko du, « Munduoro Eus-karaz », administrazioan euska-raren erabilera zabaltzeko helbu-ruarekin.

Picasso, Chillida eta Tàpiesen artelanak ebatsiakPicasso, Chillida, Botero edo Tà-pies bezalako artisten artelanez beterik zegoen kamiuna hustu dute ohoinek iragan azaroaren 27an, Getafeko industriagune ba-tean. Bost miliun eurotan balioz-tatzen dute adituek ohointzaren kaltea. Hogoita hamar lan inguru zeuden, besteak beste, Picasso, Tàpies, Chillida, Antonio Saura, Fernando Botero edo Julio Gon-zález bezalako artisten lanak.

Picassoren lanak, Basaurin ikusgai Pablo Picasso artistaren ehun bat lan ikusgai dira Basauriko Arizko dorretxea kultur etxean. Suite Vollard izeneko artistaren lanak dira. Ambroise Vollard, arte-merkatariak Picassori galdatu lanak biltzen ditu bildumak, eta Picassok Vollarditaz egin hiru erretratu ere badaude ikusgai. Erakusketa urta rrilaren 9a arte egonen da zabalik.

EITBri neutraltasuna eskatu dio Eusko LegebiltzarrakEITBko berri sailetan egiazko-tasuna, neutraltasuna, iritzi ez-berdinak, interes informatiboa eta independentzia profesionala ardatz izan behar direla, euskal gizarteak merezi dituen eta te-lebista publiko baten irizpideak direlako, deritzon agiria baieztatu dute aho batez eusko legebil-tzarreko talde politikoek. Arala-rrek, EAJk, PSEk, PPk eta UPyDk adostu dute ekimena, bainan talde politiko guzien sustengua izan du. Aralarrek proposatu du ekimena eta EAJk, PPk, PSEk eta UPyDk zuzenketak aurkeztu dituzte. Azken ilabetetan kritika eta aku-sazio asko entzun eta plazaratu dira EITBko zuzendaritza be-rriaren kontrakoak, kazetariak kontrolatzea edo zigortzea gatik. Audientzia galtzea ere leporatua zaio zuzendaritza berriari.

Inaxio Uria hil zutela bi urte bete diraInaxio Uriaren familiak eta lagu-nek elkarretaratze ixilaren bidez gogoratuko dute enpresaburua, Azpeitian, ETAk duela bi urte hil zuen tokian.71 urteko Inaxio Altuna y Uria eraikuntza enpresaren jabeetako bat eta bertako kontseilari ordez-karia zen. Bere enpresa Abiadu-ra Handiko Trenaren lanetan ari zen, ETAk helburu nagusietako bat zuena.Enpresaburua bere etxe ondoan dagoen jatetxera zoanean, egu-nero bezala, bi tiro bota zizkio-ten, bata buruan eta bestea bu-larrean.« Hiltzaileentzat barkamenik ez dugu nahi eta preso nahi ditugu betirako. Gu ere sufrimenduaren preso baigaude duela bi urteta-tik, biktima guziekin batera, bizi osorako sufritzera kondenatuta. ETAri, bere konplizeei eta terroris-ten alde dagoen orori gure mes-pretxu eta gorroto guzia adierazi nahi dugu. Egin mina ez baitzai-gu sekula barnetik aterako. Indar-keriaz eta pertsonak erahiltzen ez duzue sekula ezer lortu eta lor-tuko ere. Esperantza dugu ETA-ren akabantza laster jinen dela eta gure historian ez duela berriro ere lekurik izanen mina eta sufri-mendua baizik ekarri ez duen te-rrorismoak» deklaratu du familiak, publikatu agiriaren bidez.

Ertzaintza berrantolatua herritarretarik hurbiltzekoErtzaintza berrantolatzeko eta modernizatzeko proiektua pres-tatu du Eusko Jaurlaritzak. Helburua : Ertzaintza herritarreta-rik hurbiltzea eta udaltzaingoekin lankidetza hobeki lotzea da.

Joan Mari Torrealdairi eman diote 2010eko Lauaxeta SariaBizkaiko Foru Aldundiak Joan Mari Torrealdairi eman dio 2010eko Lauaxeta Saria, Euska-raren Nazioarteko Egunaren os-pakizunean. Euskara eta euskal kultura sustatu, hedatu eta nor-malizatzeko lanetan Torrealdaik egin ahalegina azpimarratu du Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahal-dun nagusiak. Torrealdai 1942an Foruan, Biz-kaian sortu psikologo, kazetari eta idazlea da. Gai anitzeko asko liburu argitaratu ditu, eta euskara sustatu eta aztertzeagatik sariak ardietsi ditu. Euskal Herriko his-toria garaikidea landu du urte luzez. 2007an euskaltzain oso izendatu zuten. Bizkaiko Foru Aldundiak duela sei urte sortu zuen Lauaxeta Saria, Esteban Urkiaga Lauaxeta idazle euskal-dunaren figura aldarrika tzeko eta euskal kulturaren alde egiten dutenak saritzeko. Ordutik sari-tuak izan dira Ander Manterola (2005), Orue Auzoko Pasiota-rren Elkartea (2006), Miren Agur Meabe (2007), Bizkaia Irratia (2008) eta Jon Kortazar (2009).

4

Page 5: Herria 3084

eGun eta biHar

Goizegi?

President-bozak hemendik ha-masei hilabeteren buruan iza-nen dira. Arte huntan, aste guziz izanen ote da zerbait aipagarri hauteskunde nagusi horieri bu-ruz? Baditake baietz behar zaion ihardetsi holako galdeari... Ka-sik egun guziz jadanik ager tzen da alabainan zerbait apailuren berri, denek biziki polliki erranik ere ez dela oraino presa gaixto-rik. Ezkerraldean konparazione, joanden astean hemen berean erraiten ginuen sozialixten beren artean dotzena bat bazirela hau-tagai agertu nahiak, heldu baita batzuen gostuko segurik aise sobera! Gisa guziz, badu hiru urte konprenitua dugula Ségo-lène Royal be rriz ere hautagai nahi litakeela izan, hori ez ba-zuen ere argi eta garbi erraiten! Bainan horra nun preseski joan-den egunean ahoan bilorik gabe salatu duen zer xedetan dagoen, baietz eta baietz, ez dela duda-rik, hautagai nahi lukeela ager-tu! Berriak ez du denen buru ne-hor harritu. Batzueri harrrigarri iduritu zaiotena da zendako hola mintzatu den hoin goizik, sozialixten arteko bozketan nor izanen den hautagai helduden ekainean agertu behar-eta. Bai-nan Ségolène Royal-ek nahiago ukan du deneri aitzindu eta orai-danik e rran zer zuen gogoan. Untsa goizik beraz, sei edo zaz-pi hilabete aitzinerat. Eta goizegi ote? Tanto batzuen irabazteko

moldea denetz ala izaitekotz tanto zonbaiten galtzekoa, hori nork daki? Anartean, bere xe-dea agertu duen bezen laster, Pariseko ondoan duen bizite-gian ohoinak sartu dira gauaz. Bainan egiazki ohoinak zirenak? Bazter guziak miatu dituzte eta denak nahasi, bainan deusik ez ebatsi omen… Ixtorio bitxia hori ere! Azken be rrien arabera iduri badu ere ondo hetako gazte batzuk dutela lan txar hori egin, politikaz den gutieneko axolarik gabe…

Dirua eskas

Treinetan ibiltzea ozka on batez kariotuko ote dute ondoko egu-netan? Burdin-bideen sareaz arduratzen direnek garbiki diote arrangura handiak badituztela. Burdinbide frango arras xahar-tuak hor gaindi eta obra beha-rretan. Diotenaz, sare guziaren plantan atxikitzeko urte guziz sei miliar euro nunbaitik ate-ratu behar. Ikusiz diru-sartzeak zonbatekoak izaiten diren, diru meta horren laurdena hurbil falta omen dute. Horra zergatik sarea kudeatzen dutenek galdetzen duten ibil-sarien goratzea. Han eta hemen, hoinbeste lan ba-eta akulatzeko! Salbu hara, denbora berean jendea gero eta gehiago pusatzen da treinaren hartzerat bainan jendea nola bilduko da ibil-sariak noiz nahi goratzen ba-

dira? Thierry Mariani minixtro-ordeak, garraio sailaz arduratzen denak, joanden asteburu hor-tan jakin-arazi du behar-orduak kondutan hartuz ez dela kariotze baten kontra, kariotze hori “arra-zoinki” egitekotan… Ez du haatik erran zer deitzen duen sail hortan “arrazoinki” jokatzea. Ez sobera ausiki handiaren egitea bixtan da bainan nundik goiti litake ausiki handixkoa?Horiek hola, batzuek bazterretik erran dute dirua beti atxemaiten dela, eta nolako diru tornuak, za-lutasun handiko treinentzat bur-dinbide berri batzuen egiteko, obra horiek itsuski gostatzen di-relarik! Eta ez denen gostuko se-gurik hain beharrezkoak! Bainan ez omen da gauza bera. Obra horientzat, diru ainitz galdetua zaiote lurralde eta departamen-dueri, hots beste iturri batzueri… Diru hori ekartzen du beraz zer-gak pagatzen dituenak…

Elkartasunez

Berriz ere iragan da Telethon de-lakoa, elkartasun sail guziz ba-liosa. Aurten, arrakasta gutixago ukan bide du. Igandean erran dute emaitzak 84 miliun eurota-rat heltzen zirela. Jaz baino sei miliun gutiago beraz. Parte se-gurik aroak egin duke hori, hala azpimarratua izan da hor gaindi. Ainitz lekutan biziki denbora hi-tsa baitzen alabainan, elurra eta haize hotza. Bestalde “krisia” ere beti hor dela, ainitz jendek sosari biziki kasu egiten. Eta bestalde oraino badira eztabada batzu, berriz piztu direnak, zen-dako ikerketa sail batzu behar diren azkarki lagundu, bazte-rrak hoinbestetaraino harrotuz, beste sail batzu ere badirelarik berdin garrantzitsuak. Bainan eztabada horiek ez ote dute ba halako mintu aire bat bezala? Batzueri emana besteri kendua ote da azkenean ? Jakinaren gainean, iker eta iker ari direnak ainitz gaitzen kontra bermatzen direla, untsalaz segurik batere berexkuntzarik egin gabe. Na-hiz baditakeen laguntza gisa bildu dirua, dela Telethon horri esker, dela bestalde, denen ar-tean hobeki banatua izaiten ahal litakeen…

J-B D

JainKoa bizia JendeaEskerrak gure apezeri

Hameka urte eginen du helduden hilabetean zendu zela Grazien Hé-guy Ortzaiztar apeza, 53 urtetan. Ikaskidea nuen Grazien eta laguna ere. Haren biziko azken hilabe-teetan bisitaz izan nitzaion zonbait aldiz beste apez lagun batekin. Eta beti gogoan daukat bere parropia-rreri idatzi « FEDE lekukotasuna » (« Aimer à perte d’être ») zuzenean eskuetara eman zautan memento hura, eta orduan erran zauzkitan hitzak: « jakin’tzak Euskal Herriko apezen egoera bai fisikoa bai psiko­logikoa negargarriak direla »... Idazki hori beti eskutik hurbil daukat, eta begi bistan dut lerro hauek idazten ari naizen unean (Bakean hagola, Grazien !). Zer dio bada Grazien-ek idazki hortan ? Aipatzen du Jainkoak eritasunaz egitera emaiten dion esperientzia, bere bokazioaren « ja­rraipen » gisa. Hitz gogoetagarri eta lazgarri hauek ditu: « ...Gerta­tzen zaidanaz sekula ez dut Jainkoa hobendun jarriko. Gorrian sartu ba­nau, Berarekin berdeera eramaiteko izango da. Gertatzen zaidanaren erantzunkizun garbia aurkitzen ez badut ere, badakit ez naizela osoki hobengabe... Egia erran nehor ez ditaike besteari gertatu makurraz

hobengabe sendi. Badira segur arrazoin pertsonalak, bainan ere sozialak, pastoralak eta abar...Da­kitana da, nitaz baino haratago joan naizela, Jainkoa neretzat denaren arabera, kontrolarik aski gabe. » Apezen artean, zorionez, hainbat lagun eta adiskide ditut, eta arras hunkigarri eta ohoragarri zait beren arteko bilkuretara noiztenka gomitatzen naituztenean, eta bihotz-bihotzetik eskertzen ditut. Miresturik uzten naute heien jarrerak ! Heien adin bertsukoak izanik, asko gira erretretan gaudenak, heiek eliz-el-kartearen zerbitzua artoski betetzen segitzen dutelarik. Fedea eta Espe-rantza gora dauzkate, kemen eta kuraia miresgarria agertzen dute. Alta etsitzekoa ere balu-kete Elizak aspaldisko huntan hart-zen ari duen inharrosaldiarekin ! Eta ez liteke harritzekoa noizean behin etsipenaren « tentazioan » eroriko balira ere. Gaurko Eliz-agintaritzaren partetik hartzen ote dute igurika lezaketeen geriza eta sustapena ? A rrangurak ditut hortan... Bainan aitzina ! Alferrikako katasketan ez dute ez denborarik ez energiarik galdu nahi. Vatikano II.ren erakaspen nagusiari jarraikiz, misioaren griña eta axola dute,

kristautasunaren oinarrizko logi-kari segituz: Jesus giza-familiaren baitako Jainkoaren presentzia da, familia hortan murgildurik dago ge-riza berezirik gabe, Emmanuel da, « Jainkoa gurekin », gizakien artean gizaki oso. Diosesar apez izanik, argi daukate lokarri berezi batez loturik daudela tokiko Elizarekin. Tokiko Elizaren errealitatea abiapundutzat harturik du diosesar apezak osa tzen bere nortasun espiritual berezia. Hau ez da bakarrik lokarri juridikoa, bainan bai « mistikoa » eta « espiri-tuala », hunen bidez delako zabal-tzen Jainkoaren Herriari, orai eta hemen bidean dagon Elizari. Lehia eta ahalegin hortan bihotz eta arima guziaz engaiatuak ikusten ditut gure apezak. Eta guri, laikoeri, dagokigu, beharrez, beraiei gogoraraztea norberak bere burua zaintzea eginbide ebanjelikoa ere dela...

ESKERRAK ETA OHORE ZUERI, APEZ HAURRIDEAK !

Eta ez ahal dugu bada noizbait ikasi behar « aldien ezau-garrien » irakurtzen ? Kristautasuna-ren gainbeherakadak, sinesteko eta bizitzeko moldeen aniztasunak, gi-

zalegearen itxura ugariek, hoinbeste jenderen espiritual bilaketa « ba-sakoiak », larritasunaren eta estresa-ren gorakada orokorrak jendaldeen artean, beti areagotuz doan aberats eta pobreen arteko leizeak, planeta-ren geroaz sortzen diren arrangura guziek... lehiatu behar gintuzkete ekimen berri eta ausarten hartzera Ebanjelioaren muinari leial egonez. Agortua liteke ala Izpiritua-ren hatsa ? Iragana ez da berriz itzu-liko, etorkizunari buruz itzuli behar da. Ez bakarrik apezaren etorkizuna, bainan lehenik munduaren etorkizu-na, Zeruko Erreinuaren ikuspegitik. Zer bilakatzen ari da giza-familia ? Nola izango dira biharko kristau elkarteak Erreinuaren ezaugarri gi-zadiarentzat ? Zer bilakatuko dira apezak egoera hortan ? Goiz edo berant, bainan nahi ala nahiez, gai-tzeko aldaketa beharko da nunbaitik heien bizimoldean, heien hautaketa eta formakuntzan, heien lan araue-tan.Nostalgiak aparte utzirik, ausart gai-tezen sinestera askatasun Izpiritua atzo bezala gaur ere lanean ari zai-gula ! Peio Ospital

Thierry Mariani

5

Page 6: Herria 3084

KostaldeanItsas-Begia beti erne…

Ziburun, Bordagaineko do-rrean iragan da Itsas-Begia el-kartearen biltzar nagusia. A rras giro onean. Elkartea badoa ait-zina, 145 kide elgarretaratzen dituela. Urteko gora-beherak aipatu dira bilkuran, besteak beste “Brokoa” txalupa handian egin obrak, hogoi mila euro gos-ta direnak. Hor erakutsi da ere Pierre Cochet artixta guziz tre-beak egin duen maketa ede rra, “Notre Dame d’Uronea”, dei-tzen zen arrantza untzi beladun handiarena. Iragan mende has-tetsuan untzi hori, Legasse fami-lia zuela jabe, Ternuan ibili zen, bakalau arrantzan. Maketa hori ikusten ahalko da Itsas-Begia elkarteak helduden udaberrian muntatzekoa duen erakusketa batean, Donibane Lohizunen, portuko erretegian.

Behar-orduak emendatzen ari

Donibane Lohizunen, Bihotz oneko ostatua berriz ideki da, gisa hortako besteak bezala. Obra ederra segur eta gaurko egunean beharrezkoa. Toki be-rrituan da orai ostatu hori, beti Harriet-Baitako aldean. Leku gehiago badute bai gauzen atxikitzeko bai eta jendearen e rrezebitzeko. Astean bi aldiz, 70 bat familiari jatekoa bana-tzen zaiote. Jaz baino hamar bat familia gehiago beraz, froga behar-orduak emendatuz doa-tzila. Ainitzen arrangura, bizi-tegien arrandak direla sobera kario, arranda-sariak iresten mozkinen parte handi bat, gai-neratikoak ezin paga gero…

Irrien Lagunak berriz heldu…Ziburuko Luma euskal haur-tzaindegiak usaia hartua du urte guziz Eguberri hurbil tzearekin ikusgarri pollit baten eskain-

tzeko ttipi eta handien tzat! Aur-ten ere ildo hortarik segitzen du. Abendoaren 19-an, igande huntan zortzi beraz, goizeko 11 orenetan, hor izanen dira Irrien Lagunak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots euskal pailaso famatuak! Berekin ukanen di-tuzte Pupu eta Lore, Pirritx-en haurrak! Gauza jakina, haurrak behar dira hazi eta hezi. Aha-laz untsa hazi eta untsa hezi! Nola egin behar den hori, horra naski zer duten erakutsi nahi beren ikusgarri berri horrekin. Kasu huni: ai tzineko urtetan, ikusgarria eskaini da Donibane Lohizunen, Ziburun berean ez baita toki egokirik hortako, bai-nan aurten Kexiloa gela bes-

talde hartua izanez Donibanen, Pi rritx eta hunen lagunak Az-kainen dira ikusten ahalko, Ki-roleta kiroldegian. Dugun erran aparkalelu egokiak badirela han berean eta tokia berotua izanen dela, nehor ez dadien ho tzez egon aurten negua frango goix-tiar agertua-eta beretik segitzen badu aitzina…

Ikusi behar…

Ziburun, herriko etxeak be-rriz abiatua du bilkura-sail bat auzoaldeka. Edozoin gaie-taz mintzatzeko, herriari lotua den ber… Lehen bilkura joan-den egunean egin da Zokoa auzoaldeko jendeentzat. Ainitz galde eginak izan zaizkiote hau-tetsieri. Besteak beste, herriak erosiko duen ala ez gotor-lekua. Eta berriz aipu den deskantsu-portu baten proiektua zertan den. Gotor-lekuaz, Guy Poulou auzapezak berriz ere segurtatu du herria edo herri-erkidegoa erosle direla 750.000 euro baino gehiago ez pagatzekotan. Le-gezko estimua zoin ditakeen laster jakinen omen da… Erosiz geroz, zertan nola balia litakeen gotor-leku hori, geroxago ikusi behar naski. Deskantsu-portua-rentzat, ez da garbitasun han-dirik eman, ikerketak badoa tzila aitzina bainan deus ez dela trenkaturik, tokiko jendearekin bilkurak eginen direla gauzak argixago izanen direlarik.

Tratua trenkatu dute

Donibane Lohizunen, ortzi-rale huntan bilduko da herriko kontseilua eta untsalaz bozka-tuko dute Elgar izeneko kanpa-lekuaren erospena. Aspaldian ari ziren tratuan eta azkenean afera trenkatua izan da. Erro-

mardin da Elgar kanpa-lekua, bi hektara eta erdiko eremua hartzen duela. Herriak bi mi-liun euro eskainiak, jabeak bos-pasei miliun galdetzen, azke-nean hiru miliun eta zazpi ehun mila eurotan egin dute tratua. Sozial-maileko 150 bizitegi berri eraikitzekoak dira toki hortan.

Gaualdi berezia

Hendaian, ortzegun huntan, abendoak 9, aratseko 8-ak eta erdietarik goiti, gaualdi berezi bat muntatua da Variétés gelan, “country” gaualdia. Hasteko, “Crazy Heart” filma. Ondotik, Outlaw “country” kantaria eta Hendance dantza taldea.

Tabako saltzaleak hasarre

Tabako bulegoak atxikitzen di-tuztenak kexu dira zeren-eta, Europa batua kudeatzen dute-nen manuz, gero eta errexta-sun gehiago izanen baita nahi bezenbat zigarreta ekartzeko mugaz hainditik. Orai arte, erosketa horiek mugatuak ziren. Tabako saltzaleek ez dute ones-ten aldaketa hori. Protesta beza-la, andana bat joan da igandean Ibardingo zola hortarat, muga-rat ari zireneri edo(eta) handik heldu zireneri erraiteko neurri berri horiekin ez dutela ihardo-kitzen ahalko, saltegi batzu ze-rratu ere beharko dituztela hain segur, gisa guziz galtze handia jasanen dutela. Nahi lukete zi-garretak denetan prezio berean izaitea. Ondotik, beren autoekin “bare korkoilaren urratsean” ibili dira Urruñako alde hortan.

Gure parropietan, badira organo ederrak bainan organo-joileak eskasten ari. Urruñan, organo berria estreinatu zutelarik, era-baki zuten organo-joile eskola baten idekitzea. Urruñako orga-noaren aldeko elkarteak dera-ma sail hori. Arras polliki abiatua dena. Ikasleak badira hamabi, gehiago ezin hartu orainokoan segurik, hemeretzi lagunek gal-dea egina zutelarik.Kostalde hegoaldeko Kiwanis el-kartearen izenean, Marie-Laure

Levrero andereak 300 eu-roko diru laguntza eman dio Jakes Artola elkartebu-ruari, eskola be rriaren one-tan. Eta hori untsa goxoan iragan den bilkuraño baten karietarat. Han ziren bes-teak beste Hendaia eta Urruñako e rretorak, Daniel Poulou deputatua, Kotte Ecenarro kontseilari oro-korra, Michel Bercetche eta Isabelle Ragozin Urruñako hautetsiak.

Organo joiten ikastea laguntzeko…

Pirritx eta Porrotx harro jitekoak dira beren lagunekin!

Laguntza baliosa Kiwanis elkarteak egin diona organo­eskola berriari.

6

Page 7: Herria 3084

Kostaldean

Hendaian, Eguberri hurbiltzen ari-eta, Baionako musika ikas-tegiko orkestra nagusiak kon-tzertu berezi bat eskaintzen du ortzirale huntan, abenduak 10, aratseko 8-ak eta erdie-tan, Jondoni Bixintxo elizan, herriko etxea eta organoaren

adixkideen elkartea partzuer.Kobrezko musika tresnen boskote arraro batek entzun-araziko ditu Haendel, Vivaldi, Campra, Guridi eta Piazzola musikagile handien zati batzu, Philippe Mendes organo-joile

Jeinu handiko boskote bat Hendaian entzunen dena ortzirale huntan…

Eguberriko kontzertua Hendaian

Mendi zolan estreinatu Hendaian

Hendaian, Zokoburuko aldean, estreinatua izan da Mendi Zolan kulturgunea, baliatuko dena parte bat ikusgarri batzuen eskaintzeko, beste parte bat erakusketa batzuentzat. Obra ederra kulturaren gero eta gehiago sustatzeko xedetan moldatua, Battitt Sallaberry auzapezak azpimarratu duen bezala.

baionan, horra horra… gure olentzeroOlentzeroren jitea hurbiltzen ari zauku Baionan eta jada haren errezebitzeko prestaketak mar-txan dira. Gutun eta marraz ki lehiaketaren sariak larunba-tean, abenduaren 11n eginen dira Euskal Erakustokian. Leku hortan berean abendu guzian preziatzen ahalko den argaz-ki erakusketa zintzilikatua da Baiona aldeko 4 argazkilariren lanekin (Kepa Etchandy, Jean Claude Broca, Cédric Pasquini eta Patxi Ladevese). Ikazkinaren etorrera abendua-ren 18an daike arratsaldeko 3etan animazioz kargatua dai-ken egunean. Goizean Baio-nako auzoak lekuko koroek alai-tuko dituzte, Jean Etcheverria Arrangoitzeko Olentzero zena

omendua daike Herriko Etxean eta arratsaldeko desfilean be-tiko Joaldun, Tanborrada, Ba-tukada eta dultzaineroen ar-tean Tuterako koroa, gaiteroak eta eltzegor jo egileak sartuko dira. Desfile aberats hori Eus-kal Erakustokian bururatuko da, Olentzerok Dagourette etxeko leihotik bere azken oñoñak eta agurrak banatzeko.Bainan ez da hortan bukatuko besta, biharamunean, igandean beraz, goizeko 11-k eterditan, Koldo Amestoyek eskainiko baitu « Jentilak eta Ikazkina » ipuinaldia, aperitifa gisa. Hots, asteburu goxoa ospatuko da Baionan abenduaren 18an eta 19an Olentzerori esker.

integrazio batzordearen biltzar nagusia 2010

Hezkunde ministerioak ikastoletan badabiltzan ahalmen urriko haurren eskolatzeko eginbidearen erdia baizik ez du betetzen, zehazki errana ehuneko 48a. Hara garbiki erran dena Integrazio Batzordearen biltzar nagusian. Zehazkiago emana oraino, minis-terioak pagatu behar lituzkeen hamahiru AVS edukatzaile asumitu beharko ditu elkarteak heldu den urtean. Heldu den abendoaren 16an Pauen iraganen da burrasoek hezkunde ministerioaren kontra ezarria duten auzi berria, beti ere estatuak ez duelakotz asumitzen 2005-eko handikaparen legeak ezartzen dion eginbidea.

Datorren aben-duaren 11 Bi-darteko Uhabia ikastolarendako egun berezia iza-nen da:- goizean, bere ateak publikoari zabalduko ditu. Interesatuak diren burasoak joaiten ahalko dira erakaslearekin eta elkar-teko burasoekin eleketan aritzeko.- arratsaldeko 4etan aldiz, estreinal-di ofiziala ospatuko da hautetsiekin eta Seaska federazioko arduradu-nekin.Bidarteko ikastola aspaldiko proiek-tua da, 1980 urteetan jadanik ho-rrelako egitura bat baitzen herrian, bainan garaian, esperientzia ez zen luzatu eta ikastolak behar izan zuen hetsi. Aldi huntan aldiz, ikastolaren

berpiztea itxa-ropentsuagoa da : euskara lagundu nahi duen andere batek lur eremu bat eman du eta

horrek du proiektua bultzatu. Ondo-tik, 2009ko udan, 200 m2-ko ikas-tetxe bat eraikia izan zen. 300 000 E kostatu duten lanen pagatzeko 2009 urteko maiatzaren 10eko Herri Urratsen bildu zen dirua baliatu egin zen.Gaur egun Uhabia ikastolan 15 bat ikasle badira. Haurrak Getaria, Bi-darte, Arbona eta Ahetzetik datoz.Urte bukaeran 20 bat izanen dira. Seaskako arduradunek Uhabia ikastola ainitz garatuko dela sines-ten dute.

bidarteko uhabia ikastolaren estreinaldia

lurraren defentsako manifestaldia antolatzen CadekAbiadura Handiko Trenbide proiek-tuaren inguruan, lur ikerketak ez direlarik oraino hasiak, CADE kolek-tiboak manifestaldi bat antolatzen du larunbat honetan, Baionan, lu-rraren defentsan. Trakturrak lehen lerroan izanen dira, arratsaldeko hiru orenetan irekiko dute mani-festaldia Lauga larrainetik haste, elkarte eta hautetsien banderolak jarraian ; Landesetatik datozenak trein geltokitik manifestaldian jinen dira Laugaraino. Baionako komer-

tsantek presione gaitza egiten diete ordena indarrei manifestarien lerroa ez dadin hiri barneko karriketan pasa, beldur baitira manifestariek erosleak lotsatuko dituztela ; CADE-k ihardesten die ordena indarrei al-derantziz ikusi behar dela gauza ; hego Lapurditik bereziki manifes-tatzera datorren jendeari Baionako saltegien aitzinean iragaitearekin beharbada zerbaiten erosteko go-goak pizten ahal zaizkiola.

Manifestaldi jendetsua iragan da joanden larunbatean Baio-nako karriketan, Aurore Martin Ba-tasunako kideari Frantziak aplikatu nahi dion euroa-gindua salatzeko. Gero-eta hautetsi, alderdi eta elkarte gehiago altxatzen ari dira ezin jasa-nezko erabaki hori gaitzesteko. Hea ba salaketa horiek kazazione gortean entzunak izanen diren !

2000 lagun euroaginduaren kontra

Korrika 17

Korrika hurbiltzen ari zaigu ! KORRIKA 17.ak bere lehen hitzordua finkatzen dauku ! Abenduaren 9an, ostegunarekin, Miarritzeko Atabal gelan arratsaldeko 8 etan, moda desfile batekin agertuko zaigu ! Alor guzietako pertsona ospetsuekin presentatuko da Korri-ka : kantari, errugbilari, zirko artistak, pilotari, gau eskoletako ikasle eta irakasle, baita ere Geronimo eta Pottokarekin !! DJ Panda-k ani-matuko du gaualdi goxo hori. Sabel hutsak asetzeko, pintxo onak izango dira. Korrika 17-ren lehen hitzordu hortan gure hizkuntzari erakuts diozagun sustengua.

7

Page 8: Herria 3084

Herriz HerriMakea – lekorne

Mus txapelketa – Ganixtar soinula-riek antolatzen dute mus txapelketa

bat Makea Mindegian igande hun-tan, abenduak 12. Segur naiz oste handitan etorriko dela jendea eta arratsalde goxo bat iraganen dutela. Dena den, etor 10 euro eskutan, eta 400 euro ardietsiko du txapeldun pareak eta 200 bertze finalistak. Be-rokian egonen zirezte eta izanen da jateko eta edateko.

Sortze – Basoita Pagoeri etxean sortu da muttikoa, Léo deitu dutena. Bixente eta Patricia Damestoy lorie-tan daude, eta nundik ez Charlotte

alaba gehiena. Goresmenak bura-soeri eta gure azken etorria handi dadila osasun eta zorion betean, ahalaz euskara menperatuz.

Le Pays Basque n’existe pas – Hau irakurri dut lehen hostoan Lema hi-labetekarian eta zonbait gogoeta egin ditut, eta bada segur beldur-tzekoa ! Dena den, gaurko egunean abertzaleak xekatzen du oroz gaine-tik bakea eta gure bakezko bidea, jauntto batzuek ez dute nahi. Alta bide huntarik segitu behar dugu eta ohartuko dira « nahi ala ez » ondoko urteetan abertzaleek gaina hartuko dutela zeren hauek beren izaitea ez baitute ukatzen, alabainan, sortu gira Euskal Herrian eta xuxen den bezala, gure xokoa maite eta mai-tatzen dugu, eta arbasoen euskara entzuten eta mintzatzen ! Bai, egon gaiten bat guziak, gure bakezko bi-dean, ama hizkuntza xurgatuz, ez baita esne hoberik nihun. Bai, gora Herria eta gora Herria maite dute-nak eta gora gure xokoa maitez gu-tarterat heldu direnak. P.I.

Igandean ere muslariak ariko dira xintxoki...

saraBeti gazte elkartearen azkeneko elkarretaratzea egin dute abendua-ren 2an ortzegunez Urdazubiko La

Koska jatetxean. Bazkari eder ba-ten aitzinean, denbora txarra izana gatik, 84 erretretatu hor ziren elka-rretaratuak. Omore onean eta alaita-sunean pasatu dute egun hori. Ja-tetxeko nagusi Juan-Migel-ek egin du bere ikustatea, loteria bat ofreitu du. Hiru saski ttiki ongi beteak ba-ziren irabazteko. Beñat, Paquita eta Martxelinek bildu dituzte.

Integrazio Batzordea : Abendua-ren 19an igandez arratsaldeko 6 orenetan polikiroltegian, Zazpiak bat taldeak, Integrazio Batzor-dearen ohoretan, eginen du erakus-keta bat. Ikusgarri bat antolatu dute, dantza eta antzerkia nahasiz. Nahi dute hats berri bat eman beren el-karteari eta ere dinamika bat eraiki lengoaia baliatzeko. Beraz ikuskizun hori nahi izan dute eman lehenbixik Saratarreri. Sarrera : 10E 16 ur-tez goitikoak eta 6 urtetatik 16 urte arte 6E. Nahi balin baduzue lekua atxiki eta xehetasun gehiago, deitu 05/59/54/20/14. Txartelak salgai, turismo bulegoan, Herriko Etxeko edantegian edo Pleka trinketean eta Elkar megadendan Baionan. Sara-ko ikastolak eginen du ostatua eta taloak. Hor biltzen den diru guzia emana izanen da Integrazio Batzor-deari. Etorri ahal duzuen guziak la-guntza ekartzeko elkarte horri. Gela berotua izanen da.Zazpiak bat taldean nor dira ? Tal-de hori da 80 bat dantzariz osatua 6 urtetatik 50 urte artekoekin. Dan-tza elkarte bat izanez txistu kurtsoak ere proposatzen ditu. Delphine Goyeneche du lehendakari, Maylis Legassa eta Claire Grillard ere hor dantzarentzat. Antzerkia, Mirentxu Ibargarai. Sebastien Zamora musi-ka eta hitzak Ttoni Basurko. Beraz erraiten dauzuet suerte on deneri.

Usotegiak: Usotegi zaharrekin ehiztatzen dutenak, hamar badira, bederatzi Euskal Herrian eta bat Bi-

arnoan. Urte guziz e lkarretaratzen dira. Aurten Uso elkartearen le-hendakaria Henri Dutourn ie r -en inguruan elkarre-taratu dira Saran, baziren 100 bat ehiztari. Usotegie-tan aperitifa Sara-koek ofreitua eta

bazkaria Pleka trinketean.Lanak : Bai izan dute lan, zeren azi-leko hilabetea izigarri euritsu egin baitu, bainan ez dute barkatu eta hilerrien eta elizaren bira birako ha-rrizko pareta Iriarte enpresak buka-tu du. Bai, zinez lan ederra egin du Jakesek bere langileekin.-Polikiroltegiko teilatuan berinazko irikidurak berrituak izan dira, Cance enpresak aldatu ditu. Pisu berriak. Portuko lanzelaian eginak dira. Helduden astelehene-tik zerbitzuan emanak izanen dira, hortako beharko dituzue fitxak hartu 3E, herriko etxean, horra tenoreak: goizeko 9 orenetatik eguerdi eter-diak arte eta arratsaldetan 2 orene-tatik 6ak arte. Herriak eskertzen du, Ihartzebehereko Ancizar familia, 40 urtez horiek ukan duten presentzia ederrarentzat. Suko egur lotentzat ematen ahal duzue izena lehen bai lehen zeren lotak oraindik gelditzen dira.Kirolak: Pilota. Ezker paretean, axiki ttikian, final laurdenetan: Iriba-rren Mattin eta Mounho Eneko gal-tzaile 40-16 Hiriburuko Ainhara-ren kontra.Pasaka: Lehen mailan, Eliceiry Jean Jacques eta Alli Andoni galtzaile 13-11 Azkaindarrak bat-en kontra. 2g mailan, Etchegaray Patrick eta Be rrouet Mathieu galtzaile 13-10 Hi-riburuko Ainhara-ren kontra. Pouyet François eta Pery Nicolas galtzaile 13-09 Noizbait-en kontra. Barandi-aran Patxi eta Blond Mathieu irabaz-le 13-05 Senpereren kontra.Eskubaloia: 15 urtekoak irabazle 23-14 Borde-ren kontra. 18 koak irabazle 30-21 Lons-en kontra. Seni-orrak galtzaile 20-13 Escoubes-en kontra.Errugbia: Saran, Sara irabazle 13-06 Puyoo-ren kontra. Ganex

Kantaldi ederra - Aste huntan, berriz aipagai ditugu Ukrainarrak. Dantzari eta kantari hauek, xoko huntan bost egun pa-saturik, ALBI-ko bidea hartu dute beren ibilaldia segitzeko. Hemen, aterbertu dituzten fa-milien ongi etorria, beroa eta atsegina izan zaiela aitortu dute, harremanak ere sendo-tu. Astelehen aratsean, elizan Orpheus-ko kantariek sendi-mendu hori zabaldu daukute, eskaini kantaldi ederrean. Entzuleak ere gozatu ditu horien ahots ederrak, a capella eman kantuetan, ongi eskertu ere esku zarta luze eta hornituez. Les Joyeux Petits Souliers-ko dantzariek eta Orpheus-ko kantariek berriz jiteko asmoa dute, hitzordua emanik 2013ko apirilean.Goxoki - Joanden igandean, haize haundia eta latza zen kanpoan, bainan Plaza Xoko-ko gelan bazen berotasun, hor hirugarren adi-nekoak bilduak ziren urteko azken elgarretaratzearentzat. Horrara

hurbildu di-ren 165 la-gunek ongi gozatu dute Iriberry he-rritar sukal-dariak pres-tatu bazka-ria. Bazen kantu eta dantza, Alex

Diharce soinulariaren eta Panpi Portugal kantariaren laguntzarekin. Bai, zinez, egun goxoa iragan dute hirugarren adinekoek.Pilota - Euskal Herriko li garen kondu, txapelgoak bururatzera doaz. Huna Zaharrer Segirentzat, joanden asteburuko emaitzak. Palaz fi-nalak. Nexkatoetan : helduen lehen mailean, Magalie Comet eta Ar-gia Olçomendyk galdu 19 – 40 Kanboren kontra. Bigarren mailean Nathalie eta Cécile Ansolabeherek irabazi 40 – 36 Kapito Harriren kontra. Gizonetan, helduen bigarren mailean, Ramuntxo Irastorza eta Ramuntxo Moutrousteguyk galdu 37 – 40 Kapito Harriren kontra.Esku huska ezker paretan, xitoen finalak : A mailean David Bar-netche eta Ellande Orhate garayek galdu 17 – 22 Oztibarreren kon-tra. B mailean, Xan Cedarry eta Iñaki Oçafrain nagusitu 22 – 13 Iñaki Erramouspe eta Eneko Ustaritz beren batasuneko laguneri.Trinketean, junior edo artekoetan : Franck Berterreche eta Daniel Barrenechek finalerdia galdu 34 – 40 BAC-en kontra. ErrugbiaIgandean, US Nafarroak Mielan-eko zelaian jokatu du Mielan – Mi-randen kontra eta galdu 26 – 3.

baigorri

Orpheus taldea kantuz

IZURA • Sortze – Plazerrekin jakiten dugu hirugarren haur batez aberastu dela Ibai-aldeko Larralde familia. Osagarri eta bizi uros bat izan dezala Juana ttipiak eta zorionak aitameri.

BUNUZE • Pilotako xapeldun – Euskal Herriko xapeldun ditugu ezkerparetan, xitoak mailan, Ellande Harispuru eta Jokin Phagaburu. Irabazi dute Baigorriri 22-17. Goresmenak haueri eta segi hola beti aitzina. Eskerrak ere Oztibarreko pilota eskolako erakasleeri.

JUTSI•Gaizo arranoa – Joanden astean goiz erditan herria argirik gabe gelditu zauku ; uste ginuen hotzaren ondorioz zutela moztu bainan gero jakin dugu arrano baten gatik zela. Hau bortuan elurra izanez jautsia zen behere hauetarat eta pentsatu du elektrika haga baten gainetik hobeki ikusten ahalko zuela nun zer atzeman bainan bere hegal handiekin hariak hunki ditu eta seko erre da. EDF-eko langileek berriz xuxendu dituzte oro eguerdiko. L.P.

oztibarre

8

Page 9: Herria 3084

Herriz Herri

XiberoaBi xiberotar hautagei Merkatal Kanberako zerrendan

CCI edo Merkatal eta Indüstria Kanberako bozkak iragan dira azaroaren 25etik abentüaren 8ala. Ipar Eüskal Herriko enpresen garapen ekonomikoaren alde lan egiten jarraikiko dü Merkatal eta Industria Kanberak. Horren azpimarratzeko, jiten diren haü-teskunde horien presentatzeko bilküra bat egin da Maulen iragan ostiralean. Orotarat, 36 enpresa kide izentatü behar dira eta bertan bi xiberotar haütagei presentatürik izan dira : Marie Hélène Othondo eta Beñat Elkegaray.

Xiberotar artzainaren libürüa eüskarazIngeles, frantses, eta eüskara batuan jadanik argitaratürik izan den Ro-bert Laxalten “Sweet promised land” izeneko libürüa, xiberotarrezko ützül-pena plazaratüko dü laster Sü Azia alkarteak. Robert Laxalt kasetalariak 1957. urtean argitaratü züan bere libürüa. Hontan, kontatzen züan zer izan zen Ameriketako Estatü Batuetara desterritü zen ha-ren aita Dominique Laxalten bizia. Dominika Laxalt, Liginaga-Astüeko Galantenea etxaltean sortü bazen ere, orai artino ihork ez züan egin xiberota rrezko ü tzülpenik eta hortara plantatü da Jean Pierre Etche-barne mauletarra. Abentü ondarrera suskripzione bat antolatzen dü Sü Aziak, argitalpenaren freseri bürü egiteko. Libürüa 15 eurotan erosten ahal da aitzine-tik beraz, hortik harat 20 eurotan datekealarik. Züen libürüaren erreserbatzeko Sü Azia alkartearekin ha-rremanetan sartzen ahal zidee 05 59 28 05 67 zon-bakiala deituz.

Beñat Elkegaray

Robert Laxalt

HazparneUrtsun VTT txirrindulekin - Aste undar huntan ainitz ikusgarri antolatuak zi-ren Hazparneko lau kantoietan. Telethon-aren karietarat bazen zer ikus, zer jasta edo zer egin, oinez, lasterka ala xirrindulaz, hiru egun betez. Ainitz jende izan da antolatuak ziren animazionetan, hain xuxen denbora ere edertua zen eta gainerat goxatua, haize hegoari esker. Igandean bukatu dira Telethon karietarat antola tuak ziren gertakariak. Urkoin igande goizean 100 xirrindu-lari abiatu dira Urtsun gora eta egunaren gostuz, hau aldean beste zehar-

katu dute beren Vtt tresnekilan. Euskaldun andana bat bazen hauetan, bainan ere Biarnesak eta Landestarrak. Haize buhako batzu ukan dituzte azkar azka-rrak, guziz mendi tontorrean, azkarrak bainan epelak. Huni esker bidexkak xukatuak ziren, iragan egunetako uharteen iztilak ezeztatuak ziren. Eta beti hegoari esker, mendi gain hortarik bixta paregabea zela erran dute orok. Gehiago dena Urtsu kaskoan elurra bazen, kirolariek ainitz

maite izan dute elur hortan ibiltzea. Orokorki urte on bat izan da aurtengo Telethon-arentzat, konduak ez dira oraino bukatuak bainan jadanik 10 000 eurotara hurbilduak dira. Ez da dudarik mail hori gaindituko dutela aurtengo emaitzak.

Su-hiltzaileen pesta - Joanden igandean, Hazparneko suhil tzaileek ospatu dute Santa Barbara. Goizean hamarrak eta erdietan meza zuten herriko eli-zan, 30 bat suhiltzailek parte hartu dute elizkizun hortan. Ondotik, arraboteko ostatuan bildu dira oro eta hor beren arteko 4 gizonek ukan dituzte medaila batzu : su hiltzailen aintzinda riak, lotinant-kolonel Gros jaunak eman dio Pan-

txo Mongaburu-ri 25 urte zerbitzu eginik eta gainerat sarjant grado-rat izendatu du; Beñat Inchauspe Hazparneko auzapez eta hautetsi orokorrak, Michel Dorregarrai-ri; Pierre Haiçaguerre Hazparneko lurraldearen lendakari eta Dona-martiriko auzapez denak eman dio Ramuntxo Mouesca-ri; Mi-chel Etcheverry Lekuineko auza-pezak aldiz Michel Amorena-ri. Azken hiru hauek 20 urtez zer-

bitzu egiteari esker ukan dute beren saria. Bertzalde bertze hautetsi batzu ere baziren zeremonia hortarat etorriak, nola Lekorneko auzapeza. Suhiltzaile e rretretatuak ere hor ziren. Jean Claude Lassalle Hazparneko aitzindariak bere hitzaldian erran du gero eta gehiago laburtzen diotela urteko diru emai-tza eta ondorioz beti nekeago izanen dela suhiltzaile erretretatuen ordaintzea. Oren batean “Les tilleuls” ostatuan bildu dira denak bazkari baten inguruan eta aratsalde goxo bat iragan dute elgarrekin. Bazkaltzeko denboran ez dute deirik ukan eta osoki deskantsatu ahal izan dira.

aldudeHeriotze - Joanden aste onda-rrean, barkatzen ez duen gaitz baten ondorioz joan zauku Fer-dinand Errotaberea Xokokoa 76 urtetan. Doluminak penetan gel-ditzen den familiari.

Prentsa solas - Jakin behar du-zie « Zuhaitzak Euskal Herrian »

Aita Adrien Gachitegui-ren libu-rua erosten ahal duziela Maite Garatea-ren saltegian baita ere « Herria » kaseta hau aste guziez. Beraz badakizue zer den gelditzen egiteko : ezarri zuen zapatilak eta irakurtu goxo goxoa tximiniaren ondoan!

G.S

zuraideOlentzero Zuraidera dator aurten omen - Heldu den la-runbatean, abenduaren 11-n, arra tsaldeko 5-etan, bere asto ta trikitilariekin geldituko da her-riko biltokian. Hunaraino entzu-ten dira zurrumurruak : «Zer da asmatua izan den jainkosa hori ?» Ez ez, mitologiako pert-sona hori ez da oraikoa, duela 500 urte aipu baitzen. Eguberri-tan apaintzen dugun izaia, baita jaten dugun pastiz luze hori bûche de Noël delakoa, ohidura zahar horri lotuak ditaizke. Ikaz-kina zen Olentzero eta mendi gaineko oihanetan, zurarekin ikatza zuen egiten. Abendua-ren 21ean, neguan sartzen gi-rela bai, bainan ere egunak lu-

zatzen hasiko direla. Hala nola EGUBERRI izendatua izan den 25a euskaraz (Egun Berria) hor-tik goiti egunek gero ta gehiago iraunen baitute. Eta gure Olen-tzero horren berri e maitera heldu zen, ikatza eskainiz, be-rotzeko orduan opari ederrena baitzen. Geroztik, emendatu da Olentzeroren leienda : batzuek diote ondotik idatziak izan diren kantuetan lasterka etorri omen zela berri emaitera «Jesus sortu zela». Eta oraingo egunetan diote berak banatzen dituela Eguberriko opariak. Dena den, euskaraz kantatzeko parada eskainiko dauku eta Olentzero izan dadila, behin eta beti, BAKEAREN MEZULARI.

lasa3-garren adinekoak – Urte guziz usaia hartua dugun bezala, ibiakoitzean Aldakurria sagarnotegian ginen herriko etxeak eskaini daukun bazkarian. Bakotxak preziatu du hautatua zuena, oroz gainetik behi kosta arraroa, arrakasta haundia ukan baitu. Denak goxoki zangoak mahain azpian, etxekandereak ainitzez hobeki ez baiginuen jateko artetik xutitze beharrik maiz gertatzen zaukun bezala.

Ongi bazkaldurik, denak omore onean jarriak, batzu solastatzen elgarrekin, bertze batzu aldiz hasi dira musean, deskantsu poxi batek ez baitu nehori kalterik ekarri. Oren onak fite pasatzen baitira, ustegabean etorri da etxerateko tenorea. Laster heldu zauzkigun Eguberri ala Urtats egunetako besteri begira, giro berean pasa ditzagula aldi huntan gure familietan.

M.G.

iitsasuPilotaEuskal Herriko Ligako nesken xa-pelgoan, herriko 3 ekipa ginituen finalean atzo Donibane Garazin:Kimuak mailan, Marie Mille eta Ma-rina Luro-k galdu dute 40 – 22 Bar-doztarren kontra,aldiz, Gazteak mailan xapeldun atera dira Laura Machicote eta Celia Revoredo 40 – 11 nagusituz Hen-daiarreri, etaArtekoak mailan kintze bakar batez galdu dute Urruty ahizpek Senpere-ren kontra.Mutikoen xapelgoan, finalerdietan ginituen bi ekipak irabazle atera dira: 3. mailan Michaël Poydessus-Ma-chicote eta Joan Eguiabéhère 40 – 18 nagusitu dira Aihertarreri, eta2. mailan Antton Monce eta Battitt Ducassou nagusitu dira Retegi – E tcheverry Zuraidarreri.3. maileko finala jokatuko da larun-bat huntan Donapaleuko trinketean, eta igandean jokatuko da, Dona-paleun ere, 2. mailako finala, lehen mailekoa aitzin.

Eguberriko merkatuaEskola Publikoko Ikasleen Guraso Elkarteak Eguberriko merkatu bat antolatzen du abendoaren 12an, igandez, egun osoan (9etarik 18ak arte) Sanoki gelan.Gisa desberdinetako animazioak izango dira, hala nola tokiko moz-kinen merkatua: Lacouade harate-gikoak, Puyodebat txokolategikoak, Elkar argitaletxekoak. Aratsaldeko 3etarik 6ak arte, « Bizar Xuri »rekin argazkiak egiten ahalko dira, eta hauek kitorik eskuratzen ahalko dira email bidez. Haurrek makillatzeko parada ere izanen dute eta prestatu kantuak eskainiko dituzte aratsalde-ko 4etan. Eguberriko apaingailuak aurkitzen ahalko dira eta zozketa bat izanen da haur eta helduentzat.Egun osoan arinki jateko behar den guzia eta edari beroak aurkitzen ahalko dira tokian berean.

ErakusketaErakusketa berri bat ikusgai dugu Ateka gunean hilabete osoan: Léon COIFFARD margolariaren margoak.

9

Page 10: Herria 3084

Herriz Herri

Euskal kultur astea - Kanbon lehen aldikotz antolatua den euskal kultur astea joanden larunbatean hasi da, CHIMERES antzerki taldeak eman duen « Osaba Vania » antzerkiarekin, Luhosoko Harri Xuri gela ederrean. E rran behar da Luhosoko gela eta berari lotua den kultur proiektua Ar-tzamendi herrien arteko sindikatak kudeatzen duela, bortz herri biltzen dituelarik Artzamendi sindikatak : Lu-hoso, Itsasu, Ezpeleta, Zuraide eta Kanbo. Egoki zen beraz Harri Xuri izan zadin kultur aste hunen barne. Joan-den igandean, kultur asteko bigarren ekitaldia iragan da Kanboko elizan. Nahiz eta elizaren barnea doi bat hotza izan (berotzekoa panan izanez egun hortan) botz eta aire bero batzu entzun ditugu Xiberotar kantari hauek emanik : Jean Mixel Bedaxagar, Mixel Arotce eta Mixel Etxekopar. Azken hu-nek kantu eta bertsu bat eskaini dizkio ere egun berean zendua zen Xabier Leteri. Kantaldi huntan Xiberotarren ondotik entzun dira IZARRAK taldeko baxenafartar kantariak : lau neska beren musikari lagunekin. Hemen ere boz ezin ederragoak eta elka-rren artean ederki batzen direnak aire ezagun edo berri batzuen emaiteko, taldeak berak landu manera batean. Asteazkenean haurren ipuinen eguna zen, Kanboko mediatekan, Xan Erro-tabehere kondalariarekin. Ortzegun aratsean, abenduaren 9an, 21.00etan, « Ander » filma ikusten ahalko da herriko zinegelan. Larunbatean, abenduaren 11n, kultur asteko egun nagusia iraganen da Kanboko kirol-degian. Egun guzian, 10etarik 18ak arte, euskal edizioaren azoka : liburu, CD, DVD, multimedia eta haur joko ainitz ikusgai eta erosgai. Eguberri garai hauetan opari ideia politak aur-kito dira. Azokaz gain, erakusketa gune bat izanen da ere toki berean : Christine Etchevers eta Gwënaelle Bi-

dondoren margoak baita ere Philippe Linkemperen zizelkadurak. Kantaldi bat antolatua da 14.30etan San Mixel Garikoitz kolegioko Zortzi Iturri otxo-tearekin Mikel Erramousperen zuzen-daritzapean. Eguna bukatzeko filma eta mintzaldi bat proposatuak dira mendizaleen mundua hobeki eza-gutzeko paradaren emaiteko : Asier Izagirre Tolosara, mendizale famatua eta Edurne Pasabanen soka laguna, hor izanen da munduko mendi gore-netan bizi izan dituen esperientziak partekatzeko eta horietaz egina izan den filmaren aurkezteko. Aldudarrak bideo elkarteak kultur astean parte hartzen du eta « Euskal kultura Kan-bon » gaiaren inguruan grabatzen ari den emankizun bat zabalduko du www.kanaldude.org internet gunean eta urte undarrean TVPI telebixtan.

Eguberriko kontzertua - Abendua-ren 12an, igandearekin, kontzertu bat eskainiko dute elgarrekin Arragako kantariek eta harmoniako musikariek. Kanboko elizan izanen da, 16.30etan, eta eske bat egina izanen da Teletho-naren alde.

Eguberriko merkatua - Abenduaren 11eta 12etan, asteburu osoan, zazpi-garren aldikotz antolatzen du Egube-rriko merkatu hau AHSM elkarteak, Kanboko ezker paretan. Munduan zehar beharretan direnen laguntzeko lanean ari diren elkarte ainitzen ordez-kariak hor izanen dira beren lanaren aurkezteko eta beharrezkoa duten diruaren biltzeko herrialde desberdi-netako puska batzu salduz. Larunba-tean 14tik 22ak arte idekia izanen da eta igandean 9tik 18ak arte. Animazio frango proposatuak dira : marrazki eta kreazio tailerrak haurrentzat, pailazo eta Bizar Xuriren bisitak, perkusio eta dantza erakustaldiak, afari alegera eta abar...

Kanbo

senpereHeriotze – Ganden astean hiru herritar segituak izan dire beren azken egoi-tzarat. Lehena, Véronique Lecuona 96 urte zituela. Bere xahartzeak emai-ten ziozkan neke guziak etxean iragan ditu bururaino bere familiaren goxota-sun osoan. Emazte hori 39ko gerlako alarguntsa zen. Ambroise bere se-narra zen gerla hortan hil ziren Xuhail-behereko bi anaietarik bat. Véronique gelditu zen bere ama eta Mayi alaba ttipiarekin. Geroxago kuraiarekin lotu zen biziari saltegi ttipi batekin. Ondo-tik behin alabak eta orai alaba ttipiak komerzialdegia osoki haunditurik « Leku Ona » deitu saltegian kausitzen dire kazeta guziak, liburutegia, oihale-ria eta bertze asko gauza. Bigarrena, Noël Michelena Etxenikenbordakoa. Aspaldixkoan bere osagarriarekin bazituen arrangurak. Eritegietan ere ibili da askotan eta azkenik barka-tzen ez duen gaitz bortitza agertu zaio eta bere sarerat bildu. Pausatu da 67 urtetan. Noelek laborantzan bere buraso zenduen segida hartua zuen. Badakigu bere etxaldearen ongi era-biltzeari ongi lehiatu dela. Bere auzo eta lagunekin ongi gurutzatuz. Ihiztari lagunak ere hor ziren ehorzketa ho-rietan. Badakigu ere bere lan guzien artetik elizako urratseri osoki jarraikia zela. Hirugarrena, hau gure auzo herri Arbonan gertatu da. Laurent Elhorga Hergarai Migeleneko semea zen. Pau-satu da 90 urtetan. Gazte denboran bere burasoen laguntzen laborantzan arizanik ezkondu zen Mayi Arbona A–rretxeko alabarekin. Bere familia labo-rantzatik hazi du ahal zueno. Bainan Arbonan izanik ere bere sorterriari izigarri atxikia zen. Hemengo besta-buru zonbeit edo gertakarietan usu elgarrekin gertatzen ginen. Guk beti atxiki dugu Laurent parte handi bat gure herritar. Horra zergatik aipatzen dutan. Bertzalde bertze berezitasun bat gertatzen da hor. Beren hiru ala-bak senpertarrekin ezkonduak dire. Heriotze horiek hurbildik hunkitu di-tuzten guzieri eskaintzen ditut nere doluminak.

Haurtzaindegia berritu – Gure haur-tzaindegiari ekarria izan zaion berritze edo handitzearen agertze ofiziala He-rriko Etxeak moldatu du ganden larun-bat goizean. Lehenik izan da etxe gu-ziaren eta guziz emendatze berriaren bisitatzea. Bai zinez gauza eder eta baliosa dugu obra hori herrian. Horrat ekarriak dire 2 hilabetetarik eta 3 urte-rainoko haurrak. Adin horietako haur ttipi horiek behar dituzten arta guzien emaiteko gauzak badire biziki pollitak eta zoin ongi moldatuak. Hor dago zu-zendari Bigourdan emaztea. Eta haur ttipi horiez arduratzeko legezko be-har diren baimenak ardietsirik badire 25 andere hor enpleatuak. Horietarik hiruek berritze hortan euskara xoila mintatzen duten ttipientzat egin izan den parte berezian lan egiten dute. Maite Etchenique ibarrundarra buru. Badituzte 12 haur ttipi. Orai arte 36 haurren tokia zelarik emendatze horri esker 60 errezibituko dituzte eta nola haur horiek arras tenore desberdine-tan heldu baitire badituzte 150 itzuli-katzen direnak. Haur horiek heldu dire Senpere, Sara, Ainhoa eta Zuraidetik. Egungo elgarretaratze hortan lau her-rietako ordezkariak hor ziren. Gero izan da bilkura ofiziala, andere auza-pezak aldean zituela herriko kontsei-lariak, Auroy uztariztarra, lan horien ixtudioak egin eta hurbildik segitu di-tuztenak eta horko lan egile enpresen ordezkariak. Andere auzapezak lan egile horiek guziak eskerturik erran dauku hor behartu den diru zamaren ordaintzeko lau herriek parte hartu dutela. Bertzalde, laguntzak izan di-tuzte Kontseilu orokorretik eta Herri el-kargotik. Auroy jaunak eta bertze jaun andere zonbeitek beren hitzaldia egin ondoan, jaun erretorak benedikatu du egina izan den berritze hori. Eta nola eguerdi baitzen paper osto batzu za-baldurik Anjelus kantarazi dauku. On-dotik Eneko Bessonart eta Peio Brave herritar kantari gazteek kantu saio pollita eman daukute. Bururatzeko andere auzapezak denak gonbidatu gaitu zintzur bustitze batetarat.

izturitzeErakusketa - Joan den asteburuan gini-tuen Arberoako egu-nak, Xantxotea etxeko Erdi Hetsi elkartea antolatzaile. Larunbat eta igande aratsaldez bazen nun zer ikus Denen Etxeko gelan. Erakusketa berezi bat : altzari edo mubleetan bai eta etxetako borta edo ateetan lehen

ikusten ziren giltza, gako, zerrapo, ate jotzeko, itze eta beste burdinezko apaindura zernahi, batzu biziki xaha-rrak. Ikusgai ere Mixel Amade eta Uri-barrena bere nafartar artista lagunaren zurezko zizelkadura batzu bai eta Flo-rence Etchart Altzükütarraren margo ederrak. Itzuli baten egiteak balio zuen segur, jende gutixko hurbildu bada, ez

aski jakinarazirik oro bat. Dena den hor agertu diren puska xahar baliosak eta beste ainitz ikus ditazke Xantxotea etxean, bainan hobe aitzinetik deitzea Mixel Amade jabe arduraduna hor izan dadin.

Eguberriko - Oraidanik aipatu behar dugu RIFF elkarteak Eguberriri buruz arraberritu nahi duen egitatea. RIFF dugu aski usu herrian metal kontzer-tuen antolatzaile den elkartea. Jos-tagailu eta jantzi xahar bainan estatu onekoen bilketa eginen dute abendoa-ren 17 eta 18an, Eguberrikari Arberoa inguruko familia behartsueri eskain-tzeko, Aiherrako bihotzeko ostatuaren bitartez. Joan den urtean 25 familia lagundu zituztela horrela oroitarazten daukute. Biltzea, abendoaren 17an eskola publikoan eginen da Véronique Garay -ren ardurapean, eta 18an De-nen Etxean elkarteko kideek. Bestalde 18an metal bideo kontzertu bat anto-latzen baitute, hurbiltzen den bakotxa jostagailu batekin jin dadin galdatzen dute.

Oroitzapen eguna - Abendoaren 5ean Izturitzen elgarretaratu dira Aiherra, Iz-turitze, Donamartiri eta Donoztiriko Al-jerian ibili zirenak. Han bizia galdu zu-tenak gogoan, parte hartu dute mezan, eta ondotik bildu oroit harriaren aitzi-nean, Donapétry auzapezak irakurtzen zuela Juppé armadako sailburu berria-ren eguneko mezua.

aiherraTelethon hemen gaindi - Joan den asteburuan izan da mugi-mendu Telethon-en karietarat, bereziki Hazparne eta Bastidan. Zernahi animazione 2 herri haue-tan. Horien artean, urte guziz egiten duten bezala, odolgi pres-tatze, saltze edo afari Bastidan, bai eta gau ta eguneko ibilaldia Hazparneko kirol zelaian, las-terka eta batzu oinez. Talde edo multxo bakotxak oren bat beren gain hartzen du, eta bixtan da nahi den emaitza eskaintzen. Goizeko 5tan, Aihertar lasterkari batzuek, larunbat goizean, beren aldia segurtatu dute. Gisa hunta-ko elgarretaratzeak eritasun larri horientzat artatze berezi batzuen hatxemanarazteko beharrezkoak direla ez da dudarik !

3.adinekoen biltzar nagusia, abendoaren 20an - « Goiti Aire » deitu 3.adinekoen elkarteak bere urteko biltzar nagusia aben-doaren 20an astelehenarekin eginen du Denen Etxeko gela ttipian. Kide guziak gomit dira, eta ere partaide ez diren 3.adine-

koak, esperantzarekin haatik laster sartuko direla elkartean. Huna nola pasatuko den bil-tzarra : 10 :30tan urte sarien biltzea, ondotik biltzar nagusia : urteko harat hunaten berri, diru konduak, kontseiluko kideen a rraberritze eta bertze gaiak. Bil-tzarretik landa, denak gomit dira Auxotea ostatura, bazkari on ba-ten hartzera. Haatik, abendoaren 12ko behar da tokia erreserbatu, J- Pierre Sainte Marie Xedarrikoa deituz, 05 59 29 64 51 telefona zenbakira. Ongi etorri guzieri !!

Finalerdietan galdu - Joan den larunbat arratsaldean, Lekorneko trinketean, Abarratia batasuneko Gaby Lahirigoyen eta Cedric Noblia pilotariek galdu dute, Euskal Herriko xapelketan, final-erdietan, Itsasuko Yoan Heguia-behere eta Mickael Poydessusen kontra. Hala ere goresmenak me-rezi dituzte hein hortara heldurik, eta bereziki Cedric-ek, beti hartan kondatzen ahal baita, gazte baten laguntzeko. Ez hortan geldi Gaby eta Cedric, eta aupa Abarratia !

Mixel Amade bere zizelkadura baten aitzinean

Erakusketa zati batzu

10

Page 11: Herria 3084

Herriz Herri

bidarraiElkartasun eguna – Eginaha-lak egin dira gure herrian ere Telethon kari, eritasun gaixtoz joak direnekin elkartasunez. Larunbatean, goizetik arrats bazen bihotz onaren erakus-teko parada. Eguna hasi da

mendiko ibilaldiarekin, oinezko gutixkorekin maleruski, alta aro paregabea zen bazter eder ho-rietan ibiltzeko, eguzki betean, goizeko hotza laster kasatua zela. Oinezkoak joan dira Artxi-nanetik goiti Inetako kaskoari buruz, eta Erramundeiko bor-datik beheiti jautsi Kalonja-neari buruz, handik Pagondo eta Lantikoinera, Marmaroan barna itzultzeko. Hiru oreneko ibilaldi goxoa. Arratsaldean, fut-bol zeingehiagoka pilota plazan hiru auzoalderen artean, omore onean, Satalikoak nagusi. Pi-lota partidak trinketean, partida nagusiak ikusi duelarik Bielle-Oçafrain parearen garaipena, 50-46, Ibarrola-Ducassou pa-rearen kontra, pilotari guziak go-gotik txalokatuak izan direla. Eta

eguna goxoki bururatu da talo ta xingar, matahami eta bixkotxen inguruan, Iparralaiko musikari gazteek bazterrak airosten zituz-tela. Orotara, 1000 euro inguru da bildu larunbatean, jaz beza-latsu. Antolatzaileek eskertzen

dituzte gisa batez edo bertzez zerbait emaitza egin duten gu-ziak. Eskertuak izan ditela ere, nola ez, antolatzaileak eta la-nean arizan diren bolondres gu-ziak.

Sortze – Joanden astean aipatu dugu Maingianeko Maikaren sortzea. Geroztik jakin dugu azaro hortan bertze bi sortze ere izan direla.Dominixeneko Laetitia Mousti-rats eta Peio Urrizagak ongie-torria egin diote Itoiz deitu duten beren bigarren muttikoari.Nevada etxean aldiz, Lily da sortu, Christophe Van Nguyen eta Julie Hourdequin-en alaba. Goresmenak burraso hoieri eta agiantza zoriontsuenak sortu berrieri.

Iparralai taldeko musikariak (Arg. E.I.)

ErakusketaUr Begi elkarteak antolatzen du abendoaren 13tik haste erakusketa bat Gaztelondoa herriko etxean ezkontzak ospatzen diren gelan. Erakusketa hortan ikusten ahalko dira Marc Breard eta Danielle Sco-razzo jaun anderek Nepal erresu-man egin duten bisitan osatu duten argazki lerroa. Erakusketa bisita-tzen ahal du publikoak astean zehar eta larunbat goizetan. Abendoaren 18an aratsaldeko 6ak eta erditan gela berean bikoteak aurkeztuko du hango itzulia filma baten medioz eta ihardetsiko entzun-ikuslen galderer. Sartzea libro izanen da. Ongi etorri hoberena egina da deneri.

HeriotzeJuanden larunbat aratsaldean bere azken egoitzara eremana izan da Jean Zubiarrain 103garren urtean, karia hortara Bixintxo eliza lepo-raino betea zela. Lapurdiko Ja-tsun sortua, betidanik Uztaritzeko aurpegi ezagun eta maitagarri bat izan da. Gazte gazterik bere aita zenarekin garraio lanetan usatua, behar ukan zitzaion halere bigarren munduko gerlan parte hartu bertze

ainitzek bezala. Gerlatik itzultzean bere garraio enpresa muntatuko du eta ukan dituen 5 haurrer laneko gostua emanen. Adin batera heldu Uztariztarrek nork erran dezake ez duela egun batez haren zerbitzuen beharrik ukan? Hemengo berri-ketariak hasteko ukan baitu Jean zenaren zerbitzuen beharra. On-dokoak gaur egun garraio enpresa ederraren jabe dira. Bazuen 30 urte bere biziko lagun Beonika-ren ganik alargundua zela. Betiereko bakean elgar hatzemanen dute. Doluak hunkitu familia eta ahaideeri nahi diotegu hemendik gure dolumin bi-zienak eskaini.

uztaritze

ortzaizeKANTU BAZKARIA Igandean, Lokarri elkarteak antolatu duen kantu bazkariak arrakasta ona ukan du. Zubiondoa ostatuko gela betea zagon eta kantu ederrik entzun da gauerdi arte. Huna hemen Peio Minaberri, Urkodoin bizi den herritar semeak bazkari hastean egin duen agurra:

Aurten, abendoaren bostean gira elgarretaratzenZubiondoa jatetxe huntan hasiak gira berotzenMendi aldeko ahots ederrak oraintxe dira agertzenEuskal Herriko aire zaharrak kanta ditzagun Ortzaizen.

Osasun ona laguntzen dute kantua laket dutenekErrextasuna doblatzen ere gazterik hasten direnekOmore ona ekarri dute jin zaizkigun erakaslekLaguntza berezi bat eskainiz Etxamendi ta Larraldek.

Seigarren aldiz egun huntako arduratu da LokarriAlaitasuna irriarekin susta dezagun elgarriGur’ arbasoen ildo beretik izan gaitezen kantariEgun erdi on jaun andereak goza dezagun bazkari.

Dolu – Aitzineko astean segitu dugu bere azken egoitzarat Joannes Ospital. Nork ez zuen ezagutzen Joannes ? « Xanetania » deitu ko-mertsioan, ostatu, epizeria, ezantza, bakarren jendeak zerbitzatu izan ditu, zeren bazen mugimendu denbora batez Luhusoko karrika hortan ! Bulta bat gaitzarekin borrokan arizanik, pausatu da 86 ur-tetan. Gure dolumin bizienak bere emazte, alaba eta familia guziari.

luhuso

Jean Zubiarrain zena

PRODUKTU HOBERENAK PREZIO HARRIGARRIETAN ETA GAINERA :

PEUGEOT 2O6 bat eta

SCOOTER bat irabazteko parada (Zozketa urtarrilaren 15ean).

EUSKAL HERRIKO GAS OIL MERKEENA : 0,99E/Pinta ETA

BERE OSTATUAN MENUAK 8,50 ETA 12,50 E.

NAFAR MENDI/HIPER SIMPLY ARRAIOZ/BAZTAN

ZATOZTE : BAZTAN/BIDASOA LURRALDEA EZAGUTUZ, EROSKETA ONAK EGITEKO !!

ONGI ETORRI LAPURTAR, BAXENAFARTAR, XIBEROTARRERI

ZUEN HIPERMERKATUA ELIZONDO eta MUGAIRE ARTEAN

Eri – Baionan egonik Kanboratua dugu Beonika Sallagoity Kazernakoa, beste urratsaldian etxeratu dadin dakogu gure goraintziekin desiratzen.Mezak – Ibiakoitz aratsean 7 orenetan Heletan. Igandean 9.30tan Iholdin, 10.30etan Armendaritzen. Herritarra

Heleta

11

Page 12: Herria 3084

abisuaK

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE-SARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :

- Bandarekin : 97 E edo 127 $- Gutun-azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 97 E - Afrikan : 87 E - Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

29, Chemin de CasenaveZ.I. St Etienne

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

Éditions Basques

LAN DEIALDIA irratigintzan :Haur oporraldi batean sartzen den langile baten ordezkatzeko, Donibane Garaziko Irulegiko Irratiak Irratilari bat bilatzen du :Eginbidea :- Antenan animazioa- Emankizunak osatzea- Erreportaiak egitea.Gaitasunak : - Euskara eta kultur orokorra mail onekoa.- Euskarazko irratigintzaren gustua,- Ausarta izan mikro baten aitzinean.Barne formakuntza eskainia izanen da.Urte bateko kontratua, denbora osokoa ;Otsailean lanean hasteko.Motibapen gutuna eta CVa bidali 2010ko abenduaren 15ko :

IRULEGIKO IRRATIAHar Hitza

Jai alai-eko etorbidea 15.64220 Donibane Garazi

Xehetasunak : 05 59 37 14 11rat deituz

Angeluko Jorlis erdigunean 40-60 m2 bulego libro litaizke alokatuak izaiteko. Intresatuak direnek deitu dezatela

HEMEN Tel: 05 59 52 56 02Mail: [email protected]

ALOKATZEKO

SELARL AURNAGUE-CHIQUIRIN&BONNECAZE-DEBAT

AvocatsRésidence Adour - 4 Rue de Gramont

64100 BAYONNETel : 05.59.25.71.00Fax : 05.59.59.79.62

21 Place Charles de Gaulle 64220 ST JEAN PIED DE PORT

Tel : 05.59.37.38.94Fax : 05.59.37.27.19

E-mail : [email protected]

SAN NICOLASS.A.R.L. au Capital de 7.622,45 E

Siège social : 4 Rue du Port de Suzèye64100 BAYONNE

RCS BAYONNE B 391.442.860

Aux termes des délibérations de l’Assem-blée Générale Extraordinaire des Associés en date du 15 Février 2010 dûment en-registrées à la SIE de Bayonne le 8 Avril 2010, Bordereau n°2010/417, case n°3, il a été décidé de modifier à compter rétroac-tivement du 1er Juillet 2009, l’objet social de la société ainsi que sa dénomination sociale qui sont désormais :

Objet social : «L’acquisition, l’exploi-tation, la création de tous fonds de com-merce de Bar (avec Licence IV), Res-taurant, Brasserie, Snack, la prise de participation dans toutes sociétés ayant le même objet et généralement toutes opérations financières, commerciales, industrielles, mobilières et immobilières pouvant se rattacher directement ou in-directement à l’objet social.»

Dénomination sociale : LE CENTRE.Les articles 2 et 3 des statuts ont été

modifiés en conséquence.Le dépôt légal sera effectué auprès

du Greffe du Tribunal de Commerce de Bayonne.

Pour avis,La Gérance

Etude de Maîtres Dominique LARRALDE, Pierre FAGOAGA, Olivier COUSTOU et Claude SALHA, Notaires

associés à SAINT JEAN DE LUZ (Pyrénées Atlantiques), 21, rue Chauvin Dragon

SOCIÉTÉ « SCI ITHURRI ALDE » SOCIETE CIVILE

Siège social : 79 Avenue Jean Jaurès64500 CIBOURE

Capital social : 76.224,51 E424 475 697 RCS BAYONNE

Changement de gérant

Aux termes de deux actes reçus par Maître Pierre FAGOAGA, Notaire à SAINT JEAN DE LUZ les 25 juin 2004 et 3 Août 2004, la collectivité des associés a décidé de nommer Monsieur André SARDIGNE, associé, demeurant à CIBOURE (64500) 79 Avenue Jean Jaurès, Maison Ithurri Alde, en qualité de nouveau gérant à compter du 3 Août 2004 pour une durée illimitée en remplacement de Monsieur Bernard BONNIFET, démissionnaire.Les formalités modificatives seront effectuées prés le greffe du Tribunal de Commerce de Bayonne.

Pour insertionLe Notaire

ETUDE DE ME JERÔME GOUFFRANT ET YON ALONSO

NOTAIRES A SAINT ETIENNE DE BAIGORRY

AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte reçu par Me Jérôme GOUFFRANT, Notaire à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY, le 1er décembre 2010, en cours d’enregistrement à BAYONNE, a été constituée une société civile ayant les caractéristiques suivantes :

Dénomination : « SCI BIDARTEA »Siège : GAMARTHE (64220), maison

Etxoinia.Durée : 99 ans.Objet : L’acquisition, la construction,

la gestion, la mise en valeur, l’exploitation par bail ou autrement de tous biens et droits immobiliers à quelque endroit qu’ils se trouvent situés.La prise de participation dans toutes sociétés immobilières.L’obtention de tous prêts, avec ou sans garantie hypothécaire.Et généralement, toute opération pouvant être utile à la réalisation de l’objet social, pourvu qu’elle ne modifie pas le caractère civil de la société.Capital social : 1 000 euros, d’apports en numéraire.

Co-gérants : Monsieur Jean Bap-tiste Joseph LOYATHO et Madame Maïté Catherine CHARRITTON, son épouse, de-meurant à GAMARTHE (64220), maison Etxoinia, pour une durée indéterminée.La Société sera immatriculée au R.C.S. De BAYONNE

POUR AVIS ET MENTIONMe Jérôme GOUFFRANT

Avis de liquidationD2 BUREAUTIQUE

S.A.R.L. au capital de 50 000,00 EurosSiège social : 25 LE FORUM

64100 BAYONNER.C.S : 478 885 205

L’assemblée Générale Extraordinaire des Associés en date du 3 décembre 2010, sous la présidence du Liquidateur Monsieur Bernard DENJEAN, a décidé qu’après avoir procédé à la dissolution de la Société, de réaliser avec les pouvoirs les plus étendus, sa mise en liquidation amiable sous le régime conventionnel conformément aux articles L 237-1 à 237-13 du code du commerce.

Le siège de la liquidation est fixé Chez Monsieur Bernard DENJEAN demeurant Résidence Jardins de l’Amitié B2 , 39 rue des 4 Cantons 64600 ANGLET

Le dépôt des actes et pièces relatifs à la liquidation sera effectué au greffe du tribunal de commerce de Bayonne

Mention sera faite au registre du commerce et des Sociétés de Bayonne.

Le LiquidateurBernard DENJEAN

« PELLOENEA »Société à responsabilité limitéeau capital de 221.051, 07 euros

Siège social : Rond-Point de MaignonRoute de Cambo

64100 – BAYONNERCS BAYONNE B 421 288 333

AVIS DE PUBLICITE

Aux termes du procès-verbal de l’assemblée générale extraordinaire du 6 décembre 2010, il résulte que :Les associés ont décidé la dissolution anticipée de la Société à compter du 15 décembre 2010 et sa mise en liquidation.

L’Assemblée générale susvisée a nommée comme Liquidateur Monsieur Pierre DAVERAT, demeurant Rond-Point de Maignon, route de Cambo, 64100, Bayonne, avec les pouvoirs les plus éten-dus pour réaliser les opérations de liqui-dation et parvenir à la clôture de celle-ci.

Le siège de la liquidation est fixé à Bayonne, 64100, Garage Daverat, Rond-Point de Maignon, route de Cambo, adresse à laquelle toute correspondance devra être envoyée, et actes et documents relatifs à la liquidation devront être notifiés.

Le dépôt des actes et pièces relatifs à la liquidation sera effectué au greffe du tribunal de commerce de Bayonne.Mention sera faite au RCS : BAYONNE

Pour avis.

«MIKELENA»Société à responsabilité limitéeau capital de 68.602,06 euros

Siège social : Rond-Point de MaignonRoute de Cambo

64100 – BAYONNERCS BAYONNE B 420 266 165

AVIS DE PUBLICITE

Aux termes du procès-verbal de l’assem-blée générale extraordinaire du 6 dé-cembre 2010, il résulte que :

Les associés ont décidé la dissolution anticipée de la Société à compter du 15 décembre 2010 et sa mise en liquidation.

L’Assemblée générale susvisée a nommée comme Liquidateur Monsieur Pierre DAVERAT, demeurant Rond-Point de Maignon, route de Cambo, 64100, Bayonne, avec les pouvoirs les plus éten-dus pour réaliser les opérations de liqui-dation et parvenir à la clôture de celle-ci.

Le siège de la liquidation est fixé à Bayonne, 64100, Garage Daverat, Rond-Point de Maignon, route de Cambo, adresse à laquelle toute correspondance devra être envoyée, et actes et documents relatifs à la liquidation devront être notifiés.

Le dépôt des actes et pièces relatifs à la liquidation sera effectué au greffe du tribunal de commerce de Bayonne.

Mention sera faite au RCS : BAYONNEPour avis.

«AITORENA»Société à responsabilité limitéeau capital de 205.806,17 euros

Siège social : Rond-Point de MaignonRoute de Cambo

64100 – BAYONNERCS BAYONNE B 420 266 082

AVIS DE PUBLICITE

Aux termes du procès-verbal de l’assem-blée générale extraordinaire du 6 dé-cembre 2010, il résulte que :Les associés ont décidé la dissolution anticipée de la Société à compter du 15 décembre 2010 et sa mise en liquidation.L’Assemblée générale susvisée a nommée comme Liquidateur Monsieur Pierre DAVE-RAT, demeurant Rond-Point de Maignon, route de Cambo, 64100, Bayonne, avec les pouvoirs les plus étendus pour réaliser les opérations de liquidation et parvenir à la clôture de celle-ci.Le siège de la liquidation est fixé à Bayonne, 64100, Garage Daverat, Rond-Point de Maignon, route de Cambo, adresse à laquelle toute correspondance devra être envoyée, et actes et documents relatifs à la liquidation devront être notifiés.Le dépôt des actes et pièces relatifs à la liquidation sera effectué au greffe du tribu-nal de commerce de Bayonne.Mention sera faite au RCS : BAYONNE

Pour avis.

Eusko IkaskuntzakBiarritzeko herriaren laguntzarekin

Euskal Herriari buruzko ikerketa lanak egiteko eta bideo dokumentalak sortzekodiru laguntzak eskaintzen ditu.Kandidaturak ezagutarazi behar dira 2011ko urtarrilaren 7a baino lehenago honako helbidean :Eusko Ikaskuntza - Jauregiberri kaia 51 64100 BaionaTel 05 59 59 82 90 Fax 05 59 46 18 44e-mail : [email protected]

http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/becas/

12

Page 13: Herria 3084

telebixta leihotik

asteburuKo HitzorduaK

ortziralean-Angelun, « Maison pour tous » ge-lan (18.30) Mikel Epalza 19. mendeko euskal mariñelgoaz mintzo. Barojako geletan (20.00) bi ikusgarri : « La prin-cesse de Cléves » eta « La taverne de Munchaussen »-Heletan, Erregelu gelan (19.00) Bai-gura ikastolaren gaubeila, musika, kantu, bertsu.-Miarritzen, Koliseo gelan (20.30), “La dernière nuit de Tchaikovsky” dantza ikusgarria -Azkainen, Biltokin (20.30) « Eskimal kabiliarra » antzerkia-Hendaian, Jondoni Bixintxo elizan (20.30), Eguberriko kontzertua Baio-nako musika ikastegiko orkestra na-gusiarekin. Mendi Zolan (20.30) Dan-tzaz konpainiaren ikusgarria.-Urruñan, Iturbidea kiroldegian (21.00), Kepa Junkera.

larunbatean-Bidarten, Uhabia ikastolaren estrei-naldia.-Urketan, Olentzero eguna, euskal dantza, merkatu eta bertze.-Kanboko kiroldegian, euskal-azoka euskal Kulturaldiaren karietarat. Toki berean (14.30), Zortzi Iturri otxo-tearen kantaldia eta ondotik Asier Iza-girre mendigoizalearen filma. -Baionan, Moderne trinketean (11.00), Bakea Bai elkartearen biltzar nagusia. Karriketan, Lauga kiroldegia-ren aitzinerat bildu ondoan (15.00), burdinbide berriaren kontrako ma-nifestaldia. Bestalde, Santespieta auzoaldean (15.00), Olentzero Orai-Bat taldearekin. Antzoki nagusian (20.00), musika eta dantza, Catalina Gommes bere lagunekin.

-Miarritzen, geltoki xaharrean (18.30), “Don Carlo” opera, New-York-eko Metropolitan antzokitik xuxenean. Koliseo gelan (20.30), “De l’autre côté du rideau” antzerkia. Atabal musikate-gian (21.00), Soprano bere lagunekin. -Azkainen, Biltokin (20.00) bertsu afa-ria : Sustrai Kolina, Jon Maia.-Luhuson, Harri Xuri gelan (20.30), “Gernika” dantza ikusgarria Aukeran taldearekin.-Maulen, Jaialaian (21.00) « Olaz ola... ikas » ikusgarria, Xiberoko ikas-toletako ikasle ohiek emanik.

igandean-Aiziritzen, herriko salan (15.30), bertsulari saioa, Mixel Xalbador, Jean-Louis Laka, Fermin Mihura eta Xan Alkhat, gai emaile Joana itzaina.-Kanboko elizan (16.00) Eguberriko kontzertua, Arraga koroa eta herriko harmonia-Luhuson, Harri Xuri gelan (16.00), “Goazen” dantza ikusgarria Zarena Zarelako taldearekin, bai eta « Taupa-dak » Zirikolatz taldearena.-Miarritzen, Découvertes biltokian (17.00), “La Choralité” antzerkia, Chimères taldearekin.-Arrangoitzeko elizan (17.00) Ozenki koroaren kontzertua.

asteburuan-Baionan, Luna Negra kabaretean, ortziralean, larunbatean eta igandean (20.30), “La Luna Negra” antzerkia hain xuxen, Rémy Boiron antzerkila-riarekin. -Kanbon, larunbatean eta igandean, Eguberriko merkatua ezkerparetan, bai eta musika, dantza, pailazo eta bertze...

eusKal irratiaK 91.8 - 106.6 - 89.7 - 95.5

Bahituak : Abenduan sartuak gara eta hogeita zenbait egunen buruan, 29an hain zuzen, urte osoa izanen da bahituak izanak di-rela frantses bi kasetari beren laguntzaile ziren hiru Afganistarrekin. Oroit balinbanaiz, euskaldun batzuk bahitu zuten Aleman kontsul bat eta libratu zuten Eguberri bezperan, Eguberri zelakotz. Ez naiz batere segur hala jokatuko direla Taliban delakoak ! Agian bai !Boz garaia : Azaroaren 28an boz garaia zen Katalunian, Haitin eta Bolikostan. Normalki bozkatzearekin bizi da demokrazia, bainan ez beti. Katalunian ez da dudarik. CIU alderdi autonomistak irabazi du eta kanporatu sozialistak. Garbiki iragan da eguna eta inkestek adierazten zutena gertatu da. Haitin ez dakigu oraindik nor jalgiko den, bainan aitzinetik denek diote ez dela gardentasun onean egin igandeko bozkatzea. Egia da ikusi dugula telebixtan mutiko txar bat ihesi zabilala hautestuntzi batekin !!! Bolikostan Alassane Ouattara izendatua izana da kanporatzen duelarik Laurent Gbagbo azken urte hauetan buruzagi zena, bainan ez du honek onartzen. Non dago demokrazia ? Gerla pizteko irriskuan daude.Lehendakari gai : Urte bat eta erdiz zer ez dugu entzunen jakinik Frantziakio lehendakariaren izendatzeko bozak hemezortzi hilabe-teren buruan eskainiak izanen direla : Lehendakari gaiak asko dira, asko baino gehiago. Eskuinekoak : Marine Le Pen, Nicolas Sarkozy, Hervé Morin, Borloo (?). Eskuin eta Ezkerren artean Bayrou, duda-rik gabe. Jadanik lauzpa bortz. Ezkerrean, ezker muturretik hartuz Besancenot (?), Mélanchon eta bertze norbait beharbada. Sozia-listen artean bada andana bat, nahiz bat bakarrik geldituko den. Haien artean jakinarazi dutenak Ségolène Royal, ez baitu ahantzi joanden aldian %47 egin zituela, Manuel Valls, Arnaud Montebourg, Hollande barrandan dagoena, eta oraindik deus jakinarazi ez dute-nak : Dominique Strauss-Kahn eta Martine Aubry, Delors jaunaren alaba. Demagun, 2012ko apirilean bospasei geldituko direla : Le Pen, Sarkozy, Morin, Bayrou, Sozialista bat, eta ezker muturreko bat edo bi. Bada hautatzekoa !Errugbia : Baionak irabazi du Arroxelaren kontra (23 eta 14) eta Bourgoin heldu da Miarritzera, bere kirol zelaia elurpean zauka-lakotz. Igandean jokatu da partida eta Miarritzek irabazi du (37 - 20).

J.H.

Abendoaren 11, larunbata• 11.00 : Airesta, Kanboko kolegioko aste pedagogikoaz• 12.00 : Berriak• 19.00 : Futbola, Aviron / Rodez•20.45 : Esku baloina, Irisarri / Pana loisirs

Abendoaren 12a, igandea 09.15 : Gure bazterrak Bidarte 610.30 : Meza Amorotzetik12.15 : Emanaldi berezia. Xabier Leterekin egin elkarrizketa.15 :00 : Errubia, Maule / Ortese eta Nafarroa /Mugerre 17.00 : Pilota 1° mailako finala Donapaleutik, Urruña (Itoiz anaiak ) / Irisarri (Muscarditz Arbeletxe)18.00 : Kirolak

Abendoaren 13a, astelehena16.00 : Zuria beltzez Halabedi irratiak eskainia.19.00 : Hegoaldeko ostatua Andoni Tolosa 20.00 : Gazte zaparrada

Eta ez ahantz euskalirratiak.info emankizunak entzuteko edo

deskargatzeko

Bortuaren erabilpenak geroari bu-ruzko gogoetak sortzen ditu : alde batetik laguntza gutiago mendiaren kudeantzaz arduratzen diren sindi-katentzat (PHAE, oihana, ihizia…) eta bestaldetik artzain xoilen kopu-ruaren ttipitzea, mendira joaiteko baldintzen zorroztea (eritasunen gatik bereziki), mendiaren erabil-tzaile gero eta anitzagoak sortzen dituen harreman eta eginmolde berriak…Kanaldudek gai zabal hunen jo-rratzeko bidea hartu du. Garazi-Baigorri-Oztibarreko mendietan eginak izan diren erreportaietan oinarrituz, gomiteri emanen zaiote hitza : besteak beste, hiru mendi sindikatetako ordezkariak, Jean Michel Ansolabehere Departamen-duko laborantza ganbarako lehen-dakaria, Francis Poineau Euskal Herriko Laborantza ganbarako or-dezkaria, Euskal Herriko Artzainak elkarteko partaideak…Emanaldia publikoan grabatuko da abendoaren 15ean, Donazaha-rreko polikirolgelan, arratseko 8ak eta erditan. Artzain, laborari, bortuko balia-tzaile, mendiaren geroaz axola-tuak diren guziak ongi etorriak dira e mankizunean parte hartzera.

zer nolako geroa Garazi- baigorri-oztibarreko bortuetan ? Kanalduderen leihotik emankizunaren grabaketa abenduaren 15ean.

Kepa Junkera urruñan

Urruñako Herriko Etxeko kul-tur batzordeak antolatzen du Kepa Junkeraren kontzertua Iturbidea gelan, abenduaren 10ean, ostiralez (21.00). Sar-tzea 15 eurotan.

amnesty internationalAbendoaren 11n, Baionako Am-nesty International taldeak infor-mazio eta izenpetze mahain bat atxikiko du Baionako mediatekan (10:00-12:30 / 14:00-16:00) eta Atalante zinegelan (14:00-16:00), munduan gaindi lanjer handitan dauden 12 presunen fagoretara sustenguzko izenpedurak biltzeko. 12 presuna horiek dira : Chebib El Khiari (Maroko), Alejandro Sola-dinde (Mexiko), Ibragim Gazdiev (Inguxia), Nurmemet Yasin (Txina), Jord an Brown (Pennsylvania), Ingrid Vergara (Kolunbia), Gertrude Hambira (Zimbabwe), Abuzar Al Amin (Sudan), Okunishi Masaru (Japonia) bai eta Egipto, Iran eta E rrumaniako talde batzu.

sustraiak-erroak elkartea sariztatuaAbendoaren 3an iragaiten den Euskararen Nazioarteko Egunaren karietan, Pariseko Sustraiak-Erroak elkarteak eskuratu du Eusko Ikaskuntzaren ganik “ENE Saria” (Euskararen Nazioarteko Egunaren Saria), urtero elkarte bati eskaintzen dena, urtean zehar euskararen alde eginiko lanaren sari.

Hiztegi batuaEuskaltzaindiak bazuen jadanik lehen Hiztegi Batu bat argitaratua, 2000garren urtean, orotara 22.736 hitzekin, forma erabilienak eta he-datuenak bildurik. 2008an biga-rren edizioa plazaratu zuen, hitz gehiagorekin (31.951) eta oraikoan, Hiztegi Batuaren hirugarren edi-zio osatuagoa du argitaratzen, El-kar argitaletxearekin ko-edizioan, 40.000 hitzetik gora dugula hiztegi hortan aurkitzen, xuxen erraiteko 42.068 hitz

13

Page 14: Herria 3084

Han eta HeMen

Pierre Narbaitz azkaratiar apez

kalonjea zen(airea : Intxauspeko alaba dendaria)

Transhumantzia

Intxauspeko seme bat ere bazenOroitgarri gaur alaba bezenHarek aurten ehun urte bazituzkela zuzenEuskaldunak, kantari goazen.

Ehun urte gaur behar zituenaGuk ez hemen, hori gure penaBainan obrak hemen daude guziek dakitenaPierre Narbaitz, nork ahantz izena.

Apezpiku munduan ibiliaAldiz bera, xehe, herrikoiaIzpirituz xorrotx bezain izkributan argiaHain maitatuz gur’Euskal Herria.

Nihork ere ez diro gogotik galJakitatez zenbat zuen ahalHaundieri egin gabe bere dohainez itzalIzana da Bikari jeneral.

Apez eta musikan dohatuaKantu, Meza, Euskal liburuaBere lanen sari zuen, ongi merezituaKalonjeren Eliza kargua.

Nafarroaz zer ez du idatziaErregeak ta herri guziaHari esker liburutan dugu guk ikasiaZer izan zen gure historia.

Garaziko Frantsesenea horraNarbaitz eta lagun onen obraLaborantzako Eskola gerokoentzat hor daIraul dadin biharko alorra.

Diosesan nor zitaken hobeaGidatzeko apezen taldeaBalinbazen edonunbait apez baten galdeaBakotxari eman du berea.

Biharkoaz nola zitaken fidaFamilian, Elizan berdin daZu Marc Aillet, gu bezala, kezka beretan ziraBeharrean zato Garazira.

“Zato” hori bester erran ordukoEz gira gu hortan gelditukoBesteak laudatu eta nola guk egin ukoHik duk, gazte, bihar segituko.

E.L. 2010-11-28

Jamattit Dufau eta Manex Pagola gogotik kantari, Pierre Narbaitz zenari Azkaraten eginiko omenal­diko bazkarian

Mixel Etxekopar xiberotar xirula-riak eta Bordelen bizi den François Rossé alsaziar piano joileak pla-zaratu dute Trans-humantzia diska (Elkar). Obraren izenburuak adiera-zten duen bezala, diska hunekin ibarretik mendira goaz, menditik hirirat, Euskal He-rritik Alsaziarat, edo infrentzuz, ira-ganetik orainera... Tradizionea eta mo-dernitatearen arteko zubi izan nahi du obra hunek, ohidu-retan sustraitua den musika garaikidea eskainiz. Ardi joa-reen musikarekin hasten da diska eta halaber bukatzen, artetik jendetasunez beteriko 11 musika zati entzuten ditugu-la, Mixel Etxekopa-rrek berak ontutako

testu batzurekin, hor ere Joseanton Ar-tzeren olerki bat.“Berritzen den tra-dizionea da biziko, hunkitzen ez dena hilen da” dio Mixel Etxekoparrek, eta berrikuntza hun-tan pozik agertu da François Rossé talendu handiko musikariarekin lan egiteaz, bien bideak 8 urte huntan elkar kurutzaturik, “hare-

kin erakusten bai-tugu, ez baitezpada dakiguna, bainan gi-rena”. Ondar musi-ka zatian, Izturitzeko harpeetan aurkitua izan den ezurrezko xirularen kopia bat du erabiltzen Go-taindarrak, duela 30.000ko bat urte erabiltzen zenaren idurikoa, orduan on-tzen zen musika zer izan ziteken ametsa-raziz.

Mixel Etxekopar eta François Rossé

14

Page 15: Herria 3084

KirolaK

pilota Garatenean ez fida pariatzeko

Futbola

Baginekien ez dela sekulan etsitu behar Fabien eta Thierry Itoiz anaia tematsuekin bainan ez ginuen gehiago pentsatzen beste bi haue-taz ere. Ala nekatuxkoa ote zen aspaldiko Berasategui, hainbertze aldiz gustatu zaiguna bere lagun horrekin ala beste batzuekin ere !Muscarditz – Arbeletche .........40Sorhaitz – Bessonart ...............22Eta hau ? Holako makurrarekin ? Rene Muscarditz hola arrapiz-turik, pasatuak pasatu, esperien-tzia ere hor baita, gaztetasunaren orde. Haatik, jakin dugunaz, gibela ederki zaindu bide dio Arbeletche irisarta rrak. Denik ere non ziren hor Sorhaitzen borondatea eta Besso-narten beso ederra. Horra beraz bi partida hautako irabazleak ditugula aurten Ligako finaleko. Gazte guti haatik hor ere.

HEGOALDEAN, BARRIOLA IRUJO-REN ARTEKO FINALA AITZINRico – Peñagarikano ...............22Apezetxea – Galarza II ............14

Titin – Pascual .........................22Olaizola II – Beloki ....................9

Alaetxea – Argote ....................18Cabrerizo – Merino I ..................5

Titin – Laskurain ......................22Gonzalez – Zubieta ..................14

Olazabal – Goñi III ...................22Xala – Beroiz ............................11

Ongay – Zezilio ........................18Cabrerizo – Arruti ....................16

Diaz – Iza ..................................22Leiza – Zearra ..........................16

Berasaluze VIII – P. Ruiz ..........22Olaizola II – Begino .................19Aimar Olaizola berriz hasia beraz, baina galtzen ere oraino, Xalak eta Gonzalezek bezala. Eta Eulate enpresatik kanpo ? Hortan ginue-na ? Aldiz Titinek beti irabazten.

Bego

Herve Etcheverry .....................40Andre Kurutcharry ...................24Baginakien Oçafrainek galdua zuela, eta berdin Heguiabeherek ere ba, batek ala besteak parioak alde zituztelarik azken hamar kin-tzetaraino, eta astelehen huntan ere bada bat baino gehiago tronpatu denik. Lehen partida huntan be-raz, huna gauzak nola joan diren, delako Super hortako buruzburu-kan : berdintze parrasta bat has-tean, mirakulu haundirik gabekoak gehienak, 15etaraino eta 23-na ere bai. Hor da airatu Etcheverry, egun hortako hoberena, aise ari, botean eta denetan (11 sartu ditu). Boterik ere ez Andrek (4 bakarrik) eta ez du erakutsi bere usaiako jeinu hura.Thierry Harizmendi ..................40Paxkal Ezcurra .........................24Bigarren hau jokatuagoa zen, denik ere, eta hamarretan berdin, bainan emeki emeki 23-17, 34-20 eta 38-22 irabazle lorios batekin. Beso bat osoki bolanta eskuinaz ala ezkerraz Harizmendik eta beti gaina, sekulan amor ez emana gatik ere galtzaleak. Egin behar ukan ditu donamartiri-tarrak bereak, beti ekarriz eta beti pilota urrunduz ari baitzen Paxkal ere, bainan erran behar da beti ta-lenduz moztu edo zabaldu dizkiola irabazleak. Sake guti orobat, biak ekarle onak baitziren baina zer aise-tasuna Harizmendik ! Ezagun zuen, zinez, ez dela aurten hortan geldi-tzekotan hasia gizona, aita ere hor baitzen, pilotari ohia, baina semea goragoko ametsetan abiatua.Etcheverry - Bonetbeltx ...........?Harizmendi – Jeannots .............?Horra nola izanen dituzten joanden asteleheneko irabazleak egun hun-tako biek helduden astean. Hor ere ustegabeak izanen ote ditugu orai artean bezala, hasian hasi ? Pilota-riak, zueri da erakustea. Guk hobe dugu ez irriskatzea.

ARRANGOITZEKO BERRIAKItoiz anaiak ..............................40Ibarburu - Berasategui ............37

eskubaloia

txirrindularitza

errugbia

Jean-Jo Marmouyet (Aviron Bayonnais) eta Vincent Inigo (Castres) errugbilari profesio-nalen bai eta Cedric Pasquini argazkilari pro-fesionalaren argazkiak ikusgai dira abendo osoan Baionan, Euskal Museoan. “Passes croisées” izeneko erakusketa hortan hiru adi-tu horiek errugbiaz daukaten soako berezia agertuko dute.

Romain Sicard hazpandar txirrindulariak berak jakinarazi duenez, 2011n ez du Frantziako Itzulia kurrituko, Espainiako Vuelta haatik bai. Itzuli hau kurri-tuko da agorrilaren 20a eta irailaren 11 bitartean, Abraham Olano Vueltako zuzendari teknikoak jakinarazi duenez, Benidormetik abiatuz, Euskal Herritik ere behar lukeela pasatu, aspaldiko par-tez. Lehen itzuli handia kurrituko du hor 22 ur-teko Zelaitarrak, Frantziako Itzulia zailduxeagoa izanen denerako utziz. Anartean, gure Euskal Herriko bideetan egunero trebatzen da, berriki-tan Euskaltel-Euskadi taldera sartua den Pierre Cazaux Donapaleutarrarekin (26 urte). Eta otsai-lan parte hartuko du Andalusiako itzulian (5 egu-neko lehiaketa).

Bertzalde, jakiten da UCI-k bi urteren zigorra eta 35.000 euroko isuna eman dizkiola Igor Astarloa ermuar txirrindulariari, 2009an dopatzea gatik. Orduz geroz, egia erran, utzia du txirrindularitza Bizkaitarrak. 2003an munduko xapeldun izan zen eta ondarrik Amica Chips-Knauf taldean zagon.

Errugbiaz argazki erakusketa Euskal Museoan

Jean­Jo Marmouyet baiones errugbilaria, eta argazkilari trebea

Romain Sicard 2011ko Vueltan

Romain Sicard hazpandar txirrindulari talendutsua

txuri-urdinak garaile euskal derbianIgande arratsean bazen giro Anoetan, Reala eta Athleticen ar-teko derbiarentzat ! Eta gipuzkoar txuri-urdinak nagusitu dira bizkaitar txuri-gorrieri, 2-0. Xabi Prietok sartu du lehen tantoa, eta Mikel San Jose Bilboko jokolariak bigarrena bere atean, nahigabe. Donostiako Joseba Llorente eta Antoine Griezmann bertze bi

tantoren sartzeko zo-rian izan dira. Xapelgo bikaina daramate txuri-urdinek, sailkapenean seigarren daudela 22 punturekin, Athle-tic aldiz hamekaga-rren 19 punturekin eta Iruñeako Osasuna, Bartzelonaren kontra galdurik etxeko zelaian 0-3, hamabigarren 15 punturekin.Bertzalde, Euskadik jokatuko du bere Eguberriko partida abendoaren 29an, asteazkenez (eta ez 28an joanden astean ginion bezala) Venezuela-ren kontra, San Mameseko zelaian, Bilbon.

Txuri­urdinak beren garaipena ospatzen

igerika

Igerikarien Frantziako xapelgoak iragan dira joanden asteburuan Chartres herrian. 400 metroko distantzian, igerika libroan, Antton Haramboure 19 urteko gazteak zilarrezko medaila ardietsi du, Yannick Agnel-ek urrezkoa eta Sebastien Rouault-ek brontzezkoa, azken hau dugularik Europako xapelduna 800 eta 1500 metroko distantzietan. Badu gisa hortan mereximendu gure Bardoztarrak.

antton Haramboure bardoztarrak zilarra

Bordelen ari ziren joan den ibiakoitzean irisartar eskubaloilariak. Ez dute haatik aurpegi hoberena erakutsi han, huts ainitz eginez, nahikari eskasa ere zenbait aldiz. Eta emaitza txarra baizik ez zitaikeen izan, xapelgoko hamargarren partida hori galdu baitute 39-30 (partida erditan 22-18). Heldu den ibiakoitzean, Panaloisirs taldea dute errezibituko Airoski gelan (20:45), kemen gehiagorekin araiz. Bigarren taldea Biscarrosse herrian

ari zen, multxoko azkenaren zelaian, eta talde horrek ere galdu du 24-15, sailkapenean gaizki kokatzen dela orain. Ibiakoitzean, Lescar-eko biarnesak ukanen ditu bisean bis, Airoskin. Neska seniorrak aldiz garaipenarekin itzuli dira Arudy-tik, 12-16 irabazirik. Abendoaren 12an, igandez (9:30), eskubaloi eskolen elgarretaratzea Baionan.

nekezia handitan

Palantxa lehiaketako finalak MakeanFinalak iraganen dira larunbat huntan Makea Mindegian, 16:00etatik ha-rat. Hiru borroken ikusteko parada ukanen dugu eta afaria segurta tzen ahal da (tel. 0559933060). Ongi etorri guzieri eta suerte on jokolarier.

P.I.

15

Page 16: Herria 3084

inbido

eusKal diasPoraRenon eta Rio de La Platan euskaraz kantari

Begiraleak, Piarres Larzabal eta sukaldaritzaZoin ditake lotura Donibane Lohizuneko Begiraleak elkar-tea, Piarres Larzabal Zokoako erretor zena eta sukaldaritza-ren artean? Joanden asteko HERRIA irakurtu dutenek aise asma dezakete hori, jakinaren gainean Begiraleak elkarte horrek, bere 75 urteak ospa-tzen-eta, plazaratu dituela bi li-buru, batto Piarres Larzabal-en antzerkiez, bestea Lapurdiko sukaldaritzaz. Lan hori akula-tua izan da talde batean, Jose-ba Aurkenerena kudeatzaile.Lehenean argitaratuak dira be-raz Piarres Larzabal zenaren antzerki kaierak. Sail beraren kondu ja agertuak Iratzeder eta Piarres Lafitte fama handiko bi euskaltzainen gisa bereko kaierak. Ondotik jinen, oraida-nik erraiten ahal da, lana aban-tzatua ere baitute, Telesforo de Monzon zenarenak. Helduden urtean agertuko direnak, den-bora berean ospatuz De Mon-zon hila delako 30. urtebete-tzea. Geroxago beste antzerki-gile batzuenak.

Bide berriak idekiz…

Zinez interesgarria da Piarres Larzabal zenaren obra batzuez plazaratu lana. Aitzin-solas po llit batean, Xabi Soubelet elkarteburuak xarmanki konda-tzen du Begiraleak elkarte hori haste-hastetik biziki atxikia izan

zela euskal antzerkiari. Orai beste sail batzueri lotua badago ere gehiago, bereziki dantzari eta kantuari, lehen urte heietan antzerkia izan zen lantu zuen alor nagusietarik batto. Beren lehenbiziko ikusgarria eman zutelarik Gure Etxea egoitzan, 1935-eko martxoan, bi antzerki sartu zituzten egitarauan, “ Su-pazter Xokoan” eta “Egiazko Euskaldunak”. Ondoko urtean beste bi, “ Xuriketa egile kala-kariak” eta “Amerikanoa”.Nolako bidea egin zen gisa hortan, Xabi Soubelet-ek eder-ki kondatzen du. Begiraleak elkartea nola joan den ere he-datuz eta azkartuz. Bere aldetik, Joseba Aurkene-rena-k oroitarazten du nor izan zen Piarres Larzabal euskal-tzaina, sortzez Azkaindarra, eta nolako lan baliosak egin zi-

tuen. Lan horietaz preseski Ixa-bel Etxeberria-k baditu gaitze-ko ikerketak eginak eta heien bilduma bat badago liburu hortan sartua. Hor ikusten da zoin ziren Piarres Larzabal-en arrangura eta xede larrienak. Eta liburuaren aurkezpenean denek azpimarratu duten be-zala, Ixabel Etxeberria-k hauxe dio aski kartsuki, Piarres Lar-zabal izan dela euskal antzer-kiaren be rritzaile maixua, bide berri batzu ideki zituen idazle paregabea, Etxahun, Bordaxuri eta beste asko obra arrarore-kin. Lehenagoko komedia arin heietarik aise goragoko mail batean kokatzen direnak. Horietarik zazpi dira liburuan kausitzen, Orreaga, Berterretx, Matalas, Lartaun, Sarako lorea, Orria 778 eta Ibañeta.

50 errezetaSukaldari hauta da Pello Cou-droy. Badu gostu eta talendu. Bainan dakien hura ez du be-retzat atxiki nahi. Horra zerga-tik arduratzen den Begiraleak elkartean duela 14 urte sortu sukalde-eskolaz. Horra ere zergatik bildu dituen eta liburu batean sartu gure eskualdeko 50 errezeta. Bada hor deneta-rik. Eltzekari batzu, arrainaren prestatzeko moldeak, haragia-renak, euskal pastiza nola egin, edari bat ere, sangria delakoa, bainan Donibaneko gisan, edo hobeki erraiteko Begiraleak elkartean maite duten gisan (a rrazoinki ariz bixtan dena!)Nola presta bakalaua, legatza, bixigua, txirlak, txipiroiak, bil-dotxa txilindron edo oilarra arno beltzean, horiek oro eta beste frango kausitzen diren euskara argi batean idatzi li-buru hortan. Idazlearen arran-gura, gure betiko sukaldaritza, gure aitatxi eta amatxien gani-kakoa, ez ote den galtzen ari. Sail hortan ere, “begirale” izan behar dela beraz, beti erne, hori da errezeta horien artetik hedatzen den mezua..

Muslaria

Iragan astekoan erran bezala, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ospatu zen joan den os-tiralean mundu osoan, euskal-dunak diren anitx lekutan be-deren. Euskal Herrian berean ere ezarri ziren hitzorduak eta hainbat ekitaldi egin ziren, ofizial zein herrikoiak, gure hizkuntza goitituz. Diaspora osoan, an-dana bat dei egin zen, eta besta giroan pasatu ziren, hala nola Parisen, Madrilen, Bartzelonan, Londresen, Erroman, Mexikon, Buenos Airesen, Montevideon, Santiagon, Bogotan, Sydneyn... eta beste hameka hiri eta herri gehiagotan. Estatu Batuetan, ekitaldi nagusi bat Nevadako Renon egin zen, Unibertsitatean, eta hori dugu huna ekarriko. Abendoaren 2an eta 3an obratu zen Renokoa. Euskal gober-nuko Etxepare Institutukoak hor ziren, Aizpea Goenaga zuzenda-ria buru (oroit Etxepare Institutu berria euskara eta euskal kul-tura, munduan, Euskal Herritik kanpo, sustatu eta hedatzeko xedez sortua dela). Ostegu-nean, Renoko Zazpiak Bat Eus-kal Etxeko haur eta burrasoak izan ziren partzuer, kantuz, jola-

sean eta euskararen besta alaiki pasatuz. Biharamunean, gauza ‘seriostu’ egin zen, eta bi hitzaldi eman zituzten Xabier Irujo eta Oscar Alvarez irakasleek eus-kara eta historia gaitzat harturik. Ondoren, Kaliforniatik jinik Noka hirukotea bildu zen Renora eta emanaldia eskaini zuen hainbat euskal kantuz, hau ere Uniber-tsitateko Euskal Zentroak, Reno-ko Euskal Etxeak eta Etxepare Institutuak antolaturik, guziaren koordinatzaile, Kate Camino Ameriketako arnegitarra. Euskararen Eguneko ospaki-

zunez luze idazten ahal dugu, anitx izan baitira, eta gehienak hunkigarriak, munduko hainbat bazterretan euskara ikasten ari diren neska-mutiko eta gazte eta ez hain gazteak protagonista izan dituzten ekitaldiak. Hunki-garria izan baitaiteke gure Eus-kal Herri huntan euskarari buruz axola guti duten jendeak ikustea eta ber denboran ikustea Dias-poran nonbre politean direla Euskal Herritik urrun sorturik euskararen sua atxikitzen dute-nak. Diasporako euskaldunen su horren erakusgarri da baita ere, urte guziz abendoaren 3an

ospatzen den ENE delako egun hau. Haurrak eta Diasporaren ge-roa aipaturik, behar da erran idokia dela Argentinan, heldu den astelehenera arte, Chas-comuseko Euskal Etxeak 12-15 urte arteko gazteendako anto-latu Udalekua. 2011ko urtarrila-ren 3tik 8ra eginen da Buenos Aires probintziako Chascomus herrian. Ez ahantz Argentinan ikasturtea abendoan burura-tzen dela eta urtarrilean ikasleak eskolatik kanpo direla jadanik, ikasturtea bukatua, balantza-tan, uda sasoin bete-betean. Udaleku huntako begiraleak, erdi eta erdi dira, argentinarrak eta gipuzkoarrak, Gipuzkoako Foru Aldundia laguntzaile egi-ten baita Argentinako udaleku bakarra den hau. Eta urte hasta-pen hortan eginen da baita ere Uruguain, FIVU edo Uruguaiko euskal elkarteen batasunak an-tolatu Udaleku uruguaitarra. Hor ere zabalik da izena emateko epea. Gauza inportanta dira udaleku hauek, biharko geroa gaur behar baita landu.

Joseba Etxarri

Bi liburuen aurkezle, Pello Coudroy, Xabi Soubelet, Joseba Aurkenerena eta Ixabel Etxeberria.

Ondoan alaba Ezti eta Aizpea Goenaga dituela, Kate Camino Renoko Euskal Etxeko haurrer azaltzen nola joanen den Euskararen Eguna

Arg. Oscar Alvarez

16