16
2010eko Abendoaren 2koa - 2 Décembre 2010 - 1,15 E - N° 3083- ISSN 0767-7643 Gure itzal ttipi batzu aise aitortzen ditugu handiagoak aiseago gordetzea gatik (La Rochefoucauld) Halako xarma berezia bazuen igandeko egunak, Azkaraten, inguruko mendiak elurrez estaliak zaudela, bazterrak hotz idor batez joak. Jendea purtta purtta etorri da Azkarateko eliza inguruetara. Alabainan, herriko seme bat zen ohoratzen, Intxauspeko Pierre Narbaitz (1910- 1984), Piarres Arradoy izenordez ezagutua, Euskaltzaleen Biltzarrak omendu duena, haren sortzearen mendeburukari. Elizgizon eta euskaltzale Euskaltzaleen Biltzarreko kideak bildu dira lehenik Azkarateko herriko gelan, lehengo denboretan trinket xume izana, oraino han dagola xiloa, iraganaren lekuko. Bere urteko biltzarra zuen hor Euskaltzaleen Biltzarrak, urteko gora-beherak aipatzeko eta geroari nola berma finkatu beharrez. Ondotik, eli- zaren bete da jendea bildu. Alabainan, Eus- kaltzaleen Biltzarrak Piarres Arradoi euskal- tzalea balinbazuen ohoratzen, Inxtauspeko semea apez ere zen, eta ez nolanahiko ape- za, eragin handiko bikari jeneral egona urte luzetan eta kalonje. Elizkizun kartsua, Domi- nique Cornu Garazi aldeko apez nagusiak kudeatua, hau ere bikari jeneral egona, in- guruan zauzkala hiru apez lagun. Eta parro- piako kantorea elizkizunaren goraltxatzaile, Jeannot Larrieu-k gidaturik. San Julen eliza hortan, Dominique Cornu-k aipatu dauku Narbaitz apezaren ibilbidea, izpiritu xorro- tzeko gizona, jakitate handikoa bainan beti herrikoia gelditua, kantu egile paregabea, haren kantu batzu ere gogotik zirela xa- ramelatzen igandean. Meza bururatzean, oroitarria du pausatu Piarres Aintziart Eus- kaltzaleen Biltzarreko lehendakariak omen- duaren hilobi gainean. Antologia Ainitz idazki baditu utziak Pierre Narbaitzek, euskaraz frango, erdaraz ere zenbait, tar- tean “Kattalinen gogoetak”, “San Frantses Jatsukoa”, “Le matin basque”, “Nabarra ou quand les basques avait des rois”, eta on- darretarik, norbaitek bota- riko hordagoari kanta eginik, baizik-eta euskaldunak ez omen girela gai pentsamen- du sakonenetako testuen idaztea, “Blas Pascal-en go- goetak”. Horiek guziak dira aipatu elizkizun ondotikako omenaldian, herriko gela be- tean, Jean Mixel Galant auza- pezak ongietorria eginik oro- ri, familiakoak eta herritarrak saldoan etorriak, Hegoalde- ko adiskideak ere hor, Gil- lermo Etxebarria, Luis Mari Mujika... Testu horien artean hautua eginik, Piarres Ain- tziartek aurkeztu dauku Euskaltzaleen Bil- tzarrak plazaratu duen “Pierre Narbaitz - An- tologia” liburua, idazki azau pollita. Piarres Charritton ere gutartean beharra ginuen bai- nan ezin etorriz, Etiennette Etchetok du ha- ren lekukotasuna irakurtu, hitzaldi kartsua. Holakoetan, anekdota gisako historioño batzu ere kondatzen dira, hala nola hauxe, untsa pollita : Intxauspeko seme bakarra zen Pierre Narbaitz eta, bistan da, aitak na- hiko zuen laborantzaren segida har dezan ; goiz batez, etxeko behiak pentzera ereman omen zituen, arratsean aldiz auzoko behiak etxeratu ! Laborantxa ez zitaikeen beretako ! Hitzaldiak bururatzean, zer loria Emile La- rrek moldatutako bertsuak kantzatzean, “Intxauspeko alaba dendaria” aire airosan : Intxauspeko seme bat ere bazen / Oroitgarri gaur alaba bezen / Harek aurten ehun urte bazituzkela zuzen / Euskaldunak, kantari goazen... Entzulegoak beharriak zorrotz ! Piarres Aintziart, oroitarria Pierre Narbaitzen hilobi gainean pausatzerakoan Hauxe atsegina, “Pierre Narbaitz-Antolo- gia” liburua eskuratzean ! Piarres Arradoi euskaltzalea, Azkarateko semea

Herria 3083

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3083

Citation preview

Page 1: Herria 3083

2010eko Abendoaren 2koa - 2 Décembre 2010 - 1,15 E - N° 3083- ISSN 0767-7643

Gure itzal ttipi batzu aise aitortzen ditugu handiagoak aiseago gordetzea gatik(La Rochefoucauld)

Halako xarma berezia bazuen igandeko egunak, Azkaraten, inguruko mendiak elurrez estaliak zaudela, bazterrak hotz idor batez joak. Jendea purtta purtta etorri da Azkarateko eliza inguruetara. Alabainan, herriko seme bat zen ohoratzen, Intxauspeko Pierre Narbaitz (1910-1984), Piarres Arradoy izenordez ezagutua, Euskaltzaleen Biltzarrak omendu duena, haren sortzearen mendeburukari.

Elizgizon eta euskaltzaleEuskaltzaleen Biltzarreko kideak bildu dira lehenik Azkarateko herriko gelan, lehengo denboretan trinket xume izana, oraino han dagola xiloa, iraganaren lekuko. Bere urteko biltzarra zuen hor Euskaltzaleen Biltzarrak, urteko gora-beherak aipatzeko eta geroari nola berma finkatu beharrez. Ondotik, eli-zaren bete da jendea bildu. Alabainan, Eus-kaltzaleen Biltzarrak Piarres Arradoi euskal-tzalea balinbazuen ohoratzen, Inxtauspeko semea apez ere zen, eta ez nolanahiko ape-za, eragin handiko bikari jeneral egona urte luzetan eta kalonje. Elizkizun kartsua, Domi-nique Cornu Garazi aldeko apez nagusiak kudeatua, hau ere bikari jeneral egona, in-guruan zauzkala hiru apez lagun. Eta parro-piako kantorea elizkizunaren goraltxatzaile, Jeannot Larrieu-k gidaturik. San Julen eliza hortan, Dominique Cornu-k aipatu dauku Narbaitz apezaren ibilbidea, izpiritu xorro-tzeko gizona, jakitate handikoa bainan beti herrikoia gelditua, kantu egile paregabea, haren kantu batzu ere gogotik zirela xa-ramelatzen igandean. Meza bururatzean, oroitarria du pausatu Piarres Aintziart Eus-kaltzaleen Biltzarreko lehendakariak omen-duaren hilobi gainean.

AntologiaAinitz idazki baditu utziak Pierre Narbaitzek, euskaraz frango, erdaraz ere zenbait, tar-tean “Kattalinen gogoetak”, “San Frantses Jatsukoa”, “Le matin basque”, “Nabarra ou quand les basques avait des rois”, eta on-darretarik, norbaitek bota-riko hordagoari kanta eginik, baizik-eta euskaldunak ez omen girela gai pentsamen-du sakonenetako testuen idaztea, “Blas Pascal-en go-goetak”. Horiek guziak dira aipatu elizkizun ondotikako omenaldian, herriko gela be-tean, Jean Mixel Galant auza-pezak ongietorria eginik oro-ri, familiakoak eta herritarrak saldoan etorriak, Hegoalde-ko adiskideak ere hor, Gil-lermo Etxebarria, Luis Mari Mujika... Testu horien artean hautua eginik, Piarres Ain-

tziartek aurkeztu dauku Euskaltzaleen Bil-tzarrak plazaratu duen “Pierre Narbaitz - An-tologia” liburua, idazki azau pollita. Piarres Charritton ere gutartean beharra ginuen bai-nan ezin etorriz, Etiennette E tchetok du ha-ren lekukotasuna irakurtu, hitzaldi kartsua. Holakoetan, anekdota gisako historioño batzu ere kondatzen dira, hala nola hauxe, untsa pollita : Intxauspeko seme bakarra zen Pierre Narbaitz eta, bistan da, aitak na-hiko zuen laborantzaren segida har dezan ; goiz batez, etxeko behiak pentzera ereman omen zituen, arratsean aldiz auzoko behiak etxeratu ! Laborantxa ez zitaikeen beretako ! Hitzaldiak bururatzean, zer loria Emile La-rrek moldatutako bertsuak kantzatzean, “Intxauspeko alaba dendaria” aire airosan : Intxauspeko seme bat ere bazen / Oroitgarri gaur alaba bezen / Harek aurten ehun urte bazituzkela zuzen / Euskaldunak, kantari goazen...

Entzulegoak beharriak zorrotz !

Piarres Aintziart, oroitarria Pierre Narbaitzen hilobi gainean pausatzerakoan

Hauxe atsegina, “Pierre Narbaitz-Antolo-gia” liburua eskuratzean !

Piarres Arradoi euskaltzalea, Azkarateko semea

Page 2: Herria 3083

Gure Hitza

erregetxoakBalitaike irri egitekoa ez balitz hain minbera delako kasua. Mintzo naiz Ipar Koreaz. Hogeita hiru miliun jende bizi dira Koreako Herri Errepublika demokratikoan, ezin biziz bizi direlarik pobretasun haundienean eta hori XXI. mende hastapenean.Herri Errepublika demokratikoa omen, Komunista beraz, erregetxo baten menpean. Demokratikoki izendatua izan zen Kim Il Sung erregetxo komunista ; haren segida hartu zuen semeak Kim Jong Il eta honek izendatu du bere 28 urteko semea jeneral karguarekin, utziko diolarik boterea.Aitatxi lehen, aita gero, semea azkenik, hona Ipar Koreako leinu demokratikoa.

Mundu zabalean

libertatea, hain ahula

« Libertatea zuinen eijer den » dio xiberotar kantuak. Libertatea, hain maiz ostikatua ! Bere burua libertatearen eta giza eskubideen herrialde espantutsutzat daukan Frantzia horren ganik ere ! Paue-ko dei gorteak Garazi aldean bizi den Aurore Martin gaztea espainiaratzea era-baki du, han jujatua izan dadin, ondorioz presondegian giltzatua izan daitekeela. Gaixtagin handia daiteke garaztarra, gisa hortan tratatua izaiteko. Zer egin ote du hain larri denik ? Ohointza ? Bahiketa ? Erahilketa ? Ez, ez, hori baino hoben han-diagoa : alderdi aber tzale baten kide da eta haren izenean mintzatu da. Hara zer den gazte horren ofentsa !

Batasuna alderdiko kidea da Au-rore Martin, alderdi debekatua Hegoal-dean, osoki legezkoa haatik Iparralde huntan. Suge ausikitzailea bezain traba-garria dauka alderdi hori espainiar bo-tereak, kalitu nahi bailuke. ETA erakun-dearen eskumakil gisa kontsideratua den alderdia. Ez da beraz baitezpada harritu behar Espainiak egin dezan alderdi hor-tako kide baten estraditze galdea, kide hori frantses naziotasunekoa balinbada ere. Bainan frantses estaduak galde hori onartzea, hori bai harrigarria! Gaizki pen-tsatzeaz eta mintzatzeaz da xoilki aku-satua garaztar gaztea, bertzerik ez. Boz ainitz altxatu da zorionez erabaki horren kontra, beti legez lege jokatu den gaz-tearen alde. Batasuna alderdiaren joera ainitzek ez dutela gostukoa ? Segur, bai-nan ez du horrek justifikatzen norbaiten arrastatzea eta kartzelatzea. Adierazpen askatasuna da hor zauritua.

Zurrumurruek diote ETAk baldin-tzarik gabeko su-eten iraunkor bat iragar lezakeela Eguberri aitzin, Batasuna alder-diak ere azkenean erakunde armatua hor-tara pusaturik. Hori bai berri ona! Zergatik gisa hortan hauspoarekin brasak berpiz-tu ? Ez ote dute bi estaduek lan hobearen egiterik ? Gazte hobengabeak argi-ttirin-ttan burrunba handiz polizetxera bildu, elkarte bat laguntzen duelakotz herri bat auzipetu, laborari bat ADN fitxaketara bortxatu, suprefetura aitzinean hautetsi andana bati CRSak igorri... holakoak bai, konponbide urratsak sustatzeko orde ! Abendo garaian sartuak gira, erran nahi baita aro berri baten esperantza dakarren garaian. Ez dadila esperantza hori hitz huts geldi !

Peio Jorajuria

Gehexan Pontto

dian eta behar ditu munduaren ekologiak horiek ere orohar, arduradunen arabera, basahun-tzez, basurdez eta basabehiz biziko badira ere hain batean tigreak.• Afganistanen deputatuen bo-zak eman ziren duela bi ilabete baino gehiago irailaren 18an eta Hamid Karzai berak irabazi ditu baina nola hori ? Abdullah Ab-dulah oposiziokoak bere aldetik dio ez dela izan erran den maio-riarik Karzaien alde. Batetik ha-ren aldeko 90 bazirela pasatuak eta baztertuak eta partidu poli-tikoak ez libro, beste 24 hautetsi

ere bai eta beste jukutriak.• Erromako Vatikanoaren eta Xinako gobernamenduaren artean eztabada go-torrak badabiltza erlisione katolikoaren libertate eta Xinako gobernuaren aztapar zorrotzen gatik. Azken hunek apezpiku berri bat badu bere meneko apezpiku bat diosesa berri baten buru ordenarazia eta diosesa hori (6 apez, 20.000 giristino eta 16 parrokia ditu orotarat) gobernuak berak Erromaren baimenik gabe egina. Elizaren protestek, libertatea eta hitzar-menak ez direla errespetatuak, ez dute efektu haundirik orai arte eta badira han-go apezpikuak telefona moztua ere dute-nak.• Uruguaiko podereak, Hegoamerika hartan, auzi haundi bat baderama ta-bakoaren kontra, bereziki orai Philip Mo rris zigarreta-etxe famatuari buruz. Lehena izan zen herri hori 2006an Hegoa-merikar herrietan, eta bosgarrena mun-duan, leku publikoetan erretzea debeka-tu zuena, eta etzuena auzitan ezarri ere hortako Uruguaiko nazioa tabako saltzale etxe horrek! Beharrik haatik, horra 170 nazio munduan Uruguaien alde jarri baiti-ra. Hau segurik jakitea on da, Morris etxe horren butxeta 45 miliarrekoa dela mun-duan, hots, Uruguaien PIB-aren doblea.• Munduko industrian Amerikak ez badu ere lehen bezain ageria automobilgin-tzako hura, burua beti gora dauka gisa guziz aireko hegazkingintzan. Hala da bai hortan ere bere enegualdiak izan zituela entseguetan Boeing harek, bainan orai berriz harro daude Airbus europearra eta biak aitzinean. Haatik horra ere, oraino gibelagotik, Xina, goiz edo berant zerbait erran nahiko duena.• Europear Batasunak Irlandaren krisia lagundu gogo du herri guzian elkarte ho-rren galtzerat ez uzteko. Jadanikan indar bera egina izan zen Greziaren alde eta biek ere bixtan da sofritu beharko dutela doi bat, orain ukaiten dituzten maileguen ordaintzeko beren interesekin, baina hori manatzen du Batasunak eta hori denen onetan da ororen buru. Beraz 85 milia-rrekoa izanen da prestamen hori eurotan.

• Rio de Janeiro, Brasilen, gaitzeko gar-

bitasuna egin du, bere ustez, poliziak Fa-bela deitu etxe-txar horietan eta ez nolana-hika : baziren hortan jokatuak 2500 gizon armatu beren karro haundi, helikoptero eta tresna suntsigarri guziekin, narkotrafi-kante guzien kontra. Zer garbitasun mota egin ditake hola ? Hori haatik besterik da.• Kolera izurritea Haitin, presidentaren bozekin batean, bainan ez da gaitz izi-garri hori Haitin bakarrik. Mundu guziko osasunaren ardura duten OMS osasun elkartekoek jakinarazten digute irrisku bat badela eritasun hori hedatuz doalakotz orohar. 2004-tik 2008 urtera erakunde ho-rrek atera dituen konduek erakutsi dute % 24-ez emendatu dela gaitza lau urte horie-tan. Hots, hiru eta bost miliun jende arte hori, hunkitzen ditu urte bakotx kolerak eta ehun milaz goiti hiltzen ere. Afrikan da hori gehienik ikusten Kongon eta beste, bere-ziki pobrezia eta ur garbi eskasaren lekue-tan, edo uhaste gaindidurak dituztenetan, Pakistanen berriki ikusi diren bezala. Hor-tan ere, diru eskasa, gaitzaren garaitzeko, besteak beste.• Iparreko Korea jestu txarretan dabila munduko beste nazio gehienen arabera. Baginazkien jadanik herri ttipi marxista horren ausartzia irriskutsuak nuklear bideetan eta beste desafioak... eta huna orai gerla ukaldiak, lehenago bezala. Joanden asteko goiz batez hamar bat obus tiratu ditu Hego Korea auzoarena den Yeonpyeong ugarte ttipi batetara, bi hil bederen eginez eta ainitz kolpatu hango 1500 biztanleetan. Orai Kin Jong Un gazteak lehendakaritza hartu berria duen aita diktadorearen semeak ditu hor bere hedadura ausartziak agertzen horgo lurraren gainerat. Hego-Korea eta Obama amerikarra eta guziak hor daude orai hari nola sudurra hauts ez jakin.• Tigre basak galtzen ari direla munduan, bederen arraza batzu, hortaz biltzar egin dute Errusian, San Petersburg hirian. Ihizi haundi gatuki basa hori bizi da bereziki E rrusian, Xinan, Bangladesh, Nepal, In-

• Bozak herri beltzetan aski nekez eta pro-testa edo nahasmendu frangorekin iragai-ten dira egun hautan ere maiz bezala. Ha-laxe Bolikosta afrikarrean Laurent Gbagbo poderez ezin ase bat eta Alassan Oua-ttara kontrario baten artean elgarretarik ez u rrun ibiliak lehen itzulian eta maiz elgar jukutriaz asetzen dutenak. Egipton ere la-nak dira hola-hola Mubarak eta Islamisten artean. Eta Haitin ez hobeki : hor berriz badira hamabi kandidata galdez ari, berriz haste egin dadin, hasiak diren kanpainak ezeztatuz batzuen eta besteren protestan.

Zernahi atxilotze Rio-ko auzoalde batzuetan.

Denak hobendunak ote ?

2

Page 3: Herria 3083

Han eta HeMen

Antzerki, kantaldi, ipuin konda-keta, zinealdi, azoka, erakus-keta... aste oso batez, aben-doaren 4etik 11ra, izanen da zer ikus, zer entzun, zer goza Kanbo aldean. Euskal kultur aste horren antolatzaile, Kan-boko Herriko Etxeko euskara taldea. Dakigunez, lehen aldia da gisa hortako kulturaldia an-tolatzen dela Kanbon.

Abendoaren 4ean, larunbata (20:30) Luhuson hasiko da kultur astea (ekitaldi bakarra Kanbotik kanpo), Harri Xuri gelan Chimeres taldeak eskai-niko duen Anton Tchekhov-en “Osaba Vania” antzerki ele-bidunarekin. Irakasle zaharra eta haren andere esposa ga-ztearen arteko gora-beherak (sartzea 5 eurotan, urririk 12 urtez petik).

Abendoaren 5ean, igandea (16:00) kantaldia Kanboko eli-zan : xiberotar kantariak, Jean Mixel Bedaxagar (Urdiñarbe), Mixel Arotce (Garindaine) eta Mixel Etxekopar (Gotaine), bai eta Izarrak taldea (Aldudeko ibarra). Sartzea urririk.

Abendoaren 8an, asteazkena (16:30) Kanboko mediatekan, “Otsoa nun aipa, han gerta !” ipuinaldia, Xan Errotabehere-rekin. Sartzea urririk.

Abendoaren 9an, ortzeguna (21:00) Kanboko L’Aiglon zi-negelan, Roberto Caston zine-gilearen “Ander” euskal filma : Ander bizkaitar laborariaren eta Peruko etorkin baten arte-ko amodio historia. Bi oreneko

filma. Sartzea 5 eurotan.

Abendoaren 11n, larunbata (10:00-18:00) euskal azoka Kanboko polikiroldegian, Eguberriri buruz opari pollit batzuren eskuratzeko parada ederra eskainiz : liburu, dis-ka, dvd, multimedia eta haur joko. Hor beharrak dira Elkar, Pimientos, Artza, Eki liburute-gia, Pamiela, Gatuzain, Maiatz, Ikas, Michel Forrier, Ikastolen

elkartea, EKE. Tokian berean hiru kanboar artisten obrak ikusgai izanen dira, Christine Etchevers eta Gwenaelle Bi-dondoren margolanak, eta Philippe Linkemper-en zize-lanak. Arratsalde hastape-nean (14:30), San Mixel Ga-rikoitz kolegioko Bortz Iturri otxotearen kantaldia, Mikel Erramouspek gidaturik. Eta 17:00tan, Asier Izagirre tolo-sar mendizalearen filma ikus daiteke, goi mendiaz. Edurne Pasaban (munduan gaindiko 14 zortzimilako mendiak igoak dituen lehen emaztea) goi-mendizalearen adiskidea da, berak ere 3 zortzimilako igoak dituena (Broad Peak 8.047 m, Daulhagiri 8.167 m, Manaslu 8.156 m).

Erran dezagun ere abendoa-ren 11 eta 12ko asteburuan ezkerparetan iraganen dela Eguberriko merkatua, hau ez delarik haatik euskal kultur as-teari lotua. Bertzalde, Alduda-rrak Bideo elkarteak agertuko du urte ondarrean, www.ka-naldude.org gunean, “Euskal kultura Kanbon” emankizuna, TVPI-n ere agertuko dena.

Kultur aste aberatsa Kanbon

LUR BERRI DISTRIBUTIONHAZPARNE

Tel 05 59 29 62 05 Fax 05 59 70 20 02

ATE IDEKITZEAK abendoaren 7 an, asteartezSaltegi guzian -%10 eko apaltzeak

Jantzietan, bat erosiz -% 10bi erosiz -% 20, hiru erosiz -% 30

Gosaria eskainia, ogitarteko,kafe eta xokoleta bero.

ONGI ETORRI ORORI

battittu Coyos Xiberotarraeuskaltzain osoBilbon joan den ortzira-lean egin duen biltzar-rean, Euskaltzaindiak aho batez euskaltzain oso izendatu du Bat-tittu Coyos xiberotar euskaltzalea. Jean Ha-ritschelhar, Jean Louis Davant, Txomin Peillen eta Andres U rrutiak pro-posatua zuten haren hautagaitza. Jean Louis Davant euskaltzain emeritu bilakaturik, alki bat bazen beraz bete beharra. 58 urte dauz-ka Battittu Coyos-ek. Maulen sortua da. Gaur haatik Mugerren bizi da eta Baionan egiten du lan, Fakultatean eta Iker zentroan. Hizkuntza-laritzan berezitua da eta liburu andana bat badu argitaraturik : Le parler basque souletin des Arbailles (Harmattan, 1999), Langues et cultures régionales de France (Harmattan, 2000). Politique linguistique: langue basque et langue occitane du Béarn et de Gascogne (Elkar, 2004), Xiberotarra Zuberera: le dialecte basque souletin (Elkar, 2007), Le basque pour les Nuls (First, 2009), L’en-seignement du basque aux adultes natifs et non natifs en Pays Basque Nord (Euskaltzaindia, 2010). 2006az geroz euskaltzain ur-gazle zen.

San Mixel Garikoitz ikastetxeko Bortz Iturri otxotea

3

Page 4: Herria 3083

HeGoaldeanEzker abertzalearen alderdi berria

Iruñean egin agerraldian, legeari egokitu alderdia sortuko duela jakinarazi dute ezker abertzaleko hanbat partaidek. Rufi Etxebarria Batasunako kide ohia eta Marian Beitialarrongoitia, Hernaniko au-zapeza, bozeramaleek deklaratu dute helburu politikoak lortzeko indarkeriaren edo mehatxuen erabilera gaitzetsi beharko duela alderdi berriak. Alderdiaren izena, ondoko egunetan plazaratua iza-nen da. Bide politiko eta demo-kratikoen aldeko engaiamendu fermua eta dudarik gabekoa izan behar duela, deklaratu dute.Independentzia eta sozialismoa-ren aldeko proiektuan, ez da-goela indarkeriarendako lekurik, azpimarratu dute Etxebarriak eta Beitialarrangoitiak. Orotara 300 bat lagunek parte hartu dute al-derdi berriaren aurkezpen eki-taldian. Bakea ez dela bakarrik indarkeria eza, bainan demokra-zian eta justizia sozialean oinarritu gotor lekua, deklaratu dute boze-ramaileek.Bestalde ezker abertzalearen proiektuaren oinarriek, indepen-dentzia, euskalduntzea, sozialis-moa, justizia eta askatasuna, fe-minismoa, internazionalisten alde eta inperioen kontrako herrien arteko elkartasuna, bere gain har-tzen dutela halaber deklaratu dute bozeramaleek.

Europaren isunaEuskal Herriko hainbat enpresek 1990 eko hamarkadan ardietsi diru-laguntzak ez berreskuratzea-gatik, Espainia zigortu nahi du Europar Batzordeak. Laguntza horiek legez kanpokoak zirela ja-kinarazia zuen Europako Justiziak 2001ean.Laguntza horiek 90eko hamarka-dan emanak izan ziren hegoalde-ko hiru lurraldeetan, enpresa be rriak kokatzera edo sortzea la-guntzeko.Isuna 40 milioi euro ingurukoa iza-nen da, bainan emendatuko dena isuna osorik berreskuratu gabe pasatzen den egun bakotxeko. Enpresa berriei, elkarteen gai-neko zerga epe baterako mu rriztu eta hainbat fagore onartuak izan

Hotel Catedral bere Sevillako ja-tetxearentzat. Lasarteko bere ja-tetxeak hiru zituen dagoeneko, bi Bartzelonakoak eta bat Tene-rifekoak.Beste euskal jatetxe batzuek ere Michelin izar gehiago ardietsi dituzte. Eneko Atxa sukaldaria-ren Azurmendi, Larrabetzuko ja-tetxeak bigarren izarra lortu du. Donostiako Uliak eta Gasteizko Ikeak lehen aldikotz Michelin gidaren saria lortu dute izar ba-narekin.Juan Mari Arzakek, Martin Be-rasategik eta Pedro Subijanak hiru izarrekin jarraitzen dute eta Donostia, Michelin izar gehiena dituen hiria dugu.

Atungorriaren arraintza % 4-ez murriztua 2011nAtlantikoko atunaren zaintza batzordeak (ICCAT) atun gorria edo hegalaburra arraintzaren kuotak % 4az murriztea erabaki du. Ondorioz, 2011n 12.900 tona arrantzatu ahal izanen dira.Ekologistak ez daude batere ados erabakiarekin, kuotak er-dira murriztea eskatuz. Indus-trialek ere, kuota 13.500 tonetan

mantentzea eskatzen zuten. Euskal gobernuko ordezkaria aldiz kontent agertu da era-bakia ikerketa zientifikoetan oinarrituz hartua izan delakotz eta horrek atunaren iraunkorta-suna bermatzen duelakotz.

Kataluniako hauteskundetan CIU garaileCiU alderdi abertzalea izan da Kataluniako hauteskundeen garailea, 62 jarleku ardietsiz. Gehiengo osoa izaiteko sei jarleku falta zaizkio bakarrik Artur Masen alderdiari. Orai artio gobernuaren buru ziren PSC-ko sozialistek asko galdu dute, 28 jarlekurekin zortzi gal-duz. PPk gora egin du 14 tik 18 hautetsira pasatuz. Gehienik galdu duena ERC, ezkerreko alderdi abertzalea izan da 11 jarleku galduzOndorioz gehiengoa erabat al-datuko da Katalunian eta age-riko norekin eginen duen CIUk gobernu berriaren gehiengoa.

zitzaizkieten gobernu edo di-putazioen aldetik. Orotara 300 enpresak ardietsi zituzten fagore horiek. Bilbo eta Portsmouth-en arteko itsas loturaBrittany Ferries konpainiak mar-txoaren 27an abiatuko du Bilbo eta Porstmouth-en arteko itsas lotura Cap Finistere izeneko un tziarekin. Joan den irailaren 27an, 17 urteko lanaren buruan, P&O Ferries enpresak lotura gel-ditzea erabaki zuen.Itsasontziak 270 gela izanen ditu, gainera 110 kamioi eta 80 auto eraman ahal izanen ditu. Urtean 150 mila bidaiari garraia-tzea espero du enpresak.

Gipuzkoan Lortu Arte’ EA eta Ezker Abertzalearen arteko proiektuaUdan sinatu zuten Gernikako akordioa, Gipuzkoari aplikatzea proposatzen du bi alderdien ar-teko akordio berriak. Sinatzaleek diotenaz, ez da hauteskundee-tara begira sinatu hitzarmena.

Chillida Leku museoa hetsia ?Zizelkariaren familiak urte on-darreko erabakiko du, museoa zenbait denborarentzat hetsiko duen ala ez. Arrazoina ekono-mikoa da. Primadera eta udan idekitzea bakarrik aipatzen dute, bisitari gutiegi izanez beste sa-soinetan. Gaur 27 pertsonek lan egiten dute museoan eta gal-tzeak beti emendatuz doaz. Az-ken bi urtetan bisitarien kopurua 80 miletarik, 60 miletara gutitu da.

Sukaldaritza : Zazpigarren Michelin izarra Berasategik

Martin Berasategi sukaldari gi-puzkoarrak bere zazpigarren Michelin izarra lortu du Santo

Joan den astean, Euskaltzaindiak lau urteko (2010-2013) kontratu bat izenpetu du Eusko Jaurlaritza eta hiru euskal foru aldundiekin. 2010ean, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek 2.356.777 euro emango dizkiote orotara Euskaltzaindiari, honela partikaturik : Eusko Jaurlaritzak 1.664.427 euro, Arabako Foru Aldundiak 100.000 euro, Bizkaiko Foru Aldundiak 350.000 euro eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 242.350 euro.

Diru iturri baliosa

Hitzarmenaren izenpetzaileak, erdian Andres Urrutia euskaltzainburua

Gaindegiak, Euskal Herriko garapen ekonomiko eta so-zialerako behatokiak, plaza-ratu berri du « Euskal Herriaren erron ka sozio-ekonomikoak, gogoeta eta eztabaida » libu-rua. Liburu hortan, gaur egun munduak eta Euskal Herriak bizi dituen gora-beherak ikert-zen ditu, aditu andana bat el-garrizketatu ondoan, tartean

Ainhoa Etxaide eta Adolfo Muñoz, LAB eta ELA sindika-tetako idazkari nagusiak, Mixel Etxebest Mauleko auzapeza, Anjeles Iztueta matematikaria, Mixel Berhokoirigoin ELB eta EHLGkoa, Paul Nicholson EH-NEkoa, Antxon Lafont enpre-saria… Dokumentu oso inte-resgarria, gogoeta sakonen iturri.

Erronka sozio-ekonomikoak

Liburuaren aurkezpenean, Donostian, erdian Mixel Etxebest Mauleko auzapeza

4

Page 5: Herria 3083

eGun eta biHar

Jo aitzina!François Fillon gobernuburua mintzatu zaiote deputatueri, gal-detuz onar zezaten ondoko hila-betetan akulatu nahi duen saila. Deus berriagorik ez daukan saila denen buru, “jo aitzina” hitzekin laburbiltzen ahal dena! Abiatu ildotik segitu behar dela erre-pikatu du alabainan hiru oren laurdenez, artetan erakusterat emanez halere sozial gaietaz badukeela orai arte baino axola gehixago. 326 deputatu alde, 226 kontra, bozkatzearen emai-tzak ez du nehor harritu. Alde bozkatu dute UMP-tiarrek, salbu arrunt Dominique de Villepin gobernuburu ohiaren aldekoak diren bostek. Bostak egon dira bozik batere eman gabe. Erdi hortan, denak gobernuaren alde agertu dira, salbu François Bayrou eta Jean Lassalle MO-DEM-tiarrak, horiek biek deplau-ki kontra bozkatu dute. Ezkerral-dean, denak kontra.

Zer da hori?Bai, zer da hori bestenaz? Edo hobeki mintzatzeko orobat, zer da bada ixtorio hori? Azken denbora hotan zonbat aldiz ez daukute errepikatu, eta zoin

gora, gero eta berantago hartu beharko dela erretreta, beste-naz erretreta-kutxek ez dutela ihardokitzen ahalko. Lege bat ere bozkatu da zonbait hilabe-tez segidan bazter guziak airean izanak baitira horren gainetik... Eta joanden egunean zer jakin da? Renault auto-etxe famatuak Frantzian gaindi dauzkan lante-gietako hiru mila langile nahi di-tuela helduden urte hortan erre-tretarat despeitu adina ez badute betea ere, 58 urtetarat helduak izanen diren ber eta hein bat penatu lanetan arizanak badira hunenbeste urtez. Sindikatak harrituak, ez baitzuten holakorik igurikatzen azken hilabete hotan entzunak dituzten guzien ondo-tik... Nun nahi ere ainitzek lanak dituzte ezin konprenituz gauza hori. Renault etxeak bere gain har omen lezake haatik langile horien pagatzea erretretaren hartzeko adinerat heldu artean, beren irabaziaren %75 segurta-tuz. Bainan gisa guziz ez dea halere frango ixtorio harrigarria?

Zonbat ote?Eskuin ala ezker, denek 2012-ko president-bozak dituzte go-goan. Eskuinaldean, itxuren

arabera, Nicolas Sarkozy berriz hautagai izanez, ez dira orobat ainitz izanen bozketa abiatuko direnak. Eta sozialixtetan ote? Lehenik beren arteko bozketa bat egitekoa dute, alderdikide ez direneri ere idekia haatik, hautagai baten berexteko. Eta hautagai agertu nahiak ez dira eskas! Bospasei izen noiz nahi aipatzen dira, beste hainbeste agertzen ahal bestalde! Joan-den egunean, Laurent Fabius gobernuburu ohia arras kexatua mintzatu da, sobera hautagai agertzea denen kaltetan litakee-la-eta: “ hamabost hautagai ba-linbadira, nor fidatuko da guri? Ez du horrek kolore izpirik!”

Dena den, badira aspaldian aipu diren zonbaiten aldean, beste bizpahiru segurik hau-tagai izaiterat arras berotuak, hala nola Arnaud Montebourg deputatua. Hunek aski gora se-gurtatzen du ez duela gibelerat eginen. Eta azken egun hotan, eztabada batzu sortu dira bere bizilagun berria, telebixtako be-rriketari bat, baztertua izan baita baizik eta preseski hautagai ba-ten sobera hurbilekoa dela bere lanean lasaiki segitzeko…

Negua goixtier!Euria, alde bat euria, hara nolako udazkena dugun aurten! Bainan hoztu ere du eta Frantzia behere hortan ainitz tokitan elurra arras apal jautsi zaiote! Corréze de-partamenduan eta hor gaindi, bazter guziak elurrak hartu ditu, bide frangotan ezin ibilia ukan dute, errekontru parrasta bat ere izan da! Perigord eskualdeko zati batean, elektrika ukan dute moztua elurtearen gatik. Negu goixtierra beraz bainan horrek ez omen du baitezpada erran nahi negu luze eta bortitza iza-nen dela ondotik…

J-B D

Jainkoa bizia JendeaHaurrarekin xirioa piztu eta so egon…

Arnaud Montebourg

Igandean abendo-aldian sartu gira eta horren gauzatzeko eliza batzuetan xirio bat piztu da Ez da gertakari arraroa xirioa piz-tea, bizkitartean sinbolo hunek bere eragina badu : xirioaren garrak, arras apala eta ahula iza-nikan ere, begia argitzen du eta begietarik bihotzeraino heltzen ahal da, hunen berotzerainoko indarra eta izpiritual bide baten idekitzekoa izanez.

Abendo garaian beilari bizi, entzuteko eta ikusteko gauak zer dion gaurko egunari. Gauak luzeenak direlarik beha egotea, baina atzarririk, hori da beharba-da kristauaren oinarrizko jarrera.

“ Mintzo bat oihuka ari da

basamortuan :

presta bidea Jaunari,

zuzen bidexkak hari”

entzunen dugu abendoko bigarren igande huntan bigarren xirio bat piztuz. Beha egoteak, adi izaitea galdatzen du : egoe-rak aitzina eginarazten du be-harriak, eskuak, bihotza zabalik atxikiz.

Herriko hiru haurretarik bat eskaxak jarraikitzen du katixi-man eta hemen ez dut iñor ju-jatu nahi nihundik ere, baizik Jainkoa oraikoa dela erran gogo nuke. Gorputza eta adimena goraltxatuak, kirola, musika eta hainbertze gai premiazkoak bi-lakatu direlarik, multxo ttikia da elkartzen izpiritual gogoeta egi-teko.

Hobe etxean burrasoek hornitzen badiote hortan ase-tzekoa. Baina segur naiz batzuk bederen galdatzaile gelditzen direla sail hortan.

Lurrak, harriak, ingurumen denak harrasto guziak atxikitzen balinbaditu bere baitan inprimi-turik, zenbat eta gehiago oraino haurtzaroan ikusi-ikasiak. Ez gaitezen tronpa, entzunez lau ur-teko haur batek nolako galdeak egiten dituen, gaurko gizartean ere izpiritual egarria badu, egarri hori maiz tapatua edo gordea atxikia bada ere. Eta, halanola musika-nota baten oihartzunak luzaz irauten ahal duen espa-zioan polifonia-kantu eder baten bururatzean, halaber, adin hor-

tan bere nortasun eta kulturari emaiten zaizkion erroak biziko harat hunatetan aitzinatzeko ez dira galduak izanen nere uste apalean.

Kristautasunean (edo beste izpiritual bide batean, kristau ez direnentzat) murgiltzea eta haz-tea askatasun bide dela iduri zait. Jesus eredu gaitza baita: bere biziak, bere jokaerak, bere jestuek eta hitzek argi bat piztu dute…

Kristau bezala oinarrizkoa iduritzen zait argi hori ospatzea. Haunditzean hautatuko du gero berak azkartzea edo itzalirik uz-tea.

Erroak eman bai eta ere hegalak diot : hegalak beti Je-susek bertzeen ganat zuzentzen baigaitu, jendeekin harremane-tan sartzera mundu hau onari buruz beti itzultzeko, parte har-tuz gure xinaurri lanaz orratzeko edo ur ttinttaz ureztatzeko betie-rekotasunaren itsas zabalean.

Bestalde, musika edo zi-zelkaritza, tinta ala zurgintza, dantza eta zirkoa, hots eder-

tasunari itzulia den guzia izpi-ritual bide bat izaiten ahal da, baina haurtzaroa altxor sekretua baita, berezko egiaren lurra, lur hori haztea, isiltasunean mai-tasun hatsari bihurtzea zorio n ate bat idekitzea dela sinesten dut.

Haurrak izpiritual mailan ukana ez du sekulan ukatuko, Jesusen historioan ez badu ge-hiago sinesten ere. Aldiz, alor hori basamortu bilakatzen uztea abentura premiatsu bati ateak hestea ez ote da ?

Abendoak lau igande ditu. Zergatik ez has gure haur edo haurtsoekin, xirio bat piztuz…

Guk gizaldiz gizaldi ukan ondare baliosetik proposatuz ez dugu hogoita bat garren mendean gure burua “gibele-ratuetan” sentitzerik iñolaz ere. Eta zer presenta Egube rrikoz: Esperantzaren bidexkan sar-tzea !

Graxi Solorzano

5

Page 6: Herria 3083

kostaldean

75 urtetan, Begiraleak beti gazte!

Indarkeri eta tratu txar familietan…

Hendaian, herriko etxea aku-latzaile, liburuxka berezi bat plazaratu dute jendeak jakin dezan nun nori mintzatzen ahal den familietan beretan ere ba-delarik zerbait bortizkeria edo tratu txar, holako zerbait jasai-ten dutenek sala ditzaten eta ukan dezaten ihardokitzeko molde egokiena. Horrek ez du erran nahi bixtan da Hendaian badela gisa hortako kasuetarik bestetan baino gehiago. Horrek erakusten du izaitekotz Hen-daian badela, bai hautetsien aldetik bai eta elkarte batzuen partetik, arazo horietaz axola handia. Holakoak gertatzeare-kin, dela senar-emazte batzuen artean, dela bestalde, badela

Adinarekin, 75 urtetarat heltzearekin eman de-zagun, bainan batzuetan lehenago ere, gizon eta emazte gehienek badute arrangura frango, noiz nahi handik min edo hemendik min, bai-nan ez da lege bera izan behar elkarteentzat. Urteak jin eta urteak joan, badira beti gazte daudenak eta gaztetuz johan direnak ere ber-din! Donibane Lohizunen, horietarik izan be-har da Begiraleak elkartea! Iragan asteburu hortan, azken aldiko Herria-n erran bezala, airoski ospatu ditu bere 75 urteak! Aste gu-zian, eskaini du lehenik erakusketa bat gaitza ederra, aberatsa bezen hunkigarria. Elkarteak badu hor gaitzeko altxorra eta kartsuki begirat-zen duena. Gero, jin da biltzar nagusia. Bilkura hastean, bi liburu aurkeztu dira, batto Piarres Larzabal zenaren antzerkiez eta bestea sukal-daritzari buruz. Liburu horiek bestaldi batez aipatuko ditugu doi bat sartuz xehetasunetan.

Biltzar nagusia bera xarmanki joan da. Iragan urteko gora-beherak izan dira solasgai eta omenaldi bero bat egin zaio berrikitan zen-dua den Henri Etchevers elkarteburu ohiari, Peyuko Duhart auzapeza eta beste zonbait hautetsi lekuko. Oroitaraziz haren lanak eta euskaldungoaren alde zuen atxikimendu han-dia. Xabi Soubelet oraiko lendakariak biziki polliki erran du gero zertan den Begiraleak el-

kartea eta nolako sailak eremaki dituen, beti bere erroak gogoan…Bost kide berri sartu dira batzarburuan, Jose-ba Aurkenerena idazle ezagutua eta lau neska gazte, lauak arras gazteak gainerat, el-karteak berak ere aitzina gaztetuz segi dezan, Halima Elduayen, Marga Forestier, Goizane Irigoyen eta Mayalen Sein.

Ikusgarri arraroaLarunbat aratsean, mundu bat bildu da jai-alai ezkerparetan eta ikaragarriko giro goxoan. Bi oren eta erdiz, Begiraleak elkarteak eskaini du ikusgarri bat zinez arraroa! Txalaparta eta kan-tu alde batetik, zernahi dantza bestetik! Oraiko dantzarieri juntatuz lehengoetarik asko, batzu 50 urtez goitikoak berdin! Haste hartan elgarri esku emaiten zutela agertuak ziren haur dan-tzari ttipienetarik zonbait eta duela mende erdi bat edo lehentxago ja “begirale” ziren batzu geroztik beti elkarteari atxikiak egon direnak. Bildu dute segur txalo ederrik!Igandeko hori ere gaitza izan da. Lehenik, meza bat guziz bihotz-altxagarria, Dominique Errecart erretoraren prediku sarkor batekin,

Biltzar nagusi denboran, Intza Guttierez, Xabi Soubelet, Joseba Durañona eta Mirentxu Aramburu, lauak aspaldian azkarki emanak Begiraleak elkarteari.

Mutxikoak herriko etxearen aitzineko plazan… Bazkal ondoko azken dantza Urdazuriko kiroldegian

ere beraz laguntza zerbaiten mentura hobea. Liburuxka idatzia da euskaraz, frantsesez eta españolez. Eskura ditake herriko etxean, herriko sozial zerbitzuen zentroan, gazteen argibide bulegoan, mediatekan, polizategian, elkartasun elkarte askoren biltokian eta hola… Se-gurtasunaz eta Delikuentziaren Prebentzioaz arduratzen den batzorde bereziak du pikoan ezarria liburuxka hori, lagun-tzaile batzu partaide…

Eztabada saminaHendaian, herriko kontseilua bildu delarik joanden egunean, Kotte Ecenarro auzapez ohiak agertuak zituen arrangura batzu

Liburuxkaren aurkezpena egin dute hortakoak diren aditu batzuek, Battitt Sallaberry auzapezaren inguruan bildurik.

atseden-portuko aparkalekuan akulatu obra batzuen gainetik, bereziki hango berde-guneen antolaketaz. Lanak etzirela egi-nak behin erran bezala, hori zuen salatu, eta lan horien egileak ez ote zuen sobera sos hartu. Solas horiek etzaizkiote batere gustatu auzapezari eta hunen zerrendako laguneri, bestenaz ere Kotte Ecenarro-k galdeturik ez ote zen ba hor nunbait zerbait “faktura faltsu”. Bi hitz horien gatik gehienik, au-zapezak eta gehiengoko hau-tetsiek plazaratu dute ageri bat, erranez holako ateraldiak ezin onetsiak dauzkatela, delako obrak gisa guziz ez direla oraino arras bururatu bezala ekarriak, eta aldaketa batzu izan badira ere, kasua han berean ikusiz erabaki direnak, holako obretan frangotan gertatzen ahal den gisa, denak behar bezala egi-nak izan direla. Auzapezak erran du ere argitasun guziak emanak izanen direla herriko kontseilua berriz bilduko denean, arte hor-tan untsa ikerturik nun zer nola egin den. Kotte Ecenarro-ri al-diz ez zaio egokia auzapezaren ihardespena, bera ez dela ne-hori mendekatu, bakarrik garbi-tasun bat nahiz galdeka arizan dela jakinaren gainean egoiteko eta hortan kito…

Madagaskar gogoan…Piarres-Larzabal kolegioan, Ziburun, untsa elkartasun sail pollita akulatua izan da. Horko gaztetxoek bildu dute eskolako puska tornu ederra Madagas-karrerat igortzeko, hango ikas-tegietan gauza ainitz eskas-eta. Puska horiek ereman ditu Nico-las Regerat su-hitzaile kapitai-nak, bera harat johan-eta, beste lau lagunekin, hango obra batzu laguntzea gatik bi astez… Urrats baliosak horiek oro!

Etxe bat sutan!Donibane Lohizunen, Akotze aldeko etxe bat, Etxotoko-Bor-da, erre kixkildu da joanden or-tzirale aratsean, sua errekontruz loturik berotzeko tresna bateta-rik naski. Han bizi zen gizona, Serge Bidondo, 43 urtekoa, doi-doietarik eskapatu da sua-ren menetik, puska batzu hartu nahiz arizanik keak azkenean hatsa tapatzen ziola. Artategi batetarat ereman dute bainan laster ateratu ere da eta ez omen du gerokorik. Etxea bera dena suntsitua…

ongi etorria bertsutan eginik Xabi Soubelet-ek. Arin elkarteko kantariak partzuer, Begirale batzu dantzari, zinez elizkizun biziki ederra!Ondotik, aurresku eliza aitzinean eta mu-txikoak, eurixkarekin bainan denak alegera halere, herriko etxe aitzinean. Azkenik, Urdazuriko kiroldegian, berriz mutxikoak, lehenak doi bat laburtuak izanak zirela, eta gero bazkaria, kasik lau ehun bazkaltiar-rentzat Ereintabil-ek bikain prestatua! Jate-ko hautak segur bainan ainitz preziatu dena izan da ere hango giro lasai eta herrikoia! Aupa Begiraleak eta agian biziki luzaz!

Arku-dantza jai-alai pilota plazan

6

Page 7: Herria 3083

kostaldean

Zalutasun Handiko Treinbide berriaren proiektua aitzina baitoa, kontrakoek manifes-taldi handi batera deitzen dute abendoaren 11rako, larun-batarekin (15.00), Baionako

karriketan eginen dena. Ar-tean, « Bizi » mugimenduko militanteek banderola handi bat zabaldu dute Baionako Herriko Etxe gainean, jendea desobedientzia zibilera deituz.

treinbide berriaren kontrako manifestaldia baionan

Baionako Herriko Etxearen gainean, treinbide berriaren kontrako banderola

auzi horiek…Auzibide andana bat badugu memento huntan. Parisen ira-gaiten ari da azaro erdiaz geroz 10 euskaldunen kontrako auzia, Mikel Albizu Antza eta Marisol Iparagirre Anboto ETAkoen in-guruan, hor jujatuak direla ere bertzeak bertze Myriam Inçaby, Robert Arrambide, Xabi Oxa-rango, Lurdes Urdampilleta eta Pedro Alcantarilla. Erabakia abendoaren 17ko igurikatua da.Bertzalde, joan den astean gal-dezkatuak izan ziren lau baxe-nabartar gazteak libro utziak izan dira, deus kargurik gabe. Funtsik gabeko arrastatze ho-riek goraki salatuak izan dira.Aurore Martin garaztar gaz-tearen kontrako erabakiak, Es-painiara estraditzeko baiezta-penak, joan den ekainean ezetz

erran ondoan, oihartzun handia sustatu du, ainitzek salatzen dutela jujamendu hori, hala nola giza eskubideen defenda-tzaileek bai eta alderdi politiko askok, UMPkoak haatik ixilik daudela. Laborantza munduan, Jean Mi-chel Ayçaguer ortzaiztar labo-raria Paueko auzitegitik iragan da joan den astean, ADN fitxa-keta errefusatzea gatik. 2011ko otsai laren 3an emanen du au-zitegiak bere erabakiaren berri. Senpereko herriari doakionez, hunek 2000 euroko dirulaguntza bozkaturik Euskal Herriko Labo-rantza Ganbara elkarteari, egun hautan jakin behar laiteke Paue-ko auzitegi administratiboaren erabakia.

Manifestaldi batera dei egiten dute eragile desberdinek la-runbat honetan, eta hauei jun-tatzen dira 150 bat iparraldeko hautetsi, Aurore Martinen kon-trako euroaginduaren erabakia salatzeko. Erabakia politikoa dela berretsi dute, auzitegieta-rik urrunago kokatu behar den erabakia eta orain Aurore Mar-tin-i aplikatzen bazaio, geroan beste edozein sindikalista edo militanteri aplikatzen ahalko zai-ola. Beste manifestaldi baterako deialdia luzatu dute eragileek, azpimarratuz isilik egoitea euro-agindua onartzea dela nunbait.Euroaginduaren erabakiaren kontra kasazio gortean hele-

gitea pausatu zuen berehala euskal militantearen abokatuak, eta orain kasazioaren erabakiak alde batera ala bestera trein-katuko du. Formalki ez du mani-festaldi horretara deitzen baina Didier Borotra zenaturrak ere azpimarratu du kezkatua dela frantses auzitegiak hemen haizu den alderdi bateko militante ba-ten deklarapenak hartu dituela euro aginduaren pean zigortuak izaiteko, Frantzian mintzatzeko eskubidea kolpatuz. Larunbat arratsalde honetan antolatzen dute manifestaldia Aurore Mar-tinen inguruan bildu diren era-gileek, arratsaldeko 4etan Bai-onan.

Manifestaldi bat aurore Martinen

euroaginduaren kontra

150 hautetsiren salaketa

Bi urte eterdi nunbaitan iraun du gure departamenduan Phi-lippe Rey prefetak. 2008ko udan etorria zitzaikun. Laster haatik lekuak hustuko ditu 59 urteko gizonak, lehen batean Barne mi-nisteritzako zerbitzuetara joaite-ko. François-Xavier Ceccaldi 63 urteko militar ohiak du ordain-duko. Hau, Correze eta Tarn de-partamenduetan prefeta kargua

beterik, azken bi urte hautan Drôme departamenduan zagon. Philippe Rey prefeta badoala, askok atseginez hartu duten berria, etorkinek, sindikalistek, laborariek, auzapez frangok eta, nola ez, Euskal Herriko Labo-rantza Ganbara elkarteak, batzu ta bertzen kontra prefeta horrek erakutsi duen errabia dela-eta.

Philippe rey prefeta badoa

erkidego ala hirigune?Donibane Lohizune aldeko herri-erkidego hori, Kostalde-hegoaldekoa dena, hirigune ekarria izaiten ahal litakea hein bat laster? Hortaz mintzatu dira joanden egunean hautetsi batzu. Zer kanbia liezoke legez hirigune izaiteak? Hauxe segu-rik ba behin hasteko eta bat, go-bernuaren aldetik aise gehiago lagundua litakeela… Bainan hirigune izaiteko, badira bal-dintzak, bereziki jende tzearen aldetik. Jendetzea behar da gu-tienez 50.000-koa eta herri ba-tek ba gutienez 15.000 biztanle. Eta zertan dira erkidego hortan?

50.000-ko ozka gainditua dute, aise eta aise gainerat, 62.000-ta-rat helduak ere baitira. Bainan bi herri handienak, Donibane eta Hendaia, ez dira arras 15.000-ko hortarat helduak, gauza guti eskas egia erran,14.000-ko hori baitute batek eta besteak. Bestalde, Hendaiako auzape-zak dauka herri horrek baduela egiazki 15.000 biztanle baino gehiago, azken kondaketan mu-gaz haindiko asko jende, alde bat hor kokatuak, ez direla-eta horko bezala kondatuak izan, untsalaz hala kondatu beharko zirelarik…

Akitania-Euskadi mugazgaindiko Plataforma Logistikoak biltzar berezia egin du bi egunez Irungo Ficoba gunean, joan den oste-gunean. Zama edo pusken ga-rraiatzeko treinbidearen aldeko hautua egiten dutela argiki e rran dute Akitania eta Euskadiko garraio arduradunek, Bernard Uthurry eta Iñaki Arriolak. Gaur egun kamiunek bide nagusiak betetzen dituztenez, treinaren eta

itsasontzien hautua sustatuko dutela azpimarratu dute, eta ho rretarako Europako Batzor-dearen aitzinean presentatuko dute plan berezi bat Atlantikoa-ren bazterrean diren eskualdeek elkarrekin. Xehetasun guti eman da plan berezi honetaz, baina az-ken helburua Zalutasun Handiko Treinbidea bultzatzea da, eta lo-tura ahalik eta zaluenik egin da-din Hendaia eta Irun artean.

Plataforma logistikoa treinbide berriaren alde

Hirugarren urtearentzat, Hiruki el-karteak Olentzerori zuzenduak zaiz-kion gutun eta marrazki lehiaketa bat antolatzen du. Obrak abendoa-ren 5a baino lehen hel arazi behar dira Euskal Museorat. Marrazki lehiaketa 12 urtez petikako haurreri idekia da eta marrazkiaz gain “Ongi etorri Baionarat” eta “Eguberri on Olentzero” idatzi behar dira. Gutun lehiaketa adin guzieri idekia da, sari bakar batekin 12 urtez goiti-

kakoentzat, bainan gehiagorekin 12 urtez petikakoentzat. Gutunean ere marrazkiak emaitea testuaren indartzeko kontseilatua da. Obraren itzultzeko moldearentzat eta lehia-ketaren araudi osoarentzat, so egin Baionako Turismo Bulegoko web gunean : www.bayonne-tourisme.com Denak lanerat abendoaren 18an Baionarat jinen den Olentze-rori ongi etorri beroenaren oraitik prestatzeko.

olentzerori gutunak eta marrazkiak

7

Page 8: Herria 3083

Herriz Herri

IDEKIA ASTELEHENETIK LARUNBAT ARTE 8:30ETARIK 20:30ETARAINO

BERTSULARIAKABENDOAREN 12AN

Abendoaren 12an, igande arratsaldean, 15 :30etan, izanen da bertsu besta, herriko salan. Huna nor ariko diren : MICHEL XAL-BADOR, LAKA JEAN LOUIS HARINORDOKI, FERMIN MIHURA eta XAN ALK-HAT. Gai emailea : JOANA I TZAINA. Protagonista ho-riek guziak ongi ezagutuak dira euskararen munduan. Sartzea urririk, sala bero-tua. Beraz baduzue hor igande arratsalde goxo ba-ten iragaiteko parada…BERTSU BAZKARIA izanen da eguerdian bertsulariekin Do-napaleuko Lafitte ostatuan.

Deneri idekia, 25 eurotan. Ize-nak eman abendoaren 6ko, telefonatuz zenbaki honetara : 06 85 50 95 20.

aitziritze

itsasuTelethon eguna - Abendoaren 4ean eginen da ohiko eskea. Karia hortara hainbat ekitaldi antolatuak dira egun osoan : goizeko 10eta-rik 12ak arte Gim eta Step ariketak izanen dira Sanoki gelan, eta auto zaharretan ibilaldiak Gaineko Pla-zan. Aratsaldean, Sanokin ere dira hitzorduak: 15etan haur makilla-tzea; 16etan dantza ikastea eta ikusgarria; 17etan « Flash Mob » famatua Madison dantzatuz. Ara-tsaldeko 18etarik goiti izanen da Talo Gaualdia Ahopean-ek alaiturik. Aratsalde osoan salgai izanen dira bixkotxak eta giltzainak. Gaueko 20.30etan ikusgarria, Sanoki ge-lan : olerki kontalariak eta Magali Zubillaga kantari. Herriko Etxeaz gain, antolakuntza huntan barne dira Idekia, Itsasuarrak Gim/Pilota, Les Vieux Machins, Itsas’Rock eta He rriko eskolak.Pilota - Euskal Herriko Ligako nes-ken xapelgoan finalak iraganen dira igandean, abendoaren 5ean, Do-nibane Garaziko Garat trinketean. Herriko hiru ekipa ditugu finalean: Kimuak mailan: Marie Mille eta Mari-na Luro ariko dira Bardoz-eko biko-tearen kontra goizeko 10etan. Gaz-teak mailan (Kadet): Laura Machi-cote eta Celia Revoredo ariko dira Hendaiarrak batasuneko bikotearen

kontra, eguerditan. Artekoak mailan (Junior): Urruty ahizpak (Joana eta Maylis) ariko dira Senpereko biko-tearen kontra, aratsaldeko 3etan. Mutikoen xapelketan, finalerdietan ditugu bi ekipa Senior mailan: Mi-chaël Poydessus-Machicote eta Joan Eguiabehere (3. mailan), An-tton Monce eta Ba ttitt Ducassou (2. mailan).

Eguberriko merkatua - Eskola Pu-blikoko Ikasleen Guraso Elkarteak Eguberriko merkatu bat antolatzen du abendoaren 12an, igandez, egun osoan (9etarik 18ak arte) Sa-noki gelan.Gisa desberdinetako animazioak izango dira, hala nola tokiko moz-kinen merkatua: Lacouade harate-gikoak, Puyodebat txokolategikoak, Elkar argitaletxekoak. Aratsaldeko 3etarik 6ak arte, « Bizar Xuri »rekin argazkiak egiten ahalko dira, eta hauek kitorik eskuratzen ahalko dira email bidez. Haurrek makillatzeko parada ere izanen dute eta prestatu kantuak eskainiko dituzte aratsalde-ko 4etan. Eguberriko apaingailuak aurkitzen ahalko dira eta zozketa bat izanen da haur eta helduentzat. Egun osoan arinki jateko behar den guzia eta edari beroak aurkitzen ahalko dira tokian berean.

Téléthon-aren egitaraua - Abenduaren 3an, ortziralez, a rratsaldeko oren bat eterditan errebotean, Xiba elkartearekin Herri Kirolak 3 eskoletako haur, irakasle eta burasoen parte har-tzearekin. Ondotik, 3ak eterditan, haurren krakada dohainik. Euria balin bada aterpea izanen da. Abenduaren 4an, larunbatez, goizeko 10ak eterditan, plazan pastiz saltzea. Arratsaldeko 2 orenetan, San Iñazioko lepoan treinez Larrun gainera hupatzea. Itzultzea oinez edo denbora txarrez treinez. Izen ematea : 05.59.54.20.14. Parte hartzea 10E, gehienik 130 jende. Kasu, 18 urtez azpikoek heldu batekin etorri beharko dute. Arratsaldeko 4ak eterditan Pullman jate txean krakada, pastiza eta edariak salgai. Eske untzi bat izanen da Turismo Bulegoan astelehenetik ortziralerat egun guzian. Xeheta-sunak 05.59.54.20.14. Eskertzen ditugu parte hartzaile guziak.

Bizar Zuriren merkatua - Gan-den larunbatean Bizar Zuri-ren merkatua zen errebotean. Oiha-la ederki baliatu zaiote dakizuen bezala, euria eta haize hotza zen. Halere jende alde frango ibili za-iote. Erran behar da haurren bu-rasoek bazituztela gauza ederrak antolatuak (mosaika, baso mar-gotuak eta bertze...). Milesker antolatzaile guzieri.

Mus eta poker - Ganden larun-batean ere iragan da Mus eta Poker txapelketa. Hortako aro ederra zuten barnean berotasu-nean. Jende alde pullita bildu da gezurka haritzeko. Horra irabaz-dunak musean : lehenbixiko mai-lan Prevost Philipe eta Mailhos Mathieu irabazle Pery Benjamin eta Dumora-ren kontra. Opariak, irabazdunek, urdeazpiko bat eta botoil handi bat arno eta ber-tzeek botoil bat arno, gasna eta erre ximenta. Bigarren mailan, Oronoz Mattin eta Madrid Mi-kael irabazle Uranga Guillaume eta Larzabal Nicolas-ren kontra. Opariak, irabazdunek, botoil bat arno eta erreximenta eta ber tzeek botoil bat arno eta pate un tzi bat. Hirugarren mailan Azka rraga Mikael eta Calvet Daniel irabaz-le Soudre Monique eta Sou dre

Jean Luc-en kontra. Opariak, ira-bazleek botoil bat arno eta ber-tzeek botoil bat sagarno. Poker : lehen Martin Bruno. Urdeaz-piko bat, botoil handi bat arno eta 2 otruntza Lastiry jatetxean. Biga rren Tapia Xavier. Botoil bat arno, konfi eta 2 otruntza Lastiry jate txean. Hirugarren Endara Manu. Botoil bat arno, gasna eta e rreximenta. Ondotik ogitarteko, talo bero-beroak eta edari. Jan eta, goizalderat sartu dira beren lekuetara. Antolatzaile eta la-guntza ekarri duteneri milesker handi bat eskola publikoko hau-rren burasoen partez.

Ihalarre auzoko bestak gintuen ganden asteburuan. Igandean meza nagusiaren ondotik Santa Katalinako kaperan gibeleko lei-horrean, auzoko jendeek ape-ritifa eskaini dute mezan ziren guzieri. Gero batzuk etxerat eta bertzeak joan dira Baratxarteko jatetxerat tripotx jaterat. Ez da-kit denbora txarra zelakotz edo bertze kausu batzuen gatik, jen-dea uzkur zen tripotx jaten, etzen usaiako jende metarik. Milesker halere zuri Janbattit, holako lana ibiltzea gatik tripotx on horien egiteko eta agian helduden urte arte.

Kontseiluaren bilkura aben-duaren 6an astelenez arratseko 8 orenetan.

Pilota: Ezker paretean atxiki tti-pian, gaztetxoak, Arribillaga En-eko eta Saint Martin Jon galtzaile 40-37 Zaharrer Segi-ren kon-tra. Xitoak, Iribarren Mattin eta Mounho Eneko irabazle 40-34 Zaharrer Segi-ren kontra. Ezker paretean esku huska gaztetxoak, Iribarren Unai eta Lecuona Aritz galtzaile 22-14 Zaharrer Segi-ren kontra. Pasaka : lehen mailan Eliceiry Jean Jacques eta Alli An-doni galtzaile 13-04 Noizbait-en kontra. Bigarren mailan Etche-garay Patrick eta Berrouet Ma-thieu galtzaile 13-04 Urruñarren kontra. Pouyet François eta Pery Nicolas irabazle 13-12 Zaharrer Segi-ren kontra. Barandiaran Patxi eta Blond Vincent irabazle 13-08 Senpereren kontra.

Ganex

sara

Arnagan kontzertu – Abendoa-ren 3an, ostiralez (20.30), Al-berto Morelli argentindar gitarra joileak kontzertu bat eskainiko du Arnagan. Herriko Etxeko kul-tur zerbitzuak du fama handiko musikari hori ekarrarazten. Sar-tzea urririk.

Kultur astea – Larunbat hun-tan hasirik Luhusoko Harri Xuri gelan, Chimères taldeak eskai-niko duen « Osaba Vania » an-tzerkiarekin, aste guzian izanen dira Kanbon berean animazione desberdinak, kantu, zinema, ipuin, erakusketa, azoka... Ikus egitaraua 3. orrialdean.

kanbo

Alberto Morelli gitarra joilea

8

Page 9: Herria 3083

Herriz Herri

XiberoaErrotak ez dü mügarikMauleko Ziklismo batarzüna eta Euskadi Txirrindularitza Irakaskundearen arteko partaide hitzarmena lüzatürik izan da igaran neskenegünean egin den Mauleko Ziklismo batarzünaren Biltzar Nausian. Hitzarmenaren bidez, Mauleko taldeak Irakaskundearen lagüntza teknikoa ükenen dü, gazteen trebatzeko, prestatzeko eta beren jarraikiaren hobeki egiteko. Bestalde, NaturGaz talde amatüraren koloreekin eginen dütüe lasterketak hebenko gazteek 2011n Hego Eüskal Herrian. Euskadi Txirrindularitza Irakaskundearen ordezkariak ez dira eskü hütsik jin igaran neskenegünean. Auto bat ekarri düe eta ondoko egünetan Orbea markako 16 txirrindula helaraziko dütüe. Mauleko Ziklismo batarzüna eta Irakaskundearen algarrekilanko lana 1997an hasi zen eta orano lüzaz iraün behar lüke. Euskadi Txirrindularitza Irakaskundeak, Euskadi Euskaltel, Orbea eta NaturGaz txirrindula taldeak kudeatzen dütü.

Integrazio Batzordearen aldeko aihariaHogeita hamasei ahalmen ürriko haur lagüntürik dira orotarat aurten Seaskan, Integrazio Batzordeari esker. Horietarik 2 Eperra ikastolan ikasten ari dira. Ikasle horiek lagüntza berezi bat behar düe hezkuntza sailean eta haien lagüntzeko, AVS postüak sortürik izan dira. AVS postü horiek, Frantses Hezkuntza Ministerioak ez dütü osoki beregain hartzen, alta bere eginbeharra delarik. Oroit gira Paueko Auzitegiak arrazu eman deiola Integrazio Batzordeari eta Frantzia behartürik izan da auzi horretan AVS postü horik beregain hartzera. Haatik, aurtenko ikasurtean, Hezkunde ministerioak hamabi postüetarik hiru baizik ez dütü beregain hartzen. Errealitate triste honen ondorioz, Integrazio Batzordeak beti sos biltzen jarraiki behar dü eta ildo horretan, Biltxoko alkarteak sagardo aiharia antolatü dü igaran ostiralean Urdiñarbeko Herriko gelan.

Etxe gazna formakuntzaOssau-Irati sormakaren sindikatak etxe gazna egiten ikasteko formakuntza bat proposatzen dü abentüaren 6,8 eta 10an Olorueko Laborantxa lizeoan Soeixen edo abentüaren 13,15, eta 17an Izurako Herriko Etxean. Eüskal Herrian ezne egile franko badütügü bena Bearnoarekin konparatüz gütik gaznatzen düe beren eznea. Ürrats hori egin nahi düenentako eta haien lagüntzeko, plantatürik da formakuntza hau. Berantago, urte hatsarrean beste 3 egün badirateke gaznatzearen üngürüan, eznearen kalitateaz, jeisteaz eta ardi saldoren eramaiteaz, gaznatzeko kalitatezko püntü handienetaz.

RSA GazteentakoCFDT Sindikatuak eta Génération-Précaire kolektiboak errekurtso bat pausatü düe Frantses Estaduko Kontseilüan, 25 urtez peko gazteentako RSA delakoaren ükeiteko baldintzak finkatzen dütüen dekretoaren kontre. Düala urte bat, frantses gorbernüak « RSA gazte » dispositiboa pentsatü züan eta iragan seteme lehenean aplikatü da. Bena jadanik agertzen da, dispositiboarekin lortü nahi ziren helbürüak ez direla kausitüko, baldintzak xorrotxegi beitira. RSA Gazteren lortzeko, azken hiru urteetan bi urte denbora osoz lan bete behar da. Azkenean, gazte gütik betetzen dütüe baldintza horik. Dispositiboaren ondorioak oso mügatürik agertzen dira, doi doia langile gazteen langabeziaren gordatzeko. Xiberoko Botzaren partaidetzarekin

baigorriEguberriko Merkat’iaHilabete guziz, lehen larunba-tarekin egiten den merkatuak garrantzi berezia ukanen du abendo huntan, Eguberriri bu-ruz, hor eskainia izanen den ekoizpen kopuru haundiarekin. Basaizea eta hiru eskolek (Do-nostei, publikoa eta ikastola) antolatu merkatuaren hitz-or-dua larunbat huntan izanen da abendoaren 4ean, goizarekin, Plaza Xokon. Ainitz gauza gehiago izanez, hor aurki ditaizke jatekoetan haragi mota ainitz, ogi, esneki, xokoleta, gasna... edate-koetan arno, sagar jus eta gainera jauntzi, jostagailu, baxera, untzi, liburu, artelan etabar... Izanen da beraz hauta. Erran gabe doa usaian bezala 9.00tan xingar eta arrultze ja-ten ahalko dela eta 12.00tan hurru-paldia. Egin zuek ere zuen itzuliñoa.

Ukrainarrak Lotu argazkiaGaualdi ederra eskaini daukute la-runbat aratsean Plaza Xokon. « Les Joyeux petits souliers »-ko dantza-riek xoratu dute behatzailea beren herrialdeko folklorearekin. Denak dantzari bikainak agertu dira, erran

behar da aste oroz sei ordu trebatze egiten dituztela dantza eskolan. Ar-tetik, Orpheus-eko zortzi kantariek ere, astelehen aratsean eskainiko duten kantaldiaren aitzingostu ede-rra eman daukute. Gaualdi berean, partaide ziren Arrolako dantzariak ere, holaxet sendotuz baidoatzi el-garrekilako harremanak.

ErrugbiaUS Nafarroak, Garaziko zelaian jo-katu du Hendaia-ren kontra. Hiru urte bazen kostaldekoak irabazle zirela. Aldi huntan, haatik, ondar ondarrean, tanto batez bada ere, hemengoak nagusitu dira 14 – 13. Partida hunek, bazuen berezitasun bat, epailea Christine Bigaran an-derea zen.

HazparneKontzertu alaia - Joanden ortzi-rale aratsean, kontzertu bat em-ana izan da Xuriatea ostatuan. Philippe Gelda eta Thomas Fian-cette, Tolosako Bikotea etorria zen Euskal Herrirat bere soinu eta kantu alaien entzunarazteko. Kantaldia urririk zen eta jende alde ederra jin da heien entzu-terat. Omore on bat hedatzen dute kantari eta soinulari hauek, beren inguruan eta bertzalde, ez dira beldur musika desberdin baten eskaintzea : tango, jazz etabar… Soinu tresnak nahas-ten dituzte musika berezi baten sortzeko. Bikote berezia, entzun errexa eta hain bat ohiduretarik ateraia. Berek diotenaz : “gusto onaz hurbiltzen dira, sekulan barnera erori gabe”. Gaualdi guziz ederra izan da iragan ortzi-rale aratsean, Xuriaterat hurbildu direner gustatu zaiotena.

Telethon - Aste undarrean di-tugu Telethon egunak. Hiru egunez, abendoaren 3tik 5a arte, izanen da zer ikus, zer egin eta nun zer eman. Hazparneko 14 elkarte barne dira egun ho-rien antolatzeko. Herriko Mainu haundian izanen da diru biltzea, Suhiltzaile eta Kurutze Gorriko jendek atxikiko dute permanen-tzia. Bertzalde turismo bulegoan ere hartuko dituzte zuen emai-tzak. Hiru egun horiek erakus-keta batekin hasiko dira, hau Ortzia elkarteak antolatzen du Pedrito Xoribit gelan eta VTT tresnarekin, Ursuian bukatuko da aurtengo emanaldia. Artean bixkotxa saltze, axoa janari sal-tze, lasterkaldiak, errugbia, zan-gobaloi eta saskibaloi partidak, pilota eta dantzak, Hazparneko xoko guzietan zerbeit izanen da. Joanden urteko Telethon egu-nek 12 366 E bildu zuten, aurten hain bererat hurbildu nahi lukete eta zergatik ez hau gainditu ?

Telethon egunen antolatzaileen biltzarra

70 urtekoen elgarretaratzea - Joan den larunbatean zortzi, plazer haun-di batekin bildu dira, Auxotean, aur-ten 70 urte egin duten Aihertarrak. Baziren horietan, zonbeit urrunetik etorriak. Bazkari on horren ondotik, denek espero dute aski fite berriz el-garretaratuko direla. Biba zuek, eta segi aitzina !

Zakurrek makurrak egin - Erketa auzoguneko jendeak otoiztuak dira beren xakurrak barnean atxikitzea, gauaz bederen, zeren kartier hor-tako ardi zonbeit hil eta kolpatu baitituzte. Norbeitek xakur arrotzik ikusten baldin badu hor gaindi, otoi, Herriko Etxea abisa dezala !

VIP gaualdia, abendoaren 10ean ! - VIP, zer da hori ? Inglesez, « very

important person ». Alabainan, ez dira nor nahi, kirol zelaien inguruan, errugbi partida haundietan, ikuslia-rren toki hoberenetan eta karioene-tan elkartzen diren jendeak, 2 zatien artetik, xanpaña edanez… beren artean. Gure herriko gaztek, ne-guan elgarretaratzeko xedearekin, Aiherrako Denen Etxean duten bil-gunean, antolatzen dute VIP gaua, abendoaren 10ean, ortziral ara-tsarekin. Musika eder baten entzu-teko estakuruarekin, bakoitza jiten ahalko da jende haundien arropak soinean, nork zoin itxura ederrena agertuz. Gazteen arteko gaualdia omen da hau, oraiko hedabide modernoen bidez, beren artean ja-kinarazten dutena. Bainan, zonbat urte arte gira gazte ??

aiherra

9

Page 10: Herria 3083

Herriz Herri

ABANJO - Abanjotarrak elgarretaratu dira beren sortetxean besta handi baten karietara.Abanjoinea etxea nun den atxemai-teko, behar da Esnausuko patarran gora abiatu, ezkerrera doan bidea hartu eta hura segitu erreka punta-raino. Hor da Abanjoinea. Horren historia ttipiak balio du kondatzea.Abanjoinea Aldudeko etxalde ttipi-enetarik zen. Bi hektara inguru, b a r a t z e -ño bat, alor ttipi bat, pen-tze guti, bat edo bi behi, orga edo lera bide bat etxera heltzeko. D e n a k maldan. H o r r a r a t esposatu zen Jean B a p t i s t e Etcheverry Kintoko Fututenekoa, horko Teresa Organbiderekin.Laborantxaz gain, Jean Baptiste ar-tzen zen teilatuetan mahaxturigoan ahal zuen guziz, bereziki Heguyta-rrekin. Eskuantzekoa baitzen eta lan hori maite.Izan zituzten sei haur.Alaba zaharrena Anita esposatu zen Jean Pierre Menarekin eta goiz edo berant joan behar izan zuten Landesetara, Mezos aldera, oihane-tara. Izan zituzten 8 haur, heietarik baño Jannot joan zen Ameriketara. Haren bi alabak hor ziren bestara ji-nak Kaliforniatik.Ferdinand joan zen Loteko Pra-dines herrira eta esposatu labo-rantxa batetara. Horien semea da telebistako 6. katean, izendatzen den Arnaud Etcheverry animatzaile ezaguna.

Angele joan zen Cahorsera eta han esposatu Jeannot Chancere-llerekin. Hauek arduratzen dira beti danik Abanjoineaz, panpinaturik atxikitzeko, artetan horrat bizitzera jinez.Renee esposatu zen Petote-guyrekin. Anitz kurri ibilirik lana-rendako, bizi dira orai Landesetako Angressen.Antton bizi izan da Parisen, han es-

posatu eta orai Pauetarra bilakatua.Pierre, hau gaztena, 15 urtetan joan zen Cahorsera bere arrebaren gana. Han zurgin eskolak segitu eta 25 urtetan bere kondu jarri Ra-bastens hirian sukaldegintzan. Orai semeak hartua du segida. Tolosa-rakoan ikus daitezke Pierre Etche-verryren iragarkiak bide bazterrean.Esnausuko mendi xokoan sortu eta biziak barreatu… Elgarretaratuz sortetxean, erakutsi dute Abanjo-tarrek ez dutela ahanzten nundik ateratzen diren. Terexak eta Jean Baptistek zerutik so egin badute, ikusi dute beren bizi nekosak izan duela uzta ederrik…Mendietako etxe anitzetaz baliteke hain segur beste hainbeste historio kondatzeko. Heiek ere egin bale-zate holako bestaño bat… B.L.

aldude

Abanjotarrak elgarretaraturik

uztaritzeKantaldiHeldu zaigun ortzirale huntan aben-doaren 3an aratseko 8ak eta er-dietarik goiti kantaldi bat eskainia izanen da Bixintxo elizan Telethon-aren alde. Bi taldek parte hartuko dute emanaldi hortan: Kantuz Argi eta Mondo Nuevo. Ongi etorri hobe-rena egina da deneri.

Hogoi urteUrriaren 24ean egin du S.C.I.Altzabea-k bere urteko biltzar nagusia Latsa-n. Altzabea sortu zen duela xuxen 20 urte. Uztariztar multzo batek elgarretaraturik deli-beratu zuen orduan eskola girixtino-koak lehen mailarentzat zituen ge-

lak salgai baitziren heiek erostea ez uzteko promotore baten eskuetarat erortzen. Elkarteak helburu bakarra zuen hor lan gune bat sortzea. Hala dago geroztik, aterbe guziak emeki emeki berriturik eta azken urtetan doi bat handiturik, erran ditaike bere helbururat heldu dela. Biltzar nagu-siak agertu du gaur egun aterbe gu-ziak alokatuak direla, azpimarratuz zonbait hoietarik haste hastetik hor diren batzueri. Finantzia aldetik oso sano izanez arduradunek lasaiago ikusten dute geroa nahiz lan ttipi batzu izanen diren ondoan ere. Bil-tzarrea bukatu da gero partaideen arteko bazkari batekin.

bidarraiSortze – Igande goizean sortu zaiote Maika, Maingianeko Gi-sèle eta Peio Etcheverryri. Bi-garren alaba, Uxue-ren ondo-tik. Goresmenak aitameri eta agiantza zoriontsuenak sortu berriari.Telethon – Larunbat huntako dugu beraz elkartasunezko egun garrantzitsu hori, joan den asteko kasetan aipatu bezala. Oinezko ibilaldi, futbol lehia-keta, pilota desafio, jostagailu salmenta, musika, janari, edari...

bakotxak agert beza bere bihotz ona !Mus – Ortzaizeko ikastolak an-tolatutako lehiaketa arras ongi iragan da aitzineko igandean, trinketeko gelan, 38 pareren artean. Narp-Lagourgue parea izan da irabazle nagusia (500 euro), finalean Jean Marc Oça-frain eta Beñat Bertereix gaindi-tuz, hauek ere sari pollit bat be-retzen zutela, asteburu bateko egonaldia eta bi sartze B.O.-ren errugbi partida batentzat.

Jostagailu azoka eta ganer hustea – Gertakari hau ederki eta molde pollitean iragan da gure Mindegian. Nunahitik etorri da jendea eta bazen zer ikus eta zer eros. Bainan, neke halere ekarri gauza guzien igor tzea, zioten asko burasok, beren

haurñoak ondoan. Beste batzuk berriz, « Bon ! Bon ! Bazkari ba-ten saria irabazi diuk, ez kexa, solastatzeak ere balio dik ! » Dena den, neretzat itzuliak balio zuen, ta askorentzat ere. Beraz, segi eta bestaldi bat arte. P.I.

Makea – lekorne

Telethonari buruz bada parte hartu nahi dutenendako hautua. Ibiakoitz aratseko 9 orenetan kontzertua Erregelu salan, Mikel Hats eta Txapelpunk taldeekin, eta bururatzeko dantzaldia Be-tiko taldearekin. Igande goizean, 9etarik aitzina, bi eskoletako bu-rasoek eginikako bixkotxa sal-tzea. Arratsaldean 3 orenetan, Agerraldi gelan kantaldia Michel Etcheverry, Pier Paul Berçaits, Peio eta Pantxoa, Ugutz. Sar-tzea 10 euro. Horien denen ji-teak osoki Telethonaren fagore joanen dira. Beraz ongi etorri.

Feiria ondo – Aroak behar bada ez ditu hanbat lagundu gure Santa Katalinako feiriak, halere jendea azkar ibili da bereziki lehen egunean. Saltzapenak ere izan dira, umeak euro bat eta hogoietarik, berrogoi artean pisu eta gizen zirenak, behor haragia euro bat. Bigarren egu-nean behor handien lehiaketak arrakasta ukan du, arrakasta handia ere Pantxo Bidart-en be-hor erakusketak. Huna sailkape-na. BRETOIN A RRAZA. 2 urte: 1- Amestoy Ahetze 2- Bidart Haz parne. 3 urte : 1- Oillarburu Ortzaize 2- Amestoy Ahetze. Adi-nekoak : 1- Bidart 2- Amestoy 3- Pagueguy Heleta. Umadunak : 1- Bidart 2- Amestoy 3- Ames-toy. CONTOIS ARRAZA : 2 urte: 1- Ipharraguerre Ezpeleta 2- Sa-laberry Irisarri. 3 urte : 1- Cornu Hazparne 2- Idiart Heleta. Adi-nekoak : 1- Sa llaberry 2- Cor-nu 3- Sallaberry. Umadunak : 1- Cornu 2- Ipha rraguerre. AR-DENNAIS ARRAZA. Lehen hiru

sariak Ithurbide Irisarri : garañoa 1- Ithurbide.Garañoak, Bretoin arraza : 1- Amestoy 2- Barnetche Uztaritze 3- Amestoy. Garañoak Contois arraza : 1- Olhagaray. Trait arra-za : Çuiburu. Parte hartze saria Dublanc Heleta, Marcarie Haz-parne.

Adin ederrak eginen du bere urteko undar bazkaria Age-rrebeherea ostatuan helduden abendoaren 12an. Partaide gu-zieri zabaldua da gomita hau, izenak eman ostatuan berean astearte 7ko. Tel. 0559376281.

Abendoaren 5an Aljeriako hilen ohoretan ezarritako egun hor-tan bilduko gira Irisarrin, parta-lier bost herri Iholdi, Mehaine, Armendaritze, Heleta. Meza 10.30tan horgo seme Frantxoa Erremundebehere han bizia galdu duenaren oroitzapenetan. Ondotik otoitz eta lore pausatze hil hobiaren inguruan. Bazkaria Elizaberrian.

Iholdiko eta Donapaleuko kan-tonamenduko klasa 50ak eta 51k eginen dute elgarretaratze baz-kari batekin Lohitzunen, Apetxia ostatuan (tel. 0559651877) hel-duden abendoaren 12an, eguer-ditik goiti. Izenak eman ostaturat deituz abendoaren 7ko. Bakotxa lagunarekin gomit da.

Mezak – Ibiakoitz aratsean 7 orenetan Landibarren. Igan-dean 9.30etan Mehainen eta 10.30etan Heletan.

Herritarra

Heleta

10

Page 11: Herria 3083

Herriz Herri

ortzaizeHeriotze - Arño Pecoits zendu da 89 urte-tan. Ehorzketak, joanden or tzegunean ira-gan dira Ortzaizeko elizan. Gure doluminak eskaintzen ditugu haren familiari.

Kantu bazkaria - Lokarri elkarteak antola-tzen duen kantu bazkaria iraganen da, hel-duden ibiakoitzean, abendoaren 4-ean, Zu-biondoa ostatuan. Izenak eman behar dira telefonako zenbaki huntarat : 05 59 37 78 21.

Telethon - Ortzaizeko besta komiteak an-tolatzen ditu 2 ekitaldi Telethon-arentzat. Ibiakoitzean, abendoaren 4ean, auto gar-bitzea antolatua da ezker paretako plazan, egun osoan, goizeko 10 orenetarik, ara-tsaldeko 5ak arte. Eta igandean, abendoa-ren 5ean, bixkotxa saltzea eginen da he rriko plazan, goiz guzian.

Ikastolaren estrena -- Ortzaizeko Ikastolak bere egoi tza berrituaren estrena egin du joanden larunbatean. Jendalde gaitza bildu da eta horietan agintari asko. Taula gainean, beren mintzaldiaren egiteko hor ziren: Mar-tin Elgue auzapeza, Max Brisson, Euskara-ren Erakunde Publikoko lehendakaria eta Kontseilu Orokorreko lehendakari ordaina, Frantxua Maitia, Akitaniako kontseiluko lehendakari ordaina, Jean Michel Galant, herrielkargoko lehendakaria, Paxkal Indo, Seaskako lehendakaria, Philippe Coutu-raud, Akademiako inspektorea, Dominique Amestoy, ikastolaren sortzaileetarik bat eta Jean Marc Oçafrain oraiko lehendakaria. Zonbait bertsurekin egin du agurra Bixente Hirigaray ikasle ohiak. Ondotik, gorago izen-

datu horiek dute bat bertzearen ondotik hitza hartu. Hunkigarrienak izan dira Dominique Amestoyek ikastolaren sortzea eta lehen urratsak nolakoak izan ziren kondatu duela-

rik eta zonbat oztopo eta azpijoko gainditu behar izan diren oraiko egunerat heltzeko. Paxkal Indok ere goraipatu du lehengo bu-rrasoen lana ikastola eraiki zutelarik eta gero

azpima rratu du nola beharrezkoa den ahalen emendatzea eta aka-mediako ordezkarieri garbiki erran du ez zuela onartzen Pari-setik heldu zen manua, Seaskak ere behar zuela bere erakasle kopurua murriztu, erranez ezin zitakeela haurren kopurua ehu-neko seiez handitzen zelarik urte batez, Frantzia mailan ez delarik % 0,4ekoa baizik. Max Brisson ere Paxkalen ildo beretik arizan da, lehenik prefetaren jokamol-dea ez zuela onartzen, lehentxa-go Jean Michel Galantek salatu zuen bezala. Gainerat zenbaki argi batzu ere eman ditu: kanto-namenduko haurren %85 klase elebidunetan ibilki zela eta %25a ikastoletan. Goretsi du ere Seas-karen murgiltze sistima, erranez molde bakarra zela euskaradun osoa izaiteko. Bainan ez dela aski hortan egoitea, behar dela ere egunero euskara erabili etxean, karrikan, lantokietan eta ere zerbitzu publikoetan. Min-tzaldien artetik ere haurrek kantu ederrak eman dituzte giroaren berotzeko. Ondotik zintzur bus-titzean, omore ona zen denetan eta burrasoek ere beren kantue-kin airostasuna ekarri dute, han zirenek kanpoko hotza ahanzten zutela.

Dominique Amestoy bere mintzaldian, gibelean dituelarik: Max Brisson EEP-koa, Martin Elgue auzapeza, François Maitia Akitaniako kontseiluko ordezkaria, akademiako inspektore anderea, Paxkal Indo Seaskako lehendakaria, Philippe Couturaud,akademiako inspektore nagusia, Jean Michel Galant herrielkargoko lehendakaria eta Jean Marc Oçafrain ikastolako lehendakaria.

Ikastolako haurrak kantuz. Estrenarat bildu den jendetzearen zati bat

Herriko Etxean – Hazilaren 22an astelehena-rekin ongi ezagutua den « Groupama » elkar-teak bilkura bat interesgarria egin du gure he-rriko etxean. Groupama hori denetan ongi eza-gutua da asurantzako lan moldetan. Bainan egun hortan bertzerik zabaldu dauku. Lehenik erran dezadan gure Ur Xuri ibaiak bere erro aldietan hunkitzen dituen Senpere-Azkaine eta Ziburuk badute elgartasun bat egina. Eta Groupama horrek « Predict Services » deitu el-kartearekin elgar adituz denbora tzar bortitzak heldu direnean eta uholdearen irriskua delarik bi elkarte horiek abisatzen dituzte gure hiru herrietako buruzagiak. Hauk beren aldian ura-rekin usuenik eta gehienik joak diren jendeak abisatzen dituzte. Jadanik azken bi urte hau-tan bizpahiruetan gertatu da gauza hori. Hor baziren gauza horien berri jakin nahirik kaze-tari asko jinak, zonbeit segurik aski urrundik, Parisetik ere bai zonbait. Horiek egin galdeeri arrapostua emana izan da. Aratsaldean denak izan dire gure Luberriko urtegiaren ikusten.

Telethon – Urte guziz bezala Telethon horren-tzat ikusiko ditugu usaiako urratsak. Abendoa-ren 3an ortzirale iluntxean eskola ondoan eta biharamunean larunbat egun guzian. Plazan Darrigues bolanjeriaren eta Ibarrunen Inter-marche saltegi handiaren aitzinean Arretxea kolegioko gaztetxoek beren orri marken sal-menta eginen dute. Hor berean kutxan bildu mozkina dakigun eritasun trixtearen kondu izanen da. Gu osagarri onean girenek behar dugu gure moltsa gogo onez ideki. Bertzalde, larunbat arratsaldeko 4etan pilota plazan su-hiltzaileek eginen dituzte beren usaiako malo-brak. Horien eta Eguberriko merkatuaren al-dean diru kutxa izanen da. Goresmenak hartze dituzte egun horietan eginen dituzten urrats baliosentzat Arretxeko erakasle eta gaztetxoek bai eta ere gure su-hiltzaileek.

Omenaldia – Irrati eta telebixtan lan egiten duen gure herritar Franck Dolosor-ek mol-datu du Matxin Irabola senpertar bertsulari ederra izan denaren ospatzeko omenaldi bat Amotz Larraldean zointan bildu baita jendalde ederra. Lehenik hor aurkitzen zi-ren guziak agurtu ditu euskaraz eta erdaraz. Gero Peio Aincy herriko kontseiluan axuant denak eskerrik beroenak bihurtu ditu herria-ren partez omenaldi eta lan ederraren mol-datzaileari. Ondotik euskara eder batean mintzaldi mamitsu batean zabaldu dauku Matxin Irabola zer gizona izana den. Ez za-kien ez idazten ez eta irakurtzen bainan bere baitan bazuen dohain bat paregabea. Den-bora heietan Lapurdik izan duen bertsulari ederrena izan da. Hegoaldean ere galdegina zen eta Donostian gaindi milaka jenderen aitzinean egiten ziren bertsu saioetan parte hartzen zuen. Euskadiko bertsularitza xa-pelketa batean parte hartu zuen. Bigarren egin zuen, beraz xapeldun orde. 1935eko urtean hil zen 56 urtetan. Hor berean egungo egunaren oroitzapen gisa Matxinen margo bat Dolosorek eskaini du Andoni eta Marie Christine Iturriotz Larraldearen jabeeri. Matxi-nen familian, ezagunetan eta Euskal Herriko artxibetan bilatu eta bildu froga eta berriekin Franck-ek eraiki du 16 liberetan salgai den liburu bat. Mintzaldi eta presentazione eder horren ondotik zintzur bustitze bat izan dugu. Azkenik omenaldi horri ohore egitera jinak ziren lau bertsulari entzun ditugu : Amets Arzallus aurtengo xapelduna, Sustrai Kolina, Mixel Aire « Xalbador » eta Fermin Mihura. Gai emaile Joana Itçaina zutelarik, entzun arazi daukute bertsu saio bat luze eta ederra. Gain gainetik txalotuak izan dire. Hortan bururatu da gure arratsa.

senpere

Bertsulariak, Joana itçaina eta Franck Dolosor-ekin

Andoni Iturriotz eta Franck Dolosor

11

Page 12: Herria 3083

abisuak

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE-SARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :

- Bandarekin : 97 E edo 127 $- Gutun-azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 97 E - Afrikan : 87 E - Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

29, Chemin de CasenaveZ.I. St Etienne

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

Éditions BasquesLAN DEIALDIA irratigintzan :

Haur oporraldi batean sartzen den langile baten ordezkatzeko, Donibane Garaziko Irulegiko Irratiak Irratilari bat bilatzen du :

Eginbidea :- Antenan animazioa- Emankizunak osatzea- Erreportaiak egitea.

Gaitasunak : - Euskara eta kultur orokorra mail onekoa.- Euskarazko irratigintzaren gustua,- Ausarta izan mikro baten aitzinean.Barne formakuntza eskainia izanen da.Urte bateko kontratua, denbora osokoa ;Otsailean lanean hasteko.Motibapen gutuna eta CVa bidali 2010ko abenduaren 15ko :

IRULEGIKO IRRATIAHar Hitza

Jai alai-eko etorbidea 15.64220 Donibane Garazi

Xehetasunak : 05 59 37 14 11rat deituz

Suivant acte reçu par Me Pierre DAR-MENDRAIL, le 26 Octobre 2010, Mon-sieur Jean Pierre Joseph LOUBET et Ma-dame Jacqueline DELGUE, son épouse, demeurant ensemble à HASPARREN (64240), 26 rue Dibildos, Monsieur seul étant immatriculé au RCS BAYONNE, sous le numéro 312 689 722, au réper-toire des métiers de BAYONNE sous le même numéro,Ont cédé à

La société dénommée LOUBET, (RCS Bayonne 484 552 880) dont le siège social est à HASPARREN (64240), 26 Rue Dibilbos.

Un fonds de commerce d’achat, vente et réparations de télévisions, équi-pement vidéos, hi-fi et d’appareils élec-troménagers, achat vente de vaisselle et tous articles à offrir comme cadeaux, la vente et pose de meubles de cuisine et d’ensembles de cuisine, meubles et électroménagers, la vente et pose de tous appareils ou dispositifs de chauf-fage au bois, exploité à HASPARREN (64420), 26 rue EDOUARD DIBILDOS, connu sous le nom de « Établissement LOUBET-GITEM ».

Moyennant le prix de CENT SOIXANTE DIX MILLE EUROS (170.000,00 E),

-Aux éléments incorporels pour CENT QUARANTE-HUIT MILLE SEPT CENT SOIXANTE TROIS EUROS (148.763,00 E).

-Aux matériels, mobiliers, agen-cements pour VINGT ET UN MILLE DEUX CENT TRENTE-SEPT EUROS (21.237,00 E).

Entrée en jouissance a été fixée au jour de l’acte.

Les oppositions, s’il y a lieu, seront reçues dans les 10 jours de la dernière en date des publications légales en l’étude de Maître DARMENDRAIL, Notaire à HASPARREN, 78 Rue Francis JAMMES, où domicile a été élu à cet effet.

Pour insertion Maître Pierre DARMENDRAIL

ETUDE DE ME ANDRE BERNADETNOTAIRE A ROQUEFORTAVIS DE CONSTITUTION

Suivant acte reçu par Me André BER-NADET, Notaire à ROQUEFORT, le 30 Sep-tembre 2010, enregistré à la conservation des hypothèques de MONT DE MARSAN (Landes), suivant dépôt du 04/10/2010, vo-lume 2010P, n°6499,

Il a été constitué une société civile im-mobilière présentant les caractéristiques suivantes :

Dénomination sociale : SCI DU BRE-BON

Forme sociale : Société de forme civile.Siège social : BAYONNE (64100) 4

Avenue du Sous Lieutenant IribarneDurée : La société est constituée pour

une durée de 99 ans à compter de l’imma-triculation au Registre du commerce et des sociétés.

Objet social : La propriété et la ges-tion, à titre civil, de tous les biens mobiliers et immobiliers et généralement toute opé-ration pouvant être utile à la réalisation de l’objet social.

Capital social : 320 300 euros, divisé en 3 203 parts sociales de CENT EUROS (100 E), numérotées de 1 à 3 203 entière-ment libérées.

Apports en numéraire : 300 eurosApports en nature : il a été apporté

à la société par Mme Françoise TAMON épouse de Mr Jean François MENVIELLE demeurant à BAYONNE (64) 15 Av des Fleurs, un immeuble sis à MONT DE MAR-SAN (40) 342 et 384 Av des Martyrs de la Résistance, à usage d’habitation élevée sur terre plein d’un simple rez de chaussée de quatre pièces principales avec petit jardin à l’arrière, et une station service, cadastré section AV n°110, 113, 235, d’une valeur estimative de 320 000 eur.

Gérance : La société a pour gérant, sans limitation de durée Mr Bernard MEN-VIELLE demeurant à BAYONNE (64) 4 Av du Sous Lieutenant Iribarne.

Les cessions au profit du CONJOINT, d’un ascendant ou d’un descendant de l’associé cédant restent libres.Immatriculation de la société au Registre du commerce et des sociétés : la société sera immatriculée au R.C.S. tenu par le greffe du Tribunal de commerce de BAYONNE.

POUR AVIS ET MENTIONMaître André BERNADET

ETUDE DE ME JERÔME GOUFFRANT ET YON ALONSO

NOTAIRES A SAINT ETIENNE DE BAIGORRY

AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte reçu par Me Jé-rôme GOUFFRANT, Notaire à SAINT ETIENNE DE BIAGORRY, le 27 no-vembre 2010, en cours d’enregistre-ment à BAYONNE, a été constituée une société civile ayant les caractéris-tiques suivantes :

Dénomination : « SCI ZUBIALDEA »Siège : ESTERENÇUBY (64220), mai-

son ZubialdeaDurée : 99 ansObjet : A titre civil, l’acquisition, la

gestion, la mise en valeur, l’exploitation par bail ou autrement de tous biens et droits immobiliers.L’obtention de tous prêts, avec ou sans garantie hypothécaire.Et généralement, toute opération pou-vant être utile à la réalisation de l’objet social, pourvu qu’elle ne modifie pas le caractère civil de la société.

Capital social : 1000 euros, d’apports en numéraire.

Co-gérants : Monsieur François Mi-chel Léandre Lucien Louis COUPE, de-meurant à BAGAS (Gironde), 35 route du Dropt, et Monsieur Benoît Léandre COUPE, demeurant à BORDEAUX (Gi-ronde), 20 rue Paul Antin, pour une durée indéterminée.Les cessions de parts sont libres entre associés uniquement. La société sera immatriculée au R.C.S. De BAYONNE.

POUR AVIS ET MENTIONMe Jérôme GOUFFRANT

Avis de clôture de liquidation« AZIMUT PROJETS »

Société à responsabilité limitée Au capital de 10.000 E

Siège social : 24 RUE LAGREOU64100 - BAYONNE

Siret : 509 274 924 00018RCS BAYONNE B 509 274 924

Aux termes de l’assemblée générale en date du 28 novembre 2010, les associés ont : - approuvé les comptes définitifs de liqui-dation ;- déchargé Monsieur LUBINIECKI BENOIT de son mandat de liquidateur ; - donné à ce dernier quitus de sa gestion ; - ont constaté la clôture de la liquidation à compter du jour de ladite assemblée.

La société sera radiée du registre du commerce et des sociétés de Bayonne.

Pour avis et mention,Le Liquidateur

Angeluko Jorlis erdigunean 40-60 m2

bulego libro litaizke alo-katuak izaiteko. Intresatuak direnek deitu dezatela

HEMEN Tel: 05 59 52 56 02Mail: [email protected]

ALOKATZEKO

aljeriako gerlari ohien

elgarretaratzea lakarran

Urte guziz bezala, sasoin hun-tan, Garazi, Baigorri eta Ozti-barreko soldado ohien batasu-nak elgarretaratze bat egiten du eskualde huntako herrietan Aljeriako gerlan erori diren gaz-teen oroitzapenetan, hala nola Urepele, Donibane Garazi, Be-horlegi, Baigorri, Suhuskune, Uharte Garazin bezela aitzineko urtetan. Aldi huntan, Lakarraren aldi da, zeren 1958an Serge Dutey Harispe gaztea 24 urtetan guduka batean erori zen. Haren eta eskualde huntako erori zi-ren 13 gazteen oroitzapenetan abendoaren 5ean, igandeare-kin ospatuko da elgarretaratze hori. 10.30etan herriko elizan emana izanen da meza, zointan aurkituko baitira Dutey Harispe familia, kartiereko gerlari ohiak beren banderekin, bai eta ere Serge-rekin ziren soldado lagu-nak, guduka hartan elgarrekin zirenak. Gero orhoit harriaren inguruan zeremonia zointan oroitaraziak izanen baitira hil diren gazte gaixo horien izenak. Hortarik landa, Serge-ren hobi ondoan, omenaldi kartsu bat eginen zaio denen aitzinean. Herriko Etxeak karia hortarat nahi du hor diren guzieri zintzur bustitze bat eskaini. Ongi litake nonbre haundian, herritar ala beste, parte har dezaten zere-monia horietan, eginbide dugu oroitzea hoinbeste gaztek be-ren bizia eman dutenendako adinik hoberenean.

Beroketa klimatikoaz jaz Ko-penhagen iragan den goibil-tzarretik landa, goibiltzar berri bat bada orain Cancun-en, Mexikoko herrialdean. Kari hortara, Attac, Les Amis de la Terre, Confédération Paysanne eta Bizi mugimenduak topaketa berezi bat antolatzen dute Can-

con-en, Lot-et-Garonne eskual-dean, eremaiten diren borroka eta esperientzietaz hitz egiteko eta aterabide batzu proposa-tzeko. Autobus batzu joango dira Cancon-era Euskal Herri-tik abendoaren 4ean, larunba-tean : Donibane Garazitik (7:00 Jai Alai), Kanbotik (7:25 Arna-

gako pekaldean) eta Baionatik (8:00 Santandres plaza). Itzul-tzea Cancon-etik 22.00etan. Cancon-en bolondres gisa la-nean ariko direnentzat haatik, abiatzea abendoaren 3an auto-busez, ostiral arratsean (19:00) Baiona Santandresetik. Izenak emaiteko, tel 0559256552.

Cancon-etik Cancun-era

12

Page 13: Herria 3083

telebixta leihotik

asteburuko Hitzorduak

ortziralean

-Urruñan, Postan (19.30) Austin Sein fraileak Indian deraman la-naz diaporama-Pausun, Xaia ostatuan (20.30) Tapia-ren kontzertua-Ainhoan, Ur-Hegian ezkerpare-tan (20.30) “Eskimal kabiliarra” antzerkia-Kanbon, Arnagan (20.30) Al-berto Morelli gitarra joilearen kontzertua-Miarritzen, Koliseo gelan (20.30), “Frissons d’Elles” musi-kaldia, Martine Caplanne kantari. Tenore berean, geltoki xahar-rean, “Les Autres” antzerkia.-Altzaiko elizan (21.00) Jean Bordaxar eta hunen taldearen kontzertua

larunbatean-Mundu guzian, Euskararen Na-zioarteko Eguna-Ortzaizen, Zubiondoa jatetxean (12.00), kantu-bazkaria Lokarri elkartea antolatzaile.-Miarritzen, Koliseo gelan (17.00 eta 20.30), “En suivant le Soleil” dantza ikusgarria-Maulen, Hebentikenean (19.00) Txomin Peillenen “Euskal litera-tura eta zentsura” hi tzaldia-Senperen, Ibarrunen (20.00) Mikel Hats eta Zezenaren Taldea-Baigorrin, Bixentainean (20.30) bertsu afaria : Fredi Paia, Patxi Iriart, Amets Arzallus, Jon Barbe-rena

igandean-Donibane Lohizunent, he-rriko etxe aitzinetik abiatuz, Do-

nibaneko lasterraldiak. Ravel entzuntegian (17.30), Baionako musika ikastegiko orkestra na-gusia, Rachmaninov musikagile errusoa omenduz.-Ziburun, Untxin auzoaldean, zaharki-merkatua eta selauru-hustea.-Miarritzen, Kasino aitzineko plazan (10.30), Kantalasai eta mutxikoak. Geltoki xaharrean (15.00 eta 18.30), Michael Flate-ry’s Lord of the Dance. Koliseo gelan (18.30), “Qu’est ce qu’on attend?” dantza ikusgarria. -Kanboko elizan (16.00) xibero-tar kantariak eta Izarrak taldea-Angelun, Santa Maria elizan (16.00) “Cantes et countes” ko-roa-Senperen, Amotze auzoaldeko Larraldean (17.00), Xan Erro-tabehere euskal ipuin kondalari haurrentzat.

asteburuan-Iparralde guzian gaindi, ainitz tokitan, Telethon delakoaren alde, ikusgarri, ibilaldi, saltze, joko eta gaineratiko. -Baionan, Luna Negra kabare-tean, ortziralean eta larunbatean (21.30), “Le Ramdam secret” musikaldia. Karrikan, larunba-tean eta igandean, lehengo ofi-zio xaharrak. -Luhuson, Harri Xuri gelan, an-tzerki asteburua. Ortziralean (20.30) “Albatros”. Larunbatean, tenore berean, “Osaba Vania” -Durangon, euskal liburu eta diska azoka.-Kanbon, larunbatean hasirik, euskal kultur astea.-Getarian, herriko bestak San Nikolas-en ohoretan.

euskal irratiak 91.8 - 106.6 - 89.7 - 95.5

Bahituak : Oroit balinbanaiz jazko abenduaren 29an bahituak izan ziren frantses bi kasetariak beren Afganistar lagunekin : hameka hilabete iragan dira geroztik. Ez ditugu sekulan ahantzi eta ez ahan-tziren munduan gaindi bahituak diren guziak.

Mots Croisés : Astelehen batzuetan France 2 gateak zabaltzen du Yves Calvi kasetariak kudeatzen duen emankizuna. Astelehen horie-tan ez da agertzen « C dans l’air » deitzen den emankizunean, eman-kizun argia jende adituekin eremana. Zerbait baino gehiago ikasten da emankizun horretan, jende aditu horiek baitakite behar den bezala mintzatzen eta bertzeen entzuten. Ez da berdin « Mots Croisés » de-lakoan. Alabainan gomitatzen ditu politikariak. Zer da politikaria poli-tikeroa delarik. Nola nahika mintzo den gizon ala emaz tea, bertzeak entzuten ez dituena eta ez uzten mintzatzera. Hala izan da azaroaren 22ko emankizuna bilduak zirelarik Jean François Copé (UMP), Cécile Duflot (berdea), Marine Le Pen (Front National) eta bertze... Batzu eta bertzeak ezin ixilduak... Biba demokrazia !

Astearteak telebixtetan : Aspaldian ohartua naiz ez dela deus ikus-tekorik frantses telebixtetan asteartetan, non ez diren eguneko be-rriak. Jokatu naiz gatez gate, lehenik France 3, gero TF1, geroxago TV5 Monde delakoan errepikatzen dutelarik France 2. Azkenean, berri berak hiru gateetan eta ohartuko zarete kasik egunero ikusten dela gure presidenta.

Historia hurbila : Berrogei urte zendu dela de Gaulle jenerala eta karia hortara telebixtek zabaldu dituzte emankizunak, gehienak interesgarriak. Philippe Pétain marexalak ukan ditu bereak, azken egun hauetan, azkena azaroaren 24ean. Harritzekoa da nola ere-man duen bere politika, denek uste zutelarik zinez errepublikarra zela eta nola, 1940ean sortu duen frantses Estatua, juduen, hargin beltzen eta erresistentzian ziren jendeen kontra, boterean jarriz es-kuin muturreko politikariak, hala nola Laval eta bospasei hilabetez Ybarnegaray ere.

Errugbia : Frantzia Australiaren kontra larunbatean. Galtzekotan galdu dute eta ez gutiz 7 entsegu, 6 emendatuak eta lau gaztigu-os-tiko Australiarrentzat, entsegu emendatu bat eta hiru gaztigu-ostiko Frantsesentzat (59 eta 16).

J.H.

Abenduaren 2a, ostirala• 17.00 : Kantaire • 19.00 : Aitzur eta Jorra • 20.00 : Presoen oihartzuna

Abenduaren 3a, larunbata• 11.00 : ZUZENEAN Durangotik• 12.00 : Berriak• 14.30: Top 14, Baiona/Arroxela

Abenduaren 4a, igandea • 9.15 : Gure bazterrak, Bidarte • 10.30 : Meza Donazaharretik• 12.15 : Gure arbasoak. Pettan Curutcharry Ezterenzubiko urzaina• 16 :00 : Pilota, EH-ko xapelketako finalerdiak ArrangoitzetikZuraide (Soraitz.Bessonart) / Irisarri (Muzkarditz.Arbeletxe), ondotik Azkaine (Ibarburu.Berasategi) / Urruña (Itoiz anaiak)

• 18.00 : Kirolak

Abenduaren 5a, astelehena• 16.00 : Zuria beltzez Halabedi irratiak eskainia• 19.00 : Hegoaldeko ostatua Andoni Tolosa • 20.00 : Gazte zaparrada

Abenduaren 7a, asteartea• 17.00 : Kantaire zuzenean Durangotik

Eta ez ahantz euskalirratiak.info emankizunak entzuteko edo

deskargatzeko

baionako mediatekaneguberri kari

Eguberri hurbiltzen ari baita, Baionako mediatekak antola-tzen ditu erakusketa eta ipuin kondaketak abendo guzian. Lauburu elkarteko Claude La-bat-ek Baionako hiru leienda (San Leon, Prudineko zubia eta Belzuntzeko zalduna) aurkeztuko ditu erakusketa ba-ten bidez. Leienda horiek eta bertze batzuk geroxeago ager-tu beharrak ditu prestatzen ari

duen liburu batean. Eta hori guziaz mintzatuko da aben-doaren 7an, asteartez (18:15), mediatekan berean.Bertzalde, Ghislaine Roman eta Bruno Pilorget-en « Ur-txintxaren eguberria » liburua-ren irakurketa eginen da aben-doaren 15ean, asteazkenez (10 :30), Baionako mediate-kan. 3 urtez goitiko haur eus-karaduneri idekia, urririk.

bakea baiBakea Bai elkartearen ohiko biltzar nagusia iraganen da abendoa-ren 11n, larunbatarekin, goizeko 11orenetan Baionako Moderne trinketean.

13

Page 14: Herria 3083

Han eta HeMen

Berrikitan bere 10 urteak ospatu ditu Baionako Elkar liburutegiak. 10 urte horietaz pundu baikorra egiteko parada. Lehen denborak nekeak izan balinbaziren ere, ezinbesteko kulturgunea zaiku gaur bilakatua, egiten duen es-kaintza anitza eta kalitatekoa-rekin. Euskarazko ekoizpenez gain, erdarazkoak ere badauz-ka, liburutegira joanez geroz, denetarik aurki daitekeela, ka-litatekoa den ber. Zerbitzua ere kalitatekoa du Elkarrek, jende-kilako hurbiltasun hori baitezpa-dakoa baitzaio. Eta bizi kultural eremu da bilakatua liburutegia, haren baitan dauden erakus-keta, mintzaldi, liburu izenpetze eta kontzertuekin. Gazteeri ere gero-eta laketago zaiela libu-rutegira joaitea, kafe baten hu-

rrupatzeko, prentsa irakurtzeko edo urririk den wifi zerbitzua baliatzeko... Hots, liburutegi bat baino gehiago da Elkar, hamar urtez partaidetza sare zabala jakin duelarik hedatzen, Euskal Irratiak, Seaska, Herri Urrats, Herria, EHZ, Miarritzeko latino-amerikar zine eta kultur festi-bala, Translatinak antzerki festi-bala, Tarnoseko ARC eta bertze batzurekin oraindik.Bistan da, krisi garai huntan ez dira gauza guziak jabal : disko-gintza buruzbeheiti doa ; liburu-gintzaren merkatua ere zaila da, bainan bere sal neurria atxikitzen du Elkarrek. Eta egin bideaz po-zik agertzen da. Gaur 19 langile dauzka, ez da guti. Segi beza bide hortarik oraindik luzaz !

Ipar Euskal Herriko uztaDurangoko azokan

Elkar, liburutegi bat baino gehiago

Elkar liburutegian, 10. urtemugako besta egunean (Arg. L.S.)

Abendoaren 4etik 8ra irau-nen du Durangoko liburu eta diska azokak, larunbat hunta-rik asteazkenera beraz. Joan den astean Hegoaldeko be-rrien sailan aipatuak ditugu azoka horren harat-hunat nagusienak. Aipa ditzagun hemen Iparralde huntako uzta nolakoa izanen den bost egun horietan. Jakin behar da Iparraldekoek, aitzineko urtetan bezala, beren xoko berezia ukanen dutela, Eus-kal Kultur Erakundea hortaz arduraturik. Gisa hortan, he-mengo ekoizpenak ez dira Hegoaldekoenen erdian ito-ak izanen bainan bai hobeki agerian ezarriak.

Liburuen sailan han aurki-tuko dira bost argitaletxe : Maiatz (Gabi Oiharzabalen “Aingeruekin solasean”, “Es-crivans, idazle” taldelana, Amaia Lasa Alegriaren “Itsa-soko izakia”, Eñaut Etxamen-diren “Idazlanen bilduma III”, Jean Bordatoren “Kide”, Pantzo Hirigaraien “Poto” eta Maiatz aldizkariko 50/51 zenbakia), Ikas euskarazko itzulpen batzurekin (Mirentxu Ibargaraien “Ami-Ami” eta “Plast !”, Elena Phagabururen “Axuri bihurria”, Pantxo Mixe-lenaren “Harri eltzekaria”, Maialen Videgainen “Neska haur-jalearen bazkaria”), Ga-tuzain (Eneko Bidegainen “Patxa, borroka bai, besta ere

bai”), Euskaltzaleen Biltza-rra (“Iraupenean etorkizuna II” eta “Pierre Narbaitz – An-tologia”), Elkar (Franck Do-losorren “Matxin Irabola Sen-pereko bertsularia”, Beatrice Uruspilen “Gizaki bakartiak”, Agurtzane Ortizen “Manex Erdozaintzi-Etxart herriaren poeta”).

Disketxeak ere hor : ZTK (Maddi Oihenart, Mixel Arotce eta Mixel Etxekopa-rren “Arbaila”, Thierry Bis-carry, Jamixel Bereau eta Paxkal Indoren “Kalakan”), Elkar (Pier Paul Berzaitzen “Han eta hor”, Mixel Etxeko-par eta François Rosséren “Transhumantzia”), Agorila (Zokotarrak abesbatzaren “Altxa Zokoa”, “Aupa pilota” talde lana, Alaiak koroaren “Beti kantuz”, Goraki koroa-ren “Kantu tradizionalak”, Pa-txi eta konpainiaren “Euskal urratsak”).

Azkenik erran dezagun ere dantzaldi eta kontzertuak eskainiko dituztela hemengo artista batzuk, hala nola Pa-txi eta konpainiak igandean (13:00), Kalakan taldeak aste-lehenean (13:00), asteartean aldiz Beñat Achiaryk (13:00) eta Mixel Etxekopar-Fran-çois Rossé bikoteak (14:30). Xehetasun gehiago www.du-rango.eke.org gunean.

14

Page 15: Herria 3083

kirolak

pilota Buruz burukak aurten ttanttoka

irabazleak 26-13, nahiz berdintze bat izan den 29tan.Ibarburu – Berasategi ........... 40Etcheto – Maitia .................... 31Azkaindarrak azkar ditugu. Ez dituztea denak irabaziak puletako partida horietan, eta azkenik hau, Pierre Etcheto gerezietarraren semea eta Maitia hazpandar beso haundikoaren kontra !Itoiz anaiak............................ 40Heguiaphal – Çubiat ............. 17Eta horra, beti prest. Itoiz anaiak, sekulan baino gehiago, egia erran Berasategi eta Muscarditz batzu bezala. Erran behar da haatik oraino guria zutela Çubiat behorlegitar hau baina noiz arte? Adina alde baitute gazteek! Artetik erraiteko, badira pula horietako Goicoetchea-Lamure, Saldubehere bat eta... bainan jokoak ez du bihotzik. Begi zorrotza bakarrik.

FINALERDIAK IGANDEAN ARRANGOITZENSorhaitz – Bessonart .............. ?Muscarditz – Arbeletche ........ ?

Ibarburu – Berasategi ............. ?Itoiz anaiak.............................. ?Horra beraz helduden igandeko plata, Arrangoitzen eskainia izanen zaiguna. Guk ez dugu nehoren kontrakorik, ez behar ere. Bainan, pilotari zahar batzu goretsiz, nork ez ikus hor gazte batzuen eskasa ere ? Xuti gazteak ere ta zaharrer segi !

HEGOALDEAN, BARRIOLA ETA IRUJO NAUSIJ. Martinez Irujo .................... 22Xebaxtien Gonzalez .............. 13

Abel Barriola ......................... 22Augusto Titin ........................ 15

Olazabal – Zezilio ................. 22Ongay – Merino I .................. 14

Olaizola I – Apraiz................. 22Berasaluze VIII – Begino ........ 8

Lemuno – Iza ........................ 18Diaz – Argote ........................ 14Aurten beraz finalarik gabe ditugu Gonzalez eta Titin laueterdi hortan. Baina beste xapelketak ere hor izanen dira, ondotik. Irujok eta Barriolak jokatuko dute laueterdiko finala Donostian, Attano III-an, abenduaren 12an.

Bego

HerveBonetbeltx ................... 40Patrik Oçafrain ...................... 39Garaziko Super horrek mereziko zuen aro hobe bat bainan holakoa dugu sasoina ! Kanpoan hotz, trinketean ere ba, emeki hasi zaizkigu aurtengoak ere, nahiz usaiakoak hor ziren. Partida ere prestu prestua, pilotariak beti elgarri hurbil, adoste parrasta bat, 12tan, 17tan, 22tan, eta ondarrak 37tan eta 39tan. Beti Oçafrainek aitzinaldea eta beti Bonetbeltx ere han, bizpahiru urratsetan. Sakeak gibelerat, maiz gora, biek ere baina makearrak segurrago ekartzen, besteari batzuetan eskapatzen, galeriarat edo !... Gazteak du hobekienik iraun joko hortan, bereziki bi sake sarerat 37tan eta 38tan. Ondar tantoan berriz Oçafrainek marra gainerat pausatu nahi zuelarik, azpirat joan eta gaztea irabaztun. 10 bote Bonetbeltxek eta 4 Oçafrainek eta, guziz, hunek 3 bote falta.Olivier Jeannots ................... 40Alain Heguiabehere .............. 39Jeannots landestarra da Etchetoren orde arizan, hunek aztal-beharria beharturik. Lehen partidak oren bat eta erdi iraun bazuen, hunek oren bat eta hamar, huntan biak aldizka aitzinera pasatuz, 18tan ados izanik eta 27tan ere. Hor ditu 8 tanto sartu landestarrak, bera joz nausi, bixtan dena baina nola barka Heguiabeherek ! Hunek egin du beste lerro bat baina bezperagoan xapelgoan arizana, beti eta aldiro egiten dituen lasterretik, sofritu ere du beso handiko horren jo guziak ekarri beharrez. Ondar hura nornahik ezin zezakeen, 39tan berdin, baina ez ahantz 38-31 aitzinean izana zela Alain eta hau izan da ondarrean amor eman duena. Helduden astelehenean 4 orenetan Etcheverry eta Kurutcharry izanen ditugu nornausi. Gero, segidan, hala-hala, Paxkal Ezcurra eta Thierry Harizmendy. Hor ere izanen da zer ikus.

TRINKETEKO PULAK BURURATUSorhaitz – Bessonart ............ 40Cachenaut – R. Dermit ......... 32Luhuson jokatu dira puletako azken partida hauk, besteak beste, Olaizolaren orde ari zelarik Rene Dermit merezimenduz, ez dugu jakin zertako. Beti aitzinean

errugbia

Gora behera zenbaiten ondorioz bi urtez jokatu gabe egonik, futbol partida jokatuko du azken finean euskal selekzioak. Jokolariek ez dute Euskadiko Futbol Federazioarekin akordiorik lortu bainan partida jokatu dutela adierazi dute, jendarteak jakin dezan Euskal Herriaren elastikoa defendatzeko prest direla. Bilbon, San Mamesen, abendoaren 28an izanen da partida eta aurkaria ez da oraino jakina. Euskal selekzioaren aldeko aldarrikapen eguna bihurtzeko deia egin dute jokolariek, Euska-diko Federazioari kritika gogorrak eginez ez duelakotz ofizaltasunaren alde urratsik egiten.

2011ko urrezko danborra :Xabi Alonso futbolaria

Xabi Alonso Espainiako selekzioko eta Real Madrileko futbolaria izen-datu du Donostiako Turismo El-karteak, 2011ko Urrezko Danborra izaiteko. Alonsok urtarrilaren 20an eskuratuko du danborra, Donos-tiako herriko etxean. Biarritz Olym-pique errugbi taldea, Iñaki Barrena Union Artesanako Danbor Nagusia, Richard Oribe igeriketa txapeldun paraolinpikoa eta Juan Mari Arzak sukaldariaren hautagaitzak gainditu ditu Alonsok.

Euskal Selekzioakpartida jokatuko du Eguberriz

Bernard LaporteAviron-ekoadministralari

Larunbatean hartuko du ofizilaki Aviron Bayonnais elkarteko administralari kargua Bernard Laporte kirol ministro ohiak, Frantziako errugbi taldearen trebatzaile izanak. Francis Salagoity Avironeko lehendakaria, Jean Grenet auzapeza eta Alain Afflelou diruztatzailea izan omen zaizkio bila, Baionako elkartearen garapenaz ardura dadin, etorkizunean Baionak ukan dezan bere pretentzioneen araberako kirolzelaia. Nolako ongietorria egina izanen ote zaion ez da oraindik jakina, ministro ohiak ez baititu bakarrik adiskideak hemen gaindi !

15

Page 16: Herria 3083

inbido

euskal diasPoraEuskararen Nazioarteko Eguna (ENE)

Estonia, dena oihan eta dena aintzira…Ipar-Europako herrialde bat da Estonia eta aste huntan goazen jauzi batez eskualde hartarat… Zergatik bada? Oro har arras guti aipatzen den herrialde hor-taz gehixago mintzatuko baitira bazterrak hilabete huntan. Eta gu ere beraz… Urtatsez, Esto-nia eurogunean sartuko da ala-bainan, orai artinoko bere diru berezia utziko du eta handik goiti eurotan eginen dira han ere diru tratu eta negozio gu-ziak. Batzuk diotelarik eurogu-nea inarrosia dela, hinki-hanka

ibilki, ez hain osagarri onean, horra nun beraz urte berriare-kin aitzina zabalduko den. Egia erran, 2004-eko maiatzean sar-tua da Estonia Europa batuan eta laster galdetu ere zuen eurogunean izaitea. Behin so-lasa hedatu zen 2007-an egiten ahalko zela hori bainan solas-keta zail batzu izan ziren eta lau

urte gehiago igurikatzea eraba-ki zuten. Eta hara, lau urte heiek iraganak dira orai eta azken puntako uste-gabe handi bat ez bada segurik gertatzen Estonia izanen da hemendik zonbait asteren buruan euroguneko ha-mazazpigarren herrialdea, ha-masei baitira jadanik sartuak…

Azkenean bere buruaren jabe…Ez du oraino arras hogoi urte Estonia bere gain jarria dela. 1991-n alabainan, Soviet ba-tasuna desegitearekin. 14-eko gerlatik landa ere hogoi bat urtez jadanik gozatua ukanik, aspaldiko partez, bere burua-ren jabe izaitea. Errusiaren eta Finlandiaren auzo, Estonia ez da eremuz hain handia. Fran-tzia baino hamabi aldiz ttipiago nunbait han, Nafarroa osoa baino lau aldiz handiago… Jendetzez, 1.400.000 biztanle, ez Bizkaiak baino biziki gehia-go. 400.000 biztanle Tallinn hirinagusian. Heldu baita jen-detze guziaren laurdena baino gehixago han berean dela. Hiri hori da portu handi bat Baltika itsasoaren bazterrean. Itsas hegi hortan preseski Estoniak badauzka 1500 ugarte, gehie-nak arras ttipiak. Estonia dena zelai-zelaia dela erran ditake.

Mendirik ez da batere, mendix-ka gorenak hiru ehun metroko goratasuna du tirahala… Oiha-nak hartzen du Estoniaren ere-mu guziaren erditsua. Bada ere ainitz aintzira, batto, Errusiako mugan, Europako handieneta-rik dena…

Estoniar jendea, bere mintzaira bereziarekin, hor kokatua dela baduke zazpi edo zortzi mila urte segurik. Erdi-Aroan, dena larderia, aleman batzu jarri zi-ren hor jaun eta jabe, gider guziak beren esku, estoniarrak a rrunt azpitik atxikitzen zituzte-la. Geroz tik ere, Estonia ardura auzoen meneko izana da, ba-tean Alemanen legepean, bes-tean Errusoen azpiko.

Erruso frango arras horkotuakEstoniarrak biziki atxikiak dira beren nortasunari. Mendez mende beti ihardoki dute nola-zpait eta orai badute egundai-notik aldarrikatua zuten beren gain izaitearen gozamena. Haa-tik, jendetzearen %72 dira min-tzairaz eta kulturaz estoniarrak, erlisionez protestantak. Bada ez idurika erruso ainitz, %25 edo holako zerbait, polones eta ukrainar zonbait bestalde. Erru-soetan badira bi andana. Batzu aspaldian etorriak eta arras

horkotuak, besteak jinak ge-roxago, komunixtak zirelarik na-gusi handi Europa ekialde gu-zian, erruso gobernuak pusatuz hor gaindi plantatzerat, gisa hartako laguntzak ere emanez berdin, herrialde guzia gero eta gehiago errusoa izanen zelako menturan…

Ekonomia mailean, Estoniak garapen pollita segurtatua du Europa batuan sartzearekin.

Azken bi urte hotan haatik, es-pantu gutiago dute, “krisia” delakoa hor dela-eta. Bestalde, ainitzen arrangura da Estonia ez ote den soberaxko josia ez idurika Suediako banko handi batzueri…

Eurogunean sartzearekin, laster beraz, arrangura horiek eztituko ote dira, ala izaitekotz emenda-tuko? Hori nehork ezin erran oraidanik… Muslaria

Argentinako Cordoban, Eus-kararen Astea iragan oste-gunean hasi zen, txistuari buruzko hitzaldi-emanaldi batekin, Fernando Zabalza musikari euskalargentinarrak emanik. Txisturako obra bat ere estreinatu zuten, ‘Bilera sekretua’, Agustin Alonso argentinarrak idatzia. Larun-batean, ‘Euskal Kultura ar-gentinar ikuspegitik’ hitzaldia eman zuen Mikel Ezkerrok. Igandean, haur eta familien-dako eguna izan zen, jokoak, jolasak, dantzak eta kantuak tarteko. Astelehenean, sukal-daritza euskaraz, Cordobako ‘Sutondo’ taldearen eskutik. Asteartean, zinema euska-raz, Nomadak TX filma emanik. Asteazkenean, euskal poesia-ren eguna, Etxepare, Aresti, Li-zardi, Elizanburu, Lete, Atxaga, Uribe eta Sarrionandiaren tes-tuak irakurtu eta komentatuz. Ostegunean, Cordobako Txotx! taldeko dantzarien emanaldia. Eta ostiralean, Euskararen Egu-nean, erromeria, Cordobako euskara, dantza, musika, kultura

eta sukaldaritza taldeek bildurik. Euskararen Aste honen antola-tzaile, Gerora elkartea, elkarte gaztea da, aurten berean sortua, eta gaztejende frango bil tzen du, euskaldunekin eta heien lenguaia eta kulturarekin arrunt engaiaturik. Italian, Erroma hiriburuan, ez dira gibelean geldituko. ACEk eta UPTER Unibertsitateko

Euskal Hizkuntza eta Kultura departamentuak elkarrekin antolatu dute ‘Roma Basca - EHRoma’ deitu duten kultur pro-grama. Abendoaren 3an, kide eta laguneri e-mail, sms, dei, gutun... bat euskaraz egitera gomitatzen diete (laguntza be-harrik, hiztegia euskara-italiera Euskara.it webgunean atxeman daiteke). Abendoaren 9an, os-teguna, musika, pintxoak eta

filmak bilduko dituen saioa egi-nen dute, Euskal Herritik jin Iraia Txurruka sukaldaria partzuer. Ostiralean, abendoaren 10ean, nazioarteko hip-hop kontzertua, tartean Euskal Herriko bi talde eta Erroma eta Kubako beste batzuk. Abendoaren 13an, hi-tzaldia «hizkuntza, kultura eta politika etnolurralde mobiliza-ziotan» gai, hizlari Zoe Bray eta Aizpea Leizaola antropologoak, Carlo Pala politologoa eta Gian-marco Serra idazlea, Marco Santopadre aurkezle. Ostegu-nean, Palestina mintzagai «To shoot an elephant» filmarekin eta liburu baten aurkezpena-rekin. Abendoaren 17an, osti-rala, «Ahotsetan», giza ahotsari buruz ko saioa, Harkaitz Cano poeta eta Xabier San Sebastian kantari euskaldunak partaide. Eta azkenik, larunbatean, aben-doaren 18an, poesia irakurketa, euskaraz eta italiarrez, Harkaitz Cano euskalduna eta Rita Iaco-mino italiarrarekin, eta ondoren Xabi San Sebastianen kontzer-tua. Informazio gehiago, inter-neten, Euskara.it helbidean.

Talinn-eko merkatu bat

Talinn-eko plaza eder bat

16