8
ASTEBURU GUZIZ AIROSA GAITA-EGUNAK DONIBANE LOHIZUNEN 2009ko Irailaren 17koa - ISSN 0767-7643 17 septembre 2009 - 1,10 E - N° 3023- HERIOAREN BERONIKAK Baionako zezenketen sasoina bururatu da ai- tzineko asteburuan. Espantu frango entzun da kari hortara, baizik-eta arras sasoin ona izan dela aurtengo hau. Haatik, kontrako garra- siak ere gero-eta ozenago altxatzen ari dira, zezenketak behin betikotz geldiarazi nahiz, “Corrida basta” diotela, Christian Laborde idazlearen ildotik... Aitortu behar dutea hemen ? Askotan errepi- katua izana dut alta gisa hortako ekitaldiak hastio dituztala. Bainan, ukan dutan gomita batek halako tirria sustagarri bat pizturik ni baitan, lehen aldikotz joan naiz korrida baten ikustera, agorrilaren 15ean, Baionako zezen- plazara. Bada holakoetan segur ikusteko eta entzutekorik, liluratzeraino, hasiz lehen paseo hartarik, korridako aktoreak agertzen direla zezenplaza erdira paso doble baten musikan, buruan alguazilak, ondotik toreatzaileak be- ren jantzi distirantan, eta hauen peonak eta banderilleroak, ondarrik pikadoreak zaldi maskortuen gainean. Zezenplazara hurbil- dua den hamar milako bat ikusleren atsegina betez, ikusliarretan kasik gizon bezain bat emazte. Eta hara toreatzailearen lehen faenak zeze- naren aitzinean, beronika graziosak, zezena omenduz bezala. Bainan berehala datoz pika- dorearen ausiki zorrotzak, zenbait aldiz aski basaki emanak, zezena zaldiari adarka ari zaion bitartean. Eta banderilleroen zizta zau- rikorrak. Toreatzaileak orduan lana errextua, zezenak kopeta ilun eta muturra eldertsu agerturikan ere. Hala ere hunek muletaren deiari behin eta berriz ihardesten, iharduki- tzaile harro, bihoztoi. Haatik, indarrak galdu- rik, azkenean amore eman behar, odola dario, toreatzailearen ukaldi hilkorra ukanik. Eta or- duan ere ahalaz zutik irauten, ez erori nahi, puntilleroaren azken ukaldia etorri artino. Ze- zenarentzat indultorik ez. Publikoaren esku- zartak dira orduan altxatzen, mokanes zuriak airean, abere gaizoaren beharriak eta berdin buztana ere toreatzaile ausartari eskaintze- raino, edo gaitzeko bronka da nagusitzen, lana ez bada garbiki egina izan... Egunerokotik eskapaturik, nolako basakeriez asetzen ahal den bestenaz ! P.J. Orratza baino luzeago izan behar da haria (Erran zaharra) Hiru egunez segidan, ortziraletik iganderat, 450 musikari eta dantzarik harrotuko dituzte Donibane Lohi- zuneko karrikak eta plazak, bai eta eliza ere. Gaita-Egunak izanen dira alabainan, muntatzaile bi elkarte, Herri Soinu eta Iparraldeko Gai- teroak. Egitarau bat argia eta nasaia eskaintzen daukute karia hortarat... Aurtengo Gaita-Egunak bederatzi- garrenak izanen dira. Lehenak du- ela hogoi urte iragan ziren Uztari- tzen. Geroztik, behin egin dira hiru urtetarik eta orai bi urtetarik egiten. 1992-an gaiteroak jadanik bildu zi- ren Donibane Lohizunen. Aurten be- raz, berriz horrat heldu dira, herriko etxeak ongi etorri beroa aitzinetik ere egiten diotela. Zendako bada Gaita-Egunak? Hobeki erakusteko zer den gaita soinu-tresna hori eta nolako arrakasta duen... Diotenaz, arabeek ezagutarazia eus- kalduneri. Bainan kasik galdua izana joanden mende hortan. Salbatua, berpiztua beraz, ez hain aspaldi, gisa hartako indarra akulaturik gaita gain-gainetik maite zuten batzuek, bereziki Lacunza nafartar bi anaiek. Gaurko egunean, hamabost bat tal- de badira gaitari emanak Iparraldean berean, gaitak erro azkarrak berriz segurtatuak dituelarik Nafarroan eta Araban, gutixago Bizkaian eta Gipuz- koan... Asteburu huntako Gaita-Egun horiek lotuak dira Ondarearen eguneri. Gai- ta bera sartzen baita alabainan, eta nola ez, gure ondarean. LAU KONTZERTU, LAUAK URRIRIK Gaiteroak, beste soinulari eta dantzari askorekin, ibiliko dira karriketan bai- nan hauxe behar da azpimarratu, lau kontzertu badirela egun berezi horien egitarauan, lauak urririk eskainiak! Lehenik, ortziralean, aratseko 9-etan, Donibaneko elizan, “Gaita eta Bandakontzertua, Iparraldeko gaiteroen la- gun Kaskarot-Banda donibandar talde alegera eta Akizeko La Nehe taldea, ehun bat musikari elgarretaratzen di- tuena. Larunbat goizean, gaiteroak ibiliko dira Karrika-Nausian bainan ere hondartza bazter hortan, merkatu plazan, Urdazu- rin eta beste asko tokitan. Kanbo, Baigorri eta Oreretako zigante edo erraldoiak ere ibiliko dira herrian gaindi. Eguerditan, dantza emanaldia herriko etxe aitzineko plaza nagusian, partaide Begiraleak (Donibane Lohi- zune), Arrola (Baigorri ) eta Izartxo (Uz- taritze). Aratsaldeko 6-etan, egundainokotan ibilaldi batzu karriketan eta gaiteroen alardea herriko etxe aitzin hortan. Aratseko 9-etan, kontzertu nagusia elizan Hego eta Iparraldeko gaiteroekin. Igandean, 10-ak eta erdietako mezan, gaiteroak entzunen dira organoarekin. Mezatik landa, eliza aitzinean, Burrunka taldea, gaita eta perkusio. Aratsaldeko 2-ak eta erdietan, laugarren kontzer- tua elizan. Partzuer, Jean-Michel Du- moulin gaiteroa, Jesus Martin Moro organo joilea, Jean-Marie Latrille zaha- miolarekin eta Miguel de Arrozpide Iru- ñeako soinu taldea. BETI AITZINA! Gaita ederki berpiztua dela ageriko da Gaita-Egun horietan. Aspaldiko ixto- rioa da soinu-tresna horrena. Holakoak eta horren idurikoak ezagutuak ziren Erdi-Arokotzat Mediterraneo itsasalde guzian. 18. mendean, orduko idazki asko lekuko, gaitak toki pollita bazau- kan Nafarroan. 19. mendean gero eta arrakasta gehiago bildu zuen, bereziki Julian Romano gaitero famatuari es- ker. Duela ehun bat urte haatik, arras gaitero guti zen zerbait gisaz eta ziren bakarren segida nehork ez hartzen! Ka- sik mende erdia joan da funts hortan. 1966-ean talde bat Iruñean agerturik, giroa berriz kanbiatu eta onerat kanbia- tu! Talde horrek du gaita berriz sustatu eta ezagutarazi Euskal-Herrian gaindi. Orai, zazpi probintzietan, gaiteroak ba- dira gutienez hiru ehun bat, sekulan ez baita izan hoinbeste! Iparraldean ere, gaita ikasketak badira Uztaritzen, Baionan, Donibane Lohizunen eta Bai- gorrin. Lehen oldarra kartsuki emana izanik Pierre Haira eta Betti Bidart beza- lako batzueri esker. Donibaneko egun horiekin ikusiko da gaita beti aitzina do- ala, soinu-tresna ederra dela zinez eta beste soinu-tresna askorekin xarmanki akomeatzen dena! Gaita-Egunen aurkezpenean, Donibane Lohizuneko auzapeza, Peyuco Duhart, eta kulturaz arduratzen den axudanta, Evelyne Renoux, beren ondoan dituztela Pierre Haira, Gaita-Egunen sortzailetarik dena, Asier Goieaskoetxea (Iparraldeko Gaiteroak) eta Filipe Lesgourgues (Herri Soinu). BEHARTSUENEN ALOITZEKO BIGARREN PLANA ZUTIK Lapurdi guziko, Erberua, eta Bidaxuneko lurraldea kudeatzen duten kargudunak oro elkartu dira Baionako suprefeturan joan den ostegunean. Lau urterentzat engaiatu dira 3250 egoitza lurretik ateratzera edo hutsik utziak zahar berritzera, gutarteko behartsuenei bizitegi duin bat segurtatzeko. Bigarren aldikotz engaiatu dira 2005-ean eman zuten hitza bete dela ikusi ondoan. Gaiteroen alardea, Gaita-Egunak Miarritzen izan zirenean... ezkerretik eskuinera : Paul Baudry (Errobi HE), Robert Malou (Bidaxune HE), Pier Haiçaguerre (Hazparneko Lurraldea), Robert Hirigoyen (Errobi/Aturri HE), Jean Boutsoque (CIL), Philippe REY Prefeta, Jean Grenet (BAM HE), J.J. Lasserre (KN), Colette Schnurrenberger (COL), Paul Larroque (Hiriburu HE), Philippe Juzan (EPFL), Daniel Lozano (Baionako HE), Guy Poulou (EHHHE) 2005-eko programa betea Bizitegi sozialen kasuan programa baten pikoan emaitea biziki zaila da ; lehenik elementu fidaga rriak bildu behar dira egoitza galdearen egoeraz ; gero diru publikoa erabili behar da, berez biziki kario den ontasun higiezina irabazi ttipiko jen dearentzat arrazoinean ezartzeko. Lehen urgentziako planaren helburuak gaindi tuak izan dira : 2075 egoitza atera dira lurretik iparraldean, gutiz gehienak BAMen eta hego Lapur din. 220 milioi euro erabili dira horien erospen eta antolaketarako, eta jende behartsuek beren ahalen arabera baliatzeko gisan. Departamenduak eta BAM hiri erkidegoak estatuarekin lan egin dute, lau urteko programa horretan burutik buru. Horrela, ordu arte urtean ateratzen baitziren 130 egoitza so zial iparraldean, lau aldiz goititu da zenbaki hori. Hargatik, bizitegi sozial galdea sekula baino gorago da, mementoan zazpi mila familia aloimendu beha daude. Programa berria handiagoa 3250 zenbakiak erakusten du argi urgentziako plan be rria zein den gotorra. Urtean 812 egoitza atera beharko dira lurretik, duela hamar urte baino sei aldiz gehiago, eta pentsa daiteke lanak izanen dituela behar gehienak asetzen. Bigarren urrats honetara lotzen dira Lapurdi, Erberua eta Bidaxuneko herri erki dego guziak, Bidarte eta Bokale, inor ez baita sobera programa horretan. Legeak bururaino pusatuak dira afera ho rretan ; hitzarmenean xeheki idatzia da kar gudun guzien arteko zuzendaritzak ahalik eta indar handiena erabiliko duela, bai egoitza galdearen bai antola gastuaren berrikusteko. Gogoan dute egoitza gehiagoren eraikitzeak erospen eta eraikuntza prezioak goiti tiratuko dituela ; bi elementu horien jarraipen zorro tzean azkarki lagunduko ditu EPFL erakun deak. Hala ere ez dirudi prest direnik indar publikoen pisu osoa jokoan emaitera, jabe pribatuak hutsik datxizkaten egoitzak sal tzera behartzeko. Egia da herriko etxe guziek berez badutela ahal juridiko hori, eta behar bada suprefeturako hitzarmenean deusik ez dutela markatu horretaz, jabe pribatuak ez izitzeko.

Herria 3023

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3023

Citation preview

Page 1: Herria 3023

ASTEBURU GUZIZ AIROSA

GAITA-EGUNAK DONIBANE LOHIZUNEN

2009ko Irailaren 17koa - ISSN 0767-764317 septembre 2009 - 1,10 E - N° 3023-

HERIOAREN BERONIKAKBaionako zezenketen sasoina bururatu da ai-tzineko asteburuan. Espantu frango entzun da kari hortara, baizik-eta arras sasoin ona izan dela aurtengo hau. Haatik, kontrako garra-siak ere gero-eta ozenago altxatzen ari dira, zezenketak behin betikotz geldiarazi nahiz, “Corrida basta” diotela, Christian Laborde idazlearen ildotik...

Aitortu behar dutea hemen ? Askotan errepi-katua izana dut alta gisa hortako ekitaldiak hastio dituztala. Bainan, ukan dutan gomita batek halako tirria sustagarri bat pizturik ni baitan, lehen aldikotz joan naiz korrida baten ikustera, agorrilaren 15ean, Baionako zezen-plazara. Bada holakoetan segur ikusteko eta entzutekorik, liluratzeraino, hasiz lehen paseo hartarik, korridako aktoreak agertzen direla zezenplaza erdira paso doble baten musikan, buruan alguazilak, ondotik toreatzaileak be-ren jantzi distirantan, eta hauen peonak eta banderilleroak, ondarrik pikadoreak zaldi maskortuen gainean. Zezenplazara hurbil-dua den hamar milako bat ikusleren atsegina betez, ikusliarretan kasik gizon bezain bat e mazte.

Eta hara toreatzailearen lehen faenak zeze-naren aitzinean, beronika graziosak, zezena omenduz bezala. Bainan berehala datoz pika-dorearen ausiki zorrotzak, zenbait aldiz aski basaki emanak, zezena zaldiari adarka ari zaion bitartean. Eta banderilleroen zizta zau-rikorrak. Toreatzaileak orduan lana e rrextua, zezenak kopeta ilun eta muturra eldertsu agerturikan ere. Hala ere hunek muletaren deiari behin eta berriz ihardesten, iharduki-tzaile harro, bihoztoi. Haatik, indarrak galdu-rik, azkenean amore eman behar, odola dario, toreatzailearen ukaldi hilkorra ukanik. Eta or-duan ere ahalaz zutik irauten, ez erori nahi, puntilleroaren azken ukaldia etorri artino. Ze-zenarentzat indultorik ez. Publikoaren esku-zartak dira orduan altxatzen, mokanes zuriak airean, abere gaizoaren beharriak eta berdin buztana ere toreatzaile ausartari eskaintze-raino, edo gaitzeko bronka da nagusitzen, lana ez bada garbiki egina izan...Egunerokotik eskapaturik, nolako basakeriez asetzen ahal den bestenaz ! P.J.

Orratza baino luzeago izan behar da haria

(Erran zaharra)

Hiru egunez segidan, ortziraletik iganderat, 450 musikari eta dantzarik harrotuko dituzte Donibane Lohi-zuneko karrikak eta plazak, bai eta eliza ere. Gaita-Egunak izanen dira alabainan, muntatzaile bi elkarte, Herri Soinu eta Iparraldeko Gai-teroak. Egitarau bat argia eta nasaia eskaintzen daukute karia hortarat...Aurtengo Gaita-Egunak bederatzi-garrenak izanen dira. Lehenak du-ela hogoi urte iragan ziren Uztari-tzen. Geroztik, behin egin dira hiru urtetarik eta orai bi urtetarik egiten. 1992-an gaiteroak jadanik bildu zi-ren Donibane Lohizunen. Aurten be-raz, berriz horrat heldu dira, herriko etxeak ongi etorri beroa aitzinetik ere egiten diotela. Zendako bada Gaita-Egunak? Hobeki erakusteko zer den gaita soinu-tresna hori eta nolako arrakasta duen...Diotenaz, arabeek ezagutarazia eus-kalduneri. Bainan kasik galdua izana joanden mende hortan. Salbatua, berpiztua beraz, ez hain aspaldi, gisa hartako indarra akulaturik gaita gain-gainetik maite zuten batzuek, bereziki Lacunza nafartar bi anaiek. Gaurko egunean, hamabost bat tal-de badira gaitari emanak Iparraldean berean, gaitak erro azkarrak berriz segurtatuak dituelarik Nafarroan eta Araban, gutixago Bizkaian eta Gipuz-koan... Asteburu huntako Gaita-Egun horiek lotuak dira Ondarearen eguneri. Gai-ta bera sartzen baita alabainan, eta nola ez, gure ondarean.

LAU KONTZERTU, LAUAK URRIRIK

Gaiteroak, beste soinulari eta dantzari askorekin, ibiliko dira karriketan bai-nan hauxe behar da azpimarratu, lau kontzertu badirela egun berezi horien egitarauan, lauak urririk eskainiak!Lehenik, ortziralean, aratseko 9-etan, Donibaneko elizan, “Gaita eta Banda” kontzertua, Iparraldeko gaiteroen la-gun Kaskarot-Banda donibandar talde alegera eta Akizeko La Nehe taldea, ehun bat musikari elgarretaratzen di-tuena.Larunbat goizean, gaiteroak ibiliko dira Karrika-Nausian bainan ere hondartza bazter hortan, merkatu plazan, Urdazu-rin eta beste asko tokitan. Kanbo, Baigorri eta Oreretako zigante edo erraldoiak ere ibiliko dira herrian gaindi. Eguerditan, dantza emanaldia herriko etxe aitzineko plaza nagusian, partaide Begiraleak (Donibane Lohi-zune), Arrola (Baigorri ) eta Izartxo (Uz-taritze).Aratsaldeko 6-etan, egundainokotan ibilaldi batzu karriketan eta gaiteroen alardea herriko etxe aitzin hortan.Aratseko 9-etan, kontzertu nagusia e lizan Hego eta Iparraldeko gaiteroekin.Igandean, 10-ak eta erdietako mezan, gaiteroak entzunen dira organoarekin. Mezatik landa, eliza aitzinean, Bu rrunka taldea, gaita eta perkusio. Aratsaldeko 2-ak eta erdietan, laugarren kontzer-tua elizan. Partzuer, Jean-Michel Du-moulin gaiteroa, Jesus Martin Moro

organo joilea, Jean-Marie Latrille zaha-miolarekin eta Miguel de Arrozpide Iru-ñeako soinu taldea.

BETI AITZINA!

Gaita ederki berpiztua dela ageriko da Gaita-Egun horietan. Aspaldiko ixto-rioa da soinu-tresna horrena. Holakoak eta horren idurikoak ezagutuak ziren Erdi-Arokotzat Mediterraneo itsasalde guzian. 18. mendean, orduko idazki asko lekuko, gaitak toki pollita bazau-kan Nafarroan. 19. mendean gero eta arrakasta gehiago bildu zuen, bereziki Julian Romano gaitero famatuari es-ker. Duela ehun bat urte haatik, arras gaitero guti zen zerbait gisaz eta ziren bakarren segida nehork ez hartzen! Ka-sik mende erdia joan da funts hortan. 1966-ean talde bat Iruñean agerturik, giroa berriz kanbiatu eta onerat kanbia-tu! Talde horrek du gaita berriz sustatu eta ezagutarazi Euskal-Herrian gaindi. Orai, zazpi probintzietan, gaiteroak ba-dira gutienez hiru ehun bat, sekulan ez baita izan hoinbeste! Iparraldean ere, gaita ikasketak badira Uztaritzen, Baionan, Donibane Lohizunen eta Bai-gorrin. Lehen oldarra kartsuki emana izanik Pierre Haira eta Betti Bidart beza-lako batzueri esker. Donibaneko egun horiekin ikusiko da gaita beti aitzina do-ala, soinu-tresna ederra dela zinez eta beste soinu-tresna askorekin xarmanki akomeatzen dena!

Gaita-Egunen aurkezpenean, Donibane Lohizuneko auzapeza, Peyuco Duhart, eta kulturaz arduratzen den axudanta, Evelyne Renoux, beren ondoan dituztela Pierre Haira, Gaita-Egunen

sortzailetarik dena, Asier Goieaskoetxea (Iparraldeko Gaiteroak) eta Filipe Lesgourgues (Herri Soinu).

BEHARTSUENEN ALOITZEKO BIGARREN PLANA ZUTIKLapurdi guziko, Erberua, eta Bidaxuneko lurraldea kudeatzen duten kargudunak oro elkartu dira Baionako suprefeturan joan den ostegunean. Lau urterentzat engaiatu dira 3250 egoitza lurretik ateratzera edo hutsik utziak zahar berritzera, gutarteko behartsuenei bizitegi duin bat segurtatzeko. Bigarren aldikotz engaiatu dira 2005-ean eman zuten hitza bete dela ikusi ondoan.

Gaiteroen alardea, Gaita-Egunak Miarritzen izan zirenean...

ezkerretik eskuinera : Paul Baudry (Errobi HE), Robert Malou (Bidaxune HE), Pier Haiçaguerre (Hazparneko Lurraldea), Robert Hirigoyen (Errobi/Aturri HE), Jean Boutsoque (CIL), Philippe REY Prefeta, Jean Grenet (BAM HE), J.J. Lasserre (KN), Colette Schnurrenberger (COL), Paul Larroque (Hiriburu HE), Philippe Juzan (EPFL), Daniel Lozano (Baionako HE), Guy Poulou (EHHHE)

2005-eko programa beteaBizitegi sozialen kasuan programa baten pikoan emaitea biziki zaila da ; lehenik elementu fidaga­rriak bildu behar dira egoitza galdearen egoeraz ; gero diru publikoa erabili behar da, berez biziki kario den ontasun higiezina irabazi ttipiko jen­dearentzat arrazoinean ezartzeko. Lehen urgentziako planaren helburuak gaindi­tuak izan dira : 2075 egoitza atera dira lurretik iparraldean, gutiz gehienak BAM­en eta hego Lapur­din. 220 milioi euro erabili dira horien erospen eta antolaketarako, eta jende behartsuek beren ahalen arabera baliatzeko gisan. Departamenduak eta BAM hiri erkidegoak estatuarekin lan egin dute, lau urteko programa horretan burutik buru. Horrela, ordu arte urtean ateratzen baitziren 130 egoitza so­zial iparraldean, lau aldiz goititu da zenbaki hori. Hargatik, bizitegi sozial galdea sekula baino gorago da, mementoan zazpi mila familia aloimendu beha daude.

Programa berria handiagoa3250 zenbakiak erakusten du argi urgentziako plan be­rria zein den gotorra. Urtean 812 egoitza atera beharko dira lurretik, duela hamar urte baino sei aldiz gehiago, eta pentsa daiteke lanak izanen dituela behar gehienak

asetzen. Bigarren urrats honetara lotzen dira Lapurdi, Erberua eta Bidaxuneko herri erki­dego guziak, Bidarte eta Bokale, inor ez baita sobera programa horretan.Legeak bururaino pusatuak dira afera ho­rretan ; hitzarmenean xeheki idatzia da kar­gudun guzien arteko zuzendaritzak ahalik eta indar handiena erabiliko duela, bai egoitza galdearen bai antola gastuaren berrikusteko. Gogoan dute egoitza gehiagoren eraikitzeak erospen eta eraikuntza prezioak goiti tiratuko dituela ; bi elementu horien jarraipen zorro­tzean azkarki lagunduko ditu EPFL erakun­deak. Hala ere ez dirudi prest direnik indar publikoen pisu osoa jokoan emaitera, jabe pribatuak hutsik datxizkaten egoitzak sal­tzera behartzeko. Egia da herriko etxe guziek berez badutela ahal juridiko hori, eta behar bada suprefeturako hitzarmenean deusik ez dutela markatu horretaz, jabe pribatuak ez izitzeko.

Page 2: Herria 3023

• Osama Ben Laden , Al-Kaidadelakoaren buru dena, nehork ez dakixuxen erraitekonon dagon bainanegun hotan,grabaketa batenmedioz, dei batigorri dio BarackObama amerikanolehendakar ia r i .Amerikano sol-dadoak joan ditenIrak eta Afganistanh e r r i a l d e t a r i k ,bestenaz ez deladeus onik izaitenahal…• Espainiaklangile eskasaren ondotik soberakina du oraikanpotikako imigrazioak ekarri dizkion guziekineta orai soberakin heiek etxerat igortzeko lane-tan da. Bere berrogeita bospasei miliun bizitza-leekin, gure herri auzo horrek % 12 baditu oraiBolibiatik, beste hegoamerikar herrietarik etaMaroka aldeko Ipar-Afrikatik jinak. Horietarikfrangok paperak xuxenduak dituzte eta besteekez. Espainiak jauzi ederra egina zuen heiekinzenbait urtez baina orai haizea aldatu da etazorretan dira kanpotiar frango eta langabeziandirenak bestalde orai han ere sartua den krisiaekonomiko hunekin.• Filipinetan apez katoliko bat hil dute politikaarrazoinez, ari zena laborari, sindikat eta jendexeheen alde, hango armadari ere gogor egitenziola. Erran behar da ez dela holako lehenahan : 2001 urtetik hunat lehen apeza izan badaere zorte hori ukan duena, erran behar da 25elizako gizon, eta zibilak bertzalde, badirelahan hola joanak. Elizak badu protesta ederrikeginik abrekeria horien kontra bai-etagizonaren alde ere, eta Gloria Arroyo anderepresidentak halaber baina maiz debaldetan.• Venezuelan Hugo Chavez president ezker-tiarrak badarama bere gisako lana gobernuanherri hortako podere guzia bere ganat bilduzgero-ta-gehiago Kubako Castroren gisan. Beraneurtua dute, bi mila oren baino gehiagozbaliatua dela telebixtan mintzatzeaz kargutarazgeroz eta beste aldetik baditu 29 irrati zerratu-ak, oposiziokoak mintzatzerat ez uzteko. Horranola gakatzen ari duen han ere herriaren etaherritarren libertatea.

• Munduko eskolen sartzea ez daaurten ere orotarat heldu ahal izan. Mi-

liunka haur badira aurten eskolarat joa-nen ez direnak munduan gaindi, Haurren

Zuzenen aldeko talde batek jakinarazi duenbezala.• Barack Obama amerikar presidentak bazuenaste huntan mintzaldi bat arras garrantzitsuabere herriko ordezkari haundienen aitzinean.Ameriketako osasun lege eta neurriak zeindituen, hori nahi ukan du erakutsi beldur etakezkaz betea ikusia zuen herriari eta berezikibere aldeko ez dituen errepublikano alderdiko-eri. Konduak eginez, erakutsi du bai 900 miliardolar gostako dela osasun sailak beharko duenberritzea hamar urtez baina ez hori guzia asu-rantza pribatuen gain utziz, “ez baita zuzenerrekaraturik gelditzea norbait eritasun batengatik”. Neurri horiek, “mende bat huntan pasa”igurikatuak bide zirenak Ameriketan, ongi hartu-ak direla iduri dute, gerokoak geroko.• Ipar Korea beti beretik ari da bere nukleardesafioekin munduaren aitzinean. Hango presi-dentak oraikoan eman du berria, jakin dezatenAmerikak eta besteek : erran du azken herrunk-arat heldua dela Korea uranium ekeiarenaberaste lanean arma berrien egiteko geroharekin. Horra beraz gostaia gosta segi-tzekotan dela bere programan. Hortaratua bal-inbada zinez Korea hori horrek erran nahi duixilean arizana dela lan hortan, urteak etaurteak. Orai ageri da Obama aitzindu nahizarizana dela Pyongyang, amerikarrak beresolastatzeak hasi baino lehen (bi koreak,Japonia, Xina, Amerika eta Errusiarekin).• Afganistanen abuztuaren ondarra gabeizanak zituzten presidentaren hauteskundeakbaina biziki luze iraun dute horien denen kon-datzeak, hori bera ere ez baita hain konpreni-errexa. Dena den Karzai lehengo presidentabera atera da irabazle % 54,1 eginik omen,baina han ere ainitz duda eta akusamendu ereAbdullah galtzaleak (% 28,3) eta haren lagunekgaraile berriari leporatzen diotenaz.• Errusian ere denetarik pasatzen ditake, etaez beti pollitegiak hango bereko presidenta denMedvedev jaunak elkarrizketa batean erranduenaz. Bere herria demokrazia gabea etagibelatua eta garbitasunik gabea ere deitu dupresidentak ekonomia moldeetan eta tratuetakoharat-hunatetan.

IKUSI BEHAR...Zonbat eztabada “karbono-zerga” delako ho-rren gainetik! Nicolas Sarkozy bera eremintzatu da, gauzak argixago izan ziten,bainan denen buru ez da oraino garbitasunhandirik! Zernahi gisaz, zerga berria alhan ja-rriko omen da haatik Urtatsetik goiti bainankolpez ausiki handiegirik egin gabe. Etamozkin-zerga araberan arinduz naski... Inguru-menaren aldeko elkarte frango kexu dira,“berdea” behar zitakeen zerga hori ez delaazkenean igurikatzen zuten bezen berdea pre-seski, ez duela beraz ondorio handirik ukanen...Ez ondorio onik behin...

AISE MINTZOAise mintzo da Brice Hortefeux barne-minix-troa. Batzuetan, sobera aise orobat. Ixilikegoitea hobe lukeelarik... Egun hotan ixtorioakbaditu UMP-tiar gazteak Landesetanbiltzearekin egin zituen ateraldi batzuen gatik.Mugikor txar batekin egin grabaketa bat,Frantzia guzian zabaldua izan dena. Dioteetorkinez trufatu bezala dela. Berak ezetz, horiez dela batere hola. Egia erran, ez da ez gar-bitasun handirik. Entzuten da minixtroa mintzoeta zer erraiten duen bainan nori ari den etazertaz, halako duda zerbait ukan ditake. Horiekhola, badira arrunt asaldatu direnak, barne-minixtroaren solasak ezin onetsiz, bere karguautzi behar lukeela ere baitiote! François Fillongobernuburua dena ele zuri, bi sos ez duelabalio holako afera batek! Beste batzu denaitzuli-mitzuli, ez jakin denen buru zer pentsa...Anartean, barne-minixtroak erakutsi nahi ukandu etorkinekin xarmanki akomeatzen dela etabere eskualdeko musulmano batzuekin izan daramadan baruraldiaren bururatzeko afaribatean... Hola, alde batetik galdu tantoakbestetik irabazten ahal dituela...

XIKANATUZ?Iduriz, aise giro hobea zen sozialixten arteanazken aste horietan, Arroxelako gogoeta egu-nak iraganez geroz hain xuxen. Bat-bateansaltsa guzia berriz nahasi da eta ez guti biberriketarik plazaraturik bazterrak sutan ezarridituen liburuño bat. Liburu hortan kondatzen

dute, gaitzeko ikerketak funtsez eginik omen,joanden azaroko biltzar nagusian, bozak emanzirelarik nor behar zen alderdiburu, MartineAubry ala Ségolène Royal, bozen kondaketaetzela batere xuxen egin. Hots, gauzak garbikierraiteko, Martine Aubry-ren alde azkarki“xikanatu “ zela nolazpait! Eta hola zuela irabaziuntsalaz galdu behar zuen partida! Jazko zau-riak berriz gaixtatu dira beraz eta gaitzekoeztabadak piztu! Orai, batzu ari dira aitzinasuari ufaka, sua handiago eta nahiago, bestebatzu arrunt penatuak, dei eta dei auzia ezdadin sobera samindu, hola segituz deus onikez dela alderdi sozialixtarentzat...

ESKASOndo hotan ez dugu eskualde hortarik, orai-nokoan segurik, arrangura handirik, bainanFrantzia behere hortan, hirietarik kanpo, bazte-rrak kezkatuak dira, mediku eskasaren gatik!Aspaldian eta aspaldian mediku bat bazutenherrietan, gabe geldituak dira edo laster halageldituko. Johan direnen segida nehork ezhartzen, ez hartu nahi ere! Ainitzen beldurra,eskas hori emendatuz joanen dela, ainitz toki-tan han duten medikuak ba 50 urte baino gehi-ago, geldituko denean nork ordaindu nahikoduen jendea ja ari galdeka. Laguntza bereziakizaiten dira medikuak xuhur diren eskualdetanplantatzen direnentzat bainan zerbait gisazondorio handirik gabe...

ERRETRETAJean-Marie Le Pen eskuinmuturreko alderdibu-ruak aldi bat baino gehiago errana du, irrimaltzur aire batekin, ez dakiela erretreta hitzakzer erran nahi duen... Bera, 81 urtetan, betiberdin gazte balitz bezala! Egun hotan haatik,erakusterat eman du bere kargua heldudenurtean uzten ahal lukeela. Nork hartuko dusegida? Hautagaietan gehienik aipu dena daMartine Le Pen, “aitaren alaba “ deitzen dute-na frangok. Horiek hola, azken bozetakoemaitza txarren ondotik, alderdia bera ez dahain osagarri onean... Berriz azkartzen ahaldea, gisa hartarat berriturik orobat? Hori geroakerranen du...

J-B D

2

Ostalariak gaizkileen kontra Bizkaiako ostatuetan bereziki, azken denboretan gertatu ohointzekdeiadarra piztu dute. Euskal Herriko ostalarien federazioak alderdi poli-tikoei zigorrak gogortzea eskatu die. Diotenaz, 42 aldiz arrastatua izanden gaizkilea, ondoriorik gabeko epaia jasan eta berriz hasteko prestizaiten da. Erasoak ostatuak hesteko garaian gertatzen dira.

Ordiziako gasna lehiaketaOrdiziako gasna lehiaketa Jesus Ansola Elgoibartarrak irabazi du. Hiru-garren urtea Mausitxako gasnak saria irabazten duela : 2007an eta2005ean ere saria irabazia zuen. Super Amara Donostiako superme-rkatuak, 12 mila euroz goiti ordaindu du gasnaren erdia bereganatzeko.

Bermeoko arrantzuntzia piratei ihesIntertuna II izeneko arrantzuntziak piraten erasoari ihes egin ahal izandu. Somaliako uretan kostaldetik 400 milia ingurura zebilelarik atunarenarraintzan, goizaldeko bostak aldera, untzi txiki bat hurbiltzen ari zitzaio-la ikusi du bere radarrean. Berehala sareak bildu eta ihes egin ahal izandu. Alakrana izeneko beste untziak ihes egin zion irailaren 3an ; ha-laber Campo Libre Alai izenekoak.

Enpresei eman laguntzak legez kanpokoak 1995 eta 2000 urteak artean, Hego Euskal Herrian enpresa berrieiemanak izan ziren laguntza fiskalak legez kanpokoak izan zirela erabakidu Luxenburgoko europar auzitegiak. Enpresa hoiei zergak murriztuakizan zitzaizkieten. Orotara 300 enpresari inguru izan ziren lagunduak.Erabakiaren kontra agertu zen Errioxako gobernua erranez enpresakEuskal Herrira ihes egitera laguntzen zituela. Auzitegiak onartu dulaguntza hoiek merkatu bateratuarekin ez zirela egokiak, ez bateragarri-ak. Iduriz enpresa hoiek laguntzak ordainduak dituzte eta beraz erabaki-ak ez luke ondoriorik.

Heriotzak : Mikel Atxaga kazetaria eta Javier CañoEAko kide historikoaMikel Atxaga, Urnietar kazetaria zendu da 77 urtetan. Kazetari ezagunazen Atxaga, Zeruko Argian, Deian eta beste zenbait hedabidetaneuskaraz lan egina zuen. Aurtengo apirilean Elixabete Garmendiak hariburuzko lana aurkeztua zuen Eusko Jaurlaritzaren Bidegileak bilduman.Hain zuzen, Atxaga bera izan zen bildumako koordinatzaile eta zuzen-daria hamahiru urtez, erretiratu arte. Idazlanak ere egin ditu : Gaztetxo(1963), Ezkontza bidean (1966).

Javier Caño Moreno EAko kide historikoa ere zendu da. Barakaldonsortua zen duela 66 urte. EAren zuzendaritzan eta legebiltzar kide ego-nik, eusko Jaurlaritzan ere lan egin zuen Garaikotxea lehendakarizelarik 1980 eta 1985 artean eta 1991n Justizia kontseilari izendatuzuten.

244 milioi euroko kontratuak CAFentzat

Berri ona CAF Beasaingo enpresarentzat. Trenak eta bagoinak ekoitzendituen enpresak Istanbuleko metroarentzat 30 bagoin eginen ditu, 139milioi euroko kontratua. Brasileko Sao Paulo hiriko metroarentzat erezortzi bagoin eta zortzi motriza egin behar ditu : 105 milioi euroko kon-tratua. Jadanik 40 bagoin eginak zituzten. 2005ean, hamar bagoin eginzituen Ankara eta Istanbul lotzen dituen Abiadura Handiko Trenarentzateta 2007an bi wagoin gehiago egin zituzten tren berarentzat. 2007anAntalya hiriko tranbia eraikitzen ere parte hartu zuen eta Izmir hirirako33 wagoin egiten ari dira.

Kaiku-k bandera irabazi

Giro ikaragarria joanden igandean Donostian ! Gaitzeko estropadakalabainan, Kontxako bandera nork beretuko zuen ! Denen buru, SestaokoKaiku taldean a g u s i t u“Bizkai tar ra”traineruarekin,bigarren Cas-tro-Urdiales etah i r u g a r r e nPasai SanPedro. Bosga-rren aldiaKaiku delax a p e l d u nbainan 27 urteetzela halaizana.

Osama Ben Laden

Kaiku taldeko arraulariak lorietan Kontxako bandera bereturik !

BBEEHHII EESSNNEEAARREENN GGRREEBBAAAste hontan guzian, behi-esne ekoizleek esnea egunero urririkbanatzen dute, 11:00 eta 13:00 bitartean, herri hauetan : Aiherran he-rriko plazan, Senperen Gazteluko aparkalekuan, Maulen hiriko plazan,Baigorrin pilota plazan, Irisarrin herriko plazan, Hazparnen elizaondoan, Donibane Garazin Herriko Etxe aitzinean eta Lekornen(hemen haatik ortzegunean 18:30-19:30) herriko plazan.

Esneak indarrak emaiten dizkigu !Zoe Bray-ren begi kliska

Behi esne greba azkarki segitua da Ipar Euskal Herri guzian

Page 3: Herria 3023

GERLA DENBORAKO URTEAK...Ondarearen egunak baitira heldudenasteburu hortan, Ziburun aurtengo gaia moldatua dute 40-eko gerla gogoan. Etabereziki ikusiz alemanek nolako obrak egin zituzten itsas hegi guziaren azkarkizaintzeko. Gisa hartako ibilaldia eginen da beraz larunbat goizean itsas bazter hor-tan. Bestalde, igande aratsean, 8-ak eta erdietan, Recollets delakoen kaperan,Guy Lalanne ikerle ezagutua mintzatuko da hortaz, bainan gaia zabalduz,aipatuko baitu gerla urte heiek nola iragan ziren Donibane Lohizunen, Ziburun etaondo horietan, bai eta aitzineko urtetan Espainian izan zen gerlak nolako ondorioakukan zituen xoko hortan berean... Aurkeztuko du gai horietaz idatzia duen liburua,arta ainitzekin lantua, zernahi lekukotasun bilduz eskuin eta ezker...Kostalde guzian ere, Hendaiatik Angelurat, Abbadiako jauregitik Izadia parkeraino,hitzordu asko eta asko ondarea gogoan.

ZIBURUKO KERMEZAZiburun, udako azken igandeak, iraileko hirugarren asteburuak, ekartzen du ker-meza, beti giro goxo batean iragaiten dena. Larunbatean, aratseko 7-etan, mezaArin elkarteko kantariekin eta ondotik afaria. Igandean, meza nagusia eta bazkaria,Etienne Arburua han izanen delarik bazterren airosteko.

AISE LEGAR SOBERAXingudi badia, Hendaia eta Hondarribia arte hortan, azkarki galkatzen ari da,legarra metatuaren bortxaz. Dena lohia jartzen ari da. Duela zonbait denbora ja za-baldua izana zen dei bat legar soberakin hori ken zezaten. Orai berriz, holako tokiaez dela deus gisaz hola uzten ahal. Bainan obrak ainitz gostako dira eta mugarenbi aldetako kargudunak hitzartu behar dira ikusteko nola akulatuko diren eta norkzer pagatuko duen...

EZ LUZA AIREPORTUKO PISTA!Hendaian, herriko kontseiluak aho batez onartu du txosten bat berriz ere galdetuzez dadin luza Hondarribiako aireportuaren pista, Madrile eta Gasteizko gobernuakados izanik ere luzatze horren alde, segurtasun neurrien estakuruan naski. Henda-iako hautetsiek azpimarratzen dute luzatze hori egitearekin trafikua ere emen-datzen ahalko dela aireportu hortan eta hori ezin onetsia laitekeela. Jadanik erenazioarteko hitzarmen batek finkatu muga hautsia dela, hitzarmen hori berme izai-ten ahal den baino mugimendu gehiago izanez. Ardurenean, hegazkinak pasatzendirela Hendaiako hondartzaren eta ondo hortako auzoaldearen gainetik, nahitezlanjera ere badela beraz eta oraino irrisku gehiago balitakeela pista luzatuz geroz.

AINITZ JENDE ELKARTEEN FOROANHendaiatik hauere: herriko etxeas u s t a z a i l emuntatu denElkarteen Foroakarrakasta handiaukan du. Karpa-pean, Daniel-Ugarte kirolde-gian bai eta kan-poan ere, hirue-tan-hogoi bat e-r a k u s m a h a ibaziren muntatu-

ak herriko elkar-teak hobeki ezagutarazteko, zoin diren eta zeri buruz ari diren, kultura, kirol etagaineratiko sailetan.

IGUZKi-LORE OLIOAREKINPetrolakiaren partez iguzki-loretik ateratu olioa balia ditake motur batzuentzat etahain xuxen, duela zonbait hilabete erakusterat emana izan zen bezala, Donibane-Ziburuko arrantzale barku batzu bide horren hartzerat doatzi, garbiagoa etasanoagoa dela, gainerat merkeago ateratzeko moldearekin. Bi untzi segurikhasteko, “Nahikari” eta “Lapurdi”, Itsas Gazteria elkartea laguntzaile, portuko zer-bitzuak ere partzuer. Untzi horien moturrak aldatuko dira beraz eta helduden urtehaste hortan abiatuko dira iguzki-lore olioa baliatuz, Euskal-Herri barne hortakolaborari batzueri esker ukanen dutena...

“ZER DIOZU?”Miarritzen, herriko etxeak plazaratu du “Zer diozu” aldizkaria. Aldi huntan, mintzozauku hiri hortan euskararen ikasteko jende helduek dituzten ererextasunez.Aipatzen du ere Arroka elkartearen besta, bere 30 urteak ospatzen dituela heldu-den asteburu hortan. Bestalde, Atabal-en izanen dela informatika formakuntza batdena euskaraz eginen dena, gaurko egunean holakoak ere munta handia baituke...

BI ARTIXTA...Donibane Lohizunen, Donibane karrikako erakusgunean ideki da erakusketa batzonbait astez segituko dena. Bi artixta dira hor beren margoak agertzen dituztenak,Xalo, Miarritzen sortua, Bretainian egona, han ohartua margolaritzari, eta Jean-François Ganas, Luberon aldean dagoena. Biak ere biziki jeinutsuak.

BAZELA MUGIMENDU!Uda betean bezenbat mugimendu izan da joanden larunbatean Donibane Lo-hizunen triatloi lehiaketen karietarat. Orotarat, 1300 kirolari, batzu arras urrunetikere jinak! Bi triatloi baziren, bat goizean eta bestea aratsaldean. Goizekoa erretxe-na, aise laburragoa ere baitzen. Goizean, lehen atera da Peru Alfaro donostiarra.Aratsaldean, lehen Pierre Gasparriau pauetarra, kasik burutik buru aitzinean ego-nik! Bigarren, Aritz Egea, mugaz bestaldekoa.

UNTSA BESTA EDERRAK!Urruñan, aroa ere alde, herriko bestak burutik buru aski ederki joan dira. Pilotapartida, mus eta fandango lehiaketa, alde bat giro hauta izan da. Astelehenen ara-tsean, zazpi ehun afaltiar! Muslarietan, Rivera anai-arrebak deneri nagusi, fandan-golarietan Txomin Iturriria eta Margarita Forestier.

3

Interneteko www.mintzaira.fr gunetik inprimatuz izen emate orria bete eta igor

Euskararen Erakunde Publikora

Izen emate saria 17€,(Udaberriko frogentzat ordaindu dutenek izan ezik)

Euskara Gaitasun Agiria edo EGAren bigarren deialdia : Izen emateko azken epea irailaren 18a

Mugimendu ainitz Foroaren karietarat...

Ainhize Monjoloseko E.H.L.G.-k prentsa bil-du du sasoin berri huntan bidean dituenlanak aipatzeko, eguneroko lanazbertzaldeko hitzordu nagusiak. Eremu fran-go jorratuko ditu ondoko hilabetetan. Hori-etaz mintzatu zaizkigu Mixel Berho-coirigoin, Arño Cachenaut eta IkerElosegi, biologista hau dugularik EHLGkodosier teknikoen koordinatzaile berria.Joanden astean, Iholdin, 120 jenderekin,belarraren inguruan ereman da gogoetaldibat. Urtean zehar EHLGk egin dituen belaranalisien emaitzak aurkeztu ditu, helbu-rutzat hartuz belar hazi motak tokiari ego-kitzea, bertzalde egin delarik ere mustrake-ta bat, lurra irauli gabe hazi ereiteko tresnaberezi batekin, horrek abantail handiakekar lezazkeela laborantzari...Gabadin aldiz, artoaren inguruko gogoetal-di bat da abiatu. Eskualde hortan artoa daereiten nagusiki, Biduze errekako urak han-dizki erabiliz alorren ureztatzeko, ondoriokaltekorrekin. Alternatiba berriak behar za-izkio aurkitu arto monokulturari...Aste huntan, Ahetzen, Uhabiako uretaz egi-na izan den ikerketa du EHLGk aurkeztu.Errobiko uren diagnostikoa egin ondoan,Uhabiakoena ere egin du, etxaldeek e-ragiten duten kutsatze bakteriologikoa zer-

tan den ikusteko, gerora hobeki jokatzekobidea hartzeko gisan...Sarako VVFan, urriaren 7an (10:00-18:00),mugazgaineko biltzar bat du EHLGk anto-latzen, Nafarroa eta Euskadiko par-taideekin, bildotsaren merkatua hein onbatean atxikitzeko eta ahalaz ere garatzekoxedearekin.Abendoan, oraindik finkatua ez den egunbatez, etxaldeen diagnostika molde berri-aren aurkezpena du eginen EHLGk, jakinezegitura hau ofizialki onartua dela diagnos-tikegileetan, bereziki instalatzearidoakionez...Eta hor du ere EHLGk bere hilabeterokomintzaldien saila, ondokoa irailaren 23anbere egoitzan gai huntaz : “Zer lur anto-laketa gure herrietan, laborantzak lekuakatxik dezan geroan”, bertzea urriaren16an : “Bioaniztasuna eta Natura 2000”.Mintzaldi berezi bat ere artetik, urriaren10ean Itsasun, Sanoki gelan, urarenkudeantzaz. Eta, bistan da, ainitzek i-gurikatzen duten Lurrama feria Baionan, u-rriaren 30etik azaroaren 1era iraunen due-na. Gogotik galdu gabe 2010eko urtarri-laren 16an ospatuko duela EHLGk bere 5.urtemuga...

EUSKAL HERRIKO LABORANTZA GANBARA :

LANA SEGITU EREMUA ZABALDUZ

Iker Elosegi, Mixel Berhocoirigoin eta Arño Cachenaut

Hatsa elkarteak “Maite ditugun olerkariak”saila jarraian Senperen derama... Oraiko-an, irailaren 26an Peio Jorajuria nahi lukeohoratu. Peio Jorajuria, Senpere Bernate-nean sortua, Bidarrain ezkondua, 2 seme-alaben aita, Herria astekariaren arduradu-na. Jadanik duela 11 urte idatzi zuen mo-nografía bat Bidarraiko herriari buruz.Peio-taz “Begiurdinaren blogean” diote :

“Euskara hizkuntzaren zizelkari fina etatrebea ; ageri da hitzak hautatuz ari dela,euskaldunek dakigun bezala ideiak irudi-katuz”. Iaz, 1990etik 2001era idatzitakoolerkiekin “Uzkinazo luma” liburua argita-ratu zuen (Maiatz editorial etxearen bitar-tez) eta urtero artoski “Hatsaren Poesia”olerki bilduman parte hartzen du. Zerk zuen bultzatu olerkien idaztera ?Noizbait nunbait hitz hauk azaldu izanditu: “Nere haurrak sortu zirelarik nintzenolerki ta ipuin zenbaiten idazten hasi, hau-rrek dakarten biziaren miragarritasunaomendu nahiz. Mundu gogor huntan, hau-rren begiekin biziaren agurtzea, zer opa-ria !”

Peio Jorajuriaren egunaren egitaraua :Larunbata, irailaren 26an, 9:30 elkartzeaSenpere-Larraldean, 10:00 oinezko ibilal-dia Zugarramurdiko Kanpandorreko men-dian. Ordu batean bazkaria Zugarramur-din (bazkariarentzat izenak eman behardira irai laren [email protected]), 16:00 Larralde-an, denentzat, Peio Jorajuriaren olerki ira-kurketa.

“Maite ditugun olerkariak” ekimena Senperen, Peio Jorajuria-rekin

IGANDEAN, GLISSEGUNA ANGELUN

Igande huntan, irailak 20, iraganen da Seaskak antolatzenduen ohiko Glisseguna, Angelun, Barrako hondartzan.Zazpigarren edizioa dugu aurtengo hau. Lerra kirolak etaeuskara dira besta egun hortan uztartuko, animazio fran-goren bitartez, surf, skate, roller, kontzertu, merkatu etabertze... Egun osoan eginen dira, orori idekiak, lerra kirollehiaketak, mustraketak eta ere ikastaldiak. Jokoak hon-dartzan, xiba eta beach rugby. Ikuskizunak : 11:00mutxikoak, 14:00 Zpeiz Txiki, 14:30 Polinesiako dantzak,

15:00 Brasilgo Capoeira taldea, 16:15 Hip hop... eta ere bigarren eskuko lerramaterialaren merkatua : material hori bere etxean soberakin daukanak, salma-hai bat ukan dezake Glissegunean, 5 euroren truk.

Page 4: Herria 3023

4

BAXENABARREpeinture/vitrerie/papiers peintsrevêtements sols et murs

étanchéité façades

JEAN-PIERRE IRIBARREN-ensegida harturik

MARTIN IRAZOQUY

"Kaillardoenea" - 64210 AHETZETel. 05 59 41 99 02

HAZPARNEErtz festibala - Eihartzea kultur etxea-ren bitartez, Ertz feztibalaren zati batikusten ahalko da Hazparneko Ttattolagaztetxean, helduden irailaren 19 an.Kontzertu batzu eskainiak dira gau hor-tan aratseko 9 etarik goiti. “AkauzazteDanok » Islaia, Trio Moraine, Oier I.A.Ertz festibalak 10 urte bete ditu eta aur-ten, 10 urte horietan kausitu talde batzugomitatu ditu urtemuga karietarat, ezsoinu eta musika berak entzuteko, bai-nan jakinez musikak, aldi oroz, bertzekolore eta gostu bat hartzen duela. Festi-baleko beste taldeak agertuko diraBeran, Tolosan eta Donostian.

Asunak 2009 - Helduden igandean irai-laren 20 an, ASUNAK elkarteak antola-tzen du bederatzigarren aldikotz biolaborantxari buruzko elgarrizketa etamozkin saltzea Hazparnen. Goizeko 10etarik aratsaldeko seiak arte Eliza aitzi-neko plazan, 30 bat laborari etorrikodira, beren etxaldetako bio mozkinenerakusteko eta saltzeko gogoarekin.Ardo, fruitu eta barazkiak, olio, gasna,eztia edo tisanak, kalitate hoberenetako,etxetako gauzak baizik ez dira hor sal-gai. Argibide gune bat ere izanen datokian, bertze asko gaietaz aipagarri,nola osanunari lotuak diren gauzetaz,etxegintzako ekaietaz, berogailu eta-bar... Tokian berean izanen dira edarieta jatekoak, taloak eta bertze. Eguerdi-tan bio bazkaria denek elgarrekin. Bert-zalde Elgar zentroan mintzaldi batzu iza-nen dira : lehena 11 tan, Marc Vercou-tere medikuarekin, elektromagnetismoa-ren kalteak aipatuko ditu hunek. Bigarre-na aratsaldeko 4tan «Bihi hazitua osasu-

naren alde», Mireille Tirelli naturopatare-kin. 11 tan plazan Aterbe Onan biosukaldaritza tailerrak, Dagoret koziner-rarekin. Aratsaldeko 5 etan : ikusgarri,olerki irringarri eta bertsu saioak. Bezperagoan irailaren 18 an Haritz-Barne zinema gelan “La belle verte”Coll ine Serrau-k egin f i lma ikustenahalko da aratseko 8.45etan. Hunenondotik lekukotasun batzu entzutenahalko dira “hobeki et gutiago erosteaz”.

Romain Sicard xapeldun - HazparneZelaiko xirrindulari gaztea xapeldun atera

da “Tour del’Avenir” lehiake-ta omentsuan.Kurtsa haumundu guziko23 urtez petikduten xirrindula-rientzat egina daeta huntan hobe-rena agertu daH a z p a n d a r r a .Xapelketa hauFrantziako tal-dearekin jokat-zen zuen bainan

bertzalde «Euskaltel» euskaldun xirrindu-lari taldearekin ari da, «Orbea» deitu gaz-ten artean. Romain Sicard, Hazparnekogau eskolan ari zauku euskararen ikas-ten. Hain gazterik hoberenetan izaiteakgeroa argi agertarazten dio segurki. Mun-duko xirrindulari lehiaketan parte hartukoduela diote bainan Frantziako itzuliarent-zat oraino gazteegi dela ere. Dena denaupa Romain, Herriak sustengatzen hau!

KANBOPaxkalekuko bestak - Karrikako bestakomiteak antolaturik, larunbat eguerditan,irailaren 19an, iraganen da Paxkalekukozikiro besta. Bazkarian parte hartzekotxartelak aitzinetik erosi behar dira Kan-boko trinketean. Axoa eta zikiroa jatenahalko dira, usaian bezala. Dantzan etakantuz aritzen ahalko da ere musikarienlaguntzarekin.

Jesus Echevarria-ri omenaldi -Ondarearen egunen kari, asteburu hone-tan, omenaldi berezi bat eskainia izanenzaio berriki zendua den Behereko Plaza-ko Jesus Echevarria zizelkariari. Arnagamuseoko barneetan erakutsiak izanendira artistaren obra batzu. Erakustaldiarenestreina izanen da ostiral aratsean,irailaren 18an, 18.30etan. Bere emazteaMaialen Echevarria, Claude Dendaletche

eta Kanboko auzapeza Vincent Brumintzatuko dira Jesus Echevarriaren biziaeta obraren aipatzeko. Erakusketa hauArnagan egonen da azaroaren 4a arte.

Ondarearen egunak Arnagan - Asteburu honetan dira ondarearen egunak.Karia horretara Arnaga erakustokian bimintzaldi emanak izanen dira. Lehena,larunbat aratsaldean 15.30etan : ClaudeDendaletche mintzatuko da Paul Faure-kidatzi liburuaz biziki ongi ezagutu duenRostand bere adixkideaz. Bigarrena, betilarunbat aratsaldean, 17.30etan, ForrierJaunak aipatuko du berriki argitaratu duen“ Le gant rouge ” sekulan zabaldua izanaez zen Rostand-ek idatzi lehen obra.Museoa eta baratzeen bisita birtualaeskainia izanen da ere ordenagailu batenbidez.

MUGERREZikiro jate - Irailaren 27an, igandez, zikiro bat antolatua da Elizaberriko Ibar trinketekogelan, eguerditan. Bazkaria 20 eurotan da. Oraindik goiti eta irailaren 24a (osteguna)arte izenak ematen ahal dira telefono zenbaki honetara deituz : 0559318365.

BAIONAEuskal meza tenorez aldatu SanAndresen - Ez da uste bezain ordokiagertatu San Andres parropiako erretoraldaera uda honetan. Dominik HirigarayBaigorriarrak katedraleko erretor kar-guaren uzteko manua harturik apezpikute-gitik, lekua utzi dio François de Mesmay-ri, hauxe Arrangoitzen erretor zena lauurte honetan. Ordea, aldaera horren kari-etara, apezpikuak Katedrala kenduko duparropia saretik eta San Andres izen-datuko parropiako gune nagusi. Ainitzekez dute konprenitzen zer erran nahi duenxuxen katedrala parropien saretikkentzeak, baina ustegabeko ondorioaekartzen dio aldaera horrek tarrapatarikhandienean, San Andresen berrogeita seiurte honetan igandero emaiten den euskalmezari. Alta memento honetan badiraBaiona/Angelu/Bokale/Miarritzen hamaseimeza frantsesez igande goizeko hama-rrak, hamarrak eterdi/hamaiketan ; non-baitik ere euskal mezak du tenorez aldatubehar, bakarra delarik BAM osoan. Eta

San Andreseko parropiantak gehieniktrantsitu dituena da aldaera hori apezberria sartzean berean egin dela, apezakberak aitzinetik inori deusik erran gabe,eta igurikatu aitzin katedrala parropiasaretik kendua izan dadin. Hots joan denigandeko euskal meza oren berrian ira-gan da, goizeko bederatziak eterditan.Usaiako 180 mezatiarretatik 135 baziren ;funtsean erretor berriak hitz balakatzai-leak erabili ditu euskal meza finitzean :oren aldaketa hori haur sortze minbera-tsua izan zela. Horrek ez du kentzen jen-deak gaizki hartu duela horrelako aldaketabat hain presaka burutua ; gainera,frantses mezak biltzen zuen jendetzadoblatzen ikusi du 70 etatik 140 etara,bederatzietatik hamaika orenetarapasatzearekin ; beraz xifrek argierakusten dute tenore aldaketak euskarazerakutsi fedeari kalte ekarri diola,frantsesek euskaldunak zokoratzen hasinahi balituzte oren aldaera hau lehenurrats bat adigarria da.

SARALarrungo treina - 1924an Larrungo treinttikia eman zuten martxan. Aurten 85 urtebaditu ibilki dela goiti eta beheiti. 85 urtehorietan ibili ditu 11 miliun jende bainogehiago. Uztaila eta abuztuan egun guziz3500 jende guttienetik hupatzen dire La-rrun gainera. Erran behar da badirelaikusketak (pottokak, ardiak, lore motafranko…). Denbora ederretan bista batmiresgarria. Orai bezain bat jende ibilkibalinbada, urte anitzez ibiliko da goiti etabeheiti. Beharrik zeren langile batzuenpleatzen ditu. 14 langile enpleatuak urteguzian eta bertze 22 sasoineko. Bertzaldediru frango ekartzen herriari.

Lurberri gela - Herritarrek alokatzenahalko dute 200 eurotan bainan fidantzabat beharko dute eman, 500 eurokoa,hondamen zerbait egiten balinbadute,fidantza hortarik zerbitzatuko dire. Ongipasatzen bada gibelera emana izanen da.

Haurtzaindegiko prezioak - Familiabereko haurrentzat, lehenbizikoak 25euro, bigarrenak 15 euro, hirugarrenak 10euro, hilabete bat eta erdirentzat, egunbat 2 euro haur bakotxeko.

Kontzertua - Buruilaren 18an AmerikaLatineko Mundu Nuevos taldeak emanendu kontzertu bat elizan aratseko 9 orene-tan, sarrera urririk.

Pottokak - Larunbatean, buruilaren 5ean,iragan da Sarako inguruan ibilaldi bat po-ttokez. 40 bat pottoka baziren partituak 9multxotan. Denbora arrararoa zuten.Xabaloko zelaian egin dute bazkaria. Ara-tsaldeko 5ak aldera etorri dire gibelera.Dena aski ongi pasatu da omore onean.Milesker handi bat laguntza ekarri dutenguzieri.

Katixima - Buruilaren 18an, ortziralez,“Petit Casino” ondoko gelan katiximaegileek goaitatuko dituzte haurren bura-soak izenen hartzeko aratsaldeko 6orenetarik goiti. Katixima hasiko daburuilaren 23an asteazkenez CE2-CM1-CM2ko haurrentzat San Josepe eskolan.

Heriotze - Auzo beretik 3 heriotze izandire : Perugorria Jean-Martin (50 urte),Azpirot Rene (78 urte), Seminario Manoli(82 urte). Doluminak familia guzieri.

Ganex

SENPEREHeriotze - Ganden astean bi herritar segi-tuak izan dire beren azken egoitzarat. BatFrantxoa Arbicha Artzirin Etxenikakoa.Berenaz beti gizon azkarra izan da.Bainan azkarrari araberakoa lotzen zaio.Zonbeit urtez barkatzen ez duengaitzarekin borrokan arizan da. Pausatuda 92 urtetan. Bertzea Maite LamiscarreIbarrun Etxenikakoa. Badakigu bertutehandiko emazte hori zer artarekin lehiatuizan den, arduratu izan den mail guzietan.Bixtan dena lehenik senarraren inguruanbere familiarentzat bainan ere bere ingu-ruan, jende xaharrekin, herrian eta pa-rropian. Oraino zerbitzu ederrik egitekoadinean zelarik bat batean burumuinetanlotu zaio denbora laburrez menperatuduen eritasun tzar bat. 67 urte zituen. Biheriotze horiek pena handitan ezarridituzten guzieri eskaintzen ditugu dolumi-nak.

Sortze - Azken bi ilabete horietan izanditugu sortzeak. Annton Noblia eta ElodieAndueza-Aguirre (Ergarai), Eva Mascote-na (Olhaso), Luc Haritze Joao-Salignac(Olha), Luna Camjuzan eta Joana Luro(Lakua), Luna Maria Aña eta Noah JeanJacques Moitié (Amotze), Anne Goya etaLouise Amaia Etchevers (Ibarrun), Eva

Lavenere-Lussan eta Mialise Fam’Junca(Elbarrun), Tristan Bandeira (Hiruak Batlotizamendua), Marie Charo eta MaryElisabeth Darroquiz (Karrikari So lotiza-mendua). Zorionak ! Bizi luze eta urosasortu berrieri eta goresmenak horien aita-meri.

Herriko eskoletan sartzeak - Lau badireama eskolatik 6garrena arte egiten dute-na. Karrikako Eskola Publikoak 250 haur,Amotzen 61, San Josep Eskolan 170 etaIkastolan 65. Arretxeko kolegioan 218 etaSt Christophe Laborantzako lizeoan 200.Orotarat 964. Hiru eskoletan elebidunmultxo ederrak badire. Karrikako EskolaPublikoan, San Josep eskolan eta Ha-rretxean. Erraiten ahal dugu goizetaneskolan sartzeko eta aratsaldetan etxeratabiatzeko tenoretan gure karrikan ger-tatzen denak beharko du pazientzia ede-rra hartu.

Herritartu berrieri ohore - Ortziralehuntan (18:30), Senpererat etorri berriakdiren jendeak gomit dire ongi etorri bilku-rarat, Gantxiki gibeleko kantina ohira.Herriko proiektuak eta tokiko zerbitzu des-berdinetaz egina den plaketa bat aurkez-tuak izanen zaizkiote, ondotik hurrupaldia.

JUTSISortze - Bigarren seme batez aberastuzauku Bidegaineko familia gaztea. MicheleBarthaburu eta Jerome Barbaste burasoakzorionean daude Mathieu deitu dutenñiñiarekin. Hunek bizi uros bat goza deza-la eta goresmenak aitameri.Dolu - Buruilaren 6an emana izan da gureelizan meza Antton Bidart Agerrekoarenfagoretan. Hau Lurden familiatua zen etaehorzketako harat hunatak han iragandira, herritar multxo batek laguntzen zuela.62 urtetan joan zaukun lagunaren familiarigure doluminak.

Urrezko ezteiak - Meza hortan bereanesker onezko intentzioneak baginituenzeren Juañe Gachen Larrandaburukoaketa Graxiana Salla Arrasikoak ezkontzeko50 urteak ospatzen baitzituzten. JuanekParisen lan egina du “St Pierre du GrosCaillou” elizan giltzain gisa erretretarat arteeta gero Euskal Herrirat itzulia bere famil-iarekin. Meza ondoan zintzur bustitze bateskaini dute deneri eta ondotik familia joanda apairuño baten inguruan arratsaldegoxo baten pasatzerat. Goresmenak etaosagarrian segi ahal bezain luzaz. P.L.

MAKEA - LEKORNESortze - Kattin eta Xabi Errekarte lori-etan daude beren hirugarren haur-ñoarekin ! Eta huna Martta eta Gra-xienaren ondotik muttikoa, Gehexan.Segur naiz gure sortu berria euskaldun-ki altxatua izanen dela eta agian osasuneta zorion betean handituko da Artetxeaohantze beroan. Goresmen herrikoiaketxeko guzieri eta gora Errekarte etaParaxu kide sanoeri !!

Kermeza - Iragan igandean, kermezaeguna ginuen eta zor dautzuet ederkiiragan dela, omore onean eta bata-sunean. Gure Mindegian kokahalajende aurkitu da. Eta suerte onak ezbaditu ere guziak hunkitu, oro itzuli diraetxerat alegeraki ! Esker beroenak etorrizirezten bihozdun maiteeri eta heldudenurte arte, Goikoak nahi badu !

Kasu huni - Helduden larunbatekomeza 20 orenetan izanen da Makeakoelizan. Eta irratiek zabalduko dute igan-dean, beraz etor oste handitan, kan-tatzeko anpuñatik, herriko aire herrikoi-etan, bixtan da !

P.I.

ITSASUEuskara ikasi Itsasun - Titulu edo izen-buru hunekin, Itsasuko Gau Eskolak hiruinformazio bilkura antolatzen ditu hilabetehuntan:-Kanbon, Errobi ikastolan, buruilaren23an, asteazkenez-Itsasun, Gau Eskolan, buruilaren 24an,ostegunez-Ezpeletan, Herriko Etxean, buruilaren28an, astelehenez.Hiru bilkurak tenore berean, aratseko8etan, iraganen dira.Oroitarazia da irakaskuntza hunek mailaguziak estaltzen dituela, lehen urratse-tarik hasita hobekuntza maila arte.Klaseak astelehenetik larunbatera bana-tuak dira, egunez ala gauez.

Page 5: Herria 3023

5

BAIGORRIPilota - Uda huntako torneoak bururatudira agorril ondarrean. Elizako plazan esku

huska jokoaren ondotik, ezker paretakoaeta plaza laxoaren irabazdunak ereezagutuak dira. Ezker paretean Eki Tor-neoaren kondu, esku huska, aitzin partidagustagarria egin dute lau pilotari gaz-tetxoek : Ellande Arregui eta Xan Cedarrynagusituz 35 – 28 Eneko Ustaritz eta

Gehexan Irigaray-ri. Beti esku huska, par-tida nagusian, txapeldun ditugu Unai etaPatxi Barberena baztandarrak 22 – 21garaiturik Gaizka Otxandarena eta Lau-rent Erreca, partida on baten ondotik.Joko Garbian : Iban Riouspeyrous etaLaurent Albistur-ek ereman txapela 40 –32 nagusituz Pascal Dutey eta Bruno Bis-cay-ri. Plaza nagusian, Joko garbian,Zaharrer-Segi eta animazio komiteakantolatu torneoaren finala ere jokatu da.Aurtengoa, Daniel Goicoetchea, PascalEtchebest eta Peio Monaco-k irabazi dute45 – 39 nagusituz Pascal Dutey, PantxoArrossa eta Daniel Elgorriague-ri.Bertzalde, elizako plazan iragan da erepalantxa torneoa Juantorena ostatuakantolatua. Hogoita hamar parek partehartu dute eta bigarren mailean AuroreCaset eta Gilles Mocho nagusitu BrunoCadot eta Alain Etcheverry –ri 40 – 30,lehen mailean Sebastien Barnetche etaMizel Oçafrain nagusitu Iban Risoupeyrouseta Daniel Alfaro-ri 40 – 24.

Arrola - Dantza taldeak bere sartzea egi-nen du urriaren 2tik goiti. Xehetasunguzientzat deitu 05 59 37 48 52 zenbakirat.

Ezker paretan, finalak jokatu dituzten pilotariak

EUSKAL AMERIKANOEN BAZKARIABAIGORRIN

Urriaren 4 ean iraganen da Baigorrin euskal amerikanoen bazkaria. Izenak emanbehar dira irailaren 28a baino lehen, deituz Henri Oçafrain 05 59 49 10 04 edoAngèle 05 59 37 47 06.

AIHERRAXimiko bat bihotzean… - Joan den igandean, Xipri Arbelbide apeza ofizialki joanzauku ; eta ainitz aihertar eta izturiztarrek nahi izan dute eskertu, lehenik Izturitzekomeza nagusian parte hartuz, bai eta ondoko ospakizunetan, hala nola 2 Herriko E-txeek eskaini hurrupaldian, eta arratsaldeko kantaldian. Meza bururatzean, FrantxoaChristy-ren ala J-Michel Donapetry-ren mintzaldiak entzun ditugu, eta RamuntxoChristy eta Eric Etcharten bertsu hunkigarriak gozatu. Xipri ala parte hartzaile guziek,bazaukatela ximiko bat bihotzean, ez da dudarik. Milesker Xipri eta laster arte !

Orreaga-ko beilan - Joandenastezkenean 8, buruileko lehenastezken guziz bezala, Orriako beilaginuen, Orrian edo Orreagan(frantsesez Roncevaux). Usaianbezala, sekulako jendea bildu dahor, bai meza nagusian eta baibezperetan. Hemendik ere baginenmultxo bat, oinez goizeko 2.30etanabiatu girenak Donibane GarazikoMaiorga ikastetxe aitzinetik.Hastapeneko ximixta eta ortzi ka-rraskek lekua utzi diote azkeneandenbora goxo bati. Eta gauaz pata-rrak ordokitzen baitira, ibilkari guziakfrango aise heldu gira beila tokiratgoizeko 9.00ak eta 9.30 arte hortan.Giro alai eta anaikor bat beti baitagoibilkarien artean, ez da dudarik helduden urtean ere oinezkako beilatiar hauk hor iza-nen girela.

Aiherra-Antzuola 25 urte - Eta bai, jadanik 25 urte badu aihertar eta antzuolar batzukelgar ezagutu zutela. Eta jadanik 5 urte badu, 2 herrien arteko lotura horiek bihurguneofizial bat hartu zutela. Larrazken eta helduden primadera arte hortan, izanen da pestaeta ospakizun 2 herri hauietan, 25.urteburua orroitaraziko daukutenak. Anartean, orroitorain beretik autobusez Antzuolara abiatuko girela urriaren 11n, goizeko 9.15etan, hanhasiko baitira 25. urteburu hunen lehen ekitaldiak. Xehetasunak berantago ! !

Aiherra aldeko multxoa bazkaiten ari

LASABestak - Asteburu huntan hasiko dira18tik 22rat iraunen dutenak. AurtenLasako kabalkadak (Lasarxoriak) bere40 urteak ospatuko ditu erakutsiz betihor dagoela juanago eta azkarrago. 18ortziralea : afari herrikoia Haitz Airetaldeak alaiturik. 19 ibiakoitza : ara-tsaldean Donibane Garazin kabalka-daren ibilaldia. Aratsean dantzaldiaEgan taldearekin. 20 igandea : ara-tsaldeko 5 orenetan kabalkada, dantza,makilari eta abar. Artetik Primaderadeitu taldeak (arbonarrak) emanen ditudantza eder eta desberdinak. Astiriantalo eta xingar. Aratsalde guzian Adartzafamatua bazterren harrotzeko etaairosteko bai eta lehengo gazteenmugiarazteko. 21 astelehena : Aldaku-

rria sagarnotegian herritarren bazkariaeta ondotik mus xapelketa. 22asteartea : aratsaldean pilota partidaGaratex-Camino eta Saldubehere-Bar-netche. Gero Pantxo Hirigaray etaAurélie Etchepare guzien airosteko.Aratsean Etxoinia ostatuan oilo saltsafamatua afaltzeko, Menditarrak soinula-riekin.

Sortze - Charlotte Lahoussine etaSébastien Ampo zorionean ditugu berenalaba ukanik agorrilaren 26an, Amaiadeitu dutena. Bikote hau bizi da Itholakartierrean altxatia duten etxean. Guregoresmenak aitama gazteeri etasuertezko bizi luze bat Amaia ttipiari.

M.G.

BIDARRAI

Amarrain besta - Arras ederki iragan da gure kermeza igandean. Meza kartsu batenondotik, haurren arteko pilota par-tidak dira jokatu, lehenik ttipienenartean : Patxi Casemajor-AnttonOronos 30, Joan Orhategaray-Xan Cedarry 28. Gero hiru pa-reren arteko lehiaketa : garaileMathieu Ospital-Pierre Cedarry,bigarren Ellande Orhategaray-Paxkal Elissetche, hirugarrenStephanie Castanchoa-NoanPapet.Bazkariko, trinketaren bete jendebildu da, mahainak xoko mokoguzietan ezarririk, 230 bat lagun,haurrak barne. Denak omoreonean, bereziki loteriako irabaz-leak, zenbaitzu alegeraki etxera-turik zingar azpia besopean. Arats arte izan da giro, nor musean, nor kantuz. Bai, par-ropiako besta guziz ederra izan da igandeko hori. Bezperatik besta biharamun arteeskukaldia eman duten bolondres guziak eskertuak izan ditela.

Artxilondoko besta – Buruileko lehen larunbatean, Baztandarrak elkarteak bere kideeta laguntzaileak gomitatuak zituen Iratira, Artxilondoko xoko eder hartara, apairubaten inguruan goxatzeko. 70/80 bat lagun da harat hurbildu, giro hoberenean hanere, airea fresko, zerua urdin, bihotzak arin.

Amarrain bestak trinketaren bete bazkaltiar bildu du

IZTURITZEXipri Arbelbide apezari eskerren bihurtzeaElizkizun jendetsua eta beroa ginuen joanden igandean Izturitzen, Xipri bera mezaemaile, laguntzaile eta sustatzaile zuela Mau-rice Arhets erretora. Predikuan bere bizikoharat hunaten berri emaitean, aitortu daukugutartean iragan 12 urteak izan direla bere-tzat hoberenetarik. Bainan hori ez ote da,apez eginbidea osoki betetzeaz gain, izandelakotz : mintza erretxa, idekia, denetarikhurbila, haur, gazte ala xahar, elizatiar, sines-dun edo ez; dituen hutsak kalitate edo alde

onek nasaiki gordetzen dizkiotela. Holakosolasak ditugu entzun Frantxua Christy pa-rropiako arduradunari eta J.M. Donapétry

auzapezari eta beste Aihertar eta Izturiztarre-ri. Ramuntxo Christy eta Erik Etxartek kanta-tu bertsuek ere erakusten daukute nor dendenek Xipri deitzen duten apeza, ez errespe-tu eskasez bainan hurbiltasunez, presunapreziatua eta maitatua gehienetarik!Mintzaldi, bertsu eta opari eskaintzen ondotiktrinketaren bete Aihertar eta Izturiztar bilduda goxoki solastatzeko hurrupa bat hartuz.Milesker haundi bat Xipri eman daukuzunguziaz, ukan dezazula luzaz osagarri on,zure paper eta liburuetan artzeko, artetanIrkus Roblesen margoari behako bat emanezeta nahi duzun arte, hemen ateak zabalikbaitituzu.(Bertsuak eta aratsaldeko kantaldiaren berriheldu den astean)Besta komitearen abisuaBestak hurbiltzen ari eta herriko gazteek jaki-narazten daukute, ohizko eskearen egiten ibi-liko direla etxez etxe buruilaren 19an, aitzi-netik denak eskertuz. Bestalde laguntzaileakxekatzen dituzte : oihaletxe muntatze etabeste... Xehetasunentzat deitu Sylvain 06 7438 10 21.SortzeIrailaren 14ean jin da mundu huntarat Eulali,Joanatean bizi diren Xexil eta Niko Lafittenlehen haurra. Neska sortu berria osagarrianeta zorionean haundi dadila. Badakigu eus-kaldunki hezia izanen dela ama andereñoizanki. Goresmenak burrasoeri!

DONAIXTIEzkontza - Mauleko Maialen Erbin hartudu emaztetzat Rene Vignau Bentabe-rrikoak. Zorionean bizi ditezela.

LARZABALEEzkontza - Laurence Paradis herritarraesposatu da Cedric Blazy Jurançonaldekoarekin. On eta zorion haiei.

AINTZILEEzkontza - Buruilaren 5an ezkontzako sakramendua hartu dute Martinon apezareneskutik Christelle Escos eta Sebastien Urrutiak. Lehenik herriko etxean eman dute elgarri baia, gero meza herriko elizan. Ezteiak Espellet ostatuan,Larzabalen, omorerik hoberenean. Zorionak eta suerte on bat desiratzen dugu biesposeri herritar guzien izenean. Muxu bat Julen ttipiari. M.A.

BANKAHeriotze - Bi heriotze ukan ditugu herri-an. Eugenie Arambel Tunio, 83 urtezituen, aspaldian ezindua zen. BigarrenaMaria Etxecolanea Uhaldeko etxekan-dere xaharra, 92 urte zituen. Bi familiekonar ditzatela gure doluminak.

Ezkontza - Aldiz bi ezkontza ere ukanditugu. Lehenik Barnetche Celine Xas-parroko alaba hartu du laguntzat Sof-fores Christian-ek. Gazte hok herrian bizibeharrak dira. Bigarrena, VeroniqueFalxa Olabarrietako alabak hartu dulaguntzat Roubin Cedric (Bordelealdekoa). Bi ezkontza hauetan elizkizu-nak biziki ederrak izan dira bai eta ereapairuak gustu onekoak eta alaitsuak.Agiantza beroenak espos berrieri, baieta hauen familieri.

ARMENDARITZEEzkontza - Gure bi gaztek beren bizi lagu-nak hartu… Lehenik Stephanie Delgueirailaren 5ean zauku ezkondu Patxi Caminoortzaiztarrarekin. Irailaren 12an, FranckDubois-ren aldi zen, hunek Gaëlle Lara-mendy irisartarra hartuz. Goresmen etaainitz zorion eta osagarri desiratuz, behardugu aitortu gazte hauiek laborantxamundukoak izanez, zer plazerra izanendugun hauien ikustea, kabalen ondotik edotresna gainean, beren etxalde inguruan.“Gazte maiteak, badu bai herritarrak zuenentrada pollitaren beharra !”

Arta lekuan - Gisa hortan ditugu operaturiketa polikiño joaten Marie Helene Etcheverryeta Patxi Hiriart. Bertzalde baditugu gureetxetako xahar eta eriak, guzieri agurñoamultsu bat doala… bihotzez, ez ditugularikahanzten xahar etxean ditugunak !

HELETAEsne egileen kezkari juntatzen gira ikusiz beren lanaren fruitua gosta ondoan botabehar dutela. Zenbatekoa den makurra ezin da negurtua, bakarrik bizitzekoa dutelagaldatzen, laborantxako mozkineri behatu eta, behi haragia, urde haragia, ardi hara-gia, arto edo ogia, aspaldiko prezio beretan daude. Karga eta zerbitzuek hartua dute-larik airealdi ederra, bai-eta bereziki min egiten duena, ikustea, entzunez bederen,sosa erabiltzen duten buruzagi pizkor batzuk ez daukatela axola mikorik nork nun etanola penatu behar duten lanaren gostuz beren xuxenaren eskuratzeko. Dena den,adixkide laborariak sustenguz zuekin gaude, gure herrian esne egile guziak elgarrensustenguz dauden bezala, hori ere erran behar baita.

Mezak - Ibiakoitz aratsean 7 orenetan, Armendaritzen. Igandean 9 orenetan Mehaineeta Iholdin, 10.30etan Landibarren, 11 orenetan Heletan. Herritarra

Page 6: Herria 3023

“Elebidun, bietan hobe” dio eskola giristinoetan euskararen erakaskuntzaz arduratzen den EuskalHaziak elkarteak, “euskaraz ikasi eta euskaraz bizi” delarik bere xede nagusia. 2928 ikaslerekin abi-atua du ikasturte hau, ama eskolatik baxorainoko duelarik, 30 eskola desberdinetan. Lau idekidu-rarekin : Baiona Largenté, Milafranga Bihotz Sakratua, Donazaharre San Mixel eta Hendaia JondoniBixintxon.Urriaren 24ean beharra den Deiadar manifestaldira ere dei egiten du. Bertzalde, jakinarazten du bereurteko besta iraganen dela Kanbon, 2010eko martxoaren 21ean, kari hortara hirugarren disko batplazaratuz, Errobi inguruko ikastetxeek landua Philippe Albor eta Pantxika Solorzanorekin.

Izen bitxi horrek zer gordetzenote du ? Heldu den urteangure deputatuek berrituko duteduela bortz urte bozkatu zutenLEONETTI-ren legea. Legehorrek muga zonbeit emaitenzituen biziaren hastapenaz etabururatzeaz. Bainan azkenurte hauetan jakintsunek az-karki emendatu dituzte medi-kuen ahalak bai sortzeaz baihiltzeaz.Egun senar emazteek edo bi-koteek nahi dituzte haurrakhutsik gabekoak, ederrak, az-karrak, eta berdin kasko han-dikoak eta badakite hori posi-ble dela. Hortakotz, hauresperantzetan den ama batekgaldeginen du sabelean duenumekia sortu aitzin ikertzea.Hori egin ditake : - sortu aitzin, kontzebitu eta le-hen hilabetetan, mediku batigaldeginez « ekografia »bat, ikusteko umekiak ez due-nez deus eskasik, gibelatuaedo elbarritua den ala ez. Ja-danik erradiografiak erakutsdezake nolakoa izanen den bi-har sortuko den haurra. Ama-rentzat, burrasoentzat, badahor gogoeta egitekoa eta nunzer delibera.- Bertze molde bat bada jakite-ko umekia nolakoa izanenden. Ikertze hori egiten da be-rantago lanjer handia ikustenbalinbada haurra gaizki izanendela sortu-eta. Ikertze horideitzen da «diagnostic préna-tal» edo «amniocentèse»,amaren sabelean hartzen bai-tute umekia hazten duen odo-letik, miatzeko haurrak izanendituenez menbro guziak edogogo guzia.- Bada ere bertze molde bathaurrik ukaiten ahal ez delarikedo gizonaren gatik edoemaztearen gatik. Orduan se-narraren edo bertze gizon ba-ten hazia hartzen dute eta la-boratorio batean emaitenemaztekiaren obulo bati. Haa-

tik hor jakintsunez hauta deza-kete umeki bat ederrena, ho-berena, aberatsena bertzeumekiak baztertuz. Hori dei-tzen dute « diagnostic préim-plantatoire ».Zer gertatzen da ikertze horiekegin ondoan ? Ardurenean -ez beti – amaren edo burra-soen gostukoa ez den umekiabaztertzen dute erran nahi bai-ta hiltzen edo hiltzerat konde-natzen : hori deitzen da« abortatzea ». Jakin behardugu Frantzian berrehun etaberrogoita hamar bat milaumeki hiltzen direla urte gu-ziez. Hemen galde bat badadenentzat : « umekia » gizonbat edo emazte bat bezala e-rrespetatu behar duguia ? Ezarras osoa izanik ere ez otedu bizitzea merezi gibelatuaizanen den haurrak ?Emazte batek edo bikoteekedo senar-emazteek nahi duteere haur bat izan lehen bai le-hen. Maluruski trabak kausi-tzen dituzte bidean eta ohar-tzen dira zonbeit hilabete el-garrekin bizi ondoan, edo gi-zona edo emaztea agorradela.• Hori ainitzentzat ezin jasa-nezko desohorea da egun,emakume batek estimatzenbaitu haur baten izaiteko dre-txoa baduela. Gehiago dena,denek badakite egun teknikakemaiten ahal diotela naturale-zak ezin dezakena. Beraz deiegiten dute medikuari galdeegiteko zer egin behar denhaur baten edo bien ukaiteko.Huna zer eskainiko diotenegun :- « procréation médicalementassistée » : Senar-emazteekedo bikoteek eginen dituzte

entsegu batzu – zonbeit hila-betez eta berdin zonbeit urtez– laboratorio batean, emaztea-ren eta gizonaren haziak batemanez, umeki bat ikusi artioamaren sabelean. Bide arrasluzea eta dorpea da bainanamodioak ez du deuseren bel-durrik. Hazi horiek izaiten ahaldira senar emazteenak edo bi-koteaz kanpo hautatu gizona-ren hazi batekin eginak.- Gertatzen da ere orai emaztebatek ama nahi duela izan gi-zon batekin bizi gabe edo eregizon batek haur bat nahi due-la ukan emazte batekin bizigabe. Orduan, emazte bat-zuek haurra ezin ekarriz be-rek, bertze emazte bati eka-rraraztea galdegiten diote :hori deitzen da « mère por-teuse ».- Bertzalde orai eritasun zon-beit senda ditazke « zelula »batzu hartuz umekiaren gor-putzean, « cellules embryon-naires » deitzen dira horiekedo gorputzean, hautatuz ze-lula batzu umekia hunkitugabe « cellules souches adul-tes » delakoekin. Azkenik ai-patu molde hunentzat gero tagehiago atsegin daukate oraijakintsunek.Hemen ainitz gogoeta egin be-har ditugu denek, fededuneketa ere sinesterik ez dutenek.Haur batek ez ote ditu aita bateta ama bat behar, osoki gizoneta emazte bat bilakatzeko ?Teknikak edo jakintsunek or-daintzen ahal dutea burrasoenamodio paregabea ? Nun dahor Jainkoaren bidea ? Han-ditzearekin haur batek nahi dunoizbait jakin egia : nor dituenbere aita-amak : nola argitukodute laboratorio batean sortuabalinbada ? Galde horieri zerihardetsi behar diotegun erra-nen dugu bertzaldian.

Gero segida beretikJean-Pierre Etcheverry

6

EUSKAL IRRATIAK

Bahituak : Aste guziz bezala oroitarazten dut artikulu xume honetan bahi-turik bizi direla jendeak mundu osoan, izan diten militarrak, kasetariak,mariñelak edo bertze. Atxik ditzagun gogoan.

***Apocalypse - La deuxième guerre mondiale : Sei zatitan zabalduko dituFrance 2 gateak bigarren gerlaren gorabeherak eta, beraz, historia, artxi-betako dokumentuak baliatuz bakarrik. Hasi da asteartean eta bi zatieskaini dizkigute. Lehenbiziko bi zatiek eraman gaituzte AlemaniatikFrantziara, ikusiz nola bereganatu zuen boterea Hitler-ek 1933an eta nolabentzutu zuen Frantzia bortzpasei astez maiatzeko 10ean hasiz etaekaineko 17an bukatuz, Petain-ek galdegin zuela bake gunea. On daoraiko gazteek jakin dezaten zer izan diren zorigaitzeko urte horiek, ha-mabi orotara, 50 miliun hilek pagatu dutela agintari batzuen erokeria etabertze batzuen uzkurdura.Ni bezalako batzuentzat oroitzapenak izan dira ikusi baitugu bainan ezosoki ulertu, gazteak baiginen orduan, zer izan den Hitler-en jokabidea,hartuz Austria lehenik, Txekoslobakiako parte bat eta sartuz PolonianStalinekin partekatzen zutela zernahi desmasiak eginik. Denbora bereanikus daiteke nola denak iretsi dituzten Chamberlain Ingalaterrako lehenministroak eta Daladier-ek Munich-en sinatu dutelarik hitzarmen famatua.Urte baten buruan hasi zen gerla pentsatzen baitzuen Hitler-ek amor ema-nen zutela berriz ere Ingalaterrak eta Frantziak, bainan ez zen hola iragan.

***Sim : Zendu da berrikitan, larogei urte pasa zituela, jokolari irri sortzailea,bai antzerkietan, bai filmetan edo telebixtan. Ohore gisa eman duteFrance 3 gatean “Louis la Brocante” deitutako telefilma bat.

***Saltsak : Eskuin ala ezker sortzen dira eztabaidak ez bakarrik CO2 lege-gaiarekin, bainan ere alderdien barneko gaietan. Sozialistek badutemokokatzeko gaia liburu batek salatzen duela nola irabazi zuen MartineAubry-k Segolene Royal-en kontra. Eskuin Brice Hortefeux, barneko mi-nistroak badu zer egin erakusteko zer diferentzia den arrazakeria etaumorearen artean. Hor konpon jaun andereak !

***Errugbia : Baiona - Donostia sekulan baino gehiago Euro-hiria da berehiru kirol zelaiekin : Jean Dauger, Aguilera eta Anoeta. Anoetan Miarritzekjokatu zituen azken urte hauetan Euro Kopako partidak. Baionak baliatudu Anoeta paristarren kontra eta joanden larunbatean Anoetan ere jokatuda errugbi partida miarriztarren eta baionesen artean. Miarritzek irabazi du(12 eta 6), lau gaztigu ostiko biren kontra. Entsegurik ez dute markatu.

J.H.

KULTURA SAILA

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

BIOETIKAZZONBEIT GOGOETA

Irailaren 26an, arratsaldeko 4 orenetan, J. HARITSCHELHAR jaunakmintzaldi bat emanen dauku BIARRITZEko Mediatekan. Gaia izanen da“Euskal literaturaren antologia bat”, eta zuzenki itzulia izanen da. Ezengure inguruan, denek ez dakite euskal literatura badagoela. Alta, leheneuskal idazki ezaguna XV°mendekoa da, Bernat ETXEPAREk emanbaitzuen Linguae Vasconum Primitiae (“Euskaldunen HizkuntzarenHastapenak”) 1545 ean.Frantzian, François 1° erregeak nahi zuen frantsesa ofiziala bilakadadin. Villers Cotteret manuaren ondotik, 1549an, Joachim du Bellay-kagertarazi zuen Défense et illustration de la langue française, literaturafrantsesean lehen liburua.Beraz, euskal literatura badago, frantsesa bezain zaharra. Ondotik, zergertatu da euskal literaturan, beste literaturei konparatuz zer eman du,zer izan da haren aldaera ? Jean HARITSCHELHARi galdeginen diogu,literaturan maisua baita. Bordeleko Unibertsitatean bere lan bizi guziapasaturik, Euskaltzaindiaren buru luzaz egon da. Eukal Akademian pre-seski orain parte hartzen du talde berezi batean non Euskal Literatu-raren Antologia berri bat apailatzen baitute. Ez dauku edozoin antologiabat eginen, baizik eta bere antologia, bere hautuzko testu eta autoreakaipatuz. Agian eta segur, Iparraldeko idazleek hor parte ona ukanenbaitute. Mintzaldiaren batbateko itzulpena Piarres Aintziartek eginen du.Nonbre handian izanen garelakoan, irailaren 26a arte. Antolatzaile, Bia-rritzeko Irakurketa Klub.

EUSKAL LITERATURAREN ANTOLOGIA BATJean Haritschelhar-en mintzaldia Biarritzen

UHARTE GARAZINMARIKITA TAMBOURIN

Irailaren 23an, asteazkena (19:00-20:30), Marikita Tam-bourin baigorriarrak mintzaldi bat eskainiko du UharteGaraziko Herriko Etxean, gai huntaz : “Euskal hizkuntza, ira-gana, oraina, geroa”. Bide beretik, “Kania” eta “Singa-purreko gutunak” liburuak aurkeztuko ditu. Ondotik (21:00)nahi dutenentzat afaria Oillarburu ostatuan, DonibaneGarazin. Izenak aitzinetik emanez (0559372832 -0687085082). Antolatzaile : Femmes 3000 elkartea.

Lehengo batez HERRIAn sai gaiztoen berriPeiok bertsutan arras argiro du jarri« Behiak aratxe bat mundura ekarri… »Harrapariak laster baitziren etorriAhulak garbitzera, lurra utziz gorri…

Arrain handiak omen du ttipia jatenAbere gaiztoek zer nausitasun duten…Jendetan berdin dela baitute erraitenAburu horrek zenbat duen ba irautenTa horren kontra egin nahi nuke azalpen.

Batek irabaztea bertzea mendratuzMolde onena ez da errex daike ikusGoiz edo berant baita bertzea mendekuzAltxatuko amorru biziena hartuzHalabeharrez lehena bortizki zafratuz.

Hunen alternatiba on da oroitzeaZorionez badaike : elkar ulertzea.Bortizkeriz ez ote daukagu asea ?“Batek irabazteko bertzeak galtzea…”Azkeneko denentzat da odol-txartzea.

Erasoaldietan egonikan bareNahiz behartuko den pazientzia ere Mespretxuen parean jo duintasun aldeEta giroa itzul daike alafedeBide bat aurkitzeko nehork galdu gabe.

Jendea joka bedi bai jendetasunezPosible da joaitea manera txukunez « Saiarena » baztertu borondate onezIturri’onetik haziz, hori ahal dugunezGehiago irabazten baita maitasunez !

Fermin.

SAIETARIK… JENDEETARA

Buruilaren 17a, osteguna 16.00 : Kantaire 17.00 : Eman bostekoa 19.00 : Mintza leku, sar-tzea euskarazko eskoletanBuruilaren 18a, ostiralea, 19.00 : Aitzur eta Jorra20.00 : Presoen Oihartzuna20.30 : Radio kulturaBuruilaren 19a, larunbata9.00 : Beroan bero, astekobilduma.11.00 : Airesta, emanaldiberezia Hergaraiko feriaz.12.00 : Petzero

Buruilaren 20a, igandea 9.30 : Gure bazterrak 10.30 : Meza, Hazparnekoparropiatik.11.30 : Hergaraiko feriatikzuzenean.12.30 : Gure arbasoak,Bidarraiko Betti Ameztoy 13.00 : Hegoaldeko ostatuaAndoni Tolosa-k eginik.Buruilaren 21a, astelehena19.00 : Zer dioxu: Miren Azkarate

BBEETTII GGOOIITTII AARRII……

Page 7: Herria 3023

IUT IKASTEGIAN

POSTUAKESKAS

Arrangurak badituzte BaionakoIUT ikastegian. Xalbat Berte-rretche zuzendariak hezkuntzaminixtroari gutun bat igorria dioarrangura horien gainetik.

Ikastegi hori Paueko unibertsi-tateari lotua da eta hauxe dagertatzen : gero eta ikasle gehi-ago Baionan eta erakasle postu-ak eskas, Pauen aldiz ikaslegutiago bainan araberanerakasle gehiago. Banaketaorekatuago bat egoki litake. Xi-freak hauxe dira : Baionan 952ikasle, 51 erakasle ; Pauen1400 ikasle eta 200 erakasle.Hola segitzeko emana denestakurua : Pauen erakaslefrango ikerketa lan batzuetanhartuak direla bestalde. BainanBaionako zuzendariak diogutienez zortzi postu gehiagobehar litazkeela halere Baio-nan…

7

Ezcurra I - Oçafrain . . . . . . 40Sorhuet - Harizmendy . . . . 20Finala hunekin bururatu dirabestak Dongaitzen trinketeaneta biba Urruña eta Sara, aurtenere pilota lehen ezarri baituteherriko bestetan. Eta pilotaza-leek hoin ederki zerbitzatuzgeroz pilota programa onbatekin, jendeak badaki zeregin : ikustera jin, Dongaitzentrinketera eta abere primenplazako hartarat ere. Badutehortan beste herri batzuek erezer ikas. Beraz, finala huntan,eta lehen partida hortan ere,Oçafrain forma onean agertuda, pilota beti xuxen eta jokoasegur, eskuineko xoko hura ereahantzi gabe, lehenik sareamiatu ondoan. Pentsa orduanPatriken loria, gibelekoakprestatu kintzearen egiteko,haatik berak ere nehundik aha-laz Sorhueten airea hutseginez,baitu oraino aski beso pilotarenkentzeko kontrarioaren aireari.Ezcurra I - Oçafrain . . . . . . 40Waltari - Lazcano . . . . . . . . 20Eta Waltarirekin, nola egin ?Hau galduz ez zen finalarik iza-nen lehen horiendako. Astelehe-nean egin dute hortako beharzena, gauzak ondarreraino justuizan badira ere. Hezi dute hezikubatar beltzarana, airea etaoro baliatuz Waltariren pilota zi-rimolatu heietan. Botea beharekarri lehenik, ez baitzen huraerrexena baina jakin dute jakinhortzen tinkatzen biek ere, etaaztaparra halaber, Bixente Laz-canoren beso haundia ere neu-rrian atxikiz.Sorhuet - Harizmendy . . . . 40Etcheverry - Ezcurra II . . . 30Bigarren finalerdia hau izan da.Eta hemen bestalde zen kome-dia. Bere herriko trinketeanbehar zuen erakutsi Paxkalekoroitzapen txar hek oro ahantzi-ak zirela. Ahantziak ez badiraere beso harekilako desgustu-ak, badakigu orain hobeki delaeta berriz haren gainean kondadezakegula. Halere ez duhemen nahi zuen guzia eginahal izan, bereziki hobereneangertatu ez den Herve Etcheve-rry harekin. Nahi baitzutenbesteek ere, bereziki Sorhuetek,asteazkeneko finala hori, etahau irabazi dute urruñar jen-deketa on batekin.

GARATENEANEzcurra - Bessonart. . . . . . 50Oyhenart - Kurutcharry . . . 25

Asteleheneko partidan orenbaten buruko jendea kanpoan,eta ikus kondu hori. Berri on gutipartidaz eta pilotariez ere. Zereginen da ? Gehiago jakinartean.

BIRIATUNIbarrola - Maitia . . . . . . . . . 40Sorhuet - Yustede . . . . . . . 29Gauazko argiekin Open Trofeoajokatu da mugako Yustede,Aramburu ta besteren herri hor-tan plaza laxoan, Ibarrola etaBeñat Maitia nausituz konduhunek erakusten duen bezala.

KANBON EREBielle - Ezcurra II . . . . . . . . 40Ezcurra I - Harizmendy . . . 28Elgarren kontra ari ziren Ezcu-rra anaiak gibeleko sarerikgabeko trinket hortan. Adinaalde gazteak, eta hura nausituda, Bielle ere hor baitzen berebetiko xixtakoekin. Artean kan-porat emanak izanak ziren Lam-bert-Jeannots, Gonzalez-Wal-tarik garaiturik. Haatik ezin ikusidugu finala.

HEGOALDEAN LOGROÑOKOSAN MATEOAK AITZINOlaizola I - Beloki. . . . . . . . 22Bengoetxea VI - Patxi Ruiz 19

Agirre - Beobide. . . . . . . . . 22Belloso - Eskudero . . . . . . 18Rio Tobiasko mainutegietanjokatu dira bi partida hok.Irujo - Beroiz. . . . . . . . . . . . 22Gonzalez - Laskurain. . . . . 16

Berasaluze IX - Merino I . . 22A. Lasa - Urberuaga . . . . . 20Eta Galdakaon beste bi hok.Bengoetxea VII - Arretxe . . 22Mikel - Zabala . . . . . . . . . . . 16Mutilban jokatua.Olaizola II - Oxando . . . . . . 22Bengoetxea VI - Patxi Ruiz 13

Arretxe II - Iza. . . . . . . . . . . 22Chafee - Zabala . . . . . . . . . 10Vianan jokatu dira horiek biak.Titin - Arruti . . . . . . . . . . . . 22J. Retegi - Eulate . . . . . . . . 15

Perez - Zezilio. . . . . . . . . . . 22Larralde - Lasa III . . . . . . . . 18Urdulizen ziren hauk.Gonzalez - Eulate. . . . . . . . 22Titin - Zezilio. . . . . . . . . . . . 20

Capellan - Sanz II. . . . . . . . 22Cabrerizo - Galarza VI . . . . 21

Bego

Hazparne aldeko erkidegoak Euskara Teknikari bat bilatzen du,Euskararen Erakunde Publikoarekin partaidetzan.

• Eginbeharrak- Harreman jarraikiak beren eginbideetan euskarari toki

gehiago eman nahi dioten erkidegoko herriekin- Zerbitzu teknikoak segurtatu erkidegoko herrietan

(itzulpen, formakuntzen plangintza...) eta/edo aholku teknikoak zabaldu hautetsi eta beste ordezkari batzueri (seinaletika, elebidun dokumentu...)

- Euskararen sustapenerako ekitaldien antolakuntza (dokumentu argitaratze edo beste komunikazio euskarri,konkurtso, mintzaldi, animazio desberdin... prentsa harremanak)

- Ekitaldieri doakien finantzamendu plangintzaren eta muntaketaren jarraipena

- Euskara erabili nahi duten elkarte ala eragile pribatuaklagundu.

• BetebeharrekoakEuskara teknikariak behar ditu :- Ardura handiko postu hori betetzeko gaitasuna- Harreman eta komunikazio gaitasunak- Proiektuak eremaiteko esperientzia- Euskararen ezagutza ona, bai ahoz, bai idatziz- Euskararen alderako politika publiko batean engaiatzeko

nahikaria.

• Bertze argitasun- 3 urteko kontratu mugatua, denbora osoz.- Hilabete saria esperientziaren araberakoa.- Lanpostu horren fitxa aurkitzeko : Hazparne aldeko

erkidegoa tel 05.59.29.16.47, [email protected] hautagaitzak 2009ko urriaren 9a aitzin.

LAN ESKAINTZAEuskara Teknikaria

Euskararen Erakunde Publikoak KUDEANTZALARI-KONTULARI

bat xerkatzen du, 5 hilabeteko ordezkaritza

egiteko urri erditsutik goiti

LAN ESKAINTZA

Euskararen Erakunde Publikoa Platanondoen etorbidea, 2 - 64100 Baiona

Tel : 05 59 31 18 34 - Fax. 05 59 31 07 81Helbide elektronikoa : [email protected]

Edozein argibiderentzat :

Misioak• Kontularitza segitu : gastuak eta diru sartzeak kudeatu,

gastuak ordaindu eta diru sartzeak eskuratu.• Ikastetxeen proiektu deialdiko eta ikasmaterialeko

dirulaguntza txostenak segitu.

Jardunbidea eta egutegia• Hautagaitzarako txostenak 2009ko irailaren 30ean berantenaz

helarazi behar dira, honako dokumentu hauekin :- CV zehatza; - Motibapen gutuna.

(Dokumentuak bi hizkuntzetan egin behar dira (euskaraz eta frantsesez).

• Ondotik : hizkuntza eta teknika gaitasunen neurketa, etaelkarrizketa.

• Lanaren abiatzea : urri erditsutik goiti.

Postuari buruzko xehetasunakEramanen diren jarduerak eta antolaketa zehazten duenpostu fitxa eskura dezakezu EEPrekin harremanetan sartuz.

Irisarrin Pilota lehiaketa etaBiltzar Nagusia

Buruilaren 5ean, Irisarriko plazan iragan dira esku huskako lehiaketa-ren finalak. Lehenik 3garren mailan Donamartiriko Haicaguerreanaiek ereman dute finala Irisarriko Errotabehere Darrieumerlou-ri 30-

28. Gero 2garren mailan, berriz ere Donamartiritarrak xapeldun.Elissalde - Miremont 30 Ihidoy - Amestoy 26. Azkenik, lehen mailanCarricart aita semek, Filipe eta Jon-ek ez zuten partida hori uztekoa,eta irabazi dute 30-21 Garazi aldeko Mayté - Chamalbide-ri. Ustebaino errexago joan dute finala Carricart aita-semek. Hirugarren aldi-kotz eraman du Filipek xapela, aldi oroz lagun desberdin batekin.Denak pozik ziren Carricart familian, aita, semea eta aitatxi ere… Ezdea hala Laurent ? Gero, plaza gizon saria Itsasuko ChristopheElissalderi emana izan zako.Ondotik, denak bildu dira Denen Etxea gelan trago baten hartzeko,eta beste batzuk segitu ere Gure Doia trinketeko zikiroan. Orai, xapel-goen aldi : gazteenek, ezker paretakoa eta haundiagoek, trinketekoa. Bainan aitzin, buruilaren 19an, aratseko 7ak eterdietan Denen Etxeagelan, pilota batasunaren ohiko biltzar nagusia iraganen da. Pilotari,buraso eta pilotazaleak gomit dira urteko harat hunaten entzutera.

URRUÑAKO BESTAK PILOTAREKINSARAKOAK ETORRI ARTEAN

DONOZTIRIMusa - Helduden igande 20an“Aire Ona” batasunak antolatzendu mus lehiaketa haundi batSanoki ezker paretean. Arra-tsaldeko 2 orenetarik goiti izenakhartuak izanen dira, 3 orenetanhaitadak hasteko zuzen. Ainitzsari prestaturik daude. Guzieriberaz, ongi etorri !

Ezkontza - LarunbateanDonoztiriko elizan bazen mugi-mendu. Uharteko alaba MirenDuhart presuna kantari ezagutu-ak eman du bere baia bizikolagun hartuz Destribats beskoiz-tar mutil gazte soinulari onadena. Beskoitzen ohantze pollitbatean dira kokatuko. Goresmenberoenak bien familieri. Amodiobizi zoriontsua desiratzendiotegu espos berrieri.

A.A.

EMAZTEAKERRUGBIAN

Zenbait urte hautan, BaionakoASB-ko emazte taldeak sasoibiziki onak egiten ditu errug-bian. Aurtengo sasoina abiatudu joanden igandean Lons-en,maleruski galtze batekin, 6-0(partida erditan 0-0). Erranbehar da Baionako ekipangibeleko lerroak kasik osokiberrituak izan direla eta denbo-ra pixka bat beharko dutelaberen markak ongi hartzeko.Ondoko partida, irailaren 19an,Bobigny-n.

IPAR EUSKAL HERRIKO ITZULIA BIZIKLETEZ

“Bizi !” elkarteak antolaturik,beroaldi klimatikoa eta Kopen-hageko goibiltzarra gogoan,Ipar Euskal Herriaren itzuliaeginen da bizikletez irailaren25etik 27ra, Mauletik Baionara.Huna toki eta orenak : irailaren25ean, Maule 9:00, Garindaine9:50, Urdiñarbe 10:05, Muskildi10:20, Donaixti 11:15, Larza-bale 12:00, bazkaria Ainhizen12:30, Lakarra 14:40, Donaza-harre 15:00, Donibane Garazi15:20, Ortzaize 16:00, Bidarrai16:30, Luhuso 17:00, Itsasu17:30, afari eta gaua Ezpeletan; irailaren 26an, Ezpeleta 9:00,Zuraide 9:10, Senpere 9:50,

bazkaria Donibane Lohizunen,Getaria 15:15, Bidarte 15:30,Biarritze 16:00, afaria eta gauaArbonan ; irai laren 27an,Arbona 9:00, Arrangoitze 9:30,Basusarri 10:00, Uztaritze10:30, Kanbo 11:15, bazkariaHazparnen 12:00, Beskoitze15:15, Mugerre 15:45, Baiona16:15. Gilles Lemaire ATTACelkartekoak mintzaldi bateskainiko du Ezpeletako ego-naldian Kopenhagekogoibiltzarran jokoan diren neu-rrietaz. Itzuli hortan partehartzeko, 0674755770ra deitu.

IRISARRINESKUBALOIA

Bazakiten irisartarrek xapelgokolehen partida hau biziki zailagertatuko zitzaiela Libournekotalde oso onaren kontra. Etahala izan da joanden ibi-akoitzean Irisarriko Airoskigelan. Irisartarrak airez aire abi-atu dira 4-0, bainan oren laur-den baten buruan 8-8, eta parti-da erditan 13-15. Gero berdindu15-15 bai eta 20-20, bainanbertzeak indartsuago agertu,eta partida 24-28 bururatu da,irisartarrek galdurik. Ondokopartida Parise aldean jokatukodute, Saint Mandé-ren kontra.

Xalbat Berterretche

Lehen maileko pilotariak

Page 8: Herria 3023

Hurbiltzen ari zaiku ohiko Xalbador Egu-na, asteburu oso batez iraganen dena, urriaren 10ean eta 11n, Urepelen. Anto­latzaile, Deiadarra elkartea eta Euskaltza-india. Beti bezala, egun horrek euskararen besta egun eder bat nahi luke izan. Aur­ten, Xalbadorrekin batera, Antonio Zavala omendua izanen da. Urte hastapenean ze­ndu zen jesuita hau, bizi guzian euskara­ren aldeko xinaurri lana eremanik, ber­tzeak bertze bertsulari asko eta askoren obrak argitaratuz. Xalbadorren adiskide mina zen Antonio Zavala, dauku erran Jo­xemari Iriondok. Harreman hurbilak ukan dituzte beti biek, Urepeldarraren miresle handia zelarik Antonio Zavala.Urriaren 10ean, larunbatez, hasiko da ekitaldia : 19:00 Gipuzkoako gazte talde baten errezitala, Xalbador gogoan ; 21:00 lagunarteko afaria, Erramun Martikorena eta Xendarineko ahizpek alaiturik.

Urriaren 11n, igandez, 9:30 Xalbadorren etxolaraino oinezko ibilaldia. 10:30 meza, ondotik Xalbadorren hilobira bisita, eta goiz guzian argazki xahar erakusketa ez­kerparetan, bai eta bertsu liburuen aurkez­pen mahaia (Xalbador eta Mattin, Ernest Alkhat, Jean Pierre Mendiburu, Joanes Arrosagarai...). 12:30 herri kirolak, Do­nazaharre/Mutriku (sokatira, sega, orga eta lasto altxatze). 13:30 bazkaria, herri kantak eta Antonio Zavalari buruzko bideo eta lekukotasun. 15:30 batetik haurren xo­koa (herri kirolak haurreri egokituta), bertz­etik bertsu saioa : Maialen Lujanbio, An-doni Egaña, Xebastian Lizaso eta Amets Arzallus, gaiemaile Joxemari Iriondo. 17:30 erromeria, Gasteizko Zabala anaia trikitilariekin.Larunbat aratseko afari eta igande eguerdiko bazkariko, tokiak behar dira u rriaren 5a aitzin segurtatu telefonoz : 06.65.70.78.04 edo 00.33.624.332.995.

8

­Ortzegunean (21.00), Kanboko elizan, Arraga eta Aizkoa koroak.­Ortzegunean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Playback antzerki ikusgarria.­Ortzegunean (21.30), Azkainen, Xurio plazan, euskal­dantzak Airoski taldearekin. ­Igande arte, Miarrritzen, Miarritzeko Maitaldia bere dantza ikusgarriekin.­Asteburu guzian, Donibane Lohizunen, Gaita­Egunak.­Asteburu guzian, Ipar­Euskal­Herri guzian gaindi, Ondarearen egunak.­Asteburu guzian, herriko bestak Lekor­nen, Urdiñarben, Behaskainen, Landi­barren eta Lasan. Udazkeneko bestak Bidarten.­ Ortziralean (18.00) Iratin, Artzainen Etxean, Artzainen besta­Ortziralean (21.00), Donibane Garaziko elizan, Oldarra abesbatza.­ Ortziralean (21.00) Donapaleuko elizan, Gogotik koroa­ Ortziralean (21.00) Sarako elizan, Mundu Nuevos taldearen kontzertua­Ortziralean (22.00), Heletan, Itsasoa gelan, Buuzbu kontzertua.­Ortziralean eta larunbatean, Donibane Lohizunen, besta Errepublika karrikan.­ Ortziraletik igandera, Angelun, Barojako zalditegietan, Big Up bideo festibala­Larunbatean, Donibane Lohizuneko portu bazterrean, Bizi Ona elkartearen feria.­Larunbatean, Kanbon Paxkalekuko bestak­ Larunbatean, Lekunberrin, Behorlegi­Ttutturu trail lasterkaldia­ Larunbatean (14.00 ­ 22.00) Miarritzen, Atabal gelan, Brok’n’roll ganer hustea­Larunbatean (17.00), Donibane Lohi­zunen, manifestaldia Jon Anza gogoan.­Larunbatean (17.30), Amenduzen, herriko biltokian, Iruski taldeak ospatzen bere 25 urteak. ­Larunbatean (19.00), Azkainen, Xurio

plazan, indar­jokoak.­ Larunbatean (20.30) Gamueko elizan, Merienda taldearen gitarra kontzertua­Larunbatean (21.00), Baionan, Luna Ne­gra kabaretean, «Souche Rock» musikal­dia.­Larunbatean (21.00), Hazparnen, Tta­ttolan, Ertz festibala­Larunbatean, Urruñan, Zokoa auzoaldeko kirolgunean, herriko elkarteen foroa.­Larunbatean eta igandean, Ziburuko ker­meza.­Larunbatean eta igandean, Miarritzen, Arroka elkarteak ospatzen bere 30 urteak. Igande goizean, danborrada taldeen el­garretaratzea eta ibilaldia, ondotik (11.30), Kantalasai Clemenceau plazan. ­Igandean, Asunak saila Hazparnen.­Igandean, kukuso­merkatua Ahetzen.­Igandean, Angelun, Glisseguna Barrako auzoaldean.­Igandean (11.15), Ziburun, Lannes pla­zan, mutxikoak Punpeka taldearekin.­Igandean (10.30), Donapaleun, merkatu­ko plazan, Amikuze kantuz eta dantzan, eta Frantxixkanoetan (16.30), Kantuka koroa­Igandean (11.30), Angelun, mutxikoak Bost­Kantoineko plazan.­ Igandean (12.30) Angelun, Barojako parkean, Jazz piknikaldia­Igandean, Azkainen, besta Axafla­Baita auzoaldean eta sagar­tinkatzea Txopinon­don, txotx bazkaria sagarnoari johan zaiz­kion kantuekin. ­Igandean, Lekunberrin, Ergarai Bizi besta herrikoia.­Igandean (16.30), Donibane Lohizunen, lehengo auto xaharren ibilaldia karriketan. ­Igandean (17.00), Donibane Garazin, Vauban zinegelan, “Putxerriko satorrak” eta “Gure ikastola” antzerkiak, Azkaingo eta Ortzaizeko ikastolek emanik

Gehexan Pontto

LEON PRESSOUYREBerrikitan zendu den jaun hau ez zen nornahi. Deituraz ez zen euskalduna, bainan amak, hazpandarra sortzez, erakutsi zion hizkuntza zaharra. Egiazko euskalduna, beraz ; ikusiz zer izan den bere bizian, jakin dezatela astekari honen irakurleek, badirela munduan gaindi itzal haundiko euskaldunak, ixilean Euskal Herria zerbitzatu dutenak. Lekuko naiz. Goian bego aspaldiko adiskidea.

Sarlat hiria aipatzearekin, aitzineko bi aste horietan, ja errana dugu eskual­de hortan badirela ere aurrehistoriari buruzko aztarna batzu guziz aberatsak eta zinez miresgarriak. Besteak beste, eta gure egungo solasgai, Lascaux izeneko harpea. Mundu guziko harpe famatuena, hala diote han gaindi. Dene­tako famatuena ez beharbada bainan famatuenetarik dela, hori gauza segurra!Egia erran, badira biga, Lascaux 1 eta Lascaux 2, elgarren ondoan, Mon­tignac herrixkan. Lehena da nolazpait egiazkoa, han kausitzen baitira lur­pez arteka harritsu batzuetan jakintsunen arabera duela nunbait han 15.000 urte Kro­Mañon gure aitatxiren aitatxik egin marrazki eta margo harrigarriak! Bainan harpe hori zerratu zuten duela 46 urte, jendea bar­nean ibiliaren bortxaz margoak arrunt andeatzen ari baitziren. Orai, kasu egile eta ikertzaile bakar batzu dira sartzen ahal, baimen berezi batekin...Bigarren harpeak ez du hogoi bat urte baizik! 26 urte xuxen xuxena erraiteko. Hor, lehengo harrobi zahar batean, tokia dena gisa hartarat arramoldaturik, gostaia gosta eta arta handiz artixta batek kopiatuak ditu lehenean diren margo gehienak, deneri leheneko heien itxura bera emanez, izari berak eta kolore ber­berak. Hots, arrunt lehengoen idurirat akulatu lana, hameka urtez egina talendu bezenbat pazientziarekin! Jendeak ikusteko gisan nolako altxorra dagoen lehen harpean...

ZEZEN ETA ZALDI

Munduko famatuenetarik dela, Lascaux xaharra ez da haatik handienetarik. 250 metro luzeko artekak dira lurpez, lekuka arras hertxiak, artean bizpahiru gela, batto halere frango zabala. Munduan gaindi badira harpe batzu aise handiagoak. Bainan e remu ttipixko hortan zernahi margo! Zezen eta zaldiak errege! Beste abere batzu ere ageri, orein zonbait eta hartz bat edo beste. Jende bat ere ikusten da marrazkitua, batto bakarrik. Esku ba­koitx, lau erhi ditu eta ez bost, zazi zu zendako... Eta gero, hau ere mix­terio bat da funtsean, margo horietan ikusten da asko marratxo eta ttitta. Zerbait erran nahi zuketenak hor aspaldiko mendetan zabiltzan jen­deeri... Bainan zer ote?Jakintsunen arabera, ne­hor etzen alde bat harpe hortan bizi. Horrat bil tzen ziren murru pareten mar­gotzerat ­ bainan zen­dako margo horiek pre­seski? ­ eta itxura guzien arabera beren biltzar ba­tzuentzat. Ainitzen gostu­ko, beren sineste berezieri josten ahal ditugun biltzar batzu, hortaz froga osorik ez omen balinbada ere...

DENA MUTZIDURA

Luzaz eta luzaz nehor ez da ibili Lascaux 1 harpe xoragarrian. Nehork ez baitzakien holakorik ba­zela ere toki hortan. 1940­eko irailean, lau mutiko gazte hor nunbait zabil­tzan xakur batekin. Batere funtsik gabe ohartu ziren zilo bat bazela nolazpait errotik ateratua izana zen zuhaitz baten ondoan. Zonbait egunen buruan, mutiko hetarik bat berriz jin zen leku bererat, beste hiru lagunekin, delako ziloa behar zutela miatu. Barnerat sartu ziren ahal bezala eta laster ohartu gaitzeko arteka bazela... Eta margo batzu murru pareta batean... Beren errient ohi bati parte eman zioten eta hunek ordu­kotz aurrehistoriari buruz ikerketa ainitz egina zuen Henri Breuil apez jakin­tsunari. 1948­an bisitariak abiatu ziren burrustan. Zorigaitzez, margoen kaltetan. Jende horien hatsak berak andeatzen baitzituen. Urte gutiren buruko, margoetan zer­nahi mutzidura agertu zen, batean xuriak, bes­tean berdeak edo bel­tzak. Altxorra salbatze­kotan, behar zen harpea zerratu eta hala erabaki zuten 1963­an. Gerox­ago Lascaux 2 munta­tu, denen atsegingarri... Muslaria

LASCAUX, HARPE MIRESGARRIA!

Bi zezen buruz-buru. Bien artean, zangorik gabeko zaldi bat eta orein batzu…

Beste frangoren iduriko zaldi bat. Burua egiten zioten arrunt ttipia eta tripa aldiz handia. Nork daki zendako ?

Bisonte bat, kolpatua naski… Ondoan, jende baten itxura, bu-rua haatik xori batena iduriz… Eta eskuetan lau erhi baka rrik…

XALBADOR ETA ANTONIO ZAVALA-REN OMENEZ

Itxaro Bethart, Txomin Peillen eta Joxemari Iriondo, Xalbador Egunaren berri emaiten.