16
2010eko Uztailaren 15-ekoa - 15 Juillet 2010 - 1,15 E - N° 3065- ISSN 0767-7643 Ilunbean da hobeki ezagun argia zoin den eder. (Edmond Rostand) Ez dute sektore guzia ordez- katzen aparantziarik ere bai- na, kondatu dutelarik hogei enpresa zirela, sei ehun lan- postu biziarazten dituztenak, laguntzaren ekartzeko prest zirela Merkatal Ganbara, bi Laborantza Ganbarak eta Ofizialena, Donibane Ga- raziko eta Miarritzeko ostatu eskolak biziki interesatuak zirela, kluster edo mulko baten sortzeko urratsa eman dute ; horrela da sortu joan den martxoan “Uztartu” klus- terra, hazkurrigintza sektore- ko mulkoa. Argazkian bederatzi gizonek inguratzen dute Maite Charri- ton, Gamarteko Elizaldea en- presakoa, Uztartu mulkoaren presidentea ; hor dago Jean Marie Berckmans, mulkoa zu- tik joaiten etengabe lagundu duen Merkatal Ganbarako presidentea ; ezkerrean, elkarren ondoan mirakuluak gertatzen direla frogatuz, Jean Pierre Goity departa- menduko Laborantza Gan- barakoa, eta Arño Cachenaut Euskal Herriko Laborantza Ganbarakoa ; JJ. Lasserre ere hor dago departamenduaren izenean, ez da kasualitatea, ez da hor lehenago zuzendu duen Lur Berri koperatibaren izenean, enpresa horrek ez baitu Uztartun parte hartzen ; aitzineko lerroaren hesteko aurkitzen dugu Peio Etxeleku Agour enpresakoa, heldu den larrazkenerako hazku- rrigintzako salgaien estali eko-iraunkorrak apailatzen hasia dena mulkoaren ize- nean. Argazkiko bigarren lerroa “te- knikalariek” osatzen dute : Batita Boloki Garapen Kon- tseiluko zuzendaria, Jean Claude Mailharin Merkatal Ganbarakoa eta Didier La- plenie, Jean Errekart ikaste- giko zuzendaria ; hiruek, Maite Charritonekin batera, bultzatzen dituzte Uztarturen dozierak : biper eztia bali- atzen duten platak asmatu, Ezpeletako axoaren ezauga- rriak finkatu eta ezagutarazi ; hemengo hazkurrien gustuak ikertu, eta ekoizpen apailuak gustuaren partetik lantu. Do- zier horiek jada abiatuak dira. Eskuz esku baino tinkiago uztarturik Hazkurrigintzako sektoreko hainbat enpresa, laborari erakunde eta sektore publikoko ordezkariek bi urtez gogoetatu eta jauziaren egitea deliberatu dute “Uztartu” klusterra edo mulkoa zutik eman dute. Xede handiak dituzte, hala nola ekoizpenei euskal izaitea eman, gero eta gehiago baitira beste nonbait eginak honat jiten direnak euskal ezaugarriez josirik. Barneko aldea eta laborantzaren hazta agertzen dira ere ezin hobeki kluster berrian. Gizon guzi horien erdian, Maite Charriton, Uztartu klusterreko lehendakaria

Herria 3065

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3065

Citation preview

Page 1: Herria 3065

2010eko Uztailaren 15-ekoa - 15 Juillet 2010 - 1,15 E - N° 3065- ISSN 0767-7643

Ilunbean da hobeki ezagun argia zoin den eder.

(Edmond Rostand)

Ez dute sektore guzia ordez­katzen aparantziarik ere bai­na, kondatu dutelarik hogei enpresa zirela, sei ehun lan­postu biziarazten dituztenak, laguntzaren ekartzeko prest zirela Merkatal Ganbara, bi Laborantza Ganbarak eta Ofizialena, Donibane Ga­raziko eta Miarritzeko ostatu eskolak biziki interesatuak zirela, kluster edo mulko baten sortzeko urratsa eman dute ; horrela da sortu joan den martxoan “Uztartu” klus­terra, hazkurrigintza sektore­ko mulkoa.

Argazkian bederatzi gizonek inguratzen dute Maite Charri­ton, Gamarteko Elizaldea en­presakoa, Uztartu mulkoaren presidentea ; hor dago Jean

Marie Berckmans, mulkoa zu­tik joaiten etengabe lagundu duen Merkatal Ganbarako presidentea ; ezkerrean, elkarren ondoan mirakuluak gertatzen direla frogatuz, Jean Pierre Goity departa­menduko Laborantza Gan­barakoa, eta Arño Cachenaut Euskal Herriko Laborantza Ganbarakoa ; JJ. Lasserre ere hor dago departamenduaren izenean, ez da kasualitatea, ez da hor lehenago zuzendu duen Lur Berri koperatibaren izenean, enpresa horrek ez baitu Uztartun parte hartzen ; aitzineko lerroaren hesteko aurkitzen dugu Peio Etxeleku Agour enpresakoa, heldu den larrazkenerako hazku­rrigintzako salgaien estali

eko­iraunkorrak apailatzen hasia dena mulkoaren ize­nean.

Argazkiko bigarren lerroa “te­knikalariek” osatzen dute : Batita Boloki Garapen Kon­tseiluko zuzendaria, Jean Claude Mailharin Merkatal Ganbarakoa eta Didier La­plenie, Jean Errekart ikaste­giko zuzendaria ; hiruek, Maite Charritonekin batera, bultzatzen dituzte Uztarturen dozierak : biper eztia bali­atzen duten platak asmatu, Ezpeletako axoaren ezauga­rriak finkatu eta ezagutarazi ; hemengo hazkurrien gustuak ikertu, eta ekoizpen apailuak gustuaren partetik lantu. Do­zier horiek jada abiatuak dira.

Eskuz esku baino tinkiago uztarturik

Hazkurrigintzako sektoreko hainbat enpresa, laborari erakunde eta sektore publikoko ordezkariek bi urtez gogoetatu eta jauziaren egitea deliberatu dute “Uztartu” klusterra edo mulkoa zutik eman dute. Xede handiak dituzte, hala nola ekoizpenei euskal izaitea eman, gero eta gehiago baitira beste nonbait eginak honat jiten direnak euskal ezaugarriez josirik. Barneko aldea eta laborantzaren hazta agertzen dira ere ezin hobeki kluster berrian.

Gizon guzi horien erdian, Maite Charriton, Uztartu klusterreko lehendakaria

Page 2: Herria 3065

Gure Hitza

EzDuela 70 urte, hain zuzen 1940eko uztailaren 10ean, Vichy hirian bilduak zirelarik diputatu eta senadoreak, Frantzia peko­errekan zen, Alemanak nagusi eta Petain­ek galdegiten zien biltzar kide guziei Frantzia eta Errepublikaren Lege­Nagusiaren aldatzeko baimena.Laurogei ziren Lege Nagusiaren aldatzea onartu ez zutenek, bilduak ziren 600etarik 80 bakarrik eza eman zutenak. Haien artean departamenduko hiru: Champetier de Ribes, Delom­Sorbé eta Mendiondou. Giroa txarra izana gatik jakin dute non zagon bertutea, non ohorea.70 urteren buruan ez ditzagun ahantz!

Mundu zabalean

Xumeeneri ausiki

Vuvuzelak ixildu dira Hegoafrikan, neurriz-kanpoko espantuak hasi aldiz Espainian, espainiar futbol selekzioak munduko xa-pela bereturik, tartean hiru euskaldun izanki, Xabi Alonso Tolosakoa, Fernando Llorente Iruñeakoa eta Xabi Martinez Li-zarrakoa. Goresmenak horieri, nahiz ez zaikun iduri espantu handika artzerik ba-den, munduko kopa hortan orokorrean distira gutiko jokoa ikusi baitugu, Espai-niako taldearena aski pollita balinbazen ere. Dena den, zenbait denboraz beha rriak tutaturik egonen gira espainiar lurraldetik burrunban heldu zaizkigun urguiluzko oi-hartzunekin, “garai guzietako munduko talde hoberenaren garaipena” diotela, bai-nan badakigu astoen orroak ere noizbait ixiltzen direla.

Kirolzaleek hor dugu orain, doi bat ahu-satzeko, txirrindularien Frantziako itzulia. Badakigu ez dela hor ere amets handi egiterik, mendiko etapa horiekin sukarra lotzen bazaiku ere. Bainan egunerokotik eskapatzea on egiten du batzuetan, be-reziki politika mundu horrek eskaintzen daukun itxura kaxkarretik. Alabainan, zen-bait aste hautan frantses gobernua saltsa mindu batean igerika ari da, Bettencourt afera korapilatsu hortan erdi itoa. Batzuk diote saltsa horrekin Sarkozy presidentari goiz edo berant gertatuko zaiola Ronald Reagan amerikano presidentari Watergate aferarekin gertatu zitzaiona. Ez zaiku idu-ritzen hain urrun ikusi behar denik, bainan hala balitz aitor dezagun ez gintaizkeela batere samur, deraman politika hitsak gain gainetik okaztatzen baigaitu.

Adibide gisa, hor dugu François Baroin Buxetaren ministroak azkenik hartu dituen erabakiak. Krisi garai huntan ekonomiak egin behar direla-eta, hiru neurri “garran-tzitsu” bidean ezarriko dituela jakinarazi du : bizilekuetan langileak enplegatzeko dirulaguntzak apaldu, istudianteen alo-kairu laguntzak murriztu, inbalditueri hi-tzemanikako laguntzak ere ttipitu... Hots, xumeenak ausikitu ! Eta nunbaitik ere uda igurikatu du gobernuak neurri horien berri emaiteko, protesta gutiagoren menturan. Kasu haatik sobera ausikika ari dena ez ote denez noizbait makil ukaldiz ordain-duko !

Peio Jorajuria

Gehexan Pontto

dituzte helduden urtean baina ez du iduri aldakuntza haundirik ekar dezaketela han oraiko manerak ikusiz. Bazuen jada 71 urte lehengo partida iraultzaleak bere go­bernuarekin zaukala herri hori 2.000 ur­terainokoan, eta geroztik ez zaio ttipituz joan indarra. Beste alde batera behatuz, bada han indar bat ez batere hobea, hori baita drogalarien poderea beldur haun­diak emaiten dituenak eta zuzentasunaren aldekoak lotsatzen. Badira kandidatak uko egina baitute presentatzeko xedeari, ikusiz ere ze krima eta hilketak ekartzen dituen politika zuzenago baten nahikariak.

• Uganda herrialdean, bi atentatu izigarri izan dira Kanpala hirinagusian, bat jatetxe batean, bestea kiroldegi batean, zernahi jende bazelarik harat bildua. Bi lehergailu zartarazi dituzte, indar handikoak. Orota­rat 74 lagun hil dira, izan da ere ainitz kol­patu. Islamixta sasigudari batzuen gain ezarri dituzte gertakari latz horiek.

• Afrikanoen batasuna arras gibela da oraino beste kontinenteen batasun xede eta obratzeen aldean. Preseski, huna orai, jadanik ezagutuak diren batzuez bes­talde, bost nazio abiatuak diren merkatu baten xutik ezartzera elgarren artean Afri­karen ekialdean. Bost hoiek dira: Kenya, Tanzania, Uganda, Burundi eta Ruanda. Europearren batasunaren gisa berean 126 miliun biztanleen arteko elkartea egin dute, orain artean Afrikak ezagutu duen osotasun ederrena, beren 57 mi­liar euroak batera bilduz. Bixtan da bide luze batean abiatzea dutela hori, ikusiz zenbat traba izanen duten jabaltzekorik, hemendik eta 2015 urterainoko epean, zenbaitek errana gatik ere gehixago den­bora beharko dela. Beharko dituzte be­ren mugak hautsi emeki emeki, bereziki langileriaren batetik bestera ibiltzeko eta beren mugen arteko tatsen hausteko. Berdintasunak ere lanak emanen dizkie ala diruan, ala lurraren jabetasunean eta libertateetan. Haundi­ttipien arazoak ere hor, Kenya da haundi eta beste batzu tti­pi, Burundi bat bezala. Denaden, denak irabazle izaiteko mentura hor ere, elgar­tasun askotan bezala.

• Oihanen eta oihanetako zuraren legez zaintzea, arras politika zorrotz eta garra­tza bilakatua da oraiko munduan, ikusiz zenbat ari diren oihanak sunsitzen diru interesen gatik han eta hemen. Europear batasuna gero­ta­gehiago axolatzen ari da izurrite hortaz, Greenpeace eta in­gurumenaren aldeko batasunek gudu garratza deramatelarik naturari buruzko

basakerien kontra. Hola ikusi izan zen Eu­ropear batasunak bazituela 30 miliun m2 egur erosiak kontrabanda batean ari ziren munduko herri batzuetarik: Xina, Indone­sia, Errusia, Afrikan Kongo eta Gabon. De­fentsa­elkarte horiek erabili kanpañek efetu egin dute eta horra defentsa­legeak hasiak direla beren larderiaren erakusten zuze­naren alde. Orai, lege bat bada hartua eta onhartua, helduden urrian indartuko dena, zuzenez. Lege horren arabera, oharturik 13 miliun hektara oihan sunsitzen direla legez kanpo munduan gaindi, izanen dira zigorrak zuzenez kanpoko negozialarien­tzat, eta kontrola garratzak aduanetan, ez dadin gehiago salerospenik egin ahal izan legezko zur eta egurrentzat baizik.

• Irakian 68 hil berriz ere hiru egunez aten­tadu salbaietan. Bagdaden izan dira horiek musulman xihita beilarietan, hauk beren apez imam baten hilondoko zerbitzuan zirelarik. Zerbait da hau ere, azken bozak eman eta beti gobernu bat xutik ezin eza­rriz ari baitira, beren arteko nahasketekin.

• Norvegiaraino hedatzen direla Al Qai­dako gizonak, hortaz izan da froga iragan astean, hiru gizon arrastatu dituztelarik or­tzegunean. Eta ez hor bakarrik, zeren beste bat ere bildua izan baita Alemanian. Nor­vegiako heietarik bat zen oigurtarra, beste bat irakiarra eta hirugarrena uzbekiarra. Denek ere izan behar omen zuten zerbait lotura 2009an Manchester eta New Yorken gutiz hutsegin zuen atentadu harekin.

• Indonesian manifestaldi bat egin dute 2.000 papuasiatarrek. Autodeterminazioa zuten oihukatzen erreferendum baten bi­dez beren herriarentzat. Beren herriko jauntzi berezietan emanik, 17 kilometra bide egin dituzte Abepura herritik eta Joya­pura beren eskualdeko hirinagusira. Behar da jakin Djakarta herriak duela beretua Pa­puasia, lehenago Holandarena zena.

• Espiun-trukadan arizan dira Errusia eta Amerikar Estadu batua, lehenago gerla hotza ahantzia duten hontan alabainan. Tratu hortan, bakotxak hamar espiun itzuli ditu besteari, batzu segurik hamabost urte­taraino preso egonak zirenak.

• Bere 75. urteburua egin du Dalai Lama otoizburuak milaka kide bazituelarik ger­takari horren ospatzera bilduak, euripean baina kartsutasun haundian, 5.000 otoizlari bildurik tenplo batean. Indiaren eta Xina­ren mugalde horietan, bixtan da ez dituela azken hunek bederen begi onez ikusten holako manifestaldiak. Erran behar da bes­talde osasunez ez dabilala hain ontsa bu­disten buru hori eta kezka batzu badirela geroaz sortzen hasiak, segidarentzat.

• Mexikan presidentaren bozak izanen

Hamahiru lagun hil dira lehergailu batek funditu jatetxe huntan...

2

Page 3: Herria 3065

Han eta HeMen

Gauargi festibaleko SokametsaGauargi festibalak hamalauga­rren aldikotz idekiko ditu ateak, Ezpeletan. Uztailaren 16etik 20era iraunen du, aitzingostu bat emanez uztailaren 15ean, ortzegunez, Kanboko karri­ketan gaindi (10:00). Ukraina (Sloviany), Mazedonia (Etnos), Errumania (Timisul) eta Gre­nobletik (Les Mutins) etorriko dira aurten haur eta gazte dan­tza taldeak, Euskal Herrri hun­tako zenbaitzu ere preziatzen ahalko direlarik, Beskoitzeko Elgar Oinka, Larrañeko Errege Txopitak eta Ezpeletako Ezpela.

Sokamets ikusgarria

Aurtengo berezitasuna “Soka­mets” ikuskizuna izanen dugu, Grenoble eta Ezpeletaren ar­teko elkarlan baten fruitu. Gre­nobleko Les Mutins taldean

hiri hortako auzoalde guzie­tako haurrak badaude, maila

sozial guzietakoak. Sokamets ikusgarria eskainiko dute 24

haurrek, Peio Serbielle euskal kantariak moldatutako musika batean oinarriturik. “Musika miresgarri bati dantzatutako himnoa, mingarria eta ederra, azkarra eta eztia, kezkatua eta lasaia, konkistatzailea eta bake­zalea, euskalduna eta orokorra” diote antolatzaileek.

Ikusgarri nagusiak, ostirale­tik astelehenera, arratsetan iraganen dira (20:30) salbu igandekoa (18:00), Ezpeletan. Asteartekoak aldiz Ezpeletatik kanpo : 16:00 Kanbon, AIEC gelan (Errumania), 20:30 Mu­gerre Haitzondoan (Ukraina eta Oinak Arin) eta Milafrangan (Er­rumania eta Mazedonia). Kar­rika animazioak ere izanen dira bestalde. Egitaraua eta xeheta­sun guziak www.gauargi.com webgunean.

Uztailaren 22tik 25era irau­nen du Errobiko festibalak,

Itsasun, Ezkandrai elkarteak hamabosgarren aldikotz an­tolaturik. “Pesta eta ohidu-rak, kantua biziaren iturri” lemapean iraganen da, Réu­nion ugarteko Danyel Waro

gomita nagusiaren inguruan. Ugarte hortako aurpegi en­blematikoa da Danyel Waro

musikari­poeta, larunbat arratsean bereziki preziatzen

ahalko den artista handia.

Ez dauzuegu egitarau xehea hemen emanen, hain da mamitsua. Hortarako jo de­zakezue www.errobikofesti­

bala.fr webgu­nera. Halere, huna hitzordu garrantzitsue­nak. Uztaila-ren 22an, or­tzeguna, 17:00 Sanoki gelan mintzaldi­mu­sikaldi, Xabier Itzaina, Jan Mixel Bedaxa­gar, Claude Labat, Beñat Achiary, Danyel Waro ; 19:00 han berean fes­tibalaren estrei­naldi ekitaldia, 21:30 “Dantza eta kanta zure bizia” kontzer­tua herriko pla­

zan, Marc Vella, Beñat Achiary, Pedro Pauwels, Rita Macedo, Jairo Rodrigues, Flaustin Ma­tua... Uztailaren 23an, or­tziralea (21:30), “Amodioen dantza” kontzertua Elizaldean, Kairos laukotea, Concha Var­gas... Uztailaren 24ean, la­runbata (21:30), “Sumendia­ren izerdi” kontzertua Atharrin, Bobignyko jazzlariak, Danyel Waro... Uztailaren 25ean, igandea, 10:00 Mundarrain gaindi ibilaldi poetikoa, 14:00 besta Mundarrainen, festibale­ko artista guziekin... Izanen dira ere usaian bezala erakus­ketak, ikastaldiak, tailerrak, haur ibilaldiak, artistekin topa­ketak...

errobiko festibal indartsua itsasun

Grenobleko dantzariak Sokamets ikuskizunean

Réunion ugarteko Danyel Waro artistaUsaian agorrilean kokatzen ba­linbada hamabortz bat egunez musika festibal hori, aurtengo XI. festibalak hiru hilabete hun­kiko ditu, uztailaren 18an hasi­rik irailaren 10ean bururatzeko, orotara bost ekitalditara muga­turik haatik. “Orgue en Baigorry” elkartea da antolatzailea, hunek bere batzorde­bulegoa berri­turik (lehendakari Madeleine Petricorena, lehendakariorde Mixel Oronos, diruzain Christian Arbel, zuzendari artistiko Remy Malher).

Uztailaren 18an, igandez (21:00), Frédéric Désenclos or­ganistak eskainiko du kontzer­tua Baigorriko elizan, Johann­Sebastian Bach­en musika zatiak. Versailles­eko organo­joilea da. 2001ean grabaketak egin zituen Baigorriko organo

zoragarrian, eta plazer handiz heldu da berriz Baigorrira.

Uztailaren 27an, asteartez, Jakobe urteakari, ibilaldi bat egi­nen da Donazaharren, Madale­na auzoaldean (10:00), Bertrand St­Macary­k gidaturik, hunek arratsaldez (17:00) mintzaldi bat eskainiko duelarik Doni­bane Garaziko Herriko Etxean : “Jakobe bideak Euskal Herrian”; eta 21:00etan Donibane Gara­ziko elizan Cum Jubilo koroaren kontzertua : bost emazte kanta­rik Jakobe bideetan Erdi­Aroan kantatzen ziren kantu alegerak emanen dituzte.

Bertze hiru ekitaldiak, agorrila­ren 20ekoa, 27koa eta irailaren 10ekoa, Baigorrin eta Ortzaizen iraganen direnak, aldian aldika aipatuko ditugu beren orduan.

baxenafarroako musika festibala

Cum Jubilo

koroko bost

emazte kanta­

riak

3

Page 4: Herria 3065

Sanferminak bururatuak izanen dira astekari hau agertzean. Lerro hauk idazten ditugun egu­nean (astearte goizean), arras alegeraki iragan direla erran dezakegu, beti bezala mundu bat bildurik. Aurten, Baiona eta Iruñearen arteko senidetzearen 50. urtemuga ospatu da. Kari hortara, Erraldoi, Buruhandi eta Léon erregearen gorteak elga­rrekin dantzatu dute udaletxeko plazan. Iruñeak ondotik ongie­torri beroa egin die harekin bi­razkatuak diren bertze hiru hiriri, Japoniako Yamaguchi, Alema­niako Paderborn eta Kolonbiako Pamplonari.

Antxoaren kuota doblatuEuropako batzordeak erabaki du antxoa harrapatzeko kuota bikoiztea Bizkaiko Golkoan. Gisa hortan, ekainaren 30az geroz 15.600 tona antxoa arrantzazen ahal dute arrantzaleek. 2011ko ekainaren 30a arte bali den era­bakia. Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek poz handiz hartu dute berri hori. Alabainan, azter­keta zientifikoek baieztatu dute azken urte hotan desagertzen ari zen antxoa berpopulatzen ari dela. Jaztik %30ez emen­datu omen da. Kuota hortatik %90a (14.000 tona) Bizkaia, Gi­puzkoa, Galizia eta Kantabriako arrantzaleentzat lirateke, gaine­ratikoa (1.600 tona) Lapurdiko eta Frantziakoentzat.

Abortuaren lege berria bideanJoan den asteaz geroz, abor­tuaren lege berria indarrean da espainiar lurraldean, eta gisa hortan Hego Euskal Herrian. Hemendik goiti emazteek libreki abortatzen ahal dute haurdunal­diaren lehen hamalau asteetan. Zenbait tokitan haatik, PPk be­reziki bultzaturik, gogor ihar­dukitzen dute lege berri horren kontra. Hala nola Nafarroan, lu­rralde hortan ez baita aborturik

egin hogoi urte hautan, ezingo da oraindik ere abortatu, legeak iduriz posibilitatea uzten dieten bezala. Nafarroako emazteek beharko dute beraz auzo lurral­detara jo. Euskal Autonomia Er­kidegoan zazpi klinika pribatuk dute abortuak egiteko akredita­zioa ukana.

Udalbiltza auzian, defentsaren eskubideak murriztuOrtzegun huntan hasiko da Udalbiltzako 22 lagunen kontrako auzia Madrilen, tartean Xarlo Etxezaharreta hazpanda­rra izanki. 10 eta 22 urte arteko kartzela zigorra irriskatzen dute auzipetuek. Defentsak haatik salatu du eskubideak murriz­tuak izan zitzaizkiola. Alabai­nan, auzitegiak defentsaren 165 froga dokumentu baztertu ditu eta presentatu behar ziren 140 lekukoetatik 20 baizik ez ditu onartu. Larunbat arratsaldean, Udalbiltzaren aldeko manifes­taldia eginen da Bilbon, Casilla plazan, “Udalbiltza aske ! Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari!” lelopean.

Urkullu eta Raxoi-ren arteko bilkuraEAJko Iñigo Urkullu eta PPko Mariano Raxoi bildu dira Madri­len, bi alderdien arteko harre­manak normalizatzeko helbu­ruarekin. Bazen 14 urte ez zirela elkar bildu bi alderdietako kar­gudunak. Ordu bat eterdi iraun du bilkurak. Desberdintasun ideologikoen gainetik “elkar ulertzean oinarritutako giroa lantzearen alde” agertu dira bi alderdiburuak. «Sinesgarrita­sunean eta konfiantzan oinarri­tuta egon behar duen harreman baten hasiera besterik ez da gaurkoa eta etorkizunari begira bestelako ondorioak ekarriko di­tuen biderik ba ote dagoen pen­tsatzeko balio du» zion bilkura bururatzean Iñigo Urkulluk. Beste alderdiek aldiz, hala nola

EB eta PSE­EEk, “ h a u t e s k u n d e kutsua” aurkitzen diote hurbiltze mota horri.

Jon Agirre euskal presoa eritetxeanBadu 29 urte preso dagola Jon Agirre Aramaioa­rra. 68 urte ditu. 30 urte osoko presoaldia bete arte ez libratzeko manua emana du Auzitegi Gore­nak. Alta, zenbait urte huntan eri

handi da. Joanden astean Ba­surtuko eritetxera eremana izan da, hertzeetako infekzioak jorik.

Peru-harri museoa Leitzan

Iñaki Perurena harri altxatzaileak “Peru­harri” izeneko museoa ideki du Leitzan, Gorritenea ba­serriko eremuetan. Zazpi urte eman ditu Gorritenea museo bihurtzen, etxean berean eta in­guruetan historia egiten duten zernahi harri, eskultura, triku­harri, zutarri eta beste, publikoa­ren begibistan ezarriz, baserrirat sartzea harrizko arkupetik egi­nez. Larunbat, igande eta besta egunez idekia da (10:30­14:30), sartzea 3 eurotan.

Baztandarren Biltzarra igandeanKar handiz ari dira Baztandarrak urteroko hiztordu nagusi horren prestatzen. Elizondoko karrikak

alegeratuko dira igandean goi­zetik arrats. Goizeko 11:30etan hasiko da karro apainduen ibilal­dia karriketan barna, geroxago mutil dantzak eta herri bazkaria merkatuguneko zelaian, baz­kalondoko bestak aitzina joko duelarik, bertsu, kantu, dantza, musika eta gaineratikoekin.

Ahoa bete hotsEuskal Herriko Bertsozale Elkar­teak “Ahoa bete hots” jardunal­diak antolatzen ditu Villabonan (Nafarroa), uztailaren 22tik 24era. Kulturan, eguneroko bi­zian eta haur munduan euskara­ren ahozkotasunak zer toki ote duen da sakonduko, gogoeta, ikerketa eta lekukotasunen bi­dez, etorkizunari begira zein gako diren erabilgarriak izanen neurtzeko. Partehartzaileetan, Piter Ansorena, Gorka Tolosa, Itziar Rekalde, Miren Ibarluzea, Joan Kruz Igerabide, Julian Be­loki, Antton Luku, Jose Angel Irigarai eta Lorea Agirre.

Ekaindarren egunaDuela bi urte Unesco­k Zesto­ako Ekain harpea gizadiaren ondare izendatu zuen. Horren ospatzeko, Zestoarrek lehen aldikotz antolatu dute iragan la­runbatean Ekaindarren eguna. Ekitaldi alai guzien artetik Zes­toako Foruen plazan irudikatu duten suaren aurkikuntzarenak piztu du ikusmin handia, histo­riaurreko aurkikuntza garrantzi­tsuenetarik izanki­eta. Tailerrak ere antolatu dira, garai hartako bizi moldeaz hobeki jabetzeko, margoak egiterakoan ala abe­reak ihiztatzerakoan.

Amets Xurruka eta Juanjo Oroz etxeanFrantziako itzulian euskal txi­rrindulari batzu aski lehiakor agertzen dira, garaipenik ez badute ere oraindik ardietsi. Hala nola Alan Perez Zurukain­darra, Iban Mayoz Donostiarra eta Ruben Perez Zaldibartarra, ihesaldi luzetan parte harturik. Juanma Garate Irundarra hiru­garren heldu da Tournus­eko etapan eta Euskaltel­Euskadi taldeko Samuel Sanchez Ovie­doarra bigarren Avoriaz­ekoan. Ametx Xurruka Etxebarriakoak aldiz etxera sartu behar izan du, Reims­eko etapan lepauztaia hautsirik eroriko baten ondorioz. Iragan apirilean ere lepauztai hori bera hautsi zuen Euskal Herriko itzulian. Eta Juanjo Oroz Iruñearrak ere amore eman du, lehen egunetan eskumuturrean minarturik. Euskaltel taldea gisa hortan ahuldua agertzen da on­doko etapa horientzat, bereziki Piriniokoentzat, bi txirrindulari on horiek galdurik.

HeGoaldean

Iñaki Perurena, zortzi metro gorata­suneko harri­altxatzailearen aitzinean

Entzierro lanjerosak bainan aurtengoan zauritu larririk gabe

Sanfermin alegerak

4

Page 5: Herria 3065

Galdera hau egin diote sei eta hamabi urte artean duten Kame­rundar haur batzueri han gaindi ibilki zen argazkilari batek.Eta Lukasz Sokol harritu da haur batzuek ez baitzuten deus erakusteko. Gauza bat hautatu dutenetan, guretzat eguneroko arrunta daukaguna ferekatu dute. Hala nola salboia, ez bai­ta etxe guzitan sartua oraino ; haiotza, balio handiko lan­tres­na ; entsalada­untzia, hunen bar­nean bizitzeko hazkurria baitute aurkitzen suerte onekoek. 12 urteko Elorian nexkak, oiha­nean moztu duen makila hartu du : hunekin manioka­kuskusa gisatuko baitu. Aldiz, Estella­k, 14 urte, zumezko saskia eman du bizkarrean, egurra bildu on­doan sua pizteko. Selma­k, 9 urteko mutikoak bi eskuetan po­lliki atxikiz erroak erakutsi ditu : dutea eta sendagaiak ontzeko. Bona­k, 10 urteko mutikoak, begitartea triste, amak hil aitzin eskainitako kaxolak ateratzen ditu; Sal Diani, plastikazko kikera laranja­ kolorekoarekin agertu da etxolatik: eta zer du horren bar­nean ? Bizia : egun guziz, ma­laria eritasunaren kontra iresten dituen kaxetak. Gero heldu dira berek muntatu jostagailuak, maizenik, bildu zur puskekin edo banbu adarrak moztuz moldatuak: bizikleta, moto edo kamiun, arrudak on­bor xerraz eginik. Haurra harro da bere eraikuntza presenta­

tzeaz eta jostetarako erabil tzeaz, bistan da.

“ZER DA ZURE AMETSA?” bigarren galderari, ainitzek ez zu­ten ihardesten ahal izan, ez baita egunerokoari lotua ametsa, haur horientzat!...Premiazko beharretarik aseak, gizartean murgilduak, familiako eta inguruko kulturaz orratuak, nahitez haurra espunja bezala hantzen da airean dabilan giroaz.Arras kurios nintzan herriko haurren ihardespenaren berri jakiteaz. Zazpi­ hameka urteko hiru saretan ikasten dute 150 ikaslez goiti galdezkatu ditut, saratarrak eta azkaindarrak be­reziki, isilik eta bakoitxak berea idatziz.Zer errepusta uste duzue atera dela lehen lehenik gaineko gal-derari?Gazteenetan, lokartzeko bere “goxa” hautatu du gehiengoak eta ondotik argazkiak; banaka batzuek bizikleta, lepoko gatea – familiako norbaitek eskaini­tako oroitzapena ­. Baina talde huntan askok eta, arras nabari dena, zaharrenetan gehiengoak, bideo jokoek hartzen dute lehen

tokia: DS, Wii, TSP, play­station, x box…Gero heldu da ordinagailu mu­gikorra, argazkitegia, medaila eta harri bitxiak zorion ekarle baitira; bai eta diruz beterikako moltsa, diruarekin zernahi eros­ten ahal baita…Afrikarrak bigarren galderari ihar­desteko uzkur edo ideiarik gabe baziren, gure haurrek aise ager­tzen dute beren ametsa.Batzuek, miliunak sakelan, beste batzuek ainitz bideo­joko edo etxe handia pizinarekin ukaitea; bertze batzuk bidaiaz joaitea, ugartetara bereziki; txapeldun izaitea kiroletan edo kluba handi batean jokolari izaitea amesten dute. Mutil batek halere pilotari izan nahi du!Aldiz, hamabost bat agertu da ofizio baten eskuratzeari atxikia: kirurgialari, dantzari, kantari, hargin edo ile­mozle, denetarik bada; batek laborari, aitaren ofi­zioa luke gustuko!Bertze amets mota, animale ba­ten jabe izaitea; gehienik zaldia berexten dute, zaldun izaiteko asmoarekin. Berak airatzea liteke bi haurren gutizia, bertze bi nor­bait airatzen ikusteaz litezkelarik loriatuko.

Burrasoak berexiak dituzten bos­pasei haurren amets ohargarria: aitamak berriz elgarretaratzea eta ezkontzea.Batzuen heriotzaren kezka ere ageri da, ahaideak ez hiltzea edo hilak berriz ikustea amesten dute.Aita ixtripuz hila duen hameka urteko neskak “aita egun osoa besarkatzea eta hunen ondoan bizitzea ” luke gogoko; aldiz ka­rroan bizi den adin bereko mutil enbaldituak “bakarrik ibiltzea” luke ametsik ederrena.Amets arraro edo poetikoekin bururatzeko: haur hunek aintzira bat esnez betea nahi du, hunta­rik edanez eta igerika ibiliz bizi­tzeko, harri batez bi xori, zertako ez!Bertze hunek, marigorri landa bat edertasunaz gozatzeko.Hiru mutikok maitagarria nahi lukete beren eskumenean: “nik errana, egin” manatzen diotela­rik!Azkenik, seigarrenean sartuko den neskattoaren ametsa: “Be­tiereko bizia ukaitea maite ditu­dan guziekin bizitzeko.”Helduek ere baluteke zer erran. Hala nola oroit naiz, duela urte multxoa orai, anaia bateri irriz galdatu niolarik: “ Lotoan irabaz­ten bahu zer eginen hukek?” Ba­tere dudatu gabe ihardetsi zau­tan: “Ardi xola eraiki eta artalde eder bat muntatu.” Hunek, men­dia maite eta artzaingoa zuen bere ametsa! Graxi Solorzano

eGun eta biHar

Saltsa nahas eta nahasNik segurik ez dakit azkenean zer jalgiko den gobernua bera ere inarrosten duten diru ixto­rio nahasi horietarik, hauxe da haatik egunetik egunerat hobeki ezagun: saltsa gogorrak badi­rela hor nunbait eta nehork ezin erran nork zer egin duen, xuxen edo makur, legez­lege edo le­geak ostikatuz! Bettencourt an­dere xaharraren kondu­egile ohi batek aski ateraldi harrigarriak eginak ditu, baizik­eta gaitzeko sos idor meta ateratu zela behin Pariseko banko batetarik eta dena joan Nicolas Sarkozy­ren laguntzeko, president­bozak hurbilduak ziren keinka hartan. Untsalaz ez delarik hoinbeste sos emaiten ahal holako sail batentzat. Batzuk baietz eta baietz, beste batzuk ezetz eta ezetz, badute denek ere jestu eta zalaparta! Ainitz badira ari direnak saltsa nahas eta nahas. Bainan nun da egia?

Sakelako sosa!Delako kondu­egilea kanpo ezarria izana­eta, alde batetik ez da holako bati itsutuki fida­tzen ahal, gainerat bera ere ez da beti solas beretan, bainan bestetik berak ere badakike gezurrean atxemana bada ede­rrak beharko dituela pekatu! Ge­

roak gauza batzu argituko ditu orobat, orainokoan arrunt ilun daudenak. Bainan pollitena, edo lotsagarriena izaitekotz, hauxe ditake: abokat baten ateraldi zi­nez harrigarria, banko batetarik sos idorretan ateratu 50.000 eu­roak gauza guti direla, norbaiten sakelako sosa nolazpait! Sake­lako sosa? Hoinbeste diru sake­lako sos kondukoak eta besterik ez? Gainerat, beste ehun mila euro ere joan omen ziren ixilka kutxa bererat bainan nehork ezin erran ehun mila horiek nork nundik ateratu zituen…

Mintzatu daHoriek hola, Nicolas Sarkozy as­telehenean mintzatu da telebix­tan. Oren bat baino gehixago. Hastean, frango minkor, kasik iduri mutur. Gero, lañokixago. Bere hartan tematsu, abiatu al­daketak behar direla segitu de­nen onetan, gauza premiatsue­netaz behar dela axolatu, ezta­bada alferretan denborarik gal­du gabe. Dauka minixtro batzu eta bera ere nahi ukan dituztela gezurrez zikindu, mendekioz bezala. Bainan ez ditu hurbiltze­korik ere eman jendeak igurika­tzen zituen argitasun guziak.

Laugarren “berdea”

Hiru deputatu “berde” ziren orai arte frantses legebiltzarrean. Hemendik goiti lau izanen dira. Deputatu­bozak ukan dituzte alabainan Rambouillet hirian eta inguruko herrietan. Hor, duela hiru urte, Christine Bou-tin hautetsi zuten bainan gober­nuan sartu zen eta ordezkoak hartu zuen segida. Ordezko hori izanki Jean-Frédéric Poisson UMP­tiarra. Bainan Christine Boutin jalgi zelarik gobernutik, kanporatu zutelarik gauzak gar­biki e rraiteko, etzuen nahi ukan deputatu alkia berriz hartu eta bozak izan ziren. UMP­tiarra doi­doietearik nagusitu bainan gau­za batzu etzirela behar bezala egin auzitegi batek hautsi zuen boz­emaileen erabakia. Egun­dainokotan berriz bozak beraz eta aldi huntan ezkerraldekoen

hautagaia, Anny Poursinoff ‘berdea”, nagusitu da heintto bat aise, bozen % 52 ezbaian ardietsirik.

Jendearen parte hartzea arras eskasa izan da haatik, untsa go­goetagarri baita…

Bero handiakBiziki bero handiak izan dira zon­bait egunez. Ainitz tokitan, 35 gradoz goiti, itzalean izartuaz ari gira bixtan da, eta lekuka, hala nola Landesetan bai eta Frantzia ipar­ekialdean 40­eko ozka ere artetan gaindituz. Ondotik, ortzi pizkorrak, bero pisuetarik landa usu gertatzen den bezala. Uda guzia hola joanen ote da, be­roaldi handi batzuekin? Batzuk baietz eta bestek ezetz bainan nehork ezin jakin hori aitzinetik segurtatzeko. Aro­ikerleek aldiz oroitarazten dutelarik bost egun aitzinerat ikusten ahal dutela no­lazpait aroa norat ari den bainan ez epe luzeagoan… Dena den, xahar­etxetan bereziki neurri be­rezi batzu hartuak dituzte, zer gerta ere, gobernuak ere hori manaturik, adin handiko jendek hein batean ihardokitzeko bero handi­handiak izaitearekin, duela zazpi urte gertatu zena ez dadin berriz gerta, zernahi xahar hil baitzen hor gaindi bero han­diegia ezin jasanez… J-B D

Jainkoa bizia Jendea« zoin da zuretzat

etXean duzun Gauza balioSena ? »

Anny Poursinoff

5

Page 6: Herria 3065

koStaldean

Ahate eta xardina!Bazkari edo afari batean, izan ditazke xardinak hasteko eta ahatekia ondotik bainan beste­naz zer ikusteko dute elgarren artean ahateak eta xardinak? Ez gauza handirik orobat bai­nan aurten hauxe gertatzen da: arats berean, larunbat huntan, Xardina­besta dela Donibane Lohizunen eta Ahate­besta Urruñan! Bi hitzordu horietan, gogo berarekin apailatzen dira muntatzaileak. Donibanen, helburua da Arin elkartea la­guntzea, haren aldeko kerme­za bat bezala antolatuz, dena kantu eta musika, eta Urruñan, elkarte batzu dira, gehienak kirolak eta kultura hunkitzen dituzten elkarteak, elgarrekin plantatzen jan­tornu on baten eskaintzeko besta giro batean! Herriko ikastola ere barne bix­tan da!

Atuna jan eta atuna jan!Aurten ere Atun­Besta gaitza izan da Donibane Lohizunen eta Ziburun. Aro hauta, ainitz jende, giro ona. Soinulari, kan­tari eta beste, denak trenpu gaitzean. Uda hasteko hitzordu jendetsuenetarik izaiten da bes­ta hori, lekuko jendeak azkarki parte hartzen baitu eta kanpo­tiarrak ere burrustan hurbiltzen baitira! Bestalde, elkarte fran­gorentzat diru iturri pollita izai­ten da, hortakotz dira funtsean denak hoin kartsuki ernatzen eta bermatzen

Gitarra jaialdia HendaianHendaian, Jondoni Bixintxo elizan, aratseko 9­etan, bi or­tzegunez segidan, uztailak 22 eta 29, iraganen da Gitarra Jaialdia, arrakasta ederra me­rexi duen musikaldia. Lehen egunean, entzunen dira Claudi Arimany flauta­joile famatua,

eta Carles Pons gitarra­joilea. Ondoko astean, Javier Garcia

Moreno español gitarra joile os­petsua, Ameriketako areto han­dienetan ere txalotua izana aldi bat baino gehiago, Japonian gaindi ere ba.

Ibilaldia laburrago bainan…Hendaian, agorrileko eus­kal­bestak aspaldian fama­tuak dira. Famatua bereziki igande aratsaldearekin izaiten den karro apainduen ibilaldia. Usaian, Irandatzetik abiatzen da, geltokiraino jausten eta handik segitzen du Ondarrai­tzeko kirolzelairat heltzeko. Aur­ten, besta­komiteak erabaki du ibilaldi horren polliki laburtzea, kilometro bat gutiago nunbait han, geltokiko auzoalderat agertu gabe egiteko gisan. Bai­nan geltokiko alde hortan pre­seski, ainitz jendek, eta bereziki ostalerek, ez dute batere untsa hartzen laburtze hori, ez dela arrazoin mikorik hola plantatze­ko, usaiako ibilaldia arras ego­kia zela. Auzapezari dei egina diote, deusik ez dadien denen buru kanbia. Horiek hola, egia da ere laburtze horren eraba­kia ez dela hola eta hola hartua izana, bainan ikertze bat egina izanik. Batzueri iduritzen omen luzexko zela usaiako ibilaldia, doi bat laburtzea etzela batere kalte izanen. Denen buru, au­zapezarekin bilkura bat eginik, hautsi­mautsi batetarat heldu dira halere: ibilaldia laburtuko da erran bezala bainan ibilaldi hori abiatu aitzin bazkari he­rrikoi bat muntatuko da gelto­kiko auzoaldean, hor ere besta

Hendaian, Kostalde guzian be­zala, zernahi jende bada uda sasoinean. Biztanle kopurua hiruez biderkatzen da, hama­bost mila jenderen partez izai­ten dira berdin berrogoita­ha­mar mila edo holako zerbait! Segurtasuna gogoan, neurri batzu araberan hartu behar beraz. Laguntza ere behar hor­tarako. Joanden egunean, he­rriko etxean, Battitt Salaberry auzapezak eta beste hautetsi batzuk ongi etorri bero bat egin diote uda huntako etorri lagun­tzaile askori, izan polizategian laneko diren kaxketadunak, izan berdin hondartzan egoiten diren kasu egileak, mainatzen direneri begia atxikitzeko, ez dadin errekontrurik gerta eta denek elgar untsa har dezaten.

Segurrak ez duela parerik…

giroa izan dadien. Aurten hola eginen da beraz eta gero iku­siko hola segituko den ala ez…

Dena garbitu behar

Urruñan, Bittolako gunean lu­zaz izan da ondarkintegi bat bainan jaz zerratu zuten ez baitzen gehiago baliatzen ahal, dena asea baitzen eta bestalde ingurumenaren aldetik neurriak kanbiatuak izanez. Eremu hori dena garbi­garbia ezarri behar dute. Hortaz mintzatu dira joan­den egunean herriko kontsei­luan. Eta gero zer eginen da hor? Ikerketa bat akulatuko da ikusteko zer litakeen egokienik. Bil Ta Garbi herriarteko sindika­tak dauka horrat ekartzen ahal litazkeela, hor nunbait lurpe­ratzeko, ez nola nahika haatik, gisa hartako “ohantzea” egi­nik, Baionan tratatu ondarkin batzuen ondarkinak. Ikerketak erakutsiko du hori nola egiten ahal litakeen, egiten bada de­nen buru. Filipe Aramendi aber­tzale zinegotzia etzen hain bero. Galdetu du eta ardietsi delako ikerketa ez dezan herriarteko sindikatak berak egin bainan bestalde hautatu aditu batzuek, hautetsien arteko batzorde ba­tek lan guzia hurbiletik segi­tuz. Sei lagunekin muntatu da batzorde hori, lau kontseiluak daukan gehiengokoak, bat ez­kerraldekoa eta bat abertzalea, Filipe Aramendi bera preseski.

Ongi etorri udako laguntzaileeri!

Carles Pons

Claudi Arimany

6

Page 7: Herria 3065

koStaldean

bidarte Bidarte BAM hiri elkargoan sartuko

Aho batekoa izan da Bidarteko kontseiluaren erabakia joan den astean ; bi urte eta erdiz negoziaketa bikoitza eraman ondoan, batetik hego Lapur­diko herri elkargoarekin, bes­tetik Baiona/Angelu/Miarritze hiri elkargoarekin, kontseilari guziak bat agertu dira BAM­en sartzearen alde. Oraingo ustez heldu den urtarrilaren lehenean sartuko dira hiri elkargoan, ba­tetik Bokale, bestetik Bidarte, bien artean dotzena bat mila bizilagunez emendatuko dute BAM hiri elkargoa.

Eremu antolaketa proiektua zutik - Hiru oposizioetako bost

kontsei lar iak abstenitu dira Bidarteko ere­mu antolaketa proiektu be­rriaren delibe­roan ; eztabai­dan agertu da laborantza lu­rren atxikitzeko arrangura eta hiri barnearen kontradikzio­nea : gaur egun hiltzerako bidean delarik, h i r ig in tzaren

garapen proiektuak ez ote di­tuen eraikuntzak sobera emen­datzen eta goratzen utziko ? Lehen axuantak zehaztu du plan berri hori segituz Bidartek 9000 herritar kondatuko dituela 2020­an, gaur 6200 dituela­rik ; engaiatu da hiri barneko eraikuntza berriak lehentasu­nez bizipide ttipiko Bidartarren­tzat atxikitzera ; hitzeman du Bi­darte erdiko eremu apalenetan bastizak bederatzi metro arte hupatzen ahalko direla, leku go­renetan aldiz zazpi metrotara. PLU proiektu berriaren inkesta publikoa larrazkenean iraganen da Bidarten.

Postako zuzendaritzak nahi luke Milafrangako posta hetsi, bertze asko herritan egin edo egiten denaren gisa, agentzia postal batez ordaintzeko. Eta Milafrangako auzapezak baia emana omen luke, ahoz bede­ren, konbenioa ez dagolarik oraindik siñatua. Iduri luke haa­tik Milafrangarrak ez daudela batere ados erabaki horrekin. Lehen lehenik Postak zerbitzu publikoaren misioari uko egiten baitio. Bertzalde, Milafrangako herriak ez hain aspaldi berri­tua du Postako gela. Zentzurik gabeko erabakia laiteke beraz, herritarren arabera, gisa hortako obrak egin ondoan agentzia bati buruz jotzea. Gainera, agentzia postal batek ez ditu nihundik ere Posta batek eskaintzen dituen zerbitzu berak banatzen, ope­razio nagusientzat baliatzaileek Hiriburura edo Baionara joan

beharko dutelarik. Agentziaren kudeantza gastu andana bat herriaren gain litaike, Postak herriari eskainiko duen dirula­guntza arrunt eskasa geldituko litaikeelarik. Eta zer gertatuko da agentziako langilea erituko delarik edo oporretan sartuko ?

Milafrangarrek galdegiten dute herrian berean egiazko eztabai­da publikoa izan zedin gai hor­taz, beharrez ere herri­kontsulta bat galde hunen inguruan : “Nahi zinuketea posta bulegoa atxiki ala agentzia postal ba­tez ordaindu ?”. Milafrangarrek oroitarazten dute duela zenbait urte Larramendy auzapezak, hunen kontseiluak, Destrade kontseilari orokorrak eta oro har herritarrek kausitu zutela posta­ren begiratzea. Orain ere ihar­dokitzera deitzen dute...

Milafrangako postarekin eztabaidak

150 bazkaltiar San andreseko kermezan, baionan

easyjet konpainiak hegazkina ukatu elbarritu batiTtotte etxebeste urruñar para­plegikoak ezin izan du Easyjet hegazkina hartu aitzineko aste­lehen goizean Parisera joaiteko. Alta urrats guziak behar bezala eginak zituen, Interneten betea zuen doziera hilabete bat aitzi­netik, non abisatua zuen hegaz­kinera hupatzeko laguntza be­harko zuela. Kasu berean joan den urtarrilean hegazkin bera hartu ahal izan zuen normalki. Ezetz entzuteaz gain sekulan ez du Easyjet konpainiako nor­baitekin harremanik lotu ahal izan Urruñarrak ; Miarritzeko

aireportuko zuzendaritza zaio mintzatu ; konpainia pribatu ho­rrek Europako legei obeditzen omen die, ez du bakarrik dato­rren paraplegikorik uzten sar­tzera, seguritate gertakari larri bat izaitearekin ez bailiteke bera ateratzen ahal hegazkinetik. Al­diz Air France konpainiak Ipar Amerikako konpainien legeen arabera arazorik gabe lagundu du U rruñarra hegazkinean hu­patzera. Ttotte Etxebestek HAL­DE deitu diskriminazioen goi egiturari eman dio arazoaren parte.

Antolatzaileek begitartea irripar­tsu zuten aurtengo kermezaren bilana egiterakoan. Uztailaren lauean 150 lagun hurbildu dira alabaina bazkaltzera aprendiz ikastegiko gelan. Haizeak era­man ditu arrangura zenbaitzu, hala nola ea euskal mezalariak hurbilduko ote ziren bazkaltzera, ikusirik meza goizeko bedera­tziak eta erditan zutela, bazkaria oren bata ondoan abiatu dela­rik. Beharrik hor zirela euskal mezalariak, emazteen kantorea

oso osorik jina, beste frangok elizara inoiz hurbiltzen ez diren adiskide batzuk enboxaturik ma­haiera. Ekitaldiaren emaitza iaz baino apaltxagoa izana gatik, joan den urtean bi apairu izan baitziren, Pierre Hourcade, Po­ttoroak taldeko kide eta kerme­zaren animatzaileak azpimarratu du aurtengo giroa, bazkaltiarrek ainitz loteria ikusi baitituzte pla­ten artetik eta gogo onez ireki baitute moltsa aldi bat baino gehiagotan

Pottoroak taldeak berrogei urte

Argazkian ageri den Jean Ma­rie Eyharts hasia da jada jotake kantu saioak zuzentzen San An­dreseko elizan, Baionako besten igandean eliza horretan emanen den banden mezako kantuak apailatzen ditu. Astean behin eta astelehen arratsez iragaiten den saio horretan, publikoa lehen al­dietan emaz tetsua baldin bazen, bes­tak hurbiltzeare­kin gero eta gizon gehiago ikusten dira kantatzera ji­ten. Joan den urte­ko azken errepikan 150 lagun baziren, hots kopuru biziki handia kantore ba­

tentzat. Komunzki hiru edo lau bozetako kantuak ikasten ditu­zte, elizaren errespetu apur bat berreskuratzen dute eta, horrela hasi kantu lana korala batean segitzeko gogoa iratzartzen zaie ere berdin.

Ez liteke harrigarri Baionako auzapeza hurbil baledi larunbat honetan Glain­eko elkartetxera, Pottoroak taldearen berrogei urteen ospakizunera, alabaina Jean Grenet elkarteko kidea da, multzoa sortuz geroztik. Besta horren kari, erakutsiko du fun­

tsean elkarteak zein baionesa den, ustegabeko ainitzez be­terik eskainiko duen galaren karietara ; larunbat arratseko bederatzitan hasiko da ekitaldia, gomit dira «Los tilholes » musi­kariak eta Sevillako dantzak es­kainiko dituzten dantzariak.

baionako bestetako kantu entseguak

nestor bazterretxea iparraldekoek hobeki ezagutzekoZizelkaria, margolaria, zinegilea, argazkilaria, edo arkitektura hun­kitzen duen artista dugu Nestor Bazterretxea, mundu guzian ezagutua den artista garaikidea, guretzat Bermeotarra. Etorri zen espresuki ekain hastapenean bere obren erakusketa estreina­tzera ; karia horretara, duela lau mende Senperen errearazi ziren emazteen oroimenez Bazte­rretxeak asmatu obra bere arotz lantegian egin du Jean Mixel

Bedaxagar xiberotarrak ; bur­din lana nola burutu zuen hitzez bai eta ere kantuz ilustratu zuen artista asmatzailearen aitzinean. Karia horretara ere erakustera emanik izan da, abstrakzio ana­litikoa edo geometria bere obre­tan nola Bazterretxeak baliatzen duen, isiltasuna mintzaira gisa erabiliz. Nestor Bazterretxearen obrak ikusgai dira agorrilaren 22a arte, Baionako euskal mu­seoan eta Bonnat karratuan.

7

Page 8: Herria 3065

Herriz Herri

Joanden ekainaren 26an, Kan-boko musika eskolan, ikas­turtea bururatzen zen ikasleek eskaini musikaldi batekin beren erakasle, buraso eta lagunen aitzinean.

Ikasleek urtean zehar ikasia erakutsi dute bakoitzak bere sailean. Izan dira bakarka aritu direnak (pianoa, klarinetea, tronboia, saxofoia, tronpeta, zeharkako xirula, tuba), binaka edo taldeka (perkusio klasea, orkestra klasea, kantua).

Musika ekitaldi hau parada ederra izan da burasoentzat, Kanboko Musika Eskolako Ikas­leen Burasoen Elkarte berriaren aurkezteko.Badu 21 urte musika eskola Kanbon badela, Daniel Hérard­en zuzendaritzapean. Gaur egun, 94 ikasle ditu, horietan %54 ak auzo herrietatik datozte. Baina, jaztik hunat, Kanboko Herriko Etxeak auzo herrietatik etortzen diren ikasle berririk ez du gehiago onartzen, Kanboko herriak duelakoan bakarrik parte hartzen musika eskolaren finan­tzaketan.Musikaren besta egunean, ekai­

naren 21ean, sortu da Kanboko Musika eskolako ikasleen bura­soen elkartea, eskola huntako partaideen artean (buraso, era­kasle, Herriko Etxeko ordezka­ria, Urapec elkarteko lehenda­karia) eraman gogoeta baten ondotik. Elkarte hau sartzen da Frantzia mailan diren Kontser­batorioetako eta musika esko­letako ikasleen burasoen elkar­tearen sarean (Fnapec).Elkarte honen xedeak dira dina­mika berri baten sortzea musika eskolan, erakasle taldeak bi­dean emaiten dituen proeiktuen laguntzea eta hautetsiekin ikus­tea nola hobekienik ihardetsi ikasleen beharrei.Elkartea, helduden ikasturte hastapenetik, harremanetan ja­rriko da auzo inguruetako He­rriko Etxeekin, musika eskola batek duen garrantzia azaltzeko eta konponbide bat atxemaiteko ahalik eta haur gehienek musika egiteko ahala ukan dezaten. Burasoak deitzen ditugu beren burua ezagutaraz dezaten hel­duden irailean, izen emaiteak izanen direlarik. Gure elkartea hor izanen da. J.L.

kanboSortze – Filitxoeneko Peio Etchegaray eta Nathalie Oyhe­nart­ek ongi etorri egin diote be­ren lehen haurrari. Agiantza zo­riontsuenak Amaia sortu berriari eta goresmenak aitama uroseri.

Herriko bestak – Kaseta hau agertzean bestak bururatuak

izanen dira, agian hasi bezain untsa ! Lehen egunak arras ederki iragan dira. Larunbatean Xurrutaldean egun goxoa iragan da ball­traparen inguruan eta arratsean, herriko plazan, 1300 sartze kondatu dira Ze Esatek, Deskontrol eta Trikiziorentzat. Igandean, mezatik landa ikus­garri pollita eskaini daukute Dantza Bietan taldeko haurrek,

ondotik jarraikiz gazteen piknik gustagarriarekin. Pilota partida batekin hasi da igande arra­tsaldeko animazionea, Pierre Cedarry­Ellande Orhategaray 30, Mathieu Ospital­Paxkal Eli­ssetche 25. Eta ondotik, zer lo­ria artzain xakur lehiaketarekin, hiruzpalau ehun jende bildurik

B i d a ­rraineko p e n ­t z e a n , aro ezi­nago go­zoarekin. F e r m i n M i h u r a a z k a i n ­d a r r a k alegeraki kudeatu du lehia­keta hori, b e r t s u z a u r k e z ­ten zi­t u e l a artzainak eta be­ren xaku­rrak. Eta

lehiaketa eder bat eginik, Jean Paul Iriquin Itsasuarrak Xintxo xakurrarekin ereman du kopa, bigarren Beñat Parachu he­rritar gaztea Pintto­rekin, biak zoin ederki arizanik, hirugarren Marzel Hualde Aldudarra Txiko­rekin, ondotik sailkatzen zirela Jeannot Acheritogaray Iholdia­rra eta Umil, Albert Hualde Aldu­darra eta Argi, Michèle Acherito­garay Iholdia rra eta Beltxa.

bidarrai

Sailkapeneko lehen hiruak, eskuinetik ezkerrera, Jean Paul Iriquin eta Xintxo, Beñat Parachu eta Pintto, Marzel Hualde eta Txiko

Barandiaran museo aitzinean ezkerretik bigarrena Mixel Urbistondo Sarako kultura axuanta, ondoan Ataungo auzapeza Bittor Oroz

Oroitzapen : Ataunen (Gi­puzkoa) sortu zen 1889an Jose Miguel Barandiaran, 1991n zen­dua 102 urte mundu huntan pa­satu eta. Leipzig herrirat (Alema­nia) 24 urte zituelarik joan zen Wilhelm Wundt­en irakaskizu­nak segitzeko, Jaun Telesforo Aranzadi-rekin berritu zuen eus­kal antropologiaren diziplina, irakaskuntza hortarik nagusi ateratu zen.Bainan bere lana elizgizonek etzuten begi onez ikusten. Es­paiñiako gerlari ihes egiteko 1937an etorri zen Sararat Egi­mehar auzoko Bidartea etxe­rat. Saratar adinekoek ezagutu dugu, « apez ttikia » erraten gi­nion, ttikia baitzen.San Gregorio Ataungo auzoan Errota batean Jose Miguel Ba­radiaran apez, idazle, antropo­logo, arkeologo eta hizkuntza­lariari, museo bat egin diote. Uztailaren 2an, ortziralez inau­guratua izan da. Ataungo auzapez Bittor Orozek gomitaturik, kultura axuanta Mixel Urbistondo han zen, bai eta Jean Aniotzbehere lehengo auzapeza, zeren hunen den­

boran senidetuak izan baitire bi herriak, Ataun eta Sara, eta Markel Olano Gipuzkoako Foral diputatua ere han zen.

Abisu : Uztailaren 17an, larun­bata, Zazpiak Bat dantzari tal­dearen eguna errebotean. Arra­tsaldeko 5 orenetan pilota, 6tan dantzak eta 7 etarik goiti aperi­tifa eta afaria.-Uztailaren 22an Saiberri taldea elizan arratseko 9ak eterditan kantari.-Beti Gazteren krakada aski ongi pasatu da, 40 bat erretretatu el­karretaratuak ziren.

Ganden hilabetean gertatu-koak : Sortzeak: Xabi Odeau­Martinez 06/29. Nahya­Colette­Patricia­May Bardant 06/13. Manek Poirier­Jorajuria 06/15.Ezkontzak : Barreneche Etienne eta Domenger 06/05. Ichuri­behere Pascal eta Toulet 06/05. Berasateguy Jean­François eta Laborde­Lavignette Aurélie 06/05. Mauran Sylvain­Cedric eta Agesta Maitena 06/05. San­chez Cedric eta Latxague Lae­titia 06/19. Elizalde Jean­Michel

eta Etchegaray Josephine 06/25. Jauregui Patxi­Manuel eta Grillard Marie 06/26.

Pilota : Ganden larunbatean gure kadetek Beola Bixente­Mendionde Peio­k jokatu dute Euskal Herriko finala Urdiñarben, irabazi dute 30­10 Ernautene Fabrice­Labat Mattin Zaharrer­Segikoen kontra. Txapela ekarri dute Sararat. Orai jokatuko dute Frantziako txapela, gaztetxoek eta artekoek ere bai.

Eskola publikoko haur haun-dienak eta Mugerre esko-lakoak. Elgarrekin izigarriko 3 egun goxo pasatu dituzte Parisen. Haur, eskolemaile eta haurren buraso, denen arte begiratu dituzte Parisen egin argazkiak eta filma. Bidaia hori selauru hustean bildu den di­ruarekin eta gainetakoa herriak ofreituta egin dute. Opor onak pasazkitzue denek. Ganex

Sara

8

Page 9: Herria 3065

Herriz Herri

Xipri Arbelbiden jubilauaAfrikaz arduratzen den “Mis­

sions africaines” erakundean beti parte hartu baldin badu, euskal idazle, misionest, irratilari edo kasetalari, Euskalzaindian urgazle eta Aiherra eta Izturi­tzeko erretor gisa ezagutua da, 1934ko abendoaren 17an sor­tua den Heletar seme hau. Xipri Arbelbide duela 50 urte apeztu baitzen, hunen jubilaua helduden igandean, uztailaren 18an dugu ospatuko, Aihe­rrako elizan. Denak gomitatuak gira 10ak ½ ko meza nagusirat.

Kasu, bezperan ez da mezarik izanen.

Ongi etorri Jamattit Mendion-do Rwanda-ko misionestari

Zonbeit aste hauetan, hor dugu bere Rwanda xokotik etorria, Jamattit Mendiondo, Harrietako misionesta. Uda guzian hemen gaindi ibiliko baita, ongi etorri Jamattitt eta bakantza on eta goxoak pasa izkitzu gure artean.

Ortzegunetik igandera An-tzuolako pestak

Uztailaren 15etik 18ra, ortzegu­netik igandera, herriko pestak ospatuko dituzte Antzuolarrek (25 urte hauetan Antzuola Aihe­rrarekin binazkatua da). Aurten­go Mairuaren alardea, uztailaren 17an eginen da eta berrikuntze­kin dator: musika pieza eta dan­tza berriak estreinatuko dituzte. Igande arratsalde apalean KIKI BORDATXO­ren taldeak du az­ken dantzaldia segurtatuko, eta usaian bezala izanen da bertsu­lari, nafartar kantari, pilota par­tida eta beste. Pentsatzekoa da aihertar gazte batzuek ere egi­nen dutela hango itzulia. Pesta on guzieri.

aiherra azkaineJon Laduche eta Marc Berasa-tegui Euskal Herriko xapeldunJoanden igandean Hazparneko plaza ongi betea zen. Denbora sapa.Azkaindarrek bazakiten finala zaila jokatzen zutela. Lehen mailako pilotari guziek nahiz irabazi 2009ko Frantziako xa­peldunei, hauek partida guziak irabazieta presentatzen ziren Hazparneko lur plazan.Itsasuarrek osoki motibatuak hasi dute partida, ez zuten deus galtzekorik eta irabazteko nahia bakarrik !St Estebenek azkar jo du partida guzian eta Jaureguiberri gazteak gozatuz edo tiratuz, lan haundia eman diote Azkaindarrei. Hala nola 10 eta 9 Itsasuarrentzat ai­tzinean zirelarik, joan dira 22 et 14raino, 8 puntu eskas bakarrik itsasuarrentzat eta 16 Azkainda­rrentzat. Bainan berriz ere Azkaindarrek irakutsi dute beren ofizio guzia.

Memento onean Jon Laduchek sartu ditu bi sake eta pisatu­pi­satu 25 metretara joz eta joz pilota. Pixka bat nekatua izanik ere Marc Berasategik ongi tiratu du 5 aldiz marrarat eta gertatu behar zena gertatu da, 28 etan ados. Parioak bero beroak !Hazparneko plazako jendea eliza batean bezain ixilik. Eta Az­kaindarrek bukatu dute partida 30 eta 28, Itsasuarrek beren in­dar guziak emanik ere !Jonek : sakez 2, tiratuz 3, era­soan 5, orotarat 10.Markek : marrarat 5, erasoan 2, orotarat 7.Jaureguiberrik : sakez 2, marra­rat 3, erasoan 2, orotarat 7.St Estebenek : marrarat 5, era­soan 2, orotarat 7.Zorionak Larruneko xapeldunei eta Itsasuarrei ere bai. Holako pilotariek Euskal Herria ohora­tzen dute esku pilota biziaraziz !

M. L.

BAIONA : 17 LORMAND KARRIKA 05 59 59 06 23

SVITTONATTO OPTICIENSCOONATTO OPTICOVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCOOONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSO CONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSOO CCONATTO OPTICONATTO OPTICVVVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCCCOOO CCCCCCCONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSHAUTU - KONTSEILU - ZERBITZU

Aiherrako aurtengo

pestetan hartua, Xipri Arbelbide

Afrikako arropetan

jauntzirik »

Udako merkatuakJuanden urtean bezala, aurten ere izanen dira udako merka­tuak. Behin ortzegun aratse­takoak, gauazko merkatuak deitzen direnak, hauek uztaila­ren 15 an hasiko dira ezki azpiko plazan. Ilabete huntan 3 izanen dira eta agorrilean bertze hiru. Saltegi ainitz etorri beharrak dira, aratseko 6 etan hasiko dira salketak eta karrika animazioak, gaueko 11 etan bukatzeko. Ber denboran, ortzegun guziez, aratseko 7etarik 9ak laurden guti arte, Misionesten Kaperan, Lagunarte konpañiak eskainiko ditu soinu eta kantu ikusga­rriak. Handik landa 8 tan denak plaza kar­kanarat bilduko dira mutxikoen emaiteko eta kantuz aitzina se­gitzeko. Xazko ekai­neko animazioen moldean antolatzen dituzte aurtengo gau merkatuak. Beti bezala to­kiko mozkinak izanen dira salgai bertze asko gauzen artean.Bertzalde uztailaren 24an larun­batarekin, saltegi feria haundi bat izanen da Hazparneko ka­rriketan. Egun hortako lema Biperada janaria izan beharra baita, lehiaketa bat antola­tzen dute biperada nork hobea egin, ara tsalde erditan epaituko dute zoin den irabazduna. Zo­ingehiagoka hori orori idekia izanen da. Agorrilean bertze bi feria izanen dira, bat 1Oean eta bertzea 21 ean, ortzegunetako gauazko merkatuetaz bertzalde.

Kermezan pesta giro goxoaJuanden larunbatean hasiak zi­ren kermezako animazioak. Mus xapelgo batek osatzen zuen larunbateko aratsaldea. Juan­den urtean baino muslari gehia­go ziren aurten eta xapelketak berantago iraundu ere, azken finalak 11k zituen bukatu dene­an, aratsaldeko 2ak eta erditan hasiak ziren. Hirugarren mailako xapelgoa ereman dute Duhalde­Munho Lekondarrek, Pedouan­ Landagarray Hazpandarren aurka. 2 garren mailakoa, Larral­de­Mercapide Hazpandarrek

ereman dute Faut­Demarque andere hazpandarren kon­tra. Finala nagusian Ondartz­Marcarie hazpandarrak atera dira xapeldun, Larre­Girbon Mi­lafrankako parearen aurka. Oro ederki saristatuak izan dira. Biharamuneko eguna goxoki iragan da ere, nahiz bazkaltia­rrak gutiago ziren. Hor zirenek ongi parte hartu dute txartel eros ketetan eta ondorioz jaz bezain emankorra izan da aur­tengo kermeza. Soinulari, dan­tzari eta kantariak nasaiki entzun eta ikusi ahal izan ditugu ker­meza denbora guzian eta giroa beti bezain airosa izan da.

Hazparne

Kermezan, irabazdunak: eskuinetik haste, Marcarie­Ondartz, Maurice Arhets erretora, Larre­ Girbon finalistak eta artean Maité Goutenegre antolatzailea.

HeletaKermeza ondo ­ Aro ezti bat lagun, gure kermezak izan du arrakasta. Jateko hautak, omore ederra, eskerrak merezi dituzte lanean arizan diren guziek, Tote eta Henri soinulariek, Lagunak klikak, Xalbador­Ihidoy­ek, orok bakotxak bere tokian eman baitute beretik. Gure jaun erretorrak undar kermeza zuela hemen erran ere dauku, laster Salbatore Errobiko parropiarako baita.Pilota ­ Laster hastera doa Erregelun joko berriko esku huskako lehiaketa, usaian bezala hiru mailetan eginen da. Izenak uztailaren 25eko helarazi behar dira Léon Duhalde (tel.: 05.59.37.61.30) edo Ttotte Larreri (tel.: 05.59.37.62.81).Mezak ­ Larunbat aratsean 7 orenetan, Mehainen (ETB); igandean 9etan, Heletan eta 11 orenetan, Iholdin.

Herritarra

iholdiDolu: Ixilik eta arrabots han­dirik gabe bizi izanik bere sortetxe Larrondoan Joanes Neguelouart­ek utzi gaitu 87 urtetan. Gerla denboran altxatua izana zen S.T.O. lan kondukoetan, gerla xingola eta undarrik merezimendu ageria ardietsiak ere zituen. Bulta huntan osagarriak ez zuen hanbat laguntzen, egona zen Heletan anaiaren etxean eta undarrik Iholdiko erretira etxera joan arte. Ehortz egunean jende an­dana bildu da otoitz egiteko Joanes­en dako eta susten­gu anaia Erramun eta fami­lia guziari. Gure doluminak! J. P. C.

Azkaindarrak trenpu gaitzean

9

Page 10: Herria 3065

Herriz Herri

ortzaizeSortzeUztail hastapen huntan, Iroxga­raiko Maider eta Gabriel Negue­louart­en familian ongi etorria egin dute beren hirugarren hau­

rrari, neskato bat Laura­Marie deitu dutena.Bizi zoriontsu bat desiratzen dugu haurñoari eta goresmenak eskaintzen aitameri.

baigorriFeria eta artzain xakurrakIgande huntan, uztailaren 18an, mugimendu haundia izanen dugu, alde batetik trinket on­doan, etxe ekoizpen feria eta bertzetik kirol zelaian, artzain xakur txapelketa. Biak, egun guzian iraganen dira. Uztaileko feria huntan, lekuko etxe moz­kinetan aurkituko dira ardi eta behi gasnak, ezti, xingar, xerriki, bixkotx, arno, sagar jus…Esku­lan erakusketa ere izanen da eta jauntzi, tindu, obra eta holako gauza frango. Izanen da zer ikus, zer jasta eta zer eros.Kirol zelaian, artzain xaku rrak beren lanetan ikusiko dira. Goi­zean, Juan Miura, Michele Ache­ritogaray, Dominique Parachu, Gilles Etchegoyen, Jean Aba­die, Albert Hualde, Felix Saint­Pierre eta Roger Jauretche. Zortzi xakurrak lehiatuko dira. Horietarik bost hoberenak jun­tatuko dira, joanden urtean hiru lehenak sailkatu ziren Marcel Hualde, Jean Paul Iriquin eta Jean Acheritogaray­ren xakurre­ri. Aratsaldeko bi lehenak, Oña­tira joanen dira, munduko txa­pelketan parte hartzera. Egun ederraren mentura Baigorrin.

Musika festibala« Orgue en Baigorri » elkar­teak antolatu Baxenabarreko hamaikagarren musika festi­balaren lehen emanaldia dugu igande huntan. Elizan, arratseko 21.00tan, Versailles­eko kon­tserbatorioan erakasle den Fré­déric Desenclos orgina joileak emanen du kontzertua. Hemen berean, 2001ean grabatu di­tuen Johann Sébastien Bach­en obretan entzunen da.Kermeza ondoBesta egun hau manera hobere­nean iragan da. Jendea, andana ederrean etorri da bazkari on

eta alaituaren gozatzera, ederki parte hartu ere eskaini jokoetan. Zozketa haundiaren lehen saria Patrick Irey Irulegikoak eskuratu du, egonaldia « Framissima na­ture » berriki oporretako antola­tua den zentroan Soustons he­rrian. Parropiako arduradunek nahi dituzte oro eskertu, bereziki lanean eta beren eskaintzekin parte hartu dutenak. Eskerrik beroenak deneri.

EzkontzaJoanden larunbaten bi ezkon­tza izan ditugu herrian. Herriko etxean, Jean­Pierre Melot mu­seoko arduradunak eta Sylvie Masneuf musikariak baia eman dute elgarri. Hauek Bordaldean dute beren egoitza. Egun be­rean, ezkontzako sakramen­duak elgarretaratu ditu Gaëlle José Letellier eta Nicolas Da­guerre baratzezaina. Hauek aldiz, Behereko karrikakoak di­tugu. Espos berri haueri gure goresmenak eta agiantza hobe­renak.

Gipsy EstheticHorrela deitzen da Gipsy Guis­gand andere gazteak Baigo­rriko plaza nagusian ideki berria duen arta etxea. Emazte ala gi­zonen gorputz osoari edertasun gehiago nola eman ikasia du, hortarako araberako lekua eta tresnak badauzka. Asteko egu­netan, bere salunean errezebi­tuko ditu jendeak eta beharrez hauen etxetara ere joanen da. Bere enpresa ttipiaren munta­tzeko Hemen elkarteak kudea­tzen duen CLEFE (emazteak di­ruz laguntzeko beren lanpostua sortzea) baten sustengua ukan du, hain xuxen Garaziko Urkulu Clefe­ren ganik. Suerte on bere gain hasi den andere gazte huni. Huna bere mugikorraren zenbakia : 06 85 15 39 88.

uztaritzeHerriko bestakHeldu zaigun asteburu hau kargatua izanen du Uztaritzek herriko bestak baititu urte oroz bezala uztailean. Ortziraletik as­tearte arte izanen dira ausagai­luak, agian edonork gustatzen zaiona aurkituko du. Egitaraua aski aberatsa dago eta hemen larrienak bederen emanen di­tugu. Ortziralean aratsaldeko 7etarik goiti ikastolak antolatzen duen ‘’Latsagien lasterkaldia’’. Herriko etxean gako emaitearen ondotik zikiro jatea Eztiki taldeak alaiturik eta gaua bukatzeko dantzaldia Purguko plazan. La­runbatean, goizean haurrentzat entzierro ttipia, aratsaldean el­karteen arteko zangobaloi lehia­keta. Zintzur bustitze ostatuetan mutxikoak emaitearekin batera. Aratsean kontzertu eta dantzaldi Hiribehereko plazan. Igande eguna hasiko da meza nagusia­rekin eta ‘’Labourdins’’ musika taldearekin. Aratsalde guzian zehar musikaldiak Hiribehereko plazan ‘’Izarrak’’ eta ‘’Erdizka’’ taldeak, txaranga eta gaiteroe­kin. Dudarik ez jatetxetan ha­tzemanen dela barnearen so­leitzekoa. Hitz berezi bat halere Askatasunak antolatzen duen bazkariaz eta Latsa elkarteak egiten duen afariaz ‘’Kantuaren pesta’’ ohoratuz. Aratsean su artifiziala eta kontzertua. Aste­lehenean eskuhuska pilota par­tida eta ondotik mus lehiaketa Purguko plazan. Asteartean

laborarien eta kabalen biltzea Xopolon goiz guzian, aratsaldez atxiki ttipiko pilota partida Pur­guko plazan eta aratsean fini­tzeko dantzaldi eta su artifiziala. Xehetasun gehiagorentzat deitu daiteke besta batzordea eta ja­teko berriz jatetxeak zuzenean. Jendea enoatuko ez delako es­perantzan besta horiek iragan ditela omore onean, anaitasu­nean eta elgarren errespetuan. Besta on deneri.

XapeldunXapeldun atera zaizkigu juan­den igandean Hazparnen luze­ko jokoan Kapito Harri­rentzat ari diren pilotariak Euskal He­rriko ligaren xapelketako fina­lean. Hiru oren pasa iraun duen partida miresgarri baten ondotik gaina hartu dute gure jokolariek Hardoitarrak taldearen kontra 13 eta 10. Gure taldea honela osatua zen: Eneko Pelletrat, Xi­mun Destaillac, Eneko Sarratia, Mattin Castanchoa eta Eric Mi­gueltorrena. Goresmenak osoki kaseta huntarik eta aments egin dezagun bigarren xapel bate­taz helduden igandean jokolari hoietarik hiruk jokatuko baitute Kanbon atxiki ttipiko finala hel­duen mailean aratsaldeko 6eta­rik goiti. Amenstu dezagun ere ondoko egunetan Frantziako xapelgorako eta pilotaren aste handirako. Bainan gerokoak ge­roko.

itsasuSortzeUztailaren 5ean sortu da Baio­nan Mayi Marie Edurne DU­FOURCQ, Gilles eta Marianne Dufourcq­en haurra. Zorionak aitameri eta ongi etorri gure ar­tera sortu berriari !

Pleka partidakEuskal Herriko Xapelketako esku huskako finalak iraganen dira Itsasun helduden larunbat huntan, uztailaren 17an: ara­tsaldeko 5etan Xitoen maileko finala, ondotik (6etan) Benja­min maileko finala, eta azkenik

(7etan) Minimo maileko finala.ErakusketaErakusketa askitto berezia es­kainia zaigu hilabete osoan Ateka gunean: « Harri Hitzak ». Gizon­harrietarik (stèles discoï­dales) abiaturik, Makeako esko­lako haurrek egin margoak dira.

Errobiko FestibalaHelduden aste erditan abiatuko da ohiko Festibala, 22tik 25era. Gogoratu sartzeak eskura dai­tezkela prezio merkeagotuan Herriko Etxean: 10 euro 16ren ordez !

SenpereBiltzar publiko Herribarneko apailaketen (kul­tur gela, espazio publiko, etxe­bizitza) ikertzen ari da urte bat huntan Herriko Etxea. Horien denen berri emaiteko, biltzar pu­bliko bat beharra da laborantza lizeoan, uztailaren 20an, astear­tearekin (19:00).

Amotzeko bestakAsteburu huntan ditugu kartier pollit horren bestak. ­ Besta horien inguruan 14eko asteazken huntan Larraldean iragan da egun bat osoki alaia: mus lehiaketa, petanka lehia­keta, bazkari, antzara joko, arats alaitua « Kantuz » taldearekin.­ Kartierreko gazteek moldatzen dituzten bestak ortziralean abia­tuko dire: 19etan Mendionde trinketean pilota esku huska Amozko trofeoaren finalerdiak. Ondotik, oihalezko gerizan hu­rrupaldia eta Bidegainek pres­tatu zikiro jatea. Arats alaitua « Doinua » taldearekin;­ Larunbat goizean, 10etan ball trap, 14etan, errebotean pa­lantxako finalak, 18etan laster­keta Amozko kaskoetan, 19etan sarien emaitza. Ondotik « Goa­

zen » dantzari taldearen ikusga­rria, 20.30etan Mendionde osta­tuan zintzur bustitzearen aldean kontzertua, 22.30etan kanpoan Betagarri taldearekin kontzertua eta 24etan dantzaldia;­ Igandean, 10etan meza na­gusia kaperan Maria Madalena patroin sainduaren ohoretan usaian bezala jende ainitzekin eta Emak Hor­eko musikari eta koralarekin. Igande horrekin meza bakarra hor izanen da eta ez herriko elizan. Ondotik e rrebotean esku huska gazteen lehiaketaren finala. 12.30etan Mendionde ostatuan hurru­paldia Bruno Ollivon Amoztar akordeonistak alaiturik. 13etan, gazte eta elkarteen bazkaria Oihalpean. 16etan errebotean indar jokoak: sokatira, lasto al­txatze, orga altxatze eta abar. 18etan trinketean Amozko tro­feoaren finala, ondotik kanpoan bi kantaldi: lehena Brave, Bes­sonart, Lascano herritarrekin, gero, Dominika, Niko Etchart eta Larrandaburu. 21etan, Men­dionde ostatuan afaria aingira eta oilaxkokiarekin. 22etan, besten bururatzeko kontzertua Double Jack’s taldearekin.

10

Page 11: Herria 3065

Herriz Herri

Makea-lekorneirulegiJatetxe eta enpresa berria Uztailaren 3a, egun ederra

Irulegirentzat, egun hortan, bi eraikuntza berri estrenatu bai­tira. Bazuen orain zonbait urte herrian etzagola gehiago osta­turik. Jakes Iroume auzapezak eta herriko kontseiluak, gogoe­tak eginik, herritarren kontsulta baikorra eskuraturik, huts haun­di honen betetzeko xedea hartu dute. Duela 6 urte erosi, herria eta bide haundiaren artean da­gon lur eremuan sortu da beraz ostatu­jatetxe berria. Herriko haurrak konkurtso baten bidez galdezketatu ondoan, Jarapea izena berexia izan da. Eraikun­tzaren gosta saria % 50a diru publikoak estaltzen badu, gai­neratekoaren ordaintzeak ez du herritarren zerga emendatuko. Orai, zazpi hilabete idekia dela, arduradun den Michel Ourrica­riet eta bertze hiruek hor lan egi­ten dute.Ondo ondoan, eremu berean, Daniel Dupuy Baigorriko Ger­mieta Agerreko semeak xutik eman du bere laneko tresna berria. Hor daude bi eraikuntza, bat apailatua haragi eta janari berezien prestatzeko eta ber­tzea saltegia, « Ferme Agerria ». Badu hamalau urte, Daniel Du­puy ahate galkatzen hasia dela. Geroxago, Arnabar enpresak prestakuntza eginik, lotu da bere etxe mozkin horren sal­tzeari eta hau emeki emeki

emendatuz ereman. Ekoizpe­nen % 80a etxetik, merkatu eta

ferietan saltzen du. Urte horietan bildu esperientzia baliatuz lotu da bide haundi huni. Hastapen huntan, galkatze, prestatze eta saltzea, zazpi langilek eginen dute. Horretaz gain, saltegian kausituko dira ere tokiko ekoiz­pen zonbait : Irulegiko arnoa, xingarra, Ossau Iraty ardi gasna, janari prestatuak…Nunbre haundian bildu da jen­dea estreina egun hortan. He­rritarren artean ikusi dira Garazi­Baigorri aldeko ainitz auzapez, ikusi ere hautetsietan J. La­ssalle, J.J. Lasserre, F. Maitia, B. Aguerre, D. Saint­Pée, J.B. Lam­bert, beren erakundeekin diru laguntza ekarri dutenak. Jakes Iroume auzapezak eta Daniel Dupuy enpresa buruak eskertu dituzte denak eta bereziki beren laguntza ekarri dutenak, ahantzi gabe Francis Carricart, Herri elkargoaren ekonomia anima­tzailea. Hautetsiek ere goraipatu dute eragile hauen ekimena, he rriari eman dioten bizia eta itxu­ra ederra, bai eta duen kalitate eta ohidurarekin agroalimenta­rioaren indarra Euskal Herrian. Dena ongi bururatzeko, zintzur bustitzearen ondotik, mahain on baten inguruan bildu dira T. Olharan­ek prestatu janarien go­zatzeko.

J.E.

HeriotzeakDoi doia zonbait urte etorria zen gure ganat bere alabaren etxerat Janbattit Negueloua, Atizane Xalatirat. Eta huna hegaldatu zaukula zeruko alor loretsurat, gure xoko pollita ezagutu gabe, aitatxi leiala.Aldiz, ama gaztea, 38 urtetan hil zauku auto ixtripuz, Makea La­rraldeko Floriane Quincampoix. Estimu handian zaukaten Floriane erizaina Kanbo Musdehal tsuenian eta nolaz ez etxean, eta xuxen zen bezala, eliza bete betean iragan dira gure ama gaztearen ehorz­ketak. Bai hor zituen bere gazte lagun guziak, fededunen otoitzaren eskain tzeko, bainan ez zen aski gaurko nigarren ezeztatzeko.Eta nola ama ona baizinen, segur naiz zeruko parabisu hortarik la­gunduko dituzula nigarretan utzi dituzun hoin maite zinituen guziak. Dolumin herrikoiak, hoin saminki hunkituak izan diren guzieri!

Makeako herriko bestakU z t a i l a r e n 15etik 19rat: bai, 5 egun eta 5 gau ira­ganen dutela a l e g e r a k i , sanoki eta oneski, eta ix­tripurik gabe. Huna egita­raua:­ ostegu­na 15ean, 2 1 . 0 0 e t a n bi antzerki e manaldi, bat Pantzo Iriga­ray­ek eta bes­tea Frantxoa C o u s t e a u ­ k i d a t z i r i k , Makeako Jos­takin taldeare­

kin; 22.00etan Ardi Beltza kantu taldea eta ondotik Pintxo gaua, Bi­degaray ostatuan;­ ostirala 16an, 20.30etan Zikiroa eta dantzaldia goizalde arte Adar­tza taldearekin;­ larunbata 17an, 16.00etan Jokoak haurrentzat Xibarekin, 19.00etan, talo ta xingar, 23.00etan kontzertua Mouss eta Hakim­ekin (8E) eta dantzaldia Mikel Hats;­ Igandea 18an, 9.00etan meza nagusia, 12.00etan zintzur bustitzea komiteak eskainirik, bazkaria Bidegaray jatetxean Airoski bandak alaiturik, 16.00 eta 17.00etan pilota partidak esku huska, Frantziako xapelketa, 19.00etan dantza ikusgarria Urtxoko Xoriak taldearekin, mutxikoak Patxi Perez eta Konpainiarekin eta ondotik talo ta xingar, 21.00etan aingirak Ogibarnia jatetxean;­ astelehena 19an, herritarren eguna: aperitifa eta errekiak eguerdi eta arratsean Herlauz band taldeak alaiturik Baigura auzoan. Besta on deneri! P. I.

peinture/vitrerie/papiers peintsrevêtements sols et murs

étanchéité façades

JEAN-PIERRE IRIBARREN-ensegida harturik

MARTIN IRAZOQUY

Tindatzailea«Kaillardoenea» 64210 AHETZE

Tel. 05 59 41 99 02

Jostakin taldea

11

Page 12: Herria 3065

abiSuak

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE­SARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :

­ Bandarekin : 97 E edo 127 $­ Gutun­azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 97 E ­ Afrikan : 87 E ­ Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.­B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

Imprimeur : Imprimerie du Labourd8, Quai Augustin­Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

Éditions Basques

Xuxenketa

Joan den asteko « Apatesoron besta baten antolatzea » abisuan, irakurri behar zen « [email protected] ».

France Bleu Pays Basque (Urdin Eus-kal Herri) irra­tiak animatzaile euskaradun bat

bilatzen du 2010eko sartzetik ha­rat lan egiteko. Irrati esperientzia galdegina zaio. Entsegu garai ba­ten ondotik, Urdin Euskal Herriko programazio taldearen partaide bilakatuko da euskarazko eta fran­tsesezko e mankizunak animatze­ko.Argitasun guzientzat eta izenak emaiteko, junta Jean­Lou Philippe, Urdin Euskal Herri irratiko zuzen­daria, tel. 05.59.46.64.64 edo jean­[email protected]

lan eSkaintza euskal munduak in-ternet sareanEuskal kultur erakundearen “Batekmila – Euskal munduak” erakusketak egiten du bide. 14 tokitatik iragan ondoan, hala nola Baiona, Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Bartzelona, Bor­dele, Ambarès eta Albitik, hara Parisen zabalduko dela uztaila­ren 16etik agorrilaren 20eraino, XVII. arrondizamenduko Herriko Etxean. Hunen ikusteko parada ukan ez duenarentzat, deusik ez da galdua haatik, internet sarean aurki baidaiteke orain, www.euskalmunduak.com ata­rian, bost hizkuntzatan (eus­kara, katalana, frantsesa, gaz­telera, inglesa) : 44 bideo, 120 argazki eta 40 soinu ikusgai eta entzungai. Atari hortan zuzenki sartzen ahal da www.batekmila.net joz.

Eta ez kontsumitzaile huts egoiteko, www.guremunduak.com atarian norberak munduan gaindiko bere argazki pollitenak sar ditzazke, bertzeek ere jasta ditzazten.

Fabienne BARNECHEAvocat à la Cour

3 Rue Faget de Baure ­ 64000 PAU

AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte sous seing privé à HASPARREN du 1er juin 2010, il a été constitué un G.A.E.C. présentant les caractéristiques suivantes:

­ Dénomination: Groupement Agri­cole d’Exploitation en Commun reconnu « Ximundea » (date reconnaissance: 21/05/2010)

­ Siège social: Maison « Ximundea » ­ 64240 HASPARREN

­ Gérants: M. Ximun DUGUINE de­meurant à HASPARREN, 4 Rue Jean Lissar et Mme Marie Thérèse DUGUINE demeu­rant à HASPARREN, Maison Ximundea

­ Immatriculation: greffe du Tribunal de Commerce de BAYONNE

Pour avis et mention.

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés & droit commercial

Bayonne (64100)

EXEO SOLUTIONSSARL au capital de 1 000 eurosTechnopôle IZARBEL – (64210)

BIDART488 117 789 RCS BAYONNE

Aux termes d’une délibération en date du 28 juin 2010, l’Assemblée Générale des associés a nommé:

M. Gérard PENNES, domicilié à Bayonne (64100), 1, rue Pierre Rectoran, en qualité de commissaire aux comptes titulaire, et la SARL TLA, domicilée à Bayonne (64100), « Bigarrena », 6, chemin de la Marouette, en qualité de commis­saire aux Comptes suppléant,

pour une durée de six exercices, soit jusqu’à l’issue de la réunion de l’Assem­blée Générale Ordinaire des associés ap­pelée à statuer sur les comptes de l’exer­cice clos le 31/12/2015.

Pour avis. ­ La gérance

Etude de Maîtres Dominique LARRALDE, Pierre FAGOAGA, Olivier COUSTOU et Claudine SALHA, Notaires associés à

SAINT JEAN DE LUZ (Pyrénées Atlantiques), 21, rue

Chauvin Dragon

Avis de constitution

Suivant acte reçu par Maître Pierre FAGOAGA, le 9 Juillet 2010, a été constituée une société civile, ayant les caractéristiques suivantes:

Forme: Société civile régie par les dispositions du titre IX du livre III du Code civil.

Dénomination: SCI BIDARICapital: 1.000,00 EDurée: 99 annéesSiège social: BAYONNE (64100) 31

Avenue Dubrocq.Objet: La société a pour objet:­ l’acquisition de tous biens mobi­

liers et immobiliers, tant en France qu’à l’étranger, en pleine­propriété, en nue­propriété ou en usufruit,

­ l’administration et la gestion du pa­trimoine social.

Apport en numéraire: 1.000,00 ECession des parts: Les parts so­

ciales sont librement cessibles entre ascendants et descendants et entre associés. Dans tous les autres cas, un agrément est nécessaire; il est donné par décision unanime de tous les associés.

Cogérants:Mr David FOURNIER et Mme Véro­

nique LADUCHE, son épouse demeurant à ASCAIN (64310) Maison Biziari Keinu, Quartier Mendixka,

Sans limitation de durée avec faculté d’agir ensemble ou séparément.

En cas de décès, le survivant d’entre eux demeurera seul gérant.

La société sera immatriculée au re­gistre du commerce et des sociétés de BAYONNE.

Pour avis,Me LARRALDE

altzaiHerriz Herri

Xahakoa pastorala – Txartelak oraidanik salgai

Etxahun alkarteak jakinarazi nahi deizüe Xahakoa pasto­raleko sartzeak salgei direla interneten jadanik, eta ostira­letik aitzina Mauleko eta Atha­rratzeko turisma bülegoetan, Barkoxeko bi haragitegietan (Iriart eta Lechardoy) eta he­rriko epizerian edo saltegian. 13 eurotan salgei dira, bena in­terneten kostüarengatik www.xahakoa.org bidez 14 euroetansaltzen dira. 12 urtez pekoentako dohainik da. Azkenik, jakin eza­züe «Xahakoa ürratsez ürrats» bideoetarik azkena ikusgei dela www.xahakoa.org helbidean.

Aita Junesi ­ Aita Junes Casenave Harigilek erretreta hartzen deigü 86 urteetan. Allande Socarrosek erran düan bezala, Errepüblikako presidentak ez dezala jakin, gure ondokoen honetan, hanitx lüzaz lanari lotürik egoitea beilükeie! Urdatx/Santa Graziko seme den apez idazlea Donapaleura erretiratzen zaigü, Betharramiten etxe­ra. Herri hortan lüzaz egon zen « Cours Etchecopar » delako ikas­gia katolikoan, züzendari eta irakasle lanetan. Zuberoa ütz dezan beno lehen 29 urtetako lanaldiaren ondotik, es­ker honezko gorazarre/omenaldi bat egin deie igaran igantean, üztai­laren hamekan, Altzaiko biletxean, lehenik meza kantatüan Basabürüko parropiak, gero min­tzaldi eta dan tzaz ün­gürüko bost auzapezek, Larraineko dantzari gaz­teek, Zuberoako eus­kaltzaleek, Euskaltzain­dia lagün. Besta horrez norbaitek xehetarzün haboro ager artean, hona otoitze orokorreko hontarazi deiztadeen lau bertsetak, Junesen obra llabürbildüz.

Eskerrak zuri Jauna, gure JunesekiZure popülüari apez hau emanikFidelki dü lagüntü Palestinan gaintiGero Donapaleun, Xiberoan azkenik.

Eüskararen alteko lan izagarrianLehenik erauntsi dü Izkiribü SaintüanBerrihona ützüliz xiberotarreanHalaber egün oroz otoitze libürüan.

Amaren hitzak bildüz, berriak asmatüzEüskara dü joritü, hiztegia hontüHizkuntzaren plegüak ber gisan ikertüEta bere obretan bidea markatü.

Trajeriaren heina dü sotilki goratüHistoriaren erroa zinez peretxatüBeste mintzajeetarik eüskara libratüBertseten ürratsari pikoa xorroxtü.

Jean-Louis Davant

donoztiriPilotaLarunbat 17an jokatuko dira Sanoki ezker paretean aurtengo xapelgo handiak. Hiru pare andana izan dira hautatuak. Hastea 3garrena 16 orenetan, 2garrena 17etan, lehena 18etan. Nonbrea izarian izana gatik biziki plekari onak izan dira parte hartzaile. Arratsalde goxo bat iragan ondoan, zintzur bustitze eta afari on bat. Parte hartu nahi dutenek, izena emana ez dutenek, eman egun berean (tel.: 05.59.29.66.63). Deneri ongi etorri! A. A.

irisarriEzkontzaGure herritar Cécile Elicetche eta David Durruty Izturiztarrek beren baia eman dute elgarri herriko elizan. Ainitz zorion bikote berri horri, goresmen be­roenak familiako guzieri. KermezaUztailaren hemezortzian dugu ospatuko Irisarri eta Suhusku­neko parropiaren kermeza : hamarrak eta erditan meza ko­ralarekin, ondotik pilota parti­dak plaza laxoan, eguerditan Airoski salan zintzur bustitze eta mutxikoak. Ondotik, bazkaria, usaiako jokoak. Sei orenetan, mago ikusgarria.Bestaren bururatzeko, talo eta xingar. Ongi etorri guzieri eta igande on. A. I

12

Page 13: Herria 3065

telebixta leihotik

aSteburuko Hitzorduak

Bahituak: Orain telebixta publikoan aipatzen dira egunero frantses kasetari bahituen argazkiak eta bahitze egunen kopurua. Ederki! Txalotzen ditut kasetariak, hala erabaki baitute, luzaz ixilik egonik gobernuaren nahia segituz. Guk ez ditugu sekulan ahantzi eta haie­taz mintzatu gara bahiturik bezain laster eta munduan diren bahitu guziak gogoan ditugu.

Saltsa: Hasi da familia baten eztabaidekin. Hala gertatzen da bert­ze familia batzuetan, bainan Bettencourt familia ez da edozein fami­lia. Frantzian den aberatsena, ez baita guti. Senarra zendu da duela zenbait urte eta alarguntsa ari da dirua gastatzen, bereziki argazki­lari bati opariak nasaiki eskainiz, miliar bat euro orotara, omen.

Alabak pentsatu du burutik bazoala ama eta nahi zuen edo me­dikuek edo auzitegian trenkatua izan zadin kasua. Auzia hasi da eta egun baten buruko lerratu da afera pribatu batetik afera politiko batera.

Aipatua izan da nola diruz laguntzen zituen alderdiak, izen batzu agertzen zirela bereziki UMP alderdiaren diruzaina, hain zuzen ga­rai batean aurrekontuen ministro zela eta haren emaztea lanean ari zela Bettencourt familiaren aberastasunaren zaindari. Hori bai, saltsa nahasia!

Egia da webgune batek, Mediapart izenekoak, zabaldu dituela ber­riak, berri txarrak boterean diren agintarientzat, haren kontra eta kasetarien kontra zernahi erranez.

Kasetariak: Demokrazian bizi gara eta kasetarien lana da zabalt­zea jakin dituzten berriak. Askatasunak emaiten dio ahala kase­tariari eta baliatzen duelarik badaki ez direla denak ados izanen. Bakoitzak eman dezake bere iritzia, bainan ez jendeak zikinduz. Hala gertatu da hala nola, bertzeak bertze UMP­ko buruak, Xavier Bertrand jaunak Mediapart gunearen « jokamolde faxistak » salat­zen zituelarik edo ministro den Nadine Morano­k erraiten zuelarik « presidentaren kontra jokatuz dirua irabazten zuela webguneak ». Hona, beraz, kasetariak hobendun direla, alegian bezala astoa abe­reak izurritea pairatuz.

Frantziako itzulia: Aste baten buruan helduak dira Alpetara. Anar­tean, Cancellara suisarrak bereganatu du jauntzi horia, Chavanel frantsesak hartu dio, bainan berriz ere Cancellara nagusitu eta larunbatean Chavanel horiz jauntzia, igandean aldiz Cadel Evans atorra horiaren jabe.

Cavendish­ek eta Chavanel­ek bi etapa irabazi, ez baita guti zortzi egunez. J. H.

euSkal irratiak 90.5 - 91.8 - 95.5 - 106.6

Lasai, uda da Euskal Irratietan !!

Uztailaren 17a : Larunbata• 10.00 : Hegoaldeko ostatua • 11.00 : Soka tira, Makea/Uztaritze •12.00 : Berriak

Uztailaren 18a: Igandea• 09.10 : Gure bazterrak Armendaritze 5• 09.15 : Kirol emaitzak •10.30 : Meza Aiherratik Xipri Arbelbide­ 50 urte apezturik

•18’00 : Kanbon, EH­ko finala joko garbianUztaritze KAPITO HARRI (SARRATIA,DESTAILLAC, PELLETRAT)Angelu HARDOYTARRAK (SISTIAGUE, DRIOLET, BISCAY)

ortziralean­Hendaian, Abbadiako jauregia­ren ondoko Larretxea baserrian (10.30), Abbadiako eremu horren kondaira (euskaraz).­Kanbon, Arnaga egoitzan (10.30), egoitzaren eta inguruko baratze ederren bisitaldia, Chan­tecler gogoan. Elizan (21.00), euskal kantuak Adixkideak koroa­rekin.­Miarritzen, geltoki xaharrean (21.00), Pragako orkestra nagusia bere ehun musikariekin.­Azkainen, Xurio plazan (21.30), euskal­dantzak Mutxiko taldeare­kin.­Getarian, pilota plazan (21.30), indar­jokoak.

larunbatean­Getarian, goiz guzian, zaharki­merkatua pilota plazan.­Urruñan, Ahate­Besta.­Sarako plazan (17.00), euskal e rromeria.­Santa Grazin (19.00), Ekialde ikusgarria, dantza, kantu eta soi­nu.­Baionako katedralean (19.15), Xaramela koroa.­Donibane Lohizunen, jai­alai ezkerparetaren bazterreko plazan

(20.00), Xardina­Besta.­Ainhoako elizan (21.30), Atsulai koroa.­Miarritzen, geltoki xaharrean (21.00), Japoniako atabalariak, eta hondartza handian (21.30) P­Yo­ren kontzertua.­Angelun, Marinelako hondartzan (22.45), itsasoko lerra­jokoak nola abiatu ziren Angelun, ikusgarri be­rezia (aro hitsa balitz biharamune­rat luzatua izaiten ahal)

igandean­Elizondon, Baztandarren bil­tzarra.­Iratiko soroan, Bortuaren eguna.­Ahetzen, Kukuso­merkatua.­Hendaian, Itsasoaren besta.­Ainhoan, plazatik abiatuz (07.00), hamabi oreneko ibilaldia.­Atharratzen, Madalena kaskora­teko ibilaldiak.­Azkainen, Biltokin (20.00), Atun besta.­Baigorrin, feria eguna, jateko, edateko eta ederlan, bai eta artzain xahur xapelketa. Elizan (21.00), organo kontzertua Baxe­Nabarreko festibalaren kondu.­Donibane Garazin, kermeza eta indar­jokoak. Ahurtin eta Irisarrin ere kermeza.­Donazaharren, Madalena au­

zoal deko besta, bazkari eta ikus­garri.­Bastidan, besta portuko auzoal­dean, lehengo laborantza mol­deak gogoan, ardi­ile moxte, zaldi eta behi perratze eta holako.­Ziburun, Zokoako hondartzan (09.00), urean desafioka Ur­Kiro­lak elkartearekin. Posta aitzineko plazan (11.15), Espainiako dan­tzak, Fabiana bere lagunekin. Te­nore berean, Zokoan, mutxikoak Punpeka taldearekin.­Donibane Lohizunen, herriko etxe aitzinean (11.30), herriko Estudiantina. Erromardin (21.30) behi lasterrak.­Kanboko elizan (21.00), Kantuz Ari koroa.­Senperen, jauregi xaharraren sa­hetseko plazan (21.30), behi las­terrak.

asteburuan­Donapaleun, Maulen, Uztari-tzen, Urketan eta Makean, he­rriko bestak. Amotzeko bestak Senperen. Bai eta Esnaazuko bestak Alduden.­Haltsuko elizan, udako musikal­dia.­Ezpeletan, Gauargi festibala.

bortuaren egunaUztailaren 18an, igandez, ira­ganen da Bortuaren eguna Iratiko soroan, Euskal Herriko Artzainak elkarteak eta Gara­ziko ikastolak antolaturik. Egita­rauan : 9:00 askaria, 10:00 bor­tuko gasna lehiaketa, ardi moz­te eta gasna egite erakusketa eta lekuko mozkin erakusketa, 13:00 zikiro jatea, arratsalde guzian kantu eta musika (Xal­bador­Ihidoy, Azkarain, Valérie Uhalde, Kantuz koroa), 16:00 Aezkoa eta Garaziren arteko artzain xakur erakusketa.

Xaiak 10 urtePausuko bestak iraganen dira uztailaren 22tik 25era. Kari hortara, Xaia ostatuaren 10. urtemuga ospatuko da, Baka­lau elkarteak antolatzen duen animazio hunekin. Uztailaren 22an, ortzeguna (18:30) mus lehiaketa, lehen saria 400 euro. Uztailaren 23an, ostirala, sagar­notegiko jangaia edo menua, Nahas taldea alaitzale. Uztai­laren 24a, larunbata, sagarno­tegiko jangaia. Uztailaren 25a, igandea, 11:00 aperitifa, 14:00 bazkaria (22 euro) Kuxkuxtu txarangak alaiturik, 19:00 CEL3 taldearen irish folk kontzertua, 22:00 afaria (22 euro). Egunero talo ta xingar.

donapaleuko aldaka gaztetxeanDonapaleuko besten karietara, huna Aldaka gaztetxeko anima­zioak. Uztailaren 16an, ostiral arratsean, Les Z’anonymes, Ma­drilgo Zin Konzienzia eta Hurmu­raoren kontzertuak, Amikuzeko ikastolaren alde. Uztailaren 18an, igande eguerditan bertsu bazkaria (Lucu anaiak, Johanes Etxebarria, Patxi Iriart). Eta uztai­laren 20an, astearte gauez, pre­soen aldeko kontzertua, Tracks eta Dashklusterz.

« euskal Herria hortik harat » zine-mintzaldiaUztailaren 20an, asteartea (21:00), « Euskal Herria hortik hara » dokumentala erakutsia izanen da Miarritzen, Royal zinegelan. Filma euskaraz da, frantsesezko azpitituluekin. Euskal emigrazioa Ameriketarat kondatzen du, hemengo hiru gaztek han gaindi eginiko filma. Ondotik eztabaida bat izanen da filmaz, euskaraz eta frantsesez, bapateko itzulpenarekin.

Philippe oyhambu-rurekin topaketaUztailaren 21ean, asteazkenez (18:00), « Elai Alai » filma eraku­tsia izanen da Baionako Euskal Erakustokian, Olaeta Baleten erakusketaren kari, eta ondotik Philippe Oyhambururekin hitze­giten ahalko da. Sartzea urririk.

13

Page 14: Herria 3065

Han eta HeMen

Euskal pastoraltzaz Berri zenbait Bordeletik

Ekain ondarrean sasoina finitu zauku, eta Musi­karen Bestarekin xarmanki finitu zaukula erran dezakegu espanturik gabe! Hori dugu urtean zehar proposatzen ditugun ekintzetarik inpor­tanteenetarikoa. Eta aurten ere zinez gaualdi ederra izan da, programan baginuen : Kantuz, Euskal Herritik jin taldearen pasa­kaleak, Eus­kal Etxea dagon Saint­Pierre auzotegiko karri­ketan, kontzertua eta dantzaldia, Le Haillaneko APBH*eko Les Saltimbask taldearen animazioa, guk gomitaturik jinak zitzauzkun animazioan parte hartzerat eta ederki alaitu dituzte bazte­rrak, eta ez ahantz Bestalariak, Euskal Etxeko taldearen animazioa! Ez ahantz ere antolaketan eta zerbitzuan parte hartu duten kideak.

Horra, beraz, denak loriaturik ginauden, Eskual Etxeko kideak eta «kanpotiarrak» !

Bistan da gaualdi goxo hori aipagai izan da sasoinaren azken Biltzarrean, beste ekintzen artean, zeren, Mixel SALAGOITY presidenteak gidaturik, denetarik proposatzerat entseatzen baigira, hala nola :

• mintzaldiak (euskal gizarte tradizonala Maite Lafourcaderekin, sorginak eta De Lancren au­ziak Claude Labatekin, Olentzerori buruzko mintzaldia berriz ere Claude Labatekin, euskal literatura Lucien Etxezaharretarekin, Pirinioe­tako hitzarmena A. de la Cerdarekin),

• bazkariak (Adinekoen bazkaria Olentzero egunean, Adiskideen bazkaria) eta Mus eguna;

• Euskal eguna: inportantzia haundiko besta, hor programa herrikoia proposatzen dugu (meza, pilota partida, zintzur­bustitze, haurren dantza ikusgarria, bazkaria), aurtengoa APBH elkarteak antolatu Euskal Aste berezian sartua zen;

• Ekintza ezohikoak: piano kontzertu bat Hegoaldetik jin Itxaso Aristizabal eta Esther Ba­randiaranekin, Miss Eskual Etxea, lehen edizio horrek ez zuen espero ginuen bezain arrakasta­rik, bainan zer irriak!

• Bordeleko Herriko Etxearekilako ekintza : bigarren urtekotz, Ondare Egunak programan parte hartu dugu, asteburuan bi ekintzekin: ebiakoitzean Cour Mably­n euskal kulturaren inguruko erakustoki bat, animazioak Biltzarra haurren dantza taldearekin eta Bestalariak ko­ruarekin, eta igandean pilota partida eta erakus­toki bat Jakes Bordarekin;

• Sail berriak: Etxeko soinuak (tailer hortan hiruzpalau ikaslek ikasten dute txistua jotzen) eta pintxoak tailerra arrakasta haundia duena.

Horra beraz Biltzarreko kideek proposatzen ditugun ekintzak ; aipa ditzagun ere hasiak ditugun lanak : ezen Eskual Etxea entretenitu, berriztatu eta egokitu behar dugu, beti ere ge­roa gogoan, lehenagoko kideen lana gogoan atxikiz.

Uda on guzier, izan ontsa,

David MUGICA

* les Amis de la Pelote Basque du Haillan

Gure eskerrak San Andreseko euskal kristau multxoari, duela hiru aste eus­kal pastoraltzaz argitaratu artikulua­rentzat. Zerbait gaizki doalarik, gauzak erran behar dira. Bestenaz ez ditaike aldaketarik igurika. Egia erran, duela bi urte, baginuen beldurra Erromak eta Parisek (Barne Ministeritzak ere ukaiten baitu bere hitza erraiteko) Euskal He­rria guti ezagutzen duen apezpiku bat izendatuko zaukutela. Hala izan zen eta ondorioak pekatzen hasiak gira. Ez naiz mintzo hemen zonbait jendek erreproxatzen dizkioten ikusmolde a tzerakoi batzuez, bainan bai euskal­dungoarentzat agertzen duen axola eskasiaz.

Lehenik, euskararen egoeraz arrangura ez den apez bat izendatu dauku Bikario Orokor. Bereziki jaunartze eta konfirma­zioneen karietara, euskara baztertzeko joera indartzen ari da Baionatik Gara­ziraino. Artetik erraiteko, euskal apez zonbait eta berdin laikoak hein horta­rainoko errextasunera lerratzen dira, erdaldun bat edo bertze, eta haur batzu aitzinean ikusi orduko. Apez hauek no­laz ez dute ulertzen euskaraz otoitz egi­tearen garrantzia euskaldun senditzen direnentzat? Kanpotiar apezen ekarra­raztea usaietan sartzen ari dute. Nor­nahiri idekiak gira, bainan hortarako bakarrik elizkizunak osoki erdalduntzea onargarri ote da?

Pierre MOLERES apezpiku zelarikPierre Moleres lehenago ukan dugun apezpikua gaztaroan Uztaritzen ikasle

egona baitzen, han ezagutuak zituen Piarres Lafitte eta Etienne Salaberry bezalako euskaltzaleak. Apezpikutu zelarik, euskara ahal bezain untsa ikasi zuen. Euskarazko elizkizunetan, berak ez zien sobera leku hartzen bertze ape­zer eta lehiatzen zen euskaraz irakur­tzera. Euskararen erabilpenaren alde mezu argiak zabaltzen zizkigun. Euskal Herriko gatazkak konpontzearen alde­ko deiak ere egin zituen, zuzengabeke­riak salatuz, behar zen aldi guziz. Garai hartan, Ipar Euskal Herriko Bikario oro­kor euskaltzainak ukan ginituen. Kultu­ra eta fedea ainitz landu ziren denbora heietan. Orroit gaitezen Omiasainduko oporretan Baionan antolatzen ziren ma­haininguru eta gogoetaldietaz !

Norat goaz ?Helburua euskaldun fededun izaitean zuten apez asko galdu ditugu azken hamarkadan. Azken denboretan, ageri da katixima euskaraz egiten dutenen lanak balukeela eliz­barrutiaren ganik goretsia eta ofizialki bultzatua izaitearen beharra. Bestenaz, nundik aterako dira biharko euskal eliza osatuko dutenak?

Izan burraso ala ez, euskaltzaleak alor askotan mugitzen dira euskararen alde. Beharrik !Ongi litaike gure elizaren bila­kaeraz ere ukan dezaten griña bera, hor ere lan egin dezaten bilkuretara joanez, proposatuz katixima euskaraz berek egitea ; dena utzi gabe gure hizkuntzaz axolagabe direnen esku.

Ene Eiheratik

Xabier Soubelet-en erakusketa Arizkunen

Xabier Soubelet donibandar artistak bere obren erakusketa berria zabal­tzen du Baztanen, Arizkungo herrian, Sasternean (Txuputo karrikan, eli­

zatik hurbil), uztailaren 15etik abuz­

tuaren 29ra, ostegunetik igandera

(12:00­13:30 / 17:00­20:30).

14

Page 15: Herria 3065

kirolak

pilota Euskal Ligan Uztaritze ta Azkaine

Uztaritze luzean, Azkaine pla-zanKapito Harri ........................ 13Hardoitarrak ........................ 10Hazparnen hasi da bai ligaren astea, kermeza ere hor berean zela, eta bere hiru orenak jo ditu luzeko partidak, Angeluarrak oraino joko batean zirela 8 ta 9 bainan aldi huntan ere Pelletrat, Driollet, Migueltorena eta horiek aurtengo lehen xapela 2, 4 eta 6 jokoetan berdinduz joanak zi­relarik.

Esku huska aratsaldeanLaduche - Berasategui ....... 30Jaureguiberry - St Esteben 28Adinekoen finala huntan ere berdin gustatu da jendea Haz­parnen. Saint Estebenek aur­ten lagun berria, gazteagoa, hunekin aitzinaldea hartu dute 20­14 eta geroxago ere. Bainan azkaindarrek atxiki, Laduchen besoa hor zela lehenik eta hain da Berasategui errotik pilotaria, aspaldikoa duen esperientziare­kin, Gonzalez batekin ere ikusi ginuena. Azkaingo herriak ez ditu bere ohidurak galtzen eta ez galduko ere agian!Guichandut - Bereterbide .. 30Berterretche - Barrenetche 28Gazte kadet hauetan ere bu­ruratze berdina, elgarren bete agertu diren lau pilotari plaza­lari onttoren artean. Eta ez erran

plazalaxoak ez duela balio, ho­lako gai ederrak ikusita. Noiz eta nun ikusiko ditugu horiek berak, eta beste batzu gure herrietako bestetan? Horiek hola, uste ukan dugu hastean Baigorrirat zela xapel hau bigarren horiek aitzinean zirelarik 17­8 eta bes­teak barreatuxago. Ez ordea! Itzuli da hortik goiti, Irisartarrak munttoago hastearekin, eta beti joz eta besteak akitu. Baina na­hiko ditugu berriz ere ikusi, lau horiek.

Arrangoitzen nor hoberen?Waltari - Ezcurra ................. 40Bielle - Oçafrain .................. 28Baietz bai, hor direla berriz, az­ken galtzaleak, astezken hun­tako finalarentzat! 23 artean denak mentura berdinean bai beldurti ez den Filipe arrosa­tarrarekin eta Oçafrain betikoa, baina Waltari ere hor baitzen 23tan denak ados, eta Paxkal Ezcurra ere xori ona baitzuen kubatarrak gibelean, horra nola duten irabazleak segurtatuko fi­nalako txartela. Erran behar da 12 bote bazituela sartuak Wal­tarik.

GarateneanJende alde ederrak ohoratu du astelehen huntako partida eta balio ere zuen denaden. Haa­tik gazte batzu nekatuago, hala

nola Alexis Inchauspe gaztea, 7 bote baizik sartu ez duena eta Aguirrek 12. Kurutcharryk ere zerbait erran zezakeen udako lanekin baina bere betiko jokoa halere, Harizmendy jo ederrik egiten beti.

Ezpeletako plazanP. Ibarrola - M. Olhagaray .... ?M. Olçomendy - B. Maitia ..... ?Uztailaren 21ean, asteazkenez (17:00), jokatuko da partida hori, bi gazte juntaturik bi tre­batuagori, joko aberats eta bizi baten menturan. Aitzin partidan (16:00), Napurrak elkarteko gazteak, Union Basque batasu­naren xapelgoaren kondu.

Hegoaldean, Iruñeko Sanfer-minetanBengoetxea VI - Patxi Ruiz . 22Gonzalez - Zubieta ............. 19

Olaizola I - Merino II ........... 22Arretxe II - Albizu ................ 14

Bengoetxea VI - P. Ruiz ...... 22Berasaluze VIII - Begino....... 8

Apezetxea - Galarza VI ....... 16Rico - Eskudero .................. 11

Olaizola I - Mendizabal II ... 22A. Lasa - Pascual ................ 21

Amantegi - Zabala .............. 22Bengoetxea VII - Garmendia ....20

Antxia .................................. 22Nagore ................................ 18

Irujo - Beroitz ...................... 22Saralegi - Apraiz ................. 15Horiek oro Iruñeko bestetan. Eta esku huska nausi han.

Bego

Mundu kopa Españolentzat Klip Klap bideo lehiaketa

Xantxo Ernaga eta Iban Lamar­quek aurkeztu daukute Aldu­darrak Bideok antolatzen duen Klip Klap bideo lehiaketa. Al-dudarrak Bideo ari da dotzena bat urte huntan dokumentalak eta Dvd­ak ontzen enpresa eta elkarteentzat, eta ere Kanaldude euskarazko herri telebista parte­hartzailea zabaltzen www.kanal­dude.org atarian eta TVPI­ren bidez. Oraikoan beraz, Klip Klap bideo lehiaketa dute bultza­tzen, uztailaren 15etik irailaren 8raino, deneri idekia. Bi gai : “Zure euskarazko telebista gaur egun” eta gai librea, edozein modutan (elgarrizketa, erre­portai, fikzio, musika bideoklip, publizitate...). Bideo bakotxak 5 minutukoa gehienik beharko du, euskaraz edo euskarazko azpitituluekin edo berdin mu­

tua. Hortarako edozein tresna erabil daiteke, telefono mugikor, argaz ki tresna, kamera... Doku­mental hori beharko da postaz helarazi, CD­rom edo Dvd ba­tean, helbide huntara : Aldu­darrak Bideo, Klipklap bideo lehiaketa, Plaza nagusia 64780 Arrosa. Epaimahai batek 10 bideo hoberenak berexiko ditu eta interneten zabalduko iraila­ren 9tik harat. Publikoak gus­tukoena bozkatzen ahalko du irailaren 30a arte. Eta Klip Klap lehiaketaren emaitzak Arrosan urriaren 1etik 3ra iraganen den Festirudi festibalean zabalduko dira : 2 lehen sari (249 euro), 2 bigarren sari (169 euro) eta bi hirugarren sari (69 euro), aldi oroz epaimahai profesional eta publikoaren ganik.

Sanferminetako lehiaketan, Oinatz Bengoetxea eta Patxi Ruiz doi­doietan nagusitu Xebastian Gonzalez eta Aitor Zubietari

Bururatu da beraz Hego­Afrikan muntatu futbolarien Mundu­ko­pa eta lehen aldikotz Espainiak du beretu, azken partidan Ho­landesak garaiturik nekez bada nekez. Lehen aldia españolek irabazten dutela kopa hori. Ma­drilen eta hor gaindi, ikaragar­riko espantuak egin dira españo­

len balentria hortaz. Futbolariak Madrilerat heltzearekin e rregeak berak ere egin daizkiote gaitze­ko konplimenduak. Egia da es­pañol jokolariek ederki ereman dutela beren saila, oro har lehia­keta bera ez delarik halere hain arraroa izan.

Iniesta bere lagunekin. Iniesta da finalan tantoa segurtatu duen futbolaria...

Futbola

15

Page 16: Herria 3065

inbido

euSkal diaSPoraBaietz taldea: Argentinan euskal musika tresnak lantzen

Gatuzain argitaletxea ere ari da lan eta lan, liburu asko pla­zaratzen du, batzu euskaraz eta besteak frantsesez. Denak herrikoiak zernahi gisaz. Azke­nik ateratu duena frantsesez da, “500 nouvelles insolites du pays des Basques”. Idazlea, Iñaki Egaña donostiarra. Aurkezpena egin da Ziburun, herriko iturri xaharraren aitzi­nean. Iturri horrek berak ere, eleketa balaki, baluke segur ixtorio frango kondatzeko, aspaldiko ixtorioak bixtan da! Lehen, jendea horrat heldu zelarik egun guziz urketa, baitu zerbait eta zerbait entzunik, xuxen eta makur, pollit eta itsusi!Idazle fina da Iñaki Egaña, dena begi eta dena beharri, gizon ernea zinez. Duela be­deratzi urte gisa bereko lan bat argitaratu zuen españolez, frantseserat itzulia izan zena. Oraikoan, ildo beretik segitzen du. Españolez beraz bildu ditu mila ixtorio. Gatuzain­ek horie­tarik bost ehun berexi ditu orai frantsesez agertzen direnak. Hartzea Lopez Arana izan da españoletik xarmanki frantse­serat itzuli dituena.

Uzta nasaia zinezIñaki Egaña ainitz ibiltzen da artxibategietan. Sagu baten pare, xoko guziak miatuz, erran du norbaitek. Sagu ixtorio hori

nik ez dau­kat haatik hain xuxena. Saguek pa­per zaharrak jaten omen dituzte, mila poxitan eza­rririk. Gure idazleak al­diz artoski a z t e r t z e n ditu, duten mamia ahal bezen polliki bilduz. Aldi huntako uzta nasaiarekin ere gaitzeko itzulia egiten dugu Euskal­Herri guzian gaindi, mendez­mende, aurre­historia­tik eta gure egunetaraino! Horra beraz nola eskainiak zaizkigun bost ehun ixtorio pollit, gehie­nak laburrak eta arinak, ardura ironia xorta batekin, batzuetan xortaño bat baino gehiago ere ba funtsean… Liburu bat irakur erretxa, ixtorio horiek pikorka han eta hemen hartuz xurgat­zen ahal berdin, bakoitxak nahi duen bezala… Bakan gertatzen eta bakan aditzen diren gisako ixtorioak, usaiaz kanpokoak nolazpait, “insolites” alabainan, hori izanki­eta frantsesez eman dioten ezagutgarri berezia…

Mota guzietarikEz gira sobera ariko konda eta konda nolako ixtorioak diren. Denak askitto harrigarriak di­rela erranen dugu eta badela mota guzietarik. Lehena konpa­razione biziki aspaldikoa da eta denbora berean arrunt berria. Nola izan ditake hori? Hor kon­datzen baita nolako ikerketak akulatu diren duela 15 urte Ara­bako herri ttipi batean eta nola ikertze horiek salatu duten, lur­petik ateratu arraxinaki bati es­ker, duela ehun miliun urte edo gehixago nolako mamutxak ba­ziren hor gaindi bizi…Idazlea historiazale trebea da, biziki trebea. Artetik erraiteko, liburu gotor bat ari du presta­tzen 40­eko gerlari buruz. Dena den, bost ehun ixtorio horietan

ainitz badira historiari lotuak. Ez da beraz harritzeko kausi­tzen baitira Erromanoak bainan ere Etruskoak eta beste populu frango euskaldunekin kurutza­tu direnak.Lehengo sineste eta ohidura batzuez ere bada nun zer ikas. Hauxe besteak beste: Nafa­rroako Larraun herrian bazute­la Olentzero bat etzena batere besteen idurikoa. Arrunt larde­ria handikoa eta denak ikusten, bi begiren partez bai tzituen 366, bixixte urtek bezenbat begi! Edo berdin zer ziren Lu­zaideko ” karrosak”, tobera gisakoak!Bai, zonbat ixtorio desberdin eta zoin bitxiak ere berdin, I6. mendean nola bizi ziren Erren­teriako fraile batzu, gau betean ere jeikiz otoitzean ar tzeko; duela 220 urte, oihanzain batzuen arabera, Iratiko aldean nola baziren alde bat kanpoan bizi, beti biluzgorri, errekako uretik edanez eta zazi zu zer ja­ten zuten, gizon bat eta emazte bat, nehorekin etzirenak batere kurutzatzen, egiazko “salbaiak” omen, nehork ez baitzuen ere azkenean jakin zer bilakatu ziren; Euskal­Herriko lehen haurtzaindegia nola sortu zen, 1887­an, Donostian, misionest protestant batzuk muntaturik… Eta zonbat holako!Liburu goxoa, plazerrekin irakurtzen dena… Muslaria

Bost ehun ixtorio labur eta pollit…

Urrats berriak eman ditu Argen­tinako Cordoban, probintziaren izen bera duen hiriburuan, hiriko ‘Gure Etxea’ euskal etxearen in­guruan duela hiru urte sortu zen ‘Baietz’ taldeak. Musikari gazte talde bat da ‘Baietz’, eta euskal musika tradizionala jo tzen dute, euskal musika­tresna tradizio­nalak baliaturik. Euskal instru­mentuak jo eta egiten dituzte, gainera.Partaideak, guziak dira Argen­tinan sortuak: Gaspar Jaurena, Noe Fernandez Brizuela, Franco Sagheso, Agustin Alonso eta Fernando Zabalza, heien ize­nak. Jotzen dituzte, besteak beste, xirula, ttunttuna, alboka, txistua, txalaparta, panderoa...

Barnean daramate euskal mu­sika. Badakite jendea nola dan­tzaraz eta joan den uztailaren 3an, ibiakoitzez, 70 lagun bildu zituzten Cordobako Lautaro kantinan, euskal aire zahar eta berrien aurkezteko. Ikusleen ar­

tean, Cordobako ‘Txotx’ euskal dantza taldeko dantzariak ere baziren, eta musikariak jotzen ari zirela, dantzan emeia handiz ibili ziren ikusleetarik andana bat. Euskara ere baliatzen dute ‘Baietz’ekoek heien aurkezpe­

netan, eta baita ere hitza duten kantuetan. Hasi zirelarik aire tradizional xaharrak baizik ez zituzten jotzen; orai hasiak dira molde xaharrean kantu berriak asmatu eta sortzen. Kantu ho­rietarik da Gaspar Jaurenaren

Ziburuko iturri xaharrean, Hartzea Lopez Arana eta Iñaki Egaña.

‘Oinez’ tituluduna.

Cordobatik Elba Mocoroa la­gunak erraiten daukunez, atxiki nahi dute engaiamendua eus­kararekin eta euskal kultura­rekin eta musika, bide egokia atxeman dute horrendako. Uz­taileko aipatu ondar emanal­dian Baxenabarre eta Xiberoko hainbat aire jo dituzte, Bizkaiko jota eta porrusalda, Lantzeko inauteria... Emeki, musika bi­dezko bira eta itzuli osoa egin dakote Euskal Herriari, azal­durik publikoari kantu eta aire bakotxaren berri. Egunotan Ar­gentinaren Bigarren Mendeur­rena ospatzen ari delarik, ‘cha­carera’ bat ere jo zuten, euskal instrumentuez, taldearen eus­kal­argentinar erroen eta izaera­ren adierazgarri. Zirraragarri eta estonatzekoa Cordobako gazte hauen euskal musikarekiko za­letasuna eta kontribuzionea Ar­gentina barnealdetik.

Joseba Etxarri

Argentinako ‘Baietz’ euskal taldeko kideak Cordobako Lautaro kantinanArg. EuskalKultura.com

16