8
2008-ko Irailaren 4-ekoa 4 Septembre 2008 ISSN 0767-7643 1,10 N° 2971 Ez da erretx Jainkoaz mintzatzea Jainkoaren beharrik ez dutela uste duten jendeeri. Oscar Rodriguez (Honduraz-eko kardinalea) AIROS Berriz ere hemen gaude, bi asteko oporraldia ongi gozaturik. Egin dugu ttirrittarena eta ... xinaurriarena. Ttirrittarena, bazterren ikuska ibilirik, burrun- ba tokietatik urrun, herri ttipi zenbait bisitatuz, Erdi-Arokoak batzuk, beren karrika munt- toekin, eliza eder eta jauregi ; tokiko mozkin xurgagarriak jastatuz, gormandezia hutsez ; oihan eta mendietan ibilaldi atsegingarriak eginez, indar-berritzaile ; harpe ilun zenbaiten altxorrak miretsiz, lurrak eta gure arbaso urrunek utzitakoak ; jendeekilako harremanez aberastuz... Eta gurutzatu ditugun presunetan, aspaldixko huntan ikusia ez ginuen adiskide bat, sortzez baxenabartarra, dotzena bat urte hontan Lomanian bizi dena, lurralde eguzkilo- retsu hortako Lectoure hirinagusian, kaskoinez Leitora. Zer atsegina elgarrekin hitz egitea, oroitzapen asko berbiziaraziz, bakotxaren bizimoldeaz mintzatuz, Euskal Herriaz, gizarteaz... Hura gogoan bereziki ditut idazten lerro hauk. Alabainan, HERRIA kaseta hunen irakurlea dugu Lomaniako adiskidea. Eta aitortu daut nere sail huntako idazkiak askotan konpreni nekeak zaizkiola. Erabiltzen dituztan hitz frango arrotzak dauzkalako eta idazmolde batzu konplikatuegiak. Gauzak aipatzerakoan eta esplikatzerakoan, hobe beraz ahal bezain xinpleki idaztea. Hea ba hemendik aitzina zutabe hau bilakatzen zaion, berari eta bide beretik bertze guzieri, Lomanian zehar doan Gers ibaia bezain garde- na ! Xinaurriarena, uda huntan ihaurri ondu zaizki- gun barazki eta fruituak bilduz eta prestatuz. Ilar leka, tomate, udare, sagar, mertxika eta bertze... Negu betean, zer gozamenaren men- tura kontserba eta erreximenta horiekin ! Eta derautzuet ttirrittarena egitea bezain gozagarri dela xinaurriarena egitea, biena egiteko xantza dugunentzat ! Eta orain, beraz, sartzea ! Gurea bezala, bertze frangorena ere, eskoletan, politika alorrean... Alde guzietatik zinkurin frango entzuten da haatik, bizi dugun espanturik gabeko egoera ekonomikoa dela-eta. Bainan urtaro berri hau estreinatzean, izan gaiten baikor ! Ortzaiztar gazteen gisa, joanden asteburuan ospatu dituzten herriko bestentzat ziotela : “Gazterik ez, herririk ez ; gaztea airos, herria uros”. Har dezagun guk ere airostasun hortarik ! P.J. Bai, besta zuten joanden igandean Makean, besta bat biziki alegera eta guziz herrikoia, pilotaren ohoretan ezarria xutik, Airetik elkarteak ospatzen bere 20 urteak. Airetik 1988-an sortu zen alabainan, Makea eta Lekor- neko pilotazaleek elgar esku emanik, elgarrretaratuz azkarrago ere izanen zirela... Ordu arte, baziren Ganix- tarrak Makean eta Urtsuko Bildotxak Lekornen. Geroztik, familia oraino hedatu da, duela bost urte Luhusoko Gora Herria ere batasun berean sartuz. Horra beraz elgarrekin Makea, Lekorne - Gerezieta barne bixtan dena- eta Luhuso, zonbait hazpandar neska gazte ere sartuz horien ganat, zelaitar batzu segurik ba... Airetik hortan badira gaurko egunean 150 haur eta gazte pilotari emanak, hoietan 40 neska palaz artzen direnak. Erdiak nunbait han 15 urtez azpikoak, hortarik ageri baita nolako indarra egiten den haurrak ere goizik ohartzeko pilota jokoari. Elkartea osagarri onean da eta hori da azpimarratu igandeko besta eder hortan. Besta bat burutik buru iragan dena Mindegia ezker paretan, hau berrikitan arramoldatua izana joko-berrin ere artzeko gisan... Jendea bazen untsa, hautetsi, kar- gudun eta beste, herritar ainitz ere ba segur, denek pilota maite. Pilota federakundeko buruzagi batzu, besteak beste Michel Etcheto, eta Ligakoetarik ere ba... EMAITZA HAUTAK Meza kartsu batekin hasi da eguna. Meza hori ere ezker-paretan berean. Algueyru apezak deneri ongi etorri beroa egin diote eta denak deitu beti kar berarekin segitzerat. Oroitaraziz biziko gora-behera guzietan pilota plazetan bezala azken tantoa ez deno egina parti- da bat ez dela sekulan irabazia ez eta galdua ere. Hasteko kantatu da “Pilotarien Biltzarra” eta bururatzeko “Lauda pilotaria”, denek errepikatzen zutela “ Zer lizateke Euskal-Herria pilotarik gabe? “... Segidan, mintzaldien aldi. Biga bakarrik eta biak ere frango laburrak, ele alferrik gabekoak, bainan bihotzaren zolatik atera solas bero batzuekin. Alain Dubois Makeako auzapezak goretsi du Airetik elkarteak dera- man sail baliosa. Ohore bat dela herriarentzat eta denentzat atsegingarri. Eskerrak beraz deneri. Gero, Fi- lipe Carricart elkarteburua da mintzatu. Erakutsiz nolako bidea egin den 20 urtez, nolako emaitza onak ere segur- tatuz, xitoetarik haste adinekoetaraino. Zonbait izen deneri heldu berehala gogorat, Panpi Idiart , Hervé Bonetbeltche eta holako batzuenak. Artetik erraiteko, Panpi Idiart falta ginuen besta hortan, Ipar-Ameriketarat joana alabainan, Chino-ko trinketean pilotan artzerat... BOSTAK BETI HOR Ederki txalotuak izan diren hitzaldi horien ondotik, txaloak aintzina azkar- tu dira goresteko eta eskertzeko bost pilotatzale suhar, Airetik sortu zenean jadanik hor zirenak, erne eta kartsu, hogoi urteren buruan beti hor daude- nak, beti berdin erne eta kartsu: Pe- ttan Idiart , Charles Etchebarne, Xalbat Bidegaray, Jakobe Bonet- beltche eta André Duhart. Bostek ere badute zonbait eta zonbait lan eginik, eta beti egiten, Airetik elkar- tearen onetan! Gauza guziz hunkigarria izan dena, bostek hartu dute oroitzapen bat eder- ki xixelkatua, eta hori hartu dute bakoitxak bere seme edo iloba baten eskutik, hortarik ezagun belaunaldiz belaunaldi familietan atxikimendu bera badela pilotaren alderat! Bazen ere erakusketa bat espresuki Mindegian muntatua egun eder horren karietarat. Alde batetik, hogoi urte hotan irabazi ehun eta zenbait kopare- na, bestetik Pettan Idiart-ek zurean lantu ederlan herrikoi batzuena, bai eta Pettan-ek egunkari eta astekarietan bildu Airetik elkarteaz agertu artikulu eta argazki batzue- na, toki hauta eginez bixtan da Herria-ri. Erakusketa horrek ere ukan du arrakasta gaitza. Gero, pilota partida batzu, zintzur bustitzea bai eta bazkaria, etxekoz etxeko, giro anaikor hoberenean... Oroitzeko eguna zinez! Ohore beraz Airetik kudeatzen eta laguntzen duten guzieri! Eta jo aintzina! Denak xuriz bezti, Airetik elkarteko gazteria ederra. Saristatu bost pilotatzale arraroak Filipe Carricart mintzo, bere aldean Alain Dubois auzapeza. Pettan Idiart-en artixta lana ere goretsia izan da. Konplimendu egileetan, Filipe Carricart bai eta Beñat Inchauspe, Hazparneko auzapez eta kontseilari orokorra. BESTA ARGIA ETA SANOA MAKEAN AIRETIK PILOTA ELKARTEAK 20 URTE

Herria 2971

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria astekaria 2971

Citation preview

Page 1: Herria 2971

2008-ko Irailaren 4-ekoa4 Septembre 2008

ISSN 0767-7643 1,10 € N° 2971

Ez da erretx Jainkoaz mintzatzeaJainkoaren beharrikez dutela uste duten jendeeri.

Oscar Rodriguez (Honduraz-eko kardinalea)

AIROSBerriz ere hemen gaude, bi asteko oporraldiaongi gozaturik. Egin dugu ttirrittarena eta ...xinaurriarena.

Ttirrittarena, bazterren ikuska ibilirik, burrun-ba tokietatik urrun, herri ttipi zenbait bisitatuz,Erdi-Arokoak batzuk, beren karrika munt-toekin, eliza eder eta jauregi ; tokiko mozkinxurgagarriak jastatuz, gormandezia hutsez ;oihan eta mendietan ibilaldi atsegingarriakeginez, indar-berritzaile ; harpe ilun zenbaitenaltxorrak miretsiz, lurrak eta gure arbasourrunek utzitakoak ; jendeekilako harremanezaberastuz... Eta gurutzatu ditugun presunetan,aspaldixko huntan ikusia ez ginuen adiskidebat, sortzez baxenabartarra, dotzena bat urtehontan Lomanian bizi dena, lurralde eguzkilo-retsu hortako Lectoure hirinagusian,kaskoinez Leitora. Zer atsegina elgarrekin hitzegitea, oroitzapen asko berbiziaraziz,bakotxaren bizimoldeaz mintzatuz, EuskalHerriaz, gizarteaz... Hura gogoan bereziki ditutidazten lerro hauk. Alabainan, HERRIA kasetahunen irakurlea dugu Lomaniako adiskidea.Eta aitortu daut nere sail huntako idazkiakaskotan konpreni nekeak zaizkiola. Erabiltzendituztan hitz frango arrotzak dauzkalako etaidazmolde batzu konplikatuegiak. Gauzakaipatzerakoan eta esplikatzerakoan, hobeberaz ahal bezain xinpleki idaztea. Hea bahemendik aitzina zutabe hau bilakatzen zaion,berari eta bide beretik bertze guzieri,Lomanian zehar doan Gers ibaia bezain garde-na !

Xinaurriarena, uda huntan ihaurri ondu zaizki-gun barazki eta fruituak bilduz eta prestatuz.Ilar leka, tomate, udare, sagar, mertxika etabertze... Negu betean, zer gozamenaren men-tura kontserba eta erreximenta horiekin ! Etaderautzuet ttirrittarena egitea bezain gozagarridela xinaurriarena egitea, biena egiteko xantzadugunentzat !

Eta orain, beraz, sartzea ! Gurea bezala, bertzefrangorena ere, eskoletan, politika alorrean...Alde guzietatik zinkurin frango entzuten dahaatik, bizi dugun espanturik gabeko egoeraekonomikoa dela-eta. Bainan urtaro berri hauestreinatzean, izan gaiten baikor ! Ortzaiztargazteen gisa, joanden asteburuan ospatudituzten herriko bestentzat ziotela : “Gazterikez, herririk ez ; gaztea airos, herria uros”. Hardezagun guk ere airostasun hortarik !

P.J.

Bai, besta zuten joanden igandean Makean, besta batbiziki alegera eta guziz herrikoia, pilotaren ohoretanezarria xutik, Airetik elkarteak ospatzen bere 20 urteak.Airetik 1988-an sortu zen alabainan, Makea eta Lekor-neko pilotazaleek elgar esku emanik, elgarrretaratuzazkarrago ere izanen zirela... Ordu arte, baziren Ganix-

tarrak Makean eta Urtsuko Bildotxak Lekornen.Geroztik, familia oraino hedatu da, duela bost urteLuhusoko Gora Herria ere batasun berean sartuz.Horra beraz elgarrekin Makea, Lekorne - Gerezietabarne bixtan dena- eta Luhuso, zonbait hazpandarneska gazte ere sartuz horien ganat, zelaitar batzusegurik ba...Airetik hortan badira gaurko egunean 150 haur etagazte pilotari emanak, hoietan 40 neska palaz artzendirenak. Erdiak nunbait han 15 urtez azpikoak, hortarikageri baita nolako indarra egiten den haurrak ere goizikohartzeko pilota jokoari. Elkartea osagarri onean da etahori da azpimarratu igandeko besta eder hortan. Bestabat burutik buru iragan dena Mindegia ezker paretan,hau berrikitan arramoldatua izana joko-berrin ereartzeko gisan... Jendea bazen untsa, hautetsi, kar-gudun eta beste, herritar ainitz ere ba segur, denekpilota maite. Pilota federakundeko buruzagi batzu,besteak beste Michel Etcheto, eta Ligakoetarik ereba...

EMAITZA HAUTAK

Meza kartsu batekin hasi da eguna. Meza hori ereezker-paretan berean. Algueyru apezak deneri ongietorri beroa egin diote eta denak deitu beti kar berarekinsegitzerat. Oroitaraziz biziko gora-behera guzietanpilota plazetan bezala azken tantoa ez deno egina parti-da bat ez dela sekulan irabazia ez eta galdua ere.Hasteko kantatu da “Pilotarien Biltzarra” eta bururatzeko“Lauda pilotaria”, denek errepikatzen zutela “ Zer lizatekeEuskal-Herria pilotarik gabe? “...Segidan, mintzaldien aldi. Biga bakarrik eta biak ere

frango laburrak, ele alferrik gabekoak, bainan bihotzarenzolatik atera solas bero batzuekin. Alain DuboisMakeako auzapezak goretsi du Airetik elkarteak dera-man sail baliosa. Ohore bat dela herriarentzat etadenentzat atsegingarri. Eskerrak beraz deneri. Gero, Fi-lipe Carricart elkarteburua da mintzatu. Erakutsiz nolako

bidea egin den 20 urtez, nolako emaitza onak ere segur-tatuz, xitoetarik haste adinekoetaraino. Zonbait izendeneri heldu berehala gogorat, Panpi Idiart, HervéBonetbeltche eta holako batzuenak. Artetik erraiteko,Panpi Idiart falta ginuen besta hortan, Ipar-Ameriketaratjoana alabainan, Chino-ko trinketean pilotan artzerat...

BOSTAK BETI HOR

Ederki txalotuak izan diren hitzaldihorien ondotik, txaloak aintzina azkar-tu dira goresteko eta eskertzeko bostpilotatzale suhar, Airetik sortu zeneanjadanik hor zirenak, erne eta kartsu,hogoi urteren buruan beti hor daude-nak, beti berdin erne eta kartsu: Pe-ttan Idiart, Charles Etchebarne,Xalbat Bidegaray, Jakobe Bonet-beltche eta André Duhart. Bostekere badute zonbait eta zonbait laneginik, eta beti egiten, Airetik elkar-tearen onetan!Gauza guziz hunkigarria izan dena,bostek hartu dute oroitzapen bat eder-ki xixelkatua, eta hori hartu dutebakoitxak bere seme edo iloba bateneskutik, hortarik ezagun belaunaldizbelaunaldi familietan atxikimendubera badela pilotaren alderat!

Bazen ere erakusketa bat espresuki

Mindegian muntatua egun eder horren karietarat. Aldebatetik, hogoi urte hotan irabazi ehun eta zenbait kopare-na, bestetik Pettan Idiart-ek zurean lantu ederlan herrikoibatzuena, bai eta Pettan-ek egunkari eta astekarietanbildu Airetik elkarteaz agertu artikulu eta argazki batzue-na, toki hauta eginez bixtan da Herria-ri.Erakusketa horrek ere ukan du arrakasta gaitza. Gero,pilota partida batzu, zintzur bustitzea bai eta bazkaria,etxekoz etxeko, giro anaikor hoberenean... Oroitzekoeguna zinez! Ohore beraz Airetik kudeatzen etalaguntzen duten guzieri! Eta jo aintzina!

Denak xuriz bezti, Airetik elkarteko gazteria ederra.

Saristatu bost pilotatzale arraroak

Filipe Carricart mintzo, bere aldean Alain Dubois auzapeza.

Pettan Idiart-en artixta lana ere goretsia izan da. Konplimenduegileetan, Filipe Carricart bai eta Beñat Inchauspe, Hazparneko auzapez eta kontseilari orokorra.

BESTA ARGIA ETA SANOA MAKEANAIRETIK PILOTA ELKARTEAK 20 URTE

Page 2: Herria 2971

• Gustav deitu duten orronak itsuskizafratu du Ertain-Amerikaren zati handi bat,Jamaikan eta Kuban gaindi. Ikaragarriko

haizea, urak denetan gaindika, makur handiakizan dira. Gero, orronak segitu du EstatuBatuetako kostalderat, Luisiana eskualderaino.Hor, milaka eta milaka izan dira jendeak -kasikmiliun naski- denak utzirik iheska joan direnakorrona hurbiltzen ari zela. Denen buru haatik,orrona hein bat eztitu da harat heltzean eta ustebaino makur gutiago izan da, nahiz bazterra fran-go funditua izan den halere…• Georgian gertatu direnek ez dute guti harritzeneta kezkatzen mundua. Moskuko gobernuak duherrialde hortako bi guneren bereber indepen-dentzian jartzea ezagutu, batere gehiagokorikgabe eta bere baitarik, eta horrek du pentsaketaederrik eginarazten Xinatik eta Europarainokobeste herrieri, bederen gutiz gehieneri. Libro jarribi gune horiek dira Akazia eta Hego-Ozetia, bel-durtzeko baitzaie ainitzi luzaz iraun dezakeelaberexte horrek. Bi herrien berebertasun horiezagutu ondoan Errusiak, alde horren osokilotzea galda lezake orobat Errusiak, alta horidena berea zaukalarik oso-osoan Georgiak.Jakin behar da Errusiaren eta Georgiaren arteanzimikoan bezala gertatua dela Hego-Ozetia horieta Akazia ere holako zerbait. Bestalde ere bigune ttipi horiek Errusiaren beharrean dira hama-bost urte huntan bizipidez bainan denbora bere-an badu gerla tzar batek ainitz herritar beren e-txetik ihes kasaturik, ahantzi gabe haatik Errusokarroak han dituztela beren lurrean larderiarekinsartuak. Beste aldetik berriz, hor dago Georgiakogobernua, Tbilissi kapitala eta beste, OTAN Bata-sunari eta ere europear batasunari adiskide zer-baitekin itzulia. Azen ontzeko, eta batzuen etabesterenak entzunez, horra ere, bat hegoratago,Mediterranean, Xipre ugartea eta bestea ipa-rreratago Kosovo, hau ere bereber jarria joandenotsailaren 17an, nehorenik entzun gabe. Balitakebai, eta izanen da oraino erraitekorik Europaekialde horietakoez.

• USA Amerikan bide haundiz aitzi-natzen ari da president bozen kanpaña

haundia. Lehen tantoa demokraten alder-diak tiratua du ondikotz, Barack Obramabeltxaranak egin duelarik bere programarenmintzaldi haundia. Denver hiriko futbol zelaianbazituen 75.000 entzule, lehenagoko oroitzapenhaundia berrituz jende kolorekoen buruak, duela45 urte zuelarik Martin Luther King beltzen buru-ak bere bakezko amets ederraren mintzaldia eginhor berean. Batek (demokratak) berea egina,horra ere besteak, John Mc Cain errepu-blikanoak, prestatzen ari duela bereaMineapolisen. Azken hunek 72 urte ditu etaamets haundiak ba.• Radovan Karadvic, Bosniako serbiarrenburuzagi ohia, hamahiru urte huntan ihesi joana,Jugoslavia izanean presondegirat bildu zutelaerrana dugu hemen berean. Auzia nola eginenden, eta are gehiago, nola joanen, ezin erranoraino. Herriarteko tribunalarekin izanen dituelabai egitekoak. Hameka akusamendu baditu beregainean, joan den 1992-1995 ko Bosniako gerlahartakoak. Leporatua zaio 1995 ko Srebrenirako8.000 musulmanen hilaraztea, eta ere Saraje-voko setio izigarria hainbeste hilekin. Ageriko,besteak beste, zenbat iraunen duen auziak, ho-rren aitzineko E. Milosevic auzia bururatu bainolehen hil zen. Ez jakin ere abokatik nahikoduen… eta holako.• Indian, egun txarrak dituzte Hindu erlisioneeketa are gehiago giristinoek. Ainitz eskola katolikohetsiak, beste batzu fundituak Orisan eta beste,badira ere gizon armatuak herrietan dabiltzanak,parropiak eta giristino eritegiak zafratuz, 14 giristi-no ere hil dituzte abuztu hunen 23-28 artean,eliza batzu andeatu eta 730 giristinoren etxeakfunditu. Horien aitzinean izan dira otoitz etaprotesta egunak elizetan eta otoitzetxeetan.Guzien ondotik, bazuen egun hautan Mgr Che-nath apezpikuak Indiako lehen ministroarekin hi-tzordu bat ardietsia.• Balea da itsasoko aberetan haundiena eta ezbeti arraintzak hartua ere : balea arraintza bainogehiago erraiten da balea ihizia. Ihizi edoarrantza horren kontrako solas eta istudio ainitzbada orai : Islandian, Norvegian eta Japoniankausitzen diren ihizi horiek gutitzen ari direla,badira neurriak eta gomendioak horren kontra.Denaden ezagutua da orai negozio hori ttipituzdoala eta erdiratua ere ihizi hori, ainitz arrazoinengatik, prezioa, irriskua, politika, zentzua etabeste. Duela ehun urtez goitiko izan zen Oriokobalearen balentria, euskal kantuekin fama handiaukan zuena.

HANDIZKIOlinpi-Jokoetan parte hartu duten kirolarifrantses hoberenak, sari zerbait ardietsi dute-nak, handizki errezebituak izan dira Pariseneta Nicolas Sarkozy presidentak berak ereegin daizkiote gaitzeko konplimenduak. Egiaerran, oro har, Frantzia ez da hain gaizki heldulehiaketa famatu horietan. Sailkapen nagusianhamargarren, denetarat berrogoi medailasegurtaturik. Begistatzen zuten heina denenburu, salbu behin uste zutela medaila horietanurrezko gehixago izanen zela eta zazpi ukanbaitituzte bakarrik. Aintzinetik sobera espantuegina zuten batzu gelditu badira ere deusikgabe edo gauza gutirekin, beste batzu lehenalkirat hupatu dira etzelarik errana hoin gorajoanen zirela. Aipamen berezi bat hartze dutenaski esku-baloineko mutikoek, baginakien bizi-ki trebeak zirela bainan deneri nagusitu dira etahori ez da entraaleko balentria...

NOIZ ARTE?Agorrileko gertakari hitsenetarik izan da hori,hamar soldado frantses gaztek bizia galtzeahan nunbait Afganistan herrialdeko mendi-etan. Bazter guziak inarrosi dituen gertakariguziz latza. Nahiz denek jakinki soldado ofizioaez dela sekulan irriskurik gabea... Gauzakxuxen nola joan diren, ikerketa batzu akulatuakdira eta deputatuen aintzinean ere ari beharrakdira gai hortaz, ez berehala, beroan bero, pre-saka bezala, bainan irailaren 22-an, artehuntan argitasun gehiago ukanik agian...Askotan aditzen den arrangura, eta galde sami-na da zinez, atsulutuki beharrezkoa denetzFrantziak soldado batzu hoin urrun igortzea etahan atxikitzea. Ezkerburukoek aski oihuka arizdiote ezetz. Beste frango ez batere bero berenaldetik. Sarkozy presidentak eta eskuinaldekoainitzek aldiz baietz eta baietz, guretzat etamundu guziarentzat azkenean makur handialitakeela taliban delako islamixta sasi-gudariakuzten balire han gaindi gainerat berriz hartze-rat... Hango berri untsa dakiten batzuen arran-gura haatik, ez dela bakarrik larderia erakutsizirabaziko partida hori, hango jendea behar lita-keela beste nolazpait bildu, bazterrerat utzditzan taliban horiek...

ZAZPI ?Alderdi gehienek beren udako gogoetaldiak edoiragan asteburu hortan egin dituzte, “udakounibertsitate” deituz elgarretaratze horiek, edoaste huntan eginen. Sozialixtek ukan dute aipaldi frango bazterrre-tan, lau milako bat bildu baitira Arroxelan,azaroan egitekoa duten biltzar nagusia gogoan.Orduan hautatu beharko baitute berenalderdiburu berria, François Hollande-k uztenbaitu kargu hori, hameka urtez atxiki duena,bere aldia egina duela... Nor hautetsiko otedute? Bertrand Delanoe Pariseko auzapeza deplaukiagertua da hautagai. Ségolène Royal xedeberetan dago. Orotarat, zazpi balitazke alder-diaren buru jarri nahiak. Arroxelan auzia ez da batere argitu, bakoitxaksegitzen du bere hura gogoan. Egia erran,alderdiburu berriaren lana, nornahi izan dadin,ez dute ere denek berdin ikusten. Batzuentzat,hura da aski aintzinetik apailatu beharko etahori geroxago, hemendik lau urteren buruan,president-bozetan, bera hautagai izaiteko.Beste askok diote aldiz alderdiburuak alderdiabehar duela azkar atxiki eta hortan kito, bereburua president hautagaitzat sobera hartugabe...

ELKARTASUNEZBehartsu den jendeari, eta bereziki lanik ezduenari, emaiten zaizkion laguntzak, RMI etabeste, kanbiatuko dira helduden urte hortan.Laurent Wauquiez minixtroa DonibaneLohizunen baitzen joanden astean, arizan daerran eta erran aldaketa ona, biziko ona, izanendela hori. Lanik ez eta lan bat funtsez xekatukoduena hobeki lagundua izanen dela. RSAdeituko da elkartasun laguntza hori. Eta NicolasSarkozy bera ere mintzatu da joanden eguneanerranez hortarako sosa gisa hartarat pausatudiruaren mozkinetarik hartuko dela. Ezkerrekofrangok aldi bat baino gehiago galdetu bezala.Denak arrangura haatik, eta beltzurika, eskuinala ezker, garbitasun gehiago nahiz. Nork duenazkenean jasanen zerga berri horren karga...Xede ona dela segur bainan gero nolagauzatzen den...

J-B D

2

Lehendakariak Giza Eskubideen Europako Auzitegiaridei eginen Juan Jose Ibarretxe lehendakariak jakinarazi du Eusko Jaurlaritza osatzenduten alderdiek – EAJ, EA eta EBk – Espainiako Gobernuaren kontrakosalaketa kanpaina bideratuko dutela, Jaurlaritzak proposatu erreferendu-maren aldeko legea ezeztatzen badu espainiar justiziak. Salaketa pertso-nalak, Estrasburgoko auzotegiari helaraztea proposatuko dute, giza esku-bideak ez direlakotz errespetatuak izanen. Salaketek pertsonalak izan behardute, zeren euskal instituzioek, Espainiako parte izanez, ez dute eskubiderikhorrelako salaketa bideratzeko. Irailaren 15an bururatzen da Jaurlaritzakkanpaina abiatzeko ezarri epea.

Mexikoko errefuxiatuak ETA-ren kontra Mexikon bizi diren euskal errefuxiatuen elkarteak gogorki kritikatu omen duETA-ren jokamoldea. Borroka armatuaren gelditzea eskatzen diote erakundearmatuari -El Pais egunkariak dionaz- eragintzen duen sufrimendua gero etasaminkiago gaitzesia delakotz jendartearen aldetik. Isaias Carrascorenhiltzea, euskal langile baten hiltzea, gogorki salatzen dute. Oroitarazten dioteETA-ren zuzendaritzari, askok 20 urtez goiti daramazkitela erbestean, bal-dintza gogorretan, Euskal Herrirat etortzeko eskubiderik gabe eta ez dutelaberen iritziaren emaiteko eskubiderik ixilik egoitearena baizik.

Askatasunaren manifestaldia igandean Donostian Igandean, Kontxako estropada nagusiak jokatuko direlarik Donostian,autodeterminazio eta amnistiaren aldeko manifestaldia antolatuko duAskatasunak eguerdi aldean. Estropadetan parte hartzen duten zenbaitarraunlarik bat egin dute manifestaldiaren deiarekin, presoen aldeko esku-bideak errespetatzea eskatuz.

Espainiako eta Frantziako presondegietan Euskal Preso PolitikoenKolektiboaren partaide diren presoak 743 dira.

Negoziazioa eta elkarrizketaren alde mintzatu da Otegi Martuteneko presondegian 15 ilabete pasatu ondoan, aske utzia izan daArnaldo Otegi. Konpondu beharreko arazo politiko ber bera dagoela dio

Otegik, preso eraman zutenean ala orain. Berak uste duela konponbidea,negoziazioa eta elkarrizketaren bidez ardietsi daitekeela, deklaratu du etahori izanen dela bere helburua ondoko egunetan. Beste lau auzi badituOtegik irekirik epaitegietan : Batasuna alderdia herriko tabernen bitartezfinantzatu ote zen lehena, 14 urteko preso zigorraren irriskuarekin. Bestehiru auziak: terrorismoa gorestea, desobedientzia eta legez kontra biltzea,Ibarretxe eta Patxi Lopezekin mintzatzea gatik.

Uda huntan bisitari gehiago Euskal Herrian Hego Euskal Herrirat jin diren turisten kopurua %17-z emendatu da iraganurtearekin alderatuz. Jende gehiago, bainan egonaldi gutiago : hoteletatikkanpoko gau egonaldiak %2 gutiago izan dira. Euskal Herriko 23 kanpine-tarik, 37.000 turista pasa dira uztailean, gehienak kanpotarrak.Agroturismoak 14.500 lagun bildu ditu, bainan kanpotar gutik horrelako hau-tua dute egiten. Uztailean 300 landetxe zeuden euskal erkidegoan.

Fagor-en salmentak ala irabaziak murriztu dira Etxe tresna elektrikak egiten dituen Fagor enpresak, urteko lehen seihilekoan 164.000 euroko mozkin garbia lortu du. Jaz aldiz epe berean, 7,9milioi euroko irabazia izan zuen : alde haundia urte batetik bestera.Zuzendaritzaren ustez, salmenten murrizketa eta ekaineko garraiolariengreba dira beherakadaren zergatiak. Bigarren sei hilekoa hobea izanen delaespero dute zuzendariek eta energia berriztagarriak erabiltzearen aldekoapustuak interes handia izanen duela ondoko urtetan.

Etxebizitza salerosketa %26,8-az beheititu da EAEnGipuzkoan (%31,9) eta Bizkaian (%28,6) izan dira beherakada aipagarrienakekainean. Prezioak ere azkar beheititu dira. Orotara 1.519 etxebizitzasalerosketa egin dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ekainean,%26,8ko gutitzea 2007-ko hilabete berarekin alderatuz. Espainiar estatuguzian gauza bera gertatzen ari da. Maileguen interesaren goititzeak etakrisi ekonomikoaren eraginarekin salmentak ala prezioak beheititu dira.

Arabako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren 27 garrenedizioaArgentina, Brasil, Filipinak, Frantzia, Polonia eta Errusiatik jin koralak izanendira lehian eta 70 kontzertu eskainiko dituzte lurraldeko zenbait herrietan.Lehiaketa irailaren 5ean bururatuko da. Arabako 65 herrialdek parte hartukodute aurten lehen aldikotz lehiaketan. Hala nola Urbina, Bergonda,Zalduondo, Alcedo, Mañueta eta Delika izanen dira, besteak beste, ekimenhonekin bat eginen dutenak.

Arrasateko kooperatifan erretira 55 urtetan ?Jadanik orrialde huntan aipatu dugun krisiari buru egiteko, Arrasateko koo-peratifaren zuzendaritzak aztertzen ari du, 55 urtetan erretiraren aldekoneurria. Irailaren 24 ean eginen duten biltzar nagusian emanen dute honenberri.

Ikaragarriko galernak kalte frango egin…

Page 3: Herria 2971

Bakersfield KaliforniatikHenri Duhart

gure adixkideak utzi gaitu

Henri Makean sortua zen 1943an etagaztean bertze asko bezalaAmeriketarat etorria. Henrik nolabazuen Kalifornia hegoaldean “Puente-n” anaia bat ogindegian ari zena, harenganat jin zen 1966an eta anaiaJeannot-ekin ogindegian lanean arizanzonbait urtez.

Geroxago, 1973an esposatu zenBernadette Ortzaiztar anderegaztearekin eta Bakersfieldera etorriziren biak, hemen ere baitzituztenordukotz adixkide zonbait baratze-zaintzan untsa egiten ari zirenak etaBernadettek anaiak ostalergoan zire-nak.

Bakersfield-erat etorri zirelarik Henribaratze zaintzan hasi zen eta berenegozioa ezarri langile zonbaitekin.Beren baratze zaintzatik familia batederra altxatu dute, alaba bat eta biseme, egun euskaldunen artean bizikiuntsa ezagutuak direnak.

Henri errotik euskalduna zen eta pilotaria, pilotari ona ibilia zen,bazuen zonbait partida eginik lehenik Puente-ko plazan eta gero ger-tatu den edozoin lekuetan. Euskal kantua ere arras maite zuen, arra-tsaldetan nunbait pilotan arizan eta gero afal ondoan kantariak balin-baziren, etzen segur eneatzen, orduan zinez bere lorian izaiten zen,orenak labur zitzaizkon!

Gure euskal etxeko zuzendaritzan egona zen zonbait urtez, hanere bere lanari artoski jarraikiz.Bertze gauza bat; hau ere euskal herritik ekarri usaia, “Klika” Henrikbiziki maite zuen, eta gure euskal etxean Henrik eta bertze harenlagun zonbaitek sortarazi zuten klika, uste dut 1974 ean edo hola.Geroztik gure klika gaitzeko osagarrian dugu, ainitz gazte ere bere-ganaturik baititu. Henri beti biziki atxikia zen klikari eta fier zen heksortarazi elkartea hola airos ikusteaz.

Azken denbora hotan Henri arras nekez zabilan, barkatzen ezduen eritasun batek hartua, ainitz denboraz ihardoki dako aski azka-rra baitzen, bainan azkenean etzezakeen garaitu, uztailaren 28an,kalme kalmea, begiak hetsi ditu bere familia inguruan zuela.Ehorzketa ederra emana izan zaio, hemen usaia den bezala mezakozeremonia inglesez eta euskaraz kantatua zen.Henri familiako gizona zen bezala, lagun artean ere arras nortasungozoko adixkidia zen, eta lagunek erakutsi dakote beren atxikimen-dua, eliza jendez betea zen eta zonbait kanpoan ere gelditu diraezin sartuz. Denak azken agur baten eskaintzera etorriak.

Ikus arte adixkidea! Zuk eta zure lagunek moldatu “klika” ahalbezain luzaz atxikiko dugu azkar-azkarra, zure oroitzapenetan.Familiak onar ditzala gure doluminak.

M.E

URRUÑAKO BESTAK

Iraileko lehen asteburuak ekartzen ditu beti U-rruñako bestak. Aurtengoak larunbatean has-ten dira, aratsaldeko 6-etan, aintzineko urtetanbezala, gaitzeko lasterraldi batekin. Igandean,besteak beste, meza nagusia, pilota partida,Airoski taldeak eskaini euskal dantza ikusga-rria. Astelehen aratsean, afari herrikoia, aldiguziz zernahi jende biltzen duena. Asteartean,fandangolarien arteko lehiaketa, kantaldia, Pri-maderan taldearekin, eta suzko-ziri botaketa.Asteazkenean, abere primak, bertsulariak, pi-lota partida eta azken dantzaldia.

RAVEL, MESSIAEN ETA BEETHOVEN

Hiru musikagile edo konpositore famatu, hiruakhandizki ospatzen direnak egun hotan gureKostaldean: Maurice Ravel, sortzez ziburutarra,beti gurea baitaukagu, eta haren izena daukanakademiak aste huntan eta ondokoan aku-latzen baitu bere ikastaldi nagusia. Berrogoita-hamar bat musikari gazte, ja trebe direnak, etaoraino gehiago trebatu nahi, bilduak dira famahandiko erakasle batzuen ganat. Aste guzian,kurtsoak badituzte Donibane Lohizunen,entzule gisa joan nahi duen jendeari ere idekiakdirenak. Helduden astean aldiz, kontzertu sailbat eta ikasle hoberenen saristatzea. Ravelakademiak molde berezi batean ohoratzen duOlivier Messiaen, aurten ehun urte betekozituena. Denbora berean, horra Kostaldeko Musikaldinagusia, Beethoven gogoan asmatua, Baionanhasi dena eta hor ere kontzertu asko, ez nolanahikoak segur! Artean, joanden igandean,Donibaneko elizan, Donibaneko Meza, edo i-tsas-gizonen meza, Urteaga zenak moldatua,denek xoragarria kausitzen duguna. Mundu batbildu da aurten ere, batzu oren bat aintzinetiksartuak elizarat, tokia segurtatzea gatik... Kantuxoragarriak entzun dira Véronique Soulé kan-tarien zuzendari.

UNTZIA HONDATU

Donibane Lohizuneko portuan, gauaz hon-datu da Cosmos izeneko untzia, eta nehork ezdaki nola gertatu den hori. Jaz gelditua zen a-rrantzan ibiltzetik eta jabeak saltzeko ezarriazuen, arte hortan mantenua segurtatuz artoski.

ITSASOAREN BESTAK

Asteburu huntan, Itsasoaren bestak dituzteDonibanen eta Ziburun. Egitarau nasai batekin.Larunbatean, goizeko 6-etarik goiti eta eguerdi

arte, xipiroi arrantza lehiaketa. Aratsaldean,badian, ariketa bereziak gisa hartako behar-or-dua izaitearekin itsasoan zerbait laguntza edosokorri ekartzen dutenekin. Ondotik, battelekulehiaketa. Gero, lauak aldean, Donibanen, he-rriko etxe aintzinean, ttoro prestatzaileen zoin-gehiagoka. Sariak banatu ondoan, ttoro-afaria.Igandean, meza nagusia eta itsasoan biziagaldu duten guzieri eskaini omenaldia. Zintzurbustitzetik landa, bazkaria Zokoako pilotaplazan plantatu aterbepean.

ASKI ATREBITUA

Pausuko postan gizon bat brau sartu da denamehatxu eta han zen enpleatua bortxatu dudiru-kutxaren idekitzerat. Barnean ziren hama-bost mila euroak ebatsi ditu jestu gutiz eta es-kapatu da... Baditake lagun bat bazuen kan-poan igurikatzen zuena...

SASOIN ONA

Ainitz arrangura baitira etzela aurten usaiakojendea udako asko besta eta ikusgarrirentzat,Donibane Lohizunen, jai-alai ezkerparetan, a-rras sasoin ona ukan dute zezta-punta lehiake-ta handientzat. Partida gehienak ere arras e-derrak, Iñaki Goikoetxea bezalako pilotaribatzuk balentria gaitzak eginez. Orotarat,16.000 jende izan dira partida horietan berentokia berek pagatuz, beste 6500 sail horren la-guntzaileek gomitaturik eta beste 5.000 gomitazerbait bestalde ukanik. Ez da batere gaizki. A-rrakasta gutiena ukan duen partida, AndredenaMaria aratsekoa, aurten bestaburu hori ortzi-ralearekin gertaturik. Holako egunean, zernahigauza bada bazter guzietan, Miarritzeko gaual-di miresgarria besteak beste, eta ez da berazharritzeko hitzordu batzuk arrakasta gutiagoukanik ere...

SUA XAHAR-ETXEAN

Donibane Lohizunen, astelehen goizalderat,errekontruz su lotu da gauak gau Urthaburuizeneko xahar-etxean, sua abiaturik naski gan-bera batean norbaitek piztua utzi zigarretabatetarik. Su-hiltzaleak erne ibilirik, ez damakur handirik izan. Sutea sortu den ganbe-rako pentsunera Baionako ospitalerat eremandute bainan ez du gerokorik. Bestalde, zer ger-ta ere, hamar bat lagun bortxatuak izan dirahalere beren logelatik kanpo joaiterat, berrizjiteko sua arrunt menperatua izan delarik.

3

Afrikatik abiatuz…Zoe Bray-ren begi kliska

AINHARBEKO KAKO ETXALDEAREN BERRIHainbertze historio, azpijokoeta sufrimenduren ondotik,iduri luke lañotasunera itzulidela Ainharbeko Kako e-txaldea. Alabainan, Maite E-rrecart jabeak izenpetu ditujoanden uztailan etxaldearensaltze agintzak. Han bizi direnFred Larrañaga eta Jasminekerosten ahalko dituzte lurraketa laborantxako bastimendu-ak 220.000 eurotan (lurrakGFAM-aren gain, hunek 63 eu-roko 2500 parte bildurik, 1100partaideren ganik). Etxea aldiz, 240.000 eurotan Bizitegia elkartearengain, diru zama hau beretu behar duela urriaren 1eko berantenez, 1000euroko parteka. Elkartearen helbidea : Bizitegia, Marie-Christine Elizon-do, Xabat Baita 64122 Urruña. Kanpaina hau bizi bizia trenkatu beharkoda beraz, esku zabaleko 250 emaile direlarik igurikatuak.

Jasmine etaFred LarrañagaA z k a i n g o b e s t a k

Azkaingo bestak ongi pasatu dira.Aurten bi emazte gazte agertu dira herriko e-txeko leihoan, gazteeri gakoak botatzeko.Lehena Céline Victores-Benavente kantaria.Bere soprano boz ederrarekin, Gounod-en AveMaria kantatu du.Bigarrena, Cécile Gonzalez, sagarrez beterikootarre bat eskuan agertu da. Jean Louis La-duche auzapezak 2008 ko sagarraren erreginizendatu du, kulturaren batzordeak Azkaingobestetakoarekin batean proposaturik. Bere kar-gua, agerraldi publiko eta kulturaletan partehartzea izanen du : halanola Lesaka eta Bollen-dorf-ekin diren harremanetan.“Ez nuen uste holako zerbait gertatuko zitzaite-la. Funtzio hau aurten agertzen da lehen aldi-kotz eta parte hartu beharko dutan manifestaldiezberdinetan, Azkaine ahalik eta hobekiena or-dezkatzea da nere gogoa” erran du emaztegazteak.Urtero erregin berri bat izendatua izanen da.

Azkaindarren bazkaria eta pilota partidak

Komiteak aski ongi prestatuak zituen bestak o-rroitarraziz nola Jerome Laduchek antolatua zi-tuen Azkaindarren bazkaria eta pilota partidak2001etik goiti.

Bazkarian 500 jende hurbil bildu dira. Pilotapartidek arrakasta handia ukan dute. AZKAINE– LESAKA xapeldun atera dira Jon LADUCHEeta Marc BERASATEGUI, finala irabazizEGUIABEHERE Alain eta ITOIZ Thierry- renkontra. Marc eta Jon-ek bihotzean zuten finalahori irabaztea Jerome Laduchen ohoretan.Marc-en maleziarekin eta Jon-en indarrarekinfinala oso ederra izan da, Thierry eta Alain-ekjoko gogorra atera baitute beren usaian.Biba pilotariak eta Komitea, segi dezatelaJeromen bidean.

M.L

>

>

Page 4: Herria 2971

Pilotaz : Baginakien Kapito Harri pilotabatasunak aurtengo aste handian bi finalazituela jokatzen, biak luzeko jokoan etabiak helduen mailan. Lehen taldeakPaberen kontra galdu bazuen ere, biga-rren taldeak garaipena segurtatu du agorri-laren 17an Hazparneko plazan Dona-paleuren kontra 13 eta 9. Uztariztarrentzatari ziren Bruno Irachabal, Bruno Elissalde,Fabien Villain, Ramuntxo Itçia eta EllandeEtchecopar. Goresmenak deneri. Ondokoigandean 24ean hemen Bilguneko plazanjokatu da aste handi hortarik aroaren gatikgibelatua izan zen gaztetxoen luzekofinala, hastapenean Saliesen egin beharzena. Hiru talde ziren hor lehian : Baigorri,Hendaia eta Senpere. Azkeneangaraipena Senpererentzat izan da.

Artixten ibilaldia : Duela zonbeit aste hitzerdiz aipatu bezala huna iraganen delaheldu den igandean, 7an, “artixten ibilal-dia” deitu eguna Heraitzeko Larregieneagazteluan (hau da enbaldituen zentroaaterbetzen duena) Ur begi elkarteak anto-laturik. Goizeko 9etarik goiti hasiko da tin-tatzaileen lehiaketa. Aurtengo lema berexedo orokorra hau dute : ura, sua, airea etalurra. Aratsaldeko 6etan izanen da lehi-aketaren emaitza eta sarien banatzea.Bainan parkean erakusketa frango izanenda bertzalde hala nola arbola beztitze, zurzizelkari, bertze zizel lan eta margo.Aurtengo hau 9garren edizioa da etabadakigu orainokoek arrakasta ederra izandutela. Zergatik ez aurtengoak ! Ongi etorrideneri.

4

AZKAINE

HAZPARNESortzeIragan uztail undarrean eta agorrileansortu dira : - Uztailaren 28an : Errota Berri gunean,Lény BELL—MUZICA, Serge BELL etaFrancine MUZICA –ren semea.- Agorrilaren 7an : Pierre Broussain karri-kan, Camille GRUGET, Emmanuel GRU-GET eta Nathalie LEFRANC –en semea.- Agorrilaren 9an : Xapitalea etxean, Bas-tien ADOUE, Jean-Luc ADOUE eta Del-phine SALVAI –ren semea.- Agorrilaren 16an : Peña auzoan, LounaDUCHANGE, Thomas DUCHANGE etaKarine DUVAL-en alaba.Ongi etorri beroenak haur sortu berrieri etagoresmenak burrasoeri.

EzkontzeAgorrilean ezkondu dira :- Agorrilaren 2an, Jacques SALLABE-RREMBORDE eta Isabelle FLORINMinhotze Iribarnekoa.- Agorrilaren 9 an : Gilles THONON etaMaïté PICABEA, biak Hazpandarrak.- Agorrilaren 23 an : Bernard ONCHALOLarresorrokoa eta Maïté HIRIGOYENZelai auzokoa. Sébastien OLAIZOLA etaSophie DURRITZAGUE, Paxkoeniaauzokoak.Goresmenak espos berrieri et gure agian-tza hoberenak.

HeriotzeIragan agorrilean zendu dira :- Agorrilaren 15ean : Jeanne ALBERRO(69 urtetan) Misionesten karrikan. - Agorrilaren 17an : Honorine DACHA-GUER alarguna, sortzez, IRIBERRY (82urtetan) Zelaiko auzoan. - Agorrilaren 8an : Marie DURRUTY alar-guna, sortzez COURTELARRE, 94 urte-tan, Argenterie karrikan.- Agorrilaren 18an : Christian MARION-NET (60 urtetan) Misionesten karrikan.- Agorrilaren 23an : Jeannine QUERO (84urtetan) Misionesten karrikan.- Agorrilaren 23an : Marie-Jeanne LAVI-GNASSE alarguna, sortzez PÉDOUAN(87 urtetan) Kostako auzoan.Gure doluminak eskaintzen ditugu hilhorien familieri.

Aña LEON-ek 106 urte egunAña Leon andereak irailaren 4 eko ortze-gun huntan betetzen du beren sortzearen106 garren urteburua. Oraindik izpirituaargi dauka eta laket zaio jendekilan solasegitea. Lehengo gauzetarat ez da aise le-rratzen bainan gaur egungo berriak segi-tzen ditu irakurgaietan. Fede haundiadaukalakotz igandetako meza ez du hutsegiten, hau telebixtan ikusten du, zangoengainean bermatzeko auseria galdua due-lakotz berenaz ibiltzeko. Ursuia karrikakolehengo “Marrumatean” bizi da bere ilobaMaialen Soteras anderearekin. Etxeariizena aldatu zion duela zenbeit urte, ezbaizaukan egokia eta “Barnaxko” bataiatuzuen, berak zionaz : ”Lehenago tokihuntan abereak baziren eta horren gatikemana zioten “Marrumatea” izen itsusihori”. 1914 ean eri haundi izana zen ko-tsadura izigarria zuen eritasun bat bildurik,bainan bertze askok ez bezala Hazparnen,ihardoki zuen eta geroztik ez du arrangurahaundirik eritasunaren partetik. Bixtaahultzen hasia zaio eta nekez irakurtzendu. Hala ere beti norbeit etortzen zaiobegistatuak dituen gaien irakurtzerat. Ezdu biharamunari pentsatzen, bakarrikukana gozatuz egun berri guziak zorionekaiak dauzka. Bera baino 20 edo 25 urte gutiago duennorbait hiltzen denean, erraiten du, irri pollitbatean : “ Gaixoa ! Bainan biziki xaharrazen ! ”. Zorionak Aña Leon eta agian luzazoraino.

SARALarrungo oihartzunak : Aintzineko aste oroitgarriek iduri zuten gure Euskal Herriazjabetuak zirela erdaldunak. Xoko, gune guzietan baziren, denak jakin nahi, zabalduzberen argazkigailuaren klikakoa. Guziz gainetik, Larrunek zituen axolatzen. Erranmerran baten arabera Frantzian, Larrunerat igan ez denak ez du ezagutzen EuskalHerria. Horren gatik San Inazio lepoan, hor dire trein ttiki baliosak. Hupatzen dituzteegun guziz, milaka eta milaka jende, begi zorrotzak osteka. Hurbildik nahi dituzte,ahalaz, arrano, sai eta pottokak ikusi… Gain hartarik, begien bete, bista xoragarriabada, itsaso zedarririk gabeak eta Mendigarratzak eskainia. Leze harpeak biltzen duosteka jendea ; berdin mendiko korrale erraldoian zointan ikus ditazken mundukoabere arraroak. Bai, ahusamenduak baziren, aroa alde zelarik. Agorrilaren azkenaintzin igandez bazen plazan bigarren azoka, agertuz ederlan bai eta azkurri goxotole… Arrakasta handiena izan du, dudarik gabe, Zazpi Fago deitzen den oihant-toaren itzuliak. Mugaren bi aldetako 18 herriek, Luzaidetik itsasoraino, hautatzendituzte bakotxak 2 lasterkari hoberenak eta lehiatzen dire 8 km eta 700 m altura duenitzulian. “Kross des contrebandiers” izena eman zaio, arrotzeri gustukoa. “Kontraban-da” izendapen hunek pizten diote halako mixteriozko gau lan gertagarriaren gogoeta.Hor euskaldun gazteek agertzen dute indar, zalutasun, iraupen eta ixiltasuna. Hirunafartar dire nagusitu. Lehen Etxegarai (Bera), bigarren Iratzoki (Lesaka) eta hirugar-ren Lasaga (Etxalar). P.D.

SortzeOlivier eta Marie Devaux, Aizea Peltier, Marguerite Forges, Yohan eta Marie Clausell,Jokin Berasaluce, Maellia Zorzin eta Jean Dubras. Zorionak familia guzieri.

EzkontzaAriane Mineur eta Nicolas Martin, Valérie Begaule eta Philippe Hiriart, PascalineRybalka eta Julien Pocobello. Luzarat uros doatzila guziak.

HeriotzeJainkoak bere ganat deitu ditu Raymond Hannel jauna, Marie Claire Jegou, PierreCharles Rançon. Jainkoak dauzkala bere lorian. M.L.

ITSASUSortze

Pauline Marie Amaiur DUFOURCQsortu da joanden agorrilaren 11n Baio-nan.Bigarren neska dute hemen, Gilles etaMarianne Dufourcq-ek. Familia hau bizi da “EDF Zentralako”karrikan (VC n°8).

ObrakBuruilaren 1a eta 17a artean, Gibelar-tetik Bidarrai buruz joan den bidean,Arrantzaliania etxearen parrean, Kan-boko DDE ofizio erakundeak erabakidu obra batzuen egitea, Departamen-duari bait doakio bide horren konpon-tzea.Bidea soportatzen duen bazterrekomurruak baditu arraildura batzu haun-ditzen ari direnak, eta beraz baitezpa-dakoak dira segurtasunezko obrahoriek. Xedea da lehenbailehen egi-tea : buruilaren hastapenean eginendira, 4 edo 5 egun iraun behar luketexuxenaz.Bide hau ertsia izanez, moztu beharkodute hortarako. Espero dugu denekulertuko dutela eta beraz onartukoobra hauek sortzen dituzten trabakzonbait egunez.

EhiziaEhiziko sasoina heldu zaukula eta,Itsasuko ACCA elkarteak banatukoditu bere kartak :- buruilaren 12an, ortziralez, arratsal-deko 6tik eta 8ak arte,- biharamun goizean, 13an, larunba-tez, goizeko 8tik eta eguerdi arte.Hortarako, ez ahantz ehiziko permisaekartzea otoi.

AHETZE

Pantxoa Moleres-en ohoretan

Abuztu hortan ohoratua izan da Pan-txoa Moleres, ogi jotze bestaegunean. Huna kari hortara TxominEzpondak kantatu dizkion pertsuak.

Nork ez du ezagutzen Pantxoa MoleresHau aheztar semea da bere izaitezHerriko langilea horrenbeste urtezOngi ezagutua baita aheztarrezEgun eskertu nahi zaitugu bihotzez

Horrenbeste urtetan herriko langileEta euskal kultura guzien zaintzaleBatzuk eta bertzekin beti bakezaleZerbitzu egileak badauka eskaleMaitatua zirela hemen da seinale

Beti saiatu zira zerbitzu egitenAhalen arabera zerbaiten emaitenBatzuk ezin bestea dute galdegitenHor ibilki zirenek ongi bazakitenEz duzula ikasi ezetzen erraiten

Denbora pasatzen da maiz ustegabetanBorrokan ari dela nor bere lanetanZu ere hasi zinen gero pentsaketanDenbora guti barne nagok erretretanEritasunak hartu zintuen saretan

Ospitalean barna zaituzte atxikiZure eritasuna ezin zuten aurkiZer pairatu behar den nork berak badakiHobekuntza etorri baizaizu emekiOnak txarrak bezenbat beza ihardoki

Hemen aurkitzen dugu berriz gure PantxoJendea ez da orai miseriaz mintzoNahigabea baita iragana atzoErretreta luze bat zuk baituzu dretxoHea pasatzen tutzun zonbait urte goxo.

Txomin Ezponda

MAKEA - LEKORNEEzkontzak

Lekorneko Herriko Etxean entzuna izanda Peio Jorajuria eta Marie BenedicteDol-en baia. Aldiz, elizan finkatua Pan-txika Etchevers eta Fabrice Marty-renezkontza. Lehenak Lekornen egoitekoakdira, Opokan. Eta bigarren bikoteahegaldatu da Ondres alderat. Goresme-nak espos berrieri eta agiantza he-rrikoiak geroarentzat.

AiretikEzin hobeki iragan da pilotako aste han-dia gure xitoentzat. Xapeldun atera diraEñaut Etxeberri eta Peio Hiriart, partidaederra eginik, Baigorrirekin batean : 30-27.Bestalde, Euskal Batasunaren lehiaketaereman dute gure xitoek B mailean : JonErrekart-Benoit Cachenaut 30 etaBastien Irribarren-Iban Jauregiberri21.Gora gure lau xito erneak !Lehen mailean ere, Airetik xapeldun.David Duhart-Ximun Oxarango 30, Sen-pereko Mendy-Laurencena 28. Borroka

gogorra eta gora Airetik eta Senpere !Airetik-en 20 urteak

Ezin hobeki iragan da egun osoa !Mintzaldi labur eta barnakorrak entzunditugu ta egina izan den lana goretsiaizan da ! Eskertzen ditugu etorri direnguziak eta guziz erakasle zintzoak,pilotari gogotik lotzen direnak eta hauenaitama maiteak. Puttikoen partida gusta-garria izan da, halaber gure neska ler-denen borroka (20-26). Helduetan Etxe-barne-Errekarte 20, Etxegoin-Mougika16. Bazkaria gostu onekoa eta airosa,lekuko kantariek parte hartzen zutela.Giroa zinez herrikoia ! J.B.D. gutarteratetorria zen eta pentsu dut atseginekinirakurtuko duzuela Herria astekariarenlehen hostoa ! Milesker Janbattit.

KermezaKermeza hurbiltzen ari zauku, irailaren14ean ez huts egin, izanen da jostagailueta gainerat iko. Orait ik ongi etorr iguzieri !

P.I.

MUGERREMugerreko ondarearen ibilaldia

Jadanik baginuen zerbait gure ondarearen ezagutarazteko herrian berriki koka-tuentzat. Hilabete guziz ibilaldi bat antolatua zen Mugerren gaindi, bazterrakzeharkatuz, erakutsiz nun lehengo latsa, nun eihera baten aztarnak edo gazitegidesagertua. Izan ziren ere zonbeit hitzaldi gure historia erakasten zutenak. Urrats batgehiago izan da egina sail horri buruz aste hondar huntan Mugerreko ondarearen ibi-laldia estreinatzearekin.Lehenik erran dezagun urte baten lana izan dela zonbeit lagunentzat, hautetsiz leku

interesgarrienak, laburbilduz bakotxarentzat beharzena jakin. Errobi-Aturri-Urtsusindikatuaren laguntzarekin, plakak xehetasunekin finkatu ondoan etxe eta monumen-tu aintzinetan, etorri da estreinaldiaren eguna, joanden larunbatean. Departamendukoeta kantonamenduko arduradunekin, izan da mintzaldi, konplimendu eta esker on.Oroit gaiten gauza huntaz: hemendik goiti nor nahi etortzen ahal da herriko etxerat.Audiogida baten bidez xehetasunak entzunez eta mapa tipi bat eskuetan, ibiltzen ahalda bakarrik edo lagunekin, nehoren beharrik gabe, herriko ondarea ezagutzeko. Ezzaio dolutuko. B.L.

SENPEREHeriotze : Duela aste pare bat, Otsanz auzogunean, Lehunenbordaberriko PierreAltunak bere etxean eroriko bat egin du. Eskaleretan zoalarik gibelerat erori da eta burugibelean kolpe bortitza hartu. Eritegirat altxatua izan da bainan kolpeeri ez du ihardoki.Pausatu da 58 urtetan. Ez du hanbat baliatu berritan hartua zuen erretreta. Gizon horiKanbon Arditeia xahar etxean lanean arizan da bere denboran. Ehorzketa eguneanbere laneko lagun izanek eta ere herriko ihiztari lagunek handizki segitu dute. Pena han-ditan gelditzen diren Jeanine emazteari, Michel semeari eta hurbileko jendaki guziarieskaintzen ditugu gure doluminak.Gazteak pilotan : Azken denbora hautan gazte multxo pollita arras ohorezki erabili da.Frantziako xapelgoaren finaletan : esku huskan, Mathieu Estaynou eta Jon Tellecheagaztetxoek galdu dute Goizeko Izarraren kontra. Xixteraz, errebotean luzeko jokoan,kadet gazteen mailan, Dominique Jaureguiberry, Andoni Iciaga, Laurent Tapia, botarizutelarik Maxime Lucu eta marran Peio Nemeryk irabazi dute Baigorriren kontra.Union Basque xapelgoaren finaletan : Xorietan (B) mailan, Benjamin eta J. Pascal Jora-juriak galdu dute Donapaleutarrekin. Junior gazteen mailean, Sebastien Guilçou eta Xal-bat Leizagoyenek irabazi Oztibartarreri. Adinekoetan Sebastien Laurencena eta J.Michel Mendy-k galdu Airetik batasunakoekin. Xapeldunek eta finalistek denek gores-menak hartze dituzte eta segi beretik !

Aste handian, EñautEtxeberria eta Peio Hiriart

xapeldun

Pilotako Euskal batasunarenlehiaketan, David Duhart etaXimun Oxarango xapeldun

Airetik-en 20 urteko bestan,Miren Oillarburu-Lea ospital 16,Maider Ouret-Estitxu Oillarburu

20, erdian Filipe Carricart

UZTARITZE

Page 5: Herria 2971

Plaza laxoko finalen arrakastaZernahi jende bildu da Union Basquebatasunak gure herriko plazan antolatudituen esku huskako finalen karietara.Orotarat 9 finala iragan dira larunbat etaigande arratsaldez, (agorrilaren 23 eta24ean) igandearekin 200 sartzez goitiizan delarik. Hor ageri da amaturrekduten arrakasta. Abarratia batasunakdenak ongi prestatu ditu, jatera eta eda-tera ere zerbitzatuz partida denboran,egarri eta gose ziren guzieri.Horiek hola, 9 finala horietan, Abarrati-ako pilotariek parte hartu dute batetan,gaztetxoetan. Zorigaitzez 30 eta 11 galdudute Julien Mendiondo eta Phil ipeMongaburek, Hazparneko JulienLondaitzbehere eta Peio Larralde-naurka. Gureek eskuko mina izanez, ezzuten besterik egiten ahal. Halaeregoresmenak hein hortara heldurik.

Egun berezia, Morgan zenaren omenezDuela zonbeit aste, 27 urteko herritargazte bat hil baitzen, bestak ezeztatuzituzten. Ondorioz egun berezi bat anto-latu dute pesta komitekoek, Morgan-enohoretan, joan den larunbatean. Mezan,ainitz jendek parte hartu dute. Ondotik120 lagun bazkaldu dira komiteko gaz-teek zerbitzatu apairuan, Denen Etxean,eta arratsaldean, plaza frango planttanbete da. Sebastien Gonzalez Azkaindarpilotari ezaguna kolpatua izana gatik, ezda arizan. Halaere, etorri da bere susten-guaren ekartzera, eta partida ondarrean,pilotan erabiltzen duen atorra gorri ederbat ere eskaini du. Sartzetako txartelakxortean tiraturik, Beñat Martinon Gan-daramendikoak du irabazi. Partida biziki ederra ikusi dugu. Aldebatetik Stephane Lemouneau eta JulienEtcheverry (hau Aihertarra eta komiteko

lehendakaria), Hegoalderapilotan artzeko prestatzendirenak, eta bestetik, ManuEtchemendy Hazpandarraeta Antton Amulet Amikuzta-rra. Azken hauiek 30 eta 29,eta berr iz (part ida luzatuondoan)35 eta 31 irabazidute. Elgarren bete zirenlauak, 17 berdintze kondatubait i tugu part ida huntan.Oren bat eta 26 minuta iraundu.Arratsean, Denen Etxeanbururatu da egun berezi hau,dantzaldi arrakastatsubatekin.

AIHERRA

Ezkerretik eskuinera : Panpilli Etchegoinberry-GermainEsponda-Pierre Mendiondo-Philippe Mongabure-JulienMendiondo-Julien Londaitzbehere-Harguindeguy

Jar tokiak ontsa garnituak finala denboran

Beñat Martinon, SebastienGonzalez-en atorra soinean, eta

Sebastien GonzalezManu Etchemendy-Antton Amulet-Sebastien Gonzalez-Julien

Etcheverry-Stephane Lemouneau

5

SortzeBi sortzeren berri eman behar dugu. Ber-nadette Coscarat eta Daniel Hargain-ekongi etorria egin diote Oneka alaba ttipiari.Etzaunaldeko Jema eta Panpi Ezcurraren

familian ere bigarren haurra etorri zaie.Aldi huntan neskattoa Maia izendatu dute-na. Bi sortu berriak haundi ditela osagarrieta zorionean. Goresmenak aitameri etagoraintziak aitatxi amatxieri.

EzkontzaAgorrilaren 16an, bi herritar gazte ezkonduzaizkigu. Makozainbehereko Yoann Lete-llier zurgin gazteak biziko laguntzat hartudu Evelyne Agesta Gabrieleneko alabaxarmanta. Goresmenak eta agiantza hobe-renak bikote gazteari. Goraintziak berenburrasoeri.

HeriotzeDuela zonbait egun Berthe Forget herrikopresuna xaharrenak mundu hau utzi du107garren urtean. Laneko erretiran Poi-tiers hiritik etorria zen bere alaba Madelei-ne Petricorena-ren ganat. Protestanta iza-nez, Apez “pasteur” arimazainak kudea-turik, elizan erligione horri doakion zeremo-nia egin da bere ehorzketetan. Doluminbizienak eskaintzen ditugu nahigabe ho-rrek hunkitzen duen familia guziari.

Gaineko karrika bestanAsteburu huntan iraganen dira Gainekokarrikako bestak. Larunbat goizean, leku-ko mozkinen merkatia eginen da eliza ain-tzinean. Arratsaldean, 16.30etarik goiti,jokoak elizako plazan. 19.00tan Juantore-na ostatuan, zikiroa ogitartean HenriLaborde taldeak alaiturik. Igandean,10.30tan meza, ondotik elizako plazan,pilota partida esku huska. 12.00tan zintzurbustitzea eta bazkaria Juantorena osta-tuan. Jateko izanen da aingira, eltzekooiloa, gasna, euskal bixkotxa, arno etakafea, 28 eurotan. Parte hartu nahi duenaktokia atxik deituz : 05.59.37.40.78.

GoxokiElkarte huntako partaideak elgarretaratukodira ortzilare huntan, 15.00tan, usaia duten

bezala aratsaldeko askaria gozatzeko.Denbora berean, Garazi eta Baigorrinhedatua den Eskuz Esku elkartea ezagu-taraziko du Hélène Ansolabehere ardu-radunak. Osasun eta ekintza soziala koor-dinatzen dituen elkarteaz xehetasunakemanen ditu : adinetako jendeeri ekartzenahal diren laguntzez, bai eta langile bezalaparte hartu nahi duteneri.

PilotaFrantziako txapelgoaren kondu, pilotakoaste haundia iragan da eta Zaharrer-Segiko pilotariek, sei finaletarik hiru irabazidituzte. Txapeldun ditugu, esku huska,benjamin ttarroak, Ascery eta Oteiza 30 –24 nagusituz Denek Bat-eri. Helduetan,bigarren mailean, Arambel eta Palomes 30– 22 nagusituz Lau Herri-ri. Joko garbian,Junior artekoak Ospital, Lissar eta Bidart45 – 44 nagusituz Ogeu-ri. Aldiz, eskuhuska, xitoek Berterreche eta Hualdekgaldu 27 – 30 Airetik-en kontra. Juniorartekoetan Olçomendy eta Olhagaray-ekgaldu 22 – 30 Noizbait-en kontra. Erre-botean artekoetan, Ospital, Dutey, Lissar,Indaburu eta Bidart-ek galdu 7 – 13 Hiribu-ruren kontra. Txalo beroak txapelduneri baieta bertzeri ere, horraraino heldurik,ahantzi gabe gisa batez edo bertzez hori-etaz arduratzen diren guziak.Ezker paretan egin den EKI torneoarenfinalak ere jokatu dira jendalde ederrarenaitzinean, eta bi partida eder ikusi dira.Esku huska, Arambel eta Pebet nagusitu22 – 12 Elissalde eta Erreca-ren kontra.Joko Garbian, Driolet eta Monaco nagusitu40 – 34 Sistiague, Etchebest-en kontra.Trinketean, dena ongi bururatu da zintzurbustitze eta xerri ttipi jatearekin.

Afrikar dantzakBasaizea kultur elkarteak antolaturik,Afrikar dantza ikastaldi bat iraganen daburuilaren 6an eta 7an, Plaza Xoko gelan,aratsaldeko 3etarik 5etarat. Shakti’s Arielkarteko dantzariek eta musikariek duteikastaldi hori animatuko. 16 urtetikgoitikoentzat, 30 eurotan ikastaldia.

BAIGORRI

EzkontzaMartxoko hauteskundetan auzapez hautatua izan den Michel Idiart Bidarteko semeaezkondu zauku Andredena Mariko aste ondar hortan Annick Trounday Ortzaizekoandere ezagunarekin. Elgue hango auzapezak hartu ditu bien baiak eta BaigorrikoPlazaxoko sala ederrean besta gaitza egin dute eguerdi eta arats, usaia xahar horriberpizte bat emaiten diotela, hori ere kasik galdua baita. Gure goresmen herrikoiakauzapezari, Annick emazteari eta bi eskualdetako familieri. Berrikitan astekari huntanirakurtu dut amodioa ez dela sekulan hein berean : emendatuz edo ttipituz doala.Aspaldiko Harginabehere etxe ezin hobeki arraberritu horretan ez ditaike emendioabaizik izan, hori diotegu bederen desiratzen Michel et Annick-i. Ainitz suerte ukandezaten haunditzen ari zaioten familia pollitean eta gaineratikoetan. M.G.

LASA

Pilota : Pilotaren aste handia zela eta Andredena Mari biharamunean jende ainitz ibilida Iholdiko plazan, gaurko eta biharko pilotarien txalotzeko. Goresmenak guzieri.

IHOLDI

DoluBerri ilun batek jo du gure herria, Lichoseskualdean bizi zen gure herritar AlainSagardoy-en hil berria hedatu denean,supituki pausatu zela 32 urtetan.Agorrilaren 21 ean ondar agur eta otoitze-tan bildu den jendalde handiak maitasunberean segitu baitu mundu huntako ondaregoitzarat.Dolumin bizienak utzi dituen Christianelagunari, seme Guillaume ttipiari etahunkitua den familia guziari.Berri hitsa ez baita hortan gelditu, horraaste bat barne bigarren hil berria, Jeannot

Harguindeguy zendu zela 75 urte zitue-larik.Gizon ezagutua, bai Garaziko hiltegiko hilsegitzale, bai auto gidatzale erakasleizanez eta bertze…Bazakien ere elizaren inarosten bere botzederrarekin, denak segiarazten zituelaofizioaren airoski eremaiten.Agorrilaren 26 ean ere eliza ttipiegi, horzen jende ostearen kokatzeko, jinakbaitziren Jeannot-ri azken agur baten egi-terat bere azken egoitzaraino.Doluminak utzi dituen Pierrette bere lagu-nari, haurreri eta familia guziari. C.M

AZKARATE

Ehorzte : Jana Agergarai Bordaxarrekoak mundu hau utzi du 95 urtetan. Familiarendoluminari juntatzen gira.

DONAIXTI - MUSKILDI

Sortze : Fabien Lazkarai eta PascaleArtaberrori sortu zaie Rafael deitu dutenhaurra. Goresmenak.

LARZABALEEhortze : Xavier Morbieu lagundu dabere azken egoitzarat. Familiari dolumi-nak.

IBARLA

HeriotzeHiru ehorzketa izan dira agorrilean gure herrian. Lehena, agorril erditsutan, PauletteRobin zenarena. Izpuran bizi zen bainan denboran Oihanburuan egona zen. 85 urte ingu-ru zauzkan. Duela lau urte galdua zuen senarra, hau gure herriko trein geltokiko nausiaizana. Marttaeneko Gehexena Illabona ere zendu zaiku. 87 urte zauzkan. Eta joandenigandean, Noblialdeko Pierre Bidegain dugu bere azken egoitzara segitu. 78 urte zituen.Gizon langile eta indartsuaren oroitzapena utziko du orori.Hiru hil horien familiek onart ditzatela gure dolumin bizienak.

Amarrain bestaBuruilaren 14ean iraganen da Amarrain besta, parropiak prestaturik. Besta hortakoirabaziak litaizke, bertzeak bertze, elizako argi eta berogailu muntaduren hobetze proiek-tuan parte hartzeko. Huna nola iraganen den besta egun hori. 10:30 meza, apez-erretorohien fagoretan. 11:30 gazteen arteko pilota partida, Jo Pilota elkarteak antolaturik. 12:30jan-aitzineko edariak. 13:00 bazkaria : amarrain, ahatekia leka eta lursagarrekin, entsala-da, gasna, bixkotxa, horma, kafe eta ondoko, helduentzat 20 euro, haurrentzat 10 euro.Ongi etorri beroa eginen da herritar, auzo herritar eta adiskide orori.

BIDARRAI

EzkontzeHirugarren ezkontza bat izan dugu agorrilean, hain xuxen Andredena Mariaz, LudovicLacroix Pitraldeiko semea eta Gisèle Labardacq xiberotarrarena. Jean Michel Do-napetry auzapezaren aintzinean baia elgarri eman ondoan herriko gelan egin dutebesta familia eta lagunekin. Bikote hau Elizalarrean bizi da, Ludovic etxeko laboran-txari lotua delarik. Goresmenak eta agian ainitz zorion beren bizirako!

Dardan dohatsuaren bestaAurten haundizki ospatu dela erran ditake elizkizun guziz ederra izan baita joan denigandekoa : Cornu, apezpikuaren laguntzaile Hazpandarra, meza emaile eta predikari,Xipri Arbelbide, Sallagoity, Esponde apezak berekin zituela eta Mendiondo Aihertarmisionesta laster Rwandarat itzuliko zaukuna. Parropiako herri gehienetarik jin jen-dalde ederrak parte hartu du gogotik ospakizun hortan.

KermezaBuruilaren 7an, beraz igande huntan dugu kermeza, 11 orenetan hasiko da AiherraIzturitzeko kantariek airostuko duten mezarekin. Ondotik jan aintzinekoak eta herrikosukaldariek prestatu bazkaria Denen Etxean, bero bada freskatua izanen den gelan,bazkari denboran usaiako zozketa eta agusagailuekin. Gostu dutenek pilota partidapollit bat ere ikusten ahalko dute trinketean, aratsaldeko 5etan. Mahain on baten ingu-ruan elgarretaratzea atsegin duten guziak gomit dira ! Ongi etorri deneri.

IZTURITZE

Urrezko ezteiakJakin dugu uda hastapen huntan Larrondokofamilian pasatu dutela egun bat xarmegarriazointan Alexandre eta Beronika Etxeberrikohoratu baitituzte beren ezkontzeko 50 urteak.Lau haur hazirik eta lauak beren aldetik familiaeder batzuren altxatzen ari ; ba ote da plazerhaundiagorik aitatxi amatxiendako ? Oraiosagarriak lagun ditzala denak ahal bezain luzazeta gure aldetik goresmenak eskaintzendiozkategu.

Plazer haundi batekin elgarretaratuSujeta aipatzeko dugun egin kantuDuela mende erdi zuek amorostuHolako eguna da behar ohoratu

Arhantsusi ta Jutsi bi herri auzoakElgarren ikusteko ez luze bideakOngi finkaturikan zinuzten xedeakBiek junt egin eta zer solas goxoak

Beronika landare pollixkoa baitzenAlexandrek hurranik zuela segitzenGoizik hundu fruitua baita desiratzenZorionean zuen Larrondorat biltzen

Etxaldea handituz etxea edertuZuen aita ta amak zuhaurek artatuFamilia eder bat oneski altxatuElgarrentzat izanez ainitz errespetu

Elgar lagunduz beti zer gauza ederraZahar eta gazteak teilatu ber beraBizitze molde hoiek bekanturik diraHorren ohiztatzea ez baita sobera

Egungo egunaren untsa segitzekoBikote pollit hori dugu eskertukoKantaide zonbaitekin gero segituko Agian ! izanen da oraino holako.

ARANTSUSI

Page 6: Herria 2971

Bururatu dira beraz bi astepasaturik iraun duten TxinakoOlinpi jokoak. Burrunba handi-enak ixildurik ikus dezagunzer erakaspen atera ditakengertakari famatu horren on-dotik.Lehenik oroit gaiten 2001-ekouztailean Txinako hiri nagusiahautatua izan zelarik ez zirelajadanik denak ados. Ainitzek,Antonio Samaranch-en haritikzioten zuzen zela mundukobizitzaileen 5etarik batkokatzen duen herrialdeakukan zezan joko horien erre-zibitzeko dretxoa. Bertze hain-bertzek gogoan zituzten Txi-nan gertatu eta aintzina ger-tatzen diren okerkeriak, ez zi-tuztela ahantziak, besteakbeste, Tiananmen plaza nagu-sian 1980eko ekaineantelebixtak erakutsi irudi lazga-rriak. Labur egiteko, anaita-sunaren eta bakearen sin-boloak diren Olinpi jokoakegiten ahal zirea giza-esku-bideak zapalduak diren erre-suma batean ?C.I.O. kirol erakunde burueketa politikari askok pentsatzenzuten Txinak bazuela hormunduari idekitzeko eta urratsbalios baten egiteko aukeralibertatearen bidean. Malerus-ki ikusi dugu orduan hitze-manak laster ahantzi dituela,Tibet-en gertatuak lekuko.Izendatua izan den pondutikTxinaren helburu bakarra izanda joko horien erreusitzea, e-rakusteko mundu guziari erre-suma haundien lerroansartzeko gai zela. Hor kausitudu ere garbitasun batenbiltzeko okasione aparta herridemokratikoen erdian.Dena den zazpi urtez azkarkilanean jokatu da denen gaingainetik muntatzeko. Obraizigarriak egin dituzte, 680hektarako zelai batean bilduzekipamendu berri gehienak,denak konda, diotenaz 35 mi-liun gosta direnak. Bainan ezda deus sobera bere indarraeta gaitasuna erakutsi nahidelarik ! Estreinatze xoragarribaten ondotik aitortu behar dadenak ederki iragan direla.Antolaketa zinez paregabeaeta jokoak giro sano batean

pasatu dira elgarren errespetueta anaitasun hoberenean,bat edo bi jestu damugarriezkanpo. Izan dira emaitza par-tikularrak, ainitz mundukomarka hoberenak hautsiz.Balentria gaitzakEz ditazke denak hemen aipabainan ezin ahantzizkoak izandira igerikako 100 m.-a AlainThomasek irabazia, esku ba-ten abantailarekin eta lauetan100 metroko ekipa-lehiaketaFrantsesek erhi batez galduaAmerikanoen gibelean. Ikara-garria ere lasterkako 100 me-trako finala, sekulan ez baitaholakorik ikusi : Usain Bolt ja-maikarra lehen 9”69 eginikmunduko marka hautsiz,azken hamar metroak besoakdilindan bururatu duena, hainzuen abantail handia hartua !Gauza bera 200 metrakoan19”30 eginez, mundukoemaitza hoberena hau ere.Aparta ere nesken 100 m.-kolasterketa, jamaikarrek 3lehen tokiak hartzen zituztela.Jamaika herri ttipia esprin-taren errege, Ipar Amerikaherantsiz !Xoragarria ere 10.000 m.-kokorrikaren azken itzulia, zalu-tasun ezin sinetsiarekinBakele etiopiarrak egin duenabertze Afrika ekialdekolasterkarien aintzinean.Aipatzekoa bestalde Phelpsamerikanoak irabazi 8 urrezkomedailak igerikako lehiaketaezberdinetan, lehen aldikotzikusi den balentria ! Nola ezaipa gimnaztikak goratasuneta luzeko saltoek eskaini iru-di ederrak. Zoin xoragarria erehaga-jauzian errusiar Sinboeaemazte gazteak egin 5,05 me-treko jauzia. Ahantzi gabe ez-pata joko, ur eta indar jokoikusgarriak eta saski-baloi etaesku-baloi partida farrastaga-rriak ; azken joko huntanFrantziak finala irabazi (28-23)eta urrezko azken medaila es-kuratu.Ezin ahantziak ere irabazleenmalko goxoak eta galtzailebatzuen nigar saminak, denakhunkigarri bezen errespeta-garriak. Atsegingarri azkenikkirolarien arteko bortzeko etabesarkadak. Bai zinez Olinpi

joko ederrak bizi ditugu buru-tik buru.Orotarat Txina nagusi urrezko57 medailekin, Ipar Amerikabigarren urrezko 36medailekin eta hirugarren E-rrusia urrezko 25 medailekin.Frantzia hamargarren 40medaila denetarat bildurik etahorietan 7 urrezkoak.Joko txarraErran behar da holako balen-triak ez direla lanik gabelortzen. Eta hemen aipatu be-har da Txinaren egiteko ma-nera hitsa. Txinak xutikezarria du irabazteko sistemabat eraginkor bezen hastioa.Ttipi tt ipit ik (6-8 urtetan)biltzen dituzte 4000 kirol zen-tro batzuetan haur gaixo batzueta han gogorki entrenatzengoizetik arrats. Hoberenek se-gitzen dute formakuntza bor-titz hori goi-maileko eskoletaneta behar dute hor xapeldunizaiteko behar den heina bil-du. Bertzeak etxerat igortzendituzte, hutsik, ez baitute kiro-laz kanpo ixtudiorik egiten.Horra zer axola duen Txinakbere haurretaz. Mespretxubera erakutsi dute estreinaegunean. Nexka ttipi muñuñabatek kantatu ditu zonbaitbertsu Herriaren goresteko.Gero jakin dugu bertze nexkabaten boza xoragarria zelagrabatua izana, ez omen zenaaski poll i ta telebixtanagertzeko. Eta holako zonbatinganabide ez dute egingauzen edertzeko !Bai Txinak irabazi ditu jokoakbainan nagusitu da ere politi-ka mailean. Jakin du zonbaitegunez itxura on baten emai-ten mundu guziari. Giza esku-bideen eztabada ixilarazi duCIO delakoak eta beren burualibertatearen xapeldun daukat-en ainitz buruzagiek ukoeginik. Bidea sekulan baino li-breago du bere sail okerrarensegitzeko. Kotsadurazko la-noek Pekingo zerua gorde-tzen duten bezala, Txinakoagintariek aintzina hedatukodute munduko herrialde jen-detsuenaren gainean berenpropaganda eta zapalta-sunaren estalgi ilun eta higu-ina. Laurent Darraidou

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Bakantzak bururatuak dira “Herria” astekariarentzat. Haleregogoan nituen bahituak, mundu guziko bahituak non nahi mundu za-balean, Asian Afrikan bezala, Ameriketan eta Europan, denetan bahitzeakhartzen duela bere lekua.

***Afganistanen : Hamar soldado frantses hil izan dira Afganistanen ezbaitzen holakorik gertatu orai arte. Beharko da jakin nola hil diren, zau-rituak direla lekuko eta inkesta bat eginen dela dio gobernuak.Sarkozyrentzat beharrezkoa da gure presentzia erresuma hartan, bainanzer egiteko ? Pentsa zitakeen joanak zirela hango soldadoen moldatzeko,bainan, dirudienez, beste zerbaitentzat ere.Estatu Batuak Bush presidentarekin sartu dira Iraken eta han daudegaltzen dituztela soldadoak, hango saltsatik ezin jalgiz. Gauza berberagertatzen da Afganistanen, bainan Frantzia ere murgildua da han.Oroitzekoa da nola handik lekutu ziren Errusoak duela orai zenbait urte.Ez ote da berriz holakorik gertatuko Estatu Batuetako eta Europako sol-dadoekin. Oroit ere Indotxinaz.

***Potta kurri : Sozialistak bilduak dira Arrotxelan urtero duten biltzar nagu-sian, bi hilabeteren buruan ukanen dutela kongresua Reims hirian lehen-biziko idazlearen hautatzeko, hau baita egiazko nagusia. Muxuak ugari,Pantxoak Segoleni nahiz berexiak diren, Fabius-ek ez dakit nori, Dela-noek ere. Dena musu beraz. Bainan denbora berean badira azpiko elka-rrizketak eta, beharbada, ganibetak ere xorroxten ari dira. Geroak erra-nen.

***Georgia : Hau ere uda honetako gertakari latza. Zertako ote hasi du ger-la Georgiako lehendakariak ? Ukan du erantzuna, zinez zorionez beteakzirela bai Putin eta bai Medvedev jaunak. Su-etena sinatu dute etabadukete lana Georgiarrek zaurien eta desmasien artatzeko. Ageri denada nehork ez duela Tbilissirentzat hil nahi, ez Europan eta ez Errusian.

***Errugbia : Bi jokaldi aste honetan Top 14 delakoan. Baiona joan da Cas-tres-era eta han irabazi (27-26), Miarritzek jo du Bourgoin (29-22). Larun-batean bigarren aldikotz irabazi dute Baionak Montauban-en kontra (22-20) Miarritzek Castres-en aurka (32-17). Bi aldiz galdu dute Akizek etaMont de Marsan-ek. J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

PEKINGO ARGI ETA ITZALAKLiburu gotorra dugu Literatura terminoen hizte-gia, 798 orrialdekoa, Euskaltzaindiko literaturaikerketa batzordeak landua, Jean Haritschelharburu, Iparralde huntako aditu batzu ere partzuer,Aurelia Arkotxa, Ur Apalategi, Jon Casenave, Txomin Peillen... Liburu hunek literaturaren teo-ria, historia eta kritikaren berri emateko euskarazgaratu den lexikoa du agertzen. Lexiko hortakohitzak eta hitz multzoak ordena alfabetikoan ze-haztuak dira, lerro batzutan zenbaitzu, orrialdeosotan bertze batzu : abangoardia, absurdoarenantzerti, adierazi, aferesi... zeugma, zintzarro-tsak, zirku eta zuzeneko solas hitzetaraino. Lite-ratura hurbiletik lantzen duten guzientzat lantres-na baliosa.

Toribio Altzaga saria 2007 ereman zuen PabloBarrio aguraindarrak Kontrako bideanantzerkiarekin. Xaharretxe batean dauden lauro-gei urteko senar-emazte batzuen harat-hunatak,belaunaldien arteko gorabeherak tartean... 79 o-rrialdeko liburu munttoa, antzerkizale guzientzatatsegingarria.

Karmele Igartua aretxa-baletarrak Felipe Arresesaria 2007 zuen irabaziHitzak orbainetan olerkibildumarekin. 79 orrialdedauzka hunek ere, olerki-ak daukan kolore bereziazapaindurik.

Mikel Zarate saria 2007aldiz, saioren alorrean,Julen Arriolabengoa ara-maioarrak zuen beretu,Euskara Ibarguen-Ca-chopin kronikanobrarekin. XVI. mendeanJuan Iniguez de Ibarguen bizkaitar eskribauak etaCachopin historialariak idatzitako kronikarenazterketa (318 orrialde). Lau liburu horiek Bilbao Bizkaia Kutxaren (BBK)laguntzarekin argitaratu ditu Euskaltzaindiak.

EUSKALTZAINDIAREN UDAKO UZTALau liburu helarazi dauzkigu Euskaltzaindiak uda hastapen hortan, gureirakurleeri ezagutaraz ditzagun.

Euskaltzaindiaren Nazioarteko biltzarra IruñanIruñean aurkeztu du Euskaltzaindiak urriaren 6etik 10era Nafarroakohiriburuan egingo duen Nazioarteko XVI. Biltzarra, “Pirinioetakohizkuntzak : lehena eta oraina” titulupean. Aste oso batez, Pirinioetakohizkuntza historikoennondik norakoak aurkez-tuko dira, euskara,aragoiera, katalana etaokzitanierarenak beraz.Biltzar horrentzat, Eu-skaltzaindia harremane-tan jarri da Institut d’Es-tudis Catalanès, Associa-tion d’Etudes Occitaneseta Academia del’Aragonès erakundeekin.

Page 7: Herria 2971

Etxetik mundu zabalera

Etxeko aberastasunek irekitzendute saioa, irailaren hamabiaostiral arratsean BiarritzBaletaren “zirkunstantziakopiezarekin”. “Gigabarre” saioerraldoiak ehunka lagun ti-rriatuko du irailaren hamalauandantza ikasketa bat burutzekoitsasoari begira. Irai larenhogei/hogeitabateko asteburuakdantzarekin lotuko ditu Mia-rritzeko zortzi gune : kasinomunizipala, ondartza, Midi gel-tokia, Mediateka eta AtabalHarausta auzoko ikusgarri lekua.Gazteriaren eta Hip Hop dantzaestiloaren lekuak handitzen diraaurtengo maitaldian. “Gigabarre”dantza ikasketa saio orokorrabaldinbada irailaren hamalaukoigandean, ondokoan beste batproposatua da leku berean, aldihonetan Hip Hop esti loarenlantzeko ; eta Atabal ikusgarrileku aitzinean Hip Hop lehiaketabat iraganen da irailaren hogeialarunbat arratsalde osoan.

Kalitatearen prezioa

Hainbeste dantza hainbesteesti lotan ez dira urrir ik, etalehenbiziko “maitaldia” 1991-niragan zenarekin pareka balediaurtengoaren buxeta hain seguroraingoa apalago daiteke. Midigeltokian proposatuak diren be-deratzi saio faroetatik batengozatzeko bereko sartzeahogeitamabost eurotan ezarriada. Printzipioan prezio bat nor-mala ikusirik munduko dantza

konpainia hoberenak direlaikusten ; baina “maitaldia”renezaugarrietatik bat da ere pu-bliko ordenario eta dantzaezagutzen ez duena hunki nahidela, eta helburu horrek prezioapalen proposatzea eskatzendu.

Sistema merkeagoak

Orduan sistema ainitz asmatuakdituzte ikuskizun faro horiekprezio apalagoan eskaintzeko :fidelitate karta, elkartek negozi-atzen duten apalketa berezia,“deskubripen karta” eta erepasionearena, honekin seiikuskizun eros daitezke 90eurotan, heldu baita ikuskizunfaro bat 15 eurotan, ikuskizuna35 ala hamabost eurotan ezbaita berdin. Hala ere antolatzai-lek zerbait kontzientzia txar badukete, beste hainbat ikuskizun

urrir ik proposatzen baitute,eguerdi oroz mostrakak gozaditzake publikoak Miarritzekobaratze publikoan, ondoko arra-tseko ikuskizun faroa emanenduen konpainiak onturik.

7

2008KO BESTE XAPELDUNAK

LEGEZKO ABISU

Aguerre - St Esteben . . . . . 30Amulet - Lucu . . . . . . . . . . . 22

Guichandut - Idiart . . . . . . . 30Guillaume - Azcona . . . . . . 22

Chamalbide - Ospital . . . . . 30Estaynou - Teletchea . . . . . 19

Ascery - Oteiza . . . . . . . . . . 30Fontan - Mengo . . . . . . . . . 14

Etcheverria - Hiriart . . . . . . 30Berterreche - Hualde . . . . . 27Junior-gazteen eta bigarrenmailekoen ondotik, horra,gainetik beheiti, nor izan zirenxapeldun aurtengo Aste haundi-an : Senior, itsasuarrak, Kadetgazte, ir isartarrak, Minimo-gazte, garaztarrak, Benjamin-gazte, baigorriarrak, etaazkenik, xitoetan, Airetik.

Fabienne BARNECHEAvocat à la Cour

3 Rue Faget de Baure – 64000 PAUEARL PALZETA

Exploitation Agricole à ResponsabilitéLimitée au capital ancien de 16000 €€

Et au capital nouveau de 30000 €€Siège social : Maison Jakesenia

64220 ESTERENÇUBYRCS BAYONNE : D499 681 369

AVIS D’AUGMENTATION DE CAPITAL

Par délibération en date du 25 juillet2008, les associés ont décidé à l’unani-mité :- d’augmenter le capital social d’unesomme de 14000 €€ pour le porter de16000 €€ à 30000 €€ par voie de créationde 140 parts sociales nouvelles de 100€€ nominal chacune et de modifier enconséquences les articles 6 (« apports», 7 (capital social ») et 8 (« caractéris-tiques des parts sociales ») des statuts.Cette décision entraîne la publicationdes mentions suivantes :Ancienne mention : Capital social :16000 €€.Nouvelle mention : Capital social :30000 €€.- de nommer Mme Isabelle GUEÇAIM-BURU, demeurant à ESTERENÇUBY,Maison JAKESENIA, gérante de lasociété. La gérance est désormais exer-cée par M. Jean Michel GUEÇAIMBURUet Mme Isabelle GUEÇAIMBURU.

Pour Avis

COMMUNE DE JAXUAvis d’enquête publique du zonage

d’assainissementEn application des dispositions de l’ar-rêté de Monsieur le Maire de JAXU, endate du 14 août 2008 le zonage d’as-sainissement sera soumis à l’enquêtepublique, durant un mois, du 11 sep-tembre 2008 au 11 octobre 2008.A cet effet, Mme Anita LACARRA, a étédésigné par le tribunal administratif dePau comme commissaire-enquêteur.Pendant le délai susvisé, un dossiersera déposé en Mairie, aux jours etheures habituels d’ouverture (le Jeudide 16h00 à 18h00 et le Samedi de10h00 à 12h00) afin que chacun puisseen prendre connaissance et consigneréventuellement ses observations surle registre d’enquête ou les adresserpar écrit au commissaire-enquêteurqui les annexera au registre.Le commissaire-enquêteur recevra enMairie le samedi 13 septembre 2008 de10 h à 12 h, et le samedi 11 octobre2008 de 10h à 12 h.Son rapport et ses conclusions seronttenus à la disposition du public à laMairie.

Le Maire : Jean-Michel BIDONDO

SCP « Vincent ANDRIEU et Jean-François LARREGAIN »

Notaires Associés à BIARRITZ (64200),3 Avenue de la Reine Victoria

CHANGEMENT DE REGIME MATRIMONIAL DES ÉPOUX

BAUBRY/BOISLIVEAUInformation concernant les épouxMonsieur Patrick André BAUBRY, etMadame Patricia Marie Simone BOISLI-VEAU, son épouse, demeurant ensem-ble à BIARRITZ (64200), 44 Avenue dela Reine Victoria, mariés sous le régi-me légal de la communauté de biensréduite aux acquêts à défaut de contratde mariage préalable à leur union célé-brée à la Mairie de BIARRITZ (64200),le 13 Mars 1981.Information concernant la modificationdu régime matrimonialAdoption du régime de la communautéuniverselle de biens présents et àvenir avec clause d’attribution de l’in-tégralité de la communauté à l’épouxsurvivant aux termes d’un acte reçupar Me ANDRIEU notaire associé àBIARRITZ le 22 août 2008.Les oppositions des créanciers à cechangement de régime matrimonialpourront être faites dans un délai detrois mois de la présente insertion etdevront être notifiées par lettre recom-mandée avec demande d’avis deréception ou par acte d’huissier de jus-tice à Me ANDRIEU notaire associé àBIARRITZ 3 Avenue de la Reine Victo-ria.

Pour Avis,Me ANDRIEU, Notaire

SEASKAk, Iparraldeko IkastolenElkarteak,

KOMUNIKAZIO arloko animatzaile bat bilatzen du

denbora osoz aritzeko 2008ko irailetik, ordezkapen

baterako. BETE BEHAR DIREN BALDINTZAK: Galdegina den formakuntza :Goi mailako formakuntza (Baxoa+ 3 urte, edo esperientziaduna)

Behar diren gaitasunak :- Elebiduna, euskara/frantsesa,gaztelerako ezagutzak ere hain-bat hobe.- Euskaraz eta frantsesezidazteko gaitasun ona- Komunikazioan trebatuaInternet atarien kudeaketanezagutzak- Animatzaile gaitasunak - Proposamenen egiteko etaekimenen hartzeko gaitasunak

Interesatuak direnek, idatz dezatela 2008ko irailaren 10a

aintzin motibapen gutun bat +CV bat igorriz:

SEASKAZentral Forum, 19

André Emlinger plaza, 1064100 BAIONA

Fax : 05 59 52 88 87 edo [email protected]

LAN ESKAINTZABernat Etxepare lizeoak, Kanboherrian duen barnategiko, bila-tzen du garbitzaile/zerbitzari bat14 orduz/asteka (4 egunez biordurentzat afaria zerbitzatzekoeta sukaldea garbitzeko eta beste6 orenez barnategiko ganbaraketa dutxak garbitzeko). Irailaren3an hasteko prest izan behar da.

Bernat ETXEPARE lizeoa12 bis, Mounede etorbidea

64100 BAYONNETel : 05 59 50 70 20 Fax : 05 59 50 70 21

Email : [email protected]

LAN ESKAINTZAHHEERRRRII UURRRRAATTSS 22000099

LLOOGGOO LLEEHHIIAAKKEETTAA

Maiatzaren 10ean iraganen da26. aldikotz Herri Urrats,Seaskako ikastolen festa, etahorren prestatzeko, pu-blikoarengana jotzen dugubere parte hartzea eskatzeko. Urteko leloa hautatu ondotik,logoa sortzeko tenorea dugu,eta horregatik lehiaketa batantolatzen dugu 2009. urtekologoa asmatzeko. Sorkuntzak baldintza batzukerrespetatu behar ditu : - Informazio hauek edukibehar ditu : Herri Urrats,2009ko Maiatzaren 10a, Sen-pere, eta leloa : “ HAIZEAALDE BAITA ”. - Leloaren adiera kontutanhartu behar du. - Euskarri desberdinetan tokiahartzeko egokia izan behardu : agenda, afitxak, jantziak,txartelak…, eta 1, 2, 3, 4koloretan argitaratua izateko. - Informatika fitxategi bateanigorri behar duzue. - Logoaren adierazpena eska-tua da ere.

Herri Urratseko bulegoralanak igortzeko azken epea :IRAILAREN 15a. Herri Urrats ZI Pontôts 64100 Baiona SARIA : 300 €€Edozoin xehetasunengatik :[email protected] telefonoz : 00 33 (0) 5 59 52 26 89.

Miarritzeko Maitaldia 2008 : ekitaldi heldua

37 ikuskizun proposatzen ditu aurtengo Maitaldiak bederatzi egunez segidan,irailaren hamabitik hogeitabatera. Ekitaldiak hemezortzi urte betetzen eta, pro-grama aberatsa dela erraiterik ez dago, aurten munduaren hegoalderateko begi-rada hedatzen da Espainia, Portugala, Senegaletik haste Brasileraino, idekidurabatekin Europa ekialdera : Mazedonia eta Ukrainako baletekin.

EZPELETAN PILOTARI GAZTEEN EGUNA

Uda guzian elgarren artean lehiaturik, agorrilaren 27an jokatudituzte finalak Ezpeleta eta inguruko pilotari gazteek. Xitoenfinala ttipian, Inthalatzeko Perrin eta Lorda nagusitu dira Billeseta Duchemin Ñapurrak elkartekoeri 30-22. Xitoen finala handi-an, Atzarriko Housset eta Inzabi irabazle Ñapurrak-eko Ithurriaeta Bordaren kontra 30-26. Ttarroen finala ttipian, ItsasukoLartegi anaiak Ñapurrak-eko Lavigne eta Pocorena-ren garaile30-15. Eta ttarroen finala handian, Itsasuko Usandisaga etaTelechea Atzarriko Chapelet eta Inzabiri nagusitu 30-26.

Pilotari gazteen multxoa

PILOTARIEN BILTZARRALARZABALEN URRIAREN 5-ean

Urte guziz bezala pilotariak eta pilotazaleak biltzen dira egun goxobaten pasatzeko elgarrekin. Jaz, Baigorrin ospatu zituzten urrezkoezteiak, 50 urtez segidan biltzen zirela.Aurten Larzabalen bilduko dira urriaren 5-ean, urriko lehen igan-dean. Ohidurari jarraikiz izanen da meza, biltzar nagusia, pilotapartida eta bazkaria Olharan trinketean.Bainan aurten bozkatu beharko da zuzendaritzaren herenarentzat.Nahi duenak sartu zuzendaritzan beharko du jakinarazi irailaren25-a baino lehen, gutun bat helaraziz Robert Poulou idazkariari.Hona haren helbidea :

Robert Poulou - Moulin d’Arnaga - 64250 Kanbo

SOINUBILA MUSIKA ESKOLATIKAupa musikariak ! Zahar eta berriak ! Hazparnen etaBeskoitzen izanen zarete ongietorriak !Hazparneko lurraldean, SOINUBILA, Herrienarteko MusikaEskolak bere sartzea prestatzen ari du...Izenemaiteak, Elkarte Foruen karietara eginen dira :

- Hazparnen, irailaren 6an, larunbata, 10:00tik, 16:00tara- Beskoitzen, irailaren 7an, igandea, 10:00tik, 18:00tara

Hitzordu bereziak ere finkatuak dira :- Beskoitzen, musika gelan, irailaren 5ean, ostirala,

16:30tik, 18:00tara- Hazparnen, Elgar zentroan, irailaren 10ean, asteazkena,

10tik, 12:30tara eta 16:00, 19tara.Mezu bat uzteko : 06 11 97 91 39 edo [email protected]

LARUNBATEAN, EMAZTEEN ARTEKO

ESKUBALOI LEHIAKETA KANBONKanboko Sukil’Hand elkarteakantolaturik, emazteen artekoeskubaloi lehiaketa bat ira-ganen da Kanboko kiroldegianirailaren 6an, larunbat ara-tsaldeko 6etatik harat. Lehenpartida (18:00), Kanboko Sukil’-Hand Mimizan-eko taldearenkontra, bigarren partida (20:00),Elizondoko taldea Bordes he-rrikoaren kontra.

ANTOININO ELKARTEAREN SUSTENGUZELKARTASUN EGUNAK AMIKUZEN

Bi elbarritu gazte laguntzen ditu “Antoinino sans frontière” elkar-teak. Huna asteburu huntan hoien sustenguz muntatuak diren eki-taldiak.Irailaren 5ean, ostiral aratseko 9etan, kontzertua Donapaleukoelizan : Etchart ahizpak, Elhea eta Kantuka koroak.Irailaren 6an, larunbat goizeko 9.30etan, oinezko ibilaldiaren abi-atzea Airetik salatik : Donapaleu, Garruze, Unaso. 10etatik goiti,errugbi partidak Airetik eta Andre Hays zelaietan, 17etan aldizbeteranoen lehiaketa, Zango Zaharrek antolaturik. 19etan aperitifaalaitua, talo eta xingar. 20.30etan euskal dantzak : Burgaintzi,Bithindarrak, Iruski.Irailaren 7an, igandez, Thomas Lievremont gozaita eta hunenanaien partaidetzarekin : 11.00 meza elizan, 12.30 bazkaria Airetiksalan, 16.30 pilota St Jaymes trinketean : Antton Amulet-XimunLucu / Saldubehere anaiak.

Page 8: Herria 2971

Omenaldia Klikari Kaliforniako Chinon Chino, Kalifornia. Ipar Ameriketako euskaldunek omenaldi berezia eskainidakote iragan asteburuan Klikari, erran nahi baita hondarreko berrogoi urte etagehiagotan Kalifornian izan diren hiru euskal klikak —San Francisco, Bakersfieldeta Chinokoa— sortu, segitu eta biziarazi dituzteneri. Omenaldia Kaliforniako

Chino herrian ortzirale,larunbat eta igandezegin den Euskal Bestaeta NABO Biltzarrarenbaitan obratu da etabertaratu diren klika hori-etako kideek —egun-goek eta ohiek— diplo-ma jaso dute, NABO etaeuskaldun komuni-tatearen esker ona bil-duz, euskal kultura etausadioen alde eginlanarendako.

Chinoko euskal piknikedo bestaren baitan eginda Omenaldia. Aurten

40. edizionea betetzen zuela-eta, Chinoko Euskal Etxeak NABOren 2008koBiltzar Nagusia ere antolatu du, joan den larunbatean, herriko ‘Fairgrounds’ edoospakizunen eremuan. Haatik elkarretaratzearen lehenengo hastapena ortzi-ralean egin zen, Aphessetche trinketean, Frantzia eta Mexiko arteko pilota par-tidekin eta segidan Chinoko Euskal Etxearen egoitzan, ‘Aupa Etxebeste’ filmaeman zelarik, euskaraz, ingelesezko azpitituluekin. Larunbat goizez NABOrenbilkura egin ondoren, arratsaldez pilota finalak jokatu ziren, pilotariak Ipar EuskalHerrikoak eta Mexikokoak izanik. Medina eta Waltary-k, Idiart eta ‘Loquillo’renkontra irabazi zuten, 40-31. Jendea estonatu zuena, Ipar Euskal Herritik bidaiatu-tako Waltary kubatarra izan zen. Loriatu dira harekin Chinoko Aphessetche trin-ketera hurbildutakoak.

Pilota partidak eta gero, Klikaren omenaldia, ‘Fairgrounds’etan. Bakersfield-ekoPierre Ygoak ikusentzuteko bat prestatua zuen, Kaliforniako hiru kliken historiaargazki eta irudi zahar eta berrien bidez kontatuz. Diplomen emaiten, NABOkolehendakaria, Mary Gaztambide Utah-koa, eta San Francisco, Bakersfield etaChinoko Euskal Etxeen izenean Pierro Etcharren, F. Iturriria eta John Barcelona.Esku zarta ederrak bildu zituzten kliketako kideek. Afaria bitartean, Noka taldekoAndrea Bidart, Begoña Echeverria eta Maite Maizterrena arizan ziren kantari.

Igandean, aita MartxelTil lous xiberotarrakeman mezak hasi zueneguna. Meza edertzen,hiru klikak, dantzariak,korala, Johnny Kurutxeteta Martin Goikoetxeabertsulariak, Chinokotxistulari banda gazteaeta Besta Berrikokabalkada eta par-taideak. Meza ondotik,haur eta dantza gaz-teen emanaldia, bazkariherrikoia, eta dantzaemanaldia, Los Banos,San Francisco, Bakers-field, Salt Lake City etaChinoko talde heldueneskutik. Afaria eta gero,

bala edo dantzaldiaren txanda heldu zen, Euskal Herriko musikariekin. Astelehe-nean —jai Estatu Batuetan—, ‘Centro Basco’ jatetxean, hamaiketakoa, musikaeta pilota partidak egin dira. Asteburu ederra pasatu da, Chinoko Euskal Etxeaantolatzaile.

Joseba Etxarri

8

-Ortzegunean, Donibane Garazin,feria eguna, jateko, edateko etaederlan.-Ortzegunean (21.00), Ziburukoelizan, Hagen laukotea KostaldekoMusikaldi nagusiaren kondu.-Ortzegunean (21.30), Azkainen,euskal-dantzak Xurio plazan Airoskitaldearekin-Asteburu guzian, herriko bestakUrruñan, Haltsun, Garindainen,Ilharren, Gamuen eta Larzabalen-Ortziralean (21.00), DonibaneLohizunen, jai-alai ezkerparetan,Kostaldeko Musikaldi nagusiarenkondu, kontzertua, TolosakoCapitole famatuko orkestra nagu-siarekin.- Ortziralean (21.00) Donapaleukoelizan kontzertua, Etchart ahizpak,Elhea eta Kantuka koroak,“Antoinino sans frontière” elkar-tearen alde-Ortziralean (21.00), Itsasuko elizan,kantaldia, Airez Aire taldea etaPorsay-ko koroa.-Larunbatean (09.00-13.00),Getarian, zaharki-merkatua herrrikoplazan.-Larunbatean (18.00), Miarritzen,Merkatuguneko bestak.- Larunbatean (18.30) Angelun,Arkadiako baratzetan, Anne-SophieLatour pianistaren kontzertua-Larunbatean (19.30), Baionako ka-tedralean, kontzertua, kantu etamusika, Itsasoa abesbatza,

kobrezko soinu-tresna boskote bateta organo joile Thomas Ospital.-Larunbatean (21.00), Azkaingoelizan, kontzertua KostaldekoMusikaldi nagusiaren kondu.-Larunbatean (21.00), Bidarten,euskal dantzak Xinkakotaldearekin.-Larunbatean eta igandean,Donibane Lohizunen eta Ziburun,Itsasoaren bestak.- Igandean, Dantxariako bestak-Igandean, Donibane Garazin, feriaeguna, jateko, edateko eta ederlan.-Igandean, Ziburun, zaharki-merka-tua eta selauru-hustea Untxinauzoaldean.- Igandean, Milafrangan, selauruhustea-Igandean, Donazaharren, Zabaltzeauzoaldeko besta.- Igandean, Baigorrin, Izpegikotxalaparta festa-Igandean, kermeza Arrangoitzeneta Izturitzen.- Igandean, Uztaritzen, Heraitzekoplazan, “Sormenaren heresiak”margolaritza lehiaketa-Igandean (17.00), Senperen, behilasterrak Landesetako moldean,Euskal-Herriko xapelgoa.-Igandean (19.00), Hendaian,Varietés gelan, “Euskal Munduak”erakusketaren karietarat, Xabaltxeta Maialen Errotabehere kantari.-Igandean (21.00), Miarritzen, indar-jokoak Mazon parkean.

NOR ETXEXURIAN ?Gaztea da, berrogeitasei urte ditu, larruz beltzarana, aita beltz eta ama xuribaten haurra, demokraten izenean doa Etxexurira buruz eta hortarako hautatudu ordezkotzat 65 urteko experentzia haundiko gizona.Aski zaharra da, 72 urte ditu, Errepublikano alderdikoa eta, hau bai sorpresabaino gehiago, harridura, jakin delarik hautatu zuela ordezkotzat 44 urtekoemazte bat. Zinez aldatzen ari dira Estatu Batuetan.Nor Etxexurian ? Beltza ala emaztea ?

Gehexan Pontto

OSETIA NUN DA BESTENAZ ?Uda huntan guzian ainitz aipu diraOsetia, Abkhazia eta holako lurraldebatzu, hori gehienik han gaindi bade-lakotz zernahi nahasmendu eta eztaba-da. Izen horiek beti badute halere arrotzaire bat guretzat eta lanak ditugu xuxennun diren ezin finkatuz ere... Kaukasoaldeko lurraldeak dira, Kaukaso hori damendi lerro bat Europaren hego-ekialdeko puntan, Itsaso Beltzaren hain-dian. Dena mendia den eskualdea,mendi batzu aski gora, hala nola Elbruzfamatua, 5642 metro gorakoa, eta besteasko heiek ere 4000 metro baino gehi-agokoak.

Eskualde hortan bada zernahi jendemota eta zernahi mintzaira. Denik ereeuskaltzaleen munduan doi batezagutuak dira hain xuxen hangohizkuntza batzu, ikerle batzuen araberaeuskararekin baduketela zerbaitahaidetasun. Orotarat, ehun batmintzaira desberdin badaude han nun-bait, horietarik berrogoi bat arrunt hangoberekoak.

GORA-BEHERA FRANGO

Toki penatuak oro har bainan mendeakjin eta mendeak joan ainitz jendemotaren ihesleku izan direnak.Frangotan batzuk hartuz beste batzuentokia, elgarren artean gerlan arizanik.Ez gira xehetasunetan sartuko, lastergal ere gintazke, bainan iragan mendehortan izan da egundainokotan zernahialdaketa eta gora-behera, errusoekeskualde guzia menperaturik eta berenaztaparpean atxikiz. Aski umil etzaude-nak haizatuz - Staline famatuarenmanuz bereziki ehun milaka izan zirenbortxaz kanporatuak - eta azkarki lagun-duz aldiz han kokatu nahi zuten erru-soak, hango bereko jendea “itotzeko”gisan...Hots, komunixten Errusia lehertuzenean, ez du oraino arras hogoi urte,gaitzeko arramoldaketa izan zen bainansegidako garbitasunik gabe. Geroztikbazterrak beti minbera daude eta ezguti. Sukar bat uda huntan aintzinaemendatu dena. Orai, Kaukaso hortan, badira bederatziherrialde. Hiru hegoaldean, Armenia,Azerbaijan eta Georgia, osoki berengain jarriak, mugak ez haatik denetanuntsa finkatuak. Sei aldiz iparraldean,bainan seiak Errusiari lotuak, horietarikbatto Txetxenia, itxura guzien araberaErrusiak lehertua daukana bere larderi-apean.

AUTONOMIA EZ ASKI

Aurtengo sukar handiena piztu daberaz Georgian, bere gain jarria dagonherrialde batean. Georgia frango heda-tua da, bere auzo batzuen aldeansegurik. Eremuz nunbait han zazpi aldizNafarroa, jendetzez 4.677.000 biztanle

duela lau urte eginkondaketaren arabera.Bi lurralde badauzkaarras bereziak, Hego-Osetia eta Abkhazia.Biek ardietsia hein batautonomia bainanetzaiotena aski, biekberegaintasun osoaeskatzen-eta. Georgia-ko gobernuak ez haatikholakorik aditu erenahi... Funtsean, joan-den hilabete hortan,bere larderia nahi ukanduelarik gehixagoerakutsi, orduan dirabazterrak kexatu,

Errusiak ere bere sudur handia bereha-la sartuz...Hego-Osetia ez da biziki handia. Ipar-Euskal-Herriaren heina baino guti askigehiago. Jendetzez aise gutiago.Tirahala 70.000 bizilagun, bi aldizAngeluren heina edo holako zerbait. Etaberenaz osetiar direnak 45.000 nunbaithan. Bere gain jartzea baino gehiagogaldetzen duena da Ipar-Osetia-rekinbat egitea. Ipar-Osetia, Errusiari josia,handiagoa da. Nafarroaren heina gauzaguti eskas. 678.000 biztanle azken kon-daketak salatu duenaren arabera, hori-etarik 445.000 berenaz osetiarrak… Abkhazia aldiz Nafarroaren heintsukoada eremuz eta 250.000 jende han bizi,Itsas Beltzaren bazterrean. Horra larri-larria bederen nun zoin direnuda huntan biziki minberatuak ikustenditugun Kaukaso aldeko lurraldeak.Hein bat urrun direla iduritzen zaukubixtan da bainan han gaindi suaazkartzen balitz nork daki su horinoraino hedatzen ahal litakeen...

MuslariaTbilissi hirinagusia

Elbruz mendia

ChinokoApessetche

trinketean jokatuziren pilota

partidak

Ipar Ameriketako euskaldu-nek Klika ohoratu zuten -Arg. EuskalKultura.com