of 15 /15
LEIOA ELIZATEKO UDALA BIZKAIA AYUNTAMIENTO DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA 1 UDALAREN OSOKO BILKURA 2008ko uztailaren 28ko ohiko bilera BERTARATU DIRENAK ALKATE-UDALBURUA EEAJ-PNV.- ENEKO ARRUEBARRENA ELIZONDO jn. ZINEGOTZIAK EAJ-PNV.- JESUS BILBAO CURIEL jn. EAJ-PNV.- AINARA URBIETA BERGARA and. EAJ-PNV- BEATRIZ RESA BARDECI and. EAJ-PNV- IÑAKI GOIKOETXEA GORDO jn. EAJ-PNV- Mª CARMEN URBIETA GONZALEZ and. EAJ-PNV- JON LOIZAGA CAYERO jn. EAJ-PNV.- JON PELI LAZKANO ALZAGA jn. EAJ-PNV- JUAN CARLOS IBARRA ARETXABALETA jn. EAJ-PNV- AINARA GUZMÁN URRUTIA and. PSE-EE.- ELSA LOPEZ DE TORRE CAMPO and. PSE-EE.- LUIS MARIA PEREZ PEREZ jn. PSE-EE.- PILAR GRADOS GARCIA and. PSE-EE.- NEKANE JIMÉNEZ FERNANDEZ and. PSE-EE.- JUAN CARLOS MARTINEZ LLAMAZARES jn. PP.- XABIER OLABARRIETA ARNAIZ jn. PP.- ARTURO ALDECOA RUIZ jn. PP.- FERNANDO PINTO PALACIOS jn. EB-B.- ISABEL GARCÍA GARCÍA and. EZ DA BERTARATU: PSE-EE.- J. ALFONSO LOPEZ AREVALILLO jn. EB-B.- DANIEL HERRERA TORRECILLA jn. EUSKARA ITZULTZAILEA KOLDO BIGURI jn. BEHIN-BEHINEKO IDAZKARIA JAVIER BOLINAGA LEKUE jn. Leioako udaletxean, bi mila eta zortziko uztailaren hogeita zortziko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako Udalaren Osoko Bilkura bildu da ohiko bilera egiteko. Alkate-udalburua, ENEKO ARRUEBARRENA ELIZONDO jauna izan da bileraren burua eta behin-behineko idazkariak, JAVIER BOLINAGA LEKUE jaunak, lagundu dio. Haiekin batera, orriaren ertzean agertzen diren zinegotziek parte hartu dute bileran eta egintza zein eskubidez Udalbatza osatzen duten kideen legezko gehiengoa osatzen dute. Alkate-udalburu jaunak aurretik egin die ohiko bileran parte hartzeko deia, guztia Toki Araubidearen oinarriak arautu dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 46.1 artikuluan ezarritakoa, aipatutako legearen 21.1.c) artikuluan azaldutakoa eta azaroaren 28ko 2.568/1986 Errege Dekretuak onetsi duen Tokiko Udalbatzen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko araudiaren 41.4 eta 80.1 artikuluetan xedatutakoa oinarritzat hartuta. Adierazitako orduan eta lehenengo deialdian, Udalburutzak ekitaldia irekitzat jo du; jarraian, ohiko bilera honetako eguneko aztergaien zerrendan agertzen diren gaiak aztertu dituzte: I.- ERABAKITZEKOAK 1.- 2008-07-02an EGINDAKO APARTEKO ETA PREMIAZKO BILERAREN AKTA ONESTEA : Izenburuan aipatutako bilkurako akta onetsi gabe zegoela aipatu da; beraz, Udalaren Osoko Bilkurak onesteko jarri da. OSOKO BILKURAREN ERABAKIA Udalaren Osoko Bilkurak aho batez onetsi du 2008-07-02an egindako aparteko eta premiazko bileraren akta.

2008ko uztailaren 28ko ohiko bilera · Euskararen Erankundea erakunde autonomoa 2008-09 IKASTURTEA IKASTAROEN PREZIOAK ETA ORDAINTZEKO AUKERAK IKASTAROA PREZIOA AURREMATRIKUL A GAINERAKOA

  • Author
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Text of 2008ko uztailaren 28ko ohiko bilera · Euskararen Erankundea erakunde autonomoa 2008-09 IKASTURTEA...

  • LEIOA ELIZATEKO

    UDALA

    BIZKAIA

    AYUNTAMIENTO DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

    1

    UDALAREN OSOKO BILKURA 2008ko uztailaren 28ko ohiko bilera

    BERTARATU DIRENAK ALKATE-UDALBURUA EEAJ-PNV.- ENEKO ARRUEBARRENA ELIZONDO jn. ZINEGOTZIAK EAJ-PNV.- JESUS BILBAO CURIEL jn. EAJ-PNV.- AINARA URBIETA BERGARA and. EAJ-PNV- BEATRIZ RESA BARDECI and. EAJ-PNV- IÑAKI GOIKOETXEA GORDO jn. EAJ-PNV- Mª CARMEN URBIETA GONZALEZ and. EAJ-PNV- JON LOIZAGA CAYERO jn. EAJ-PNV.- JON PELI LAZKANO ALZAGA jn. EAJ-PNV- JUAN CARLOS IBARRA ARETXABALETA jn. EAJ-PNV- AINARA GUZMÁN URRUTIA and. PSE-EE.- ELSA LOPEZ DE TORRE CAMPO and. PSE-EE.- LUIS MARIA PEREZ PEREZ jn. PSE-EE.- PILAR GRADOS GARCIA and. PSE-EE.- NEKANE JIMÉNEZ FERNANDEZ and. PSE-EE.- JUAN CARLOS MARTINEZ LLAMAZARES jn. PP.- XABIER OLABARRIETA ARNAIZ jn. PP.- ARTURO ALDECOA RUIZ jn. PP.- FERNANDO PINTO PALACIOS jn. EB-B.- ISABEL GARCÍA GARCÍA and. EZ DA BERTARATU: PSE-EE.- J. ALFONSO LOPEZ AREVALILLO jn. EB-B.- DANIEL HERRERA TORRECILLA jn. EUSKARA ITZULTZAILEA KOLDO BIGURI jn. BEHIN-BEHINEKO IDAZKARIA JAVIER BOLINAGA LEKUE jn.

    Leioako udaletxean, bi mila eta zortziko uztailaren hogeita zortziko arratsaldeko zazpiak direla, elizate honetako Udalaren Osoko Bilkura bildu da ohiko bilera egiteko. Alkate-udalburua, ENEKO ARRUEBARRENA ELIZONDO jauna izan da bileraren burua eta behin-behineko idazkariak, JAVIER BOLINAGA LEKUE jaunak, lagundu dio. Haiekin batera, orriaren ertzean agertzen diren zinegotziek parte hartu dute bileran eta egintza zein eskubidez Udalbatza osatzen duten kideen legezko gehiengoa osatzen dute. Alkate-udalburu jaunak aurretik egin die ohiko bileran parte hartzeko deia, guztia Toki Araubidearen oinarriak arautu dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 46.1 artikuluan ezarritakoa, aipatutako legearen 21.1.c) artikuluan azaldutakoa eta azaroaren 28ko 2.568/1986 Errege Dekretuak onetsi duen Tokiko Udalbatzen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko araudiaren 41.4 eta 80.1 artikuluetan xedatutakoa oinarritzat hartuta. Adierazitako orduan eta lehenengo deialdian, Udalburutzak ekitaldia irekitzat jo du; jarraian, ohiko bilera honetako eguneko aztergaien zerrendan agertzen diren gaiak aztertu dituzte:

    I.- ERABAKITZEKOAK 1.- 2008-07-02an EGINDAKO APARTEKO ETA PREMIAZKO BILERAREN AKTA ONESTEA: Izenburuan aipatutako bilkurako akta onetsi gabe zegoela aipatu da; beraz, Udalaren Osoko Bilkurak onesteko jarri da.

    OSOKO BILKURAREN ERABAKIA

    Udalaren Osoko Bilkurak aho batez onetsi du 2008-07-02an egindako aparteko eta premiazko bileraren akta.

  • LEIOA ELIZATEKO

    UDALA

    BIZKAIA

    AYUNTAMIENTO DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

    2

    2.- 2007ko EKITALDIKO KONTU NAGUSI BATERATUA: Ogasun, Ondare eta Kontuen Informazio Batzorde Bereziaren 2008ko uztailaren 1eko 119. zenbakidun irizpenaren berri eman zaio Udalaren Osoko Bilkurari, hark berrets dezan. Hona hemen irizpenak dioena: Ogasun, Ondare eta Kontuen Informazio Batzorde Berezi honek, aurtengo maiatzaren 13an egindako bileran, 69. irizpenaren bitartez 2007ko ekitaldiko Kontu Nagusiari aldeko irizpena eman dio. Kontu horretan biltzen dira Udalaren kontuen egoerak, baita Euskararen Erakundea eta Soinu-Atadia Fundazio Publikoa Erakunde Autonomoenak ere. Kontua jendaurrean azaldu da, 2008-06-02ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu eta gero, eta erakusgai egon da hamabost laneguneko epean. Epe hori ekainaren 19an amaitutakoan, ez da aurkeztu erreklamazio, eragozpen edo oharrik. Kontua Udalbatzaren Osoko Bilkuran aurkeztu behar da, uztailaren 31 baino lehen onetsi ahal izateko, hala badagokio, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko abenduaren 2ko 10/2003 Foru Arauaren 63. artikuluan xedatutakoaren arabera. Ogasun eta Kontuen Informazio Batzorde Bereziak egokitzat jo du Kontu Nagusi bateratuaren aldeko irizpena berriro ematea eta hurrengo osoko bilkuraren gai-zerrendan kontu hori onartzeari buruzko puntua sartzea.

    OSOKO BILKURAREN ERABAKIA Udalaren Osoko Bilkurak aho batez erabaki du 2007ko ekitaldiko Kontu Nagusi Bateratua onestea, Ogasun eta Kontuen Informazio Batzorde Bereziak emandako irizpenean adierazten den bezala. 3.- 2008ko IRAILEAN INDARREAN SARTU BEHAR DIREN TARIFAK ARAUTZEN DITUZTEN ZERGA ORDENANTZAK ALDATZEA: Ogasun, Ondare eta Kontuen Informazio Batzorde Bereziaren 2008ko uztailaren 15eko 129. zenbakidun irizpenaren berri eman zaio Udalaren Osoko Bilkurari, hark berrets dezan. Hona hemen irizpenak dioena: 2008ko ekainaren 5ean, Euskararen Erakundea erakunde autonomoko kontseiluak 2008ko irailetik 2009ko ekainera bitarteko ikasturterako ikastaroen prezioak eta ordaintzeko aukerak erabaki zituen. Hona hemen, zehatz-mehatz:

    Euskararen Erankundea erakunde autonomoa

    2008-09 IKASTURTEA IKASTAROEN PREZIOAK ETA ORDAINTZEKO AUKERAK

    IKASTAROA PREZIOA AURREMATRIKUL

    A GAINERAKOA

    A- dena batera

    B-Bi epetan

    2 ORDU EGUNEAN

    409.92 �

    30,00 �

    Formalizatzean: 379,92 �

    Formalizatzean: 279,92 � Azaroan: 100,00

  • LEIOA ELIZATEKO

    UDALA

    BIZKAIA

    AYUNTAMIENTO DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

    3

    5 ORDU EGUNEAN

    (1. lauhilekoa)

    512,40 �

    30,00 �

    − Formalizatzean: 482,40 �

    − Formalizatzean: 382,40 � Azaroan: 100,00

    5 ORDU EGUNEAN

    (2. lauhilekoa)

    512,40 �

    30,00 �

    − Formalizatzean: 482,40�

    − Formalizatzean: 382,40 � Azaroan: 100,00

    BOGA

    Euskaltegian

    559,83 �

    30,00 �

    − Formalizatzean: 529,83�

    − Formalizatzean: 429,83 � Azaroan: 100,00

    BOGA Etxean

    373,26 �

    30,00 �

    − Formalizatzean: 343,26 �

    − Formalizatzean: 243,26 � Azaroan: 100,00

    Halaber, Euskara Zerbitzuak Olgetan programarako prezioak ere onetsi ditu. Hona hemen:

    Aukera Asteko egunak Prezioa A Astelehen, asteazken eta ostiraletan 91,00 � B Astearte eta ostegunetan 63,00 � C Egunero 154,00 �

    Soinu-Atadia fundazio publikoa

    Soinu-Atadia fundazioko Zuzendaritza Kontseiluak, bi mila eta zazpiko azaroaren 27an egindako batzarrean, hitzez hitz azaldu den akordioa onetsi zuen: 21:- 2008/2009 IKASTURTERAKO TASAK.- Fundazioko Zuzendaritza Kontseiluak, aurrekontu proiektuarekin bat etorrita, datorren ikasturterako prezio publikoen honako proposamen hau onestea ERABAKI DU.

    2008/2009 Ikasturtea Ikastaro bakoitzeko ordainketa bakarraren tasak (MATRIKULA) Material didaktikoa .......................................................................................................................................... 20,30 Hastapen matrikula. II. maila .......................................................................................................................... 39,85 1.eta 2. Moduluak. II. maila: matrikula ............................................................................................................ 79,70 Sendotua 3. eta 4. II. maila: matrikula ............................................................................................................ 96,93 3. eta 4. Moduluak. II. maila: matrikula ........................................................................................................... 79,70 5. eta 6. Moduluak. II. maila: matrikula ........................................................................................................... 59,78 Moduluak III. maila: matrikula ......................................................................................................................... 59,78 LOGSE ertaina, Sinfonikoen 1. zikloa: matrikula............................................................................................. 159,43 LOGSE ertaina, Pianoko 1. zikloa: matrikula................................................................................................... 137,49 LOGSE ertaina, Pianoko 2. zikloa: matrikula................................................................................................... 160,40

  • LEIOA ELIZATEKO

    UDALA

    BIZKAIA

    AYUNTAMIENTO DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

    4

    LOGSE ertaina, Akordeoi/ Gitarrako 2. zikloa: matrikula................................................................................. 160,40 LOGSE ertaina, Sinfonikoen 2. zikloa: matrikula............................................................................................. 183,31 LOGSE ertaina, 3. zikloa: matrikula ................................................................................................................ 206,25 Ikastaro bakoitzeko 10 hilabetetan ordaindu beharreko tasak (*) Hastapen ikastaroa. II. maila ..................................................................................................................... 203,00 (*) 1.eta 2. Moduluak. II. maila ........................................................................................................................ 484,50 Sendotua 3. eta 4. II. maila ............................................................................................................................. 781,30 (*) 3. eta 4. Moduluak, II. maila ....................................................................................................................... 492,20 (*) 5. eta 6. Moduluak, II. maila ....................................................................................................................... 390,70 (*) Moduluak, III. maila .................................................................................................................................... 390,70 LOGSE ertaina, Piano, Akordeoi eta Gitarrako 1. zikloa ................................................................................. 1.220,10 LOGSE ertaina, Sinfonikoen 1. zikloa ............................................................................................................. 1.320,40 LOGSE ertaina, Pianoko 2. zikloa ................................................................................................................... 1.432,20 LOGSE ertaina, Akordeoi/ Gitarrako 2. zikloa ................................................................................................. 1.328,50 LOGSE ertaina, Sinfonikoen 2. zikloa ............................................................................................................. 1.532,70 LOGSE ertaina, Pianoko eta Sinfonikoen 3. zikloa ......................................................................................... 1.764,20 LOGSE ertaina, Akordeoi/ Gitarrako 3. zikloa ................................................................................................. 1.662,80 2.- Irakaskuntzako kuotak, oro har, hamar hilabetetan ordainduko dira, aurreko zenbakian adierazitako guztizko zenbatekoaren hamarrena ordainduta bakoitzean. Hala ere, (*) daukatenak horrela ordainduko dira: lehenengo ordainketa, urteko zenbatekoaren hamarrena ordaintzeko, matrikula gauzatzen den unean eta, ondoren, gainerakoa hiru zatitan, urrian, urtarrilean eta apirilean.

    Soinu-Atadia fundazioko Zuzendaritza Kontseiluak, bi mila eta zortziko ekainaren 26an egindako batzarrean, hitzez hitz azaldu den akordioa onetsi zuen: “8.- IRAKASKUNTZAKO TASA ETA KUOTAK ARAUTZEN DITUEN ZERGA ORDENANTZA ALDATZEA, MATRIKULARI UKO EGITEN ZAION KASUEI DAGOKIENEZ. Matrikula egin ondoren eta justu ikasturtea hasi baino lehen irakaskuntzari uko egiten dietenen kasuek eragiten dituzten arazoak kontuan hartuta, Zerga Ordenantza alor horretan aldatzea proposatu da. 4. artikuluko 4. atala aldatuko litzateke, eta honela geratuko litzateke idatzita:

    a) Iraileko lehenengo astegunean egiten bazaio uko, kontzeptu guztietarako ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaio interesdunari.

    b) Lehenengo eskola-eguna baino lehen egiten bazaio uko, irakaskuntza-kuoten eta material didaktikoaren kontzeptuetarako ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaio interesdunari, baina ez matrikularen zenbatekoa.

    c) Iraileko eskola-egunetan egiten bazaio uko, ez da itzuliko dagoeneko edozein kontzepturako ordaindu den zenbatekorik; hala ere, ez du bestelako zenbatekorik ordaindu behar izango gainerako ikasturtea ordaintzeko.

    d) Urriko lehenengo eskola-egunetik aurrera egiten bazaio uko (berau barne), ez da zenbatekorik itzultzeko inolako eskubiderik izango, eta ikasturteko kuota guztiak eta matrikulan azaldutako irakasgaien kuotak ordaindu beharko dira.

    Zuzendaritza Kontseiluak ordenantzaren aldaketa azaldu den bezala onetsiko dela ERABAKI DU, eta Udalari helarazi beharko zaio, ondore egokiak izan ditzan.”

  • LEIOA ELIZATEKO

    UDALA

    BIZKAIA

    AYUNTAMIENTO DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

    5

    Soinu-Atadia fundazioko Zuzendaritza Kontseiluak, bi mila eta zortziko ekainaren 26an egindako batzarrean, hitzez hitz azaldu den akordioa onetsi zuen: “7.- BITARTEKO MAILARA SARTZEKO PROBAREN TASEI BURUZKO EBAZPENAREN BERRI EMATEA. Fundazioko burutzak jakinarazi du jarraian azalduko den ebazpena onetsi dela:

    “16/08 ebazpena Aurreko urteetan Eusko Jaurlaritzak ezarri izan ditu bitarteko mailara sartzeko proba egiten dutenek ordaindu beharreko tasak. Gaur egun, autonomiako administrazio horrek ez du zenbatekoari buruzko iritzirik emango eta, beraz, fundazio honek ezarri beharko du. Premiazkoa denez aipatutako tasa ezartzea, beste Udal batzuek emandako tasak aztertu ondoren, HONEN BITARTEZ 30 � -tan ezarri dut bitarteko mailara sartzeko proba egiteagatiko tasen zenbatekoa. Ebazpen hau Fundazioko Zuzendaritza Kontseiluak aztertu beharko du.”

    Zuzendaritza Kontseilua jakinaren gainean eta ados dago eta, beraz, erabaki honen berri eman beharko zaio Udalari, ondorio egokiak izan ditzan.”

    Udalaren Kirol Instalazioak Kirol Arloko zuzendariak irailetik ekainera ematen diren zerbitzuak aldatzeko proposamena egin du. Hemen, zehatz-mehatz:

    SAKONETA KIROLDEGIA 2008-2009ko tarifa

    POLIDEPORTIVO SAKONETA

    KPI + eguneraketa.

    Abonatu gabeak

    Biribiltzea

    11. Muskulazio-gimnasiaren zerbitzua Abonatuak, hiruhilekoko ordainketa 57,57 57,55 Abonatu gabeak, hiruhilekoko ordainketa 96,28 96,30 12. Igeritokien erabilera B) Igeriketa ikastaroak Igeriketa berezia (3 hilabeteko ikastaroa) Abonatuak 49,91 49,90 Abonatu gabeak 85,45 85,45 Haurtxoak (3 hilabeteko ikastaroa) Abonatuak 63,46 63,45 Abonatu gabeak 93,01 93,00 4 urteko haurrentzako egokitzapena (2 hilabeteko ikastaroa)

    Abonatuak 49,91 49,90 Abonatu gabeak 85,45 85,45

  • LEIOA ELIZATEKO

    UDALA

    BIZKAIA

    AYUNTAMIENTO DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

    6

    4 urteko haurrentzako hastapena (2 hilabeteko ikastaroa)

    Abonatuak 43,82 43,80 Abonatu gabeak 85,45 85,45 Helduentzako hastapen eta hobekuntza (hilabeteko ikastaroa)

    Abonatuak 22,30 22,30 Abonatu gabeak 42,75 42,75 C) Igeriketa eskola: Haurrak, astean hiru egunetan, hiruhilekoko ordainketa: Abonatuak 26,62 26,60 Abonatu gabeak 40,23 40,25 Haurrak, astean bi egunetan eta hiruhilekoko ordainketa: Abonatuak 22,30 22,30 Abonatu gabeak 33,64 33,65 Helduak, astean hiru egunetan eta hiruhilekoko ordainketa: Abonatuak 59,60 59,60 Abonatu gabeak 87,51 87,50 Helduak, astean bi egunetan eta hiruhilekoko ordainketa: Abonatuak 39,70 39,70 Abonatu gabeak 65,56 65,55 D) Waterpolo eskola: Haurrak, astean bi egunetan eta hiruhilekoko ordainketa: Abonatuak 22,30 22,30 Abonatu gabeak 33,64 33,65 E) Igeriketa ikastaroak, taldeka Haur bakoitzeko 35,32 35,30 13.- Mantenu-gimnasiako eta Aerobiceko jarduerak Astean hiru egunetan eta hiruhilekoko ordainketa Abonatuak 59,71 59,70 Abonatu gabeak 87,51 87,50 Astean bi egunetan eta hiruhilekoko ordainketa: Abonatuak 39,70 39,70 Abonatu gabeak 65,56 65,55 14.- Dantza eta Gimnasia Erritmikoko jarduerak Astean hiru egunetan eta hiruhilekoko ordainketa: Dantza Abonatuak 29,36 29,35 Abonatu gabeak 41,15 41,15

  • LEIOA ELIZATEKO

    UDALA

    BIZKAIA

    AYUNTAMIENTO DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

    7

    Astean bi egunetan eta hiruhilekoko ordainketa: Dantza Abonatuak 25,11 25,10 Abonatu gabeak 34,33 34,35 Erritmikoa. I. taldea. Abonatuak 27,82 27,80 Erritmikoa. I. taldea. Abonatu gabeak 38,28 38,30 Erritmikoa. II. taldea. Abonatuak 27,82 27,80 Erritmikoa. II. taldea. Abonatu gabeak 38,28 38,30 Erritmikoa. III. taldea. Abonatuak 33,19 33,20 Erritmikoa. III. taldea. Abonatu gabeak 44,53 44,55 Erritmikoa. IV. taldea. Abonatuak 33,19 33,20 Erritmikoa. IV. taldea. Abonatu GABEAK 44,53 44,55 Erritmikoa. V. taldea. Abonatuak 33,19 33,20 Erritmikoa. V. taldea. Abonatu gabeak 44,13 44,15 Erritmikoa. VI. taldea. Abonatuak 38,50 38,50 Erritmikoa. VI. taldea. Abonatu gabeak 50,03 50,05

    15. Hirugarren Adinekoentzako Gimnasiako jarduera Doan 0 0 16. Langabetuentzako Gimnasiako jarduera (Aldez aurretik INEMeko txartela aurkeztu behar da) Doan 0 0 17. Kirol Eskoletako jarduera Eskupilota Astean hiru egunetan eta hiruhilekoko ordainketa Abonatuak 26,62 26,60 Abonatu gabeak 40,23 40,25 Patinajea eta Pala Astean bi egunetan eta hiruhilekoko ordainketa Abonatuak 22,3 22,30 Abonatu gabeak 33,64 33,65 Emakumeen Futbol Eskola Abonatuak 66,69 66,70 Abonatu gabeak 100,69 100,70 18. Arte Martzialetako jarduera

  • LEIOA ELIZATEKO

    UDALA

    BIZKAIA

    AYUNTAMIENTO DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

    8

    Haurrak (5 eta 14 urte bitartekoak), hiruhilekoko ordainketa: Abonatuak 39,70 39,70 Abonatu gabeak 52,50 52,50 Helduak eta hiruhilekoko ordainketa: Abonatuak 49,81 49,80 Abonatu gabeak 76,50885 76,50 19. Esgrima jarduera: Abonatuak (hiruhilekoko ordainketa) 38,03 38,05 Abonatu gabeak (hiruhilekoko ordainketa) 50,26 50,25 20. Areto-dantzak (hiruhilekoko ordainketa) Astean egun batean (2 ordu) Abonatuak 38,29 38,30 Abonatu gabeak 57,57 57,55 Astean egun bat (ordu eta erdi) Abonatuak 31,94 31,95 Abonatu gabeak 47,93 47,95 21. Bulderra erabiltzea B) Eskalada ikastaroak Hiruhilekoko ordainketa Abonatuak 28,39 28,40 Abonatu gabeak 40,12 40,10 22. Spinning-a Astean hiru egunetan (hilabete bat) Abonatuak 23,65 23,65 Abonatu gabeak 32,95 32,95 Astean bi egunetan (hilabete bat) Abonatuak 16,98 17,00 Abonatu gabeak 27,74 27,75 23. Tai ji Astean bi egunetan (hilabete bat) Abonatuak 39,70 39,70 Abonatu gabeak 65,56 65,55

  • LEIOA ELIZATEKO

    UDALA

    BIZKAIA

    AYUNTAMIENTO DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

    9

    24. Pilatesa Astean bi egunetan (hilabete bat) Abonatuak 39,70 39,70 Abonatu gabeak 65,56 65,55 25. Aikido Astean bi egunetan (hileko ordainketa) Abonatuak 39,70 39,70 Abonatu gabeak 65,56 65,55

    Eztabaida luzea egin da ondoren eta Udalaren Kirol Instalazioetako zuzendaria ere bertan egon da gonbidatu moduan, sor litezkeen zalantzak argitzeko. PSE-EEko ordezkariek eta PPko ordezkariak euren botoa (abstentzioa) arrazoitu dute: euren ustez, pixkanaka egin beharko litzateke Udalaren Kirol Instalazioetako abonatu gabeen tarifa igoera. Ogasun, Ondare eta Kontuen Informazio Batzorde Bereziak gaia bozkatu eta honakoa izan zen emaitza: aldeko botoak: EAJ-PNVko Iñaki Goikoetxea Gordo jauna, Batzorde honetako burua, EAJ-PNVko Mª Carmen Urbieta González andrea, EAJ-PNVko Beatriz Resa Bardeci andrea eta EAJ-PNVko Jon Peli Lazkano Alzaga jauna, eta EB-B taldeko Isabel García García andrea. Abstentzioak: PSE-EEko Luis Mª Pérez Pérez jauna, PSE-EEko Juan Carlos Martínez Llamazares jauna eta PSE-EEko Pilar Grados García andrea, eta PPko Xabier Olabarrieta Arnaiz jauna. Horrenbestez aldeko irizpena eman zion honakoari:

    1. Aldeko irizpena emango zaie Udal Kirol Instalazioen zerbitzuak erabiltzeagatiko tasa, Musika Kontserbatorioaren zerbitzuak erabiltzeagatiko tasa eta Euskararen Erakundea erakunde autonomoaren tasa arautzen dituzten zerga ordenantzen aldaketari, irizpen honetan proposatutakoaren arabera.

    2. Berau onesteari buruzko puntua Udalaren Osoko Bilkurak egingo duen hurrengo

    bileraren aztergaien zerrendan sartuko da.

    3. Jendaurrean azalduko da tasak ezarri eta agintzeari buruzko erabakia, Toki Ogasunei buruzko abenduaren 16ko 9/2006 Foru Arauaren 16. artikuluan ezarritakoaren arabera.

    4. Jendaurrean azaltzeko epean erreklamaziorik aurkeztuko ez balitz, behin-behineko

    erabakia behin betiko hartu dela ulertuko da, bestelako erabakirik hartu behar izan gabe.

    EZTABAIDA: PPko Xabier Olabarrieta Arnaiz jaunak esandakoaren laburpena: Zerga ordenantzak aldatzeak Euskaltegiko, Udal Kontserbatorioko eta Kiroldegiko zerbitzuen tasei eragiten die.

  • LEIOA ELIZATEKO

    UDALA

    BIZKAIA

    AYUNTAMIENTO DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

    10

    Euskaltegiko eta Kontserbatorioko tasei dagokienez, ados daude proposatutako aldaketekin, baina ez Kiroldegiko tasen aldaketekin. Izan ere, % 4ko igoera planteatu da hurrengo ikasturterako abonatuentzat, hau da, KPIren igoera, eta % 4,2koa abonatu gabeentzat gehi beste % 10, lehenengoek onura handiagoa izan dezaten. Printzipioz ados daude Kiroldegiko abonatuak diren herritarrei mesede egitearekin, baina abonatu gabeentzat proposatu den igoera gehigarri hori gehiegizkoa dela uste dugu, eta gure ustez mailaka egin beharko litzateke hori, agian aurten % 4 aplikatuta eta hurrengo urtean beste % 4 edo % 5 aplikatuta, igoera guztiak mailaka egin daitezen, batez ere gastu handiak izateko aukera ematen ez duen krisi egoera honetan. Badakit udal teknikariek esan dutela abonatu gabe gehienak ez direla herrikoak, baina badaude abonatuak izan gabe instalazioak erabiltzen dituzten herritarrak ere, eta eragin nabarmena egingo lieke igoerak. Abstentzioa planteatu dugu kirol zerbitzuei eragiten dien alderdi zehatz honetan, baina proposatutako aldaketa guztien bozketa bakarra egingo denez, puntu osora zabalduko da gure abstentzioa. PSE-EEko Juan Carlos Martínez Llamazares jaunak esandakoaren laburpena: Batzordean planteatu genuen horretan sakonduz, kiroldegiko abonatu gabeei eragiten dien igoera gehiegizkoa dela uste dugu, eta gureirizpidea ere igoera mailaka egitea izango litzateke. Nolanahi ere, ordenantza guztiaren bozketa egin behar denez, abstenitu egingo gara, gainerako alderdiekin ados egon arren. EAJ-PNVko Iñaki Goikoetxea Gordo jaunak esandakoaren laburpena: Lehenengo eta behin uste dut txosten teknikoak hartu behar direla abiapuntu. Horietan adierazi da Leioan erroldatuta ez dauden pertsonen ehunekoa % 80 baino gehiagokoa dela, eta kontuan izan behar da igoera ikastaro batzuetarako planteatu dela. Gainera, eskaintza baino eskari handiagoa duen zerbitzua da eta horrek eragin du Leioako herritarrei mesede handiagoa egitea. Gaur egungo egoeran kontuan izan behar dugu abonatu gabeei egiten zaiela mesede, eta horregatik proposatu da igoera handiera eurek ordaindu behar dituzten tasei dagokienez. Hurbileko udalerrien kuotak aztertuz gero, abonatuen eta abonatu gabeen arteko diferentzia askoz handiagoa da, eta abonatu gabeen tasetarako proposatu den igoera onesten ez bada, udal kiroldegiko abonatuak diren Leioako herritarren kalterako izango da.

    OSOKO BILKURAREN ERABAKIA Gaia bozkatu egin da, eta honakoa izan da emaitza: Aldeko hamaika boto, bozketan bertan egon diren EAJ-PNVko hamar ordezkarienak eta EB-Berdeak taldeko ordezkariarena; zortzi abstentzio, PSE-EEko bost zinegotzienak eta PPko hiru zinegotzienak. Horrenbestez, Udalaren Osoko Bilkurak, gehiengoaren aldeko botoaz erabaki du onetsi egingo dela 2008ko irailean indarrean sartu behar diren tarifak arautzen dituzten zerga ordenantzen aldaketa. 5.- KREDITUAK ALDARAZTEKO 2/2008 ESPEDIENTEA, DIRUZAINTZAKO GERAKIN LIKIDOAREN PENTZURA: Ogasun, Ondare eta Kontuen Informazio Batzorde Bereziaren

  • LEIOA ELIZATEKO

    UDALA

    BIZKAIA

    AYUNTAMIENTO DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

    11

    2008ko uztailaren 15eko 134. zenbakidun irizpenaren berri eman zaio Udalaren Osoko Bilkurari, hark berrets dezan. Hona hemen irizpenak dioena: Udalaren Osoko Bilkuraren 2008/05/19ko 1. zenbakidun erabakiaren bitartez, aho batez onetsi zen udal sozietate publikoa eratuko zela, Pinosolon kiroldegia eraiki eta ondoren ustiatzeko. Leioako Udalak % 100eko partaidetza du, Leioa Kirolak S.A.U. sortu zuen bazkide bakarra den aldetik, eta eratzeko beharrezko gutxieneko sozietatearen kapitala emateko, kredituak aldarazteko lehenengo espedientea tramitatu da, diruzaintzako gerakinaren pentzura. Une honetan kredituak aldarazteko beste espediente bat tramitatu da, hau ere konprometitu gabeko Diruzaintzako gerakinaren pentzura; zenbatekoa: 60.000,00 � . Horrela, Sozietateak, eratzetik bertatik eratorritako ordainketak (notariotza, aholkularitza...) egin ahal izateko kapital nahikoa izango du, bai eta abiarazteko ordainketak ere, besteak beste. Udal kontu-hartzaileak txostena aurkeztu du, honako xehetasun hauek dituen kredituak aldarazteko espedientea proposatuta:

    2008ko DIRUZAINTZAKO GERAKIN LIKIDOAREN PENTZURA KREDITUAK ALDARAZTEKO BIGARREN ESPEDIENTEA

    KREDITU ALDARAZPEN MOTA

    KREDITUAREN JATORRIZKO

    PARTIDA (diru-sarreren aurrekontua)

    Kreditua KREDITUAK JASOKO DITUZTEN PARTIDAK (gastuen aurrekontua)

    Kreditua

    DIRUZAINTZAKO GERAKIN

    LIKIDOAREN PENTZURAKO

    KREDITU-GEHIGARRIA

    870/01 DIRUZAINTZAKO

    GERAKINA

    60.000,00 �

    0080/55990/852.01.00 PINOSOLO KIROLDEGIA. TITULUAK ESKURATZEA.

    60.000,00 �

    PARTIDA, GUZTIRA 60.000,00 € 60.000,00 €

    Ogasun, Ondare eta Kontuen Informazio Batzorde Bereziak honakoa egitea egokia dela adierazi du:

    1. Aldeko irizpena emango zaio kredituak aldarazteko 2/2008 espedienteari, Diruzaintzako gerakin likidoaren pentzura.

    2. Berau onesteari buruzko puntua Udalaren Osoko Bilkurak egingo duen hurrengo

    bileraren aztergaien zerrendan sartuko da.

  • LEIOA ELIZATEKO

    UDALA

    BIZKAIA

    AYUNTAMIENTO DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

    12

    3. Espedientea jendaurrean azalduko da hamabost egunez, eta horretarako horri

    buruzko iragarkia argitaratuko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Epe horretan interesdunek espedientea aztertu eta egoki deritzen erreklamazioak egin ahal izango dituzte. Espedientea jendaurrean azaltzeko epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, berori behin betiko onetsitzat hartuko litzateke, hori guztia Toki Ogasunak arautzen dituen abenduaren 28ko 39/1988 Legearen 150. eta 158.2 artikuluetan eta Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzazko Errege Dekretuaren 172. eta 182. artikuluen artekoan ezarritakoa aintzat hartuta.

    OSOKO BILKURAREN ERABAKIA

    Udalaren Osoko Bilkurak aho batez erabaki du 2/2008 kreditu-aldaketa onetsiko dela, diruzaintzako gerakin likidoaren pentzura, Ogasun, Ondare eta Kontuen Informazio Batzorde Bereziak emandako irizpenean adierazten den bezala. 5.- LARRAKOETXE SEKTOREAREN PLAN PARTZIALA BEHIN BETIKO ONESTEA. AURKEZTUTAKO ALEGAZIOAK AZTERTZEA. Hirigintza eta Etxebizitza, Obra eta Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumeneko Informazio Batzordearen 2008ko uztailaren 8ko 133. zenbakidun irizpenaren berri eman zaio Udalaren Osoko Bilkurari, hark berrets dezan. Hona hemen irizpenak dioena: Udal Zerbitzu Teknikoek jakinarazi dute 2008-04-22ko 550. zenbakidun dekretuaren bitartez HAPOko 35-B sektorearen (Larrakoetxe) Plan Partziala berriro jendaurrean azaltzeko irizpidea hartu zela. Alegazioak aurkezteko ezarri zen epean hiru idazki aurkeztu ziren, eta jarraian azaldu bezala laburbil daitezke:

    − 2008ko maiatzaren 9an (erregistro zk.: 3.630) Artazaganeko Auzo Elkarteak azaldu zuen kezkatuta zegoela gainazaleko aparkaleku nahikorik ez zegoelako. Proposamena idatzi zuen lantaldeak txostena egin zuen, honakoa adieraziz: “Artazagane auzoaren alboan aurreikusi diren babes ofizialeko etxebizitzek euren aparkalekuak dituzte, indarrean dagoen araudiak eskatutakoaren arabera. Hori alde batera utzita, Plan Partzial honek, aurreko proposamenak ez bezala, titulartasun pribatuko aparkaleku bat azaldu du Remar blokeen alboan, eta gutxi gorabehera 90 leku berri egongo dira, bai BOE etxebizitzetako jabeentzat eta bai alboko auzokideentzat ere. Beraz, proposamen honetan egin den aparkalekuen gehikuntza nabaria da”. Udal Zerbitzu Teknikoek irizpide honekin ados daudela adierazi dute.

    − 2008ko maiatzaren 15ean (erregistro zk.: 3.798) María Lourdes Torices Lekerika

    andreak, Francisco Torices Ugarte jaunaren jaraunsleen izen eta ordezkaritzan jarduten duela adieraziz, bere jabetzako lur-zatiak Plan Partzialaren eremuan sartzeko eskatu zuen. Proposamena idatzi zuen lantaldeak txostena egin zuen, honakoa adieraziz: “Alegazioan proposatutako sektorearen muga aldatzea arrazoituta ez dagoela uste da, proposatutako antolamendua ebazteko ez delako beharrezkoa lurzoru gehiago sartzea, eta proposatutako garapena ia guztiz egokitzen zaiolako Plan Orokorrean azaldutako mugaketari”. Udal Zerbitzu Teknikoek irizpide honekin ados daudela adierazi dute.

  • LEIOA ELIZATEKO

    UDALA

    BIZKAIA

    AYUNTAMIENTO DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

    13

    − 2008ko maiatzaren 30ean (erregistro zk.: 4.332) Viviendas de Vizcaya, S.A.k

    etxebizitzen tipologiaren alderdi batzuekin ados ez dagoela eta, bere ustez, kudeaketa hau ekonomikoki bideragarria ez dela adierazi zuen, urbanizazio kargak handiegiak direlako. Beraz, eraikiko den bide berria sistema orokortzat hartzeko eskatu zuen. Proposamena idatzi zuen lantaldeak txostena egin zuen, tipologiak orientagarriak direla eta bidezko xehetasun azterlanen bitartez alda daitezkeela azalduz. Bere ustez eraikuntza proiektua egokia da, eta arloaren kudeaketa ekonomikoa onargarria. Halaber, bidea tokiko sistematzat hartu behar da, plangintzan adierazitakoaren arabera. Udal Zerbitzu Teknikoek irizpide honekin ados daudela adierazi dute.

    Hirigintza eta Etxebizitza, Obra eta Zerbitzu, Mugikortasun eta Ingurumeneko Informazio Batzordeak honako jarduerak egitea komeni dela iritzi du:

    − Jendaurrean azaltzeko epean aurkeztutako alegazioak ebatziko dira, Plan Partziala idatzi duen lantaldeak egin eta Udal Bulego Teknikoak berretsitako txostenean adierazitakoari jarraituz.

    − Behin betiko onetsiko da Plan Partziala, Udalaren Osoko Bilkuraren bidezko erabakiaren bitartez, ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 96. artikuluan adierazitakoaren arabera.

    − 2/2006 Legearen 88. artikuluan ezarritakoari jarraituz, testu bategina bidaliko zaio Bizkaiko Foru Aldundiari, Hirigintzako Plangintzaren Administrazio Erregistroan sartzeko. Ondoren, Plan Partzialaren xedapenak argitaratuko dira BAOn.

    Zenbait zehaztasun sartu beharko dira testu bateginean; honakoak, hain zuzen ere:

    1. Merkataritza-zuzkidurarako erreserba egingo da, 200 m2-koa, eta BOE etxebizitzetarako lur-zatian egingo da hori. Zuzkidura horrek eraikigarritasunik hartzen ez duela ulertuko da.

    2. BOEetako garajeetara jaisteko arrapala jabetza pribatukoa izango da (01-2 eta 01-4 planoak)

    3. Elkarri atxikitako etxebizitzen lur-zatia erregularizatzeko, garajeetara jaisteko arrapala ere sartuko da laukiaren inguruan eta, horrela, San Bartolomé ikastetxeko kirol instalazioak ere erregularizatu ahal izango dira.

    4. Plan Partzialak ez dio inolako eraikigarritasunik emango Haurreskolari, ekipamendu publikoa delako.

    5. Perurirako aldapa berrituko da Planaren perimetroaren barruan dagoen tartean. 6. Xehetasun Azterlanaren bitartez garatu beharreko gunetzat hartuko da BOE

    etxebizitzetarako lur-zatia. Lur-zati horren barruan nahitaezkoa izango da eskailera bat ipintzea, Remar multzoko mailak lotzeko. BOE etxebizitzetako teilatu-hegalaren kota ez da 48 baino gehiagokoa izango.

    7. Basañese kaleko 26. zenbakiaren alboko lur-zatien ingurua erregularizatuko da, lur-zatiaren eta San Bartolomé plazaren arteko banaketa lerrozuzena izateko.

    8. Biribilguneen kanpoko erradioa (espaloiaren zintarria) 30 metrokoa izango da.

    OSOKO BILKURAREN ERABAKIA

  • LEIOA ELIZATEKO

    UDALA

    BIZKAIA

    AYUNTAMIENTO DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

    14

    Udalaren Osoko Bilkurak aho batez erabaki du behin betiko onetsiko dela Larrakoetxe sektorearen Plan Partziala, erabakian aipatutako zehaztasunak testu bateginean sartu beharko direla. 6.- EB-BERDEAK TALDEKO ANTONIO DANIEL HERRERA TORRECILLA JAUNAK ZINEGOTZI KARGUARI UKO EGITEA: EB-Berdeak taldeko kandidaturako zinegotzi horrek idazkia aurkeztu du (sarrera-erregistroko zk.: 5.161/08) eta horren bitartez uko egin dio udal honetako zinegotzi karguari; era berean, ukoa onartzeko eta legearen arabera behar diren izapideak egiteko eskatu du.

    OSOKO BILKURAREN ERABAKIA Udalaren Osoko Bilkura Antonio Daniel Herrera Torrecilla jaunak zinegotzi karguari uko egin izanaren jakinaren gainean geratu da. Horrela bada, Hauteskunde Batzorde Zentralari horren berri emango diola erabaki du, zinegotzi berria izendatzeko tramiteak egiteko, Tokiko Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko 1986ko azaroaren 29ko araudiaren 9.4 artikuluan, Hauteskunde Araudi Nagusiari buruzko 1984ko ekainaren 19ko Lege Organikoaren 182. artikuluan eta Hauteskunde Batzorde Zentralaren 2003ko uztailaren 10eko Arauetan xedatutakoa aplikatuz. Bada, EB-BERDEAK taldearen hautagai-zerrendan zeuden pertsonen ordenari jarraituz, Iñaki Gomendiourrutia Sainz izendatu beharko litzateke.

    II.- UDALAREN OSOKO BILKURAK UDAL GOBERNUAREN KUDEAKETARI EGITEN DION KONTROLA ETA JARRAIPENA

    7.- ALKATETZA-UDALBURUTZAREN DEKRETUAK 2008-06-21etik 2008-07-22ra. Toki Araubideari buruzko Oinarriak arautu zituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 46.2.e) artikuluan, apirilaren 21eko 11/1999 Legeak emandako idazkuntzan, eta azaroaren 28ko 2586/1986 Errege Dekretuak onetsi zuen Tokiko Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Araudiko 42. artikuluan ezarritakoaren arabera, bilkurako espedientean agertzen dira, gero dagokien lekuan artxibatzeko kalterik gabe, epigrafean aipatutako epealdian Alkatetzak emandako dekretuen kopiak azter ditzaten. PPko Xabier Olabarrieta Arnaiz jaunak esandakoaren laburpena: “Giza eskubideen aldeko euskal konpromisoaren proposamena” izenekoa aztertzen zuen 2008ko uztailaren 4ko 939. dekretuari buruz hitz egin nahi dut. Adierazi nahi izan du gai hori Barne Araubideko Batzordeak ekainaren 25ean egindako batzarrean aztertu zela, eta gaia mahai gainean geratu zela, beste batzar batean aztertu eta lantzeko asmoz. Beraz, dekretu hori ikusita, ez dakit Alkatetzak gai hori bere kabuz onestea erabaki duen. Sinatu duen idazkariak PP udal taldeko bozeramaileari adierazi dio gaia Barne Araubideko Informazio Batzordean aztertzeko dagoela oraindik, eta aipatu duen dekretuaren helburua batzordearen irizpena berrestea zela, hau da, gaia beste batzar batean aztertu eta orduan emango dela horri buruzko irizpena. Udalaren osoko bilkura jakinaren gainean geratu eta ados egon da.

  • LEIOA ELIZATEKO

    UDALA

    BIZKAIA

    AYUNTAMIENTO DE LA ANTEIGLESIA DE LEIOA

    15

    8.- PRESAZKO MOZIOAK: Atal honetan ez da moziorik aurkeztu. 9.- ESKAERAK ETA GALDERAK. Atal honetan ez da eskaera ez galderarik aurkeztu. Eta arratsaldeko zazpiak eta hogeita hamar minutu direnean, Alkatetza-udalburutzak ekitaldia bukatutzat eman du, eta Idazkaritza honi dagokion akta egiteko agindu dio, adostutako eran onetsi dena. Hori guztia ziurtatu dut idazkaria naizen honek. O.E. ALKATEA BEHIN-BEHINEKO IDAZKARIA,