Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero zenbatekoa erakunde lankidean ordaintzeko, 2. Banku elektronikoaren bitartez, hau da, dagokion
Text of Bilketako Zerbitzuen Gutuna - Bizkaia€¦ · Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero...
Bilketako Zerbitzuen Gutuna2.
.......................................... 7 ZORREN ORDAINKETEN
GERORAPENAK EMATEA
3. ...............................................................
9 ERREKURTSOAK EBAZTEA, ETETEA
4. ......................... 11
ZORRAK ORDAINTZEKO EKITATEA SUSTATU ETA BERMATU ETA HORI BETETZEN
EZ DUTENEN ONDAREAREN KONTRA JARDUTEA
5.
............................................................................................
12
ZERGADUNAREN
ESKUBIDEAK...............................................................................
14
ARAUTEGI
ARAUPETZAILEA...................................................................................
15
ZERGADUNEN
LANKIDETZA-ERAK..........................................................................
15
Zerga-bilketaren barruan sartzen dira herri zorrak kobratzeko diren
prozedura eta jarduketa guztiak.
Zerga-bilketako Arloaren zeregin nagusien artean ondoko hauek
daude.
Zorrak kobratzea, hala betearazpidetzako fasean nola borondatezko
aldian
Geroratzeak ematea
Foru kreditu publikoak kudeatzea eta aldeztea
lehiaketa-prozeduretan
Ekintza zibilak eta penalak burututa, zerga prozesuaren azken
fasean maularen aurka borrokatzea
Zorrak konpentsatzea
Zorren sarrera kudeatzea
Eraberritzen ari da: jendeari arreta berezia ematen ari zaio, eta
segurtasun juridikoa; eta prozedurak modernatzen ari da.
4
KALITATEKO POLITIKA
Zerga-bilketa kudeatzeko ezarritako sistema ISO 9001:2000 Arauan
oinarriturik dago eta honakoa du azken xede: zergak ordaindu behar
dituztenek zorrak ingresatzeko duten obligazio hori betetzen dutela
zaintzea eta ordainketa hori erarik eroso eta azkarrenean egiteko
bideak jartzea, beti ere egungo arautegiak emandako aukeren
barruan. Era berean, Zerga-bilketa-prozesuaren eremuaren barruan
behar duten edozein jarduketa kudeatzea erraztu gura zaie.
Hori guztia oinarri harturik, foru ogasun honek konpromisoa hartu
du:
1. Bidezko teknologi bitarteko guztiak ezartzeko eta
ordainketa-betebeharrak betetzea errazten duten kanpo-erakundeekin
aliantzak garatzeko.
2. Zerga-betebeharrak ordaintzeko borondatezko epealdian betetzea
bultzatzeko; ildo horretatik, disuasio- eta
kontzientziazio-ekintzak baliatuko ditu.
3. Maulazko jarduerei zorroztasun osoz jarraitzeko,
zigortzekotan.
5
5. Zergadunekiko harremanak erraztu, bizkortu eta
modernatzeko.
6. Bilketa-eragin handiagoa berekin ekartzen duten jarduketak
kontutan hartuta baliabideak eragingarritasunez aplikatzeko.
7. Hartzekodunen lehiaketetan Foru Ogasunaren interesak
aldezteko.
8. Legezko beharkizunak eta zergadunenak ezagutu eta
betetzeko.
9. Langileek beren jarduerak egiteko izan behar duten gaikuntza
bermatzen duen prestakuntza etengaberako sistema egotea
bermatzea.
BIZKAIKO FORU OGASUNAREN ZERGA-BILKETAKO ZERBITZUEK EGITEN DITUZTEN
ZERBITZUAK
1. ZERGA-BETEBEHARRAK BETETZEA ERRAZTEA.
a. Autolikidazioak aurkezteko erak
Emaitza sartzekoa bada:
Dirua edozein erakunde lankidetan sartuko da, nahiz eta sartu
beharrekoa mugaeguneratutako zergaldietakoa izan.
Sarrerarik egiten ez bada, haiek Foru Ogasunaren edozein bulegotan
aurkeztuko dira, beraiek aurkeztean gerorapena eskatu nahi delako
edo zorra onartu bakarrik egin nahi delako. Aurkezpena zorra
aintzatesteko bada eta Bilboko bulego nagusietan egiten bada,
Zerga-bilketako erakusmahaian egingo da. Aurkeztu beharreko agiria
geroratzeko eskabidea bada, Ogasuneko erregistroan aurkeztuko
da.
Emaitza konpentsatu edo itzuli beharra edo zero kuota bada,
autolikidazioa Foru Ogasunaren bulegoetan aurkeztu behar da. Hala
ere, Errenta kanpainan zehar zerga honen aurkezpenak bulego
laguntzaileetan ere egin daitezke.
Bizkaibai bidezkoa; horrelakoetan:
1. Ordainketa-gutuna lortuz, zertarako-eta gero zenbatekoa erakunde
lankidean ordaintzeko,
2. Banku elektronikoaren bitartez, hau da, dagokion erakunde
lankidearekin harremanetan jarriz,
3. Adierazten den kontuko helbiderapenaren bitartez.
Ordainketa-gerorapena, horrelakorik nahi izanez gero,
autolikidazioa Bizkaibai bidez aurkeztearekin batera eskatuko
da.
b. Zorrak ordaintzeko erak
Dirua erakunde lankideetan edo Foru Ogasunaren kutxan sartuz. Azken
kasu horretan, eskudirutan edo bankuko edo adosturiko txekez.
Banku-helbiderapenaren bitartez bitarteko telematikoen bitartez
aurkeztu badira edo PFEZren bigarren epekoak.
Banku elektronikoaren bitartez, Bizkaibai bidez aurkeztu badira eta
banketxearekiko konexiorik izaten bada.
Likidazioak, oraingoz, erakunde lankideetan edo Foru Ogasunaren
kutxan sartzekoa sartuz ordaindu ahal dira. Azken kasu horretan,
eskudirutan edo bankuko edo adosturiko txekez ordainduko
dira.
Ordaintzeko geroratuak helbiderapen bidez bakarrik ordainduko dira,
2003.01.01a baino lehen gertatzen utziak izan ezik. Beroriek
ordainketa gutun edo helbiderapenaren bitartez ordaindu ahal
dira.
Ordainagiriak: Foru Ogasunaren kutxako edo erakunde lankideetako
ordainketa edo helbiderapenaren bidez abonatu ahal dira.
Zorrak ere konpentsazio bidez ordaindu ahal dira.
Autolikidazioak: tributu bakoitzari buruzko ezarritako epeen
arabera.
Likidazioak: jakinarazpenaren datatik zenbatuko den hilabeteko
epearen barruan.
Aldiro iraungitzen diren eta jakinarazpenak taldean egiten diren
zorren kasuan irailaren 10etik urriaren 10era artekoa izango da,
edo horren hurrengo astegunera artekoa baldin eta epeko azken eguna
baliodunekoa ez bada.
Baldin eta tinbredun efektuen bidez ordain daitezkeen zergak
badira, oraingoz, zerga egitatea sortzen den unean bertan.
2. ZORREN ORDAINKETEN GERORAPENAK EMATEA
a. Ordainketa-gerorapenak
Zorrak hala berariaz eskaturik geroratu edo zatikatu (geroratzeko
era bat) ahalko dira.
Eskabide-eredua hartzeko lekua www.bizkaia.net
Zorrak geroratu ahal dira, efektu tinbredunak eta joko-tasak izan
ezik.
Eskabidea:
Bermea:
Banku-abala
10.000 eurotik beherako zorrak. Zenbateko horretan sarturik egongo
da zergadun beraren zor osoa.
250.000 eurotik beherako zorrak, gehienez sei hilabeterakoak; edo
100.000 eurotik beherakoak; gehienez urtebetekoak. Horrelakoak
gertatuko dira, baldin eta atxikipenei ez badagozkie eta
zergadunaren zorraren beste zatia behar bezain bermaturik
badago.
Bermea lekatzea:
Baldin eta enpresa batek ondasun faltagatik bermerik eman ezin badu
eta Administrazioak jarduera ukiturik suertatu ahal dela uste badu,
zorra atxikipenei ez badagokie.
Ogasun eta Finantza foru diputatuak lekatuko du.
Bermea askatzeko eskatu eta bukaturiko azken hiru ekitaldietako
kontabilitate-orriak aurkeztu beharko dira.
Epeak: zordunduriko zenbatekoen eta bermeen araberakoak izango
dira. Zenbat eta bermea hobea izan, hainbat eta luzeagoa izan ahal
izango da epea.
Korrituak: epe guztietan eskatuko dira, eta urtean behin gutxienez.
Tasa Aurrekontuei buruzko Legeak finkatuko du. 2010erako %5,00koa
da zerga-zorretan; eta %4koa, zuzenbide publikoko beste
batzuetan.
b. Geroranet
Bizkaiko Foru Ogasunak Aplazanet zerbitzua abiarazi du zergapekoei
euren zorrak ordaintzen laguntzeko: prozedura erraz eta arina
da.
Sistema honen bidez, Ogasunarekin 7.500 eurotik beherako zorra
duten zergadunek ordainketa geroratzeko eska dezakete. Baldintza
hauek betez gero, emakida berehala egingo da:
Eskaera interesatuak egin behar du (edo ordezkariak, halakorik
balego).
9
Gehienez 36 hilabete atzera daiteke baina ezin da inola ere izan
hilean 100 eurotik beherakoa.
Bizkaiko Foru Ogasunaren lankide den erakunde baten banku-
kontuaren ziurtagiria edo egiaztagiria aurkeztu behar da, epeak
kontu horretan helbideratzeko.
Bilbon, geroratze zerbitzu hau erabili gura duten pertsonak Foru
Ogasunaren egoitzara joan behar dira (Kaputxinoen bidea, 4),
ordainketa geroratuen atalera (beheko solairua, 8. modulua).
Gainera, sistema honen bidez gerorapena eska daiteke Foru Ogasunak
dituen bulegoetan: Getxo, Basauri, Barakaldo, Portugalete, Durango,
Gernika, Mungia eta Balmaseda.
c. Ordainketa-gerorapenak eraginkortasuna galtzea
Epea betetzen ez bada eta, zorra ordaintzeko eskatuta, sarrera
eskaeran ezarririko epean egiten ez bada.
Baldin eta, bermea osorik edo partzialki lekaturik duela, zordunak
ondasunik ez badu edo ondasunak eskaintzen ez baditu.
Zerga-egoera erregularizaturik izaten ez bada.
Ordainketa geroratzeko ezarritako baldintzaren bat betetzen ez
bada, hala nola, mozkinik ez banatzea, aurretik baimenik gabe
akziorik ez banatzea...
Baldin eta gerorapenak eraginkortasunik galtzen badu eta zorra
borondatezko epealdian badago, betearazpidezko prozedura hasiko da;
eta hura betearazteko epealdian badago, zerga-bilketako
prozedurarekin jarraituko da.
3. ERREKURTSOAK EBAZTEA, ETETEA
a. Aurkaratutako egintza etetea
Aurkaratzeak zerga zehapena ukitzen duenean.
Interesdunak frogatzen duenean bere kaltetan oker materiala,
aritmetikoa edo izatezkoa egin dela zorra zehaztean; zorra
ordaindu, barkatu, konpentsatu, geroratu edo eten denean; edo zerga
administrazioak ordainketa eskatzeko duen ahalmena preskribatu
denean.
Arau jakin batean ezarrita dagoenean; orduan, bertan ezarritakoaren
arabera arautuko da etetea.
Auzitegi Ekonomiko Administratiboak berme-lekapenarekin eteteko
aukera ematen duenean, konpontzeko zailak diren edo konponezinak
diren kalteak gerta daitezkeela uste badu.
ETETE AUTOMATIKOA BERMEEKIN
Etete automatikoa lortzeko berme hauek beharko dira soil-soilik:
diru gordailua edo balio publikoak, kreditu erakunde edo
elkarrekiko bermerako sozietate batek emandako abal edo fidantza
solidarioa, edo kauzio-aseguruaren ziurtagiria.
ETETEA BESTE BERME BATZUEKIN
11
b. Etenduraren aldiko korrituak.
Beti ere errekurtsoari gaitziritzi egiten bazaio. Horrelakoetan
berandutzagatiko korrituak sortuko dira eta birgarpenezko
errekurtsoan gehieneko muga hiru hilabetekoa izango da eta urte
batekoa baldin eta erreklamazioa Foru Auzitegi Ekonomiko-
administratiboaren (FAEa) aurrekoa bada, salbu eta horren
ebazpenean gerta daitekeen berandutza zordunari egozteko modukoa
den kasuetan.
c. Aplikatu ahal den korritu-tasa ekitaldi bakoitzerako,
Aurrekontuei buruzko Legeak onetsirikoa izango da. 2010erako %5ekoa
da zerga-zorretan; eta %4koa, zuzenbide publikoko
gainerakoetan.
d. Etendura eskatzea:
Bermea beharrezkoa ez bada, berariaz eskatu beharko da
www.bizkaia.net
4. ZORRAK ORDAINTZEKO EKITATEA SUSTATU ETA BERMATU ETA HORI
BETETZEN EZ DUTENEN ONDAREAREN KONTRA JARDUTEA
a. Ordainketa betearazteko epealdia
a. %5eko betearazpidetzako errekargua sortzea
b. Berandutza-korrituak sortzen hastea
d. Ordainketa eta zorren arteko konpentsazioa aplikatzea
b. Premiamendu-prozedura
Zerga ordaintzeko obligazioa duenaren ondasunak eta eskubideak
bahituko dira eta(edo horren ezkontidearenak, hala denean, baldin
eta ordaintzeke dagoen zorraren zenbatekoa estali arte eragiketa
egitea horiekin errazagoa denean. Interesatuak eskatuta eta aurrez
administrazioak onetsita, bahitu behar diren ondasun eta eskubide
horien ordez interesatuak adierazitako beste batzuk jar
daitezke.
Enbargatutako ondasunak enkante, lehiaketa edo adjudikazio bidez
besterenduko dira. Berehala gauzatu ez edo prezio finkoa ez
dutenetarako, enkantea, lehiaketa edo, zuzeneko adjudikazioa, arauz
ezarrita dauden kasuetan eta baldintzak betez.
Enkanteei buruzko informazioa www.bizkaia.net, ogasuna,
enkante-bilketa.
5. ERANTZUKIZUNAREN DERIBAZIOA ETA OINORDETZA ZERGA ZORRARI
DAGOKIONEZ
Zorra erantzukizun-deribazioaren bitartez eskatu ahal da,
alegazioen osteko administrazio-egintzaren bitartez, zergan
beharturik dauden beste batzuentzat, erantzukizun solidarioaren
bitartez, erantzukizun subsidiarioaren bitartez edo
jarduera-oinordekotzaren bitartez.
Erantzukizun solidarioa eskatu ahal zaienak honakook dira:
Zerga-urratzeak burutu dituztenak edo haiek burutzeko
lankideak
ZBFAOren 34.3. artikuluko titularkideak edo partaidekideak
Ustiapen edo jarduera ekonomikoen titulartasunaren edo jardunaren
ondorengoek. Hori mugatu egin daiteke ondore horretarako ezarrita
dagoen ziurtagirien prozeduraren bidez.
Ondasunak ezkutatzeko, beroriek bahitzeko agindurik ez betetzeko
edo ondasunak jasotzeko lankideak
Erantzukizun solidarioak zor guztiak iritsiko ditu betearazpidezko
errekarguak eta zehapenak izan ezik.
Erantzukizun subsidiarioak zordun nagusiaren eta solidarioen
huts-egitearen aurretiko adierazpena eskatuko du eta honakook dira
bera eskatu ahal zaienak:
Erakundeen administratzaileak, egitatezkoak zein zuzenbidezkoak,
zerga-urratzeengatik
Lehiaketa-administratzaileak eta likidatzaileak
Lotutako ondasunen eskuratzaileak
Benetako kontrola duten edo zuzentzeko asmoa duten pertsona
fisikoak edo juridikoak
Erantzukizun subsidiarioa borondatezko epealdian eskatu ahal den
zorrera zabalduta dago.
Zerga betebeharrak oinordekoei eskualdatuko zaizkie honako kasu
hauetan:
Hildako pertsona fisikoen oinordekoak (ZFAOko 38. art.).
Pertsona juridikoen eta nortasunik gabeko erakundeen oinordekoak
(ZFAOko 39. art.): desegin diren sozietateak edota likidatu eta
azkendu direnak
14
Oinordetza egiten denean eska daitekeen zorra ere sartzen da hemen,
legez ezarritako mugekin betiere.
ZERGADUNAREN ESKUBIDEAK
2. Administrazioarengandik beren eskubide eta bermeei buruzko
beharrezko informazioa eta laguntza jasotzeko eskubidea. Une oro
erraztu behar izango die beren eskubideak erabiltzea eta beren
betebeharrak betetzea.
3. Zerga-arautegia aplikatzeko dauden administrazio-irizpideen
berri jakinaraz eta aipatu irizpideak dauden base informatizatuak
kontsultatzea erraz dakien eskubidea.
4. Zergan behartuen jarduketa eskatzen duten Zerga
Administrazioaren jarduketak haientzat ahalik eta karga txikiena
ekartzeko moduan buru daitezen eskubidea
5. Saiaren aurrean zuzenean edo ordezkari bidez jarduteko
eskubidea.
6. Zerga-aitorpenak aurkezten dituztenean berorien ziurtagiria luza
dakien eskubidea. Era berean, Zerga Administrazioari agiriak
aurkezten dizkiotenek haien kopia zigilatua lortzeko eskubidea dute
(hura jatorrizkoekin batera ekartzen badute).
7. Zergak kudeatzeko prozeduran parte hartzen dutenek beronen
tramitazioa zelan dagoen jakiteko izan behar duten eskubidea.
8. Alegazioak aurkezteko agiriak ekartzeko eta espedientea ebazteko
proposamena baino lehenago entzun dakien eskubidea.
9. Eurak doazkien aldeak dituzten zerga-kudeaketako prozedurak zein
agintariren edo langileren pean tramitatzen diren jakiteko
eskubidea.
15
11. Tributuen Ikuskaritza egiaztatzen eta ikertzen hastean, beronek
horretarako burutuko dituen jarduketen izaeraren eta irismenaren
berri jakinaraz dakien eskubidea, baita jarduketok bideratzean
dituzten eskubideen eta betebeharren berri jakitekoa ere.
ARAUTEGI ARAUPETZAILEA
Estatuaren eta Euskal Herriaren arteko Ekonomi Ituna
Estatuak sinatu eta bere lege-antolamenduari erantsiriko eta gaian
aplikatu ahal diren nazioarteko Itunben eta Akordioen
klausulak.
Zergei buruzko Foru Arau Orokorra eta aurrekontuei buruz indarrean
dauden xedapenak
Tributuak eta zerga-bilketan kudeatzeko beste sarrera batzuk
araupeturik dituzten legeak eta xedapenak
Zerga-bilketari buruzko Araudia eta berau garatzen duten
xedapenak.
ZERGADUNEN LANKIDETZA-ERAK
Zerbitzuak hobetzeko, Sailaren bulego guztietan eredu normalizatua
dago doakienen eskura. Eredu horren bitartez, egokiesten dituzten
iradokizunak eta kexak egin ahalko dituzte. Zergadunarentzako
Informazio eta Laguntza Zerbitzuak haiek aztertuko ditu eta
gehienez 15 eguneko epean erantzuteko konpromisoa hartu gura
du.
Aurkezlekuak:
2. 901 50 2000 telefonoa
3. www.bizkaia.net
Halaber, zergadunek Foru Ogasunaren zerbitzuak, programak eta abar
hobetzeko lankidetzan jardun ahal dute beren iritzia emanez,
non-eta aldizka egiten diren gogobetetasun-inkestetan eta
azterketetan.
ARRETA-LEKUEN HELBIDEAK, ORDUTEGIAK ETA TELEFONOAK
KONTSULTARAKO TELEFONOA: 901 50 2000
Telefono bidezko arreta-ordutegi etengabea goizeko zortzi eta
erdietatik arratsaldeko zazpiak artekoa izango da, astelehenetik
ostiralera, uztail, abuztu eta irailaren lehen hamabostaldian,
horietan zerbitzua arratsaldeko ordu bi eta erdietan bukatuko
da.
JENDEARI ARRETA EGITEKO BULEGOAK
Balmaseda Magdalena pasealekua, 2 94 610 30 65
Barakaldo Fueros , 4 94 406 59 10
Basauri Nagusia, 38 94 400 24 60
Durango Askatasun Etorbidea 12 94 406 59 05
Gernika San Juan Ibarra, 5 94 625 61 43
Getxo Konporte, z/g 94 406 59 00
Mungia Herribide, 5 94 615 59 09
Portugalete Castaños Jenerala 41 94 406 5920
17
Halaber, Bilbon eta Barakaldo, Portugalete, Basauri eta Balmasedako
bulegoetan bilketako pertsonala dago.
4.000 €-tik gorako zergadunen espedienteen kasuko arreta
pertsonalizatua izango da, aurrez espediente horren ardura duen
funtzionarioarekin txanda adostuta.
WEB ORRIA: www.bizkaia.net
Zergadunei bidali beharreko dokumentazio guztia berrikusteko
konpromisoa hartzen dugu, haien premiei egokitze aldera. Hizkera
argi eta ulergarrian idatziko da dokumentazio hori,
jakinarazpenaren zergatia ulertzeko behar den informazio guztia
emanez.
10.000 euro baino gutxiagoko zorretan, geroratzeak gehienez 15
minututan emateko konpromisoa hartzen dugu (GERORANET zerbitzua) ,
behar den dokumentazio guztia aurkezten baldin bazaigu (eta emateko
ezarri diren baldintzak betetzen badira).
Arreta emateko eta bere egoera aztertzeko konpromisoa hartzen dugu,
geroratzeko eskaeran balizko irtenbide guztiak bilatzeko.
HIRITARREN BETEBEHARRAK
Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean ezarritakoaren arabera,
subjektu pasibo ororen betebehar nagusia zerga-zorra ordaintzea da.
Halaber, tributu bakoitzari begira eskatzen diren aitorpenak eta
adierazpenak egin eta aurkeztu behar dituzte.
Era berean, kontabilitate- eta erregistro-liburuak eta kasu
bakoitzean ezartzen diren gainerako agiriak arteztu eta gorde behar
dituzte, eta ikuskapenak eta egiaztapenak egitea erraztu. Era
berean, Foru Aldundiari zerga-egitatearekin zerikusia duten datu,
txosten, aurrekari eta frogagiriak eman behar dizkiote. Zergei
buruzko Foru Arau Orokorrean bildurik zergadunen honako betebehar
hauek aurkitu ahal ditugu, besteak beste.
Pertsona naturalek edo juridikoek orok, publikoek zein pribatuek,
Zerga Administrazioari zerga-garrantzia duten mota orotako datu,
txosten eta aurrekariak eman beharko dizkiote, beren beste pertsona
batzuekiko ekonomi, lanbide edo finantza harremanetatik
atereak.
Subjektu pasiboek Zerga Administrazioari beren egoitza aitortu edo
adierazi beharko diote. Egoitzaz aldatzen badira, Zerga
Administrazioari aldaketa horren berri jakinarazi beharko diote,
horretarako berariazko adierazpenaren bitartez. Egoitzaz aldatzeak
ez du Administrazioaren aurrean aipaturiko zerga-aitorpena aurkeztu
arte ondorerik ekarriko.
Beren zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikotik kanpo duten eta
Bizkaiko Foru Aldundiak ordainarazi behar duen edozein tributuren
pean kargatu
20
behar diren ekintzak edo eragiketak egiten dituzten subjektu
pasiboek egoitza Bizkaiko lurraldean duen ordezkari bana izendatu
beharko dute, beren Foru Ogasunarekiko harremanen
ondoreetarako.
TERMINO-GLOSATEGIA
Autolikidazioa: Zergadunak tributua aitortu eta zenbatekotu eta
beronen zenbatekoa ordaintzea.
Ordainketa-gutuna: Zerga Administrazioak ordainketa egiteko
luzaturiko agiria. Organo eskudunak edo baimendun erakundeek
baliozkotuta, ordainketaren frogagiri bezala balio du.
Konpentsazioa: Zergadunaren eta Herri Ogasunaren artean zerga-zor
mugaeguneratua iraungitzeko modua, baldin eta haiek elkarrekiko
hartzekodunak eta zordunak badira eta zenbatekoa biok onartu
badute.
Huts egina adieraztea: Administrazioaren erabakia,
premiamendu-bideko zerga- zordunak zorra benetan ordaintzeko
ondasunik ez duela adierazten duena.
Erantzukizun-deribazioa: Administrazio prozedura eta jarduera,
zerga-zorreko erantzukizuna zergan beharturik dagoen subjektu
pasiboa (zergaduna edo beraren tributuko ordezkoa) ez den pertsona
fisiko edo juridikoari eskualdatu eta eskatzea erabakitzen
duena.
Sortzapena: Tributua ordaindu beharra sortzen den unea.
Bahitura dilijentzia: Burutzekoa burutzeko ondasunak atxiki,
oztopatu edo bahitzeko administrazioko dokumentua, Foru
Ogasunarekiko zerga-zorra kitatzekoa.
Premiamendu-probidentzia: Zerga Administrazioak zordunari
premiamendu- prozedura hasi dela adierazteko jaulki eta emandako
agiria. Zordunaren ondarearen aurka jardutea eskatu ahal izateko
kreditua kreditatzen duen titulua da.
FAEa Auzitegiko erreklamazioa: Foru Ogasunaren berariazko edo
ustezko ebazpenari buruz Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboan
jartzen den administrazio- prozedura, hura berriro ikustekoa.
Administrazioarekiko Auzibide-errekurtsoaren aurretikoa da.
21
Eskaera edo errekerimendua: Foru Ogasunak zergadunari agiriak
ekartzeko, jarduera jakin bat egiteko edo beste gauza batzuk
burutzeko eskatzeko egiten dion gaztigua, adierazpena edo
galdera.
Erantzukizun solidarioa: Zergan beharturiko zenbait pertsona aldi
berean eta batera ukitzen dituena. Pertsonotariko edozeini zor osoa
eskatu ahal zaio.
Erantzukizun mankomunatua: Dagokien kuota eskatu ahal zaien zenbait
subjektu pasibo edo erantzule daudenean gertatzen dena.
Erantzukizun subsidiarioa: Beste pertsona baten zuzenekoaren eta
nagusiaren ostean edo horren ezean jokoan sartzen dena. Aurretik
eskatzen du subjektu pasiboaren huts eginaren adierazpena.
Enkantea: Zordunaren ondasunak exekutatzeko prozedura.
Jarduera ondorengoetaratzea: Pertsona fisiko edo juridikoak aurreko
beste batengan ekonomi ustiapena eta jarduera edozergatik hartu eta
horrekin jarraitzen badu gertatzen da hau, baita enpresa baten
elementu isolatuak eskuratzeak jatorrizko jarduera edo
ustiapenarekin jarraitzea ahalbidetuz gero ere
Etendura: Zordunak duen eskubidea, ordaindu gabeko zorra ebazpena
ematen den arte ez dakion exekutatu.
Mugaeguneratzea: Zorra ordaintzeko epea betetzea.
22
1. ZERGA-BETEBEHARRAK BETETZEA ERRAZTEA.
3. ERREKURTSOAK EBAZTEA, ETETEA
4. ZORRAK ORDAINTZEKO EKITATEA SUSTATU ETA BERMATU ETA HORI
BETETZEN EZ DUTENEN ONDAREAREN KONTRA JARDUTEA
5. ERANTZUKIZUNAREN DERIBAZIOA ETA OINORDETZA ZERGA ZORRARI
DAGOKIONEZ
ZERGADUNAREN ESKUBIDEAK
ARAUTEGI ARAUPETZAILEA
ZERGADUNEN LANKIDETZA-ERAK
OGASUN SAILAK ZERGA-BILKETAKO PROZEDURARI BURUZ HARTUTAKO
KALITATE-KONPROMISOAK
HIRITARREN BETEBEHARRAK