64
Euskara eta Literatura DBH 2 Ikasgelako programazioa Giltza 1

1° ESO - Edebe · Web view3. Helburuak 1. Hizkuntza erabiltzeko era askotako eremuetatik jasotako diskurtso idatziak eta ahozkoak ulertzea eta ikuspegi kritikoz interpretatzea, horietan

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

Giltza 1

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

Aurkibidea

1. Sarrera2. Liburuaren eta unitateen egitura3. Helburuak4. Ebaluazio-irizpideak5. Programazioa

Giltza 2

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

1. SarreraEuskara eta Literaturaren programazio honetan arloko oinarrizko gaitasunak, helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak aurkezten dira, unitate didaktikotan sailkatuta eta antolatuta.

Unitate guztietan, ikasketa-prozesuaren urratsei heldu zaie, irizpide hauei jarraituz:

– Gero eta eskakizun maila altuagora jotzen da, ikasleak ezaupide zein estrategia gehiagoz eta landuagoz baliatu beharko baitu planteatzen zaizkion irakaskuntza-ikaskuntza egoerei aurre egiteko.– Eduki berriak eskuratzeko, aurreko ikaspenak finkatu beharra dago.– Edukiak arlo bat baino gehiagorekin erlazionatuta daudenean, ikuspegi orokor eta diziplinarteko batetik lan egiten da, ahalik eta emaitza osoena lortze aldera.– Eduki bakoitza egokiena den ildo didaktikotik jorratzen da, ikasleen inguruari lotuta eta haren aplikagarritasuna agerian jarriz, eduki horiek, azken buruan, esanguratsuak gerta dakizkien.– Garrantzia ematen zaie zehar-lerroei, eta hartara, irakaspenetan txertatzen dira.– Ikasleen garapen unearekin bat datozen arrazoibideak garatzea bilatzen du, eta hizkuntzaren erabileraren gaineko hausnarketak eta azterketak txertatzen ditu.– Ikasleek ikasten dutenari buruzko eta ikasteko erari buruzko gogoeta kritikoa garatzeari berebiziko garrantzia ematen zaio.– Taldea bultzatzen da lanerako zein ikasteko eremu gisa.– Ahozko zein idatzizko hizkuntza lantzen dira, gogoetaren adierazpide argi eta zehatz bilaka daitezen.– Mota desberdineko errefortzu- eta sakontze-jarduerak planteatzen dira, ahalik eta ikasle gehienen beharrei erantzuteko asmoz.– Ebaluazioak alderdi hezitzailea du, bai irakasleari bai ikasleari begira; bai eta eta honetan berariazkoa den alderdi orientatzailea ere.

2. Liburuaren eta unitateen egitura

Euskara eta Literatura ikasgaiko DBH 2ko liburua honako atal hauek osatzen dute: bederatzi unitate didaktiko, hiru monografiko, oinarrizko gaitasunak lantzeko jarduerak eta ikasleari beharrezkoa zaion informazioa kontsultatzeko baliagarria den eranskina. Unitate didaktiko guztiek ardatzetan antolatutako honako egitura honen bidez daude antolatuta:

— Unitatearen aurkezpena— Irakurgaia— Hizkuntzari buruzko hausnarketa

o Lexikoao Ortografiao Gramatika

— Komunikazioa— Literatura— Laburpena, hizkuntzarekin jolasean eta unitatearen ebaluazioa

Giltza 3

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

Unitate didaktikoen ardatz horietako bakoitzean honako eduki hauek lantzen dira:

— Unitatearen aurkezpena. Unitatearen hasiera eta irakurgaia lotzen dituen irudi erakargarri eta iradokitzaile batek ematen dio hasiera unitateari. Halaber, unitatean zehar landuko diren edukiak, eta ikasleek herdietsi beharreko oinarrizko gaitasunak labur eta zehatz zerrendatuta agertuko dira.

— Irakurgaia. Testu pasarte batek ematen dio hasiera unitateari. Orotariko testuak dira; betiere, ikaslearen irakurzaletasuna bultzatuko dutenak. Bestalde, irakurmenarekin eta ulermenarekin lotutako oinarrizko gaitasunak lantzeko aukera eskaintzen dute.

— Hizkuntzari buruzko hausnarketa. Atal honetan hizkuntzari buruzko hausnarketa egiteko azalpenak eta jarduerak ageri dira, hiru azpiataqletan sailkatuta: lexikoa, ortografia eta gramatika. Bertan, hizkuntza zuzen erabiliz testu zuzenak ekoizteko oinarrizko gaitasunak lantzen dira: hiztegi egoki eta aberatsa erabiltzea, ortografiari dagozkion arauak eta gomendioak kontuan hartuta idaztea, eta morfosintaxiari dagokionez zentzuzkoak eta egokiak diren perpausak eratzea.

— Komunikazioa. Eguneroko bizimoduan erabili ohi diren testu motak aztertu eta idatziko ditugu atal honetan. Gainera, ahozko komunikazioan lagungarriak izango diren zenbait aholku eta jarduera ere proposatzen dira. Hartara, ahozko komunikazioa zein komunikazio idatzia zuzenak, egokiak eta eraginkorrak izan daitezen beharrezkoak diren trebeziak garatzeko oinarrizko gaitasunak landuko dira.

— Literatura. Ardatz honetan bai literatura-baliabideak, bai literatura-generoak aztertzen dira. Helburu nagusia, literatura-testuen hizkuntzarekiko lehen hurbilpena ahalbidetzea, literatura-testuak irakurriz gozatzea eta norbanakoen identitatea eraikitzeko tresnak eskura jartzea da. Hortaz, literatura-testuak ulertzeko eta sortzeko oinarrizko gaitasunak lantzen dira.

— Laburpena eta unitatearen ebaluazioa. Bi orrialde proposatzen dira zeregin honetarako; batean, unitatean zehar landutako edukien laburpena eta hizkuntzarekin atsegin hartzeko hainbat jolas eskaintzen dira. Bestean, eduki horiek ebaluatzeko jarduerak proposatzen dira.

Hiruhileko bakoitzaren amaieran bi monografiko eskaintzen dira. Lehenengo monografikoan, hizkuntzaren gizarte-dimentsioa kritikoki aztertzeko eta ulertzeko estrategiak lantzen dira. Bigarrenean, ikasprozesuan lagungarriak izango diren zenbait baliabide eskaintzen dira.

Giltza 4

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

Norberaren eta besteen hizkuntzen estimuari eta ezagutzari lotutako oinarrizko gaitasunak landuko dira monografiko hauetan. Halaber, hizkuntzaren bidez pentsamendua finkatzeko eta garatzeko erabiltzeko gaitasuna sakonduko da.

Oinarrizko gaitasunak lantzeko jarduerak unitate bakoitzeko ardatzaren arabera daude egituraturatuta. Horien helburua unitate bakoitzeko ardatz bakoitzean landutako oinarrizko gaitasunak erdiesten lagunduko duten jarduerak eskaintzea da.

Giltza 5

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

3. Helburuak

1. Hizkuntza erabiltzeko era askotako eremuetatik jasotako diskurtso idatziak eta ahozkoak ulertzea eta ikuspegi kritikoz interpretatzea, horietan ulertutakoa beste komunikazio-egoera batzuetan aplikatzeko.

2. Ahoz eta idatziz, esan-idatziak egoki, koherentziaz eta zuzen adierazteko eta solasteko gai izatea, errespetuzko eta lankidetzarako jarrera hartuz; hau da, hainbat komunikazio-egoeraren ezaugarriak eta hizkuntza-arauak kontuan izan behar dira, komunikazio-premia bakoitzari eraginkortasunez erantzuteko.

3. Soziolinguistikako oinarrizko ezagutzen laguntzaz, gure errealitate elebiduna ezagutzea eta interpretatzea, euskara eraginkortasunez erabiltzeko eta hizkuntza-normalizazioarekiko konpromiso aktiboa garatzeko.

4. Soziolinguistikako oinarrizko ezagutzak kontuan hartuz, eleaniztasunaren eta kultura-aniztasunaren dibertsitatea ezagutzea eta interpretatzea, hizkuntza-aniztasuna lortzeko bide positibo gisa; dibertsitate hori kultura-aberastasun gisa balioetsiko da.

5. Hizkuntzen erabilerari buruz hausnartzea, gizarteko eta kulturako hainbat testuingurutan behar bezala komunikatzeko aukera ematen duten estrategiak hartzeko; horrela, balio-judizioa eta era guztietako aurreiritziak sortzen dituzten hizkuntza-estereotipoak saihestuko dira.

6. Testuak ulertzeko eta sortzeko prozedurak kontuan hartuz, erlazioan dauden hizkuntzen sistemei buruz hausnartzea, horietako bakoitza behar bezala, koherentziaz eta zuzen erabiltzeko eta transferentzia negatiboak saihesteko.

7. Informazioa bilatzean, hautatzean eta prozesatzean, gizarteko komunikazio-bideak eta informazio-teknologiak gero eta autonomia handiagoz eta espiritu kritikoz erabiltzea, eskola-jardueran hizkuntza mintzatua eta idatzia eraginkortasunez erabiltzeko.

Giltza 6

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

4. Ebaluazio-irizpideak

1. Ahozko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea, bai ikasle-esperientzietatik hurbil dauden gizarte-eremuei buruzkoak, bai bizitza akademikoari buruzkoak; zehazki, arreta berezia jarriko da narrazio, azalpen labur, jarraibide, argibide eta elkarrizketetan. Horrela, ikaskuntza-zereginak beteko dira, eta, informazio zehatzak hautemateaz gainera, azterketa gidatua egiteko argibideak jarraituko dira.

2. Ikasleen esperientziatik hurbil dauden gizarte-eremuetako eta bizitza akademikoko testu idatzien esanahia ulertzea, eta narrazio- nahiz azalpen-testuetan (deskripziozkoak eta sekuentzialak) arreta berezia jartzea; horretarako, testu zatiak eta informazio eta datu garrantzitsuak identifikatu eta horietan azterketa egiteko emandako argibideak jarraituko dira.

3. Jarduera akademikoarekin lotutako gaiei edo gertakari interesgarriei buruz ahozko aurkezpen errazak, argiak eta ongi egituratuak egitea; horiek aurrez prestatu beharko dira, eta, gainera, ikus-entzunezko baliabideen eta IKT teknologien laguntza baliatu ahal izango da.

4. Ikasgelako elkarrizketetan parte-hartze aktiboa eta egokia izatea, ikasteko eta gizarte-harremanak bultzatzeko, eta lankidetzarako jarrera positiboa agertzea. 5. Hainbat generotako testu idatziak sortzea (gertaera-narrazioak, ideia- eta kontzeptu-aurkezpenak, jarraibideak eta argumentuak); horretarako, plangintza-prozedurak erabiliko dira, eta, horrez gainera, egokitasunkoherentzia, kohesio eta zuzentasun egokia izango da.

6. Hainbat generotako testu idatzien eta ikus-entzunezko testuen (narrazioak eta azalpen deskriptiboak) eduki osoa ahoz eta idatziz laburtzea, eta horiei buruzko irakurketa hausnartua egitea.

7. Soziolinguistikako oinarrizko ezagutzak erabiliz, Euskal Herriko errealitate elebiduna interpretatzea.

8. Euskal kulturaren transmisioan eta sormenean nahiz euskararen normalizazio-prozesuan parte hartzea eta hizkuntza hori ohiko komunikazio-egoeretan erabiltzea.

9. Oinarrizko ezagutza soziolinguistikoak erabiliz, hizkuntza-

Giltza 7

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

errealitateen aniztasunaz kontzientziatzea.

10. Hizkuntza-elementu ugari oinarri hartuta, formulazio egokia aukeratzea, erregistro formalean eta lagunarteko erregistroan argitasunez eta kortesiaz jarduteko; hau da, egoeraren eta bertan parte hartzen duen pertsonaren edo pertsonen arabera egokia dena.

11. Hizkuntzen erabilera-sistemari eta -arauei buruz hausnartzea, testuak, enuntziatuak eta hitzak alderatuz eta aldatuz, eta ezagutza horiek ulermen-arazoak konpontzeko nahiz testuak autonomiaz idazteko eta berrikusteko baliatzea.

12. Oinarrizko hizkuntza-terminologia ezagutzea —bi hizkuntzetan erabilgarria dena— eta erabilerari buruzko hausnarketa-jardueretan baliatzea.

13. Informazio-teknologiak gero eta autonomia handiagoz erabiltzea, eskola-jarduerako premiei erantzuteko behar duen informazioa bilatzeko, hautatzeko eta prozesatzeko.

14. Norberaren ikaskuntza nahiz besteena ebaluatzen (autoebaluazioa eta koebaluazioa) parte hartze aktiboa izatea, eta hizkuntzak ikasteko eta erabiltzeko norberak duen gaitasunean konfiantza izatea.

15. Literaturan dituen ezagutzak baliatuz, testu laburrak edo literatura-lanetako testu zatiak ulertzea.

16. Hainbat generotan, literatura-asmoko ahozko testuak eta testu idatziak sortzea (paperean nahiz euskarri digitalean); horretarako, ikasgelan irakurri eta landutako literatura-testu bat hartuko da eredu, edo, bestela, testu horietan aldaketak egingo dira.

17. Euskal literaturako ahozko adierazpen eta baliabide erretorikoak ezagutzea eta erabiltzea, bai norberaren kultura-identitatea eraikitzeko eta oinordetzan jasotako ondarea transmititzeko, bai norberaren ahozko komunikazioko baliabideak aberasteko.

18. Luzera jakin bateko irakurketa-zatiei edo adin horretarako egokiak diren lanei buruz norberak duen iritzia ematea, eta, aurrez landutako irizpideetan oinarrituta, arrazoitzea.

19. Literaturaz baliatzea gozatzeko, mundua ezagutzeko eta norberaren identitate pertsonala, kulturala eta soziala eraikitzeko.

Giltza 8

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

Giltza 9

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

5. Programazioa

Euskara eta literatura alorreko edukiak 9 unitatetan eta 3 monografikoetan banatzen dira.

1. UNITATEA

Denbora: 3 aste

Diziplinartekotasuna: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Atzerriko Hizkuntza. Naturaren Zientziak

Helburu didaktikoak Beste hizkuntza batetik itzulitako narrazioak irakurtzeko interesa sentitzea. Onomatopeien arloan sakontzea, eta eremu semantikoak eta lexikoak

aberastea. Idazkera aldetik arazotsuak gertatzen diren zenbait forma nola idatzi behar

diren ohartzea. Perpaus bakunak aditz bakarreko perpausak direla ulertzea, lau motatako

perpaus bakunak bereiztea, indikatiboko aditzak identifikatzea, eta Nor, Nork eta Nori deklinabide-kasuak lantzea.

Deskribapen-testuen ezaugarriak identifikatzea, eta deskribapen literarioa eta zientifikoa bereiztea.

Ahoz adieraztean, keinuak eta intonazioa hitzari egokitzea. Ahozko literaturaren ezaugarriak identifikatzea eta haren balioa

estimatzea.

Oinarrizko gaitasunak Izakien hotsak identifikatzea eta testuei bizitasuna emateko erabiltzea,

idazkera okerra garatu duten hitzak zuzen idaztea, eta perpausak aztertzea. Deskribapen-testuak zuzentasunez eta koherentziaz ekoiztea. Ahotsaren, keinuaren eta gorputzaren bidez mintzaldiak aberastea eta

osatzea. Ahozko literatura-tradizioa ezagutzea eta estimatzea.

EdukiakKontzeptuak

Egilea. Eremu semantikoa: onomatopeiak. Eremu semantikoa eta eremu lexikoa. Bat-batean, behinik behin eta batik bat formen idazkera. Izan ezik eta ez ezik. Perpaus bakunak. Adierazpen-perpausak, galde-perpausak, aginte-perpausak eta

harridura-perpausak. Aditza: Indikatiboa.

Giltza 10

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

Deklinabidea: Nor, Nork eta Nori kasuak. Deskribapen-testua. Ahozko literatura, herri-xehearen literatura. Ahozko literaturaren estilo-baliabideak. Ahozko literatura-generoak: lirika, narratiba eta dramatika.

Prozedurak Testuaren gaiarekin erlazionaturiko galderei erantzutea. Jules Renard idazlearen Axenario nobelako pasarte batzuk irakurtzea. Ulermena: Testuko ideia nagusiak ulertzea. Adierazpena: Testuan hitz batzuen sinonimoak bilatzea. Hausnarketa: Ehizari buruzko zenbait galderari erantzutea, argudioak

emanez. Sorkuntza: Irakurgaiko ereduari jarraituz, beste pasarte bat idaztea. Onomatopeiak identifikatzea. Eremu lexikoa eta eremu semantikoa bereiztea. Bat-batean, behinik behin eta batik bat formak idazteko arauak

identifikatzea. “Izan ezik” eta “ez ezik” menderagailuak zuzen idaztea. Perpaus bakunak sailkatzea, motaren arabera. Indikatiboaren aldiak bereiztea: orainaldia eta lehenaldia. Nor, Nork eta Nori kasuen funtzioak bereiztea eta egoki erabiltzen

ikastea. Proposopografia, etopeia eta erretratua. Pertsona baten deskribapena idaztea. Intonazioa eta keinua hitzari egokitzea, komunikazioaren lagungarri

gisa. Ahozko literaturaren ezaugarriak eta literatura-generoak identifikatzea.

Balioak Adierazpena hobetzeko interesa. Partikula jakin batzuk zuzen idazteak duen garrantziaz ohartzea. Ahozko testuen estilo-baliabideak balioestea.

Jarduerak Egilearen bizitzari eta haren obrari buruzko datuak irakurri. Neba-arrebekin zer-nolako tirabirak izaten dituzten adierazi. Testua irakurri, eta hitz ezezagunen esanahia kontsultatu. Ulermena: Irakurgaiko ekintza batzuk kronologikoki ordenatu. Zenbait

esaldi egia ala gezurra diren adierazi. Irakurgaiari buruzko zenbait galderari erantzun.

Adierazpena: Hitz jakin batzuen sinonimoak testuan bilatu. Hausnarketa: Galdera batzuei erantzun, argudioak emanez. Sorkuntza: Pasarte bat idatzi, irakurgaiko ereduari jarraituz. Testuko onomatopeiak identifikatu eta esaldiak osatu. Onomatopeien

lehen osagaiarekin esaldiak osatu eta eremu semantikoaren arabera sailkatu. Onomatopeien sinonimo batzuk eman eta testu bat idatzi. Hutsuneak bete, onomatopeia egokiak erabiliz. Onomatopeia batzuen euskarazko baliokidea bilatu.

Giltza 11

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

Hitz batzuek eremu lexikoak ala eremu semantikoak osatzen dituzten esan. Hitz multzoak gaiarekin lotu eta zer motatako eremua osatzen duten esan. Hitzak sailkatu, osaeraren arabera. Lekuz kanpo dauden hitzak seinalatu. Eremu lexikoak eta eremu semantikoak osatu.

Esaldiak osatu. Gaizki dagoena zuzendu. Zenbait hitz beren sinonimoekin kokatu. Esaldiak moldatu. Komak jarri, behar duten lekuetan. Gaizki dagoena zuzendu.

Forma egokiak hautatu. Oker idatzita dagoena zuzendu. Esaldien esanahia adierazi. Komak jarri. Esaldiak moldatu.

Perpausak sailkatu. Oker idatzitako perpausak zuzendu. Perpaus batzuen egitura aztertu. Zenbait esaldi bakun egin.

Zer eratako perpausak diren esan. Harridura-perpausak osatu. Akatsak zuzendu. Perpausak sailkatu eta egiturak aztertu.

Aditzak orainaldian eta lehenaldian eman. Aditzak sailkatu. Esaldiak egin. Forma zuzenak aukeratu. Aditzaren aldia aldatu. Akatsak zuzendu. Aukera zuzenak lotu.

Hutsuneak bete. Okerrak zuzendu. Perpausak osatu. Zer motatako aditzak diren esan. Perpausak asmatu.

Bi deskribapen irakurri. Euriari buruzko bi deskribapen egin. Testua irakurri eta galderei erantzun. Eskema bat egin. Adjektiboak identifikatu eta antonimoak eman. Zenbait pertsona deskribatu. Ikasgela deskribatu. Futbol-zelaia deskribatu.

Gelakide bat deskribatu, hitza, keinua eta intonazioa erabiliz. Argazki bat deskribatu. Bi balada irakurri eta konparatu. Norberak ezagutzen dituen ahozko

kopla zaharrak, ipuinak eta bestelako testuak kontatu eta alderatu. Hiru testuk zer ezaugarri dituzten esan. Zenbait testu irakurri, eta taula baten arabera sailkatu; sailkapena arrazoitu, testuen ezaugarriak kontuan izanik.

Ebaluazio-jarduerak Zenbait onomatopeia zer elementurenak diren esan, eta esaldiak idatzi. Eremu lexikoa eta eremu semantikoa osatzen dituzten multzoak

identifikatu. Perpaus batzuetako forma okerrak zuzendu. Izan ezik eta ez ezik, formak baliatuz perpaus batzuk berridatzi. Perpausak identifikatu eta zer motatakoak diren esan. Testu bateko Nor, Nork eta Nori izen-sintagmak azpimarratu, eta

sailkatu. Indikatiboko aditzak orainaldian eta lehenaldian eman. Literaturari buruzko zenbait esaldi egia ala gezurra diren esan.

Giltza 12

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

2. UNITATEA

Denbora: 3 aste

Diziplinartekotasuna: Naturaren Zientziak. Gizarte Zientziak,Geografia eta Historia. Herritartasuna eta Giza Eskubideak

Helburu didaktikoak Mundu-ikuskera berezia eskaintzen duten testuak irakurtzeko zaletasuna

sustatzea. Animalien eremu semantikoa zabaltzea, eta hitzen arteko harremanez

ohartzea, hiponimia eta hiperonimia zer diren ulertuta. Testuak egoki idazten saiatzea zenbait partikulari arreta berezia eskainiz. Perpaus bakunaren egitura zein den jakitea, izenen sailkapena zehaztea,

baldintzazko aditzak identifikatzea, eta Nora, Noraino eta Norantz deklinabide-kasuak lantzea.

Azalpen-testuen egitura identifikatzea, eta egoera edo ideia jakin bati buruzko informazio zehatza, ordenatua eta objektiboa ematen dutela jakitea.

Ahozko azalpenak egitean gomendio aproposak kontuan hartzea. Kopla zaharrak eta baladak gure tradizioaren altxorra direla konturatzea.

Oinarrizko gaitasunak Hitzen zentzu hedatua baliatuz ironiari antzematea. Hainbat partikula

zuzen idaztea, eta perpausaren egitura zein izenen sailkapena aztertzea. Azapen-testuen egitura aztertzea, eta ahozko azalpen ulerterrazak eta

egituratuak ekoiztea. Teknologia berriek eskura jarritako baliabideen bidez azalpenak

ematea. Kopla zaharren eta baladen edukia ulertzea, eta ahozko tradizioaz

gozatzea.

EdukiakKontzeptuak

Egilea. Eremu semantikoa: animaliak. Hiponimia eta hiperonimia. -(e)z gero formaren idazkera. bait- formaren idazkera. Perpaus bakunaren egitura: subjektua eta predikatua. Izena. Aditza: baldintza. Deklinabidea: Nora, Noraino eta Norantz kasuak. Azalpen-testua. Azalpena osatzeko zenbait gomendio gai bat ahoz azaltzean

praktikatzea. Kopla zaharrak.

Giltza 13

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

Baladak.

Prozedurak Testuaren gaiarekin erlazionaturiko galderei erantzutea. Harkaitz Canoren Lesterren logika nobelako pasarte batzuk irakurtzea. Ulermena: Testuko ideia nagusiak ulertzea. Adierazpena: Zutabeetako hitzak lotzea, eta hirugarren sinonimo bat

bilatzea. Hausnarketa: Gerrari buruzko zenbait galderari erantzutea, argudioak

emanez. Sorkuntza: Ironia eta hitzen zentzu bikoitza duen pasadizoren bat

idaztea. Animaliei buruzko hiztegia eta esamoldeak zabaltzea. Hiponimia eta hiperonimia bereiztea. -(e)z gero forma erabiltzeko arauak identifikatzea. bait- forma erabiltzeko arauak identifikatzea. Perpaus bakunetan subjektua eta predikatua identifikatzea. Izen motak sailkatzea. Baldintzako aditzak zuzen erabiltzea, testuinguru jakinetan. Nora, Noraino eta Norantz kasuen funtzioak bereiztea eta egoki

erabiltzen ikastea. Azalpen-testuen egitura identifikatzea. Azalpen testu bat idaztea. Kopla zaharren eta baladen ezaugarriak bereiztea.

Balioak Hiztegia aberasteko jakin-mina, hizkuntza-gaitasuna hobetzeko. Partikula jakin batzuk egokiro erabiltzen ahalegintzea.

Jarduerak

Egilearen bizitzari eta haren obrari buruzko datuak irakurri. Gerrako egoerei buruzko galderei erantzun. Testua irakurri, eta hitz ezezagunen esanahia kontsultatu. Ulermena: Esaldi batzuk egia ala gezurra diren esan. Testuko pasarte

batzuek zer bi zentzu dituzten adierazi. Adierazpena: Zutabeetako hitzak lotu eta sinonimoak eman. Hausnarketa: Galderei erantzun. Sorkuntza: Ironiazko pasadizo bat idatzi. Animalien izenak eta haien ezaugarriak lotu. Animalia jakin batzuei

egokitzeko moduko bina izenondo aipatu. Zenbait esamolde beren esanahiekin lotu. Galderei erantzun. Protagonistatzat animalia bat duen ipuin bat idatzi.

Zenbait multzoren hiperonimoak eman. Hiperonimo batzuen bost hiponimo eman. Hiponimoak eta hiperonimoak lotu. Eremu semantikoan lekuz kanpo dauden hitzak identifikatu. Hiponimoak eta hiperonimoak sailkatu.

Esaldi zuzenak aukeratu. Akatsak zuzendu. Esaldiak berridatzi, -ez gero, ezkero, honezkero, horrezkero eta harrezkero formak erabiliz.

Giltza 14

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

Forma zuzenak aukeratu. Oker idatzitako esaldiak zuzendu. Zuzen idatzitako formak identifikatu. Perpausak berridatzi bait- partikula erabiliz.

ISak eta ASak banatu. Subjektuak identifikatu. Zenbait perpausen ardatzak eta inguratzaileak zer motatakoak diren esan. Egitura jakin bat duten ISak eta ASak asmatu. Zuhaitz morfologiko bat zuzena den ala ez adierazi.

Sintagmen adibide batzuk idatzi. Testu bateko izenak sailkatu. Zenbait ezaugarri dituzten bi izen eman. Egitura batzuen zuhaitz morfologikoa egin.

Baldintza batzuen ondorioak eman. Baldintzak eman, eta ondorioak asmatu. Akatsak zuzendu. Forma zuzenak aukeratu. Hutsuneak bete.

Hutsuneak bete. Esaldiak zuzendu. Esaldiak egin. Testu bat irakurri, eta proposatutako jarduerak egin. Testuak irakurri, eta

egileak ideiak antolatzeko hautatu duen egitura zein den esan. Azalpen-testu bat idatzi, landutako ezaugarriak kontuan izanik.

Gai bat aukeratu eta gai horri buruzko ahozko azalpena egin, gomendio batzuk kontuan hartuta.

Joseba Sarrionandiaren kopla zaharra irakurri eta zer ezaugarri dituen esan; ahapaldi bakoitzean dauden bi zatiak nabarmendu, eta errimari eta neurriari erreparatu. Bi balada aztertu, eta aipatutako ezaugarriak identifikatu.

Ebaluzio-jarduerak Zenbait esamolderen esanahia azaldu. Hitz batzuk eremu semantikoen arabera taldekatu. Ortografia-akatsak (bait- eta -z gero) zuzendu. Zenbait perpausetako izen- eta aditz-sintagmak banatu. Egitura batzuk zuzenak ala okerrak diren esan, eta morfosintaktikoki

aztertu. Baldintzak eta ondorioak lotu, eta esaldiak sortu. Zenbait testu ahozkotzat jo litezkeen ala ez esan, eta erantzuna arrazoitu.

Giltza 15

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

3. UNITATEA

Denbora: 3 aste

Diziplinartekotasuna: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Gorputz Hezkuntza. Herritartasuna eta Giza Eskubideak

Helburu didaktikoak Gertaera errealei buruzko ipuinak irakurtzea, eta haiei buruz hausnartzea. Musikaren eta dantzaren eremu semantikoak zabaltzea, eta hizketaldietan

hitzak tentuz hautatzea, zehaztasunaren alde. Zenbait forma idazteko arauak barneratzea eta hitz-elkarketan nahi

formaren portaera zein den jakitea. Izenordainen sailkapenaren berri izatea, Nor saileko ahalera aztertzea hiru

formak bereiziz, eta Non, Nondik eta Norengatik deklinabide-kasuak lantzea.

Argudio-testuen xedea eta egitura identifikatzea, eta halako testuak idazteko jarraibideak kontuan izatea.

Argudioak ahoz ematean argudio indartsuak eta adibideak erabiltzea. Bertsolaritzaren mundura hurbiltzea eta ahozko literaturaren emaitza gisa

ikustea.

Oinarrizko gaitasunak

Testuinguruari egokitzen zaion lexikoa erabiltzea, eta zalantzazko idazkera duten hitzak zuzen idaztea. Izenordainen sailkapena ezagutzea eta izenordainak zuzen erabiltzea. Halaber, Nor saileko ahalera identifikatzea eta, kasuan kasu, leku-denborazko deklinabide-kasu egokiak erabiltzea.

Argudio-testu zuzen eta koherentziaz ekoiztea. Norberaren iritzia garatzea eta garbi adieraztea, besteekiko begirunea

gordez. Bertsoen neurriak, moldeak eta ezaugarriak identifikatzea eta bertsolarien

teknika balioestea.

EdukiakKontzeptuak

Egilea. Eremu semantikoa: musika eta dantza. Hitzen zehaztasuna. Benetako, betiko eta ohiko formen idazkera. Nahi hitz-erkarketan. Izenordaina. Pertsona-izenordainak (arruntak eta indartuak), izenordain bihurkariak,

izenordain zehaztugabeak eta izenordain elkarkariak. Aditza: Ahalera (Nor). Deklinabidea: Non, Nondik eta Norengatik kasuak. Argudio-testua. Bertsolaritza: bat-batekotasuna, elementuak eta moldeak.

Giltza 16

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

Prozedurak Testuaren gaiarekin erlazionaturiko galderei erantzutea. Karmele Jaioaren Zu bezain ahul ipuin-bildumako ipuin bat irakurtzea. Ulermena: Testuko ideia nagusiak ulertzea. Adierazpena: Testuko hitz sinonimoak identifikatzea. Hausnarketa: Musikari buruzko zenbait galderari erantzutea,argudioak

emanez. Sorkuntza: Testuko pertsonaiek izango ez duten elkarrizketa idaztea. Musikaren eta dantzaren eremu semantikoa zabaltzea. Benetako, betiko eta ohiko formak erabiltzeko arauak identifikatzea. Nahi hitz-erkarketan erabiltzeko arauak identifikatzea. Izenordainak bereiztea. Nor saileko ahaleran orainaldia, lehenaldia eta hipotetikoa bereiztea. Non, Nondik eta Norengatik kasuen funtzioak bereiztea eta egoki

erabiltzea, izen bizidunekin eta bizigabeekin. Argudio-testuen egitura eta ezaugarriez jabetzea. Argudio-testuak idazteko urratsak hartzea. Argudioak indartzeko aholkuak praktikatzea. Bertsolaritzaren ezaugarriak identifikatzea.

Balioak Lexikoa aberasteko interesa. Partikula jakin batzuen erabilera zuzena balioestea.

Jarduerak Egilearen bizitzari eta haren obrari buruzko datuak irakurri. Gurasoen eta seme-alaben arteko arazoen inguruan egindako galderei

erantzun. Testua irakurri, eta hitz ezezagunen esanahia kontsultatu. Ulermena: Aitak eta alabak paragrafo bakoitzean azaltzen duten ideia

nagusia idatzi. Bien arteko harremana nolakoa den azaldu. Esaldi batzuk egia ala gezurra diren esan.

Adierazpena: Testuko hitz batzuen sinonimoak bilatu. Hausnarketa: Zenbait galderari erantzun. Sorkuntza: Aitak eta alabak izango ez duten elkarrizketa idatzi. Laukikoa musika-tresnak sailkatu, motaren arabera. Dantzak eta haien

jatorrizko herrialdeak lotu. Letra-zopan zenbait musikarik landutako musika-estiloak bilatu. Hutsuneak bete, laukiko hitzak erabiliz.

Zutabe bateko hitzen zehaztapena bilatu. Hitz batzuen ordainak bilatu, eta esaldiak berridatzi, testuingurua kontuan izanik. Traste hitza ordezteko hitz zehatzagoak bilatu.

Forma egokiak hautatu. Perpaus zuzenak aukeratu. Oker dauden esaldiak zuzendu.

Zuzen idatzitakoak hautatu. Oker dauden esaldiak zuzendu. Esaldiak berridatzi, azpimarratutako hitzaren ordez galdetzailea + nahi forma erabiliz.

Giltza 17

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

Zenbait perpausetan izenordainak azpimarratu. Akatsak zuzendu eta arrazoitu. Esaldi batzuk izenordain bihurkarien bidez eman. Perpaus batzuetako ardatzak azpimarratu, eta zuhaitz morfologikoak egin. Okerrak zuzendu. Izenordain zehaztugabeak identifikatu. Esaldiak osatu, izenordain elkarkariak eta dagozkien aditzak baliatuz. Zenbait esaldi idatzi.

Pertsonak eta aditzak lotu. Forma zuzenak aukeratu. Aditz batzuen aldia esan. Esaldiak zuzendu. Esaldiak osatu ahaleraren hiru aldiekin.

Hutsuneak bete. Erantzun zuzenak aukeratu. Perpausak egin. Perpausak berridatzi. Subjektuak eta predikatuak banatu.

Hasierako testuan argudio-testuaren elementuak identifikatu. Argudio-testu bat irakurri, eta galderei erantzun. Aldizkari batetik hartutako iritzi bat irakurri, eta galderei erantzun.

Eztabaidagai bat aukeratu, eta taldean eztabaidatu. Bertsolaritzari buruzko zenbait esaldi egia ala gezurra diren esan.

Bertsolaritzaren elementuak adierazi. Bertso batzuen moldea identifikatu, errimari eta bertso-lerroen silaba kopuruari erreparatuta. Molde txikiaren eta handiaren arteko aldeak adierazi. Bertso batzuk zer errima, neurri eta moldetakoak diren esan. Bertso bat asmatu, oin batzuk emanda.

Ebaluazio-jarduerak Hiru dantza, musika-estilo eta musika-tresna aipatu. Esaldiak berridatzi, azpimarratutako hitzak (benetako eta ohiko)

ordezkatuta. Forma okerrak zuzendu. Izenordain multzo bat sailkatu. Izenordain okerrak. Hutsuneak bete, ahaleraren hiru formak erabiliz. Bertso batzuen errima, neurria eta moldea aztertu.

Giltza 18

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

1. MONOGRAFIKOA

Denbora: 5 ordu

Diziplinartekotasuna: Atzerriko hizkuntza. Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Naturaren Zientziak

Helburu didaktikoak Ahozko komunikazioa zertan datzan eta zer egoeratan gauzatzen den

jakitea. Ahozko hizkuntzaren eta hizkuntza idatziaren ezaugarriak bereiztea. Hizkuntza-funtzioak aztertzea: erreferentziala, adierazkorra, eragilea edo

konatiboa, fatikoa, poetikoa, metalinguistikoa. Lanak egiteko argibideen berri izatea.

Oinarrizko gaitasunak Hizkuntza eta komunikazioa: Ahozko hizkuntzaren eta hizkuntza

idatziaren ezaugarriak bereiztea. Halaber, hizkuntza-funtzioak zein diren, eta funtzio bakoitzak zer helburu eta erabilera edo ezaugarri dituen jakitea.

Lanak egiteko argibideak (I): Lanak egiteko argibideen berri izatea. Halaber, lanak egiteko prozesuak aldi bat baino gehiago dituela jakitea, eta hasierako aldia ondo aztertzea.

EdukiakKontzeptuak

Ahozko komunikazioa. Ahozko hizkuntza: ezaugarriak. Hizkuntza idatzia: ezaugarriak. Hizkuntza-funtzioak: erreferentziala, adierazkorra, eragilea edo konatiboa,

fatikoa, poetikoa eta metalinguistikoa. Lanak egiteko argibideak. Lanak egiteko urratsak, gaia aukeratzea, gidoia egitea, eta informazioa

bilatzea eta jasotsea.

Prozedurak Ahozko hizkuntzaren ezaugarriak bereiztea. Hizkuntza idatziaren ezaugarriak identifikatzea. Hizkuntzaren-funtzioak bereiztea eta sailkatzea. Lanak egiteko argibideei jarraitzea.

Balioak Komunikatzeko giza gaitasuna balioestea. Idatzizko koderik gabeko hizkuntzen berri izateko interesa. Lanak egiteko argibideak balioestea, ikaslearen ikaskuntzan baliagarriak

diren aldetik.

Giltza 19

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

Lanak egiteko hasierako prozesuan oinarri sendoak bilatzeko interesa, lanaren emaitza erabakigarria izan dadin.

Jarduerak Zenbait komunikazio-egoeratan ahozko hizkuntza ala hizkuntza idatzia

erabiliko zenukeen esan. Baieztapen batzuk ahozko hizkuntzari ala hizkuntza idatziari dagozkien

adierazi. Elkarrizketa bat irakurri eta ahozko hizkuntzaren ezaugarriak identifikatu. Hitzak ordezka ditzaketen bost keinu bilatu. Zenbait esaldi egia ala gezurra diren adierazi. Zenbait testutan zer

hizkuntza-funtzio erabili den adierazi, eta erantzuna arrazoitu. Funtzio bakoitzeko esaldi bana asmatu. Taldeka jarri eta gai bat aukeratu, ideia-zaparrada bat egiteko. Lanerako gidoia osatu, aurreko jardueran bildutako ideia

interesgarrienekin. Hautatutako gaiari buruzko informazioa bildu. Liburutegietan dokumentazio-bilaketa gauzatu, katalogoa kontsultatu

ondoren; taula bat bete, landutako gaia ardatz hartuta.

Ebaluazio-jarduerak Zenbait ezaugarri komunikazio idatziari ala ahozko komunikazioari

dagozkion esan. Hizkuntzaren funtzioak eta horien adibideak erlazionatu. Falta den funtzioa zein den identifikatu. Txosten jakin bat egiteko unean zer landa-lan egin beharko litzatekeen azaldu. Webgune baten sartu, lan bat egiteko materiala topatzeko.

Giltza 20

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

4. UNITATEA

Denbora: 3 aste

Diziplinartekotasuna: Naturaren Zientziak. Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Atzerriko Hizkuntza. Gorputz Hezkuntza

Helburu didaktikoak Poesia irakurtzeko interesa sentitzea, besteen sentimenduekin bat egiteko. Komunikazioaren eremu semantikoa zabaltzea, eta kalko okerrak

zuzentzea. Hitz elkartuak eratzeko sistemen eta idazteko arauen berri izatea. Adjektibo mota bi daudela jakitea, Nor-nork saileko ahalerako aditzen

ezagutzan sakontzea, eta Nongo, Noren eta Nortzat deklinabide-kasuak lantzea.

Biografien eta autobiografien ezaugarriak identifikatzea. Irakurtzean ahoskera zaintzea. Ipuinen eta alegien balio kulturala onartzea.

Oinarrizko gaitasunak Hitz elkartuak zuzen idaztea, izenondoekin egindako kalko okerrak

ekiditea, eta izenlagunak eratzen dituzten deklinabide-kasuak identifikatzea.

Adjektiboak zuzen erabiltzea eta ahaleraren Nor-nork saila identifikatzea. Autobiografia eta biografia desberdintzea, eta besteen esperientzia

jakituria-iturritzat hartzea. Euskara batuaren ahoskera zainduaren erabilera-esparrua identifikatzea eta

beharrizanen arabera erabiltzea. Ipuingintza tradizionala estimatzea.

EdukiakKontzeptuak

Egilea. Eremu semantikoa: komunikazioa. Kalko okerrak: berri eta desberdin. Hitz-elkarketa. Adjektiboa: izenlaguna eta izenondoa. Aditza: ahalera (Nor-nork). Deklinabidea: Nongo, Noren eta Nortzat kasuak. Mugagabea: erabilera-kasuak. Biografia eta autobiografia. Ipuina: motak eta ezaugarriak. Alegia.

Prozedurak Testuaren gaiarekin erlazionaturiko galderei erantzutea. Xabi Bordaren eta Leire Bilbaoren poema bana irakurtzea. Ulermena: Poemen gai komuna zein den ulertzea.

Giltza 21

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

Adierazpena: Sinonimoak eta antonimoak bilatzea, eta zenbait metafora adieraztea.

Hausnarketa: Beldurrari buruz hausnartzea, eta aipua aztertzea. Sorkuntza: Minarekin eta asperdurarekin zerikusia duen aipu bat asmatzea

eta e-mail bat idaztea. Komunikabideei buruzko lexikoa zabaltzea. Kalko okerren euskarazko ordaina bilatzea. Marratxoaren erabilera-arauak identifikatzea. Adjektibo motak bereiztea, izenarekiko duten kokalekuaren arabera. Nor-nork saileko ahalerako aditzak identifikatzea. Nongo, Noren eta Nortzat kasuen funtzioak bereiztea eta egoki erabiltzea,

eta forma mugatuak eta mugagabeak bereiztea. Biografiaren eta autobiografiaren ezaugarriak bereiztea. Testu bat irakurtzea Euskaltzaindiaren ahoskera-arauen arabera. Ipuinak eta alegiak: ezaugarriak identifikatzea.

Balioak Hiztegia ugaritzeko ahalegina, adierazpena sendotzeko. Marratxoa erabili beharreko kasuak arretaz zaintzea. Norberaren biografia idaztea.

Jarduerak Egilearen bizitzari eta haren obrari buruzko datuak irakurri. Eguraldiari eta telebista-saioei buruzko galderei erantzun. Testua irakurri, eta hitz ezezagunen esanahia kontsultatu. Ulermena: Poemen gaiei buruzko galderei erantzun. Adierazpena: Definizio batzuei dagozkien hitzak testuan bilatu. Hausnarketa: Poema bakoitzean izua zerk sortzen duen adierazi. Beldurra

gainditzeko zer egin daitekeen esan. Sorkuntza: Aipu bat asmatu. E-mail bat idatzi, aholkuekin. Hutsuneak bete, koadroko hitzak erabiliz. Komunikazio-tresna bat eta

mezu bat lotu. Komunikatzaile bakoitza zer arlotan aritzen den bilatu, eta izenondo batekin lotu. Zenbait hitz dagozkien definizioekin lotu. Kontinente bakoitzeko bost hizkuntza bilatu.

Zuzen itzulita daudenak markatu. Esaldietako okerrak ordezkatu, koadroko aukerak erabiliz. Zenbait esaldi zuzendu. Esaldi batzuk euskaratu.

Hitz elkartuak eta hitz eratorriak banatu. Marra jarri, hala behar duten hitz elkartuei. Ilara bakoitzeko hitzek zer arau islatzen duten adierazi. Forma zuzenak hautatu eta okerrak zuzendu. Esaldi batzuk zuzendu. Definizio batzuk zer hitzi buruzkoak diren esan. Bi zutabeetako hitzak lotu, hitz elkartuak sortzeko moduan. Hitz eratorrien eta hitz elkartuen lexemak eta morfemak identifikatu. Zenbait hitz elkarturen idaztarauak zein diren adierazi.

Multzo bateko izenondoak identifikatu. Izenlagun bakoitzari dagokion atzizkia aukeratu. Adjektiboak identifikatu, eta izenlagunak eta izenondoak sailkatu. Akatsak zuzendu. Esaldi batzuetako izenondoak identifikatu. Graduatzaileak identifikatu, eta zer motatakoak diren esan. Azpimarratutako hitzaren kategoria gramatikala zein den adierazi. Okerrak zuzendu, eta zuzenketak arrazoitu.

Giltza 22

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

Pertsonak eta aditzak lotu. Aditz batzuk zuzendu. Esaldiak osatu, ahaleraren hiru formak emanez.

Hutsuneak bete, Nongo eta Noren deklinabide-atzizki egokiekin. Nongo, Noren eta Nortzat deklinabide-atzizkiak identifikatu, eta sailkatu. Forma egokiak aukeratu. Perpaus batzuetako izenlagunak eta adizlagunak identifikatu eta sailkatu.

Biografiaren eta autobiografiaren ezaugarri orokorrak zein diren gogoratu, eta adibideak testuetan bilatu. Autobiografiak eta biografiak identifikatu. Norberari buruzko autobiografia idatzi.

Testu bat aukeratu eta ahoskera zainduz irakurri. Herri-ipuinei buruzko zenbait galderari erantzun. Baieztapen batzuk egia

ala gezurra diren esan. Alegien pasarteetan herri-ipuinen ezaugarriak identifikatu. Gaurko alegia bat idatzi, lehenagokoen estilora.

Ebaluazio-jarduerak Komunikazioarekin lotura duten hitzen definizioak eman. Adjektiboak azpimarratu, eta izenlagunak edo izenondoak diren esan. Zuzen itzulita dauden esaldiak (berri eta desberdin) markatu. Ahaleraren forma jakin batzuk eman. Beste esaldi batzuk itzuli. Hutsuneak bete, deklinabide-atzizkiak jarrita. Oker idatzitako zenbait hitz elkartu zuzendu. Zenbait esapide ipuinaren hasierakoak ala amaierakoak diren esan.

Giltza 23

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

5. UNITATEA

Denbora: 3 aste

Diziplinartekotasuna: Gorputz Hezkuntza. Naturaren Zientziak

Helburu didaktikoak Elkarrizketak irakurtzea elkarrizketatuari buruzko argibideak ematen

dituenez gero. Jokoaren eta jolasaren eremu semantikoa zabaltzea, eta determinatzaile

gaizki erabiliak identifikatzea. Hitz elkartu batzuk bereiz edo marratxoz idatz daitezkeela ohartzea. Determinatzaileak egoki erabiltzen trebatzea, Nor-nori saileko ahalerako

aditzen ezagutzan sakontzea, eta Norentzat, Norekin eta Zerez deklinabide-kasuak lantzea.

Erreportajearen ezaugarriak identifikatzea. Apunteak hartzean garrantzitsuena soilik jasotzen saiatzea. Kondairak balioestea, naturako hainbat fenomeno azaltzeko jaioa direnez

gero.

Oinarrizko gaitasunak Hitz elkartuak zuzen idaztea, hainbat determinatzailerekin egindako kalko

okerrak ekiditea, eta determinatzaileak identifikatzea. Ahaleraren Nor-nori saila identifikatzea. Erreportajeen ezaugarriak identifikatzea eta, horiei jarraituz, horrelako

testuak ekoiztea. Gaurkotasun handiko gaien inguruan informazio sakona izatea eta iritzia

sendotzea. Jendaurrean aurkezpenak egitea eta apunteak hartzea. Euskal Herriko kondairen berri izatea eta haien balioa estimatzea.

EdukiakKontzeptuak

Egilea. Eremu semantikoa: jokoa eta jolasa. Kalko okerrak: -a eta bat. Hitz-elkarketa. Determinatzailea. Determinatzaile mugatzaileak: artikuluak eta erakusleak. Determinatzaile zenbatzaileak: zehaztuak, zehaztugabeak eta orokorrak. Nolakotzaileak. Aditza: ahalera: (Nor-nori). Deklinabidea: Norentzat, Norekin eta Zerez kasuak. Erreportajea. Kondaira.

Giltza 24

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

Prozedurak Testuaren gaiarekin erlazionaturiko galderei erantzutea. Euskonews webgunean Aimar Olaizolari argitaratutako elkarrizketa

irakurtzea. Ulermena: Aimar Olaizolari pilotari buruz egindako elkarrizketa ulertzea. Adierazpena: Testuko hitz sinonimoak identifikatzea eta antonimoak

adieraztea. Hausnarketa: Kirolari buruzko zenbait galderari erantzutea, argudioak

emanez. Sorkuntza: Pertsonaia ezagun bati elkarrizketa bat egitea. Jokoari eta jolasari buruzko eremu semantikoa zabaltzea. Kalko okerrak bereiztea, eta euskarazko ordain egokiak erabiltzea. Bereiz edo marratxoz idazten diren hitz elkartuak bereiztea. Determinatzaile mugatzaileak bereiztea. Zenbatzaile zehaztuak, zehaztugabeak eta orokorrak identifikatzea. Nor-nori saileko ahalerako aditzak bereiztea. Norentzat, Norekin eta Zerez kasuen funtzioak bereiztea eta egoki

erabiltzea. Erreportajearen egitura eta ezaugarri nagusiak bereiztea. Erreportaje bat idaztea. Apunteak idatziz jasotzea zenbait irizpide kontuan hartuz eta laburdurak

erabiliz. Euskal kondairetako pertsonaiak bereiztea. Kondairak estimatzea, herriaren sinesmen eta superstizio bilakatu baitira.

Balioak Hiztegia aberasteko gogoa. Hitz elkartuak zuzen idazteko interesa.

Jarduerak Elkarrizketatuaren bizitzari eta haren lorpenei buruzko datuak irakurri. Kirolari eta kirol-ikuskizunei buruzko galderei erantzun. Testua irakurri, eta hitz ezezagunen esanahia kontsultatu. Ulermena: Zenbait esaldi egia ala gezurra diren esan. Jolasa eta jokoa

bereizi. Pilota modalitateen arteko desberdintasuna zein den esan. Adierazpena: Koadroko sinonimoak lotu. Hausnarketa: Zenbait galderari erantzun. Sorkuntza: Elkarrizketa bat egiteko galdera sorta prestatu. Esamoldeak eta esanahiak lotu. Esamoldeak eta egoerak lotu. Bost jolasen

eta jokoren zerrenda egin. Partida baten minutu zirraragarrienak kontatu, irrati-esataria bazina bezala. Hitz elkartuak eta eratorriak idatzi, jolas hitza baliatuz.

-a mugatzailearen erabilera arrazoitu. Forma egokia aukeratu. Esaldiak zuzendu. Testuko determinatzaileak identifikatu. Determinatzaileen erabilera zehaztu. Esanahiak adierazi.

Zenbait motatako hitz elkartuak identifikatu. Hitz batzuk sailkatu, zer elkarte mota diren kontuan hartuz. Esaldi hauetako hitz elkartuak zer motatakoak diren adierazi. Okerrak zuzendu. Zenbait motatako hitz elkartuak osatu, emandako hitzak erabiliz. Luzeegiak diren hitz elkartuak

Giltza 25

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

berridatzi. Hitz elkartuak osatu, zutabeak lotuz. Zuzen idatzitakoak identifikatu. Bestelako idazkera dutenak berridatzi.

Determinatzaileak identifikatu, eta hitzak ordenatu. Perpaus batzuk osatu, mugatzaileak baliatuz. Perpausak zuzendu. Determinatzaileak identifikatu, eta sailkatu. Okerrak zuzendu. IS mugagabeak eta mugatuak banatu. Nolakotzaileak identifikatu, eta perpausak berridatzi horiek aldatuz.

Hutsuneak osatu. Ahalerako adizkiak lotu. Esaldi batzuk zuzendu. Perpausak osatu, ahaleraren hiru formak emanez. Baldintza batzuk betetzen dituzten ahalerako hiru formak eman.

Norentzat, Norekin eta Zerez kasuak identifikatu. Hutsuneak bete, Norentzat, Norekin eta Zerez kasuekin. Erabilera okerrak zuzendu. Pluralean jarri Zerez kasuan dauden hitzak.

Erreportaje bat irakurri, eta egiturari, erreportaje motari, izenburuari eta markatutako elementuei buruzko galderei erantzun. Erreportaje bat idatzi, gai interesgarri bat aukeratuta.

Gelakideek aurkeztutako erreportajeen apunteak jaso. Kondairei buruzko galdera batzuei erantzun. Izaki batzuen botere edo

ezaugarriren bat aipatu. Beste izaki harrigarriren baten ezaugarriak adierazi. Pertsonaia batzuk aukeratu eta istorio bat asmatu, kondairaren ezaugarriak emanez.

Ebaluazio-jarduerak Zenbait esamolderen esanahia adierazi. Esaldi batzuetako akatsak (-a eta bat) zuzendu. Hitz elkartuak azpimarratu, eta zer motatakoak diren esan. Zuzen idatzitako hitz elkartuak seinalatu. Testu bateko determinatzaile guztiak azpimarratu eta sailkatu. Perpausak osatu, ahaleraren hiru formak emanez. Zerez, Norentzat eta Norekin kasuen erabilera okerrak zuzendu. Euskal Herriko kondairetako izaki miresgarri batzuk deskribatu.

Giltza 26

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

6. UNITATEA

Denbora: 3 aste

Diziplinartekotasuna: Naturaren Zientziak. Gorputz Hezkuntza

Helburu didaktikoak Narrazio-testuak irakurtzea, giza harremanen konplexutasunaz

konturatzeko. Loreen eta landareen eremu semantikoa zabaltzea, eta aditz-aspektu gaizki

erabiliak zuzentzea. Hitz elkartu batzuk loturik edo marratxoz idatz daitezkeela konturatzea. Aditz jokatugabeak eta jokatuak zertan desberdintzen diren jakitea,

adizlagunak eta aditzondoak bereiztea, eta Nor-nori-nork saileko ahalerako aditzen ezagutzan sakontzea.

Kroniken ezaugarriak identifikatzea. Ahozko jardunaren edukia ez galtzeko gomendioak kontuan izatea. Pastorala eta maskarada Iparraldeko herri-antzerkiaren zutabe izateagatik

estimatzea.

Oinarrizko gaitasunak Hitz elkartuak zuzen idaztea, aditz-aspektuarekin egindako kalko okerrak

ekiditea, eta aditzaren ezaugarriak identifikatzea. Halaber, adizlagunak eta aditzondoak desberdintzea eta aztertzea.

Ahaleraren Nor-nori-nork saila identifikatzea. Kroniken ezaugarriak identifikatzea eta horiei jarraituz kronikak ekoiztea. Behar den informazioa jasotzea. Euskal Herriko tradiziozko antzerkigintzaren ezaugarriak ezagutzea eta

haien balio soziala estimatzea.

EdukiakKontzeptuak

Egilea. Eremu semantikoa: loreak eta landareak. Kalko okerrak: aditz-aspektua. Hitz-elkarketa. Aditz jokatugabeak eta aditz jokatuak. Aditz jokatuak: trinkoak eta perifrastikoak. Aspektua, pertsona, numeroa eta aldia. Adberbioa: adizlaguna eta aditzondoa. Aditza: ahalera (Nor-nori-nork). Kronika. Herri-antzerkia: pastorala eta maskarada.

Prozedurak Testuaren gaiarekin erlazionaturiko galderei erantzutea. Jasone Osororen Jara nobelako pasarte batzuk irakurtzea. Ulermena: Testuko ideia nagusiak ulertzea.

Giltza 27

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

Adierazpena: Hitz sinonimoak eta izenondoak bilatzea. Hausnarketa: Maitasun-harremanei buruzko zenbait galderari erantzutea,

argudioak emanez. Sorkuntza: Maitasun-gutun bat idaztea. Loreen eta landareen eremu semantikoa zabaltzea. Aditzaren aspektu-marka okerrak identifikatzea. Loturik edo marratxoz idazten diren hitz elkartuak bereiztea. Aditz jokatugabeak eta jokatuak bereiztea. Aditz jokatuak sailkatzea, osagai bat edo bi duten kontuan hartuta. Aditz jokatuetan aspektua, pertsona, numeroa eta aldia zehaztea. Adizlagunak eta aditzondoak identifikatzea. Nor-nori-nork saileko ahalerako aditzak bereiztea. Kronikaren egitura eta ezaugarri nagusiak bereiztea. Kronika bat idaztea. Gelakideek prestatutako galdera-orria osatzea, kronika bat entzun ahala. Pastoralaren eta maskaraden ezaugarriak, pertsonaiak eta edukiak

identifikatzea.

Balioak Adierazpena hobetzeko gogoa eta interesa. Hitz elkartuak zuzen idazteko borondatea. Herri-antzerkigintzaren balio soziala estimatzea.

Jarduerak Egilearen bizitzari eta haren obrari buruzko datuak irakurri. Maitasuna adierazteari buruzko galderei erantzun. Testua irakurri, eta hitz ezezagunen esanahia kontsultatu. Ulermena: Testuari buruzko galderei erantzun. Adierazpena: Testuko hitz sinonimoak bilatu. Izenondoak eta pertsonaiak

lotu. Hausnarketa: Maitasuna adierazteko moduei buruz hausnartu. Sorkuntza: Maitasun-gutun bat idatzi. Zenbait lore eta landareren izenak eman. Sendabelarrak eta espeziak

sailkatu. Lore edo landare batzuek zer esanahi duten adierazi, eta zer unetan eta nori oparituko lizkioketen azaldu. Bi testutan loreek zeren metafora diren esan.

Koadroko aditzen aspektu-atzizkia identifikatu. Urruneko kronika eta kontakizun zuzen bizia identifikatu. Akatsak zuzendu.

Mota bateko hitz-elkarketak identifikatu. Koadro batean dauden izenak eta izenondoak identifikatu, eta hitz elkartuak osatu. Idazteko aukera bat baino gehiago duten hitz elkartuak berridatzi. Oker idatzita dauden hitz elkartuak zuzendu. Hitz elkartuak eta arauak lotu. Hitz elkartuen arauak eta adibideak lotu. Esaldi okerrak zuzendu. Hitz elkartuak zuzendu.

Testu bateko aditzak azpimarratu, eta sailkatu. Aditzak sailkatu. Perpaus batzuetako aditzak identifikatu, eta subjektuak eta predikatuak banatu. Aditzak azpimarratu eta zer alditan dauden esan. Aditzak sailkatu, aspektuaren arabera. Aditzen pertsona eta numeroa esan, eta komunztadura-osagaiak identifikatu. Aditz batzuen aspektua, pertsona, numeroa eta aldia esan.

Giltza 28

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

Aditzondo mota bakoitzeko adibideak eman. ASak azpimarratu, eta sailkatu. Koadroko aditzondoak sailkatu. Aditzondoak jarri, adizlagunen ordez.

Esaldiak osatu. Indikatiboko aditzak ahalerako aditz bihurtu. Hutsuneak bete, aditzak emanda. Okerrak zuzendu.

Kronika bat irakurri eta irakurketa bizia egiteko prestatu. Gerra-kronika bat irakurri eta galderei erantzun. Kronika bat idatzi, eta kronika horren irakurketa bizia prestatu.

Gelakideek prestatutako galdera-orria osatu. Zenbait esaldi egia ala gezurra diren esan, eta zergatia azaldu. Pastoralaren

egituraren lau atalak zein diren azaldu. Hutsuneak bete, pastoralaren ezaugarriez baliatuz. Maskaradetako zenbait pertsonaiaren irudiak Interneten bilatu, eta bakoitzaren ezaugarriak zein diren esan. Testu batzuk irakurri, eta pastorala ala maskarada diren esan.

Ebaluazio-jarduerak Lore eta landare batzuen itxura eta funtzioa deskribatu. Aspektu okerrak zuzendu. Izenak eta izenondoak lotu, hitz elkartuak osatzeko. Aditzak azpimarratu, eta haien osagaiak aztertu. Esaldi batzuetako adberbioak azpimarratu, eta zer motatakoak diren esan. Ezaugarri jakin batzuk dituzten ahalerako aditzak eman. Zenbait adierazpen pastoralaren edo maskaradaren ezaugarriak diren esan.

Giltza 29

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

2. MONOGRAFIKOA

Denbora: 5 ordu

Diziplinartekotasuna: Atzerriko hizkuntza. Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Naturaren Zientziak. Teknologia

Helburu didaktikoak Euskararen jatorriaren eta bilakaeraren berri izatea. Euskarazko lehen liburuak zein eta nolakoak ziren jakitea. Euskara batuaren sorreraz eta xedeaz konturatzea. Lanak egiteko argibideen berri izatea.

Oinarrizko gaitasunak Euskararen jatorria eta bilakaera: Euskararen jatorriari buruzko zenbait

hipotesi ezagutzea. Halaber, euskarak historian zehar izandako bilakaeraz jabetzea, besteak beste euskera batua sortzeko premiaz.

Lanak egiteko argibideak (II): Lanak ondo egituratzen eta antolatzen ohitzea.

EdukiakKontzeptuak

Euskararen jatorria: aztarna zaharrak. Euskararen ahaidetasunari buruzko hipotesiak. Euskararen eremua. Euskarazko lehen liburuak. Euskara batuaren sorrera. Lanak egiteko argibideak. Lanaren atalak: azala, aurkibidea, sarrera, lanaren garapena, ondorioa,

bibliografia. Informazioaren antolaera: tituluak eta azpitituluak, baliabide grafikoak eta

ezaugarri formalak.

Prozedurak Euskararen jatorriari buruzko arrasto idatziak identifikatzea. Euskararen ahaidetasunari buruzko hipotesi nagusiak ezagutzea. Euskaraz zer eremutan hitz egiten zen jakitea. Ahozko tradizioa paperean jarri zuten lehen idazleen berri izatea. Euskara batua sortzeko eman ziren lehen urratsez jabetzea. Lanak egiteko argibideei jarraitzea, lanaren atalak identifikatzea, eta atal

bakoitzaren garrantzia zehaztea. Informazioa behar bezala antolatzea.

Balioak Euskararen jatorriaren eta historian zehar izan duen bilakaeraren berri

izateko interesa.

Giltza 30

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

Lanak eraz eta taxuz aurkezteko interesa.

Jarduerak Euskararen jatorriari buruzko testu bateko hutsuneak bete. Zenbait galderari erantzun. Zenbait adierazpen egia ala gezurra diren esan. Hizki-zopa batean latinetik datozen hitzak bilatu. Zenbait pertsonaia eta gertaera dagokien garaian kokatu. Aipu bibliografiko batzuk modu egokian aipatu. Zenbait hitzetatik tituluak eta azpitituluak zein diren esan. Ondoren,

bakoitza dagokion lekuan kokatu. Testu bat irakurri, ideia nagusiak azpimarratu, eta eskema bat osatu. Taula bat egin, zure gelari buruzko informazio jakin bat jasotzeko.

Ebaluazio-jarduerak Datu bibliografikoak ordenatu. Testu bat irakurrita, titulua eta azpitituluak

jarri, ideia garrantzitsuenak bereiziz testuaren eskema egin, eta irudi bat aukeratu, hornitzeko.

Giltza 31

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

7. UNITATEA

Denbora: 3 aste

Diziplinartekotasuna: Naturaren Zientziak. Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Gorputz Hezkuntza

Helburu didaktikoak Narrazio ironikoak irakurtzea zentzu kritikoa garatzeko. Eguraldiaren eremu semantikoa zabaltzea, eta berbera eta berdina hitzen

bereizketa egitea. Toponimoen idazkera zuzena barneratzea. Perpaus elkartuak eta perpaus juntatuak bereiztea, juntagailuak, lokailuak

eta menderagailuak identifikatzea, eta ahalera menderatzea. Antzerki-testuaren ezaugarriak aztertzea. Antzerki-testuak adierazkortasunez antzeztea. Kantagintza literaturaren adierazpidea izan daitekeela konturatzea, eta

kantagintza tradizionalaren eta kantagintza modernoaren arteko aldea bereiztea.

Oinarrizko gaitasunak Berbera eta berdina hitzen arteko desberdintasun semantikoa bereiztea,

toponimoak zuzentasunez eraikitzea, perpaus elkartuak identifikatzea eta perpaus juntatuak sailkatzea.

Ahaleraren formak egokiro erabiltzea. Antzerki-testuen ezaugarriak identifikatzea eta horrelakoak ekoiztea. Ahozko ekoizpen adierazkorrak egitea. Euskal Herriko kantagintza tradizionala eta modernoa ezagutzea eta

estimatzea.

EdukiakKontzeptuak

Egilea. Eremu semantikoa: eguraldia. Berbera eta berdina. Toponimia. Euskal Herriko toponimoak eta munduko toponimoak. Perpaus elkartuak. Perpaus juntatuak. Juntagailuak, lokailuak eta menderagailuak. Aditza: ahalera (berrikusketa). Antzerki-testua. Literatura eta beste adierazpideak: kantua.

Prozedurak Testuaren gaiarekin erlazionaturiko galderei erantzutea.

Giltza 32

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

Koldo Izagirreren Hortzak galdu zituen kantaria nobelako pasarte batzuk irakurtzea.

Ulermena: testuko ideia nagusiak ulertzea. Adierazpena: Hitz sinonimoak, antonimoak eta hitz-jokoak testuan

identifikatzea. Hausnarketa: Hitzen garrantziari buruzko zenbait galderari erantzutea,

argudioak emanez. Eguraldiari buruzko eremu semantikoa zabaltzea. Berbera eta berdina hitzen testuingurua bereiztea. Toponimo motak bereiztea. Toponimoen idazkera-arauak identifikatzea. Perpaus elkartuak eta juntatuak aztertzea. Juntagailuak, lokailuak eta menderagailuak bereiztea. Ahalerako hiru formak zuzen erabiltzea. Antzerki-testuaren egitura eta ezaugarriak identifikatzea. Testu bat berridaztea antzerki-testu gisa. Antzerki-testua adierazkortasunez antzeztea, ahotsari zein gorputzari

dagokionez. Kanten ezaugarriak bereiztea. Kantagintza tradizionala eta modernoa identifikatzea.

Balioak Sorkuntza: Sorlekuarekiko atxikimenduari buruzko kanta bat idaztea. Hitzak egokitasunez erabiltzeko joera. Toponimoak zuzen idazteko ahalegina. Euskal kantak estimatzea, gure kulturaren emaitza eta lekukotasun diren

aldetik.

Jarduerak Egilearen bizitzari eta haren obrari buruzko datuak irakurri. Kontzerturen batean inoiz egon diren galdetu. Testua irakurri, eta hitz ezezagunen esanahia kontsultatu. Ulermena: Testuko ekintzak kronologikoki ordenatu. Abestian zer hitz

aldatzen dituen esan, eta zergatia azaldu. Adierazpena: Testuko hitzen sinonimoak eta antonimoak bilatu. Ironia eta

hitz-jokoen esanahiak adierazi. Hausnarketa: Zenbait galderari erantzun. Sorkuntza: Sorlekuarekiko atxikimenduari buruzko kanta bat idatzi. Zenbait hitz eta beren definizioak lotu. Eguraldi-iragarpena egiteko

erabiltzen dituzten irudiek zer adierazten duten esan. Eguraldi-iragarpen bateko hutsuneak bete, elementu batzuk emanda. Eguraldia zehazten duten elementuak zer-nolakoak diren esan. Eguraldi-iragarpena egin, mapa batean oinarrituta.

Esaldietan erreferentzia bakarra ala konparazioa egiten den esan. Esaldiak osatu. Akatsak zuzendu. Esaldietako berbera eta berdina hitzak beste hitz batzuez ordezkatu.

Toponimoak sailkatu. Bi zutabeetako leku-izenak lotu, toponimo bikoitzak edo elkartuak osatzeko. Oker idatzita dauden toponikoak zuzendu. Forma zuzenak aukeratu. Toponimo administratiboak eta fisikoak banatu.

Giltza 33

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

Hutsuneak osatu, zenbait hitz emanda. Testu labur bat asmatu, elementu orokor jakin batzuk dituzten zortzi toponimo erabiliz.

Perpaus bakunak eta perpaus elkartuak identifikatu. Juntagailuak eta menderagailuak inguratu, eta perpausak sailkatu. Testu bateko perpausak banatu.

Zenbait juntagailu identifikatu. Juntagailuak identifikatu, eta zer motatakoak diren esan. Eskatzen den perpausa izateko zer juntagailu behar den idatzi.

Esaldiak juntagailuz edo menderagailuz lotuta dauden esan. Morfemei buruzko adierazpen zuzenak aukeratu. Perpausak osatu. Oker daudenak zuzendu.

Hutsuneak bete. Sintagmak azpimarratu. Ahalerako aditz batzuk eman. Aditzak eta esaldiak lotu. Ahaleraren formak eman.

Antzerki-testu bat irakurri, eta ortografia-akatsak zuzendu. Antzerki-testu bat irakurri, eta galderei erantzun. Antzerki-testu baten fitxa teknikoa asmatu. Testu bat antzerki gisa idatzi.

Hasierako testua antzerki-testu gisa antzeztu. Poema baten eta kanta baten ezaugarriak aztertu. Zenbait kanta aztertu, eta

tradizionalak diren esan. Euskal kantagintza tradizionalak jorratutako gai bakoitzeko kanta bat jaso. Kanta batzuk aztertu, eta modernoak diren esan. Zenbait kanta aztertu, eta zer gai duten eta zer motatakoak diren esan. Estilo bat hautatu, eta kantuaren berezko ezaugarriak dituen abestia asmatu.

Ebaluazio-jarduerak Eguraldi-iragarpenarekin zerikusia duten zenbait hitzen definizioak eman. Esaldietako akatsak (berbera eta berdina) zuzendu. Leku-izenak lotu, toponimo bikoitzak edo elkartuak osatzeko. Leku-izen batzuen euskarazko toponimoak eman. Perpaus elkartuak identifikatu, eta zer motatakoak diren esan. Perpaus juntatu batzuk zer motatakoak diren esan. Esaldi batzuetako menderagailuak eta juntagailuak azpimarratu. Zenbait kantu tradizionalak ala modernoak diren esan.

Giltza 34

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

8. UNITATEA

Denbora: 3 aste

Diziplinartekotasuna: Teknologiak. Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Naturaren Zientziak

Helburu didaktikoak Abenturazko narrazioak irakurriz atsegin hartzea, eta zirrara eragiten duten

elementuak zein diren ikustea. Nabigazioaren eremu semantikoa zabaltzea, eta zenbatzaile orokorrak

zuzen erabiltzea. Jatorria atzizkidun hitz zehatzen bidez adieraztea. Emendiozko perpausak osatzeko juntagailu eta lokailu ohikoenak

erabiltzea, eta galdegaia eta mintzagaia desberdintzea. Testu elektronikoen –SMS eta blogen– ezaugarriez jabetzea. Bideokonferentzietan ahoskera eta gorputz-adierazpenak kontuan izatea. Zinemaren balio artistikoa aintzat hartzea.

Oinarrizko gaitasunak Dena, guztia eta osoa hitzen arteko desberdintasun semantikoa

identifikatzea, jatorria zuzen adieraztea, eta emendiozko perpausak identifikatzea eta sortzea.

Galdegaiaren legeak egoki erabiltzea. Testu elektronikoen ezaugarriak identifikatzea eta horrelakoak ekoiztea. Teknologia berriek eskaintzen dituzten onurak giza komunikazioaren

arloan baliatzea. Zinemagintzaren ezaugarriak ezagutzea eta balioestea.

EdukiakKontzeptuak

Egilea. Eremu semantikoa: nabigazioa. Dena, guztia eta osoa zenbatzaileak. Jatorria adierazteko atzizkia: -ar/-tar/-dar. Emendiozko perpausak. Eta juntagailua. Ere lokailua. Galdegaia eta mintzagaia. Testu elektronikoak: SMSak eta blogak. Literatura eta zinemagintza.

Prozedurak Testuaren gaiarekin erlazionaturiko galderei erantzutea. Pau Joan Hernandezen Izuaren eskifaia nobelako pasarte batzuk

irakurtzea. Ulermena: Testuko ideia nagusiak ulertzea.

Giltza 35

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

Adierazpena: Esaldi batzuen esanahia adieraztea, sinonimoak bilatzea eta izenordainak identifikatzea.

Hausnarketa: Pirateriari buruzko galderei erantzutea, argudioak emanez. Sorkuntza: Egungo itsas lapurrei buruzko idazlan bat egitea. Nabigazioari buruzko eremu semantikoa zabaltzea. Dena, guztia eta osoa zenbatzaileen erabilera bereiztea. Jatorria adierazteko atzizkiak zuzen lotzea, nongotasuna eta nolakotasuna

adierazteko. Emendiozko perpausak osatzeko juntagailuak eta lokailuak egoki

erabiltzea. Ordena markatuaren eta ordena ez-markatuaren eraginaz jabetzea. Galdegaia eta mintzagaia bereiztea. Testu elektronikoetan erabiltzen den kodearen eta testu moten ezaugarriak

identifikatzea. SMS bat idaztea eta norberaren bloga osatzea. Ahoskeraren, hizkuntzaren eta gorputzaren ezaugarriak kontuan hartzea,

bideokonferentzia bat antzeztu ahala. Zinemaren barruan narratiba eta dramatikaren ezaugarriei antzematea. Zinemaren ezaugarriak identifikatzea: gidoi literario eta teknikoa, eta

grabazioa.

Balioak Lexiko espezifikoa ikasteko interesa. Hitz eratorriak erosotasunez sortzeko konfiantza. Zinema balioestea, istorioak kontatzeko artea denez gero.

Jarduerak Egilearen bizitzari eta haren obrari buruzko datuak irakurri. Piraten istorioei buruz duten iritzia azaldu. Testua irakurri, eta hitz ezezagunen esanahia kontsultatu. Ulermena: Irakurgaiari buruzko esaldiak egia ala gezurra diren esan.

Galdera batzuei erantzun. Adierazpena: Testuko esaldi batzuen esanahia azaldu. Testuko hitzen

sinonimoak bilatu. Testuko pasarte batean izenordainak identifikatu. Hausnarketa: Internetako pirateriaren eta itzulpenaren hizkeraren inguruan

hausnartu. Sorkuntza: Itsas lapurrei buruzko idazlana idatzi. Hitz batzuk ordenatu. Zutabe bateko esamoldeak beren esanahiekin lotu.

Kontakizun labur bat idatzi, esamoldeen bidez. Nabigazioarekin zerikusia duten sinonimoak lotu. Nabigazio-ontzietako objektuak identifikatu. Hutsuneak bete, sarearekin lotutako hitzen bidez. Nabigazioari buruzko abesti bat bilatu.

Zatigarriak diren osotasunak markatu. Esaldi bakoitzari dagokion forma aukeratu. Esaldi zuzenak osatu. Akatsak zuzendu. Zenbatzaileak ordezkatu. Kanta bat asmatu, zenbatzaileekin.

Izenondoak azpimarratu, eta sailkatu. Lauki bateko hitz eratorriak identifikatu. Jatorria adierazten duen forma zuzena aukeratu. Akatsak zuzendu. Leku-izenak eta jatorria adierazteko atzizkia lotu. Parentesi arteko toponimoen jentilizioak eman. Oker dauden toponimoak zuzendu. Jatorria edo zaletasuna adierazten duen forma eman. Testu bat idatzi.

Giltza 36

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

Perpaus batzuetako juntagailuak eta lokailuak azpimarratu. Eta juntagailuak zer elementu elkartzen dituen esan. Okerrak zuzendu. Emendiozko perpausak identifikatu. Perpausak osatu, juntagailu eta lokailuen bidez. Perpausen egitura aztertu. Emendiozko esaldiak egin. Ere partikularen erabilerak identifikatu. Akatsak zuzendu.

Elementuak ordena ez-markatuaren arabera ordenatu. Galdegaia azpimarratu. Esaldia moldatu, galdetzaileari dagokion hitza galdegai ezarriz. Galdegaia gorriz azpimarratu eta mintzagaia urdinez. Perpausak egin. Akatsak zuzendu.

Kode arruntean idatzi SMSen kodean idatzitako mezua. Ohar tradizionala eta SMSa konparatu. SMSa kode tradizionalean transkribatu. Blogeko testu motaren ezaugarriak identifikatu. Blogariari erantzun. Zure bloga osatu.

Bideokonferentzian zer ekintza egin ahal den esan. Ikaskideei ideia batzuk adierazi, gorputzaren hizkuntza baliatuz. Bideokonferentziek lan-munduan duten eragina aztertu.

Zinemari buruzko zenbait esaldi egia ala gezurra diren esan. Eleberrietan oinarritutako filmak aztertu, eta eleberriok nork idatzi zituzten adierazi. Film batez gogoratu, eta ezaugarri batzuk aztertu. Filmaren eta antzerki-testuaren arteko desberdintasunak zehaztu. Gidoi teknikoa eta literarioa banatu. Testu bat zinematografia-gidoi bihurtu. Aurreko gidoietako egitura aztertu.

Ebaluazio-jarduerak Esamolde batzuen esanahia azaldu. Guztia, dena eta osoa zenbatzaileak oker erabilitako esaldiak zuzendu. Leku-izen batzuen jentilizioa adierazi. Emendiozko perpausak identifikatu. Ere lokailua eta eta juntagailua oker erabilitako esaldiak zuendu. Zenbait esalditan galdegaia azpimarratu. Kantu baten bideoklipa grabatzeko gidoi-zinematografikoa idatzi.

Giltza 37

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

9. UNITATEA

Denbora: 3 aste

Diziplinartekotasua: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Naturaren Zientziak

Helburu didaktikoak Umorezko testuak irakurtzea, kontatutakoari norberaren bizipenak

uztartzeko. Sukaldaritzaren eremu semantikoaren bidez hiztegia aberastea, eta asko,

handi eta oso hitzak egoki baliatzea. Aposizioei esker adierazpena dotoretzea. Perpaus hautakariak, perpaus aurkariak eta alborakuntzazko perpausak

eratzea, eta juntagailuak nahiz lokailuak eraz txertatzea. Testu eren eta testu moten izaera orokorrari antzematea. Ahozko testuen ezaugarriak identifikatzea. Komikigintzaren ezaugarriak estimatzea.

Oinarrizko gaitasunak Asko, handi eta oso hitzen arteko desberdintasun semantikoa identifikatzea

eta zuzen erabiltzea, aposizioak identifikatzea eta zuzen idaztea. Halaber, perpaus juntatuak identifikatzea eta sortzea.

Lokailuak eta juntagailuak desberdintzea. Testuen ezaugarriak identifikatzea eta horien arabera generotan sailkatzea. Testu bakoitzaren komunikazio-xedea eta erabilera-eremua identifikatzea. Komigintzaren ezaugarriak ezagutzea eta estimatzea.

EdukiakKontzeptuak

Egilea. Eremu semantikoa: sukaldaritza. Asko, handi eta oso hitzak. Aposizioen idazkera. Aposizio motak. Perpaus hautakariak, perpaus aurkariak eta alborakuntzazko perpausak. Juntagailuak eta lokailuak. Testu erak eta testu motak. Testu-generoak. Literatura eta komikigintza.

Prozedurak Testuaren gaiarekin erlazionaturiko galderei erantzutea. Joanes Urkixoren Nerabeak eta beste munstro batzuk ipuin-liburuko

pasarte bat irakurtzea. Ulermena: Testuko ideia nagusiak ulertzea. Adierazpena: Kalko okerrak bereiztea eta esamolde batzuen euskarazko

ordainak ematea.

Giltza 38

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

Hausnarketa: Euskarari eta berdintasunari buruzko galderei erantzutea, argudioak emanez.

Sorkuntza: Estralurtarrak lurrera iristen ari diren unea kontatzea albiste gisa.

Sukaldaritzari buruzko eremu semantikoa zabaltzea. Asko, handi eta oso hitzen esanahiak desberdintzea. Aposizio motak identifikatzea, eta horien idazkera identifikatzea. Perpaus hautakarietako eta aurkarietako juntagailuen erabilera bereiztea. Alborakuntzazko perpausak eratzeko bi moduez jabetzea. Juntagailu eta lokailu jakin batzuk identifikatzea eta erabilerari

antzematea. Testu moten erabilera-eremuak bereiztea. Generoak eta adibideak erlazionatzea, egoeraren arabera. Ahozko testuen generoak sailkatzea. Komigintzaren ezaugarriak identifikatzea: hitza eta irudia. Irudia eta hitza uztartzea, komikiak sortzeko orduan.

Balioak Asko, handi eta oso hitzen erabilera doitzeko ahalegina.

Jarduerak Egilearen bizitzari eta haren obrari buruzko datuak irakurri. Estralurtarrei eta zientzia-fikziozko nobelei buruzko galderei erantzun. Testua irakurri, eta hitz ezezagunen esanahia kontsultatu. Ulermena: Zenbait galderari erantzun. Esaldiak egia ala gezurra diren

adierazi. Adierazpena: Testuan kalko okerrak identifikatu. Hitz batzuen euskarazko

ordainak eman. Hausnarketa: Euskarari buruzko galderei erantzun. Sorkuntza: Estralurtarrak lurrera iristen diren unea kontatu. Lauki bateko jakiak zapore motaren arabera sailkatu, eta bakoitzarekin zer

ekintza egin daitekeen esan. Tresna batzuk eta definizioak lotu; ondoren, errezetaren hutsuneak bete. Letra-zopan zortzi sukalde-tresna bilatu. Errezeta bat asmatu.

Lauki bateko izen zenbakarriak, neurgarriak eta neurgaitzak identifikatu. Zutabeak lotu, esaldi zuzenak eta zentzuzkoak eratzeko. Hutsuneak bete, asko, oso, handi eta labur hitzen bidez. Akatsak zuzendu.

Esaldi batzuetako aposizioak identifikatu. Aposizioa dagokion tokian kokatu, eta esaldia berridatzi. Aposizioak deklinatu, hala behar dutenean. Oker idatzita dauden aposizioak zuzendu. Zenbait sintagma identifikatu. Tartekiak eta aposizioak bereizi. Esaldiak zuzendu. Esaldi batzuei tartekiak erantsi. Esaldi batzuei aposizioa erantsi.

Perpaus hautakariak identifikatu. Hutsuneak bete, laukian emandako juntagailuen bidez. Juntagailu hautakariak azpimarratu, eta beste esaldi bana asmatu, horiek baliatuz.

Juntagailuak azpimarratu. Perpausak egin, juntagailuen bidez. Perpaus elkartuak sailkatu. Perpaus aurkarien egitura aztertu.

Alborakuntzazko perpausen juntadura nola egin esan. Juntagailuak identifikatu eta sailkatu. Okerrak zuzendu.

Giltza 39

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

Juntagailuen edo lokailuen ezaugarriak diren esan. Juntagailuak eta lokailuak sailkatu. Akatsak zuzendu. Esaldiak osatu.

Testu zati batzuk irakurri eta testuak zein diren esan. Taula bete, genero bakoitzeko adibide bat erantsiz. Erabilera-eremuak eta testu motak lotu, eta zer generotako testuak sor daitezkeen adierazi. Testu batzuk zer motatakoak eta zer generotakoak diren esan.

Ahozko testuen generoak jasotzen dituen taula osatu. Komikiak eta liburuak irakurtzearen arteko desberdintasuna adierazi.

Komiki-banda batean narratibaren eta dramatikaren ezaugarriak aztertu. Egoera batzuk irudikatu, bunbuiloak eta letra motak egoki erabiliz. Egoera bat asmatu, eta dagokion itxurako letra mota marraztu. Zenbait egoeratan zer-nolako bineta sortu behar den adierazi. Komiki-orri bateko hitzak eta irudiak aztertu. Komiki bat asmatu, landutako ezaugarriak kontuan hartuta.

Ebaluazio-jarduerak Ekintza bakoitza zer jakirekin egingo den adierazi. Zenbait esalditan asko, handi eta oso hitzak zuzendu. Aposizioak identifikatu. Perpaus bakoitzari aposizio bat erantsi. Perpaus juntatu batzuk sailkatu. Perpausak berridatzi, sail bereko beste juntagailu batzuk erabiliz. Komikien burbuiloei pertsonaiak esleitu.

Giltza 40

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

3. MONOGRAFIKOA

Denbora: 5 ordu

Diziplinartekotasuna: Atzerriko hizkuntza. Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Naturaren Zientziak

Helburu didaktikoak Hizkuntzaren aldaerak bereiztea, hizkuntza bera egiteko modu ezberdinak

diren aldetik. Hizkuntzaren aldaera estilistikoak bereiztea. Euskalkien zenbait ezaugarri identifikatzea. Lanak aurkezteko argibideen berri izatea.

Oinarrizko gaitasunak Hizkuntzaren aldaerak: Hizkuntzaren aldaerak identifikatzea, eta une

bakoitzean zer erregistro erabili behar den argi izatea. Halaber, euskalkien ezaugarri batzuk identifikatzea.

Lanak aurkezteko argibideak: Lanak aurkeztu aurretik berrikusten eta zuzentzen ohitzea, eta aurkezteko teknika modernoak erabiltzea.

EdukiakKontzeptuak

Hizkuntzaren-aldaerak. Aldaera historikoak. Aldaera estilistikoak: erregistro arrunta, lagunarteko erregistroa, erregistro

estandarra, erregistro zientifiko-teknikoa eta erregistro literarioa. Aldaera sozialak. Aldaera geografikoak: euskalkiak. Lanak aurkezteko argibideak. Lanak aurkezteko urratsak: berrikustea eta zuzentzea, eta aurkezpena. Multimedia-aurkezpena.

Prozedurak Hizkuntza-aldaeraren kontzeptua ulertzea. Hizkuntza-aldaerak sailkatzea. Aldaera estilistikoen erregistro nagusiak bereiztea. Euskalkien zenbait ezaugarri identifikatzea. Zuzenketaren alderdiak bereiztea: letra mota; paragrafoa; buletak eta

numerazioa; moztu, kopiatu, ezabatu eta mugitu; ortografia eta gramatika. Multimedia-aurkezpenak egiteko sistemak praktikatzea: PowerPoint- eta

bideo-aurkezpenak.

Balioak Lanbieetako argota eta gazte jendearen argota ezagutzeko jakin-mina. Euskalkien berezitasun nagusiak ezagutzeko jakin-mina. Lanak txukun aurkezteko ahalegina, ikasitako urratsei jarraituz.

Giltza 41

Euskara eta Literatura DBH 2Ikasgelako programazioa

Jarduerak Testu bat irakurri eta gaur egungo arauen arabera idatzi. Eguraldiari buruzko esaldien erregistroa adierazi. Testu bat aldatu, erregistro estandarrean adierazteko. Egoera komunikatibo batzuetan zer erregistro erabili beharko litzatekeen

esan. Testuak zer euskalkitan idatzita dauden adierazi, eta bakoitzaren

ezaugarriak azpimarratu. Zenbait akats dituen testua word-prozesadore batean kopiatu, eta zuzentzaile

ortografikoaren laguntzaz akatsak zuzendu. Hizkuntza gizartean ataleko euskararen erregistroei buruzko PowerPoint

aurkezpena prestatu. Horretarako, zenbait urratsi jarraitu. Zenbait galderari erantzun. Zenbait gairen artean bat aukeratu, eta hari buruzko lana eta aurkezpena

egin.

Ebaluazio-jarduerak Hedabideetan zer hizkuntza-erregistro erabiltzen den adierazi. Erregistro

zientifiko-teknikoaren ezaugarriak adierazi. Zenbait esaldi erregistro estandarrean eman. Webgune batean sartu zuzentzaile bat erabiltzeko. PowerPointeko aurkezpenekin zerikusia duten baieztapen batzuk egia ala gezurra diren esan.

Giltza 42