Upload
andeka
View
1.039
Download
1
Embed Size (px)
Citation preview
PSIKOLOGIA ETA SOZIOLOGIA
“DAS EXPERIMENT” (O. Hirschbiegel, 2001)
GIDATUTAKO IRUZKINA
1. Fitxa teknikoa. Bilatu Interneten.
2. Sinopsia. Bilatu eta euskaratu.
3. Analisia egiteko, saiatu hurrengo ideiak garatzen zure analisian (ez egin banan-
banan baizik eta testu antolatua batean)
Deskriba itzazu pelikulan agertzen diren pertsonaiak: pertsonalitatea,
jokabideak, ikusitako jokabide-aldaketak, esperimentuan partze hartzeko
arrazoiak, eta abar. Aipatu adibideak (sekuentziak, planoak, eszenak) zure
baieztapenak ilustratzeko.
Esperimentuko protokolo experiméntala argi agertzen da. Deskribatu
esperimentua: zein da hipotesi nagusia? Posiblea bada saiatu formulatzen era
objetiboan. Eta aldagaia askea/menpekoa? Gogoratu Standfordeko
esperimentua eta Zimbardok esandakoa ikusitako elkarrizketan.
http://www.rtve.es/alacarta/videos/redes/redes-pendiente-resbaladiza-maldad/
736047/
Analizatu psikologoen jarrera, batez ere, jarrera etikoa. Zure ustez, zer esan
daiteke kode etikoari buruz?
Bortizkeria: noiz eta nola agertzen da? Nortzuk dira arduradunak? Zergatik
erabiltzen dute? Zertarako?
Zer da kutxa beltza? Zertarako erabiltzen da?
Zer da sadismoa? Bilatu informazioa. Agertzen da pelikulan? Noiz? Nola?
Aipatu adibide zehatzak.
Idatzi analisia: 20/30 lerroko testu egituratutako batean: sarrera, garapena eta
amaiera. Gogoratu erabil daitezkeen kontzeptu teorikoak honako hauek dira:
behabiorismoa, inkontzientea, jokabide behagarria, esperimentazioa,
kondizionamendua, giza duintasuna, egiaztapena, …
4. Hausnarketa kritikoa: analisia eginez gero, idatzi zure iritzia pelikulaz.