7
2013-4-12 KOLORETAKO SUMENDIAK Egindako esperimentua, sumendia Behar izan ditugun materialak hauek izan dira: poliespan erretilu bat, botila huts bat, paperezko kono bat, sodio bikarbonato koilara bat ,15 ml detergente likido eta 60 ml ozpin . Honela egin dugu: Hasteko , botila bandejan itsatsi dugu, hau sumendiaren ahoa izan da.Gero, bikarbonatoa eta detergentea botilara bota ditugu. Paperezko konoa botila inguruan jarri eta azkenik , sumendiko zulotik ozpina bota dugu erupzioa sortu arte. Izugarrizko erupzioa sortu da laba berde eta guzti ! Zer gertatu da? Ozpinak nahasketarekin erreakzioa egiten du eta sumendiaren erupzioa gertatzen da. Detergente likidori esker apar berdea sortzen da. Ozpina azido bat da eta bikarbonatoa base bat , elkartzerakoan erreakzio hau sortzen da.

KOLORETAKO SUMENDIAK - Itsasoko Ama eskolaitsasokoamaeskola.com/ficheros/experimentos.pdf · KOLORETAKO SUMENDIAK Egindako esperimentua, sumendia Behar izan ditugun materialak hauek

  • Upload
    others

  • View
    16

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: KOLORETAKO SUMENDIAK - Itsasoko Ama eskolaitsasokoamaeskola.com/ficheros/experimentos.pdf · KOLORETAKO SUMENDIAK Egindako esperimentua, sumendia Behar izan ditugun materialak hauek

2013-4-12

KOLORETAKO SUMENDIAK

Egindako esperimentua, sumendia

Behar izan ditugun materialak hauek izan dira: poliespan erretilu bat, botila huts bat, paperezko kono bat, sodio bikarbonato koilara bat ,15 ml detergente likido eta 60 ml ozpin .

Honela egin dugu:

Hasteko , botila bandejan itsatsi dugu, hau sumendiaren ahoa izan da.Gero, bikarbonatoa eta detergentea botilara bota ditugu. Paperezko konoa botila inguruan jarri eta azkenik , sumendiko zulotik ozpina bota dugu erupzioa sortu arte.

Izugarrizko erupzioa sortu da laba berde eta guzti !

Zer gertatu da?

Ozpinak nahasketarekin erreakzioa egiten du eta sumendiaren erupzioa gertatzen da. Detergente likidori esker apar berdea sortzen da. Ozpina azido bat da eta bikarbonatoa base bat , elkartzerakoan erreakzio hau sortzen da.

Page 2: KOLORETAKO SUMENDIAK - Itsasoko Ama eskolaitsasokoamaeskola.com/ficheros/experimentos.pdf · KOLORETAKO SUMENDIAK Egindako esperimentua, sumendia Behar izan ditugun materialak hauek

2012-2-13

BIHOTZAREN TAUPADAK

Egindako esperimentua, bihotzaren soinua .

Erabilitako materialak: plastikozko 2 inbutu eta metro bateko plastikozko hodi bat.

Horrela egin dugu:

Lehenengo, plastikozko inbutuak hodiaren bi muturretan sartu ditugu. Gero, inbutu bat lagun baten bizkarrean jarri dugu eta beste muturrekoa lagunaren belarrian. Hau eginda bihotzaren taupadak entzuten saiatu gara .

Hasiera batean, ezer ez dugu entzun. Gero, klase inguruan korrika hasi garenean bihotzaren taupadak gogortu egin dira eta orduan bai posible izan dela bihotza entzutea!

Page 3: KOLORETAKO SUMENDIAK - Itsasoko Ama eskolaitsasokoamaeskola.com/ficheros/experimentos.pdf · KOLORETAKO SUMENDIAK Egindako esperimentua, sumendia Behar izan ditugun materialak hauek

Telefono baten modura erabiltzeko, ume batek inbutua belarrira eraman du eta beste batek bigarren inbutua ahora eramanda, mezu bat ahopeka esan du. Primeran entzuten da. Ezin hobeto!

Zer gertatu da

Inbutuak barruan hartu ditu gure bularreko zati bateko soinu uhinak. Telefono modura erabili dugunean guk ekoiztutako soinu uhinak hodiaren bidez trasmititu egin dira.

Page 4: KOLORETAKO SUMENDIAK - Itsasoko Ama eskolaitsasokoamaeskola.com/ficheros/experimentos.pdf · KOLORETAKO SUMENDIAK Egindako esperimentua, sumendia Behar izan ditugun materialak hauek

2013-01-18

ARRAUTZAREN FORMA Arrautz guztiak berdinak al dira?

Arrautzak ia esferikoak edo obalatuak dira, tamaina desberdina izan liteke espezieen arabera.

Hegaztien artean ostruken arrautzak haundienak dira, 25cm neurtzera iristen direlako eta 1300-1600g pisatzen dituzte.

Emuen arrautzak bitxi-bitxiak dira, berde ilunak dira . Bakoitzak 500 gramotik 700 gramora pisatzen du.

Kartoi batean itsatsita daudenak zetarren arrautzak dira, haiek ez dira hegaztiak, intsektuak baizik eta kontaezinak dira, ehundaka daude.

Arruntena oilo-arrautza da, zein da?

Page 5: KOLORETAKO SUMENDIAK - Itsasoko Ama eskolaitsasokoamaeskola.com/ficheros/experimentos.pdf · KOLORETAKO SUMENDIAK Egindako esperimentua, sumendia Behar izan ditugun materialak hauek

Egindako esperimentua, Zergatik ez dira biribilak arrautzak?

Behar izan ditugun materialak hauek izan dira: arrautza egosi bat eta baloi biribil bat.

Egosita dagoen arrautza eta baloia lurrean jarri ditugu, biak eskuekin mugitu egin ditugu, biraka jartzeko.

Baloia biraka jarri dugunean erraz mugitu da lurrean ,baina arrautza biraka jarri dugunean ez da horrenbeste mugitu, balantza baino ez du egin.

Zer gertatu da?

Arrautza obalatua da eta baloia biribila da

Objektu biribila obalatua baino errazago mugitzen da eta errezago ere apurtzen da.

Arrautzak habiatik erraz erortzea saihesten du forma horrek.

Page 6: KOLORETAKO SUMENDIAK - Itsasoko Ama eskolaitsasokoamaeskola.com/ficheros/experimentos.pdf · KOLORETAKO SUMENDIAK Egindako esperimentua, sumendia Behar izan ditugun materialak hauek

2012-11-15

MEZU EZKUTUA Egindako esperimentua, tinta ikustezinarena.

Behar ditugun materialak hauek izan dira: paperezko orri bat, edalontzi bat, limoi zukua, pospoloak, kandela eta pintzela.

Honela egin dugu: Limoia erditik zatitu ondoren horren zukua edalontzi batera bota dugu. Gero, pintzela limoi zukuan busti eta paperezko orrialdean mezu bat idatzi dugu. Ondoren, lehortu arte itxaron dugu ,bost minutu gutxi gorabehera. Lehortu denean kandela piztu egin dugu pospolo batekin eta papera gainetik pasatu dugu kontu handiz papera ez erretzeko, horrela gure mezua agertu arte.

Egia esatekotan hasiera batean ezer ez dugu ikusi , limoi gutxiegi erabili dugu eta, baina ,gero,limoi gehiago erabili dugunean bai lortu dugula!

Zer gertatu da?

Limoiak duen azidoa berotu dugunean herdoildu egin da. Horregatik paperaren kolorea aldatu da limoia zukua zegoen lekuan eta mezuko hitzak begibistan agertu dira.

Page 7: KOLORETAKO SUMENDIAK - Itsasoko Ama eskolaitsasokoamaeskola.com/ficheros/experimentos.pdf · KOLORETAKO SUMENDIAK Egindako esperimentua, sumendia Behar izan ditugun materialak hauek

2012-11-24

KOLORINETAKO KRISTALAK Egindako esperimentua, “mosaicos salados”

Esperimenturako material hauek erabili ditugu: plastikozko lau plater, plastikozko lau koilaratxo, ura, gatz lodia ,gatz arrunta eta tenpera gorria,urdina, berdea eta horia.

Honela egin dugu:

Gatz lodia eta gatz arrunta plater desberdinetan bota dugu eta urarekin nahastu dugu, gatza uretan disolbatu arte. Gero, tenpera platerretan gehitu dugu, plater bakoitzean kolore desberdin bat erabiliz eta sortutako nahasketa koilaratxoekin irabiatu eta gero lehortzen utzi dugu .Horretarako,platerrak apalategi batean kokatu ditugu eta begiratu diegu egunero platerrei. Azkenean ,ura lurrundu ahala, gatz-kristalak tindaturik agertu dira .

Zer gertatu da?

Platerretan tindaturik zegoen ura lurrundu ahala gure gatz-kristalek ur koloreztatuta xurgatu egin dute. Ura urdina zegoen lekuan gatz-kristal urdinak agertu dira, gorria zegoen platerrean gatz-kristalak gorritu egin dira eta gauza bera gertatu da erabilitako kolore guztiekin.

Gatz lodia erabili dugunean lortutako gatz-kristalak askoz lodiagoak izan dira ere.

Tindaturiko gatz-kristal guztiak mosaiko bat egiteko erabili ditugu.Esperimentu honetan zailtasunik ez!

Egiteko erreza izan da eta emaitzak liluragarriak !

Orain zuen txanda!