21
AURKIBIDEA. 1.GAIA 1. ZER DA UNIBERTSOA? 1.1 UNIBERTSOA 1.2. ASTROAK 2. NOLA SORTU ZEN UNIBERTSOA? 2.1. BIG-BANG-A 2.2. ZIENTZIA 2.3. ZIENTZIA MOTAK 2.4. SORMENA ETA ARTEA 3. UNIBERTSOAN, GALAXIAK 3.1. GALAXIAK 4. GALAXIETAN, IZARRAK 4.1. IZARRAK 4.2. ARGI-URTEA 4.3. KONSTELAZIOAK 5. UNIBERTSOKO FENOMENO BITXIAK 6. EGUZKI-SISTEMA 6.1. EGUZKI-SISTEMA 6.2. GRABITATE-INDARRA 7. EGUZKI-SISTEMAKO BESTE GORPUTZAK 7.1 SATELITEAK EDO ILARGIAK 8. GORPUTZ TXIKIAK 8.1 ASTEROIDEAK 8.2 METEORITOAK 8.3 HALLEY KOMETA 9.LURRA, GURE PLANETA 9.1. LURRA, GURE ETXEA 9.2. LURRAREN MUGIMENDUAK 10.GURE SATELITEA: ILARGIA 10.1. ILARGIA 11. EKLIPSEAK 11.1. EKLIPSEAK [UNITATEAREN LABURPEN HAU ARBELA DIGITALEAN ERABILI DAITEKE, GAIA AZALTZEN DUGUN BITARTEAN, ERREPASOA EGITEKO… ] EGILEA: TOKI EDER IKASTOLA (GASTEIZ)

1. gaia. izarren hautsa. egun batean bilakatu zen bizigai. db

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 1. gaia. izarren hautsa. egun batean bilakatu zen bizigai. db

AURKIBIDEA. 1.GAIA

1. ZER DA UNIBERTSOA?1.1 UNIBERTSOA1.2. ASTROAK

2. NOLA SORTU ZEN UNIBERTSOA?2.1. BIG-BANG-A2.2. ZIENTZIA2.3. ZIENTZIA MOTAK2.4. SORMENA ETA ARTEA

3. UNIBERTSOAN, GALAXIAK3.1. GALAXIAK

4. GALAXIETAN, IZARRAK4.1. IZARRAK4.2. ARGI-URTEA4.3. KONSTELAZIOAK

5. UNIBERTSOKO FENOMENO BITXIAK6. EGUZKI-SISTEMA

6.1. EGUZKI-SISTEMA6.2. GRABITATE-INDARRA

7. EGUZKI-SISTEMAKO BESTE GORPUTZAK7.1 SATELITEAK EDO ILARGIAK

8. GORPUTZ TXIKIAK8.1 ASTEROIDEAK8.2 METEORITOAK8.3 HALLEY KOMETA9.LURRA, GURE PLANETA9.1. LURRA, GURE ETXEA9.2. LURRAREN MUGIMENDUAK10.GURE SATELITEA: ILARGIA10.1. ILARGIA11. EKLIPSEAK11.1. EKLIPSEAK

[UNITATEAREN LABURPEN HAU ARBELA DIGITALEAN ERABILI DAITEKE, GAIA AZALTZEN DUGUN BITARTEAN, ERREPASOA

EGITEKO… ]

EGILEA: TOKI EDER IKASTOLA (GASTEIZ)

Page 2: 1. gaia. izarren hautsa. egun batean bilakatu zen bizigai. db

1. ZER DA UNIBERTSOA?

1.1 Unibertsoa.

Existitzen den guztia unibertsoa da. Lurra, bertako izaki bizidun eta bizigabe guztiak barne, Unibertsoaren parte gara, oso parte txikia, Unibertsoa izugarri zabala baita.

Unibertsoa astro guztien multzoa eta multzo horrek betetzen duen espazioa da.

1.2ASTROAK.

Astroak zeruko berezko gorputzak dira: izarrak, planetak, kometak, sateliteak, etab.

Izarrak Planetak

2. UNIBERTSOAREN SORRERA.

Page 3: 1. gaia. izarren hautsa. egun batean bilakatu zen bizigai. db

2.1 BIG-BANG-A.Unibertsoaren sorrerari buruzko teoria asko daude baina gaur egun zabalduena hauxe da: Eztanda Handia edo Big-Bang-a.

Big-Bangaren teoriaren arabera, unibertsoko materia guztia gune bakar batean bilduta zegoen, baina duela 15 mila milioi bat urte inguru eztanda egin zuen eta unibertsoan zehar zabaldu eta sakabanatu zen materia. Espazioan sakabanatutako materia horretatik sortu ziren, galaxiak, izarrak eta planeta-sistemak.

2.2 ZIENTZIA.

Zientzia: naturari, gizarteari, gizakiari eta haren pentsamenduari buruzko azterketa eta ezagutza multzoa da. Behaketa edo esperimentuen bitarrez ezagueren multzoa da.

Page 4: 1. gaia. izarren hautsa. egun batean bilakatu zen bizigai. db

2.3 ZIENTZIA MOTAK.

Zientzia-eremuak sailkatu dira ezagutza Hajek kontutan hartuta:

Natura. Gizartea. Gizakia. Gizakiaren pentsamendua.

Antzina, lau zientzia bakarrik bereizten ziren:

Aritmetika. Geometria. Musika. Astronomia.

Aurrerago pentsatu zuten zientziak zirela:

Mekanika. Optika. Fisika. Meteorologia…….

2.3 SORMENA ETA ARTEA.

Artean eta zientzian trebetasun teknikoak behar dira; baina sormena garrantzi handiko elementua da.Artistek mundua ulertzeko inguruko fenomenoei buruzko hainbat galdera egiten dizkiote beren buruari baita esperimentatu ere. Emozioekin, estetikarekin, pentsamenduarekin esperimentatzen dute, eta bizitako esperientzia beste pertsona batzuei komunikatzen dute. Komunikazio horretatik sorteen da:

Page 5: 1. gaia. izarren hautsa. egun batean bilakatu zen bizigai. db

Arte-adierazpenak: musika, plastika, antzerkia, literatura, zinema…

3. UNIBERTSOAN, GALAXIAK.

3.1 GALAXIAK .

Galaxiak izar multzo erraldoiak dira, milaka milioi izar bil ditzaketen multzoak.Gure planeta, Lurra, eta gure izarra, Eguzkia, galaxia baten zati txiki bat besterik ez dira. Esne bidea du izena galaxia horrek, eta gure galaxia dela esten dugu.Forma jakin bat dute galaxiek, eta horren arabera lau multzotan sailkatzen dira: kiribilak, barradunak, irregularrak eta eliptikoak. Esne bidea, galaxia kiribila da.

Page 6: 1. gaia. izarren hautsa. egun batean bilakatu zen bizigai. db

4- GALAXIETAN, IZARRAK.

4.1 IZARRAK. Izarrak berezko argia duten astroak dira.Hidrogeno gasez eta gai kosmikoz osatuta daude. Temperatura igo eta energia handia sortzen dute, ondorioz, beroa eta argia sortzen dute.Eguzkia izar bat da, gure izarra, eta haren bero eta argiari esker bizi gara gu, gizakiok, eta gainerako bizidunak.Izarrak gure planetatik oso urrun daude. Unibertsoko distantziak neurtzeko, unitate berezi bat erabiltzen dugu: argi- urtea.

Page 7: 1. gaia. izarren hautsa. egun batean bilakatu zen bizigai. db

4.2 ARGI-URTEA

Argiak espazioan urtebetean egiten duen distantzia da. Argiak segunduko 300.000 kilometro egiten ditu.

4.3 KONSTELAZIOAK.Izarrez osaturiko irudiak konstelazio esaten zaie. Gaur egun, 88 konstelazio ezagutzen ditugu beren izenekin.Konstelazio batzuk urte osoan ikusten dira, baina beste batzuk aldizka soilik ikus daitezke, urtaroaren arabera. Konstelazio bakoitzak bere izena du: Leo, Perseo, Orión, Libra, Casiopea.......

Page 8: 1. gaia. izarren hautsa. egun batean bilakatu zen bizigai. db

5. UNIBERTSOKO FENOMENO BITXIAK.

Badira unibertsoan objetu edo fenomeno bitxi batzuk; hona hemen horietako bi fenomeno:

Zulo beltzak: oso eremu txikiak dira, eta inguruan grabitate-indar izugarria eragiten dute. Den-dena erakartzen dute,baita argia ere.

Quasarrak: zulo handiak dituzten galaxien erdiko guneak dira.Pisu ikaragarria dute, oso argitsuak dira.

Page 9: 1. gaia. izarren hautsa. egun batean bilakatu zen bizigai. db

6. EGUZKI- SISTEMA.

6.1. EGUZKI-SISTEMA.

Eguzki- sistema, Eguzkiaren inguruan sortutako planeten eta beste gorputz espazial batzuen sistema da.Eguzkia da sistemaren erdigunea, sistemaren izarra. Izar horren inguruan biraka dabiltza 8 planeta. Planetekin batera sateliteak, asteroideak, meteoritoak, kometak...Planetak izar baten inguruan orbitetan dauden objetu handiak dira. Ez dute berezko argirik, baina izarren argia islatzen dute.Eguzki- sisteman 8 planeta daude; eguzkiarekiko duen kokalekuaren arabera bi taldetan sailkatzen dira: barne- planetak: Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte dira; eta kanpo-planetak : Jupiter, Saturno, Urano, Neptuno.

6.2. GRABITATE- INDARRA.

Page 10: 1. gaia. izarren hautsa. egun batean bilakatu zen bizigai. db

Espazioko gorputz guztiek grabitate-indarra egiten dute. Zenbat eta handiagoa izan objektua, orduan eta grabitate-indar handiagoa eragiten du.Grabitazio nagusia Eguzkiak sortzen du, sistema osatzen duten astro guztietatik handiena delako, eta bere grabitate- indarraren ondorioz, astro guztiek haren inguruko orbitan ibiltzen dira.

7- EGUZKI- SISTEMAKO BESTE GORPUTZAK.

7.1. SATELITEAK EDO ILARGIAK.

Page 11: 1. gaia. izarren hautsa. egun batean bilakatu zen bizigai. db

Planeten inguruan biraka dabiltzan astroak dira. Ez dute berezko argirik.Lurrak satelite bakarra dauka, Ilargia. Neurri eta forma askotako ilargiak daude.

8. GORPUTZ TXIKIAK.

8.1. Asteroideak:

Planeta txikiak dira. Eguzki-sisteman, Eguzkiaren inguruan, biratzen dute, eta Marte eta Jupiterren arteko asteroide-gerrikoa osatzen dute.Forma irregularra dute eta harritsuak dira. Asteroideak elkarren artean talka egiten dute, eta

Page 12: 1. gaia. izarren hautsa. egun batean bilakatu zen bizigai. db

talken ondorioz, zati txikiagoak, meteoritoak, sorrarazten dituzte.

Asteroideak

8.2. Meteoritoak:

Asteroideak, beraien artean talka egiten duten zati txikiak dira.Meteoro edo izar iheskorrak ez dira benetako izarrak, objetu askoz txikiagoak dira. Izugarrizko abiaduran sartzen dira atmosferan eta asko berotzen dute. Izar disdiratsu bat bezala, zerua zeharkatzen dute segundo batean.

Page 13: 1. gaia. izarren hautsa. egun batean bilakatu zen bizigai. db

Meteoritoak.

8.3. Halley Kometa.

Kometak zeruan noizean behin agertzen diren gorputz argidunak dira.Eguzkitik izugarri urruntzen dira, eta gero berriro hurbildu.Kometek bi isats izaten dituzte: hautsezko isats horia( eguzkiaren argia islatzen duelako) eta gasezko isats urdina (berezko argia duelako).

Page 14: 1. gaia. izarren hautsa. egun batean bilakatu zen bizigai. db

9. LURRA, GURE PLANETA.

9.1. LURRA, GURE ETXEA.

Lurra da Eguzkitik gertuen dagoen hirugarren planeta. Bertan, bizitza posiblea da bi gauzengatik: Eguzkiarekiko daukan kokapenari esker, bertako tenperaturek ura egoera likidoan edukitzea ahalbideratzen dute eta Lurra, planeta guztien artean, bakarra da oxigeno ugarikoa den atmosfera bat izaten.

Page 15: 1. gaia. izarren hautsa. egun batean bilakatu zen bizigai. db

Lurra poloetan pixka bat zapaldutako esfera baten itxurakoa da.

Atmosferako gasez eta lurrazaleko urez gain, harkaitzez eta metalez osatuta dago gure planeta.

9.2. LURRAREN MUGIMENDUAK.Lurrak bi mugimendu ditu:

Errotazioa : Lurra bere ardatzaren inguruan biraka dabil. Bira bat egiteko 24 ordu behar ditu, eta mugimendu horren eraginez bereizten dira gaua eta eguna.

Translazioa: Lurra Eguzkiaren inguruan mugitzen

da. Mugimendu honek urtaroak eragiten ditu. Lurrak 365 egun 6 ordu eta 9 minutu behar ditu bira egiteko (urtebete).

Page 16: 1. gaia. izarren hautsa. egun batean bilakatu zen bizigai. db

Lau urtetik behin otsailak 29 egun izaten ditu ( soberan gelditzen diren 6 ordu hoiek batzen direlako). Egun bat gehiago duten urteei bisurte deitzen zaie.

10. GURE SATELITEA: ILARGIA.

10.1. ILARGIA.Lurrak duen satelite bakarra da. Ilargiak ez du berezko argirik, Eguzkiaren argia islatzen du.Ilargian ez dago ez urik, ez atmosferarik, beraz, ez dago bizitzarik. Bi mugimendu ditu:

Errotazioa: bere baitan. Translazioa: Lurraren inguruan.

Ilargia ez dugu beti berdin ikusten, beraz, ilargiaren itxuraren arabera lau fase bereizten dira: ilberria, ilgora, ilbetea eta ilbehera. Fase hauek guztiak 28 egunen barruan gertatzen dira.

Ilberria. Ilgora. Ilbetea Ilbehera.

Page 17: 1. gaia. izarren hautsa. egun batean bilakatu zen bizigai. db

11- EKLIPSEAK.11.1. EKLIPSEAK.

Ilargia eta Lurra etengabe mugitzen ari dira eta batzuetan ilargia eta Lurra lerrokatu egiten dira espazioan. Hau gertzatzen denean eklipse fenomenoa sortzen da. Bi eklipse mota ditugu:

Eguzki- Eklipsea: ilargia Lurraren eta Eguzkiaren artean lerrokatzen denean gertazten da. Eguzkiaren zati bat ezkutatzen badu eklipse partziala dela esaten da. Eguzkia oso-osorik estaltzen badu erabateko eklipsea edo osoa dela esten da.

Page 18: 1. gaia. izarren hautsa. egun batean bilakatu zen bizigai. db

Ilargi- eklipsea: Lurra ilargiaren eta eguzkiaren

artean lerrotzen bada. Lurraren itzalak estale egiten du ilargia. Ilargi eklipseak ilbetean izaten dira beti.