10

Tekno (iPod Touch)

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Tekno (iPod Touch)
Page 2: Tekno (iPod Touch)

1: Produktuaren analisia

Funtzionala (Zertarako balio du eta nola erabiltzen da): Musika entzuteko, argazkiak eta bideoak ikusteko, jokatzeko zein Interneten sartzeko balio du. Milaka aplikazio deskarga daitezke ere, beraz funtzio asko dauzka. Mapak dauzka,posta elektronikoa begiratzeko aukera, eta oharrak idazteko aukera ere bai. Eguraldia zein izango den jakin daiteke, eta burtsaren egoera zein den jakin daiteke. Azken bertsio honek, gainera, argazki- eta bideo-kamera dauka.

Anatomikoa o Neurriak: Lodiera (7,2 mm), zabalera

(58,9 mm) eta luzera (111 mm)o Pisua: 101 gramoo Kolorea: Aurreko partetik beltz kolorekoa da, eta atzetik zilar kolorekoao Forma: LaukizuzenaBilgarria: Produktua plastikozko kutxa batean dator. Horrekin batera, ordenagailura konektatzeko USB kablea dakar eta entzungailu pare bat.

Teknikoa: o Materialak: Beirazko pantaila eta altzairu herdoilezinezko karkasao Produktuaren flash memoria: Hainbat modelo dago bere flash memoriaren

arabera: 8 Gb-koa, 32 Gb-ekoa eta 64 Gb-ekoa. o Atalak:

Litiozko bateria (40 ordukoa musika entzuten eta 7 bideoak ikusten) Sentsoreak: Azelerometroa, giroskopioa eta argi sentsorea (pantailaren

argitasuna erregulatzeko). Sarrerak eta irteerak: Dock sarrera, entzungailuetarako sarrera eta

bozgorailuak. Pantaila: 3,5 pulgadako Multi Touch pantaila, 960 x 640-ko

erresoluziokoa. Aurreko eta atzeko argazki eta bideo-kamerak:

o Atzeko kamera: Definizio altuko (HD) bideokamera, eta 960 x 720 erresoluzioko argazkiak ateratzen ditu.

Page 3: Tekno (iPod Touch)

o Aurreko kamera: VGA kalitatezko argazki eta bideoak. Ekologikoa: Produktuak elektrizitatea gastatzen du, eta bateriak ingurumena kutsa

dezake behar den tokira botatzen ez bada. Hala ere, Apple-ek ingurumena zaintzeko hainbat neurri hartu ditu: Ez du merkuriorik ez artsenikorik erabili LCD pantailan, ez du PVC-rik erabili eta altzairua birziklagarria da.

Produktua normalizatuta dago? Bai, komunikazioaren RSS espezifikazioa betetzen du. o Atal normalizatuak ditu? Bai, lehen esan bezala, RSS espezifikazioa betetzen dute,

eta guztiek, beraz legea betetzen dute.o Estandarren bat jarraitzen du? Ez, produktu hau guztiz originala da, baina hemen

aztertzen ari naizen Ipod Touch-a 4. generaziokoa da, eta beraz, aurretik beste generazio batzuk egon dira, baina produktu berbera kontsidera daitezke.

o Patenterik al dauka? Bai, Apple-en patentea dauka, eta Apple-ek eskubide guztiak dauzka.

Ongi al dago produktua? Bai, behar guztiak betetzen ditu. Espero den guztia betetzen du? Espero den guzti- guztia betetzen du. Ezin da

gehiagorik eskatu, produktua aldian aldian berritzen da eta. Nola hobetuko zenuke? Ezingo nuke hobetu. Jarriko niokeen gauza bakarra telefonoa

izango litzateke (SMS-ak eta deiak), baina hori asmatuta dago jadanik, IPhone- a da eta.

2: Identifikatu produktua zein fasetan dagoen. Laburtu produktu horrek orain arte izan duen historia, eta saiatu ikusten nola garatuko den.

Produktu hau heldutasun fasean dago, izan ere badira hilabete batzuk produktua merkaturatu zenetik, eta salmentak egonkortu egin dira. Ziur aski, Apple-ek laster jaitsiko du IPod Touch-aren prezioa, erosle gehiago egoteko eta etekin gehiago lortzeko.

Produktu honek izandako historia honako hau izan da: 1. Generazioko Ipod Touch-a 2007ko Irailaren 5ean aurkeztu zen Estatu Batuetako “The Beat goes on” erakusketan. Ipod Touch-aren bertsio honek ez zeukan eguraldia eta burtsaren egoera ikusteko aukerarik, ez oharrak idaztekorik ere, ezta posta elektronikoa zein mapak. Aukera hauek 1.1.3 bertsioan sartu ziren. 2008ko ekainean IPod Toucharen-tzako beste bertsio eguneratzea egon zen, 1.1.5 bertsioa hain zuzen.

2008ko irailean ateratako 2.0 bertsioan App Store-era IPod-etik zuzenean sartzeko aukera sartu zen, eta horrela aplikazioak zuzenean deskargatzeko aukera zegoen. 3.0 bertsioan (2009) funtzio berri batzuk sartu ziren (Hitzak moztu, kopiatu eta itsasteko aukera eta ahots oharrak grabatzeko aukera). Azkenik, 4.0 bertsioan (2010eko abuztuan) aplikazioak karpetetan sailkatzeko aukera, “multitarea” izeneko funtzioa (hainbat aplikazio aldi berean zabalik izateko aukera) eta pantaila hondoko irudia aldatzeko aukera gehitu ziren.

Page 4: Tekno (iPod Touch)

Nire ustez, etorkizunean Apple-ek IPod Touch-a produzitzen jarraituko du, eta bertsio berriak ezaugarri berriekin salmentan jarriko ditu. Orain dagoen bertsioari dagokionez (4.0 modelo bertsioa, baina 4.1 fimware bertsioa), hilabete gutxi batzuetan berritu egingo da 4.2 bertsiora, eta urte batean gutxi gorabehera, 4.0 modeloaren salmentak jaisten hasiko direnez,modelo berria aterako du salmentara Applek, 5.0 modeloa ziur aski, eta salmentak berriro igoko dira.

3: Zer konpetentzia dauka produktu horrek? Nola banatzen dute merkatua? Zeren arabera? Beti honela izan da?

IPod Toucharen konpetentzia nagusia beste marka batzuetako MP4-ak dira. Merkatuan, produktu gehien saltzen dituenak Apple da, eta Apple-ek saltzen dituen produktuen barruan, Apple Touch-a dago. Jendeak Apple-en produktuak erosten ditu azken urteetan Apple-ek erakutsi duelako bere produktuak kalitate onezkoak direla, eta horrela, MP4-en salmenten goiko aldean Apple dago, 2004. urtetik gutxi gorabehera, IPod modelo gehiago (IPod mini, IPod shuffle…) saltzen hasi zen eta.

Produktuak kalitatearen, teknologiaren eta prezioaren arabera banatzen dute merkatua.

4: Zer prezio desberdin dute beste antzeko produktu horiek? Zergatik dute prezio desberdina? Zer eragin izango luke produktuaren prezio aldaketa? Eta konpetentziarena?

Hasteko, IPod toucharen modelo desberdinek prezio desberdinak dituzte. 8Gb eko modeloak 229 € balio du, 32 Gb-ekoak 299€ eta 64 Gb-ekoak 399 €. Beste MP4-en prezioa 60 € ingurutik 200 € ingururen artekoa da.

Beste MP4-ak merkeagoak dira orokorrean, baina kalitate gutxiagokoak dira eta prestazio gutxiago dituzte. Prezio desberdina dute IPod Toucharen prezio berdina edo altuagoa izango balute beste MP4-ak ia inork ez lituzkeelako erosiko, IPod Toucha-ak askoz prestazio gehiago baititu.

IPod Toucharen prezioa jaitsiko balitz, askoz erosle gehiago egongo liztateke prest IPod Touch-a erosteko, eta beraz, IPod Touch-aren salmentak igo eta beste MP4 modeloen salmentak jaitsiko lirateke. IPod Touch-aren prezioa igoko balitz, berriz, beste MP4 modeloen salmentak igoko lirateke, jende gutxiago egongo litzatekeelako prest IPod Touch-a erosteko, eta azken honen salmentak jaitsi egingo lirateke.

Page 5: Tekno (iPod Touch)

Konpetentziaren, hau da, beste MP4 modeloen prezioa igoko balitz, jende gutxiagok erosiko lituzke, eta jendeak nahiago izango luke IPod Touch-a erostea, funtzio gehiago ditu eta. Beraz, Ipod Touch-aren salmenta igo eta beste MP4 modeloen salmentak jaitsiko lirateke. Konpetentziaren prezioa jaitsiko balitz, berriz, IPod Touch-aren salmentak jaitsiko lirateke, eta beste MP4 modeloen salmentak igo.

5: Zer merkatu mota da? Zergatik?

Merkatu mota konpetentzia perfektua da, izan ere IPod Touch-a MP4 baten antzekoa da, baina funtzio gehiagorekin. Horrela, MP4 saltzaile asko dagoenez, eta erosle asko, konpetentzia perfektua da saltzaile gehienek etekinak ateratzen dituztelako haien produktuetatik. Hala ere, Apple-en produktu gehienak (Ipod Touch-a barne) gehien saltzen direnak direla esan liteke, edo gutxienez MP4modelorik famatuenak direla. Apple-ek jakin izan du bere produktuak nola saldu, eta oso ondo eraman du publizitatea eta marketin kanpaina, IPod modelo guztien ezaugarriak beste MP4 modeloetatik banatzen.

6: Zer nolako promozio estrategiak jarraitzen ditu? Nori zuzenduta bakoitza? Egokia al da? Arrazoitu.

Apple-ek, erosleak erakartzeko, oso publizitate kanpaina onak egin ditu, zeinen bidez erosle asko erakarri dituen. Hala ere, erosle gehien erakartzeko metodoa Ipod Touch-ari ezaugarri berezi batzuk (aplikazioak erosteko aukera, bertsio eguneratzeak, oso funtzionamendu on eta azkarra, definizio altuko pantaila, Internet-en sartzeko aukera, Youtube, mapak, eguraldia eta abar.) ematea izan zen, beste MP4-etatik bereizten dituztenak Ipod Touch-a.

Apple-en intentzioa izan da Ipod Touch-a edozein adineko pertsonentzako egitea, baina errealitatean, gehien erabiltzen dituztenak pertsona gazteak dira, eta enpresetan lan egiten duten pertsonak, Interneten sartzeko behar baitute askotan. Hala eta guztiz ere, adin guztietako erabiltzaileak daude.

Ipod-a, nire ustez, ondo eginda dago edozein adinerako zuzenduta egoteko, baina teknologia edo ordenagailuei buruz asko ez dakien jendearentzako nahiko zaila izan daiteke Ipod Touch-a erabiltzea. Nire iritziz, erabiltzaile gehienak pozik daude produktuarekin, haien beharrak asetzen dituelako eta oso funtzionamendu ona duelako.

Page 6: Tekno (iPod Touch)

7: Nola banatzen da produktu hori? Non eros daiteke?

Produktuaren banaketa prozesua honako hau da:

Apple-ek bere produktuak diseinatu eta produzitu eginen ditu. Gero, bere denda espezializatuetan saltzen ditu, Internetetik saltzen ditu edota handizkari batzuei saltzen dizkie. Gero, handizkari hauek beste txikizkari batzuei saltzen dizkie.

Beraz, erosteko hainbat modu daude:

Interneten: Apple-en web orritik eros daiteke Ipod Touch-a (eta beste Ipod modeloak era). Gainera, web orri honetatik erosten baduzu, deskontua egiten dizute prezioan.

Dendetan edo txikizkarietan: Ia edozein elektronikako dendatan (Media Markt, Fnac, Expert, Saturn, eta abar) eros daiteke Ipod Toucha-a, baina bestelako denda handietan edo hipermerkatuetan (El Corte Ingles, Eroski, Carrefour, eta abar) eros daiteke ere.

o Apple-en denda espezializatuak: azkenik, Apple-ek hainbat denda espezializatu ditu, non bere produktu guztiak eta beraientzako osaigaiak (fundak, bozgorailuak, eta abar) eros daitezkeen.

1: Sailkatu enpresa hau landu ditugun irizpideen arabera:

Mota: Apple Inc. hainbat herrialdetan dagoen enpresa da. Enpresa komertziala eta industriala da, izan ere produktuak diseinatu eta ekoizten ditu.

Eslogana: “Think different” (desberdin pentsatu)

Tamaina: 28.000 langile zituen 2008an, eta herrialde askotan saltzen ditu bere produktuak. Gainera, oso etekin handiak lortu ditu azken urteetan. Beraz, nire ustez enpresa handia da.

Forma juridikoa: Pribatua.

Jabetza: Pribatua da, Apple Inc. edo, gaztelaniaz, Apple S.A. delako, baina burtsan kotizatzen denez, hainbat kide dauzka, zeinek enpresaren jabegoaren zati bat duten.

Page 7: Tekno (iPod Touch)

2: Zer beste produktu ditu enpresa honek? Antzekoak al dira?

Apple-ek merkaturatutako beste produktu batzuk beste Ipod modeloak dira (Ipod shuffle, nano, classic eta IPhone). Hauek, batez ere IPhone-a, Ipod touch-aren antzekoak dira, izan ere MP4-en funtzioak dituzte, Ipod Touch-ak bezala.

Gainera, Apple-ek ordenagailu modelo asko merkaturatu ditu, MacBook-a, iMac-a eta Xserve adibidez. Hauek ordenagailuak direnez, ez dira Ipod Touch-aren oso antzekoak. Azkenik, Ipad-a merkaturatu du, Ipod Touch-aren antzekoa den produktu bat, baina funtzio gehiagorekin eta handiagoa dena.

3: Bilatu enpresa honek izan dituen irabaziak edo mugitzen duen dirua

2009-ko apirilean bukatutako hiruhilabetekoan Apple-ek 1.200 $ irabazi zituen, aurreko urtean hiruhilabeteko berdinean baino %15 gehiago, izan ere etekin handiak atera zituen IPhone-aren eta Ipod modelo guztien salmentetatik. 2010an, Apple-ek esan zuen 2001etik 250 milioi Ipod saldu zituela, eta urte horretan ere, IPad-a aurkeztu eta salmentan jarri zuen Apple-ek, etekin handiak eman zizkionak Apple-i.

Zehatz mahatz, Apple-ek izandako irabaziak honako hauek izan dira:

Salmentak: 36.540 milioi $ (24.418 milioi €)

Ateratako etekinak: 5.700 milioi $ (3.809 milioi €)

Internet-eko web orrialde hauetatik lortu dut informazioa:

http://www.apple.com/es/ipodtouch/software-update/

http://www.apple.com/es/ipodtouch/specs.html

http://www.apple.com/es/support/

http://es.wikipedia.org/wiki/Apple

http://es.wikipedia.org/wiki/IPod_touch