8
1 LURRALDE ANTOLAKETA, HIRIGINTZA LURRALDE ANTOLAKETA GARRANTZIA (1) Lurralde antolaketa, hirigintza eta mugikortasuna gaitzat hartuta, horien garrantziaz hitz egiteko kontzeptu ho- rien arteko erlazioaz hitz egin behar dugu. Zergatik hausnartzen ditugun elkarrekin? Kontzeptu horien oinarrian lurra dagoelako, lurraldea, gizakien ekintza guztien oinarri, naturaren euskarri, ingurumenaren esentzia. (2) Donostia bezalako hiri batean hirigintzaren bidez egin den lurraren antolaketa merkantilista eta espekulazioari makurtutakoa izan da, derrigorrezko mugikortasun eredua bultzatu du, modu horretan hiri desorekatua, garestia, elitista eta baztertzailea eraginez. (3) Horregatik, politika horiek zuzentzea ezinbestekoa da, ekologismoa, herritarren berdintasuna, parekidetasuna, bilatzen baditugu; ez delako berdina ezkerretik edo eskuinetik egindako lurraren antolaketa. Eskuinetik egindako lu- rralde antolaketak kapitalaren negozioan oztopoak kentzea bilatu du. Hiriaren antolaketan berriz hiriaren lurra bera da inbertsioa eta hiriak eskaintzen du kapitala biderkatzeko aukerak. (4) Printzipio hauek lurralde antolaketa egiteko irizpideak ere ematen ditu, adibidez, auzuneak, herrixkak indartu behar direla, modu orekatuan bai, baina “masa kritiko”aren tamaina ere har dezaten, modu horretan lurraldearen okupazio eredua orekatuagoa izango delako eta biztanleria bere inguruan bizi ahal izango duelako (eta ez bakarrik lo egiteko diren auzoetan). GURE PROIEKTUAREKIN LOTURA (5) Gure proiektua sozialista den aldetik gizakien arteko berdintasunean sinesten du eta herritar guztiek eskubide berdinak izateaz gain bere bete-behar minimoak asetuta edukitzea bilatuko dugu. (6) Hori zutabetako bat baldin bada, bestea ingurumena eta bere alderdi guztiak izango dira. (7) a) Naturari zor zaion errespetua eta gure eraginez ahalik eta kalte gutxien sortzeko helburua b) Horren ondorioz, garapen jasangarria bultzatzeko helburua c) Jasangarritasun sakonak ezinbesteko helburua izan beharko du lehen munduaren aztarna ekologikoa gutxitzea. d) Aztarna ekologikoaren jaitsierak elikagaien subiranotasunaren aldetik etorriko da. e) Eta elikagaien subiranotasunak beste lurraren antolaketa behar du, beste hirigintza, f) Ekonomista ekologisten eskolak diote nekazaritzako gaitasun gehien duten lurrak ezin direla suntsitu, hau da, ezin dira bertan erabilera urbanoak aurreikusi, ezin dira artifizialdu, eraiki, g) Erabilera urbanoak aurreikusterakoan erabateko oreka bilatu beharko da eta kokapena aukeratzerakoan mugi- kortasunean pentsatu behar da hasiera hasieratik. (8) Lurralde Antolaketaren Europako Kartak dioen bezala: Lurralde Antolaketa lan politikoa da, ez teknikoa.

Lurralde antolaketa hirigintza

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: Lurralde antolaketa hirigintza

1

LURRALDE ANTOLAKETA, HIRIGINTZA

LURRALDE ANTOLAKETA

GARRANTZIA

(1) Lurralde antolaketa, hirigintza eta mugikortasuna gaitzat hartuta, horien garrantziaz hitz egiteko kontzeptu ho-rien arteko erlazioaz hitz egin behar dugu. Zergatik hausnartzen ditugun elkarrekin? Kontzeptu horien oinarrian lurra dagoelako, lurraldea, gizakien ekintza guztien oinarri, naturaren euskarri, ingurumenaren esentzia.

(2) Donostia bezalako hiri batean hirigintzaren bidez egin den lurraren antolaketa merkantilista eta espekulazioari makurtutakoa izan da, derrigorrezko mugikortasun eredua bultzatu du, modu horretan hiri desorekatua, garestia, elitista eta baztertzailea eraginez.

(3) Horregatik, politika horiek zuzentzea ezinbestekoa da, ekologismoa, herritarren berdintasuna, parekidetasuna, bilatzen baditugu; ez delako berdina ezkerretik edo eskuinetik egindako lurraren antolaketa. Eskuinetik egindako lu-rralde antolaketak kapitalaren negozioan oztopoak kentzea bilatu du. Hiriaren antolaketan berriz hiriaren lurra bera da inbertsioa eta hiriak eskaintzen du kapitala biderkatzeko aukerak.

(4) Printzipio hauek lurralde antolaketa egiteko irizpideak ere ematen ditu, adibidez, auzuneak, herrixkak indartu behar direla, modu orekatuan bai, baina “masa kritiko”aren tamaina ere har dezaten, modu horretan lurraldearen okupazio eredua orekatuagoa izango delako eta biztanleria bere inguruan bizi ahal izango duelako (eta ez bakarrik lo egiteko diren auzoetan).

GURE PROIEKTUAREKIN LOTURA

(5) Gure proiektua sozialista den aldetik gizakien arteko berdintasunean sinesten du eta herritar guztiek eskubide berdinak izateaz gain bere bete-behar minimoak asetuta edukitzea bilatuko dugu.

(6) Hori zutabetako bat baldin bada, bestea ingurumena eta bere alderdi guztiak izango dira.

(7) a) Naturari zor zaion errespetua eta gure eraginez ahalik eta kalte gutxien sortzeko helburuab) Horren ondorioz, garapen jasangarria bultzatzeko helburuac) Jasangarritasun sakonak ezinbesteko helburua izan beharko du lehen munduaren aztarna ekologikoa gutxitzea.d) Aztarna ekologikoaren jaitsierak elikagaien subiranotasunaren aldetik etorriko da.e) Eta elikagaien subiranotasunak beste lurraren antolaketa behar du, beste hirigintza,f) Ekonomista ekologisten eskolak diote nekazaritzako gaitasun gehien duten lurrak ezin direla suntsitu, hau da, ezin dira bertan erabilera urbanoak aurreikusi, ezin dira artifizialdu, eraiki, g) Erabilera urbanoak aurreikusterakoan erabateko oreka bilatu beharko da eta kokapena aukeratzerakoan mugi-kortasunean pentsatu behar da hasiera hasieratik.

(8) Lurralde Antolaketaren Europako Kartak dioen bezala: Lurralde Antolaketa lan politikoa da, ez teknikoa.

Page 2: Lurralde antolaketa hirigintza

2

DONOSTIA: DIAGNOSIA

(9) Donostiak azken 20 urtetan (1990-2010) hiri kapitalistaren eredua jarraitu du.- hiri hierarkizatua, ondorioz desoreka, herritarren arteko desberdintasunak (errenta diferentziala) eta auzoak eta erdigunearen arteko tratu desberdina.- zonifikazio politika- derrigorrezko mugikortasuna ez boluntarioa, ibilgailu pribatua bultzatzen duena

(10) Nondik dator politika hau: 1961tik hona plan orokor ugari egon dira, azkena aipatze arren: 2010-eko Plan Orokorrak hirigintza jasangaitzaren ikurra da. Etxebizitza mailan adibidez, biztanleriaren hazkuntzarik ez dela izango onartu arren 15.000 gora etxe berrientzako lurrak sailkatzen ditu

GURE HIRI EREDUA: ARDATZ NAGUSIAK

(11) OROKORRA: Hiriaren antolaketa jasangarritasunetik egitea: erabilera urbanoentzako lurrak hiri eremu barnekoak.

(12) Ez dira lur libreak erabilera urbanoetarako hartuko horretarako antolaketan erabili ohi diren tendentziak aldatu beharko dira eta bide horretan Plan orokor berri bat egin beharko litzateke, hiriko sektore eta he-rri-auzo desberdinak inplikatuaz, beraiekin batera teknikari eta langile berrien laguntzarekin. Horretaz gain:

(13) 1. Nekazaritzarako lurren erreserba egingo da,

(14) 2. Aztarna ekologikoa jaisteko tendentzia martxan jarri behar da, urbanoak jarri beharrean ne-kazaritzarako gorde behar ditu, erabilera urbanoak debekatuz. Hirigintzak bakarrik ezin du hau lortu baina lehendabiziko bitartekoa da, lurren erabilera agintzea. Udalari dagokionez, baratzen antolaketa eta sustapeneko programak bultzatu beharko lirateke.

(15) 3. Eremu urbanoetan erabileren nahasketa: zonifikazioaren tendentzia irauli.

(16) Jarduera ekonomikoak dituzten lurrak horretarako mantendu eta etxebizitzetako eremuekin lotu, edo nahasi. Eta berdin ekipamenduekin..

(17) 4. Deszentralizazioa.

(18) Hobe ekipamendu anitza, naiz txikiagoak izan, hiri erdiko handi bat baino. Honek derrigorrezkon mugikortasunarekin ere harremana du., gure inguruan 24 ordu bizitzea ahalbideratu behar da. Auzo bat ez da ondo antolatua hiriaren erdigunearekin lotzeko autobus ugari dituenean, desplazatzeko behar hori ekiditen dugunean baizik.

(19) 5. Horrek eramaten gaitu herritarren eskubideez hitz egitera.

(20) Hiritar gisa eskubide berdinak dituzten herritarrak nahi ditugu, horretarako zentroa eta auzoetako diferentziak ezabatzeko tendentzia hasi beharra dago.

(21) 6. Herrialdearekin eta eskualdearekin hiri solidarioa.

(22) Ezin du jarraitu inguruari bizkarra ematen eta aldiz Baiona-Donostia korrekorea saltzen.

(23) Eta nahi ez dituen azpiegiturak eta erabilerak inguruko herrietara bidali nahi dituelako. Pasaiare-kin duen mendetako ez ulertua hortik dator.

(24) 7. Derrigorrezko mugikortasuna jaistea.

Page 3: Lurralde antolaketa hirigintza

3

(25) Mugikortasuna derrigorrezkoa denean txarra da.

(26) Zonifikazioarekin bukatu, ekipamenduen deszentralizazioa bultzatu eta horrelako neurrien atzean mugikortasuna murrizteko helburua ere dago, besteak beste.

(27) Enpresa publikoaren arteko uztarketa, herrialdeko sarearekin intermodalitatea bultzatuz, or-dutegien eta geralekuen uztarketa…, trenbide sarearen antolaketa termino hauetan, eta aparkaleku disuasorioak zabaltzea hiriko sarrera-irteeretan.

(28) 8. Eta bukatzeko, hori guztiaren zehar-lerroa: ingurumenari, medio fisikoari, paisaiari eta dugun ondarea, naturala zein artifiziala izan, lurra eta gizakien kulturari, hitz batean, errespetua, miresmena.

HIRIGINTZA

GAIAREN GARRANTZIA

(29) Hirigintzak gure bizimodua era askotan baldintzatu dezake. Esaterako, eraikin kopuruak, kaleen tamainak, gune berdeen existentziak, denden kokapenak edo azpiegiturek, gure egunerokotasunean eragin zuzena dute.

(30) Hiria gizartearen islada denez, gizarte eredua aldatzeko hiri eredua ere aldatu egin beharko litzateke.

GURE PROIEKTUAREKIN LOTURA

(31) Hirigintzak gure gizarte eredurako egokiak diren bizilekuak, eraikinak, egonlekuak, languneak, erosteko guneak… zehazten ditu, besteak beste, gune edo toki horiek non kokatu behar diren, zein tamaina edukiko duten, zein baldin-tza bete behar dituzten eta zein beharrei erantzun behar dien. Era horretara, pertsona baten bizimodua modu zuzen batean alda dezake: bere etxebizitza, bere ingurunearen kalitatea, bere lantokiaren kokapena eta hartara iristeko erabiliko duen garraio bidea, aisialdirako guneen hurbiltasuna, harremantzeko gunearen gertutasuna…

(32) Hirigintzaren bidez, guztion oinarrizko eskubidea den etxebizitza duin bat izateko eskubidea bermatubdaiteke.

(33) Hiria guztiontzat izan dadin, irisgarritasuna bermatzeaz gain puntu beltzak saihestu behar dira; egun daudenak lehen bait lehen desagerraraziz.

(34) Zentzu honetan ere hirigintzak eguneroko bizitza baldintzatu eta mugatu dezake. Adibidez euskararekiko kal-terik gerta ez dadin eta euskarak kalterik jasan ez dezan, auzo berriaren proiektua hizkuntza babesteko plan zehatz batekin aurkeztu beharko litzateke. Biztanle guztien integrazio egoki bat egin ahal izateko, ghetoak ekidin behar dira. Administrazioaren esku dagoenean, etorkinak bertakoekin nahasten saiatu behar da,

DONOSTIA: DIAGNOSIA

(35) Orain arteko bidea Hirian gertatutakoak

(36) Orain arte Donostiako udaletik bultzatu diren diru eta esfortzu gehiena “Belle Epoque”a gogorarazten digun hiria osatzera bideratu zen,

(37) Hemen ere ez zen jakin gelditzen estatu mailan eraikuntzaren inguruan bizi izan zen “boom”a, eta horrek on-dorio larriak ekarri zizkion hiriari, besteak beste, estatu mailakobigarren hiririk garestiena bihurtu zen.

(38) Babes ofizialeko etxe ugari eraiki dira, eta etxe beharraren irtenbidea balitz bezala saldu digute etxebizitzaren arazoa errotik heldu gabe utziz.

(38) Hirian zeuden gune berde askotan eraiki egin da, biztanleen bizi-kalitatea murriztuz. Bestalde, lur azpian ere

Page 4: Lurralde antolaketa hirigintza

4

parking ugari eraiki izan da eta hauen gainean gune berdeak sortzea ezinezkoa dela sinestarazi nahi izan digute.

(39) Bertako komertzioa bultzatu ordez, atzerriko modeloak ezarri dituzte, eta gune komertzial handiak eraiki: Gar-bera, San Martin edo Bretxa, esaterako. Ilunbeko gunea ere, erabilera egokirik izan ez eta ilunpetik atera ezinean.

(40) Garraiobideen arloan, intermodalitatea bultzatu da garraio publikoaren artean, zerbitzu publikoak hobetzearen helburuarekin. Era berean, autobus txikiekin, hiriko txoko guztietara iristeko ahalegina egin da. Garraiobide pribatuen erabilera murrizteko, aldiz, aparkatzeko ordaindu beharreko guneak ugaritu dira, eta aparkaleku pribatuen prezioen garestitzea eman da.

(41) Irisgarritasunari dagokionez aurrerapausoak eman dira, eta kaleko igogailuak, arrapalak edo eskailera meka-nikoak instalatu dira hainbat auzotan.

HIRIAREN EGOERA

(42) AUKERAK- Erabiltzen ez diren eta hutsik dauden etxeen merkaturatzea- Gune degradatuen birgaitzearen ondorioz sortu daitezkeen espazio berrien erabilera- Energia berriztagarrien erabilera bultzatuz energia-kontsumoaren beherapena lortzea- Auzo bakoitzean behar diren azpiegituren ziurtatzea: kiroldegia, kultur-etxea, ikastolak- Hiriak behar duena bertako biztanleek adieraztea; parte-hartzea bultzatzea. Auzoz auzo- Inguruko landa-lurrei erabilera egokia emanez horiek zaintzea.- Udalak auzo bakoitzarentzat izan dezakeen diru partida, auzokideek erabakitako hirigintza- Etxebizitza arazoa konpontzeko eraikin dotazionalak eraikitzea.- Hiriak dituen elkartze-gune eta enparantzak. Dagokien garrantzia eman behar zaie, soziologikoki zein hirigintza arlotik ikertuz eta duten funtzioa benetan betetzea ahalbideratuz.

(43) MEHAtxUAK- Antiguotik metroa ezarri nahi izatea- Bertako komertzioaren desagertzea eta kaleko bizitzaren baretzea- Hiri ereduak bere horretan jarraitzea, kapitalista eta patriarkala.- Alokairua ordaintzearen ezintasuna.- Aisialdia garestia izatea.- Gune berde erabilgarri gutxi izatea.- Hiria bizigarri beharrean erakusgarri egin nahi izatea.

(44) INDARGUNEAK - Donostiak arlo turistikoan duen indarrari probetxua ateratzen jakitea.- Biztanleek barneratua dute etxebizitzaren arloan espekulazioaren garaia amaitu dela, eta, politika be-rriek hartu behar dutela parte- turista mota berriak erakartzeko aukera- Dituzten arazo, behar eta indarguneak ezagutu eta konpondu nahi dituzten auzotarrak izatea.- Gizarte eta hiri eredu ezberdina nahi duten hiritarrak.- Etxebizitza eskubidearen alde lana egiteko prest dauden hiritarrak.

(45) AHULGUNEAK- Udaletxeko teknikoen balizko jarrera ezkorra- Etxebizitza hutsen gaineko politika gogorrak onartzeko beldurra- Hirigintzak gizarte ereduan duen garrantziaren ezjakintasuna.- Gune berdeekiko beharrean baldosa eta hormigoiarekiko miresmena.- Etxebizitza jabetzan ez izateak biztanleengan sortzen duen beldurra eta segurtasun eza.

Page 5: Lurralde antolaketa hirigintza

5

GURE HIRI EREDUA: ARDATZ NAGUSIAK

1. DONOSTIA: GUZTION HIRIA.

1.1. PARTE HARTZEA

(46) Orokorrean denon artean eraikitako hiria izan beharko litzateke. Erabakiak parte-hartze bidez hartzen dituena. Era horretara, auzo bakoitzean dauden beharrak ezagutu eta erantzun egokia emango zaion ber-mea legoke.

(47) Biztanle, auzotar edo hiritar bakoitzak bere kezkak eta proposamenak planteatzeko aukera bermatu behar da. Horretarako, bai era fisikoan, bileren bitartez; bai, era telematikoaren bitartez, bakoitzaren zalantzak edo nahiak azaltzeko aukera ziurtatu behar da. Proposamen horiek erantzun egoki bat jaso beharko lukete, eta asanbladetan edo foroetan eztabaidatu.

(48) Parte hartzeak donostiarron beharretara egokitutako hiri bat gauzatzea ahalbideratuko du, eta inork erabiliko ez dituen azpiegituren eraikitzeak ekidin.

1.2. LAN TALDE EZBERDINEN ARTEKO KOORDINAZIOA

(49) Lan talde bakoitzak funtzionatzeko era partikularra duen arren, bertatik sor daitezkeen iniziatibak,

(50) 205 ideiak edo ekimenak, beste talde batetik sor daitezkeenen antzekoak izan daitezke; eta komuneko ideietatik abiatuz, indar handiago izan dezaketen lan bateratuak proposa daitezke. talde askok beste herri batzuetako taldeekin esperientziak elkarbanatzen dituzte, eta hori aberasgarria izan daiteke guztiontzat. Hi-rigintza arloan ekimenak bultzatu dituzten erakundeak edo erakunde horietako partaideak ugariak izan dira, besteren artean: Eguzki koordinadora, Donostiako Arkitektura Goi Eskola teknikoko ikasleak, eta irakasleak; Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko hainbat kide edo Stop Desahucios adibidez.

2. ETXEBIZITZA

2.1. ETXEBIZITZA ESKUBIDEA

(51) Etxebizitza duin batean bizitzeko dugun eskubidea administrazioak bermatu beharrekoa da. Etxebizitzak garaiko beharrei egokitu beharko lirateke; eta, adina, egoera familiarra eta diru-sarrera bezalako aldagaien araberakoa izan.

(52) Kontu honetan azpimarragarria da gizartean barneratuta dagoen jabetza pribatuaren sentipena.

(53) Alokairua da zalantzarik gabe irtenbide egokiena,alokairuak unean uneko beharren araberako etxeak alokatzea ahalbidetuko baitu; beti ere alokairuak eskuragarriak izatea bermatuz gero.

2.2. ETXEBIZITZA HUTSAK

(54) Aspalditik mintzagai dugun gaia da hau; baina inoiz errotik atera ez dena. Behin betiko irtenbidea ema-teko, lehenik Donostian egungo etxe hutsen inguruko azterketa sakon bat egin beharko litzateke. Hiritarrari ulertarazi egin behar zaio, eraikita dagoena aprobetxatu behar dela, eta eraikin berriak sortzeak azkeneko aukera behar duela izan. Etxebizitz hutsaren definizioa ere burutu beharko litzateke: inoiz erabilia izan ez den etxea, bigarren etxea deritzona,... eta horien identifikazioa: kontsumo alderditik (ura, elektrizitatea, …).

(55) Etxe horiek identifikatuta daudenean, arazoari nola aurre egin erabaki beharko litzateke. Irtenbideak kasuaren arabera eman beharko dira; esaterako:

Page 6: Lurralde antolaketa hirigintza

6

(56) -Etxea denbora portzentaje handi batean hutsik dagoenean, hilabete horietan alokatuta behar luke, horretarako iniziatiba administratiboak baliatuz. -Inmobiliaria eta bankuen jabetzako etxebizitza hutsak ere merkaturatu beharra dago.-etxea denbora luzez salgai egonik saltzen ez den bitartean erabileraren bat izan beharko luke.

(57) Merkaturatzeko ahalegin horiek jabeak egin beharko lituzke lehenik, baina 270 egingo ez balitu admi-nistrazioak hartu beharko luke parte, “alokabide” edo “etxegintza” ren bidez adibidez, donostiako udalaren entitate publikoen bitartez alegia.

2.3. BABES OFIZIALEKO ETXEAK

(58) Zentzu horretan, salgai dauden babes ofizialeko etxeek ez dute zentzurik, guztiak alokatzeko prestatuak izan beharko lirateke. Etxebizitza horiek, adinaren araberako beharrei lotuta joan beharko lirateke, eta hainbat kasutan etxebizitza partekatuak izan beharko lirateke.

(56) Babes ofizialeko alokairuen prezioa errentaren araberakoa izan beharko litzateke, eta komunitateko gastuak finkoak izan beharko lirateke, udalak kudeatutakoak, ahalik eta merkeenak izateko helburuarekin.

2.4. ALOKABIDE, ETXEGINTZA, PARVISA

(57) Udalaren entitate horien helburua hein batean ahalik eta etxebizitza gehien prezio egokian, eta egoera onean merkaturatzea izan behar du.

Etxebizitza eskaera egiterakoan klasifikazio bati jarraitzea litzateke egokiena; puntuazio zehatzago bati jarrai-tuz eta zozketarik gabe. Lehentasuna behar gehien duenak izango luke eta zerrenda edozein momentuan eguneratzeko aukera izan beharko litzateke. Puntuazioa nola egin zehaztu beharko litzateke, esaterako: urri-tasun fisikoren bat izatea, diru-sarrerak, seme-alabak, menpeko pertsonaren bat izatea bere kargu, etab.

2.5. BIRGAITZEA ETA BERRONERATZEA

(58) Eraikinez haratago, dagoeneko okupatuta dauden lurzoruak eta erabilera jakinik gabeko guneak ere-berritu eta birsortu egin beharko lirateke, erabilera berriekin hornitzeko. Honekin lotuz, lur urbanizagarri eta urbanizaezinen kalifikazioa aldatzeko kriterioak zorrotzak izan behar dira, ildonagusia lurzoru berririk ez okupatzea izanik.

2.6. ESPEKULAZIO GEHIAGORIK EZ

(59) Orain arteko etxebizitza salerosketa negozio borobila izan da askorentzat, jende andanak atera baitu etekina: administrazioek, banketxeek, notarioek, higiezinen agentziek, … partikularrak ahaztu gabe. Izan ere, etxebizitza erosteko aukera ematen baitzituen bankuak, nahiz eta dirurik ez izan; eta handik gutxira milioi batzuk garestiago saltzeko aukera zegoen. Asko operazio horiekin aberastu diren arren, krisiak harrapatuta pobretu diren batzuk ere badaude. Etxebizitzak akzioak bezala erabiltzeak prezioen igoera larria ekarri zuen.

(60) Orain arte erabili diren ohitura batzuekin amaitu beharra dago; eta, etxebizitza, lana bezala, eskubide bat den momentutik, administrazioak kontrol zorrotzagoa izan behako luke kudeaketa guztietan.

3. PUNTU BELTZEN IDENTIFIKAZIOA

3.1. EMAKUMEAK

(61) tamalez, bortxaketak edo eraso sexistak ugariak izaten dira gaur egun ere. Asko ekiditea zaila izan

Page 7: Lurralde antolaketa hirigintza

7

daitekeen arren, hirigintza mailan egin daitekeen guztia egiteko ardura dauka administrazioak. Abiapuntu bezala, arriskutsuak izan daitezkeen gune guztien identifikazioa egin beharko litzateke, auzoka eta beti ere auzokideen parte hartzearen laguntzarekin. Auzo bakoitzean dauden tunel ilunak, pasabideak, txoko isolatu zein sarrera ezkutuak identifikatu behar dira.Saihestu ezinak baldin badira, aukera berriak proposatu beharko lirateke. Aukera berririk ez balego, puntu beltzen gaineko presazko interbentzio zuzena egitea derrigorrezkoa litzateke.

3.2. IRISGARRITASUNA

(62) Irisgarritasuna sarritan gurpil-aulkietan doazenekin soilik erlazionatzen da; baina irisgarritasun arazoak dituzten biztanleak anitzak dira:, ikusmen zein entzumen urritasuna dutenak, adinekoak, haur txikien karroak daramatzatenak, etab. Gai honen inguruan egun dagoen legedia aplikatzeaz gain, araudi hau indarrean jarri baino lehen eraiki ziren auzoak eta eraikinak aztertu beharko lirateke eta ahal den heinean egungo beharre-tara egokitu eta moldatu.

3.3. OSASUNERAKO KALTEAK

(63) Auzo bakoitzaren egoera aztertu beharko litzateke eta osasunarentzat kaltegarri izan daitezkeen fakto-reen murrizketa edo desagertzea aurrera eraman.

Aztertu beharko liratekeen faktoreen artean ondokoak lirateke garrantzitsuenak: soinua (garraio ezberdinek, jendeak,…sortutakoa) telefonia antenak (minbizia sor dezaketenaren susmoa), airean dagoen karbono dioxi-doaren kopurua (garraio motorizatuek, industriak … sortutarikoak), gune berde gabezia,…

4. INGURUMENAREN BABESA

4.1. GUNE BERDEAK

(64) Hirigintza arauetan gune berdeen portzentajea tentuz arautu beharko litzateke, ez baita berdina azalera jakin baten %50a gune bakarrean garatzea edo portzentajea berdina 20 gune berde ezberdinetan zatitzea.

(65) Paisajismoa ere hirigintzari dagokion alorra da, eta beste zenbait lurraldetan dagokion garrantzia eman arren, guk orain arte garrantzi estetikoa baino ez diogula eman esan daiteke.

(66) Bestalde orain dela gutxi martxan jarri diren udal baratzen dinamikari eutsi behar zaio, lur publikoei erabilera duina emanez.

4.2. BASERRI INGURUEN BABESA

(67) Hiriaren garapenean auzo berriak eraiki izan dira, asko baserri auzoetan eta baserrien kokapena kontu-tan hartu gabe. Ondorioz baserri asko etxebizitza eraikin altuen artean ezkutatuta gelditu izan dira, gehienak eraitsi dituzten arte. Baserriak banaka aztertu behar dira, ondaretzat jo daitezkeenak babestuz eta horrela eraistea ekidinez. Baserrien ondoan edo inguruan eraiki beharra izanez gero ere, baserriari duen garrantzia, behar duen espazioa eta errespetua eman behar zaizkio.

4.3. ENERGIAREN ERABILPENA

(68) Azkeneko urteetan eman den energia-eskaera geroz eta handiago izan da, eta joera horrekin amaitu behar dela gehienon buruetan egon arren, eta norbanakoa hainbat ohitura aldatzen saiatzeaz gain, adminis-trazioak horretan esku hartu behar du premiaz, mota konkretu bateko energia bultzaz (berriztagarriak) eta kontsumo arduratsua faborezituz.

4.4. ZABORRAREN KUDEAKETA

Page 8: Lurralde antolaketa hirigintza

8

(69) Errauskailua ez eraikitzea lortu bada ere, lan handia dago egiteke gai horren inguruan. Horren jakitun, ahalik eta gehien birziklatzeko ahaleginetan hirigintza arloak ere badu zer esanik; izan ere, ohitura berrien ezartzeak leku berrien beharrak dakar, bai hirian, bai bakoitzaren etxebizitza barruan.

(70) Zaborraren bilketa selektiboak zaborrontzi ezberdinak izatea eskatzen du; Eraikinetako Kode teknikoan zaborraren bilketa selektiborako zaborrontzientzat espazioa kontemplatu, azterlan bat izan beharko litzateke etxe berrietan bai eraikitakoetan.

(71) Donostiako kaleetan ere antzeko egoera batekin aurki gaitezke edukiontziz betetzen baditugu kaleak, edo atez-ateko zabor bilketa gauzatzea erabakiko balitz. Zabor guneak definitzeak azterlan bat beharko luke, eta sor daitezkeen ideia ezberdinen balorazioa: adibidez, ordutegiak, edukiontziak bateratuko lituzketen egi-turak, eta abar.

5. HISTORIA, ARTE ETA KULTURAREN ARLOKO ONDAREEN BABESA

5.1. KATALOGATUTAKO ERAIKINEN BALOREA EZAGUTU ETA ZABALDU

(72) Interesa duten eraikinak babestu behar ditugu, eta horretarako ezinbestekoa da duten interes hori eza-gutzea eta hiritarron artean zabaltzea, guztiok daukagun ondarearen jabe sentitzeko, esku pribatuetan zein publikoetan egon.

5.2. ERAIKINEN BABESA

(73) Administrazioak babesteko beharra du, eta horretarako elementuak duen interesaren 475 araberako katalogazio mota ezberdinen bitartez, elementu horretan burutu daitezkeen aldaketak zehaztu behar ditu. Katalogazioak errespetatu egin behar dira, behin eraitsitako eraikina berreskuraezina baita eta eraikinarekin batera elementu historiko, soziologiko eta kulturalak ere desagerrarazi egiten baitira.

(74) Ondareari buruz ari garenean, ondare industrialari buruz ere ari gara. Baliteke hauek izatea errezen eraitsi diren eraikinak, azalera eraikigarri zabalak lortu baitira ustez baliorik gabeko fabrika “zaharrak” botata.

6. ERREFERENTZIAK

Erabilitako materialak:- 2/2006 LEGEA, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa.- Donostiako Hiria Antolatzeko Plan Orokorra- “Ekai Center”ek Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat egindako txostenak (Eñaut Apaolazakidatzitakoak)- 2006 ko Donostiako ezker abertzalearen Herri Programa- 2011ko herri programa.- Iturri interesgarriak:

−www.Kepasaconlacasa.com−www.estonoesunsolar.es ( degradaturiko guneak birsortzeko ideiak)