Click here to load reader

Hizkuntza-politiken urtekaria 2010

  • View
    265

  • Download
    5

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Urtean zehar hizkuntza-politika ezberdinekin zerikusia duten berri, artikulu eta azterlan garrantzitsuenen bilduma

Text of Hizkuntza-politiken urtekaria 2010

  • 2010 urtekaria

    hizkuntza-politiken

    EuskararenGizarte

    ErakundeenKontseilua

    Elebitasuna eta herri

    tarren

    hizkuntza eskubideen

    egoera

    NAFARROAKO ARART

    EKOAREN TXOSTEN B

    EREZIA

  • HitzaurreaHizkuntza baten bizitzan urte bat ez da ezer, are gutxiago milaka urtetan bizirik iraun duen gurea bezalako hizkuntza batean. Hala ere, urte batek eragin handia izan dezake hizkuntza baten berreskurapen-prozesuan. Urte horretan garatzen den corpus juridikoa, hizkuntzaren normalizazioari begira abian jartzen diren plangintzak, urte horretako aurrekontuetan euskarari esleitzen zaion diru-partida, herritarrek hizkuntza horretan bizitzeko erakusten duten gogoa edota determinazioa horiek guztiek eragin handia dute hizkuntza horren normalizazioan. Finean, gure hizkuntzaren etorkizun osoa ez dugu urte batean jokatuko, baina urte bakoitzean hartzen diren erabaki edota portaera egokiek normalizazioa bizkortu egingo dute.

    Arrazoi horiengatik, hain zuzen ere, erabaki du Kontseiluak urtekaria argitaratzea. Gure hizkuntzaren berreskurapen-prozesua ardazten duten zutabeekin lotutako gertaerak bildu nahi izan ditugu, horrela, egoeraren diagnostikoa izateaz gain, hurrengo urtean jarduteko eremuak zehazteko balio izango du lan honek.

    Azterketa, berriak eta iritziak, denetarik biltzen du urtekariak, horietako batzuk Kontseiluak berak egindakoak, baina bai eta besteek esandakoak ere. Hedabideak, helduen euskalduntze-alfabetatzea, kulturgintza, lan-mundua, herritarren aktibazioa, hizkuntza-eskubideak horiek guztiak ditu hizpide urtekariak, 2010ean horiek guztiak izan baitira hizpide.

    Horrela, urtekariak hizkuntza-politikaren inguruko berriak perspektibaz, ikuspegi orokorrarekin aztertzeko aukera eskaintzen du, azken finean hori da edozein urtekariren helburu nagusietako bat, iragandako urtearen uzta biltzea.

    Ohikoak dira urtekariak gure gizartean, ekonomiari buruzkoak, estatistikari buruzkoak, musika, astronomia eta ohikotasun edo normaltasun horretan hizkuntza ere kokatzeko garaia dela iruditzen zaigu. Hala ere, kontuan hartuta gure hizkuntzak bizi duen egoera gutxiagotua, hizkuntzaren gai orokorra mugatu eta hizkuntza-politikan oinarritzen da Kontseiluak aurkeztu nahi dizuen bilduma.

    2010ean euskaraz bizitzeko hautua egin dutenek izandako oztopoak agertzen ditu urtekariak, baina, aldi berean, euskaraz bizitzeko hautua egin dutenak gero eta gehiago direla erakusten du, halaxe erakutsi baitu 2010 urteak.

    Hala ere, euskaraz bizitzeko nahiari determinazioz eutsiko badiogu, urtekariak pauso bat harago egiteko garaia dela erakutsiko digu. Hizkuntza-eskubideak bermatuko dituzten politikak abian jartzeko eragin behar dugu, euskaraz bizitzeko nahia errealitate bihurtzeko eragin behar dugu gure eguneroko bizitzan eta bestelako eragile guztiekin. Oxala bide hori jorratu, eta 2011ko urtekarian euskaraz bizitzeko determinazioa hartu duten herritarrak milaka direla jasotzeko aukera dugun. Ziur baietz!!!

    Paul Bilbao SarriaKontseiluko Idazkari Nagusia

  • Urtarrila

  • urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

    Euskarak babes juridikoa behar du

    2007ko lehendakaritzarako hauteskundeen karietara, S a r k o z y h a u t a g a i a k , e s k u a l d e k o h i z k u n t ze n zabalpena bermatzeko lege baten osaera hitz eman zuen. Lege horrek Eurokartaren b e r r e s t e a e z z u e l a ba imenduko ga ineratu , frantsesaren nagusitasuna kolokan ezarri gabe egingo omen zen.

    2008ko uztailean iritsi zen egun historikoa, Konstituzio a l d a k e t a . S a r k o z y k

    hitzemandakoa betetzearren eta, Europatik heldu presioen eraginez, Konstituzioaren aldaketa bultzatu zen. Izan e r e , N B E k o E s k u b i d e Ekonomiko, Soz ia l e ta Kulturalen Batzordearen g o m e n d i o b e r r i e k , berdinasunaren printzipioa auzitan eman zuten. Hartara, gomendioa eg in z io ten Frantziari Konstituzioak gutxiengoen inguruan duen j a r r e r a b e r r i k u s t e k o . Konstituzioan gutxiengoen edo eskualdeko hizkuntzen

    Frantziako Gobernuak emandako hitza jan, eta ez du hizkuntza gutxituei buruzko lege proiekturik aurkeztuko.

    aitortza formala bideratu dezan gomendatu zuten, berdintasunaren izenean diskriminazio gehiago ez dezan eragin.

    K o n s t i t u z i o a r e n 7 5 - 1 . a r t i k u l u a k , e s k u a l d e k o hizkuntzak Frantziaren ondare izendatzen ditu. Aipuaren lekuak eztabaida ugari piztu zuen. Izan ere, 1. artikuluan eransteko saiakera egin zen, baina Frantses Akademiako ordezkariak asaldatu ziren eta frantsesa Errepubl ikaren hizkuntza izendatzen duen artikuluaren aurretik joatea ez z u t en o n ar tu . B i g a r ren artikuluaren ostean jarri izanak hizkuntzen artean nolabaiteko hierarkia sortzen duela ikusi da.

    Testuinguru honetan, 75-1 artikuluari ez zaio eragin handirik ikusten, ondare hitzak, hizkuntzaren babesa

    Kontseilua

  • urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

    eta transmisioa ekarri behar luke, baina hutsuneak uzten ditu, euskarari ez baitzaio behar bezalako estatusa eskaintzen. Ofizialtasunaren aitortzarik gabe, hizkuntza-politika eragingarria ahalbidetzeko babesik ez dago, ez eta hizkuntza hauen hiztunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko ere. Konstituzioko 2. artikulua indarrean den neurrian, frantsesa da Frantziako hizkuntza ofizial bakarra. Artikulu berriak, beraz, ez du eskubide berririk ekarriko eta hizkuntza erabiltzerakoan oztopo berberak jasaten segituko dugu.

    Gure hizkuntzak Frantziako ondare bezala ikusten dira, edozein museotan atzeman

    daitekeen altxor baten moduan, alegia. 75-1. artikuluaren ondorio juridikoak ikusteko

    d a u d e n e z i n t a s u n a k , a r t i k u l u a r e n ahultasunaren isla da. Ondare izendatu izanak eskubideen ber mea urteetan

    atzeratzea ekar dezakeela ere aurreikusi daiteke.

    Horrez gain, Finantza ministerioak 75.1. artikuluak ez diela hizkuntza-eskubideei aterik irekitzen eta Konstituzio aldaketak ez zuela Frantsesaren lehentasunezko estatusa zalantzan ezartzen erantzun zion Hizkuntza eskubideen Behatokiari. Erantzun ezin argiagoa. Euskalgintzaren aburuz, lege batek, ordea, hutsune horiek gaindi ditzake, hau da, hizkuntza-politika egokia eta eraginkorra ahalbidetu eta hizkuntza hauen hiztunen hizkuntza-eskubideak bermatu ditzake.

    75-1 artikuluak ez du eragin handirik, euskarari ez zaio

    behar bezalako estatusa eskaintzen eta ondorioz ez du

    hizkuntza-politika eragingarria ahalbidetzeko aukerarik

    eskaintzen, ez eta hiztunen hizkuntza-eskubideak

    bermatzeko biderik ere.

    E r i c B e s s o n , i m i g r a z i o ministroak, abenduaren 8ko legebiltzarreko batzarrean X. galderari erantzun behar izan zion, Mitterrand jaunaren izenean.

    Besson jaunak, eta ondoko b a t z a r e d o a d i e r a z p e n publikoetan Ramayadeandereak edota North jaunak, Deiadar manifestazioaren bezperan, euskalgintzari jakinarazitakoa berretsi egin zuten, hau da, bate t ik gaur egungo lege koadroaren baitan neurriak har daitezkeela eta, bestetik, legea iragarri zenean Konstituzioan ez zitzaiela hizkuntzei ezagupenik eskaintzen baina tarte honetan egoera aldatu denez, konstituzio aldaketa nahikoa ez ote den gogoetatzen ari direla.

    Estatutak eskualdeko hizkuntzen alde asko egin du jadanik irakaskuntzan, hedabideetan, eta kultura sailean, toponimian- eta gaur egun Frantziak duen lege koadroaren baitan asko egin daiteke oraindik, adibidez, bide seinale elebidunak eta tokiko kolektibitateek akta ofizialak frantsesaren ondoan erabili daitezke.

    Eric Besson

  • urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila urtarrila

    Zertan da, beraz, lege proiektua?

    2008ko maiatzean Frantses Legebiltzarrean, Christine Albanel Kultura eta Komunikazio ministroak, Frantziako Gobernuak 2009an hizkuntza lege bat aurkezteko nahia jakinarazi zuen. Hortik gutxira, frantses Konstituzioan eskualde hizkuntzak ondaretzat onartu ziren eta Albanel andereak E u s k a l Konfederazioari legea 2009rako aurreikusia zela e t a t o k i k o e r a g i l e e k i n gogoeta irekia bideratzeko asmoa bazuela baieztatu z i o n . A l b a n e l andereak,.

    Garai hartan legea e g i n g o z e n i k zalantzazkoa ez zen oraindik, izan ere, ez daiteke ulertu Konstituzioan aipua eranstea ondotik ez bada mekanismo juridikoetan deklinatzen. Artikuluaren irakurketa epaile baten esku utzi zuten .

    Frantses Estatuaren partetik, ordea, isiltasuna nagusitu da. Hizkuntzen kezka zuten diputatuei erantzunik ez. Kultura ministroa aldatu eta hizkuntzen gaia eskenatokitik desager tu da her r i mugimenduaren mesfidantza piztuz. Protagonista berriak taularatu dira: Frdric Mitterrand Kultur ministro berria, Xavier North, Frantsesaren eta Frantziar hizkuntzen ordezkari orokorra, Guillaumme Metayer Mitterrand-en kabinete ordezkaria, Luc Chtel gobernuaren bozeramailea, Eric Besson, Imigrazio ministroa, Ramayade, Kirol ministroaIzan ere, guziek dira xake joko honen parte hartzaile. Parean, kolore guzietako hautetsien galderak, zeharkakoak, zuzenak, eta herri mugimenduaren haserrea. Gobernuaren

    diskurtsoa eraikitzen joan da, erantzun argiak saihestetik, jarrera irmoa finkatzeraino.

    Lehenik eta behin, Xavier North, lege proiektuaren arduradunaren isiltasuna, ondotik, Guillaumme Metayer, Kultura ministroaren ordezkariak gobernuak legearen beharra zalantzan ezartzen zuela jakin arazi

    zien Euskalgintzako o r d e z k a r i e i , L u c Chtel, gobernuaren bozeramaileak, lege proiekturik ez zela izango adierazi zuen, l e g e p ro p o s a m e n a b a i z i k . a b a rd u r a txikia badirudi ere, orientabide aldaketa horrek pisu asko du. Izan ere, lege proiektua gober nuak l an tzen d u e n n e u r r i a n , bozkatzeko zailtasunik

    ez d