12
Zumaiatik Getariara .. . belauntzian XXI . mendearen atarian utzi behar gintuen urte honek 300 urte atzera eraman gintuen abenduko goiz batean . Naturak gizakiaren aurrerapenez ulertzen ez duela eta, errepidea irentsi zigun . Eta bitartean, istiluak istilu, eztabaidak eztabaida, kirol portua hazten ... eta padura desagertzen . Azkenean, Zumaiatik Getariara joateko belauntzia onena . XVIII . mendean bezala .

urtekaria 98

Embed Size (px)

DESCRIPTION

1998ko urtekaria

Citation preview

Page 1: urtekaria 98

Zumaiatik Getariara. . .belauntzian

XXI . mendearen atarian utzi behar gintuen urte honek 300 urte atzera eraman gintuenabenduko goiz batean . Naturak gizakiaren aurrerapenez ulertzen ez duela eta, errepideairentsi zigun . Eta bitartean, istiluak istilu, eztabaidak eztabaida, kirol portua hazten. . .eta padura desagertzen .

Azkenean, Zumaiatik Getariara joateko belauntzia onena.XVIII . mendean bezala.

Page 2: urtekaria 98

urteko gaia

Kirol portuak padura jan du .. .Urtarrilean hasi ziren dragatze lanak eta hondakinen isurketak eztabaida biziapiztu zuen

Hainbat urtetan kirol portuaren proiektuarekin aurrera eta atzera ibili ondoren, urtarrileanikusi genituen eskabadorak eta kamioiak lehen lanak egiten . Uste baino beranduago hasi zirenordea, dragaturiko materialak isurtzeko arazoak aurkitu baitzituzten kirol portuaren bultza-tzaileek . Hala ere, lanek aurrera egin dute, eta jadanik nahikoa aurreratua dago kirol portua.

Zumaiako padura azkenhamarkadetan nolakoa izanden azaltzeko argazkiakbeharko ditugu hemendikaurrera . Kirol portuarenproiektua urtetan izan durnehatxu, Baina azkeneanurtarrilean ordura artepaperetan eta maketetanzegoena egia bihurtzen hasizen . Goiz argitsu batean,eskabadora sartu etalehenzuloak egiten hasi zen ."Hondoko materialanazterketa" egiteko omen zen .Hortik egun batzuetara,tresneria guztia ekarri zuten,lanean hasteko . Baina, arazoberri batekin egin zuten topo :zer egin dragaturiko hondaki-nekin? Nora isuri toxikoakduen materialak?

Hasiera batean, dragatubeharreko 500.000 metrokubikoetatik 350.000 itsasorabotatzea zegoen aurreikusita,

Zarauzko kostaldetik 10miliara. Ingurugiroarengaineko eraginaren deklara-zioan horrela dago zehaz-turik. Baina Getaria etaOrioko arrantzaleak irtenbidehorren aurka azaldu ziren,beraiek arrantzarakoerabiltzen duen tokia baita.Zumaiako portuaren irteeraixteko prest zeudela iragarrizuten . Baina ez zenbeharrezkoa izan, Portuzuzendaritzak kokapen berriaaurkitu baitzuen, Zumaiatikhurbilago .

Itsasokoa konponduta,lurreko isurketekin sortuziren arazoak . Betegarrimodura erabiliko ez zen zatiaArroako Hartzubiko zabor-tegian isurtzea erabaki zen .Baina Zestoako Udalakbaintena ukatu egin zuen .Azkenean, hondakin guztiakitsasora botatzea erabaki

behar izan zen, baita toxikoakdirenak ere .

Arazoak arazo,lanek aurreraegin dute, nahiz eta apirileandragatze lanak gelditu eginbehar izan zituzten,

proiektuko baldintzek halazehazten dutelako . Apiriletikurrira beste lan batzuk egitenjardun dute, eta urrianberriro dragatze lanei ekinziet on .

Greenpeacek lanak geldiaraztea eskatu zuen

Otsailaren 18an Greenpeace talde ekologistako Eva Hernandezizan zen Zumaian kirol portuaren inguruko auzia gertutik ezagu-tzeko. Hernandezek azaldu zuenez, kirol poriuko lanetan irregu-lartasun ugari daude. "Lan hauetan irregulartasun bat bainogehiego dagoela konturatu gara . Paol muturrean eŕa portubarnean dragaturiko hondakinak Zumaiatik mila batera bota diraeta hau egiteko ez dago baimenik, ez dago proiektu ofizialarenbarne. Gainera, hondakin horietan dauden materialen azterketazehatzik ez da burutu". Material hauek kutsagarriak izan daitez-keela adierazi zuen . Material hauek kutsagarriak izanez gero,"kostatik 150 miliara eta 1000 metroko sakoneran isuri behardira, Pariseko nazioarteko tratatuak aurreikusten duen bezala",gogoratu zuen .Greenpeacek datu bilketa egin zuen eta hauetan oinarrituz kirolportuko lanak geldiaraztea eskatu zuen . Eva Hernandezek garbizuen soluzioa: "Kirol portua ez egitea . Ez dira errentagarriakikuspuntu ekonomikotik eta ezaugarri hauetako padura bathondatzea kirol portu bat egiteko, kostaldea pribatizatzea etafondoak bidegabe erabiltzea da".

Page 3: urtekaria 98

1000 milioi baino gehiago 1992tik

Gainera, harro egoteko moduan gaude, gure errepidea Gipuz-koako garestiena baita. Horretan behintzat, ez dugu parekorik.Azken zazpi urteotan 1000 milioi pezeta baino gehiago behar izandira Zumaia eta Getarfia arteko errepidea konpontzeko: 1992an200 milioi, 1993an 50 milioi, 1994an 175 milioi, 1995ean 300milioi, 1997an 200 milioitik gora, eta 1999an . . . beste horren-beste gutxienez. Gainera, Aldundiak inberisio poltsa hau manten-tzeko asmoa agertu du. Aurten, azterketa orokor bat egingodutela iragarri dute, arazo hauek hain maiz errepika ez daitezen .Baina gauza bat garbi dago arazo honetan: urak mendia jaten du,mendia erori egiten da grabitate indarra aspaldi aurkitu zuenNewtonek-, eta mendia jausten denean errepidea irensten du .

Besterik gabe .

. ..Eta mendiak errepidea irentsiZumaia eta Getaria artean, mendiak errepideko iaberrehun metro eraman zituen itsasora

Urtea ezin albiste txarragoarekin amaitu zaigu. Zumaia eta Getariaartean, ia San Prudentzioko bidegurutzearenparean, mendia erori etaaurretik eraman zituen errepideko ia 200 metro abendu hasieran . Ezda, ordea, horrelakorik gertatzen den lehen aldia ez eta, tamalez,azkena izango. Gipuzkoako Foru Aldundiak apiril amaierarakoerrepidea zabalik egongo dela iragarri du. Hori, hala ere,ikusteko dago.

Negua iristen denean, Zummaeta Getaria arteko errepideaabenturarakoleku aproposabilakatzen da . Olatuak, lurjausiak, haizea, bihur-guneak . . . Horraino denanormala -kostaldekn bizigarenontzat behintzat- .Baina noizbehinka zoriakezusteko handiegiakprestatzert dizkigu . Goizeangoiz jaiki lanera joateko,kotxea hartu, abiatu, etabatbatean . . . errepiderik ez!Ez da Hollywoodeko filmebaten gidoia, ez da fikzioa,errealitatea baizik . Azkmurteotan gehiegitan egiabihurtzen ari denamesgaiztoa . Oraingohonetan, Zumaiatik abiatuz ;San Prudentzioko bidegu-rutzea baino metro batzuk

lehenago gertatu da -bertandagoen etxea ere pitzatutagelditu da-.Euria etaitsasoaren eraginez,mendiaren zati handi batBehera etorri eta errepideaeraman zuen . Ia 200 metrokozatiak haitz artean amaituzuen, txiki-txiki eginda . Etaeskerrak eman beharreangaude, goiz samar gertatuzelako eta ez zuelako inorharrapatu . Horfi bai,ikusgarria denik ezin ukatu-ABC egunkariak berakargazkia argitaratu zuenhirugarren orrialdean- .Horrelako hondamendiaktelebistaz ikusten baino ezgaude ohituta : lur jausiabaino gehiago, mendia Beheraetorri zen, bere zuhaitz,zuhaiska, zelai eta guzti .

Kaminero etxetik aurrerajoan eta bat-batean bideaamaitu eta mendia besterikez da ikusten . Beherabegiratuta, haitz arteanerrepide puskak -txokolatezatiak bailiran-, beren marrazuri eta guzti .

Kostaldeko errepideamoztuta, bi aukera geratzenzaizkigu zumaiarroi Zarautzaldera joan nahi izanez gero :Mxcga eta autopista . Hau da,kotxea pixkanaka hondatzenjoan, edota egunero poltsikoaastintzea . Rallien maitale-entzat ez dago arazorik,Meagak horretan aritzekoaukera paregabea eskaintzenbaitu, baina jendeaknormalean errepideak batetikbestera ahalik eta erosoeneta azkarren ibiltzekoerabiltzen ditu . Horregatik,Zumaiako herritarrek etaUdalak autopista dohainikizatea eskatu dute,kostaldeko errepideakonpondu arte . Baina Aldun-diaren erantzuna garbia izanda : "kostaldeko errepideakbadu bide alternatiboa, etahori Meagakoa da" .

Meaga edo autopista

Tonak eta tonak jausi ziren,eta hilabete dezentetanmoztuta egongo da errepidea .Aldundiko teknikariek apiri-lerako zabalduko dutelairagarri dute, baina hasierabatean ez dirudi horisinesteko arrazoi gehiegidagoenik . Denok gogoratzendugu duela bi urte antzerakoezbeharra gertatu zela-Kamineroko aldapa bainolehen-, eta orduan ia seihilabete behar izan zituzten,eta pusketa askoz txikiagoaerori zen . Hori bai, hitzahartu diegu, eta betedezatela .

urteko gaia

Page 4: urtekaria 98

ekonomia

LaburreanIrailaren 22an ireki zenEroski berriaAlai auzategiaren parean egindako

etxebizitza berrietan jarri du Eroskik

bere lokal berria . Consum honek 732

m~ ditu, bost kaja eta 25 langile . Mota

guztietako produktuak izateaz gain,

harategi, arrandegi, fruitategi eta

okindegi postu bana ditu . Zerbitzu berri-

tzaileena erosketak etxeraino eramate-

arena litzateke . 300 pezeta kostatzen

da . Honetaz gain, kontsumitzailearen-

tzako dohaineko telefono zerbitzua

ezarri dute . Gainera, goiko Eroski ezdute itxi .

Zerbitzu Elkartea enpresaarduratuko da kaleengarbiketazLicsa, Cepsa, Ferroser, FCC eta ZerbitzuElkartea enpresen eskaintzak aztertuondoren Udalak azken hau kontratatzeaerabaki du datozen zortzi urteetanherriko kaleen garbiketa eta zabor bilke-tarako . Urteko 46 milioiko kostuaizango du zerbitzuak . Enpresa honekesperientzia handia du, nahiz etazumaiarrontzat berria izan . Azkoitian etaAretxabaletan kaleen garbiketazarduratzen dira, eta Tolosan kaleengarbiketaz gain zabor bilketa eta garraiopublikoa beren kargura dituzte . Hainbatzerbitzu burutu dituzte Gipuzkoa etaBizkaiko Diputazioentzat .

2000 milioi Europatikdepuradora egitekoUdalak 2000 milioi pezeta lortu dituEuropako fondo batetik ibaira botatzenditugun urak garbituko dituendepuradora egiteko . Diputaziotik etorribehar zen dirua gehiegi atzeratuko zelaeta, Udalak proiektu bat prestatu etaEuropan aurkeztu zuen, eta bertanonartua izan zen. Etxeetako hondakinakibaira botatzen dituzten isurbide guztiakhodi nagusi batzuetara lotuko dituzte .Hodi hauek ur zikinak maldan beheraekarriko dituzte Paolbidetik nahizNarrondotik arrauneko lokalaren parehorretan egingo duten bonbeorako

estazio bateraino, eta hemendik

trenbide zaharraren zabalunearen

kurban jarriko den depuradora batera

eramango dira, garbitu eta berriro ibairabotatzeko.

Zumma Hotelak ateak zabalduzituenUste baino beranduago, baina azkenean ZummaHotefak ateak zabaldu zituen . Alai auzategiarenondoan egin dituzten etxebizitza berrietan dago .Etxebizitza horietako baten zati bat hartzen du .Beheko solairuan du harrera eta lehenengopisuan bezeroentzako 16 gela daude prestaturik.Honetaz gain, bileretarako gela bat ere badu .Logelak indibidualak eta bikoitzak dira . Gainera.taberna eta jatetxea zabalduko dira epelaburrera.

Hotela eta talasoterapia zentruaItzurun-ZelaienHotel baten faltan, bi izango ditu laster Zumaiak.Itzurun Zelaien hotela eta talasoterapia zentruaegiteko proiektua onartu du aurten Udalak etajadanik hasi dira eraikitze lanak. Hotel honeklurrazpiko aparkalekua izango du, taberna,jatetxea eta hogei bat logela, talasoterapiazentruaz gain . Udalak, duela zazpi urte jaso zuenproiektu hau Carlos Peci arkitekto bilbotarrareneskutik, baina zenbait aldaketa egiteko eskatuzen. Zorion Gojenola industrigizon irundarra buruduen taldeak finantzatuko du hotela .

930 milioikoaurrekontua izan duUdalak

Zumaia Lantzen elkarteakUdalak baino aurrekontuhandiagoa izan du

Urtarrilaren 29an egindakoplenoan onartu ziren1998rako aurrekontuak, EAJ,EA eta PSE-EE alderdienaldeko botoekin eta HB-renaurkakoekin . Aurrekourtekoekin igoera nabarmenaizan da, 50 milioi pezetabaino gehiagokoa . Hazkundehau batez ere eraikitzen ariden igerilekutik dator .Zumma Lantzenek berriz, 940milioiko aurrekontua duzenbait inbertsio egiteko .

1998ko aurrekontuetan, dirusarrera arruntak 860milioikoak izan dira, gutxigo-rabehera iaz baino bost batmilioi gehiago eta gastuarrunta, aldiz, ia 600milioikoa, iazko urtearekinalderatuz 40 milioi pezetanhazi da . Aurrezki garbiaksarrera arrunten %25a diraeta LJdalaren zor publikoa 50milioi pezeta baino gehia-gokoa da .

Zalantzarik gabe, 1998koaurrekontuetan igerilekuaizan da apustu nagusiena .Diru zati handi bat proiektuhau gauzatzeko erabili da,150 milioi hain zuzen ere .

Beste 50 milioi aurreikusiziren paol muttrrrean eginnahi den beste igerileku irekibatentzako . Bestalde,oinarrizko azpiegitura etagarraioetan ia 35 milioipezeta inbertitu dira . Hemennabarmendu beharra dagoAita Mari eta Basadiauzategien artean egin denlotura, aparkaleku bat ereeraikiz . Forortdako bigarrenpisuan (liburutegia,artxiboa . . .) Ubilloseko teila-tuaren konponketan etaTorreberriko sendotzean 15milioi pezeta baino gehiagogastatu dira .

Ur zerbitzuaren partida berriaazpimarratu behar da, 17,5

milioi pezetakoa . Kulturan,Zumaiako historiaren argital-penetarako 8 milioi pezetaerabili dira, eta hezkuntzan,Herri Eskolako partidan,Julene Azpeitia eta Ikasto-lakoak batu dira : guztira, ia4,5 milioi pezeta . Hirigintzaridagokionez berriz, bulegoaklekuz aldatu dira eta OngizateZerbitzukoak dauden lokalberean kokatu oalni dira .

Musika patronatuaren mante-nimenduak 19 milioi pezetagainditzen ditu . NabarmenduUda Musikalerako 8,5 milioiaurreikusi zirela, eta Banda-rentzako 2,5 . San Juanegoitzak 75 milioiko aurre-kontua izan du .

Zumma Lantzenek, Udalak baino aurrekontuhandiagoa1998an Zumaia Lantzen elkarteak 940 milioi pezeta bainogehiago behar izan ditu . Lan ordainketarako, publizitatea etabeste zenbait gastutarako 28,5 milioi pezeta gastatu ditu etagainontzeko 913 milioiak hainbat inbertsio. Hauen artean, Goros-tiagako industrialdean egindakoa nabarmendu behar da. Hor, 335milioi pezeta baino gehiago inbertitu dira .Alai auzategiaren parean egin dituzten babes ofizialeko etxebizitzahorietarako 250 milioi pasatxo gastatu dira. Hirugarren inbertsiohandiena berriz, Estazio aldeko industrialdean burutu da . Guztira,100 milioi pezetatik gora erabili dira zonalde hori bultzatzeko .

Page 5: urtekaria 98

gizartea

Laburrean

Zumaia eta Deba arteko trenamartxanZumaiatik Debara berriro trenez joatekoaukera dugu azkenean . 1995ekomaiatzetik zegoen etenda bi herrienarteko linea, Arronamendiko lur jauziakzirela eta. Bide zaharra pasatzen zenekomalda ezegonkorra zenez, tunel berribaten bidez mendia beste aldetikpasatzen duen bariantea egin behar izandute azkenean . Eusko Jaurlaritzakjarritako 1000 milioiko aurrekontuaerabili da 1200 metroko luzera duentunel berria irekitzeko .

Beste bi intsumiso zumaiarepaitu zituzten urtarrileanAntxoka Etxabe eta Gaizka Gastiainintsumisoak epaitu dituzte aurten .GaIzka Gastiainentzat bigarren epaiketaizan da gainera, lehenengoa bertanbehera gelditu baitzen ez zuelako kodepenalik onartu, ez zaharrik ez berririk .Gaizkari sei hilabeteko kartzela zigorraezarri zioten, eta 10 urteko inhabili-tazioa . Dena den inhabilitazioaridagokionez, indultoa du . AntxokaEtxaberi ere, sei hilabeteko kartzelazigorra jarri zioten .

Gizartekintza gizartezentruak zilarrezko ezteiakegin dituDiputazioaren Gizartekintza gizazentruak, lehen jubilatuen etxeaizandakoak, 25 urte bete ditu aurten,eta Beheko Plaza jubilatu eta pentsio-dunen elkarteak hainbat ekitaldi burutuzioten urriaren 8tik 11ra bitartean :abesbatzaren kontzertua, "Beti geratzenzaigu Paris" antzezlanaren taularatzea,bideo emanaldiak . . .

Larrialdietarako sendagi-learen aldeko batzordeadesegin egin zen1996an Udalak larrialditako zerbitzuauztea erabaki zuenetik hori berreskura-tzearen alde lan egin du herritarrezosaturiko talde batek, baina erantzunikjasotzen ez zutela ikusita, desegiteaerabaki zuten. Osakidetza zein Udala-rekin aritu ziren askotan irtenbide batenbila, manifestazioak eta abar eginzituzten, 3000tik gora sinadura bilduzituzten, baina ez zuten nahi zutenalortu.

Ikasturte berria, aubiaren bestaldean

Zumaiako Herri Eskolak eskola berria estreinatu du 98-99ikasturteanAurten eguneroko jarduneanaldaketa handiena nabaritudutenak ikasleak izan dira .Arrangoleta zaharra etaOxford utzi, eta hemendikaurrera errazagoa izan daguztiontzat Zumaiako HerrIEskolaz hitz egitea . Ikastetxeberriak lan handiak emanditu, baina azkenean erabil-tzeko prest dago . Unibertsi-tatera bitarterako ikasketaguztiak egin daitezkeZumaian, eta hori abantailaizugarria da .

Ikastetxe berriarekinZumaiako HerrI Eskola hezurmamitu zaigula esan daiteke .Orain arte, HerrI Eskolasortua zela bagenekien, bainanon zegoen ikusi ezinikginela, ezin ongi ulertuhorrek zer esan nahi zuen .Eraikin berria HerrIEskolaren ikur bihurtu da,baina ez da ahaztu beharJulene Azpeitia ikastetxeaketa Institutuak osatzen dutela

Eraikin berria bi aldetanbanatzen da, bakoitzak beresarrera duelarik . EzkerretikDBHkoak sartzen dira, etaeskubikotik Lehen Hezkun-tzakoak.Ikasgelakizateaz

gain, beste hainbat zerbitzuditu ikastetxeak . Ekitaldiaretoa du, antzerkiemanaldiak, hitzaldiak edotamusika klaseak emateko .Biltegia, dutxak eta aldagelakere baditu . Irrati gela bat erebada ikasleen esku . Bertatikegunero albisteak, kirolaedota eguraldiaren berriematen dute . Jangela etasukaldea ere ez dira falta .Aumen ez dute zabaldueskari gutxi egon denez,Juleneko jangelarekinmoldatu baitira . Lehēnsolairuan gela arruntez gain,tailerrak (teknologia,eskulanak . . .), eta irakasleengelak daude . Bigarrensolairuan, gela gehiago,liburutegia, laborategia etainformatika gela.

Julene Azpeitian, urte batekoeta zortzi urte bitartekoenhezkuntza ematen da. Eraikinberrian, lehen zikloa, zortziurtetik hamabira, eta DBHa,hamabitik hamaseira, ematendira . Eta Institutuan DBHondorengoak, zehazki uniber-tsitatera joateko edo goimailako zikloetarako zubilana egiten duen batxilergoa,

eta erdi mailako zikloak(esaterako aurten jarri berriduten eta EAEn beste inonematen ez den barazki, okelaeta arrain kontserbagin-tzarako teknikari titulua) .

Udala eta Institutuarenarteko desadostasunaDena ez da ordea, larrosakolorekoa izan Ikastetxeberriarentzat . Udalakerabilera publikoa eman nahiizan die eraikin berriareninguruko instalazioei, etaInstitutuak horretarakoakordio bat eskatu du, batezere beraiek dituzten instala-zioen segurtasuna berma-tzeko (negutegi bereziak . . .) .Erabilera publikoa eman nahizaien instalazio horienartean, besteak beste, pasea-lekuak, berdeguneak etaestali gabeko hiru futbitopista daude . LJrbanizazio lanhauetarako 330 milioipezetako inbertsioa egin daeta Ikastetxe berriareneraikuntzan berriz 73 milioi .Guztira 440 milioi, EuskoJaurlaritzak finantzatutakoak .Betetze lanak eta bestelakoakUdalaren esku gelditu dira.

Page 6: urtekaria 98

Martxel Toledo"Kirola gizar-tearen ispilua

I,da""Hasten bagara kirola-riari intsumisioaeskatzen etxea goitikegiten hasiko gara .

Bakoitzak bere alorrean egin behar du lan,baina politikoek dute erantzukizunhandiena, beraiek egiten dutelako legea .Kirolariei ezer eskatzea oso arriskutsua da.Beraiek presio handia jasaten dute .Realeko jokalari bati eskatzen badioguEspainiako selekziora ez joatea, seguruRealetik apartatua izango litzatekeela etainongo aukerarik gabe beste talde bateanjokatzeko . Horrelako planteamendurikezin da egin gaur egun" .

J .J . Urbieta"Katza""Bizitzangeldiune bategin eta atzerabegiratubeharra dago"

"Hasierako ideia ez zen Gazte Batzordeasortzea, San Telmotako komisio bat baizik,eta nire harridura izan zen jendea bolkatuegin zela . Horrek motibazio gehiago sortuzuen eta gauzak aurrera egin zuen . Osoune politak izan ziren, joe! zenbat jendeezagutu nuen garai horretan . Gero ordeamindu egin nintzen, batez ere udale-txearen jarrerarekin eta baina gazteokdaukagun erretasun horrekin . Udaletxeannik uste dut beldurtu egin zirela eta jarrizizkiguten ahal izan zituzten oztopo guztiakl,gauzak pentsatu gabe . Hala ere, nire lanasua piztea izan zen, ondoren norbaitekzaindu zezan" .

Migel Larburu"Aljeria tunelbeltzeansarturik dago,baina etorkizu-nerako oinarribikainak ditu"

"Ez dadila izan erlijioa banatzen gaituena,batean gaituena baizik . Hori da nireoinarrizko pentsakera . Ez dakit zer esannahi duen jaungoiko bat edukitzeak ezbadakigu gizakion artean elkarrekinbizitzen . Ni sekula ez naiz izan kristautartean dabilen apaiza, sekula ez dutbataio bat egin, sekula ez dut parrokia batizan . Ohituta nago kristautasuna lanareneta eguneroko hartu-emanen bidezaurrera eramaten" .

~ ~ -.-

-ŕ~

Rikardo Peña"Herriko gehiengo inportantebatek nahi duelako egingo dakirol portua""Errefendum batean baiezkoak irabazikolukeenik ezin dut ziurtatu . Badakit normaleanboterean dagoenak irabazten duela . Bi kasutanplanteatzen dira erreferendumak : erabaki bat

hartzerakoan zalantzak daudenean, edota aurrez harturikokonpromiso bat aldatu nahi denean . Guk kasu horretan ez duguinolako zalantzarik . 1991n eta 1995ean gure hauteskundeetakoegitarauan argi eta garbi planteatzen zen gure asmoa . Irabazi egingenuen, eta gainera, PSE eta EAren kompromisoa ere lortugenuen . Botoek hori betetzera behartzen gaituzte . Gainera,hauteskundeak nolabaiteko erreferenduma dira, eta guk 91tik95era boto mordoa irabazi genituen . Bide zuzenetik goazenseinale"

Zumaia Bizirik"Justizia justizia bada, kirolportua maketa izatetik ez dapasako""Lotsagarria da besteen ardurak -barra etakirol portuko lanen atzerapena- zuri leporatzeasoilik beste aukera batzuk defendatzeagatik .Oraindik ez du inork bere gain hartu barran

egindako txapuza . Argi utzi nahi dugu guk legez kanpoko ekintzakepaitegietan salatzea besterik ez dugula egin, eta epaileak izandirela arrazoia eman digutenak lanak geldiaraziz . Horrelakoargudioekin onartzen ari dira legez kanpo jokatzeko gauza direla,gainean inor ez badago . Guretzat jarrera hori oso larria da etaagerian uzten du denfendatzen dutenen izaera mafiosoa" .

"Epaiketan estatu arrazoiak arrazoi juridikoa gainditu du . Epaiketarik gabeko epaia izan da ; epaiketak hilabete inguruiraun bazuen ere, sententziak ez die inolako kasurik egin aurkezturiko probei, ez testigu ez perituei . Epaia instrukzioahasi zen elementu berdinekin eman dute, alegia, HBk ETAri laguntza ematea zuela helburu, espazio elektoral batutziz . Zuzenki jakin dugu epaileak presionatu dituztela, bai Mayor Orejak auziko epaile batzuekin izandako bilerenbitartez, eta baina auzitik kanpoko beste epaile batzuekin ere . Beraz, presio horiek izan dira nagusi, eta PPren politika

anti-ETA baino anti-abertzale bihurtu dena gailendu da, hau da, egurra, egurra eta egurra . Epai erabat politikoa izan da, eta zigorraerabat politikoa izan da"

Jose Mari Elosua "Porte""HBko Mahai Nazionalaren epaiketan estatu arrazoiak arrazoi juridikoagainditu du"

hamaika kontu

Page 7: urtekaria 98

hamaika kontu

Balendiñe Albizu"Queipo de Llanok eragin zidanamorrazioak bultzatu ninduanlehen olerkia idaztera""Gu zer gea'?, gauza bat, euskaldunak, besteezer ere ez, eta euskaldunak egin behar dueuskaldunai lagundu. Nere bizitza hori izan da .ETAkoak ere hartzen nituen nere etxean,

Karakasen . Julen Madariaga eta beste asko . Nik papelakarreglatzen nizkien eta Jose Felix Azurmendik lanerakokontratuak lortzen zizkien . Baina gero komunismoa gora tabehera hasi ziran, alperrikako kontuekin, abertzale danak ez baitukomunista izan beharrik, eta dana nahastu zan . Orain gauza onak

II ere badaude . Ni insumisioaren alde nago . Anai bat soldautzan hilzitzaiten hemezortzi urterekin . Ferrolea tokatu zitzaion . HaginekoImina zuala eta, ospitalera eraman zuten eta hantxe gelditu

I zitzaien mutila . Ez det uste hagineko minakin hilko zanik . Garaihartan intsumisioa egon bazan insumiso egingo zan nere anaia" .

..~ .

lon Ander eta Itziar Garzial"Udaberriko abentura batizan da, bukaera ezinhobearekin""3ortze prozesua gogorra izan da, nahikoaprozesu konplikatua behar baituteesferek . Lehenengo eskaiolazko moldeakegin behar dira, gero buztina gainetik bota

eta esfera erdiak eskaiolaz hustu, enkolatua egin eta labean 1150gradutan . . . Beiratua egiteko ere bigarren aldiz pasa behar dalabetik . Esferak zementuz bete, loturak soldatu . . . Hiru hilabeteegon gara arnasik hartu gabe honetan sartuta" .

Eguzki Agirrezabalaga etaKoldo Landaluze"Inon azaltzerik ez duenpentsatzeko eta sentitzekomodu bat galdu da etakolektibo ugari ahotsikgabe gelditu da"

"Ez dugu ezer sinesten . Hasieratik, gai horietan jakitun direnakEginen aurkako salaketak oinarririk gabekoak direla eta inongofrogarik ez dagoela esan dute . Salutregi ETArekin modem batenbidez komunikatzen zela esan zutenean ia-ia barrez hasi nintzenbera ezagutzen dudalako eta badakidalako ez dela oso trebeahorrelako gaietan . Sekula modem bat erabiliko zuenik erezalantzan jartzen dut . Hortik hasita, ez dut ezer sinesten" .

Jose Luis Oiartzabal"Nik barrena lasai daukat""Orokorrean jendeak asko lagundu dit . Nikbeldur handia nuen alde honetatik . Lagunenbitartez banekien jende asko zegoela kezkatutanire egoeraz, Baina ez dakizu zer gertatuko denherrira itzultzerakoan . Ez dakizu jendeak zeresango duen, ez eta zuk nola erantzungoduzun . Baina bi urte t'erdi pasa ondoren lehen

~ aldiz etorri nintzenean oso gustora gelditu nintzen . Badakit jendeaskok zalantza handiak dituela, Baina nik barrena lasai daukat .Norbaitek zerbait jakin nahi badu nigana etorri eta galdetu dezala .Ez daukat inolako arazorik erantzuteko . Behin Zumaian esanzidaten ea nola nituen berriro herrira itzultzeko barrabilak . Nibertakoa naizela erantzun nien, eta nire herrira itzultzekoeskubide osoa nuela, benetan enudun banintz ere" .

Xabier Aranguren"Horrelako bidaiak terapiabikaina dira gure bizimoduarengaitzez jabetzeko""Hango jendea mundiala da . Nik apenas nuenbertako jendearen berri eta nuen apurranahikoa iluna zen, lapurretak eta horrelakogauzak . Nik onartzen dut izugarrizko zortea

izan dudala . Jendeak bikain tratatu nau, ez dut inorekin arazorikizan eta bertakoen abegikortasunak pilak kargatzen zizkidan . Nikuste dut horri esker iraun dudala bertan urte t'erdi bat, jendearenanimoengatik" .

Agustin Zubimendi"Nik ez dut ulertzen GabonikGabon korurik gabe""Nik uste dut niretzat bakarrik ez, Gabon Koruazumaiarrentzat dela gauza berezia . Nik ez dutulertzen Gabonik Gabon Korurik gabe . Nirebizitza osoan Behin edo bi aldiz bakarrik ez naizgertatu Gabonetan Zumaian eta niretzatGabonik tristeenak izan ziren . Hamazazpi urte

nituela hasi nintzen kantatzen Gabon koruan, beraz 37 urte~! daramatzat koru honetan, ia bizitza osoan, eta ez balitz aterakolifaltan botako nuke izugarri" .

Page 8: urtekaria 98

Igerilekua, urteko protagonista

kirolak

Lan handienakburutu dira aurten,eta 99rakoerabiltzeko prestegongo da

Zumaiar askok aspalditik egindako eskakizuna gauzatzen ari dapixkanaka . Aurten ikusi ahal izan dugu igerilekua ametsa bainozerbait gehiago izango dela laster. Urte hasieran bigarren faseari ekinzitzaion -garrantzitsuena- eta baliteke 1999ko udararako igerilekuaerabiltzeko moduan izatea . Kiroldegiko erabiltzaileek jasandakodeserosotasunak ez dira alperrikoak izango.Bigarren fasean murgildurikdugu jadanik igerilekua .Garrantzitsuena izanik, 218milioi pezetako inbertsioaegin behar izan da . Igeltse-ritza lanek eraman dute zatihandiena, 68 milioi . Horretazgain, estruktura metalikoa etakubiertaren estaldura egindira, elektrizitatea, urendepurazioa, klimatizazioaiturgintza eta suteendefentsa, arotzia fenolikoa etaaluminio eta errementaritzalanak ere fase honetan burutubeharrekoak dira . Ikustendenez, lan zati handienadagokio epe honi . Eta kirol-degira hurbiltzea baino ezdago igerilekua itxura hartzenari dela ikusteko . Edota iazkourtekarian agertzen den

argazkia ikusi . Ezer egonbaino, kiroldegiari faltazitzaion zati bat . Orduanlehen fasea baino ez zenburutu, besteak beste, AitaMari futbol zelaian eginbeharreko aldaketak, lurmugimenduak eta sanea-mendu sarea sartzea. Guztira44 milioiko inbertsioa

egin zen .Hirugarren fasean azkenlanak egingo dira, azkenikutuak, eta printzipioz udarabaino lehen erabiltzekomoduan izango da . Igeri-lekuaz gain, taberna etasolariuma izango ditu eraikinberriak .

Kiroldegiko erabiltzaileen pazientzia

Zerbait eraiki behar denean normalean gauzak hankaz gorajarri

behar omen dira, eta oraingo honetan kiroldegiko erabiltzaileei

egokitu zaie kalbarioa pairatzea. Igerilekua eraikitzen ari den aldeko

aldagelak desagertzeaz gain, behin baino gehiegotan sartu da ura

pistara, eta partidu batzuk ezin izan dira jokatu, batik bat eskuba-

loikoak. Eta ura izan ez denean, hautsa jabetu da pistaz. Geratzen

diren aldageletan denak aldatu behar, eta askotan etxean ere

dutxatu behar izan dira kirolari asko, baina egia esan mundu

guztiak pazientzia handia erakutsi du, azken finean igerilekuaren

erabilizaile nagusiak beraiek izango baitira .

Ziklo-krosa, puntaren puntanZiklo-krosak gainbehera egin du azken urteotan,baina gure txirrindulariek puntaren puntanjarraitzen dute . Urte amaieran korriturikoEuskadiko Txapelketan, David Seco bizkaitarraizan zen nagusi, baina bigarren eta hirugarrenpostuetan bi zumaiar izan genituen, Oier Egañaeta Igor Beristain, hain zuzen ere . Baina gureenarrakasta ez zen hor amaitu . Jubeniletan, IkerOrtizek lortu zuen garaipena, eta Mikel Aizpuruabosgarren izan zen.

Alberdi eta Enbil EspainiakotxapeldunLuis Marl Alberdi eta Gotzon Enbil puntistekneurria hartua diote jadanik maila profesionalari .Aurten ere garaipen bat baino gehiago lortudute, besteak beste maiatzeko azkenasteburuan Palentzian jokaturiko EspainiakoTxapelketa . Finalerdian Egiguren Il .a etaBarrondo hartu zituzten mendean (35-26), etafinalean Berraondo eta Erkiagari nagusituzitzaizkien (35-31).

Itxas-Gain EspainiakoazpitxapeldunDenboraldi osoan zehar Itxas-Gainekizugarrizko maila eman du aurten ere.Baina zerbait nabarmentzekotan, apiri-laren hasieran Sevillako uretan lorturikoEspainiako azpitxapelketa nabar-menduko dugu . Galiziako Kayak-TudenseAutopistas del Atlantico taldea baino ezzen zumaiarrak gainditzeko gauza izan .Konpetizioa 5000 metroko distantzianizan zen, eta guztira 85 klubek hartuzuten parte.

Hiru Ezkur eta Txikixa Pubplaieroetako irabazleakLigan Hlru Ezkurrek 2-1 irabazi zionAsier Kirolak taldeari, emozio handikofinalean . Irabazleek bi goleko errentazuten atsedenaldian, baina amaierannahikoa estuasun pasa behar izanzuten. Kopan berriz, Txikixa Pubekpenaltiak behar izan zituen Mendi Ondoelektrizitateari irabazteko . Gaizkarengeldiketak erabakigarriak izan ziren.

Pulpo ZKPko kadete mailako

taldea Euskadiko onenaEskubaloiak harrobi bikaina duelaerakutsi du berriro . Kadete mailakomutilen taldeak Euskadiko liga erraz-tasun osoz bereganatu zuen . Espai-niakoan berriz -kluben artekoan-, ezzuten zorte handiegirik izan, baina mailabikaina dutela agerian gelditu zen.Euskadiko selekzioarekin hiru jokalariaritu ziren Espainiako Txapelketan :Xabier Letamendia, Borja Aginalgaldeeta Peru Fernandez de Arroiabe . Azkenhau txapelketako jokalari onenaaukeratu zuten .

Iñigo Perez zumaiarrabigarren XIV kroseanKamel Ziani oriotarra gizonezkoenproban eta Olaberriako Amaia Insaustiemakumezkoen lasterketan izan dira1998ko XIV. Herri Kroseko garaileak,baina Iñlgo Perez zumaiarra izan zenprotagonista, bigarren postua erdietsibaitzuen . Eguraldi txarra egin zuenarren, 450 korrikalarik hartu zutenparte, hauetatik 78 zumaiarrak . Emaku-mezkoetan, Arritxu Urbieta izan zenzumaiar onena.

Laburrean

Page 9: urtekaria 98

gure protagonistak

Iker Ortiz, Txirrindulari gaztea"Mountain Bikea ziklo-krosa jaten ari da""Lehen sariak kristonak izaten ziren ziklo-krosean, bazegoen jendea ziklo-krosetik bizi zena etalasterketa bakoitzeko dirutza bat irabazten zutenak . Orain, berriz, ez dago dirurik eta honetaz gainmountain-bikeak asko jan dio ziklo-krosari . Lehen ziklo-kroserako zegoen interesa, edo dirua neurrihandi batean mountain-bikeak kendu dio, indar handiarekin sartu baina" .

Uxua Gainza, Aita Mari Arraun Taldeko prestatzaile fisikoa"Sikologia aldetik lan gehiago egin beharko litzatekearraunean""Sikologiari garrantzi gutxi ematen zaio eta nire ustez alderdi honek garrantzi izugarria du . Fisikokioso ondo bazaude eta mentalki gaizki, ez duzu zure onena ematen eta alderantziz, fisikoki hain ondoizan ez eta mentalki fuerte xamar, askoz gehiago emango duzu . Niretzat askoz gehiago landu beharkolitzateke alde sikologikoa eta zergatik ez, talde bakoitzean sikologo bat edukitzea komenigarrialitzateke" .

Xabier Aldalur, mendizalea"Huascaranen hil zen Aramaioko neskarekin gurutzatuginen jaitsieran""Gu jaisten ari ginela bera gorantz zihoan bakar-bakarrik . Berarekin egon ginen pixkat hitz egiten etakomentatu genion grieta handiak zeudela, oso arriskutsua zegoela mendia . Igoera beste norbaitenlaguntzarekin egitea aholkatu genion, baina berak bakarrik moldatuko zela esan eta igotzen jarraituzuen . Hau ikusita, pentsatu genuen oso mendizale esperimentatua izango zela, baina jaisterakoangrieta handi batean behera erori zen . Erori zen lekutik gainera, inguruan zegoen beste espediziobatek beraiekin jaistea eskaini zion, baina bere kabuz jarraitu zuen" .

rLuis Mari Alberdi, Espainiako Pilota Selekzioko ZuzendariTeknikoa"Euskadiko selekzioa aurrera ateratzeko optimista naiz""Hegoaldeko eta Iparraldeko jokalariak bateaa jokatzen ikustea nahiko zaila iruditzen zait, batez ereIparraldeko pilotari gehienak frantziarrak sentitzen direlako . Hegoaldean berriz, politikarien eskudago erabakia Euskadiko selekzioa aurrera ateratzeko edo ez . Hala ere optimista naiz" .

"Mexikoko Mundialeko antolaketa oso txarra izan da . Txapelketa hasi baino egun batzuk lehenagojoan ginen Mexikora behar bezela aklitamatzeko asmoz, baina hara iritsi eta frontoiak oraindik guztizegin gabe zeudela ohartu ginen . Juxtu-juxtu inaugurazio egunerako bukatu zuten frontoia" .

Page 10: urtekaria 98

Ainhoa Arteta eta Mikel Laboa NazioartekoMusika JaialdianZumaiako NazioartekoMusika Jaialdiak arrakastahandia izan zuen 1998an ere .Antolaturiko kontzertuetan2500 ikusletik gora bilduzuen, eta ikastaroetan 100ikasle inguruk hartu zutenparte . Berriro ere, nonaukeratu izan zen, baina garbidago bi izar nagusi izanzituela aurtengo jaialdiak :Ainhoa Arteta eta MikelLaboa . Biak puntako artistak

dira, eta Maria eta Joseikastetxeko areto nagusialeporaino bete zuten

bakoitzak eskainitakokontzertu banatan . Antola-tzaileek freskotasuna bilatunahi izan zuten, eta mendehonetako obrak nagusi izanzuen . Bestalde, bi ikastaro

eskaini zuen, klarinetea etaoboea, eta aipagarria izan zenikasleen maila .

98ko Nazioarteko MusikaJaialdiak 12.500.000 pezetakoaurrekontua izan du .Zumaiako Udalak 4 milioi

jarri zituen, Foru Aldundiak

1,6, Kutxa Fundazioak 500

mila pezeta , EuskadikoKutxak 150 mila pezeta, eta

gainontzekoa 97 superabit,

kontzertuetako sarrera eta

ikastaroen matrikulekin osatu

zuten .

Zine Forumak maila handiko

14 film eskaini ditu aurtenZine zaleak zorioneko jarraitzen dute,Ostarrenak antolaturiko zine forumeangoi mailako 14 film ikusteko aukera izanbaitute. Hona hemen 1998an eskai-nitako pelikulen zerrenda : Tocando elviento, Dos chicas de hoy, Box ofmoonlight, La buena estrella, Fotogra-fiando hadas, Un heroe muy discreto,Balas sobre Broadway, Persiguiendo aAmy, Aficcion, Medianoche en el jardindel bien y del mal, Normal life, EIcrimen desorganizado, Johnny Guitar, Asangre fria .

Javier Carballok Zumaiako argazkizaharren bilduma bat osatu du gureazken mendeko historia irudien bitartezkontatzeko . Ismael Manterola historia-laria eta kultur etxeko arduradunekinaritu da elkarlanean . Argazkiak Kutxaeta Zumaiako fototekatik, eta JavierCarballo eta Josu Gutierrezen kolekzioe-tatik eskuratu dituzte . Guztira, 300argazki inguru hautatu dituzte . Liburuanargazkiak gaika azaltzen dira, eta1999ko urtarrilaren 5ean izan daaurkezpena .

Zumaiako argazki zaharrenliburua, labetik atera berria

1997ko uztailaren 4an hasizuen 7.umaiaren 650 . urteu-rreneko ospakizunak, eta1998ko egun bertan arnaitu .Tarte horretan, hamaikahitzaldi, kontzertu etabestelako kultur ekitaldiburutu dira, baina denboraniraungo duen aipagarrienaZumaiaren historiari buruzargituratutako liburua izangoda, dudarik gabe . Egilea,Lourdes Odriozola errente-riarra izan da, historialaria,eta Zumaiako UdalakAranzadi elkarteari eginikoeskakizunaren bidez egokituzitzaion lan mardul honi

ekitea, batez ere, Lourdesekongi ezagutzen duelakoZumaiako artxibategia .Liburuak dituen ia 600 orriakosatzeko urte t'erdiko lanaegin zuen, guztira bederatzigai nagusi jorratzeko : Noizeta nola sortu zen berria;inguruko beste herriekinizandako istiluak ; legeak,ordenantzak eta aspektupolitikoak ; urbanismoa ;erlijioa; azpiegiturak ;ekonomia ; artea ; eta festak.

Hainbeste orduko laneanharribitxirik ere aurkitu zuenLourdesek . Lan hau burutu

arte Zumaia aipatzen zuendokumentu historikozaharrena 1292koa zen . Hainzuzen ere, Erregeak SantaMariako monastegiaOrreagako monastegiarenesku utzizuelajasotzen

duen dokumentua . BmnaLourdesek beste dokumentuzaharrago baten berriematen du bere liburuan,1204koa . Aita Santuarenbula bat da, bertan AitaSantuak Gipuzkoan dituenjabegoen zerrenda agertzenda, eta tartean "Santa Mariade Zumaya" aipatzen da .

Zumaiarrok ez daukagujadanik gurehistoriari buruz ezjakin izatekoaitzakiarik. Egia da LourdesOdriozola historialariak argitara-tutako liburu honen aurretik beste lanasko ere bazeudela gure herriarenhistoriaren gainekoak, bainaaurtengoa da mardulena eta osoena.Urte t'erdiz eginiko lanaren emaitzada, eta bertan jasotzen dira gureherriko gertakizun aipagarrienak.

Urteurrenaren amaierarekinbatera gure herriaren historiabiltzen duen liburu mardulaaurkeztu zen

Zumaiako historia biltzen duen liburua650. urteurrena amaitzekoL~burre~n

Imanol Azkuek irabazi duJulene Azpeitia literaturlehiaketaJulene Azpeitia literatur lehiaketanEuskal Herri osoko puntako idazleekhartzen dute parte, eta horregatikUdalak zumaiar onenari ere sariaematen dio. Baina 1998ko sariketanpozteko zerbait gertatu da, guztienartean onena Imanol Azkue zumaiarraizan dela . Horrela, Imanolek lehen sariaeta zumaiar onenaren saria erdietsiditu .

Arte Taldeak ikus-entzu-

nezkoen gaineko erakusketa

antolatu zuen udaranArte Taldeak ez du hutsik egiten, etaurte osoan zehar lanean aritzean gain,udara erakusketa erakargarriak egitekoaprobetxatzen dute . Aurten, ikus-entzu-nezko artea izan da protagonista .Bestalde, Ander Hormazuriren lan batGure Artea lehiaketa garrantzitsuakaukeratu zuen . Bertan Euskal Herriko150 artistek hartu zuen parte, eta 20lan izan zuen hautatuak.

kultura

Page 11: urtekaria 98

gogoratzeKOaK

E~n, e in o du;~

1998ko uztailaren 15a gogoratzeko data da . Egin itxi zuten eta zortzi lagun espetxeratu, baina gogoratu beharrekoa,batez ere, gizartearen erantzuna da . Laster batean, Eginen ondorengoa argitaratzeko kanpaina hasi zen, herriz herri .Zumaian ere, horren aldeko batzordea sortu zen . Helburua, egunkari berria kaleratzeko behar ziren 1000 milioiakbiltzea zen, eta lortu da . 1999ko urtarrilean, Gara egunkari berria kalean izango da .

Euskal presoak Euskal Herrira -

Euskal presoak Euskal Herriralemapean egin zen urteko azkenegunean presoen hurbilketarenaldeko manifestaldi jendetsuaZumaian . Bertan, herriko hainbatalderdi politiko, erakunde, talde etagizarte mugimenduko ordezkariakizan ziren. Deialdiarekin bat eginzutenak hauek dira : Zumaiako Udala,EAJ, EA, HB, Zutik, ELA, LAB, ESK,Elkarri, Gestorak, Senideak, IkasleAbertzaleak, Jarrai, EspetxeratuaTaldea, Zumaia Bizirik, Arte Taldea,Antzerki Taldea, AEK, Baleike, PilotaElkartea, Arraun Elkartea, MusikaBanda, Bertso Eskola etaInda Mendi M.B .

Zumaiak ere, Bai Euskarari

Arrakasta izugarri izan zuen Euska-raren Gizarte ErakundeenKontseiluak buruturiko Bai Euskararikanpainak Euskal Herri osoan.Abenduaren 26an San Mames,Anoeta, Mendizorrotza, Sadar etaAgilera leporaino bete ziren azkenfestan . Zumaiak ere Bai esan zioneuskarari eta Bertan sortutakobatzordeak lan polita egin zuenkanpainaren aldeko giroabultzatzeko .

Page 12: urtekaria 98

eskaini diguzuenKonfiantzagatik