8
2009ko Urriaren 22koa ISSN 0767-7643 - 22 octobre 2009 - 1,10 E - N° 3028 AMATXI SALGAI! Beihalakoak ziona, gertatzen ez de- nik ez da! Eta batzueri gogoratzen etzaiotenik ere ez da! Gaurko egunean zernahi gisaz jendea zernahitarako bi- ziki atrebitua da, haurretarik beretarik haste naski! Kasik ezin sinetsia den ixtorio hunek harritu ditu bazterrak, berria he- datzearekin. Badakizue zer egin duen Inglaterran doi-doia hamar urte dituen nexka batek? Bere amatxi inkantean saltzeko ezarri du Internet sarean! Neskatxaren kopeta bestenaz! Nun- dik bururatu zaion ere holako zer- baiten egitea! Laburbilduz erraiteko, hauxe idatzi du beraz Internet-en: “ene amatxik 62 urte ditu. Aise kexa- tzen da eta badu larderia. Bainan biziki maitagarria ere izaiten da batzuetan. Aratsaldetan, zernahi dute edaten du... Nork nahi du erosi? “. Hori irakurtu duten ainitzek uste ukan dukete josteta bat zela. Beste batzu sesituak gelditu dira, oraino gehiago ondotik jakitearekin haur baten lana zela! Bainan badira funtsez kezkatu direnak zer zen bada ixtorio hori eta azkenean holako batzuk dute ere ken- arazi delako eskaintza... Arte hortan, 27 lagunek arrapostu egina omen zio- ten nexka ttipi horri, norbaitek hogoi mila euroren heina eskainia ere! Haur txar horrek ikasi duke ez dela amatxirik saltzen! Ez aitatxirik ez ne- hor! Nahiz, hauxe da trixtezia bainan ezin ukatua den gauza, munduan gaindi, han edo hemen badiren beti jende- merkatuak, jendea kabala bat balitz bezala... Zernahi gauza saltzen ahal da segur eta beraz erosten ere. Bainan untsalaz ez jenderik. Bestalde ere ez dira de- nak salgai izaiten ahal eta beharrik ez, bestenaz nun gintazke! Ez salgai gure nortasuna, ez salgai gure arima, ez sal- gai gure ondarearen muña... Euskal-Herria ez da salgai, aditzen da ere noiz nahi... Salgai ez diren horiek guziz baliosak dira. Besteak beste gure mintzaira. Hortakotz zauku deneri luzatua hel- duden larunbat aratsaldeko manifestal- dian parte hartzeko gomita. Euskara- ren alde, euskarak ofizialtasun on bat hartze duela eta hori nihundik ahalaz lehen bai lehen! Deiadar egun hortarat jendea Baionarat joan dadila bada burrustan... J-B D Hutsa den zakua ez da aise egon-arazten ahal xutik (Erran zaharra) Jean Errecart, laborari ttipien defenditzaile eta euskaltzale Ontu duen liburutto elebidun pollit batean, Elena Pha- gaburu oragartarrak aurkezten dauku nor izan den Jean Errecart eta nolako eragina ukan duen Amikuzen, bereziki laborari etxetiarren fagoretan, eta ere Ipar Euskal Herri osoan. “Xantza ikaragarria ukan zuen Euskal Herriak hor- relako pertsonai baten ukaitea” dio Allande Boutin te- lebistalariak. Begibistakoa da beraz, Errecart Institutuko Jean Pierre Goity lehendakariak erran daukun bezala, gizon horren memoria bizirik atxiki behar dela gaurko euskaldunen baitan. Memorio lan hori, Pier-Pol Berzaitz xiberotar artistari zaio galdegin. Eta, nahiz diru publiko oso guti (%15) eskuratu duen ikusgarria muntatzeko, kar handiz lotu da lanari hain dauka estimu handitan Jean Errecart zena, “etzen batzuk uste duketen jaunkillot horie- tarik” diola. Eta oroitarazi dauku Jean Errecart deputatuak 1948ko apirilaren 8an HERRIA aldizkarian idazten zuena, euskal ikurriñak Miarritzen debekatuak izan ziren batez : “Ez uko egin gure banderari. Maita dezagun zazpi euskal herrien bandera, gurea da ! Euskaldun gireno, ez dugu onetsiko gure bandera hunki dezaguten, eta haren alde xutituko gira gure anaiekin batean, arrotz, etsai, herritar ar- negatu eta ergel ttipi guzien kontra. Gora Euskal Herria ! Gora euskaldun bandera !” Gaur egungo deputatuak gisa hortan mintza baledi ! Bi oren eta laurdeneko ikusgarria “Ze bolada!” ikusgarriak kantua, dantza, musika, antzer- kia eta bideoa nahasiko ditu bi oren eta laurdenez. “Nere gostuko, Pier-Pol Berzaitzen kreazioetan, orain arteko osatuena, biribilduena dugu ikuskizun hau” dio Jean-Do- minique Espil ikusgarriaren kudeatzaile nagusiak. Hiru zati handi dauzka : 1935-1945 urteak, kontzientzia baten sortzea ; 1945-1965 urteak, jeiki eta eraiki, Jean Pitrau atharraztar laboraria ere aipatuz ; 1965-1970 urteak, gi- zadi berri baten marmarrak. Allande Boutin FR3 Euskal Herri-koak du bideoa ontu, eta bideo horrek du ikusgarri osoa gidatuko molde argie- nean. 30 aktore dira taulen gainean agertuko, hiruetarik bi profesionalak. Edu Murruamendiaraz gipuzkoar koreo- grafoak ditu Donostiako Aukeran konpainiako dozena bat dantzariren emanaldiak zuzentzen. Musika zuzendari al- diz, Karlos Gimenez ordiziarra, sahetsean ukanen dituela sei musikari trebe. Eta kantariak, boz ederrekoak denak : Pier-Pol Berzaitz bera, bistan da, eta ere Audrey Carrique, Juhane Dascon, Robert Duhalde, Kattalin Indaburu, Isa- belle Jaury eta Gilles Parot. Eta horiekin denekin, antzerki- lari eta xiberotar dantzari batzu. Hots, segur gira ikusgarri oso ederra izanen dela. Eta hortarako jo ta ke ari dira ak- tore guziak igande oroz errepikaldietan Domintxinen. Emanaldiak Huna nun eta noiz ikusgai izanen den “Ze bolada!” : Do- napaleun, Airetik salan, azaroaren 7an, larunbata (21:00) eta azaroaren 8an, igandea (17:00) ; Izpuran, herriko salan, azaroaren 21ean, larunbata (21:00) eta azaroaren 22an, igandea (17:00) ; Bilbon, Arriaga antzokian, aben- duaren 8an, asteartea (20:00) ; Hazparnen, Mendeala ge- lan, abenduaren 12an, larunbata (21:00) ; Baionan, herri antzokian, abenduaren 20an, igandea (17:00). Ikuskizuna (sartzeko txartelak oraidanik salgai 20 eurotan, urririk 12 urtez petik) osoki euskaraz da, haatik bapateko itzulpena eginen zaie erdalduneri. Jean-Dominique Espil-ek dionaz, “laborantzak gaur egun bizi duen krisi larrian, egiazko es- perantza bide da ‘Ze bolada!’ ikuskizuna”. JEAN ERRECART-EN OMENEZ “Ze bolada!” ikusgarriaren aurkezpenean, Jean-Pierre Goity, Pier-Pol Berzaitz, Allande Boutin, Jean-Dominique Espil eta Errecart Insitutuko Laplénie jaun zuzendaria Donapaleuko Errecart Institutuan aurkeztua izan zaiku Jean Errecart zenaren omenez, eta haren sortzearen menduburu kari, laster eman beharra den Pier-Pol Berzaitz-en “Ze bolada!” ikusgarria. Eragin handiko gizona eta politikaria izana da Jean Errecart oragartarra (1909-1971). Oragarreko auzapez, Donapaleuko Kontseilari Orokor bai-eta deputatu eta zenatur ere izan zen. Euskal Herrian gaindi menturaz doi bat ahantzia bezala balinbada, eta gazteriaren ganik nahiko ezezaguna, Amikuzen segurik haren oroimena bizi-bizirik da askoren gogo-bihotzetan, hain da haren obra emankorra izan. Jean Errecart zena

Herria 3028

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3028

Citation preview

Page 1: Herria 3028

2009ko Urriaren 22koa ISSN 0767-7643- 22 octobre 2009 - 1,10 E - N° 3028

AMATXI SALGAI!Beihalakoak ziona, gertatzen ez de-nik ez da! Eta batzueri gogoratzen e tzaiotenik ere ez da! Gaurko egunean zernahi gisaz jendea zernahitarako bi-ziki atrebitua da, haurretarik beretarik haste naski! Kasik ezin sinetsia den ixtorio hunek harritu ditu bazterrak, berria he-datzearekin. Badakizue zer egin duen Inglaterran doi-doia hamar urte dituen nexka batek? Bere amatxi inkantean saltzeko ezarri du Internet sarean! Neskatxaren kopeta bestenaz! Nun-dik bururatu zaion ere holako zer-baiten egitea! Laburbilduz erraiteko, hauxe idatzi du beraz Internet-en: “ene a matxik 62 urte ditu. Aise kexa-tzen da eta badu larderia. Bainan biziki maitagarria ere izaiten da batzuetan. A ratsaldetan, zernahi dute edaten du... Nork nahi du erosi? “.Hori irakurtu duten ainitzek uste ukan dukete josteta bat zela. Beste batzu sesituak gelditu dira, oraino gehiago ondotik jakitearekin haur baten lana zela! Bainan badira funtsez kezkatu direnak zer zen bada ixtorio hori eta azkenean holako batzuk dute ere ken-arazi delako eskaintza... Arte hortan, 27 lagunek arrapostu egina omen zio-ten nexka ttipi horri, norbaitek hogoi mila euroren heina eskainia ere!Haur txar horrek ikasi duke ez dela a matxirik saltzen! Ez aitatxirik ez ne-hor!Nahiz, hauxe da trixtezia bainan ezin ukatua den gauza, munduan gaindi, han edo hemen badiren beti jende-merkatuak, jendea kabala bat balitz bezala...Zernahi gauza saltzen ahal da segur eta beraz erosten ere. Bainan untsalaz ez jenderik. Bestalde ere ez dira de-nak salgai izaiten ahal eta beharrik ez, bestenaz nun gintazke! Ez salgai gure nortasuna, ez salgai gure arima, ez sal-gai gure ondarearen muña... Euskal-Herria ez da salgai, aditzen da ere noiz nahi...Salgai ez diren horiek guziz baliosak dira. Besteak beste gure mintzaira. Hortakotz zauku deneri luzatua hel-duden larunbat aratsaldeko manifestal-dian parte hartzeko gomita. Euskara-ren alde, euskarak ofizialtasun on bat hartze duela eta hori nihundik ahalaz lehen bai lehen!Deiadar egun hortarat jendea Baio narat joan dadila bada burrustan...

J-B D

Hutsa den zakua ez daaise egon-arazten

ahal xutik

(Erran zaharra)

Jean Errecart, laborari ttipien defenditzaile eta euskaltzale

Ontu duen liburutto elebidun pollit batean, Elena Pha-gaburu oragartarrak aurkezten dauku nor izan den Jean Errecart eta nolako eragina ukan duen Amikuzen, bereziki laborari etxetiarren fagoretan, eta ere Ipar Euskal Herri osoan. “Xantza ikaragarria ukan zuen Euskal Herriak hor-relako pertsonai baten ukaitea” dio Allande Boutin te-lebistalariak. Begibistakoa da beraz, Errecart Institutuko Jean Pierre Goity lehendakariak erran daukun bezala, gizon horren memoria bizirik atxiki behar dela gaurko euskaldunen baitan. Memorio lan hori, Pier-Pol Berzaitz xiberotar artistari zaio galdegin. Eta, nahiz diru publiko oso guti (%15) eskuratu duen ikusgarria muntatzeko, kar handiz lotu da lanari hain dauka estimu handitan Jean Erre cart zena, “etzen batzuk uste duketen jaunkillot horie-tarik” diola. Eta oroitarazi dauku Jean Errecart deputatuak 1948ko apirilaren 8an HERRIA aldizkarian idazten zuena, euskal ikurriñak Miarritzen debekatuak izan ziren batez : “Ez uko egin gure banderari. Maita dezagun zazpi euskal herrien bandera, gurea da ! Euskaldun gireno, ez dugu onetsiko gure bandera hunki dezaguten, eta haren alde xutituko gira gure anaiekin batean, arrotz, etsai, herritar ar-negatu eta ergel ttipi guzien kontra. Gora Euskal Herria ! Gora euskaldun bandera !” Gaur egungo deputatuak gisa hortan mintza baledi !

Bi oren eta laurdeneko ikusgarria

“Ze bolada!” ikusgarriak kantua, dantza, musika, antzer-kia eta bideoa nahasiko ditu bi oren eta laurdenez. “Nere gostuko, Pier-Pol Berzaitzen kreazioetan, orain arteko osatuena, biribilduena dugu ikuskizun hau” dio Jean-Do-

minique Espil ikusgarriaren kudeatzaile nagusiak. Hiru zati handi dauzka : 1935-1945 urteak, kontzientzia baten sortzea ; 1945-1965 urteak, jeiki eta eraiki, Jean Pitrau atharraztar laboraria ere aipatuz ; 1965-1970 urteak, gi-zadi berri baten marmarrak.Allande Boutin FR3 Euskal Herri-koak du bideoa ontu, eta bideo horrek du ikusgarri osoa gidatuko molde argie-nean. 30 aktore dira taulen gainean agertuko, hiruetarik bi profesionalak. Edu Murruamendiaraz gipuzkoar koreo-grafoak ditu Donostiako Aukeran konpainiako dozena bat dantzariren emanaldiak zuzentzen. Musika zuzendari al-diz, Karlos Gimenez ordiziarra, sahetsean ukanen dituela sei musikari trebe. Eta kantariak, boz ederrekoak denak : Pier-Pol Berzaitz bera, bistan da, eta ere Audrey Carrique, Juhane Dascon, Robert Duhalde, Kattalin Indaburu, Isa-belle Jaury eta Gilles Parot. Eta horiekin denekin, antzerki-lari eta xiberotar dantzari batzu. Hots, segur gira ikusgarri oso ederra izanen dela. Eta hortarako jo ta ke ari dira ak-tore guziak igande oroz errepikaldietan Domintxinen.

Emanaldiak

Huna nun eta noiz ikusgai izanen den “Ze bolada!” : Do-napaleun, Airetik salan, azaroaren 7an, larunbata (21:00) eta azaroaren 8an, igandea (17:00) ; Izpuran, herriko salan, azaroaren 21ean, larunbata (21:00) eta azaroaren 22an, igandea (17:00) ; Bilbon, Arriaga antzokian, aben-duaren 8an, asteartea (20:00) ; Hazparnen, Mendeala ge-lan, abenduaren 12an, larunbata (21:00) ; Baionan, herri antzokian, abenduaren 20an, igandea (17:00). Ikuskizuna (sartzeko txartelak oraidanik salgai 20 eurotan, urririk 12 urtez petik) osoki euskaraz da, haatik bapateko itzulpena eginen zaie erdalduneri. Jean-Dominique Espil-ek dionaz, “laborantzak gaur egun bizi duen krisi larrian, egiazko es-perantza bide da ‘Ze bolada!’ ikuskizuna”.

JEAN ERRECART-EN

OMENEZ

“Ze bolada!” ikusgarriaren aurkezpenean, Jean-Pierre Goity, Pier-Pol Berzaitz, Allande Boutin, Jean-Dominique Espil eta

Errecart Insitutuko Laplénie jaun zuzendaria

Donapaleuko Errecart Institutuan aurkeztua izan zaiku Jean Errecart zenaren omenez, eta haren sortzearen menduburu kari, laster eman beharra den Pier-Pol Berzaitz-en “Ze bolada!” ikusgarria. Eragin handiko gizona eta politikaria izana da Jean Errecart oragartarra (1909-1971). Oragarreko auzapez, Donapaleuko Kontseilari Orokor bai-eta deputatu eta zenatur ere izan zen. Euskal Herrian gaindi menturaz doi bat ahantzia bezala balinbada, eta gazteriaren ganik nahiko ezezaguna, Amikuzen segurik haren oroimena bizi-bizirik da askoren gogo-bihotzetan, hain da haren obra emankorra izan. Jean Errecart zena

Page 2: Herria 3028

• Gosetearen Eguna . Joan denlarunbatean zen, urriaren 17 an,Munduko Gosetearen Egun hori, holakomiseriaren kontra asaldatzeko xedearekinhautatua. Josep Wresinski ATD laugarrenMunduko sortzaileak sortua. Erran behar da ezdela hori erakunde bakarra griña hori ekartzenduena, baita ere berekin FAO Janariaren etaLaborantzarena. Horiek digute lehen aldikotzzabaldu berri deitoragarria, miliar bat jendetanpasatu dela aurten gosetea. Asian eta Pazi-fikoan du izurrite horrek bere toki txarrena etahorra ondotik Afrika, bereziki Sahara desertutiksegidan hegoratekoa. Baina gure eskualdeaberatsagoan ere badaude hamabortz miliunaski jaten ez dutenak. Hamasei nazio baditubegistatuak FAO horrek, heietan lehenak dire-larik Somalia, Irak, Afghanistan, Etiopia, Eritrea,Sudan, Haiti, Burundi, Kongo, Liberia, Angola,Mongolia, Korea Iparra, Uganda, Tadjikistan,Georgia. Orokorrean behatuz munduari, badiraestimuak bederatzi miliarretara joan ditakeelamunduko jendetza osoa, gero doi batbeheititzeko, horien denen asetzeak ere ekarrizdakitenen kezkak eta asmaketak.• Pakistan herria politiko krisia nekean da AsifAli Zardari bere presidentarekin eta laguntzabeharretan, bixtan dena, arrazoin horrenberaren gatik. Baluke alde batetik afera txarhortarik jalgitzeko modua bere baitezpadakoerreformatze eta herri-antolaketen egiteko.Amerikanoak, Obama eta beste, hor litazkelaguntza ekonomiko on baten ekartzeko, 7.5miliar dolar bost urterendako. Bainan kritika erehor luke orduan, bereziki armadaren aldetik etaherrian ere, Pakistan hori amerikarreri saltzenari duela akusa bailezakete. Ez du batereholako jorratzaile beharrik bazterretik ez bar-netik, bera ere presondegiak eta mila nekejasana duen presidentak.• Hillary Clinton amerikar Estaduko Segeta-ritzaren burua Moskun izan da Errusiari bisitaegiten. Bai-eta garbiki mintzatu ere erru-soentzat baterez gustagarri hitzak erranezhango berekoeri. Gizonaren Dretxoak manerahitsean ikusiak direla herriz kanpotik eta lehen-bai-lehen xuxendu beharrak, horra zer erranduen Ameriketako President ohiaren emazteakErrusian. Ahoan bilorik gabe salatu ere dituherri hortan ikusi gaitzak : salatze, presosartze, hiltzera kondenatze ta beste abrekeriak.• Marokan ere bada kaseta eta besteren liber-tateaz ainitz erraiteko. Bereziki gauza irrisku-tsua da aldizkarientzat Marokako erregearenkontrakorik deus salatzea. Poliziak han dituztemaiz ondotik egunkariek eta besteek, hala-nolaarabez ari den Akhbar Al-Yum batek, tokikoprintzearen marrazki trufari bat agerturik.Sentzura ez badute ere gostatzen zaie zenbaiti,ez badute kasu egiten zer duten erraiten. Alta

denbora berean espantuak ez diraxuhur, prentsaren l ibertatea eta

holakoez.• Israelen palestinarrek ontsa gobernatzea

hobe dute, lehen herri horrek heien alderaterabiltzen duen larderiarekin. Hots, zortzi milapalestinar ba omen dituzte judu haiek berenpresondegietan, eta heietarik 335 arabe batereauzi ta jujamendurik gabe hantxetan dau-uzkatenak.• Angola eta Kongo, Afrikan, gaitzekodesafioetan dabiltza elgarri buruz, batekbestearen langileak bere lurretik haizatuz.Angola auzoak ditu hola 3000 Kongotiar kasatualdi batez, eta gehiago ere, badituenaz geroz16.000 igorriak joan den urtarrilaz geroz, mili-tarrak eta polizierrak emanik ondotik. Erreferakez du luzatu, 24.000 angolar izan direnaz gerozKongotik igorriak. Angolak hor du Kabila presi-denta, Mobutu kendu zuena beste hiltze batenondotik. Petrolio usainak hor ere, besteakbeste.• Iranen atentadu suizidio bat, izigarria, berro-geita-hamar hil egin dituena Teheranen Pak-istanaren mugeri hurbil erreboluzioaren zantza-leak bilduak ziren elgarretaratze batean, herrihorren polizia politikoa zaintzen duten aitzindarizenbait ere hilez heien artean. Teheranek, bix-tan dena, amerikanoak akusatu ditu heiekzirela kolpe txar horren sustatzaileak, Pak-istanetik etorri terroristak ez daudelakotzgeldirik.• Pakistanen preseski, taliban jazarleen kontraarras asaldatua dabila herri hortako armadaairez eta lurrez hogei mila soldado dituelarikhortako armetarat altxatuak, talibanen jazartokiak bonbaz suntsituz eta herri batzu berenkontrolapean hartzen dituztela. Denbora bere-an herri gaixoa harritua, guduen beldurrez ihesijoanak beren herritik badirelarik ehun milajende bederen herrestan dabiltzanak ez jakinnorat lekutu, ONU batasuna ere arras kezkatuaeta ez jakin zer egin.

• Iragan asteburu-an, Donostian zenChris Patten inge-les polit ikaria,eskuindar alderdikoezagutuenetar ikbatto. Deplaukiagertu da Europabatuaren alde etaLisboako hitzar-menaren sustatzai-le, beste bide

egokirik ez dela, aitortuz haatik bere alderdianez direla denak hortarik ari eta batzuk diotela,eskuindarrek irabaziz helduden urteko bozetan,ingelesak deitu behar litazkeela bozkatzeratLisboako hitzarmenaren alde edo kontra.

KEXU

Aspaldian, behi esneari emanak diren labo-rariek badituzte arrangura handiak eta aldi batbaino gehiago beren griña pisu horiek agertuakdituzte hor gaindi. Orokorkiago, laborari guziakdira kezkatuak, beren gastuak beti goiti ari,beren mozkinak aldiz xuhurtuz johan... Joandenegunean, erakutsi dute aski kexu direla zernahimanifestaldi muntatuz asko hiritan, lekukaesnea ixuriz burrustan eta beste ekoizpen fran-go ere ba karriketarat botatuz, han edo hemenongarri tornu batzu ere ba berdin!Laborantxaren minixtroak erran du konpre-nitzen duela segur laborariak hola nardatuakizaitea. Ahal guziak eginen direla laguntzabatzuen segurtatzeko. Europa-mailean finka-turik zonbatekoak izanen diren laguntzahoriek... Bainan auzia ez da dena hortan...Hauxe da laborariek eskatzen dutena eta arra-zoinekin: beren lanetik moldez bizitzea, egitenduten lanaren araberako mozkinak ukaitea,merkatua beraz orekatuago izaitea, azkeneanekoizpenak hobeki pagatuak.

JOANES

Jainko maite zerukoa, beihalako amatxi batekziona, norat ari gira bestenaz? Hauxe dira horere idiak eta orgak! Mintzo gira bixtan da JeanSarkozy gaztearen kasu harrigarri hortaz...Mutiko hori, Joanes deitzen ahal ere duguna,ez omen da nor nahi, aitaren semea alabainaneta aita izanki Nicolas Sarkozy presidenta. 23urte ditu gure Joanes horrek. Ikasle bezalaekarria da. Dretxo jakintzan nahi luke trebatu.Egia eran, orai arte, ez du ez balentria handi-handirik egin bere ikasketa horien kondu...Bainan xo, beste sail batzuek ere hartzenbaitiote denbora asko! Hala nola politikak. Etabai, ja politikari ohartua da eta nola ohartua!Hauts-de-Seine departamenduko kontseilu je-neralean ere da, jaz hautetsia izana. Eta orai nahi luke jarri Parise alde hortako negoziogune

puxantenetarik baten buru. Gisa hortan hartuzPatrick Devidjian minixtroaren segida. Hunekkargua utzi behar, adinaren gatik naski, 65 urtedituelakotz. Adin hortan, izan ditake minixtrodudarik gabe bainan ez holako erakundeerakingor baten zuzendari! Eta gazte hutsa dennorbait aise egokiago beraz? Sarkozy semeakhala dio, aitak ere ba, inguruan dituzten lausen-gatzaile guziek ere ba...

AITA ETA SEMEA

Hainbestenarekin, bazterretan badira kexatudirenak, ixtorio horrek ez duela kolore izpirik!Joanes hori kargu hortarat noizbait hupatzea,zendako ez, erakunde hortako batzar-buruandirenek hautetsiz geroz? Bainan oraino hoingaztea delarik eta funts hortan, hori haatikbesterik ditakeela. Zendako behar da oraidanikalki hortan ezarri? Aitaren semea delakotz?Eta horra nun aita ere kexatu den. Bixi bixiagaitzetsi ditu semearen hauteste hori trabatunahi dutenak. Hauxe erranez deplauki: semearimendekatzen direnak barne tzarra dutenmaltzur handi batzu direla, aitari oldartzeko ezukanki aski kopeta bainan aitari nolazpait kon-tra egitea gatik semearen apaltzerat ari... Zinez, hauxe da saltsa nahasia hori ere! Gisaguziz, zonbait asteren buruan ikusi behargauzak nola itzulikatuko diren...Dena den, hauxe ere heldu zauku gogorat:mutiko gazte hori hoin arraroa balinbada, egiaz-ki eta zinez arraroa baino arraroagoa, holasegituz, bere onetan segur bainan beharbadagehiago oraino gu denen onetan, minixtro erenahiko du izan hein bat laster, gero gobernubu-ru eta azkenean errepublikako president! Ezbost urterentzat president bainan berak nahikoduen bezenbat denborarentzat! Hamar urte,hogoi urte edo gehiako, berak ikus! Lege-nagu-sia gisa hartarat kanbiaturik! Kanbiatze batholako kasu batean jestu gutiz egin ere dita-keena bixtan da! Ez litakea hori gauza ederra?

J-B D

2

Otegi, Rafa Diez eta beste hiru agintari presoArnaldo Otegi Batasunako bozeramaile ohia, Rafa Diez Usabiaga LABsindikatuko idazkari nagusi ohia eta ezker abertzaleko beste hiru agintari(Sonia Jacinto EHAK-ko diruzain ohia, Miren Zabaleta Patxi ZabaletaAralarreko idazkari nagusiaren alaba eta Arkaitz Rodriguez) preso sartzekoagindua eman du Baltasar Garzon, Auzitegi Nazionaleko epaileak. Arra-zoina : Bateragune izeneko mugimenduaren bidez, eta ETAren aginduz,Batasuna ordezko erakundea sortzen ari zirela. Epailearen arabera, Otegikixilean bidaiak eginak luzke iparraldera ETA-ko ordezkariekin hitz egitekoEzpeletan. Epaileak dio, 1998ko Lizarrako prozesuaren idurikoa bultzatunahi zuela ETA-k, abertzaleak biltzeko, salbu EAJ-PNV, gero gobernuarekinnegoziaketak abiatzeko. Argudio hoiek gezurtatzen dira ezker abertzaletik galdetuz nolaz zenbaitdatu gordetzen diren. Hala nola Otegi eta ETA-ren arteko kontaktuak nolazpolizak ez dituen kontrolatu. Alta hurbiletik segituak dira. Europarhauteskundeetan argi agertu dira prentsan Otegi eta ETA-ren arteko eza-dostasunak, Iniziatiba Internazionaliztaren hautagaitzarekin. Bestaldeprentsak luze komentatu izan ditu ezker abertzaleko barne eztabaida etaezadostasunak. Beraz zergatik arrastatze hoiek ? Noren abantailerako ?Rufi Etxeberria Batasunako agintari historikoa eta Ainara Oiz Elorriaga askeutzi ditu, halaber Jose Manuel Serra, Amaia Esnal eta Jose Luis MorenoSagues 10.000 euroko fidantza ordaindu-eta.

Batasuna : prozesu berria Baionatik Batasunaren ordezkariek jakitera eman dute, arrastatze hoiengainetik prozesu berria irekiko dutela, aterabide demokratikoa aurkitzekoeuskal gatazkari, hitza eta erabakitzeko eskubidean oinarritua, indarkeriaeta kanpoko esku sartzeak baztertuz.

Manifestaldi erraldoia arrastatze hoien kontrakoa Milaka eta milaka lagunek parte hartu dute ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS,EHNE eta HIRU sindikatek deitu manifestaldian ustezko Batasunarenzuzendaritza berriaren kontrako arrastatzeen salatzeko. “Askatasunarenalde, eskubide guziak guzientzat” lemarekin sekulako jendetzak parte hartudu Gipuzkoako hiri nagusiko manifestaldian. EAJ-PNV, EA eta Aralar alder-di abertzaleko agintariek ere parte hartu dute. Ainhoa Etxaide (LAB) etaAdolfo Muñozek (ELA), sindikatek adostu txostena irakurri dute, erranezgobernuak eskubide zenbait zangopilatzen ari dituela, ezadostasunengainetik euskaldunen elkartasuna galdatuz eskubide hoien zaintzeko etaeuskal gatazkari aterabide politikoa bilatzeko.

ETA : arrastatzeak Aitor Elizaran eta Oihana San Vicente, ustezko ETA kideak, arrastatuakizan dira Bretainian, Carnac hirian. Polizak dionaz, zuzendaritza politikokoarduradun nagusietarik da Aitor Elizaran eta iturri beraren arabera berakzituen ezker abertzalearekilako harremanak kudeatzen. Iragan astean,beste bi kide arrastatuak izan ziren Montpellier aldean. Iurgi Mendinueta etaJoanes Larretxea igandean arrastatuak izan ziren. Dagoeneko preso sartu-ak izan dira.

Nafarroa Oinez arrakastatsua Donostiako Kilometroak-en ondotik, jende ainitz bildu da Arbizun,Lakuntzan eta Arruazun Nafarroa Oinez ospatzeko. Txikiak haundi lelo-pean, Etxarri Aranatz-eko Andra Mari Ikastolaren eraikin berriafinantzatzeko bildua izan da aurtengo edizioaren dirua. Atarrabian izanenda helduden urteko hitzordua. Antolatzaile eta euskaltzaleek plazerrez hartudute ibilaldiaren arrakasta, gobernuaren aldetik euskarak jasaiten ari duenegoera ikusita.

Bertsulari txapelketa Beñat Gaztelumendi atera da garaile Uztaritzeko final-laurdenean. ArkaitzEstiballes, Aitor Sarriegi, Xabier Paya, Unai Munoa eta Erika Lagomasailkatu dira ondotik. Gaur arte finalerdirako sailkatuak direnak : Jone Uria(Zestoako final-laurdeneko irabazlea), Etxahun Lekue (Leitzako irabazlea),Iñaki Zelaia (Bilboko irabazlea), Beñat Gaztelumendi (Uztaritzeko irabaz-lea)eta Iker Zubeldia (Zarautzen lehena ateratua). Hoietaz gain, Unai Iturria-ga, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Sustrai Colina, AitorMendiluze, Jon Maia eta Andoni Egaña (1993, 1997 eta 2001 eta 2005-ekotxapelduna).

Pasaiako portua Pasaiako itsas zabaleko portuaren proiektuak aitzina segitzen du. Denakongi joanez, kaia berria egiteko lehenbiziko obrak, 2012ko urtea finitzeanedo 2013ko lehen ilabetetan hastekoak dira. Orotara 1.500 milioi eurokogastua izanen dute. Hoietarik 250 milioi euro Pasaiko portuko agintaritzarengain izanen dira, 40 urterako zorpetuz. Greenpeacek salatu du proiektuakmendiari eta itsas bazterrari eginen dizkion suntsitzeak.

Gaztezulo aldizkariak 100 garren zenbakia Bere 100-garren zenbakia ospatu du Gaztezulo aldizkariak DonostiakoTabakaleran. Duela bederatzi urte sortu zen euskarazko aldizkaria berezikigazteeri dedikatua.

San Mames : Bilboko futbol zelai berria Futbol zelai berria egin behar dute Bilbon, San Mamesen. Obra berria 160milioi euro gostako da eta 2014-2015 denboraldirako eraiki nahi dute. Zelaiberriaren plana aurkeztu dute proiektuaren partaide diren Bizkaiko ForuAldundia, Eusko Jaurlaritza, Bilboko herriko etxea, BBK eta Athletic futboltaldeak bera. Helduden udan hasi beharrak dituzte lanak. 53 mila jarlekuizanen ditu eta futbolaz gain, beste ekitaldirik ere bertan antolatzeapentsatzen dute. Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta BBK-k, bakoitzak55 milioi euro ezarriko dituzte, Athleticek 42 milioi euro, eta herriko etxeak11 milioi euro. Lanak, 2012 urteko bururatzea pentsatzen zuten, bainangehiago luzatuko dira. Dena den, 2018 urteko bururatuak izanen dira, norkerran, munduko txapelketarako baliatzeko gisan.

Chris Patten

Zarautzen joanden igandean...

Page 3: Herria 3028

KANTARI KOROEN FESTIBALA

Aurtengoa jadanik 23. da eta horra berazKantari Koroen Festibala zortzi egunezeskainia zaukuna Kostalde hortan. Egita-rau eder bat badute prestatua arta handi-rekin eta bost kantaldi izanen dira orotarat.Usaian bezala, karia hortarat elga-rretaratzen dira Euskal-Herriko taldeezagutu batzu eta beste zonbait kanpotikheldu direnak, zonbait arras urrunetik.

Huna noiz eta nun nor entzuten ahalkoden:-Ortzirale huntan, urriak 23, Donibane Lo-hizuneko elizan, Cor de Teatre abesbatza,Kataluñatik heldu zaukuna. Hogoi kantari,jeinu handikoak, bide berri batzuen on-dotik dabiltzanak kartsuki...-Igandean, urriak 25, Ziburuko elizan,Euskal Herriko bi kantari andana eta eznornahi! Alde batetik, Xaramela, berenazBaionakoa bainan Hego-Ameriketan gain-di ibil-araziko gituena, bere lagun duelaMochicas taldea! Bestetik, Errenteria edoOreretako Landarbaso abesbatza, lehi-aketa famatuenetan ere saristatua izana!-Astelehenean, urriak 26, Azkaingo elizan,Bihotzez abesbatza, Getariarat biltzendena, hogoita-hamar gizonek osatzendutena, eta Discantus, Hungariatikjitekoa, ja ezagutzen duten guziek azkarkilaudatzen dutena...-Ortzegunarekin, urriak 29, Urruñakoelizan, Méliades, Frantzia behere hortakotalde bat, eta Vox Bigerri, hau Tarbekoa.Arats hortako berexi obretan, “Hegalda”,Peio Cabalette musikagileak moldatua bizatitan, “ Arranoak bortietan “ eta “Argizariederra”.-Bururatzeko, biharamunean, urriak 30,Donibane Lohizuneko elizan, Kup donos-tiar abesbatza, arras berria eta karraskangoiti ari dena, Eslobeniako kantu sariketanhoberen-hoberenetarik agertua. Bai etaItaliatik heldu den Coro Musicanova, Ale-manian gaindi saristatua eta Tolosako lehi-aketa nagusirat ere gomitatua dena... Kontzertu guziak aratseko 9-etan, salbuZiburukoa, hau, igandekari, aratsaldeko 6-etan. Sail guziaren kudeatzaile, Laetitia Casabi-anca, bera ere fama handiko kantaria etakoro zuzendaria.

URRUÑAKO KULTURALDIA

Arrabots handirik egin gabe prestatuadute eta aste huntan Urruñak eskaintzendauku bere Kulturaldia.Aste guzian, Posta egoitzan, bada argazkierakusketa bat. Gaia, Urruñako etxeak.Gai hortaz beraz, hitzaldi bat beharra daortzirale aratsean, Itsas-Mendi zinegelan.Toki berean, beste bi hitzordu aipagarri:-Larunbat aratsean, dantza asko “Pas àPas” elkartearekin eta Maddalen Errotabehere bere kantuekin.

-Igande aratsaldean (17.30), bertsulariak,Sustrai Colina, Miren Artetxe, Amets etaMaddalen Arzallus, Odei Barroso eta Mix-el Xalbador.

PROBENTZATIK DONIBANE LOHIZUNERAT

Behin, Donibane Lohizuneko emazteño

bat, Jacqueline Girod-Douat, joan zenProbentza eskualderat eta han kokatu,Saint-Rémy hirian. Bainan bere sort-he-rria ez ahantzi haatik!Behin gogoratu zitzaion bi herrien arteanharreman berezi batzuen sustatzea. Jaz,Donibaneko jende multxo pollita izan zenberaz St-Rémy hirian, Euskal-Herrikogauza onak jasta zitzaten, ikas erehemengo berri... Aurten, gauza berabainan bestalderat: Saint-Rémy-koak diraheldu Donibanerat, kasik ehun lagun nas-ki, eta bi egunez; asteburu huntan, bazte-rrak harrotuko dituzte. Probentzako gauzaonak eskainiz izanen da bi egun horietan,larunbatean eta igandean, gaitzekomerkatua. Hango margolari zonbait erejitekoak dira, beren obra batzuekin bixtanda. Solasa da ere beroan bero bi herrienarteko parekatze bat prestatzen ahal lita-keela, ondoko urtetan gauzatzen ahal lita-keena...

ZINEMALDI EDERRA

Ederki iragan da eta oraino ederkiago bu-ruratu Donibane Lohizuneko zinemal-dia, aurtengoa hamalaugarrena izanki.Lehen urte heietan, festibal horrek bazuenhalako murritx aire bat. Emeki emeki,azkartu da eta arrakasta handia ere bildudu. Sarien banaketa egin denean, seiehun lagunez goiti bazen eta gaitzeko giroona. Bezperan, hiru minixtro elgarrekinikuslierren artean: Frédéric Mitterrand,Michèle Alliot-Marie eta Xavier Darcos.Hiru minixtro betan Donibanen, behinereetzela gertatua holakorik, badira espantu-ka arizan direnak!Ohorezko xixterak, urre eta zilar, emandira txaloen artetik. Biga ereman ditu Ar-mado Iannucci-k, filma hoberena agertuduela eta bera filma-egile hoberena. Gi-zonetan, artixta hoberenaren saria ardietsidu Joxean Bengoetxea euskaldunak, “An-der” filmari esker. Filma hori, guziz hunki-garria omen dena, Tolosan ere saristatuaizana, Hego-Euskal Herriko baserri bateankokatzen da... Emazteetan, Pauline Eti-enne frantsesak eskuratu du artixta hober-enaren xixtera. Gazteen epai-mahiakaldiz saristatu du “La Reine des Pommes”filma, Valérie Donzelli-k moldatua. Pub-likoaren saria joan da Max Meyer ipar-amerikanoari.

3

Bihotzez abesbatza, kantari guziak gizonak bainan zuzendaria emazte bat,Véronique Soulé-Cocoynacq, biziki ezagutua kantuaren eta musikaren mundu hortan...

Iratzeder poeta zenak maiz errepikatzenzuen : denbora gehiago pasa behar ge-nuke meditatzen… Aurelia Arkotxa idazleak parada ezinagohobea eskainiko digu, hain xuxen, go-goetatzeko. Mapamundi eta karta ba-tzuen bitartez, geografia eta arkeologiapoetikoak aurkeztuko dizkigu, hizkun-tzez, idazlearen araudiaz eta gaurko gi-zartearen krisiaz bere ikusmoldea ema-nez.Aurelia Arkotxa Bordeleko Michel de

Montaigne III Unibertsitatean irakasle-ikerlaria da eta euskaltzaina.“ Septentrio ” eta “ Fragmentuak ” bereliburuetako zati batzu irakurtuko ditu,denbora berean, Jesus Aured akordeoi-lariak hitzak eta paisaiak musika bilaka-raziko dituela, bat-batekotasunean.Poesialdi hau Biarritzeko Hiriak antola-tzen du Mediatekak daraman “ Euskalkultura ” sailaren barnean, Euskal kulturerakundea partaide duela.

BIARRITZ – MediatekanUrriaren 31n – 16: 00etan

Bidaia kosmografikoa euskarazAurelia Arkotxa olerkariarekin

eta Jesus Aured akordeoilariarekin

Orai arteko bertze saioek bezanbat arra-kasta izan du iragan larunbateanUztaritzeko Kiroletan izan den final

laurdenak 900 entzulez gora bilduz, nahizbertze ausagailu izan eskuin eta ezker, hoie-tarik bat Baionan abiadura handiko treinbideberriaren aurka antolatua zen manifestaldiaeta ere Donostian beharra zen manifestaldia.Dena den oholtza gainean ziren 6 protagonix-tek mail handia erakutsi digute eta giro gaitzasortu, ezker paretean funtsean ez ginuen bes-terik igurikatzen beraien ganik, eta kudea-tzaile zen Joana Itzaina andere gazteak osokixarmaturik eman ditu mutikoak bederen. Norkjakin? Bukaeran emaitza hauxe izan da : 1)Beñat Gaztelumendi denetan gazteena 669punturekin (hau zuzenean doa finalerdietara),2) Arkaitz Estiballes 661p, 3) Aitor Sarriegi647p 4) Xabi Paia 644, 5p, 5) Unai Muñoa615,5p, 6) Erika Lagoma 567p. Azken finallaurdena jokatuta Laudion urriaren 24ean jaki-nen da final aurrekoetan ariko direnen izenak.Lehen finalerdia hazaroaren 7an Bergaran.

Beñat Gaztelumendi 22 urteko donostiaradeneri nausi Uztaritzen

Euskararen beharrak asetzekoestatus eta lege egokiak behar dira

Euskara denon kezka dela adierazteko urriaren 24ean mobiliza gaitezen DEIADAR manifestaldian parte hartuz

Berrikitan Frantses Konstituzioak, “es-kualdeko” hizkuntzak Frantziaren ondareizendatu ditu. Egia erran, ezer gutxidakigu artikulu horren eragin-arloaz,baina ondare hitzak berak, hizkuntzarenbabesa eta transmisioa ekarri beharkoluke. Haatik, aipuak hutsuneak uztenditu, euskarari ez zaio behar bezalakoestatusa eskaintzen, hizkuntza-politikaeraginkorra ahalbidetzeko babesa es-kaintzen duena eta hizkuntza horien hiz-tunen hizkuntza-eskubideak bermatzendituenak. Estatus egokia zein den aspal-dian badakigu, ofizialtasuna da. Bai, eus-karari estatus ofiziala aitortu behar zaio,euskaldunon hizkuntza-eskubideakbabestuko dituen corpus juridikoa osatu,koadro juridiko egokia gainera, etahizkuntza-politika eraginkorra abiarazi,murritzailea izanen ez dena, ez duguatzera pausorik onartuko. Legeak ausar-ta eta egokia izan behar du, benetakonormalizazioa eta aitorpena ekarrikodituena.Testuinguru horretan legeak estatusaegokiaren hutsunea bete beharko luke.Hezkuntza-sistemak, gainera, belaunaldi

berriak osorik euskaldundu behar ditu,baita goi mailako ikasketen eskaintzaegin ere. Horretaz gain, administrazioaeta bere zerbitzuak euskaldundu behardira; alor sozio-ekonomikoa eus-kalduntzeko bideak eskaini; gizartekobeste alorrak euskaldundu, hala nola,aisia, kirola, hedabideak, kultura, etab;diru-baliabideak, administratiboak etagiza baliabideak nabarmen handitu be-har dira eta, azkenik, helduen eus-kalduntzeari izaera estrategikoa aitortubehar zaio. Haatik, estatus egokirik ezduen hizkuntza baten aldeko legeak nolababestuko ditu euskal herritarrak? Euskarak behar gaitu orain! Euskara be-har dugu orain! Euskara jendartearenkezka dela berretsi behar dugu, legeegoki bat nahi dugula, hizkuntza-politikaegoki bat nahi dugula adierazteko mo-mentua da. Urriaren 24an euskararenalde mobiliza gaitezen! Ofizialta-sunaren alde! Gure eskubideakbermatuko dituen lege baten alde! Eus-kararen normalizazioa ekarriko duenlege baten alde!

Kontseilua

LARUNBATEAN, DENAKBAIONARAT EUSKARAREN ALDE

Egun handi bat bizi behar luke euskarak larunbatean, Baionan eginen den mani-festaldiarekin, Xaho plazatik abiatuz aratsaldeko 5etan. Euskal Konfede-razioaren ildotik, ainitz elkartek deitzen dute manifestaldi hortara. Tartean, HiruSareta elkarteak, euskarazko erakaskuntza segurtatzen duten eskola pribatu,publiko eta ikastolakoek. Deitoratzen dute Nicolas Sarkozy presidentaren hitzjatea, hunek 2009ko hitzemana zuelarik tokiko hizkuntzen aldeko lege batbozkaraztea, Christine Albanel ministro ohiak idatziz baieztatu zuena. Bainangaur, ez dela holakorik izanen diote boteredunek, mespretxu osoz. Joandenasteburuan, Frederic Mitterand-ek, Donibane Lohizunera etorria zenak,mespretxu bera erakutsi du Frantzian gaindiko lurralde hizkuntzentzat. HiruSaretakoek diote haatik ez dutela amore emango eta deitzen dute euskarariatxikiak diren guziak Baionara hurbiltzea larunbatean, lehen lerroan hautetsi an-dana handia ikusiko delako esperantzan. Memento berean, okzitandar eta kata-lanek Carcassonnen manifestatuko dute aldarrikapen berdinekin, bretoinak aldizCarhaix-en dira bilduko.

LURRAMA FERIAOMIASAINDUKO ASTEBURUAN

Maryse Cachenaut, Bixente Eyherabide etaFelix Nobilak aurkeztudaukute Lurrama feria,laugarrena aurtengo hau.Omisainduko asteburuaniraganen da, urriak 30-31eta azaroak 1, ostiraletikigandera, Baionan, Glainauzoaldean, duela 4 urtebezala, eta ez Xaho be-lardian, jaz traba gaitzakjasanik hor aro txarrarengatik. Toki nasaia du es-kaintzen Glain guneak, 8000 m2 : Elkar-tetxe barnean etxe mozkin merkatua(1000 m2) kalitateko ekoizpenekin ; kan-pokaldean aldiz oihal aterbe handiak,etxaldetako abere erakusketak gozatzekoeta mustraketa batzu ere (deizte, ilemozte...). Haurrek bestalde ukanen dutenun zer jasta, jostaleku, tailer, zirko, xibajoko, asto eta pottoka ibilaldi... Eta de-nentzat, dantza, kontzertu, pintxo,traineru...Ez dugu hemen hiru egunetako egitarauaxeheki emanen, hortarako jendeak jodezake Lurrama.com webgunera. Jakinezazue haatik ateak idekiko direla10etatik 19etara (sartzea 3 eurotan, urririk15 urtez petik). Hitzordu berezi batzu es-kainiak dira bertzalde. Ostiral aratsean“Hegoalde gaualdia”, hango ekoizpenekin

ontutako afari alaitua(bakalau, marmitako, Idi-azabalgo gasna, Errio-xako arnoa) 250 pre-sunentzat 20 eurotan.Larunbat aratsean, zikirohandia 500 presunentzat18 eurotan. Igandeeguerditan, 10 sukaldarihandiren bazkaria etxe-mozkinez ontua 700 pre-sunentzat 30 eurotan.Apairu horientzat hobetxartelak aitzinetik hartzea

toki hauetan : Elkar Baiona, KukuxkaDonibane Garazi, EHLG Ainhize Mon-jolose, Herri Ekoizpentegia Maule.

35.000ko bat bisitari igurikatua da, aroederraren menturan. Eta, aurtengo Lurra-ma feriaren lema nagusia “Ura” izanki, gaihortaz aditua den Marc Dufumier era-kasle-ikerlea eta laborari ttipien de-fenditzaile suharra du Lurramak gozaita,larunbatean (17:00) eskainiko duela “Uraeta laborantza” mintzaldia. Bi mahain-inguru bertzalde, ostiralean (18:00) “UraEuskal Herrian” eta larunbatean (11:00)“Kopenhageko goibiltzarra”. Lurramarenantolakuntzak indar handia eskatzenbaitu, nor edo nor prest balitz eskukaldibaten emaiteko, gogotik onartua izanenda, hortarako deitu 05.59.25.65.52ra.

Marc Dufumier, Lurramaren aurtengo gozaita

UZTARITZEKO BERTSU SAIO EDERRA

Page 4: Herria 3028

4

Partidak jokatuko dira ortzegun aratsetan, ortzirale aratsalde eta aratsetan, larunbat aratsetan, jokolarien hautuaren arabera.

TXISTULARIO S T A T U A KItsasun

bere 25. mus xapelgoa Izenak eman behar dira azaroaren 15a aitzin (15 € bakotxarentzat). Tel. 05.59.29.75.09Sari ederrak irabazteko.– 1200 € xapeldunentzat– 600 euro finalaren galtzaileentzat.– 150 euroko erosgaia, finala ttipiko irabazle eta

galtzale bakotxarentzat. – Sartze bat eta bazkari bat Moderne trinketean

(Masters 2010) finalerdietako jokolarientzat.– Bazkari bat Ainhoako Ur Hegian ostatuan, final

laurdenetako galtzaileentzat.– Xare berezi bat final zortzigarrenetako

galtzaileentzat

Lehen partidakazaroaren 20-an

SENPEREHeriotze - Aitzineko astean bere azken egoitzarat segitua izan da Gilen Chipy AmotzDendarienekoa. Barkatzen ez duen gaitzarekin borrokan arizanik pausatu da 84urtetan. Gilen bere bizi guzia laborantzan arizan da. Seme alabekin beren familiaaltxatuz bere emazte zena lagun biziki ongi erabili dute beren etxaldea. Erretretansartzean bere alabaren familiak segida hartu arte. Dendarienea etxe hori kausitzenda Cherchebruit auzogunean bai eta ere «Ur Xuri» gure ibai handiari arras hurbil.Jakin behar da ibai horren hasarre edo erroaldietan Gilenen familiak asko eta asko-tan zerbeit pairatu behar izan duela eta hori bizi guzian. Orai penetan diren semealaberi beren familiekin eta jendaki guziari eskaintzen ditugu gure doluminak.

SortzeGanden ilabeteko sortzeak

Batera - Baterako siñadurak pausatuakizan dire suprefeturan. 32.049 siñadurahorietan Sarakoak barne ziren. Mementoberean letra bat ere emana izan daFrantziako jaun presidentarentzat. Ikusikodugu zer errepusta emanen duen.Pentsatzen dugu euskal departamen-duaren alde emamen duela ! Zerengehienak horren beha gaude.

Eskola - Ganden urtean bezala, laguntzaekarria zaiote Saran eskolan ibilki direnhaurreri. Astelehen, astearte eta ortze-gunetan eskola ondoan aratsaldeko 5orenetan, 12 jende borondate onekoakaldizka aritzen dira laguntza batzu ema-ten haurzaindegian. Badire 20 bat haurlaguntza hori ukaiten dutenak. Burrasoakizigarri kontent dire ikusten baidute berenhaurrak eskolan hobeki ari direla horriesker. Milesker beraz zuen borondateonaz.

Trenbidea - Euskal Herrian trenbideberririk ez ! Ganden larunbatean ibilaldihandi bat izan da Baionan. 10/12 milajende baziren, Sarako Laborde jaunauzapeza bere kontseilariekin eta saratar

frango ere bai. Zeren denak pixka batgoiti beheiti hunkituak baigara, EuskalHerri guzia masakratu behar daukute !Gaineko horieri denak libro zaizkiote.Aldiz, gu bezalakoek desbitatzen duenzerbeit egiten balinbadugu, laster ematendaukute arrasta. Pentsatzen dut guresendimenduak adituak izanen direla.

Larre erretze - Larreak erre nahidituzuenek behar duzue galdea egin He-rriko Etxean urriaren 31 aitzin. Epe horrenondotikako galdeak ez dire onetsiak iza-nen primadera huntako bainan bertzeurteko.

Errubia - Gure errubilariek aurtengosasoina hasi dute ganden igandean.Saran aritu dire Campet landestarrenkontra. Gazteek galdu 17-31, seniorrekirabazi 22-8.

Eskubaloia - 11 urtekoek galdu 7-11Borde-ren kontra, 15 urtekoek irabaziSenpereren kontra, 18 urtekoek galdu 13-20 Bokaleren kontra, seniorrek galdu 16-18 Senpereren kontra.

Ganex

BAIONA

MIARRITZE

AZKAINE

BPC-ek atea zabalik - Kontseiluan bihautetsi dituen Bayonne Par Cœur zerren-dak bere kideak bildu ditu, Baionako ego-era aztertu dute oposizio aldetik. Bi ele-mentu markatu dituzte : auzapezak eztitudituela iaz BPC-ren kontra botatzen zituenhitz gogorrak, eta zezen lasterren kasuanBPC-k eman proposamena gauzatu duela.Nolabait ate edo leiho bat zabaltzen dioteauzapezari, biguntasun gehiagorekin kri-tikatuz Baionako zergen goratasuna,ikusirik otsailaren 12ko eta irailaren 19ko bidestorbuek ekartzen duten gastu emendioahiriko finantzetan. Dena den heldu direnhauteskunde kantonaletan presentatzekoxede fermua du BPC-k.

Agenda 21 kontsulta - Baionako hiriakherritarren kontsulta bat bururatu du,frantsesez eta euskaraz ere, Agenda 21eginkizunaren gauzatzean herritarrak par-taide ezartzeko hastapenetik. 2732 pre-sunek bete dute galdeketa. Arrapostuetanagertzen da herriko aferetan herritarrak gutiinplikatuak sentitzen direla, eta bozetatikkanpo ere parte hartzeko moldeen hartzailedirela. Hiriak lau lantalde emaiten ditulanean larrazken honetan parte hartzeideiak lantzeko ; heldu den urte hastape-nean aterako da “parte hartzearen karta”,lantalde horiek hautetsiekin beren pro-posamenak solastu ondoan.

Baionan Kantuz : Urrikoa - Azken urtxoaklagun, hor dugu urriko Baionan Kantuz,larunbat huntan. Sasoin hastapen berriaduela hilabete bat arrakastatsua izan dairagarriz ur bereko urtea. Kantu berriak ereez dira eskas eta joan den aldian errepikatuginuen Mixel Labeguerie’ren “Oi Kantaberri” berriz arakatuko dugu, arras errexkiikusiz zoin untsa abiatu den joan denaldian. Larunbat arte beraz, goizeko 11etanLacarre plazan, ondotik Merkaturat joaiteko

EPFL BAM-ek baliatzen - Baionako gel-tokiaren berritzeko eta handitzeko eginbeharko diren gastuak erraldoiak izanenbaitira, Baionako hiriak BAM hiri elkar-goaren partaidetza segurtatu du, azkenhonek EPFLari galdatu diolarik hainbatontasunen erostea geltoki inguruetan,ondotik obra handiak hartuko dituelarikbere gain. Eta oraingoz, zazpi eraikin erosiditu EPFLak gune horretan, jada lau milioieurorentzat. Lehen eginbidea eraikin hori-etan bizi den jendearekin adostasun bate-tara heltzea dela esplikatu du FrançoisGouffrant, BAM-eko Baiones kontseilariak.Geltoki guzia berritzeko xedea da, eta gel-toki aitzineko plaza ere, erakargarriagoaizan dadin. Horretaz gain, auzo horretangertatzen diren autometatzeentzat ere ate-rabideak atxeman nahi dituzte ; horretarakobeharrezkoa balitz, beste zubi baten erai-kitzea ere aipatu da hiri elkargoko bilkuran.Eraikinak erosi ahala botatzen hasiko dira,aldaketak ikusi behar genituzke beraz askifite, baina obra handiak hemendik bost baturte barne abiatzea espero du Baiona,Angelu, Biarritze herri elkargoak.

BertsuxkakBerak dionaz ahalez ahuldua izanik ere gureadixkide LARREKO-k hiru bertsu moldatuznahi izan ditu laudorioak bihurtu FranckDolosori egun hautan agertu daukun liburuberriaz.Airea : Xarmegarria zira…

1Senperen Muslariak Inbido HordagoEgungo gaztek dute zerbeit jakin gogoHogoigarren mendean nola zen holakoGaldezkatuak ziren zonbeit xahar maltso

2Senpere laborariz lehen aberatsaKarrikatik hasirik denek laborantzaEtxean bilduekin eginez otruntzaAdaret aitzurrentzat plazan zen harotza

3Hazia erein gabe deus ezin da etorIzan dadin goixtiar edo den berankorGaia asko dauzkanak liburu bat gotorSegi zak hola hola biba Franck Dolosor.

LARREKO

Intza Canton eta Vincent PierreBapseres – Jonnet Amotzen.Gabriel Etcheveste eta JadeLopez Lakuko kartierean.Noemie Cecile Correa.Harouche Ibarrunen – LaenaLamothe – Gracy HergarainMateo Etcheverria – AndreHiruak Bat lotizamenduan.Zorionak eta bizi luze eta urosasortu berrieri eta goresmenakhorien aita-ameri.EzkontzaLehenak egun hautan ezkon-duak eta bertzeak laster ezkon-duko.Pierre Espil Ibarrundarra etaChristiane Lacaule Landestarra.Ramuntxo Doyharcabal Elba-rrun Haitzeko semea eta SylvieEyherachar Lekondarra.Zorionak gazte hoieri eta gores-menak horien etxekoeri.

>

SARA

Ixtripu - Urriaren 15ean, goizeko 10akaldera, berri triste bat zabaldu da Ahe-tzeko herrian. Norbert Hardene egunguziez bezala Arbonarat gana zen ogia-ren bila eta okindegitik ateratzean Lan-desetako oto batek aurdiki du eta gaizoalekuan berean hil da. 86 urte zituen etagizon lixto eta ernea zen. Aheztarrek ongiezagutzen ginuen, gerlari ohien buruizana gatik bai-eta ere herriko kontseilu-an. 1975ean etorria zen Miarritzetik Ahe-tzera bizitzera eta gure herriari biziki josiazen. Nere dolumin beroenak eskaintzenditut Jean Marc, Jean Pierre eta Alain

bere semeeri eta beren espos laguneri,bai-eta ere beren seme ttipieri.

Ahetzeko bestak - Herriko bestak ditugulaster. Azaroaren 6, 7, 8, 10 eta 11-n,usaian bezala gazteak pasatuko diraetxetan sos biltzeko eta galdegiten duguaheztarreri ongi etorria egitea. Ahetzekobestetako mus eguna urriaren 25ean iza-nen da igandearekin. Goizeko 8.30etanhasiko da eta izenak lekuan berean har-tuko dituzte. Ahetzeko bestetako xedeakondoko egunetan emanen ditut. Aitzinetikbesta on deneri ! Panpili

AHETZE

Bataio - Florian Henriques, Yanis Hiri-barne, Lohan Guilhou eta Sabine Iratzoquikbataioko sakramendua errezebitu dute.Handi zaitezte familian goxoki. Zorionakfamilieri !

Heriotze - Marie Christine Minier, 50 urte,sortzez Beziart, Jainkoak bereganatu duoraino gazterik. Doluminak familia guziari.

Appel Detresse - Elkarte horrek eginen duAzkainen urriaren 24 eta 25 horietan urtekosaltzea, larunbat arratseko 7etan mezaaitzin eta ondoan, igandean goizeko10.30eko meza aitzin eta ondoan.

Musikaren besta - Aurten laurogoi urtebadu gure klika sortu zela. Kari hortara,mezaren animazionea egin dute eta Bil-tokin zintzur bustitzea eta bazkaria, aireederrak jotzen zituztela. 120 lagun arizandira kantuz eta dantzan. Besta alegera,musikak nahi duen gisa ! M.L.

MAKEA - LEKORNE

Sortzeak - Bai, bai eta bai !! Hiru sortzegure Mendiondoa maitean, zinez berrionak. Parezkakoak sortu dira, Alaia etaMaitena, Nicolas eta Annie Moisan fami-lian ! Aldiz Ibaia-ri egin diote ongi etorriSerge eta Pantxika Pocheluk, Haizekan-tua egoitzan. Gure 3 sortu berriak handiditela osasun eta zorionean gure amahizkuntza menperatuz. Moisan-Dachagereta Pochelu-Urrizaga familia osoeri guregoresmen herrikoiak eta gora hiru sortuberri hauen aitama maiteak !

Kasu huni - Hemendik goiti Makeakoherriko etxea idekia izanen da astelehen,astearte, ortzegun, ortzirale eta larunbatgoizetan, 8etatik 12ak arte. Milesker etagora Makea !

Elizkizunen tenoreak - Lekornen20.00etan, Gerezietan 10.30etan. P.I.

Bosgarren izarra Palais eta Miramarhotelentzat - Krisiak jotzen ote ditu badaMiarritzeko kategoriako hotelak ? Idurizarras guti, diotenez Palais hotelak iazkoheinetik ehuneko hamarra gutiago baizikez du egin aurten, Europako gradu bere-ko hoteletako beherakada ehuneko be-rrogeikoa delarik bataz beste. Kontu ezhain txar horien ondoan berri on bat jin dauda hastapenean ; Palais eta Mira-mar/Regina hotelek bosgarren izarraeskuratu dute. Biek ere hitz emaiten duteprezioak ez dituztela hunki, oraindik pen-tsatzen du gure irakurleak.

“Les Messagers du Pays Basque” ekineta jarrai - De facto klase ertain gorakojendeak dira biltzen “Les Messagers duPays Basque” hirugarren adin bringokoelkartean. Alde guzietatik kontsumitzekogogoari baietz erraiteko moltsa berehalatturrindu gabe, metodo bat pikoan emanadute krisia hasiz geroztik. Hala nola joaitendiren noizetik noizera Ostatu ikastegira etaotordu kontzeptualak egiten dituzte ; behinAsiako apairu bat, beste behin hegoAmerikakoa, eta horrela munduan barnapidaiatzen dira ezpirituz eta sabelez ;alabaina aipatu lekuetara joanez bainomerkeago ateratzen dira horrela. Pikoanemanak dituzte ere ezkontza gastronomikobereziak, hala nola Landesetako frantsesporrua eta legatza Bizkaiko moldeanapailatua ; xixtu eta atabala Landesetakodantzari makoladunekin ; patxarana Dor-doñako arragarekin. Hots elkarte horretanezpiritua eta sabelaren atseginak baterabetetzen saiatzen dira.

ANGELU

Herriko etxea Baiona eta Biarritze lotzendituen A63 autobidea urririk izaitearenalde - Aitzineko osteguneko kontseiluanGuy Mondorge lehen axuantak aztertuduenez, A63 autobidea gaur egun hiru le-rrotara pasatzeko egiten ari diren lanek,beste lan batzuk eraginen ditu autobidetikatera eta hirigunetan sartzen diren karrike-tan. Gehiengo sozialistak pentsatzen duBaiona eta Biarritze arteko autobidea urririkbalitz, jende gehiagok hartuko lukeela, etahorrek Baiona, Angelu eta Biarritzekosartzeetan diren autometatzeak ttipitukolituzkeela. Gutun bana igorri diote beraz,ASF autobidearen buruzagiari, DominiqueBussereau garraio ministro eta Jean LouisBorloo ekologia ministroari. Ezezko borobi-la izan da ASFen erantzuna, ministerioare-na aldiz, horrek ekarriko luken diru galtzeaez duela Estatuak beregain hartuko. Gutunberean gainera, ministroek ihardetsi dute,autobidea urririk bada jende gehiagopasako dela hortik, gaur egun handitzen aridiren hiru lerroko autobidea itoz. Guy Mon-dorgentzat horrek erran nahi du, autobideaurririk balitz, jende gehiagok hartuko lukelaeta autometatzeak ttipituko liratekela herri-etako sartzeetan. Eskaera justifikatua daberaz sozialistentzat, eta merezi du gehia-go lantzea, eta iritzi biltze bat egitea herri-tarren artean.

Hormadia berrituko - Biziki zaila edoezinezkoa izan zaie gehiengo eta opo-sizioari adostasun batera heltzea Angelukokontseiluko bilkuran, Hormadi lerratokiarengainetik. La Barre lerratokiko obra proiektuaaurkeztu dutelarik gehiengoan diren sozia-listek, bost milioi eta erdiko obra aurkeztudute, gaur egungo pista berritu, elba-rrituentzat egokitu eta segurtasun neurribatzu egokitzeko. Oposizioak aldiz, arruntbeste proiektu bat zuen, aise handiagoa,La Barre hondartzako pasealekuko obrahandien ondotik, horren mailakoa izanenzela azpimarratu du Jacques Veunac opo-sizioko hautetsiak. Oposizioa abstenitu dalerratoki proiektuarentzat.Kultur gela oposizioak hastiro - Deplaukikontra bozkatu du eskuineko oposizioakherriko etxeak eraiki nahi duen ekipamendukulturalaren kasuan. Quintaou auzoan al-txatu nahi du ezkerrak gela hori, 20metroko alturako kultur etxea izanen dena.Azpimarratu du ere oposizioak, herrikoetxean gehiengoan zirelarik, gisa berekoproiektu bat proposatu zutela Bovéreauauzoan, eta sozialistei leporatzen dieteorain beren proiektua berrartu dutela.

Irailaren 18ko uholdearen kalteakAngelun - Baionan baino makur gutiagoizan baldin bada ere, gertatu dena ez daguti : hamabost etxe partikular hunkiak izandira, eta hamaika bastiza publiko kaltetuak.Suhiltzailek 71 ateraldi burutu dituzte, etahiriko zerbitzu teknikoek hogeitasei, orotaraberrehun lan orenez goiti. Herriko Etxeakprefetaren bidez galdatu dio gobernuarikataztrofe natural deklara ditzan kaltetuakizan diren Angeluko ontasunak.

Page 5: Herria 3028

5

BANKAEzkontze - Larunbatean ezkontzako sakramendua hartu dute elizan Helena Oçafraineta Beñat Laxaguek. Elizkizuna Etcheverry apezak emanik, aperitifa herriko ezker-paretan iragan da, afaria aldiz Heletako Agerrea ostatuan Adartzak alaiturik. Agiantzahoberenak espos berrieri eta agurrak beren familieri.

Pilota - Helduden larunbatean, urriaren 24ean, jokatuko dira esku huskako finalak.16:00 hirugarren maila, Oçafrain-Bidart / Etchepare-Gorostiague. 17:00 bigarren mailaArgain-Haristoy / Gorostiague-Labat. 18:00 lehen maila, astearte eta asteazken haue-tan finalerdietarik ateratutako pilotarien artean : Oçafrain-Ourthiague edo Sorhondo-Inchauspe batetik, Urricariet-Barnetche edo P.Sorhondo-Bidart bertzetik. Ondotik iza-nen da zintzur bustitzea eta zikiroa denentzat ogitartean eta guzien alaitzeko musikaerrebesta kari. Gomita igortzen dugu pilotari eta pilotazale guzier, itzuliño bat egindezatela momentu goxo bat elgarrekin iragaiteko. F.J.

BIDARRAIHeriotze - Bi heriotze gehiago, sei oro-tara hilabete bat barne, ainixko zaiku !Joanden astean, Mayi Aire joan zaiku, 76urtetan. Baigorriko Larrazkena xaharre-txera erretiratua zen. Astelehen huntanaldiz, Tonperitzeneko Maria Etchart dabere azken egoitzara segitua izan. 92urte zituen. Izturitzeko xaharretxetxeraterretiratua zen. Bi familieri, gure doluminbizienak.

Brontzezko medaila - Argentinan trenkatuda 22 urtez peko pilotarien mundukoxapelgoa. Eta paleta jokoan, gomazkopilotarekin, Kattalin Marisco gure herrita-rrak brontzezko medaila eskuratu du berelagunekin. Lehen partidetan, Kuba etaVenezuela jo zituzten, Urugaien kontraaldiz galdu. Eta finalerdian, Hego EuskalHerriko pilotarien kontra galdu, gutitarik !Hirugarren tokirako haatik, Uruguai aldihuntan jo dute hain bat aise. Hobekirenesperantzan balinbaziren ere, goresmenakKattalini eta hunen laguneri !

Espainiaratua - Tipinanean bizi zen Este-ban Murillo euskal errefusiatu politikoaEspainiaratu du Frantziak. Oroit gira2008ko urrian arrastatua izan zela,Espainiak 1982ko gertakari batzu lepo-ratzen zizkiola. Alta, bere zorrak ordaindu-ak zituen. 1990ean Mexikan egon zen 9hilabetez preso, Amsterdamen ere bai1999an, handik Espainiaratua izan arte.Haatik libro ateratu zen 2002an, Espaini-ako auzitegi batek xuriturik. Geroztik nehortrabatu gabe bizi zen gure herrian. Zerdute ba gisa hortan jazartzeko haren kon-tra ?

Kanaldudek TOKIKA emankizuna graba-tuko du Bidarrain ebiakoitz arrats huntan(urriaren 24an), 8ak eta erditan Erramun-deian. Emankizun huntan aipatuak izanendira herriko proiektuak, laborantza, men-diaren geroa, ofizialeak, euskal biskotxa,pilota, besteak beste… Bidarraitarrakgomit dira emankizunaren grabaketanparte hartzera.

IZTURITZEIzturitze rando - Jendalde ederra ibili da Izturitze eta inguruetako xendra bideetanjoan den igandean : 120bat txirrindulaz eta beste hainbeste baino gehiago oinez. Aroaguziz egokia zen hortarako, iguzkitsua eta freskoa; bazterren edertasunaz gozatzekohauta, bereziki oinezkoentzat. Egun horren arrakasta emendatzen ikusiz, antolatzai-leak atseginekin berriz hastekotan dira heldu den urtean.Deiadar - Urriaren 24ean Baionan eginen den manifestaldi haundian parte hartzeratgomit gira denak edo bederen euskara gure hizkuntzaz axola dugunak oro. Agiansekulan baino gehiago bilduko gira, deiadarra urrun entzuna izan dadin! Hitzorduaaratsaldeko 5etan Baionako Xaho aldean.

HELETASortze - Agur Gilen ttipiari, Poxoluan sortudenari, Yves eta Emilie-ren bigarrensemeari. Dadila luzaz eta zoriontsu bizi.Xalbat eta aitameri goraintzi.

Adin ederrekoek egin dute gaitzeko bida-ia. Arnegin askaldu eta Orreagaren bisitakdenak loriatu ditu, oren bat eterdiz baitazer entzun eta ikus. Auritzeko bazkariahotik ezin utziak oro omorean ezarririk,itzuli dira Eugiko putzuaren sahetsetikEsnazun barna, geldialdi batekin hor, etailuneko etxerat. Urteko undarra baitzen,luze zela bertze urtearen beha egoiteazioten zonbaitek jaustean. Igurikatzeko,

izanen dira ixtantean gaztena jate etabazkari bat feriarekin.

Pilota - Erregelu lehiaketako eskuhuskakofinalak ditugu ibiakoitz aratsalde huntan.Astelehenean jokatutako finalerdienarabera badakigu jada lehen mailekoenberri. F. Itoiz-Heguiabehere / Sorhaitz-T.Itoiz. Hirugarren mailekoekin hasiko dirafinalak aratsaldeko 3etan.

Mezak - Larunbat aratsean 7etan Iholdin,igandean 9etan Landibarren eta Armen-daritzen, 11etan Mehainen eta Heletan,oren kanbioarekin. Herritarra

AIHERRABerri laburrak - Auzoguneen pesten aldibaita, helduden larunbatean iraganen daZokoa kartierraren pesta, Denen Etxean.Zokoa auzogunea dugu, Jelosetik Basti-da-ko muga arte zabaltzen den eremua.Hemendik laster, “Aiherrako gainak”auzogunearen aldi, azaroaren 14ean.Kartier hau eliza gainean aurkitzen da,eta Kurutxaldetik Salariborda arte aur-kitzen diren etxe guziak biltzen ditu.Izenak urriaren 27ko eman behar diraGarra, Baptiste, Mougica, Habense edoArhancet andere jauner. Ausagailuen aldetik, ez ahantzazaroaren 10an iraganen den Gau Beilahurbiltzen ari zaukula

Gau Beila hurbiltzen ari - Azaroaren10an, astearte arratsarekin iraganen denGau Beilan, izen ezagun batzu ikusi etaentzun behar genituzke : WATSON (NatCazare musikariarekin), J- MixelBEDAXAGAR eta Mixel AROTZEXuberotar kantariak (dizka berria aurkez-tuko dute), Mixel ETXEKOPAR Xubero-tar musikaria, “Los Viernes al ron”Antzuolako folk taldea, Patxi IRIART,Ekhi ERRAMUNDEGI eta MaddalenARZALLUS bertsulariak, UGUTZ ixtoriokondatzailea. Orroit orain beretik gaualdihau 9tan ttanko hasiko dela, eta DenenEtxe berotuan iraganen dela !!

DONOZTIRIArrabesta - Uda huntan lau egun besta zinez goxoak iragan ondoan, huna gazteriakarrabesta alaitsu baterat gaituztela herritar guziak gomitatzen. Eguerdi aitzinttoanzintzurra busti-eta, oren batean bazkari on bat Paxkal koziner onak prestaturik nahiduenarentzat (prezioa 20 euro). Izenak eman egun aratseko berantenaz zenbakihuntarat deituz : 05.59.29.66.18 edo 06.75.92.26.86. Bazkariaren ondotik mus etabirla zoingehiagoka eta haurrentzat nahiko josta lekua. Orroit halere larunbat aratseanorena kanbiatzen zaikula. Herritar guzieri ongi etorri eta egun alai bat iragaiteadaukute gazteriak desiratzen. A.A.

UREPELESortze - Burubeltxaineko Mixu Monaco eta Céline Oteiza-k ongi etorria egin duteberen lehen haurrari ; semetxo bat, Ellande deitu dutena. Zorionak eskaintzen dituguetxaldean bizi diren burasoeri, haien familieri, ahantzi gabe urepeldar ñimiñoaEllande. Bizi luze eta zoriontsu bat desiratzen diogu.

BAIGORRIMahats biltzea - Egun hauetan, mahatsbiltzeak bururatu dira aro ona lagun.Gune zonbait harriak hunkiturik, orokorkiuzta uste baino murritxagoa izan da,bainan kalitateari doakionez, hau bizikiona dela segurtatu daukute.

Sortze - Okoze Iragaitzeko Jenofa Alfaroeta Alain Suhas zorionean ditugu, lehenhaurrari ongi etorria eginik, nekatto pollitbat, Idoia deitu dutena. Osagarrian etaurostasunean haundi dadila sortuberria.Goresmenak aitama uroseri etagoraintziak ere etxekoeri.

Heriotze - Aste huntan, bi heriotze badi-tugu aipatzeko. Lehenik Pierre Basurco70 urtetan zendua. Donibane Lohitzunensortua, injeniur Parisen ereman du berelan denbora. Kinkaileriako Anne MarieErrecalde bere espos lagunarekin, hiruhaur altxatu dituzte. Eritu eta biziki lasterjoan zaiku Baionako ospitalean.Aitzineko asteartez iragan dira ehorzke-tak.Larunbatean berriz, Ixalaiko Albert Ortizdugu lagundu bere azken pausa lekura.Uztaritzen sortua, bortz seme alabenaita. Zoritxarrez, Thérèse bere emazteagaldua zuen duela hiru urte. Azken

urteak bere alaben etxean pasatu ditueta zendu da 87 urte zituela. Gizonlangilea eta alegeraren orroitzapenauzten dauku Albert-ek. Bi ehorzketa horietan, jendalde ederrakparte hartu du eta hemendik ere doluminbizienak eskaintzen dizkiegu doluandiren bi familieri.

Errugbia - Baigorriko zelaian jokatu duUS Nafarroak, Bokale-ren kontra. Partidaeskuetan izanik, azken minutoetan galdudu 19 – 21.

Pilota - Igandean denbora ederra zen…Ondoko errugbiko zelaian ere, derbia-rentzat jendea gaindika, trinketean aldizjarlekuek hartuko zuten gehixago. Denaden horgo ikuslierrak ez dira ainitz bero-tu lehen partidarekin, denetarik izanbaita hor. Ororen buru, Etcheverry etaLazcanok eskuratu dute helduden igan-dean finalerdiaren jokatzeko txartela, 40– 20 nagusituz Lambert eta Kurutcharry-ri. Ondoko finalerdia aldiz, jokatuagoaizan da, tanto gogorrak ere, eta lekukoakjaun eta jabe agertu partida guzian.Bielle aitzinean erne eta bipil etaOçafrain gibeletik, betiko maixua, berazhauek finalean ditugu Sorhuet eta Haris-mendy garaiturik 40 – 27.Igandean, Herriarena torneoak segitukodu. Lehen partidan, 16.30tan lehenmailako amaturrak ariko dira txapelgo-aren kondu, Lucu eta Amulet amikuzta-rrak Inchauspe eta Dermit Noizbaitekoenkontra. Ondotik, 17.30tan bigarrenfinalerdia Etcheverry eta Lazcano, Iba-rrola eta Ezkurra II-ren kontra.Orroitarazten dugu finala azaroaren 8anjokatuko dela goizarekin, ondotik, deneriidekia den bazkarian parte hartu nahiduenak, izena eman behar duelaazaroaren leheneko, deituz05.59.37.41.38 zenbakira.

Aiherra 140 kilometrotan baizik ez da Antzuolatik Aihertar ta Antzuolarrak estrenaldi denboran

AIHERRA-ANTZUOLA argazkitan…

Garaziko hiltegia antola beha CAOSO koperatiba

Xiberoko CAOSO Kooperatifak, Donibane Garaziko hiltegian, axurien ehaiteko eraikikoden gelan eta bio axuriaren garapenean ezarten dütü bere esperantzak. Iragan sasoan,iaz baino 2000 kabale gütiago saldü dütü bena prezio hobe batetan saldü dira. Prezioertaina axuri kiloa 3.37 eurokoa izan da, hots ehüneko 6ez emendatü da. 470 ardidün bil-ten dütüan Kooperatifak Españako merkatüan saltzen dütü bere kabale gehienak, bizirik.Etekin gehiagoren elkitzeko kabaleak heben eho behar lütüzküe. Hortarakoz, kooperatifaDonibane Garaziko hiltegian sartü da. Bi milioi eta erdi euro kosteko dütüen obrak hasikodira sei hilabete barne, hiltegiaren normetan ezarteko eta axurien ehaiteko gelaren eraiki-tzeko. Xede horren üngürüan bere ekoizpenak hobeki balorizatü nahi dütü CAOSOK, etabio axuria saila garatü nahi dü. Axürien salmenta ona izan bada, ez da ber gaüza erraitenahal CAOSOak joanarazten düan artile beste sailarentako, ez beita salmenta uste bezen-bat gehitu aurten. Nature Laine enpresarekin itxaropena etxekitzen dü CAOSOak eta Ecoeraikuntzaren garapenaz franko egükitzen dü.

2010eko pastoralaBarkoxeko herriak emanen

“Xahakoa” izena ükenen duen pastorala izanen da,Alexis Etxekopar Attuli, herritar kantari eta idazleaomentüko da pastoral hontan. Pastoralaren idazleaherritarra ere, Patrik Queheille Kanpo. Pastoralarenerrejenta Jean Fabien Lechardoy izanen da(argazkia), “Xiberoko jaüna”-ren bera. Pastoralagidatüko düena andere bat dügü : Sylvie Larran-dabürü. Berezitarzün zonbait ere ükenen dütü dagünüdako ikusgarriak. Hiru aldiz emanik izanen da, hori-etarik bata gaüaz. Günea ere kanbiatüko da ; Barko-xen aspaldi hontan kirol zelaian egiten ziren pas-toralak, bena oraikoan, eliza gibeleko alorrean eginenda, jargiak egürrez egin ahal izateko, Alozen bezala.

AGOSTI XAHOri (1811-1858) OMENALDIA Agosti XAHO pertsonaia zinez ohargarria izan zen bere bizi laburrean. Idazle, kazetari,euskararen eta euskal kulturaren bultzazaile, abertzaletasunaren aitzindari, ezkertiarsutsua, demokrata suharra, errepublikano erne eta kementsua, pentsalari askea, erlijioegitura eta dogmen aurkari bizia bainan sinesleen errespetazalea, framazua, olerkariezagutuenen adiskidea… Ororen buru, aberastasun handi-handiko norbait izan zen,Atharratzen, 1811ko urriaren 10ean sortu, eta Baionan, 1858ko urriaren 23an, hil zenAgosti XAHO. 2008. urtean, lagun talde bat biltzen hasi zen, jendeari gogorarazi nahian zelako gaur-kotasuna duten Agosti XAHOren ideia eta borrokek. Helburu nagusitzat daukagu, 2011.urtean, Agosti XAHOren sortzearen 200. urtemugakari, merezi duen omenaldi eder batantolatzea. Iazko urriaren 25ean egin zen gisa berean, aurten ere, Agosti XAHOren nortasunanitzarekin bat etortzen diren guziak hitzordu batera gonbidatu nahi gintuzke, BaionakoSan Leon hilerriko bere hilobira, urri honen 24ean, larunbata, goizeko 11 orenetan. Iazbezala, hitzaldi laburrekin, kantuekin eta aurresku batekin agur eta ohore eginen dioguAgosti XAHOri. Omenaldi xume hortan hizlari izanen dira : Fermin ARKOTXA, AgostiXAHO hizpide duen tesis baten prestatzen ari dena eta Parisko La Sorbonne-n buru-ratuko duena ; Txomin PEILLEN euskaltzain eta idazlea ; Vianney CIER, kazetaria.Mintzaldi labur hauen ondotik, Aurresku batekin eta denen artean emanen den kantubatekin bururatuko da ohoraldia.

Page 6: Herria 3028

• Urriaren 22a, osteguna16.00 : Kantaire teknomusika. 17.00 : Emanbostekoa. 19.00 : Mintzaleku, Ahalmen hurritasu-na eta haurrideak.• Urriaren 23a, ostiralea16.00 : Kantaire, HegoAmeriketako kantuak.19.00 : Aitzur eta Jorra.

20.00 : Presoen Oihartzu-na• Urriaren 24a, larunba-ta : 9.00 : Beroan bero,asteko bilduma. 11.00 :Airesta , Biper sasoinazEzpeletan. 12.00 : Petze-ro. 17.00 : Deiadar mani-fatik zuzenean. 18.00 :Pilota Heletako Erregelu

finala • Urriaren 25a, igandea9.30 : Gure bazterrak.10.30 : Meza,Orragarrekoparropiatik. 12.15 : Gurearbasoak, Gotaine Irabar-neko, Maitena Etxekopar.13.00 : Hegoaldeko osta-tua Andoni Tolosa-k egi-nik. 15.00 : Errubia : Mau-le/Lavaur • Urriaren 26a, astele-

hena : 19.00 : Zer dioxu:Andoni Etxarri Lurra-maren antolatzailetarikbat. 20.00 : Mintzaldia lurantolaketaz : Arnaudportier (EPFL), LeopoldDarritchon (Bastidakoauzapeza), Merrah Meva-hourna (EHLG-ko Ju-rista)

EUSKAL IRRATIAK

6

Bahituak : Jadanik aipatuak ditut Somaliako itsas-lapurrak, arrantza-ontziakatakatzen dituztenak. Atakatu dute Bermeoko ontzi bat eta, dudarik gabe,beharko da dirua eman arrantzaleen libratzeko. Atakatzera zoatzin bi ontzifrantses, bainan ontzi horietan baziren soldadoak arrantzaleen zaintzekoontzian jarriak eta, heiei esker ihes joan dira somaliar itsas-lapurrak.

***Aitaren seme : Eguneroko berrietan agertu zaigu presidentaren semea.Hogeita hiru urte ditu, ezkondua da, Hauts de Seine departamenduko kon-tseilari orokorra. Pentsa daiteke politikan murgildurik utzi dituela bazterreraestudioak, dretxokoetan bigarren urtean delakotz.“Défense” deitua den merkatal zentroko nahi luke izan eta hanitzek, ez baka-rrik ezkertiarrek, bainan bai ere eskuindar askok derasate gaztegia dela etahobe lukeela estudioak bururatzea lehenik.Halere eskuineko batzuk, aitaren hurbil bizi direnek, diote ez dela mendratubehar aitaren seme delakotz, gizon ernea dela eta pentsatzen duen bideasegi dezakeela.Dena den, mihi gaixtoek pentsatzen dute Kontseilu Orokorreko buru izanendela eta nork daki, diputatu ere bertze garai batean. Ez dakit urrunago joaitendiren.

***Maupassant-en garaia : Ortziraleetan, France 2 gateak zabaltzen ditu tele-film interesgarriak. Lehena Alphonse Daudet-en ipuin bat dela gaia Eguberrigaueko hiru meza ixilak. Nahiz ederki jokatzen diren jokolariak halere faltazaio Daudet-en kondatzeko manera. Bigarrenak erakusten du Miss Harrietingelesaren usaiak Normandiako etxalde batetan, han bizi baita hoteleanbalitz bezala eta margolari gazte batekin dituen harremanak. Maitemintzen daanderea, bainan margolariak ez dio kasu handirik egiten eta azkeneanandereak bere burua putzu batean botaz galtzen du bizia.

***Errugbia : Euro-Kopa jokatu da ere igandean. Miarritzek aise irabazi duGloucester-en kontra (42 eta 15) bost entsegu markatuz, haietan lau emen-daturik eta hiru gaztigu-ostiko, ingelesek markatzen zutelarik bi entsegu, batemendatua eta gaztigu-ostiko bat. Partida ederra eta hastapen araberakoaEuro-Kopan. J.H.

KULTURA SAILA

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

Eliza lehen lerroan, Afrikan,SIDA edo HIES-aren kontra.Hori zen agorrila hastekoPelerin aldizkariaren titulu nagu-sia. Plazerrekin irakurtu dut zerlan miresgarria egiten dutenMozanbika herrialdean Sant’Egidio deitu batasuneko girixti-noek gaitz izigarri horri buruegiteko.Mozanbikak 21 miliun biztanlekokatzen ditu, Hego-Afrikakoekialdean, % 38 kristauak. Seipresunetarik bat HIES-akhunkia eta urtero eritasun ho-rrek 90.000 jende hiltzen ditu.Gaur haatik 450.000 eri artatu-ak dira hiru antibiotika betan,egun guziz, hartuz (ARV). “1990hamarkadan HIES-ak desmasiagogorrak egiten zituen familiaainitzetan eta gobernamenduakproblema hori ukatzen zuen”dio Gabriella Bortolot italianomedikuak DREAM (ametsa in-gelesez) izeneko gudu-eresianparte hartzen duenak. HauSant’ Egidio aipatu elkarteaklantzatu ekintza, barne diren gi-rixtinoek ebanjelioa obretan bizinahiz. Laiko mugimendu horrekgaur-egun 40.000 kide baditumunduan zehar.Hauien helburua, gogo onezegiten dutena, da goraxagoaipatu dutan tratamendubereziaren sidaduneri fornitzeaeta denbora berean jatekoa, batbertzearekin johan baitira. Berenoihua: eri aberatsek behar di-tuzten erremedio eta arta guzi-ak badituzte. Afrikarrek ez di-tuztea dretxo berak, ez dituzteatratamendu berak merezi?Bainan nun atxeman dirua bizikikario diren antibiotika horienerosteko. Sant’ Egidio batasunamundu guzian jokatzen da be-har den sosaren biltzeko.CIPLA indiar laboratorioarekinnegoziaketa handi bat erreusitudu, erremedio keta izigarri bateskuratzen zuela. Kausitze ede-rra bainan gero frogatu beharAfrikano jendea gai dela trata-mendu hertsakor horren segi-

tzeko. Alabainan erremedioaktenore beretan xuxen hartu be-har eta hein oneko janaribatekin.Hemen da proiektu horrenkausitzearen gakoa, “Ekintza-ileen” sarea berek izendatua.Haria, Ana Maria Muhai 48urteko ama familiako batek as-matua. Hezur eta larru, 29 kgbaizik etzituen pizu eta azkenegunetarat heldua. 2002ko o-tsailean, Dream erakundearekinburuz buru egiten du. “Erizainakikusi ninduelarik nigarrez hasizen” dio berak. Artatzen hastendira eta berehala poxi bat goitiegiten du. Hobekitu orduko ezdu bertzerik gogoan : jakin-araztea zer gertatu zaion etabertzen zerbitzuko ezartzea. Or-duan “Ekintzaileen” sarea xutikezartzen dute. Mozanbikan sor-tu 10 arta-zentroetan izigarrikolana egiten dute : jendea ar-gitzen, tratamenduak segitzeratsustatzen. “Jendeaz arrangu-ratzea, bertzeari kasu egitea”,hori da Dream-ek ekartzenduen bizitasuna. Batek ez badi-tu kaxetak behar den tenoreanhartzen, montrarik ez duelakotz,ukareko bat fornitzen diogu.Bertze bat urrun bizi baldinbada, bidearen egiteko sosaemaiten diogu” dio kide batek.Bertze egintza baliosa :funtsezko janariaren fornitzea(irrisa, sukre, olio, arto-irin,ilar…). Laguntza horiek beha-rrezkoak bainan ez litazke askimedikuntza jarraiki bat ez balitz.Analisia egiteko laboratoriomodernoak muntatu dituzte.Hastapenean, mundu guzitikjinikako artatzaileak ziren Sant’Egidioko kideak. Tokiko jendeaformatu dute eta orai gehienakherrikoak dira.Zer ondorio ekarri du lanhorrek ? Egun Mozanbikako30.000 eri artatzen dituzte. Ha-rro dira zeren esperantzetandiren ama kotsatuak seigarren

hilabetea aitzin tratatuz, % 90kasuetan haur sortu berriaksanoak gertatzen dira. Holakoemaitzek sinesgogorren kritikaketa jorraldiak ixilarazi dituzte etaorai osagarri minixteritzak ARVtratamenduak bere gain hartzenditu, OMS munduko osagarrierakundearen laguntzarekin.Gehiago dena, Sant’ Egidiokhor egin lana hedatu daAfrikako bertze eskualdetarat. Horiek hola, zer egin gaitz ho-rren ez biltzeko ? Martxoaren17an Afrikarat eremaiten zuenhegazkinean Aita Sainduak zion“Ez da SIDA-ren problema zi-latzen ahal gerizagailuak ba-natuz. Horrek ez ditu gauzakgaizkitzen baizik”. Hitz horiekpolemika bat sortarazi dute aiseulergarria, jakinez SIDA-z joakdiren erietarik laurdenak bainogehiago Eliza katolikoko elkar-teek artatzen dituztela munduanzehar. Erranaldi soberakina etaerrealitatetik biziki urrun dena,sail dorpe hortan ari diren girixti-no goresgarriek nekez onartzenahal dutena.Gehienek, ez erraiteko denek,gerizagailua kontseilatzen dutegaitz hortarik begiratzeko. “Ger-tatzen zait mezan HIES-azmintzatzea, dio Aita OttolinoPeleto “Dream” kideak. Kon-tseilatzen diotet garbitasuna etaleialtasuna bainan ez gordetzenhobe dela gerizagailua bali-atzea gaitz horren atxemaiteaedo bertzeri pasaraztea baino.Bizia dela jokoan”.Noiz bada Erromak kasu gehia-go eginen diote beren biziajende miserable horien zer-bitzuko emaiten duteneri etaazkenean pragmatismo pixkabat erakutsiko ? Nork sinestenahal du garbitasuna dela erita-sun hortarik begiratzeko bidebakarra ? Afrikako eta nunnahiko jendeak ez dira saindubatzu bainan gu bezalako gizoneta emazte ahul eta lerrakorbatzu !

Laurent Darraidou

IDEK BEGIAK

JEAN MIXEL BEDAXAGARREN HIRUGARRENA

Jean Mixel Bedaxagar xiberotarraren uztaez da kantari zenbaitek duten obra nasaihaietakoa, bainan lantzen duen diskabakotxak badu sakontasun eta gorputz.1983an agertu zuen Xiberoa lehen diska,1995ean Otea lili denean bigarrena.Oraikoan hirugarren diska daukuplazaratzen, Auñamendi izenekoa.Xiberoaren omenezko lan ederra : 15 kantua capella eta 4 instrumental. Kantu he-rrikoiak gehienak, Tipi Urruñarra, JanbattittElizanburu Saratarra, Etxahun Barkoxe,Etxahun Iruri eta bertze batzurenak. Bai etaere Jean Mixel Bedaxagarrek berak mol-datutako batzu, hala nola “Etxahun plaza gizona” edo “Orreagako artzainak”.Zenbait kantutan, boz eder batzu juntatu zaizkio bereari, Erramun Martikore-na, Mixel Arotze, Amaren Alabak eta Johañe Bedaxagarrenak. Argitaratzaile,Elkar.

SANTA GRAZIArgazki liburu ederra

Pariseko La Martinière argitaletxeak plazaratu berri du Santa Grazi herriaz argazki liburu guziz ederra (192 orrialde, 180 argazki). 210 biztan-leko xiberotar herri hori aurkezten duten testu eta argazkiak bi berriketaririzor dizkiegu. Horiek dira bizi osoan munduan gaindi ibilia den Hans Silvester aleman argazkilaria (71 urte) eta Pierre Accoce santagraztarberriketaria (81 urte), luzaz L’Express aldizkarian arizana. Aspaldidanikezagutzen dute elgar biek, Santa Graziko xoko moko guziak ere elgarrekin kurrituak, eta 30 urte hauetako argazkiak dituzte hor agertzen,Santa Graziren biziaren lekuko. Salgai 35 eurotan.

Santagraztar artzainak, mendian

1 - Itsasoz haraindian jakinik hil zinelako berria Handik ere sumatzen ginuen doluan zela herria Roger, bet-betan eritasuna traban zitzauzun jarria Betirako desager araziz elea eta irria.

2 - Prediku labur eta biziak, konprenitzeko errexak Preziatuak, zeren airosak baitziren zuk eman mezak Ainitzi hasi dielakotz gaur burua hartzen frantsesak Gutti gelditzen zauzkigu orain zu bezalako apezak.

3 -Herrigintza gaietaz apezak ardura ixilik daude Elizak behar luke mintzatu populu ttipien alde Hortan ere zure iritzia ez duzu sekulan gorde Nehork ezin du erran denbora duzula galdu debalde.

4 - Aipatu herrigintzak maiz behar baititu langile zonbait Bilkura batzuetan zurekin egoitea gertatu zait Ikusi nuen ez zinaudela bertzek eginaren goait Izpiritu argiak, erneak, bizi betea du nunbait.

5 - Pastual idazle gisa berdin zerbait zen zure omena Larraintarrek agertu “Xalbador” moldatu duzun lehena Geroxago “Etxahun Iruri” zuk idatzi bigarrena Lapurtar batek Xiberon egin duen lan emankorrena.

6 -Behin zuk Urdazuri ibaiaz ikusgarri bat egina Donibaneko Jai Alai hartan guretzat zer atsegina Hain omoreko asmatzailerik nun kausi zure berdina ? ZERBITZARI ta LARZABALekin alai zazu zeru gaina !

7 - Herriarendako maitasuna erakutsirik obretan Roger, dakizu Euskal Herrian maitea zinen benetan Zuk ondu kantu airos guziak xaramelatuz plazetan Zutaz atxiki orroitzapena berrituko da artetan.

Roger IDIART zenariDoinua : Xalbadorren “ene ama zenari”

J.L. LAKA

Page 7: Herria 3028

7

Baigorrin HERRIARENA piztu da

LEGEZKO ABISU

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &

droit commercial64100- Bayonne

AVIS DE DISSOLUTION

FACTOR CO2 TRADING FranceSARL à associé unique au capital de 7.500 €

19, Place Emlinger - Central Forum64100 BAYONNE

511118218 RCS BAYONNE

Par décision du 30/09/2009, la sociétéFACTOR CO2 INTEGRAL TRADING SER-VICES, associée unique, a décidé la disso-lution anticipée de ladite Société à compterde la même date.

Cette décision de dissolution fera l’objetd’une déclaration auprès du Greffe du Tri-bunal de commerce de Bayonne. Selon lesdispositions de l’art. 1844-5 du Code civil etde l’article 8 al.2 du décret n°78-704 du 3juillet 1978, les créanciers peuvent faireopposition à la dissolution dans un délai de30 jours à compter du présent avis, devantle Tribunal de commerce de Bayonne.

Pour avis

AVIS DE CONSTITUTION

Il a été constitué pour une durée de 99 ans,une Société Civile Immobilière au capitalde 3.000 Euros, dénommée TRJ 3 C,immatriculée au RCS de Bayonne, ayantpour objet l’acquisition, l’administration etl’exploitation de tous biens et droits immo-biliers et plus généralement de toutes opé-rations pouvant se rattacher directement ouindirectement à l’objet ci-dessus, dont lesiège social est à ST PIERRE D’IRUBE,810 chemin Harrixury et dont la géranteest Anne SAINT-SEVERIN domiciliée à lamême adresse.Les parts sociales ne pourront être cédéesqu’avec l’agrément des associés.

Pour avis

AVIS DE CONSTITUTION

Suivant acte sous-seing privé en date àCIBOURE du 14 octobre 2009, il a étéconstitué une société civile immobilièredont les caractéristiques sont les suivan-tes :Dénomination : ISILALDEACapital : 10.000 euros, apport en numé-raire uniquement.Siège social : 9 avenue Jean Jaurès,64500 CIBOURE.Objet : Propriété, gestion et exploitationpar bail, location ou toute autre formed’un immeuble.Durée : 99 ans.Gérance : Monsieur Iban ARRIBILLAGA,demeurant à CIBOURE (64500), 9 ave-nue Jean Jaurès.La société sera immatriculée au Registredu Commerce et des Sociétés deBAYONNE.Toutes les cessions de parts intervien-nent par agrément de la majorité desdeux-tiers au moins.

Pour avis et mention.Le gérant

AVIS DE CONSTITUTION

Suivant acte sous-seing privé en date àLarressore du 8-10-2009 enregistré auSIE de Bayonne, Pôle Enregistrement le16-10-2009 Bordereau n° 2009/1243case n° 23 ext 4474,Il a été constitué une société dont les ca-ractéristiques sont les suivantes :Dénomination : EUSKAULANASForme sociale : SARLSiège social : ZA ERREPIRA- RD 932 -64480 LARRESSOREObjet : Création et exploitation d’un fondd’installation, d’entretien et dépannage deplomberie chauffage, et activités s’y rat-tachantDurée : 50 années à compter de sonimmatriculation au Registre du Com-merce et des SociétésCapital : 1000 euros, divisé en 500 partsde 2 euros chacuneApports : en numéraireGérance : Mr Stephan TARRIT, Qt Hel-barron 64310 ST PEE SUR NIVELLEImmatriculation : La société sera imma-triculée au Répertoire des Métiers et auRegistre du Commerce et des Sociétésde Bayonne.

Pour avisLa gérance

ADN hartzeari uko eginik, Jean Michel Ayçaguer ortzaiztar labo-raria auzitan pasatu zen irailaren 29an Baionan. Prokuradoreak1000 euroko isuna eskatu zion. Laborariak aldiz osoki xuritia izandadien eskatzen du. Erabakia urriaren 27an emanen du Baionakoauzitegiak. Oldartu kolektiboak galdegiten du ahal duten guzierijoan diten auzitegi aitzinera astearte hortan, 13.45etan, ortzaizta-rraren sustenguz.

OLDARTU-REN DEIALDIA

1859an, duela xuxen 150 urte, sortu zen Hazparnen Jean Hiriart-Urruty kalonjea, bere denborako euskaltzale argituenetarik batto,luzaz Eskualduna astekariaren buru izan zena. Azaroaren 7an, ara-tsaldeko 4etan, Euskal Kultur Erakundeak eta EuskaltzaleenBiltzarrak, Hazparneko herria partzuer, eskainiko diote omenalditxobat, jendeak jakin dezan nor izan zen. Hizlaria, Janbattitt Dirassar,Jean Hiriart-Urrutyren artikulu batzu irakurtuko dira karia hortarat.Horra gomita deneri zabaldua.

LARUNBATEKO ABISUAZ KONTUATXIKIKO OTE DU RFFA-k ?

10.000ko bat lagun bildu zen alabaina joan den larunbatean Baionan,bigarren treinbide proiektuaren kontra. Lehen lerroan beren xingolakpapoan gurutzaturik auzapez eta hautetsiak, hogeiez goiti, hala nolaJ.J. Lasserre Bidaxungo kontseilaria, alta duela hiru urte AHL-renalde publikoki mintzatu zena. Ez zen hor haatik MAM, justiziakoministroa, baieztatu zuena bigarren bidearen kontra dela, gehituzatsulutuki puska garraiatzeko behar baldin bada, aski dela Biarnoago-ko aldetik pasaraztea.

Ez ziren hor ere Iparraldeko hiru deputatuak, Lapurdikoak biak trenbi-de berriaren alde izanki, eta Jean Lassalle ezin jinean. Falta ziren ereDidier Borotra Miarritzekoa, eta Jean Espilondo Angeluko auzapeza,alta duela bi urteko deputatu bozetan bigarren trenbidearen kontraargi mintzatu zena. Hor zirenetan : Kotte Ecenarro, Hendaiako kon-tseilaria, bakarra sozialista hautetsietan trenbide berriaren kontra ;Eliane Pibouleau-Blain, ezkerreko oposizioko kontseilari baionesetanbakarra ; Gerard Claverie Ternoseko hautetsia, hego Landesetatikhautetsi bakarra naski.Arduradun politikoen gibelean ziren CADE etaherri desberdinetarik etorri elkarteak, Azkaindarretan bakarrik bostehunez goiti.

Ondoko hitzordua hautetsientzat azaroaren 6ean izanen da, bi aldee-tako teknikariak bilduko baitira, RFFkoak erakusteko hautetsiekmanatu inkesta ez dela xuxena eta hautetsien teknikariak frogatzekoegin duten inkesta egokia dela. Elkarteen aldetik hitzordu bat jada fin-katuxea heldu den urte hatsarrean hegoaldeko proiektuaren kontra-koekin bat agertzeko ; eta beste bat RFFak proiektuaren ibilbidezehatza aterako dueneko, erakutsiko duena zuzen non gaindi eraikibeharko diren Senpere eta Azkaine zeiharkatuko dituzten bost tuneleta lau zubiak. Elkartek hitzordu bat bikoitza hartua dute jadanikheldu den primaderako : lurralde bozen kari erreferendumak antolatu-ko dituzte herrika, eta deituko dute garbiki ez bozkatzera bigarrentrenbidearen alde diren zerrendei.Hitzordu hurbilena ostegun honetan berean emana da Baionako Ata-lante zinegelan ; “Syndrome du Titanic” deitu Nicolas Hulot-renfilmearen ikusteko, arratseko zortzi orenetan. CADE-ko Victor Pachonizanen da ondotikako debatearen eramaile.

HIRIART-URRUTYKALONJEA GOGOAN

Xapelgo hastapen hau gogor bihurtzen ari zaio irisartar lehen taldeari.Joanden ibiakoitzean, Nanteko taldea zuten errezebitzen Airoski gelabete batean. Hastapenean irisartarrak nagusi, 13-8 aitzinean. Bainanixtanteko 13-13. Eta bigarren zatian amore eman behar, parreanzutelarik bereziki 16 urteko jokolari biziki on bat, O’Brin Nyateu(geroan ere entzunen da izen hau goi mailan). Partida azkeneangaldu dute 22-26. Sailkapenean beti hamahirugarren dira, 8 pun-durekin. Helduden ibiakoitzean, Saint Malo-ra doatzi.

IRISARTAR ESKUBALOILARIAK

Azaroaren 5etik 7ra iraganen da Parisen etxegintzaren feria handia,eko-eraikuntzari berezikiago itzulia dena. Kari hortara, Garazi-Baigorrialdeko Zabaldu batasunak bidaia bat antolatzen du haraino. Hunaegitaraua : abiatzea azaroaren 5ean, ortzeguna, Donibane GarazikoJai Alai aitzinetik (14:00) autobusez Baionaraino eta gero Baionakogeltokitik treinez (15:30). Pariserat heltzea 20:00etan. Azaroaren 6an,ostirala, feriaren bisita (10:00-19:00), aratsean Parisen gaindiko itzu-lia. Azaroaren 7an, larunbata, feriaren bisita (10:00-14:00) eta etxeratitzultzea Montparnasseko geltokitik (15:50), Baionarat heltzeko20:30etan eta Donibane Garazirat 22:00etan. Xehetasun gehi-agorentzat, Francis Carricart 06.83.14.05.82.

PARISEKO ETXEGINTZA FERIA

Handik kolektiboak antolaturik, “Ahalmen hurritasuna eta hau-rrideak” kolokioa iraganen da urriaren 24ean, larunbata (9:00-17:00), Miarritzeko herri kasinoan. Idekidura hitzaldiak : DidierBorotra eta Juliette Seguela hautetsiak. Ondoko hitzaldiak :Claudie Bert kazetaria, Hervé Dalibert hezitzailea, Régine Scellespsikologoa, Mitxel Lakuntza gipuzkoarra, Ainhoa Fiz teknikaria,Olivier Ganet notarioa, ororen kudeatzaile Cecile Lafitte psikiatra.Interesatu orori idekia, 5 eurotan.

AHALMEN HURRITASUNAETA HAURRIDEAK

Elkarte honek bere biltzar nagusia dauka urriaren 23an, ostiralaratseko 8.30etan, Herriko Etxe gibeleko salan. Solasaldi nagusia,Uhaldeko zerritegi industriala. Inkesta publiko bat iragaiten ari da,urriaren 24ean bukatuko dena, zerritegi horren handitzeaz. Inguru-mena elkarteak herritar guziak gomitatzen ditu handitze horrenkontra mobilizatzera.

LEKORNEKO INGURUMENA ELKARTEA

Urriaren 24ean, klimaren nazioarteko eguna kari, “Bizi!” elkarteak eki-taldi berezi bat antolatzen du Baionan. Mosoletako ateetan, 350 per-tsona nahi lituzke elgarretaratu, elgarrekin “350 bizi” moldatzeko,zerutik filmatua eta argazkietan hartua izaiteko gisan. Ekintza ara-tsaldeko 4etan egitea pentsatua da, 4.30etan bukatzeko. 350 zen-bakiak atmosferoan den CO2 kontzentrazioa nahi du adierazi. Mun-duan gaindi gisa bereko ainitz ekintza beharra da memento berean,agintari nagusieri ohartarazteko Kopenhageko goibiltzarran neurriegokiak behar dituztela hartu beroaldi klimatikoa eztiarazteko.

KOPENHAGE 2009 - BIZI !

Lehen bestak Buzunaritzen iragan balinbaziren, aurten, jaz bezalafuntsean, Dordoñan iraganen da, St Martial d’Artenset herrian, urri-aren 24an, larunbatarekin. Kari hortara, BLE elkarteak besta hortanparte hartzeko parada eskaintzen du. Autobus bat abiatuko da larun-batean, goizeko 6etan, Donapaleutik, Airetik salako aparkalekutik,biharamunean itzultzeko aratsaldeko 5ak irian. Autobusa eta egoitza25 eurotan.

ARTO BILTZAILEEN BESTA

Xapelgo hastapen gogorra bizi dauka Baionako emazte errubilaritaldeak, lehen lau partidak galdurik. Larunbat huntan, Toulougestaldea errezibituko du, aratsaldeko 4.30etan, Floridako kirolzelaian.Sustengatzaileak joan ditela saldoan, indar emaile !

EMAZTE ERRUBILARIAK

EHZEUSKAL HERRIA

ZUZENEANEuskal Herria Zuzenean elkar-tearen biltzar nagusia beharrada urriaren 24ean, Heletan,larunbat goizeko 10etan. Fes-tibalaren laguntzaile guziakgomit dira. Aurtengo festibalarenbilana eginen da eta heldudenurtekoaz gogoetatuko. Ondotikzintzur bustitzea.

Bielle-Oçafrain . . . . . . . . . . .40Sorhuet-Harizmendy . . . . . .30Rugby nunbaitekoaren ondotikzen gure herriko pilota trinketean.Alta gure herritarrak ziren bietanere. Bainan hori ez da oraikoa :auzoko saldak beti ta egundai-notik izan duen lillura, hori.Horiek hola, hor ziren trinketeanBaigorritik Banka eta Alduderai-noko pilotazale suharrak, aitafamiliako eta etxeko jaun batzuere bai, beren herriaren geroazaxola dutenak, eta pilotarigazteak nundik ez ? Horiek orokberen su guziaz berotu dute par-tida hau, eta bestea ere. Gurebaxenabartar auzo-auzoek dutegaina hartu eta atxiki. Gogorbururatu dute denek. 9 bote sartuBiellek eta Sorhuetek 6.Etcheverry-Lazcano . . . . . . .40Lambert-Curutcharry . . . . . .30Lehen partida hunekin hasia zenaratsalde hori, hor gutiagokoraino ezagutua zuten Lazcanourruñarrarekin. Hunen besoa,airos eta bolanta, prezatu duteherritarrek, bereziki aitzinekolaguna ere berdin jotzailea zuenlagun horrekin. Orduan, ez otezuen Kurutcharryk ere erakutsibeharko badakiela harek ere ha-rrotzen. Eta ez bakarrik aitzinekoxixta eta zangoen arte harenmiatzen. Beraz, hemen, herritarrada bitoriarik gabe atera. Egiaerran, Lambert ere ikusi da egunhobean beste aldiz berezikibotean, duen besoarekin, bainanhor ez du bat baizik sartu, etaEtcheverryk sei.

Ibarrola-Ezcurra I . . . . . . . . . .?Etcheverry-Lazcano . . . . . . . .?Horra beraz helduden igandekopartida nausia zein izanen den.Haatik hor beren neurri handihura nolakoa duten agertubeharko dutela joan den igandehuntako lehen irabazleek.Aitzinean haatik beste lau pilotariikusiko ditugu lehen partidan,amaturretan, mentura onekogazte batzuekin : InchauspeAlexis, Beñaten semea, batetik,ariko baita René Dermit bestehazpandarrarekin, Lucu-Amuletbi amikuztar gazteen kontra.

ARBONAN JOKOBERRIAlfaro-Maitia . . . . . . . . . . . . .40Poueyts-Lamure . . . . . . . . . .37Horra nola bururatu den finalahunekin aurtengo lehiaketa, orenbat eterdi pasa gudukaturik laupilotariak, batean bat eta besteaaitzintzen zirela eta arteanberdintzeak, gaitzeko eskuzartal-diak ukanez ondarrean pilotarihoriek, ongi merezituak.Hastean Iturbe-Labordek garaitu-ak zituzten Telletchea eta Guil-tsou.

PESSAC BORDELEKOANIbarrola-Bessonart . . . . . . . .40Bielle-Ezcurra II . . . . . . . . . . .37Horra berriz joan den ortzegunaratseko esku-huska nola gelidtuden. Orai, finalarendako, Waltari-Kurutcharry ukanen dituzte biirabazleek kontrarioak ortzegunarats huntan 8ak eterditan, pale-

tako finalaren ondotik (Amestoy-Bergerot eta Lissar-Suzanne).

ARGENTINAN INCHAUSPE-AMULET NAUSI22 urtez pekoetan hegoaldekoenkontra lehen mantxa galdu duteaise (10-0), bigarrena eta hiruga-rrena irabazi (15-11, 15-1). Finalaere irabazi, metzikanoen kontra(15-8, 15-11). Igandean ikusikoditugu Baigorrin Inchauspe etaAmulet.Buruzburu berriz, MikaelPalomes da irabazle haundiatera, beti trinketean, LopezHegoaldekoa garaituz bi mantxe-tan 15-6 eta 15-6.

GARATENEAN ASTELEHENEAN FINALERAT, ZIKIROAREKINIbarrola-M.Saldubehere . . . .50D.Saldubehere-Ezcurra II . .45Denen gostuko partida, bigarrenfinalerdi hau, astelehenean. Iba-rrola aitzinean izanik, jaunenjaun, 27-15 eta 40-30, bainan44etan ados, lau pilotariak txalotuditu jendeak plazerez. Biba anaiagazteak, bai eta Paxkal Ezcurrajokolari arraroa. Ibarrolak ez dugure laudorioen beharrik. Astele-hen arte, 5 orenetan, ahal duzue-nak, eta ez ahantz lehenikzikiroa, ontsa merezituaGarateneko publiko fidelak !Pilotariak, egungo irabazleak etaEzcurra I-Bessonart.

HEGOALDEAN LAUETERDIANZAFRALDIEKINOinatz Bengoetxea . . . . . . . .22Mikel Beroiz . . . . . . . . . . . . . . .5Hara zafraldi bipila lehenbizikohortan leitzarrak beste nafarrarieman diona 36 minuta bakarrikaski iraun duena 600 ikuslerenaitzinean.Belloso-Argote . . . . . . . . . . .18Mendizabal-Urrizelki . . . . . . .17

Olaizola II-Peñagarrikano . .22Berazaluse VIII-Merino . . . . . .8Horiek biak ere han jokatu dirajendalde beraren aitzinean.Julen Retegi . . . . . . . . . . . . .22Olaetxea . . . . . . . . . . . . . . . . . .8Huntan ere, Errenterian buruzbu-ruka ona agertu da irabazlea.Gonzalez-Pascual . . . . . . . . .22Irujo-Arruti . . . . . . . . . . . . . . .16Hau birazkan baina josteta gutiomen Errenteriako beste partidahuntan azkaindarrarekin, nahizuena egiten baitzuen farraskahaundian bururatuz azkenean.Saralegi . . . . . . . . . . . . . . . . .22Xala . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12Hau haatik ustegabekoa, Donos-tian, baina partida ederra eginezSaralegik. Beraz Salaberriri Sa-ralegi nausi aldi huntan, lauaketerdian.Berasaluze IX-Eulate . . . . . .22Titin-Zezilio . . . . . . . . . . . . . .20

Cabrerizo-Merino . . . . . . . . .18Ibai Perez-Galarza VI . . . . . . .4Bi partida hauek ere Donostian.Agirre-Ibai Zabala . . . . . . . . .22Chafee-Beobide . . . . . . . . . .18Arrigorriagan jokatua.

Bego

Page 8: Herria 3028

8

-Ortzegunean (20.30), Hendaian, Variétés gelan, «Femmes en danger» ikusgarria.- Ortzegunean (21.00) Hendaian, Jondoni Bixintxo elizan, Entzun, Otsailan eta Gaztelu Zahar koroak-Ortziralean (20.30), Baionan, Luna Negra kabaretean, Ring d’Impros sailaren konduko musikaldia. - Ortzegunean (20.30) Garaziko Jatsun, Bordatto sagarnotegian, Jojo Bordagarai taldea-Ortziralean (21.00), Donibane Lohizuneko elizan, kantari-koroen festibalaren karietarat, Cor de Teatre Kataluñako abesbatza.- Ortziralean (21.00) Heletan, Erregelu salan, Mouss eta Hakim, Cel 3 eta Descontrol-en kontzertua-Ortziralean (21.00), Senpereko elizan, Atsulai eta Bostgehio koroak.- Ortziralean (23.00) Hendaian, Kanttu ostatuan, Neguri Gorriak-Asteburu guzian, herriko bestak Altzürükün eta Altzumartan-Asteburu guzian, Urruñako Kulturaldia.- Larunbat arte, Baionan, Angelun eta Miarritzen, Translatines antzerki festibala- Larunbatean, Miarritzen, herri kasinoan, «Handicap eta Fratrie» kolokioa, Handik kolektiboak antolaturik-Larunbatean, Angelun, kukuso-merkatua Quintaou plazan- Larunbatean (10.30) Donapaleuko mediatekan, Claude Labat mintzo sorginkeriaz Euskal Herrian-Larunbatean (11.00), Baionan, Baionan Kantuz, Lakarre plazatik abiatuz.-Larunbatean (17.00), Baionan, jendea Xaho kaierat bilduz, Deiadar manifestaldia, euskararen ofizialtasuna eskatuz.-Larunbatean (17.30), Laudion, Euskal-Herriko bertsulari xapelketa nagusiaren konduko kanporaketa.- Larunbatean (18.30) Izturitzeko harpetan, Maurice Rebeix mintzo Lakotako Indianoetaz-Larunbatean (21.00), Miarritzen, Atabal

musikategian, The Dodoz.- Larunbatean (21.00) Miarritzen, Gare du Midi, bi antzerki : «Maison de poupée» eta «Hedda Gabler»-Larunbatean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, Fils du vent hirukotea. -Larunbatean (21.00), Baionan, San Andres elizan, Lapurtarrak koroa eta Letoniako haur batzu kantari.- Larunbatean (21.00) Maulen, Jai Alaian, «Bodarin» dantza ikusgarria Anaigazteak taldeak emanik - Larunbatean (22.00) Itsasun, Goxoki gaztetxean, Kadjoo taldea-Larunbatean eta igandean, Ezpeletan, Biperraren besta.-Larunbatean eta igandean, Donibane Lohizunen, Probentza aldeko gauzen merkatua.- Igandean, Makean, Amnistiaren Eguna-Igandean, Hendaian, selauru-hustea Zokoburu auzoaldean.-Igandean, Ziburun, Gurutze-Gorri auzoaldeko besta, bazkarian Arrantzaleak taldea kantari.-Igandean, Senperen, Zirikolatz elkarteak ospatzen bere 30 urteak.- Igandean (17.00) Baigorrin, Bil-Etxean, «Roxali» antzerkia-Igandean (18.00), Ziburuko elizan, kantari-koroen festibalaren kondu, Xaramela eta Landarbaso abesbatzak.-Igandean (18.00), Miarritzen, Koliseo gelan, Sanchez anaien musikaldia.-Igandean (20.00), Miarritzen, Versant antzerkitaldearen biltokian, Kongo herrialdeko dantza eta musikak, Pesa Montema elkartearen eskutik.

Gehexan Pontto

PURRA ! PURRA !Oroit naiz, joaiten zelarik ama oilategira entzuten nuela aspaldiko deia : Purra ! Purra ! Orduan biltzen ziren oilo, oilasko eta oilarra bihiaren beha, nasaiki eskaintzen zuela amak.Ez dakit holako deiak egiten dituen Hezkuntza ministroak edo gazteriaz arduratzen denak bihia ez dietela eskaintzen bigarren mailako ikasle batzuei, bainan bai dirua bazka berria, hala nola egiten zuen puailleriak. Zer dira oraiko ikasle batzu : oilo, oilasko ala oilar ?

Australian gaindi ibili ondoan, itzuli labur bat egin dezagun Kanakia eskualderat. Ez da Australiatik arras hurbil, ez eta gisa batez hain urrun, bi mila kilometrotan alabainan, Frantziatik aldiz kasik hogoi miletan! Kanakia hori da frantsesez Nou-velle-Calédonie deitzen dena. Izen hori inglesek emana. Kaledonia zen lehen Eskoziaren izena. Duela 235 urte, James Cook itsasturi famatua izan zen Eu-ropatik joan-eta lehena lur hortarik hurbil ibili zena eta nola aita eskoziarra zuen haren omenez bezala Kaledonia Berri deitu zuen orduan ikusi lurraldea. Hau ez da ugarte xoil bat bainan ugarte multxo bat. Egia erran, batek hartzen du haatik eremu gehiena, izena ere gisa hartakoa du, Lur Handia, frantsesez Grande Terre, askok deitzen ere dutena “le Caillou”, alimaleko harrikoskor bat balitz bezala! Beste ugarteak arras ttipiak dira haren aldean. Lurralde guziak 18.575 kilometro karratu ditu, kasik Euskal-Herri osoaren heina, Lur Handi delako horrek berak 16.360, ugarte ttipiagoek, denen artean 2215. Horko bazter guziak Frantziak bere gain “kolonia” gisa hartuak 1853-an frango luze iraun zuten zalaparta zonbait goiti beheiti.

EREMU TTIPIAN, AINITZ JENDE MOTA...

Denetarat, azkenik egin konda-ketaren arabera, 244.000 biz-tanle dira, Ipar-Euskal-Herriaren heina ez arras. Noumea hirina-gusian berean badira 91.000, inguruko herriekin hiriguneak badauzka 146.000, heldu baita jendetze guziaren %63 nunbait han. Hots, xoko hori biziki jen-detsu, gaineratiko herrixketan eta baserrian arras jende guti... Jendeen % 44 dira arrunt han­go bereko deitzen ahal direnak, iduriz heien arbaso urrunak han gaindi kokatuak duela hiru mila urte edo holako zerbait. Horiek dira nolazpait egiazko kanakia­rrak eta hortakotz da lurraldea bera ere gero eta usuago Kana-kia deitzen. Leinuka banatzen dira, leinuak badira orotarat hiru ehun bat eta bakoitxak baditu bere ohidura bereziak.

Europatik harat joanen ondokoek osatzen dute jendetzearen %37-a, ardura “caldoches” deitzen direnak, izen hori ez bada ere denen gostukoa... Gehienak motaz frantsesak. Asko 1870-eko gerlatik landa harat joan zirenen haurren hau-rrak. Gisa hortan orduan harat alde egin zutenak frango ziren sortzez Alsazia eta Lorrena eskualdetakoak, atsulutuki frantses egon nahi zirenak, Alemaniak beretu zituelarik Alsazia osoa eta Lorrena probintziaren zati bat. Biztanleen % 19 toki desberdinetarik harat joan batzu dira, gehienak Ozeaniako beste eskualde batzuetarik, parrasta bat Vietnam aldetik.

DENETARIK POXI BAT

Erlisionez, ainitz badira girixtinoak, protestantak alde batetik, kato-likoak bestetik, lehen misionestak harat joanik 1841-ekotzat, frantse-sak han gaindi nagusi handi plan-tatu baino zonbait urte lehenago...

Frantsesaz bestalde, badira 28 mintzaira. Batzu kasik galduak. Gehienik erabilietan, bostek badute orai doi bat bederen legez-ko ezagupen... Ekonomia mailan, mozkinbide desberdinak dira han gaindi. Erran ditake denetarik poxi bat badutela. Noumea hirigunetik kanpo, labora-ri frango artoari eta baratzekarieri emanak bainan ere ogiari bai eta guti aski hazkuntzari. Lur batzuen gainetik ukanak dituzte gaitzeko eztabadak...Industriaren aldetik nikel mea-tegiek egina dute eta aitzina egiten lurraldearen fama. Gora-behera frango ezaguturik haatik...Turismoa ari da bestalde hein bat azkartzen. Urtean ehun bat mila kanpotiar ibiltzen dira han bazter ikuska. % 35 japonesak, beste hainbeste Australiatik eta Zelanda-Berritik joaiten zaizkiotenak. Europatik aise gutiago, biziki urrun baita alabainan...

Muslaria

BEHAKO BAT KANAKIARI1- EUSKAL-HERRITIK 20.000 KILOMETROTAN...

Baserrian, bada oraino bizitegi frango lehengo etxettoen idurikoak, lastoz, hostoilaz edo ihiz estaliak...

Lur Handi ugartean gaindi, ikus ditazke eliza batzu frango ttipiak bainan untsa pollitak!

Denetan ere badira bazter pollitak, bereziki itsas­hegian. Hauxe da toki ezagutuenetarik batto eta itsasoko arkaitz hori deitzen dute “Oilo Errulea”, baizik­eta iduri duela (ba ote egiazki ?) erruten ari den oilo bat...

Haur ikasle, heien burraso, erakasle eta, ororen buru, euskararen lagun talde oso bat izan da Argentinako Mar del Platan «Harri koskorra» deitu ikastolen aldeko festa ber-riko partaide eta bultzatzaile joan den irai-laren 26an. Urtean zehar Denak Bat Euskal Etxean euskara eta euskal kulturaz bustiriko dantza, asti eta festa programa irudiment-suko parte direnek egun berezi batez gozatu ahal izan zuten antzerkia, joku eta jolasak, power point-ak, euskal kantuak, musika, bestelako sorpresak eta askaria ere osagai izan zituen arratsaldepasa batean, guzia auzolan gisa eratu eta obratua, Euskal Etxe-ko ‘Artaburu’ talde euskaltzalea antolatzaile. Ez da hau batere Mar del Platan ikastolen alde antolatzen den lehenengo jaia, aitzine-tik ere urte guziz antolatu izan baitira Euskal Herriko lurralde bakotxeko ikastolen jaiekin bateginik jai paraleloak, esan nahi baita Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilome-troak eta Nafarroa Oinez. Haatik oraikoan, Ikastola erakundearen, Euskarazko Eskola-ren aldeko besta izan da, Argentinatik, Dias-poratik, ‘harri koskor’ bat, indar puskaño bat, igorri nahirik Euskal Herrira, Mar del Platako erakasle, burraso, haur eta gaztetxoen nahi-keriaz. «Gure haurrek auzolanaren indarra sendi de-zaten nahi dugu, Argentinan sortu izanagatik

euskara eta euskal kulturaren bidez Euskal Herriko parte senti daitezen». «Heiek hemen-dik Euskal Herrira igor eta emenda dezake-ten ‘harri koskor’ hori, indar puskaño hori, zinez inportanta dela sines dezaten nahi dugu, eta besta honen bitartez obratu dugu hori, hemendik aitzina besta hau urte guziz egitea baita gure xedea», adierazi dakote HERRIAri. Arratsaldeko bi oren t’erdietan hasirik, ma-rrazkiak egin, jolasak jolastu, herri kirolak jokatu (sokatira, txingak...), kantuak kantatu (Gora-behera, Pintto-Pintto...) eta beste zen-bat ekimen didaktiko euskaraz eginik, eguna aise pasatu zen lagunen irrien eta azantzaren artean. Seiak aldera, askariari ekin zitzaion. Besta eta arratsaldepasa osoa auzolan iz-pirituz ideiatu bazen ere -haur, gaztetxo eta heldu bakotx partaide eta protagonista- azpi-marratzekoa da erakasleek egin lana. Maite Ariznabarreta, Nerea Balzola eta Milagros Pandolfo erakasle gazteak behar dira aipatu hor, Graxi Bakker, Adriana Hernandorena eta Monica Usubiaga lankide, guziak Argen-tinan sortuak. Heien ahaleginak, ‘Denak Bat’ Euskal Etxeko eta euskaldun komunitateko gainerako kideenekin batera arrakastatsu bi-lakatu zuten lehenengo ‘Harri koskorra’ hau. Bigarren edizioa hurbilago da orai. Zorionak!

Joseba Etxarri

Mar del Platako Euskal Etxeko haurrek

‘Harri koskorra’ besta ospatu zuten Ikastolaren alde

Euskarazko karteldegia Mar del Platako Euskal Etxean

Tipien taldea, heiek egin marrazkiak erakusten

Sokatira eta herri kirolak ere egin zituzten