Herria 2950

  • View
    248

  • Download
    5

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria astekaria 2950

Text of Herria 2950

  • Pazkok ekarri du aurten ere Aberri-Eguna, euriak euri ospatu dena (ikus ere 2. orrialdean).Udalbitza-Udalbide bildu da Uztaritzen, iraultza denborako Garat deputatua gogoan,Euskal-Herri guzien batetaratzea galdetu ziona geroxago Napoleon inperadoreari.Herria Eraiki eztabaidaguneak muntatu du gaitzeko ibilaldia, Hendaian bururatu dena,txalaparta xorta airos batzuekin. Parte hartzaleak baziren bizpahiru mila. Euskal-Herriakbehar duela bere buruaren jabe, hori du suharki aldarrikatu Abel Ariznabarreta-k.Euskaldunek berek behar dutela beren geroa hautatu eta moldatu, beren egitekoa dutela, ezdena beste nehoren gain uzten ahal... Ixabel Etxeverria urruarra ere mintzatu da, gisaberean azpimarratuz Euskal-Herriak behar dituela bere buruaren jabe izaiteari johanzaizkion tresna egokiak. Hendaian aipatu dira ere Iparraldean martxo huntan izan diren hauteskundeak bai eta bozhorien emaitzak.Eusko-Alkartasunarekin elgarretaratze jendetsu bat iragan da Gernikan. Hor ere, bide berribatzuen idekitzea izan da solasgai, Euskal-Herriak behar duela bere eskubide guzien goza-mena. Alderdi Jeltzaleak ere ez du besterik errepikatu Bilbon, aro txarraren gatik karpa zabalbaten pean egin den biltzarrean, aurten hitzarmen sano eta emankor bat behar dela atsulu-tuki finkatu Madrileko gobernuarekin. Beste ekitaldi bat, hau ere alderdi Jeltzalearen eskutik, izan da igande iluntxean DonibaneLohizunen, Jose Antonio Agirre lehendakari zenaren oroit-harrriaren aintzinean, herrikoauzapeza ere partzuer. Batasunaren eta bakearen aldeko deia dute zabaldu Gaxuxa Elhorga eta Ramuntxo Camblong-ek. Oroitaraziz Agirre ehortzia izan zela Donibanen 1960-an eta 50. urtebetzea beharko dela kartsuki ospatu, beraz hemendik bi urteren buruan.Oro har, batzuen eta besteen mezua hauxe izan da bi hitzez nahi bada laburbildu: beti aintzinerat egin behar dela Euskal-Herrri azkar baten eraikuntzan....

    Den gutieneko oparia erebaliosa da maite dugun norbaitenganik ukana dugularik (Theokrites)

    2008-ko Martxoaren 27-koa27 mars 2008

    ISSN 0767-7643 1,10 N 2950

    ZIBURUKO AKERRA

    P azkokari, gogoetatua egona niz,burutan nintuela asteburu euritsuhortan, nihaur ahal bezen ixilgeldituz, batzueri eta besteeri han etahemen entzun solasak...

    Zertaz mintzo zen bada jendea?Aste Sainduko eta Pazko igandeko eliz-kizunez? Arras guti... Aita Sainduak bakeagogoan zabaldu mezu argiaz? Doi-doia etaaldi bat bakarrik entzun dut holako zer-bait, telebixtaren aintzinean gertaturik AitaSaindua bera mintzo zenean...

    Solasgai nagusietan aroa lehennaski! Pena zela iguzkirik ez izaitea, edobiziki guti, kasik alde bat euria eta haizehotza! Artetan, lekuka segurik, ortziak etabarazuza... Gure ganat etorri kanpotiarhorien nardagarri, jakinaren gaineanbestalde ainitz ez direla jin ere, jinen zire-nak aro hobea izan balitz... Hori eremakurra segur turismoak toki handia har-tua-eta gure herrietan.

    Solasgai ere Pazko iri huntakoausagailu, besta eta denbora pasak:Baionako xingar-feria, muslarien xapel-goa, abertzaleek arrunt berea duten AberriEguna, Sarako biltzarra, Donibane Garazieta Baionako pilota partidak, eta holakobatzu...

    Solasgai gisa berean, bainan ezhaatik usteko ginuen bezenbat, Kontseilujeneral edo orokorreko bozak, eta bozhorien ondorioak, lendakari berri batenkargutan jartzea bereziki eta egiazkogehiengorik nehork ez ukaitea... Ez kexa,ez kexa, erran daut norbaitek, akomea-tuko tuk ba, eginen die beti bezala berenarteko saltsa...

    Eta gero, solasgai bixtan da, tokiantokiko gertakari batzu... Ziburun kon-parazione, badakizue zertaz arizan direnazkarki, batek hau errran eta besteakhura? Uste-gabeko gauza bitxi batez! Nolajoanden aratsean, ondo hartan zirenakharritu diren, eta batzu doi bat izitu ereomen, aker bat sarturik arras gora denetxe batean... Eta bai, akerra eskaleretangoiti ari, nehork ez jakin nola sartua zen,nundik jina eta zertarat! Kaxketadunakekar-arazi behar kanporat atera zezaten!Ze ixtorioa hori ere! Pazkokari ukan duzonbait eta zonbait aipaldi!

    J-B D

    ABERRI EGUNA:BETI AINTZINERAT EGIN BEHAR

    Euriak euri zernahi abertzale Hendaiako zubiaren ondo hortan

    Egun osoan jendea bazabilan mahain batetik bertzera,idazleekin gostura mintzatuz, liburu batzu besapean,Joseph Camino-ren Herria maitez, Eliza maitez,Piarres Trounday-en Balitzane, Marikita Tambourin-enSingapurreko gutunak, Pello Guerra-ren Requiem pourla Navarre eta bertze batzu, ohartu garenez. Idazleenartetik argitaletxeak ere hor, bereziki bere hamar urteakospatzen zituen Gatuzain etxea. Eta mikrotik hitzaldiasko. Bertzeak bertze, Eusko Ikaskuntzarenlaguntzarekin ereman ikerlanen aipamena, HaizpeaAbrizqueta-rena Kubako independentzia gerlan hildakoeuskal soldaduez, Argitxu Camus-ena euskal diaspo-raz, Celine Mounole-na euskal aditzaz, euskarazkoikerlan batzu baizik ez aipatzeko.Euskaltzaindiaren azken argitalpenek ere bazutenoihartzun. Andres Urrutia euskaltzainburuak berrikiargitaratzen hasitako Euskaltzainak bilduma daukuaurkeztu, idazle handi batzuren berrargitalpenak.Horietan, Pierre Lhande idazlearen Yolanda, JonCasenave-k suharki goraipatu daukuna, gisa hortakoatzoko obrek merezi dutela gaur eta bihar ere irakurtu-ak izaitea. Eta Piarres Charritton-en sua, Broussain-enobrak aipatzerakoan ! Euskal Herriak zor izpirik ez diolaFrantziako unibertsitate napoleonikoari, ziola !

    Biltzarreko gertakari nagusiena haatik bi euskaltza-leren ohoratze hura izan da. Xipri Arbelbide eta TxominPeillen-ek dute aurtengo Biltzar saria eskuratu, sarihorren emaile Euskal Kultur Erakundeko MikelErramouspe bai eta Biltzarraren antolatzaile direnDaniel Laplacettes eta Jean Michel Garat. Etziren gutiharro bi saridunak, inguruko jendeen txaloen erdian !Oro har Bazko asteleheneko egun osoa zelarik zineztxalogarria. Biharamun ederrik baduke oraindik SarakoIdazleen Biltzarrak !

    IDAZLEEN BILTZARGOZOA, SARAN

    MENDE LAURDENA

    OSPATUZSarako polikiroldegian, jendea gostura ibilki liburu eta

    idazleen inguruan

    Euskaltzaindiaren argitalpenen aipatzerakoan, Jon Casenave, Jean Haritschelhar, Andres Urrutia eta Piarres Charritton

    Xipri Arbelbide eta Txomin Peillen, 2008ko Biltzar saridunak

    Saldoan hurbildu da jendea Sarako polikiroldegira, Bazko astelehenean. Etzen, egia erran, kanpoko aro, egunosoan erori den euri kiskil horrekin, gure lur behartuarentzat hain ona, opor egun batentzat haatik ez arraroa,salbu Saran bezalako egun batentzat, liburuen inguruan eta han zeuden ehunez goitiko idazleekin gozatzeko.Eta gozagarria izan da Idazleen Biltzarraren 25. edizioa. Barne hartan ere haatik berokia ez soberakin!

  • Beljikan xutik ezarri dute azkenean go-bernu bat, koaliziokoa, hunen buru ezarridelarik Yves Laterme giristino demokrata.Bazuen bederatzi urte Guy Verbrofstad jaunarengobernamenduarekin zirela 1999 urteaz geroz bainanezin konponduz flandriarrak eta frantsesmintzairakoak. Orai bost partiduk egin dute 15 mi-nistroko hautsimautsi hori. Verbrofstad horrek berakdu parte ona hartu akordio horietan elgarren artekokonfiantxa baten sortzeko. Lan haundia dute batasunhorren alde egiteko, jakinez sei miliun flandriar direlaeta lau miliun frantses mintzairako eta hauekin150.000 frantsesdun Bruxelaseko flandriarren arteanbizi, horrek ekartzen dituen traba guziekin. Horienarteko batasuna eta enplegua izanen ditu bere lehenkezkak gobernu berriak, hor izanen baitira beretik flan-driar nazionalistak, eta ere ekologistak. Ageriko2009an nola aterako diren orduan izanen baitira depu-tatuen bozak eta ere eskualdeetakoak. Hots, trabaseriosak, garaitu beharko direnak. Xina mugetan den Tibet herriko aita izpiritualabezala den Dalai Lamak proposamenduak egitendizkio Xina herri komunistari erranez bisita bat egi-teko prest dagoela herri haundirat gehiagoko luza-menik gabe. Bainan Pekinek begi txarra du hariburuz erranez helduden Joko Olinpikoen kariez bali-atzekotan dela Tibet herria, auzo haundia amoreman arazteko. Ezetz dio Dalai Lamak bainan horditu ere gibeletik Tibeteko gazteak pusatzaile etapotoka gazte heien putarrez ere kondu atxikibeharko. Olinpi-Jokoak agorrilean hasi behar Xinan, jokohorien seinale den sua, usaiak manatzen duen beza-

    la, Grezian piztu dute, Olinpi herrian hainxuxen. Protestak izan dira haatik, salatuz

    Xinak Tibet herrialdean duen joka-bidea.Suak mundu guzian barna behar du orai egin

    gaitzeko itzulia. Usama Ben Laden berriz ere mintzo. Internet-enbidez mehatxuka ari zaio sartaldeko munduari, errannahi baita Europako batasunari batetik eta Aita Sain-duari bestetik biak ere akusatuz, kanore haundirikgabe, beihalako musulmanoeri buruzko karikaturaedo trufamarrazki heietan haren arabera zuketenparteaz. Seinale ta mehatxu horiek igorri dira hainzuzen Mahomet profetaren urteburu egunean. Erranbehar da Italian segurik beldur eta arta haundiz hartudituztela, orobat Erromako buruzagia hobe zutelazaindurik bere Bazkoko mezuan edo hola, norkdaki ? Afrika Kenyan zoin gaizki dabiltzan ondarrekohauteskundeak trafikatuak izan omen zirelakoanondotik, hori emana dugu berri hemen berean. Ondo-rioek ez dute hutsegin. Horra Kenya hortan %44galdu duela turismoak joan den abenduaren 27 egu-naz geroztik. Eta orok dakitena, turismoa duela herrihorrek bere sarbideetan lehen ekartzailea, berezikidolarrez. Palestinan Fatah eta Hamas bi alderdiak berrizelgarrekin mintzatu nahiz hasiak dira. Joandenekainean indarka jarri zen Hamas bera eta geroztikbakotxa bere kondu zauden Fatah eta biak. Aldihuntan haatik berriz solastatze gutiezietan jarri diraeta apirilaren lehen huntarik goiti xede horietanagertzekoak. Sanaako deklarazioa sinatu dute oraiMahmud Abbas presidentaren bigarrenarekin. Benazir Butto atentaduz abenduan hil zutenanderearen alderdiko hautagaia, Yusuf Raza Gilani,hautatua izan da lehen ministro Pakistanen gaitzekogainarekin nausituz (342 boz 264 ekoari) deputatuenganbaran. 55 urte ditu eta Mucharrafen kontrarioada, beraz orai koalizioko gobernua xutik ezarriko duNawaz Shar