4
172 2006ko iraila euskararenBERRIPAPERA HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA - 1 - www.euskara.euskadi.net/ EUSKO JAURLARITZA, GENERALITAT ETA XUNTA ELKARLANEAN HIZKUNTZA NORMALIZAZIOAREN ALDE E usko Jaurlaritzaren, Galiziako Xuntaren eta Kataluniako Genera- litatearen Hizkuntza Politikarako ordezkariek (Patxi Baztarrika, Marisol Lopez eta Sixte Moral, hurrenez hurren) elkarlanerako hitzarmena landu zuten iragan uztailean Donostian egindako bileran. Bertan hizkuntza politikaren alorrean elkarlana garatzeko marko oro- korra eta metodologia finkatzeko borondatea adierazi zuten. Hitzar- menak hiru urteko iraupena izango du eta urtez urte garatuko da dagokion protokoloaren bidez. Hizkuntzen Europako Kartaren estatuan betetze mailari buruzko azterketa egitea izango da osatu den lan- -mahaiaren lehenengo egitekoa. Hiru gobernuen arteko elkarlana ez da berria, nahiz eta era askotara izan. Esaterako, behin baino gehiagotan jardun dute lanean binaka eta, adibidez, Jaurlaritzak eta Generalitateak 2005-2008 elkarlana hitzar- mena itxi zuten iaz. Era berean, Generalitateak eta Xuntak lankidetza protokoloa itxi berri dute. Orain, ordea, bi ez ezik hiru gobernuak ariko dira lanean, batera, euskara, katalana eta galegoaren bizi-indarra are- agotzeko batean eta bestean gauzatu dituzten esperientziak trukatze- ko asmotan. Horrekin batera, beste helburu bat ere badu elkarlanerako sinatu den hitzarmenak; hau da, Estatuko herri aginteek lau hizkuntza ofizialen -gaztelaniaren, gailegoaren, euskararen eta katalanaren- berdintasu- nean oinarritutako jarrerak ezartzea Estatuaren administrazioan. Esta- tuan bai Europako erakundeetan hizkuntza koofizialtasuna nagusi izan dadin da asmoa. Hiru erakundeek ezinbesteko jotzen dute bai Konstitu- zioak eta bai Espainiako eta Europako parlamentuek onartutako ele- aniztasuna betetzea. Datu objektiboei dagokienez, Espainiako estatuan, biztanleriaren ia % 40k bi hizkuntza ofizial ditu. Espainiako estatua, bistan da, eleaniztuna da. Jaurlaritza, Generalitat eta Xuntaren iritziz “egoera erreal horri argi eta garbi heldu beharko liokete Estatuko aginteek ere, besteak beste legezko estatua eta, hizkuntzari dagokionez, benetako estatua inoiz bat etor daitezen”. Ondorioz, hizkuntza politikarako hiru ordezkariek zera erabaki dute, alegia, galegoaren, katalanaren eta euskararen ego- erak normalizatzeko neurri eraginkorrak eskatzea Estatuko herri agin- teei, tokian tokiko legeria bete dezaten administrazio periferikoetan, Kongresuan, Senatuan, Justizia administrazioan eta Estatuko hedabide publikoetan. Honakoak dira orain artean aurreikusitako lan lerro nagusiak: 1. Estatuko Administrazioan eta Europar Batasunean hizkuntza ofi- zialen babeserako eta sustapenerako neurriak bultzatzea. 2. Hizkuntza politikaren inguruko informazio trukaketa. 3. Esparru sozio-ekonomikoa. 4. Helduen hizkuntza irakaskuntza. 5. Terminologia. 6. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak. 7. Hizkuntzaren erabilera sustatzeko sentsibilizazio-estrategiak, dirulaguntza-politikak eta sustapen-lanak elkartrukatzea. 8. Kataluniako, Galiziako eta Euskadiko hizkuntzen eta kulturen nazioarteko zabalkundea. Hiru gobernuen hizkuntza politikarako ordezkariek lan-mahaia osatu dute hitzarmena prestatzeko

EUSKO JAURLARITZA, GENERALITAT ETA XUNTA …...• Europar Batasunak ez du herritarrekiko komuni-kazioen itzulpenaren erantzukizunik hartzen, ezta Legebiltzarrak eta Kontseiluak elkarrekin

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: EUSKO JAURLARITZA, GENERALITAT ETA XUNTA …...• Europar Batasunak ez du herritarrekiko komuni-kazioen itzulpenaren erantzukizunik hartzen, ezta Legebiltzarrak eta Kontseiluak elkarrekin

1722006ko iraila

euskararenBERRIPAPERAH I Z K U N T Z A P O L I T I K A R A K O S A I L B U R U O R D E T Z A

- 1 -

www.euskara.euskadi.net/

EUSKO JAURLARITZA, GENERALITAT ETA XUNTA ELKARLANEANHIZKUNTZA NORMALIZAZIOAREN ALDE

Eusko Jaurlaritzaren, Galiziako Xuntaren eta Kataluniako Genera-litatearen Hizkuntza Politikarako ordezkariek (Patxi Baztarrika,Marisol Lopez eta Sixte Moral, hurrenez hurren) elkarlanerako

hitzarmena landu zuten iragan uztailean Donostian egindako bileran.

Bertan hizkuntza politikaren alorrean elkarlana garatzeko marko oro-korra eta metodologia finkatzeko borondatea adierazi zuten. Hitzar-menak hiru urteko iraupena izango du eta urtez urte garatuko dadagokion protokoloaren bidez. Hizkuntzen Europako Kartaren estatuanbetetze mailari buruzko azterketa egitea izango da osatu den lan--mahaiaren lehenengo egitekoa.

Hiru gobernuen arteko elkarlana ez da berria, nahiz eta era askotaraizan. Esaterako, behin baino gehiagotan jardun dute lanean binaka eta,adibidez, Jaurlaritzak eta Generalitateak 2005-2008 elkarlana hitzar-mena itxi zuten iaz. Era berean, Generalitateak eta Xuntak lankidetzaprotokoloa itxi berri dute. Orain, ordea, bi ez ezik hiru gobernuak arikodira lanean, batera, euskara, katalana eta galegoaren bizi-indarra are-

agotzeko batean eta bestean gauzatu dituzten esperientziak trukatze-ko asmotan.

Horrekin batera, beste helburu bat ere badu elkarlanerako sinatu denhitzarmenak; hau da, Estatuko herri aginteek lau hizkuntza ofizialen -gaztelaniaren, gailegoaren, euskararen eta katalanaren- berdintasu-nean oinarritutako jarrerak ezartzea Estatuaren administrazioan. Esta-tuan bai Europako erakundeetan hizkuntza koofizialtasuna nagusi izandadin da asmoa. Hiru erakundeek ezinbesteko jotzen dute bai Konstitu-zioak eta bai Espainiako eta Europako parlamentuek onartutako ele-aniztasuna betetzea.

Datu objektiboei dagokienez, Espainiako estatuan, biztanleriaren ia %40k bi hizkuntza ofizial ditu. Espainiako estatua, bistan da, eleaniztunada. Jaurlaritza, Generalitat eta Xuntaren iritziz “egoera erreal horri argieta garbi heldu beharko liokete Estatuko aginteek ere, besteak bestelegezko estatua eta, hizkuntzari dagokionez, benetako estatua inoizbat etor daitezen”. Ondorioz, hizkuntza politikarako hiru ordezkariekzera erabaki dute, alegia, galegoaren, katalanaren eta euskararen ego-erak normalizatzeko neurri eraginkorrak eskatzea Estatuko herri agin-teei, tokian tokiko legeria bete dezaten administrazio periferikoetan,Kongresuan, Senatuan, Justizia administrazioan eta Estatuko hedabidepublikoetan.

Honakoak dira orain artean aurreikusitako lan lerro nagusiak:

1. Estatuko Administrazioan eta Europar Batasunean hizkuntza ofi-zialen babeserako eta sustapenerako neurriak bultzatzea.

2. Hizkuntza politikaren inguruko informazio trukaketa.3. Esparru sozio-ekonomikoa.4. Helduen hizkuntza irakaskuntza.5. Terminologia.6. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak.7. Hizkuntzaren erabilera sustatzeko sentsibilizazio-estrategiak,

dirulaguntza-politikak eta sustapen-lanak elkartrukatzea.8. Kataluniako, Galiziako eta Euskadiko hizkuntzen eta kulturen

nazioarteko zabalkundea.

Hiru gobernuen hizkuntza politikarako ordezkariek lan-mahaia osatu dute hitzarmena prestatzeko

Page 2: EUSKO JAURLARITZA, GENERALITAT ETA XUNTA …...• Europar Batasunak ez du herritarrekiko komuni-kazioen itzulpenaren erantzukizunik hartzen, ezta Legebiltzarrak eta Kontseiluak elkarrekin

euskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERA1 7 2 . z e n b • H I Z K U N T Z A P O L I T I K A R A K O S A I L B U R U O R D E T Z A • w w w . e u s k a r a . e u s k a d i . n e t • 2 0 0 6 k o i r a i l a

- 2 -

Euskara Euskal Herriaren berezko hizkuntza daeta, Autonomia Estatutuak (1979) aitortzenduen moduan, gaztelaniarekin batera, hiz-

kuntza ofiziala da Euskadin. Hori dela eta, EuskoJaurlaritza buru-belarri ari da lanean euskararenerabileraren normalizazioa lortzeko bere eremuan,bai eta haren aitorpena eta errespetua lortzekobere lurraldetik kanpo. Asmo hori gogoan, EuskoJaurlaritzak eta Eusko Legebiltzarrak behin bainogehiagotan aldarrikatu dute euskarak izaera ofi-ziala izan behar duela Europar Batasunean (EB).

Europar Batasunean, asko kostata baina hizkun-tza-aniztasunaren errealitatea onartzen ari da,poliki bada ere. Onarpen honetan, Europako Ba-tzordeak Erregio Hizkuntza edo Hizkuntza Gutxiagotuen Europar Ituna(1992) onartzeak berebiziko garrantzia izan zuen. Geroztik, 2005eko ekai-nean, EBko Kontseiluak, Europar Batasunaren hizkuntz aniztasuneanoinarrituz, eta hiritarrak europar egitasmoarekin identifika daitezen,europar erakundeetara beste zenbait hizkuntzatan zuzentzeko aukeraematea onartu zuen, honako hiru eremutan onartu ere:

• Europar Legebiltzarrak eta Kontseiluak koerabakitzeko prozedura-ren bidez hartutako disposizioen xedapenak argitaratzea.

• Ahozko partehartzeak Kontseiluaren saioetan eta, hala dagokione-an, EBren beste zenbait erakunde eta organotan.

• Hiritarren idatzizko komunikazioak Batasuneko erakunde eta orga-noekin.

Hau guztia, euskara eta bestelako hizkuntza gutxituak Europan aitortuakedo onartuak izateko bidean, aurrerapausoa -txikia- bada ere, aurreran-tzean ere gogotik lan egiten jarraitu beharko da.

Egun, 50 milioi europarretik gora dira beren ama-hizkuntza edolehen hizkuntza beren lurraldeko hizkuntza dutenak, estatukohizkuntza nagusiarekin batera. Elebidunak dira jaiotzez. Nahita-ezkoa zen, bada, EBko Kontseiluak Europar Batasunaren hizkun-tza-aniztasuna onartu izana.

Aurrerabideak eta gabeziakEBk hartutako neurrien ondorioz, euskararen era-bilerari dagokionez, begi-bistako aurrerapausoakizan dira, ezbairik gabe. Hala ere, oraindik erebadira zuzendu beharreko zenbait gabezia etaahulezia. Hona hemen garrantzitsuenak:

• Europar Konstituzioaren euskarazko itzulpenak ezdu legezko baliorik.

• Europar Batasunak ez du herritarrekiko komuni-kazioen itzulpenaren erantzukizunik hartzen, eztaLegebiltzarrak eta Kontseiluak elkarrekin onarturi-ko testuen itzulpenaren ardurarik ere.

• Ahozko adierazpenen itzulpena lortzeko ez da nahikoa hori eskatubehar izatea; giza baliabide eta baliabide materialaren baldintzape-an ere badago.

• Onarturiko sistema Kontseiluak, Erregioetako Batzordeak eta Euro-pako Batzordeak bakarrik aplikatzen dute oraingoz. Oraindik ezindira aplikatu Europar Batasuneko gainerako erakunde eta organo-etan: Europako Legebiltzarrean, Auzitegian, Kontu Epaitegian, Eko-nomi eta Giza Batzordean eta Arartekoan.

EUSKARA EUROPAR BATASUNEAN

Hizkuntza-aniztasunaren errealitateaonartzen ari da EB

Page 3: EUSKO JAURLARITZA, GENERALITAT ETA XUNTA …...• Europar Batasunak ez du herritarrekiko komuni-kazioen itzulpenaren erantzukizunik hartzen, ezta Legebiltzarrak eta Kontseiluak elkarrekin

euskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERA1 7 2 . z e n b • H I Z K U N T Z A P O L I T I K A R A K O S A I L B U R U O R D E T Z A • w w w . e u s k a r a . e u s k a d i . n e t • 2 0 0 6 k o i r a i l a

- 3 -

Herri Aginteen arteko Koordinaziorako Batzordea(HAKOBA) 1997 urtean eratu zen. Haren helburuda hizkuntza politikako gaietan eskumenak dituz-ten Herri Aginteen arteko elkarlana areagotzea,Euskararen Aholku Batzordearekin batera, HAKO-BAn Kultura Saileko Hizkuntza Politikako Sailbu-ruordetza, Hezkuntza, Unibertsitate eta IkerketaSaila, Ogasun eta Herri Administrazio Saila, hiruForu Aldundiak eta hiru hiriburuetako udalakdaude ordezkatuta; erakunde bakoitzak ordezkaripolitiko bat izendatu ohi du.

Epealdi berri honetan, aipatutako erakundeezgain, udaletako ordezkaritza zabalagoa berma-tuko da eta EUDELek (Euskadiko Udalen Elkar-tea) ere ordezkaria izango du batzordean.

Gaur egun, honako hauek dira HAKOBAko kideak:

• Miren Azkarate Villar, Kultura sailburua • Patxi Baztarrika Galparsoro, Hizkuntza Politi-

karako sailburuordea • Joseba Alcalde Amutxastegi, Jaurlaritzaren

Lehendakariordetzako idazkari nagusia, Oga-sun eta Herri Administrazio Sailaren ordezkaria

• Pedro Maria Ochoa Bernales, Hezkuntza sail-buruordea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Iker-keta Sailaren ordezkaria

• Jose Mari Berasategi Zurutuza, Euskara Zerbitzu-ko burua, Arabako Foru Aldundiaren ordezkaria

• Gotzon Lobera Revilla, Euskara Sustatzekozuzendari nagusia, Bizkaiko Foru Aldundiarenordezkaria

• Xabier Huitzi Belamendia, Euskararen Nor-malkuntzako zuzendari nagusia, GipuzkoakoForu Aldundiaren ordezkaria

• Ana de Castro Rubalkaba, Euskara sailekozinegotzi ordezkari laguntzailea, BilbokoUdalaren ordezkaria

• Ramon Etxezarreta Aizpuru, Kulturako zine-gotzi ordezkaria eta Donostiako Udalarenordezkaria

• Alfredo Iturricha Yániz, Lehendakaritza arlokozinegotzia eta Gasteizko Udalaren ordezkaria

• Miren Dobaran Urrutia, Berangoko alkatesa,EUDELen ordezkaria

• Miren Mateo Aierza, Koordinaziorako zuzen-daria eta HAKOBAko idazkaria

HAKOBA ETA ERAKUNDEEN ARTEKO KOORDINAZIOA HIZKUNTZAPOLITIKAKO GAIETAN

Herri Aginteen arteko KoordinaziorakoBatzordeak (HAKOBA) aurtengo lehe-nengo bilera egin zuen joan den ekai-

nean. Bertan, erakundeen artean landu beha-rreko gaiak eta proposamenak aztertuzituzten, eta hiru urteko jarduera programarenildo nagusien inguruko gogoeta egin zen. Ba-tzordean, EAEko erakunde nagusiek hurrengohiru urteetarako lan-ildo bat adostu zuten,tartean Administrazioan euskararen erabileranormalizatzeko III. Plangintzaldiaren jarraipenbateratua. Hizkuntza Politikarako Sailburuor-detza da administrazioan euskararen erabileranormalizatzeko III. Plangintzaldiaren tartekoebaluazioa egiteko lanetan. Tarteko ebaluaziohori dela eta, egoki ikusi da erakundeen artekoteknikarien mahaia osatzea, besteak beste, irizpide-trukaketa ziurtatzeko etakoordinazioa areagotzeko.

Diru-laguntzak eta hizkuntza-irizpideakHAKOBAko erakundeek euskara sustatzeko dituzten laguntza-deialdiakaztertzen hasi ziren bileran, euskararen sustapena herri-aginte guztiei baita-gokie. Jakina denez, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Udalek hainbategitarau eta egitura diruz laguntzen dituzte, era batera edo bestera.

Hori horrela izanik, eta erakundeon arteko koordinazioa hobetzearren,komenigarritzat jo zen aztertzea zein eratako programak, zein irizpidere-kin eta zein mugarekin laguntzen diren diruz deialdi publikoen bitartez.

Era berean, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko otsailaren 28an eginikobilkuran EAEko Administrazio Orokorraren eta horren erakunde autono-

moen eta zuzenbide pribatupeko ente publi-koen administrazio-kontratuak gauzatzekoorduan bete behar diren hizkuntza-irizpideeiburuz onartu zuen akordioa ere aurkeztu zenHAKOBAren bileran.

Berpiztu eta indartuErakundeetako ordezkariek beharrezkotzat jozuten herri aginteen arteko bilera-organohau berpiztu eta indartzea. Hizkuntza Politi-karako sailburuorde Patxi Baztarrikak adiera-zi zuenez, "euskararen sustapena bultzatukobadugu, funtsezkoa da herri aginteen artekokoordinazioa ahalik eta estuena izatea. Eus-

kararen erabileran aurrera egiteko ezinbesteko baldintza da herri aginteguztien konpromiso eta inplikazioa lortzea”. Sailburuordearen iritziz,herritarren inplikazioa erdiesteko, beharrezkoa da herri aginteek ahal deneraginkorren jokatzea bere hizkuntza politika diseinatu eta garatzekoorduan.

Horri dagokionez, gutxienez hiru hilabetetik behin osoko bilkurak egiteaadostu zuten. Horietan, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren udal-mai-lako hedapena aztertuko da. Beste aztergairik ere izango da, ordea. Adibi-dez, eginahalak bateratuko dituzte euskera lan munduan bultzatzeko,Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2005eko abenduan agintaldihonetarako aurkeztu zuen proiektuari jarraiki.

Patxi Baztarrika sailburuordeak berretsi zuenez, gakoa ahaleginak batzeaeta irizpideak partekatzea izango da. “Batzorde honetan inor ez dagosoberan, ezta erakunde bat ere, eta berdin du herri agintea zein koloreta-koa den".

Herri Aginteen arteko Koordinaziorako Batzordea (HAKOBA)

Page 4: EUSKO JAURLARITZA, GENERALITAT ETA XUNTA …...• Europar Batasunak ez du herritarrekiko komuni-kazioen itzulpenaren erantzukizunik hartzen, ezta Legebiltzarrak eta Kontseiluak elkarrekin

euskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERA1 7 2 . z e n b • H I Z K U N T Z A P O L I T I K A R A K O S A I L B U R U O R D E T Z A • w w w . e u s k a r a . e u s k a d i . n e t • 2 0 0 6 k o i r a i l a

- 4 -

Euskararen Berripapera zure etxean doan jaso nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan:Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza / Donostia-San Sebastián, 1 / 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba) / Tel.: 945 01 81 16 • e-posta: [email protected]

Legezko gordailua: VI-572-1992ISSN: 1138-3038

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak jakinarazten dizu zure datu pertsonalak fitxategi automa-tizatu batean sartuko ditugula, ondoren, agerkari hau zabaltzeko eta Hizkuntza Politikarako Sailbuordetzaren zenbait argitalpenen berri emateko. Aipatutako Legehorretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu: KulturaSaileko Euskara Sustatzeko Zuzendaritza / Donostia kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz

KULTURA SAILAREN ETA ONCE ELKARTEAREN ARTEKOLANKIDETZA HITZARMENA

Euskarazko literatur lanak egokitzea da asmoa

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, euskara dakiten baina ikusmenurritasuna duten euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzealdera, hitzarmena sinatu du berriki Espainiako Itsuen Elkarte

Nazionalarekin (ONCE), euskarazko literatur lanak pertsona horienbeharretara egokitzeko asmotan.

Oraingoa ez da bi erakundeek gisako akordioa sinatzen duten lehenbi-ziko aldia, 2000-2002 urte bitartean ere diru-laguntza (68.000 euroorotara) jaso baitzuen ONCEk, herritarren hizkuntza-eskubideak ber-matu eta bere jardun-eremuan euskararen normalizazioa sustatzekoasmoz.

Oraingo hitzarmenaren bidez, ONCEk euskarazko hirurogeita hamabostliteratur lan moldatuko ditu braille sistemara eta Daisy sistemara, ikus-men urritasuna duten pertsonek irakur eta entzun ditzaten.

ONCEk hartu dituen konpromisoen artean dira, aurrekoez gain, berakargitaratzen duen Haizea soinudun aldizkari elebidunaren bi zenbaki

ekoiztea, besteak beste, literatur lan hauen zabalkundeari eragiteko.Bestalde, euskara dakiten ikusmen urriko pertsonen artean oraingoliburu-funtsaren berri jakinaraziko du, bai eta hitzarmen honenondorioz sortzen den funtsaren berri ere. Gainera, formatu analogiko-an grabaturik dauden oraingo literatur argitalpenen eta hitzarmenhonen ondorioz sortzen direnen mailegu-sistema bultzatuko duONCEk, euskara dakiten ikusmen urriko pertsonek, nahi izanez gero,eskura ditzaten.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Hizkuntza Politikarako Sailburuor-detzaren bitartez, 57.000 euro jarri ditu asmo hau gauzatu ahal izate-ko. Ikusmen urriko pertsonen beharretara egokituko diren titulu etaegileen balizko zerrendan ageri dira, besteak beste, Bernardo Atxaga,Ramon Saizarbitoria, Anjel Lertxundi, Arantxa Urretabizkaia, LauraMintegi, Karmele Jaio eta beste askoren lan zahar eta berriak.

Gaur egun, ONCEk soinu bidezko euskarazko 207 liburu ditu eta 42,berriz, braillez idatzita.