2
26 Aldiri. Arkitektura eta abar Erreportajea: DO IT YOURSELF. Egin ezazu zuk zeuk. S,M,L,XL Ander Gortazar Balerdi º Aldiri, 2013, I, 13, 26-27, ISSN 1889-7185 Jasotze-data: 2012-12-28 / Onarpen-data: 2013-01-20 DO IT YOURSELF. Egin ezazu zuk zeuk. S,M,L,XL LABURPENA: Artikulu honek Do It Yourself filosofiak azken urteo- tan diseinuaren munduari eginiko ekarpen batzuk aztertzen ditu. Eskala ardatz duen sailkapena erabiliz, lau adibide azaltzen ditu artikuluak, objektu txikienetik hiri-adibideetara. GAKO-HITZAK: do it yourself, kode irekia, elikagai inprimatzea ABSTRACT: The article describes the contribution that the do-it- yourself philosophy has made to the world of design. The four projects have been ranked according to scale, from the smallest object to urban interventions. KEY WORDS: do it yourself, open source, food printing Do It Yourself esaldia 1950eko hamarkadan sortu zen etxeko konponketa eta lan txikiak norbere kasa egiten hasi zen jende andana definitzeko. Aisialdia apobetxatzeko eta dirua aurrez- teko jarduera gisa hasi zena kontsumo masiboko kulturaren alternatiba bilakatu da pixkanaka, arlo oso desberdinei tarte eginez: liburu, fanzine eta diskoen autoedizioak, irrati libreak, ordenagailuetarako jokoen garapena, kode irekiko softwarea, talde-itzulpenak, bitxien ekoizpena... Diseinuaren mundua ere bere egin du Do It Yourself filosofiak, eskala txikieneko diseinu- tik hasita gure hirien diseinuraino. Hona, jarraian, lagin bat. S FOOD PRINTING // Robots in Gastronomy —Eta janaria inprimatzen badugu? Hori izan zen Paco Morales sukaldariak egin zuen galdera, 3D inprimagailu batek nola lan egiten duen ikusi zuenean. José Ramón Tramoyeres plater eta ontzien prototipoak inprimatzen ari zen MakerBot batekin, kode irekia oinarri duen prototipatze azkarreko ma- kinarekin. Teknologia ez da berria, berria dena teknologiaren demokrati- zazioa da. Tintazko inprimagailuak ia etxe guztietan aurki di- tzakegun moduan, aurrerapen teknologikoak eta Do It Yourself filosofiak eskuragarri bihurtu dizkio gisa honetako makinak ezagutza tekniko minimoak dituenari. Robots in Gastronomy kolektiboak ezagutza hau erabili besterik ez du egin, ohiko materiala (PLA eta ABS plastikoak) Nutella eta gaztagatik ordezkatuz. Horrela sortu zen Food Printing proiektua. Paco Morales sukaldaria eta José Ramón Tramoyeres eta Luis Fraguada arkitektoen gidaritzapean, proiektua Istanbul Design Biennial eta Milango Salone Internazionale del Mobile ezagunetan erakutsi dute. Morales, bitartean, jo eta ke ari da lanean Levante bere jatetxean osagai berriak probatzen. Nutella eta gazta osagai perfektuak dira, baina ez bakarrak: osagaiek koipe kantitate egokia behar dute izan, hau da, biskositate optimoa aire konprimituzko sistema batek arazorik gabe isur ditzan. Esate- rako, gazta errezeta propioa —mascarpone edo ricotta gazta belar edota fruituekin— eta ahuakate-purea ikertzen dabiltza. Proiektua ez da hor amaitzen baina: 3D janari-inprimagailua hobetze aldera erabaki industrial garrantzitsuak hartu beharko baitira, hots, osagaiak nola barruratu, makina nola garbitu... Eta erronka ez da hardware atalera mugatzen: softwarearen alo- rrean, sukaldariari erremintak eskaini behar zaizkio diseinatzeko askatasun nahikoa izan dezan, interfaze erraz bat, alegia. Erronka hauek zehatuko dute proiektuaren norabidea. Posible izango ote da zaporea eta forma lotzea, eta bi ezaugarriok monitorizatu ahal izatea, demagun, norberaren sukaldean? M SKETCH FURNITURE // Front Design —Posible al da airean zirriborratuz altzariak diseinatzea? Urte batzuk baditu proiektuak, baina ezinezkoa da Sketch Furniture egitasmoa aipatu gabe uztea Do It Yourself filosofiaren eskala ertaineko aplikazioak azaltzerakoan. FRONT talde suediarrak sortua, Japoniako Tokyo Design Week azokan erakutsi zuten performance formatuan. Sketch Furniture bi teknika berriren konbinazioaren emaitza da. Motion capture teknika alde batetik, eta lehenago aipaturiko prototipatze azkarreko teknologia bestetik. Motion capture dela- koa animaziozko filmetan eta bideo-jokoetan asko erabiltzen den teknika da, eta mugimendua atzematen duten kamera berezi batzuen bidez lortzen da. Kasu honetan, erabiltzaileak airean mugitzen duen elementuaren mugimendua erregis- tratzen dute kamerek, eta informazio hori —x, y eta z koorde- natuak, alegia— Cad artxibo batean gordetzen dituzte. Cad artxibo horiek gordetzen duten informazio bektorialari nahi besteko lodiera eman ostean, prototipatze azkarreko makina batek —3D inprimagailu batek— kudeatu eta objektu bihurtzen ditu, plastiko likidoa erabiliz. Plastiko hori 0,1 mm- ko lodierako geruzatan isuri eta gogortzen da, egun bete behar duen prozesuan. Egitasmoa artearen alorrean sartu behar bada ere —altzariak ez dira, izatez, erabilgarriak, eta 10.500 dolarreko prezioa ez dago poltsiko ororen eskura—, pixkanaka-pixkanaka demokratizatuz joango den teknologiaren aplikazio po- sible bat iradokitzen du. Bai motion capture teknika bai 3D

DO IT YOURSELF. · Do It Yourself esaldia 1950eko hamarkadan sortu zen etxeko konponketa eta lan txikiak norbere kasa egiten hasi zen jende andana definitzeko. Aisialdia apobetxatzeko

  • Upload
    others

  • View
    16

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • 26 Aldiri. Arkitektura eta abar

    Erreportajea: DO IT YOURSELF. Egin ezazu zuk zeuk. S,M,L,XL

    Ander Gortazar Balerdi º

    Aldiri, 2013, I, 13, 26-27, ISSN 1889-7185Jasotze-data: 2012-12-28 / Onarpen-data: 2013-01-20

    DO IT YOURSELF. Egin ezazu zuk zeuk. S,M,L,XL

    LABURPENA: Artikulu honek Do It Yourself filosofiak azken urteo-tan diseinuaren munduari eginiko ekarpen batzuk aztertzen ditu. Eskala ardatz duen sailkapena erabiliz, lau adibide azaltzen ditu artikuluak, objektu txikienetik hiri-adibideetara.

    GAKO-HITZAK: do it yourself, kode irekia, elikagai inprimatzea

    ABSTRACT: The article describes the contribution that the do-it-yourself philosophy has made to the world of design. The four projects have been ranked according to scale, from the smallest object to urban interventions.

    KEY WORDS: do it yourself, open source, food printing

    Do It Yourself esaldia 1950eko hamarkadan sortu zen etxeko konponketa eta lan txikiak norbere kasa egiten hasi zen jende andana definitzeko. Aisialdia apobetxatzeko eta dirua aurrez-teko jarduera gisa hasi zena kontsumo masiboko kulturaren alternatiba bilakatu da pixkanaka, arlo oso desberdinei tarte eginez: liburu, fanzine eta diskoen autoedizioak, irrati libreak, ordenagailuetarako jokoen garapena, kode irekiko softwarea, talde-itzulpenak, bitxien ekoizpena... Diseinuaren mundua ere bere egin du Do It Yourself filosofiak, eskala txikieneko diseinu-tik hasita gure hirien diseinuraino. Hona, jarraian, lagin bat.

    S FOOD PRINTING // Robots in Gastronomy

    —Eta janaria inprimatzen badugu? Hori izan zen Paco Morales sukaldariak egin zuen galdera, 3D inprimagailu batek nola lan egiten duen ikusi zuenean. José Ramón Tramoyeres plater eta ontzien prototipoak inprimatzen ari zen MakerBot batekin, kode irekia oinarri duen prototipatze azkarreko ma-kinarekin.

    Teknologia ez da berria, berria dena teknologiaren demokrati-zazioa da. Tintazko inprimagailuak ia etxe guztietan aurki di-tzakegun moduan, aurrerapen teknologikoak eta Do It Yourself filosofiak eskuragarri bihurtu dizkio gisa honetako makinak ezagutza tekniko minimoak dituenari. Robots in Gastronomy kolektiboak ezagutza hau erabili besterik ez du egin, ohiko materiala (PLA eta ABS plastikoak) Nutella eta gaztagatik ordezkatuz.

    Horrela sortu zen Food Printing proiektua. Paco Morales sukaldaria eta José Ramón Tramoyeres eta Luis Fraguada arkitektoen gidaritzapean, proiektua Istanbul Design Biennial eta Milango Salone Internazionale del Mobile ezagunetan erakutsi dute. Morales, bitartean, jo eta ke ari da lanean Levante bere jatetxean osagai berriak probatzen. Nutella eta gazta osagai perfektuak dira, baina ez bakarrak: osagaiek koipe kantitate egokia behar dute izan, hau da, biskositate optimoa aire konprimituzko sistema batek arazorik gabe isur ditzan. Esate-rako, gazta errezeta propioa —mascarpone edo ricotta gazta belar edota fruituekin— eta ahuakate-purea ikertzen dabiltza.

    Proiektua ez da hor amaitzen baina: 3D janari-inprimagailua hobetze aldera erabaki industrial garrantzitsuak hartu beharko baitira, hots, osagaiak nola barruratu, makina nola garbitu...

    Eta erronka ez da hardware atalera mugatzen: softwarearen alo-rrean, sukaldariari erremintak eskaini behar zaizkio diseinatzeko askatasun nahikoa izan dezan, interfaze erraz bat, alegia.

    Erronka hauek zehatuko dute proiektuaren norabidea. Posible izango ote da zaporea eta forma lotzea, eta bi ezaugarriok monitorizatu ahal izatea, demagun, norberaren sukaldean?

    M SKETCH FURNITURE // Front Design

    —Posible al da airean zirriborratuz altzariak diseinatzea? Urte batzuk baditu proiektuak, baina ezinezkoa da Sketch Furniture egitasmoa aipatu gabe uztea Do It Yourself filosofiaren eskala ertaineko aplikazioak azaltzerakoan. FRONT talde suediarrak sortua, Japoniako Tokyo Design Week azokan erakutsi zuten performance formatuan.

    Sketch Furniture bi teknika berriren konbinazioaren emaitza da. Motion capture teknika alde batetik, eta lehenago aipaturiko prototipatze azkarreko teknologia bestetik. Motion capture dela-koa animaziozko filmetan eta bideo-jokoetan asko erabiltzen den teknika da, eta mugimendua atzematen duten kamera berezi batzuen bidez lortzen da. Kasu honetan, erabiltzaileak airean mugitzen duen elementuaren mugimendua erregis-tratzen dute kamerek, eta informazio hori —x, y eta z koorde-natuak, alegia— Cad artxibo batean gordetzen dituzte.

    Cad artxibo horiek gordetzen duten informazio bektorialari nahi besteko lodiera eman ostean, prototipatze azkarreko makina batek —3D inprimagailu batek— kudeatu eta objektu bihurtzen ditu, plastiko likidoa erabiliz. Plastiko hori 0,1 mm-ko lodierako geruzatan isuri eta gogortzen da, egun bete behar duen prozesuan.

    Egitasmoa artearen alorrean sartu behar bada ere —altzariak ez dira, izatez, erabilgarriak, eta 10.500 dolarreko prezioa ez dago poltsiko ororen eskura—, pixkanaka-pixkanaka demokratizatuz joango den teknologiaren aplikazio po-sible bat iradokitzen du. Bai motion capture teknika bai 3D

  • M: Sketch furniture L: Contour craftingS: Food printing

    2713. zenbakia / Barnetik

    Aldiri, 2013, I, 13, 26-27, ISSN 1889-7185

    DO IT YOURSELF. Egin ezazu zuk zeuk. S,M,L,XL

    inprimagailuen erabilera normala bihurtzen den momentuan, gero eta ohikoago bilakatuko da eguneroko hainbat objektu norberak diseinatu eta ekoitzi ahal izatea.

    L CONTOUR CRAFTING // Behrokh Khoshnevis

    —Inguratzen gaituen produktu oro automatikoki egiten den garaiotan, zergatik jarraitzen dugu etxebizitzak eskuz eraikitzen? Egoera horri buelta eman nahian dabil Behrokh Khoshnevis USC (University of South California) unibertsitateko irakasle eta CRAFT (Center for Rapid Automated Fabrication Technologies) ikerketa-zentroko zuzendaria.

    Aterpea, janariarekin batera, gizakiaren behar fisiologiko nagusia dela iritzita, Khoshnevis-ek egungo ohiko eraikuntza-metodoa kritikatzen du motela, arriskutsua, eskulanak baldintzatua eta garestia delakoan. Proposatzen duen sistemak kostua, denbora eta segurtasuna optimizatzen ditu arkitekturaren malgutasuna galdu gabe.

    Contour Crafting da teknika horren izena eta objektua —etxebi-zitza bat kasu honetan— geruzaz geruza eraikitzean datza. 3D inprimagailu baten eskala handiko bertsio modukoa da, eskulana ordezkatzen duten prozesu automatikoz lagundua. Hala, hor-migoia isurtzen den heinean, errefortzu-egitura, iturgintza-lanak eta instalazio elektrikoa automatikoki txertatzeko gai den makina garatzen ari da Khoshnevis. Aurrerago dira garatzekoak bigarren mailako akabera guztiak (pintatzea, azulejuak) modu automa-tikoan egiteko gai izango den teknologia.

    Do It Yourself filosofiaren taldean zuzenki sar ezin daitekeen adibidea bada ere, erosle bakoitzaren beharretara egokitutako disei-nuak modu azkarrean eraikitzeko teknika honek jauzi handia dakar ohiko eraikuntza-metodoekiko. Are gehiago, ezagutza tekniko jakin batzuk dituenak posible izango luke etxea bere behar eta nahien arabera diseinatu, 20 orduren buruan eraikia izateko.

    XL SPONTANEOUS INTERVENTIONS: Design Actions for the Common Good

    —Nola egin hiri-espazioa geure? Higiezinen merkatuaren burbuila zulaturik, goitik behera aldatzen ari da arkitektura eta hirigintzan lanean dabiltzan arkitektoen lan-merkatua. Kolektiboen kontzep-tua fenomeno berria ez den arren, krisiaren eztandak ohiko parametroetatik aldendurik lan egiten duten taldeen eztanda ere ekarri du. Balio bezate horren erakusgarri Arkitektura Kolektiboen Topaketek (Pasaia, 2010), Arquitectura Viva espainiar aldizkariak kolektiboei eskainitako aleak (2012) eta Veneziako Bienaleko Amerikako Estatu Batuen pabilioiak.

    Azken horrek, Spontaneous Interventions izenburupean, aipamen berezia jaso zuen 2012. urteko Veneziako Bienalean. Cathy Lang Ho, David Van der Leer eta Ned Cramer-en zuzendaritzapean, 124 kolektibok egindako hiri-hobekuntza lanak erakutsi zituzten. Interbentzio haiek —behin-behinekoak, informalak, taktikoak, mikro, parte-hartzaileak, kode irekikoak— “arinago, azkarrago, merkeago” lemari jarraitzen diote, eta hiritarrei esker eraman ahal izan dira aurrera, haien diru-laguntza edota lan boluntarioari esker.

    Luze joko luke proiektu guztiak azaltzeak, baina badira adibide esanguratsuak. Esate baterako, Guerrila Bike Lanes egitasmoa: 200 dolar, pare bat ordu eta hiruzpalau pertsonen lanaz, bidegorri berriak sortu ditu Los Angeles hirian, bide-seinale eta guzti. Edo Bunchy Carter Park for the People, udalaren kartel baten kopia per-fektua, parke baten proiektua iragarriz —coming soon— bulego-dorrea eraikiko zuten orube hutsaren hesietan. Edo sprawl-etako bidegurutzeak kolorez margotzen dituzten bizilagun-elkarteak, Google Earth-etik ikusteko moduko estalki koloreztatuak, bat-bateko hiri-baratzak, irristalariek eurek eraikitako skatepark-a. Occupy Wall Street bera ere izan da munduko arkitektura bienal famatuaren parte.

    Erakusketa, Freecell eta M-A-D bulegoek diseinatua, abuztutik azarora izan zen ikusgai Venezian, eta online kontsultatu daiteke spontaneousinterventions.org helbidean.

    º Ander Gortazar Balerdi arkitektoa da.