18
BA AL DAKIZU ESPAINIAKO ESTATUAN BOTERE PUBLIKOEK EGUNKARIAK IXTEN DITUZTELA? HORIXE DA EUSKALDUNON EGUNKARIA-REN KASUA

Euskaldunon Egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen

  • Upload
    amandla

  • View
    118

  • Download
    0

Embed Size (px)

DESCRIPTION

BA AL DAKIZU ESPAINIAKO ESTATUAN BOTERE PUBLIKOEK EGUNKARIAK IXTEN DITUZTELA? HORIXE DA EUSKALDUNON EGUNKARIA -REN KASUA. Euskaldunon Egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen. - PowerPoint PPT Presentation

Citation preview

Page 1: Euskaldunon Egunkaria  1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen

BA AL DAKIZUESPAINIAKO ESTATUAN

BOTERE PUBLIKOEKEGUNKARIAK IXTEN DITUZTELA?

HORIXE DAEUSKALDUNON EGUNKARIA-REN KASUA

Page 2: Euskaldunon Egunkaria  1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen

Euskaldunon Egunkaria 1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen.

Page 3: Euskaldunon Egunkaria  1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen

Euskaldunon Egunkaria-ren lerro editorialean hainbat ezaugarri nabarmentzen ziren: independentea izatea, plurala, aurrerakoia,nazionala, euskararen sustatzailea...

Enpresa argitaratzailea 1990ean sortu zen, 1.500 bat akziodunen ekarpenarekin.

Page 4: Euskaldunon Egunkaria  1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen

2003ko otsailean, Auzitegi Nazionalak Euskaldunon Egunkaria itxi zuen eta hamar lagun atxilotu zituen. Horietatik bostek salatu zuten Guardia Zibilaren esku inkomunikatuta egon ziren bitartean torturatu egin zituztela. Denen artean, 30 hilabete eman dituzte preso.

ETAko kide izatea leporatu diete, baina ez dago ez oinarririk,ezta inolako frogarik ere. 

Page 5: Euskaldunon Egunkaria  1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen

2003ko urrian, bigarren operazioa egin zuen Guardia Zibilak, Martin Ugalde Kultur Parkearen eta Egunkaria-ren enpresa taldearen aurka. Zortzi lagun atxilotu eta inkomunikatu zituen. Handik egun batzuetara, Eneko Etxeberria Egunkaria SAko abokatua atxilotu zuten, Auzitegi Nazionalean bertan, eta inkomunikatu egin zuten. Operazio hartan atxilotutako bi pertsonari, itxierako auzian auzipetutako hiruri eta beste hiru langile ohiri delitu ekonomikoak leporatu zizkieten.

Page 6: Euskaldunon Egunkaria  1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen

Beraz, orain, Egunkaria-ren aurkako bi auzi daude martxan:

• bata, itxierako auzia,

• eta, bestea, auzi ekonomikoa.

Page 7: Euskaldunon Egunkaria  1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen

Itxierako auzian, behean agertzen diren Egunkaria-ko bost arduradun ohiak auzipetu dituzte. Fiskalak kasua artxibatzeko eskatu du, froga faltagatik. Hala ere, eta akusazio pribaturik ez dagoen arren, Auzitegi Nazionalak epaiketa egitea erabaki du, AVT eta Dignidad y Justiciak aurkeztutako herri akusazioan bakarrik oinarrituta. Bi elkarte horiek 12 eta 14 urte bitarteko espetxe zigorra eta 14-15 urteko inhabilitazioa eskatu dute.

Martxelo Otamendi

14 urteko espetxe zigor

eskaera

Joan Mari Torrealdai

14 urteko espetxe zigor

eskaera

Iñaki Uria

14 urteko espetxe zigor

eskaera

Txema Auzmendi

14 urteko espetxe zigor

eskaera

Xabier Oleaga

12-14 urteko espetxe zigor

eskaera

Page 8: Euskaldunon Egunkaria  1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen

Madrilen epaituko dituzte, datorrenabenduaren 15etik aurrera.

Page 9: Euskaldunon Egunkaria  1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen

Auzi ekonomikoaren epaiketa noiz egin erabaki gabe dago oraindik. Zortzi lagun daude auzipetuta (horietako hiru itxierako auzian ere badaude), diru kontuak faltsutzea eta zerga iruzurra egitea leporatuta; hau da, delitu ekonomiko hutsak. Horregatik, guztira 184 urteko espetxe zigorra eta 235 milioi euroko isuna eskatu dituzte auzipetuen aurka.

Joan Mari TorrealdaiEgunkaria SAko Administrazio Kontseiluko lehendakariaZigor eskaera: 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32.891.200 euroko isuna • Itxierako auzian ere auzipetuta dago

Iñaki UriaEgunkaria SAko kontseilari ordezkariaZigor eskaera: 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32.891.150 euroko isuna • Itxierako auzian ere auzipetuta dago

Txema AuzmendiEgunkaria SAko Administrazio Kontseiluko idazkariaZigor eskaera: 26 urte eta lau hilabeteko espetxealdia eta 32.891.150 euroko isuna • Itxierako auzian ere auzipetuta dago

Page 10: Euskaldunon Egunkaria  1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen

Joxe Mari SorsEgunkaria SAko Administrazio Kontseiluko kideaZigor eskaera: 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32.891.150 euroko isuna

Ainhoa AlbisuEgunkaria SAko administrazio saileko langileaZigor eskaera: 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32.891.150 euroko isuna

Mikel SorozabalEgunkaria SAko administrazio saileko langileaZigor eskaera: 21 urte eta 9 hilabeteko espetxealdia eta 27.265.727 euroko isuna

Begoña ZubelzuEgunkaria SAko administraziosaileko langileaZigor eskaera: 17 urte eta 2 hilabeteko espetxealdia eta 21.640.933 euroko isuna

Fernando FurundarenaEgunkaria SAko administrazio saileko langileaZigor eskaera: 13 urteeta 3 hilabeteko espetxealdia eta21.167.546 euroko isuna

Page 11: Euskaldunon Egunkaria  1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen

Itxieraz geroztik,hainbat elkartasun ekimenizan dira, Euskal Herrianeta nazioartean.

Ezkerrean, ‘Euskaldunon Egunkaria’-ren aldeko manifestazio jendetsua, 2003ko otsailaren 22an. Eskuinean, ‘Egunkaria’-ren aldeko aldarrikapena, Iruñeko Sanferminetan, uztailaren 10ean.

Page 12: Euskaldunon Egunkaria  1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen

Euskal Herritik kanpokoen artean, nabarmentzekoak dira Katalunian…

Bartzelonako Piko Andre Mariaren elizan ‘Euskaldunon Egunkaria’-ren alde egindako ekitaldi bat.

2003ko martxoaren 10ean izan zen.

Page 13: Euskaldunon Egunkaria  1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen

Madrilen…

eta Bruselan egindakoak.

Europako Legebiltzarreko 22 diputatuk (Independentzia eta Demokrazia Taldea, Europako Aliantza Librea, Berdeak,

Europako Liberalen eta Demokraten Aliantza eta talderik gabe) ‘Egunkaria auzia’ artxibatzeko eskatu zuten, 2005eko

otsailaren 22an.

Espainiako Kongresuko 61 diputatuk eta senatarik ‘Egunkaria’-ren aurkako kasua artxibatzeko eskatu zuten, 2005eko urriaren 19an.

Page 14: Euskaldunon Egunkaria  1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen

Euskaldunon Egunkaria-ren itxierak nazioarteko komunikabideetan izan zuen oihartzuna Euskal Herriko auzi batek inoiz izan duen handiena izango da, segur aski.

Page 15: Euskaldunon Egunkaria  1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen

Egunkaria ixtea hainbat eskubide eta askatasunen aurkako erasoa izan zen: adierazpen askatasunaren murrizketa larria, informazio pluraltasunaren aurkako erasoa eta euskal kultura eta hizkuntza garatzeko eskubidearen aurkakoa. Horrez gain, giza eskubideen aurkako erasoa ere izan zen, atxilotuak torturatu

egin baitzituzten.

Theo Van Boven

NBEko torturari buruzko

kontalari bereziak tortura

erabiltzeari uzteko eskatu

zion Espainiari, 2004.

urteko txostenean.

Page 16: Euskaldunon Egunkaria  1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen

Lagun iezaguzu kasu honen berri zabaltzeneta bidegabekeria hau geldiarazten.

Page 17: Euskaldunon Egunkaria  1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen

Mila esker zure arretagatik.

Page 18: Euskaldunon Egunkaria  1990ean sortu zen eta euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra izan zen

INFORMAZIO GEHIAGO, ONDOKO HELBIDEAN:

www.egunkaria.info