9
ANTZINAKO ERROMA Antzinako Erroma, Erroma hiriaren inguruan sortu zen. Elezaharraren arabera, Romulo eta Remo bikiek sortu zuten K.a. 753. urtean. Hamabi mendetan zehar hiru sistema  politiko izan zituen: monarkia, errepublika eta inperioa. Mediterraneo itsasoko ingurua menderatu zuen armadaren eta asimilazio kulturalaren  bidez. Halaber, Antzinako Erromak gainbehera handia jasan zuen, eta 476. urtean desagertu zen inperio handia. Erromako zibilizazioak gaur egungo mendebaldeko zibilizazioaren oinarriak ezarri zituen, besteak beste, lege, gerra, arte, hizkuntza, arkitektura eta literatura alorretan. Antzinako Erroma: bilakaera historikoa Elezaharraren arabera, Romulo eta Remo bikiek sortu zuten Erroma K.a. 753. urtean. Lehen erregea Romulo bera izan omen zen; batasun politikoa lortu zuen eta monarkiak 250 urte iraun zuen. K.a. 509. urtean herritarrek Tarkino erregea kargutik bota egin zuten eta Errepublika ezarri. K.a VI. mendetik aurrera Erromako Errepublikak Mediterraneo inguruan lurralde handiak konkistatu zituen. Denborarekin, gatazka ugari izan ziren eta Julio Zesar diktadore jarri zuten. Egonkortasun apur bat ekarri zion Erromari. Zesar erail zutenean, Oktavio Augustok, K.a. 27an, eskuratu zuen boterea eta, errepublika deseginda, inperioa ezarri zuen: botere militarra, politikoa eta erlijiosoa eskuratu zituen. K.o. III. mendetik aurrera inperioa krisian sartu zen: barne zatiketa handiak gertatu ziren, enperadore-aldaketa asko, estatu-kolpeak eta gerra zibilak noiznahi. 476. urtean Romulo Augustulo, azken enperadorea agintetik kendu zuten barbaroek. Erromatar Inperioa desagertzearekin batera Antzinaroari amaiera eman zitzaion.

ANTZINAKO ERROMA

Embed Size (px)

Citation preview

7/27/2019 ANTZINAKO ERROMA

http://slidepdf.com/reader/full/antzinako-erroma 1/9

ANTZINAKO ERROMA

Antzinako Erroma, Erroma hiriaren inguruan sortu zen. Elezaharraren arabera, Romulo

eta Remo bikiek sortu zuten K.a. 753. urtean. Hamabi mendetan zehar hiru sistema

 politiko izan zituen: monarkia, errepublika eta inperioa.

Mediterraneo itsasoko ingurua menderatu zuen armadaren eta asimilazio kulturalaren

 bidez. Halaber, Antzinako Erromak gainbehera handia jasan zuen, eta 476. urtean

desagertu zen inperio handia.

Erromako zibilizazioak gaur egungo mendebaldeko zibilizazioaren oinarriak ezarri

zituen, besteak beste, lege, gerra, arte, hizkuntza, arkitektura eta literatura alorretan.

Antzinako Erroma: bilakaera historikoa

Elezaharraren arabera, Romulo eta Remo bikiek sortu zuten Erroma K.a. 753. urtean.

Lehen erregea Romulo bera izan omen zen; batasun politikoa lortu zuen eta monarkiak 

250 urte iraun zuen. K.a. 509. urtean herritarrek Tarkino erregea kargutik bota egin

zuten eta Errepublika ezarri.

K.a VI. mendetik aurrera Erromako Errepublikak Mediterraneo inguruan lurralde

handiak konkistatu zituen. Denborarekin, gatazka ugari izan ziren eta Julio Zesar 

diktadore jarri zuten. Egonkortasun apur bat ekarri zion Erromari. Zesar erail zutenean,

Oktavio Augustok, K.a. 27an, eskuratu zuen boterea eta, errepublika deseginda, inperioa

ezarri zuen: botere militarra, politikoa eta erlijiosoa eskuratu zituen.

K.o. III. mendetik aurrera inperioa krisian sartu zen: barne zatiketa handiak gertatu

ziren, enperadore-aldaketa asko, estatu-kolpeak eta gerra zibilak noiznahi. 476. urtean

Romulo Augustulo, azken enperadorea agintetik kendu zuten barbaroek. Erromatar 

Inperioa desagertzearekin batera Antzinaroari amaiera eman zitzaion.

7/27/2019 ANTZINAKO ERROMA

http://slidepdf.com/reader/full/antzinako-erroma 2/9

EKONOMIA

Bereziki nekazaritzan eta merkataritzan oinarritu zen.

Nekazaritza

 Nekazaritzan mahastiak, zerealak eta olibondoak lantzen ziren bereziki. Patrizioen

eskuetan zeuden lursail handiak izaten ziren gehienetan, esklaboen esku-lanaz baliatuta.

Hirietatik gertu zeuden eremuetan frutak eta barazkiak ere lantzen ziren, hirietako

merkatuak hornituz.

Artisautza

Hiriak ugaritzeak eta handitzeak artisautza ere zabaldu zuen. Landa-ingurunetan

nekazaria askotan artisau ere bazen, baina hiriak denda eta lantegi txikiz beteta zeuden:

zapatariak, bitxigileak, zeramikagileak, okinak, harakinak... Eraikuntza arloko artisauak 

ere ugari zeuden: igeltseroak, arotzak, iturginak, margolariak, harginak...

Lanbide libreetan aritzen zen jendea ere ugari zen: medikuak, irakasleak, bankariak, eta,

zer esanik ez, merkatariak.

Merkataritza

Merkataritza, batez ere elikagaiena, oso garrantzitsua zen, bereziki hirietan. Arlo

horretan oso kontuan hartzekoa da Erromak zuen hedadura. Europa, Asia eta Afrikako

hainbat lurralde bereganatzean, Mare Nostrum (Mediterraneoa) ingurua

merkataritzagune izugarria bihurtu zen. Lehorreko merkataritzak garrantzi handia hartu

zuen. Erromatarrek inperio osoa elkartzen zuen 90.000 km-ko galtzada-sare handia

eraiki zuten, merkataritzarako ere oso baliagarria izan zena.

7/27/2019 ANTZINAKO ERROMA

http://slidepdf.com/reader/full/antzinako-erroma 3/9

GIZARTE-ANTOLAKETA

Erromako biztanleria, oro har, oso hierarkizatua zegoela esan behar da. Hiru multzo

handitan banatuta zegoen: patrizioak, plebeioak eta esklaboak. Emakumearen egoera

ere, kontuan hartzekoa da.

Patrizioak. Gizartearen gailurrean zeuden. Erromako jatorrizko biztanleen oinordekoak 

ziren, armadako, politikako eta erlijio munduko kargu goren guztiak biltzen zituzten, eta

aberastasun ikaragarriak eskuratu zituzten.

Plebeioak . Erromatar gehienak plebeioak ziren. Gehienak nekazaritzan edo artisautzan

lan egiten zuten soldata txiki baten truke; nekazari txikiak, soldatapeko langileak,

merkatari txikiak, artisautzako langileak... ziren gehienak. Besterik ezean, armadan

sartu ohi ziren soldadu arrunt gisa.

Esklaboak . Nahiz eta Antzinaroan esklabotza ia gizarte guztietan agertu, inon ez zuen

lortu Erromatar Inperioan adinako garrantzirik eta hedapenik. Esklaboak gizartearen

oinarrian zeuden, baina gizartetik kanpo. Edozein familiak zituen esklaboak, bat edo

 beste etxe apaletan, eta ehunka edo milaka latifundio handietan. Jabearen ondasuntzat

hartzen ziren, etxea, gurdia edota zakurrak bezalaxe. Esklaboei ez zitzaien inolako

eskubiderik zor, erosi eta saldu egin zitezkeen, eta jabeak esklaboa hiltzeko eskubidea

ere bazuen, hori ez baitzen hilketatzat jotzen. Esklaboa hiltzea zakur bat akabatzearen

 pareko ekintza zen.

Emakumea antzinako Erroman. Grezian baino gehiago errespetatzen zuten

emakumea, askatasun gehiago ere bazuen: etxetik bakarrik atera zitekeen, jaietan

senarrarekin agertzeko eskubidea zuen, ikasteko eskubidea ere bai... Baina bere leheneginbeharra etxekoandre izatea zen: haurrak hazi, esklaboen lana bideratu eta etxeko

 jarduerak gainbegiratu. Legearen aurrean eskubide batzuk bazituen, dibortziatzeko

eskubidea adibidez; baina ez zuen boto-eskubiderik eta ezta kargu publikoetarako

hautagai izatekorik ere. Beti gizonezkoren baten mende zegoen, aitaren mendetik 

senarraren mendera pasatzen baitzen emakumea.

7/27/2019 ANTZINAKO ERROMA

http://slidepdf.com/reader/full/antzinako-erroma 4/9

KULTURA

Erromak guregan izan duen eragina handia dela nabarmena da.

Guk erabiltzen dugun alfabetoa erromatarra da; mendeak eta beste hainbat gauzazehazteko erabiltzen ditugun zenbakiak ere erromatarrak dira (I, III, V, X, M, C); gaur 

egun erabiltzen dugun egutegia haiek sorturikoa da.

Europako hizkuntza asko latinetik datoz (gaztelania, frantsesa, italiera, portugesa,

katalana) eta beste hainbatek latinaren eragin handia izan dute (ingelesa, alemana,

euskara).

Erromatarren garaiko hirigintza ere ezin ahaztu, haiek sortutako hirietan bizi baikara

oraindik; gure zuzenbidea ere ez litzateke ezer izango oinarri erromatar guztiak 

kenduko bagenizkio.

Egutegia

Hasieran, erromatarrek 304 eguneko urtea zuten, martxoan hasitako hamar hilabetetan

 banatuta: Martius, Aprilis, Maius, Junius, Quintilis, Sextilus, September, October,

 November eta December , lehen laurak jainkoei eskainiak. K.a. 700. urtean beste bi

hilabete erantsi zizkioten: Ianuarius eta Februarius.

K.a. 46. urtean Julio Zesarrek, urtea eguzkiaren arabera antolatu zuen, 365 egun eta sei

orduko iraupena emanez. Sei ordu horiek zirela eta, lau urtetik behin egun bat gehiago

erantsi zitzaion urteari otsailean. Urtea urtarrilaren batean hasi zen handik aurrera.Apirila, ekaina, iraila eta azaroak 30 egun izango zituzten, otsailak 28 eta besteek 31.

Zuzenbidea

Erromatarrak senatuan harreman pertsonal pribatuak eta publikoak arautzen hasi ziren.

Legezko arau horiekin bilduma edo kode batzuk egin zituzten. Horiei esker hiritarren

eskubideak babes zitezkeen, eta gainera, inperio osorako lege komunak zirenez, horrek 

epaileen lana asko erraztu zuen.

Zuzenbide erromatarra inperio osoan zabaldu zen, eta inperioa desagertuagatik ere

mantendu egiten da, gaur egun mendebaldeko herrialde gehienen zuzenbidearen oinarri bihurtu baita.

Hizkuntza

Erromatarren jatorrizko hizkuntza latina zen. Inperioko hedapenak latina zabaldu eta

sakabanatu zuen. Denborak aurrera egin ahala hizkuntza garatu eta zatitu zen. Latinezko

literaturak greziar egileen eragin handia jaso zuen eta, gauza bera, musika arloan.

Erlijioa

Erromako erlijioak hainbat ezaugarri izan zituen. Oro har, K.o. IV. mendean

kristautasuna onartu arte erlijioa politeista zen.

7/27/2019 ANTZINAKO ERROMA

http://slidepdf.com/reader/full/antzinako-erroma 5/9

Jainko ugari zituzten, baina nagusiak Jupiter (jainkoen eta gizakien aita eta erregea),

Juno (Jupiterren emaztea eta arreba, ezkontzaren babeslea) eta Minerva (jakinduriaren

 jainkosa) ziren.

Greziarrekin izandako harremanen ondorioz, haien jainkoak bereganatu zituzten, eta

 jainkoek giza irudia hartu zuten. Olinpokoak ziren jainko nagusiak, publikoak, eta

estatua zen haien gurtzaren zaintzailea eta arduraduna.

Jainko bakoitzak bere eguna zuen egutegian, eta egun horretan festa eta joko ugari

antolatzen ziren. Jaiak eta errituak (fruituen eta animalien sakrifizioak) apaiz berezien

ardura ziren.

Augusto enperadorearen garaian, enperadore bera ere jainkotu egin zen eta horri ere

festa, otoitza eta gurtza egiten zitzaizkion.

Kristautasuna. Erlijio monoteista da (mono + theos: jainko bakarrekoa) eta hori ez

zetorren bat ordura arteko erlijioekin eta ohiturekin; gainera, ez zuen onartzenenperadoreari egindako gurtzarik ere. Hori zela eta, gatazka ugari izan ziren

kristautasunaren eta bere jarraitzaileen aurka.

Kristautasuna ekialdeko probintzietatik sartu zen pixkanaka Erromara. Erlijio horrek 

hedapen handia izan zuen herri xehean, plebeioen eta esklaboen artean, batez ere;

kristautasunak gizaki guztiak askeak eta berdinak direla aldarrikatzen baitzuen.

Erromako apezpikua eliza katolikoko agintari goren bihurtu zen. K.o. 313. urtean

Konstantino enperadoreak kultu askatasuna onartu zuen.

7/27/2019 ANTZINAKO ERROMA

http://slidepdf.com/reader/full/antzinako-erroma 6/9

HIRIGINTZA

Erroma hirien hiria, inperio osoko hiriburua, II. mendean 1.200.000 biztanle izatera

iritsi zen. Eraikin handienak han egin ziren, eta bere garaian munduko merkataritzagune

handiena izan zen. Probintzia guztietatik iristen ziren produktuak galtzada bidez edoitsasoz.

Erromatar Inperioan zehar, Erromaren ereduari jarraituz, ehunka edo milaka hiri eraiki

ziren.

Hiriko gune nagusia foroa zen. Herritarren bilgunea zen eta eraikin publiko nagusiak 

 biltzen ziren: tenplua, basilika, kuria, tribuna, azoka, termak, dendak, tabernak…

Hiriaren beste atal nagusi bat ur-banaketarako sistema zen. Hirira ura garraiatzeko

 putzuak, zisternak eta iturriak zeuden. Kanpoaldetik hirira ura garraiatzeko

akueduktuak egiten zituzten.

Hirien artean komunikazioa errazteko galtzada edo errepideak eraiki ziren.

ARTEA

7/27/2019 ANTZINAKO ERROMA

http://slidepdf.com/reader/full/antzinako-erroma 7/9

Eskultura

Eskulturan proportzio klasikoak erabili zituzten eta gizaki eta jainko irudi biluziak 

egiten zituzten hainbat lekutan, apaingarri izan zitezen: hirian zehar, etxe

 partikularretan, anfiteatroetan, zirkuetan…

Eskulturaz apainduak zeuden garaipen-arkuak eta zutabeak eraikiak zituzten

enperadoreek, gerraren bateko garaipenaren oroigarri, gerra istorioak deskribatzeko.

Pintura

Greziarren antzekoa zen, gizakien irudietan eta mitologian oinarritua. Eguneroko

ekintzak eta mitologia-istorioak agertzen ziren, bai hormetan eta baita zoruan ere.

Jauregietan eta patrizioen etxeetan erretratuak ere aurkitu izan dira.

Bestelako arteak .

Aipagarriena mosaikoa da. Mosaikoak maila gorena lortu zuen: Erroman asko erabili

zuten hormak eta zoruak apaintzeko. Batik bat, eguneroko bizitza, eszena mitologikoak 

eta zirkuko eszenak irudikatu zituzten.

Arkitektura

Artearen barruan arlorik nagusiena izan zen. Bi atal nagusitan bana dezakegu:

a) Ingeniaritza mailako lan publikoak 

Galtzadak edo errepideak . 90.000 km inguru zituen

galtzada-sareak. Galtzaden sareak Inperio osoko gune nagusiak Erromarekin lotzen

zituen, haren nagusitasuna bideratzeko (armadaren joan-etorriak erraztuz) eta

merkataritza erosoago egiteko.

7/27/2019 ANTZINAKO ERROMA

http://slidepdf.com/reader/full/antzinako-erroma 8/9

Zubiak eta akueduktuak galtzaden osagarriak ziren eta ugari eraiki ziren, hainbat

galtzada eta hirietan. Akueduktuen bitartez hiriaren ur-beharrak asetzen ziren: edateko

ura, bainuetxetarako ura, nahiz garbiketak egitekoa.

Akueduktuaren hasiera ura aurkitzen zen lekuan kokatzen da, iturbururen baten edo.

Han ur-biltegi bat eraikitzen zen ura biltzeko, biltegitik ura akueduktuko ubideraisurtzen zen eta handik hirirainoko bidea egiten zuen urak. Akueduktua kontu handiz

eraiki behar izaten zen, desnibel apur bat behar izaten zuen uraren mugimendua

errazteko. Ubidearen euskarria porlanez, harriz edo adreiluz egindako arkuak osatzen

zuten. Beharren arabera, arkuek altuera desberdina izaten zuten.

b) Eraikin handiak 

Esanguratsuenak hiriko bizitza eta ikuskizunei loturiko eraikinak ziren.

Termak 

Edozein hiri garrantzitsuk termak edo bainu publikoak zituen, esklaboek zainduak.

Horietan, hiritarrek bainu beroak, saunak, masajeak, etab. hartzeko aukera zuten.

Hainbat espazioak izan ohi zituzten: gimnasia egiteko palestra deitzen zen patioa;

caldarium-a, bainu beroa hartzeko igerilekua; frigidarium-a, bainu hotzak hartzeko

kanpoko igerilekua; apodyterium-ak edo aldagelak, bankuren batekin eta arropa

gordetzeko arasekin; eta laconicum-a edo lurrun-bainua hartzeko espazioa. Termen

inguruan tabernae-ak zeuden, janaria eta edaria saltzen zituzten dendatxoak.

Termak eguerdian irekitzen ziren eta iluntzean ixten. Bainua hartzeko emakumeak eta

gizonezkoak bereizi egiten ziren, bereizteko tokirik ez bazegoen txandakatu egiten

ziren, ordu batzuk gizonezkoak eta beste batzuk emakumezkoak.

Termak harreman sozialak izateko leku aproposak ziren, maiz bilera informalak hantxe

 bertan egiten zituzten.

Teatroa

Teatroetan, batez ere, tragediak eta komediak antzezten zituzten, baina baita mimoa,

 pantomima eta antzerki laburrak ere.

Teatro erromatarrak zirkulu-erdi forma du eta honako zatiak bereiz daitezke: aurreko

eszenatokia, scenae frons, normalean bi ilara zutabez osatua; haren aurrean

 proscaenium-a egoten zen, han egiten zen antzerkia; orchestra, zirkulu-erdia forma

zuen espazioa eszenaren parean kokatzen zen, han agintariak esertzen ziren eta koroak 

abesten zuen; adituz , orchestra-ra iristeko pasabideak eta cavea ikusleen eserlekuak.

Arkitekto batzuk lurraren aldapa baliatzen zuten cavea egiteko.

Teatro batzuek euria eta eguzkiarengandik ikusleak babesteko toldoak jartzen zituzten.

Teatrora hiritar guztiak joan zitezkeen: gizonak, emakumeak, umeak eta batzuetan baita

esklaboak ere. Aktoreak aldiz gizonezkoak izan ohi ziren, eta maskarak eta ileordeak 

7/27/2019 ANTZINAKO ERROMA

http://slidepdf.com/reader/full/antzinako-erroma 9/9

erabiltzen zituzten. Aktore lanbideak oso prestigio gutxi izaten zuen; horregatik,

atzerritarrak eta esklaboak kontratatzen zituzten.

Anfiteatroa

Anfiteatroa bi teatro elkartuz egiten zen, gehienetan forma biribila edo obalatua zuen.Borrokak ikusteko aukera izaten zen, ezagunenak gladiadoreen borrokak ziren.

Anfiteatroak honako zatiak izaten zituen: arena, erdiko obaloa, han egiten ziren

ikuskizunak, haren azpian sotoak zeuden, gladiadoreak arena-ra atera aurretik 

itxaroteko lekuak, baita animalien kaiolak eta dekoratuak mugitzen zituzten makinak 

ere; bestalde, ikusleentzako eserlekuak zeuden, cavea delakoak.

Anfiteatro batzuek euria eta eguzkiarengandik ikusleak babesteko toldoak jartzen

zituzten.

Gladiadoreen arteko borrokaz gain, animalien artekoak (hipopotamoak, krokodiloak,elefanteak, tigreak eta hartzak), nahiz gladiadore eta piztien artekoak egiten ziren

anfiteatroetan. Gladiadoreak gehienetan gerra presoak, heriotza-zigorra zutenak edota

esklaboak izaten ziren. Borrokaldia desfile handi batekin hasten zen eta agintariaren

aurrera iristen zirenean gladiadoreek  Ave Caesar, morituri te salutant agurra egiten

zuten; ondoren borrokan hasten ziren. Maiz borrokaldiak gladiadore galtzailearen

heriotzarekin bukatzen ziren, galtzailea zaurituta geratzen bazen, ikusleek bizitza

 barkatzea eska zezaketen. Azken erabakia agintariaren esku zegoen

Erromako anfiteatroak, koliseoak (Coliseum), 50.000 ikuslerentzako tokia zuen.

Zirkua

Erromako ikuskizunik ospetsuenak eta gustukoenak zirkuan izaten ziren. Zirkuan, batez

ere, zaldi-lasterketak eta gurdi-lasterketak egiten zituzten. Lasterketa horiek bi

zaldikoak, hirukoak, laukoak (quadriga zen zabalduena) eta hamarrekoak ere izan

zitezkeen. Lasterketak taldeka izan ohi ziren, eta taldeak arropen koloreen arabera

 bereizten zituzten. Kolore baten alde edo kontra apustu ugari izan ohi zen, eta talde

 batzuek jarraitzaile elkarteak ere sortu zituzten. Gurdien gidari irabazleak, diru-saria eta

erramu-koroa jasotzen zuen.

Arrakasta horren adibidea Erromako Maximo zirkua da, 250.000 ikusle biltzera iritsi baitziren.