11
IRTEERAK 2014 IRTEERAK 2014

irteerak 2014 - Aranzadi · ta Maria Olibakoaren monasterioa arkitektura erroma-nikokoa da eta Nafarroako garrantzitsuenetakoen artean dago. Errada. Caparrosotik 4 kilometrotara,

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

irt

ee

ra

k 2

014

irt

ee

ra

k 2

014

2

Narrastiak Gorbeiako magalean

Antolatzailea: Alberto Gosá, Herpetologia SailaData: maiatzak 10Ordua eta abiapuntua: 08:30, Aranzadiko egoitzan; 10:30, Gopegiko udaletxearen aurrean (Zigoitia, Araba).

Deskribapena

Isurialde arabarrean Europa ipar eta hegoaldetik datozen narrasti espezieak bat egiten dutenez, oso leku aberatsa bihurtzen da animalia talde honi dagokionean. Ibilbidea, Zigoitiako udal lurretan dauden baso zein belardi menditarretatik burutuko da, saurio espezie desberdinak ikusteko aukera izango da eta, zorte pittin bat izan ezkero sugeren bat edo beste. Hezegune batzuetatik igarotzean anfibioak entzun edo ikusteko aukera izango da. Espezie hauetariko asko ugal garaian egongo direnez (bere aktibitate gorenean) modu errazagoan ikusteko aukera izango da.

Informazio gehigarria: 4 orduko iraupena aurreikusten da. Aholkatzen da jana eta edariaz gain, mendi edo kiroletako oinetakoak eramatea. Bakoitza bere autoan joan beharko da bilgunetara.

3

Olibako MonasterioaErrada

San Pedro Eliza (Olite)Antolatzailea: Joaquín Ibarra, Astrolabio RománicoData: maiatzak 24Ordua eta abiapuntua: 10:00, Olibako Monasterioa.

Deskribapena

Olibako Monasterioa. XII. mendeko monasterio zister-tarra da. Zarrakazteluko udalerriaren eremuetan dago eta Garcia Ramirezen erregetza garaikoa da (1134). San-ta Maria Olibakoaren monasterioa arkitektura erroma-nikokoa da eta Nafarroako garrantzitsuenetakoen artean dago.

Errada. Caparrosotik 4 kilometrotara, Nafarroako Erri-beran, estrategikoki kokatuta aurkitzen da Errada, Erdi Aroan defentsa gune garrantzitsua izan zen eremu ha-rresitua. Bertan XII. mendeko gazteluaren arrastoak, dorreoi zaharra eta San Nikolas eliza aurkitu daitezke.

San Pedro Eliza (Olite). XIII. mendeko Eliza erroma-nikoa, lehenagoko tenplu baten zantzuak existitzen dira. Eraikinak klaustro gotikoa eta kapitela duen dorrea ditu, Principe de Viana erakundeak azken urteotan zaharbe-rritu dituenak.

Informazio gehigarria: Bazkaria Oliten izango da.

4

Beldur al diezu sugeei? Etorri eta ezagutu itzazu!

Antolatzailea: Maider Iglesias, Herpetologia Saila Data: maiatzak 24Ordua eta abiapuntua: 08:30, Aranzadiko egoitzan; 10:00, Amurrioko elizan (Araba).

Deskribapena

Sugeek gainontzeko animaliek jasaten dituzten mehatxuez gain, mailaz kanpo mehatxatuta sentitzen direnen aldetik jazarpen zuzena jasaten dute. Beldur horren oinarria ezjakintasunean dago, baina kasu gehienetan ustezko beldur hori desagertu egiten da jendeak animalia hauen benetako errealitatea ezagutzen duenean, mito eta uste oker guztiak gezurtatzean. Sugeak bere habitatean ikusi eta kalterik egiten ez dutela behatzeko Urkabustaizeko zonaldera (Araba) txango bat egingo da. Eremuak suge espezie asko izateaz gain oso aberatsa da narrasti, anfibio (bertakoa penintsulako baso-igel jauzkariaren populazio hoberenetako bat da) edota txorietan, horrez gain ibilbidean zehar orkideak ikusteko aukera izango dugu.

Informazio gehigarria: 4 orduko iraupena izango du gutxi gora behera. Ibilbide biribila oso samurra da. Mendiko oinetakoak eta arropa eramatea gomendatzen da, bai eta bazkari zein prismatikoak. Amurrioko udalak elizatik ibilbidearen hasierara eramango gaituen garraioa ipiniko du dohain. Garraiobide hau erabili nahi duenak Udaleko Ingurumen Sailean izen eman beharko du maiatzaren 23a baino lehen.

5

Urbasa-Entzia: Legaire, naturaren harribitxia

Antolatzailea: Javier JuanesData: Ekainak 28Ordua eta abiapuntua: 08:00, Xanti Hotela (Donostia) edo izena ematerakoan irteera puntua zehaztu daiteke; 09:30tan Agurain, San Juan plaza.

Deskribapena

Mendi-tarte izugarriak, mendigain errazak, pagadi liluragarriak eta cromlech perfektua. Zaila da hainbeste elementu interesgarri txango bakar batean biltzea.16km-ko ibilbide honek malda txikia du eta Entzia medilerrotik (Araba) igaroko gara, Urbasaren mendebaldean, Opakuako portutik hasita.

Informazio gehigarria:

• Egun osorako txangoa, kotxe partikularretan. Janari eta edaria eramatea ezinbestekoa da, ibilbidean zehar iturri erabilgarririk ez baitago.

• Izena ematerakoan helbide elektronikoa eta telefonoa eman informazio gehiago jaso nahi baduzu.

• www.javierjuanes.net webgunean irudiak, mapak eta informazio gehigarria aurkitu daiteke.

• Izena emateko epea: ekainak 25.

6

Kostaldeko habitaten balioak eta egungo mehatxuak

Antolatzailea: Botanika SailaData: Uztailak 12Ordua eta abiapuntua: 09:15etan, Xanti Hotela (Donostia).

Deskribapena

Irteera honetan gure lurraldeko kostaldeko habitat naturalak ezagutuko ditugu. Gaur egun habitat horien kontserbazioaren ikuspuntutik garrantzizkoak diren Zumaia eta Zarautzera gerturatuko gara horretarako. Txangoan zehar ekosistema hauen balioaz, egungo mehatxuez eta horiei aurre egiteko gauzatzen ari garen lanen inguruan hitz egingo dugu. Gainera, Zumaiako dunak gogor kaltetzen dituzten landare exotiko inbaditzaileak erauziz habitat horien kontserbaziorako lanen parte-hartzaile zuzenak izateko aukera izango dugu.

Informazio gehigarria

• Bazkalordurako amaitzea estimatzen da.• Ibiltzeko arropa erosoa eramatea gomendatzen da.• Landare inbaditzaileak erauzteko lanerako eskularruak

eramatea gomendatzen da.• Irteera puntutik Zarautz eta Zumaiako joan-etorrirako

kotxeetan antolatuko gara.

7

Baztan: Itsusiko harriak eta Irubelakaskoa, Euskal Herriko txoko ezezagun eta liluragarria

Antolatzailea: Javier JuanesData: Irailak 13Ordua eta abiapuntua: 08:00, Xanti Hotela (Donostia) edo izena ematerakoan irteera puntua zehaztu daiteke; 09:30tan Elizondon, udaletxeko plazan.

Deskribapena

Baztango iparraldea sekretuz beteriko bailarez osatuta dago, luzaroan ahanzturan murgildutako bazterrak, Bidarrai eta Behe Nafarroara arte iristen direnak. Mendiartetatik igarotzen diren ibar txikiak dira: Iparla ekialdean, Gorramendi eta Irubelakaskoa erdian eta Itsusiko Harriak iparraldean. 8km inguruko ibilbideak Itsusiko Harrietatik egingo da, goiko hegalatik zein mendipetik.

Informazio gehigarria:

• Egun osorako txangoa, kotxe partikularretan. Janari eta edaria eramatea ezinbestekoa da, ibilbidean zehar iturri erabilgarririk ez baitago.

• Izena ematerakoan helbide elektronikoa eta telefonoa eman informazio gehiago jaso nahi baduzu.

• www.javierjuanes.net webgunean irudiak, mapak eta informazio gehigarria aurkitu daiteke.

• Izena emateko epea: irailak 10.

8

Santiago Itxasperri Zamartzeko Monasterioa

Aralarko San MigelAntolatzailea: Joaquín Ibarra, Astrolabio RománicoData: Irailak 20Ordua eta abiapuntua: 10:00, Santiago Itxasperri.

Deskribapena

Santiago Itxasperri. Egiarretan kokatzen den ermita hau erromaniko garaikoa da. hiru zatitan banatzen den nabe bakarrekoa da, abside erdizirkularrean errematatzen dena.

Zamartzeko Monasterioa. Uharte Arakil udalerriko monasterioa da, Aralarko mendilerroaren azpian kokatuta dagoena. 1983an Monumentu Historiko izendatu zuten. Santa Maria eliza (XII. mendea) bertako eraikinik zaharrena da, nabe bakarra duen tenplu erromanikoa, Erdi Aroan Iruñako katedralaren menpe zegoena.

Aralarko San Migel. Aralarko Done Mikel in Excelsis santutegia Aralarko mendizerran dagoen tenplua da. mila urtetik gorako eraikin honek erretaula erromanikoa du eta lau eremutan zatizen diren hiru nabe. Dragoiaren kondaira, karolingioen aztarnak eta dolmenak dira bertako pagondoetan aurkitzen diren altxorrak.

Informazio gehigarria: bazkaria San Migel Aralarko ostatuan egingo da.

9

Azkorriko hareatza: Bizkaiko kostaldean apenas ezagutzen

den harribitxiaAntolatzailea: Ion Garin Barrio, Herpetologia SailaData: urriak 18Ordua eta abiapuntua: 09:00, Aranzadiko egoitzan; 10:30, Azkorriko hareatzaren aparkalekuan (Getxo).

Deskribapena

Iberiar penintsulako kostaldearen % 25etik 45era urbanizatuta dago, eta Kantauri itsaso bazterra ez da salbuespena. Gaur egun kostan ondo kontserbatuta dauden habitatak, oso gutxi izateaz gain oso azalera murritza erakusten dute. Horietariko bat Azkorriko hareatza dugu, gehienbat balio geologikoengatik ezaguna bada ere, gizarteak ezagutzen ez dituen animalia eta landare espezie bereziak bizi dira bertan (horietariko batzuk Euskal Autonomia Erkidegoko Espezie Mehatxatuen zerrendan daudenak). Ibilbidea hareatzan zehar burutuko da, bertako herpetofaunan oinarrituko bada ere, beste balio natural adierazgarriak azalduko dira, euren artean habitat aberastasuna eta espezie mehatxatuak. Azkenik, landaredia exotikoaren erauzketa manuala burutuko da, bertako landarediaren mehatxu nagusia dena.

Informazio gehigarria: Gutxi gora behera 3 orduko iraupena izango du. Ibilbideak ez du zailtasunik izango. Aholkatzen da mendiko edo kirol egiteko oinetakoak eramatea.

10

(titulo)

Antolatzailea: Data:Ordua eta abiapuntua:

Deskribapena:

Informazio gehigarria:

11

(titulo)

Antolatzailea: Data:Ordua eta abiapuntua:

Deskribapena:

Informazio gehigarria: