4
EGUNEROKOA. ABENDUA 0

E.abendua

Embed Size (px)

Citation preview

EGUNEROKOA. ABENDUA

0

EGUNEROKOA. ABENDUA

0

ABENDUAK 1, Asteartea

Ikastolako pareta guztiak

apainduta zeuden gaur arratsalderako.

Euskarak 365 egun dinamikaren harira

HHtik DBHrainoko ikasleek euskararen

egunerako girotzen hasiak dira.

Arratsalde partean ere, hala jarraitu

dute eta klasean grabazio txiki bat egin

dugu Aberriaren mugak abestiaren

(https://www.youtube.com/watch?v=sP

34ia3ENW0) bideoa grabatzen, hau

beste mailako abestiekin batera editatu

eta dinamikaren zati izango da. Hala

ere, ez noa hortara. Gaur LH6. Mailako

haurrak abesten hasi aurretik haien

ohiukin harrituta utzi naute:

- IN-DE-PEN-DEN-TZI-A! (bis)

Ez dira minutu luuze batean gelditu,

harro, konstienteki oihu egin dutela

iruditu zait. Baina, benetan ba al dakite

zer dioten? Benetan ba al dakite zer

den aldarrikatu dutena? Ba tira, duten

adinagatik ezetz esango nuke, politikaz

haratago beste interesgune batzuk

dituztela baina haiekin 2 aste luze

igarota eta ikastolak sustatzen dituen

baloreak kontutan hartuta batek baino

gehiagokesaten zuena konstienteki zioela

esango nuke.

Nola dakidan hori? Nola baiezta

dezakedan halakorik? Egia esan, aste

honetan txanelan Europaren gaia

egokitu da eta honek ikasleen ideologiak

definitzen lagundu dituela esango nuke.

Orain denek dakite zer den eta zer ez

den Euskal Herria eta ildo honetatik

bakoitzak bere bidea egiten hasia dela

uste dut. Esan bezala, batzuei ez zaie

politika interesatzen, beste batzuek

ordea euren lurra defendatu eta

abertzaletasunaren hainbat zainu agertu

zaizkie. Hala ere, oraindik badaukate

euren norabide politiko-soziala

definitzeko astia.

ABENDUAK 2, Asteazkena

Galduta nabil

GRALarekin, noraezean, ate asko itxi

dizkidate eta jada ez dakit nora jo. Edo

tira baliteke behar bezain beste ez

saiatu izana baina lehen begiradek asko

EGUNEROKOA. ABENDUA

1

esaten dute eta ez dut benetan

interesik edo premiarik ikusten ez duten

lekuan hezkuntza berrikuntzaren

rolloaren txapa eta muturra sartu nahi.

Uda aldean UPNAn egindako robotika eta

programazio ikastaro batek begiak ireki

zizkidan eta hezkuntza berrikuntza

posible zela ikustarazteaz gain honekiko

interesa piztu zitzaidan. Bi astetan ez

nuen robotika hezitzailearen inguruko

mundu guztia ikasi, baina tira, irakasleok

formatzeaz gain ikasleekin ikasitakoa

praktikara eraman eta honen inguruko

hausnarketa egin nahi nuen. Posible zela

izango zen, izan ere, irailean ikastolara

joatean IKT proiektu bat martxan

jartzeko asmoa adierazi nion

zuzendariari. Hala ere, praktika

hasitakoan aurretik baieztautueta

oniritziz hartutakoa ahaztu egin zaiela

dirudi. Gainera, aurretik Idoia jarri

zidaten tutore, IKTak egunerokotasunean

erabiltzen dituena, orain ordea, Eiderrein

etaHezkuntza berezian nago eta ez dut

nire jarduna nola bideratu ikusten.

Esango didazue, hitz egin ahal duzu

irakasleekin, tutoreekin, zuzendariarekin…

buruhauste horiek argitzeko? Noski,

zuzendariarekin hirutan egon naiz,

tutorearekin eta GRALekoarekin ere hitz

egin dut baino ez dut erantzun zehatzik

jaso. Mesedez ezezkoa bada ere

esaidazue zerbait! Erantzuna behar dut!

Bai ala ez, baina erantzun garbia!

ABENDUAK 3, osteguna

Gaur, euskararen egunarekin batera jai

eguna dugu ikastolan baina ez pentsa

etxean geldituko naizenik, 11etatik

aurrera, hitzordua daukagu euskaldunok

Foruen Plazan, Euskararen garrantziaz

jabetuta Altsasuko herrian euskara kalera

atera eta indarrez ospatu eta

aldarrikatzeko.

Beraz, enaiz etxean

geldituko, euskara sustatzearen beharraz

konztiente bertan parte hartzeko

beharra sentitzen dut eta.

ABENDUAK 4, Ostirala

Aurrekoan ikastolako irakasle ohi

eta egungo idazkari Aitziberrek

proposamen interesgarria egin zidan.

Bere seme Beñat LH2.mailan dago eta

ikaskuntzarako errortzua behar zuela

komentatu zidan. Orain arte berarekin

ibili izan da etxean bidalitako etxeko

lanak eta lan gehigarriak burutzen baina

Aitziberren esanetan bere semeari

hainbeste kostatzen zaionez oso astuna

egiten zaio egunero berarekin etxeko

EGUNEROKOA. ABENDUA

2

lanak egiten aritzea. Esaten zidanaren

arabera, konfiantza egonda ez du inoiz

lanik egitea nahi izaten eta gainera ama

gisa asko presionatzen duela onartzen

zidan, uneoro liskarrak sortuaz. Honen

aurrean, ni Altsasun egonda klase

partikularrak emateko proposatzea

pentsatu eta nigana jo dute. Egia esan,

ez da lehen aldia klase partikularrak

ematen ditudala baina bai hain maila

txikian eta hezkuntza premia berezi

nabarmenekin. Beti LH4tik

DBH4.mailako ikasleekin egon naiz baina

egia esan erronka polita eta aberatsa

izango zela pentsatuta baiezkoa eman

eta gaur bere tutorearekin bildu naiz.

Mendiko ikastolatik atera eta

Txiokara jeitsiko naiz arratsaldean bere

tutorearekin solastera. Izan ere,

ezinbestekoa ikusi dut tutorearekin

elkartzea Beñaten egoera zein den azal

diezadan eta berarekin landu daitekeena

edo komeni dena elkarrekin adosteko.

Askok partikularrak ematea etxeko lanak

egitea dela usteko dute baina benetan

errefortzua eman nahi bada eskola eta

eskolaz kanpoko irakasleon hartu-eman

eta koordinazioa beharrezkoa dela

deritzot.