Upload
edurne-m-arrese
View
441
Download
5
Embed Size (px)
Citation preview
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 4.astea
Euskarak 365 egun?
Euskararen eguna iritsi eta denok maite dugu euskara, denok gara
euskaldunak eta denok hitz egiten dugu euskaraz. Gainera ahoa
konpromiso eder eta handiez betetzen zaigula dirudi: “denda batean
sartzean nire lehen hitza euskaraz izango da”, “lagunekin
aurrerantzean euskaraz hitz egingo dut”, “liburu guztiak euskaraz
irakurriko ditut”, “etxean euskaraz hitz egingo dut ama eta
ahizparekin”, “erderaz zuzentzen zaidanari euskaraz erantzungo
diot”… Hurrengo astean ordea, nahiz eta ikastetxeak euskararen
egunaren harira egindako apaingarriz beterik jarraitu (argazkia ikusi),
badirudi apaingarriak kartulina zuriak direla eta bertako konpromiso
eta esaldi koloretsuak ikustezin bihurtzen direla.
Bai, guztiz kontraesankorra izan arren, asko, errealitate
erdaldunera bueltatzen dira. Non gelditzen da beraz “Euskalduna naiz
eta harro nago!” esaldiaren zentzua? Euskal Herrian jaioa eta
euskaraz hezia izango gara baina benetan euskararen alde egun
seinalatuez gain euskararen erabilera sustatzeari garrantzia ematen al
zaio? Ikastetxeetan behar bezalako lanketa egiten al da euskalduntze
prozesuari dagokionean?
Tira, nire esperientzia pertsonaletik hitz egingo dut, eta aho
batez esango nuke Iñigo Aritza ikastolan euskararen erabilerari behar
bezalako garrantzia ematen diotela eta hori sustatzen ahalegintzen
direla. Izan ere, Iñigo Aritza ikastola frankismoak gogor zapaldu eta
erdaldundutako herri batean kokaturik dagoen heinean, euskara
berpiztu eta erabilera sustatzearen ardura handia dauka. Iñigo Aritzak
bere alde dagoen guztia ematen du ikasleak euskara maite eta erabili
dezaten. Euskararen batzordetik plangintza sendoa sorturik daukate
ikastolan eta HHtik
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 4.astea
DBHraino kanpaina ezberdinetan murgiltzen dira gazteak euskararen
erabilera bere egiteko.
Hala ere, aurrekoan nire tutore izandako euskara irakaslearekin
hizketan eta ikusi eta entzundakoa kontutan hartuta, esfortzuak ez
dituela bere emaitzak lortu esan nezake. Izan ere, praktikaldian
ikastalde ezberdinetan egon naiz eta noski, talde euskaldun petoak
aurkitu ditut, euskaraz hitz egiteko eskatzea ere behar ez dutenak
baina beste ikasgela batzuetan egoera oso ezberdina aurkitu dut.
Honen aurrean baina nola esku-hartu dezake ikastolak? Nola esku-
hartu dezakegu irakasleok?
Euskara batzordeak aurkeztutako plangintza sendoa
jarraitzetik haratago, Erkuden euskara irakaslearen arabera honekin ez
da nahikoa eta arlo honetan irakaslegoak konpromiso sendoa izan
beharko lukeela dio. Haren esanetan irakaslegoaren hautaketan hauek
euskararekiko duten jarrera kontutan hartzea ezinbestekoa da, izan
ere, “Soilik irakasle konpromisodunekin lortuko da egoera honi aurre
egitea eta ikasleria euskaldun giroan heztea”.
Ildo honetatik, ikastolako irakaslegoaren kontzientzia aldatzen
joan dela dio Erkudenek, okerrerako gainera. Haren esanetan, egun,
euskararen sustatzea irakasle batzuen 2.egiteko gisa gelditzen dela dio
eta hori onartezintzat hartzen du.
Erkudenenen hitzen harira beraz, honako galdera datorkit
burura: Nola eskatuko diot nire ikasleei euskaraz hitz egin dezaten
nik ez badiot honi nire egunerokotasunean garrantzirik ematen?
Bene benetan eta barrenetik gure ikasleak euskaraz 365
egunetan nahi badugu honekiko jarrera eta atxikimendu positibo bat
izaten erakutsi behar diegu, baita irakasleok jarrera bera dugula
erakutsi ere. Horrenbestez, konpromisoaz ari naizenean ez dut esan
nahi euskara batzordeak martxan jarritako kanpainak aurrera eraman
behar ditugunik (ikastolak eskatzen didalako) baizik eta konpromisoa
norberaren kontzientzia izan beharko lukeela. Honekin zera esan nahi
dut, Euskal Eskolako irakasleok euskal hizkuntza erabili eta
maitatzearen aldeko jarrera eta nahia izan beharko genituzkeela
konpromiso pertsonaltzat.
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 4.astea
“Aukera berdintasunaren aurkako
bidetik goaz” dio Unicef-ek.
Aurreko astean GARAn irakurritako berri honek atentzioa deitu zidan
eta ez da gutxiagorako. Unicefek Latinamerikar hezkuntza sistemari
egindako akusazioa gogorra da oso, ezberdintasuna sustatzen duela
dio! Aukera ezberdintasuna!
Titular horrek nola ez honen nondik norakoak irakurtzera
eraman ninduen eta hitz guxitan zera zioen berriak:
Latinoamerika eta Karibean azken hamarkadatan
eskolaratze tasa progresiboki igo den arren, oraindik
ere 21 milioi haur baino gehiago hezkuntza
sistematik at gelditzen dira, hauek, batik bat, talde
kalteberak izanik. Horrez gain, eskolako sarbidea eta
honen kalitatea oso ezberdina da testuinguruaren
arabera. Gauzak horrela, UNICEFek lurralde honek ,
hezkuntzari dagokionean, eraldaketa sakonak behar
dituela baieztatzen du nahiz eta egungo Hezkuntza
Instituzioak kontrako bidetik egiteak hiritarren
kalitateko hezkuntza eskubideetan desberdintasunak
areagotzea eragin duen.
UNICEFen baieztapenak egia badira Latinoamerikan hezkuntza
desberdintasunak areagotzen dituzten politikak eten eta hezkuntza
eskubideak defendatu eta sustatzen dituzten politikak martxan
jartzea beharrezkoa izango da. Baina instituzioei horrekin etetea
behartuko dituen politikarik existitzen al da? Ba al dago maila
internazionalean hezkuntzarako eskubidea aldarrikatzen duen
hitzarmenik?
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 4.astea
Badaude bai eta hauen artean aipatzekoak honakoak dira:
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala (1948)
Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalei buruzko
Nazioarteko Ituna (1976)
Haurren Eskubideen Hitzarmena (1990)
Milurtekoko deklarazioa (2000)
Ados, politika sozialak sustatzen dituzten hitzarmenak
badaude baina horiek betetze aldera, Latinoamerika eta Karibeko
estatuek hezkuntzaren alorrean hartu beharreko erronkak zehaztuta
al daude? Beste estaturen batek aurrera eramandakoak “bere” egin
ditzakete?
Tira, argi dago hezkuntza erronkak herrialde bakoitzaren
errealitatera (politiko, sozial, ekonomiko, pedagogiko…) moldatu
behar direla baina egon badaude GUZTION hezkuntza eskubideen
defentsan justizia soziala aldarrikatzen dutenak eta horien artean
adibide interesgarria iruditu zait Muñor kostarrikarrak Hezkuntza
Eskubidearen Errelatorearen txostenean bilduriko hezkuntza
lehentasunak:
1. Hezkuntza eta garapena: hezkuntza-eskubidea sustatuko du giza eskubideen
esparruan, hezkuntzaren eta garapenaren arteko lotura nabarmenduz.
Hezkuntza jasotzeko oztopoak aztertuko ditu (bereziki, liburuen, uniformeen
eta beharrezko eskola-materialen tarifak eta kostuak), eta oztopoak
murrizteko neurriak identifikatuko.
2. Diskriminaziorik eza: bereziki emakumeen, neskatoen eta neska nerabeen
diskriminazioa aztertuko du. Diskriminazioaren aurkako borrokak garrantzi
berezia du talde indigenei, erlijiozko, arrazazko eta hizkuntzazko gutxiengoei,
etorkinei eta minusbaliatuei dagokienez.
3. Hezkuntzaren kalitatea: hezkuntzaren kalitateari garrantzi berezia emango
dio, aurrerantzean bultzatuko dituen ekimenetan. Horretarako, ikaskuntza-
prozesuetan eta ikaslearen ingurunean eragin beharra izango da, bai eta
irakasleen prestakuntzan ere.
4. Finantzaketa egokia: elkarrizketaren bidez, nazioek hezkuntza
publikoarentzako eta doakoarentzako aurrekontuak areagotzea sustatuko du.
Era berean, Munduko Bankuarekin arituko da lanean, kalitatezko hezkuntza
egokia finantzatzeko.
5. Hezkuntza auzitegietan: hezkuntza-eskubidea betetzen ez bada, nazioko
eta nazioarteko auzitegietan epaitu ahal izatea sustatuko du.
6. Estatistikak: giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza-eskubidea
zenbateraino betetzen den neurtzeko adierazleak sortzea sustatuko du.
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 4.astea
7. Larrialdi-egoerak: larrialdi-egoeretako hezkuntza aztertuko da, bai natura-
hondamendietakoa, bai gatazka armatuetakoa, egoera horien biktima diren
haurren hezkuntza-eskubidea bermatzen saiatzeko.
Lehentasun hauek berz, Latinoamerikan ez ezik, Euskal
Herrian edota Europa mailan hezkuntza eraldaketaren gakoak ematen
dizkigula uste dut. Izan ere, ez didazue ukatuko guk jasotako
hezkuntzak desberdintasun sozialak,ekonomikoak,politikoak… alde
batera utzi eta justicia sozialean oinarrituriko hezkuntza sistema
behar ez duenik!