Upload
idoia-miranda
View
274
Download
14
Embed Size (px)
Citation preview
LAN KOADERNOA
1 UNITATEA: LURRA, EGUZKI SISTEMAREN PLANETA
1. LURRA, PUNTU BAT UNIBERTSOAN.
● 1 ARIKETA: liburuko informazioaren bidez osatu eskema.
Eskemaren izenburua: EGUZKI SISTEMA OSATZEN DUTEN ARGIZAGIAK.
● 2 ARIKETA: Erantzun galderak ( informazioa liburuko 4 – 5 orrialdeetan duzu.
● Zer da galaxia bat?
● Zein galaxiatan dago Lurra?
● Zein taldetan dago Esne Bidea?
● Zer gertatu da Pluton planetarekin?
● Zein da Eguzkitik gertuen dagoen planeta? Eta urrunen?
● Zein da eguzki sistemako planetarik handiena? Eta txikiena?Nola esaten zaio planeta batek
Eguzkiaren inguruan egiten duen ibilbideari?
● Zein desberdintasun dago barneko eta kanpoko planeten artean? Zergatik dute izen hori?
● Zein da planeta nanoen ezaugarri nagusia?
2. LURRA IZENEKO PLANETA
1 ARIKETA: Erantzun galderak ( informazioa liburuko 6-7 orrialdean).
● Nolako da lurraren itxura?
● Definitu hemisferioa eta marraztu IPAR HEMISFERIOA eta HEGO HEMISFERIO.
● Aurkitu Atlas batean ondorengo lekuak eta esan zein hemisferiotan dauden: Euskal Herria,
Europa, Washington, Pekin, Brasilia, Argentina, Australia, Ukrainia, Maroko.
2. ARIKETA: Kokatu ondorengo mapan Lurraren Irudizko Lerroak : Ekuatorea,Kaprikornio Tropikoa,
Kantzer Tropikoa, Zirkulu Polar Artiko, Zirkulu Polar Antartikoa, Greenwich meridianoa .
Atlaseko 40 orria behatu.
3 ARIKETA: Erantzun: ( erabili Atlasa )
● Zertako balio dute Lurraren irudizko lerroek? Zergatik deitzen zaie horrela lerro horiei?
● Zein da luzeagoa, Ekuatorearen longitudea ala Tropikoena?
● Zein da kontinenteen hemisferioa? Eta itsasoarena? Zeintzuk dira Ipar Hemisferioan
dauden kontinenteak edo kontinente zatiak?
● Hemisferio bakoitzean, gutxi gorabehera, zein proportziotan dago ura eta lurra?
1. LURRAREN BIRAKETA MUGIMENDUA: EGUNAK ETA GAUAK
1 ARIKETA: Irakurri dagokion atala ( 8-9 orriak) eta erantzun koadernoan:
● Nola esaten zaio egunak eta gauak txandatzea ekartzen duen lurraren mugimenduari?
● Zer gertatuko litzateke Lurrak bere ardatzaren inguruan biraka ibiltzeari utziko balio?
● Zenbat denbora behar du Lurrak bere buruaren inguruan bira osoa emateko?
● Norantz biratzen du Lurrak? Zein puntu kardinaletik ateratzen da eguzkia? Eta sartu?
2 ARIKETA: Behatu munduko Ordu Eremuen mapa eta Euskal Herrian 12:00 badira, adierazi zer
ordu den ondorengo hiriburuetan. ( lehenik bilatu Atlasean hiriburu bakoitza zein ordu eremutan
kokatzen den)
LIMA ( Peru) PEKIN ( Txina): NEW DELHI ( India)
MOSKU ( Errusia) ATENAS ( Grezia): NEW YORK (EEBB):
NAIROBI ( Kenya): SYDNEY ( Australia): MONTEVIDEO ( Uruguai):
2. LURARREN TRASLAZIO MUGIMENDUA: URTAROAK
1 ARIKETA: Erantzun galderak ( liburuko 10 orria irakurri ondoren)
● Zer da TRASLAZIO MUGIMENDUA?
● Zerk sortarazten ditu urtaroak?
● Egia al da batzuek esaten duten hau “ Udan, bero handiagoa egiten du, beste
urtaroekin alderatuta, Lurra Eguzkitik gertuago dagoelako”. ?
● Badakizu zergatik dauden urte bisustuak?
● Zeintzuk dira Lurraren ardatzaren inklinazioaren ondorioak?
2 ARIKETA: Erantzun ( liburuko 11 orria irakuri ondoren)
● Zer dira Solztizioak?
● Eta ekinozioak?
● Zein urtaro izango da Euskal Herrian udako solztizioaren eta udazkeneko ekinozioaren artean?
3 ARIKETA: Behatu liburuko 11 orriko LURRAREN TRASLAZIO MUGIMENDU irudia eta adierazi zer
unetan gertatzen diren egoera hauek:
3. ARIKETA: Itsatsi koadernoan irudia eta kokatu honako elementuak:
● Lurraren orbita eliptikoa. - Noiz hasten den urtaro bakoitza ipar
hemisferioan.
● Udaberriko eta udazkeneko ekinozioak. - Udako eta neguko solztizioak.