View
250
Download
9
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Eskolako aldizkaria
Citation preview
JJJJJJJJOOOOOOOOXXXXXXXXEEEEEEEEMMMMMMMMIIIIIIIIEEEEEEEELLLLLLLL BBBBBBBBAAAAAAAARRRRRRRRAAAAAAAANNNNNNNNDDDDDDDDIIIIIIIIAAAAAAAARRRRRRRRAAAAAAAANNNNNNNN HHHHHHHHEEEEEEEERRRRRRRRRRRRRRRRIIIIIIII IIIIIIIIKKKKKKKKAAAAAAAASSSSSSSSTTTTTTTTEEEEEEEETTTTTTTTXXXXXXXXEEEEEEEEAAAAAAAA
AAAAAAAATTTTTTTTAAAAAAAAUUUUUUUUNNNNNNNN 2012ko EKAINAK2012ko EKAINAK2012ko EKAINAK2012ko EKAINAK 93939393. alea . alea . alea . alea 2 euro 2 euro 2 euro 2 euro
Joxemiel Barandiaran H.I
Eguzki Berri 92
AURKIBIDEA
GURASOEN TXOKOA............................................................... 1-6 HITZEKIN JOLASEAN ......................................................... 7-35 BERRIAK................................................................................. 36-38 BAT ETA BESTE ................................................................... 39-40 DENBORA-PASAK...................................................................41-46 LEHIAKETA.................................................................................47
Joxemiel Barandiaran H.I GURASOEN TXOKOA
Eguzki Berri 92 1
MENDI IRTEERAK (2011-2012)
2011-12ko ikastaro bukaeran gaudenez, aurtengo udaberrian egin ditugun mendi irteeren berri ematera gatozkizue. Ikastaro honetan, jadanik, zazpi irteera egin ditugu eta orokorrean, oso erantzun ona jaso dugula esan dezakegu. Gure herriak ematen dituen aukerak mendian ibilbideak antolatzeko paregabeak dira, eta hurrengo urterako hasita gaude ibilbide berriak prestatzen.
Ikastaro honetako 6. irteera, martxoaren 25ean izan zen eta Lizarrustitik irten ondoren, Sarastarriko kobazulora sartu eta gero Ataungo mendirik altuenera igo ginen, Sarastarriko gaina. Umeek ederki pasatu zuten beraien linternekin kobazuloko estalaktitak eta estalagmitak argiztatuz. Eta, Sarastarriko gainetik, Aralarko ikuspegi paregabeaz gozatzeko aukera izan genuen.
Ikastaro honetako 7. irteera, maiatzaren 5ean, Ataungo Kirol Elkarteak antolatutako mendi ibilaldian parte hartuz egin genuen. San Gregorio auzotik irten eta Aia eta Ergone auzoak zeharkatu ondoren (ibilaldi luzekoek Muskiko borda eta Lauztierrekatik pasatu ziren) berriz ere San Gregorion eman zitzaion irteera honi amaiera.
Ikastaro honetako 8. irteera, ekainaren 10ean izango da, Arastortzeko gainetara eta Atakabiko kobazuloa zeharkatuko dugu. Ondoren, hamaiketako on batekin emango diogu bukaera aurtengo mendi irtereei, hurrengo urtean jarraipena emateko asmoarekin. Beraz, lerro hauetatik, gure eskerrik beroena aurtengo ibilaldietan parte hartu duzuen guztioi eta parte hartu ez dezuenak, animatu Ataungo mendiak eta bazter paregabeak ezagutzera eta gozatzera hurrengo ikastaroan.
6. irteeran, martxoaren 25ean, Sarastarriko gainean ateratako argazkia.
Joxemiel Barandiaran H.I GURASOEN TXOKOA
Eguzki Berri 92 2
SENDABELARRAK EZAGUTZEN.
Maiatzaren 24 arratsaldean, irteeratxo bat prestatu genuen hemen inguruko sendabelarrak ezagutzeko asmotan. Arratsaldeko 4,30 ean abiatu ginen eskolatik behera oinez koadrilatxo bat Ainhoa Urdangarin gidari genuela eta tentuz entzun genituen bere azalpenak. Ondoren poliki poliki Aizkoate elkartera iritsi ginen eta bertan, sendabelar ezberdinak erabiliz katarroentzako jarabea prestatzen ikasi
genuen. Oso gustura egon ginen bertaratu ginenak. Hona hemen jarabea etxean egin nahi duenarentzat osagaiak: Eskukada bana llanten (llanten), gardabera (diente de león) , eta osinak(ortiga), litro bat uretan su motelean eduki ordu erdi bat egosten. Ondoren pasadorean pasa belarrak kentzeko, eta litro erdi ezti edo
azukre gehitu likidoari. Berriro sutan jarri jarabeak loditasuna hartu arte.
Joxemiel Barandiaran H.I GURASOEN TXOKOA
Eguzki Berri 92 3
AINTZINA PROIEKTUA.
Guraso elkartearen izenean animatu nahi zaituztegu birziklapen solidario batera. “AITZINA” lan taldea, sortu zen ataxia-telangiectasia gaixotasuna duten personei laguntzeko asmoz sortu zen, gehienak umeak dira gainera. Kanpaina hau ahalik eta tapoi gogor gehien biltzean datza: Hala nola yogur likidoak, esne tapa, ura refreskoak, lehungarria eta abar Horretarako, ikastetxeko ate nagusian kaxa bat jarrita dago. Kanpaina hau mugarik gabekoa izango da. Anima zaitezte, ekintza honekin denon artean beraientzat zerbait garrantzitsua lortu dezakagu eta!
Animatu eta parte hartu!!!
MUNDUKO ELIKAGAI DESBERDINAK ATAUNEN
Pasa den martxoaren 23an,
ostirala, aukera ederra izan genuen
gure herrira kanpoko lurralde
desberdinetatik etorritako hainbat
emakumeren elikagai ezezagunak
frogatzeko eta dastatzeko.
Hasieran gure dudak izan genituen Guraso Elkartean, ea nola
aurrera eraman genezakeen bilkura eta jarduera hau. Baina gure kide
den Danak, bera ere Atauna
etorritako atzerritarra, bere ilusioa
zabaldu zigun esanez, oso
garrantzitsua zela kanpotik
etorritako edozeinentzat aintzakotzat
hartua izatea, eta, gainera, hainbat
etorkin ere ideiarekin oso pozik zeudela. Hauek ere parte hartu nahi
zutela jendea ezagutuz eta euren gauzak erakutsiz.
Arratsaldeko 5ak inguruan Aizkoate elkartzen hasi ziren
sukaldari desberdinak eta gure eskaera zera izan zen; pentsatzeko
Joxemiel Barandiaran H.I GURASOEN TXOKOA
Eguzki Berri 92 4
euren berezko tokian sukaldatzen den zerbait
eta guri soziedadean halako erakustaldi
modukoa egitea. Txoko desberdinak antolatu
genituen bertan: Julia eta Mango
Hizozkiarekin, Arnau Pa amb Tomaca
eginez, Itziar Herguedas eta Argia sagar erreekin, Dana bere amaren
turroiaren errezetarekin, Jenny Papusekin, Hafida bere Algeriar
bizkotxoekin eta Rhedaren ama Cus
Cusarekin. Munduko toki ezberdinetako
zazpi errezeta dastatzeko aukera izan
genuen.
Soziedadean giroa ezin hobea izan zen
eta parte hartu genuen guztiok jarduera oso
polita izan zela esaten aritu ginen. Guk
dakigunez lehen aldia izan da Ataunen halako
sukaldaritzako topaketa egin dena. Jendetza
handia elkartu ginen sukaldarien inguruan norbere kuriositateak
galdetzera eta elkarrrekin hitz egitera. Partehartzaileek ere oso
gustura gelditu ziren, gu ere aho zabalik geratu ginen ikusten
genuenarekin! Norberaren kulturaren mugak
gaindituz, gauza berriak ikastea horren
aberasgarria baita!
Amaitu zutenean, barran ipini zituzten euren
jakiak eta oso dotore geratu zen guztia. Esan
beharrik ez dago azkar dastatu genituela eurek egindako produktuak.
Benetan goxoa zegoen dena!
Joxemiel Barandiaran H.I GURASOEN TXOKOA
Eguzki Berri 92 5
Ondoren atxekitzen ditugu partehartzaile batzuek helarazi
dizkiguten egun horretako errezetak:
1- HAFIDAREN Algeriar bizkotxoa
OSAGAIAK
BIZKOTXOARENTZAKO
- 5 arrautza
- Basokada azukre zuria
- Basokada olioa
- Basokada ogi birrindua
- Basokada intxaur edo almendra birrindua.
- Kafe koilarakada bat eta erdi legamia
JARABEARENTZAKO
- Basokada azukre zuria
- 2 basokada ur
PRESTAKETA
BIZKOTXOA: Lehenengo labea berotzen jarri (180º). Ondoren,
ontzi batean arrautzak irabiatu eta pixkanaka-pixkanaka beste
osagaiak eransten joan. Dena ondo nahastuta dagoenean,
laberako aproposa den molde batean orea jarri. Labean sartu
eta egiten joan dadila.
JARABEA
Ura eta azukrea kazuela batean irakiten eduki (10-15 minutu).
Bukatzeko, bizkotxoa eginda dagonean, jarabez estali eta
hozten utzi. Behin hotza dagoela ikustean, zatiak egin eta
jateko prest egongo da.
ON EGIN!.
Joxemiel Barandiaran H.I GURASOEN TXOKOA
Eguzki Berri 92 6
3.-JULIAREN MANGO IZOZKIA
Aukeratzen dira bi mango eder ongi helduak, ondoren ebaki
egiten dira eta batidora batean jartzen
dira, izotza eta azukrea gure gustura
erantsiz. Litro erdi ur ere nahasi
egingo diogu eta batidoran ongi
xehetuko dugu guztia. Nahi izanez
gero izoztu dezakegu eta mangoko
poloak egin, edo batidoran
jartzerakoan esne hotza erantsi diezaiokegu uraren ordez, batidu
zaporetsu bat lortu nahi badugu. Gure eskura dago izozki, batidu,
granizatu edo nahi dugun testurarekin dastatzea. On egin!
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 7
ERREPORTAJEA- ZUGARRAMURDIRA TXANGOA
Ekainaren 5 eta 6an Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako
ikasleak Zugarramurdira joan gara. Bi egunetan eguraldia lagun
izan dugu. Ondoren, han egindakoa kontatuko dizuegu.
Ekainak 5 asteartea
Goizeko bederatziak eta bost aldera eskolan autobusa hartu
genuen Zugarramurdira joateko. Hamaikak aldera iritsi ginen
bertara. Zugarramurdiko plazan begiraleak genituen gure zain.
Ondoren maletak hartu eta Graziana aterpetxera joan ginen.
Jarraian begiraleen aurrean aurkeztu ginen: gure izenak, zenbat
urte genituen, zein ziren gure gustuak eta abar.
Hori amaitu zenean, lehendabizi hamaiketakoa jan genuen eta gero
“Do-do-do” izeneko jokoan oso gustura ibili ginen. Tartean jangelan
bakoitza non kokatuko ginen eta mahaiak jartzeko eta jasotzeko
taldeak egin genituen.
Ordu batak aldera Zugarramurdiko eliza aurrean etxetik
eramandako bazkaria jan genuen. Gero nahi zuenak parkean eta
nahi zuenak frontoian ibili ginen jolasean.
Hiru eta erdiak aldera eliza aurrean begiraleekin joko polit batean
ibili ginen: batzuk aker beltzak, beste batzuk sorginak,
galtzagorriak eta azkenik lamiak ziren.
Jokoa bukatutakoan, aterpetxera joan ginen meriendatzera; nozila
bokadiloa zegoen. Askaldu ondoren, Zugarramurdiko leizean
“Altxorraren bila” jokoan ibili ginen taldeka. Barruan kobazulo asko
daude eta horietako batean azkenean denok elkartu eta sua
piztearekin batera hitz magikoak esanez, bakoitzak bere desioak
pentsatu zituen.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 8
Berriro aterpetxera itzuli ginen. Zortzietan afaldu ondoren,
lehendabizi bertso saioa egin genuen. Bertsolari batzuk bat batean
kantatzera ausartu dira. Hura amaitu zenean, diskoteka hamar eta
erdiak arte. Hamaikak eta erdietan lo egiteko ordua. Ekainak 6 asteazkena
Goizean goiz jaiki eta maletak prestatu ondoren, 09:00etan
gosaldu genuen.
Hamarretan begiraleek erakutsitako esnatzeko dantza egin
genuen. Ondoren eguzki loreak egin genituen gelaka. Jarraian
frontoian jausgailu batekin jolasean ibili ginen.
Ordu batean bazkaltzeko ordua zen. Jarraian, hirurak eta laurden
gutxik arte irakasleek libre utzi gaituzte nahi duguna egiteko.
Hiruretarako autobusa plazan zegoen gure zain. Autobusera igo
aurretik, begiraleak, goizean egindako eguzki loreak eman
dizkigute eskolara ekartzeko.
Bostak laurden gutxi aldera iritsi gara eskolara. Pixka batean ez
zaigu ahaztuko Zugarramurdiko ibilaldia!
Laugarren maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 9
2 URTEKOAK
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 10
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 11
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 12
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 13
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 14
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 15
ETXE-SORGINDUA
Bazen behin Ataun izeneko herri txiki bat. Bertan bi anai-arreba
bizi ziren: Axier eta Saioa. Axier, hamar urteko mutil altua zen.
Ile marroia eta begiak berriz urdinak zituen. Oso mutil bizkorra
zen. Saioa aldiz bost urteko neskatila bihurria zen. Ile gorria eta
begi berdeak zituen.
Axier eta Saioa igande arratsaldean zinea ikusteko geratu ziren
beraien lagunekin bostetan. Aurretik goxokiak erosi zituzten.
Zinera joateko etxe misteriotsu baten aurretik zeukaten pasatu
beharra. Etxearen aurretik pasatzerakoan, argi hori bat ikusi
zuten eta jakinmina piztu zitzaien. Orduan, etxera sartu eta
argitasunak itsutu egin zituen eta zorabiatuta lurrera erori ziren.
Bitartean, beraien lagunak harrituta zeuden Axier eta Saioa ez
zirelako agertzen eta azkenean bila hasi ziren bakoitzak herriko
toki ezberdinetan. Unai etxe misteriotsura joan zen begiratzera.
Zur eta lur geratu zen eskailerak igo eta bi lagunak lurrean
ikustean. Aspaldian Unaien aitonak kontatu zion etxe hartan bazela
madarikazio bat eta hau desegiteko egongelako koadro baten
atzekaldean idatzita zeuden hitz magikoak esan behar zituela.
Jarraian koadroa bilatu, buelta eman eta “TXANDALA MANDALA
MADARIKAZIOA JOAN DALA” esatearekin batera Axier eta
Saioa esnatu egin ziren. Esnatu ondoren, Axier, Saioa eta Unaiei
denbora eman zien beste lagunekin elkartu eta zineaz gozatzeko. TIN-TAN-TON-IPUINA BUKATU DA TIN-TAN-TON IPUINA BUKATU
DA!!! 2. maila A
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 16
SAN GREGORIOKO FESTAK
Gaur San Gregorioko festak dira eta umeen eguna ospatu behar
dugu. Nire lagun Eneko, Anartz, Jagoba, Maddi, Ainhoa, Lide eta
Aimarrekin jolasean ari naizela kinkileroak bere denda ireki du eta
gu goxokiak erostera joan gara. Ume pila dago kinkileroaren
aurrean goxokiak erosteko prest. Ainhoak ez du litxarreririk nahi
eta jolasean gelditu da. Goxokiak erositakoan, Ainhoaren bila ibili
gara baina ez dugu aurkitu leku guztiak miatuta ere. Gu oso
kezkatuta gaude ez dakigulako Ainhoa non dagoen eta gainera
agian, beldurtuta egongo delako. Beste ume guztiak, San
Gregorioko plazan dabiltza jolasean, saltoka eta brinkoka.
Bat-batean, txakur bat azaldu da eta zaunkaka hasi da. Zerbait
esan nahi zigula ematen zuen eta bere atzetik joan gara.
Txakurrak Ainhoarengana eraman gaitu. Guk poz handia hartu dugu
Ainhoa ondo zegoela ikusita eta berak ere bai.
Denok pozik plazara joan gara eta oso gustura ibili gara jolasean.
2. maila A
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 17
KANPAMENTUA
Behin batean baziren ume batzuk beren gurasoekin kanpamentu
batera joan zirenak.
Gurasoak aukeratutako tokira iritsitakoan, gauzak antolatu eta
umeak paseo bat egitera joan ziren. Kontuak esanez zihoaztela
konturatu gabe galdu egin ziren. Haitzulo bat bilatu zuten eta han
geratu ziren intxaurrak janez.
Bitartean, gurasoak kezkatuta zeuden. Gaua iristean, Ane negarrez
hasi zen eta Beñatek poxpoloak zeuzkan eta hauekin sua egin
zuten. Aneri ipuin bat kontatu zioten negarrik ez egiteko. Horrela
lotan geratu ziren.
Gurasoak nola beldurtuta zeuden hurrengo goizean, basozainari
deitu zioten. Umeen bila zebiltzatela suaren kea ikusi zuten eta
haruntza abiatu ziren. Sua zegoen tokira iritsi zirenean, umeak
haitzulo batean bilatu zituzten.
Kanpamentuko gauzak hartu eta denak poz-pozik etxera joan ziren.
2. maila A
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 18
GOXOKI GOXOAK
Behin batean baziren bi lehengusu, Jokin eta Aiara. Jokin Donostian bizi zen
eta Aiara Tolosan.
Baina udara zen eta Atauna joan ziren amonaren etxera.
Jokin altua zegoen bere hamar urterako. Begi handiak eta urdinak zituen. Ile
horia zuen eta beti gominaz beteta eramaten zuen.
Aiara berriz neska pinpirina zen, begi beltz eta distiratsuak zituen. Ilea
berriz gorria zeukan. Masailak berriz gorri-gorri edukitzen zituen beti.
Amonak gustura hartu zituen Jokin eta Aiara.
Amona Martxelina baserri handi batean bizi zen bere txakur Txikirekin eta
lagunekin oso lagun finak ziren.
Amonaren etxean egunak azkar pasazen ziren. Egunero zuten zerbait egiteko,
amonarekin letxugak hartu, bizkotxoa egin, txakurrak bainatu.
Egun batean amonak Aiarari eta Jokini gozokiak erosteko baimena eman zien.
Azoka eguna zen eta uste baino goxoki gehiago zeuden. Amonak emandako
diruarekin bi poltsa handi bete zituzten gozokiekin.
Lagun txakurra ere beraiekin joan zen eta berarentzat ere bazegoen saria,
bokadilo bat erosi zioten urdaiazpiko goxo-goxoarekin betea.
Baina…Parkerantz zihoazela Lagun arbola batean pixa egiten geratu zen
bitartean, bi mutil indartsuk Jokin eta Aiarari gozokiak kendu zizkien. Biak
garrasika hasi ziren, baina ez zuten inor inguruan laguntzeko Lagun izan ezik.
Txakurra ziztu bizian etorri zen bi umeen garrasiak entzutean. Parkeari
bueltaka zebilen belarra usainduz.
Lagun zaunkaz hasi zen, zuhaixka baten ondoan hortzak erakutsiz.
Han zeuden biak makurtuta beldurrez dardarka. Lagunek bati koska egin zion
ipurdian. eta Jokinek bitartean poltsa kendu zion. Beste mutikoa ziztu bizian
atera zen arbola artetik. Baina muturrez aurrera erori zen harri batekin
estropuz eginda. Poltsa galdu zuen. Gure lagunek etxerako buelta goxoki
goxoak janez egin zuten.
2. maila B
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 19
ZUGARRAMURDIKO KONDAIRA
Bazen behin “Sorginaren Bibotea” izeneko herri bat. Bertan bizi
ziren Joseba eta Unax. Herri honen izena sorgin batek botatako
begikoaren ondorioa zen. Biztanle guztiek, gizonek, emakumeek eta
baita umeek ere bibote handi eta luze bat zuten.
Egun batean Harri izeneko mutil jator eta azkar bat iritsi zen
“Sorginaren Bibote” herrira. Harrik, lehenengo biztanlea ikusi
zuenean pentsatu zuen: zelako bibote handia eta luzea duen gizon
horrek! Kale nagusitik gora zihoanean emakume bat ikusi zuen.
Honek ere bibote handia zuen. Harrituta gelditu zen gure Harri.
Plazara iritsi zenean, ume bi ikusi zituen pilota jolasten eta
beraiengana hurbildu zenean txundituta gelditu zen Harri, umeek
bibote zutela ikusirik. Ume hauek Joseba eta Unax ziren. Harrik
esan zien:
-Kaixo lagunak! Nire izena Harri da. Azalduko al didazue zer
gertatzen den herri honetan?
Joseba eta Unaxek istorioa kontatzen hasi ziren.
-Ba begira Harri, gure herrian emakume zahar bat bizi zen
bibote luzea zeukana. Herriko denek barre egiten genion. Egun
batean haserretuta eta nazkatuta, herriko guztioi begikoa bota
zigun eta momentu hartatik aurrera bibote haundia eta luzea
ateratzen hasi zitzaigun. Egindakoaz damutu ginen denok eta
bere bila joan ginen barkamena eskatzeko asmoz baina
emakumea ez zen jada herrian bizitzen, desagertu egin zen.
Denok ileapaindegira joan ginen bibotea moztea baino hori
eginez gero bibotea handiago eta luzeago ateratzen zitzaigula
konturatu ginen. Urteak pasa dira eta emakume hori ez da inoiz
herrira bueltatu.
Istorio liluragarri hau entzun ostean Harrik herrikoei laguntzea
erabaki zuen. Harriren amonak sendabelarrekin edabeak egiten
zituen. Honek erakutsi zizkion sendabelarraren izenak eta
bakoitzaren eragina.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 20
-Nahi baduzue nik lagunduko dizuet- esan zien Harrik Joseba
eta Unaxi. - Gaur ilargi betea dugu, egun aproposa behar
ditugun sendabelarrak biltzeko. Gaueko hamabietan herriko
plazan elkartuko gara, basora joango gara eta han bildutako
sendabelarrekin edabe magikoa prestatuko dugu.
Gau horretan Harrik eta gure lagunak behar zituzten
sendabelarrak hartu zituzten, basoaren erdian su handi bat egin
zuten eta eramandako lapiko batean errekako urez beteta irakiten
jarri zuten. Ilargia ezkutatu zenerako edabe magikoa prest
zegoen. Harrik ez zuen nahi jendea bildurtzerik eta edabeari sagar
zukuaren kolorea eta zaporea eman zion.
- “Sagardo Eguna” antolatuko dugu herrian eta horrela denek
edango dute edabe magikoa! – bururatu zitzaion Harriri.
Hurrengo egunean, Josebak eta Unaxek dena prestatu zuten
“Sagardo Eguna” ospatzeko. Biztanleak pozik hurbildu ziren
festara eta “sagardo-edabe magikoa” edan zuten bildurrik gabe.
Edan eta gero siesta botatzeko gogoa sartu zitzaien guztiei eta
bakoitza bere etxera joan zen. Arratsaldean herria poz-pozik
esnatu zen, ez zekiten zergatik edo nola baino inork ez zuen
biboterik!. ... eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta
atera dadila Zugarramurdiko plazan!.
3. maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 21
JOANTXO KART-ETAN
Behin batean 12 urteko ume bat Ataunen bizi zen. Joantxo izena
zuen. Bere zaletasunen artean perretxikoak biltzea, txakurrarekin
mendira joatea eta batez ere “Karts”-ean ibiltzea zen. Egun batean
Felipe, bere laguna, joan zitzaion proposamen batekin. Iruñeako
Kart-etara gonbidatu zuen. Pentsatutakoa Joantxo gurasoei
komentatu zioten eta hauen baiezkoarekin Iruñara abiatu ziren. Bi
lagunek behin auto barruan zeudela…
- Joantxo, egingo dugu lasterketa bat?
- Ongi dago! Baietz nik eman hamar buelta lehenago!
- Hori ikusteko dago!
Felipek eta Joantxok autoak martxan jarri eta abiatu egin ziren.
Biak parekatuta joan ziren baina azkeneko momentuan Feliperi
motorra lehertu zitzaion.
- Zorionak Joantxo!
- Zer gertatu zaizu azken momentuan?
- Motorra lehertu zait.
Hitz egiten zuten bitartean gizon bat aurreratu zitzaien. Gizon
hori entrenatzaile profesionala zen.
- Arratsaldeon mutil!- esan zion Joantxori- Zuen lasterketari
begira egon naiz eta oso onak zaretela ikusi dut. Ni entrenatzailea
naiz eta zuei entrenatzea gustatuko litzaidake.
Joantxok eta Felipek gurasoei esan zien gertatutakoa. Gurasoak
ados jarri ziren.
Handik egun batzuetara entrenatzen hasi ziren astean hiru
egunetan Iruñean. Lasterketa txikietan parte hartzen hasi ziren.
Joantxok askotan irabazten zuen. Pare bat urte horrela pasa
ostean, Euskadiko Txapelketara joan zen. Lasterketa hau ere
irabazi egin zuen.
20 urterekin Europako Txapelketan parte hartu zuen. Hau ere
irabazi egin zuen. Joantxo kirolari famatua egin zen eta gainera
jarraitzaile asko izan zituen.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 22
22 urterekin Munduko txapeldun egin zen. Hurrengo urtean
entrenamendu batean hanka hautsi eta ospitalera eraman zuten.
Ezin zuenez hiru urtetan kart-etan ibili, gurasoek eta
entrenatzaileak kart simulagailu bat oparitu zioten.
25 urterekin ezkondu egin zen eta txapelketa asko irabazi zituen.
Handik aurrera oso pozik bizi izan zen.
3. maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 23
OPORRAK
Iritsi da eguna,
karabana hartuta
errekara goaz.
Ura hotza dago
eta eguzkia bero
txokolate izozkia nik nahiago.
UDA
Urteak lau urtaro
uda badator,
honekin batera beroa ere,
freskatu beharra
ur pistola erabiliz
freskatzen gara.
ZUGARRAMURDI
Koba barruan
sua piztuta.
Sorginak,
akelarrea dantzatzen
akerrarekin batera
jira eta bira.
3. maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 24
IGERILEKUAN
Eguzkiarekin batera
piszinara noa.
Familia elkartuz
jolasten gara.
Ur pistola, ur globoak
barre batzuk botata
izozkia jatera.
FUTBOLA
Realak 11. bukatu du liga
Athletiken atzetik korrika dabiltza.
Zer gertatuko da hurrengo urtean?
Reala aurrera eta Athletik atzera.
BASERRIA
Amezketako baserria,
animaliz beteta
behorrak, behiak,
ardiak
belarra jaten,
txakurra eta katua
borrokan.
3. maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 25
BURUA GALDUTA ZUEN AGUREA
Antxuro baserrian bizi zen agure zahar bat, 89 urte zituen eta
tabernaz taberna ibiltzen zen hogeita lau orduak, lanik gabe geratu
zenetik eman zion edateari. Bakarrik bizi zen eta ez zen batere
zaintzen, nahiz eta
medikuek behin eta berriz
esan, horrela jarraitzen
bazuen ez zela urte askoz
biziko, baina hantxe
jarraitzen zuen. Lau
baserri zeuden herrixka
haretan, denek ikusten
zuten geroz eta okerrago
zihoala eta burua geroz
eta galduago. Etxea ere
oso zikina zeukan, baina agureak pentsatzen zuen oso etxe ederra
zuela. Bere etxea mendian zegoen eta ez zegoen koberturarik inori
mobilez edo telefonoz deitzeko, baina agureak horrelakorik ere ez
zuen. Udarako egun eguzkitsu batean, eguzkiaren errainuak gela
argitzearekin batera, agurea ohetik jaiki zen gosaltzera, zeharo
zorabiatuta eta esan zuen:
-¡Nonnn dagoo niree txakurraaaaa!
Baina agureak oso gauza arraroak pentsatzen zituen eta egunero-
egunero gauza xelebreak egiten zituen, horrelakoak:
Oheko izarak hartu eta balkoitik behera bota, bere arropak
balkoitik zintzilik jarri, ur zikinarekin edalontziak garbitu,
oinetako desberdinekin kalera irten, izugarrizko kiratsa botatzen
zuen eta inork ez zuen bere ondoan egon nahi… Agureak gosaldu
eta buelta bat ematera joan zen auzoko beste lagun batekin, bera
bezalaxe mozkorra. Hiru bat txupito edan eta bapo etxeratu egin
zen. Bazkaltzeko ordua zenez, agurea janaria prestatzen ari zela,
sua hartu zion zartagiak eta koipez beteriko sukaldeko oihal
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 26
batekin saiatu zen itzaltzen baina segundo gutxitan etxe guztia
kez estalita eta kixkaltzen zegoen. Larrialdietarako estintorea
hartu zuen baina bera baino gehiago pisatzen zuen eta zerraldo
lurrera erori zen.
Handik paseatzen zebilen gazte bat ohartu zen etxea sutan
zegoela eta laguntza eskatu zuen. Berehala igo ziren polizia eta
suhiltzaileak.
Ordu laurden barru, sua itzaltzea lortu zuten eta barrura sartu
ziren agurearen bila. Han zegoen, lurrean konorterik gabe eta
golpez beteta. Ez zuen erantzuten eta anbulantzian sartu eta
erietxera eraman zuten.
Egun batzuk larri pasa ondoren, agurea bere onera etorri zen baina
burua gaizki ezezik, bi hanka eta besoa hautsita zituen. Berak bere
etxera itzultzea eskatzen zuen, ez zen gertatutakoaz gogoratzen
baina medikuen aginduz zaharren egoitza batera eraman zuten.
Han bukatu zen agure zaharraren bizitza.
Aitana Pérez Auzmendi.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 27
A ZER KOMERIAK GARBITZAILEAREKIN!
Bazegoen Uruguain eskola bat denak oso baxuak zirenak. Hori bai,
irakasleak ere baxuak ziren. Denak ikasle onak ziren eta asko
gustatzen zitzaien ikastea. 2. mailakoen unitatea ugaztunak zen.
Gela horretan bazegoen Jon izeneko mutiko bat, animaliak asko
gustatzen zitzaizkiona, batez ere, ugaztunak. Irakasleak zerbait
galdetzen zuenean Jonek gehienak erantzuten zituen. Animaliak
gustatzeaz gain asko zekien ugaztunei buruz eta nota onak
ateratzen zituen arlo horretan. Matematikan horrela saiatuko
balitz... Etxetik animalia asko zeuzkaten ekarrita eta denak Jonek
zaintzen zituen, besteak atsedenera joaten ziren bitartean.
Tarteka jolastu ere egiten zen animaliekin. Baina animalia guztiak
egunean lau aldiz zaindu behar ziren eta egun batean, Jon
atsedenera joan zen eta animalia batzuk gaixotu egin ziren.
Hurrengo egunean ikasleak eskolara sartu zirenean 2. mailako
ikasleak beraien gelan sartu ziren eta animali gehienak lurrean
ikusi zituzten gaixorik gela guztian zehar. Orduan Joni begietatik
negar malkoak atera zitzaizkion eta negar zotinka hasi zen.
Animaliak, albaitariarengana eraman zituzten eta esan zioten larri
zeudela. Jonek pentsatzen zuen bere errua izan zela, baina gelako
guztiek ezetz esaten zioten: Txandaka zaindu behar zituztela,
ardura handiegia hartzen zuela, eta abar. Bi animalia hil egin ziren
eta Jonek animaliak erostera joango zela agindu zuen, baina
irakasleak esan zion lasai egoteko ez zela bere errua izan,
garbitzailearen errua baizik.
-Bai zera, nire errua izan da!
-Ez, garbitzaileak esan digu bere errua izan dela.
-Zer ba?
-Euliak uxatzeko spraya bota zuenean animaliak ere gaixotu egin
ziren, ematen duenez, kalte egin zielako.
-Garbitzaile madarikatu hori!!! Animalia berriak erosi beharko
ditu!!!!!!- oihukatu zuen Jonek.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 28
Hurrengo egunean garbitzailearen bila joan zen, 4 ordu pasatu
ondoren lan handia hartuta garbitzailea aurkitu zuen eta animali
berriak erosteko eskatu zion garbitzaileari, Garbitzaileak
atsekabetuta korrika alde egin zuen eskaileratatik behera. Jon
garbitzailearen atzetik hasi zen, baina garbitzailea azkarregi
zihoan eta ihes egitea lortu zuen.
Ideia ona bururatu zitzaion garbitzaile madarikatuari ziria
sartzeko. Garbitzailea bere etxera joango zenez Jonek bere etxe
aurrean arbolari lotuta soka bat jarri zuen eta Jonek lo bere etxe
aurrean egin zuen ea garbitzailea tranpan erortzen zen.
Hurrengo egunean garbitzailea tranpan erori zen eta Jon barrezka
hasi zitzaion.
Garbitzaileak bere errua zela onartu zuen eta 3 untxikume,
hamster 1 eta txakur txiki bat erosi zituen. Jonek barkamena
eskatu zion garbitzaileari tranparengatik eta azkenean bien artean
zaindu zituzten animaliak. Horrela hobeto ezagutzen joan ziren eta
lagun handiak egin ziren.
5. MAILA
(denon artean egina)
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 29
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 30
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 31
JOXE TRONKO ALTUA ETA KATXASA LUXENBURGON
Bazen Ataunen Joxe tronko izeneko agure berezi bat. Berak ez zuen mundua askorik ezagutzen eta, horregatik, Luxenburgora bidaia egitea pentsatu zuen. Ganbarara igo eta bere maleta zaharraren bila hasi zen. Ordu erdiren bat edo bila ibili ondoren, bazter batean topatu zuen hautsez beteta. Joxe tronkok maleta ireki zuenean izugarrizko ezustekoa hartu zuen, bertan diru pila bat zegoela ikusi baitzuen. Joxe zaharra zenez, bere lagun zientzialari batengana jo eta esan zion gazte bihurtzeko edabe berezia emateko; hori egiten bazuen ederki ordainduko ziola. Hala ba, Joxe tronkok edabea edan eta handik pare bat ordura gaztetu egin zen eta itxura dotorea hartu zuen.
Jaguar markako auto dotore bat erosi, andregaia bilatu eta Luxenburgora abiatu zen bere deskapotablean. Luxenburgora heldu zenean, bere autoarekin itzuli bat ematera joan zen. Leku batean kotxe karrerak egiteko toki bat ikusi zuen, eta bertara sartu zen: -Kaixo, parte al har dezaket auto-lasterketa horretan?-esan zuen Joxe tronkok. -Bai, har dezakezu, apuntatu zaitez hango aterpean. Eta jarraian lasterketa hasi zen. Azkeneko itzulira arte Joxe Tronkok ez zuen lortu lehenengo postuan jartzerik, baina azkenekoan bai. Lehenengo jarri eta, nahiz eta diferentzia askogatik ez izan, lasterketa irabaztea lortu zuen. Joxe tronkok etxe bat ere erosi zuen. Gauean hasieratik dena nola gertatu zen gogoratzen hasi zen eta maletako dirua zeinena izan ote zitekeen pentsatzen jarri zen berriro ere.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 32
Maletako diruaren misterio guztia argitu nahi zuen eta ikerketa lanetan hasi zen.
Maletari ondo begiratu eta gero konturatu zen ezkutuan izen bat zuela, oso arraroa, Wanternin Onder eta zer egin zezakeen pentsatzen jarri zen. Hala ba, azkenean ordenagailuan begiratzea bururatu zitzaioan eta Wanternin Onder aktorea izandakoa zela jakin zuen. Ordenagailuan begiratu zuen eta kasualitatez Luxenburgokoa zela konturatu zen. Joan zen bere etxera eta neska gazte batek ireki zion atea, Wanterninen alabak, hain zuzen ere, eta Wanterninekin hitz egin nahi zuela esan zion. Gizonak asko eskertu zion Joxeri maleta eraman izana, baina ez zion onartu. Joxeri hau esan zion: -Zu Jon Kolonen semea zara, ezta? -Ba bai, hala naiz, jauna. Eta zuk hori nola dakizu? erantzun zuen Joxe tronkok. -Nik txiki-txikitatik ezagutzen zaitut Joxe tronko, zure aitaren lagun mina nintzen eta aktore izateari utzi behar nionean, berari eman nion dirua eta esan nion berak hartzeko eta niri edo nire familiako inori ez emateko, horregatik ezin dut orain dirua onartu, gainera nik badut bestela ere nahikoa. -Ba.. ba… ba zuk esaten baduzu nik zure gogoa beteko dut- esan zion Joxe tronkok harrituta. Orduan Joxe tronko Ataunera itzuli zen geratzen zitzaion diruarekin, eta abentura hura ez ahazteko maleta berriz ere ganbaran utzi zuen, pentsatuz, agian egunen batean bere semeak berak bezalako abentura bizi ahal izango zuela. 6. maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 33
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 34
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 35
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 36
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 37
6. maila
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 38
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 39
IRTEERAK 3 urtekoak Maiatzaren 25ean, goizean lehenengo Urbilgo “Txiki Guay”era eta ondoren Kristina-enea parkera joan ziren. Oso ondo pasa omen zuten. 4 eta 5 urtekoak Lau taldeak Hondarribiara joan ziren ,maiatzaren 10 eta 11,-an, lau urtekoak eta 17,18an bost urtekoak. Bi egun pasa zituzten, oso eguraldi ona egin zien eta asko gozatu omen zuten hondartzan .
4 urtekoak
1.2.mailakoak Maiatzaren 24 eta 25ean Lizarrako kanpinera, joan ziren eta oso ondo pasa omen zuten. Igerilekuko ura hotza egon arren, bainatu ziren eta ederki gozatu zuten. Istripuak izan zituzten eta bi ikaslei eta irakasle bati puntuak eman zizkieten.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 40
3.4.5.6. mailakoak Ekainaren 5 eta 6ean 3,4,5 eta 6.mailako ikasleak Zugarramurdiko “Graxiana sorgin etxe”ra joan ginen. Iritsi ginenean, begiraleak ezagutu eta bazkaltzera joan ginen, ondoren altxorraren bila ibili ginen koba guztian zehar. Kobak oso politak dira, ikusteko modukoak. Kobak ikusi ondoren, jolas batzuk egin genituen herriko plazan, denak sorginei, lamiei, galtzagorriei... buruzkoak. Jolasak egin ondoren, aterpetxera itzuli ginen. Afaldu ondoren Kepa, Mikel, Asier eta Unax Antza, Aimarrek jarritako oinekin bertsotan aritu ziren eta gu entzuten. Bertso saio ona izan zen, ondoren diskotekan nahiko dantza egin eta 23:00ak aldera talde bakoitza bere gelara joan zen lotara. Asteazkenean ere jolas pila egin genituen eta bazkaldu ondoren penaz baino etxera itzuli ginen.
Graxianako atarian
BERRIAK Gipuzkoako eskolarteko bertso paper txapelketan Kepa Galparsorok
aipamen bat lortu du
4.mailako Kepa Galparsorok aipamena lortu du Idatzizko Bertso
Txapelketan. Legazpin idatzi zuen bertsoa honako hau da:
Gaia:” Eguzkiari musu bat bidali diot”.
Goizean esnatzen nauzu pijama jantzita
zure distira hori pozez ikusita
begik geratzen zaizkit zuri itsatsita
bihar egin zaidazu mesedez bisita.
Joxemiel Barandiaran H.I HITZEKIN JOLASEAN
Eguzki Berri 92 41
Nora Tobar, 6. mailako ikaslea Gipuzkoako txapeldun, atletismo
proba konbinatuan
Norak, ekainaren 3an Lasarten jokatu zen, atletismoko proba konbinatuan
urrezko domina lortu zuen. Pisu jaurtiketan (7,35 metro), luzera jauzian
(3,90 m) eta abiadurako 60 metroetan (8.93 segundo) irabazi egin zituen
probak. Hiruren puntuazioak batuta, alebin nesketan txapeldun atera da
“Taichi” erakustaldia San Martin-go frontoian Ekainaren 14-ean, goizeko 10etan “Taichi” erakustaldia egin zuten Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxeko lehen hezkuntzako haurrentzat. “ Taichi” -a txinatarrek egiten duten lasaitzeko ariketa bat da. Arnaskatarekin zerikusia du eta musika lasaia entzunez egiten da. Gorputzarekin egiten dira mugimenduak eta dirudienez abanikoek edo ezpatek lagunduta ere egin daiteke. Eskolara etorri zen taldearen erakustaldia ikusi ondoren, guk ere egin genituen “Taichi” -ko mugimendu batzuk beraiek lagunduta. Mugimenduak egin ondoren denok oso lasai geratu ginen, behar den moduan. Erraza dirudien arren ez da hain erraza, konzentrazio handia behar da mugimendu guztiak ongi egiteko.
Lehen aipatu dugun bezala, Joxemiel Barandiaran Eskolako lehen hezkuntzako haurrentzat izan zen eta denon gustukoa izan zen.
5.MAILA
Joxemiel Barandiaran H.I BAT ETA BESTE
Eguzki Berri 92 42
GREZIARRAK ETA ERROMATARRAK
Ikasturtea amaitzear dugu eta lehenengo mailakoak Grezia
eta Erroma gaia landu dugu.
Lehenik etxean genuen informazioa eta genituen liburuak
eskolara ekarri ditugu. Oso gustura aztertu ditugu denak,
greziarren hiriak, joko olinpiarrak, tenpluak eta baita
erromatarrek sortu zituzten txanponak, galtzadak eta zubiak.
Ondoren, gure maketa egiteko diseinua egin dugu eta
eraikinak nola egingo ditugun erabaki. Jarraian greziar tenpluak
eta erromatarren koliseo eta ubideak eraiki ditugu.
Gure maketa apaintzeko
Joxemiel Barandiaran H.I BAT ETA BESTE
Eguzki Berri 92 43
hizkiak ere egin ditugu, margotu, moztu eta plastifikatu. Baina
hori bakarrik ez, pareta apaintzeko eguzkiak, lainoak eta mendiak
ere egin ditugu.
Plastilinaz greziarrak, erromatarrak eta koliseoaren
barruan egoten ziren piztiak egin eta ondoren maketan jarri
ditugu.
Hona hemen GURE MAKETA! Gonbidatuta zaudete
ikustera!
Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA PASAK
Eguzki Berri 92 44
DENBORA-PASAK
HIZKI ZOPA 20 NESKAREN IZENAK BILATU BEHAR DITUZUE: 1-MARIA 6-MAIALEN 11-EDURNE 16-IZARO 2-AINOA 7-IRENE 12-NEREA 17-ITZIAR 3-ONEKA 8-MARIKARMEN 13-NEKANE 18-AMAIA 4-IZASKUN 9-AGURTZANE 14-EIDER 19-UXUE 5-ITSASO 10-AMALUR 15-ELENE 20-ARGIA
E U T N O N E K A M K L H G Y
A S X F J K I P U E R I M O S
A L K U J F D V N U K S A Z I
I R E N E X E R A I Z T I Z B
N P O H T A R S D G J K A M N
H N A C M X Z G J I K E L A Z
O P M O A A L E N R U D E K N
A S A Z R N R M K J Y O N I P
B U I U I G S I E S A I G R A
Ñ N A L K J H T A Ñ S H G G A
P E G H A J I S O P L K U S I
N R M P R B U A I Y T R R E Z
M E V D M G H S I O T E R S A
E A X M E B K O O Z I Y T R R
K R T M N X O D A M A L U R O
E L
E N E O T N B M L A S F H
R F U O P N E K A N E R T G R
Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA PASAK
Eguzki Berri 92 45
SUDOKU 9 x 9 LAUKIAN HUTSIK DAUDEN GELAXKAK BETE BEHAR DITUZU 1ETIK 9RA BITARTEKO ZENBAKIAK IDATZIZ ETA KONTUAN IZANIK ZENBAKI BAKAR BAT ERE EZIN DUZULA ERREPiKATU ERRENKADA ETA ZUTABE BEREAN:
HILDAKOAK ETA ZAURITUAK
GUK EMANDAKO PISTAK KONTUAN IZANDA, ARIKETA BAKOITZEAN HIRU ZENBAKIKO ZIFRA ASMATU BEHAR DUZUE: HILDAKOA ■ bere lekuan asmatuta dagoenean ZAURITUA □ bere lekuan asmatuta ez dagoenean 357 1 ■ 0 □ 325 0 ■ 2 □ 648 1 ■ 2 □ 691 0 ■ 2 □ 173 0 ■ 2 □ 439 0 ■ 1 □ 758 1 ■ 0 □ 915 0 ■ 0 □ 650 0 ■ 1 □ 876 0 ■ 0 □ 687 0 ■ 1 □ 128 0 ■ 1 □ ______ _____ ______
3 1 7 9
3 5 2
5 2 9 1 7
1 5 2 2 4 1 8 1 3
9 8 5 4 3 4 3
3 1 4 2 9
Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA PASAK
Eguzki Berri 92 46
BILATU 25 G
CCGCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCGCCCCCCCCCCGCGCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCGCCCCCCCCCCCCCCCCCCGCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCGCCCCCCCCCCCGCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCGCCCCCCCCCCCCCCCCCCGCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCGCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCGCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCGCCCCCCCCCCCCCCCCCCGCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCGCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCGCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCGCCCCCCCCCCGCGCGCCCCCCCCCCCCCCCCGCCCCCCCCCGCCCCCCCCCCCCCCCCCGCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCGCCCCCCCCCCCCCCGCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCCC
Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA PASAK
Eguzki Berri 92 47
BURUA NEKATZEN
ARIKETA BAKOITZEAN GUK EMANDAKO LAU ZENBAKIAK EDOZE IN ERATARA DAUDE JARRITA. ZUEK, BATUKETAK EDO KENKETAK EGINEZ, GUK EMANDAKO EMAITZA LORTU BEHAR DUZUE: A) 7, 4, 5, 8 = 27 84 – 57 = 27 B) 5, 4, 8, 7 = 123 C) 8, 7, 2, 3 = 45 D) 8, 6, 4, 3 = 102 E) 0, 7, 6, 3 = 34 F) 9, 1, 4, 6 = 12
KONTUAK ATERATZEN
ARIKETA BAKOITZEAN AGERTZEN DIREN 3 ZIFRAK EDOZEIN ERATARA JARRITA DAUDE. ZIFRA HORIEKIN, BATUKETA, KENKETA ETA BIDERKETAK EGINEZ, GUK EMATEN DIZUDAN EMAITZA LORTU BEHAR DUZU: A) 7, 2, 5 = 33 7 x 5 = 35 – 2 = 33 B) 8, 4, 7 = 28 C) 2, 6, 9 = 72 D) 5, 2, 8 = 6 E) 1, 7, 4 = 32 F) 3, 7, 9 = 1
Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA PASAK
Eguzki Berri 92 48
SOLUZIOAK
SUDOKU 3 8 1 4 7 2 9 5 6
7 6 9 3 1 5 8 2 4
5 2 4 6 9 8 1 3 7
9 1 7 5 8 3 4 6 2
2 5 3 9 4 6 7 1 8
6 4 8 7 2 1 3 9 5
1 9 2 8 6 7 5 4 3
4 7 5 2 3 9 6 8 1
8 3 6 1 5 4 2 7 9
HILDAKOAK ETA ZAURITUAK
357 1 ■ 0 □ 325 0 ■ 2 □ 648 1 ■ 2 □ 691 0 ■ 2 □ 173 0 ■ 2 □ 439 0 ■ 1 □ 758 1 ■ 0 □ 915 0 ■ 0 □ 650 0 ■ 1 □ 876 0 ■ 0 □ 687 0 ■ 1 □ 128 0 ■ 1 □ ______ _____ ______ 159 732 846
Joxemiel Barandiaran H.I DENBORA PASAK
Eguzki Berri 92 49
BURUA NEKATZEN
A) 7, 4, 5, 8 = 27 84 – 57 = 27 B) 5, 4, 8, 7 = 123 78 + 45 = 123 C) 8, 7, 2, 3 = 45 82 – 37 = 45 D) 8, 6, 4, 3 = 102 68 + 34 = 102 E) 0, 7, 6, 3 = 34 70 – 36 = 34 F) 9, 1, 4, 6 = 12 61 – 49 = 12
KONTUAK ATERATZEN
A) 7, 2, 5 = 33 7 x 5 = 35 – 2 = 33 B) 8, 4, 7 = 28 8 – 4 = 4 x 7 = 28 C) 2, 6, 9 = 72 6 + 2 = 8 x 9 = 72 D) 5, 2, 8 = 6 8 - 5 = 3 x 2 = 6 E) 1, 7, 4 = 32 7 + 1 = 8 x 4 = 32 G) 3, 7, 9 = 12 7 x 3 = 21 – 9 = 1
Joxemiel Barandiaran H.I LEHIAKETA
Eguzki Berri 92 50
LEHIAKETA
Puzzle honetako piezak behar diren lekuetan jartzen badituzu, marrazki polit bat aterako zaizu.
Izen-abizenak:....................................................................... Maila:.....................................................................................
2, maila B
Eguzki Berri 92 51
Laguntzaileak: Laguntzaileak: Laguntzaileak: Laguntzaileak:
ATAUNGO UDALAATAUNGO UDALAATAUNGO UDALAATAUNGO UDALA