Oso lagunak ziren animaliak: dortoka, ahatea, oiloa, oilarra eta hamsterra.
Egun batean, ahatea dortoka zirikatzen hasi zen eta dortoka oso triste jarri zen.
Dortokak ahateari esan zion: Utz nazazu bakean! Bestela, antzarrei deituko diet!
Zeruan antzar zuri bat agertu zen eta esan zion: Zergatik zaude triste dortoka?
Ahateak ez nau bakean uzten. Ikusi zaituenean beldurtu da eta urmaelean ezkutatu da.
Ez kezkatu dortoka, nik hitz egingo dut berarekin eta lagunak izango zarete berriro.