18
‘Goazen 2020’ lagungarriak Pertsona, talde, parrokia eta Pastoral Barrutientzat “PANDEMIATIK, ZINTZOAGO ATARA” Frantzisko Aita Santua

 · Web viewku r tso k o leheneng o hiruhile k oa n lantzeko dira. Pro- posamen irekia da, askotariko egoera eta inguruabarre-tara egokitzeko prestatu izan dana. Gure eguneroko bizitza

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1:  · Web viewku r tso k o leheneng o hiruhile k oa n lantzeko dira. Pro- posamen irekia da, askotariko egoera eta inguruabarre-tara egokitzeko prestatu izan dana. Gure eguneroko bizitza

‘Goazen 2020’ lagungarriakPertsona, talde, parrokia eta Pastoral

Barrutientzat

“PANDEMIATIK, ZINTZOAGOATARA”

Frantzisko Aita Santua

Page 2:  · Web viewku r tso k o leheneng o hiruhile k oa n lantzeko dira. Pro- posamen irekia da, askotariko egoera eta inguruabarre-tara egokitzeko prestatu izan dana. Gure eguneroko bizitza

“PANDEMIATIK, ZINTZOAGO ATARA” Frantzisko Aita Santua

L

2

agungarriok bitarteko lez eskaintzen jakez Bizkai- ko Eleizaren atal diran

pertsonei, taldeei, ekipoei, alkarteei eta erakundeei. Hain zuzen be, 2020-21 kurtsoko lehenengo hiruhilekoan

lantzeko dira. Pro- posamen irekia da, askotariko egoera eta inguruabarre-

tara egokitzeko prestatu izan dana.

Gure eguneroko bizitza eta hartu-emonak hankaz gora jarri dituan pandemiak gure artean jarraitzen dau. Co- vid-19a egundoko proba izan da gizarteko era guz- tietako erakundeentzat –lana, osasun eta hezkuntza, egoitzak, gobernuak, familiak,…-, muturreraino estutu ditu eta krisi itzela eragin dau baten baino gehiago- tan eta zulotik atara ezinda gagoz oraindik. Ondorioei dagokionez, oraindik gatxa da ezer zehaztea, ez daki- gu-eta zelan amaituko dan, ze kostu ekarriko dauan,…, baina ondorio latzak eta iraunkorrak izango dituala esan daikegu.

Baina Covid-19aren eragina ez da bardina danontzat. Jarduera-eremuak, gizarte-ekonomia baldintzak, adina, gizarte sustraitzea… kontuan hartuta, gizarte sektore batzuk ahulagoak dira. Badira, baita be, zoritxarreko egoeretan eusteko baliabide eta gaitasun gehiago da- benak. Beste alde batetik, osasuna eta bizia bera koloka sentitzeak alkarte balio bihurtu dau salbazinoaren alde- ko borroka.

Konfinamenduak eta gizarte hartu-emona mugatzeko araudi zorrotzak be eragina izan dabe Bizkaiko kristau alkarteen bizitza eta misinoan. Alderdi bakar bat be ez da geratu kalte barik. Ospakizuna, pastoralgintza, alkarte hartu-emonak, gizarte eta misiolari konpromi- soa eten, mugatu edo, gitxienez, aldatu egin dira. Gure alkarte eta familietan, hainbat senide eta lagun denpora baino lehen hil da (eta ez dogu euren ondoan egoteko aukerarik izan). Gogoan doguz, euren alde otoitz egiten dogu. Jainkoaren Maitasunaren mugagabetasunean bizi daitezala opa deutsegu.

Konfinamentua, esperientzia sinistedun sakona izan da askorentzat. Aurrez aurre jarri gaitu gure mugen espe- rientziagaz, bizitzaren hauskortasunagaz. Baina, aldi berean, asko ikasi dogu bestearen (hurkoaren) aldeko konpromisoaren balioari eta giza eskuzabaltasunaren handitasunari buruz.

Igarote-alditzat jo daikegun udaldiaren ostean, bape normala ez dan testuinguruan gagoz eta aldi barria-

Page 3:  · Web viewku r tso k o leheneng o hiruhile k oa n lantzeko dira. Pro- posamen irekia da, askotariko egoera eta inguruabarre-tara egokitzeko prestatu izan dana. Gure eguneroko bizitza

3

ri ilusinoz aurre egin gura deutsagu. Bizkaiko kristau alkarteen jarduerari berrekiteko ordua da. Hainbat ingurutan, zelanbaiteko bildurra, indarrik eza, etsipe- na… ikusten da. Itxaropenari ateak zabaldu eta egoe- ra honetan be Barri Ona konfiantzaz eta poztasunez bizi daikegula sinistu behar dogu. Sufrimentu honek Jainkoarengan zentzuna dauala baieztatu behar dogu. Geure esku dago pandemia honetatik sendotuta ala makalduta, ahulenak zaintzeko eta babesteko gaita- sun handiagoz ala txikiagoz urtetea. Frantzisko aita santuaren esanetan, krisi hau, proba da gure gizata- sunarentzat eta zintzoago ala eskasago egingo gaitu. Espiritu Santuari zabaldu behar deutsagu geure burua gure bihotzak barritu eta probaldi honetatik sendotu- ta eta Kristoren antz handiagoaz atara gaitezan.

Lagungarriok hiru unetan antolatzen dira:

Lehenengoa, EZUSTE K O P ANDEMIAREN

I R AKU R - K E T A SINISTEDUNA , bizi izandako denpora eta es-perientzia ikuspuntu espiritualetik landu eta batera jarteko. Tarteak, banantzeak ezartzen diran aldian, alkarrengana hurreratu egin gura dogu eta Espirituari batzen gaituen lokarriak barriz ezartzen itzi. Pande- mian, Jainkoak sufritu egiten dau, hil eta berbiztu egi- ten da, salbatu egiten dau.

Bigarrena, I R A UN EGIN BEHAR D ABEN I K ASTEA K ,hainbat leku eta inguruabarretan azken hilabeteetan sortu eta garatutako ekimen eta jarduerak finkatzeko: krisiak ekarri deuskuzan eta une honetarako ez ezik etorkizunerako be lagungarri izan daitekezan ikasbi- deak, jarraibideak eta esperientziak. Krisialdiek etor- kizunera begira jarten gaitue, eurekin dakarre ‘kairos’ dalakoa, grazia eta bihotz-barritze aldia.

Hirugarrena, EGINEZ I T X A R ON: ERISPIDE E T A P R O - POSAMENAK. Badakigu egoera ez dala ona, baina bai- ta honetatik atarako garala be, eta gure apustua besoa besoaren gainean itxarotea ez ezik, ebanjelizatuz, zer- bitzatuz itxarotea da. Lagun bakotxaren, bakotxak egi- ten dauanaren edo egin barik izten dauanaren arabera atarako gara zintzoago ala eskasago pandemia hone- tatik. Horregaitik, Jainkoaren indarra eta jakinduria es- katzen doguz asmatzeko, jarduera ebanjelizatzaileari

sormenez berrekiten lagunduko deuskuen erispide eta proposamenak identifikatuz, zailtasunak zailtasun, behar-beharrezkoa beti dala posible sinistuta •

Page 4:  · Web viewku r tso k o leheneng o hiruhile k oa n lantzeko dira. Pro- posamen irekia da, askotariko egoera eta inguruabarre-tara egokitzeko prestatu izan dana. Gure eguneroko bizitza

P

“PANDEMIATIK, ZINTZOAGO ATARA” Frantzisko Aita Santua

4

1. EZUSTEKO PANDEMIAREN IRAKURKETA SINISTEDUNA

“Ezinbestekoa dugu gaur egungo erronkei aurre egiten lagunduko digun itxaropenaren argia”1

andemiak egundoko krisia eragin dau munduan, osasun, ekonomia eta gizarte arloan. Eta krisi horrek al- daketa ugari, bizkor eta sakon ekarri dau bizitzara, askotariko ondorio latzekin: ziurgabetasunak, bildurrak, lana galtzea, murrizketak, konfinamenduak, ezintasunak, bakardadeak, heriotzak, lagun asko kutsatzea

eta egundoko sufrimentua. Honan azaltzen dau Zoriontasunak pandemia aldian pastoral idazkiak: “Guztiok es- perimentatu dugu noizbait sufrimenduak egundoko bakardadearen sentsazioa sentiarazten duela, sakonean, oinazearen barruan giltzaperatuta, geure baitan itxita ikusten dugulako geure burua”. Baina sufrimentuagaz ba- tera, “maitasuna sufritzen ari den pertsonarengan sartzeko eta bere bakardadea konpainiara eta samurtasunera zabaltzeko eta, horrela, itxaropen eta kontsolamenduaren argi distiratsua ernearazteko gauza dela antzeman izan dugu”2.

Zaintzeko eta babesteko era barrietan, hartu-emon pertsonal eta zerbitzuzko alderdi garrantzitsua eta gizarte ekarpen itzela daben lanbide batzuen balioa gehiago autortzean agertzera emon dira itxaropen eta kontsola- mendua. Eta gaitasun anitzak batuz erronka barriei aurre egiteko gaitasuna sendotuz, bilaketa, egokitzapen eta sormenaren bidez garatu da itxaropena.

Esperientzia honek aparteko zirrara izan dau gure fede bizitzan, bakotxarengan eta alkartean. Eleizarentzat berezi- ki esanguratsuak diran liturgia egunetan, hau da, Garizuma aldian, Aste Santuan eta Pazko aldian bizi izan dogu esperientzia hori eta zelanbaiteko trinkotasun existentziala emon deutse. Konfinamenduak basamortuaren eta fraile-bizitzaren antza izan dau eta neurri batean oinarrizkoagaz bizitzen be lagundu deusku. Itxaropen, erruki eta eskaera kutsuko otoitzak leku nabarmena izan dau fededun askoren bizitzan. Benetan garrantzizkoaz jabetzeko eta hori baloratzeko aukera izan dogu: gure familien eta beste pertsona batzuen zainketa, lan oparoa, norbere osasun fisiko, emozional eta espiritualaren balioa, gizarte eta izadi inguru osasungarrien garrantzia. Gure alkarteen egoerari, erronka honi aurre egiteko doguzan sendotasun eta makaltasunei buruz be ikasi dogu zeozer. Pastoral akonpainamendurako hainbat bide barri garatu ahal izan dogu.

Orain, konfinamendutik urtenda, baina oraindik birusaren mehatxupean, ikerketa biomedikoaren emaitzen zain, lanean, gure jardueretan, gure eguneroko bizitzan, eleiz bizitzan, pastoralgintzan,… lehengoagaz zerikusi- rik ez daukan normaltasuna berreskuratzea dagokigu. Fededun ikuspuntutik aztertu daigun guzti hori.

1. HAUSNARTZEKO (BAKARKA)

Hona hemen, une honetarako, hainbat burubide, Frantzisko aita santuaren idazkia eta abestia. Aukeratu une egokia eta, bizi izandakoaz (egin eta sentitu dozuna), Aita Santuaren hitzez eta abestiaz baliatuz, sortu giro egokia entzuteko, sakontzeko eta Jainkoagaz bat egiteko. Gogoratu, hausnartzeko, jasatea eta bizitzea egokitu jakun garaien zantzu honen bidez Espirituak dinoskuna bereizteko zeure buruari denpora

Page 5:  · Web viewku r tso k o leheneng o hiruhile k oa n lantzeko dira. Pro- posamen irekia da, askotariko egoera eta inguruabarre-tara egokitzeko prestatu izan dana. Gure eguneroko bizitza

5

emoteko konbitea da.

a) Pandemiari lotutako hitzen zerrenda hau eta eurekin batera agertzen diran galderak lagungarri izan daitekez bizi izandakoaren kristau senean sakontzeko. Ez da nahitaezkoa danei erantzutea, hausnarketa eragitea da helburua. (Gogoetak idatzi egin daikezuz).

1. ALERTA-ALARMA: Ze zantzu jaso dot Jainkoarengandik? Zeri erantzun deutsat? Ze bildur, zalantza, ardura agertu izan da?

2. IBILTZEKO BAIMENA: 2. Zertarako baimena hartu dot? Ze bitartekoz baliatu naz? Zein lagun –senide, adiski- de,…- izan dot ondoan? Baliagarri izan dot otoitz egitea, ospatzea?

1 Zoriontasunak pandemia aldian. Iruña eta Tutera, Bilbao, Donostia eta Gasteizko gotzainen Pastoral Idazkia. 2020.eko maiatzaren 13a. 1. zenb. 2 Zoriontasunak pandemia aldian…,, 15. zenb.

Page 6:  · Web viewku r tso k o leheneng o hiruhile k oa n lantzeko dira. Pro- posamen irekia da, askotariko egoera eta inguruabarre-tara egokitzeko prestatu izan dana. Gure eguneroko bizitza

“PANDEMIATIK, ZINTZOAGO ATARA” Frantzisko Aita Santua

4

3.PANDEMIA: Ze kutsatu gura izan dot? Zer kutsatu deuste?

4. KONFINAMENDUA: Non sortu dodaz sareak, non eratu dot etxea, familia, Eleiza?

5. MASKARAK/ESKULARRUAK: Zetatik babestu dot neure burua? Zetatik babestu dot gure kristau alkartea?

6. BALKOIAK/TXALOAK: Ze eskertzen deutsat Jainkoari eta ze baloratzen dot gehiago? Nor txalotu behar dogu?

7. ELTZE-JOALDIA: Zer eskatzen deutsat nire alkarteari, nire Eleizari, administrazinoari, gizarteari, Jainkoari?

8. BEHIN-BEHINEKO OSPITALEA: Zer da epe laburrera gure gizartean eta gure Eleizan kontu handiz zaindu eta babestu behar doguna?

9. DOLUA: Zeri esan behar deutsat agur, atsekabez bada be? Norbait galdu dot? Gure alkarteko ze lagun galdu dogu? Zelan lantzen dot itxaropena?

10. NORMALTASUNERAKO BIDEA: Ze neurri, osagai, bitarteko, molde etorri da geratzeko eta akonpainamen- duan sakontzeko? Zer ikasi eta gorde behar dogu?

11. TXERTOA: Guzti honen ondoren, nire bizitza espiritualeko ze alderdik laguntzen deust egoera barrira hobe- to egokitzen?

12. SALBATU: Salbamenezko ze esperientzia izan da? Zeintzuk agertu dira gizartean salbatzaile lez? Gure gizar- tean, gehiago baloratzen da salbazinoa hitza?

b) Frantzisko aita santuaren hitza krisialdien inguruan: leialtasuna eta bihotz-barritzea.

Krisialdia, hautaketa-aldia da, hartu behar doguzan erabakiak aurrez aurre jarten deuskuzan unea. Ze jarrera izan krisialdian?

Bada, dana bertan behera iztea erabakitzen dauanik eta baita, Pedrok lez, konfiantza izatea erabakitzen dauanik be, kasu honetan, fedeak heldutasuna jadetsi daualako probaldian (Jn 6, 60-69). Horrek krisialdiak bizitzen laguntzen deusku. Esaera bat dago nire herrian: “Ez zaldiz aldatu errekaren erdian”. Krisialdian, sendo iraun behar dogu fedean. Joan ziranek “zaldiz aldatu eben”, hain “gogorra” –beraz esaten ebenez- izango ez eitekean maisuaren bila. Krisial- dian, iraunkortasuna, isiltasuna dogu. Leialtasunaren unea da, Jainkoarenganako leialtasunarena, aurretik hartu doguzan erabakienganako leialtasunarena. Bihotz-barritzeko unea be bada, leialtasun honi esker onerako, ez onetik aldentzeko, aldaketa batzuk egingo doguzalako. Dalako guraso espiritual batek dinoanez, krisialdia, norbere burua sendotzeko sua zeharkatzea da. Jaunak bialdu deigula Espiritu Santua krisialdietako tentazinoetan ez jausteko, lehe- nengo hitzei leial eusteko, gero bakezko uneak bizitzeko itxaropenagaz3.

c) Ebanjelioko txatala. Mateo 7, 21-29. Hatx gainean eraiki.

d) Musika entzun: “Solo en Dios“, Aim Karemhttps:// w w w . y outub e . c om/ w a t ch?v= Y mZ R - U h T Y2E&list=R DY mZ R - U h T Y2E&sta r t_ r adio=1

e) Nire otoitzak Jainkoari aurkeztu.

(TALDEAN)

Page 7:  · Web viewku r tso k o leheneng o hiruhile k oa n lantzeko dira. Pro- posamen irekia da, askotariko egoera eta inguruabarre-tara egokitzeko prestatu izan dana. Gure eguneroko bizitza

5

Denporaldi zaila izan da eta oraindik ez da amaitu. Ezinbestekoa dogu egoera barri honetara egokitzea, Na- zareteko Jesus hots egiteko bide barriak bilatzea, ahultasunean, beharrizan larrian bizi diran pertsonak geure gain hartzea eta eurez arduratzea eta kristau alkarte izaten jarraitzea. Beharbada, etorkizunera begiratu aurretik, gelditu eta bizi izan dogunaz jabetzea komeni jaku eta, horrezaz gainera, eskerrak emotea familiagaz, adiski-

3 Frantzisko, 2020.eko maiatzaren 2ko homilia.

Page 8:  · Web viewku r tso k o leheneng o hiruhile k oa n lantzeko dira. Pro- posamen irekia da, askotariko egoera eta inguruabarre-tara egokitzeko prestatu izan dana. Gure eguneroko bizitza

“PANDEMIATIK, ZINTZOAGO ATARA” Frantzisko Aita Santua

6

deakaz, lankide edo ikaskideakaz, kristau alkarteagaz… batera bizi izan dogunagaitik… guzti horregatik bizia- ren Jainkoari esker ona adieraztea.

1.1. ESPERIENTZIAK BATERA JARRI

Bakotxak bizi izan dituan esperientzian taldean batera jarri. Aurreko hausnarketa egin ondoren, honako honeen ingurukoak batera jarri:

• Ze esperientzia izan dozu pandemiaz zuk zeuk eta familian?

• Beste ze egoera ikusi dozu zure inguruan?

• Zelan bizi izan dozu fedetik esperientzia hau?

• Ze eragin izan dau zure eleiz alkartean, taldeetan…?

• Zelan bizi dozu “normaltasun barrira” itzultzea?

• Zelan zagoz orain, eleiz bizitzari berrekitean?

1.2. HITZA ENTZUN

Mateo 7, 21-29. Hatx gainean eraiki.

Krisialdi honetan, zera galdetu daikegu: zer da garrantzitsua?, norantz goaz?, ze etorkizun izango ete dogu?, zein da nire bizitzaren euskarria?, zer egin daikegu aurrerantzean?... Aita Santuak leialtasuna eta bihotz-barritzea aitatu deuskuz. Krisialdien aurrean, garrantzitsuena harri gainean eraikitzea dala esango deusku Ebanjelioak: Jainkoarengan konfiantza izateko eta lagun hurkoa maitatzeko esaten deuskun Jesusen hitzak entzun eta bizit- zara eroan.

«Ez da nahiko niri “Jauna, Jauna!” esatea, Jainkoaren erreinuan sartzeko; zeruko nire Aitaren nahia behar da egin. Epai-egunean askok esango deuste: “Jauna, Jauna! Ez ete genduan zure izenean hitz egin eta zure izenean deabruak bota eta zure izenean mirari asko egin?”. Baina nik erantzungo deutset: “Ez zaituet inoiz ezagutu; alde niregandik, gaiz- kileok!”. «Beraz, nire hitz honeek entzun eta beteten dituana, etxea hatx gainean eraiki eban gizon zuhurraren antzekoa da. Euri-jasak izan ziran, uholdeak etorri, mendebalak jo, eta etxeari eraso eutsen; baina ez zan erori, oinarriak hatxean ebazalako. Nire hitz hauek entzun bai, baina betetzen ez dituena, ostera, etxea hondar gainean eraiki eban gizon zent- zugabearen antzekoa da. Euri-jasak izan ziran, uholdeak etorri, mendebalak jo, eta etxeari eraso eutsen; eta erori egin zan eta dana hondatua gelditu». Jesusek hitzaldi hau amaitu ebanean, haren irakaspenez txunditurik gelditu zan jente guztia; nagusitasunez irakasten eutsen-eta, eta ez euren arteko lege-maisuek lez. Mt 7, 21-29

• Zer esango zeunke Hitza entzun ondoren? (1.0 puntuan proposatutako hausnarketa pertsonalari gehitu go- goeta hau)

1.3. OTOITZEAN BATERA JARRI

Page 9:  · Web viewku r tso k o leheneng o hiruhile k oa n lantzeko dira. Pro- posamen irekia da, askotariko egoera eta inguruabarre-tara egokitzeko prestatu izan dana. Gure eguneroko bizitza

7

• Ze arrasto izten deutsu pandemiaren esperientziak sinistedun eta Jesusen jarraitzaile lez?

• Ze dei entzuten dozu?

• Zeure barrutik, zer esaten deutsazu otoitzean Jainkoari?

Une honi amaiera emoteko, Jarabe de Paloren “Eso que tú me das” entzun.https:// w w w . y outub e . c om/ w a t ch? v=hE6CsyWv8Zs

Page 10:  · Web viewku r tso k o leheneng o hiruhile k oa n lantzeko dira. Pro- posamen irekia da, askotariko egoera eta inguruabarre-tara egokitzeko prestatu izan dana. Gure eguneroko bizitza

“PANDEMIATIK, ZINTZOAGO ATARA” Frantzisko Aita Santua

6

2. IRAUN EGIN BEHAR DABEN IKASTEAK

Pandemiak gauza asko ikasteko aukera emon deusku eta orain be emoten deusku. Gure lekuko Eleizako hain- bat alkarte, talde eta erakundetan aurrea hartu eta gauza barriak jarri doguz martxan Jesusen atzetik jarraitzea, ospatzen dauan alkarte izatea eta egiteko ebanjelizatzailea baldintza barrietan bizitzen jarraitzeko. Ekimen ho- rreetako batzuk antzeko egoeretarako baino ez dira izango. Beste batzuk, ostera, iraun egin behar daben ikas- teak dira. Pandemiak hondamena ekarri dau osasun, ekonomia eta gizarte arlora baina graziazko aldi be izan da, Erreinua alkartasunez eraikitzeko, gure itxaropenaren barri emoteko eta salbatzen gaituan Jainkoarenganako fedea proposatzeko aukera.

Ondoren, egindako jarduerak hautatuko dira, egindako ekarpenak kontuan hartuta. Lau ataletan antolatuta dagoz, lau eleiz jarduera nagusien arabera: zerbitzua, iragarpena, alkartea eta ospakizuna.

Hauxe da proposamena: atal bakotxean zure alkartean egin izan diran jarduera bi aukeratu (X ipini) eta nahiz eta egitea egokitzat jo, egin ez diran beste bi (+ ipini). Aitatu ez dan ikasteren bat be gehitu daiteke (atal bakotxaren azkenean hutsik dagoan tartean).

1. Zerbitzua eta presentzia1. Sormenez eta konpromisoz jokatuz, baliabide urriak izateagaitik, langabezian

egoteagaitik, gaixota- sunagaitik, dolu-egoeran egoteagaitik, kale gorrian bizitzeagaitik… ahulezia larrian diran norbanako eta familiei akonpainamendua eskaini.2. Boluntario egin (batez be gazte eta helduak).

3. Arrisku-boluntarioen babesa.4. Adi dagoan parrokia, adi dagoan Caritas: zerbitzuetan parte hartzen daben

pertsonei, ahulezian da- gozanei (nagusiak, gaixoak, bidezkoak…) deitu eta honeen deiak jaso, argibideak emoteko, entzute- ko, harrera egiteko, barrua husteko…5. Arreta “ezkutuko” taldeei, euren egoerari, ohiturei: nagusiak, gazteak, bakarrik dagozanak, etorkinak, sasoikako langileak…

6. Cariasen aldeko diru-laguntza gehitu.7. Auzoterian, alkartean, gizarte hartu-emonak, alkartasuna –formala eta

informala- sustatu, indibidua- lismo eta axolagabekeriari aurre eginez.8. Hartu-emona telefonoz eta whatsappez talde eta egitasmoetan parte hartzen

daben mutiko, neskato eta familiakaz, motibazinoa, itxaropena… landuz.9. Laguntza barik geratu diran familiengana jo, eurengana hurreratu eta jakiak edo behar dabena emon.10. Etorkinei beren-beregi lagundu euren beharrizanetan.11. Kanposantu eta beilatokietara joan familiei lagun egiteko.12. Esku Elkartuak erakundearen aldeko diru-laguntza gehitu.13. Birusari aurre egiteko eta hedapena saihesteko jokaerak nabarmendu.14. AGUR, EGUN HANDIRA ARTE

Page 11:  · Web viewku r tso k o leheneng o hiruhile k oa n lantzeko dira. Pro- posamen irekia da, askotariko egoera eta inguruabarre-tara egokitzeko prestatu izan dana. Gure eguneroko bizitza

7

Page 12:  · Web viewku r tso k o leheneng o hiruhile k oa n lantzeko dira. Pro- posamen irekia da, askotariko egoera eta inguruabarre-tara egokitzeko prestatu izan dana. Gure eguneroko bizitza

“PANDEMIATIK, ZINTZOAGO ATARA” Frantzisko Aita Santua

8

2. Iragarpena eta heziketa15. Hauskortasun eta mugatasunaren esperientzien balio espiritualean sakondu.16. Gatx eta sufrimentuaren esperientzian Jainkoaren jardueraz dogun ikuspuntua araztu.17. “Iragarpenaren” edukiaren inguruan hausnartu: zein Jainkori buruz, zelan… hitz egiten dogu.18. Gure inguruko pertsonen osasun fisiko, emozional eta espirituala zaindu.19. Krisiari begiratzean eraikitzaile izaten lagunduko deuskuen pentsamentu

espiritualak zabaldu eta onartu, gizarte batuagoa eratzeko.20. “Zoriontasunak pandemia aldian” gotzainen pastoral idazkia irakurri eta testuen haritik otoitz egin21. “Katekesia etxean”: fede hazkunderako eta familiekiko alkarte hartu-

emonerako bide barriak sustatu bitarteko telematikoez baliatuz.22. Aste Santua eta Pazko aldia bide digitaletik zabaldutako lagungarriakaz

ospatu (#AsteSantuaE- txean”; #JesusEreGureanBidelagun).23. Bizi izandako esperientzia errealidadearen irakurketa sinistedunaren bitartez

alkarte taldeetan bate- ra jarri.24. Pandemiaren esangura antropologiko eta erlijiosoan, osasun, gizarte eta

ekonomia arloko erronke- tan sakontzeko baliagarri diran liburuak irakurri.25. Sinistedunen lekukotasun eta gogoetei, abestiei, olerkiei, otoitzei buruz hausnartu.26. Heziketarako batzarrak, ikastaroak, e.a., plataformen (Meet, Zoom, Teams, Jitsi…) bidez digitalizatu.27. Sormena garatu talde eta familiak motibatzeko bideo laburrak egiteko.28. Azkarrini egitasmoa (Eskaut). Batzarrak on-line neska-mutikoen egoera, euren

ikaste eta kezkak eza- gutzeko eta baterako jarduerak egiteko: erronkak, jokoak, galdeketak, otoitzak, marrazkiak, lekuko- tasunak bideo-formatuan, alkarrizketak, bideo-foruma pertsonaia historikoei eta pelikulei buruz, e.a.

3. Alkartea, sareak eta ardurakidetasuna29. Gutunak eta marrazkiak egoitzetan dagozan pertsonentzat, ume eta

gaztetxoen katekesitik, eskaut taldeetatik eta eleizbarrutiko ikastetxeetatik.30. Bideokonferentziak plataforma digitalen bitartez alkarteko pertsonei lagun

egiteko eta alkarte lokarriei eusteko. Eten digitalaren eraginez konektatzerik ez dabenez arduratu.31. Deiak parrokiako pertsonei euren egoeraz eta beharrizanez galdetzeko, alkarren ondoan egon ez arren, bat eginda jarraitzearen garrantziaz jabetzeko eta ideia hori sustatzeko. “Horma bako parro- kiak”. Aldizkari digitala: legamin berria.32. Izena-telefonoa eta helbide postala eskatu domekero Eukaristiara joaten diranei. Fitxa osatu eta baimena jasota sinatu.

33. Era bateko edo besteko bideez baliatu alkartean otoitz egiteko eta ospatzeko.34. Bihotzez eta maiztasunez gertu egon maite doguzanengandik eta, batez be,

deia, konpainia, gure- gandik beren-beregi arreta jasotea behar dabenengandik.35. Parrokiako edo Pastoral Barrutiko web orrialdea eguneratu eta aberastu. Orrialdearen erabilera sustatu.

36. Barri ona hots egiten jarraitzeko nahian bat eginda, gure alkarte eta pastoral barrutietan sormene- rako, jarrera hartzeko eta moldatzeko gaitasuna sustatu.

Page 13:  · Web viewku r tso k o leheneng o hiruhile k oa n lantzeko dira. Pro- posamen irekia da, askotariko egoera eta inguruabarre-tara egokitzeko prestatu izan dana. Gure eguneroko bizitza

“PANDEMIATIK, ZINTZOAGO ATARA” Frantzisko Aita Santua

8

37. Gure alkarteen egoera ekonomikoaren barri emon gardentasun osoz.38. Eleizari eusteko diru-laguntzak gehitu, batez be harpidetzak eta banku-helbideratzeak sustatuz.

4. Oración, Celebración y liturgia39. Otoitzaren ahalmena martxan jarri. On-line bideen bitartez be alkartea sortzen

dogu eta alkarregaz egindako otoitzaren indarra sentitzen dogu.40. Arretaz eta arduraz hartu ospakizunetara itzultzea, segurtasun-eta babes-

neurriak betez eta liturgia ospakizuna aparteko ikuspuntutik garatuz, zentzunez eta sakontasunez betez.41. Hauskortasun, ahultasun, ezjakintasunaz, azken batean, arriskuaz eta alkarren mendekotasunaz jabetu izana eta guzti horretaz jabetuta ospatu.

42. Domeka familian ospatzeko proposatutako gidoiez baliatuz familian ospakizunak egin.43. Ikus-entzunezko hedabideetatik (eleizbarrutiko web orrialdea, Herri Irratia,

Telebilbao, Oizmendi te- lebista, Bizkaia Irratia, Vatican News, EITB,…) Eukaristia eta beste hainbat ospakizunetan parte hartu, beste batzuei parte hartzeko aukera eskaini eta ospakizunen barri emon.44. Eguneroko otoitza bide digitaletatik zabaldutako hausnarketa pertsonalerako lagungarriez baliatuz. “Eguneko ebanjelioa pandemia aldian”: idazkia, azalpenak, otoitza, irudia eta abestia.45. Domeketarako otoitz lagungarriak –irakurgaiak, ebanjelioa eta azalpenak-

zabaldu..46. Otoitz lagungarriak aurkeztu eta eskatzen dabenezan eskura jarri eta beste batzuenak jaso.47. “Alkarteak zaindu egiten zaitu”: telefono-zenbakia egoera pertsonalen barri

emoteko, behar dabe- nen alde otoitz egiteko eta nagusi eta gaixoei eukaristia banatzeko.48. On-line batzarrak bateoa eta ezkontza prestatzeko, gida eta lagungarri egokiak

erabiliz.49. Grabar y difundir la reflexión de las lecturas de los domingos en redes sociales

• Erantzunak batera jarri hasten ari garan kurtso honi begira lehenetsi daitekezan bizpahiru ikaste nagusienakaz laburbilduz.

Page 14:  · Web viewku r tso k o leheneng o hiruhile k oa n lantzeko dira. Pro- posamen irekia da, askotariko egoera eta inguruabarre-tara egokitzeko prestatu izan dana. Gure eguneroko bizitza

9

3. EGINEZ ITXARON: ERISPIDE ETA PROPOSAMENAK

Hirugarren une honetan aurrera begiratuko dogu. Egoeraren behin-behinekotasunaz jabetuta gagoz baina, aldi berean, argi dogu pandemiatik zintzoago atara behar dogula, ez eskasago.

Frantzisko aita santuaren BIDEOA IKUSI (1min. 50seg.).https:// w w w . y outub e . c om/ w a t ch? v=57LtUWU9fO4

Badakigu geuk nahi badogu, konprometitzen bagara, egoera honetik zintzoago atarako garana. Besoa besoaren gainean noiz atertuko zain geratzen bagara, pandemia honen ‘kairos’, grazia, aukera kutsua galdu egin daike- gu. Pastoralgintza egoera barrira egokitu behar dogu. Erispide eta proposamenak jarri behar doguz mahai gainean, 2020-2021 pastoral ekiturtearen hasiera honetan pastoralgintzari berrekiteko. Euskal Herriko eta Na- farroako gotzainek Zoriontasunak pandemia aldian pastoral idazkian adierazo ebenez, “ezinbestekoa da alderdi guztietan Jainkoaren Herriko kideon ardurakidetasun eskuzabala suspertzea erronka berriei aurre egiteko”.

Pandemia hau Elizarentzat eta bere misioarentzat ere dei da eta erantzun ematera bultzatzen du: «Ulertzeko gauza denak uler beza Espirituak eliz elkarteei esaten diena» (Ap 3, 6). Gizabanakoak, elkarteak eta erakundeak lekuko- tasun, iragarpen eta zerbitzuari lotutako egiteko anitz eta askotarikoetan dena ematen, zerbitzatzen eta erantzun miresgarria ematen ikusi ditugu. Baina egoera honetan, zer diotso Espirituak bere Elizari? Nola irakurri garaien zant- zuak une honetan? Nola erantzun Eliza bezala aurrez aurre ditugun erronka berriei? Nola bideratu gure egitekoa bizitza pertsonaleko, familia eta gizarte bizitzako eremu guztietan krisiak duen eragina aintzat hartuta?

Elkarteen bizitza eta jarduera ebanjelizatzailea sormenez sustatu behar dugu datozen hilabeteetan, osasun-segurta- sunak baldintzatutako egoera berri honetan, herritarren babeserako konponbide eraginkorrak aurkitzen diren bitar- tean. Zirrara sozial eta ekonomikoa, handia dela ikusten ari gara, baita parrokien bizitzan, misioan eta eliz jarduerari diruz eustean. Horregatik, ezinbestekoa da alderdi guztietan Jainkoaren Herriko kideon ardurakidetasun eskuzabala suspertzea erronka berriei aurre egiteko.4

Hona hemen hainbat jardunbide normaltasunera (barrira) bueltatzean. ZER EGIN DAIKEGU HORREETAKO BAKOTXEAN?

a) Ardurakidetasuna segurtasunean eta babes-neurrietan lokaletan eta kristau alkartearen batzarre- tan.

b)Alkarte bizitza berregin. Taldeakaz barriro lotu, konpromisoei barriro heldu. Arriskuan dagozan pertsonekiko lotura. Segurtasun baldintzak betez.

Page 15:  · Web viewku r tso k o leheneng o hiruhile k oa n lantzeko dira. Pro- posamen irekia da, askotariko egoera eta inguruabarre-tara egokitzeko prestatu izan dana. Gure eguneroko bizitza

“PANDEMIATIK, ZINTZOAGO ATARA” Frantzisko Aita Santua

10

c) Deialdiak, ospakizunetako baldintzak, domekako eukaristia-ospakizunen sakontasuna arduraz hartu.

4 Zoriontasunak pandemia aldian…, 25. zenb.

Page 16:  · Web viewku r tso k o leheneng o hiruhile k oa n lantzeko dira. Pro- posamen irekia da, askotariko egoera eta inguruabarre-tara egokitzeko prestatu izan dana. Gure eguneroko bizitza

“PANDEMIATIK, ZINTZOAGO ATARA” Frantzisko Aita Santua

10

d)Konfinamendu aldiko ikaste garrantzitsuenak garatu eta gauzatu.

e)Atzeratutako jarduerei berrekin baldintza barrietan. Zeintzuk? Noiz? Zelan? Esperimentazino-aldi- rik?

f) ) Egoera barriko zailtasun eta tentazinoak ezagutu.

g)Ahal dan neurrian, antzemandako ahultasunei aurre egin.

h)Baldintza barrietan aldaketak eskatzen dabezan jarduerak egokitu, beste ikuspuntu batetik landu edo bertan behera itzi.

i)Gogogabetasunaren eraginez hartu barik itzitako erabakiak hartzeko aukera aprobetxatu.

j)Pertsonak zaindu. Gure alkarteko ze kidek, askotariko arrazoiengaitik, itzi dau bertan behera lehen garatzen eban konpromisoa? Zelan eskertu eskainitako denpora eta ahalegina?

k) Azken batean, pandemia honetatik zintzoago atara. Zer esan leike horrek? Zelan lortu?

l)Pandemiaren esperientzia begi-bistan, zer hartu behar dau kontuan Ebanjelizatzearen Eleizbarru- tiko Egitasmo barriak?

Page 17:  · Web viewku r tso k o leheneng o hiruhile k oa n lantzeko dira. Pro- posamen irekia da, askotariko egoera eta inguruabarre-tara egokitzeko prestatu izan dana. Gure eguneroko bizitza

11

PANDEMIAREN AZKEN OTOITZA FRANTZISKO

AITA SANTUARENA

“Oi Maria, distiratsu agertzen zara beti gure bidean, salbazino eta itxaropenezko

zeinu lez.

Kurutzearen oinetan, zeure fedeari sendo eutsiz, Jesusen atsekabeagaz bat eginda iraun zen- duan eta gaixoen osasuna zaran horrengan jarten dogu

gure konfiantza.

Herri guztien salbazino zaran horrek, badakizu beharrizanean gagozana eta seguru gagoz zeure esku dagoana egingo dozula, Galileako Kanan lez,

probaldi honen ostean poztasuna eta jaia itzuli daitezan.

Lagundu eiguzu, Jainkozko Maitasunaren Ama, Aitaren borondatean uste osoa jarten eta Jesusek esan deiguna egiten, Berak bere gain hartu ditu-eta gure oinazeak eta atsekabeak, kurutzearen bitartez berbizkundearen

poztasunera eroateko.

Zeuregana gatoz babez bila, Jainkoaren Andra Maria. Entzun gure erreguak, probaldian ga- goz-eta, eta atara gaizuz pekatutik,

oi Birjina aintzatsu eta bedeinkatua!”.

Page 18:  · Web viewku r tso k o leheneng o hiruhile k oa n lantzeko dira. Pro- posamen irekia da, askotariko egoera eta inguruabarre-tara egokitzeko prestatu izan dana. Gure eguneroko bizitza

“PANDEMIATIK, ZINTZOAGO ATARA” Frantzisko Aita Santua

12