58
Urteko Txostena 2010 Aurten ere, enpresa-ehunari lagunduko diogu

Urteko Txostena 2010

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Urteko Txostena 2010

Citation preview

Page 1: Urteko Txostena 2010

Urteko Txostena 2010Aurten ere, enpresa-ehunari lagunduko diogu

Page 2: Urteko Txostena 2010
Page 3: Urteko Txostena 2010

Urteko Txostena 2010Aurten ere, enpresa-ehunari lagunduko diogu

Page 4: Urteko Txostena 2010

Bazkide estimatuok:

Krisiak kudeaketa-egoera zailean utzi gaituen arren, OINARRI Elkarrekiko Berme Baltzuak Euskal Herriko Gizarte Ekonomiako enpresa txiki eta ertainen aldeko abalgintza-jarduera garrantzitsuari eta behar-beharrezkoari eutsi eta, 2010ean, 91,5 milioi euroko abalak formalizatu ditu.

Ekitaldia ixteko unean, OINARRIk indarrean zuen abalen zorroa 298 milioi euro baino gehiagokoa zen, iazkoa baino % 3,81 handiagoa, nahiz eta urtetik urterako epealdian formalizatutako abal berriak % 46,6 murriztu ziren. Jardueraren murrizketa horren atzean, Euskal Autonomia Erkide-goko Administrazioarekin 2010ean sinatu zen Zirkulatzaile Programari lotutako bermeen eskaera murriztu izana dago, haren inpaktua apartekoa eta koiunturala izan arren. Izan ere, 2009an gerta-tu zenaren aurka, eta ekitaldian zehar egin diren arau-aldaketak gorabehera, 2010eko ekitaldian ia % 78ko beherakada eman da urtetik urtera.

Ekonomia jardueran izan den beherakadaren eta krisiaren iraupenaren ondorioz, enpresa-ehu-naren ondasuna narriatzen ari da, batik bat ETE-ena. Aurkako errealitate horren gainetik, ordea, berankortasun eta oker-maila ratioek jokabide ona izan dute eta oso maila orekatuan mantentzen dira. Ixteko unean % 0,81ean eta % 0,55ean zeuden, hurrenez hurren. Gainera, finantza-inber-tsioetarako abal-eskaeretan hobekuntza nabarmena egiaztatu ahal izan dugu. Ekitaldian 23 milioi euro formalizatu dira eta, gauzak horrela, 2009an izan zen geldotasuna eten ahal izan da.

Bereziki nabarmendu nahi dut 2010ean zehar OINARRIn sartu diren ETE kopurua: 258 enpresa guztira. Hartara, ekitaldia amaitzerakoan, erakundean parte hartzen duten bazkideak, guztira, 2.722 ziren. Horren harira, 2010eko ekitaldian Kataluniako 10 kooperatiba erantsi zaizkio OINA-RRIri. Gizarte Ekonomian Elkarrekiko Berme Baltzuen artean OINARRI Estatu mailako erreferen-tzia bihurtzeko ikuspegian jauzi kualitatiboa egiteko lehen urratsa izan da.

Lehendakariaren gutuna

Page 5: Urteko Txostena 2010

OINARRIren bazkide babesleek hasitako kapital-zabalkuntza eta Hornidura Teknikoen Fondoa indartzeko Eusko Jaurlaritzak eman duen laguntza garrantzitsua ezinbesteko elementuak izan dira erakundearen kaudimena hobetzeko, % 11ko ratioa lortzeraino. Baliabide propioen indartze hori garrantzi handiko gertakizuna izan da, abagune honetan finantza-enpresen kapitalizazioa funtsezko erronka baita. Lerro hauen bidez esker ona adierazi nahi diet bazkide bezeroei eta instituzioei, proiektuan egin duten apustuagatik.

Eskerren atalean, Birfinantziaziorako Espainiar Konpainia (CERSA) aipatu nahi nuke, Elkarrekiko Berme Baltzuen sektoreari eskainitako laguntzagatik, baita Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Saila ere, haren birfinantzamendu osagarririk gabe gure abalgintza-jarduera ez bailitza-teke posible izango.

2011. urtean Euskadiko ekonomia % 1,4 haziko dela aurreikusten da; lanpostuak sortu eta enpre-sa-jarduera suspertzeko gutxiegi oraindik. Espainiako finantza-sektorearen berregituratzearen in-guruko erronkak eta Japoniako eta Magrebeko azken gertaerek sorturiko ziurgabetasunak, baita orokorrean enpresa txiki eta ertainen eta enpresari autonomoen egoera zailak ere, finantziazio-kostuak garestitu egin ditu, eta zorra birfinantzatzeko eskaerak ugaritu. Aurkako egoera honetan, Elkarrekiko Berme Baltzuen zeregina are garrantzitsuagoa da, finan-tza eskuratzeko ez ezik, kostu eta epeen aldetik baldintza hobeagoetan eskuratzeko ere. Ho-rrexegatik, OINARRIren asmoa da 2011n abalgintza-jarduera garrantzitsuari eustea, 2010eko ekitaldian egin zuen bezala, kreditu-murrizketa gehien jasan duten sektoreen finantzazio-premiak arintze aldera. Hau da, enpresa txiki eta ertainen eta enpresari autonomoen finantzazio-premiei laguntzearren. Jakitun gaude, halere, gaur egun egiten dugun bezala, arriskuak hartzeko orduan zuhurtzia-irizpideak mantendu beharra dagoela eta, beste aldetik, baliabide propio konputaga-rriak (bereziki, Hornidura Teknikoen Fondoa) indartzen jarraitu behar dugula, baldin eta abalgintza iraunkorrari eta finantza-kaudimenean oreka egokiari eutsi nahi badiegu.

José Ignacio Gárate AizpuruLehendakaria

Page 6: Urteko Txostena 2010
Page 7: Urteko Txostena 2010

05Abalgintza

28. OR.

03Sozietateoinarria

16. OR.

01Gure

pertsonak8. OR.

02Zenbatekoesangura-tsuenak

12. OR.

08Gure

bulegoak52. OR.

07Ekitaldikogertaerak

48. OR.

06Informazioaekonomiko-finantzarioa

42. OR.

04Baliabidepropioak

24. OR.

Page 8: Urteko Txostena 2010

Gurepertsonak

Talde bat,xede bat,

proiektu bat

01

Page 9: Urteko Txostena 2010

Oinarrikolangileak

11. OR.

Administraziokontseilua

10. OR.

Page 10: Urteko Txostena 2010

Lehendakaria

Lehendakariordea

Idazkaria

Kontseilariak

AdministrazioKontseilua

José Ignacio Gárate Aizpuru jna. - Eroski, Koop. E.

Mercedes Pascual Maestre adra. - LKS, Koop. E.

Lorenzo Martínez de Salinas y Ocio jna. - Garlan, Koop. E.

Elena Zárraga Bilbao adra.

Javier Mongelos Oquiñena jna. - Fagor Electrónica, Koop. E.

José Hernández Duñabeitia jna. - Euskadiko Elkarte Laboral Taldea

Fernando del Hoyo jna. - Bilbao Bizkaia Kutxa

Oscar Muguerza Tellería jna. - Euskadiko Kutxa

José Manuel Fuentes Martín jna. - Vital Kutxa

Ana Irazábal Meaurio adra. - Calderería Bedia, S.A.L

Jon Loroño jna. - Cecotrans Biz, Koop. E.

Patxi Ormazabal Zamakona jna. - Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa

Juan Luis Arrieta Pagaldai jna. - Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua

Iñigo Arina Elizbide jna. - Tornillería de Deba, S.A.L

Eli Martínez Ferreras adra. - Eraginkor, Koop. E.

Agustín Mendiola Gorospe jna. - ERKIDE, Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa

Iñaki Nubla Otaola jna. - Euskadiko Nekazari Kooperatiben Federazioa

José Mª Ceberio Beguiristain jna. - Cándido Iturriaga eta María Dañobeitia Fundazioa

Luis Mari Marín jna. - Gipuzkoa Donostia Kutxa

Jon Iñaki Laucirica Larrinaga jna. - Izar Cutting Tools, S.A.L

Pablo Jesús Larrabide Bilbao jna. - Ipar Kutxa Rural, Koop. E.

Martín Uriarte Zugazabeitia jna. - Lorra, Koop. E.

Blanca Ochoa de Retana adra. - Torniplasa, LEM

Alfonso Beresiartu Lincón jna. - Gurelesa Abeltzain Koop. E.

Kepa Salaberria Amesti jna. - Ulma C y E, Koop. E.

Arantza Zenarruzabeitia adra. - Arabako Foru Aldundia

Ana Sáenz Fernández adra. - Mondragon Inversiones ESE.

ZuzendariNagusia

Page 11: Urteko Txostena 2010

2010eko ekitaldian OINARRIk batez beste 19 langile izan ditu taldean. Merkataritza Saila indartu eta 2010eko ekitaldian hasitako zabaltze-prozesuari arreta hobea eskaintzeko asmoz, beste pertso-na bat gehitu da Gasteizko bulego nagusietan.

Grafikoki aurkeztuko dugu OINARRIren organigrama 2010eko ekitaldian:

OINARRIn lan egiten duten per-tsonen gaztetasuna azpimarratu behar dugu (batez besteko adina 32 urtekoa da), bai eta langile horien prestakuntza-maila ere, 2010eko ekitaldian horietatik %79k goi-mailako titulazioa bai-tzuen.

OINARRIren giza kapitalaren kalitate bikainari esker, aurten ere, Estatu guztiko Elkarrekiko Berme Elkarte guztien artean, eskaini-tako arrisku-mailaren eta langile kopuruaren araberako langileen eraginkortasun-ratio onena esku-ratu ahal izan dugu.

Erakutsitako eraginkorta-

sunarekin batera, efizientziarik

handiena

OinarrikoLangileak

Oinarriko organigrama

ORDEZKARITZEN ADMINISTRAZIOASara Quintana

ARABAKOKOMERTZIALA

Maitane Alvarez

MERKATARITZA SAILA

Dionisio Txaparro

ADMINISTRAZIO SAILA

Lourdes López

KONTROL EKON. ETA KONT.

IKUSK. SAILARaquel Aldariz

IDAZKARITZAHARRERA

ARRISKUENAZTERKETA

SAILALaura Mata

FORMALIZ. ETA ARRISKUEN

JARRAIO SAILAJesús Elcoroiribe

ORDEZKARITZAKAmaia de las Heras

Yanire Guerrero

BULEGO NAGUSIAElena Blanco

ORDEZKARITZEN ARDURADUNAKNuria GuadillaAritz Beistegui

ADMINISTRARIAElena Blanco

TEKNIKARIANALISTAK

Susana CámaraJakobe Cordón

Iñaki FrejoVirginia González

FORMALIZAZIOTEKNIKARIA

Olivia Cabrerizo

JARRAIPENERAKOTEKNIKARIA

Patricia Ortiz

ZUZENDARITZANAGUSIA

Elena Zárraga

Page 12: Urteko Txostena 2010

Zenbatekoesangura-tsuenak

Hazkundeaerrelitatean

bihurtua

02

Page 13: Urteko Txostena 2010

Zenbatekoesanguratsuenen

bilakaera

14. OR.

Page 14: Urteko Txostena 2010

Hurrengo taulan laburtuko ditugu OINARRIk egindako jardueraren eta 2010eko ekitaldia amaitzean zeukan egoeraren zenbateko esanguratsuenen banakapena eta bilakaera. Azpimarratu egin behar dugu erakundean izan den bazki-de-hazkundea, horri esker, lehen aldiz, OINARRI bihurtu delako Euskadin ekitaldi batean euskal

enpresa berri gehien hartu dituen EBEa. Eta hori, Eusko Jaurlaritza-ren zirkulatzaile-lerroan izandako eskaera-murrizketak eragindako jarduera-jaitsiera gertatuta ere.

Erakundeak ibilbidean zehar egin duen arriskuaren kudeaketa egokiari esker, berandutza-ratioa sektorearen batez bestekoaren oso azpitik dauka.

OINARRI Elkarrekiko Berme Elkartea diru-irabazi asmorik gabeko finantza-erakundea da eta, mozkinik bilatzen ez duenez, urtean eskuratutako sobera-kinak oso-osorik eragiketak babesteko Hornidura Teknikoen Fondora bideratu ditu, horri esker Sozietatearen abalgintza areagotu ahal izateko. Ondorioz, banatzeko emaitza hutsa da.

2010ean enpresa gehien hartu dituen Euskal Elkarrekiko

Berme Elkartea gara

ZenbatekoEsanguratsuenen Bilakaera

Page 15: Urteko Txostena 2010

Azken 3 urteak

2008 2009 2010

BAZKIDE pARTAIDEAK

BALIABIDE pROpIOAK (MILA €-TAN)

URTEAN FORMALIZATUTAKO ABALAK (MILA €-TAN)

FORMALIZATUTAKO ABALAK GUZTIRA (MILA €-TAN)

INDARREAN DAGOEN ARRISKUA URTEAREN AMAIERAN (MILA €-TAN)

BERANKORTASUN-RATIOA

HUTSEGITE-RATIOA

KAUDIMEN-RATIOA

1.91313.76064.603

332.834 161.050

0,74%0,42%

12,33%

2.46418.602

171.510 504.344 287.833

0,69%0,49%9,58%

2.722 23.046 91.546

595.890 298.799

0,81%0,55%

11,08%

Page 16: Urteko Txostena 2010

Sozietateoinarria

Gure laneankonfiantza

03

Page 17: Urteko Txostena 2010

Bazkidepartaideen banaketa

enpresako langilekopuruaren arabera

22. OR.

Bazkidepartaideen

lurraldekakobanaketa

21. OR.

Bazkidepartaideak

19. OR.

Bazkidebabesleak

18. OR.

Bazkidepartaideen

banaketa sektorearenarabera

20. OR.

Page 18: Urteko Txostena 2010

2010eko ekitaldia amaitzean, OINARRIren Bazkide Babesleen zerrenda honako hau da:

Erkide, Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza Eta Kreditu Kooperatiben FederazioaEuskadiko Nekazari Kooperatiben FederazioaEuskadiko Elkarte Laboral TaldeaEuskadiko Kontsumo Kooperatiben FederazioaEuskadiko Garraiolari Kooperatiben FederazioaEuskadiko Kooperatiben Goren KontseiluaBilbao Bizkaia KutxaEuskadiko Kutxa Gipuzkoa Donostia KutxaBizkaiko Foru AldundiaMondragon Inversiones, EseIpar KutxaVital KutxaCándido Iturriaga Eta María Dañobeitia FundazioaEuskadiko Kooperatiben FederazioaEusko JAurlaritzaArabako Foru AldundiaSeira Fundazioa

2010ean, OINARRIren bazkide babesle bihurtu dira ARABAKO FORU ALDUNDIA eta SEIRA FUNDAZIOA, bi erakundeekin, hurrenez hurren, Arabako eta Kataluniako enpresen finantzazioa errazteko sinaturiko hitzarmenen ondorioz.

15 urteko historian lehen aldiz, OINARRIk Euskal Autonomia Erkidegokoa ez den bazkide babesle bat dauka. Estatuko Gizarte Ekonomiaren eragileek ere OINARRIren zerbitzuak zenbateraino balioesten dituzten islatzen du gertakizun horrek.

Bi bazkide babesle gehiago egin

ditugu 2010ean, eta guztira

18ditugu

Bazkidebabesleak

Page 19: Urteko Txostena 2010

2010eko ekitaldian, OINARRI izan da bazkide berri gehien hartu dituen Euskadiko EBEa. 2009. urtearen aldean, bere sozietate-masa % 10,47 handitu da.

2010eko abenduaren 31n, OINA-RRIk 2.740 bazkide zituen guztira. Horietatik % 99,34, hau da, 2.722 bazkide, partaideak dira. Kopuru horretara iristeko, 2010ean gehitu zitzaizkigun 258 enpresa bazki-deak hartu behar ditugu kontuan. Bazkide berrien artean 248 Euskal Autonomia Erkidegoan daude, eta 10 Kataluniako Gizarte Ekono-miako enpresak dira.

Hurrengo taulak 2010eko abenduaren 31n zeuden bazkide partaideen banake-ta erakusten du, bai eta azken hiru urteetan izan den bilakaera ere:

OINARRIren sozietate-masaren hazkunde horrek agerian jartzen du zein errotuta eta hedatuta dagoen OINARRI autonomo eta enpresa txikien artean, bai eta Gizarte Ekonomiako enpresen ar-tean ere, esparru horretan baitago espezializatuta OINARRI. Gaur egun kreditu-murrizte nabarmena ematen ari dela kontuan hartuz, Estatuko gizarte-ekonomiako enpresek are gehiago balioesten dute espezializazio hori.

2009. urtean baino

%10,47bazkide gehiago ditugu. Euskal

EGE-etan hazkunderik

handiena izan dugu

BazkidePartaideak

Bazkide partaideen banaketa enpresa-motaren arabera

2008 2009 2010

Zenbat enpresa % Zenbat enpresa % Zenbat enpresa %

KOOPERATIBAK

LAN-ELKARTEAK

ENpRESARI AUTONOMOAK

SOZIETATE MUGATUAK

SOZIETATE ANONIMOAK

FUNDAZIOAK/ELKARTEAK

44217964850110934

23,119,36

33,8726,19

5,701,78

496 187 786 781 176

38

20,13 7,59

31,90 31,70

7,14 1,54

570 188 834 888 201

41

20,94 6,91

30,64 32,62

7,38 1,51

GuZTIRA 1.913 100 2.464 100 2.722 100

0

500

1000

1500

2000

2500

3000

2008 2009 2010

Page 20: Urteko Txostena 2010

Ekonomia-sektorearen arabera, 2010eko ekitaldian, aurreko ekitaldietan bezala, zerbitzuen sektoretik etorri dira bazkide gehienak: 153 enpresa, hain zuzen. Halere, portzentajeari erreparatuta, eraikuntza-sektoreak izan du hazkunde handiena, 2009an baino %21 enpresa gehiago baitaude, sektoreak bizi

Ondorenean, bazkide partaideen sektorekako banaketa eta haien bilakaera ikusiko ditugu:

duen krisiaren gainetik. Horren azalpena da OINARRIk 2010eko ekitaldiko lehen seihilekoan abal teknikoen eskari handia izan zuela.

Hartara, 2010eko abenduaren 31n, zerbitzuen sektorea da nagusi, %35,8rekin, eta ondoren industria-sektorea dator, %26,6rekin.

Bazkide partaideen

%35,8zerbitzu-

sektorekoa da

Bazkide PartaideenBanaketa Sektorearen Arabera

Bazkide partaideen banaketa sektorearen arabera

2008 2009 2010

Zenbat enpresa % Zenbat enpresa % Zenbat enpresa %

ZERBITZuAK

INDUSTRIA

NEKAZ - ABELTZ.

GARRAIOA

ERAIKuNTZA

661 471 432 190 159

34,6 24,6 22,6

9,9 8,3

821 682 493 219 249

33,3 27,7 20,0

8,9 10,1

974 723 491 233 301

35,8 26,6 18,0

8,6 11,1

GuZTIRA 1.913 100 2.464 100 2.722 100

%35,8

%26,6

%18,0

%8,6

%11,1

Page 21: Urteko Txostena 2010

2008 2009 2010

Zenbat enpresa % Zenbat enpresa % Zenbat enpresa %

ARABA

BIZKAIA

GIPuZKOA

BESTERIK

483 826 565 39

25,25 43,18 29,53

2,04

661 1066

694 43

26,83 43,26 28,17

1,75

696 1167

806 53

25,57 42,87 29,61

1,95

GuZTIRA 1.913 100 2.464 100 2.722 100

Bazkide partaideen egoitza soziala kontuan hartuz, 2010eko ekitaldian bazkide partaide ge-hienak Bizkaian daude, % 42,87 hain zuzen. Gero datoz, ordenan, Gipuzkoa eta Araba.

Alabaina, azpimarratu egin behar dugu Gipuzkoako bulegoa abian jarri denetik lehen ekitaldia izanik, hain zuzen lurralde horretan sartu direla bazkide partaide berri gehien. Horrek erakusten du

Ondorenean, bazkide partaideen lurraldekako banaketa eta haien bilakaera ikusiko ditugu:

Gipuzkoara hedatzeko erabakia zuzena izan dela eta lurralde ho-rretako enpresa txiki eta ertainek gure zerbitzuen eskaera handia dutela.

Ildo beretik, 2010eko ekitaldian OINARRI Kataluniako Gizarte Ekonomiako enpresei zerbitzuak eskaintzen hasi da, eta ekitaldian kolektibo horretako 10 enpresa sartu dira: 9 kooperatiba eta lan-elkarte bat.

Erronka berriak, herrialde

berriak: Kataluniako

Gizarte Ekonomiako

10enpresa gurekin

Bazkide PartaideenLurraldekako Banaketa

Bazkide partaideen banaketa, lurraldearen arabera

%25,57

%42,87

%29,61

%1,95

Page 22: Urteko Txostena 2010

Ondorengo taulak OINARRIren bazkide partaideak tamainaren arabera nola banatzen diren azaltzen du, enpresako langile kopurua izanik tamaina neurtzeko baremoa.

OINARRIren oinarri soziala az-tertuz gero, enpresa bazkideen % 92k baino gehiagok 50 langile baino gutxiago ditu, eta enpresen % 60k, 5 langile edo gutxiago.

Banaketa horrek argi adierazten du OINARRIren txertatze-maila, zorroztasun handiz islatzen baitu

Gizarte Ekonomiako enpresen eta ETE-en leialtasun-maila handia eta tamaina erreala.

Ildo beretik, 2009an egin zuen bezala, OINARRIk 2010ean ere frogatu du balioaniztasunerako gaitasun handia duela, sozietate-masaren barruan hartu baititu 100 langile baino gehiago dituz-ten beste 24 enpresa. Halako enpresak, euren dimentsioa dela eta, ekonomiaren eta gainerako enpresa txiki eta ertainen eragile izaten dira.

Enpresen

%92k 50 langile baino

gutxiago dituzte

Bazkide Partaideen BanaketaEnpresako Langile Kopuruaren Arabera

Page 23: Urteko Txostena 2010

Bazkide partaideen banaketa, enpresak dituen langileen arabera

2008 2009 2010

Zenbat enpresa % Zenbat enpresa % Zenbat enpresa %

1 - 5

6 - 25

26 - 50

51 - 100

>100

1.196 447 124 85 61

62,52 23,37

6,48 4,44 3,19

1.461 625 185 113

80

59,29 25,37

7,51 4,59 3,25

1.629 668 207 114 104

59,85 24,54

7,60 4,19 3,82

GuZTIRA 1.913 100 2.464 100 2.722 100

0

500

1000

1500

2000

2500

3000

2008 2009 2010

Page 24: Urteko Txostena 2010

Baliabidepropioak

Gure hazkundearen

oinarria

04

Page 25: Urteko Txostena 2010

Kapitalsozialaren osaera

27. OR.

Baliabide propioen bilakaera

26. OR.

Page 26: Urteko Txostena 2010

Ondorengo taulek eta diagramek baliabide propioen bilakaera erakutsiko dute.

Bazkide babesleen laguntza eta

kaudimen-berme handiagoa:

1,5 milioi euroko

kapital gehikuntza

BaliabidePropioen Bilakaera

Elkarrekiko Bermerako Elkarte baten Baliabide Propioak osatzeko, Fondo Propio garbiak eta Hornidu-ra Teknikoen Fondo garbia gehitu behar dira.

Elkarrekiko Berme Elkarteak kapital aldakorreko sozietateak dira. Kapital soziala aldakorra da, beraz, So-zietatearen Estatutuek zehaztu eta Merkataritza Erregistroan idatzita dagoen gutxieneko zenbatekoaren eta zenbateko horren hirukoitzaren artean. Bi muga horien barruan, kapital sozialak gora edo behera egin dezake, Sozietatearen Admi-nistrazio Kontseiluaren erabakiz, estatutuak aldatu behar izan gabe edo Merkataritza Erregistroan hori idazteko premiarik izan gabe.

2010eko ekitaldian, OINARRIk 1,5 milioi euroko kapital-zabaltzea egin du bazkide babesleek egindako ekarpen berrien kargura. Batik bat Euskadiko Gizarte Ekonomiakoak

diren erakunde horiek egin duten apustu garrantzitsuari esker, OINA-RRIk kaudimen-berme handiagoz jorratu ahal izango du bere jardue-ra, eta finantza-erakundeei ezarri zaizkien legezko baldintza berriak beteko ditu.

Gainera, 2010eko ekitaldian Eusko Jaurlaritzak 750 milioi euroko ekar-pena onartu du OINARRIren Horni-dura Teknikoen Fondorako. Horrek are gehiago indartu du erakundea-ren funtzionamendu egokirako hain garrantzitsua den fondo hori.

Bere jarduerari ekin zionetik, OINA-RRIk etengabe handitu du bere ka-pital soziala. Gaur egun, estatutuen arabera, gutxieneko kapitala 8.414 mila eurokoa da eta, ondorioz, Ad-ministrazio Kontseiluak 25.242 mila euroraino handitu ahal izango du. 2010eko abenduaren 31n, kapital soziala 21.153 mila eurokoa zen.

Baliabide propioen bilakaera (mila eurotan)

2007.12.31 2008.12.31 2009.12.31 2010.12.31

12.789,66 € 13.760,00 € 18.602,00 € 23.046,00 €

10000

15000

20000

25000

20082007 2009 2010

Page 27: Urteko Txostena 2010

Elkarrekiko Berme Elkarte batean, enpresak ordezkatzen dituzten kolektiboek protagonismo handia izaten dute enpresa sustatzen eta eratzen, bai eta sozietatearen jarduera garatzen ere.

OINARRIren kasu zehatzean, protagonismo horrekin batera, enpresa kooperatiben eta lan-sozietateen kolektibo ordezkariek ekarpen ekonomiko handiak egin zituzten. Euren ekarpen propioez gain, Eusko Jaurlaritzak horreta-rako emandako diru-laguntzak ere ekarri zituzten enpresek.

2010ean, lehen aldiz, Euskal Autonomia Elkartetik kanpoko

erakunde batek emaniko fondoak hartu ditugu. Joan den azaroaren 16an hitzarmen bat sinatu zuten OINARRIk eta Seira Fundazioak. OINARRIk Kataluniako lan elkar-tuko kooperatibei finantza-abalak emango dizkie eta trukean Seira OINARRIren kapital sozialean sartu da. Gure elkarteak Gizarte Ekonomiako enpresei eskaintzen dizkien finantza-zerbitzuen balio erantsia aitortzen da horrela.

Kolektibo horiek OINARRIren kapitalean partaidetza handia izaten jarraitzen dute; ez, ordea, Erakunde Publikoek, partaidetzen gutxiengoa baitute gaur egunean ere, nahiz eta Eusko Jaurlaritza

2009an aldi baterako OINARRIren kapitalean sartu, eta 2010ean Arabako Foru Aldundia ere gehitu.

Gaur egun, talde garrantzitsuena bazkide partaideek osatzen dute, eta geroz eta partaidetza handia-goa dute, gainera, OINARRIk bere sozietate-oinarria zabaldu eta formalizatutako abalen kopurua eta zenbatekoa handitu ahala. 2007an talde nagusia bihurtu ziren eta 2010eko itxieran partaidetza sozial guztien % 61,59 edukitzera iritsi ziren. Horrek berriro erakus-ten du OINARRIk zer nolako errotze-maila daukan Euskadiko enpresa-ehunean, bereziki Gizarte Ekonomiako enpresetan.

KapitalSozialaren Osaera

Kapital sozialaren osaera (mila eurotan)

%61,59

%26,22

%5,42%6,76

2007 2008 2009 2010

Zenb. % Zenb. % Zenb. % Zenb. %

BAZKIDE pARTAIDEAK

LAN ELKARTE ETA KOOPERA-TIBEN ORDEZKARIAK

FINANTZA ERAKUNDEAK

ERAKUNDE pUBLIKOAK

5.934 3.967

817 571

52,6 35,1

7,25,1

6.771 3.985

817 572

55,75 32,81

6,73 4,71

11.488 4.588

817 936

64,43 25,73

4,58 5,25

13.029 5.547

1.147 1.430

61,5926,22

5,42 6,76

GuZTIRA 11.290 100 12.145 100 17.829 100 21.153 100

Page 28: Urteko Txostena 2010

Abalgintza

Gure lanarenemaitza

05

Page 29: Urteko Txostena 2010

Abalgintzarenbilakaera

30. OR.

2010ekoekitaldian sinatu

edo indarrean egonziren hitzarmenak

38. OR.

Abalen helburua

31. OR.

Indarrean dauden abalak

36. OR.

Sektorekako banaketa

35. OR.

Banaketa,abal hartzaileen

arabera

34. OR.

Birfinkapena

40. OR.

Page 30: Urteko Txostena 2010

OINARRI SGRk 2010eko ekitaldian 91,54 milioi euroko abalak formaliza-tu zituen, hau da, 2009arekin aldera-tuz gero, jarduera %46 murriztu du.

Jarduera-murrizketa horren arra-zoia, batez ere, Eusko Jaurlaritzak 2010ean gaitutako zirkulatzailearen lerroen ibilbide laburra izan da. 2009an ez bezala, eta 2010ean ho-rren inguruko hainbat lege-aldaketa egin den arren, azken ekitaldian ez dute aurrekoan bezainbesteko eskaerarik izan.

2010.12.31n OINARRIk historian formalizatutako abalak, guztira, 595,9 milioi euroko balioa zuten. Kitatutako abalak 297,1 milioi euro izan ziren, eta indarrean zeudenak, berriz, 298,8 milioi euro. Nabar-mendu egin behar da zenbat abal kitatu diren 2010eko ekitaldian: %80, 2009an baino gehiago. Horren arrazoia zera da: 2009an emaniko zirkulatzailearen mailegu asko kitatu edo birfinantzatu egin direla.

2010ean, OINARRIk

91,54milioi euro

abalatu zituen

AbalgintzarenBilakaera

Hurrengo taulak OINARRIren abalgintzaren bilakaera eta 2010.12.31ko egoera agerrarazten ditu.

Abalgintzaren bilakaera (mila eurotan)

2008.12.31 2009.12.31 2010.12.31

FORMALIZATuTAKO ABALAK

KITATuTAKO ABALAK

INDARREAN DAUDEN ABALAK

332.834171.784161.050

504.344216.511287.833

595.890 297.091298.799

0

100.000

200.000

300.000

400.000

500.000

600.000

2008 2009 2010

Page 31: Urteko Txostena 2010

2008aren amaieran hasi zen krisi ekonomikoak 2010eko ekitaldian OINARRIk egindako jarduera baldintzatu, merkatuen konfiantza suntsitu eta eskaria uzkurtu du. Guzti horren ondorioz, aurreko bi ekitaldietan enpresa-jarduera izugarri murriztu zen eta OINA-RRIk berrikusi egin behar izan du 2009an Eusko Jaurlaritzaren zirkulatzailearen mailegu-lerroen kargura emandako arriskuaren zati handi bat, neurri batean behintzat birfinantzatzeko asmoz (Eusko Jaurlaritzak bost urtez luzatu zuen eragiketetarako epea baina emandako zenbatekoaren % 50 baino ez birfinantzatzeko baldintzarekin).

Halarik ere, egoera bikaina ez den arren, egonkortu eta pixka bat hobera egin duela nabari da. Sus-pertzearen zantzuak ikusten dira, adibidez, inbertsiotarako abalen eskaeraren ugalketan, 2009aren aldean OINARRIk inbertsio-

eragiketak % 43 handitu eta 2008ko inbertsio-formalizazioen kopuruetara hurbildu baita. Abal teknikoetan, berriz, 32 milioi euro burutu eta jarduera % 7,25 haziz, 2008an formalizatutako zenbate-koak berreskuratu dira.

Datu horiek ikusirik, esan dezakegu egoera ekonomiko nahasi batean enpresen premiei erantzuteko ahalegin handia egin duela OINARRIk. Berriz ere enpresei finantzazioa erraztu die OINARRIk: inbertsio- edo likidezia-premiei aurre egiteko, edota euren zorra berrantolatu eta ordaintzeko betebeharrei egokitzeko aukera emateko, krisi ekonomiko-finantzarioak horretara eraman baititu.

Inbertsio-eragiketak, batez ere, OINARRIk kreditu-erakundeekin dituen lehentasunezko hitzarme-nen bidez edota lerro ofizialen edo subentzionatutako maile-

AbalenHelburua

2009. urtearekin alderatuta,

%43ko hazkundea izan dugu inbertsio-

eragiketetan

Page 32: Urteko Txostena 2010

Hazkundeaohiko jarduketa-

ildoetan: inbertsioa eta

teknikoak

guen bidez bideratu dira. Izan ere, OINARRIk berme eraginkor gisa duen ospe handiari esker, horiek guztiak baldintza hobeetan lortzea dago.

Abal teknikoek eskaera handia izan dute, alde batetik merkatuan baldintza oso egokiak egon dire-lako eta, beste aldetik, enpresetan ezaguna delako OINARRIk zein bizkor eta arin eskaintzen dituen. Ez dugu ahaztu behar zerbitzu horretan alderdi hori lehenta-sunezkoa dela.

Horrela, esan dezakegu OINA-RRIk 2010eko ekitaldian egindako jarduerak 2009. urtearen aurre-ko zenbatekoak berreskuratze

aldera egin duela. Lerro guztietan hazkundeak izan dira, zirkulatzai-learen lerroan izan ezik, batik bat urtearen lehen seihilekoan Eusko Jaurlaritzaren lerroan eragiketa-eskaera gutxi egon delako.

Hurrengo taulan, OINARRIk for-malizatutako abalen helburua ze-hazten da, eta 2008ko eta 2009ko datuekin alderatuta agertzen da gainera, OINARRIren finantza-zerbitzuen eskaeran izandako bilakaera eta Eusko Jaurlaritzaren zirkulatzaile-lerroaren abalek izan duten eragin koiuntural eta apar-tekoa hobeto ikusi eta baloratu ahal izateko.

Page 33: Urteko Txostena 2010

2008 2009 2010

Zenbatekoa % Zenbatekoa % Zenbatekoa %

AKTIBO FINKOAK FINANTZATZEKO

AKTIBO ZIRKuLATZ. FINANTZATZEKO

FINANTZA-ABALAK GuZTIRA

ABAL TEKNIKOAK GuZTIRA

28.690,77 3.350,42

32.041,19

32.562,03

44,41 5,19

49,60 50,40

16.019,29 125.468,50 141.487,79

30.022,66

9,34 73,16 82,50 17,50

22.985,80 36.361,25 59.347,05 32.199,29

25,11 39,72 64,83 35,17

GuZTIRA 64.603,22 100 171.510,45 100 91.546,34 100

Formalizatutako abalen helburua (mila eurotan)

0

30.000

60.000

90.000

120.000

150.000

2008 2009 2010

Page 34: Urteko Txostena 2010

Sozietateak 2010ean formaliza-tutako abalak hartzaileen ara-bera banakatuta erakusten ditu hurrengo taulak, bai eta jarduera hasi zuenetik emandako abal guztiak ere.

2010eko ekitaldian kreditu-kooperatiben sektoreak jaso ditu OINARRIren finantza-abal gehien: Elkarteak emaniko abal guztien % 27,7. Ondoren dator Aurrezki Kutxen sektorea, % 21,9. Banka Pribatuak abalen % 9,7 jaso du.

Azpimarratu egin behar da 2009ko ekitaldiaren aldean, OINARRIk abal teknikoen alorrean egindako jarduerak gorakada nabarmena izan duela, 2010ean finantza-abalek behera egin baitu-te aurreko ekitaldiarekiko.

OINARRI jardunean hasi zenetik metatutako abalen hartzaileen ordena ere horixe bera da.

Finantza-abalen

%75,6kutxen eta

kreditu-kooperatiben aurrean eman

ziren

Banaketa,Abal Hartzaileen Arabera

Formalizatutako abalak hartzailearen arabera (mila eurotan)

2009 2010

Zenbatekoa % Zenbatekoa %

FINANTZA ABALAK

Aurrezki KutxakKreditu KooperatibakBanka PribatuaGainerako ErakundeakFINANTZA ABALAK GuZTIRA

36.385,3488.109,4014.872,91

2.120,08141.487,73

21,2 51,4

8,7 1,2

82,5

20.031,3424.855,87

8.845,035.614,81

59.347,05

21,927,2

9,76,1

64,8

ABAL TEKNIKOAK

Enpresa pribatuen aurreanErakunde publikoen aurreanABAL TEKNIKOAK GuZTIRA

7.518,4022.504,2530.022,65

4,4 13,1 17,5

6.983,6125.215,6832.199,29

7,627,535,2

GuZTIRA 171.510,38 100 91.546,34 100

Page 35: Urteko Txostena 2010

2010eko ekitaldian industria-sektorea da emandako abalen hartzaile nagusia, % 38,78, eta gero datoz zerbitzuen sektorea, % 37,14, eta eraikuntza-sektorea, % 19. Azken horren kasuan, abal teknikoak asko erabili dira.

Hurrengo taulan 2010eko ekitaldian nahiz aurreko ekitaldietan formalizatutako abalak ekonomiako sektorearen arabera sailkatu dira, OINARRIk 2010ean egindako jardueraren bilakaera hobeto baloratu ahal izateko.

Abalen

%38,78 industria-sektoreko

enpresetara bideratu ziren

SektorekakoBanaketa

Formalizatutako abalak, sektorearen arabera (mila eurotan)

2008 2009 2010

Zenbatekoa % Zenbatekoa % Zenbatekoa %

ZERBITZuAK

INDUSTRIA

ERAIKuNTZA

GARRAIOAK

NEKAZARITZA ABELTZ.

31.843,69 15.721,44 15.612,34

731,26 694,47

49,2924,3424,171,131,07

38.994,25 102.261,07

22.179,32 4.319,86 3.755,87

22,74 59,62 12,93

2,52 2,19

34.000,7035.500,76 17.885,24

3.031,57 1.128,07

37,14 38,7819,54

3,311,23

GuZTIRA 64.603,20 100 171.510,37 100 91.546,34 100

0

20.000

40.000

60.000

80.000

100.000

120.000

2008 2009 2010

Page 36: Urteko Txostena 2010

Ondorengo tauletan, indarrean dagoen abal-zorroaren ezauga-rri nabarmen batzuk laburtuko ditugu. 2010eko abenduaren 31n, 298.799 mila euro ziren, 2009ko ekitaldian baino % 4ko hazkun-dea, gutxi gora behera. urtero 91,54 milioi euro formalizatuta, indarrean dagoen arriskuaren

hazkundeari eutsi bazaio, 2009an zirkulatzaile-lerroen kontura hiru urtera emaniko maileguak zati batean kitatu egin direlako izan da. Gainera, OINARRIk 2009an emaniko arriskua berrantolatu eta epe luzeagora bideratu du, ICO LIQUIDEZ eta Eusko Jaurlaritza-ren 2010eko lerroen kargura.

Batez besteko abal-zenbatekoa

31.350 eurokoa da

Indarreandauden Abalak

Zenbatekoarenaraberako banaketaLaburpenak erakusten duenez, indarrean dagoen arriskuaren % 50 300 mila euroko baino gutxiagoko abaletan banatu da, eta % 24,25 300-600 milioi euro bitarteko eragiketetan. Indarrean dagoen arriskuaren laurdena baino ez dago 600.000 eurotik gorako eragiketetan, eta arrisku horretatik zati handi bat dato-zen bi ekitaldietan amaituko da.

OINARRIk indarrean dituen abalen artean, % 25,16 600 mila eurotik gorakoa da. 2009ko ekitaldiarekin alderatuta murrizketa gertatu da. Horren arrazoia zera da, 2009eko ekitaldian, Eusko Jaurlaritzak Euskal Ekonomiako Sektore Estrategikoko enpresa eragileentzako maileguen lerroa ireki zuela (enpresa bakoitzeko 1,5 milioi euroko mugarekin), eta halako 35 enpresari emandako maileguak amortizatu egin direla. Hartara, abalen zorra ia berdin banatuta dago abalaren zenbateko-tarteen artean. Arriskuaren dibertsifikazio handia daukagula erakusten du horrek.

OINARRIk 2010eko abenduaren 31an enpresa bakoitzeko gehieneko abala zeukan ezarrita, orokorrean: 1.000.000 euro finantza-abalentzat eta 1.400.000 euro abal teknikoentzat.

Abal motaren araberako banakapenaAbal motaren araberako ba-nakapenak erakusten digunez, 2010.12.31n indarrean zeuden abal guztietatik % 87 finantza-abalak ziren, eta % 13 abal teknikoak edo fidantzak.

Indarrean dagoen arriskua, guztira, 298.799 mila euro dira eta 9.530 abal hartzen ditu. Hau da, abal bakoitzeko batez besteko zenba-tekoa 31.35 mila eurokoa da.

Halere, abal bakoitzeko batez besteko zenbatekoa ez da berdin banakatzen bi abal motetan, logikoa denez, finantza-abalen batez besteko zenbatekoa abal teknikoena baino askoz altua-goa baita: 118,92 mila eurokoa lehenengoen kasuan, eta 5,4 mila euro abal teknikoen kasuan.

Page 37: Urteko Txostena 2010

2010.12.31n

Eragiketa mota Zenbatekoa % Zenbat eragiketa Abalak, batez beste

FINANTZA ABALAK

ABAL TEKNIKOAK

259.129 39.670

8713

2.179 7.351

118,925,40

GuZTIRA 298.799 100 9.530 31,35

Indarrean zeuden abalen banakapena, eragiketa motaren arabera (mila eurotan)

2010.12.31n

Zenbatekoa %

150.000 €RAINO

150.000 €TIK 300.000 €RA

300.000 €TIK 600.000 €RA

> 600.000 €

79.583,38 71.580,99 72.465,35 75.169,37

26,6323,9624,2525,16

GuZTIRA 298.799,09 100

Indarrean zeuden abalen banakapena zenbatekoen arabera (mila eurotan)

79.583,38 mila €

71.580,99 mila €

72.465,35 mila €

75.169,37 mila €

Page 38: Urteko Txostena 2010

OINARRIk, 2010ean abalgin-tza burutu ahal izateko hainbat erakunderekin hitzarmenak sinatu ditu; horiei esker, lehenta-sunezko finantzazio-baldintzak eskaini ahal izan dizkie enpresei. Honako hauek dira hitzarmen garrantzitsuenak:

EUSKAL ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREKIN HITZARMENA, ETE-en ETA AUTONOMOEN ZIRKULATZAILEAREN FINANTZAZIO LERROAK ARTIKULATZEKOHitzarmen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko ETE-ei eta autonomoei maileguak abalatu zaizkie, 1 eta 5 urteko mugaepean, EuRIBOR + 1,5 tasan, edota hobari garrantzitsuekin ICO LIQUIDEZean ezarri beharreko gehienezko dife-rentzialean.

EUSKADIKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREKIN HITZARMENA, SEKTORE ESTRATEGIKOENTZAKO ZIRKULATZAILEAREN FINANTZIAZIO LERROAK ARTIKULATZEKOHitzarmen horren bidez, OINARRIk likidezia-maileguak bermatu dizkie Euskadiko enpresa eragileei, 1,5 milioirainoko zenbatekoetan, 5 urtera arteko epean, urtebeteko gabealdia izateko aukerarekin eta Euribor (hiruhilabetekoa) + 1,5 tasan, edota hobari garrantzitsuekin ICO LIQUIDEZean ezarri beharreko gehienezko diferentzialean.

Lehentasunezko finantzaketa-baldintzak,hainbat erakunderekin sinatutakohitzarmenei esker

2010eko Ekitaldian Sinatuedo Indarrean egon ziren Hitzarmenak

LUZAROREKIN HITZARMENA, KREDITUA EZARTZEKO Hitzarmen horren bidez, OINARRIk enpresei errazten die erakunde horretan maileguak lehentasunezko baldintzatan eskuratzea, hala in-bertsiotarako partaidetza-maileguak nola finantza-baterakuntzetarako maileguak. Bi kasuetan, OINARRI-ren enpresa bazkideak amortiza-tzeko epe luzeekin eskura ditzakete maileguak (15era arte partaidetza-maileguen kasuan eta 10era arte finantza-baterakuntzarakoetan). Gainera, gabealdi luzeak izateko aukera dute (10 urtera artekoa partaidetza-maileguetan eta 5era artekoa finantza-baterakuntzakoe-tan). OINARRIk bermatzen dituen LuZAROren mailegu guztietan, ber-mearen komisioa % 100 bermatzen du Eusko Jaurlaritzak.

KREDITU ERAKUNDEEKIN HITZARMENA2010eko ekitaldian kreditu-erakunde nagusiekin hitzarmena egon zen indarrean. Haren arabera, OINARRIk bermatutako maileguek lehentasunezko tasa zeukaten, Eu-ribor + 0,1. Epeak, aldiz, 15 urtera bitartekoak izan ahal ziren.

AFIrekin HITZARMENA2010eko ekitaldian OINARRIk bermatu zituen euskal enpresek, SpRIk AFI programan zehaztutako baldintzak betetzen zituztenek, inbertsioen interes-tasetan hobariak izan zituzten: 1,5 puntu urteko, 7 gehienez, eta bi urteko gabealdiarekin.

MICHELIN DESARROLLO FUNDAZIOAREKIN HITZARMENA2010eko ekitaldian Arabako eta Gipuzkoako zerbitzu- edo industria-sektoreko enpresek, inbertsio-proiektuetan OINARRIren bermea zutenek, subentzioa jaso zuten: inbertsioa egin eta bi urtean sortu-tako enplegu bakoitzeko 1.000 €, 18 enplegu gehienez.

KOOPERATIBEN KONFEDERAZIOAREKIN HITZARMENA, AZTERKETA GASTUAK DIRUZ LAGUNTZEKO2010eko ekitaldian 50 langile baino gutxiagoko kooperatiba federatuek eragiketen azterketa-gastuetarako subentzioa jaso zuten, 600 euro-raino enpresa bakoitzeko.

ASLEREKIN HITZARMENA, AZTERKETA GASTUAK DIRUZ LAGUNTZEKO 2010eko ekitaldian ASLEko bazkide diren Lan Elkarteek eragiketen azterketa-gastuak ordaintzeko su-bentzioa jaso zuten, % 75eraino.

Page 39: Urteko Txostena 2010

SEIRA FUNDAZIOAREKIN HITZARMENA, KATALU-NIAKO KOOPERATIBEI FINANTZA-ABALAK ESKAINTZEKOHitzarmen horren bidez, OINA-RRIk Federació de Treball de Catalunyako 100 langile baino gutxiagoko kooperatibei aktibo finkoen inbertsioak finantzatzeko bermeak emango dizkie, 10 urtera arteko epeekin eta 3 urtera arteko gabealdiarekin.

OINARRIren finantza-abaletan, bermatutako zenbatekoaren % 4 harpidetu eta ordaindu ohi da OINARRIren partaidetzetan. Zenbateko hori % 0raino jaitsi zen SEIRA FUNDAZIOAk Federació-ko kooperatiben izenean egindako ekarpenari esker.

ERKIDEREKIN HITZAR-MENA, KOOPERATIBETAN PARTAIDETZA OSAGA-RRIAK HARPIDETZEKOOINARRIren finantza-abaletan, bermatutako zenbatekoaren % 4 harpidetu eta ordaindu ohi da OINA-RRIren partaidetzetan. Zenbateko hori % 2raino jaitsi zen ERKIDEk enpresa federatuen izenean egin-dako ekarpenari esker.

KOOPERATIBEN GOREN KONTSEILUAREKIN HITZARMENA, KOOPERATIBEN PARTAIDETZA OSAGARRIAK HARPIDETZEKOOINARRIren finantza-abaletan, bermatutako zenbatekoaren % 4 harpidetu eta ordaindu ohi da OINA-RRIren partaidetzetan. Zenbateko hori % 2raino jaitsi zen GOREN KONTSEILUAk kooperatiben ize-nean egindako ekarpenari esker.

ARABAKO FORU ALDUNDIAREKIN HITZARMENA, ARABAKO ETE-en BERRIKUNTZAN ETA LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO INBERTSIOAK SUSTATZEKO ASMOZHitzarmen horren bidez, Arabako Foru Aldundiak Arabako enpresei OINARRIren bermea eskuratzen lagunduko die, berrikuntza edo lehiakortasuna hobetzea dakarten inbertsioetan. Finantzazioaren epe-mugak 10 urtekoak izan daitezke, eta 3 urteko gabealdia ere izan lezakete.

KREDITU OFIZIALERAKO INSTITUTUArekin (ICO) HITZARMENA, ICO-SGR LERRORAKO2010eko abenduaren 15ean sina-tutako lerro horren bidez, enpresek eta autonomoek euren zirkulatzailea edo inbertsioak ICOren finantzazio zuzenarekin finantzatu ahal izango dituzte, beti ere OINARRIren abala-rekin. Likidezia- edo zirkulatzaile-eragiketek 3 urteko gehienezko epea izango dute, urte beteko gabealdiarekin, eta inbertsio-era-giketek, aldiz, 7 urtera arteko epea izango dute, eta 2 urtera arteko gabealdia.

Page 40: Urteko Txostena 2010

OINARRIren finantza-abalak birfinkatzeko, EUROpAR BATASUNAREN “ETE-entzako Bermeen programen” laguntza dago.

OINARRIk emaniko finantza-bermeek Espainiako Birfinkapen Konpainiaren (CERSA, SA) berrabala jasotzen dute zati batean, 625.000 eurotik beherako zenbatekoen kasuan. CERSArekin sinaturiko birfinka-

pen horretaz gain, eta % 75eko mugaraino, OINARRIk beste birfinkapen osagarri bat ere badauka, Eusko Jaurlaritzaren Administrazio publikoaren Ogasun Saila-ren eskutik.

Aurrekoaren osagarri den beste hitzarmen batek %60ko estaldura eskaintzen die 625.000 eta 1.000.000 euro bitarteko eragiketei.

Birfinkapena

OINARRIren finantza-bermeak eta abalak birfinantzatu eta berrabalatu egiten dituzte zenbait erakundeek

Page 41: Urteko Txostena 2010

Programa Marco para la Innovación yla Competitividad de la Comunidad

Europea EUROPEAN INVESTMENT FUND

CompañíaEspañola deReafianzamiento, S.A.

Page 42: Urteko Txostena 2010

Informazioaekonomiko-finantzarioa

Gurebazkideekin

gardentasuna

06

Page 43: Urteko Txostena 2010

Galeren etairabazien kontua

46. OR.

2010ekoekitaldiaren urtekokontuen ikuskaritza

47. OR.

Egoerabalantzea

44. OR.

Page 44: Urteko Txostena 2010

Ondoren azalduko diren kontabilitateko egoera-orriak alderatzeko helburuz aurkezten dira, maiatzaren 26ko EHA/1327/2009 Ministro Aginduak eta Kontabilitate plan Orokorra onartzen duen 1514/2007 Errege Dekretuak agindutako arauen arabera.

EgoeraBalantzea

Aktiboa (mila eurotan)

2010.12.31 2009.12.31

DIRUZAINTZA

MERKATARITZA-ZORDUNAK ETA KOBRATZEKO DAUDEN BESTE KONTU BATZUK

BAZKIDE ZALANTZAGARRIAK

HAINBAT ZORDUN

BESTE KREDITU BATZUK ERAKUNDE pUBLIKOEKIN

ExIJITUTAKO ORDAINKETAREN ONDORIOZKO BAZKIDEAK

ZERGA KORRONTEAREN AKTIBOAK

KOBRATZEKO GAINERAKOA

FINANTZA-INBERTSIOAK

ONDARE-BALIABIDEAK

ZORRA ADIERAZTEN DUTEN BALOREAK

KREDITU-ERAKUNDEETAN DAUDEN GORDAILUAK

FINANTZA-AKTIBO HIBRIDOAK

IBILGETu MATERIALA

LuRZORuAK ETA ERAIKuNTZAK

INSTALAZIO TEKNIKOAK ETA BESTELAKO IBILGETU MATERIALA

IBILGETu uKIEZINA

ZERGA GERORATuEN AKTIBOAK

GAINERAKO AKTIBOAK

BESTE AKTIBO BATZUK

5.367

9.7593.1064.6711.609

182 183

8

15.3921.348 8.631 5.088

325

663 562 101

13

74

5 5

10.290

7.270 2.205 4.478

583 -- 4

7.887 1.143 6.451

91 202

665 575

90

12

23 6 6

AKTIBOA GuZTIRA 31.273 26.153

PRO MEMORIA

INDARREAN DAGOEN ARRISKUA EMANDAKO ABAL ETA BERMEENGATIK

FINANTZA-BERMEAK

HORIETATIK: ZALANTZAGARRIAK

GAINERAKO ABAL ETA BERMEAK

HORIETATIK: ZALANTZAGARRIAK

BERRABALATUTAKO ARRISKUA

HORRETATIK: ZALANTZAGARRIAK

MCC INBERTSIOAK FONDOTIK

298.799259.129

25.276

39.670696

187.255

18.155

361

287.832 251.826

15.621

36.006 199

186.277

11.186

361

Page 45: Urteko Txostena 2010

Pasiboa (mila eurotan)

2010.12.31 2009.12.31

pASIBOA 15.726 11.224

MERKATARITZA-HARTZEKODUNAK ETA ORDAINTZEKO DAUDEN BESTE KONTU BATZUK

HAINBAT HARTZEKODUN

BESTE ZOR BATZUK ERAKUNDE pUBLIKOEKIN

ZORRAK

JASOTAKO FIDANTZAK ETA GORDAILUAK

BIRFINKApEN-SOZIETATEAK

BESTE ZOR BATZUK

ABAL ETA BERMEEN pASIBOAK

FINANTZA-BERMEAK

GAINERAKO ABAL ETA BERMEAK

ABAL ETA BERMEEN HORNIDURAK

HORNIDURA TEKNIKOEN FONDOA. ERAGIKETA GUZTIEN ESTALDURA

ZERGA GERORATUEN pASIBOAK

GAINERAKO pASIBOAK

AGERIKO KAPITAL ITZuLGARRIA

334255

79

526271

-255

4.1513.700

451

2.917

1.099

75

29

6.595

330243

87

11575

238

4.3523.903

449

2.065

1.018

-

226

3.118

ONDARE GARBIA 15.547 14.929

FONDO pROpIOAK

KAPITALA

KApITAL HARpIDETUA

BAZKIDE BABESLEAK

BAZKIDE pARTAIDEAK

(ExIJITZEN EZ DEN KApITALA)

(AGERIKO KApITAL ITZULGARRIA)

ERRESERBAK

EKITALDIAREN EMAITZA

BALIO-ALDAKETAREN DOIKUNTZA

SALTZEKO pREST DAUDEN FINANTZA-AKTIBOAK

HORNIDURA TEKNIKOEN FONDOA. HIRUGARRENEN EKARpENAK

14.41114.39321.153

8.12413.029

(165)(6.595)

18-

(2)(2)

1.138

14.36814.35017.829

6.34111.488

(361)(3.118)

18-

(88)(88)

649

ONDARE GARBIA ETA pASIBOA GUZTIRA 31.273 26.153

Page 46: Urteko Txostena 2010

Galeren etaIrabazien KontuaGaleren eta Irabazien Kontua (mila eurotan)

2010 2009

NEGOZIO-ZIFRAREN ZENBATEKO GARBIA

ABAL ETA BERMEEN SARRERAK

ZERBITZU-EMATEEN SARRERAK

USTIApENARI LOTUTAKO BESTE SARRERA BATZUK

LANGILEEN GASTUAK

SOLDATAK, DIRU-SARIAK ETA pAREKOAK

GIZARTE-KARGAK

USTIApENARI LOTUTAKO BESTE GASTU BATZUK

ABAL ETA BERMEEN HORNIDURARAKO ZUZKIDURA (GARBIA)

BAZKIDE ZALANTZAGARRIEN NARRIADURAGATIKO BALIO-DOIKUNTZAK (GARBIA)

HORNIDURA TEKNIKOEN FONDORAKO ZUZKIDURAK.

ERAGIKETA GUZTIEN ESTALDURA (GARBIA)

HORNIDURA TEKNIKOEN FONDOA. HIRUGARRENEN EKARpENAK, ERABILIAK

IBILGETuAREN AMORTIZAZIOAK

1.656 1.656

- -

(819) (625)(194)

(610)

(569)

(394)

(81)

399

(48)

1.478 1.478

- -

(741) (573)(168)

(575)

(934)

(371)

(242)

689

(40)

USTIApEN-EMAITZA (464) (736)

FINANTZA-SARRERAK

ONDAREKO BESTE BATZUETAKO pARTAIDETZAK

BALIO EZ NEGOZIAGARRIAK ETA BESTE FINANTZA-BALIABIDE BATZUK

FINANTZA-GASTUAK

FINANTZA-BALIABIDEEN ARRAZOIZKO BALIOAREN ALDAKUNTZA

FINANTZA-BALIABIDEEN NARRIADURAREN BALIO-DOIKUNTZAK

FINANTZA-TRESNAK BESTERENTZEAREN EMAITZA

778 10

768

(3)

(39)

(274)

2

721 6

715

(11)

47

-

-

FINANTZA-EMAITZA 464 757

EMAITZA, ZERGAK BAINO LEHEN

ETEKINEN GAINEKO ZERGA

-

-

21

(21)

EKITALDIAREN EMAITZA - -

Page 47: Urteko Txostena 2010

KpMG Auditores SM ikuskaritza-enpresak OINARRI SGR-ren urteko kontuak ikuskatu ditu, horiei buruzko iritzia emate-ko. urteko kontuen barruan daude Egoera Balantzea 2010eko abenduaren 31n, Galeren eta Irabazien Kontua, Onda-re Garbiko Aldaketen Egoera-orria, Efektiboko Fluxuen Egoera-orria eta data horretan amaitutako urteko kontuaren Memoria-txostena.

KpMG Auditores, SMk 2011ko martxoaren 21ean emandako Ikuskaritza-txosten osoa eta Ekitaldiko Urteko Kontuak bazkideen eskura daude OINARRI SGR-ren egoitza sozialean.

2010eko EkitaldiarenUrteko Kontuen Ikuskaritza

Page 48: Urteko Txostena 2010

Ekitaldikogertaerak

Oinarri mugimenduz

07

Page 49: Urteko Txostena 2010

Gertaerenegutegia

50. OR.

Page 50: Urteko Txostena 2010

Gertaerenegutegia

OtsailaOtsailaren 12aOINARRIk enpresa finantzatzeko bideak aurkeztu dizkie SpRIren Industrialdeen arduradunei.

Otsailaren 17aOINARRIk bere finantza-zerbitzuak aurkeztu ditu Katalu-niako kooperatiben aurrean.

Otsailaren 24aNekazari Kooperatiben Federazioarekin lankidetza, SOZIE-TATE ETA ENpRESA pRESTAKUNTZAKO IKASTAROAN.

ApirilaApirilaren 30aOINARRIk EHuren GIZARTE EKONOMIARI BuRuZKO 2010eko JARDUNALDIETAN parte hartu du, “EBEak, Gi-zarte Ekonomiako enpresak finantzatzeko tresna” gaiari buruzko txostenaren bidez.

MaiatzaMaiatzaren 6aEHuk antolatu eta ekintzailetza sustatzera bideratutako AGUDEZIA programan parte hartu du OINARRIk, “Indus-triak Finantzatzeko Iturriak” txostenaren bidez.

Maiatzaren 20aprentsaurrekoa Bilboko Carlton Hotelean. Bertan, OINA-RRIk 2009ko ekitaldiko jarduera laburtu eta 2010. urterako jardueraren berri eman du.

Maiatzaren 21aOINARRIk BAZKIDEEN BATZAR NAGUSIA burutu du. Bertan izan dira, besteak beste, Manuela Escribano andrea, EAEko Ekonomia eta Ogasun sailburuordea, eta Carlos Aguirre jauna, EAEko Ekonomia eta Ogasun sailburua. Batzarrean 2009ko ekitaldiaren laburpena aurkeztu eta bertako kontuak aho batez onartu dira. Gero, bazkideekin bazkaria egin da Miñaoko Teknologia parkean.

Maiatzaren 28aDEBEGESAk antolatutako ekintzaileentzako jardunaldian parte hartu du OINARRIk, “Enpresentzako Finantza Irtenbi-deak” txostenaren bidez.

Page 51: Urteko Txostena 2010

EkainaEkainaren 3aOINARRIk munduko lehen Financial Congress On Linean parte hartu du Bilbon, “Finantza Egitura Egokia” txostena-ren bidez.

OINARRIk ITSAS-MENDIKOI jardunaldietan parte hartu du, “Enpresa Finantzatzeko Iturriak” txostenaren bidez.

Ekainaren 16a eta 17aKataluniako Gizarte Ekonomiako ordezkariek sortutako FUTURCOOp eremuaren barruan, EKINTZAILEAREN EGuNEAN parte hartu du OINARRIk. Bertan, Elena Zarraga Zuzendari Nagusiak “Krisi garaian ekintzailetza finantzatze-ko aukerak” gaia jorratu zuen mahai-inguruan.

Ekainaren 28aJose Ignacio Garate OINARRIren Presidente bihurtu da Javier Mongelosen ordez. Mogenlos 2000tik aurrera zegoen Presidente karguan eta Jose Ignacio Garate, berriz, presi-denteordea zen.

UrriaUrriaren 18a eta 19aBarakaldoko BECen urriaren 18 eta 19an izandako FORO EMpRENDE 2010ean parte hartu du OINARRIk, bertan standa jarrita.

AbenduaAbenduaren 14aApDrekin batera, OINARRI Donostiako Zerga-aldiaren Itxiera-ekitaldian izan da. Bertan izan da, gainera, Aitor Orena jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zerga eta Fi-nantza Politikako Zuzendaria.

Abenduaren 15aOINARRIk Kreditu Institutu Ofizialarekin (ICO) ICO-SGR lerroa artikulatzeko hitzarmena sinatu du. Helburua enpre-sen finantzazioa erraztea da, 600.000 euroraino.

ApDrekin batera, OINARRI Bilboko Zerga-aldiaren Itxiera-ekitaldian izan da. Ekitaldiaren hasiera-ekitaldia Felix Ayarzak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasuneko Zuzendari Nagusiak, egin du.

Abenduaren 16aApDrekin batera, OINARRI Gasteizko Zerga-aldiaren Itxie-ra-ekitaldian izan da. Ekitaldia Jose Luis Cimiano jaunak, Arabako Foru Aldundiko Ogasun Diputatuak, ireki du.

IrailaIrailaren 14aOINARRIk eta ARABAKO FORU ALDUNDIAk hitzarmena sinatu dute, berrikuntzan eta lehiakortasuna hobetzeko inbertitzen duten Arabako enpresen finantzazioa errazteko.

Page 52: Urteko Txostena 2010

Gurebulegoak

Zureatzemanean,

zugandik hurbil

08

Page 53: Urteko Txostena 2010

Oinarrirenbulegoak

54. OR.

Page 54: Urteko Txostena 2010

OinarrirenBulegoak

Ekitaldi honetan, lehen aldiz, OINARRIk hiru lurralde histo-rikoetan izan ditu bulegoak.

1996an sortu zenetik, OINARRIk bulego bat izan du Araban eta bertan kokatu zuen egoitza nagu-sia. Hantxe hartzen zituen Auto-nomia Erkidego osoko enpresak eta, OINARRIko teknikariak ber-tatik mugitzen ziren enpresetara, sozietatearen zerbitzuak errazago eskurarazteko asmoz.

Ibilbidean zehar, eta OINARRIren hazkunde handiaren ondorioz, egoitza bi aldiz berritu da: lehe-nengoz 2001ean eta bigarrenez

2004an. Bigarren aldi horretan egoitza aldatu eta Gasteizen gaur egun dagoen lekura eraman zen.

2007an, sozietatea etengabe gora zihoala eta batik bat 2005etik 2006ra izan zen hazkundea iku-sirik, Bilbon ordezkaritza bat ireki eta ekitaldi horren lehen hiruhile-koan abian jarri zen.

Bizkaiko ordezkaritza sendotuta, eta Gipuzkoan gure zerbitzuak gero eta gehiago eskatzen zituztela iku-sirik, 2009ko amaieran OINARRIk bulegoa inauguratu zuen Donos-tian, Gipuzkoako enpresei are zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz.

2010ean, bulego guztiak zaba-lik ekitaldi osoa eman ondoren, Bilboko bulegoa instalazio egokia-goetara eramateko urratsa ema-ten hasi da OINARRI, Elkarteak azken ekitaldietan Bizkaian izan duen hazkundearen ondoriozko premiei hobeto erantzuteko.

Gaur egun, OINARRIk bere helbi-deetatik erantzuten die Euskadiko enpresei, baina gure teknikariak enpresetara bertara joaten dira, bezeroari aholku eta zerbitzu hobeak eskaintzeko helburuz.

BULEGONAGUSIA

E3 Eraikina, Arabako Parke Teknologikoa, Miñao

01510 GasteizTelefonoa: 245 298 2800

Faxa: 945 2989 [email protected]

GIPUZKOA

Idiakez kalea, 13-1.6. bulegoa

20004 DonostiaTelefonoa: 943 440 666

Faxa: 943 440 [email protected]

Page 55: Urteko Txostena 2010

BIZKAIA

GRANADA eraikinaKale Nagusia 38,

8.- Eskuma. Eskuma48009 Bilbo

Telefonoa: 94 424 87 08Faxa: 94 423 84 [email protected]

Page 56: Urteko Txostena 2010

ARGITARATZAILEA:

OINARRI, S.G.R.

Eskubide guztiak

erreserbatuta.

Debekatuta dago

lan honen edukien

erreprodukzio osoa

edo partziala.

DISENATZAILE

ETA pRODUKTOREA:

Sílvia Guillén - Design

& Communication

Studio

LEGE GORDAILUA:

VI-205/2011

Page 57: Urteko Txostena 2010
Page 58: Urteko Txostena 2010

www.oinarri.es

DONOSTIA - SAN SEBASTIÁN

Idiakez kalea, 13-1.

6. bulegoa

Tel. 943 440 666

VITORIA - GASTEIZ

E3 Eraikina, Arabako

Parke Teknologikoa

Tel. 945 29 82 80

BILBAO

Granada Eraikina

Kale Nagusia 38-8. Esk. Esk.

Tel. 94 424 87 08