16
www.tecnalia.com 2019ko URTEKO TXOSTENA TECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDAZIOA

2019ko URTEKO TXOSTENA TECNALIA RESEARCH & …

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 2019ko URTEKO TXOSTENA TECNALIA RESEARCH & …

www.tecnalia.com

2019ko URTEKO TXOSTENA TECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDAZIOA

Page 2: 2019ko URTEKO TXOSTENA TECNALIA RESEARCH & …

04 LEHENDAKARIAREN GUTUNA

06 CEOAREN GUTUNA

08 AURKEZPENA

10 GOBERNU-ORGANOAK

14 INFORMAZIO EKONOMIKOA

16 JARDUERAREN INPAKTUA

18 ESPEZIALIZAZIO TEKNOLOGIKOA

20 JARDUERA-EREMUAK

22 2019KO GERTAERA ESANGURATSU BATZUK

26 PRESENTZIA GLOBALA

28 EGOITZEN KOKAPENA

Page 3: 2019ko URTEKO TXOSTENA TECNALIA RESEARCH & …

4 5

LEH

EN

DA

KA

RIA

RE

N G

UT

UN

A

LEH

EN

DA

KA

RIA

RE

N G

UT

UN

A

COVID-19aren pandemiaren ondorioz sortu den une oso delikatuan aurkeztu dugu 2019ko ekitaldiaren emaitza. Emaitzak itxurazkoak dira, eta bat datoz aurreko urtekoekin. Aitortu eta eskertu behar dut guztion ahalegina; bereziki TECNALIAren emaitza posible egin duten teknologoena. Iraultza teknologikoaren eta munduko ekonomia berriaren ondorioz era azeleratuan eta bereizgarrian eraldatzen ari den mundu bateko azken ekitalditzat jo dezakegu 2019koa.

Kezkatzeko unea da, baina, batez ere, ardura hartzekoa. Zorroztasunez, estrategiaz, zintzotasunez eta lankidetza publiko-pribatuz lan egin beharra dago. Premiazkoa da gure gaitasun teknologikoen bikaintasuna finkatzea eta gaitasunok adimenez batzea. Baditugu aktiboak, eta ondo artikulatu eta bideratuz gero, tresna baliagarria izan daitezke geure burua kokatzeko, nola ekonomia produktibo berrian, hala Europako estrategiak teknologiari eta industriari dagokienez ezarritako bektore estrategikoetan.

TECNALIAren helburu fundazionalak errealitate bihurtzeko gai garen heinean, geurea izango da etorkizuna. Inoiz baino beharrezkoagoa da TECNALIAren misioa, eta, horregatik, garrantzitsua da estrategiaren eta kudeaketaren ikuspegitik egokitzea garai berrietara. Baliabideak urriak dira, tamaina funtsezkoa da, bikaintasun teknologikoa eta sendotasun industriala ezinbestekoak dira, eta konpromiso publiko-pribatua beharrezkoa da Europan lehiakorrak izateko.

Horregatik guztiagatik, TECNALIA korporazioaren bi alderdi nabarmendu nahi ditut. Alde batetik, TECNALIA+ proiektua jarri zen martxan 2019. urtean; proiektu hori aurreko bi urteetan landu zen, eta inertziak gainditzeko ahalegin handia egin behar izan zen proiektua eraikitzeko. Erakundeak egiaztatu zuen berregituratu beharra zegoela erronka teknologiko eta industrial berrietara egokitzeko. Pandemiak berretsi egin du behar hori, eta sakonki azeleratzea ere behar du. Patronatu berriak erronka horri aurre egin beharko dio.

TECNALIAren etorkizuna bere aktiboen mende dago, nagusiki; bereziki, Fundazioa osatzen duten enpresek eta administrazioek duten konpromisoaren mende. Fundazioak etorkizuna izan dezan, erakargarriak izan behar dugu enpresa liderrentzat, hobi-buru diren ETE-entzat eta beren balio-katean lehiakorrak izan nahi duten ETE-entzat. Muga geografikorik gabe. Merkatu bakar bat dago. Europako merkatu bakarra. Eta merkatua EBren eta munduko eskualdeen arteko lankidetzaren emaitza da. Hori da gure jokaleku berria. Hori, eta ez besterik.

Eta bestetik, Akitania Berriko eskualdearekin 2019ko martxoan sinatutako akordioak eskualde horretako zentro teknologiko bihurtu du TECNALIA; horrenbestez, Frantzian badu posizioa, eta balioa ematen zaio Nobateken dugun presentzia historikoari. Inori ez zaio ezkutuan gelditzen Frantzian dugun posizioak zer aukera estrategiko ekartzen digun.

Finantzei dagokienez, nahiko emaitza ona eman du 2019ak, aurreko bi urteetakoen ildotik. Bertako beste zentro batzuekiko baliokideak diren parametroak erabiliz hori hala izanik ere, arretaz irakurri behar dira emaitzak, haietan esaten baitzaigu non jarraitu behar dugun kudeaketa nabarmen hobetzen, TECNALIAren kaudimena eta bideragarritasuna Europan erreferentzia diren beste zentro batzuen parean jartzeko. Lan asko dugu aurretik; bide egokia TECNALIA+en definitua dago, eta behar diren aldaketei heldu behar zaie. Hala, finkoa da Patronatuaren erabakia: gauzatu egin behar dira.

Amaitzeko, biziki eskertu nahi ditut TECNALIAk bizirik eta bere misioa betetzen jarraitu dezan beren onena ematen duten guztiak. Ziur nago tinko lan egingo dutela ezagutzan inbertitzeko, enpresei ezagutza transferitzeko, proiektuak balio industrial bihurtzeko, eta, finean, TECNALIA+ek markatutako estrategia berria errealitate bihurtzeko, ziurgabetasunak gorabehera. Batu ditzagun gaitasunak iraultza teknologiko berrian, Green Dealen eta osasunean indar teknologikoa izateko.

Emiliano López AtxurraTECNALIAKO Lehendakaria

TECNALIA

«PREMIAZKOA DA GURE GAITASUN TEKNOLOGIKOEN BIKAINTASUNA FINKATZEA ETA GAITASUNOK ADIMENEZ BATZEA»

2019KO URTEKO TXOSTENA

Page 4: 2019ko URTEKO TXOSTENA TECNALIA RESEARCH & …

TECNALIA

6 7

CE

OA

RE

N G

UT

UN

A

CE

OA

RE

N G

UT

UN

A

Gutun hau 2019. urtearen balantzeari buruzkoa izan arren, ezinbestekoa da COVID-19ak eragindako pandemiaren egoera berritik idaztea. Egoera berri honek erronka berriak eta esperientzia berriak dakarzkio TECNALIAri.

Badago albiste on bat: behar horiei erantzuteko, erakunde sendo bat behar da, ondo fokuratua eta bideratua. Eta 2019an, nabarmen egin dugu aurrera alde horretatik.

2019aren amaieran, kontratazioa 125 milioi euro izan zen (inoizko handiena), eta diru-sarrera, berriz, 115 milioi euro (2018an baino % 5 gehiago). Urte horretan, bezero-zorroa handitu genuen (400 bezero berri baino gehiago), eta, horri esker, gure diru-sarreren erdia jatorri pribatukoa da.

TECNALIAk nabarmen hobetu du adierazle zientifiko-teknologikoen eta industriako inpaktuaren adierazleen betetze-maila. Bi ardatz horiei esker erantzun ahal izango die TECNALIAk enpresa-sarearen eskaera berriei.

Bestalde, erakundeak bere antolaketa eta kudeaketa-eredua berrikusi ditu TECNALIA+ prozesuaren bidez, ziurgabetasunez beteta dagoen eta COVID-19arekin gertatutakoaren ondorioz are ziurgabeagoa den egoera batera egokitzeko. TECNALIAren zeharkakotasuna landu da, bereziki, nola merkatuen ikuspegitik, hala teknologiarenetik, gure bezeroen beharrei gure potentzial osoarekin erantzuteko.

2019an, aliantza zientifiko-teknologikoak egiteko politikarekin jarraitu dugu, uste baitugu txikiak izaten jarraitzen dugula, handiak garen arren. Lokalki, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzan parte hartuta gauzatu da hori, eta, Europa mailan eta nazioartean, ikerketa-erakunde nagusiekin.

Nabarmentzekoa da, halaber, Akitania Berriarekiko akordioa. Bi esanahi ditu. Batetik, TECNALIAk enpresei teknologia transferitzen izan duen jarduera onaren aitortza bat da, eta, bestetik, aukera on bat TECNALIA eta bere bazkideak hurbil dagoen eta hazten ari den merkatu batera sartzeko.

Hala, 2019an ekitaldi on bat izan ondoren, zentroaren bi ardatz lehenetsiak indartuz ekin diogu 2020. urteari: enpresekiko orientazioa eta bikaintasun teknologikoa, eraldaketa digitalaren, fabrikazio aurreratuaren, trantsizio energetikoaren, mugikortasun jasangarriaren, hiri-ekosistemaren zein osasunaren esparruetan. Ardatz horiek lehentasunezkoak izaten jarraitzen dute egoera honetatik arrakastaz ateratzeko eta enpresei eta, oro har, gizarteari ahalik eta balio handiena emateko.

TECNALIAko langileek erakutsi dute badutela konpromisoa eta egokitze-gaitasuna orain arteko krisi sozioekonomiko handienari aurre egiteko, eta, hala, TECNALIA gizarterako baliozko eragile bihurtzeko, oso une konplexu hauetan. Krisi honek hazkundearen, lehiakortasunaren eta aurrerapenaren erdigunean jarri du teknologia. Horrenbestez, etorkizuna itxuratzeko funtsezko elementu bihurtu da TECNALIA. Oinarri sendoak ditugu, baina uste dugu horregatik inoiz baino handiagoak izango direla eskakizunak eta erantzukizuna.

2018ko Urteko Txostenean esaten nuen “erronkaz beteriko etorkizuna genuela aurrean, eta erronka horiek aukera bihurtu behar genituela. Esaten nuen, orobat, konturatu behar genuela iraganeko arrakastak ez duela etorkizuneko arrakastarik bermatzen”. Uste dut hitz horiek inoiz baino gehiago daudela indarrean. Uneak zailak diren arren, eta pandemiak ekarritako erronkari aurre egiteak aukerak dakartzan arren neurri handi batean, parte hartzeko, arriskatzeko eta elkarlanean aritzeko garaia dugu, inoiz baino gehiago.

Inoiz baino gehiago, asko dugu elkarrekin egiteko.

Iñaki San Sebastián TECNALIAKO CEOa

TECNALIA 2019KO URTEKO TXOSTENA

«TEKNOLOGIA LEHIAKORTASUN-ESTRATEGIAREN ERDIGUNEAN KOKATU DA. HORREN ONDORIOZ, TECNALIA BERE HISTORIAKO ERRONKARIK HANDIENAREN AURREAN DAGO»

Page 5: 2019ko URTEKO TXOSTENA TECNALIA RESEARCH & …

8

AU

RK

EZ

PE

NA TECNALIA

9

AU

RK

EZ

PE

NA

*TECNALIA: 1.388 langile TECNALIA Ventures: 18 langileAtzerriko ordezkaritzak: 40 langile

2019ko abenduaren 31ko datuak

TECNALIAren baliorik handiena lantaldea da: 1.446 aditu teknologia BPG bihurtzeko ahaleginetan pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, enpresetan negozio-aukerak sortuz. 29 naziotako adituak, 23 egoitzatan banatuta, soluzio teknologiko integralak irudikatzen, identifikatzen eta garatzen, sormenez eta imajinazioz, arreta pertsonalizatua eta diziplina anitzekoa eskaintzeko gurekin lankidetzan jarduten duten enpresa guztiei.

GURE PERTSONAK

TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentro bat da, erreferentziakoa Europa osoan.

Konprometituta gaude elkartzen gaituen xede batekin: teknologia BPG bihurtzen dugu, eta ikuspegi honek bereizten gaitu: industria eraldatzeko eragile gara.

LANKIDETZAK ENPRESEKIN

2019. URTEAN, 400 ENPRESA BAINO GEHIAGO EGIN DIRA GURE BEZERO, ETA 10ETIK 8,23EKO GOGOBETETZE-MAILA LORTU DUGU BEZEROEN ARTEAN.

Enpresei nazioartean lagundu nahi diegu, I+G+Bn eta zerbitzu aurreratuetan dugun ahalmena eskainiz; hala, aintzat hartzen da gure bikaintasun teknologikoa eta balioa ematen zaio antolatzeko dugun gaitasunari.

Enpresekiko erlazioa gero eta estrategikoagoa da, konfiantzan, lankidetzan eta estrategia teknologiko partekatuan oinarritua, haien lehiakortasuna sustatuko duen balio-ekarpen handiena lortzeko.

Azken zazpi urteetan, 7.400 enpresarekin baino gehiagorekin aritu gara elkarlanean, eta haien % 75 ETEak ziren. Elkarlanean aritzen gara I+G+Bko jarduerak egiten dituzten euskal enpresen bi herenekin. Eta elkarlanean aritzen gara, orobat, IBEXeko 35 enpresetatik 25ekin.

ASKO DUGU ELKARREKIN EGITEKO.

Enpresa

+7.400

ETEak

% 75Gizonezkoak

% 57

Langileak

1.446*

Doktoreak

255

ISC

8,23/10

2019KO URTEKO TXOSTENA

Emakumezkoak

% 43

Page 6: 2019ko URTEKO TXOSTENA TECNALIA RESEARCH & …

10 11

GO

BE

RN

U-O

RG

AN

OA

K

GO

BE

RN

U-O

RG

AN

OA

K

LEHENDAKARIA

PETRÓLEOS DEL NORTE SA (PETRONOR) Emiliano López Atxurra

LEHENDAKARIORDEA

INTETEAM SA Alex Belaustegui

IDAZKARIA

KUTXABANK SA Fernando Irigoyen

AERNNOVA AEROSPACE SA Hipólito Suárez / Javier Fernández de RetanaARTECHE CENTRO DE TECNOLOGÍA AIE Roberto Ortiz de ZarateCEMENTOS LEMONA SA Elena GuedeCIE AUTOMOTIVE SA José EsmorísCONSTRUCCIONES Y AUXILIAR DE FERROCARRILES SA (CAF) Imanol IturriozEPTISA CINSA INGENIERÍA Y CALIDAD SA Jesús Gonzalo GarcíaEUSKALTEL SA Manuel SalaverriaFAGOR EDERLAN SCOOP Juan María Palencia

GALDAGILEEN ELKARTEEN ESPAINIAKO FEDERAZIOA Rafael de la PeñaGRUPO IGUALMEQUISA SA Nicolás GuerraHÉROUX-DEVTEK SPAIN José LealIBARMIA INNOVATEK SLU Koldo ArandiaIBERDROLA SA Izaskun RicaIBERMÁTICA SA Iñaki del Río INGETEAM SA Alex BelausteguiKUTXABANK SA Fernando IrigoyenPETRÓLEOS DEL NORTE SA (PETRONOR) Emiliano López Atxurra

SAPA PLACENCIA SL Ibón AperribaySIDENOR ACEROS ESPECIALES SL José Antonio JainagaSIEMENS GAMESA RENEWABLE ENERGY INNOVATION & TECHNOLOGY SL Antonio de la TorreTUBACEX SA Diego Herrero de la TorreVELATIA SL Alejandro OrmazabalVICINAY CADENAS SA Jesús NavasVIUDA DE SAINZ SA Pedro SainzZIV APLICACIONES Y TECNOLOGÍA SL Covadonga Coca

PATRONO BAZKIDEAK

EUSKO JAURLARITZA Estíbaliz Hernáez Adolfo Morais María Aguirre Alexander Arriola Alberto Fernández Iñaki AldekogaraiESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA Raül BlancoARABAKO FORU ALDUNDIA Javier HernandoBIZKAIKO FORU ALDUNDIA Joseba MariezkurrenaGIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA Jon GurrutxagaEUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA José Luis Martín

JON AZUAJON BARRENECHEAPEDRO MIGUEL ETXENIKEMª CARMEN GALLASTEGUIIÑAKI GARMENDIAJOSEBA JAUREGIZARMONTSE PARDOJOSE TESÁN

BILBOKO UDALA Gotzone SagarduiDONOSTIAKO UDALA Eneko GoiaGASTEIZKO UDALA Igor SalazarADEGI Patxi SasigainCEBEK Iñaki GarcinuñoSEA - ARABAKO ENPRESARIAK Pascal Gómez

PATRONO INSTITUZIONALAK IZENDAPEN-PATRONOAK PATRONO OSOAK

FUNDAZIOKO PATRONATUA

TECNALIA 2019KO URTEKO TXOSTENA

Page 7: 2019ko URTEKO TXOSTENA TECNALIA RESEARCH & …

12 13

GO

BE

RN

U-O

RG

AN

OA

K

GO

BE

RN

U-O

RG

AN

OA

KTECNALIA

ACLARA METERS SLAIANOX SAALSAAMURRIO FERROCARRIL Y EQUIPOS SAARANCIA SA de CVARCELORMITTAL INNOVACIÓN, INVESTIGACIÓN E INVERSIÓN SLARTECHE CENTRO DE TECNOLOGÍA AIEBATZ SCOOPBURDINOLA SCOOPCEMENTOS LEMONA SACEMENTOS REZOLA- HEIDELBERGCEMENT GROUPCIE AUTOMOTIVE SACONSTRUCCIONES Y AUXILIAR DE FERROCARRILES SA (CAF)EPTISA CINSA INGENIERÍA Y CALIDAD SAESTUDIOS GIS SLEUROHELPEUSKAL FORGING SAEUSKALTEL SAFAGOR EDERLAN SCOOPGALDAGILEEN ELKARTEEN ESPAINIAKO FEDERAZIOA

FUNDACIÓN TECNALIA COLOMBIAFUNDICIÓN EN CÁSCARA SAGESTAMPGRUPO AERNNOVAGRUPO GORLANGRUPO IGUALMEQUISA SAGRUPO TAMOIN SAHÉROUX-DEVTEK SPAINIBARMIA INNOVATEK SLUIBERDROLA SAIBERMÁTICA SAINGETEAM SAINKOLANIRIZAR SCOOPKUTXABANK SALAN MOBEL SCOOPM. TORRES DISEÑOS INDUSTRIALES SAUMADERAS MEJORADAS INDUSTRIAL SAUODEI SAPETRÓLEOS DEL NORTE SA (PETRONOR)REGAL BELOIT SPAIN SASAPA PLACENCIA SLSIDENOR ACEROS ESPECIALES SL

SIEMENS ENGINES R&D SASIEMENS GAMESA RENEWABLE ENERGY INNOVATION AND TECHNOLOGY SLTALGOTECMAN, SERVICIOS DE VALOR AÑADIDO SLTRADEBE SATUBACEX SAULMA HORMIGÓN POLÍMERO SCOOPVELATIA SLVICINAY CADENAS SAVIUDA DE SAINZ SAZIV APLICACIONES Y TECNOLOGÍA SL

BILBOKO UDALADONOSTIAKO UDALAGASTEIZKO UDALADEUSTUKO UNIBERTSITATEAEUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

TECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDAZIOKO BAZKIDE LAGUNTZAILEAK

BATZORDE EXEKUTIBOA

LEHENDAKARIAPETRÓLEOS DEL NORTE SA (PETRONOR) Emiliano López Atxurra

IDAZKARIAKUTXABANK SA Fernando Irigoyen

BATZORDEKIDEAKAERNNOVA AEROSPACE SAU Hipólito SuárezCIE AUTOMOTIVE SA José EsmorísCONSTRUCCIONES Y AUXILIAR DE FERROCARRILES SA (CAF) Imanol IturriozEUSKALTEL SA Manuel SalaverriaEUSKO JAURLARITZA Alberto FernándezINGETEAM SA Alex BelausteguiIÑAKI GARMENDIASAPA PLACENCIA SL Ibón Aperribay

TECNALIA+ BATZORDEA

LEHENDAKARIA EUSKALTEL SA Manuel Salaverria

BATZORDEKIDEAKAERNNOVA AEROSPACE SAU Hipólito SuárezEUSKO JAURLARITZA Alberto Fernández

ZUZENDARITZA KONTSEILU EXEKUTIBOA

CEOa Iñaki San SebastiánMERKATUKO ZUZENDARIORDETZA NAGUSIA Agustín J. SáenzTEKNOLOGIAKO ZUZENDARIORDETZA NAGUSIA Jesús Valero

ESTRATEGIA BATZORDEA

LEHENDAKARIAEUSKALTEL SA Manuel Salaverria

IDAZKARIA (ez da patronoa)LEHENDAKARITZA KABINETEKO ZUZENDARIA José Ignacio Zudaire

BATZORDEKIDEAKCONSTRUCCIONES Y AUXILIAR DE FERROCARRILES SA (CAF) Imanol IturriozCIE AUTOMOTIVE SA José EsmorísIÑAKI GARMENDIAEUSKO JAURLARITZA Alberto FernándezIBARMIA INNOVATEK SLU Koldo ArandiaIBERDROLA SA Izaskun Rica

GAINBEGIRATZE- KONTSEILUA

LEHENDAKARIAAnder Ramos

IDAZKARIA Artzai Picón

BATZORDEKIDEAKJoannes Berque Marta BrizuelaYolanda de MiguelJavier del SerUrko EsnaolaSergio Gil Husein González Óscar LageÁlvaro TejadoAna Isabel TorreEUSKALTEL SA Manuel Salaverria

DIBISIO KONTSEILUAK (LEHENDAKARIAK)

BUILDING TECHNOLOGIESEPTISA CINSA INGENIERÍA Y CALIDAD SA Jesús Gonzalo García

ENERGIA ETA INGURUMENAIBERDROLA SA Izaskun Rica

ICTIBERMÁTICA SA Iñaki del Río

INDUSTRIA ETA GARRAIOAIBARMIA INNOVATEK SLU Koldo Arandia

LAB_SERVICESVICINAY CADENAS SA Jesús Navas

OSASUNAGRUPO IGUALMEQUISA SA Nicolás Guerra

IZENDAPENEN ETA BAZKIDEEN BATZORDEA

LEHENDAKARIAAERNNOVA AEROSPACE SAU Hipólito Suárez

IDAZKARIA (ez da patronoa)TECNALIA Elena Schaeidt

BATZORDEKIDEAKSAPA PLACENCIA SL Ibón AperribayEUSKO JAURLARITZA Alberto Fernández

IKUSKARITZA BATZORDEA

LEHENDAKARIAKUTXABANK SA Fernando Irigoyen

IDAZKARIA (ez da patronoa)TECNALIA José María Múgica

BATZORDEKIDEAKFAGOR EDERLAN SCOOP Juan María PalenciaSIEMENS GAMESA RENEWABLE ENERGY INNOVATION AND TECHNOLOGY SL Joaquín Fernández

2019KO URTEKO TXOSTENA

Page 8: 2019ko URTEKO TXOSTENA TECNALIA RESEARCH & …

14 15

INFO

RM

AZ

IO E

KO

NO

MIK

OA

INFO

RM

AZ

IO E

KO

NO

MIK

OATECNALIA

Hemen azaltzen diren datuak Urteko Memoria Ekonomikoan azaltzen dira (KPMG-k ikuskatua).

K€ = Mila euro

2019KO DIRU-SARRERAK, FINANTZAKETA-ITURRIEN ARABERA

2019ko abenduaren 31ko datuak

2019KO DIRU-SARRERAK

Kontzeptua K€

Finantzaketa publiko ez-lehiakorra 23.524

Finantzaketa publiko lehiakorra 34.352

Kontratupeko finantzaketa 55.218

Beste batzuk 2.398

Diru-sarrerak, guztira 115.493

EGOERAREN BALANTZEA

Aktiboa K€

Aktibo ez-korrontea 97.126

Aktibo korrontea 136.532

Aktiboa, guztira 233.657

Ondare garbia eta pasiboa K€

Ondare garbia 97.997

Pasibo ez-korrontea 83.251

Pasibo korrontea 52.410

Ondare garbia eta pasiboa, guztira 233.657

% 21Europa

Pribatua eta bestelakoak

% 50

Eusko Jaurlaritza

% 28Beste administrazioak

% 1

AUDITOREAREN GUTUNA

2019KO URTEKO TXOSTENA

Page 9: 2019ko URTEKO TXOSTENA TECNALIA RESEARCH & …

JA

RD

UE

RA

RE

N IN

PA

KT

UA

JA

RD

UE

RA

RE

N IN

PA

KT

UATECNALIA

16 17

TECNALIAn uste dugu I+G+Baren aldeko apustu sistematiko eta gero eta handiagoa egiteak eragin nabarmena duela lehiakortasunean, hazkundean, enpleguan eta gizarte-ongizatean.

Hori dela eta, gure I+G+Bko jardueraren inpaktua maximizatzeko konpromisoa dugu, eta hala islatu dugu gure xedean: teknologia BPG bihurtzea.

Eta metodologia eta tresna propioei esker, inpaktu positiboa neurtzen dugu, hala nola inpaktu ekonomikoa, zientifiko-teknologikoa, soziala edo ingurumenekoa.

Horri esker, gure xedea eta ikuspegia zenbateraino betetzen ari garen neur dezakegu, eta hori lagungarria da helburu estrategikoak ezartzeko eta lortzeko.

Hauek dira 2019ko jardueraren inpaktuaren neurketan lortutako emaitza batzuk:

Euskadiko erakunde publikoek TECNALIAn inbertitzen duten euro bakoitzeko, 1,5 euroko itzulera fiskala lortzen da.

1,5€

ITZULERAFISKALA

EAEkoERAKUNDEEK TECNALIA

1€

Enpresek TECNALIArekin I+Gan inbertitutako euro bakoitzeko, enpresaren emaitza-kontuan 8,2 euro lortzen dituzte.

8,2€ENPRESAK I+GAN

EMAITZAKONTUA

TECNALIA1€

TECNALIAko lanpostu bakoitzeko, beste 3,6 lanposturi eusten zaie Euskadin.

1+3,6LANPOSTUATEKNALIAN

EAEn

1

Euskadiko erakunde publikoek TECNALIAn inbertitzen duten euro bakoitzeko, BPGko 13 euro sortzen dira.

TECNALIA1€ 13€EAEko

ERAKUNDEEK

BPG

Gainera, TECNALIAn ekintzailetza-ekosistema bat garatzen dugu, zeinak laguntzen baitigu gure aktibo teknologikoak aprobetxatzen eta merkaturatzen, TECNALIA Ventures-en bidez, enpresentzat eta gizartearentzat balioa sortzeko. Horretarako, berrikuntza-ekosistema ororen funtsezko hiru oinarriak elkarri lotzen jartzen ditu bere ahaleginak: “Minds” (teknologoak / zientzialariak), “Management” (ekintzaileak) eta “Money” (inbertitzaileak).

Hala, 2019an, TECNALIAk 4,7 milioi euroko sarrerak lortu ditu jabetza industrialaren salmentagatik.

Horrez gain, Europako Patente Bulegoaren 2019ko txostenaren arabera, TECNALIA da Europako patente gehien eskatzen duen Espainiako bigarren erakundea. Urtero, 3,4 patente eskatzen ditu 100 ikertzaileko; antzeko ezaugarriak dituzten beste erakundeek baino gehiago.

Azken bost urteetan TECNALIAk sortutako OTEBen biziraupen-tasa % 100 da.

OTEB-en DATUAK.

H2SITE:

Enpresa berria, 2019an TECNALIAren, ENGIE enpresaren (Frantzia) eta Eindhoveneko Unibertsitatearen (TUe) lankidetzatik sortua, Bizkaian egongo da. Haren helburua hidrogenoaren ekonomia zabaltzen laguntzea da, zeina oinarrizko faktore bat baita trantsizio energetikoa bizkortzeko, eta ezinbesteko osagaia etorkizuneko nahaste energetikoan.

OTEB aktiboetako enplegua287

OTEB aktiboen fakturazioa (M€)34

OTEB sustatuak eta aktiboak20

Tecnaliaren parte-hartzea duten OTEBak12

Erakarritako kapitala (M€)7

TECNALIAk, 2012tik hona, % 92ko arrakasta-ratioa du EPO/PCTen eskaeretan.

PATENTEEN DATUAK.JARDUERAREN INPAKTUA.

2019an eskatutako patenteak31

Zorroko patenteak752

Zorroko software-erregistroak71

2019an onartutako patenteak11

Zorroko patente-familiak182

2019an eskatutako software-erregistroak6

2019KO URTEKO TXOSTENA

Page 10: 2019ko URTEKO TXOSTENA TECNALIA RESEARCH & …

TECNALIAk, 2019an, Teknologiatan antolatu ditu bere Estrategia Teknologikoak; batzuk zeharkakoak (merkatu batean baino gehiagotan eragina izan dezaketenak), eta beste batzuk bertikalagoak (merkatu bakar batean eragina dutenak). TECNALIAren Teknologia guztiek ezaugarri hauek dituzte: garrantzi teknologikoa, gaitasun teknologikoak eta merkatu-eskaera, eta merkatuan eragina izateko behar den ikerketa-masa kritikoa.

ESPEZIALIZAZIO TEKNOLOGIKOA.

ZEHARKAKO TEKNOLOGIAK.

Automatizazioa, robotika eta kontrol mekatronikoa

Zibersegurtasuna eta blockchain

Computer vision and visual interaction

Gainazalen ingeniaritza

Adimen artifiziala eta big data

Metalak

Nanomaterialak

Polimeroak, konpositeak eta oinarri biologikoko materialak

Sistema elektronikoak, potentzia-elektronika eta haien kontrola

Software technologies

TEKNOLOGIA ESPEZIALIZATUAK.

Klima-aldaketara egokitzea

Biologia molekularra

Biosintesia eta hartzidura

Egitura-kalkulua eta fluidoen eta egituraren arteko interakzioa

Airearen kalitatea eta akustika

Bizi-zikloa eta ekodiseinua

Portaera zerbitzuan

Fidagarritasuna

Hiri-diseinua

Diseinua eta simulazioa

Saiakuntza klinikoak

Ebaluazio biologikoa

Erauzketa eta kapsulatzea

Eraikinen fisika

Fluidoen dinamika

Galenika

Suaren ingeniaritza

Zementuzko materialak

Meteorologia eta klima

Energia-ereduak

Semantika-ereduak

Neural interfaces

Power systems

Fabrikazio-prozesuak

Kimika jasangarria

Teknologia fotovoltaikoak

Mintz-teknologiak

Hondakinak balorizatzeko teknologiak

Termodinamika

18 19

ES

PE

ZIA

LIZ

AZ

IO T

EK

NO

LOG

IKO

A

ES

PE

ZIA

LIZ

AZ

IO T

EK

NO

LOG

IKO

ATECNALIA 2019KO URTEKO TXOSTENA

Page 11: 2019ko URTEKO TXOSTENA TECNALIA RESEARCH & …

20 21

JA

RD

UE

RA

-ER

EM

UA

K

JA

RD

UE

RA

-ER

EM

UA

KTECNALIA

JARDUERA- EREMUAK.

Erne gaude, eta oraingo eta etorkizuneko erronkei eta aukerei erantzuteko prest. Enpresen ondoan gaude etorkizunera garamatzaten bide guztietan, aurrean edozein erronka izanda ere.

FABRIKAZIO AURRERATUA4.0 Industriaren iraultzan murgilduta gaude, non fabrikazio fisikoa eta digitala elkartzen baitira, konektibitatearen eta datuen iraultzari industria-zentzua emateko, eta zenbait gertaerak -hala nola material eta prozesu berriek, automatizazio malguak, ekoefizientziak eta jasangarritasunak- aldaketaren eragile gisa ekartzen dizkiguten berrikuntzak integratzeko.

OSASUNAPrebentzio, diagnostiko, tratamendu eta errehabilitazioko etapetarako produktu eta zerbitzu pertsonalizatuen garapena bultzatzen dugu. Horietan, pertsonen osasunari eragiten dioten aldagai nagusiak hartzen ditugu kontuan: genetika, elikadura, ingurune fisikoa eta soziala.

TRANTSIZIO ENERGETIKOA2050ean neutraltasun klimatikoa lortzeko, energia sakon deskarbonizatu behar da sistema elektriko % 100 berriztagarri baten bidez. Eferbeszentzia teknologikoko testuinguru batean trantsizioa azkartzeko gero eta presio handiagoa dago, eta horrek karbono gutxiko soluzio energetikoak sustatzen ditu.

MUGIKORTASUN JASANGARRIAMugikortasunaren esparruan gertatzen ari den eraldaketa izugarri baten lehen etapetan gaude. Teknologia berriek aukera emango dute mugikortasun-sistema adimentsuago, seguruago, garbiago eta inklusiboagoak garatzeko.

HIRI-EKOSISTEMAHiriaren eta lurraldearen eraldaketa positiboari eta garapenari laguntzen diegu balioetan oinarritutako zenbait hiri-soluzioren bidez, hiri adimentsu eta klima-aldaketarekiko erresiliente bat lortzeko, eragin handiko teknologia aurreratuak aplikatuz.

Material eta produktu adimendunak eta funtzio anitzekoak.

Eraikin eta azpiegitura jasangarriak eta adimendunak.

Hiri-plangintza integrala eta dinamikoa.

Trantsizio energetikoa.

Eraldaketa digitala.

Erresilientzia eta klima-aldaketa.

Hiri-espazio eroso, osasungarri eta bizigarriak.

Ekonomia zirkularra.

Zahartzea, irisgarritasun unibertsala eta inklusioa.

Hiri-mugikortasun jasangarria.

Adimen artifiziala.

Robotika eta sistema kognitiboak.

Interakzio-sistema aurreratuak eta 4.0 langilea.

Errendimendu handiko konputazioa datu masiboetarako.

Sistemen bizi-zikloa eta DevOps.

Zibersegurtasuna eta konfiantza.

Gauzen Internet.

Sentsorika eta jarduketa.

Ikusmen artifiziala.

Mantentze-lan adimenduna.

4.0 Industria / Fabrikazio digitala.

Fabrikazio ekoefizientea eta jasangarria.

Material eta ekoizpen-prozesu berriak.

Material eta prozesu industrialen ebaluazioa, diagnostikoa eta ziurtapena.

Fabrikazio aditiboa.

Robotika aurreratua.

Ekoizpen-makina eta -sistema malgu eta adimendunak.

Airetiko hiri-mugikortasuna.

Mugikortasunaren kudeaketa adimenduna.

Mugikortasun jasangarrirako energia.

Garraiorako azpiegiturak.

Gidatze automatizatua.

Ibilgailu hibridoak eta elektrikoak.

Energia berriztagarriak.

Sare adimendunak eta metaketa.

Eraikuntzako / hiriko energia.

Industriaren deskarbonizazioa.

Mugikortasun jasangarria.

Energiaren digitalizazioa.

Material aurreratuak eta jasangarriak.

Klimaren eta energiaren arloko estrategia eta ingurumen-jasangarritasuna.

Elikagaien osagaiak eta konposatu funtzionalak.

Elikagai osasungarriak.

In vitro diagnostikoa.

Medikuntza birsortzailea.

Neuroingeniaritza.

Biomedikuntzako produktuak.

Robotika medikoa.

Osasun digitala eta irudi medikoa.

Garapen farmazeutikoa.

Laneko arriskuak prebenitzeko soinean

eraman daitezkeen gailuak.

Hiri-soluzio osasungarriak.

ERALDAKETA DIGITALA

OS

AS

UN

A

TRANTSIZIO ENERGETIKOA

HIR

I-E

CO

SIS

TE

MA

JASANGARRIAMUGIKORTASU

N

AURRERATUA

FABRIK

AZIO

ERALDAKETA DIGITALASekulako grina eragiten digu diseinatzeak nolakoak izango diren prozesu, produktu eta zerbitzu digitalak, gero eta interkonektatuagoa eta interaktiboagoa den mundu batean.

2019KO URTEKO TXOSTENA

Page 12: 2019ko URTEKO TXOSTENA TECNALIA RESEARCH & …

22 23

2019

KO

GE

RTA

ER

A E

SA

NG

UR

ATS

U B

AT

ZU

K

2019

KO

GE

RTA

ER

A E

SA

NG

UR

ATS

U B

AT

ZU

KTECNALIA

HIRI-GARRAIOKO LEHEN AEROTAXIA GARATU DUGU

EUROPAKO SARI BAT JASO DUGU, GESTAMPEKIN BATERA, SISTEMA ADIMENDUN BATEGATIK DatSci Awardsek NAIA I4.0 (Neurtu eta Aditu Industrian Aurrezteko) izeneko teknologia saritu dute, industria-instalazioetan efizientzia energetikoaren gabeziak diagnostikatzeko sistema adimendun bat. NAIA I4.0 sistema, GESTAMPekin batera garatua, haien instalazioetan baliozkotu da 2018tik. Sistemak fabrikazio-industriaren eraldaketa sustatzen du, digitalizazioaren, datu-analisiaren eta ikaste automatikoaren bidez. Proiektuak SPRI Eusko Jaurlaritzaren Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren laguntza jaso du, Hazitek programaren bitartez, eta produktua garatzeko eta industrializatzeko fasean dago orain.

KONTRATU GARRANTZITSU BAT LORTU DUGU, AVS-REKIN BATERA, ITER ERREAKTORERAKOF4 (Fusion For Energy) erakundeak AVSk eta TECNALIAk osatutako partzuergoa aukeratu du plasma 150 milioi gradutara berotzeko lehen injektorea sortzeko, fusio-energia mundu mailan ahalbidetzeko. Berotze-sistema hori beharrezkoa da ITER erreaktorea martxan jartzeko; energiaren ikerketan, historiako proiektu zientifiko handiena da erreaktore hori, non teknologiaren bidez simulatu nahi diren Eguzkiko erreakzioak. Kontratuaren arabera, injektore horren prototipo bat eraiki behar da, 1:1 eskalan. ITERen “Blanket Cooling Manifold” kolektorerako hodi-euskarri egituren lehen prototipoak ebaluatzen ere ari da TECNALIA.

NAZIO BATUEN ERAKUNDEAK COP25-EKO ERAKUNDE BEHATZAILE GISA AKREDITATU GINTUENNazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Gailurra, COP25, Madrilen egin zen, joan den abenduaren 2tik 13ra. Behatzaile estatusa pribilegio bat da, aukera eman baitzigun erakundearen jardueretan parte hartzeko eta egokitzearen eta arintzearen inguruko gure ekimenak aurkezteko. Goi-bilera pauso erabakigarria izan da klima-aldaketaren prozesuan, herrialdeak klima-aldaketaren ondorioak arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko egiten ari diren planak bultzatzeko: jarduerak sartzea finantza-arloan, ekintzen gardentasuna, basoak eta nekazaritza, teknologia, gaitasunak sortzea, galerak eta kalteak, hiriak, ozeanoak, etab.

Prototipo hau pertsona bat edo 150 kg-ra arteko kargak garraiatzeko diseinatua dago, eta hirian 15 bat minutuko distantziak egiteko (gehienez ere 15 kilometro). Hala, munduko hiri guztietako hiriguneetako garraio-beharren % 85 beteko lirateke. Kabina aerodinamiko bat da, eta, guztira, lau drone ditu, goiko eta beheko aldean jarriak; era koordinatuan mugitzen dira droneok, eta barruan dagoen bidaiariak automobilean ibiltzean sentitzen duen konfortaren antzekoa sentitzen du. Prototipo hau, Espainiako lehena, mugarri bat da aireko hiri-mugikortasunaren alorrean; hari esker, aitzindariak gara Europan, Alemaniarekin batera, eta erreferentzia mundu mailan.

PARAPLEJIKOEI LAGUNTZEKO BIOMATERIALABizkar-muina etenda daukatenen muina birsortu ahal izatea da osasunaren arloko erronka nagusietako bat. Paraplejiak edo tetraplejiak jasan dituzten pertsonek mugikortasuna berreskuratu ahal izango dute hori lortuz gero. Ildo horretan, biomaterial bat ikertzen ari gara, muinean txertatu eta muina birsortzen lagunduko duen biomaterial bat. Zelulagabetutako matrize bat du biomaterial horrek, eta, badirudi euskarri egokia izan daitekeela bizkar-muinean neuronen arteko birkonexioa lortzeko. Biomaterial horren oinarria grafenoz eta proteinaz diseinatua dago, eta kaltetutako nerbioak birsortzeko eta birkonektatzeko gaitasuna izango du. FET-Open ekimenaren eskutik dator garapen hau. Punta-puntako berrikuntza bat da, eta ezagutzaren mugan dago.

H2020 PROGRAMAN, ESPAINIAKO ERAKUNDE PRIBATU NAGUSIA GARATECNALIA Espainiako lehen erakunde pribatua da EBko HORIZON 2020 Programako kontratazioen, parte-hartzeen eta gidatutako proiektuen kopuruari dagokienez, eta postu horretan sendo dago. Programak martxan daramatzan sei urteetan, 295 proiektu lortu ditugu (horietako 61en gidari izanik), eta 140 milioi euroko kontratazioa. Proiektu horietan, EAEko 110 enpresarekin eta Espainiako beste lurralde batzuetako 175 enpresarekin elkarlanean aritu da TECNALIA. Lidergo hori aitortzen du EARTOk (Ikerketako eta Teknologiako Erakundeen Europako Elkarteak), eta, 2019an, Elkarteko lehendakariorde izendatu zuen Iñaki San Sebastián TECNALIAko CEOa; halaber, Elkarteko lehendakari izendatu zuen Antti Vasara Finlandiako VTT zentroko CEOa.

JABETZA INDUSTRIALAREN BESTERENTZE-ERAGIKETA HANDIENAOMRON enpresak automatizazio industrialeko zerbitzuak ematen ditu, eta, 2007tik, QUATTRO™ robota merkaturatzen du, manipulazioko robot industrialik azkarrena, zeina TECNALIAk garatutako eta patentatutako PAR4 teknologian oinarritzen baita. Patenteak lau besoko robot paraleloen konfigurazio bat babesten du (delta robota), zeinak ematen baititu abiadura eta azelerazio maximoak eta errendimendu aparta lan-inguratzaile osoan, paketatzeko, fabrikatzeko, muntatzeko edo manipulatzeko erabiltzen denean. 2019. urtean, lizentziak 12 urte bete zituenean, OMRONi saldu diogu patentearen jabetza, eta, hala, TECNALIAk inoiz egin duen jabetza industrialaren besterentze handiena egin da.

Page 13: 2019ko URTEKO TXOSTENA TECNALIA RESEARCH & …

BENETAKO ERAIKIN BATEN LEHEN BIKI DIGITALA (KUBIK 4.0)Eraikin baten biki digitala erreplika birtual bat da, eta eraikin horretan egiten diren jarduerak islatzen ditu, denbora errealean; hala, edozer gorabehera gertatzen dela ere, esku hartzeko aukera ematen du. TECNALIAk benetako eraikin baten lehen biki digitala sortu du, eta, hala, industriatik eraikin-kudeaketara eraman du biki digitalaren ideia. Eraikin esperimentalak, KUBIKek, BIMen oinarritutako irudikapen birtual bat du, non denbora errealean islatzen baita eraikinean egiten den jarduera oro, eraikina monitorizatzen eta kudeatzen duten sentsoreen bidez (3.400 sentsore baino gehiago). Eraikinen kudeaketa goitik behera irauli du, eta, haren bidez, % 40 ere aurreztu daiteke energia-kontsumoan, eta % 20 mantentze-lanetan.

24 25

2019

KO

GE

RTA

ER

A E

SA

NG

UR

ATS

U B

AT

ZU

K

2019

KO

GE

RTA

ER

A E

SA

NG

UR

ATS

U B

AT

ZU

KTECNALIA

BUCKYPAPERAK FABRIKATZEKO EUROPAKO LEHEN LANTEGIA SORTU DUGU Buckypaper orriak era jarraituan fabrikatzeko Europako lehen lantegia diseinatu eta eraiki dugu SISTEPLANTekin batera. Buckypaper orriak karbonozko nanotutuz osatutako xaflak dira, manipulatu daitezkeenak, eta diseinuaren bidezko segurtasunaren (safe-by-design) kontzeptuan oinarrituak daude. Karbonozko nanotutuek propietate mekaniko, termiko eta elektriko bikainak dituzte, eta, materialaren ezaugarri bereizgarriek potentzial izugarria eta disruptiboa ematen diote garraioaren sektoreko egiturak eta osagaiak eraikitzeko. Europan, oso mugatua da buckypaper orrien fabrikazioa, eta ikerketa-laborategietan ekoizten dira. Gaur egun, AEB eta Japonia dira produktu horren industrializazioaren buruak, eta, ekimen horren bidez, Europan industrializatzea bultzatzen da.

LANKIDETZA ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKOA AKITANIA BERRIAREKINAkitania Berriko Eskualde Kontseiluaren eta TECNALIAren arteko elkarlanak esparru-hitzarmen bat ekarri du, oraingoz hiru urterako, eta, haren bidez, Akitania Berria eskualdeko industria eta ikerketa-ehunaren lehiakortasuna indartu ahal izango da TECNALIAren ahalmen zientifiko eta teknologikoaren laguntzaz, zeinak bulego berri bat izango baitu Bordelen, egiteko horietarako. Hitzarmenean sei alor zientifiko eta teknologiko sartzen dira: itsas zabaleko energia berriztagarriak (olatuena eta eolikoa), robotika; materialak eratzeko prozesu aurreratuak eta gainazalen tratamendu aurreratuak; 4.0 mantentze-lanak; zibersegurtasuna; osasunerako teknologiak eta silver economy deritzona.

ADIMEN ARTIFIZIALEKO KATEDRA GRANADAKO UNIBERTSITATEANTECNALIAren katedra berriaren helburua adimen artifiziala (AA) sustatzea izango da, zenbait merkatutan aplikatua, hala nola ezagutzan eta bikaintasun zientifiko-teknologikoan. Katedra hori Datuen Zientziako eta Adimen Konputazionaleko Andaluziako Ikerketa Institutura adskribatua dago, eta, hari esker, lotura formal eta estrategiko bat sortu da UGRko eta TECNALIAko adimen artifizialeko ikerketa-taldeen artean, bere izaera eraldatzailea beste sektore batzuetan garatzeko asmoarekin, hala nola eraikuntzan eta hiri-ingurunean: biki digitala, zibersegurtasuna, garraio-sistema adimenduna (ITS) eta logistika, eta 4.0 industria. Horretarako, honelako jarduerak egingo ditu katedrak, besteak beste: trebakuntza, ikasleentzako bekak, eta AA aplikatuan oinarritzen diren proiektuak eta aktiboak garatu eta gidatu.

EUROPAKO 4.0 SARE HANDIENAREN BURU GARA: EIT MANUFACTURINGEuropako 4.0 fabrikazioko berrikuntzako sare handiena da EIT Manufacturing, eta xede du Europa mundu osoan berrikuntzaren erreferentzia bihurtzea eta enpresei laguntzea teknologia berriak bizkorrago eta modu eraginkorragoan barnera ditzaten. Lan-lerro hauek izango ditu: I+Gko lankidetza, trebakuntza eta negozio berriak sortzea. Eta jarduera-ardatz hauek: robotika, digitalizazioa, “zero akatseko” fabrikazioa eta fabrikazio aditiboa. Alemanian, Suedian, Austrian, Italian eta Euskadin izango ditu egoitzak, eta Euskadiko Aernnova, Mondragon Korporazioa, IK4 Research Alliance, ITP Aero eta TECNALIA izango ditu partaide, Europako beste enpresa batzuekin batera, hala nola Volkswagen, Volvo, Siemens eta Whirlpool Europe.

EKIALDE ERTAINEAN GURE LABORATEGI ELEKTRIKOAK AITORTU DITUZTEGure laborategi elektrikoak Approved Laboratory gisa aitortu ditu Emirerri Batuetako Sharjah Electricity and Water Authority (SEWA) konpainia elektrikoak. Ziurtagiria emateko ekitaldia Dubain egin zen, Middle East Electricity (MEE) 2019 azokan, TECNALIAren standean bertan. Laborategietako zuzendari tekniko Luis Martínez Cancela doktore eta lankideak jaso zuen saria SEWAren ordezkari gorenaren eskutik. TECNALIA Electrical Labs Ekialde Ertainean inplantatzeko estrategiaren ondorioa izan da aitortza hori. Herrialde horretako emirerri garrantzitsuenetako konpainia elektrikoek orain arte emandakoei gehitzen zaie -Abu Dhabi (ADWEA) eta Dubai (DEWA)-, baita Ekialde Ertaineko beste herrialde batzuetako konpainia elektrikoek emandakoari ere -Oman (DCRP) eta Saudi Arabia (SEC)-.

MUGIMENDUA ANALIZATZEKO LABORATEGI AITZINDARI BAT INAUGURATU DUGU Espainiako lehen laborategia da halako teknologia aitzindaria duena, giza mugimendua analizatzeko -bereziki, gaixotasun neuromuskularrak dituzten pertsonena-, eta emaitzak tratamendu eta gailu medikoak optimizatzeko erabiltzeko. Tresna medikoak garatzea du helburu, betiere bizi-kalitatea hobetzeko mugimena kaltetua duten pazienteei -hala nola hemiplegia (iktus baten ondoren), arantza bifidoa eta disfuntzio neuromuskularrak dituztenei-. Horretarako, teknologia berriak garatuko dituzte, sektoreko enpresek egindako prototipoen saiakuntzak egin, eta klinikoek berek egin ahal izango dituzten errehabilitazio-tratamenduak pertsonalizatu.

Page 14: 2019ko URTEKO TXOSTENA TECNALIA RESEARCH & …

BRASIL

KOLONBIA

MEXIKO

ESTATU BATUAK

ESKOZIA

FRANTZIA

EUSKAL HERRIA

HUNGARIA

BULGARIA

EGIPTO

SERBIA

ITALIA

BELGIKA

CHINA

BRASIL

COLOMBIA

MÉXICO

ESTADOS UNIDOS

ESCOCIA

FRANCIA

PAÍS VASCO

HUNGRÍA

BULGARIA

EGIPTO

SERBIA

ITALIA

BÉLGICA

TXINA

27

PR

ES

EN

TZ

IA G

LOB

AL

A

PR

ES

EN

TZ

IA G

LOB

AL

ATECNALIA

26

MERKATARITZA- SAREA

ALIANTZAKCAAM TxinaCIDESI CLAUT MexikoJIIP BelgikaNUTES BrasilSEI Estatu BatuakUNIVERSITY OF STRATHCLYDE Eskozia

ORDEZKARITZAK ATZERRIANTxina NanjingKolonbia Bogota MedellinFrantzia Burdeos MontpellierItalia PisaMexiko Mexiko Hiria Serbia Belgrado

BERRIKUNTZA-ZENTRO ELKARTUAKBulgaria Sofia ESICenter Eastern EuropeEgipto Kairo ESICenter SECCFrantzia Angelu Nobatek

EGOITZA NAGUSIA

Euskal Herria

2019KO URTEKO TXOSTENA

Page 15: 2019ko URTEKO TXOSTENA TECNALIA RESEARCH & …

28

EG

OIT

ZE

N K

OK

AP

EN

A TECNALIA

EGOITZA NAGUSIA

BIZKAIKO PARKE ZIENTIFIKOETA TEKNOLOGIKOAAstondo Bidea, Edificio 700 E-48160 Derio (Bizkaia)T 902 760 000*Nazioarteko deiak:+34 946 430 850

BESTE EGOITZA BATZUK

ARABA

ARABAKO PARKE TEKNOLOGIKOAAlbert Einstein, 28Leonardo Da Vinci, 11E-01510 Gasteiz

BIZKAIA

BIZKAIKO PARKE ZIENTIFIKO ETA TEKNOLOGIKOA Ibaizabal Bidea, Edificio 101 Laida Bidea, Edificio 204 Laida Bidea, Edificio 413 E-48170 Zamudio

CÁDIZ

CENTRO TECNOLÓGICOLoma de Sancti Petri, s/n.E-11139 Chiclana de la Frontera

GIPUZKOA

GIPUZKOAKO PARKE ZIENTIFIKO ETA TEKNOLOGIKOA Mikeletegi Pasealekua, 1-3 Mikeletegi Pasealekua, 2 Mikeletegi Pasealekua, 7 E-20009 Donostia

POLÍGONO VENTAS C/ Gabiria 82-84 E-20305 Irun

Área Anardi, 5 E-20730 Azpeitia

MADRID

C/ Velázquez, 64-66 2ª pl.E-28001 Madrid ZARAGOZA

ESCUELA UNIVERSITARIA POLITÉCNICA (EUPLA)C/ Mayor, 5E-50100 La Almunia de Doña Godina

PARQUE EMPRESARIAL DINAMIZAAvda. de Ranillas nº 1, planta 1ª Oficinas C y DE-50018 Zaragoza

ORDEZKARITZAK ATZERRIAN

TXINA

EITRI - Building 888, Chengxin DadaoJiangning District, 211100NanjingT +86 25 52150605

KOLONBIA

Carrera 18 No. 78-40 Edificio Témpora, Oficina 203 C.P. 110221 - BogotáT +57 1 236 7968 Carrera 43A No. 19-17 Oficina 303Edificio Block Centro EmpresarialC.P. 050021 MedellínT +57 4 40301968

FRANTZIA

CSU - BÂTIMENT 6950, Rue Saint-Priest F-34090 Montpellier T +33 467 107 130Parc Scientifique UNITEC 1 2 Allée du Doyen Georges BrusF-33600 Pessac T +33 467 107 130

ITALIA

CERFITTViale Rinaldo Piaggio, 32I-56025 Pontedera (PI)T +39 0587 274 818

MEXIKO

Torre Reforma Latino, Piso #40 Of. 40A115Avenida Paseo de la Reforma #296Colonia Juárez, Delegación CuauhtémocC.P. 06600 - Ciudad de MéxicoT+52 1 55 4494 5063

SERBIA

Deligradska 9/39RS-11000 BelgradoT +381 11 3246 419

Page 16: 2019ko URTEKO TXOSTENA TECNALIA RESEARCH & …

www.tecnalia.com