8
Osteguna, 2014ko irailaren 11. 2. urtea. 167. zenbakia. www.ataria.info Tolosa CF-k etzi jokatuko du ligako lehen neurketa, etxetik kanpo, Hernaniren aurka Iker Dorronsoro: «Gure asmoa baloi jabetza izanda partidetan nagusitasuna izatea da. Defentsa ere hobetu dugu» 6 50 lan eskaintzekin gaur hasiko da Enplegune Lehiberrin Udalek, Tolosaldea Garatzenek, Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Lanbidek bideratu dute, eta lan postu guztiak enpresa pribatuenak izango dira 2 «Ura etxeko iturritik edateari utzi diogu» Lehen eta orain. Goian, Aldaba-Txikin dagoen Bidaurreta baserria urez hornitzen zuen iturria. Beheran, Abiadura Handiko Trenaren lanen ostean nola gelditu den. Josu Eguren Zabalaren esanetan, hiru urte daramatzate kamioi zisterna bidez hornitzen. Lehen etxean arrotz ziren ur botilak, orain beharrezko bilakatu zaizkie. 3 LARRAUL, BATUKADA FEMINISTEN BILGUNE Asteburuan Euskal Herriko batukada feminista taldeak elkartuko dira Hezkide Eskolak duen egoitzan 5 LIERNI KAMIO DANTZA SUELTO TXAPELKETAN IRABAZLE Billabonatarrak Donostiako txapelketa irabazi du Iker Sanz lezotarrarekin batera 7 Eneko eta Igor Arana Adela elkarteko kideak «Neuronak hiltzen joaten dira» Arana anaiei Alboko Esklerosi Amiotrofikoak dituen ondorioak gertutik ezagutzea tokatu zaie 4 Eneko eta Igor Arana, Amasan. M. UGARTEMENDIA

«Neuronak hiltzen joaten dira» · Handiko Trenaren lanen ostean nola gelditu den. Josu Eguren Zabalaren esanetan, hiru urte daramatzate kamioi zisterna bidez hornitzen. Lehen etxean

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: «Neuronak hiltzen joaten dira» · Handiko Trenaren lanen ostean nola gelditu den. Josu Eguren Zabalaren esanetan, hiru urte daramatzate kamioi zisterna bidez hornitzen. Lehen etxean

Osteguna, 2014ko irailaren 11. 2. urtea. 167. zenbakia. www.ataria.info

Tolosa CF-k etzi jokatuko du ligako lehenneurketa, etxetik kanpo, Hernaniren aurkaIker Dorronsoro: «Gure asmoa baloi jabetza izanda partidetannagusitasuna izatea da. Defentsa ere hobetu dugu» 6

50 lan eskaintzekingaur hasiko daEnplegune Lehiberrin Udalek, Tolosaldea Garatzenek, Foru Aldundiak, EuskoJaurlaritzak eta Lanbidek bideratu dute, eta lan postuguztiak enpresa pribatuenak izango dira 2

«Ura etxeko iturritik edateari utzi diogu» Lehen eta orain. Goian, Aldaba-Txikin dagoen Bidaurreta baserria urez hornitzen zuen iturria. Beheran, AbiaduraHandiko Trenaren lanen ostean nola gelditu den. Josu Eguren Zabalaren esanetan, hiru urte daramatzate kamioizisterna bidez hornitzen. Lehen etxean arrotz ziren ur botilak, orain beharrezko bilakatu zaizkie. 3

LARRAUL,BATUKADAFEMINISTENBILGUNE

Asteburuan Euskal Herrikobatukada feminista taldeakelkartuko dira HezkideEskolak duen egoitzan 5

LIERNI KAMIODANTZA SUELTOTXAPELKETANIRABAZLE

Billabonatarrak Donostiakotxapelketa irabazi du Iker Sanzlezotarrarekin batera 7

Eneko eta Igor Arana Adela elkarteko kideak

«Neuronak hiltzen joaten dira» Arana anaiei Alboko Esklerosi Amiotrofikoak dituenondorioak gertutik ezagutzea tokatu zaie 4

Eneko eta Igor Arana, Amasan. M. UGARTEMENDIA

Page 2: «Neuronak hiltzen joaten dira» · Handiko Trenaren lanen ostean nola gelditu den. Josu Eguren Zabalaren esanetan, hiru urte daramatzate kamioi zisterna bidez hornitzen. Lehen etxean

Kultur etxeko tailerrakurrian abiaraziko dituTolosako Udalak,ikastaro egonkorreneneskaintza mantenduz

I. URKIZU TOLOSA

Tolosako Udalak kultur etxeko tailereta ikastaroak aurkeztu ditu, ikas-turtea abiarazteko. Berdintasun sai-lak, Gazteria sailak eta Kultura sai-lak parte hartzen dute tailer horie-tan eta, horrenbestez, Miren Urkola,Mikel Arreseigor eta Igor Ezenarro zi-negotziek eman dute eskaintzarenberri.

Guztira 24 tailerretan parte har-tzeko aukera izango dute tolosarreketa batzuk errepikatu egingo dituz-te, gainera, aurreko ikasturteetakoarrakasta dela eta: «Pasa den ikas-turte amaieran, tailerretako ikasleeigaldetegi moduko bat pasatu ge-nien, beren iritzia eman zezaten. Ho-rrela, bildutako galdetegiak oinarrihartu ditugu zenbait ikastaro anto-latzerakoan», dio Arreseigorrek. Ho-rrekin batera, itxaron-zerrenda sor-tu zuten tailerrak aurten berriro es-kaniko dituzte, «urtetanegonkortuta daudenekin batera».Nabarmentzekoa da, ikastaro guz-tiak urrian hasiko dituztela.

Berdintasun saileko Jabetze es-kolari dagokionez, bi egitasmo berrinabarmendu ditu Miren Urkolak.Batetik, biolentzia sexisten ingurukotailerra eskainiko dute eta, horrekinbatera, Donde no hay mata no haypatata antzezlana eta Greyren 50itzalak eta beste fenomeno estrali-terario batzuk hitzaldia ere ikasturteberriko nobedadeak izango dira.Gainerakoan, honako ikastaroez go-zatu ahal izango da Jabetze esko-lan: Zoru pelbikoa lantzeko tailerra;Beldur barik jarrera; Beldur Barik bi-deo edizioa; Nik ere baditut ikaske-

tak, nola homologatu?; Autodefen-tsa feminista; Batukada femnistaeta Tolosako III. Berdintasun planaosatzeko tailerra.

Doakoak izango dira Jabetze es-kolako ikastaro guztiak, eta jardue-ra bakoitza hasi baino bi egun lehe-nagora arte izango da izena emate-ko aukera, 943 67 03 83an [email protected].

Gazteei begirako saioetan, pasaden ikasturtean eskainitako bi ikas-taro errepikatuko dituzte, lau berri-rekin batera. Josketagintza, elkarte-en arteko lan dinamika, elikadura,komikiak, zuzeneko soinua eta as-tronomia izango dituzte lanerakogai.

Parte hartu ahal izateko izen-emate epea hilaren 15etik urriaren2ra bitartekoa izango da,[email protected]; 18eta 35 urte arteko herritarrek partehartu ahal izango dute. Tailer bakoi-tza 16 ordukoa izango da, eta 20euro ordaindu beharko da.

Kultur arloko tailerrak dira «egon-korrenak», eta urteak daramatzateeskaintza bera mantenduz. Eta, ezda gutxiagorako, kultur etxeko ikas-taroen artean herritar gehien era-kartzen dituztenak baitira kultura-ren esparrukoak; iaz 300 pertsonainguru aritu ziren.

Horrela, antzerkia, argazkigintza,baleta, dantza garaikidea, patch-worka, pintura eta marrazketa, es-kulanak eta zeramika bildu dituzteeskaintzan, eta ikastaro bakoitzakbere prezioa du. Izen ematea iraila-ren 15etik 19ra bitarte zabaldukodute iaz ikasle izandakoentzako eta,ikasle berriek, berriz, irailaren 22tik26ra bitarte eman beharko dute ize-na.

Ikastaroen inguruko ordutegi etainformazio zehatza eskuratzeko,www.tolosa.eus ataria bisitatu dai-teke.

Jakinminaz aisiabetetzeko 24 tailer,tolosarren eskura

Lehiberri zentroan izango da Enplegune azoka, bihar arte. I. URKIZU

ITZEA URKIZU

Tolosaldeko herritarren %14a lan-gabezian dago; 3.300 pertsonadira, horrela, hileroko soldatarik ja-sotzen ez dutenak. «Hazkunde eko-nomikoari lagundu eta egoerari ir-tenbide bat emateko» asmoz, hain-bat erakunde publiko lanean aritudira, gaur eta bihar Lehiberri zentro-an izango den Enplegune egitasmoamartxan jartzeko.

Proiektuaren nondik norakoakIbai Iriarte Tolosako alkate eta Tolo-saldea Garatzeneko lehendakariak,eta Leire Otaegi Lanbideko ardura-dunak azaldu zituzten. Besteak bes-te, eskualdeko enpresa sarearekinaurrez egindako lana nabarmendudu Iriartek, eta horixe da, hain zu-zen, Tolosaldeko Enpleguneren be-rrikuntza. Izan ere, lehendik ere an-tolatu izan dira, Euskal Herrian, en-plegu azokak. Bi egunotaneskainiko dituzten lanpostu guztiak,ordea, enpresa pribatuenak izangodira: «Lanbide, Eusko Jaurlaritza, Gi-puzkoako Foru Aldundia, Tolosaldea

Garatzen eta udalen artean elkarlanhandia egin dugu, eta eskertzekoada, benetan, denen esfortzua. Lan-keta horretan sektore pribatuetakokontratuak lehenetsi ditugu, sortu-tako lanpostu horiei jarraikortasunbat emateko asmoz».

Horrela, beraz, hiru lanpostumota sailkatu dituzte: Enpleguneegitasmoan diruz lagundutako 49lanpostu eskainiko dituzte Tolosal-deko enpresek; bide beretik, Lehi-berri zentroak ekintzailetasunare-kin lotutako 3 beka eskainiko ditu,gerora lanpostu bilakatzeko, inge-niari, kimiko, merkataritzan adituedo mekanikan adituentzat; azke-nik, ezinduei begirako lanpostuakere izango dira Enplegunen.

Programan parte hartu duen en-

50 lanpostu eta 3.450eskaera, EnplegunenLehiberri zentroanEnplegune hasiko dagaur, enpresapribatuen 50 laneskaintzarekin

presa bakoitzak zehaztu egin beharizan du kontratatu nahi duen langilemota eta, ondoren, Lehiberri etaLanbideren ardura izan da 3.450eskaera horiek guztiak antolatu etabeharrezko galbahea pasatzea.

Curriculumak bidaltzeko epeajoan den astean itxi bazuten ere,gaur bertan Lehiberrira bertaratueta norbere curriculuma uzteko au-kera izango dute oraindik izenikeman ez duten langabeek. Hala ere,elkarrizketak egiteko hautatutakolangabetuen maila bera duten eska-erei soilik erantzungo diete enpre-sek, galbahe osoa jada pasata izan-go baita azoka hasterako.

Gaur eta bihar, beraz, 09:00eta-tik 21:00etara bitarte zabalik izan-go da Lehiberri, Enplegunerako.

Tolosaldea

�2 2014ko irailaren 11, osteguna / Tolosaldeko Ataria

Irudia Tolosa

Tolosa&Co-k hitzarmena sendotu du udalarekin2006. urtean sortutako Merkataritza Foroan hasizen Tolosa&Co eta Tolosako Udalaren arteko hitzar-mena, eta akordioa sendotu berri dute ikasturte ha-sierarekin batera. Tolosako Udalak 21.500 euroemango dizkio merkatari elkarteari, sektorea dinami-

zatzen eta jarduerak antolatzen jarraitzeko. Izan ere,udalak «gertuko merkataritza eta txikia» sustatu nahidu, «horrek ematen baitio herriari bizia». Gorka ArregiTolosa&Co elkarteko lehendakaria eta Ibai Iriarte al-katea izan dira agerraldian. ATARIA

Page 3: «Neuronak hiltzen joaten dira» · Handiko Trenaren lanen ostean nola gelditu den. Josu Eguren Zabalaren esanetan, hiru urte daramatzate kamioi zisterna bidez hornitzen. Lehen etxean

ASIER IMAZ TOLOSA

Josu Eguren Zabala Aldaba Txi-kin bizi da familiarekin, Bidau-rreta baserrian. Azken urteetan

bizitzen ari diren egoera kontuanhartuta, Egurenek Bidaurreta base-rri zaharrak denon ongi izateari zeregin dion galdetzen du. «Lotsatutaeta minduta sentitzen gara, ‘guztionongizaterako’ den tren azkarrarenobrak gure gizatasunari errespetuafaltatu baitio, baserrira zetorren uriturria moztu, eta tratu txarra ema-nez».

Baserria Tolosarako hegoaldekosarreran dago, eta 1755. urtetikditu erregistroak Aranburu Udal Jau-regian.

Baserriak bazuen ura AHTren la-nak hasi aurretik. «Bere garaian

udaletxean argi azaldu zen bezala,50 urterako deklaratutako kontze-sio administratibo bat dugu, Iparral-deko Konfederazio Hidrografikoadelakoan erregistratuta. 3 urte diraura kamioi zisterna bidez hornitzendigutela, eta zerbitzu negargarria ja-sotzen dugu, ura agortzen zaigune-an kamioilariak etorri arte itxaronbehar izaten dugulako, eta inoiz ezdakigu zenbat denboraz egongo ga-ren urik gabe», dio Josu Egurenek.Ura etxeko iturritik edateari ere utzidiotela dio aldabarrak, «lehen inoizbehar izan ez genuen botilako uraerosi beharrean aurkitu garelarik».

Baserriaren aldeko hitz politenbalioaz ere mintzo da BidaurretakoJosu Eguren: «Harritzen nauena da,mundu guztiak dioela baserrienalde dagoela, euskal izatearen ikur

«Gizarteari: zer egin dizu Bidaurreta baserriak zuri?»

Hiru urte daramatzate Aldaba Txikikobaserrian ura kamioi zisterna bidezhornitzen, AHTren lanen ondorioz

eta jatorri izanik babestu egin behardirela, baina edozein arrazoi nahi-koa da hauei muzin egin eta lurraksuntsitu zein kentzeko, baserria etaingurugiroa bera kaltetuz». Bidau-rretako baserriko lurrak murriztuzjoan dira azken urteetan. Bertakoekongi ezagutzen dute desjabetzea hi-tzaren esanahia. «Aspaldi hasi zirengurean desjabetzeak, eta ez dira gu-txi izan: N1 errepidea egiteko, REE-ren zutabeak jartzeko, Ibiurko kolek-torea jartzeko, AHTren Tolosako tra-muko hasierako proiektua, AHT-renTolosako tramuko proiektu eralda-tua… Martxa honetan berehaladugu lurrik gabe horrenbeste 'zain-tzen' diguten baserria», ondoriozta-tu du Egurenek.

Obra «eredugarriak»

Bidaurretakoak argi du suntzituzezin daitekeela eraiki, eta hare gu-txiago, hobe beharrez ari direla esa-naz. Hori guztia, gainera, «pertsone-kin zuzenean hitz egin gabe, zenbait

idatzi eta deklarazioren bitartez»egin dutela salatu du Egurenek;«idatziak jaso genituen Lurranekekobulegotik, Eusko Jaurlaritzatik,proiektu honen onurak deskribatuz,

baina inor ez zen etorri gurera, pai-ratzen ari garena ikustera».

Hitz hutsalak, urik gabeko bola-dak, lurren desjabetzea,… errespe-tu falta. Ondorio hori atera du Josu

Egurenek: «Hasieran agindu zigutenoso gustura geratuko ginela obrabukatu ondoren. Gaur esan dezake-gu inoiz ez dugula ezagutu baserriaurik gabe eta lurrik gabe. 1755. ur-tean ez zen horren gizarte aurrera-turik, ezta baserriekiko horrenbes-teko mimorik ere, baina hauei besteerrespetu bat izan zaie beti, gauregun egiten ez den bezala».

Abiadura handiko trenaren lanek«eredugarri» izan behar zutela ziote-nek, Bidaurreta baserriari «poz» horiekarri diote; «materiala nonahi bota-ta, deposituen kudeaketa negarga-rria, bateriak puskatuta, edukion-tziak jaso gabe…».

Gizakia espezie bezala lotsaga-rria da bere jardunean. Jose MujikaUruguaiko presidentearen hitzhauek esan ondoren, BidaurretakoJosu Egurenek gizarteari ondorengogaldera luzatzen dio: «Aurrez deskri-batutakoa gizartearen mesedetanegina da, beraz, zer egin dizu Bidau-rreta baserriak zuri?».

Inoiz ez dakiguzenbat denboraz

egongo garen urikgabe; etxeko iturritik

edateari ere utzi diogu»JOSU EGUREN • KALTETUA

‘Guztionongizaterako’

den tren azkarrarenobrek gure gizatasunarierrespetua galdu diote»

Tolosaldea

�2014ko irailaren 11, osteguna / Tolosaldeko Ataria 3

«Lehen aldi baterako okupazioa zena orain desjabetzea bihurtu da», Josu Egurenen esanetan. AHTren obrek, besteak beste, bateriak bezalako hondakin kutsakorrak utzi dituzte Bidaurretako lurretan. ATARIA

ZUZENKETA

Irailaren 9ko Tolosaldeko Atariaegunkariaren zenbakian, eskualde-ko ikasleen inguruko albistea aterazen. Bertan, Zizurkilgo San Millanikastetxeko datuak falta ziren. Guzti-ra, Tolosaldean 8.019 ikasle zeude-la esaten zen; Haur Hezkuntza, Le-hen Hezkuntza, Derrigorrezko Biga-rren Hezkuntza eta Batxilergokoakkontuan hartuta. San Millango 32akgehituta, eskualdean 8.051 ikasledaude, iaz baino 140 gehiago. Zizur-kilgo ikastetxeari dagokionez, aur-ten hiru ikasle gehiagorekin hasidute ikasturtea.

Page 4: «Neuronak hiltzen joaten dira» · Handiko Trenaren lanen ostean nola gelditu den. Josu Eguren Zabalaren esanetan, hiru urte daramatzate kamioi zisterna bidez hornitzen. Lehen etxean

Igor eta Eneko Arana • Adela elkarteko kideak

«Gaixoak erabatekomendekotasuna du»

Udan honetan denen ahotan ibili den Alboko Esklerosi Amiotrofikoak dituenondorioak gertutik ezagutu zituzten duela urte batzuk Arana anaiek

MAIER UGARTEMENDIAAMASA-VILLABONA

Uda honetan asko entzun dugu Al-boko Esklerosi Amiotrofikoari (AEA)buruz hitz egiten. Igor eta EnekoAranak gertutik ezagutu dituzte gai-xotasun honek dituen ondorioak,euren aita duela bost urte hil bai-tzen horregatik. Laguntzen garran-tzia azpimarratzen dute, gaixotasu-naren ondorioei aurre egin ahal iza-teko eta baita ikertzeko ere.Zer da AEA?

Eneko Arana: Gaixotasun neurode-genaratibo bat da. Ez dakite zer jato-rri duen, baina badakite ez duelasendabiderik. Gaixotasunak bi mo-dutara erasotzen du gaixoaren gor-putza. Batzuetan lepo aldeko mus-kuluari eragiten dio. Eta bestetan,besoetan, eskuetan edo hanketanhasten da eragina. Azkenerako mu-gikortasuna erabat galtzen dute etamugitzen duten gauza bakarra be-giak dira.Zein dira agertzen diren lehen sin-

tomak?

Igor Arana: Gure aitaren kasuanAEA bulbarra izan zen, eta jateko etahitz egiteko momentuan trabatzenhasi zen; eta normalean ez zen tra-batzen zen pertsona bat. Pixkana-ka-pixkanaka mingaina geratzenjoan zitzaion. Orduan, arduratuta

frogak egiten hasi ginen. AEArenbeste kasuan, esku eta hanketanzainelduak sentitzen hasten dira, lohartzen diete behatzek eta es-kuek... Senideek ere jasan beharko dituz-

te gaixotasunen ondorioak...

I. A.: Mendekotasuna erabatekoabihurtzen da. Dena egin behar zaie.Laguntza sozialak daude, etxera la-guntzailea bidaltzen dizute eta psi-kologoak ere badaude senideei la-guntzeko. Senideei momentu ba-tzuetan deskonekta dezazula

esaten dizute, zu ere «gaixotu» ezzaitezen. Gu etxean nahikoa senideginen eta nahiko ondo moldatu gi-nen, baina laguntza izateak asko la-gundu zigun.E. A.: Horrez gain, senideentzat ereezinbestekoa da jakitea badela Ade-la izena duen elkarte bat Euskal Au-tonomia Erkidegoan. Lan handia etaemankorra egiten dute, eta batenbatek inguruan gaixotasuna daukannorbait izanez gero elkartera joateagomendatzen diot. Baliabide guz-tiak emango dizkiete eta laguntzahandia eskainiko diete.Elkarte honen laguntza oso ga-

rrantzitsua da, hortaz.

E. A.: Nik uste dut ezinbestekoadela. Gaixotasuna agian orain nor-baitek ezagutuko du, baina guk ego-kitu zitzaigun arte ez genuen behinere entzun zer zen. Zer gaixotasunden eta zer ondorio dituen entera-tzen zarenean, ez dakizu nora jo etagaixotasunaren aurka egiten duenelkarte bat badela ezagutzen duzueta lan handia egiten duela kontura-tzen zara.AEAren aurkako borrokari lotuta-

ko kanpaina bat ahoz aho ibili da

uda osoan zehar. Zertan datza?

I. A.: Kanpaina Ameriketako EstatuBatuetan hasi zen. Gaixo baten la-gunak zerbait ikusgarria egin nahizuen, eta hortaz, bere sare soziale-tatik erronka bat abiatu zuen. Erron-ka gaixotasun honen aurka bustitze-an datza eta busti nahi ez baduzu100 dolar eman behar dituzu, Euro-pan 100 euro izango lirateke. Horrezgain, bustitzen bazara ere diru la-guntza bat ematea ez legoke gaizki.Berez kanpaina ez zen diru laguntzaeskatzeko sortu, gaixotasuna eza-gutarazteko baizik. Zu bustitzen za-renean beste hiru pertsona izenda-tzen dituzu, beraiek ere egin deza-ten. Horrela katea luzatzen doa sare

sozialen bidez, eta mundu mailanoihartzun handia izan du jende eza-gun asko busti delako. Zertan lagundu dezake hainbeste

herritarrek kanpaina honetan la-

guntzeak?

E. A.: Gehienbat zer gaixotasun deneta zer eragin duen ezagutaraztean.Eragin ekonomikoa ere badu, etahori beharrezkoa da, bai elkartea-rentzat eta baita gaixotasuna dute-nentzat ere, bizimodu hobeago batemateko. Baita ikerkuntza arlorakoere. Denbora asko daramate iker-tzen, baina ez dute konponbiderikaurkitzen.I. A.: AEA garai batean gaixotasunarraroen sailean sartuta zegoen,eta gaur egun aterata dago. Halaere, dirulaguntza eskasak jasotzendituzte, eta laguntzak ez badaudeez da ikertzen. Nik uste instituzio pu-bliko eta pribatueentzat eta funda-zioentzat presio bezala ere baliaga-rria izan daitekeela.Aurrera begira ba al duzue gaixo-

tasunaren sendabidea aurkitzeko

esperantzarik?

I. A.: Espero dezagun! Hala ere, niripauso hori urrun dagoela iruditzenzait.E. A.: Esan bezala, gaixotasun de-generatibo bat da. Muskuluak mugi-tzen dituen neuronak hiltzen joatendira, ez dira birsortzen eta azkene-rako ezinduta gelditzen dira. Neuro-na horiek ez hiltzeko edo birsortze-ko konponbidea bilatu nahian aridira egun.Etorkizunari begira zeintzuk dira

zuen eskariak?

E. A.: Gehienbat orain dauden etaetorriko diren gaixoei ekonomikokiahalik eta gehien laguntzea. Gauzamaterial asko behar direlako: aul-kiak, oheak, garabiak, komunakegokitzea, eskailera mekanikoak...Karga oso handia da bai psikologi-koki eta baita fisikoki ere. Logope-dak, psikoterapeutak eta psikologo-ak ere behar dituzte, eta horretara-ko diru laguntzak behar dira.Kanpaina hau Estatu Batuetanabiatu zen eta han sona eta arrakas-ta handia izan du, bai jendearen al-detik eta baita ekonomikoki ere.Baina, hemen badirudi jendea eza-gutzen ari dela baina laguntzen bil-keta ez dela hain handia izan. Izanere, adibidez, Adela bezalako elkar-teei kosta egiten zaie dirua biltzea.Gaixotasun hau duen gertuko nor-

bait daukan pertsona horri zer

aholku emango zeniekete?

I. A.: Lehen sintomak agertzen dire-netik gaixotasuna diagnostikatuarte gure kasuan urtebete igaro zen.Hortaz, pazientzia izateko. Amorra-zioa sentitzen da zure senideak zergaixotasun duen ez dakizunean.

Etorkizunean gaixotasunaren sendabidea aurkitzeko ikerkuntzak duen garrantzia azpimarratzen dute Arana anaiek. M. U.

Villabona-Aiztondo

�4 2014ko irailaren 11, osteguna / Tolosaldeko Ataria

Kontu korrontea. Laboral kutxa:3035 0060 44 0600080648.

Laguntza emateko

www.gipuzkoa.eus

Ezagutu jauregiaren historia eta aretoek gordetzen duten ondare artistikoa

Taldea osatu eta eskaera egin

[email protected] helbidean

BISITA GIDATUAKGIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN JAUREGIAN

Page 5: «Neuronak hiltzen joaten dira» · Handiko Trenaren lanen ostean nola gelditu den. Josu Eguren Zabalaren esanetan, hiru urte daramatzate kamioi zisterna bidez hornitzen. Lehen etxean

Pasa den ikasturtean Tolosan egindako Batukada Feminista ikastaroaren entsegua. IMANOL GARCIA LANDA.

45 postu inguru aurkitu ahal izango dira Irrintzik antolatutako azokan. I.G.L.

IGOR AGIRRE LARRAUL

Batukada Feministen topaketa os-patuko dute Larraulen irailaren13an eta 14ean. Hainbat erritmo-ren aitzakiarekin, feminismoan sa-kondu eta perkusio tailerrak izangodira. Asteburu guztian zehar, EuskalHerri osoko hainbat batukada femi-nista elkartuko dira bertan.

Jardunaldiei erritmo afrobrasilda-rren tailerrarekin ekingo diete batu-kadazaleek. Tailerraren ondoreneta indarrak hartzeko, bazkariarenordua izango da. Barazki menuadastatu ahal izango dute jardunaldi-ko partaideek eta bazkari kolekti-boa osatzeko asmoa dute antola-tzaileek partaide bakoitzak etxetikjakiren bat ekarriz gero.

Hau eta gero, Batukada Feminis-ta. Musika, eraldaketarako bidea?izeneko eztabaidaren txanda izangoda. Musikaren bidez feminismoaklortu ditzakeen onuren inguruanhausnartu ondoren, batukada taile-

rra izango dute bertaratuek AinaraSarasketa eta Arantxa Vicedoren es-kutik. 20:00etan, batukada erakus-taldia egingo dute topaketako partehartzaileek Larraulgo kaleetatik ba-rrena. Topaketaren lehen egunaafari eder batekin eta afaloste musi-katuarekin amaituko dute. Gaua La-rraulgo Hezkide eskolan pasakodute nahi dutenek.

Igandean, 11:00etan ekingo dio-te topaketaren bigarren egunarierritmo afrobasildarren bigarren tai-lerrarekin. Bazkaria eta gero amai-tuko dute Batukada Feministen I. to-paketak.

Prestigiodun irakasleak

Larraulen bildutako batukadazale-ek prestigio handiko irakasleakizango dituzte burutuko dituzten tai-lerretan. Elena Alvarez eta CarolC.O. irakasleak Madrildik etorrikodira jardunaldi hauetako parte har-tzaileei erritmoak erakustera.

Coco Malangao taldeko perkusiojoleak ere tailer bat eskainiko du.Ashaba taldeko irakasleak bezala.Azken talde hau, emakumez osatu-tako perkusio talde ekintzailea da.

Eztabaidan, Elena Santos etaSheila Tirado izango dira gonbida-tuak. EHko batukada feminista sa-

Batukada Feministenbilgune bihurtuko da Larraul

Bi eguneko egonaldiaegingo dute EuskalHerriko txokoezberdinetakobatukada taldeek

reaz, Madrilgo Ashaba eta Gasteiz-ko Sokole proiektuak abiapuntu be-zala hartuz, eta musikaren eralda-ketarako indarraz hitz egin nahidute.

EHko herrietan Batukada Femi-nista ikastaroetako irakasleak direnAinara Sarasketa eta Arantxa Vice-do dira asteburuko topaketaren an-tolatzaileak.

Villabona-Aiztondo

�2014ko irailaren 11, osteguna / Tolosaldeko Ataria 5

I. AGIRRE AMASA-VILLABONA

Larunbatean ospatuko da Irrintzi El-karteak urtero antolatzen duen azo-ka berezia. Herriko elkarteak antola-tutako produktu gastronomikoenmerkatuan, denetariko 45 postu in-guru aurkitu ahal izango dira10:00etatik aurrera.

Errioxako, Nafarroako, Arabako,Bizkaiko, Iparraldeko eta Gipuzkoa-ko hainbat produktu erosi eta dasta-tzeko aukera izango dute 14:00akbitarte Txemingo Ikastolara bertara-tzen diren guztiek. Artisau produktuugariren primerako erakusleihoaizango da larunbateko feria, bertanez baitira faltako ezti, pate, txerriki,ardo eta gazta produktuak.

Gozoetan ere ez da nolanahikoaukera izango azoka berezian.Erroskilak, bizkotxoak, barkilloak,txokolateak eta euskal pastela aur-kituko dituzte gozozaleek, besteakbeste, larunbatean. Elikagaiez apar-te, kosmetika eta ukendu produk-tuak eta bestelako artisau produk-tuak ere eskuragai izango dituzteazokara inguratzen direnek.

Biltzen diren 45 postu horietatikhiru sarituko dira diru sari eta garai-kurrekin. Amasa-Villabonako Udala-ren laguntzarekin, azokan ikusgaiizango diren postu guztien aurkez-penaren eta dekorazioaren araberabanatuko dira aurretik aipatutakosari horiek. Pasa den urtean, ur-daiazpikoz eta ardoz beteriko Isaro-ren postua izan zen garailea.

Zazpi elkarteren arteko lehia

Azokarekin batera, elkarteen artekozezen isats gisatua prestatzekolehiaketa egongo da. XIX. edizioaizango du aurtengo txapelketak,azokak berak bezalaxe.

Eskualdeko zazpi elkarte lehiatu-ko dira zezen isats gisatua presta-tzen. Villabonako Irrintzi, BeharZana eta Zunbeltz elkarteak, Ama-sako Uso Toki elkartea, ZizurkilgoUrkamendi eta Asteasuko Aitzondoeta Santamaña elkarteak aurkeztu-ko dira sutondoko lehiara. Pasa denurteko txapelketan VillabonakoIrrintzi Elkarteak lortu zuen lehenpostua.

Elkarteen sukaldeko lana balora-tuko duten epaimahaikideak OngiEtorri jatetxeko Arantxa eta ElenaLazkano, Txurrut tabernako AdrianoDa Silva eta Joxe Elizalde eta JoxiMujika sukaldariak eta Itzalpe ta-bernako Emi Fernades izango dira.

Postu ugari izango diraIrrintzi Elkartearenurteroko azokanZezen isats gisatuaprestatzeko lehiaketarenXIX. edizioa ere egingo daTxermingo Ikastolan

IRAILAK 13, LARUNBATA

10:00. Erritmo afrobasildarrenI. tailerra. 14:00. Bazkaria.16:30. Eztabaida, Batukada Femi-nista. Musika, eraldaketarako bi-dea?18:00. Batukada tailerra. 20:00. Herrian zehar erakustaldia.21:00. Afaria.Ondoren. Afaloste musikatua.

IRAILAK 14, IGANDEA

11:00. Erritmo afrobasildarren II. tailerra. 14:00. Bazkaria.

EGITARAUA

Page 6: «Neuronak hiltzen joaten dira» · Handiko Trenaren lanen ostean nola gelditu den. Josu Eguren Zabalaren esanetan, hiru urte daramatzate kamioi zisterna bidez hornitzen. Lehen etxean

Iaz lortu ezin izan zenaren atzetikEtzi hasiko du denboraldiaTolosa CF-k, hirugarrenmailara igotzeko txartelalortzeko helburuarekin

MIKEL IRAOLA TOLOSA

Hirugarren mailara igotzeko zo-rian izan zen pasa den urteanTolosa. Bigarren amaitu oste-

an igoera promozioan kanporatu zu-ten, eta urte gogor bati falta izan zi-tzaion saria lortzeko ateetan geratuziren. Denboraldi berriek beti pizten

dute ilusioa, eta etsi gabe, helburualortu arte lanean jarraituko du Tolo-sak. Horregatik, goikaldean egotekointentzioz abiatuko du denboraldialarunbatean. Lehen koska, Hernaniizango du. Ez edonolako taldea, bai-na Iker Dorronsoro entrenatzaileak«konfiantza osoa» du taldearengan.

Harrobia garrantzitsu

Pasa den urteko taldek aldaketa gu-txi ditu aurtengorako. «Atzean eta he-gal batean genituen hutsuneak beteditugu, eta harrobitik tirako dugu»,

azaldu du entrenatzaile igeldotarrak.Iñigo Bereziartua fitxatu du Hernani-tik, hegalerako; aulkian eta defen-tsan, berriz, rol aldaketa izango da.Ander Avellaneda, bigarren entrena-tzaile izatera pasako da, eta bere or-dez, pasa den urtean lan hori eginzuen Beñat Larrañaga egongo da.

«Pasa den urtean nirekin izan zenBeñat entrenatzaile titulua ateratze-ko, eta Anderrek uzteko asmoa zuelaesandakoan, rol aldaketa hori plante-atu genuen. Ondo iruditu zitzaien, be-raz, aurrera».

Harrobia ere garrantzitsua da Do-rronsororentzat, eta hori dela eta, bi-garren taldeko Pablo Zumeta, IñigoOrmazabal eta Aitor Etxeberria lehentaldearekin arituko dira batzuetan.

Larunbateko neurketarako, gaine-ra, ezohiko egoera aurkituko du tal-dean Dorronsorok. Bi atezainak minhartuta daude. Rubenek zuntz haus-tura du, eta Sernari lau astez luzatudiote baja. Hori dela eta, bigarren tal-deko Kepa Eizagirrerekin hasiko dudenboraldia Tolosak. Ereserkiak dio-en moduan... aupa urdiñak! 1. Hernani - Tolosa Ira.13

2. Tolosa - Hondarribia Ira.213. Beti Gazte - Tolosa Ira.284. Tolosa - Elgoibar Ur.055. Bergara - Tolosa Ur.126. Tolosa - Aloña Mendi Ur.197. Aretxabaleta - Tolosa Ur.268. Tolosa - Touring Az.029. Martutene - Tolosa Az.0910. Tolosa - Zarautz Az.1611. Anaitasuna - Tolosa Az.2312. Tolosa - Usurbil Az.3013. Ostadar - Tolosa Abe.0714. Tolosa - Aurrera Abe.1415. Tolosa - Antzuola Abe.2116. Real Union - Tolosa Urt.0417. Tolosa - Ordizia Urt.1118. Tolosa - Hernani Urt.1819. Hondarribia - Tolosa Urt.2520. Tolosa - Beti Gazte Ots.0121. Elgoibar - Tolosa Ots.0822. Tolosa - Bergara Ots.1523. Aloña Mendi - Tolosa Ots.2224. Tolosa - Aretxabaleta Mar.0125. Touring - Tolosa Mar.0826. Tolosa - Martutene Mar.1527. Zarautz - Tolosa Mar.2228. Tolosa - Anaitasuna Mar.2929. Usurbil - Tolosa Api.1930. Tolosa - Ostadar Api.2631. Aurrera - Tolosa Mai.0332. Antzuola - Tolosa Mai.1033. Tolosa - Rean Union Mai.1734. Ordizia - Tolosa Mai.24

Egutegia

Ruben GarciaTolosaAtezaina

Ioritz ImazIdiazabalAtzelaria

Aritz SegurolaAsteasuErdilaria

Xabi MartinezTolosaAurrelaria

Asier SernaTolosaAtezaina

Xabi DiezTolosaErdilaria

Ruben ZabaletaTolosaErdilaria

Julen FuentesTolosaAurrelaria

Iñigo ArgiñanoOrmaiztegiAtzelaria

Julen EtxeberriaBerastegiErdilaria

Mario ZubelzuTolosaErdilaria

Iker DorronsoroIgeldoEntrenatzailea

Iban BalerdiTolosaAtzelaria

Jon GomezTolosaErdilaria

Iñigo BereziartuaHernaniErdilaria

Ander AvellanedaTolosa2. Entrenatzailea

Laguntzaileak: Jon Aristizabal (Prestatzaile fisikoa, Añorga), Iñaki Telleria (Delegatua,Tolosa), ‘Latu’ (Material arduraduna, Amezketa), ‘Fernandino’(Masajista, Tolosa), eta Oscar Galindo (Atezainen prestatzailea, Tolosa).

Unai EtxeberriaTolosaAtzelaria

Mikel LoidiAmezketaErdilaria

Gorka BlancoAnoetaAurrelaria

Beñat LarrañagaUsurbilAtzelaria

Endika PelaezBerastegiErdilaria

David ImazBeasainAurrelaria

2014-2015 denboraldiko taldea

Iker Dorronsoro • Tolosa CF-ko entrenatzailea

«Beste inon ez dut topatu Tolosandagoen bezalako giro onik»

Ondarroan entrenatzaile izan etagero atseden hartzea erabaki zuenIker Dorronsorok urtebetez, bainaazaroan Tolosaren deiak pikutara bi-dali zuen ideia. Talde urdinaren es-kaintza onartu eta gustura izan zen.Seigarren egin zuen taldeak lehenurte hartan. Hurrengoan, berriz, lau-garren. 2012an Hernanira joan zen,eta pasa den urtean itzultzea erabakizuen. Igotzeko ateetan geratu ziren.Goiko postuetan egotea da aurten-

go helburua. Pasa den urtean gu-

txigatik ez zineten igo. Kolpea izan

zen igoera ez lortzea?

Ez. Ilusio asko zegoen, bereziki urteaoso gogorra izan zelako. Urtzirenagertatu ondoren, ezin zitzaion eskatugehiago taldeari. Garrantzitsuena,animikoki ondo egotea zen, eta aste-buruko emaitzak bigarren mailarapasa ziren. Taldeak aurre egin zionegoera harri, eta goian egoteko bo-

rrokatu zuen astero. Zentzu horretan,taldeari hamarrekoa jartzen diot.Giroak garrantzia handia du ezta?

Guztiz. Talde asko ezagutzen ditut,eta ez dut Tolosan bezalako girorik to-patu inon. Batuta dago taldea, etapasa den urtetik are gehiago. Ondoeramaten naiz jokalariekin. Beraiekeskatu zioten zuzendaritzari ni itzul-tzeko. Ilusio asko egin zidan. Herna-nin gustura nengoen, eta etxetik ger-

tuago, baina Tolosara itzultzea era-baki nuen. Nola ikusten duzu taldea aurtengo

denboraldiari begira?

Helduagoa da. Lan asko pasa den ur-tetik aurreratua daukagu, estiloa de-finitua dago, eta aurten fintzea bes-terik ez zaigu geratzen.Zein da ba Tolosaren estiloa?

Taldeak badaki zertara jokatu. Gureasmoa baloi jabetza izatea da, eta ho-

rrekin, partidak dominatzea. Berazu-bin puntu asko galdu genituen, talde-ak atzean sartzen zitzaizkigulako, etaaukerak egitea kostatzen zitzaigula-ko. Gure atetik ahal den urrutiena de-fendatu nahi dugu. Kontraesana diru-di, lehengo urtean gol asko jaso geni-tuelako, baina hori ere indartu dugu.Realaren aurkako partidak behin-

tzat hori erakutsi zuen...

Asko ikasi nuen. Inoiz ez dugu horrenatzean jokatu. Ondo irten zen, eta au-rredenboraldia aprobetxatu nahi izandugu. Kokapen hori mantendu dugu,baina baloia guk izanda. Asko gusta-tzen zait taldearen jokoa. Bide batez,Realari eta egun hartan lan egin zuenjendeari eskerrak eman nahiko niz-kioke taldearen izenean, guretzatahaztezina izango delako.Zein talde ikusten dituzu goiko

postuetan izateko lehian?

Anaitasuna pasa den urtean hiruga-rren izan zen; Aretxabaletak bigarrenitzuli ona egin zuen eta jende betera-noa du; Ondarroako Aurrera goian ibi-li zen ia urte osoan, baina aurten jen-de ona fitxatu du; Elgoibar jaitsi da,eta nahiz eta taldea asko aldatu kon-tutan hartzekoa da. Horiexek.

Kirolak

�6 2014ko irailaren 11, osteguna / Tolosaldeko Ataria

Page 7: «Neuronak hiltzen joaten dira» · Handiko Trenaren lanen ostean nola gelditu den. Josu Eguren Zabalaren esanetan, hiru urte daramatzate kamioi zisterna bidez hornitzen. Lehen etxean

Tolosaldea

�2014ko irailaren 11, asteartea / Tolosaldeko Ataria 7

Lierni Kamio • Dantzaria

«Lanaren ondoriozlortu dugu Donostiakotxapelketa irabaztea»

I. T. AMASA-VILLABONA

Igandean Donostian jokatutakoDantza Sueltoko txapelketa irabaziberri du Lierni Kamiok (Villabona,1995). Iker Sanz lezotarra lagun,txapela eta zapia eta 400 euroko di-rusaria irabazi zituzten DonostiakoKonstituzio Plazako taula gaineannagusitu eta gero.Nola joan zen txapelketa?

Oso ondo. Seigarren bikotea izan gi-nen taula gainean eta oso gusturageratu ginen egindako lanarekin.Egia esan ez genuen irabaztea es-pero, dantzari guztien artean nahikomaila polita dago eta. Lau bikoteibiltzen gara gehienetan txapela lor-tzeko lehian.Zer sentitu zenuten zuen izena en-

tzutean?

Sekulako poza. Iker eta biok segi-tuan besarkatu ginen eta gusturahartu genituen sariak. Pozik dantza-tu genuen berriro ere.Zein formatu izaten du Dantza

Sueltoko txapelketak?

Bikote bakoitzak fandango eta arin-arin bana dantzatzen du. Epaima-haiak irabazlea aukeratzen duene-an, irabazleek berriro dantzatzendute.Igandeko saria lan handiaren frui-

tua izango da ezta?

Asko entseatzen dugu eta Donostia-ko txapelketarako astean hiru en-tsegu egin ditugu. Nire maisuakesan ohi du lanaren ondorioz lor-

tzen direla emaitzak eta honelaxelortu dugu gure nahia zen Donostia-ko Dantza Suelto Txapelketa irabaz-tea.Ez da txapelketa batean parte har-

tzen duzun lehen aldia.

Ez, ez. Hamalau urtetatik nabil txa-pelketetan. Hasiera batean soinuzahar txapelketetara aurkezten nin-tzen eta lehen urtean lortu nuen txa-pelketa irabaztea. Ondoren, horibaztertu eta Iker Sanz nire bikotea-rekin fandangoa eta arin-arina dan-tzatzen hasi nintzen. Iaz, izen handia duen Segurako

Txapelketan hirugarren sailkatu

zineten.

Bai, hori bai ez genuela espero! Askoentseatu genuen txapelketa horre-tarako ere. Sekulako maila egotenda Seguran eta hirugarren postuan

sailkatzea lehenengo postuan gera-tzea bezala izan zen guretzat. Ez ge-nuen inondik inora espero hiruga-rren postu hori lortzea.Aurten ere Segurako Txapelketan

parte hartzeko asmorik baduzue?

Hurrengo astetik aurrera entsea-tzen hasiko gara eta normalean bai-no gehiago praktikatzeko asmoadugu. Gure asmoa Seguran bigarrenedo lehen postua eskuratzea da.Hala ere disfrutatzea da gure helbu-rua.Jantziari ere garrantzia ematen

zaio txapelketetan.

Bai. Jantzien saria ere egoten da txa-pelketetan nahiz eta guk ez dugunsekula irabazi. Itxurari ere garran-tzia handia ematen zaio eta tradi-zioa ondoen mantentzen duten jan-tziak saritzen dira.

Iker Sanz lezotarrarekin batera dantzatzen du Lierni Kamiok txapelketetan. ATARIA

Hamalau urterekin hasi zen dantza txapelketetara aurkezten etahainbat emaitza esanguratsu lortu ditu ordundik hona; Segurako

txapelketan hirugarren postuan amaitu zuen lehengo urtean

I. AGIRRE

Eskualdeko txirrindulari zaleek hi-tzordu bikoitza izango dute bizikletagaineko kirolez gozatzeko. Urtero le-gez Adunako zikloturista klasika etaIbarrako San Bartolome saria joka-tuk dira eskualdean.

Adunako klasika Tolosaldetik ze-har igaroko da ia bere osotasuneannahiz eta une batez Goierrin igarokoden zikloturista erronka. Lasterketa-ren irteera Adunan izango da,06:30-08:30ak artean, parte har-tzaile bakoitzak nahi duen orduanhasiko du klasika. Bukaera ere, betibezala, Adunako herrigunean izan-go da.

Luzera desberdineko bi ibilbideizango dituzte aukeran bertan partehartuko dute zikloturistek. Ibilbideluzeena aukeratzen duten partaide-ek, 119 km-ko lasterketa osatu be-harko dute. Hemezortzi muino pasabeharko dituzte ibilbide luzea auke-ratzen dutenek lasterketa osoan ze-har. Malda horien tartean daudeLazkaomendi, Gaintza eta Sarasola

igoera bortitzak. Ibilbide laburrenak,berriz, 69 km-ko luzera izango du.Ibilbide laburragoa denez, malda gu-txiago izango dituzte ibilbidea osa-tzerako garaian. Zortzi igoerei aurreegin beharko diete lasterketa motze-an parte hartzen duten zikloturistek.Ibilbide honen punturik zailena Sa-rasola da.

Lasterketan parte hartzeko izenematea kirolprobak.com web orrianegin daiteke edo Adunan bertan,egunean, 06:00-08:00 artean.

San Bartolome sariak ere eskual-deko errepideak zeharkatuko dituigande goizean, nahiz eta kilometrobatzuetan zehar hau ere Goierritikigaroko den. Ibarrako Kirol Elkarteakantolatzen duen txirrindulari jubeni-len lasterketak XXXIII. edizioa izangodu aurtengoa.

10:00etan ekingo diote lasterke-tari txirrindulariek Ibarrako EuskalHerria kaletik. 75 km-ko ibilbideaizango dute aurretik txirrindularigazteek berriro Euskal Herria kalekohelmugara iritsi baino lehen.

Ibarratik abiatu eta Tolosa alderazuzenduko dira San Bartolome sa-rian parte hartzen duten txirrindula-riak. Lizartzara joan eta gero. Alegia-tik barrena Ordiziaraino iritsi ondo-ren, bueltako norabidea hartu eta Al-tzo eta Leaburuko gainak igo behar-ko dituzte Ibarrara iritsi aurretik.

San Bartolome lasterketaeta Adunako zikloturistaproba, asteburuan Larunbatean zikloturistakizango dira Adunan, etaigandean txirrindulariaklehiatuko dira Ibarran

Odol emaileek kulturetxean dute hitzordua

IRURA. Astelehenean, hilak 15, odo-la emateko deialdia egingo dute Iru-rako Odol Emaileen elkartetik. Hi-tzordua 19:00etatik 21:00era izan-go da Kultur Etxean, Herri Eskolakoeraikinean berritze lanekin jarrai-tzen dutelako. Datorren hilean, do-minak banatuko dira eta Iruran zila-rrezko bi saridun izango dira 25emanaldiengatik.

Eskuz pasaka jardunaldiak Asteasun

ASTEASU. Sarea protagonista denpasaka jokoaren partidak jokatukodira ostiralean Asteasun. Lasa etaZabala bikotea Argote eta Esnalenaurka arituko dira 20:00etan.19:00etan, Anton Mendizabalek etaJoxe Mari Mitxelenak pasaka pilotamodalitatearen inguruko hitzaldiaeskainiko dute udaletxeko zine are-toan.

ESKELAK943-65 56 95

[email protected]

Hilberriak eta urteurrenak

Page 8: «Neuronak hiltzen joaten dira» · Handiko Trenaren lanen ostean nola gelditu den. Josu Eguren Zabalaren esanetan, hiru urte daramatzate kamioi zisterna bidez hornitzen. Lehen etxean

GAUR

Tolosa: Egunekoa:Bronte, C. E. Korreo kalea,20.Telefonoa: 943 67 60 13.Gauekoa:Santamaria, I. Nafarroa etorbidea,2. Telefonoa: 943 65 46 10.

Farmaziak

2014-09-11OSTEGUNA

Eguraldia: Bihar

Goiza Arratsaldea

23º

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:• Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona eta ZizurkilTolosaldeko Komunikazio Taldea, S.L-ko kideak:

Goiza: EguzkiaArratsaldea: EguzkiaBeroena: 24ºHotzena: 15º15º

Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SLLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Eneritz MaizKudeatzailea: Jexux MuruaEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa: 943 65 56 95. Faxa: 943 65 00 18Posta elektronikoa: [email protected] Webgunea: www.ataria.info

Publizitatea: 661 678 818. [email protected] Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo: 687 410 022. [email protected]: 687 410 022. [email protected]: 687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 034. [email protected] Bezero arreta zerbitzua (zalantzak argitzeko...): 902 82 02 01

Ataria-k Bai Euskarari

Tolosaldekogizarte eragileak

Agenda

DEIALDIAK

GAUR

AMASA-VILLABONA. Gure EskuDago herri ekimenak Aiztondo bai-larako herritarrak Herrialde Kata-lanetako Diadarekin bat egiteradeitu dituzte; V-a egiteko erronkazabalduz. «Nazioa gara, erabaki-tzeko eskubidea dugu, herritarrongaraia da» lelopean Errebote pla-zan elkartuko dira, 20:00etan.

IBARRA. Euskal Herria eguna os-patuko dute larunbatean Ibarran,eta bazkaritarako txartelak Alai etaAtari tabernetan daude salgai, 12euroan.

BERASTEGI. Kultura batzordeakbilera egingo du, 20:30ean, udale-ko batzar aretoan.

TOLOSA. Udaberri Dantza taldeakikastaroak urriaren 7an hasikoditu, Usabal kiroldegian. 20:30etik21:30era izango dira, asteartero.Izena eman nahi dutenek edo, be-

har izanez gero, informazio gehiagoeskuratu nahi dutenek, gurekin ha-rremanetan jartzeko bi bide izangodituzte: 688 63 70 70 edo [email protected] helbide elektroni-koa, bestea.

BIHAR

AMEZKETA. Gaztelekua ikasturteberriari hasiera emateko prestdago. Bihar, hilak 12, NerabeenZerbitzu Parte Hartzailea 17:00eta-tik 20:00etara zabalduko da.

ATARIAK ez du bere gain hartzenegunkarian adierazitako esaneneta iritzien erantzukizunik.

ERREDAKZIOA

Tolosaldeko herritarrek urrutiko etaez hain urrutiko herrialde, ohituraeta kulturak ezagutzeko baliatu di-tuzte udako oporrak. Alemania etaIndiako irudiak bidali dituzte AlvaroAtorrasagasti eta Iker Albisuk, hurre-nez hurren. Udako Ataria argazkilehiaketan bi sari eder zozketatukodira. Sari bat epaimahaiak aukera-tuko du, eta beste saria sare sozia-len bidez bozka gehien jasotzen di-tuen argazkiarentzat izango da.

Bidali zure argazkia hilaren 28abaino lehen, [email protected].

Oihan Beltzeko lakutikIndiako gotorlekura Argazki lehiaketariesker, Alemania etaIndia ezagutzen

«Jodpurreko gotorlekuko arkuetan barrena galtzea bezalakorik... Indian, Rajastan

lurraldeko Jodpur edo Ciudad Azul bezala ezaguna den hirian aterea da» IKER ALBISU

«Alemaniako Oihan Beltzean dagoen Schluchsee lakuan atera genuen, uztailean». ALVARO ATORRASAGASTI